gaztetxoen astekaria 756. zenbakia larunbata, 2017ko … · 2017. 12. 30. · gaztetxoen astekaria...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 756. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 30A Ilgora zorrotza, kirtena motza, igartzen duena ez da oso motza. Zer da? m a n t a n g o r r i Erantzuna: Igitaia. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). EIDER EIBAR

Upload: others

Post on 07-Feb-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • ASTEKO ASMAKIZUNAberria

    GAZTETXOEN ASTEKARIA 756. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 30A

    Ilgora zorrotza, kirtena motza,igartzen duena

    ez da oso motza. Zer da?

    m a n t a n g o r r iErantzuna: Igitaia.

    Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

    EIDE

    R EIBA

    R

  • m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 30A berria

    ZORiON AGURRAK

    Zorionak, Alaitz! Kaxianoren doinuan eta urteaskotarako. Bihar 10 urte beteko dituzu. Zorionik beroenak

    eta muxu handi bat maite zaitugun guztion partetik!

    Zorionak, Irati!! 8 urte! Polita, izugarri maite zaitugu Garazik,amatxok eta aitatxok. Mila koloreko muxu pilo bat!

    Zorionak, Arantza! Zorionak,neska eder! Ondo-ondo pasatu eta

    gozatu egun hauetaz. Laztan eder bat

    Sugoi eta familiaren partetik.

    Kaixo, kaixo,

    lagunak!

    Azkenean,

    hemen dira

    Gabonak.

    Girotzeko

    marrazki hau

    egin dut.

    Donostiako

    PaulaEraso naiz.Ongi pasa

    Gabonak!

    Zorion agurrakargitaratu ahalizateko, gogoanizan mezuakasteartearratsaldea bainolehen jaso beharditugula.Asteartetik aurrerajasotzen direnmezu guztiakhurrengo astekozenbakianargitaratuko ditugu. Haur

    Hezkuntzakoikasleak zaharegoitzan etaHaurreskolan

    Urteroko usadioari jarraituz,

    Orioko ZaraguetaIkastetxeko HaurHezkuntzakoikasleak Orioko herriraabiatu ziren abenduaren 19an.

    Eguneko zentroan eta

    Haurreskolan Gabon Kantak

    abestu zituzten, eta, era

    berean, ingurua girotu.

  • m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 30A

    ZU ERE ARTiSTA

    Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

    Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Nagore Etxeberria Pikabea

    Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

    Kaixo, kaixo, lagunak! Elizondoko Baztan ikastolako ikasletaldetxo bat gara. Azkenean, iritsi dira Eguberriak, eta, haiekin batera,Olentzero eta Mari Domingi. Emozio handiko egunak dira guretzat.

    Marrazkietan irudikatzen saiatu gara. Gabon onak pasa!!!

    Markel Teiletxea

    Janire Sarobe

    Mikel Bidart

    Ganix MenaHaize Lizardi

    Irune Ballarena

  • m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 30A berria

    MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEA

    MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA

    Nola liteke hain beroak diren lurraldeetan edari freskaga-rrien ordez edari eta prestaketa beroak hartzea? Sahara-ko tea, Vietnameko pho zopak edo Indiako chai tea. Inge-lesek te ordua mantendu nahi, eta, tokikoek gustuko ezzutenez, hain erabiliak diren espeziekin aberastu eta to-kikotu zuten.

    Osagaiakd 800 ml esne.d 15 ale piperbeltz. d 2 kanela zotz zati.d 8 ale iltze-belar.d Jengibre lehor zati 1(freskoa ere erabil daiteke). d 2 koilarakada te beltz. d 4 koilarakada azukre. d 3 kardamomo ale.

    Egiteko modua:

    1 Prestatu espezie guztiak, etamotrailua ere gertu eduki.

    2 Isuri esnea eltze batean, eta ja-rri berotzen. Xehatu piperbeltzakmotrailuan, eta gaineratu esneari.Esnea irakiten hasten denean,mantendu suan. Noizean behin, ira-biatu, igo ez dadin.

    3 Kanela zotzak motrailuan xeha-tuta lortutako hautsa gaineratu esnetan.

    4 Lan berdina errepikatu behar da iltze-belar eta jengibrearekin.Jengibrea freskoa bada, aski da birrinduta.

    5 Bota te beltza eta azukrea. Borborrean irakiten eta irabiatzenjarraitzen duen bitartean, xehatu kardamomo aleak, eta gainera-tu. Utzi minutu batzuetan irakiten. Bi ontzi eta iragazkia prestatu.Irakindako nahasketa ontzi batera iragazi.

    6 Pasatu Indiako chaia ontzi batera, epeldu dadin eta aparraegin dezan. Lau katilutan banatuta, prest da berotu eta indartukogaituen Indiako chai bikaina!

    INDIAN CHAI

  • 5

    Amak alabari:–Izaro, esan dizut argihori itzaltzeko! Badalo egiteko garaia.-Minutu bat, ama!Izarok jakin nahi du

    nola bukatzen den Indiako printzesa-ren eta Kaliren jarraitzaileen artekokontua. Munduari itzulia ematen aridiren bikotea eta beste bi lagun prin-tzesa askatzen saiatuko dira, eta ealortzen duten! Jakina, nola ez! Passe-partoutek egindako trikimailu txorobaten bidez askatu dute neska.

    -Bai, ama, oraintxe itzaliko dut ar-gia.

    Kosta zaio lo hartzea Izarori, etagauerdi aldera ametsetan esnatu da.

    –Kali! Kali! Kali! –egin du oihu.Ama etorri zaio albora.–Zer duzu, maitea?–Ama? Amesgaiztoa izan da! Uste

    nuen Kaliren jarraitzaileek naramate-la sakrifikatzera.

    –Zer irakurtzen jardun duzu? Esku-tatik kendu beharko dizkizut beldu-rrezko liburu horiek…

    Hinduismoan, Indiako erlijioetakobatean, Kali jainkosa Shiva jainkonagusiaren emaztea da.

    Hinduistentzat, bestalde, Kali GuztienAma da, Ama-Jainkosa.

    Kalik beti izan du bere alde suntsitzaile,bortitz eta heriotza dakarrena, bainagaizkiaren, gaiztoen eta deabruensuntsitzailea omen. Gaur egun, esan ohida azken egiaren jainkosa dela, bai, bainabaita izanaren iturri, ama ona, bizitzarenemailea ere.

    Kalkuta hiriaren zaindaria da Kali, etaKalighat tenplura milaka bisitari joan ohida hura gurtzera.

    –Ama! Zuk emandako liburua ira-kurtzen ari nintzen, Vernerena.

    –Eta horrek ikaratu zaitu? Ez dahala izango! Kali, Indiako jainkosa. Ezduzu zer ikaratu Kalirekin.

    –Lau beso ditu, eta lepoan buru-hezurrak, eta mihi luzea ateratzen duhortzaginez betetako aho beldurga-rri batetik. Gainera giza-opariak nahiditu.

    –Ez zaitez horregatik gehiegi kez-katu. Kali heriotzaren jainkosa bada,baina baita Ama-Jainkosa ere, etaama batek nola egingo dizu, bada,min!

    Izarok esan dio amari orain ezinduela lorik egin, eta irakurtzeko libu-rutik pittin bat, berriro lasaitu bitar-tean. Amak irakurri dio beste atalbat, eta Izaro oraindik begiak zabalikdituela dago liburuko bidaiariak, ino-lako eragozpenik gabe, Kaliren jarrai-tzaileak atzean utzi eta Calcuttarairitsi direnean.

    –Iritsi dira Calcuttara. Ba dakizuCalcuttan dagoela Kaliren ohoretanegindako tenplurik ospetsuena? Ka-lighateko tenplua da. Elizaren ba-rruan Kaliren irudia dago, jantzi doto-rez eta lorezko eta koloretako zapizapaindua. Eta ospetsuena Kalirenmihia da, urrezkoa. Kondairak dioe-nez, lehen gizakiak eskaintzen zi-tzaizkion Kaliri, baina orain animalienodola bakarrik.

    –Zuk nahi duzuna esango duzu,baina beldurgarri samarra da Kalihori.

    –Ez dizut ezetz esango. Irudiarenburua beltza da, hiru begi handi gorri-rekin, eta lau esku. Haietako bateanezpata oker bat du, zimitarra deitzenden horietakoa, eta beste batean gi-zaki baten burua, lepo parean moz-tutakoa.

    –Ikusten! Nola ez dizkit, bada,amesgaiztoak sortaraziko?

    –Lasai, txiki! Lau esku dauzkalaesan dizut, beste biak aurrean di-

    tuen pertsonak bedeinkatzeko ditu!

    Kali

    berria LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 30A m a n t a n g o r r i

  • m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 30A berria

    DENBORA-PASAK

    2. Buruari eragin. Zenbaki artean ibiltzea gustatzenzaio Izarneri. Nola egin oteditu eragiketa hauek?

    7 9 9 =25

    18 4 2 =28

    30 3 9 =31. Apaindumarrazkia. Joanden astean, EuskalHerriko eskola etaetxe guztietan agertuzen ikazkin ezaguna. Marraztuzuri-beltzeko Olentzero.

  • m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 30A

    ‘Doroteo eta Eliseobilaketa zoro batean’ Esploratzaile famatu bilakatzea da Dorote-oren eta Eliseoren nahia. Horretarako, es-pezie ezezagun bat bilatu behar dute. Arra-tsalde batez, tximeleta bitxi bat sartuko dahaien egongelako leihotik, eta atetik irten.Haren atzetik abiatuko dira bi esploratzai-leak. Liburu osoan tximeletaren atzetik ibi-

    liko dira, eta paisaia ezberdinak zeharkatuko dituzte: basoa,ozeanoa, desertua, oihan tropikala eta beste. Irakurleen lanaizango da tximeleta bilatzen laguntzea eta liburuan proposa-tzen diren ariketak eta igarkizunak asmatzea.

    LompArgitaletxea: Ibaizabal

    ‘Gehiago garenean’ Egun batean, untxi txikiak amari begiratu zion,eta sabela handi samarra zuela ohartu zen.Orduan galdetu zion ea ume bat izan beharzuen. Amak baiezkoa erantzutean, berehalagaldetu zion ea noiz jaioko zen. Eta amak esanzion oinak ikusi ahal ezin zituenean izangozela. Urduri, basoko animalia guztiengana jozuen berri ona haiekin partekatzera.

    Olalla Gonzalez eta Marc Taeger Argitaletxeak: Pamiela eta Kalandraka

    AZOKA

    Iritsi da negua! Udazkena-ren ostean, urteko egu-nik motzenarekin bate-ra, neguan sartu gara.

    Datozen hiru hilabete haue-tan, hotza, euria eta elurraegingo du, ganorazko neguabada behintzat. Hasieran, egu-nak motzak izaten dira, argi or-du gutxi egoten da; baina, poli-ki-poliki, egunak luzatuz joatendira. Garai latz honetan, hainbat zuhaitz, hosto-

    ak galduta, lozorro moduko batean sartzendira argitasun urriari, hotzari eta izotzei au-rre eginez, eta hala irauten dute udaberriraarte. Elikagai eskasiari eta hotzari aurre egi-teko, animalia asko ere hibernazioan sartzen

    dira: intsektuak, narrasti eta anfi-bioak, muxarrak, saguzarraketa abar. Beste batzuek, oste-ra, leku epelagoetara alde egi-ten dute; hegazti asko Afrika-ra joaten dira, hemengo neguhotzetik ihesi. Izan ere, gurean

    negua denean, munduko bestetoki batzuetan ez da hala. Ingu-ru tropikaletan, esaterako, ezdute inoiz negurik: Senegalen,Kuban eta Brasilen, adibidez, ur-

    te osoan berberak dira egunen eguzki or-duak, eta bero edo epel egiten du beti. Etamunduaren hegoaldean, berriz, gurearenkontrakoa da: hemen negua denean, han udada. Australian, esaterako, Gabonak hondar-tzan ospa daitezke, han uda da-eta orain!

    Erantzunak:. 2.-7+9+9= 25, 18-4x2= 28 eta 30-3:9= 3 dira egin ditueneragiketak.3.-1-a, 2-d, 3-h, 4-f, 5-e, 6-g, 7-b eta 8-c.

    1

    2 3

    4 5

    6 7

    8

    Negua

    Natur txokoa

    A B

    3. Puzzlea.Tarteka, EuskalHerriz kanpokoespezie ere egiten dizkieargazkiak Largabistak.Osatu irudia, piezabakoitza dagokionlekuan jarrita.

    E F

    C D

    G H

  • berria

    GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 30A

    1Guztiak biribilean daudela,taldekide guztiek abestia

    kantatuko dute. Bitartean, lagunbat erdira aterako da, eta nahi di-tuen mugimenduak egingo ditu,abestiaren erritmoa jarraituz. Biri-bilean dauden gainontzeko talde-kideek erdikoak egiten duen dan-tza imitatu behar dute.

    2Abestiaren azkeneko esal-dia esaterakoan, «jei… hasi

    dantzatzen», erdiko lagunak biribi-leko norbaiten izena esan beharkodu. Hori erdira pasatuko da, etaberriro hasiko da abestia.

    3Erdira atera den lagunakgauza bera errepikatuko du.

    4Nahi adina aldiz errepikatudaiteke jokoa.

    5Zenbait taldetan errazagoizango da beti mugimendu

    berak errepikatzea. Hau da, erdiandagoenak mugimenduak asmatuordez, denen artean dantza bat hi-tzartu eta beti dantza bera errepi-katzea.

    ABESTIAOso ondo

    egiten duzulako

    mugitu besoak

    olatuak bezala

    suabe, suabe,

    su-su-suabe.

    Jei (jolaskidearen izena),hasi dantzatzen.

    DATUAKPartaide kopurua: Gutxienez, bi lagun; hobe gehiago badira. Baliabideak: Audioawebgunean dago eskuraga-rri, Jolasgunea atalean.Espazioa: edozein.Iturria: Euskal JolasenBilduma (Urtxintxa).Webgunea:www.urtxintxa.eus

    m a n t a n g o r r i

    JOLASA

    Oso ondo