gaia: herri indigenak • esperientziak: berde ......aurkibidea 8 gaia herri indigenak mila...

44
hh GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE-BERDEA / KOADRO BAT IPUIN ANITZ • EKARPENAK: ROBOTIKA • GALDEIDAZUE: JUANBAU ERAUSKIN • IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA • ATZEKO ATETIK: JOSEBA APAOLAZA 124 hik hasi 4 EURO • 2008KO URTARRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Elena Odriozola “Irudiak ez ditut hezteko helburuarekin egiten, sentitzen dudana egiten dut” ELKARRIZKETA

Upload: others

Post on 20-Feb-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

hhGAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE-BERDEA / KOADRO BATIPUIN ANITZ • EKARPENAK: ROBOTIKA • GALDEIDAZUE: JUANBAU ERAUSKIN• IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA • ATZEKO ATETIK: JOSEBA APAOLAZA

124hik hasi4 EURO • 2008KO URTARRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Elena Odriozola“Irudiak ez ditut hezteko helburuarekin

egiten, sentitzen dudana egiten dut”

ELKARRIZKETA

Page 2: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko
Page 3: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

aurkibidea8gaia

HERRI INDIGENAKMila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko borrokak elkartzen gaitu.Hainbat herri indigenetako ordezkariak izan ziren azaroanEuskal Herrian eta hizkuntza eta hezkuntzako arloan, haienesperientzien berri eman ziguten.

16elkarrizketa

ELENA ODRIOZOLAIlustratzailea da Elena Odriozola. Haurrentzako liburue-tan ikus daitezke batik bat bere irudiak baina esaten due-nez, guztientzat marrazten du. Gustuko du irudigile lana,eta gero eta askatasun handiagoa izan, hobeto aritzendela esan digu.

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 . Fax: 943/ 372 154; www.hikhasi.com;Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua:SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua:Olatz Lasagabaster. Erredakzioa:Joxe Mari Auzmendi eta Miren Guilló. Erre-dakzio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito Rodriguez, Maite Saenz, Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Nerea Alzola,Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi,Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Kepa Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Matilde Sainz eta Pruden Sudupe. Administrazioa: Arantxa Goiburu. Diseinua:TRAM•Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azaleko irudia:Donostia. Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2007-XII-18). Kopurua:3.500 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika

8 gaia

HERRI INDIGENAK. MILAKA KILOMETRORA, HELBURU BERBERA16 elkarrizketa

ELENA ODRIOZOLA

24 esperientziakBerde-berdea proiektua. Ikasleak ingurumenaren alde laneanKoadro bat ipuin anitz. Koldo Mitxelenako ikasle oro koadroari so

28 ekarpenaGarikoitz Alvarez ArroyueloAutomatika eta Robotika hezkuntzan. Piagetek Olentzerori...

32 galdeidazueBadira eskolan, haurrei euskaraz aritzeko eskatu baina beraienartean erdaraz hitz egiten duten edo euskara kaskarra erabiltzenduten irakasleak. Nola kontzientziatu irakasleak? Nola egin aurrehorri?Juanbau Erauskin

35 berriak

40 nora joango gara?Iruñerriko mankomunitateaIkasleek badute egitekorik ingurumenaren alde

42 Atzeko atetikJoseba Apaolaza

Page 4: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

Harpidetza orria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Page 5: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 5

e d i t o r i a l au r t a r r i l a

DD eerreedduuaakk,, eeuusskkaarraa hhuuttsseekkooaakk,, eedduukkiieettaann eerreeeemmaaiittzzaarriikk aallttuueennaakk lloorrttzzeenn ddiittuu

Askotan esan dugu egindako lananeurtu egin behar dela eta emaitzekbidea eman behar digutela geure egu-neroko egitekoa hobetzeko. Jakina daneurketek oso arlo zehatzak, ez inte-gralak, hartzen dituztela kontuan. Halaere, eta behar den prudentziarekinhartuz, hezkuntza sistema hobetzekopista batzuk emateko balio dezaketelauste dugu, ebaluatzen ez denak ez bai-tigu inongo laguntzarik eskaintzen.

2006an, 15 urteko gaztetxoei (15 ur-te eta 4 hilabetetik 16 urte eta 4 hilabete-ra bitarteko ikasleak neurtu ziren) egin-dako Zientziak, Matematikak eta Ira-kurketa PISA ebaluazioen emaitzakargitaratu berriak dira.

EAEko emaitzen arabera, D ere-duak lortzen ditu emaitzarik altuenakbai sare publikoan eta bai itunduan. Aereduak, aldiz, emaitzarik baxuenaklortzen ditu bi sareetan. Neurketa ho-rietan, orokorrean, itunduan emaitzaaltuagoak izan dira publikoan baino,edozein eredu kontuan hartuta ere. De-na den, ikasleen eta zentroen arlo

(2003an) bezala, gure hezkuntza nahi-ko ekitatiboa dela ondoriozta liteke.Portzentualki, oso maila altuko eta osomaila baxuko ikasle gutxi ditugu, erdikomailetan aurkitzen direlarik gehienak.

Neurketetan ikasleek erabilitakohizkuntza oso kritikatua izan da PP etaPSOE alderdien eta CCOO sindikatua-ren aldetik, B eta D ereduetan ikastenari diren ikasleek zergatik ez duten eus-karaz egin esanez.

PISA ebaluazioan ez da hizkuntzaneurtu baina hizkuntza tresna garran-tzitsua da galdetzen dena ulertzeko etanorberak ezagutzen duena adierazte-ko. Alde horretatik, bakoitzak hoberenerabiltzen duen hizkuntzan egitea uler-garria da, ezta? Dena den, euskarazikasleen %13,6k soilik egiteak zer pen-tsa eman beharko liguke. Datu horrenarabera, elebidun orekatu gutxi sortzenditu eskolak. Benetan adierazgarria!

Oro har, hau esan liteke: euskarazikasteak onurak dakartzala eta hizkun-tzen arteko transmisioa ongi ematendela.

ekonomikoa, soziala eta kulturala kon-tuan hartuz eta koefiziente konpentsa-tzaile bat aplikatuz, aldeak murriztukolirateke.

A ereduan ikasten ari direnen mailaekonomikoari erreparatzen badiogu,datu oso aipagarria jasotzen dugu: Aereduan maila sozial baxuenekoekikasten dute sare publikoan eta mailasozial altuenekoek, aldiz, itunduan. Bi-txia, ezta?

Iparraldeko datuak Frantziako es-tatukoetan sartuta daudenez, ezinez-koa zaigu horiek lortzea. Hego EuskalHerria begiratuz gero, Nafarroan EAEnbaino emaitza hobeak lortzen diraZientzietan eta Matematiketan. Irakur-ketan, berriz, txarragoak.

Alderaketekin jarraituz, Hego Eus-kal Herriko emaitzak Espainiako esta-tukoak baino dezente hobeak dira etaFrantziakoak baino pixka bat hobeak.

Datuekin amaitzeko, PISA neur-tzen dituzten herrialdeen batezbeste-koan aurkitzen garela esan genezake.Ez goitik eta ez behetik. Eta, aurrekoan

PISAren arabera, Euskal Herrikoikastetxeetan Zientzietan,Matematiketan eta Irakurketanlortutako emaitzak Espainiakoestatuko batez bestekoa bainodezente altuagoak dira etaFrantziakoak baino pixka bat hobeak.

Page 6: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

6 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Azkenean ere, hilabete batzuen

ostean, Euskararen Nafar

Institutuak badu zuzendaria.

Irailaren 12an aurkeztu zuen

Nafar Gobernuak Enai, euskara

politika bultzatzeko asmoz

sortutako erakundea. Hautaketa

prozesua luzea, konplexua eta

gorabehera handikoa izan da,

eta bidean ustezko hautagaiak

ere izan dira. Kargua, azkenean,

Xabier Azanza Nafarroako

Ikastolen Elkarteko

lehendakariak hartu du,

kudeaketan eta giza

baliabideetan aditua denak.

Zuzendari berriak,

hiruhilabeteko menia hartuko

du Enai ezagutzeko eta bere

lehen eginbeharra, Iruñerriko

ikerketa soziolinguistikoa egitea

izango da.

kronikaE u s k a r a r e n N a f a r I n s t i t u t u a k

Abenduak 6, euskal egutegiaren aldeko aldarrikapen eguna

Abenduaren 6a Espainiar konstitu-zioa ospatzen den eguna da eta HegoEuskal Herriko Hezkuntza komunitate-ko hainbat kide eta ikastetxek jai egunaez ospatzeko erabakia hartu zuten, Eus-kal Herriak Bere Eskolaren proposame-narekin bat eginez. “Jaiegun inposatua-ren” aurrean, “Hezkuntza Sistema Na-zioanalaren bidean kokatutako euskalegutegiaren” alde egin guran.

Printzipioz ikastetxeek autonomiadute euren egutegia finkatzeko bertakoerabaki marko nagusienean hala ados-tuz gero. EHBEk bildu ahal izan dituendatuen arabera, aurtengoan Araba, Gi-puzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko “40 ikas-tetxe inguruk egin dute abenduaren 6aneuren jarduera normaltasun osoz buru-tzeko saiakera baina oztopoak ugariizan dira”. EHBEren ustez, “Campos etaPerez-Nievas hezkuntza sailburuak dira

ikastetxeen autonomia zein erabakiakgauzatzeko eskubide urraketaren eran-tzuleak”. Kasu batzuetan, nahiz eta ikas-tetxeek ateak irekitzeko erabakia orga-nu gorenean hartu, “Eusko Jaurlaritzakopresioen ondorioz” atzera bota beharizan dute erabakia. Zailtasunak zailta-sun, eskola normaltasun osoz ireki ezzen eskoletan ere bestelako alternatibakgauzatu ziren, ikastetxe batzuetan ira-kasleak lanean zeuden, guraso batzuekhaurrak ikastolara eraman zituzten etaherri eskolak antolatu ziren, “bestelakohezkuntza sistema bat irudikatzekoasmoz”. Gainera, aurten inoiz bainoikastetxe gehiagotan egin da ofizialkiirekitzeko saiakera eta lehen aldiz, Ara-ba eta Nafarroara hedatu da dinamika.

Jaiegunaren aurretik prentsaurrekobat egin zuten eskola zabalduko zutenikastetxe batzuetako ordezkariek, ikas-le mugimenduko hainbat ordezkariketa EHBEko kideek. Bertan hezkuntzasailaren jarrera salatu zuten eta “Ikaste-txe bakoitzak bere egutegia erabakitze-ko duen eskubideari helduz, inposatzenzaizkigun jai egun arrotzen gainetik, gukgeuk erabakitako jai egunen araberakoegutegia eraikitzeko apustuaren alde”egin zuten.

Agerraldian, gainontzeko Euskal He-rriko ikastetxeak bide hori jorratzera dei-tzen dituzte. “Euskal Egutegia praktikanjartzea Hezkuntza Sistema Nazionalarenalde hartzen den konpromezua da”.

Page 7: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 7

Trebetasun emozionalak eta sozialakderitzan horiek ematen diote finean irakaslearenjarduerari bere benetako izaera. Trebetasun intelektualak ez daude haien gainetik, inondikinora ere Pello Jauregi

Ahaztuak 1936-1977frankismoko biktimen eta

errepresaliatuen elkarteakekarpena egin nahi izan dio

Euskal Curriculumari txostenbat landuz, memoria historikoa

hezkuntzaren bitarteztrasmititzeko beharraren

ondorioz. Txosten hori,Sortzen-Ikasbatuaz, Ikastolen

Konfederazioak eta NazioEztabaidaguneak hartu dute eta

eragileen esanetan, Ahaztuakelkarteak ekarpen

“garrantzitsua” egin du. Euskalcurriculumaren helburuetakobat, Historia Euskal Herriarenikuspuntutik aztertzea da eta

ekarpen horien bitartez bestela“azaleratzen ez diren hainbat

gai” jorratzeko beharra landukoda: emakumeen lana,

frankismoak eragindakosufrimendua edota biktimen

eskubideen defentsa, besteakbeste. Martxelo Alvarez

Ahaztuak-eko ordezkariarenustez, memoria historikoa ez

da “iraganeko kontua,orainaldiarekin eta

etorkizunarekin, eta indarreandagoen eredu

demokratikoarekin lotuta”dagoen auzia da.

z u z e n d a r i a d u d a g o e n e k o

Ikasle abertzaileakenV. Kongresua, Eraiki etaIrauli

Abenduaren 15ean, Ikasle Abertza-leak-en osoko bilkura izan zen Altsasu-ko Lortia Kultur Etxean. IAren V. Kon-gresua izan zen honakoa eta datozenlau urteetarako lan lerroak eztabaida-tzeko eta zehazteko asmoz bildu ziren.

Hiru hilabeteko Itzartu deiturikoprozesuan zehar, IAko kideek hiru po-nentzia oinarri hartuta, (Egoeraren az-terketa, Ponentzia politikoa eta Ponen-tzia organizatiboa) hausnarketa eta ez-tabaida prozesuan izan dira, ekarpe-nak eginez. Bilkura honetan, ekarpe-nak landu eta horien ondorioak aztertueta definitu dituzte.

Hausnarketa gai nagusiek, aurrerabegirako ildoak zehaztera eraman di-tuzte IAkoak, berain esanetan. Alde ba-tetik, “Euskal Hezkuntza esparruan

emandako aurrera pausuak baloratueta Hezkuntza Sistema Nazionalareneraikuntzan ikasle mugimenduaren in-darrak lerrokatu beharra ondorioztatudugu”. Bestalde, “Hezkuntza merka-tuaren beharrak asetzetzeko tresna gi-sa” ikusten dute, “pertsona askeak hez-teko helburutik arras urrun”. IAkoen iri-tziz, hezkuntza antolaketak ikasle mu-gimenduan eragina du, ikasleria akriti-ko eta sumisoa” bultzatzen duelako.Hortaz, lan lerro garrantzitsua da ikaslemugimendua antolatzeko gaitasunabermatzeko eskubide demokratikoenalde egitea.

Bi lan ildo nagusi jorratu dira etorki-zunerako, bata “ERAIKI ildoa, Hezkun-tza Sistema Nazionalaren eraikuntzabultzatzeari dagokiona, eta bestea,IRAULI ildoa, ikasle mugimenduarenantolatzeko gaitasuna bermatze al-dera irabazi beharreko eremuei” da-gokiona.

Osoko bilkuran 150 kidek partehartu zuten eta bertan izan ziren baitaere hainbat eragile gonbidatu gisa,besteak beste Euskal Herriak Bere Es-kola, Euskal Herrian Euskaraz, Bilgu-ne Feminista, gazte mugimendua,LAB, Nazio Eztabaidagunea eta He-rrialde Katalanetako ikasle mugimen-dukoak.

Page 8: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

G A I A

8 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Herri indigenak Mila kilometrora, helburu berbera

Page 9: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

Mila kilometro banatzengaituzte elkarrengandik,baina distantziariktxikienak baino indargehiago duen arrazoi batekelkartzen gaitu:nortasuna-ren aldeko borrokak. Delakultura mailan,delahizkuntza mailan,borrokabera daramagu aurrera.Hemen izan diren bitartean,hori sentitzeaz gain,haienametsetako asko egi bihurdaitezkeela ikusi dute etahorrek aurrera egitekoindarra eman die guztiei.Euskalgintzaren bilakaeraezagutzeko etorri zirenhainbat herri indigenetakoordezkariak Euskal Herriraazaroan,Garabide elkarte-ak gonbidatuta. Euskararenalde urteetan egindako lanaezagutu zuten eta hemengoesperientzia ezagutzeazgain,hango berri ere emanziguten.

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 9

Herri indigenak eta Euskal Herriaelkartasuna lantzen

Gaur egun, munduko herri eta ko-munitate askotan, nortasuna eta milakaurtetan mantendu den hizkuntza gal-tzear daude. Herri indigena askoren ka-sua hori da eta Garabide elkarteko ar-duradunen ustez, ekarpen handia egindiezaieke euskararen inguruan EuskalHerrian bizi izan dugun eta gaur egunbizi dugun esperientziak.

Euskalgintzaren esperientzia modueraginkorrean hegoaldeko eragileeneskura jartzea da Garabideren lana. Ho-rretarako, alde batetik, euskararen ga-rabideen esperientzia sistematizatzendihardute, formaziorako, trukerako etaaholkularitzarako material propioaekoiztuz. Bestetik, euskalgintzako pro-tagonistak lankidetza-sarean sartu nahidituzte.

Hegoaldeko herri indigenek be-raien hizkuntza eta nortasunarekikodituzten bizipenak eta esperientziaketa gurean duguna trukatu nahi dituzte,elkar aberasteko. Helburuak, euskal-gintzaren esperientzia transmitizea,formazioa ematea, euskalgintzako era-gileei hegoaldeko ekarpena egitea etahizkuntza errealitatea ezagutarazteaeta lankidetza harremanei hasiera ema-tea dira.

Lanerako eskema honakoa izateanahi lukete Garabideko arduradunek:lehenik truke programara etortzea etaproiektu konkretu baten berri ematenbadiete, adibidez, eskola bat eraikinahian dabiltzala, proiektu hori egite-ko konpromisoa hartzea. Garabidek ezluke proiektua finantzatuko, esperien-tzia edo tutorizazio proiektua litzateke.Bitartekaritza moduko bat egingo luke-te, euskalgintzako eta hezkuntzakoeragileak beste herri indigenetako era-gileekin harremanetan jartzeko.

Garabideelkartea

Garabide elkartea, Mondra-gon Unibertsitateko HUHEZIfakultateak duen Lanki lankide-tza programaren baitan sortuta-ko elkartea da.

Garabideren helburuak ho-nakoak dira:

- Garapen bidean daudenherrietako hizkuntza komunita-te minorizatuekin lankidetza bi-deratzea.

- Munduko Hegoaldeko hiz-kuntza komunitate minorizatue-tako eragileekin lankidetza pro-iektuak garatzea.

- Euskararen eta euskal kul-turaren garapenean lanean aridiren erakundeek hegoaldekohizkuntza komunitate minoriza-tuekiko lankidetzako beren es-perientzia eskain dezaten susta-tzea horretarako markoa eta bi-deak eskainiz.

Helburu horiek betetzeko,hainbat proiektu dituzte auke-ran:

- Formazio eta kapazitazioproiektuak

- Esperientzien truke-progra-mak

- Aholkularitza proiektuak- Tutorizazio proiektuakG

Page 10: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

10 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Indigenekin solasean

Hori guztia aurrera eramateko bide-an, hainbat herri indigenetako ordezka-riak gonbidatu zituzten geurera. Aima-rak, maiak, maputxeak eta kitxuak izanziren Euskal Herrian; komunitateko lide-rrak, erakunde eta komunitate indigene-tako ordezkariak, hezkuntza arduradu-nak… Emaitzarekin pozik daude Garabi-deko arduradunak,guk haiekin eta haiekgurekin, guztiok ikasi dugulako eta ikusidugulako, urrun bada ere, helburueidagokienez oso gertu ditugun herriakbadirela. Jon Sarasua eta Urko KolomoGarabideko kideak izan dira esperientziahorren arduradunak. Bizitakoaren in-guruan balorazio positiboa egin dute,guztiz.

Garabide elkartea kooperazioabultzatzeko sortu zen, duguna konpar-titzeko. “Gure nortasunaren garapena,nortasunaren inguruko ahalegina etaeuskararen garapena ditugu konparti-tzeko batez ere, azken 40 urtetako eus-kalgintza modernoaren egituraketa.Hainbat herri indigenen koiuntura az-tertuta konturatu ginen interesgarriaizan zitekeela elkartruke hori bai haien-tzat, bai guretzat ere”, esan digu Jon Sa-rasuak. Horregatik animatu ziren espe-rientzia hau martxan jartzera eta orain,guztia pasa denean, balorazio ezinho-bea egiten dute.

“Gauzak norberaren esperientzia-tik abiatuta egiten direnean, borrokaberean daudenen artean, indarra sor-tzen da. Horren susmoa genuen eta tru-keak baieztatu egin du; hau da, hemenbadela altxor bat, esperientzia askodaude eta hori baliagarria da. Gainera,barrutik ateratzen diren gauza horiekpertsonengana iristeko ahalmen han-diagoa dute”, dio Urkok. Euskara bul-tzatzeko eta indartzeko ibilbidean bo-rroka esparru askotara zabaldu da etagure esperientzia adibide gisa, erabil-

garri izan daiteke beste herri batzuetan-tzat. Hizkuntzaren alorrean mundukozenbait tokitan egiten den borroka osoantzekoa dela ikusi dute Garabide el-karteko arduradunek, batzuk aurrera-tuago daudela eta beste batzuk, atzera-go, baina borroka oso antzekoa da etaesperientziak trukatzea denentzat damesedegarri.

Euskalgintzan aritzen den jendeaoso gustura geratu da esperientziarekinUrkok esan digunez: “Alde batetik betida pozgarria hemengo esperientziabeste batzuentzako baliagarria izatea,motibazio puntu bat da eta bestetik,etorri den jendeak, bertakoei gauzakematen jakin izan du, feed-back horiegon da”.

Balorazio positiboaAntolatzaileen asmoa, Euskal He-

rriko esperientzia ahalik eta zehatzeneta ikuspegi zabalenarekin transmiti-tzea zen, baina astindua espero zutenabaino handiagoa izan da. Maputxe ba-tek esandakoa horren adierazle da, he-men bizitakoa hiru astetan egindakodoktoradutza izan dela, alegia. Balora-zioa egitean, guztiek esan diete haienlana edota pentsatuta zituzten estrate-giak berrikusi beharko dituztela, batez,hizkuntza ez dutelako nortasuna indar-tzeko oinarri gisa hartu. Lurraren defen-tsan, adierazpen kulturaletan oinarritudira, baina hizkuntza ez da nortasuna

indartzeko lehentasuna izan. Eta ga-rrantzitsua izan da Urkok dioenez,“konturatu direla ez daudela bakarrik,inguruko nazioetan borroka berdinaegiten ari den jendea dagoela, eta Euro-pan ere, badela halakorik”.

“Garrantzitsua izan da bihotzetik,emozioetatik aritu garelako baina pun-tu ilunak ere transmititu dizkiegu. Ze-ren arriskua zegoen, hona etorri eta soi-lik lortu dena ikusteko, egoera idealiza-tzeko, baina gure hanka sartzeei buruzere hitz egin dugu, galdutako energiariburuz… Hori garrantzitsua izan da,gauza batzuetan eredugarriak izan gai-tezkeelako, baina gure akatsak eta ezi-nak ere erakutsi behar ditugulako”, dioJonek.

Leku askotan esan diete Euskal He-rria idealizatu bat erakutsi dietela bainaantolatzaileek behin eta berriro diote ezdela horrela izan: “Zailtasunak azpima-rratu ditugu, baina euskara zenbat es-parruetara zabaldu den ikusi dute etazer aukera izan ditzakeen hizkuntzagutxitu batek normalizazio bidean. Egi-teko geratzen zaigunari ez diote hain-beste garrantzirik eman”, dio Urkok.“Hizkuntzarentzat minimoki osasun-garria izan daiteeken horretatik beheradabiltza, egoerarik onenean, hezkun-tza elebiduna dute baina elebitasun ho-ri zalantzazkoa izaten da, indarra gazte-laniak duelako”, gaineratu du Jonek.

Page 11: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 11

G A I A Herri indigenakMila kilometrora, helburu berbera

1990az geroztik, prozesu asko egindituzte Bolivian jatorrizko hizkuntzakhezkuntza sisteman txertatzeko. Frogagisa, lehen esperientzia bat egin zuteneta Boliviako hiru hizkuntza nagusienirakaskuntza sartu zuten hezkuntzan;aimara, kitxua eta guarania. Esperien-tzia oso interesgarria izan zen Salustia-nok esan digunez, emaitza onak utzi zi-tuen eta 1994ko hezkuntza erreforma-rekin batera orokortu egin zen hezkun-tza sistemaren baitan hizkuntzak era-kustea. “Baina tamalez, erreforma in-posaketa gisa hartu da, irakasleek ezdute ongi hartu eta ez du bultzadarikizan”, esan digu.

Garai hartako gobernuak ezarrita-koaren arabera, gaur egun hezkuntzara-ko bi eredu daude Bolivian: elebiduna(aimara-gaztelania, kitxua-gaztelania,guarani-gaztelania), nekazal eremura-ko eta bestea, elebakarra, gaztelania hu-tsez, hiri inguruentzat. “Familiek uler-tzen dute hezkuntza elebiduna, biga-rren mailako hezkuntza dela eta eleba-karra, lehen mailakoa dela. Izan ere, nireherrian oraindik ez dago jatorrizko hiz-kuntzen garrantziaren inguruko kon-tzientziarik. Dena den, 90. hamarkadan,

prozesua martxan jarri genuenean, ego-era zailagoa zen, gehiengoa kontra ge-nuelako. 500 urte atzera egiten ari ginenero batzuk ginela esaten ziguten, aimaraezjakinen hizkuntza dela”, esan digu Sa-lustianok.

Aimara,guarania eta kitxua Bolivian 35 hizkuntza hitz egiten dira

gutxi gorabehera eta aimara, guaraniaeta kitxua dira gehien hitz egiten dire-nak. Baina hizkuntzen erabilera behe-rantz doa, nortasun eta kontzientzia lin-guistiko faltagatik. “Aimara izatea histo-rikoki iraingarria izan da, aimara hitz egi-teagatik baztertu gaituzte, aimaraz idaz-ten eta irakurtzen ikasi dugunean, tortu-ratu ere egin gaituzte, mingaina atera di-gute, hatzak moztu. Sufrimendu horreneraginez, nire herriko jendeak bere erre-alitateari uko egin dio. Berreskuratzeprozesuan gaude eta jende askok pen-tsatzen du gaztelania hitz egitea hobeadela. Hizkuntza guztiak parekoak dirabaina gure konkistatzaileek, bazterketa-ren ondorioz, gutxiago sentiarazi gaituz-te, eta horretan jarraitzen dute. Izan ere,hizkuntza baztertzeko ahaleginean da-biltzanek esandakoa sinetsi egiten dujende askok eta nekazal inguruan gura-soek nahiago dute seme-alabekin gaz-telaniaz aritu, nahiz eta ez dakiten ongi

hitz egiten. Indigenak gehiengoa dira Bolivian,

baina belaunaldi berriek gutxi hitz egi-ten dute hizkuntza. Hizkuntza galtzekoprozesua azkarra izaten ari da eta ardu-ratuta daude. Dena den, presidenteaindigena denez, horrek kontzientziapiztuko duela eta egoera aldatzeko au-kera gehiago izango dela uste dute.

Eskola eta hizkuntza Bolivian, eskolak ezer gutxi egiten

du hizkuntzaren berreskuratze proze-suan. Nekazal eremuetan hezkuntzaelebiduna zabaltzea adostu zen arren,irakasleek ez dute horretarako presta-kuntzarik jaso, ez da materialik sortueta ez da aurrerapenik izan. Irakaslegehienek gaztelaniaz irakasten dute,kontzientzia apur bat duten gutxi ba-tzuek izan ezik eta badira, haurrei gaz-telania ez den beste hizkuntza bateanhitz egitea debekatzen dietenak ere.

Orain, hezkuntza sistema berrikus-ten ari dira eta proposamena hezkuntzasistema elebiduna izatea da, bai neka-zal eremuan, baita hirietan ere. Denaden, beste arlo batzuetan ez da pauso-rik eman, ia. “Nire ustez, hemen du-zuen aberastasunerako bat da, egitenari zareten lanaren erdigunea hizkun-tza eta kultura direla”, dio. Zirraragehien eragin diona euskara unibertsi-tatera iritsi izana da: “HUHEZIn ikasgaigehienak euskaraz ematen dira. Gure-tzat hori utopia da oraindik, baina espe-rientzia hau ikusita, indartuta sentitzennaiz eta agian geuk ere lor dezakegu”.

Bere herrian hizkuntzaren eta kul-turaren aldeko kontzientzia soziala fal-ta dela dio Salustianok, baina lana egi-nez, aurrera egingo dutela. Gogorik ezdu falta.

Salustiano Ayma Morales. BOLIVIASalustiano Ayma Morales aimara da

eta aimara du ama-hizkuntza. Gaztelerazazpi edo zortzi urterekin ikasi zuen,eskolan. Boliviako Orinoca herrikoa da,Evo Moralesen herrikoa eta presidentealehengusua du aitaren aldetik eta osaba,amaren aldetik. Boliviako HezkuntzaMinisterioan egiten du lan Salustianok,jatorrizko aimara jakintzetan profesiona-la da; aimara hizkuntzaren garapeneanegiten du lan eta aimara herriaren jato-rrizko jakintzak lantzen ditu.

Page 12: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

12 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Indigenekin solasean

Adela Ajquijay. GUATEMALAGuatemalakoa da Adela Ajquijay,

maia kaqchikel komunitatekoa, hain zu-zen ere. Haren hizkuntzan Ixch’umil ize-na du, Izar. Kaqchikel Moloj izeneko fun-dazioaren ordezkari gisa etorri da EuskalHerrira, zuzendaritza batzordeko kidebaita. Fundazioaren helburu nagusiakbertako kultura indartzea eta hizkuntzaberreskuratzea dira. Guatemalak 13 mi-lioi biztanle baino gehiago ditu eta % 65baino gehiago indigenak dira. Hala ere,hezkuntza sistemak ez ditu haien beha-rrak kontuan hartzen eta eskoletan ez di-tuzte bertako hizkuntzen garapena etakultura lantzen. Hezkuntza erreformakoinarrizko curriculum nazionala sortu dueta horrek egoera hobetuko zuela ustezuten,baina ez da hala izan. Egoera alda-tzeko borrokan jarraitzen dute beraz,Guatemalako indigenek.

Guatemalan lau herri bizi dira:maia, garifuna, xinka eta herri ladinoabera. Hezkuntza erreformak bultzatuduen curriculum nazionalak lau herrihorien arteko elkarbizitza armonikoa-goa izaten lagunduko zuela uste zuten,baina ez da horrela izan. Indigenek,haien kultura errespeta dadila eskatzendute eta prozesu eta erabaki politikoe-tatik ez baztertzea. Baina curriculumakez ditu haien behar guztiak kontuanhartu eta prozesua bestelakoa izan da-din lanean ari dira zenbait erakunde.

“Kaqchikel Moloj-en lan garrantzi-tsua egin dugu irakurtzen eta idaztenirakasteko, eskola komunitarioekinbatez ere, eta orain esperientzia hori es-kola ofizialetan sartzen ari gara. Gure-tzat lorpen handia da, urte askotan itxi-

ta egon den atea zabaltzen ari garelako.Ikasgeletan hizkuntza eta kultura gara-tzeko konpromisoa hartzen duten ira-kasleek lana egiteko metodologia batbehar dute, baita materiala ere. Materia-la prestatu dugu eta orain erabilgarrida”, esan digu Adelak. Hezkuntza ele-biduneko zuzendaritza nagusiak haienlana onartu du eta hurrengo pausoa es-kola guztietara iritsi ahal izateko pauso-ak ematea izango da. Hori da helburua.

Curriculum propioa izateko laneanari direla dio Adelak: “Kaqchikel gisagure curriculuma izateko proposame-na egiten ari gara, eta lehen proposa-mena badugu. Gure lana kaqchikel ko-munitateko eskola ofizial guztietara za-baldu nahi dugu eta lan asko izango du-gu hemendik aurrera; sentsibilizaziolan handia egin behar dugu. Gure le-hentasuna curriculum proposamenhorri bultzada linguistikoa, politikoaeta kulturala ematea da, proposamenhutsean gera ez dadin. Izan ere, errazada diseinua egitea, baina transmititze-ko, formatzeko orduan, oinarri bat be-har du. Beraz, denbora eman behardiogu, elementu kultural asko landubehar ditugu, baita hizkuntza ere.”

Eskoletan gaztelania nagusiGuatemalan 22 hizkuntza maia

daude eta horrez gain, garifuna, xinkaeta gaztelania hitz egiten dira; guztira,25 hizkuntza, beraz. Baina eskola guz-tiek gaztelaniaz funtzionatzen dute:“Hemen A, B eta D ereduak ezagutuizana garrantzitsua da, geure burua ko-katzeko. Gu, A ereduan geundeke. Ba-dira norbanakoen ekimenez bertakohizkuntzan lan egiten dutenak, bainagutxi dira, eta horrek ez du arrakastarik.

Era horretan lan egiten zuen eskola batbazen eta proposamena bestelakoa ze-lako, denbora gutxi iraun zuen zabalik,lau urte besterik ez. Ondoren, besteizen batekin ireki zuten”.

Irakasleek ez dute debekatuta gaz-telania ez den beste hizkuntzaren bathitz egitea, legearen babesa dute eta cu-rriculum nazionala ere hor dago, bainaaurrerapauso teorikoak dira, Adelakesaten duenez, burua eta bihotza ezdaudelako horretara zabalik. Badirabertako hizkuntzak idazten eta irakur-tzen irakasteko konpromisoa hartukoluketen irakasleak, baina ikasleek gaz-telaniaz hitz egiten dute euren arteanikasgelatik kanpo. “Oraindik ez duguindigena sentitzearen harrotasunik etaberaz, irakasleak ez du hizkuntza edo-zein lekutan erabiltzeko konpromiso-rik sentitzen”, dio Adelak.

Adelak ez zuen Euskal Herria ezagu-tzen, baina bazuen hemengo berri etagustura hartu zuen hona etortzeko gon-bidapena: “Hemen asko ikasi dut eta hanbaloratzen ez ditudan alderdi batzukbaloratu ditut. Gure ahuleziak ezagutuditut eta eguneroko lanean lagundukodidaten esperientzia sakonak darama-tzat”, dio. Ametsak gauzatzeko borro-kan eta lanean segi behar dutela, prestsegi behar dutela esan digu Adelak.

Page 13: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 13

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A Herri indigenakMila kilometrora, helburu berbera

Sonia Raymundo. GUATEMALA

Maia Q’anjob’al komunitateko kide daSonia Raymundo,Guatemalakoa. Funda-ción Rigoberta Menchú Tum izeneko fun-dazioan egiten du lan,hezkuntza proiek-tu bateko aholkulari pedagogiko gisa.Programaren helburua irakasleei presta-kuntza osagarria eskaintzea da eta uni-bertsitateko lizentziatura baten baitangauzatzen da. Curriculum diseinua be-raiek egin dute eta maien mundu-ikuske-ran du oinarri. Guatemalan hizkuntzabultzatzeko kontzientzia falta dela dioSoniak eta unibertsitateak horretan eskuhartzea garrantzitsua dela esan digu.

Guatemalan estatu mailako uniber-tsitate bakarra dago: San Carloseko uni-bertsitatea eta horrek ematen du ikaske-ta horien kreditu akademikoa. Bertantxertatu dituzte ikasketak uste dutelakoestatuak herri indigenei hezkuntza ema-teko betebeharra duela. Zehar-lerromoduan, genero berdintasuna lantzendute, Soniak esan digunez Guatemalanmatxismoa handia delako, lanerakometodologia ere berritzailea da; eskematradizionala hautsi nahi dute, irakaslea

laguntzailea izan dadila nahi dute etaikasleak jarrera aktiboa izatea. Eta bestezehar-lerro bat hizkuntzaren erabilera li-tzateke, orain arte baztertua izan delako.Soniak dioenez, ez dago ikasleari hiz-kuntza maia irakasteko ohiturarik neka-zal eremuko eskola gehienetan haurrakhaien ama hizkuntzan elabakarrak di-ren arren.

Lanean ari diren irakasleak dira pro-grama horretako ikasleak eta helburuaunibertsitatean ikasten dutena egunero-ko lanean, ikasleekin, sei eta hamabi ur-te bitarteko haurrekin, aplikatzea da. Tu-tore talde bat ikasgeletara joaten da apli-kazio hori zenbaterainokoa den ikuste-ko eta laguntzeko: “Ikasleek komunita-tearekin kontaktua izatea nahi dugu etamementoren batean komunitatearekinbatera ekintzak egitea, bertako kideekhaien hizkuntzan ikasteak duen garran-tzia ikusten dutelako. Izan ere, sarritan,atzerapen gisa ikusten dute maiaz ira-kastea. Nire lagun bat irakaslea da etaesaten dit ez duela maia hizkuntzan bi-daltzen diegun materialik erabiliko,atzerapena dakartelako. Komentariohoriek oso gogorrak dira”, dio Soniak.

Guatemalan dauden 25 hizkuntzekaberastasuna ematen dietela, baina no-labait, hezkuntza prozesua oztopatzendutela dio, eskoletan ez dagoelako hiz-kuntza bakarra, agian hiru ere badira.Horrek zailtasunak ekartzen ditu eta po-litika linguistiko bat egin dezaten aldarri-katzen dute herri indigenek.

Orain arte, genozidio prozesuaren-gatik eta gizartean dauden bazterketaeta arrazakeriarengatik, populazioarenautoestima oso baxua izan da. “Hemenbezala, jende askok erresistentzia jar-tzen dio bere seme-alabei maia hizkun-

tza irakasteari, maia hizkuntzaren gu-txiespen etapa bat egon delako. Hizkun-tza hitz egiten dugunok kontzientziazioprozesu batetik pasa garelako egiten du-gu. Erdialdeko lurretan asimiliazio pro-zesu bat bada eta indar gutxi du bertakohizkuntzak. Gazteak gaztelaniara ego-kitutako testuinguruan bizi dira, beraieninteresak beste batzuk dira: moda, bestekultura bat hartzea… jende askokAEBetara emigratzen du, interes nahas-keta dago eta testuinguru horretan hiz-kuntza bigarren mailan geratzen da”,adierazi digu Soniak.

Familia giroanEuskal Herrian familia giroan izan di-

rela azpimarratu du Soniak: “Edozeinherritan senti ezin daitekeen gertutasu-na sentitu dugu, konfiantza eman diguteeuskaraz ikasi ditugun hitz apur horiekesateko. Nire herriaren eta nire lanarenerrealitateari buruzko kritika egitera erebultzatu nau hemen ikasitakoak”.

Motibazioa, lanerako antolakuntzaeta denak helburu baten alde lanean ari-tzea ikustea polita izan dela eta zer pen-tsatua eman diela dio: “Hezkuntza arlo-an antolaketa ona duzue; ereduak…Hizkuntza behar gisa ikusi eta lan eginzenuten, etor zitezkeen oztopoei begi-ratu gabe, apustu sendoa egin zenuten.”

Soniak esan digunez, GuatemalanEuskal Herria eredua izan da hizkuntza-ren trataerari dagokionez: “Oso interes-garria izan da eta indarra ematen duikustea badela herri bat, gure herrietatikharatago dagoena, baina gurekin bateraborroka berdinean dagoena eta, errazabalitz, ona litzateke, gu banatzera etorriden inperialismoaren aurka borrokaegiteko elkartzea”.

Page 14: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

14 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Indigenekin solasean

Jaqueline Caniguan eta Jose Huenupi. WALLMAPUMaputxe herriaren izena Wallmapu

da haien hizkuntzan. Txile eta Argentina-ren menpe bizi den herria da eta Jaqueli-ne eta Jose,Txileren menpe dauden lurre-tan bizi dira. Mapudungun hizkuntza hitzegiten dute eta bihotzean daramate he-rria. Atzerrira joatean pasaportea begira-tu eta txiletarrak ote diren galdetzen die-tenean, arraro sentitzen direla diote. Ezdira txiletarrak, ezta argentinarrak ere.Maputxeak dira. Euskaldunok badakiguzerbait horri buruz. Milaka kilometrokantzeko errealitateak banatzen dituzte.Hizkuntzaren aldeko borroka zaila da Wall-mapun, baina Jaqueline eta Jose gogotsudabiltza eta itxaropenik ez dute galtzen.

Jaquelinek mapudungun hizkun-tzan hitz egiten dio urtebete pasatxoduen semeari. Senarrak ez daki hizkun-tza, baina erabaki hori hartu zuten jaiozenean. Ordutik, kritika asko entzun be-har izan ditu, tartean semeak gaztelaniazjakingo ez duela eta leloagoa izango de-la entzun behar izan du. Euskal Herrianbizi izandako esperientziak ideia horibaztertzeko eta aukera egokia egin zue-la ziurtatzeko aukera eman dio.

Josek, ahal duenean irakasten diemapundungun hizkuntza ikasleei. Ezdu horretarako babesik, baina ahal due-na egiten du. Ez zuen Euskal Herriraetortzeko baimenik jaso eta berarekinhitz egin genuenan, ez zekien hilabete-ko soldata galduko ote zuen, ezta buel-tan zer egoera topatuko zuen ere.

Jaqueline Caniguan hizkuntzalariaeta irakaslea da. Universidad Metropoli-tanan aritzen da lanean eta kazetari eki-

men batek ekarri du Euskal Herrira, Az-kintuwe izeneko (Behatokia, euskaraz)egunkari maputxeak. Maputxe herriarieta herri indigenei buruzko informazioaematen dute aldizkarian.

Jose Huenupi Lehen Hezkuntzakoirakaslea da. Gobernuaren gidaritzape-an egiten du lan eta gaztelaniaz ematenditu eskolak, baina ahal duen neurrianhortik ateratzen da ikasleei mapudun-gun hizkuntza irakasteko.

Mapudungunaren egoera eta hezkun-tza

Gaztelania, hizkuntza gutxitua za-paltzen duen hizkuntza menperatzaileada maputxeen herrian. Hizkuntzari da-gokionez, autoestima maila oso baxuada. Familia giroan baino ez da manten-tzen eta haurrei normalean, gaztelaniazhitz egiten diete gurasoek. Transmisioaeten egin da eta horren ardura hezkun-tza sistemak eta gizarteak dutela diote,hizkuntzari prestigioa kendu diotelako.

Estatuak ez du hizkuntza bultzatze-ko prozesua sustatzen, hizkuntza baz-tertzen du eta haien kultura folklorizatudu.

“Hezkuntza arloan gobernuak badulegeria eta guk ezin dugu bertatik atera,

eduki guztiak zehaztuta baitatoz . Minegin nahi digute, trabak jarri nahi dizki-gute motibazioa gal dezagun”, aipatu duJosek.

Bachelet-en gobernua Pinochetekezarritako legea bertan behera utzi duenlege berria prestatzen hasi zen. Lege ho-ri aprobetxatuta, erakunde maputxe ba-tzuek mapudungun hizkuntza bertansartzea proposatu zioten, baina gober-nuak ez zuen ahalegin handirik egin. Le-geak dio eskola bakoitzak curriculumpropioa lantzeko askatasuna duela bai-na irakasleentzat erosoagoa da estatua-ren curriculuma lantzea, berria osatzenhastea baino.

Kimkintun, Kimkontun, Kimkawtun,Kimpewmatun

Maputxeek pedagogia eredu pro-pioa dute. Eredu horrek gaitasun neu-moteknikoen garapena bultzatzen du.Garai batean memoria oinarrizkoa zen,ahozko kultura transmititzeko. Norbe-rak egiten duena sentitzeari garrantzihandia ematen diote maputxeek. Peda-gogia maputxeak lau estrategiari buruzhitz egiten du:

Kimkintun: bilatzen, begiratzenikastea.

Kimkontun: aurkitzen ikastea.Kimkawtun: jolasten ikastea.Kimpewmatun: amets egiten ikas-

tea. Maputxe kulturan ametsak, ametsegiteak, hezi egiten du.

Jaquelinek dionez, hausnarketa egi-tea falta zaie, pedagogia hori gaur egun-go munduarekin nola uztar daitezkeenikusteko: “Kontua ez da gure jendea iso-latzea, baizik eta garena izatea eta horre-kin aurrera egitea”.

Page 15: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 15

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A Herri indigenakMila kilometrora, helburu berbera

Cesar Pilataxi. EKUADORCesar Pilataxi kitxua da, ekuadorta-

rra. Kitxua hizkuntza eta kultura Argenti-na, Txile, Bolivia, Peru, Ekuador eta Ko-lonbian aurki daiteke gaur egun. Horrenaldeko borroka 1930an hasi zen Ekuado-rren eta horretan aritu zirenek jazarpenaeta espetxea ezagutu zituzten. Egun,hiz-kuntza, nortasuna eta kulturaren aldekoborrokan ari dira gaztelania nagusi denlurraldean. Cesarren ametsa unibertsita-te kitxua sortzea da eta ametsa errealita-te bihur dadin atsedenik gabe ari dira la-nean. CAUSAI kultura indigenen funda-zioko kide da Cesar.

Gaur egun Ekuadorko herritarren% 45 bertako kulturak dira, eta kitxuak %25. Hamairu hizkuntza gehiago daudeeta bizirik iraun dezaten estrategiak bila-tu behar dituzte.

Nazionalitate eta herrien mugimen-dua 1986an indartu zen Ekuadorren etahizkuntzak, kulturak eta nortasunak ga-rrantzi handia izan du horretan.

1990n errebelio handia izan zenEkuadorren, herri indigenek bultzatuta.“Alderdi politikoek, komunikabide-ek… uste zuten herri indigenek ez ge-nuela antolaketa gaitasunik baina1990ean, munduan sozialismoarenerreferenteak eta ezkerreko alderdienkrisiak gertatzen ari zirenean, mugimen-du indigena sortu zen Ekuadorren. Or-duan estatu nazioanitzaren proiektu po-litikoa bultzatu zen. Kultura ezberdinaketa hizkuntza ezberdinak bizi gara etaestatu ekuadortarrak ez du homogene-oa izan behar, edo elebakarra; eleanitzaizan behar du”, dio Cesarrek.

1995ean proiektu politikoaren au-rrerapena ikusteko elkartu ziren, kultura

eta hizkuntza bultzatzeko lan handirikez zela egin ikusi zuten eta herri indige-netatik espazio akademiko propioa bul-tzatzea erabaki zuten. Haien izaeratikabiatuta, orientazioa emango dien pe-dagogia bat, filosofia bat bultzatzea zenhelburua, hizkuntzaren eta kulturarenegoera hobetzeko, nortasuna bultzatze-ko eta pobreziari aurre egiteko.

1998an kulturarteko hezkuntza ele-bidunaren zuzendaritza sortu zen bainaeredu horrek ez zuen aurrera egin.Konstituzioaren erreformarekin batera,nazionalitateek hezkuntza sistema pro-pioa egiteko aukera aitortu zen, bainagaztelaniak jarraitzen du hizkuntza na-zionala eta ofiziala izaten. Zuzendaritzahorretatik lan handia egin dutela dio Ce-sarrek, baina hezkuntza sistema hori po-breentzat, atzeratuentzat, indigenentzatden hezkuntza sistematzat hartzen da.Gainerakoentzat hezkuntza sistema his-panoa dago. Banaketa dago. Eta sistemaelebidunak ez du hizkuntza indartzenCesarren ustez.

Unibertsitatea sortzeko lanean“Hori guztia ikusita, zein eredu pe-

dagogiko bultzatu nahi dugun zehazte-ko lan egin dugu CAUSAI fundaziotik.Irakasleak prestatzen hasi gara, bainainstituzioetatik kanpo, kontzientzia sor-

tzeko, konpromiso soziala bultzatzekohizkuntza indartzearen inguruan. Gurelana ez dago onartua eta ez digute babe-sik eman nahi, horrelako lan bat egiteaoso arriskutsua dela uste dutelako. Es-parru informaletik, gure kulturen ikus-pegi eta filosofiatik ari gara lanean, gau-zak eraikitzen eta estatuari hori ez zaiointeresatzen”, dio Cesarrek.

Hezkuntza haien filosofiatik bultza-tu eta garatu nahi dutela azaldu digu Ce-sarrek eta horretarako, unibertsitatemailan ari dira lanean: “1998an uniber-tsitate izaerako lehen ikasturtea antolatugenuen baina unibertsitateen kontsei-luak esan zigun ezin genuela horrelako-rik egin. Guk aurrera jarraitu genuen, fi-losofia pedagogikoa landu dugu etaproiektua prest dago unibertsitatekokontseilura aurkezteko, azter dezan,oniritzia eman dezan, eta parlamenturaaldeko txostena bidal dezan unibersita-tearen sorrera onartzeko. Lan horretanari gara, orain kulturarteko pedagogia-ren ikasketak ditugu, irakasleen presta-kuntza egiten dugu hezkuntzaren kude-aketarako eta badugu beste karrera bat,herri indigenen eskubideen inguruan”.Unibertsitate horretan bi hizkuntzetanematen dituzte eskolak; kitxuaz eta gaz-telaniaz.

Euskal Herrian hizkuntzari emanzaion bultzada oso garrantzitsua dela us-te du Cesarrek: “Hemen hizkuntza bo-rrokarako plataforma gisa hartu duzue,nortasuna eta kultura garatzeko eta bul-tzatzeko. Eta hizkuntza esparru guztie-tan dago; komunikabideetan, lanean, hi-rian, kalean, familian… Hori oso interes-garria eta garrantzitsua da. Hizkuntzatikdimentsio nazionala proiektatzen du-zue eta hizkuntzak babes berezia du”.

Page 16: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

“Irudiak ez ditut heztekohelburuarekin egiten, sentitzendudana egiten dut

”16 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Ilustratzailea

elenaodriozolaE L K A R R I Z K E TA

Page 17: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko
Page 18: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

18 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

elena odriozola

E

“Hemengoargitaletxeekin ez dut

mugarik jartzen,askatasun handiabaitut lan egiteko.Baina Ingalaterran

adibidez, gehiegineurtzen dute guztia;

koloreak,konposizioa… eta

testuan irakurtzen denhori bera ikusi nahidute irudietan. Nik

uste dut hori ez delatestu bat ilustratzea,

eta esaten diethorrelakorik ez dudala

egingo.

Egiten dituen irudiek egin duteezagun Elena Odriozola donostia-rra. Txikitatik izan du gustuko ma-rraztea eta publizitate agentziabatean lanean ari zela etorri zi-tzaion ilustratzaile gisa lan egite-ko aukera. Ez zuen zalantzarikizan eta horretan daramatzahamar bat urte. Ibilbide horretan60 liburu baino gehiagori ipinidizkio irudiak eta iaz sari garran-tzitsua irabazi zuen, Espainiako2006eko Gazte eta Haur Literatu-rako ilustrazio onenaren bigarrensaria, hain zuzen ere. “La prince-sa que bostezaba a todas horas”liburuarentzat egindako irudien-gatik eskuratu zuen sari hori.

Etxean egiten du lan. Lan ba-kartia dela dio, baina gustukoduela. Liburu asko ditu etxekoegongelan, izugarri gustatzenbaitzaizkio haurrentzako libu-ruak, irudiengatik, batez ere. Ele-nak berak egindako irudiak ere,nonahi ikusi ditugu. Haurrentzatlan egitea gustuko du, baina lanegiten duenean ez du kontuanhartzen haurrentzat ari denik,guztientzat egiten ditu irudiak etaesan digunez, bere marrazkiakestereotipoetan erortzen ez direnarren, lan egiterakoan, horienbalio hezitzailea ez du kontuanhartzen. Gero eta askatasun han-diagoa izan,lan hobea egiten due-la dio eta sentitzen duena egitenduela, beti. Hor egon liteke berearrakastaren arrazoia.

Hamarurte dirairudigile gisa lan egiten duzula.Zure marrazkiak haurrentzakoipuinetan agertzen dira batez ere.Zein da horren arrazoia?

Uste dut nire estiloa aproposa delahorretarako. Nik egiten dudana ez duthaurrentzat egiten, hori egitea gustukodudalako egiten dut, eta estilo hori,haurrentzako liburuekin bat doa. Betigustatu izan zaizkit ipuinak.

Helduentzat egin al duzu lanik?Bai. Egin izan dut, ez asko, baina

asko gustatzen zait baita ere helduen-tzako lan egitea.

Haurrei zuzendutako liburuetantestuei garrantzia handia ematenzaie, baina marrazkiek ere baduteberea, ezta?

Bai, jakina. Irudiak zerbaitetarakodaude eta askotan testuak baino ho-beak izaten dira. Hasierakoa testuaizaten da eta irudiari baino garrantzihandiagoa ematen zaio sarritan. Argita-letxeak testua du, eta testua ematen di-zu marrazkiak egiteko oinarri gisa. Nikuste dut marrazkiak ikustea guztioi gus-tatzen zaigula, bai haurrei eta baita hel-duei ere.

Irudiak testuak baino hobeak direlaesaten duzunean, zer esan nahiduzu, mezua hobeto adieraztendutela, adibidez?

Hori izan daiteke, edo kalitate alde-tik izan daitezke hobeak. Askotan, ma-rrazkiak zoragarriak dira eta testua ai-tzakia hutsa baino ez dela ikusten duzu,irudiak askoz ere landuagoak daudela.Batzuetan onegia ez den testu batekinlan ona egin dezakezu eta alderantziz

Page 19: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 19

ere bai, testu onarekin lan txarra egindezakezu. Baina berriro diot, orokorre-an uste dut kasu askotan irudiak tes-tuak baino hobeak direla.

Argitaletxeak testua bidaltzendizu eta zuk hori oinarri hartuta iru-diak egiten dituzu. Nolakoa izatenda prozesua? Zenbat denbora beharizaten duzu kontakizunari irudiakjartzeko?

Ipuinaren arabera eta nire memen-to pertsonalaren arabera, baina norma-lean ez dut denbora askorik behar iza-ten. Gero eta gehiago gertatzen da gai-nera, idazleak marrazkilari zehatz bataukeratzen duela bere estiloa gustukoduelako edo ipuin horrekin bere iru-diak ongi joan daitezkeela uste duela-ko, eta ezaguna badu oraindik eregehiago. Batzuetan testua bidaltzen di-zute, irakurtzen duzu eta gustuko ba-duzu, lana egiten duzu. Beste batzue-tan testua irakurtzen duzu, ez duzuikusten eta ez duzu egiten. Pentsatzeakematen dit denbora gehien, baina bu-ruan eskema egiten dudanean, azkaregiten dut lan. Dena den, batzuetantontakeria bat egiteko denbora askobehar dut eta gero lan handi bat bereha-la egiten dut. Lan bakoitzak bere bere-zitasunak ditu.

Esan dugu batez ere haurrentzategiten duzula lan. Muga askojartzen al dizkiozu zeure buruariirudiak haurrei zuzendutadaudelako?

Lana norentzat egiten duzunarenarabera. Hemen batez ere Elkar edoAizkorri argitaletxeekin egiten dut laneta kasu horietan ez dut mugarik jar-tzen, askatasun handia baitut lan egite-ko. Baina Ingalaterran adibidez, gehie-gi neurtzen dute guztia; koloreak, kon-

posizioa… eta testuan irakurtzen denhori bera ikusi nahi dute irudietan. Nikuste dut hori ez dela testu bat ilustra-tzea, eta esaten diet horrelakorik ez du-dala egingo. Beraiek nahi dudana egi-teko esaten didate hasieran, baina gerozuzenketak etortzen dira eta orduanhasten da borroka, ez dudalako gustu-ko sinesten ez dudan zerbaitetan lane-an aritzea. Horrek nekatu egiten naueta ez du merezi.

Orain dela gutxi lan bat egiten arinintzen ingelesentzat eta gustatzenzitzaiela zioten, baina hamaika gauzaaldatzea proposatu didate. Niretzathori ezinezkoa zen oso argi ikustennuelako nola egin nahi nuen lan etalanarekin ez jarraitzea erabaki dut. Au-kera bakarra uzten zidaten: beraieknahi zuten bezala egitea. Eta nik, ezindut nire buruaren kontra egin. Badaki-te zer egiten dudan eta zer ez. Batzue-tan, aspaldi egindako lanen bat ikustendute eta horrelako zerbait nahi izatendute baina nik jada ez dut horrelakorikegiten. Badaude urteak aurrera joan etagauza bera egiten duten irudigileak,baina nik hori ez dut ulertzen, urteakpasa ahala gauza berriak bizitzen ditu-zulako, aldatu egiten zarelako eta gara-penik badelako. Nola nahi duten esa-ten badidate, zirriborroa ematen badi-date, nire lana egina dagoela iruditzenzait. Nire lana, pentsatzea eta zer egin

Page 20: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

20 •hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

elenaodriozola

E

“Ni ez naizhezitzailea eta ezditut nahita baliohezitzailea duten

irudiak egiten. Nikez dakit haurrek zerbehar duten eta zer

ez. Gainera, zeinhaur hartu beharditugu kontuan?

Hainbeste daude etaelkarrengandik hain

ezberdinak...Sentitzen dudana eta

ateratzen zaidanaegiten dut.

tu zitzaidan, neska bat agertzen zen bi-luzik eta ilea luzatu zioten bularra estal-tzeko. Eta Madrilen, beste argitaletxebatek lan bat atzera bota zidan marraz-kietan ardoa ateratzen zelako eta nor-bait erretzen agertzen zelako. Harriga-rria iruditzen zait eta horrelakoetanpentsatzen dut gu ere haurrak izan ga-rela eta horrelakoak ikusi ditugula. Ara-zoak ez dira konpontzen, existituko ezbalira moduan begien aurretik kendu-ta. Baina horrelako gauzak gertatzendira, gero eta gehiago. Mexikon ereberdina gertatu zitzaidan; kasu horre-tan esan zidaten bertan ez zela arazorikbaina gero AEBetan argitaratu beharzutela eta han arazoak izango zituztela.Beste behin, marinel bati pipa kenduzioten erretzen ager ez zedin. Nik ez dutulertzen, testuan pertsona hori erretzenari dela jartzen du eta hori posible da,baina marrazkian horrelako zerbaitagertzea ez. Marrazkirik ezin baldinbada egin, testutik ere kendu eginbeharko lukete, ezta? Grazia egitendidate horrelako egoerek. Bainahemen orain arte behintzat, ez zaithorrelakorik gertatu.

Irudiek irakurtzeko grina bultza aldezakete haurrengan?

dezakedan ikustea da, eta hori eginaematen badidate, zer egingo dut nik?Gero eta askatasun handiagoa izan, lanhobea egiten dut.

Zentsura moduko bat bada, beraz.Zer da, zehazki, gustuko ezdutena?

Duela bizpahiru urte Ingalaterrakoargitaletxe batetik pertsona bat etorrizen ni ezagutzera eta Juan Kruz Igerabi-deren “Gorputz osorako poemak” libu-rua erakutsi nion. Hiru edo lau biluziateratzen dira liburuan baina oso sin-pleak, oso garbiak, ez daukate ezer.Begiratu zuen eta han horrelako zerbaitargitaratzea ezinezkoa dela esan zidan.Muga bat dago, horrelako gauzak ezdituzte onartzen eta esaten dute ez delasalduko. Beste liburu batekin ere gerta-

Page 21: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 21

Nik uste dut baietz, baina ez dut us-te pertsona aproposa naizenik galderahorri erantzuteko. Haurrei asko gusta-tzen zaizkie marrazkiak eta pentsatzendut horrek bere garrantzia izango due-la. Niri, behintzat, txikitan asko gusta-tzen zitzaidan marrazkiak ikustea.

Haurrek irudietan jartzen dutearreta. Saiatzen al zara marrazkihoriek izan dezaketen baliohezitzailea kontuan hartzen?

Ez. Ezin dut hori egin; ni ez naiz he-zitzailea, eta ez dakit haurrek zer beharduten eta zer ez. Gainera, zein haur har-tu behar ditugu kontuan? Hainbestedaude eta elkarrengandik hain ezber-dinak... Nik ezin dut horrelakorik egin;sentitzen dudana eta ateratzen zaidanaegiten dut. Uste dut zure lana ongi eginduzunean, gustura geratzen zarenean,ez dagoela arazorik. Zerbait aldatzekoesaten badidate, agian aldatuko dut, bai-na balio hezitzaile hori kontuan izateaezinezkoa iruditzen zait.

Eskatu al dizute inoiz horrelakorikkontuan hartzea?

Ez. Irudigile moduan lanean hasibaino lehen agentzia batean egitennuen lan eta irudiak ere egiten nituen,lan txikiak, eskatzen zizkidatenean.Ikasliburu batean elbarriak, betau-rrekodunak, lodiak, argalak… eginbehar izan nituen eta ongi, ez nuen ara-zorik izan, baina iruditzen zait hori guz-tia oso zuzena dela eta, niri berez, ezzait ateratzen horrelakorik egitea. Gau-zak ezin dira hainbeste behartu. Hain-beste gauza hartu beharko nituzkekontuan, beste lan bat egingo nukeela.Hainbeste kontrolatzea eta zer eginbehar dudan esatea, ez zait gustatzen.Nik ulertzen dut batzuetan egin behardela, baina niri, berez, ez zait ateratzen.Uste dut gauzak ez direla horrela ikas-ten. Dena den, ipuina eta ikasliburuabereiztu beharko genituzke. Ipuinetanpertsonaia bat da eta nahi duzuna sar-tzen duzu. Ikasliburuetan ezberdinada; eskoletarako da, ikasle guztien-tzat… Badut duela gutxi bidali didatenliburu bat. Bertan, marrazkilariak elba-

rri bat sartu du horrela sentitu duelakoeta hori primeran iruditzen zait. Bainahorrela izan behar duela ikusten duzu-lako, ez inork behartuta. Ateratzen ba-da ongi, bestela ere bai.

Esan duzu marrazkiak ez dituzulaikuspegi hezitzaile batetik egiten.Ez zaizula behartzea gustatzen.Baina zure marrazkiek ez duteestereotipoetara jotzen, eta aldehorretatik hezitzaileak izandaitezke…

Horrela bada, ez dut nahita egiten.Bakoitzak ateratzen zaiona, sentitzenduena egin behar du eta horrela ezbada, gaizki gabiltza. Egin dudanlanarekin pozik banago, berdin zait zeresaten duten.

Argitaletxeek benetako garrantziaematen al diote irudiari, edo

liburuak osatzeko egiten denzerbait da?

Nik uste dut gero eta garrantzi han-diagoa ematen zaiola. Nik harremanadudan jendeari gustatzen zaiola ikus-ten dut, interesa dutela eta ez diotelanorbaiti testua ematen liburua irudie-kin osatzeko. Nork egiten duen begira-tzen da eta idazleari ere batzuetan ma-rrazkilari bat gustatzen bazaio, berarieskatzen dizkio irudiak. Testugileakgero eta gehiago kezkatzen dira horre-kin. Badira ea zer egin behar duzun gal-detzen dizuten idazleak, aurretik bestenorbaitek marrazki batzuk egin dizkio-lako eta ez zaizkiolako gustatu. Horre-lakoetan pentsatzen dut hobea delamarrazkirik gabe joatea. Libre da ezgustatzea, baina nire lanean sartzerikez dut nahi. Kritiketan, liburuen kritike-tan, askotan ikusten da, irudien kritikaegiten ari denak ez dakiela horri buruz

Page 22: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

22 •hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

elenaodriozola

E

“Lehen MaiteGonzalez Esnalekin

joaten nintzenikastetxeetara noizeanbehin. Berak ipuin bat

irakurtzen zuen etanik marrazkiak egiten

nituen gardenkietan,gero pantaila batean

proiektatzeko.Mementoan egiten

nituen. Berak esaldijakin bat esatean,marrazkia egiten

hasten nintzen, bainaaspertu egin nintzen.Izan ere, haurrentzat

marrazkiak berriakziren, baina niretzat

ez.

edo betikoa jartzen duela; hor ikustenda askotan testuari garrantzi handiagoaematen zaiola. Lehen irudiak ez zirenaipatu ere egiten, testua zen eta kito.Orain saiatzen dira irudigilearen lana ai-patzen, baina hutsunea nabaritzen da.

Beti jartzen al zara idazlearekinhartu-emanetan?

Ez beti. Ezagutzen badut bai, bera-rekin hitz egiten dut baina normaleanez dugu lanari buruz hitz egiten, ezdiot galdetzen zer pentsatzen duen,hori nire lana da. Berak berea egin dueta hortik aurrerakoa nire lana da. Nikberak lan hori gustuko izatea nahi duteta normalean ongi joaten da dena,badakite nola egiten dudan lan etaoso gutxitan esaten didate zerbait.

Irudiak era jakin batekoak izateanahi duen testugilerik ba al da?

Egongo dira eta agian jakingo dutelana nori eman, baina niri ematen badi-date ezin didate esan era jakin bateanegiteko. Nik nire estiloa dut eta kito. Ba-tzuekin jada harremana dut; Juan KruzIgerabiderekin, Patxi Zubizarretare-kin, Mariasun Landarekin, Joxan Or-mazabalekin, Daniel Nesquens-ekin…Orduan, adibidez, Patxi Zubizarretakbadaki nik zer egiten dudan eta berarizer gustatzen zaion. Liburu batzuk,agian, gehiago ikusten ditu marrazkila-

ri batekin eta beste batzuk beste bate-kin, eta idazten doan neurrian ikustendu irudiak nork egingo dituen. Hori osoongi dago; harremana izateak gauzakerrazten ditu. Lehen ere izango zenhalakorik, baina askoz ere gutxiago.

Prozesua bera al da beti? Inoizosatu al duzu istorioa irudi bidez etaondoren horri testua jarri?

Horrelako proiektu bat dut esku ar-tean. Agian marrazkiak egingo ditut etaidazle batek testua idatziko du marraz-ki horiek oinarri gisa hartuta. Polita izandaiteke marrazkiak egitea eta bestepertsona batek testua jartzea. Ilusioaegiten dit proiektuak. Badira baita ere,marrazkiak eta testuak egiten dituztenilustratzaileak, baina nik ez dut nire bu-rua horretan ikusten. Marrazkiren bategin dezaket testuren batekin niretzat,gustuko dudalako hori egitea, bainabesterik ez.

Haurrak izaten dira zure lanarenhartzaileak. Beraiekin izaten alduzu harremanik?

Lehen Maite Gonzalez Esnalekinjoaten nintzen ikastetxeetara noizeanbehin. Berak ipuin bat irakurtzen zueneta nik marrazkiak egiten nituengardenkietan, gero pantaila bateanproiektatzeko. Mementoan egiten ni-tuen. Berak esaldi jakin bat esatean,

Page 23: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 23

LLiibbuurruuaakk aappaaiinnttzzeekkoo zzeerrbbaaiittbbaaiinnoo ggeehhiiaaggoo

Irudiek liburuak apaintzeko bainobalio ez dutela pentsatzen dutenei,hori pentsa dezaketela esangolieke Elena Odriozolak. Bainairudiak alferrikakoak ez direlaeta hobeto begiratzeko ereesango lieke. Dena den, horrelapentsatzeko libre direla dio.Berak askotan irudiengatikerosten ditu haurrentzakoliburuak, irudiak oso onak badiraberdin zaiolako testua nolakoaden eta ulertzen du, kontrakoaere, gerta daitekeela.

marrazkia egiten hasten nintzen, bainaaspertu egin nintzen. Izan ere, haurren-tzat marrazkiak berriak ziren, baina ni-retzat ez. Ezin dut denbora luzez gauzabera egin, eta utzi egin nuen.

Ondoren ikasleek galderak egitenzituzten eta jendaurrean gaizki pasa-tzen dut. Gainera, nahiago dut helduenaurrean hitz egin, haurren aurrean bai-no. Behin institutu batera joan nintzeneta 17 urteko gazteak ziren, batxiler ar-tistikoa egiten ari zirenak. Beldurrezjoan nintzen, liburu pila batekin, urdu-ri, baina interesa zuten eta oso ongi pa-sa nuen, denbora konturatu gabe pasazitzaidan. Baina haurrekin tuntuna sen-titzen naiz, ez dut halako zaletasunik.Duela urte asko Eskoriatzara joan nin-tzen, oso urduri orduan ere. Haur batekgaldetu zidan ea zergatik ziren marraz-kiak txuri-beltzean eta erantzuteko or-duan, aurrekontua gora eta aurrekon-tua behera hasi nintzen. Pentsa! Zazpiurte baino ez zituen.

Tailerrak egiteko ere deitu izan di-date baina gehienetan ezetz esaten dut,haur txikiei zuzentzea zaila egiten zai-dalako. Badirudi, marrazkiak egiten di-tudalako haurrekin nola jokatu behardudan jakin behar dudala, baina ez dahorrela.

Page 24: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

24 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Berde-berdea proiektuaIkasleak ingurumenaren alde lanean

Bigarren Hezkuntzako ikasleek in-gurumena babestearen aldeko jarreraizan dezaten bultzatzea du helburuBerde-berdea izeneko proiektuak. In-gurumenaren egoera kaskarra hobe-tzeko edo horrek okerrera ez egitekozereginik badutela ikasten dute eta,bide batez, ingurumenaren alde lane-an diharduen elkarte bati laguntza es-kaintzen diote. Gipuzkoako hainbatikastetxek hartzen dute parte urtero,eta harrera ona du ikasleen artean.Naturgaia enpresak kudeatzen duproiektua, eta Jaione Apezetxea etaMaribel Manzano dira arduradunak.

Ikasturte hasieran Gipuzkoako 127ikastetxe gonbidatzen dituzte Berde-berdea proiektuan parte hartzera. 90ikastetxe inguruk onartzen dute gonbi-dapena, eta horietara gerturatzen diraJaione eta Maribel, ikasleei proiektuazertan datzan azaltzera. Bigarren Hez-kuntzako ikasleekin aritzen dira lane-an, normalean, DBHko 1. eta 2. maila-koekin, baina batzuetan 3. mailakoeketa Lanbide Heziketakoek ere partehartzen dute.

Proiektua ikasturte osoan zehar lu-zatzen da, eta ingurumenarekin loturaduten bost gai lantzen dituzte: bioaniz-tasuna, atmosferaren kutsadura, ura,oporraldi ekologikoagoak eta klima al-daketa. Gainera, beraien lanari esker,ingurumen arloan lanean ari den etaekimenean parte hartzen duen elkartebati laguntza ematen diote. Aurten ho-nako hauen artean hautatzeko aukera

izan dute: Arranoetxe, Aranzadi, EIBEeta The Green Belt Movement. Zenbaitkasutan elkarteetako ordezkariak be-raiek joaten dira ikastetxeetara berenlanaren berri ematera.

Ikasleei idatziz duten materiala ba-natzen diete (material guztia elebidunada, nahiz eta euskaraz aritzen direngehien) eta ikasgelan marrazki bizidu-nen filmak ikusten dituzte, gai horieta-ko bakoitzaren inguruan dauden ara-zoak ezagutzeko. Ondoren, Internetbidez, gai horietako bakoitzari dagoz-kion galderei erantzun behar diete; 15dira guztira, eta erantzun zuzena eman-da, puntuak lortzen dituzte. Ikasturteamaieran puntu horiek dirulaguntzabihurtzen dira, eta elkarte bakoitzakhainbat proiektutara bideratzen du es-kuratzen duen dirua.

Ikasleentzat erakargarriaIrakasleei ikasleen zerrenda eta ar-

gazki bana eskatzen diete proiektuaren

arduradunek, eta Berde-berdea webatarian alta ematen diete, ondoren gal-derei erantzuteko aukera izan dezaten.Ilusio handia egiten die ikasleei berenargazkia web orrian ikusteak. Norbe-rak bere pasahitza du, eta erantzunegokiak emanez gero, web orriak auto-matikoki bideratzen ditu lortutakopuntuak aukeratutako elkartearen al-de. Gela bakoitza zein elkarteren aldeari den eta zenbat puntu dituen jartzendu, eta horrek ere motibatzen ditu ikas-leak, beste batzuekin alderatuz gutxia-go dituztenean puntu gehiago lortzerajotzen dutelako, arduradunek esandigutenez.

Filmak ikusiz eta galderak eginez,gai horien inguruan dauden arazoakezagut ditzaten saiatzen dira proiektua-ren arduradunak, zer irtenbide daudeneta norberak zertan lagun dezakeen ja-kin dezaten. Konponbidea norberarenesku ere badela ikastea nahi dute.

Kontura daitezela gure inguruan

e s p e r i e n t z i a k

Page 25: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 25

badela jendea, asko gainera, bolunta-rio moduan ingurumenaren alde lane-an, eta beraiei ere boluntario moduanlaguntza hori ematea eskatzen zaie.

Ikasleentzat oso erakargarria daproiektua, beste baliabide mota batzukerabiltzen dituztelako: filma ikustendute, ordenagailua erabiltzen dute…Harrera ona izaten dute ikasgeletanJaionek eta Maribelek: “Aurkezpenaegiten dugunean irakasle askok esatendigute beti bihurrikerietan ibiltzen dire-nak zintzo egon direla, ahoa zabalik,eta horrek egiten digu ilusio gehien. In-ternetekin lan egingo dutela entzutehutsak poza ematen die. Gogoz har-tzen dute, eta guretzat hori da politena.Gainera elkarte bati laguntzeak askomotibatzen ditu.”

Jaionek esan digunez, ez da irakas-leei denbora asko kentzen dien proiek-tua, nahi duten erritmoan egin baiteza-kete lan: “Normalean curriculuma har-turik lantzen dituzte gaiak, lotura izate-ko, eta gai bakoitza ordubetean landudezakete. Ikasturte osoan proiektuaribost ordu eskaintzea ez da horrenbestedenbora”.

Berde-berdea proiektua Kutxareneskutik dator, eta Naturgaia enpresakjartzen du abian ikastetxeetan. Orainarte Gipuzkoan aritu dira, Kutxaren es-parrua Gipuzkoa delako, baina aurtenBilboko, Errioxako edota Zaragozakozenbait ikastetxek proiektuan partehartzea eskatu dute, eta Berde-berdeakbere esparrua zabaldu du.

Lau urte daramatzate proiektuan,eta ikastetxe askok laugarren urtez har-tu dute parte. Abian jarri zenetik 18.000gaztetxo inguruk hobeto ezagutzen di-tuzte ingurumenak dituen arazoak, etaegoera hori hobetzeko zereginik badu-tela ikasi dute. Urtero ia 6.000 ikasle iza-ten dituzte, eta horietatik % 5i inguru-menaren aldeko grina pizten bazaio,helburua lortuta dagoela diote ardura-dunek.

Dirulaguntzak banatzeko ekitaldiaElkarteei dirulaguntzak banatzeko ekitaldia proiektuan partehartu ondorengo ikasturtearen hasieran izaten da. AurtenZientziaren Kutxagunean egin dute ekitaldia, eta honako ikas-tetxe hauetako ikasleak izan dira bertan: Manuel Larramendiikastetxea, Axular lizeoa, Lizardi institutua, Salesiarrak Urnieta,Haurtzaro ikastola, Urola ikastola, Zurriola ikastola. Lezo insti-tutua, Cristobal Gamón institutua eta Elizatxo ikastola.Zientziaren Kutxagunea ezagutu ondoren, elkarte bakoitzakbere saria jaso zuen, eta ikasleei eskerrak eman zizkieten egin-dako lanagatik.

GPSa erabiltzen ikasteko ikastaroakIkastetxeetan GPSaren erabilera hezitzailea lantzeko helburuadu Berde-berdea proiektuaren baitan bigarren urtez martxanjarri duten ekimenak. Irakasleentzat eta ikasleentzat baliabide-ak prestatu dituzte eta horien artean GPSaren erabileran treba-tzeko on-line ikastaroa dugu. Ikastaro horren bidez, eduki teo-rikoak jaso daitezke, azalpenak ematen dituzten bideoak ikusdaitezke eta GPSa erabiliz, ingurunea aztertzeko baliabideakeskura dituzte irakasle zein ikasleek. Hau guztia eskuragarridago www.berde-berdea.net web orrian, “GPS Txokoa” izene-ko atalean.

Page 26: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

26 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

e s p e r i e n t z i a k

Ziklo bakoitzean modu desberdi-nean landu dute, eta helburuak, jardue-rak, metodologia eta edukiak aldatuegin dira. Adin bakoitzera egokitutakoproiektua izan da, baina denek abia-puntu bera izan dute: Briton RiviererenSympathy (kidetasuna) margolana.

Koadroaren harira, ekoizpen ani-tzen prozesua hasi dute Koldo Mitxele-na ikastetxean. Txikienek irakasleariideiak azalduz ipuinak diktatu dizkio-te. Lehen Hezkuntzakoek euren tes-tuak sortu eta horiek hobetzeko mo-duak landu dituzte. Denek koadroanoinarrituz hainbat marrazki, bertsio etaartelan ekoitzi dituzte.

Margolana aurkezteko orduan,prozesu bera erabili da txikitxoenekin,

helduagoekin eta baita klaustroko ira-kasleekin ere. Koldo Mitxelena ikaste-txeko hainbat irakaslek Irungo berri-tzeguneko hizkuntza mintegian partehartzen zuten, eta han jaso zuten hauegiteko proposamena. Marian Hernan-dez Vicenteren eta Maider Berrondoikasketaburuaren artean koordinatuzuten proiektua, eta beraiek aurkeztuzuten ideia ikastetxeko klaustroan.“Batzordean bertan hautatu genuenRiviereren koadroa. Margolan bati nolabegiratu (Kennet, Frances) liburutikatera genuen. Beste irudi batzuen al-dean hau asko gustatu zitzaigun, adinguztietara egokitzeko modukoa irudi-tu zitzaigulako”, dio Marian Hernande-zek. “Irakasleei haurrei aurkeztuko ge-nien bezala aurkeztu genien, pausozpauso eta urrats bakoitzean hausna-rraraziz”.

Nahiz eta denentzat helburu orokorbatzuk egon, ziklo bakoitzean propo-

samena moldatu eta jarduera desberdi-nak landu dira. Helburu orokor horienartean, eskola guztia idazketa eta es-presio artistikoaren jarduera baten in-guruan aritzea izan da.

Txikienek, 2-3 urtekoek, koadroaoinarri hartuz, lan plastikoak burutu di-tuzte, koadroaren konposizioak egi-nez. Irudi batekin hainbat eta hainbatistorio sor daitezkeela ulertu dute, etaelkarrizketa politak sortu dira. Koadro-an ikusitakoaren bitartez, sentimen-duen adierazpena landu dute eta bestemailetakoen ipuinak ere entzun dituzte.

Hiru eta lau urteko haurrek, artela-nak eta konposizioak lantzeaz gain,koadroaren harira denen artean ipuinbat sortu dute, irakasleari ideiak propo-satuz eta hark idatziz jasoz. Hala, ipui-nen egitura lantzen hasi dira. Koadroa-ren egilea eta haren beste artelanak ereaztertu dituzte. Urtebete nagusiagoaden haur bakoitzak bere ipuin propioa

Koadro bat ipuin anitzKoldo Mitxelenako ikasle oro koadroari so

Koadro bat ipuin anitz proiektuaHaur Hezkuntzako ikasle txikienetatikhasita Lehen Hezkuntzako seigarrenmaila arteko haurrek parte hartu du-ten proiektua da. Helburua ikastetxeosoak batera halako prozesu bateanparte hartzea izan da. Bestalde, arte-lan batek bide eman die sormena lan-tzeko eta testu hobekuntzarako irizpi-deak bateratzeko eta jorratzeko.

Page 27: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 27

sortu du, irakasleari diktatuz. Kideenipuinak entzun dituzte, eta horiekikoerrespetua landu dute. Artelan konple-xuagoei ekin diete, paper mota anitze-kin irudiaren barrena landuz.

Lehen Hezkuntzako haurrei dago-kienez, lehen ziklokoek ere koadrotikabiaturik euren ipuin propioak sortudituzte, baita ipuin horiek zuzentzenhasi ere. Ipuinaren egituraren atalakondo landu dituzte, baita denboraadierazleak, aditzen denbora erabile-ra, elkarrizketako bi puntuak… Moduhorretan, horiek ere ikastetxeko ipuinbilduman parte hartu dute. Bigarren etahirugarren zikloetan jada, zalantza or-tografikoak sustatu dira, eta hiztegia-ren erabilera landu da, maila bakoitze-an bere modura. Testuak hobetzekoirizpideak eman zaizkie beti, etaproiektuaren ardatz garrantzitsueneta-rikoa izan da hori. Ziklo bakoitzean,testuak hobetzeko irizpideak irakasle-en artean erabaki dira eta horretarakobaliabideak landu dira. Norberak beretestua zuzentzeko eta hobetzeko auke-ra izan du, eta baita elkarren artean tes-tuak trukatu eta zuzentzekoa ere. Iriz-

pide horiek ikastetxean izan zen My-riam Nemirovskyk testuak berrikuste-ko eta orrazteko proposatzen dituenideietatik jaso dira.

Era berean, nagusiek batez ere, egi-lea ere landu dute, horren gainerako ar-telanak, bizi zen garaia, orduko musikaeta abar. Artelanei dagokienez, hainbatteknika erabili dira, tamaina eta dimen-tsio desberdineko, eta askotariko mate-rialak: buztina, papera, birziklatutakomateriala…

“Denek elkarrekin batera halakoproiektu batean parte hartzea oso pro-zesu polita izan da. Ikastetxeko jaiegu-nean, ekainaren 9an, erakusketa bate-ratua egin genuen gaiaren inguruan,eskolako gimnasio berrian”. Ekoizpenartistiko ugari bildu zituzten Koldo Mi-

txelenan, baita ipuin bilduma aberatsbat ere, eta garrantzitsuena: denen arte-an Briton Rivieren Sympathy artelanagozatu dute.

Koldo Mitxelena ikastetxean biga-rren ikasturtea da proiektu hori lantzenari direnetik, eta dagoeneko bi liburuargitaratu dituzte idatzitako ipuin bil-dumekin.

Koadroa erakusteko prozesuaren pausuak1. pausoa: neskaren aurpegia erakutsi“Zer iradoki dizue? Zer datorkizue burura? Zer da, neska ala mutila? Nolaikusten duzu? Zertan ari da?” eta gisako galdera irekiak egiten dira, pertso-naia bera aztertzeko eta interpretazio guztiak jasotzeko xedez. ( 1. argazkia)

2. pausoa: pertsonaiak estalita eta inguruko zati bat erakutsiz“Zer espazio da? Non daude? Noiz? Koloreek nolako sentsazioak sortzendituzte? Hotza, beroa, tristura, beldurra…” Oso garrantzitsua da interpretazioguztiak jasotzea, geroko lanerako eta irudimena pizteko ekarpenak izateko,gero, ipuina testuinguru batean kokatzeko.

3. pausoa: koadro erdia erakutsi, neska bere osotasunean ikustendelarik“Zertan uste duzu ari dela neska? Zerbait entzuten ari al da? Zerbaiti itxaro-ten? Haserre baten ondorioz eseri al da? Zer gertatzen da inguruan? Zer adie-razten dizu bere soinekoak? Eta bere zapata garbiek?”.

4. pausoa: koadro osoa erakutsi“Zer-nolako harremana dutela uste duzu txakurrak eta neskak? Nor gehiagoegongo litzateke koadro honetan? Zer-nolako etxea ote da? Espero al zenu-ten azken koadroaren emaitza? Zer izenburu jarriko zenioke?” Galderahorien bitartez haur bakoitzaren ekarpenak jasotzen dira, ipuinaren aberas-tasunerako bakoitzaren irudimena zabalduz.

Page 28: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

28 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Automatika eta Robotika HezkuntzanPiagetek Olentzerori...

Robotikaren erabilerak eskolanizan dezakeen garrantziari buruzkoada ondoren duzuen artikulua. Auto-matika eta robotikaren ikasketa pro-zesuaren protagonista ikaslea beradela dio idazleak,ikaslea bere ikaske-ta prozesuaren sortzailea dela eta ira-kaslea gidari bihurtzen dela. Esanda-koa praktikara eramate aldera, ikas-gelan egin daitezkeen zenbait proiek-tu aurkeztu dizkigu.

Jean Piagetek (1966), garapenkognitiboaren teoriaren sortzaileak,zer eskatuko lioke Gabonetan Olen-tzerori? Ziurrenik, beste zenbaiten ar-tean, Lego Mindstorms Kit bat eskatu-ko lioke. Piageten garapen kognitibo-

aren teoriaren aplikazio ikaragarri onadugu robotikan eta automatikan. Aregehiago, geure lanak Lehen eta Biga-rren Hezkuntzan garatzen baditugu.Izan ere, hezkuntzaren esparru horre-tan dauden adituen artean psikologoasko dago.

Automatika eta robotikaren ikas-keta prozesuaren protagonista ikasleada. Teknologia beharrak asetzeko edoarazoak konpontzeko aukera ematenduten ezagutzen, ahalmenen eta tek-niken multzoa dela esan ohi dugu.Gaur egun, automatika eta robotikaedonon topa ditzakegu. Etxetresnaelektrikoetan, autoetan, parkeetakoargietan... guztiak geure bizitza eroso-ago egiteko, noski.

Berez, robotika esan beharrean ro-botika eta automatismoak esan behar-ko genuke, baina robotika hitza erabi-liko dugu gauzak errazteko.

Gero eta hedatuagoa dagoen hez-kuntzarako, robotika irakaslearen etaikasleen paperak aldatuz doan joerabaten barruan sar dezakegu. Irakasleaez da orojakilea, eta ikasgelan ikasleeijakintza ohiko eskolen bidez pasa be-harrean, beraiekin sortzen du jakintza.Ikaslea da bere ikasketa prozesuarensortzailea, eta irakaslea gidari bihur-tzen da.

Robotikarekin lan egiteko garaianbi aukera daude. Bata, kutxa beltzarenteoriei jarraituz ikasleekin kit batzukmuntatu eta, bestea, ikasleek sentso-reetatik eragileetara dena eraiki.

Ideiak argiBeharbada, aurrera jarraitu aurre-

tik zenbait ideia argitu beharko geni-tuzke. Hiztegitik eta Oxfordeko Tek-nologiako liburuetatik zera atera de-zakegu:

Mekanismoa: indarren noranzkoaedo mugimenduaren norabidea alda-tuz, indarrak hobeto baliatzen dituz-ten gailuak.

Automatismoa: lan jakin bat egite-ko diseinatu eta etengabe lan hori egi-ten duen mekanismoa. Ez dute fun-tzionamendua aldatzeko aukerarik.

Robota: hiztegiaren arabera: “apa-ratu automatikoa, ezarritako progra-ma aldagarriaren arabera, objektuakmaneiatu edo eragiketa edo mugi-mendu bat edo gehiago exekutatzekogai dena”. Robotics Institute of Ameri-ca-k zera dio: maneiagailu birprogra-magarri eta funtzioaniztuna da, mate-rialak, piezak, erremintak edo gailuespezializatuak eramateko sortuta-koa, eta mugimendu aldagarriak etaprogramatuak ditu, hainbat motatakoeragiketak exekutatzeko.

Kontrol sistema: elkarri konektatu-ta, makina bat edo prozesu bat auto-matizatzen duten elementuak. Motaaskotako elementuek osa dezaketekontrol sistema bat: gailu elektrikoek,elektronikoek, mekanikoek, pneu-matikoek, hidraulikoek...

Begizta irekiko kontrol sistemaketa begizta itxiko kontrol-sistemak: ir-teeraren egoera kontuan hartzen ez

e k a r p e n a k

Garikoitz ALVAREZ ARROYUELOEl Regato ikastetxeko Teknologia

Mintegiko irakaslea

Page 29: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 29

duen sistema begizta irekikoa da.Atzeraelikadura duena, berriz, begiztaitxikoa da. Atzeraelikadura hori sen-tsoreen bidez egin ohi da. Inguruangertatzen dena nolabait antzematekomodua sentsoreak erabiltzea da.

Laburbilduz, robotaren eta auto-matismoaren arteko desberdintasungarrantzitsuena zera da: robotak zen-bait funtzio egin ditzake inguruan ger-tatzen diren zenbait aldaketa antze-manda edota norbaitek bidalitakoaginduei jarraituta.

Robot batek lau unitate funtzionalizan behar ditu: sentsoreak, kontrola-dorea, eragileak (transmisioa barne)eta elikadura.

Robotikarekin laneanRobotikak aukera anitz ematen du

ikastetxean lan egiteko. Bai LegoMindstorms NXT kit-a erabilita, baihainbat enpresak saltzen dituzten ki-tak erabilita, eta baita dena “etxeaneginda” ere, ikaskuntzaren hainbathelburu jorra ditzakegu. Geuk, ikaste-txean, DBHn lantzen ditugu gai haueketa geure esperientziari buruz hitzegingo dugu.

DBHko helburu orokorretatik zu-zenean lantzen direnen artean hauekaipa ditzakegu:

- Garapen zientifiko eta teknologi-

koa, bere aplikazioak eta ingurune fi-siko eta sozialean duen intzidentziaezagutzea eta baloratzea.

- Egokitasunez, autonomiaz etasormenez mezuak ulertzea eta ekoiz-tea, zeinetan kode artistiko, zientifikoeta teknikoak erabiliko baitira, berenkomunikazio ahalbideak aberastekoeta horien erabileran parte hartzen du-ten prozesuei buruzko gogoeta batburutzeko helburuz.

- Arazoen ebazpen eta identifika-ziorako estrategiak lantzea ezagueraeta esperientziaren hainbat eremutan,intuiziozko eta arrazoiketa logikozkoprozeduren bidez, kontrastatuz eta ja-rraitutako prozesuaz gogoeta eginez.

- Informazioa lortzea eta hauta-tzea, eskuarki eskura egoten den itur-buruak baliaraziz, era autonomo etakritikoan tratatu, aurretiaz ezarritakohelburu batekin eta besteei era antola-tu eta ulergarrian transmititu.

Esan dugunez, ohiko hezkuntza-rekin erkatuta, aldaketak daude robo-tikarekin lan egiten dugunean; irakas-learen papera aldatu egiten da. Ikasle-ak protagonismo osoa hartzen du. Te-oria funtsezkoa da; ez dugu ahaztu be-har asmakizunak aldez aurretik ikusi-tako hainbat ideiatatik sortzen direla.Ezinezkoa da ezagutza minimorik ga-be robotikarekin lanik egitea. Bainaegia da, baita ere, ezagutza hori lortzeaerraza dela eta lortutako emaitzak ika-ragarri onak direla.

Robotikari esker landu daitezkeenesparruak hauek dira: mekanika, in-darra, engranajeak, grabitazio zen-troa, lana, potentzia, abiadura, sorme-

na, talde lana, pentsamendu logikoa(programazioa), esperimentazioa, in-formazioaren bilaketa selektiboa, bes-te irakasgaiekiko lotura (ia-ia edozeinirakasgairekin), ideia abstraktuetanhasi eta eraikitako zerbait konkreturaheldu, hizkuntza grafiko eta matema-tikoa landu, aldagaien kontrol sinkro-noan aritu, pentsamendu sistemikoagaratu, kultura teknologikoa landu,arazoen ebazpena, lexiko espezializa-tua, neurketa eta kalkuluak, ikasketaaktiboa...

Eta horretatik guztitik geure ikas-tetxean zer?

DBHko 1. mailatik DBHko 4. mai-lara bide luzea dago. Batxilergoko 1.mailan ere gai hau jorratzen dugu. Ox-ford argitaletxearen liburuak erabil-tzen ditugu 3. mailara arte. Azken ikas-turte horretan ikasleek beraien lehe-nengo automatismoa edo robota erai-kitzen dute. Hiru aukera ematen zaiz-kie: liburuan datorren semaforoa egi-teko ideiatik abiatuta iturri ziberneti-koa edo kontzertu baten argien kon-trola egiten dugu, cucaboten web orri-tik ateratako eskemekin bai 0 izenekoautoa bai murofilo izenekoa edo pega-tortas deitzen dena.

DBHko 3. mailan:Semaforoa: Oso ideia sinplea da. Tomate poto

batekin, edo bestelako poto metalikoaerabilita, nahi ditugun kontaktuak egi-tea lor dezakegu. Horretarako, pinturaedo papera kentzen dugu, edo espe-kak jartzen ditugu. Honako irudihauetan argiago ikusten da. (1. irudia)

1. irudia. Oxford argitaletxearen Tecnología 3 liburutik ateratako irudia.

Page 30: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

Kontaktuak behar bezala ezarriznahi dugun sistema kontrola dezake-gu, eta aldez aurretik programaturikosekuentzia lortuko dugu. Nahi bestezirkuitu desberdin kontrola ditzake-gu. Adibidez, kontaktu batek ura pon-patuko duen motorra Kontaktuak be-har bezala ezarriz nahi dugun sistemakontrola dezakegu, eta aldez aurretikprogramaturiko sekuentzia lortukodugu. Nahi beste zirkuitu desberdinkontrola ditzakegu. Adibidez, kontak-tu batek ura ponpatuko duen motorrakontrolatzen badu, beste kontaktuakkoloretako bi edo hiru argi kontrola-tzen baditu eta azkeneko kontaktu ba-tek soinua eragiten duen elementuakontrolatzen badu, hainbat hiritanudan egiten diren ikuskizun horietakobat egin dezakegu geure lantegian.

Cucaboten proiektuak:Web orri horretan urratsez urrats

azaltzen digute nola eraiki behar direnberaiek proposaturiko proiektuak.Oso interesgarria da web horretan sar-tzea.

Horien berri izateko http://roble.cnice.mecd.es/~jsaa0039/cucabot/web atarian sar zaitezkete.

DBHko 4. mailan:Ikasturte horretan teknologia du-

ten ikasleek aukeratu dute irakasgaia,eta astean bi ordu izan beharrean hirudituzte. Aldez aurretik ikasitakoarigehigarri txiki bat emanez, elektroni-ka analogiko pixka bat emanda, be-raiek sorturiko sentsoreak erabiliz hasgaitezke prozesuak kontrolatzen. Hauegiteko zera azaltzen zaie aldez aurre-tik: fisika elektronikaren oinarria (ato-moen egitura, lotura energiak...), oi-narrizko elementu elektronikoak(erresistentziak, balio finkoa dute-nak), potentziometroak, diodoak,transistoreak, LDRak, NTCak,...) etazirkuitu sinpleak elementu horiekin.Teoria ikusi ondoren, simulagailuanegiten ditugu saiakerak, eta gero, sen-tsoreak eraikitzen ditugu: iluntasun,bero, hotz eta argitasun detektagai-luak, adibidez. (2. irudia)

Zirkuitu horretan potentziometroa-rekin aukeratzen dugu zer tenperatura-tan piztu behar den led diodoa. Gero,led diodo horren ordez kontrolagailubat jartzen badugu, informazioa orde-nagailura joan daiteke, edo errele batenbidez berogailuarena egiten duen bon-billa bat pitz daiteke edo... Irudimenakematen duen arte. (3. irudia)

Zirkuitu horren bidez argiak kon-trola ditzakegu. Beste zirkuituarekinlotuta, negutegi baten kontrola sor-tzen dugu, adibidez. Argiak piztukodira iluntzerakoan, berogailua piztu-ko da tenperatura jaistean eta, beronahikoa badago, itzali egingo da.Leihoak ere ireki ditzakegu... Finean,geure sentsoreek hartzen dituzten in-formazioek, kontrolagailutik pasatze-rakoan, ondorio bat izango dute, etaguk ondorio horiek programa ditzake-gu, eta noiz gertatuko diren aldez au-rretik esan... Automatika eta kontrola-ren oinarria landuta dugu jadanik.Ikasturte amaierako proiektua egite-ko elektronika digitala lantzen dugu.Teoria pixka bat eta praktika asko.Elektronika analogikoa erabilita ele-mentu digitalak nola egiten diren uler-tu ondoren, zirkuitu digitalak egitenditugu. Sarreraren araberako irteeraklortzen ditugu. (4. irudia)

2. irudia. NTC bat erabilita tenperaturazehatz batetik jaisterakoan seinalea bidaltzenduen zirkuitua.

3. irudia. LDR batekin bonbilla pizten dugu iluntasuna dagoenean.

4. irudia. Ate baten lokatze kontrol digitala.

30 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Page 31: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

Lego MindStorms KitaAzkenik, Legoren azken asmaki-

zunari buruz hitz egingo dugu. MindS-torms robotika kita zoragarria da. Txi-kitatik dut gustukoa Lego eta Tentea-rekin jolastea, baina nire garaian ez ze-

goen horrelakorik. Betiko Legorenpiezak erabilita gorputza eraiki deza-kegu, eta zenbait adreilu berri sortu di-tu Legok, sorkuntzari bizia eman ahalizateko. Benetako robotak eraiki di-tzakegu denbora gutxian. Ez duguelektronikarik jakin behar hainbat etahainbat robot eraiki ahal izateko. (7.

irudia)

Hogei minutuan egiten den argaz-kiko robotak txalo bat entzuten due-

Goiko zirkuituarekin, adibidez,kode zuzena sartzen ez badugu, alar-mak joko du. Kode zuzena sartzeanatea irekiko da. Simulazio horiek uler-tu ondoren, geure sentsoreak kontro-lagailu batean konektatzeko prestgaude. Sentsoreek sarrerako seinale-ak bidaliko dituzte; kontrolagailuak,nahiz eta korapilatsuagoak izan, zir-kuitu digitalak dira eta, azkenean,geuk aukeraturiko mekanismoa abianjarriko dute. Horrela, etxe adimendunbat eraikitzeko prest gaude.

Ikasturtearen arabera, bukaerakoproiektua alda daiteke. Beste aukerenartean, interesgarrienak lerro beltz ba-ti jarraitzen dion robota edo robot ma-triziala eraikitzea ditugu.

Lerro beltz bati jarraitzen dionrobota

Irudian ikusten den robotak lur zu-ri batean egindako lerro beltzari jarrai-tzen dio (5. irudia). Erdiko bonbillaren

argia lur zurian lerro beltzean bainogehiago islatzen da, eta alboetan di-tuen fototransistoreek aldaketa horinabaritzen dute. Argitasun aldaketakkorronte intentsitate aldaketa dakar,eta zirkuituko anplifikadore operazio-nalak bere irteerako tentsioa aldatzenduenez, motor batek besteak bainoabiadura handiagoan biratuko du;hortaz, robotaren norabidea aldatukoda. (6. irudia)

nean norabidea alda-tzen du, eta bere “be-gien” aurrean oztopo-ren bat jartzen bada,atzera doa.

Benetan zoraga-rria da “jostailu” hau.Aldez aurretik aipatu-riko gaiak lantzekobalio du, eta ikasleen-tzat oso erakargarriada. Funtsezkoeneta-tik robot ikaragarri

konplexuetara joan gaitezke. Adreiluadimendua ordenagailura konektadezakegu USB portu bat erabilita, etaaldez aurretik sortutako programaksar diezazkiokegu. Lehen Hezkuntza-ko ikasleek eta Batxilergoko ikasleekkit horiekin egin dezakete lan, eta ba-koitzari maila desberdina eska dakio-ke. Urratsez urrats muntatzeko eske-mak emanda edota helburu zehatz batbete behar duen zerbait asma dezatelaeskatuz, lan interesgarria egin dezake-gu. Mugak irudimenak eta ikastetxekoaurrekontuak jarriko dizkigute.

“Automatika eta Robotika Hezkuntzan”:Interneten lanean hasteko honako hiru web o-rri hauekin lan nahikoa dugu:

Cucabot: http://roble.cnice.mecd.es/~j-saa0039/cucabot/, robot errazak eta pausozpauso azalduak. Elektronikari buruz hainbat a-zalpen.

Robotikarekin Jolasean: http://www.eus-kalnet.net/kolaskoaga/, euskaraz egindakoweb orria, oso interesgarria.

Lego MindStorms NXTren orri ofiziala:p://mindstorms.lego.com/

5. irudia. Lerro beltzari jarraitzen dion robota.

6. irudia. Argazkietan ikusten denez, lerrobeltzari jarraitzen dio, lantegia nahiko ilunikusi arren; eguerdiko argiarekin ere jarrai-tzen dio lerroari.

7. irudia. Lego MindStorms NXT-rekin egin-dako robot sinplea.

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 31

Page 32: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

32 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Badira eskolan, haurrei euskarazaritzeko eskatu baina beraien

artean erdaraz hitz egiten duten edoeuskara kaskarra erabiltzen duten

irakasleak. Nola kontzientziatuirakasleak? Nola egin aurre horri

Bi galdera, bi erantzun arras desber-dinak dituztenak.

Galdera bihurriak benetan. Eran-tzun borobilik ez dutenak. Ertz ugari-koa eta, hizkuntza tresna afektiboa denheinean, zein ertzetatik heltzen dio-zun, batari hemen eta besteari han mineragingo diona.

Ez dut uste gai horren inguruko dis-kutso osatu bat denik, horregatik eran-tzunak baino gehiago, hausnarketara-ko galderak planteatuko ditugu.

Gauza bat da, besteei euskaraz ari-tzeko esan eta zu zeu erdaraz aritzea,garai bateko sermoiak gogoan: eginnik esaten dudana eta ez nik egiten du-dana. Hala jokatzen duen irakasleaezin izango da ikasleen eredu; edo bai,

baina eredu horrek esaten duenarenkontrako emaitza jasoko luke.

Guk egiten ez duguna besteei egite-ko eskatzea, hau da, nik badakidan bai-na hitz egin nahi ez dudan hizkuntzabatean aritzeko eskatzea ez dakien edoikasten ari den bati, errespetu falta adie-razteaz gain, bada beste zerbaiten sei-nale ere: norberaren hautua alde baterautzita, irakaskuntzaren profesionalakhala jokatzen duenean, zer transmititu-ko die ikasleei? Edozein dela ere gaiaedo edukia, zer ikuspegi du halakoak?Nola ahaleginduko da motibatzen? Zerdira ikas-estrategiak irakasle horren-tzat? Zer garrantzi du erabilerak, egune-roko praktikak ikas-prozesuan?

Nolabait, irakasle hori, euskara es-kolan eduki akademiko moduan balia-garri izan daitekeela esaten ari zaigu,baina euskara ez dela baliagarri komu-nikatzeko edo, areago, transmititzeko.Inplizitoki hori uste du, alegia, “euska-raz bizi” leloa ez dela aplikagarri hala-koentzat. Eta uste horretatik abiatuta

irakasle horrek ezer gutxi egingo duhizkuntza baten garapenerako hainbeharrezkoa den erabilera sustatzeko.Ahaztu egingo du erabilera dela hiz-kuntzari baliagarritasuna ematen dio-na, eta ez eskolak “eman beharreko”edukia izateak.

Beharbada eskolak berak diagno-sia egin eta, irakasleen arteko harrema-na teorian izan beharko lukeen bezaineuskalduna ez dela ikusiko balu, or-duan, irakasleei (eta ez ikasleei) begira-ko kontzientziazio planen bat abiarazibeharko luke, irakasleen kontzientziaformazio-programen bidez pizteko etagaratzeko. Ikusarazi beharko lieke ira-kasle horiei hizkuntza baten iraupene-rako zein garapenerako, erabilera delagakoa. Eta erabilera eskolako ordu aka-demikoetara mugatzen badugu, bidelaburra, pobrea eta artifiziala egingoduela hizkuntzak; eta alferrik kexatukogarela gero, esanez, gure ikasleakjotake aritzen direla atsedenaldietanerdaraz.

galdeidazue

?Juanbau ERAUSKIN

Hernaniko AEKko irakaslea

Page 33: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 33

Predikatzen dugunari zentzua, gor-putza, argudioak emateko, beharbada,irakasleok behar ditugu lehenik etabehin baliabideak eta arrazoiak. Jantziegin beharko genuke. Eta oinarri ho-rien jabe egin ostean, agian, argiagoikusiko genuke egin euskaraz esateabaino eraginkorragoa dela euskaratresna komunikatibo gisa hartu eta lan-keta errealak eta motibatzaileak propo-satzea.

Badakit esatea errazagoa dela, bai-na nola egin dute aurrera hizkuntzekeguneroko bizitzarako ezinbestekotresna direla ulertuta ez bada? Eta tresnahoriek egunero hizkuntza erabilita sor-tzen direla ulertuta ez bada?

Beraz, uste dut eskoletan horretazjabetzeko saioak ez liratekeela alferri-kakoak izango. Uste dut orain arte ikas-leak eta hauen motibazioa izan ditugu-la hizpide, baina agian irakasleok oina-rriak finkatu behar ditugu eta bide era-kusle argiago bat behar dugu.

Bigarren galderaBigarren galdera ere ez da kamutsa,

beraz, zer zorroztu?Aurren-aurreneko galdera hona-

koa: zer da hizkuntza bat? Zer dela ustedugu? Izan ere uste badugu, esaterako,arauez jositako sistema bat dela, ustehorretan oinarrituta egingo ditugu hiz-kuntzaren diagnosi, egitasmo eta eba-

luazio guztiak. Zaharkituta dagoen us-tea irudituko zaizue agian, baina ez da-kit bada, pentsaera horren zama orain-dik ere ez ote dugun irakaskuntzan etaeuskalgintzan ari garenok.

Demagun arestian aipatutako usteabazter utzi dugula eta komunikazioalehenesten dugula, horretarako eta ho-rregatik sortu zirela hizkuntzak, elka-rren arteko komunikaziorako. Jo deza-gun hori pentsatzen dugula.

Demagun kalean gaudela eta on-doko gazte bati entzun diogula:“…ezagutzen dut emakume bat zure-kin lan egiten duela…” eta kaleko bes-te bazter batean honakoa: “…zer, joa-ten gara hemendik?”; eta hurrengoan:“…zuk ondo egingo duzunaren ziurta-suna daukat...”, hain gaztea ez den bes-te bati; edo, “…itxi atea, hotza sartzendela!” tabernako bezero bati. Horiekguztiak zuzenak direlako ustea badu-gu, ondo ari garelako ziurtasuna dugu.Beraz, ez dugu ezer zuzendu beharrik.Oker ari delako kontzientziarik ez due-nak ondo ari delakoan ari da (ni neuoraintxe), ez du akatsik egiten. Ezin,hortaz, oker erabilitakoa zuzendu.

Hau akats gramatikalei buruz dago-kionean.

Baina euskara kaskarra erabiltzendugun kontzientzia izan beharko ge-nuke hobetzeko bidean jartzeko, kon-tzientzia hori izan ezean ondo ari gare-

la uste baitugu.Bizi garen herrian bizi gara eta beste

bi hizkuntza indartsuen igurtzia hortxedugu, egunero eta nonahi. Ezin ahaztu-ko dugu euskarak kultur-eskaintzanaurrerapausoak egiten dituenean gaz-telania eta frantsesa ere ez daudela gel-dirik. Ezin ahaztuko dugu nerabe etagazteei begirako kultur-eskaintza er-dalduna ikaragarria dela. Horregatikgenion lehen, hizkuntza-komunitatebat ez badago erabat murgilduta, ez ba-da osorik euskaraz bizi, zail duela au-rrera egitea. Horren kontzientzia argiaizan behar dugu. Eta hizkuntza bat bizi-rik dagoen seinale ezin ahaztuzkoa da,hizkuntza horrek, akatsak akats, ibilianbehar duela bizi. Gogoratu bestela: lati-na hizkuntza akatsgabea da, museoanikusgai paratutakoa.

Honezkero batek baino gehiagokantzemango zenioten hizkuntzarenkalitatea neurtzeko hiru irizpideei bu-ruz ari garela: zuzentasuna, jatortasuna

Beharbada eskolakberak diagnosia egineta,irakasleenartekoharremanateorian izanbeharko lukeen bezaineuskalduna ez delaikusiko balu, irakasleeibegirakokontzientziazio planenbat abiarazi beharkoluke, irakasleenkontzientzia formazio-programen bidezpizteko eta garatzeko.

?

Page 34: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

34 • hik hasi • 124. zenbakia. 2007ko urtarrila

eta egokitasuna. Joxerra Gartziak, KikeAmunarrizek eta Andoni Egañak egin-dako lana dugula buruan.

Bistan da orain artean zuzentasuna-ren eta jatortasunaren irizpideak gai-lendu direla hizkuntza txukuna edokaskarra erabiltzen ari ote garen neur-tzeko. Seguru aski inoiz baino premialarriagoa dugu egokitasunaren irizpi-dea kontuan hartu eta bestelako ikus-pegi bat izateko. Esan nahi baita, fokuazuzentasunean jarrita ari gareneanetengabe gure barren-barreneko eus-kaltzaina ari dela “hau ez da horrela,hau gaizki esan duzu, hori ez da horre-la esaten” esaka. Eta pedagogikoki erebadakigu zein emaitza jasoko dugunzigorra zigorraren gainean banatzendugunean.

Ez naiz ari euskañola indartu behardugula esaten.

Ez naiz ari edozer gauzak balio due-la esaten.

Gazte, nerabe eta zahartxeagoakmotibatzeko bestelako ikuspegi, irizpi-de eta estrategiak garatu behar ditugula

esaten ari naiz. Nik ere ez dakit zein di-ren horiek, ez naiz aditua, irakaskun-tzan urte batzuetako esperientzia duenpertsona bat baino ez naiz. Baina esandezakedana da, ikuspegia erlatibizatzealdera, ezin dugula euskara hizkuntzaperfektu-bukatua delako itxura susta-tu. Besteak beste atzoko akats barkae-zina gaurko esamolde zuzen eta zabal-dua baita. Azken batean, hiztunek zile-gitzen dutelako dena delako arau gra-matikala, eta ez akademiek.

Kontua ez da filologoak lanik gabeuztea; baizik eta bakoitzak bere arloanlan egitea. Eta esango didazue irakas-kuntzan zein den lanik behienena, mo-tibazioa ez bada.

Gaia alde batera utzita ari garelapentsatuko duzue apika, baina irudi-tzen zait euskara kaskarra erabiltzekoarrazoiak, ez datozela hizkuntza ezjakitetik, eta beste nonbait jarri behardugula arreta. Esate baterako, euskaraama-hizkuntza duen hiztunak, zerga-tik jotzen du hainbestetan gaztelaniara?Zerk bultzatzen du hiztun hori ezagutubai, baina ezagutzen duen forma horibeste hizkuntza batean erabiltzera?Kontua ez da ez dakiela edo ez dela gai;baizik eta zehaztu beharko genituzke-en arrazoiengatik aukera bat egitenduela, zeinak darabilen hizkuntza kas-kartu, pobretu egiten baitu.

Zuzentasun eta jatortasunaren iriz-pideen arabera, dudarik gabe. Eta ego-kitasunaren arabera? Zenbateraino daegokia euskañola? Noraino?

Komunikatzeko baliagarri dela fro-gatuta dago. Baina, egoera muturreraeramanda, gaztelania hutsean aritutaere, komunikazioa lortuko dugu, iagehienetan.

Aurrekoan ikastetxe batean ikusi-tako txartel bat datorkit gogora, LazkaoTxikiren hitzak dira: “Laster, kontura-tzerako, erdara hutsean arituko garaeuskaraz ari garelakoan”.

Lehenago aipatu dugu; kontzien-tziazioan egon daiteke arazo horrenmuinetako bat. Alegia, nola uste duguegiten duela aitzinera hizkuntzak? Egu-neroko erabilera esparru guztietan za-balduta baldin badago (eskolan, kale-

Bizi garen herrian bizigara eta beste

bi hizkuntzaindartsuen

igurtzia hor-txe dugu,egu-

nero eta nonahi. Ezinahaztuko dugu euskarakkultur-eskaintzan aurre-rapausoak egiten ditue-

nean gaztelania eta fran-tsesa ere ez daudela gel-dirik. Ezin ahaztuko du-

gu nerabe eta gazteeibegirako kultur-eskain-tza erdalduna ikaraga-

rria dela.

Euskara kaskarra era-biltzeko arrazoiak,ez

datoz hizkuntza ez jaki-tetik,eta beste nonbait

jarri behar dugu arreta.Esate baterako,euskara

ama-hizkuntza duenhiztunak,zergatik jotzendu hainbestetan gaztela-

niara?Zerk bultzatzendu ezagutu bai,baina

ezagutzen duen formahori beste hizkuntzabatean erabiltzera?

?

an, etxean, administrazioan, lagunarte-an, aisialdian, merkatuan, hedabidee-tan…) erabilera horrek berak bermatu-ko du hizkuntzaren garapena, hizkun-tzaren kalitatea, hizkuntzaren prakti-kotasuna. Pernandoren egia hauxe da,gure kaskazurrean sartu beharrekoa.Honela sortuko ditugu, hizkuntza tres-na gisa erabiliz, behar ditugun esamol-deak, gazte hizkera freskoa, forma be-rriak eta hizkuntzaren corpus baliaga-rria. Euskara bazter utzi eta erdararenhautua egiten dugun aldiro ari gara lur-peratzen, ondoren ez dakit zein erabil-pen-plan eta abarrek suspertzen ezomen duten gure hizkuntza.

Berriro diogu, egokitasunaren iriz-pidea buruan dugula ari bagara, fokali-zazioa ez dago horrenbeste akatsetan,hutsegiteetan. Hiztuna hizketan hasiorduko ez da sentituko epaile baten au-rrean ariko balitz bezala (askori entzundiodan moduan). Herritar euskaldunaskok pentsatzen du ez dela gai berehizkuntzan zuzen aritzeko. Euskaraikasten ari direnak, zer esanik ez. Ga-rrantzia zuzentasunari ematen diogula-ko, eta zuzentasuna arauak ematen du,baina egokitasuna ez du arauak ezar-tzen, erabilerak baizik•

Page 35: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakurtarrila

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 35

Page 36: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

PISA azterketaren emaitzak

Pisa deitzen zaion azterketa, 2000.urtean matematiken, zientzien eta ira-kurketaren esparruetan abian jarri zu-ten ikerketa prospektiboa eta konpara-tiboa da. Ikerketa hori hiru urteanbehin egiten da, eta atera berri da2006ko emaitzen ebaluazio txostena.Munduko 57 herrialdetako 15 urteko400.000 ikaslek hartu dute parte etatxostenaren arabera, Araba, Bizkai, Gi-puzkoa eta Nafarroako ikasleak ezdaude ELGAren (Ekonomia Lankide-tza eta Garapenerako Antolakundea)bataz bestekoetatik oso urrun.

PISA ikerketa bakoitzean esparrubat modu zehatzagoan landu ohi da,2000n irakurketa, 2003an matematika,eta aurten Zientziei egokitu zaie txan-da. 2003ko ebaluaketa txostenarekinalderatuz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa-koak matematiketan hobetu eta irakur-menean jeitsi duela esan daiteke, zien-tzietako emaitzak mantenduz. Nafa-rroak lehen aldiz izan ditu ebaluazioa-ren emaitza propioak eta irakurmene-an izan ezik ELGAren bataz bestekotikgora izan ditu.

Hego Euskal Herriko 5.519 ikasle-ren zientzia, matematika eta irakurketagaitasuna neurtu da eta azterketa egite-ko garaian, ez da irizpide izan ikaske-ten hizkuntza. D ereduko ikasleen arte-

an, etxean hizkuntza nagusia euskaradutenak (bi gurasoak euskaraz aritzendirenak) izan dira froga euskaraz egindutenak. Hortaz, Araba, Bizkai eta Gi-puzkoako 3.394 ikasletik, %13, 6k egindute azterketa euskaraz. Arrazoia, “fro-ga egiteko erabilitako hizkuntzakemaitzetan eraginik ez zuela izangobermatzea” izan da.

Aurten zientzietako esparrualehenetsia

Zientzia gaitasunak, gaiak identifi-katzea, zientzia-fenomenoak zientifi-koki azaltzea eta froga zientifikoak era-biltzean datza. 2003.urtetik hona, Ara-ba, Bizkai eta Gipuzkoako emaitzakhobetu egin dira. ELGAren bataz beste-koa 500 puntukoa izan da, Nafarroakoa511 eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoa-koa 495, aurreko ebaluazioan baino 11puntu gehiago. Ekitatea bezala defini-tzen den datuari dagokionez, Nafarro-an ikasleen % 72 maila ertainean dagoeta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan % 80.Datu hauek ELGAko bataz bestekoakbaino positiboagoak dira. Hala ere,Araba, Bizkai eta Gipuzkoan % 3,2 ezda oinarrizko mailara iritsi. Bertako sa-rea eta hizkuntza ereduak aztertuz, Ditunduak (513,8) lortu ditu emaitza ho-berenak. Euskaraz edo gazteleraz egin

duten ikasleen emaitzen artean aldeesanguratsurik ez dagoen arren, euska-raz egiten dutenak 3 puntu gehiago lor-tu dituzte.

Matematika gaitasunaIkasleek eguneroko bizitzan hain-

bat egoeratan gerta daitezkeen proble-ma matematikoak planteatu, interpre-tatu edo ebatzi behar dituztenean aha-lik eta modurik eraginkorrenean azter-tzeko, arrazoitzeko eta komunikatze-ko duten gaitasunari egiten dio errefe-rentzia kontzeptuak. Espazioak eta for-ma, aldaketa eta erlazioak, kopurua etazalantzaren inguruko edukiak landuz.

2003ko eta 2006ko frogen arteko bi-lakaera mantendu egin dela esan daite-ke, lehen azterketan 502 puntu eta bi-garrenean 501 puntu lortu direlako, EL-GAren datuak gainditzen dituen espa-rru bakarra. Nafarroaren kasuan ostera,515 puntu lortu ditu.

Ikerketako gainontzeko herrialde-ekin alderatuz, Arabak, Bizkaiak eta Gi-puzkoak beste 15 herrialdek bainoemaitza hobeak dituzte, eta 33 herrial-dek baino kaskarragoak.

Muturreko errendimendu maila ba-xuei eta altuei dagokionez, ostera,Ara-ba, Bizkai eta Gipuzkoaren ehunekoatxikiagoa da ELGArenarekin alderatuz.

Irakurketa gaitasunean emaitzakaskarrenak

Irakurketa gaitasun gisa ulertzen daikerketa honen baitan, irakurlearenhelburuak lortzeko, ezagutzak eta au-kerak garatzeko eta gizartean parte har-tzeko testu idatziak ulertzeko, erabil-tzeko eta aztertzeko gaitasuna. Hortaz,frogaren edukiak kognizio gaitasunak,edukia eta testuingurua izan dira. He-rrialde parte-hartzaileen bataz beste-koak 492 puntutan datza eta Hego Eus-kal Herriko ikasleen maila baxuagoada. Nafarroaren kasuan 481 puntu ditueta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, oste-

36 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Iturria: berria egunkaria, 07-12-13

563542534531531530516515512511495495489488

556547536527521508495488487484481472470461

549548547547531523515513504501498490480474

Page 37: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

Hego Euskal Herrian

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 37

Gabonetako oporren aurretik ager-tu ziren pintadak Tuteran (Fontellasen )dagoen Argia ikastolan. Falangek sina-tutako idatziak dira eta “Euskara ETAda”, “Ikastola ETAren habia da”, “Olen-tzero gurasoak dira” eta “Euskara, Erri-beran ez” modukoak irakur daitezke.

Argia Ikastolak gogor salatu du era-soa eta euskararen kontrako idatziakizateaz gain, ikastolaren kontrakoaketa ikasleen kontrakoak ere badirelaazpimarratu nahi izan du. Egindakoa,ezjakinen ekintza dela esan du ikasto-lak kaleratu duen agiri baten bidez etaargi utzi nahi izan du, ikastolan plantea-mendu politiko, filosofiko eta erlijiosoguztiak errespetatzen direla.

ra, 487. Azken datu hori duela hiru urte-ko PISA ebaluazioko emaitzekin alde-ratuz, 10 puntu gutxiagokoa da.

Neska eta mutilen arteko emaitzenaldeak

Matematika eta Zientzien esparrue-tan, mutilak neskak baino emaitza apurbat hobeak atera dituzte. Hiru puntuko

Ikastolaren kontrako pintadak agertu dira Tuteran

aldea izanik, ez da datu esanguratsua,baina irakurketaren esparruan oso age-rikoa izan da aldea. ELGAn emakume-ek 38 puntu gehiago lortu dituzte etaAraba, Bizkai etaGipuzkoaren kasuan37 puntu gehiago. Mendebaldeko he-rrietan errepikatzen den joera da hori.

Orokorrean, emaitza onenak D ere-du itunduan agertu dira eta eskasenak,

ostera, A eredu publikoan. Kontuanhartu behar da familia maila sozio-kul-tural apalena ere A eredu publikoanaurkitzen dela. Josu Sierraren ustez,“argi dago ikasle elebidunek puntuazioaltuagoak lortzen dituztela Pisa azter-ketan”.

435,6

476,7

486,9

501,3

504,6

513,8

423

468,5

478,6

489,7

506,4

507,3

416,1

485,3

496,8

508,3

516,6

517,5

Iturria: berria egunkaria, 07-12-13

Page 38: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

Aurten ere, Elgoibarko MakinaErreminta institutuak, Lanbide Hezike-tako jardunaldiak burutu ditu eta aretoajendez gainezka izan da. Hainbat gai,marko beraren barnean, proiektuakpertsonengan oinarritzean, bakoitzabere lanaren jabe egiteko prozesuaneta motibazioaren lanketan. Ekitaldia-ren sarrera Iñaki Mujika Eusko Jaurlari-tzako Lanbide Heziketa sailburuorde-ak egin zuen, Joxean Egaña IMHko zu-zendariarekin batera. Irizar enpresakoJuan Jesus Anduaga pertsonen koordi-natzaileak, Irizar proiektuan pertsonabakoitzak duen partehartzea eta rola-ren inguruan mintzatu zen. Lan taldee-tan aritzea, ekipo berberak prozesuak

Lanbide Heziketa Irakatsi-Ikasi prozesua eraberritzen II Jardunaldia

Ikastaroak*Haur kantak eta haur jolasakNoiz: Urtarrilak 7, 9, 14, 16, eta 21. 17:00eta-tik 20:00ak arte. Non: Beasain, Txindoki-alkartasuna institutoa, Ugartemendi 6,(943880753) Informazio gehiago:www.ueu.org*Bideo Grabazioak, edizioa eta erabi-leraNoiz: Urtarrilak 9, 23, 30, Otsailak 13, 27,Martxoak 12 (asteazkenetan) 16:30etatik19:30ak arte. Non: EIBZn (Mokarte parkeazk.g., 31620 Uharte) Emailea: JuanjoGarratxo. Informazio gehiago:http://www.pnte.cfnavarra.es/eibz/*Hizkuntza Jolasak I, Ahozko eta ida-tzizko hizkera ikasgelan lantzekoNoiz: Urtarrilak 8, 15, 22, 29 (astearteetan)17:30etatik 20:00ak arte. Non: EIBZn.Emailea: Urtxintxa eskola. Informaziogehiago: http://www.pnte.cfnavarra.es/eibz/

hasi eta amaitzea, erabakiak hartzekoeta lantaldean aritzeko gaitasunen be-harra, ekipo eta pertsonen arteko inter-depentzia, bestelako zuzendaritza ere-duak eta berrikuntzaren garrantzia be-zalako ideiak aipatuz.

Bartzelonako Unibertsitate Auto-nomoko irakasle Carles Monereo Fontjauna ere bertan izan zen eta motibazio-aren inguruan hainbat zertzelada aipa-tu zituen. Besteak beste, ikasleen moti-bazioan irakaslearen motibazioarengarrantzia, ikasleak motibatzeko mo-duak eta irakaskuntzarako eraldaketa-rako motibazioa izan zituen hizpide.

Francis Elizalde, Fundacion Clau-dio Naranjoko psikoterapeutak, emo-

zioak kudeatzeko eta baliatzeko beha-rraz aritu zen eta Eneagrama delakoa-ren nondik norakoak ere aipatu zituen.

Jardunaldiei amaiera emateko, El-goibarko Makina Erremintako ikasleeta irakasle talde batek, EJE proiektuaazaldu zuen. Ikasle taldeek benetakoenpresa sortzen dute eta horretarakoinformazioa bildu, antolatu eta barne-ratzen dute. Ikasleek, proiektuen non-dik norakoak azaltzeaz gain, bizipeneta ikaskuntza pertsonalen berri ereeman zuten.

Juanjo Arrizabalaga Hezkuntza be-rriztapenerako arduradunak eta MaiteLarrañaga Partzuergoko zuzendariakegungo haur eskolen egoera eta erron-kak deskribatuz hasi ziren jardunal-diak. Rafael Cristobal psikiatra, Hazite-giko kide eta HUHEZIko irakaslearenliburua aurkezteko parada ere izan zen,“Fundamentos del ser humano, unapsicologia para educadores”. Hazitegiproiektuaren berri ere eman zuten Ale-xander Barandiaran zuzendariak etaArantxa Lejarraga Arizmendi ikastetxe-ko zuzendariak, eskolako testuingurua

naturalago bihurtzeko helburuz egitenari diren lanaren inguruan mintzatuz.

Goizean zein arratsaldean, HubertMontagner pedagogo frantses entzute-tsua izan zen haurtzaroaren inguruanhainbat gako esanguratsu emanez.Goizean, umearen garapenaren klabe-en inguruan mintzatu zen eta arratsal-dean, haurraren erritmo kognitibo etabiologikoen errespetuaren garrantziariburuz. Montagner Frantziako uniber-tsitateko irakaslea da eta I.N.S.E.R.M.ikerketa taldeko zuzendaria.

Hezkuntzari begirada, psikologiaren eskutikAbenduaren 14an izan ziren

HUHEZIko Hazitegi proiektuak anto-latutako jardunaldiak. Sei urtetan zeharbide emankorra egin du Mendeberribarruan kokatzen den proiektuak etaoinarri teorikoak lantzen ibili dira. Ha-zitegi proiektuaren oinarriak, “0-3 bi-tarteko haur eskolek haurren garapenosasuntsuan (psikologiko, mental eta“sozialki orekatua”) duten egiteko ga-rrantzitsua azpimarratzea eta eskolahorien ezaugarriak aztertzea” dira. Jar-dunaldiotan, Hubert Montagner fran-tziako aditua izan dute gonbidatu gisa.

38 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Iruzurrik ez! Eskolak euskaldundu behar du lelopean abiatu du kanpai-na berria Euskal Herriak Bere Eskolak. Euskararen Erakunde PublikoarenHizkuntza Plangintza, Nafarroako Gobernuak martxan jarri duen EuskararenNafar Institutua eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Ereduen proposamenairuzurra direla uste du EHBEk, eta ez dutela eskolaren bidez ikasleak euskal-duntzeko balio.

Gaur egun eskolak hiru ikasletik bakarra euskalduntzen duela salatu duteeta euskararen ofizialtasuneranz eta hezkuntza sistema nazionalerantz era-mango gaituen legea behar dugula adierazi dute.

Egoera horren aurrean, erantzun beharra ikusi du EHBE-k eta otsaila arteluzatuko den salaketa kanpaina jarri martxan dute. Milaka postal bidaliko diz-kiete Tontxu Campos, Max Brisson eta Carlos Perez-Nievasi beraien ardurakbete ditzaten eskatzeko. Era berean, Euskal Herri osoan izango diren mobili-zazioetan parte hartzeko deia egin dute eta bereziki, urtarrilaren 15ean Baio-nan, Iruñean eta Gasteizen izango diren manifestazioetarako deia egin dute.

Iruzurrik ez! Eskolak euskaldundu behar du

Page 39: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

argitalpenak

Txita more txikiaArrate Egaña

EREIN“Animaliazale izan naiz beti, prime-

ran ulertzen dugu elkar. Zakurren buz-tanaren mugimenduak ulertzen ditut,baita katuen keinu dotoreak edobehien begirada urrunak… Horrega-tik, ez nuen birritan pentsatu: txitatxobat nahi nuen.” Orain txitatxoa ongizainduko duela erakutsi beharko du li-buruko protagonistak•

Bularretik mintzoGaltzagorri haur eta gazte literatura

elkartea CD-liburuxka hau izen bera dara-

man egitasmo oso baten euskarria da. 0eta 6 urte bitarteko haur txikien gurasoeta hezitzaileei bideratuta dago, eta bihelburu nagusi ditu: literatur tradizioa-ren galerari aurre egitea, sehaska kan-tak, esku jolasak, eta abar bilduz; etahaurren irakurzaletasuna sustatzea he-zitzaile eta gurasoentzako tresnak etaformazioa eskainiz•

Basotxo eta dantzakA.Ibarra Basañez

URTXINTXAMunduan zehar jira eta bira dantza

desberdinak dantzatzeko prest dagobasotxo. Besteak beste, trikitilariekinpandero bihurtuko da, Rock´n rollarenerrege bihurtuko da, Errusiako dantzakdantzatu, kalean txandala jantzi eta irra-ti kasetaren soinuarekin hip hop-aegingo du, Argentinan tangoa dantza-tuko du eta Arabiako dantzekin sabelamugitzen ikasiko du•

Olentzeroren malutakJuan Kruz Igerabide

ELKAROlentzero Gabonetan etortzen da

urtero gure etxera, hutsik egin gabe.Baina opariak banatzeko arazoak iza-ten ditu batzuetan eta horiei aurre egi-teko eta opariak arazorik gabe bana-tzeko, modu irudimentsu eta zoraga-rria asmatu zuen behin. Juan Kruz Ige-rabidek idatzi du testua eta Eider Eiba-rrek irudiak•

BAT Soziolinguistika aldizkariaSOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

Aldizkariaren 64. zenbaki honenizenburua, Kale neurketaren V. Neur-keta, 2006: emaitzak, azterketak, gogo-etak da. Alde batetik, zazpi herrialdee-tan kale erabileraren emaitzak aztertudira, eta ondoren hainbat adituren iri-tziak eta emaitzen balorazioak jaso di-tuzte: hizkuntza politika, joerak, lege-dia, neurketa edota erabilerak bezala-ko gaiak hizpide hartuz•

Hezkuntza-programa eredua etaebaluazio trebatzailea

Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa

Eusko Jaurlaritza eta BBKSESZko pedagogia lantaldeak bu-

rutu du lana, bertako ingurumen hez-kuntza programan oinarrituz. Irakas-kuntza-ikaskuntza prozesuetan, erre-gulazio eta autoerregulazio alderdietanzentratzen den eskuhartze eredua lan-tzen da, sortzen diren prozesuetan eba-luazioa hobekuntza elementu bezalaerabiliz •

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 39

Page 40: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

... nora joangogara?

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEAIkasleek badute egitekorik ingurumenaren alde

Hainbat jarduera eskaintzen dituIruñerriko mankomunitateak bere in-gurumen hezkuntza programarenbaitan. Helburua, ikasleek inguru-mena zaintzen ikastea eta gazteok,gai horren inguruan sentsibilizatzeada. Ikasleak arduratsuak izatea, es-kaintzen zaizkien zerbitzuak era kri-tikoan baloratzea eta zerbitzuak ho-betzera bultza dezaketen portaerajasangarri guztiak indartzea, hainzuzen ere. Gero eta ikastetxe gehia-gok hartzen dute parte mankomuni-tateak eskaintzen dituen programe-tan eta aurten sartu dituzten berri-kuntzek, eskaintza hobetzeko balioizan dute.

Ikasgelan ikusten dutena osatzeaeta ingurumen gaiarekin sentsibiliza-tzea. Hori da Iruñerriko mankomunita-teak ikastetxeei egiten dien eskaintzanagusia.

Mankomunitatea Iruñerriko era-kunde bat da, eta boluntarioki sartzendiren udalek osatzen dute. Iruñerriko-ak diren hainbat herriri eta Nafarroakobeste batzuei eskaintzen die zerbitzua,beti ere, ingurumen arloarekin zeriku-sia duen lana eginez: hondakinen trata-mendua, uraren hornidura eta depura-zioa, eta garraioa. Aurten beste zerbitzubat hartu du bere gain; Iruñerriko IbaiParkearen kudeaketa.

Ingurumena zaintzeko bidean, he-rritarren jokabideak garrantzia handiadu, izan ere, beraiek ematen dute lehen

pausoa egunero, adibidez, etxean,zaborra banatzen dutenean eta hori de-la eta, ingurumen arloko gaiak herrita-rrekin lantzea beharrezko ikusi zutenmankomunitateko arduradunek. JoseAltzueta, mankomunitateak eskaintzenduen ingurumen hezkuntza programa-ren koordinatzaileetako bat da eta esandigunez, herritarren artean, ikasleenkolektiboa handia izateaz gain, pisuhandia du, horiek sarritan, etxean har-tzen diren erabakietan eragina dutela-ko. Ikasleekin egiten duten lanaren hel-burua, arduratsuak izango diren herri-tarrak prestatzea, eskaintzen zaizkienzerbitzuak era kritikoan baloratukoduten pertsonak heztea eta zerbitzuakhobetzera bultza dezaketen portaerajasangarri guztiak indartzea da.

Norberaren beharretara egokitutakoeskaintza programa

Planteamenduak bi oinarri ditu Al-tzuetak esan digunez: “Alde batetik, in-gurumen hezkuntza bultzatu nahi du-gu baina bestetik, ez gara ingurumenalorrera mugatzen, norbaitek, esatera-ko, kimika klaseak ematen baditu etaura, edateko ur nola bihurtzen den iku-si nahi badu, posible da. Uste dugu ga-rrantzitsua dela gure instalazioetarasarbidea izatea, berdin du landuko dengaia zein den. Ikasleek, adibidez, zabo-rraren banaketa nola egiten den ikusdezakete, baina nahi izanez gero, eradibertigarriagoan landu dezakete gaihori: edukiontzi batzuk ditugu, eta gau-za bakoitza dagokion edukiontziansartu behar dute, begiak itxita, ikaski-

40 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

Page 41: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

124. zenbakia. 2008ko urtarrila • hik hasi • 41

deek gidatuta. Horrela, birziklatzeko,zaborra nola banatu behar den ikastendute”.

Alde batetik, mankomunitateareninstalazioetara egiten diren bisitak di-tuzte eta bestetik, ikasleek egiten dituz-ten tailerrak. Horrez gain, irakasleekikastetxean bertan ingurumenarekikoerrespetuzko portaerak bultzatu nahibadituzte, laguntza eskaintzen diete,esaterako, ikastetxean papera jasotze-ko, edo pilak jasotzeko edukiontziakjarriz. Aurten berrikuntzarik izan da ar-lo horretan: konpostagailuak jarri di-tuzte horretarako baldintzak dituzteneskoletan.

Instalazio guztiak egokitu dituztebisitariak hartzeko eta eskaintza zabalaegiten dute, ikastetxe eta irakasle ba-koitzak gehien interesatzen zaionahartzeko aukera izan dezan. Irakasleaknahi duenaren eta behar duenaren ara-bera joaten dira eskaintzaren puzzleaosatzen.

Material didaktikoak ere egiten ditumankomunitateak uraren, garraioareneta hondakinen gaiak lantzeko. Ikaste-txeek eskuragarri dituzte eta etorkizu-nean mankomunitatearen web orrianjarriko dituzte. Eta mankomunitateakkudeatzen dituen zerbitzuetatik kanpodauden guneak ere badituzte, horieta-ko bat Atarrabiako Pilategia da. Inguru-men arloko informazioa emateko fun-tzioa du, baita ikastetxeei ere. Horrekinbatera Mendillorriko eta Artetako in-formazio eta sentsibilizazio zentroakdaude. Eta 2008an Zaragozako EXPOadela eta, bertan sortutako foroan partehartzen ari dira, Ebro ibaiak ikutzen di-tuen beste lurralde batzuen antzera.

Zerbitzu berri horiek ere izan duteeraginik eskaera kopuruaren goraka-dan. Iazko ikasturtean 130 ikastetxere-kin egin zuten lan, 23.000 ikasle bainogehiago hartu zituzten eta aurten ko-puruak gora egitea espero dute•

IIRRUUÑÑEERRRRIIKKOO MMAANNKKOOMMUUNNIITTAATTEEAAIngurumen heziketarako programaImaz anaiak kalea, 1 – 31002 IRUÑEATelefonoa: 948 423 194 / 948 423 [email protected] / [email protected]

Oharrak:- Progama guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dituzte.

Ingurumen heziketarako programa

Lantzen diren edukiak: uraren ziklo integrala, kontsumoa eta hondakinak, garraioa eta mugikortasun iraunkorra, Iruñerriko Ibai Parkea, Ingurumen heziketa, Naturako eta hiriko ingurumena.

Eskaintzen dituzten zerbitzuak: dokumentazio zentroa, aholkularitza tekniko eta didaktikoa, material didaktikoen diseinua, koordinazioa eta edizioa, sentsibilizazio kanpainak eskola esparruan, ikastetxean hondakinak kudeatzeko baliabideak.

Jarduera programa: Hiru jardera mota eskaintzen dituzte:- Mankomunitateak kudeatzen dituen instalazio eta espazioak bisitatzea- Tailerrak- Jardunaldiak

Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta Bigarren Hezkuntzarako programak Haur Hezkuntza- Iruñerriko Ibai Parkea programa- Ura: hornidura programa

Lehen Hezkuntza- Iruñerriko Ibai Parkea programa- Ura: hornidura programa- Zaborrak eta birziklapena programa- Hiri garraioa eta mugikortasun iraunkorra programa

Bigarren Hezkuntza- Iruñerriko Ibai Parkea programa- Ura programa- Zaborrak eta birziklapena programa- Garraioa eta mugikortasun iraunkorra programa

Aurtengo berrikuntzak: - Konposta eskolan (Etapa guztiak)- Paper bilketa selektiboa ikastetxeetan (Etapa guztiak)- Mendillorriko ur-biltegietako pasealekua (Haur Hezkuntza)- Atarrabiako Pilategia. Ingurumen informazio eta heziketarako zentroa (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza)- Ibai bizidunak. Ibai Parkea eta EXPO Zaragoza 2008 (Bigarren Hezkuntza)

i

Page 42: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko

42 • hik hasi • 124. zenbakia. 2008ko urtarrila

atzeko atetik

Hego Euskal Herriko merkataritza ganberek emandako datuen a-rabera, 3.882 jostailu partida inportatu zituzten iaz Txinatik Arabak,Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak. Guztira ia 30 milioi euroreninportazioak izan ziren,zehazki 29.514.400ekoak.

Iturria:Berria (07-12-11)

Hezi, HAZI ETA HEZITUklase amaiera iragartzen zuen txirrinak. Presa-ren ondorioz, gehiegi estutu nuen arkatza, etabarruko mina hautsi zitzaidan. Txorroskiloaguztientzat komuna zen eta maistraren mahaianzegoen itsasita. Lehenengo buelta egin nuene-rako klase erdia hutsik zegoen eta idazteari ekinbezain pronto, hautsi nuen bigarren aldiz arka-tzaren mina. Berriz punta atera orduko bakarriknengoen klasean eta Juanita ikusi nuen kanpo-ko aldean lehenbailehen bukatzeko keinuak e-giten. Sumatzen hasia nengoen, baina hiruga-rren aldiz hautsi behar izan zitzaidan, guztiz ziur-tatzeko, arkatz putaharen minak akatsen bat ba-zuela. Nik oraindik ez nekien puta zer zen etairainka hasi beharrean, negarrari ekin nion nahi-gabeturik. Malkoak, arkatz putaren minarenhautsarekin nahastu ziren eta ez dut uste kaligra-fia koadernoko azken lerro hura bukatu nuenik.Eskolatik irten nintzenean, Olentzeroren semeaematen nuen. Aurpegi beltz harekin eta negarzotinka egin nuen etxeko bidea, Juanitaren es-kutik.

Ez dut uste haren moduko esperientzia txa-rren eraginez izan zenik, baina nire ibilbide aka-demikoa, oso urruti egon zen eredugarri izate-tik. Oso. Maisu-maistra eta irakasleek gehienaurpegiratu zidatena, interes falta izan zen.“Tonto no es”esaten zieten nire gurasoei, “es va-go y está en la inopia”. Eta kexa horiek, arrazoiosoz nagusitu ziren urteen poderioz. Hasierakourteak bestelakoak izan ziren. Apaiz pasionistenegoitzan, ikastola sortu zen eta bertan izan ginenlehen ikasleak, mojetan urte hura pasa ondoren,

bi neska eta bi mutil. Aita Luismari genuen dene-rako maisu. Ez dakit zehatz zenbat ikasturte egingenituen Aita Luismarirekin, baina goxo gogo-ratzen ditut. Institutura pasatzeko orduan, gora-beherak izan ziren, ez zekitelako gure trasladoanola gauzatu eta era arraroan baliozkotu zizki-guten falangista batek ematen zuen gimnasiaeta mozkorti batek erakusten zuen “politika”.

Denbora gutxi behar izan zuen nire interesfalta azaleratzeko eta laster hartu nion gustua le-loarena egiteari eta tontakeriak esateari. Alegia,ikaskideak barrearazteari. Oso justu pasa nuenBatxilergoa. Bi urte eman nituen interno “pago-ko kolejio” baten eta institutora bueltatu nintze-nean berdintsu jarraitu nuen. COU delakoa, bi-zitzan lehen aldiz, udara aurretik atera nuen etaselektibitatea atera nuenean, hitzik gabe utzinituen aita eta ama. Normala! Ohitura falta. Gero,bokazioari baino gehiago , “paginas amarillas”-i begiratuz aukeratu nuen maisu izatea. Magiste-ritza, eskolaurreko espezialitatea, euskeraz, An-tiguoko Seminarioan. Maisu izan nintzen lau ur-tez Martuteneko ikastolan eta han ezagutu ni-tuen, haurrak, antzerkiaren erregeak. Hogeitabost urte daramatzat aktore lanetan eta gaur,oraintxe bertan jakin dut, institutuan jaso nuelanere ofizioa izango zenaren sena eta nahia; bai-na ez, liburu, maisu eta irakasleengatik, baizik e-ta ikaskidei barrearazteak ematen zidan gustuputazoragarri horregatik. Zorionez eta tamalez,hezi, errepika ezin daiteken bizitza honek hez-ten gaitu. Bizitzak. Lagunaren barreak eta “mi-naren” minak.

Joseba APAOLAZAAKTOREA

HEZKUNTZA: gizakia, bere ahalmenakgaratuz eta gizabidea irakatsiz, gizartean bizitze-ko prestatzea eta gaitzea, eta horretarako erabil-tzen diren bideak eta sistemak.

Beti izan nahiz ikasle txarra. Bost urte nitue-nean Urretxuko mojetara eraman ninduten. Gu,Legazpirako bidean bizi ginen lantegi eta taile-rrez inguraturik. Monjen egoitza eta ikastetxeaLabeaga kalean zegoen, Goardia Zibilarenkuartelari pega-pega eginda. Bien artean ape-nas zeuden bi kilometro, baina hain gaztetxoaizanik, Mendiazgoiko Juanitaren eskutik egitennuen lekaimetxeko bidea. Oso oroimen gutxiditut lehenengo urte hartaz; sor Luzila, aurpe-gian garrats handia zuen moja. Eskuan kalakharturik, “con flores a Maria” kantatuz kaperaraegiten genituen joan-etorriak eta ezer gutxiago.Gutxi horren artean bizikien oroitzen dudangertaera, lehenengo zigorra da. Urruti zeudenoraindik, Piaget, Montesori eta konpainia, etapupitrea eta arkatza genituen lagun. Goizekosaioa amaitzear zegoen eta kaligrafia lana buka-tzeko agindu zigun sor “maistrak”. Orrialdekoazken lerroa osatu nahian harrapatu ninduen

*

Page 43: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko
Page 44: GAIA: HERRI INDIGENAK • ESPERIENTZIAK: BERDE ......aurkibidea 8 gaia HERRI INDIGENAK Mila kilometro banatzen gaituzte elkarrengandik, baina norta-sunaren eta hizkuntzaren aldeko