espezie inbaditzaileak

18

Upload: quana

Post on 14-Jan-2016

39 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

espezie inbaditzaileak. ESPEZIE INBADITZAILEAK. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: espezie inbaditzaileak
Page 2: espezie inbaditzaileak

ESPEZIE INBADITZAILEAK

Habitataren hondamenarekin batera, espezie inbaditzaileak dira landare eta animalien suntsipenaren errudun nagusia. Globalizazioak eragina du naturan planetako beste toki batzuetatik etorri edo ekarritako landare eta animaliek tokian tokiko izaki bizidunei kalte larriak -atzera gabekoak, zenbaitetan- eragiten dizkiete.

Page 3: espezie inbaditzaileak

ZEBRA MUSKUILUA

Jatorria: Kaspio Itsasoa eta Itsaso Beltzaren arroak

Ezaugarriak: ur gezako espezie honen etorrera akzidentala izan da, seguruenik Europatik ekarritako kirol itsasontzi eta arrantza tresneriari itsatsita beren larbak zetozelako. Kalte handia sortzen du ibai eta aintziretan fitoplanktonaren populazioak desorekatzen dituelako. Gainera bertako bibalboak desplazatzen ditu eta izugarri ugaltzen denez, bere koloniak ur hoditeria kolapsatzen dute, galera ekonomikoak sortzen. Euskal Herrian Ebro ibaitik hedatzen ari da Nafarroako eta Arabako ibai ezberdinetara.

Page 4: espezie inbaditzaileak

PAMPAKO BELARRA

Landare exotiko hau Espainiara XX. mendearen hastapenetan iritsi zen Atlantikoaz beste aldetik, etxe ederretako lorategien apaingarri. Izurri bilakatzear dago. Erraz hautematen da landare dotore hau, ia bi metroko altueraraino iristen den zuri edo zilar koloreko mustukari esker. Nonahi etortzen da (bide ertzean, erriberan, mendian) eta, horren erraz eta ederki egokitu denez, benetako mehatxa da Kantauri erlaitzeko landare-aniztasunarentzat.

Page 5: espezie inbaditzaileak

BISOI AMERIKARRA

Larru-industriak ugaltzen duena da hau. Aspaldi honetan, enpresa horietako kaioletatik ihes eginiko bisoi amerikarra europarraren lehiakide bilakatu da, kanpotarra tamainaz handiago, oldarkorrago eta egokigarriagoa baita. Araldian lehenago sartzen denez bertakoa ordezkatu du ia, desagertzear utzi duelarik.

Page 6: espezie inbaditzaileak

KARRAMARRO GORRIA

Page 7: espezie inbaditzaileak

KARRAMARRO AMERIKARRA

Ibaiko karramarro gorriak Mississipiko (AEB) ur gezetako urtegietan du jatorria. 1973an Badajozera ekarri zuten, ezkutuan; hurrengo urtean 500 kg. eraman zituzten Sevillako etxalde batera.

Karramarro horiek ingurune berrietara iritsi eta han hedatzeko bi modu nagusi dituzte: batzuetan ihes egiten dute eta beste leku batzuetan finkatzen dira; beste batzuetan, berriz, gizakiak berak ahalbidetzen du hedapena, arrantzaleek zenbait gune birpopulatzeko baliatzen baitituzte.Horrela, Iberiar Penintsulako ibai guztietara iritsi da oso denbora gutxian .

Page 8: espezie inbaditzaileak

TXIMELETA ZUHAIZKA

Izen zientifikoa: Buddleja davidii Jatorria:Asiako ekialdea (Txina, Tibet…). Ezaugarriak: apaingarri moduan ekarri zen.

Kalte handiak egin ditzake ibaiertz degradatuetan, multzo dentsoetan hazten delako, bertako espezien garapena oztopatzen.

Bere izena euskal misiolari baten omenez (Aita David) jarri zioten.

Page 9: espezie inbaditzaileak

TXIMELETEN ZUHAIZKA

Page 10: espezie inbaditzaileak

NILOKO KARPA

Page 11: espezie inbaditzaileak

NILOKO KARPA 1950an Niloko karpa Victoria lakuan (Afrika)

sartu zutenetik bertako espezie asko desagertu dira.

Nola joan zen edo zehazkiago, zeinek jarri zuen lakuan ez dago oso garbi eta gaiak eztabaida asko piztu ditu. Hala ere, Niloko karpa lakuko arrain-espezien oreka aldatu duenik inork ez du zalantzan jartzen. Momentu honetan beraz, ea zeinek ekarri zuen eztabaidatzea antzua da arazoa konpontzen ez duelako.

Arraina, Europan mero delakoan saltzen dute. 

Page 12: espezie inbaditzaileak

Hau oso konplikatua denez ume guztiek ulertzeko, guk guztiengan pentsatu dugu eta antzerki bat egin dugu. Denek ulertzeko!!!

Egin klika hemen eta ikusi gure bideo zoragarria!!!!!: http://www.youtube.com/watch?v=wiQdvE6GAEE

Page 13: espezie inbaditzaileak

Espezie inbaditzaileak

OFF ahotsa : Duela urte asko oroitzen ez dudan leku jakin eta maite batean nire bizitza asko aldatu zen. Hona hemen nire istorioa:

Nire gurasoak “INBADITZAILE D’ OR” opor-gunera joan zen.

(Sartzen dira 2 zebra muskuilu eta 2 karramarro)

Karramarro amerikarra 2 : -Ongi etorri “INBADITZAILE D’OR” opor-gunera!!. Espezie inbaditzaileen paradisura!!!Karramarro amerikarra 1: -Gu zuen gida izango gara. Hasiko gara hemen dagoen giroa ikusten( landareak, eta karpak paseatzen ari dira lasai-lasai, haien artean hizketan) -Orain landareen paradisura joango gara

ANTZEZLANAREN GIDOIA

Page 14: espezie inbaditzaileak

Panpako belarra 1: -Ongi etorri gure Lur gaineko paradisura!!. Gu Panpako belarra gara.Panpako belarra 2: -Lehen hau lorez beteta zegoen eta gu indartsuak garenez, bota egin genituen guztiakPanpako belarra 3: -Oso erreza izan zen irabaztea!!. Ikusi; ikusi; egin genuen dantza hau gure garaipena ospatzeko

(Dantzatzen ari ziren bitartean 2 muskuilu gehiago bat-batean agertuko dira) Karramarro amerikarra 2: Orain joango gara Niloko Karpen gunera

Niloko Karpa 1: Kaixo!!!; erreserba zeneukaten?Zebra Muskuilu 1 : Bai, hirurogei eta bederatzi zenbakia daukanaZebra Muskuilu 2: Eman gure giltzakZebra Muskuilu 1: eta zuek , Nola heldu zineten hona?Niloko Karpa 2: bada…. gu arrain gehiagorekin bizi ginen baina arazoak hasi ziren eta denak bota genituen; orain oso pozik gaude gu bakar-bakarrik, etsairik gabe.Niloko Karpa 1: Lagunduko zaituztet zuen logelara

Page 15: espezie inbaditzaileak

(beste bi muskuilu gehiago sartzen dira eta multzo bat osatzen dute)Zebra Muskuilu 3: ( karramarroei begira) eta zuek nola iritsi zineten hona? Karramarro amerikarra 2: Guk “INDADITZAILE D’OR”; paradisu hau sortu genuen Karramarro amerikarra 1: Izan ere lehen zeuden arrain eta beste karramarroek ez gintuzten onartzen eta bota genituen: Horrexegatik da paradisua!!!

(4 muskuilu gehiago sartzen dira)

Zebra Muskuilu 2: Eskerrik asko informazioagatik.GOAZEN DENOK !!!!!!Panpako belarra 1: ( oso kezkaturik) Baina nondik atera dira hainbeste muskuilu???????Niloko Karpa 2 : ( oso-oso kezkaturik) Gustuko ditugun janari guztiak jaten ari dira eta leku guztiak ere izorratzen ari dira!!!!!Karramarro amerikarra 2: -Ehi, begira zenbat muskuilu!!! .Nondik ote dira atera?????Zebra Muskuilu 1: Gustatzen zaizkigun lekuetara denok joaten gara!! Eta hau zoragarria da!!!

Page 16: espezie inbaditzaileak

Panpako belarra 2: bada… Ni ez naiz hemendik mugituko ( Muskuilu batzuk hurbiltzen zaizkio eta bultzatzen dute kanporatu arte, berak bitartean esaten du ezetz)Muskuilu gehiago sartzen dira eta besteak bultzaka kanporatzea lortzen dute.Karramarro amerikarra 1: ( oso triste, ia negarrez.) Maite genuen lekua utzi behar dugu

Muskuilu guztiak bakarrik geratzen dira oihukatzen eta dantzatzen eta muskuilu batek “INBADITZAILE D’OR” kartelaren gainean “MUSKUILU D’OR” kartela jartzen du

Page 17: espezie inbaditzaileak

Aktoreak:

DBH-2•Karramarro amerikarrak: Ainhoa eta Uralde•Panpako belarrak: Irati, Nerea eta Esti•Niloko Karpak: Iñigo, Laura eta Miriam•Zebra muskuiluak: Sandra, Markel, Iker, Aitor, Ilias, eta Asier •Ahotsa: Aitor

Page 18: espezie inbaditzaileak

DBH-3 ( Extrak)•Zebra muskuiluak: Valerie, Laida, Sandra eta Ainhoa

DBH-1 (Extrak)

•Zebra muskuiluak: Asier, Jon, Adrián, Bojhteh eta Koldo