espazioa eta unibertsoa

18
Gure unibertsoa polita eta kolore distiratsuak ditu.

Upload: edi-gatar

Post on 29-Mar-2016

266 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

5. mailak egindako ingurune lana unibertsoaren inguruan

TRANSCRIPT

Page 1: Espazioa eta unibertsoa

Gure unibertsoa polita eta kolore distiratsuak ditu.

Page 2: Espazioa eta unibertsoa

Galaxia izarrez, gasez, hauts lainoz eta materia ilunez osaturiko grabitate-multzoa da. Milioika galaxia daude adib: gurea, Esne bidea.Galaxia bat 10,7 eta 10,12 milioi bitarteko izar ditu. Galaxi mota asko daude: galaxia eliptikoa, kiribil formakoa eta irregularra. Aurkitu zen lehenengo galaxia gurea izan zen.

Page 3: Espazioa eta unibertsoa

Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta Eguzki-sistemako bigarren txikiena.

Erromatar mitologiako Merkurio jainkoagatik izan zuen bere izena.

Merkurio oso planeta beroa da. Azalean batezbesteko tenperatura 4520º C-koa da, baina egunetik gauera tenperatura 900 K eta 706 K bitartean mugitzen da. Tenperaturen diferentzia hau, planeta guztien artean handiena, orbitaren eszentrikotasun handiagatik areagotua da (Eguzkira distantzia 47 eta 80 milioi km artekoa da). 2004 ko Abuztuaren 3an MESSENGER espazio-ontzia bidali zuen NASAk, Merkuriora

Page 4: Espazioa eta unibertsoa

2008 urtean heltzeko asmoz, eta 2011 urtean, planeta hau orbitatuz urte batez. Ilargiaren ondoren, Lurretik hurbilen dagoen argizagia. Merkurioren eta Lurraren artean dago kokatua. Antzinatik ezagutzen du gizakiak, neurriz gaineko distira baitu. Sartaldean ikus daiteke,eta sortaldean egunsenti inguruan. Erdal hizkuntzetako Venus izena erromatar mitologiako Venus jainkosagandik datorkio. Gainazaleko tenperatura:490 ºC bitartekoa. Bere atmosfera karbono dioxidoz eta azido sulfurikoz osatua dago. Artizarrak ez du ilargirik. Artizarra Lurraren "bikia" izan zen duela milioika urte. Baina, Lurrak ez bezala, negutegi efektu handi baten ondorioz benetako infernua bihurtu da. Duela

Page 5: Espazioa eta unibertsoa

urte batzuk, Artizarrean ur likidozko itsasoak aurkitu zituzten, baina negutegi efektuagatik ura lurrintzen

hasi zen negutegi efektua areagotuz.

Marte Eguzki-sistemako laugarren planeta da. Erromatar mitologian jainko borroka egonez gero Marte izena jarri zioten. Martek izen asko ditu, planeta gorria deitzen diote. Bi ilargi ditu: Phobos eta Deimos. Arrokazko planeta da. Planeta hotza da, baina basamortu batez osatuta dago. Atmosfera fin-fina du. Eguzkitik 228 miloi km-ra dago.120 eta 25C bitarteko tenperatura du. Marte Lurretik 399 miloi km-ra dago.

Page 6: Espazioa eta unibertsoa

Lurraren historia orain dela 4.500 milioi urte hasi zen nebulosa batetik. Osatu eta denbora gutxira asteroide batek lurra jo eta bere zati bat kanporatu zuen, Ilargia sortuz. Meteoritoek zeramaten urak hidrosfera eta atmosfera sortu zuten. Magma solidotzean kanpoko geruza sortu zen. Lurra, gainerako planetak bezala, bi higidura nagusiren mendean dago, errotazio (bere ardatzaren gaineko jira osoa) higiduraren eta translazio (Eguzkiaren inguruko orbita eliptikoa) higiduraren mendean, hain zuzen. Planetaren errotazioak sortzen duen indarra dela eta, Lurrak esfera baten eitea du, zapalagoa Ipar eta Hego buruetan Ekuatore aldean baino. Lurra hainbat geruza ezberdinetan zatikatu ahal da.

Page 7: Espazioa eta unibertsoa

• Lurrazala. Kanpoko geruza da eta 12 kmtik 80 kmtaraino iritsi daiteke. Batez ere basalto eta granitoz osatua dago.

• Mantua. Lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoen geruza da. 2900 km.ko sakonerara iristen da. Mantua batez ere peridotitaz osatua dago.

• Nukleoa: 3.475 kmko lodiera duen geruza da. Burdina eta nikelez osatutako aleazio batez osatua dago eta eremu magnetikoa sortzen deneko lekua da.

Page 8: Espazioa eta unibertsoa

Satelitea beste objektu baten inguruan grabitatzen ari den gorputza da. Normalean, planeta baten inguruan biratzen diren astroak izendatzeko erabiltzen da. Satelite naturalak denboraren poderioz unibertsoaren handitasunean beste gorputz bat zuen topaketetatik sortuak dira. Gure planetaren satelitea ilargia da. Sateliteak elkarren artean oso desberdinak dira tamainaz; batzuek zenbait kilometroko diametroa baizik ez dute, hala nola Marteren eta Jupiterren zenbait satelite. Planeta nanoak kontuan harturik, 174 satelite natural aurkitu dira eguzki-sisteman..

Page 9: Espazioa eta unibertsoa

Jupiter Eguzki-sistemako bosgarren planeta da, sistema horretan dauden gasezko lau erraldoietako bat.

Gasezko planeta da.

Barnean nukleo solido bat dagoela uste da. Batez ere hidrogenoz eta helioz osatuta dago.

Page 10: Espazioa eta unibertsoa

Eguzki-sistemako planeta distiratsuena da eta eraztunik ikusgarrienak dituena.

• Eguzkitiko distantzia: 1.493 milioi km • Diametroa: 120.700 km

Atmosfera:

Saturnoko atmosferan ageri diren haizeak eguzki-sistemako planetetan dauden bortitzenak dira.

Page 11: Espazioa eta unibertsoa

William Hershelek 1781eko martxoaren 13an aurkitu zuen Urano. Urano eguzki-sistemako zazpigarren planeta da. Eguzki - sistemako gasezko lau erraldoien artetik, hirugarrena diametroz, eta laugarrena masaz. Urano izotzezko erradioa da, hots, gas izoztuz dago osatua.

Page 12: Espazioa eta unibertsoa

J.G. Galle-k aurkitu zuen 1846. Urtean, Uranoren ezaugarri orbitalak aztertu ondoren.

Neptunok 12 satelite ditu, baina 9 bakarrik dute izen ofizial bat. Triton da Neptunoren ilargirik handiena. Eguzki sistemako este hiru gasezko erraldoiek -Jupiterrek, Saturnok eta Uranok- bezala, Neptunok eraztunak ditu; Saturnoren eraztunak baino ilunagoak eta txikiagoak dira. Hauek dira Neptunoren sateliteak: Naiade, Talasa, Despina, Galatea, Larisa, Proteo, Triton, Nereida

Page 13: Espazioa eta unibertsoa

Orain dela hirurogeiren bat urte, Arizonako astronomo gazte batek zerua arakatzeari ekin zion. Planeta berri bat aurkitzea zuen helburutzat; azken milaka urteetan bi aldiz lortutako gauza, hain zuzen. Urtebete barru aurkitu zuen Clyde Tombaugh-ek bila zebilen planeta berria. Bi milioi izarren irudi fotografikoei begiratu ondoren, mugimendudun “izar” batekin egin zuen topo. Gaur egun Pluton izenez ezagutzen dugun planeta zen eta Eguzki-Sistemaren muga ezagunak baino harantzago aurkitzen zen. Gaur egun planeta nano bat da. Eguzki-sisteman planeta nano izena jasoko luketen beste gorputz asko daudela ziurtzat jotzen da.

Page 14: Espazioa eta unibertsoa

Konstelazioak zerua zatitzeko erabiltzen den sistema dira. II. mendean, Ptolomeo greziar astronomoak 48 konstelaziotan zatitu zuen zerua, izarren arteko marra batzuk asmatuta irudiak eginez. Astronomia Batasunak 88 konstelaziotan zatitu zuen zerua ofizialki. Konstelazioen mugak behin betiko zehaztu zuena, funtsean, Eugène Joseph Delporte belgikar astronomoa izan zen, eta Nazioarteko Astronomia Batasunak 1930ean argitaratu zuen.Gau garbi batean ikusi al dira.

Page 15: Espazioa eta unibertsoa

Meteoroide baten lurreko atmosfera zeharkatzen duenean sortzen den argi efektua da. Izar-uso, izar iheskor eta bolido terminoak ere erabiltzen dira.

Hiru termino dituzte meteoro hauek:

Meteoroide: Kometa baten edo eguzki-sistemako errauts zatiak dira.

Meteoro: Lurrera iristen diren

meteoroideak, atmosferarekin kontaktuan berotu egiten direnak.

Meteorito: atmosferan guztiz suntsitu ez direlako lurrazalera heltzen diren meteoroak dira.

Gau oskarbi batean zerura begiratuta ohikoa da izar usoak ikustea eta hauek meteoroak dira. Abuztuaren 12an Perseidak agertzen dira, eta Abenduaren 13an Geminidak.

Page 16: Espazioa eta unibertsoa

Asteroideak espazioan zehar dauden gorputz solido eta forma irregularrekoak dira, planetak baino txikiagoak. Lurretik ikusita izarrak dirudite, horregatik John Herchelek izen hori eman zien. Asteroide gehienak Marte eta Jupiterren artean dauden asteroideak dira, asteroide gerrikoa du izena. Piazzi astronomoak 1801ean lehena aurkitu zuenetik (Zeres asteroidea), beste hiru bat mila aurkitu dira.

Page 17: Espazioa eta unibertsoa

Kometa hitza grezierazko komêtês (Κομήτης) hitzetik dator. Kometak Eguzkiaren ondotik pasatzen direnean material solidoz osaturik daude, eta isats edo adats moduko bat agertzen da, 30-80 milioi kilometrokoa.

Page 18: Espazioa eta unibertsoa

Egileak: Venus Conde Andrea Díaz de Cerio Irune Escribano Jon Fontecha Igor Iglesias Alexander Regalado

ODON DE APRAIZ IKASTOLA

5. MAILA

2012-13 IKASTURTEA