eskuorria (1)

4
EUSKARAREN ARNASGUNEAK tailerra Etxarrin Martxoaren 15ean eta 21ean Eman izena tailerrean… Eman arnasa euskarari

Upload: etxarriaranhazten-etxarri

Post on 31-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Euskararen arnasguneak

TRANSCRIPT

Page 1: Eskuorria (1)

EUSKARAREN ARNASGUNEAK

tailerra Etxarrin

Martxoaren 15ean eta 21ean

Eman izena tailerrean…

Eman arnasa euskarari…

Page 2: Eskuorria (1)

ZER DIRA ARNASGUNEAK?

“Arnasgunea” soziolinguistikan

gero eta gehiago erabiltzen den

kontzeptua da. Eguneroko bizitzan

euskara nagusi den espazioak edo

guneak dira. Espazio

soziofuntzionalak (familia,

ikastetxea, lantokia…) edo espazio

geografikoak (herriak..) izan

daitezke. Normalizazio prozesuaren gakoetako bat euskararentzat

espazio horiek eskuratzea da. Arnasgune geografikoen artean

UEMAko herriak daude. Herri hauetan euskaldun kontzentrazio

handia izanik (biztanleen % 70etik gora), euskara modu naturalean

transmititzen da eta euskara lasai hitz egin dezakegu. Hala ere,

azken aldian kezka sortu da herri horietako euskararen egoerarekin.

ZERGATIK TAILER HAU ETXARRIN?

Etxarri, euskararen arnasgunea denez, beharrezkoa dugu

euskaraz bizitzeko oztopoak identifikatu eta horiek gainditzeko herri

dinamika bat eratzea. Hortaz, eta herriko euskalgintzatik abiatuta,

tailer hau akuilu izanen da gure inguruko etxarriarren kontzientzian

eragin, eta gure herrian ditugun zailtasunak jabe izanik, zailtasun

horiei komunitate gisa aurre egiteko.

NORI DAGO ZUZENDUA?

Herriko euskaltzaleei zuzendua dago, normalizazio

linguistikoan urratsak emateko prest dagoena, eta euskararentzat

espazioak eskuratu nahia dituena. Sakanako beste arnasguneetako

(Arbizu, Arruazu, Ergoiena, Urdiain…) euskaltzaleak ere

gonbidatuta daude, eta, nola ez, interesa duen oro.

ZER LANDUKO DA TAILERRREAN?

Tailerrak bi orduko bi saio izanen ditu: lehendabiziko saioan

arnasguneei buruzko bideo didaktikoa ikusiko dugu, eta gero

Etxarrin euskaraz bizitzeko ditugun arazoak identifikatuko ditugu,

eta lehentasunak jarriko ditugu. Bigarren saioan eragiteko neurriak

eta bideak zehaztuko ditugu.

Page 3: Eskuorria (1)

Josua A. Fishman, hizkuntzalaria:

“«Hizkuntza gutxitua biziberri dadin

ezinbestekoa da hizkuntza hori nagusi den

gune geografikoak izatea (“Breathing

space”). Gune horietako biztanle gehienek

badakite hizkuntza gutxituan hitz egiten eta

hizkuntza hori normaltasunez erabiltzeko

baldintzak daude eta belaunaldiz

belaunaldiko transmisioa naturaltasunez

gertatzen da».

Dabid Anaut, euskara teknikaria:

«Arnasgune deitzen diegu herri

euskaldunei, euskarak arnasa hartzen

duelako horietan, eta herriok ere arnasa

ematen diotelako euskarari bere

osotasunean. Herri horietan dagoeneko

irudikatu daiteke euskara etorkizunean zer

izango den, normalizatuz gero.

Ezinbestekoa da, beraz, guneok babestea,

euskararen egoera blindatzea. Baina ezin dugu haien bizkarraren

gainean jarri euskararen etorkizun osoa. Oreka behar da:

politika bereziak, baina guneok burbuila bihurtu gabe».

Goizane Arana, arnasguneetan aditua:

«Hizkuntza batek, garatuko bada,

ezinbestean bera nagusi den esparruak

behar ditu. Euskaldunok esparru guztietan

euskaraz aritu ahal izateko guneak izatea

ezinbestekoa da, horrek emango baitio bizi-

indarra hizkuntzari, eta horiek zaindu eta

hedatu ezean akabo euskararen etorkizuna.

Aldi berean gune geografiko horietan

distentsio eta kontzientziazio falta nabaritzen ari da eta horretan

eragitera gatoz».

Page 4: Eskuorria (1)

Eman arnasa euskarari!

TAILERRAREN EGUTEGIA:

1. saioa:

Eguna: Martxoak 15, larunbata

Ordua: 10:00-12:00

Tokia: Etxarriko Kultur Etxean

2. saioa:

Eguna: Martxoak 21, ostirala

Ordua: 18:00-20:00

Tokia: Etxarriko Kultur Etxean

EMAILEAK:

Goizane Arana (UEMA)

Xabat Laborde (EHE)

IZEN-EMATEA ETA INFORMAZIOA:

Martxoaren 12a baino lehen, Etxarri Aranazko Kultura

Zerbitzuan (948 460 930 edo [email protected]) edo

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (948 464 840

edo [email protected]). Leku Ona tabernan ere eman

daiteke izena. Tailerra doakoa da.