eskola eta ikt-ak

11
2011-2012 ESKOLA ETA IKTAK Magisteritza EHU TTANTTA

Upload: ttantta-ttantta

Post on 10-Mar-2016

236 views

Category:

Documents


10 download

DESCRIPTION

Lehenengo gaiko laburpena da hemen dugun hau

TRANSCRIPT

Page 1: eskola eta ikt-ak

2011-2012

ESKOLA ETA IKTAK

Magisteritza EHU

TTANTTA

Page 2: eskola eta ikt-ak

BALIABIDE BILDUMA

1.- Informazioaren Gizartea, Teknologiak eta Hezkuntzan

Gai honen inguruan dauden arazo eta hezkuntza erronken inguruko analisien inguruan

arituko gara. Hezkuntza erronkak gaur egungo testuinguruan sozial, ekonomiko eta

kulturalenan oinarriturik.

1.1.- Informazioaren gizartearen diskurtsoa

XX. mendean ordenagailuak sortzeak hainbat aldaketa gertatzea eragin zuen, esaterako

informazioaren digitalizazioa. Bestalde teknologia berriak, gizartean aldaketa bat eragin

zuen eta komunikaziorako eta informazioarentzako tramankulu berriak erabiltzen hasi

ziren esaterako, ordenagailuak, CD-ROMak, sare lokalak, Interneta, telebista digitala,

telefono mugikorrak…

Globalizazioa teknologia berriak sortu aurretik datorren fenomeno historikoa da.

Diskurtso desberdinak daude informazioaren gizartearen inguruan besteak beste,

diskurtso merkantilista, diskurtso kritiko-politikoa, diskurtso teknozentrista, diskurtso

apokaliptikoa.

1.2.-Teknologia berrien alde on eta txarrak

Alde onak

Teknologia berriek jendearen arteko komunikazioa errazten dute eta hori gutxi balitz

toki desberdinetako jendearen artean komunikazioa egotea ahalbidetzen dute, besteak

beste, hitzezko hartu-emana telefonian bidez, idatzizkoa korreo elektronikoz edota

ikus-entzunezkoa bideokonferentzi bidez. Komunikatzeko modu desberdina hauek

sinkronizatuak izan daitezke hau da momentu jakin batean ematen den hartu-emana

edota asinkronokoa mezu bat igortzen bada eta handik denbora batera jasotzen bada

erantzuna. Bestalde teknologiek informazio zerbitzu ugari ere eskaintzen dizkigute bai

idatziz, irrati bidez, telebistaz, teletestu bidez, bai eta Internet bidez ere. Horrez gain

teknologia berriek ere badute beste egin behar bat eta hau zerbitzuen kalitatea

hobetzearena da.

Alde txarrak

Page 3: eskola eta ikt-ak

Teknologia berriek daukaten alde txarrenetako bat zera da gaur egungo zibilizazioa

hauekiko dependentea dela, hau da, teknologia hauek gabe ezin duela biziraun.

Bestalde, desberdintasun kultural eta ekonomokoa ere nabarmentzen da herrialde

batzuen eta besteen artean. Azkenik informazioaren eta komunikazioaren digitalaren

teknologiak erabiltzeak pribazitatea galtzea dakar eta gizabanakoaren eta talde sozialen

kontrola areagotzea.

1.3.-Tekonologiaren presentzia dela eta hezkuntzan sortutako arazoak

Teknologia berrien presentziak hainbat arazo sortarazi ditu hezkuntzaren inguruan eta

ondorengoak dira hauetariko batzuk: analfabetismo teknologikoa, gehiegizko

informazioa, formakuntzarako oinarri desberdinak, aldaketa berriei egokitzeko

zailtasunak…

1.4.- Teknologia berriekin lortu nahiko litzakeena

Teknologia berri hauekin lortu nahi den gauzetako bat gaur egungo sisteman

barneratzea da eta bereziko hezkuntzan. Hau da, teknologia berri hauek geletaraino

iristea da azken finean lortu nahi dena.

2-IKT- en praktika egokien politika Europeoak

XIX. mendearen amaieran, legeek estatu garaikideen genesirako, identitatea,

alfabetizazioa eta gizarte kontrola lortu zituzten beharrezko eskolatzeaz. Hezkuntza

krisia gehien bat,sistemen orokortze txikiaren arazo bat zen. Politika hezitzaile batzuk,

indirektoki beste esparriu batzuetan egindakoen ondorio izan dira. Normalean ekonomia

garapenarekin eta lanpostuekin lotuak, horren adierazleetako bat dira IKT-ak.

Ordenagailuen erabilpena errealitate berri bat da. Ordenagailu pertsonalak sortu

ondoren, 1980an PCak sortu ondoren aldaketa izugarria gertatzen da informazioaren

trataeran eta PCen erabilpena eskatzen da heziketan ere. IKT ek duten erronka ez da

teknologikoa soilik, kulturala ere bada.

Politika hauen helburuak nahasiak dira. Batetik hezkuntzako emaitzak hobetu nahi ditu,

honela hezkuntza azkartu egingo litzatekeelarik. Bestetik, ume umetatik IKT ekin

harremanak izatea da helburu, gero arrail digitala gainditu eta azkenik konpetentziak

lortzeko.

Page 4: eskola eta ikt-ak

IKT en integraziorako, botere publikoen eta hezkuntzakoen alfabetizazioa beharrezkoa

eskatzen du gizarte teknifikatu batek.

80. eta 90. Hamarkadetan, Europan, politika nazionalak, errekurtso teknologiko

azpiegituren garapen eta irakasleen IKTen inguruko formaziora zuzendu ziren, baita

eduki digitalak sortzera ere.

IKTen erabilpen egokien politikek eskoletan sartzean, “best practices” eta “systemic

innovation” -en inguruan hitz egiten hasten da. Ingurua ekipamenduari egokituz

aldatzeko eskatzen da, software sugerenteak, IKT en integraziorako helburu pedagogiko

argiak eta kurtso eta guztientzako aukerak izateko ideiak.

Halere, esan beharra dago, Europak ez dituela formalki hezkuntza politikak sortuak.

3- IKT-etatik errekurtso hezitzaileetara

IKT -en malgutasunak ikaskuntza irakaskuntza prozesuaren perspektiba ezberdinetara

moldatzen laguntzen dezake. Hezkuntzak naturaltzat zituzten hainbat kontzepturi

bestelako perspektiba bat eman dakieke. Halere, IKT- ekin gertatu dena, ez dira

irakasleen praktikak aldarazi dituen tresna izan, etxekotu eta euren praktiketan

laguntzeko erabili dituzten tresna bihurtu dira.

IKT -ek geure interesen egitura, sinboloen izaera eta komunitatearen izaera aldatzen

dituela esan oi da. Hori dela eta IKTak hezkuntzaren arazoak konpotzeko gai diren

tresna gisa hartu izan dira. Hezkuntzaren errealitatea aldiz bestelakoa da, diru laguntzak

ez dira nahikoak eta administrazioaren, irakasleen, ikasleen eta gurasoen mentalitatea ez

da egun batetik bestera aldatzen. Ondorioz, antolakuntzazko sistema eta sinbolikoa hain

barneratua dutenez eta gainera ekonomikoa eta eraginkorra denez, ez dago prestatua bat

batean IKTak sartu eta perspektiba berrietara egokitzeko, nahiz eta askok aldaketa hori

beharrezkotzat jo.

IKTek benetako eraldakuntza suposa dezan, gauza asko aldatu beharko lirateke. Aldatu

beharreko gauza asko irakasleen euren eskuetan dago, euren papera birplanteatu

beharko lukete, baita euren ardurak ere eskolan. Baina beste gauza askoren aurrean ezin

dute ezer egin, administrazioaren eta gizartearen esku baitago erabakiak hartzea.

Page 5: eskola eta ikt-ak

Lehen esan bezala, egungo eskolaren egitura pedagogikoa ez da egokiena ITKak

sartzeko, hori dela eta, Robert McClintock-k zazpi axioma proposatu zituen ITKen

erabilpenaren arabera:

1. teknologiaren azpiegitura egokia

2. Ikaskuntza irakaskuntza prozesuan medio berrien erabilpena

3. gestioaren ikuspegi konstruktibista

4. ikaslearen parte hartzea bere hezkuntza jasotzerakoan.

5. ikaskuntzaren emaitzak aurreikusteko ezintasuna

6. irakasleen arteko interakzioa kontzeptuaren aplikazioan

7. zalantzan jarri behar da zentzu pedagogiko arrunta

4-Teknologia hezitzailea teknologiaren munduan

-Teknologia hitzaren eta horren esanahiaren inguruan ikuspuntu desberdinak daude, horien

artean honako hauek daude:

SIMON: Gizakiak naturarekiko duen kontrola ziurtatzeko diseinatutako

diziplina arrazionala da.

SEATLER: Jakintza zientifikoak erabilitako edozein arte praktiko da.

SCIENCE EDUCATIONAL STANDARDS: Teknologia gizakiaren arazoak

konpontzeko esfortzu moduan ulertzen dute.

4.1.- Teknologiaren lau figurak

Teknologia artefaktualak: Dimentsio objetualak identifikatu dezakeen unitatea

proportzionatzen dien teknologiak dira. Osagarri materialez osatuta daude, espazio

jakin bat okupatzen dute eta beraiek ariketak gauzatzeko gizakien eragileetatik

nolabaiteko askatasuna dute.

Teknologia antolatzaileak: Uki daitezkeenez ezin ditugu inolako objektuekin

identifikatu. Denbora materializatuan zentratutako keinuen sekuentziazio teknikak dira

eta hauek gizakiei arauak jartzen dizkiete.

Teknologia sinbolikoak: Erritualekin, sinboloekin, errepresentazio

geometrikoekin… identifikatzen da.

Bioteknologiak: Bizitza biologikoan produktu bat aukeratzea eta bere

existentzia bermatzea da honen zeregin nagusiena.

Page 6: eskola eta ikt-ak

4.2.- Teknologia hezitzailea

Teknologia hezitzailea Estatu Batuetan XX.mendean sortutako kontzeptua da. Kontzeptu honen

inguruan daukagun lehenengo erreferentzia ez da hezkuntzaren arlokoa baizik eta bigarren gerra

mundialean militarrentzat sortutako ziklo edo kurtso batekoa.

Kontzeptu honen esanahia oso zabala da hori dela eta zehaztasuna ezinbestekoa da horregatik

“Association for Educational Communication and Tecnology”ak hamasei esaldiz osatutako

definizio bat egin zuen. Hona hemen definizio hori osatzen duten esaldi horietako batzuk:

Asoziazio eta komunikazio profesional bat du.

Formaziorako eta akreditaziorako orientazioak dauzka.

Testuinguru sozialen eragina du.

Teknologia hezitzailearen kontzeptuaren inguruan Davisen ustez honek ez du zertan

hezitzaileek beraien helburuak lortzeko modua izan behar. Hori dela hiru motatako teknologia

hezitzaile bereiz zituen:

Irakaskuntzari ematen zaizkion laguntzei garrantzia ematen dien euskarri

fisikoenganako hurbilketa da.

Ikaskuntzari ematen zaizkion laguntzei garrantzia ematen dien euskarri

logikoarenganako hurbilketa da.

Aurreko bien arteko nahasketa da izan ere bere ustez garapen sistematikoa ez da

hobetzeko modu bakarra eta ez hori bakarrik ikaskuntzan ematen diren prozesuen alde

egiten du.

4.3.-Teknologia hezitzaileari egindako ekarpenak

Teknologia hezitzailea aparatologia moduan

Ikuspuntu honen arabera material edo aparatu teknologiko anitzak ezinbestekoak dira

hezkuntza formalean ikasleak autonomia intelektuala lortzeko eta bizi den mundua

ulertzeko beste gauzen artean.

Teknologia hezitzailea irakaskuntzaren zientzia moduan.

Ikuspuntu honen arabera ordea, irakatsi behar dugun horren arabera planifikazio bat

burutzeari ematen dio garrantzia. Horretaz gain, irkasteko erabiliko dugun materialak

eta baita ikasleak eduki edo ikasgai hau ikasteko pasako duen denborak eragina duela

aipatzen du beraz kontuan hartu beharreko bi faktore dira. Bukatzeko, irakaskuntza

ikaskuntza prozesu honetan ikaslearen prozesua ikusteko ebaluazioa ezinbestekoa dela

dio.

Page 7: eskola eta ikt-ak

4.4.-Teknologia hezitzailea IKTri gainjartzea

Teknologia hezitzailea Ikt ri gainjartzen badiogu honako ondorio hauek ekar ditzazke:

Ikuspuntu historikoa faltatzea

Kontextu falta

Antsietate teknologikoa

Etengabeko porrota

Erredukzionismoa

BALIABIDE ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIKOEN HEZKUNTZA

ANTOLAKETA

1. SARRERA:

IKTek hezkuntzan aldaketa bat eragingo dute eta bere bidez hezkuntzaren berrikuntzak

onarpena lortu eta gauzatzeko posibilitateak sortuko ditu.

Ikasgela bakoitzeko irakasle bat jartzen zuen modelo tradizionalaren aldaketak

kolaboratiboki lan egiten duten irakasle talde konplexuagoak sortu ditu. Antolaketa

modu berri horiek irakasleen prestakuntza handiagoa eskatzen du eta beraz baita

aldaketak ere hasierako formazioan eta etangabeko formazioan.

Hezkuntza zentruak etengabe ikasten ari diren organizazioak izan behar dute, aldaketa

teknologikoetara moldatu eta aldaketa horiek dakartzaten onurak aprobetxatzeko gai

izan behar dute.

IKTek aldaketak eragingo dituzte motodologietan, errekurtso didaktikoetan eta

espazioaren eta denboraren banaketan.

2. IKT-EN ANTOLAKUNTZA MODELOAK HEZKUNTZAN:

Hiru dira antolakuntza modeloak: burokratikoa, sistema soziala eta komunitatea.

Lau osagai dira ikastetxeen gestioan garrantzia dutenak:

- Antolakuntza konpetentziak.

- Ikastetxearen barne kudeaketa.

Page 8: eskola eta ikt-ak

- Aministrazioekiko harreman bertikalak.

- Hezkuntzaren kudeaketarako harreman horizontalak (gurasoak, erakundeak,

komunitatea eta beste ikastetxeak).

Antolakuntzarako talde horiek etengabe prestatzen dira emaitza hobeak lortzeko,

etengabe ikasten ari ikaskuntza komunerako.

House-k hiru prespektiba zehaztu zituen hezkuntzaren aldaketaren inguruan:

2.1 Adopzio teknologikoaren modeloa.

Modelo hau azpiegitura teknologikoen, errekurtsoen antolaketaren eta irakasleen

konpetentzien ingurukoa da.

IKT en zeregin nagusia ingormazio transmisioaren hobekuntza bultzatzea eta ikasleari

aplikazio multimedia egokiak erabiltzen irakastea da. IKTak irakaslearen lanaren

osagarri bezala erabiltzen dira.

Irakaslearen rolaren barruan hezteko objektu digitalak sortzea sartzen da.

2.2. Integrazio Catalitikoaren modeloa:

Ikasleek egin beharreko lanak azterketara eta sortutako problemen ebazpenetara

bideratzen dira.

Antolakuntza taldeak estrategiak garbi azalduz gero irakasleak motibatuagoak sentituko

dira azpiegituren kudeaketan eta hezkuntzan. Irakasleak aldaketara bultzatuko ditu

kompromezu estrategikoak eta teknologiak berrikuntzarako ezinbestekoak direla eta

hezkuntzaren kalitatea hobetzen dutela konturatzeak.

2.3. IKTen zeregina hezkuntza komunitateen sorreran:

Zuzendaritza talde guztiek IKT en erabilera planifikatu beharra dute. Ikastetxe guztiek

Integrazio Proiektu bat prestatu beharko lukete IKT en inguruan ondorengo puntuak

jasoz:

- IKTak hezkuntzarako errekurtso bezala.

- IKTak komunitateko partaide ezberdinen arteko komunikaziorako baliabide

bezala.

Page 9: eskola eta ikt-ak

- IKTak ikastetxearen antolakuntza, kudeaketa eta administraziorako baliabide

bezala.

Ikastetxe berritzaileek garbi dute komunitateko partaide guztiek aldaketarekiko

konpromezu bat izan behar dutela. Ikastetxearen kudeaketarako taldetan biltzen diren

ikastetxeek kudeaketa pertsona bakar batek egiten duen ikastetxeek baino pausu gehiago

emago dituzte berrikuntza didaktikoan. Horixe da OA, beraien gaitasunak handitu eta

emaitza hobeak lortzeko helburuarekin batera lan egiten duen talde bat. Taldean lan

eginez (aprendizaje organizacional) kideek konpetentzia berriak lortzen dituzte:

- Konfiantza eta kilma kolaboratiboa.

- Iniziatiba eta arriskuak hartzea.

- Lan konpartitua eta kontrolatua.

- Garapen profesionala.

Taldean lan egite horrek hainbat onura dakartza irakasle batentzat:

- Modu progresiboan eta erabakiak hartzen dituzte, hezkuntzaren kudeaketa

demokratizatzen da eta praktika pedagogikoen despribatizazioa lortzen da.

- Elkarrekin babes emozionala, autoestima, kolaborazio intelektuala eta

motibazio pertsonala.

- Ezagutzen transmisioaren bidez eraginkortasun pedagogikoa handitu.

- Haurrak hezitzearen ardura areagotu eta irakaslea bera garatu egiten da

profesionalki.

2.5. Ezagutzaren kudeaketa ikaskuntza gizarte batean.

Memoria organizatiboa ikastetxearen identitatearen modukoa da, dokumentuetan

materializatzen da, ekintza prozesuak, harreman sozialen kudeaketa estiloa,

ikastetxearen banaketa espaziala eta errakurtso didaktikoak, bertakok bizitako

esperientziak eta iritzi konpartituak biltzen dira bertan.

Page 10: eskola eta ikt-ak

IKTek bitarteko teknikoak eskaintzen dizkigute beste ikastetxeekin edo hezkuntzako

profesionalekin harremanetan jartzkeo.

3. HEZKUNTZARAKO ESPAZIOAREN BANAKETA IKT-en FORMAZIORAKO:

3.1. Teknologia gela: funtzioa, estruktura eta antolaketa:

IKTek ikasleen ikasteko eran eta irakasleen jardunean eragina izan dezakete. IKTak

currikulumean sartu diteun irakaslearen metodologia aldatu egingo da ikasleen jarreren

aldaketa eraginda.

Ikastetxe batuzetan teknologia gelak sartu dira. Ikastetxe gehienetan gertatu dena da

hau. Gaur egungo teknologia gela batek internetera koneksioa izan behar du

inbestigaziorako, baina horrez gain honako ezaugarri hauek izan beharko ditu: on-line

errekurtsoetara sarbidea, irakasleak irakastea ahalbidetzen duten aparailu teknologikoak,

ikasle bakoitzaren ikaste estilora molda daitezkeen aparailu teknolgikoak, curriculum

indibidualizatuetara sarbidea, arloak elkarrekin lotzea ahalbidetzen duen teknologia,

erraz mugitu daitezkeen altzariak, irudien proiekziorako sistemak eta sareko

errekurtsoetara sarbide indibiduala eta ikastetxe hauetatik errekurtso hauek erabili ahal

izatea.

3.2. Errekurtso zentruak: funtzioa, estruktura eta antolaketa.

Lehengo liburutegiak zaharkituak geratu dira eta gaur egungoek garai berrietara

egokitzeko zerbait gehiago eskaini behar dute (CRAI).

Gaur egun, irakasleen eta liburutegietako langileen artean koordinazioa izan behar da

informazioa eta errakurtsoak modu egokienean konpartitu ahal izateko, teknologia

testuinguru batean.

4. IKT- en HEZKUNTZARAKO ANTOLAKETARAKO GIZA ERREKURTSOAK:

4.1. Zuzendaritza taldeak: IKT en antolaketan funtsezkoak dira.

4.2. IKT koordinatzailea:

Beran egin beharko du IKT ei lotutako urteko lan programa, programazio orokorrari

gehituko zaiona. Honako zereginak ditu: IKT en integraziorako zuzendaritzari

proposamenak egin, ekintzak koordinatu, baliabideak kudeatu, erreminta berriei

Page 11: eskola eta ikt-ak

buruzko informazioa eman irakasleei, curriculumean IKTen integraziorako irakasleei

babesa eman, IKT ei lotutako ekintzak bultzatu eta dinamizatu eta zuzendaritzan ematen

dion beste edozein zeregin.

4.3. Informatika teknikaria:

Biek koordinatuak egon behar dute. Bere zereginak: sistema informatikoen atimistrazio

eta matenurako lan guztiak egin, bailiabide teknologikoetan egindako aldaketen berri

eman, baliabideen segurtasunaz arduratu, material didaktiko multimedien sorketan

irakasleei lagundu, ikastetxeko adiminstrazio lanetarako aplikazioak erraztu, ikastetxeko

web-gunea kudeatu eta zuzendaritzak emandako edozein zeregin.