resumen ikt
DESCRIPTION
Resumen IKTTRANSCRIPT
DOINU TALDEA
1. Konpetentzia digitala. Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu?
2. Lankidetza ikaskuntza. Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzke lankidetza moduan ikasteko?
3. Gela eta IKTak: Praktika onak. Nola diseinatu ditzakegu ikaskuntza-irakaskuntza prozesu berritzaileak
IKTen laguntzarekin?
AURKIBIDEA:
1. KONPETENTZIA DIGITALA. LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKOA BEHAR DUGU?............................................................................................................................ 3
1.1.- ORDENAGAILUAK EMOZIOAK PROBOKATZEN DITUZTE (GROS 2010):..................................................3
Teknofobiatik teknofiliara..................................................................................................................................... 3
Irakasleen jarrera................................................................................................................................................ 3
Lanbidea baino haratago: pertsona..................................................................................................................... 4
1.2.- ORDENAGAILUEKIN HOBETO IKASTEN AL DA? ERANTZUN ZAILA EDO DESEGOKIA (GROS)........................................5
Baliabideen eragina irakaskuntzan..................................................................................................................... 5
Baliabidearen berezitasunak............................................................................................................................... 6
Eskolan ordenagailuak erabiltzeari buruzko ikerketak........................................................................................6
Ikasteko geratzen dena....................................................................................................................................... 7
1.3.- KONPETENTZIA DIGITALA ETA INFORMAZIONALA ESKOLAN (AREA).........................................................................8
1.4.- NATIBO DIGITALAK ETA INMIGRANTE DIGITALAK (PRENSKY)..................................................................................9
1.5.- ORDENAGAILUA ERABILTZEKO AKREDITAZIO EUROPEARRA (EDCL, 2010)..........................................................10
2. LANKIDETZA IKASKUNTZA. ZE TRESNA TEKNOLOGIKOEK LAGUNDU EGITEN GAITUZKE LANKIDETZA MODUAN IKASTEKO?............................................................................................................................................. 10
2.1.- TEKNOLOGIA ETA IKASKUNTZA PENTSAMENDU ESKOLAN (WILLIANS ET AL, 2000)........................10
2.2.- IKASKUNTZA KOLABORATZAILEA ETA IKT-AK (RUBIA ET AL, 2009).....................................................12
2.3.- ZER DA WEB 2.0 (EDUCOTECA)................................................................................................................14
2.3.1.- WEB 1.0 VS WEB 2.0 – WEB 2.0 (NOT IN WORKS- BIDEOA):...........................................................16
2.3.2.- ZER DA WEB 2.0? (AREA, 2010):.........................................................................................................16
2.4.- WEB 2.0 ETA ESKOLA (EDUCOSTUR):......................................................................................................16
2.5.- METODOLOGIAK, METODOAK ETA TEKNIKAK:.......................................................................................17
3. GELA ETA IKTAK: PRAKTIKA ONAK. NOLA DISEINATU DITZAKEGU IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKTEN LAGUNTZAREKIN?......................................................................................18
3.1.- LEKU BERDINAK:......................................................................................................................................... 18
3.2.- PRAKTIKA ONA DEFINITZEN DUTEN EZAUGARRI BATZUK:...................................................................18
3.3.- DEKRETUA: GAITASUNAK:......................................................................................................................... 18
1. Konpetentzia digitala. Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu?
1.1.- ORDENAGAILUAK EMOZIOAK PROBOKATZEN DITUZTE (GROS 2010):
Ordenagailuek emozio ezberdinak probokatzen dituzte, horietako batzuk muturrekoak dira.
Teknofobiatik teknofiliara.Makinen edo teknologiaren erabileraren gorrotoa edo gauza guztietarako teknologia
erabiltzea muturreko emozioak dira. . Emozio hauek teknofobia eta teknofilia dira.
Lehenengoa, normalean bide edo tresna berri bat eransten denean agertzen da, badaude
aldaketei ohituta ez dauden pertsonak eta honek antsietatea sortarazten die.
Bigarrengoa, teknofobia, guztiz kontrakoa da. Badaude teknologia giza eboluzio bezala
kontsideratzen duten pertsonak, beti azkeneko teknologia berriekin daudenak eta
hezkuntzaren arazoen salbazioa bezala ikusten dutenak.
Fobia hauen arrazoiak ezberdinak izan daitezke baina ezjakintasuna, ziurtasunik eza,
esperientzia falta, aldaketei aurre egitea, autoestimua, antsietatea.. ohikoak dira. Irakaslea
horrelakoa izanez gero, ikasleek jasoko dutena negatiboa izango da ere.
Irakasleen jarrera. Irakasle gehienek jarrera negatiboa dute ordenagailuak geletan erabiltzearekiko. Honen
arrazoiak hurrengoak dira: irakasleen aldaketari erresistentzia, ordenagailuak irakaskuntza
prozesuan ez dutela lagunduko pentsatzeak, denbora falta, ordenagailu erabilpenaren eta
programen ez-ezagutza, esperientzia falta... Hau guztia segurtasun falta, antsietatea eta
frustrazioa sortzen die eta honen ondorioz ez dute ordenagailuak erabili nahi.
Gaiari buruz ikerketa ezberdinak egin eta gero konturatu gara irakasleen jarrera
ordenagailuekiko positiboagoa zela ikastetxearen eta gelaren sostengua zutenean.
Irakasleen jarrerari buruzko ikerketen ondorioak jaso eta gero, analisi zehatzago bat egingo
dugu gai bakoitzarekiko:
Aldaketari erresistentzia: Irakasleek ez daude aldaketen aurka baina pertsona
gehienentzako bezala, zaila da bat-batean aldaketa bat gertatzea. Asko dira aldatu behar
diren gauzak aldaketa ohargarria izateko. Beharbada, aldaketa horiek aurrera eramateko
baliabide falta da benetako arazoa.
Prestakuntzaren urritasuna: Ordenagailuak eta programak erabiltzea geroz eta errazago
direla esaten da baina hori ez da guztiz egia. Programak geroz eta ekintza gehiago egitea
ahalbidetzen dute, aplikazioak egunero handitzen dira, baita informazio eta
komunikaziorako programak ere... teknika geroz eta zailagoa egiten da eta aurre-
ezagutzak beharrezkoak dira berrikuntza guzti hauek erabili ahal izateko. Badirudi
irakasleek informatikarekiko irakaskuntza teknikoagoa jaso dutela pedagogikoa baino,
beharrezkoa da praktikatik irakasleak formatzea.
Autoestimua eta frustrazio maila: Ikasle eta irakasleen arteko belaunaldi aldaketa
garrantzitsua dago eta gai honekin bistakoa da. Irakasleentzat ez da erraza ariketa bat
hastea non ikasleek gainditu dakizukeen. Gainera askotan teknologiek huts egiten dute eta
irakasleek hauek konpontzen saiatu behar dira, inprobisatu behar dute eta gehienetan ez
dute lortzen. Honek zenbait pertsonenei frustrazio handia sortzen die.
Ordenagailua irakaslearen ordezkari bezala: Garbi dago ordenagailua baliabide egokia
dela irakaskuntza prozesurako baino irakasleak ordezkatuko dituztelari buruz hitz egiteak
gehiegizkoa da, hori gertatuko balitz eskolak desagertuko lirateke eta ezinezkoa da.
Eskolak ordenagailuz beteta egongo direla ikasleek etxean ordenagailuarekin ikasiko
dutela baino pentsatzeak errealistagoa da.
Batzuetan badirudi ordenagailuak erabiltzeak isolamendua ekartzen duela eta ez da zertan
horrela izan behar.
Ordenagailuak irakaskuntza prozesuan laguntzen dutela nabaritasun gabezia: Eskolak ez
dituzte ordenagailuak zuzentasunez erabiliko ikertzaileek esaten dutelako, garapenerako
prozesu baten barruko parte bat izanez gero baizik.
Lanbidea baino haratago: pertsonaEgin behar garen galdera ez da soilik ordenagailuak zer eskaintzen digun; zer egiten duen
gurekin, gure erlazioetan eta pentsatzeko eran baizik. Informazionalizaturiko gizarteak
sozializazioan, komunikazioan eta bakoitzeko identitatean aldaketa handiak ezartzen ditu.
Jarraian gizarteko alderi ezberdinetan duen eraginak aztertuko dira:
Emakumeak: Bitxia da jakitea informatikaren hasieran programatzaileak emakumeak zirela.
Urteak pasa ahala gizonezko gauza izatera pasa zen eta balore gehiago hartzen joan zen.
Azken urte hauetan ezberdintasuna ordenagailuen erabilpenarekiko ez da hain
adierazgarria. Lan esparruan nabaria da ezberdintasuna, emakumeek ordenagailuetan
datuak sartzeko eta antzeko lanetan moldatzen dira gehiago, gizonek aspektu teknikoetan
eta mantenimendua aritzen diren bitartean. Sexuen arteko ezberdintasuna geroz eta
txikiagoa da nahiz eta alor batzuetan nabaria izan, batez ere jokoetan. Joko asko
gizonentzako daude zuzenduta (gameboy) edo gizonek paper menperatzailea dute,
agresiboa... Kontutan hartzen badugu jokoek ikaskuntza inplikatzen dutela eta gizonek
baldin badira gehiago jolasten dutenak, etorkizun batean ohituagoak egongo dira bere
erabilpenera.
Belaunaldi berriak: Haurrak teknologiak erabiltzeari ohituta daude, ez dute ikaskuntza
inplizitu bat behar. Gurasoek honen berri dira, badakite informatika beharrezkoa izango
dela bere semeen etorkizunerako, lana aurkitzeko aukera gehiago izango dutela. Gurasoek
bere semeen formazio informatikoaren aurrean jarrera positiboa dute. Guraso gehienek
gaiari buruzko ezagutzarik ez dutela da arazoa, ez dakite zertan hari diren bere seme-
alabek, erabiltzen duten programei buruz, aritzen diren jokoetan...
Ezberdintasun sozialak: Gure bizimodura hain ohituta gaude leku guztietan gauza bera
egiten dutela dirudiela, baina ez da horrela. Urte askotan zehar irakurketa eta idazketarekin
gertatu den bezala, teknologia berriak menperatzen dituztenak biztanleriaren zati
kulturadunaren partaide izango dira.
Ezberdintasun sozialak jarraituko direla dirudi. Arazoa zaila da, teknologiak izateak ez da
nahikoa, kultura eta hezkuntza gabeziaren falta hauek barneratu ahal izateko.
1.2.- ORDENAGAILUEKIN HOBETO IKASTEN AL DA? ERANTZUN ZAILA EDO DESEGOKIA (GROS)
Kapitulu honetan hezkuntzan teknologien benetako erabilpenari buruz hitz egingo da, ea
benetan hauekin hobeto eta gehiago ikasten den eta eskolan ematen zaien erabilpen erei
buruz. Teknologia berriak agertzen diren bakoitzean antzeko galderak sortzen dira;
Irakaskuntzan hobekuntzak ezartzen al ditu? Hobeto ikasten al da?... Ez dira
ordenagailuak erabiltzen soilik ikasi behar baizik eta jakin behar da irakaskuntza hobe
batentzako balio diren edo ez.
Baliabideen eragina irakaskuntzan.
Teknologia berriek hain habiadura azkarrean eboluzionatu dute ez dugula denborarik izan
emaitzei buruzko erabateko ikerketei ailegatzeko. Horregatik anitzak dira gaiari buruz
dauden iritziak:
- Baliabideak ikaskuntza prozesuan eragin positiboa dutela pentsatzen dutenak daude.
Honekin ikasleek bere irakaskuntza prozesuaren jabe izan daitezke, gai dira irakaskuntza
gaiak aukeratzeko, denbora maneiatzeko eta gainontzeko ikasleekin elkarlanean aritzeko.
Metodoa da baliabideen ezaugarriei ezartzen dena eta baliabidea da ikaskuntza prozesuan
eragina duena.
Baliabide informatikoa helburu pedagogikoak lortzen ditu, hala nola, irakaskuntza kalitatea
hobetzea, ikasle kopuru gehiago eskolara joan ahal izatea, elementu kurrikular gehiagoren
garapena...
- Baliabideak (ordenagailuak barneratuz) ikaskuntza prozesuan eraginik ez dutela
pentsatzen dutenak daude. Metodoak du eragina, ez baliabideak, hauek informazioa
transmititzeko garraiatzaileak baino ez dira. Benetan garrantzia duena edukia eta
irakaskuntza estrategiak dira, hauek zuzenean irakaskuntza prozesuan eragina dute.
Baliabide bat edo beste erabiltzea ez du eraginik irakaskuntza prozesuan.
- Azkenik, neutroa den egoera, baliabideak irakaskuntzan eragina izan dezakeela
pentsatzen dutenak. Eragin honek baliabideen ezaugarrien araberakoa da, ez da
baliabidea irakaskuntza gidatzen duena, beharbada baliabideen zenbait ezaugarri
irakaskuntza prozesuan izan dezakete eragina. Baliabidea ez du irakaskuntza prozesuan
zuzenean eragiten baina baliabidearen funtzio anitzak ezaguerak barneratzeko era
ezberdinak eskaintzen digu, multifuntzioak.
Baliabidearen berezitasunak.
Hasiera batean zenbait irudi edo programen erabilpenerako azalpenak eta giak
beharrezkoak ziren, denborarekin trebetasun hori hartzen dugu eta ez ditugu horiek behar.
Hau baliabideen berezitasun bat da, jarraian eragin handikoak aipatuko ditugu:
Baliabide informatikoa nazio sinboliko ezberdinak integratzen ditu: Informazio testualaren,
musika, soinua, bideoa, argazkia etab. konbinaketa pantaila bakar batean egin daiteke
baina oraindik ez dira horren eraginkortasunaren ezta erabiltzailearen gaitasuna hori guztia
deskodetzeko ere ondoriorik atera.
Baliabide informatikoa dinamikoa da: Soilik teknologia honek prozesu aldakorrak,
simulazioa eta ingurune birtualak pantailan erakusteko gai da.
Baliabide informatikoa elkarreragilea da: Teknologiak elkar eraginkortasun maila altua
ahalbidetzen du, momentuko erantzun ahalmen handiagoa duen baliabidea ordenagailua
da. Geroz eta ezaugarri gehiago izan handiagoa izango da baliabideak duen
eraginkortasun maila.
Eskolan ordenagailuak erabiltzeari buruzko ikerketak.
Historian zehar ikerketa ugari egin dira ordenagailu eta ikaskuntzari buruz, eremu
teknologikoko ikaskuntzari buruz. Arazoa informazio guzti horri zentzua ematea da.
Ikerketen eboluzioa ikaskuntzari buruz garatu eta erabili diren teoria ezberdinekin daude
erlazionaturik. Teoria horiek garrantzia izan dute kronologikoki alor hauetan: irakaskuntza
ondorioetan, EAO programen efikazia, software diseinatzeko modeloak, integrazio
kurrikularra eta aldaketa soziokulturalak.
Jarraian, irakaskuntzan teknologia erabiltzearen ikerketen klasifikazio bat egiten da,
ikerketa sei objektu ezberdin daude: ikerketa teorikoak, enpirikoak, interpretaziozkoa,
postberrikoak, garapena araberakoak eta programa, produktu edo baliabide baten
eboluzioan oinarrituak.
Ikerketan bost metodologia ezberdin erabili dira ikerketetarako: kuantitatiboa, kualitatiboa,
teoria, teoria kritikoa eta literaturaren azterketa.
Ikerketa gaiei dagokionez, Clark Sugruek lau planteatzen ditu: jokabidekoak, kognitiboak,
jarrerazkoak, eta ekonomikoak.
Oso zaila denez teoria guzti hauen klasifikazio bat egitea, autoreak beste klasifikazio bat
egiten du:
- Makro-ikaskuntzak: heziketa maila ezberdinetan informatikaren irisgarritasunaren eta
erabilpenean zentratzen diren ikerketak. Ikerketa mota honek hezkuntza sistema
ezberdinen egoeraren ikuspegi orokorrago bat izatea ahalbidetzen gaitu, baita ikasleen
itxaropenak eta abar.
- Mikro-ikaskuntzak: erabiliko diren produktuen analisian, ikaskuntza prozesuetako
inplikazioak eta eskola edo gelaren analisia egin eta gero integrazio kurrikularrean
zentratzen diren ikerketak. Honen barruan beste ikerkuntza lerro daude:
1.- Produktuan zentraturiko ikerketak: bertan diseinatutako programa baten
eraginkortasuna ikasten da. Bere kalitate teknikoa eta pedagogikoa baloratzean datza. Ez
dira mota honetako ikerketa asko egiten.
2.- Erabiltzailean zentraturiko ikerketak: erabiltzaile batengan produktu edo baliabide batek
duen eragina ikertzean datza, bere eraginkortasuna neurtu ahal izateko. Hauek
zalantzazkoak dira, kontu handiz egin behar dira zeren normalean, berriagoa den
baliabidea dirudi momentu horretan egokiena. Ez dira ondorio asko atera baina badirudi
baliabideek abilidade kognitiboak estimulatzeko zenbait eragina duela.
3.- Testuinguruan zentraturiko ikerketak: Baliabideen erabilpena sistematikoa egin eta
gero, egoera horretan sortu diren ondorioen analisian datza.
Ikasteko geratzen dena.
Ikusi dugun guzti honen gain, gauza asko daude oraindik ikertzeko edo zehaztu gabe
daudenak, hala nola; baliabideen integrazio kurrikularrarekin erlazionaturiko arazoak, arazo
sozialak, ikaskuntza interaktiboko produkzio sistemarekin erlazionaturiko arazoak, arazo
kognitiboak, irakaskuntza presentziala eta ez presentzialarekin erlazionaturiko arazoak...
1.3.- KONPETENTZIA DIGITALA ETA INFORMAZIONALA ESKOLAN (AREA)
XXI mendeko gizarteko gazteak tresna elektronikoz eta informazioz inguraturik daude eta
horiek beren belaunaldiaren elementu garrantzitsuak izan ez ezik, horien ikono bihurtu dira.
Hori dela eta, berebiziko garrantzia eman diote adituek IKTak hezkuntzan barneratzeari.
Horretarako arlo desberdinetan hezi beharko dituzte ikasleak:
a) Instrumentala: softwarearen, hardwarearen eta interneten maneiua izatea. Horri esker,
besteak beste, testu audiobisualak (blogak, web orrialdeak, aurkezpenak…) ekoizten
jakitea.
b) Kognitiboa: era adimentsuan, informazioa helburu jakin baten arabera bilatu, aurkitu,
aukeratu eta analizatzen jakitea eta ondoren hau berreraiki, trukatu eta zabaltzea.
c) Axiologikoa: informazioaren erabilpen kritikorako eta komunikazioaren eta
informazioaren erabilpen etikorako gaitasunak lortzea.
d) Sozioaktitudinala: teknologiaren aurrean jarrera arrazionalak garatzea (ez teknofobia
ezta teknofilia ere).
IKTak direla eta, erronka batzuk sortu dira hezkuntza munduan:
1) Ikasleak gaininformatuak daude: informazioz inguraturik daude, baino hau ez beti
erabilgarria. Beraz, informazio erabilgarria bereizten eta jakiturian bihurtzen erakutsi behar
zaie.
2) Irakasleak informazio-iturri bakarra ez dela onartu behar du, interneti esker ikasleek
segituan kontrastatu baitezakete klaseko informazioa eta hori da lehenengo pausoa hori
gezurtatzeko. Gaur egungo gazteak IKTekin bizi eta jaio izan dira, beraz normala da
irakasleek baino hobeto erabiltzen jakitea. Horregatik, ikasleek informazio landuaren
transmisore baino, klasearen antolatzaile eta gainbegirale bat izan behar du.
Horretarako, denbora asko pasa beharko du klaseko helburuak pentsatzen, edukiak
prestatzen, proiektuak eta ariketak (non landuko diren gai kurrikularrak zehaztu beharko
diren) proposatzen eta, geroago, hauek zuzentzen, plangintza zehatz eta inprobisazio
gabea garrantzitsua baita metodo tradizionalaren erabileran ez erortzeko. Berebiziko
garrantzia izango du ikasleei egoera problematikoak konpontzen erakustea eta,
horretarako, erabilgarriak izan daitezke WebQuestak.
3) Ikasleen egoera soziokultural eta ekonomikoa dela eta, ume guztiek ez dute hartu-eman
bera izango IKTekin, beraz irakasleak era konstruktibista eta malgu batean jokatu beharko
du ikasle eta ikastalde guztien eskaera eta behar desberdinei era pertsonalizatuan
atentzioa emateko.
4) IKTek oso era erraz eta eraginkorrean lagundu dezakete eskola berdin edo
desberdinetako ikasleen eta irakasleen artean informazioa bidali edota trukatzea, horrela
elkarren artean lagunduz lan eginez. Beraz, berebiziko garrantzia izango du horiek
eskolaren kudeaketan barnera daitezela, adibidez, eskola-posta elektronikoen sorrerarekin
eta baita plataforma birtualen sorrerarekin.
1.4.- NATIBO DIGITALAK ETA INMIGRANTE DIGITALAK (PRENSKY)
Gaur egungo ikasleak aurrekoekin alderaturik izugarri aldatu dira, batez ere
pentsamenduan, teknologiaren hazkuntza dela eta. Teknologia horietaz inguraturik jaio
direnei Natibo Digitalak esaten zaie eta horiek ez direnei, aldiz, Immigrante Digitalak. Hala
izanik, hezkuntza-munduaren arazo larrienetariko bat da irakasleak Immigranteak direla eta
ikasleak Natiboak. Hori dela eta, ohitura desberdinak dituzte, ‘‘hizkuntza desberdinak hitz
egiten dituzte’’: natiboek nahiago dute sarean lan egitea, informazioa azkar jasotzea,
proiektu desberdinak batera eramatea, pazientzia gutxi dute irakurketan (nahiago dute
aurkezpen edo bideo bat)… immigranteak, aldiz, nahiago dute informazioa motel ematea,
lan bakoitza indibidualki egitea, liburua nahiago dute…
Immigranteek uste dute Natiboen eran ezin dela ikasi, beraiek ez baitutelako hala ikasi.
Hala izanik, beraiekin erabili zituzten metodoak erabili nahi dituzte beren ikasleekin.
Horregatik arazo bat dago, metodologia horrekin natiboek uste dutela ez duela pena
merezi arreta jartzea. Gainera, errazagoa da ohitura berdinetan hazi daitezela aurrekoetara
buelta daitezen baino. Hori dela eta, bi alderdi aldatu behar dira hezkuntzan:
- Metodologia: ikasleen ‘‘hizkuntza’’ ikasi beharko da eta horretara egokitu: azkarrago joan,
proiektu desberdinak paraleloan landu…
- Edukiak: bi mota daude, aurrekoak (irakurmena, idazmena, pentsamendu logikoa,
aritmetika…) eta geroaldikoa (IKTei lotuta). Hauek egokitu beharko ditugu denbora
berrietara, ‘‘hizkuntza natibora’’. Horregatik, aurreko edukiak gaur egungo egoerara egokitu
beharko dira (pentsamendu logikoa beharrezkoa da, baina matematika euklidearra ez
horrenbeste).
Lehen asko konsideratzen zen ideia bat zen bideojokoen bitartez irakastea. Emaitza honak
eman zituen joko bat Giltza Ingelesa izan zen, ingeniaritzako ikasleekin erabilia tresnak
egiten irakasteko. Hala ere, denbora asko galdu zuten beren pentsamendua hori lortzeko
beharrezkoa zen ‘‘hizkuntza natibora’’ aldatzen.
Horregatik, erakargarriak ez diren baina beharrezkoak diren edukiak beste era batera
erakutsi beharko dira: matematikak erakustea baina gaur egungo egoerara egokiturik, gaur
egungo arazoak konpontzera bideraturik; geografia era erakargarriagoan irakastea
(haurrek beren telesail guztietako pertsonaien izenak gogoratzen badituzte, nazioen izenak
ere ikas ditzakete).
1.5.- ORDENAGAILUA ERABILTZEKO AKREDITAZIO EUROPEARRA (EDCL, 2010)
IKTn erabilpen egokirako beharrezkoa da ikasleek eta irakasleek honako gaitasunak izan
ditzatela:
- Oinarrizko kontzeptuak jakitea (zer den softwarea, hardware eta internet eta hauek nola
erabili era adimentsuan, legalean…).
- Ordenagailuaren eta fitxeroen kudeaketa (sistema operatiboa maneiatzea; dokumentuak
itsatsi, ezabatu, ebaki…; idazmahaiaren ikonoak erabiltzen jakitea…).
- Testuak prozesatzea (formatu desberdinetako dokumentuekin lan egitea eta hauek ere
formatu desberdinetan gordetzea, horietan grafikoak eta irudiak txertatzea, laguntzarako
aukerak erabiltzea…).
- Kalkulu-orriak egitea (formatu desberdinetan gordetzea, datuak mugitzea kaxetatik edota
ilara edo zutabeetatik, grafiko ulergarriak eratzea…).
- Datu-baseak egitea (kontzeptua ulertzea, taula bat osatzea horretan, informeak
prestatzea…).
- Aurkezpenak egitea (formatu desberdinetan gordetzea, diapositiben diseinu desberdinak
ezagutzea, grafikoak eta irudiak txertatzea…).
- Informatzea (internet ulertu, era seguruan erabiltzea, fitxategiak deskargatzea…).
- Komunikatzea (posta elektronikoa kudeatu eta antolatzea, zer den ulertzea…).
2. Lankidetza ikaskuntza. Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzke lankidetza moduan ikasteko?
2.1.- TEKNOLOGIA ETA IKASKUNTZA PENTSAMENDU ESKOLAN (WILLIANS ET AL, 2000)Irakasleek eta ikasleek teknologiak modernoak nahiz tradizionalak erabili ditzakete,
ikaskuntza- irakaskuntza prozesua garatu ahal izateko. Prozesu hau hainbat zatitan
banatzen da, non, irakasleak eta ikasleak parte hartu behar duten:
-Ikasleen aldetik ikerketa: Ikasleek ikerketa desberdinak egiten dituzte arazo
ezberdinen inguruan eta irakasleak arazoa planteatzen duten momentutik aurrera, ikasleek
galdera zerrenda bat planteatu behar dute arazo hori konpontzeko.
-Teknologia erreminta bezala: Teknologiaren erabilerak aurrera egin dezan, eskolako
irakasleek nahiz zuzendariak sustatu behar dute. Pentsamenduko eskolan teknologia
ugari erabiltzen da ikasleei laguntzeko adibidez: ikerketentzako, lanak errepasatzeko,
beren ondoriak komunikatzeko… Teknologia hauek, CD-ak, videoak, Internet… dira,
besteen artean.
Irakasleek eta ikasleek teknologia beraien arteko ekintza ezberdinak garatzeko erabiltzen
dituzte:
a) Ikasgelan arazo ezberdinak aurkezteko
b) Ikasleen irakaskuntza prozesurako errekurtso ezberdinen ekarpena egiteko
c) Gogoetarako, errebisiorako aukerarako
d) Irakasleak eta ikasleak ikasgelarekin nahiz etxeekin, komunitatearekin eta
munduarekin konektatzeko.
-Ikasgelan arazo larrienak argitaratu: Testu idatzi bat irakurtzerakoan eta honek
dakartzan egoerak ebazterako garaian, arazo asko sortzen zaizkie ikasleei, baina gaur
egun, teknologiei esker (bideoak, internet…) arazo hauek konpontzea errazagoa egiten
zaie, bideoari esker adibidez, azalpenak esplizituago eta ulerkorragoak izango direlako
ikasleentzat eta irudien bidez , ikasleek hobeto ulertuko baitute.
-Arazoak denen artean ebaztea: Arazoak ebaztea garrantzitsua da, baina taldean
egiteak bakoitzaren ideiak azalaraztea ahalbidetzen du eta horrela, ikasleentzat ikaskuntza
prozesu garrantzitsu batean bihurtzen da. Ikasleei taldean lan egitea oso garrantzitsua dela
erakusten die.
GOGOETARAKO, ERREBISIORAKO ETA ERRETROELIKADURARAKO AUKERA
Pentsamenduaren eskolan erabilitako teknologia ikaskuntzarako errekurtso garrantzitsua
da. Bertan erabiltzen den teknologia, ikasleek beren ideiak eta pentsamenduak
errebisatzeko eta berregituratzeko aukera ematen die. Irakasleek ere parte hartu ahalko
dute, ikasleei orientatuz eta beren pentsamendua estimulatuz.
Pentsamenduaren eskolako helbururik nabarmenena, ikaskuntza komunitate bat sortzea
da, non, partaideak beraien artean lan egiten duten eta ingurunearekin erlazioa duten.
Proiektu honekin, helduek ere ikasleekin bere esperientziak eta pentsamenduak konpartitu
ditzakete.
BIDEOKONFERENTZIA: Errealitatean gertatzen diren arazoak ere landu beharra daude
eta honetarako eta ikasleek ikasi dezaten, bideokonferentziak egin daitezke, beste
herrialdeetako ikasleekin, hauekin batera arazoaren soluzioa aurkitu dezaketelako.
GARAPEN PERTSONALA: Pentsamenduaren eskolan agertzen den proiektuan parte
hartzen duten irakasleek, orientatzaile bezala jokatzen dute teknologiak erabiltzerako
garaian; ikasgelan eztabaida eta ikerketa sartzeko,garapen pertsonala sustatzeko,
errekurtso didaktikoak lortzeko, ikasleen irakaskuntza prozesuaren inguruan informazioa
lortzeko eta hau erretroelikatzeko erabiltzen dute teknologia irakasleek.
2.2.- IKASKUNTZA KOLABORATZAILEA ETA IKT-AK (RUBIA ET AL, 2009)
Informazioaren eta komunikazioren teknologiak, ikastoletara eramateak, hainbat aldaketa
suposatuko ditu ikasgela barruan eta ondorio ezberdinak ekarriko ditu pedagogikoki.
IKT-ak ikasgeletara nola eramango diren edo eraman diren jakiteko, historian zehar
modelo pedagogikoei begiratu beharko genieke:
a) Irakaskuntza prozesuak: EAO (Enseñanza Aisistida por Ordenador) bezalako
programek
ariketa ezberdinak, gai bat plantatzeko galderak eta erantzunak planteatzen dituzte, ikaslea
ikasten ari dela ziurtatuz eta bere erritmora ikasten ahalbidetuz. Programa hauek ez dute
erantzun itxi bat soilik jasotzen, ikasleak duen ikaskuntzaren arabera, erantzuna
garatuagoa ere onartzen dute.
b) Taldeko lanen prozesuak: Prozesu hauek, ikasleen kopuruaren eta nahiaren arabera
garatuko dira. Nahi izanez gero, ikasleak lan sorta bat landuko du eta honen bidez,
ikaskuntza prozesu ezberdinak garauko dituzte taldean.
c) Elkarlaneko prozesuak: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak, elkarlana dagoen
ingurune
batean, ikasleen bakarkako nahiz taldeko trebetasunak garatzen lagunduko du.
ELKARLANEAN IKASI: Elkarlaneko ikaskuntzak zenbait baldintza bete behar ditu,
benetan elkarlaneko ikaskuntza izan dadin:
a. Bakarkako lana beharrezkoa taldeak aurrera egin dezan, lanak banatzerakoan.
b. Bakoitzaren ideiak eta iritziak konpartitzea eta denen arteko erabaki bat hartzea,
besteen lanak baloratuz eta errespetatuz.
c. Arduratsua izatea lanarekin eta taldea errespetatzea.
d. Trebetasun sozialak egoki erabiltzea, konfiantza bermatzeko.
e. Taldean eginiko prozesuak garatzea eta denen artean azkeneko erabakia hartzea.
Prozesu honen oinarrizko ezaugarriak, prozesu pedagogikoak oinarritzen delarik, puntu
zehatz batzuetan zentratzen da:
a) Euskarri psikologikoa: Hezkuntza joera, oinarritzen den CSCL psikologiak eginiko
ekarpenetan oinarritzen da. Lau ekarpen garrantzitsu daude:
- Garapen soziala
- Teoria konstruktibista
- Ikaskuntza jarriaren teoria
- Informazioaren prozesaketaren teoria
b) Hezkuntza ikuspegia: Psikologian egon diren ekarpen ezberdinek eta joera sozio
konstruktibista honek, ikaskuntzaren begirune ireki bat sortzea ahalbidetu du. Joera honen
ezaugarriak , hezkuntzaren garapen curricularrean oinarritzen da.
CSCL- ko erremintak pauso ezberdinak planteatzen dizkigu, gogoetan, bilaketan,
garapenen eta errekurtsoen inplementazioan oinarritzen direlarik:
1 Fasea: Testuinguruko analisia
2 Fasea: Metodologien aukeraketa
3 Fasea: Errekurtso teknologikoen aukeraketa
4 Fasea: Prozesuen planifikazioa
5 Fasea: Ebaluazio prozesuaren metodologiaren aukeraketa
6 Fasea: Garapena
7 Fasea: Inplementa
8 Fasea: Errebisioa
Elkarlanean aritzeko, teknika ezberdinak garatu dira eta hauek dira garrantzitsuenak:
a) Jigsaw: Elkarlaneko teknika honek, errespontsabilitate indibiduala sustatzen du
taldearen aurrean. Etapa ezberdinak daude:
- 1 Fasea: Gaiaren planteamenduan ikasgelan
- 2 Fasea: Taldeak lana banatzen du, tokatu zaionaren arabera
- 3 Fasea: Berregituraketa eta informea egitea
- 4 Fasea: Ebaluazioa
b) Mahai borobila / brainstorming: Gogoetarako teknika bat da, non joerak
jarraitzen du ebazpena lortu arte.
c) Piramidea: Elkarlaneko ebazpena proposatzen du, testuinguru berdina duten
taldekideen artean erabakita. Normalean, ebazpen zehatz bat ez duten arazoekin dator
bat. Hezkuntza helburu ezberdinak jarraitzen ditu: xedea lortzeko taldekideen arteko
laguntza beharrezkoa dela jakin araztea eta ikasleen arteko elkarrizketak sustatzea.
Egiteko prozesua, ikasle bakoitzean oinarritzen da eta honek garatzen duen lan eta soluzio
indibidualean. Ondore, ikasleak talde txikietan biltzen dira eta soluzio bat bilatzen dute;
ondoren, talde handiagoetan biltzen dira eta horrela jarraitu, klase guztiak soluzio bera
aurkitzen duen arte.
TEKNOLOGIAK
Teknologiak eginkizun ezberdinerako erabili daiteke eta modu egokian erabili behar dira.
Hemen dauzkagu nola erabili behar ditugun esaten diguten aholku batzuk:
- Erabilera sinplea eta eraginkorra izan behar du
- Materialen, edukien eta estrukturen berrerabileran lagundu behar dute.
- Pertsonen, taldeen kudeaketa ahalbidetu behar du.
- Materialak eta informazioa kudeatzen lagundu behar du.
- Ikaslearen ebaluazioan garatzerakoan lagundu behar du.
- Elkarlaneko produktuen sorkuntzan lagundu behar du.
- Prozesuaren ebaluazioan lagundu behar du.
- Tutoretzen prozesuan eta komunikazioan lagundu behar du.
- Erabakian hartzen eta sustatzen lagundu behar du.
- “Open Source” izatea gomendatzen da.
- Egonkorra izan behar du
- Faseak, etapak eta eginkizunak banandu behar ditu.
- Ez du hezkuntza prozesua behartu behar.
- Plataforma bakar batean Erreminten integratzean lagundu behar du.
2.3.- ZER DA WEB 2.0 (EDUCOTECA)
WEB 2.0 ETA ZERBITZU NAGUSIAK:
Pertsona askok desberdindu ez arren, Interneta eta Web-a ez da berdina: Internetaren
bidez web batean sar gaitezke, beraz, Interneta web-era sartzeko bidea da.
Web-a azken urteotan berritzen ari da erabiltzaileentzat hobeagoa izateko. Web-aren
berrikuntza hori nahiko berria da, 2006.urtean sortu zelarik.
Baina Web 2.0 teknologia berrien multzoa baino zerbait gehiago da: pertsonen artean
komunikatzeko idei eta modu ezberdin asko ditu. Beraz, web honen zerbitzuak eta
aplikazioak ere garrantzi handikoak dira, hala nola, Blogak, Bideoak elkarbanatzea...
Hala ere, Web honen inguruko eztabaida ere badago: askok ez diote web 2.0 deitu nahi
web 1.0n ere aplikazio asko zeudelako, horregatik, askok web 1.0 moldatuta deitzen diote.
Hauentzat, “web 2.0” web 1.0 baino moldatuagoa da, pertsonen arteko komunikazioak
hobetzeko aukerarekin. Horregatik ez dute ikusten desberdina dela, baizik eta moldatu
dela.
ZERBITZUAK ETA APLIKAZIOAK:
Web berri hau zerbitzu eta aplikazio asko eta asko eskaintzen dizkigu, hauetariko batzuk
hezkuntzan erabiltzen direlarik: blogak, wikiak... Lehen esan denarekin lotuz, baliabide
hauek aspalditik erabiltzen dira, baina orain berrikuntzak sartu dituzte.
BLOGA: hau da gaur egun gehien erabiltzen den zerbitzua: web-aren gune bat da,
sarrerak sartzea ahalbidetzen diguna. Gainera, egileari iruzkinak jartzeko aukera ematen
du. Sartutako sarrera hauek kronologikoki ordenatzen dira, egindako egunaren arabera.
Sarrera bakoitzari etiketa bat jartzen zaio gero azkarrago bilatu ahal izateko.
Loturak ere blogek ematen diguten aukera bikaina da: horrela, beste blog-en edukiak
ezagutuko ditugu.
WIKIAK: Web-aren gune bat da, non erabiltzaile guztien artean sortzen den informazioa.
Erabiltzaileek aukera dute informazioa txertatzeko, kentzeko edota editatzeko.
Blogak ez bezala, hauetan “historial” moduko bat dago, non aurreko bertsioak ikusteko eta
berreskuratzeko aukera dagoen.
Hezkuntzari dagokionez, irakasleak eta ikasleak elkarrekin ezagutza sortzeko aukera
izango dute: modu honetan, lankidetzan arituko dira.
ETIKETAGOA ETA “SOCIAL BOOKMARKING”: Hitz gako bat web gune bati, argazki bati,
bideo bati... jartzen zaio, hau definitu ahal izateko.
Social Bookmarking erabiltzaileak Interneta antolatzeko modua da: pilatu, organizatu,
konpartitu... egiten dute.
Etiketazioaren bitartez, etiketa duten gauzak pilatzeko aukera dago, adibidez blogetan
hodei bat sortuz.
FOLKSONOMY: Etiketaren ondorioa da: honen ondorioz, gure informazioa, argazkiak...
ordenatu egin ditzakegu.
MULTIMEDIA SHARING: Multimediako edukiak pilatu eta konpartitzeko aukera ematen du
(youtube).
Hezkuntzaren munduan, aukera ematen dute irakasle eta ikasleen artean beren
produkzioak elkarbanatzeko, ezer ordaindu behar gabe, soilik interneta.
AUDIOBLOGING Y PODCASTING: Podcast bat grabagailuarekin audio bat sortuz egiten
da, PC batean edota beste aparatu batzuetan entzungo dena. Gero, sortutako audioa
serbidor batean zabaldu egingo da, adibidez RSS irakurle bat erabiliz.
Hezkuntzaren erabilerari dagokionez, atzerriko hizkuntzan erabiltzen da batez ere.
Irakasleak podcast sor ditzake ikasleek etxean ere ingelesa ikasten jarraitzeko. Gainera,
ikasleek ere sortu eta zabaldu ditzakete.
RSS: RSS irakurlearen bidez, pertsonek web interesgarri guztiak zerbitzu berdinean izango
ute, eta bertan azalduko dira web orrialde guztien berrikuntzak: horrela, web orrialde
bakarrean sartu behar zara, eta ez interesatzen zaizkizun guztietan. Irakurle honekin, gure
intereseko web guztiak leku bakarrean izango ditugu eta hau kontsultatzea besterik ez
dugu egin behar web guztien berri jakiteko.
SINDIKAZIOA: Aldizka, web orrialdeak bisitatu egiten ditu, artikuluak beste web orrialde
batean txertatzeko.
WEB 2.0REN AZKEN ZERBITZUAK ETA APLIKAZIOAK:
Azken urteotan, idei eta zerbitzu berrien eskaintza handia agertu dira: hautako batzuk
hezkuntzan berrikuntza handiak suposatuko dituzte, beste batzuk aldiz, ez hainbeste.
2.3.1.- WEB 1.0 VS WEB 2.0 – WEB 2.0 (NOT IN WORKS- BIDEOA):Bideoan eta irudietan ikusten da web 1.0 eta 2.0en arteko desberdintasuna nabarienak:
lehenengoarekin, parte hartzaileak informazioa jaso baino ez dute egiten, bigarrenean
aldiz, jasotzeaz gain, moldatzeko eta besteekin konpartitzeko aukera bikaina dute,
ekoizleak bihurtu dira.
2.3.2.- ZER DA WEB 2.0? (AREA, 2010):Interneta hezkuntzarako, komunikaziorako eta ezagutzarako leku berria da. Web 1.0 duela
hamar urteko Interneta da, gaur egungoa 2.0-a izanik. Lehenengoan, web-era sartzen
ginen informazioa hartzeko eta irakurtzeko: dokumentuen gune bat zen. Gaur egun aldiz,
informazio erabiltzaile guztien artean egiten da: irakurtzeaz gain, sortzen eta komunikatzen
gara. Gainera, gaur egun, informazioa ez da soilik idatzia, bisuala ere da (bideoak).
Web 2.0 sare sozial bat da non komunikatzen garen eta informazioa aldatzen dugun.
Interneta liburutegi birtual handia da eta gune guztietatik sartu gaitezke. Bertan espresatu,
komunikatu eta ideiak konpartitu ditzakegu.
Internetek erreminta asko eskaintzen dizkigu: gmail, google, skype... erreminta edo
programa hauek hezkuntza praktika egokiak sortzen laguntzen digute: gaur egun,
plataforma birtualak (moodle) erabiltzen dira, gela birtualak sortzeko. Baina gaur egun ere
eLearning dago; ikasleak idazteko eta irakurtzeko modu berriak dira, interneten oinarritzen
direnak.
Programa berri hauek erabili ahal izateko, beharrezkoa da konstruktibismoan oinarritzea:
ikasleak bilatzen ikasi behar dute, eta horrela, lankidetza sustatu behar da wiki, blog,
foroen... bidez. Guzti hau praktika jartzeko, beharrezkoa da:
- Web 2.0 erabiltzen jakitea (ondo erakutsi ahal izateko).
- Pedagogiaz aldatzea eta ikusgai jartzea, beste batzuenak ere erabiliz.
- Praktika didaktikoak aldatzea: ikasleek ezagutza sortzea.
2.4.- WEB 2.0 ETA ESKOLA (EDUCOSTUR):
Web-a gauza berria da da eta eboluzioan dago beti. Denbora gutxian, web estatiko eta
erabiltzaileren pasibitatetik web dinamiko eta aktibora pasa gara. Web berri honi web 2.0
esaten zaio, eta hezkuntza arloan erreminta asko eskaintzen ditu.
Aldaketa hauek, erabiltzaileek ekarri dituzte, baina hau ez litzateke posible izango
erreminta teknologiko onik gabe: blogak eta wikiak izan dira arrakastatsuenak: bertan,
informazioa konpartitu, editatu eta komentatu ditzakegu.
Informazioa lortzeko, web orrialdeaz gain, RSS irakurleak edo Atom motatakoak daude:
hauekin, informazioa errazago lortuko dugu, azkarrago eta errazago.
Gainera, web 2.0ren beste abantaila bat, Folksonomia edo etiketazio soziala da: hauen
bitartez, edukia errazago sartzeaz gain, kategorietan sailkatu daiteke.
Web honetan beste egile askorekin harremanetan jartzea daukagu. Hauekin eta beste
erabiltzaileekin gure edukiak, bideoak... konpartitu ditzakegu.
Honek ekarri duen beste gauza ona komunikabideen edizio digitalak dira: telebista,
prentsa, irratia... interneten formatuak dauzkate, hobeagoak eta kooperazio handiagokoak
(komentatu ditzakegu gure iritzia ematen).
Orain, hezkuntzaz hitz egingo dugu: ekarri duen gauza bat eskola 2.0 izan da: hezkuntza
komunikazioan oinarritzen bada, web honen onurak aprobetxatu beharko lirateke, guztion
artean parte hartzeko, kolaboratzeko eta sortzeko. Beste aldetik, ikasleak natibo digitalak
dira: teknologia berriekin jaio dira eta hauek modu egoki batean erabiltzeko konpetentziak
garatu behar dituzte. Honetarako, kontuan hartu behar dugu teknologia eta Interneta ez
direla estatikoak, eta irakasleek mugimenduei eta aldaketei moldatu behar garela.
Baina, kontuan hartzeko gauza garrantzitsu bat hurrengo da: informazioa ez dago soilik
eskoletan; Interneten dago: horregatik, helburu bat izan behar da ikasleen gaitasunak
garatzea beraiek informazioa bilatzeko, jasotzeko eta informazio prozesatzeko gero
ezagutzan bihurtu ahal izateko.
Azken finean, web 2.0 hezkuntzari aukera handiak ematen dizkio: ezagutu, konpartitu,
sortu, parte hartu eta komunikatu. Horregatik, Internetaren onurak aprobetxatu behar
ditugu gure ikasleak digitalki konpetenteak izateko.
2.5.- METODOLOGIAK, METODOAK ETA TEKNIKAK:
Irakaskuntza aurrera eramateko, hiru multzo hartu behar dira kontuan:
- Irakaskuntza-ikaskuntza metodoak: proiektu metodoak, analisiaren metodoa,
problemen ebazpenaren metodoa, klase magistrala, enpresa praktikak, simulazioak,
kasuen azterketa. Hauek dira metodo ezberdin nagusiak.
- Teknika didaktikoak: mapa kontzeptualak, laburpenak, debateak, laborategi
praktikak, konferentziak, ariketak, foroak, ahozko aurkezpenak...
- Modalitateak: presentziala edo ez presentzialak eta indibiduala edo taldeka.
3. Gela eta IKTak: Praktika onak. Nola diseinatu ditzakegu ikaskuntza-irakaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin?
3.1.- LEKU BERDINAK:
Irakastea ez da ezagutzak behin eta berriz azaltzea, edo azaltzeko modu desberdinak
bilatzea. Ikastea ez da gauzak memorizatzea eta gero botatzea, egun batzuk pasata
ahaztuz.
Irakasle on batek, ikasleei pentsatzen lagunduko die, dudak izaten lagunduko die, eta ez
ditu emaitzengatik baloratuko. Galdera hoberenak erantzun irekiak dituztenak dira.
Guzti hau kontuan hartuz, irakaskuntza-praktika egokia sortu ahal izango dute, IKTak
erabiliz.
3.2.- PRAKTIKA ONA DEFINITZEN DUTEN EZAUGARRI BATZUK:
Esandako guztia esanguratsua eta baliagarria izateko aurrezagutzak kontutan eduki behar
dira.
Planifikatua izan behar da. Zer, nola eta zertarako azaltzen duen.
Irakasleak lankidetza bultzatu behar du, talde lana, ikaslea parte hartzailea eta
protagonista sentiaraztea. Irakasleak ere, jarduerak antolatu behar ditu, ikasleak parte har
dezan, taldearekin konektatuz eta interakzioa sortuz.
Helburu zehatzak ikasleei jakinaraztea garrantzitsua izango da, ikasleak jakin dezan zer
lortu nahi den. Hori lortzeko, zer egingo dugun jakingo dugu.
Irakaslearen papera, batzuetan moderatzailearena da.
Irakasleak askotan, ikaslea motibatuta egotea lortu beharko du, adibidez, balorazio
positiboen bidez. Ariketa praktikoek ere, motibatu egiten dute eta gainera, hobeto
barneratzen laguntzen dute. Honekin batera, partaidetza aktiboa, talde lana, lan
kooperatiboa, interakzioa … ikaslearen interesa bultzatzen dute Errealitatearekin,
bizitzarekin lotuta dauden egoerak planteatzen ditu. Balorazio positiboarekin beti jokatuz.
Ikaslea ondo sentitu behar da klase barruan, gustura eta errespetatua. Umeen izaera
kontutan hartu behar da. Irakasleak, egindakoa ebaluatzen du.
3.3.- DEKRETUA: GAITASUNAK:
Curriculumak indartu egin behar du hezkuntzaren izaera hezitzailea, eta gauzak egiten
jakiteko prestatu behar ditu ikasleak. Horregatik, irakaskuntza-ikaskuntza praktika on bat
aurrera eramateko, kontuan hartu behar dira ikasleek garatu behar dituzten gaitasunak.
Garrantzi handikoa dela jakintzak egoera eta testuinguru zehatzetan erabiltzen jakitea.
Ez dira jakintza-arloak elkarrengandik bereizi behar; teoria eta praktika batera landu behar
dira.
Oinarrizko gaitasunak lantzeko, hezkuntza-sistemako ikasketei norabide jakin bat eman
behar zaie, ikasleek egoera berriei aurre egiteko ahalmena eskura dezaten. Gaitasunak
lortzeko, hauek ezagutu eta integratu behar dira, horrela irakaskuntza-ikaskuntza praktika
egokia sortuz, aniztasunari eta desberdintasunari begira.
Oinarrizko gaitasunak hauek dira:
Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, norbere burua ezagutuz.
Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea eta
ebaluatzea. Erabakiak hartzea eta arazoak konpontzea, ikasteko eta lan egiteko ohiturak
eta estrategiak eskuratzea...
Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea.
Elkarrekin bizitzen ikastea, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan,
elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea.
Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda.
Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzen, ahalegintzen...
Hauek dira ikasleen gaitasun orokorrak, hala ere, irakaskuntza-praktika zehatzak sortzeko,
beharrezkoa izango litzateke gaitasun hauek behatzeaz gain, irakasgai bakoitzari
dagozkionak begiratzea.
Praktika egokien web gune batzuk:
http://recursostic.educacion.es/buenaspracticas20/web/
http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/gida_metodologikoak
http://www.librowebsantillana.es