errezetak

4
ARRAIN SOPA Osagaiak: porrua, hiru azenario, legatza, hiru tomate heldu, starlux arraina, perrexila, olioa, kipula txikia, gatza, Brandy txorrotada, ganbak, txirlak, itsasapo eta “Knor, crema de marisco sobrea”. 1) Salda egiteko: lapiko batetan sartu: porruaren atal berdea + bi azenario + bi legatza buru + tomate heldua + legatzaren buztana + legatzaren “belarriak” + ura (lapiko erdia baino gehiago) + starlux arraina + perrexila. Lapikoaren tapa igotzen denean amatatu. Atera arraina eta hozten denean azala kendu. Barazkiak atera eta bota zartaginara Iragazi sopa (kolatu). 1) Zartaginan: olio gutxi +kipula txikia txikituta + soberan zegoen porrua + azenarioa + gatza. “Potxatu” arte, behin potxatuta gehitu ganben buruak (buruen zukua ateratzeko). Brandy txorrotada + sua (flanbeatu: inoiz ez estraktora jarrita). Bi tomate helduak zurituta ere bota, ganben buru ostean. Gehitu gatza. Behin eginda birrindu (trituratu), buruak eta guzti. “Txinotik” pasatu eta bota saldan, dastatu ea gatzik behar duen. 2) Sutan jarri salda, txirlak eta ganbak zurituta bota; behin txirlak zabalik daudenean sutik kendu. Lehen saldatik ateratako arraina, azala kenduta dagoela, saldan sartu. Itsasapo (Rape) buztana zatitu eta zartaginan pasada bat eman, olio pixka bat erabiliz, plantxan, gero, saldara bota.

Upload: arantza-gondra

Post on 04-Mar-2015

69 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: ERREZETAK

ARRAIN SOPA

Osagaiak: porrua, hiru azenario, legatza, hiru tomate heldu, starlux arraina, perrexila, olioa, kipula txikia, gatza, Brandy txorrotada, ganbak, txirlak, itsasapo eta “Knor, crema de marisco sobrea”.

1) Salda egiteko: lapiko batetan sartu: porruaren atal berdea + bi azenario + bi legatza buru + tomate heldua + legatzaren buztana + legatzaren “belarriak” + ura (lapiko erdia baino gehiago) + starlux arraina + perrexila.

Lapikoaren tapa igotzen denean amatatu. Atera arraina eta hozten denean azala kendu. Barazkiak atera eta bota zartaginara Iragazi sopa (kolatu).

1) Zartaginan: olio gutxi +kipula txikia txikituta + soberan zegoen porrua + azenarioa + gatza.

“Potxatu” arte, behin potxatuta gehitu ganben buruak (buruen zukua ateratzeko).

Brandy txorrotada + sua (flanbeatu: inoiz ez estraktora jarrita).

Bi tomate helduak zurituta ere bota, ganben buru ostean.

Gehitu gatza. Behin eginda birrindu (trituratu), buruak eta

guzti. “Txinotik” pasatu eta bota saldan, dastatu ea gatzik behar duen.

2) Sutan jarri salda, txirlak eta ganbak zurituta bota; behin txirlak zabalik daudenean

sutik kendu. Lehen saldatik ateratako arraina, azala kenduta dagoela, saldan sartu. Itsasapo (Rape) buztana zatitu eta zartaginan pasada bat eman, olio pixka bat

erabiliz, plantxan, gero, saldara bota.

3) TRUKOA !!! “Knor, crema de marisco sobrea”. Edalontzi batetan bota salda pixka bat eta baita hiru koilarakada txiki “crema de

marisco”. Behin desenginda dagoenean, salda barrura bota.

4) Sua amata. Saldan ateratzen den bitsa kendu, koipea da

eta. Dastatu ea gatza behar duen. Bi minutu utzi sua itzalita eta ondoren sutik

kendu eta tapa jarri.

Page 2: ERREZETAK

LEGATZA

Osagaiak: olioa (1º), baratxuria, txalota (kipula txikia), legatza, gatza, irina, perrexil eta frantses porruak.

Txikitu baratxuria + txalota + olioa eta lapikora bota urreztatu (dorar) arte, ez dadila erre.

Legatzari gatza bota.

Bol batean : ur epela + bi koilarakada irin + perrexila hosto (egunekoa bada hobeto). Irabiatu bikorrak (grumos) kendu arte, gutxi gora-behera.

lapikora bota bolean dagoena eta irabiatu, behar badu ur gehiago gehitu.

Legatza lapikora sartu, alde batetik eginda dagoenean buelta eman.Ez egin asko, jateko orduan,berotzerakoan, gehiago egiten bait da.

Sua baxua dagoela, dastatu eta gatz gehiago behar badu gehitu baita perrexila ere.

Nahi izanez gero, frantses porruak gehitu.

Page 3: ERREZETAK

PATATAK ERRIOXA ERARA

Osagaiak: hiru patata, olioa, txorizo samina, gatza, “cebolla frita ikea” (dagoeneko potxatuta dagoen kipula) eta “carne de pimiento choricero” (especie).

Patatak zuritu, hiru patata gutxi gora-behera, eta koskatu.

Lapikoa olio gutxirekin sutan jarri.

Txorizo samina zatitu.

Patatak lapikora bota eta “cebolla frita ikea” eskukada bat gehitu; ura ere gehitu, lapiko erdia baino gehiago.

“Carne de pimiento choricero” hiru koilarakada txiki eta gatza gehitu.

Txorizo samina lapikora bota eta utzi egiten.

Patata egiten denean badago eginda; egiten dagoenean tapa zabalik mantendu salda loditzeko.

Nahi izanez gero, eginda dagoenean hiru patata zapaldu, salda pixka bat loditzeko.