energia berriztagarrien eta eraikuntza bioklimatikoaren ...ro hezkuntzaren arloan kokaturiko ekimena...

16
Gai puntualak 17 AZPEITIKO UDALA Ekaina, auzo eta kaleetako jaien hila Udal Artxibategi Historikoan informatika zerbitzu berria Medikuntza alternatiboa: terapia naturalak guztiontzat Diego Cruz Joxe “Takoloren” eskultura egin duen artista Energia berriztagarrien eta eraikuntza bioklimatikoaren zentro berria Azpeitian Azpeititik Euskal Herrira Loiola Irratiak 40 urte Joxe “Takolo” omendua izan zen Maiatzaren 26ko ekitaldiak: eskultura agerian jartzea Enekoitz Esnaolaren liburuaren aurkezpena Mahaingurua AZPEITIKO ALDIZKARIA 2001eko EKAINA 2. aldia 37. zb. Azpeititik Euskal Herrira Loiola Irratiak 40 urte

Upload: others

Post on 13-Jan-2020

18 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Gai puntualak

17AZPEITIKO UDALA

Ekaina, auzo etakaleetako jaien hila

Udal Artxibategi Historikoaninformatika zerbitzu berria

Medikuntza alternatiboa:terapia naturalak guztiontzat

Diego Cruz Joxe “Takoloren” eskultura egin duen artista

Energia berriztagarrieneta eraikuntza bioklimatikoarenzentro berria Azpeitian

Azpeititik Euskal Herrira

Loiola Irratiak 40 urte

Joxe “Takolo” omendua izan zenMaiatzaren 26ko ekitaldiak:

eskultura agerian jartzea

Enekoitz Esnaolaren

liburuaren aurkezpena

Mahaingurua

AZPEITIKO ALDIZKARIA 2001eko EKAINA 2. aldia 37. zb.

Azpeititik Euskal Herrira

Loiola Irratiak40 urte

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 17

2

1go Ingurumen Foroa

Tokiko Agenda 21aren inguruan sorturiko Ingurumen Foroa, pasa denMaiatzaren 22an bildu zen estrainekoz Azkoitiko Udalbatza Aretoan.Bertan, Azkoitia eta Azpeitiko sektore desberdinak ordezkatuz ( industria,hezkuntza, kultur taldeak, emakumeak, mendizaleak, partikularrak,…)herritarrak bildu ziren bi udalerrietako egoeraz hitzegiteko, bakoitzak bereiritzia emateko aukera izan zuen. Dakizuenez, Tokiko Agenda 21aren hiru zutabeak, ingurumena, ekonomiaeta gizartea dira, hiru arlo hauek kontuan izanik, bi herrien ahultasunak,mehatxuak, sendotasunak eta aukerak aztertuak izan ziren aipatu saioan.Gai ugari azaldu zen, hala nola, zarata, trafikoa, aparkalekuak, hondakinenkudeaketa, kalitate atmosferikoa, Izarraitz, hezkuntza aukera zabala, indus-triaren indarra, emakumeentzako lan-aukera urria, ibaietako ur-kalitaterenhobekuntza. Ekitaldi hau, Tokiko Agenda 21aren ezartze prozesuko lehe-nengoa dugu. Aurrerago, beste saio batzuek egitea aurreikusten da.Ondorengoa, momentuan egiten ari garen Ingurumen Diagnosiaren emai-tzak aurkezteko eta aurrerago bertan azalduko diren arazoei aurre egitekolanduko den Tokiko Ekintza Plana eztabaidatzeko.Ingurumena, ekonomia eta gizartea kontuan hartuta bizitza-kalitateahobetzea da Tokiko Agenda 21aren helburua, baina denon lana da, zurepartehartzea behar-berharrezkoa dugu.

Enpresentzako ingurugiro legeei buruzko informazio zerbitzu berria

4R Fundazioak gure bailarako enpresei zuzendutako zerbitzu berri bat abianjarri du. Hain zuzen ere, hemendik aurrera Azpeitia, Azkoitia eta inguruan halanahi duten enpresek ingurugiroarekin lotuta dauden legeei buruzko infor-mazio oso eta eguneratuaren berri jasotzeko aukera izango dute, 4RFundazioaren bitartez. Ekimen honen bidez, nahiko berriak eta aldakorrakdiren ingurugiro legeen informazioa enpresei helaraztea eta garbi agertzeanahi dute 4R Fundazioko arduradunek, legeak ez ezagutzeak hauek betebehar izatetik ez gaituelako libratzen eta, bestalde, askotan legeen hizkuntzaulertzeak nahiko lan ematen dielako horretan adituak ez direnei. Azken bate-an, enpresa guztiak gero eta garrantzitsuago eta zorrotzagoak diren inguru-giro legeen jakinaren gainean egotea nahi da, aipatutakoaren inguruan enpre-sen zalantzak uxatuz eta, legeak agintzen duena zuzen betetzearen bidez,enpresek bestela jaso ditzaketen isunak saihestea. Aipatutako zerbitzuarenarduraduna Leire Egaña azpeitiarra da, Zuzenbidean lizentziatua etaIngurugiro Zuzenbidean masterra duena. Berarekin harremanetan jartzeko,enpresesek 4R Fundazioaren 943 15 17 13 telefonora dei dezakete.

Xabier Madinak munduko marka berria ezarri du

Xabier Madina kirolari paralinpiko azpeitiarrak 3 Dibisioko slalom moda-litateko munduko marka berria ezarri zuen Oviedon, maiatzaren 19 eta20an bertan jokatu ziren Espainiako Txapelketen barruan. 2’7”14kodenborarekin hautsi zuen munduko marka herriko Amue Kirol Elkartekoordezkariak, berak lehendik zuen marka 18 segundutan hobetuz etabigarren sailkatuari 21 segunduko aldea atereaz. Ondorioz, noski,Espainiako txapela ere jantzi zuen. Emaitza ezin hobe honen ondoren,ekainean zehar beste bi ekitaldi garrantzitsu ditu Xabier Madinak:Espainiako Boccia Txapelketak (Reusen, ekainaren 1etik 3ra) etaEspainiako Atletismo Txapelketak (Madrilen, ekainaren 16 eta 17an).

Herriko X. Amuarrain Arrantzu Txapelketa

Thor Murillo gaztea izan zen joan den maiatzaren 20an Urola ibaiarenuretan jokatu zen Herriko X. Amuarrain Arrantzu Txapelketaren irabaz-lea. Infantil eta alebin mailetan jokatzen da Txalintxo elkarteak AzpeitikoUdalaren, Foru Aldundiaren eta Zumaiako Anade elkartearen laguntza-rekin antolatzen duen txapelketa hau. Murillo infantil mailako arrantza-lea da, sailkapenean bere ondoren gelditu ziren Alex Pascual, IoelArellano, Joseba Expósito eta Iñigo Alberdi bezala. Alebin mailan EkaitzAgirrezabalaga izan zen lehen sailkatua eta amuarrainik handiena, berriz,Erik Etxaburuk harrapatu zuen. 49 arran-tzalek hartu zuten parte aur-tengo txapelketan eta guztien artean 27 amuarrain arrantzatu zituzten.

Roberto Rodríguez eskalatzailea, Espainiako 16 urtez behekoetan txapelduna

Roberto Rodriguez Aldalur kirol eskalatzaile azpeitiarrak 16 urtez behekoe-tan mailako Espainiako Txapelketa irabazi zuen maiatzaren 5ean Manresan.14 urte ditu Roberto Rodríguezek eta argi dago Azpeitian eskalada kontue-tan ditugun kirolari bikainen lekukoa hartzeko ondo prestatzen ari dela.

Eguerdiko bandoa

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren epea maiatzaren 15etik ekainaren 30era da

Aurtengo urtetik aurrera Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZa)maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitartean kobratuko da.Salbuespen gisa 2001. urtean uztailaren 2ra arte luzatzen da epea.Zerga honen ordainketa helbideratua duten pertsonei epearen azkenegunean kargatuko zaie kontuan, hau da uztailaren 2an.

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 2

Aurkibidea

Eguerdiko bandoa . . . . . . . . . . . 2. orr.

Editoriala . . . . . . . . . . . . . . . . . 3. orr.

IngurumenaEnergia berriztagarrien etaeraikuntza bioklimatikoarenzentro berria, Azpeitian . . . . . 4./5. orr.

ErreportaiakJoxe Takolo omendua izan zen . . . . . . . . . 6./7. orr.Azpeititik Euskal HerriraLoiola irratiak 40 urte . . . . . . . 8./9. orr.

Hileko gaiakEkaina, auzo eta kaleetako jaien hila . . . . . . . . . 10. orr.Udal artxibategi historikoaninformatika zerbitzu berria . . . . 11. orr.

OsasunaMedikuntza alternatiboa:terapia naturalak guztiontzat . . . . . . . . . . . . 12./13. orr.

ElkarrizketaDiego Cruz, Joxe“Takolo”ren eskulturaegin duen artista . . . . . . . . 14./15. orr.

AZPEITIKO ALDIZKARIADL. SS-1148/91

AZPEITIKO UDALA

Argitaratzailea:

OHARRAK BIDALTZEKO:

AZPEITIKO UDALA(Alkatearen idazkariarentzat)

Enparantza Nagusia, 520730 AZPEITIA

Tel.: 943 15 72 00 Faxa: 943 15 72 01

Azpeitian zer honetan...

Zenbaki honen azala.

Azpeitian zer?

Editoriala

Udaberrian izan ditugun eguraldi kas-karrak orekatzeko edo, uda garaiaindar osoz helduko zaigula dirudi,eta horren lekuko dira, tirantedunnikiak eta galtza nahiz gona motxakkolpera jantziarazi dizkiguten azke-naldiko sargori eta bero lamarak.

Udarekin batera, dagoeneko aipatu-tako eguraldi beroez gain, hain geu-reak ditugun Azpeitiko kale nahizauzoetako eta inguruko herrietakofestak dira nagusi. Bata bestearenatzetik datoz urte sasoiari ongi eto-rria eman eta bukatu arte beronenlagun izateko.

Ikasleek azken estuasunak eta ner-bioak, hau da, azken azterketakbukatu bezain pronto, bi hilabeteluze izango dituzte gehien atsegindituzten iharduerez gozatzeko etaoporraldiari ahalik eta etekin handie-na ateratzeko. Langile gehientsue-nek, ordea, giroaren eraginez dago-eneko oporrak gogoan badituzte ere,zertxobait itxaron beharko dutehorretarako…

Azpeitiko Udalaren eta 4R Fundazioaren eskutik,Azpeitian eraikiko den Energia Berriztagarrien etaEraikuntza Bioklimatikoaren zentroaren berri ema-ten dizuegu. Joxe “Takolo” mendizale eta azpei-tiar ezagunari egin zitzaion omenaldiaren egungarrantzitsuenaren, maiatzaren 26aren, eki-taldiak azalduko ditugu. Euskaraz emandakoinformazioan aitzindari izan den Loiola HerriIrratiaren historia laburra kontatuko dizuegu,40 urte bete dituela aprobetxatuz. Ekainarekinbatera datozkigun Azpeitiko auzo eta kalee-tako festak jasotzen ditugu, baita UdalArtxibategi Historikoan jarri den informatikazerbitzu berria ere. Egungo gizartean gero etatoki zabalagoa hartzen ari den MedikuntzaAlternatiboaren oinarriak azaltzen saiatukogara. Eta bukatzeko, elkarrizketa, Joxe“Takolo”ren eskulturaren egilea den DiegoCruz pintore, eskultore eta arte irakasleariegin diogu.

Eguzkia, festaketa askorentzat oporraldi luzea

3

AZPEITIAN ZER ?Kukuak, Ama Birjin martxokotan kuku, San Pedrotan mutu.

(San Pedro: ekainaren 29a)

Gai puntualak

17AZPEITIKO UDALA

Ekaina, auzo etakaleetako jaien hila

Udal Artxibategi Historikoaninformatika zerbitzu berria

Medikuntza alternatiboa:terapia naturalak guztiontzat

Diego Cruz Joxe “Takoloren” eskultura egin duen artista

Energia berriztagarrieneta eraikuntza bioklimatikoarenzentro berria Azpeitian

Azpeititik Euskal Herrira

Loiola Irratiak 40 urte

Joxe “Takolo” omendua izan zenMaiatzaren 26ko ekitaldiak:

eskultura agerian jartzea

Enekoitz Esnaolaren

liburuaren aurkezpena

Mahaingurua

AZPEITIKO ALDIZKARIA 2001eko EKAINA 2. aldia 37. zb.

Azpeititik Euskal Herrira

Loiola Irratiak 40 urte

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 3

4

Ingurumena

Azpeitiko Udalak eta berak sortuta-

koa den 4R Fundazioak urteak dara-

matzate ingurugiro arloko sentsibili-

zazio eta heziketa proiektuak bidera-

tu eta martxan jartzen. Ingurugiro

Etxea Museoa zabaldu zenetik, batik

bat, honen inguruan ekipamendu eta

baliabide-sare garrantzitsua gauza-

tzen ari da gure herrian. Laster, sare

hori hazi egingo da, energia berrizta-

garrien eta eraikuntza bioklimatiko-

en heziketa zentro berriaren eskutik.

Ingurugiro Etxea Museotik gertu

jasoko den eraikin berri hori 4R

Fundazioak, Azpeitiko Udalak, Eusko

Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa,

Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta

Energiaren Euskal Erakundeak azken

bi urteotan landutako proiektua-

ren ondorio da eta Euskal Herri

osorako erreferentzia izango da.

Energia berriztagarrien etbioklimatikoaren zentro ber

Ingurumen Etxearen inguruko hezkuntza proiektuaren osagarri berri

Ingurugiro Etxearen inguruan sortu izan diren ekipamenduak eta baliabide sarea hazi egingo da Energia berriztagarrien eta eraikuntza bioklimatikoaren zentro berriarekin

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 4

Ingurumena

5

Eraikuntza proiektua idaztea bukatuta dago eta parte

hartu duten erakundeen arduradu-nek euren oniritzia

eman diote

Energia berriztagarrien, arkitekturabioklimatikoaren eta

bioeraikuntzaren inguruko erreferentzia eta dokumentazio

etxea izatea da Azpeitian eraikikoden etxe berriaren helburu

nagusienetarikoa

Etxe hau bereziki ikasleei zuzendutakoa izango da, baita

eraikuntza edota energia arloetanlanean diharduten teknikarientzat

edota administrazioan aritzen direnentzat ere. Eta nola ez, herritar

ororentzat

Azpeitian altxatuko den eraikinhori bera, ingurugiroa eta energia-ren erabilpen sostengarria kontuan

hartuta eraikiko da

Proiektuaren helburuak argitzeko eginda-ko lehendabiziko bileren ostean, aipatuta-ko erakundeek eraikuntza bioklimatikoaneta energia berriztagarrietan espezialdu-tako arkitektu bat kontratatzea erabakizuten, zentro berrirako eraikuntzarenproiektua idazteko.

Arkitektu hau ingurugiro gaietan adituaden enpresa batekin elkarlanean aritu daproiektua aurrera eraman ahal izateko.Orain eraikuntza proiektuaren idazketabukatuta dago, parte hartu duten erakun-deen arduradunek euren oniritzia emandiote eta, beraz, energia berriztagarrieneta eraikuntza bioklimatikoaren heziketa-etxe berriaren proiektuak sendo darraiaurrera. Bere aurrekontua 300 milioi peze-tara inguratzen da eta finantziaketa, berriz,Azpeitiko Udalaren, Eusko JaurlaritzakoEtxebizitza eta Ingurugiro Sailaren etaEnergiaren Euskal Erakundearen arteanbanatuko dute.

Zertarako eta norentzat

Bere izenak adierazten duen moduan, ener-gia berriztagarrien, arkitektura bioklimatiko-aren eta bioeraikuntzaren inguruko errefe-rentzia eta dokumentazio etxea izatea daAzpeitian eraikiko den eraikuntza berriarenhelburu nagusienetarikoa, beti ere ingurugi-ro hezkuntzaren arloan kokaturiko ekimenadela ahaztu gabe. Era berean, arkitekturabioklimatikoa zer den eta eraikuntza etaetxebizitzaren arloetan energia modu jasan-garrian nola erabil daitekeen erakutsiko daetxe berrian.

Proiektuan zehazten diren helburuekinjarraituz, Ingurugiro Etxearen bueltan sor-tuko den zentro hau lanbide ezberdineta-ko jendearentzako heziketa gune izatea

ere nahi da, energia berriztagarrien mai-lan aisialdi eta hezkuntza ekimenak bide-ratzeko edota bilera eta hitzaldiak har-tzeko etxe bezalaxe. Azken batean, ingu-rugiro heziketa etxe hau bereziki ikaslejendeari zuzendutakoa izango baita,Bigarren Hezkuntzatik hasi eta unibertsi-tate maila artekoei zuzendutakoa, bainaeraikuntza edota energia arloetan laneandiharduten teknikarientzat edota admi-nistrazioan aritzen direnentzat ere intere-seko gunea izango da. Eta nola ez, herri-tar ororentzat.

Gune tematikoak

Energia berriztagarrien eta eraikuntza bio-klimatikoaren heziketa etxeak 800 m2koeraikitako azalera izango du, bi solairutanbanatuta.

Proiektua gauzatzerakoan, eraikina beraere heziketa baliabide izatea nahi izan duberataz arduratu den arkitektoak, barne-an izango dituen baliabide guztiekinbatera noski. Izan ere, Azpeitian altxatu-ko den eraikin hori bera arkitektura bio-klimatikoaren erakusgarri izatea nahi da,hau da, ingurugiroa eta energiaren era-bilpen sostengarria kontuan hartuta erai-kiko da etxea.

Bost gune tematiko nagusi izango ditu etxeberriak: Energia Arrunten gunea, Aurrezteeta Eraginkortasun Energetikoaren gunea,Energia Berriztagarrien gunea, ArkitekturaBioklimatikoaren gunea eta Bioeraikuntzarengunea. Hauei buruzko informazio bete-beteaizango dute etorkizuneko bisitariek eraiki-naren harrera gelan, erakusketa teknikoengelan eta erabilpen-anitzeko gelako diapo-raman eta, nola ez, eraikin bera goitik behe-ra ezagutuz.

arrien eta eraikuntzantro berria, Azpeitian

ntza proiektuaren osagarri berri bat izango da

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 5

6

Liburuaren aurkezpena

‘Takolo’ren omenaldiko beste ekitaldi garran-tzitsuetako bat Enekoitz Esnaola kazetariakidatzi eta Uztarria Kultur Koordinadorak argita-ratu duen ‘Joxe Takolo’ liburuaren aurkezpenaizan zen. Omendutakoaren liburu biografikohau ere maiatzaren 26an, eskultura agerian jarriondoren egin zen, Lagun Onak M.B.ren egoi-tzan. Liburuaren egilearekin batera, LagunOnak M.B.ko lehendakari den Ander Urangak,Euskal Herriko Mendi Federazioko lehendakariden Antxon Bandresek eta Alejo UrangaAzpeitiko Udaleko Kirol zinegotziak osatzenzuten aurkezpen ekitaldiko mahaia. EnekoitzEsnaolak esan zuen bezala, Uztarriak Joxe

Urbieta hil aurretik hartua zuen liburu hori egi-tearen erabakia, baina ‘Takolo’ bera horrenberri jakin gabe joan zitzaigun. Esnaolak men-dizale azpeitiarraren senitarteko, kaleko etamendiko lagunen artean, 55 lagunekin hitzegin du ‘Takolo’ren bizitzako pasarte garran-tzitsuenak eta Joxeren izakera berezia biltzendituen ia 200 orrialdeko liburua osatzeko.

Aurkezpen ekitaldian, liburuko eduki esanguratsubatzuen azalpena egin zuen egileak. Ekitaldiaborobiltzeko, grabazio batean bildutako ‘Takolo’beraren hitzak entzuteko aukera izan zuten men-dizaleen elkartea txiki utzi zuten lagun guztiek,baita bere soldadu lagun batek kontatutako pasar-te umoretsua eta Sebastian Lizasok Joxeren herio-tzean sortutako bertsoa ere.

Joxe ‘Takolo’omenduaMaiatzaren 23tik 27ra Azpeitiak etaEuskal Herriko mendizaletasunakomenaldi dotore bezain hunkiga-rria eskaini zioten iaz hil zen JoxeUrbieta ‘Takolo’ “kontrariorik gabe-

ko gizona”ri. Azpeitiko Udalak,Lagun Onak M.B.k, ‘Takolo’ren lagu-nek eta Uztarriak elkarrekin presta-tutako ekitaldi sortak une garran-tzitsu eta hitz aipagarri asko utzi

zituen, batik bat maiatzaren 26anospatu ziren ekitaldietan: eskulturaagerian jartzea, omenduaren bio-grafiaren aurkezpena eta mahain-gurua.

Enekoitz Esnaolaliburuaren egilea

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 6

Erreportaia

7

mendua izan zen

Mahaingurua

“Joxe Urbieta ‘Takolo’ Kontrariorik gabekogizona” irakur dezakegu Enekoitz Esnaolakidatzi duen liburuko lehen orrialdean. Joan denabuztuan, ‘Takolo’ren hileta egunean botaomen zuen mendizalea ondo ezagutzen zuenbatek. Eta omendutakoa nolako gizona zenadierazteko erabat baliagarria dela esan daite-ke, bai behintzat liburua aurkeztu ondoren

Lagun Onak M.B.ren egoitzan ‘Nor zen Joxe‘Takolo’?’ izenburupean egin zen mahaingu-ruan parte hartu zuten lagun guztien hitzei jara-mon eginez gero.

Eta jaramon egin behar, bada, urteetan zeharJoxerekin batera mendian ibili eta ‘Takolo’ondo ezagutu zuten pertsonek esandakoakizan baitziren. ‘Takolo’ Auñamendira lehen-dabizikoz joan zenean bere txango-lagunaizan zen Patxi Lopetegitik hasi eta hil baino

egun batzuk lehenago omenduarekin azkenmendian -berriro Auñamendin, halabeha-rrez- izan zen Juan Mari Olaizola arte,Everestetik zuzenean hitz egin zuen JosuBereziartua barne zela, guztiek garbi utzizuten Joxe Urbietak beraiengan utzi duenoroimena ezaba ezina izango dela. Ekitaldianzeuden guztiak, gainera, oso erraz kontura-tu ziren hitz haiek benetakoak zirela, eta ezhildakoei zor zaien errespetu soilak eragin-dakoak.

Eskultura

Azpeitiko kaleetatik Xoxote aldera ateratzendiren hiru bideek bat egiten duten lekuan, JoxeUrbietaren jaiotetxea den Miraflores edoTakolo baserriaren ondoan hain zuzen ere,kokatu dute Azpeitiko mendizaleen aitzinda-riari eskainitako eskultura. Joxe ‘Takolo’renirudia, mendian, harkaitz baten gainean oinez,Diego Cruzek egin du. Eskultura, Xoxoteradoan bidearen ertzean egoteaz gain, Izarraizkotontor horri begira kokatu dute, ‘TxikitatikXoxotera begira’ esaldia plaka oroigarrianidatzia duela. Aipatutako esaldia EnekoitzEsnaolak idatziriko liburutik aterea da,‘Takolo’k Xoxoterekiko zuen betidaniko harre-man estu eta bereziaren adierazgarri. Eskulturaez da ordea ‘Takolo’ren omenez kokapen bere-zi horretan ezarri den gauza bakarra. Eskulturaberaren oinarrian altzairuzko kaxa bat lur-peratu da, honako edukiekin: ‘Joxe Takolo’Enekoitz Esnaolaren liburua, joan den maia-tzeko Azpeitian Zer? eta Uztarria aldizkarienale bana, omenaldi ekitaldien deigarri gisa era-

bili diren posterrak, egunkariak, txanponaketa ‘Azpeitiko Jaiak’ eta ‘Azpeitiko Baserriak’liburuak. Agerian jartze ekitaldian esandako-ari eutsiz, “etorkizunean, eskultura lekuz alda-tzeko beharra sortuko balitz, kaxa horretansartutako informazio guztiak adieraziko diegure ondorengoei nor izan zen Joxe ‘Takolo’eta nolakoa zen Azpeitia, gure herria”.

Agerian jartze ekitaldia

Larunbat arratsaldean estalgabetu zenaipatutako eskultura, ekitaldi berezi batenbidez. Bertan, ‘Takolo’ren sendikoekin,lagunekin eta azpeitiar eta mendizale uga-rirekin batera, Roman Sudupe AhaldunNagusia, Jose Maria Bastida Azpeitiko alka-tea eta Udaletxeko zinegotziak izan ziren.Bastida alkateak agerian jarri ostean, KepaSusperregi parrokoak bedeinkatu eginzuen eskultura, eta gero bi dantzarik oho-rezko aurreskua dantzatu zuten ‘Takolo’renirudiaren aurrean. Diego Cruz eskultoreakbere lanaren nondik norakoak azaldu oste-

an omenduaren zuhaitzik gustukoena zenlizarra landatu zuten eskulturaren ondoaneta, ekitaldiari amaiera emanaz, JoxeLizaso, Joxe Agirre eta Sebastian Lizasokbertso bana abestu zuten.

Eskultura jartzea pausuz pausu

Argazkia: Pepe Gil

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 7

1961eko otsailaren 11n, Loiolako

Santutegitik sortutako irrati uhinek

Iraurgi bailarako zeruak lehendabi-

ziko aldiz zeharkatu zituzten, ordu-

ra arte ezezagunak ziren esatarien

ahotsak zabalduz. Azpeitia, Azkoitia

eta inguruak Loiola Irratiaren sorre-

raren lekuko izan ziren egun horre-

tan. Gutxik uste zuten haseran nahi-

ko ahulak ziren uhin haiek 40 urte

geroago sendo entzun ahal izango

zirela, Herri Irratiaren baitan, Euskal

Herriko bazter ugaritan. Tartean,

Loiola Irratia pixkanaka hazten joan

da, diktadura garaiko lehendabizi-

ko urteetan makina bat arazo eta

gorabehera gaindituz, euskaraz egi-

niko irratsaioetan sarritan historia

eginez eta, nola ez, bertatik pasa

diren esatari ezagunen eskutik en-

tzule askoren fideltasuna beregana-

tuz. Lehenengo 40 urteak bete ditu,

baina gutxienez beste horrenbeste

betetzeko asmoz jarraitzen du aurrera.

8

Erreportaia

Lehena eta oraina

Azpeitian eta oro har gure bailaran Loiola Irratiareneragina oso handia izan da eta, irratiarenarekinbatera, baita bere esatari askorena ere. Joxe MariIriondo, Karmelo Otaegi, Maritxu Martinez, ItziarSagarzazu... guztion oroimenean gelditu diren ize-nak eta ahotsak ditugu. Belaunaldi gazteenak,berriz, Laxaro Azkune, Alberto Gorritiberea edoMailu Odriozolaren hitz jarioetara ohitu dira. Beraiekdira Loiola Irratiaren historiaren protagonista, etaLoiola Irratiak bere tokia du gure historian.

Azpeititik Euskal Herrira

Loiola Irratiak 40 urte

Carmelo Otaegi, Marilo Azkune eta Maritxu Martinez

Mailu Odriozola eta Alberto Gorritiberea, gaur egun

Ramon Galdos kontrol teknikaria

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 8

9

Erreportaia

Juan Lekuona dugu Herri Irratiaren zuzendaria , urteasko daramatza kargu horretan eta, gainera, LoiolaIrratiaren sorreretatik Azpeitian jaiotako komunika-bide honen historiaren parte eta lekuko izan da.Berak lagunduta egin dugu Loiola Irratiaren 40 urte-ko ibilbide honen laburpen hau.

Lehenengo urratsak

Loiola Irratia aurrez Segurako eta Arrateko irratiekzabaldutako bidetik sortu zela esan daiteke.Komunikabideetan euskararen erabilpena zeharomurritza zen garai haietan, Seguran eta Arratenlehendabiziko aldiz hizkuntza honen erabilpenakbenetako garrantzia hartu zuen eta, gainera, herriedo bailara mailako irratigintza lantzen zen, ordu-ra arte ematen ez zena. Loiolako Santutegian ereherri eta bailara mailako albisteekin jokatuz etaeuskararen erabilpena ahalik eta normalduena iza-teko asmoarekin irratia sortzeko erabakia hartuzuten. Loiolan ordea, Jesusen Lagundiko ikasleeneskutik, pauso bat haratago joateko asmoarekinhasiko ziren lanean. Azpeitia eta Azkoitia mailakoirratia izaten jaio arren, lehen aipatutako beste irra-tietan ez bezala izaera edo itxura profesionalagoaeman nahi izan zitzaion Loiolari, maila apalean izanarren programazio finkatu batekin eta, era bere-an, bailara kontzeptua era zabalagoan ulertuz.Guztia, noski, adierazpen askatasunak garaia har-tan zituen muga guztien barruan egokituta: irra-tiek eman zitzaketen albistegi bakarrak RadioNacional de Españaren boletin ofizialak ziren. Etaeuskara zenbait esparrutan erabiltzeak orduansortzen zituen buruhausteak ahaztu gabe: ErrosarioSantuaren letaniak ere euskaraz ematen hasi zire-nean, gogorrak entzun behar izan zituzten LoiolaIrratian, ‘urrunegi’ joan zirela eta. MadriletikDonostiako Informazio eta Turismo Delegazioarenbitartez euskara erabiltzeko iritsi zitzaien debekua-rekin, murrizketa ere etorri zen.

Urtebetez irratia mutu

1965. urtera arte, Loiola Irratiak OM bidez emiti-tzen zuen. 1964an, ordea, Espainiako EstatuanOM bidezko emisioak erregulatzen hasi ziren eta,besteak beste, Segurak eta Arratek euren ateak itxibehar izan zituzten. Elizari probintzia bakoitzekoirrati bat izatea baimentzen zitzaion eta, Donostiandagoeneko emisora bat bazegoenez (Herri Irratia),Loiolakoa itxi egin zuten. 1965eko uztailaren 22tik1966ko uztailaren 31ra, Loiola Irratia mutu geldi-tu zen, beraz. Urtebeteko geldialdiaren ondoren,FMn hasi zen emititzen, emisoraren antenaItxumendira eraman ondoren. Irratiaren profesio-nalizazio mailan ere garai horretan urratsak emanziren, batik bat Inazio Arregiren eskutik. Jose MariIriondoren ‘Beti jai’ irratsaioak edota lehendabizi-ko aldiz euskaraz eta zuzenean ekintza eta ospa-kizunak emateak (kirol ekitaldiak, gehienbat), unehistorikoak izan ziren euskarazko irratigintzan.

Donostiako Herri Irratiarekin bategitea

Donostian Herri Irratia sortu zenetik, Loiolakoanolabait haren menpe gelditzea nahi izan zutenhango arduradunek, baina Loiola Irratikoek ezetzesan zuten. Donostiakoak, ordea, arazo larriakzituen 60ko hamarkadako amaieran. Elizaren irra-tia izan arren, euskal apezteria ez zetorren bat irra-tiaren linearekin, zuzendariak bere kargua utzibehar izan zuen eta, egoera horretan, LoiolaIrratiari eskaini zioten Donostiako Herri Irratiazarduratzeko aukera. Gotzaina ere ados zegoen,baina Donostiakoak Loiolakoaren bidea jarraitze-kotan, eta ez alderantziz. 1970eko abenduan,Donostiako Herri Irratiak eta Loiolak bat eginzuten. 1971n Mariano Ferrer iritsi zen DonostiakoHerri Irratira eta, berarekin batera, ordura arte eza-gutu ez zen ildo protestaria, eduki politiko kritiko-agoekin. Guretzat oso leunak, baina frankismoa-ren azken urteetako garai zail haietan arazo han-diak ekar zi-tzaketenak. Hortik aurrera, irratia isu-nak bata bestearen atzetik ordaintzen hasiko zen,baina era berean jende askoren atxekimenduakere jasoko zituen. Agintearen ‘markaje’ prozesuhorrek 1975ean Juan Lekuona zuzendaria kargu-tik ken-tzea eta Loiolako emisoran inspekziozorrotza egitea ekarri zituen azkenean. Inspekziohori Loiolako emisora ixteko asmoarekin aginduzuten, irailaren amaieran. Baina urriaren haseranFranco gaixotu egingo zen, hilabete beranduagohil... eta horrek ‘salbatu’ zuen irratia.

‘24 orduak euskaraz’eta lehergailua

Franco hilagatik ere, diktaduraren eraginak urtebatzuk iraungo zituen oraindik, eta irratiaren gara-penak mugatua izaten jarraituko zuen, zentsurazela eta. Dena dela, 1976an Herri Irratiak euskaraz-ko irratigintzan ekimen historikoa burutuko zuen,‘24 orduak euskaraz’ izenekoa, zailtasun, traba etamuga bat baino gehiago gaindituz. Diktadurarengaraiko eta ondorengo urte gorabeheratsu haiekinamaitzeko beste gertaera garrantzitsu bat jazo zi-tzaion irratiari. 1977ko lehendabiziko HauteskundeOrokorren bezperetan, ekainaren 11n, lehergailubatek Itxumendiko emisora suntsitu zuen.Hamabost egunez bakarrik geldituko zen LoiolakoHerri Irratia emititu gabe, dirua biltzeko kanpainaherrikoi baten ondoren, halakoxea izan zen jende-aren erantzuna, berehala lortu baitzuten emisoraberria, eta aurrekoa baino indartsuagoa gainera.

Bidea eginez jarraitu

Ordutik hona Loiola Irratiak, Herri Irratiarenbarruan, aurrera eta sendo jarraitu du bere ibilbi-dean. Gaur egun Gipuzkoa osora iristen den emi-sora osatzen dute Loiolakoak eta Donostiakoak.Loiolakoak egunean hiru orduko programaziobereiztua du eta zenbait irratsaio, AlbertoGorritibereak larunbatetan zuzentzen duen ‘HerrizHerri’ bezalakoak, zeharo finkatuta eta indarrezageri zaizkigu. Gainera, Loiolan bertan egiten direnzenbait saio (Laxaro Azkunerenak, esaterako) pro-bintzia osora ere zabaltzen dira. Gaur egun LaxaroAzkune, Alberto Gorritiberea eta Mailu Odriozolaesatariek, Ana Mari Sudupe eta Ramon Galdoskontroleko teknikariek, Inaxio Azkune errezepzio-nistak, Joxe Miguel Gezalaga teknikariak etaKarmele Eraso eta Arantxa Aizpurua administra-riek osatzen dute irratiko langile zerrenda, lauagente komertzialekin batera.

Errosario Santuaren letaniak ereeuskaraz ematen hasi zirenean,

gogorrak entzun behar izan zituzten Loiola Irratian, ‘urrunegi’

joan zirela eta

Jose Mari Iriondoren ‘Beti jai’ irratsaioak edota lehendabiziko aldizeuskaraz eta zuzenean ekintza etaospakizunak emateak (kirol ekital-diak, gehienbat), une historikoak

izan ziren euskarazko irratigintzan

1970eko abenduan, DonostiakoHerri Irratiak eta Loiolak

bat egin zuten

Loiola Irratian 1961ean ateratako argazkia

Laxaro Azkune, Loiola Irratiko egungo esataria

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 9

Hileko gaiak

10

Azpeitian Zer?-en ale honek argia ikusterako ekaine-ko festa horietako lehendabizikoek, Sanjuandegiauzokoek alegia, bereak emanak izango dituzte.Sanjuandegin ekaineko lehen asteburuan, 1etik 3ra,egingo dira egitarau bete-betea izan duten jaiak, bainamaiatzeko azken astean zehar ere ekitaldi ugari izandituzte giroa berotzen joateko. Ekaineko festa erren-kadaren bigarren topagunea Nuarben izango da.Trinidade jaiak ospatuko dituzte aurten ere nuarbeta-rrek. Kasu honetan hilaren 9tik 11ra, larunbatetik aste-lehenera beraz, luzatuko da jai egitaraua. Egun han-dia, Trinidade eguna, ekainaren 10ean ospatuko da.

Korputz jaiak

Plaza Txikian elkarri ia eskua ematen dioten AldeZaharreko bi kalek, Enparan eta Eliz kaleek, eurenKorputz jaiak ospatuko dituzte.

Elizaren egutegian aurten ekainaren 17an, igan-dea, ospatuko da Korputz eguna. Enparan Kaleanere asteburu hori aprobetxatuko dute euren festaegitaraua garatzeko, larunbata eta igandea biakhartuta. Eliz Kalean ere lehen festa eguna ekaina-ren 16an izango dute, Korputz bezperan, alegia.Baina gainontzeko egitaraua ondorengo asteanzehar banatuko dute, ekainaren 21, 22 eta 23anhain zuzen.

San Juan jaiak

Eta ekainari amaiera emateko, uda sasoiarekinbatera urtero etortzen zaizkigun jaiak: Sanjuanak.Gure artean Oñatzen eta Urrestillan ospatukodituzte San Juan jaiak. Aurten, gainera, San Juanbezperak eta egunak asteburuarekin bat egingodute bete-betean. Ekainaren 23an eta 24an,larunbata eta igandea, ospatuko dituzte eurenfestak Oñatzen. Urrestillan ere ekainaren 23anekingo diote jai egitarauari baina, aspaldiko ohitu-rari eutsiz, urrestildarren festak ekainaren 26a arte,San Juan hirugarrena, luzatuko dira. Aurreko aste-buruan berriz, Korputz egunean hain zuzen ere,Zaharren Eguna ospatuko dute bertan. Sanjuaneneragina, bestalde, Azpeitia osoan zehar barreiatu-ko da, San Juan bezperako suen inguruan.

Ekaina, auzo eta kaleetako jaien hilaHil honen lehen egunetik hasi eta iabukaera arte festak bata bestearen atze-tik etorriko zaizkigu Azpeitiko hainbatauzo eta kaletan. Ekainean, izan ere,udari ateak irekitzeaz gain Azpeitian jai

giroari ere tarte garrantzitsua egitendiogu, are zehatzago udalerriko bazterjakinetan. Sanjuandegin, Nuarben,Enparan kalean, Eliz kalean, Oñatzeneta Urrestillan, urtero bezala ekaineko

ohitura festatsuaz gozatzeko aukeraugari eta desberdinak izango ditugu.Guztiontzat eta guztion eskura, gureauzo eta kaleetako jaiek ere euren tar-tea eskatzen digute, dudarik gabe.

Sanjuandegin ekaineko lehenasteburuan, 1etik 3ra, ospatudira egitarau bete betea izan

duten jaiak

Ekaineko festa erreskadaren biga-rren topagunea Nuarben izango

da. Trinidade jaiak ospatuko dituz-te aurten ere nuarbetarrek

Plaza Txikian elkarri ia eskuaematen dioten Alde Zaharreko bi

kalek, Enparan eta Eliz kaleek,euren Korputz jaiak ospatuko

dituzte

Eta ekainari amaiera emateko,Oñatzen eta Urrestillan uda

sasoiarekin batera urtero etor-tzen zaizkigun jaiak: Sanjuanak.

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 10

Hileko gaiak

11

Jubilatuen festa Xoxoten

Egun borobila

Esan bezala, goizean bilduko dira Udaletxeaurrean eta Xoxotera abiatuko dira LandRover guztiak bata bestearen atzetik.Lehenengo Land Rovera Udaletxekoa izangoda ohi bezala, hark irekiko du bidea sirenaeta guzti, eta beste guztiek jarraitu egingodiote. Heldu bezain laster, Salda beroa izan-go dute prest eta, jakina, hamaiketakoa egi-teko Txorizo ederra ere bai. Sabela ondobeteta dutela erromeriaren txanda izangoda, gero meza. Mezaren atzetik pasira txikibat egin eta Azpeitira bueltatuko dira baz-kaltzeko.

Lehen bazkaria Xoxoten izaten zen, bainaeguraldiaren arabera askotan jubilatuakhoztu egiten zirelako, Bazkaria behean egi-tea erabaki zen. Urte pare batean Berduraplazan eta orain, berriz, Aitonenan bertan.Bazkariaren ondoren, giro ederrean jarrai-tzeko dantzaldia izango dute.

Eguraldi txarra izango balitz, ordezko irte-naldia aurreikusita dago ,beraz, alde horre-tatik jubilatuak lasai egon daitezke. Iaz esa-terako, eguraldia lagun ez zuten izan, eta

Noarbeko urtegi ingurura hurbildu ziren,Land Roverean urtergiaren inguruko bueltaederra eta hamaiketakoa ere ez ziren faltaizan.

Jubilatuak Azpeititik Xoxotera eramatendituzten Land Rover gidariak bolondresakdira. Esan beharra dago, urtero urtero azal-tzen diren batzuk badirela berriekin bateraeta borondate onena jartzen dutela eurenlana ondo baino hobeto betez.

Txotxotera buelta, tradizioa

1983an Xoxoterko Aterpea eraikitzen hasiorduko, Azpeitiko Udalak argi zuen aterpe-ak izaera publikoa beharko zuela izan. Hauda, bere ateak denentzat irekita egon beharzutela. Ildo honetan, Azpeitiko Alkateak,Jose Mari Bastidak, Xoxoteko aterpearenlehenengo harria jartzen ari zela , gorainoheltzeko zailtasun handienak izango zituz-ten haiekin gogoratuz, zera esan zuen: “Datorren urtean jubilatuak Xoxotera ekarri-ko ditut”. Eta hala izan zen, bidea LandRoverentzat egokitu eta 1984tik aurrera urte-ro urtero antolatu izan baitu Azpeitiko UdalakJubilatuentzako Xoxoteko Egun berezia.

Eguraldi txarra izango balitz, ordezko irtenaldia aurreikusita dago,beraz, alde horretatik jubilatuak lasaiegon daitezke. Iaz, esaterako, egural-dia lagun ez zuten izan, eta Noarbeko

urtegi ingurura hurbildu ziren.

Jubilatuak Azpeititik Xoxotera erama-ten dituzten Land Rover gidariak

bolondresak dira. Esan beharra dago,urtero urtero azaltzen diren batzuk

badirela berriekin batera eta boronda-te onena jartzen dutela euren lana

ondo baino hobeto betez.

1983an, Azpeitiko Alkateak, JoseMari Bastidak, Xoxoteko aterpea-

ren lehenengo harria jartzen ari zela, goraino heltzeko zailtasun handie-nak izango zituzten haiekin gogora-tuz, zera esan zuen: “ Datorren urte-

an jubilatuak Xoxotera ekarrikoditut”. Eta hala izan zen.

Xoxotetik bueltan jubilatuek bazkaria izango dute Aitonenan dantzaldi eta guzti

Gero bazkaria eta dantzaldia izango dute Aitonenan

Ekainaren 30ean irtengo dute enparantza nagu-

sitik goizeko 10:30etan Azpeitiko Jubilatuak

Xoxote aldera. Enparantza nagusian bildutako

30 bat Land Roveren zeregina izango da 100

jubilatu baino gehiago Xoxoteraino eramatea.

Irteera honetan parte hartu nahi duten jubila-

tuek, aurrez, ekainaren 28a baino lehen, euren

izena eman eta 1900pta ordaindu beharko

dituzte Aitonenan.

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 11

Osasuna

12

Medikuntza alternatiboa: terapia naturalak guztiontzat

Homeopatia, iridologia, oin-erreflexologia...

Hitz hauek eta antzeko beste batzuk gero eta

sarriago entzuten ditugu kalean. Betiko medi-

kuntzarekin batera, zenbait gaitz edota mini

sendabidea eman nahian, edota gaitz horiek

saihesteko asmoz, ‘medikuntza alternatiboa’

deritzonaren esparruan kokatzen diren tera-

piek ere gero eta toki zabalagoa dute gure

gizartean. Orohar, osasunarekin zerikusia

duten gaiei gero eta garrantzi handiagoa

ematen diegulako. Horregatik, Azpeitian Zer?

aldizkarian osasunari buruzko informazioak

bere lekua izango du hilero zutabetxo bate-

an. Eskuartean duzuen ale honetan, haste-

ko, Joaquin Castaño masajista eta naturopa-

taren eskutik, aipatutakoen eta beste tera-

pia batzuen oinarriak azaltzen saiatu gara.

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 12

Osasuna

13

Naturopatia

Produktu eta gai naturalak erabiliz gau-zatzen diren terapiak sartzen dira hemen.Naturopatian, alegia, ez da produktukimikorik ez eta erasokorrik erabiltzen,bigarren mailako eraginak saihestuz.Naturopatiaren barruan, berriz, honakoadar hauek bereiz daitezke:

Iridologia

Diagnostikoak begietako irisa begiratuzemateari deritzo iridologia. Jakintzahonen arabera, izan ere, irisean gureorganismoaren egoera psikikoa, energe-tikoa eta osasun egoera, bizitasuna etaerreakzio gaitasuna, ehunen kalitatea,narriadura eta intoxikazio mailak, zenbaitpatologia jasateko joerak, gaixotasunprozesuak edota heredentziazko joerapatologikoak isladatzen dira.

Fitoterapia

Izenaren etimologiak berak adieraztenduen bezala, landareen bidez gauzatzenden terapia da, landareekin edota beraue-tatik eratorritako esentzia eta aterakinenbidez.

Dietetika

Tratamendu baten baitan, elikagai zehatzbatzuk hartzea edota dietatik ezabatzeaezartzen du dietetikak, batzuk osasuna-rentzat lagungarri diren bezala besteakkaltegarriak direlakoan. Honekin batera,bitamina eta mineral gehigarriak ezar-tzen ditu, organismoaren erreakzioentzat

eta metabolismo kimikoarentzat ezinbes-tekoak direnak.

Dietetikaren barruan, kirolariei berezikizuzendutako jarraipen prozesuak ere sar-tuko lirateke, kirol bakoitzari dagozkiondieta eta gehigarriak erabiliz.

Homeopatia:Edozein motatako

patologietanerabilgarria

Gaixotasun baten sintomak orga-nismoak gaixotasun beraren aurkajotzeko erabiltzen dituen bideakdira eta, beraz, pertsona batenganantzeko eraginak sorraraztendituen sustantzia batek, pertsonahori sendarazi egingo du.

Sustantzia horiek gutxienekodosietan eta urtuta erabiliz, era-ginkortasun handiagoa lortukoda eta medikamentu homeopa-

tikoei toxikotasuna eta bigarren mailako era-ginak kenduko zaizkie.

Kiropraktika

Eskuzko metodo terapeutikoa da, osteopa-tiaren antzekoa.

Bizkarrezurreko ornoen gainean lan eginezeta hauek bere tokian ezarriz, nerbio siste-maren interferentzia edo blokeoak ezezta-tzen dira, berehalako arindura eraginez.

Esku adituen bidez, diagnostiko zuzen batenondoren eta, sarritan, espezialistarengan oina-rrituta erabili behar da kiropraktika (X izpiak,analitika, e.a. erabiliz).

Kiropraktika blokeo, desbideraketa, dese-gokitze, pintzamendu, neuralgia eta aba-rretan erabil daiteke, bizkarrezurraren etagorputzaren egokitze orokorra lortzekoeta hezur, zaintxuri edo tendoi, lotailu edogiharreetan jatorria izan dezaketen pato-logiak zuzentzeko.

Egokitze neurologikoak

Ornoen eta artikulazioen egokitze teknikaez erasokor hau Estatu Batuetan sortutakoada, osteopatiaren eta kiropraktikaren ego-kitzeetan oinarrituta, eta NASAko medikutaldearen bermea jaso zuen. Klinikoki

metodo segurua eta ez traumatikoa da,‘mailu neurologikoa’ deritzon tresna era-biltzen baita eta honek abiadura handizbaina potentzia txikiarekin egiten du lan.Horrela, metodo hau osteoporosi eta infla-mazio kasu larrietarako ere komendagarriaizan daiteke, eskuekin eragindako egoki-tzeek larritasuna areagotu baizik egingo ezluketen kasuetarako egokia da beraz.

Oin-erreflexologia

Oinen bidez eginiko diagnostikoak etasendabidea oinak manipulatuz egiteasartzen dira oin-erreflexologian. Nerbioamaieren pilaketa handia dela eta, oine-an organismo osoa isladatzen dela esandaiteke. Oin-erreflexologia oso erabilga-rria izaten da kaltetutako organuarengainean zuzenean eragiterik ez dagoene-an. Teknika hau beste tratamendu edosendabide baten lagungarri gisa ere era-bil daiteke.

Masaia terapeutikoa eta kirol-masaia

Masaia terapeutikoa

Mina, giharretako tentsioa, tentsio psikikoa,estresa, edota hanka nekatutakoak eta pisu-tsuak arintzeko erabiltzen da, eta baita erlaja-zio orokorra lortzeko ere.

Kirol-masaia

Lesio larri eta kronikoen prebentzio etasendabide moduan erabiltzen da (uzkur-durak, tenkadak, kongestioak, bihurdu-rak, tendinitiak, e.a.). Kirolariei jarraipenberezia egiteko ere erabiltzen da.

NERBIOSISTEMA

Garuna

Gibela

Giltzurruna

Hestea

KolonSigmoideoa

Beheranzkokolona

Goranzkokolona

Guneparenkimatosoa

Azalgunea

Hesteetakogunea

Begi-niniarenertza

Irisarenkoroa

Urdailgunea

Gune neuroendokrinoedo humorala

Linfa gunea

IRISAREN TOPOGRAFIA ZIRKULARRA

Zerb

ikal

akD

ors

alak

Lun

bar

rak

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 13

14

Elkarrizketa

“Takolok jendearengan oso oroimenona utzi duela nabarmentzen da”Azpeitian bizi den azkoitiar honek

txikitatik izan zuen marrazkirako,

pinturarako eta, oro har, arte jardue-

tarako joera. Baina, berak dioen

bezala, haiek beste garai batzuk

ziren, Arte Ederretako ikasketak egi-

tea ez zen gaur izan daitekeen bezain

erraza ez zegoen behintzat guztien

eskura- eta, bere belaunaldiko beste

horrenbeste bezala, Azkoitiko Eskola

Profesionalean ikasi ostean lantegi

batean hasi zen lanean. Artearekiko

bere betiko grina eta maitasuna ez

ziren ordea itzali eta, bere kasa, urte-

en poderioz eta era autodidakta

batean, horretara zuzendu zituen

bere ahaleginak eta bizitza. Azken

asteotan bere izenak ohi baino

oihartzun zabalagoa izan du, Joxe

Urbieta ‘Takolo’ri eskainitako ome-

naldiaren baitan Takolo baserriaren

ondoan kokatu den mendizalearen

eskulturaren egile gisa.

Diego Cruz, “Takolo”ren eskultura egin duen artista

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 14

Eskultura bat egiten ari zare-nean, eskulturak berak era-bat bereganatzen zaitu etaezin duzu garbi jakin azken

emai-tza nolakoa izango den,bukatu eta bere tokian jar-

tzen duzun artean

Galdakaon eta Eibarren, kale-etan, baditut nik egindako

beste eskultura batzuk,brontzezkoak

Hilabete eta erdi behar izanditut eskultura hasi etabukatzeko, buru-belarri

horretantxe eta gelditu gabejardunda

Ez nuen Takolo ezagutzen,baina jendearen

komentarioen bidez eta,azkenean ia-ia ezagutuko

banu bezala izan da

Oro har ez dira eskulturaasko egiten, oso noizbehin-

kako lanak izaten dira, bainamomentu honetan bestebatekin ari naiz lanean

““

15

Elkarrizketa

Takoloren eskulturaren azken emaitza-rekin gustura gelditu al zara?

Baietz esan daiteke. Eskultura bat egiten arizarenean, estudioan edo lokalean, eskultu-rak berak erabat bereganatzen zaitu etaezin duzu garbi jakin azken emaitza nolakoaizango den, bukatu eta bere tokian jartzenduzun artean. Kasu honetan, Takoloren iru-dia mendiari begira gelditu behar zen, koka-pen jakin batekin, eta bere lekuan jarrigenuen arte ezin jakin asmatu genuen alaez. Baina azkenean ondo atera dela uste duteta jendearen erantzunak ere hori pentsa-tzera bultzatzen nau.

Nola iritsi zitzaizun eskultura hau egite-aren enkargua?

Galdakaon eta Eibarren, kaleetan, baditut nikegindako beste eskultura batzuk, brontzezko-ak. Eibarren San Blas haurrak eta potin erama-le bat ditut, eta Galdakaon berriz dantzari bat,balaztari bat eta, hain zuzen, mendizale batditut. Juan Mari Olaizolak bazuen nire lan horienberri, eskulturak nola egiten nituen. Bera,Takoloren lagun bezala, eskaini nahi zitzaionomenaldiaren batzordean zebilen. Zerbaitberezia eskaini nahi zioten, eta Juan Mari nitazgogoratu zen, eskultura bat egiteko.

Zenbat denbora izan duzu lan hori egiteko?

Hilabete eta erdi behar izan ditut eskulturahasi eta bukatzeko, buru-belarri horretantxeeta gelditu gabe jardunda. Enkargua aurre-ragotik jasoa nuen, baina azken hilabete etaerdi hori arte ez dut lanari ekiteko betarik izan.

Zer materialekin egin duzu eskultura?

Zementu armatuzkoa da. Lehendabizi irudiabuztinean moldiztatzen da, hortik molde batateratzen da eta, azkenik, molde hori zemen-tuarekin betetzen da, eskultura ateratzeko. Neukzementua erabili dudan lehen aldia izan da.Orain arte egin ditudan eskulturak brontzezko-ak dira eta hauetan, moldea atera bitartekoprozedura berdina da, baina ondoren moldehori fundizio batera eraman izan dut, han bront-zearekin betetzera. Takolorenean, berriz, mol-dea zementuarekin betetzearen prozesua ereneuk egin dut. Aurrekoak baino zailxeagoa,baina esperientzia berria izan da niretzat.

Zuk zeuk ezagutu al zenuen Joxe Takolo?

Ez, ez nuen ezagutzen. Hemen ondoan, mendi-zaleen elkartean eta asko ibiltzen zela komen-tatzen zidaten, baina ez nintzen inoiz gehiegifijatu edo ez dakit, baina ez nuen behintzat eza-gutzen. Oso kuriosoa izan da, ze jendearenkomentarioen bidez eta, azkenean ia-ia ezagu-tuko banu bezala izan da. Mundu guztiak esa-

ten zidan, “gizon horrek merezi zuen baihorrelako zerbait egitea”. Jende guztiakTakolori buruz oso ondo hitz egin dit, oso oroi-men ona utzi duela nabarmentzen da. Takoloezagutzen zuen jendeak, eta jende askok eza-gutzen zuen, asko estimatzen zuten, bainabene-benetan, itxurakeriarik gabe”.

Eta nola moldatu zara bere irudia lan-tzerakoan?

Argazki batzuk-eta eman zizkidaten, eta aurpe-gikera orokorra horietatik atera nuen. BainaJuan Mari Olaizolak, Takolo asko eta gertutikezagutzen zuenak, alde horretatik asko lagun-du didala esan behar dut. Berak argazkia bainogehiago ikusten zuen. Adibidez irudia buztina-rekin moldeatzen ari nintzenean, azken ukituakematen ari nintzela, kokotsa pixka bat igotzenbanion antz gehiago izango zuela esan zidan,eta horrelaxe egin nuen. Bera gustura geldituzen, eta ni berataz fido nintzen noski.Gainontzean, gorputzaren jarrera eta, neuk iru-dikatu nituen, baina hor ere hanketako giharre-ak eta abar egiterakoan aholkuak ematen zizki-daten. Oinez agertzea nahi nuen, harkaitz batengainean.

Takolorena bukatu duzu eta, aurrera begi-ra, ba al duzu antzeko beste proiekturenbat, eskulturarekin lotutakoa?

Oro har ez dira eskultura asko egiten, osonoizbehinkako lanak izaten dira, bainamomentu honetan beste batekin ari naiz lane-an, bai. Kasu honetan orain dela gutxi beati-fikatu duten moja azpeitiar baten irudia da,Maria Concepcion Odriozola Zabalia. Lasaokoelizan jarriko dute eskultura hau. Takolorenabaino dexentez neurri txikiagokoa da, 50 zen-timetrokoa, eta horrek lana oso desberdinaizatea eskatzen du.

Diego Cruz eta Juan Mari Olaizola eskulturari azken ikutuak ematen

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 15

AZPEITIKO UDALA

Pap

er b

irzi

klat

uan

egin

a21

48-0

01TXANDAKO BOTIKAK EKAINEAN

Maiatzaren 28tik ekainaren 3ra: ETXEBESTEJose Artetxe, 6Tfnoa.: 943 81 59 74

4tik - 10era: GARCÍA MIGUELEnparan, 29Tfnoa.: 943 81 12 74

11tik - 17ra: ZULAIKAHarzubia Hiribidea, 20Tfnoa.: 943 15 03 34

18tik - 24ra: ASEGINOLAZAEnparantza Nagusia. Goiko kalea, 2Tfnoa.: 943 81 13 50

25etik - uztailaren 1era: BERISTAINUrbitarte Auzoa, 3Tfnoa.: 943 81 19 49

AGENDA Ekainean Zer?

OHARRA:Kurtso eta tailerraren iraupena: 2001eko urtarriletik ekainera.Kurtsoak: Bolilloa, gurutze puntua, puntoa, makinako brodatua, besteak.

Eguna OrdutegiaAstelehena 15h-17hAsteartea 15,30h-18,30hOsteguna 15h-17h

Kurtsoak: Ebaketa eta Jantzigintza:Eguna OrdutegiaAsteazkena 15h-17hOstirala 15h-17h

Tailerra: Metal gaineko pintura, egur gaineko pintura, Poliuretano gaineko pintura, tela gaineko pintura:

Eguna OrdutegiaAsteazkena 10h-12hOstirala 15h-17h

17h-19h19h-21h

TELEFONO INTERESGARRIAK

Azpeitiko Udala

Zentralita . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 72 00

Alkatetza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 71 85

Idazkaritza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 71 98

Kontuhartzailetza . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 71 89

Hirigintza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 71 91

Gizarte Zerbitzuak . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 71 92

Alkoholiko anonimoak . . . . . . . . . . . . . .629 14 18 74

Aitonena I . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 81 51 71

Aitonena II . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 81 23 89

Biltegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 71 97

Eguneko Zentroa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 71 94

Ingurugiro Etxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 81 24 48

Liburutegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 71 95

Trenaren Museoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 06 77

Udaltzainak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 13 13

Euskara Patronatua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 81 45 18

Udal Euskaltegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 81 19 47

Igerilekua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 81 41 21

Polikiroldegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 81 30 69

Azpeitia Lantzen S.A. . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 71 83

Lapatx Zabortegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 81 55 05

Anbulategia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 02 54 00

Larrialdiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 02 54 01

Bailarako Nekazari bulegoa . . . . . . . . . . . . .943 81 24 85

Enplegu Bulegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 15 03 00

Epaitegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 81 25 55

Ertzaintza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 85 10 00

DYA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 46 46 22

Gurutze Gorria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 85 32 97

S.O.S. Deiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .112

Taxiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 81 13 07

Urkome . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .943 81 65 00

EKAINA

1 OSTIRALASANJUANDEGI. 20:00etan Txupinazoa, Erraldoi eta Buruhandiak.Pantxo eta Arantxaren musika emanaldia. Dantzaldia Kiñuren eskutik.

2 LARUNBATASANJUANDEGI. 10:30etan Erraldoi eta Buruhandiak.11:00etan Haur parkea, txaranga.14:30etan Auzokoen bazkaria.17:00etan Haur parkea.17:30etan Aldatz Gora txaranga.22:30etan Gaitza taldearen kontzertua.23:30etan Sen taldearen kontzertua.00:30etan Iratxo taldearekin dantzaldia.

3 IGANDEALAGUN ONAK MENDI BAZKUNA. Pagoeta (Urdaneta-Pagoeta-Aia- Agorregi).

5 ASTEARTEAGIZARTEKINTZA: Emakumeari Zuzendutako Hitzaldi Informatiboak.“Bizi ohitura osasuntsuak”Aitonena 1. Arratsaldeko 18:00etan.SANJUANDEGI. 6:00etan Txokolatea.7:00etan Sokamuturra.9:00etan Salda eta Pintxoak.11:30etan Erraldoi eta Buruhandiak.Jubilatuei luncha, Dantzari Txiki, Haurrentzako poniak, eta abar.17:30etan Herri Kirolak.20:00etan Dantzaldia Ciclón taldearekin.24:00etan Suzko Zezena.

9 OSTIRALANUARBEKO TRINIDADE JAIAK. Toka txapelketa. Arratsaldeko 6etan.Herri afaria. Arratsaldeko20:30etan.Erromeria.Goizaldera: baratxuri zopa.

10 IGANDEAIzarraitz Txistularien Goiz Eresia. Goizeko 9:00etan.LAGUN ONAK MENDI BAZKUNA. XV. Helduen Kostaldeko Ibilaldi Neurtua:Azpeitia-Urraki-Ernio- Erlo- Azpeitia.NUARBEKO TRINIDADE JAIAK.MEZA, ondoren Luntxa.Umeentzako jolasak, Auskalo taldearekin.Azpeitiko Udal Musika Banda.Erromeria.

11 ASTELEHENANUARBEKO TRINIDADE JAIAK: Arratsaldean Umeen jolasak eta txokolatada.Gauean Erromeria “Estanda”.

12 ASTEARTEAGIZARTEKINTZA: Emakumeari Zuzendutako Hitzaldi Informatiboak.“Oporraldia: krisi garaia, angustia…” Aitonena 1, arratsaldeko 18:00etan.

16 LARUNBATAENPARAN KALEKO JAIAK: Kalejira, umeen jolasak.

17 IGANDEAIZARRAITZ TXISTULARI TALDEA. GOIZ ERESIA. Goizeko 9:00etan.ENPARAN KALEKO JAIAK: Itxaferoak, Herri Meza, lagun arteko bazkaria, eta abar.URRESTILLAKO SAN JUAN JAIAK.Zaharren Eguna: Meza, Udal Musika Banda, Bazkaria, Herri Kirolak eta abar.

22 OSTIRALAURRESTILLAKO SAN JUAN JAIAK. Pilota Partiduak.

23 LARUNBATA23-24 LAGUN ONAK MENDI BAZKUNA.PIRINEOAK: Pont d´Espagne- Gran Facha- Respumoso -Balaitous- Sallent de Gállego.URRESTILLAKO SAN JUAN JAIAK. Txikiteoa, txupinazoa, Herri Afaria, erromeria eta abar.

24 IGANDEAIZARRAITZ TXISTULARI TALDEA. GOIZ ERESIA. Goizeko 9,00etan.URRESTILLAKO SAN JUAN JAIAK.Meza, Erraldoi eta Buruhandiak, Dantzari Txikiak, Zezen Txikiak eta poniak, II. Artzai Txakur Txapelketa, Dantzaldia eta abar.

25 ASTELEHENASagardo dastaketa, Mus txapelketa, Umeen Jolasak, Txaranga eta abar.

26 ASTEARTEAKiñu taldearekin dantzaldia.Arbolaren entierroa.

Azpeitian zer 37 11/6/01 10:04 Página 16