elkarrizketa: militantzia ereduak (joxemi zumalabe)

6
ELKARRIZKETA · OLATZ DAÑOBEITIA · ZESAR MARTINEZ Hilabeteak daramatzate Olatz Dañobeitiak eta Zesar Marti- nezek militantzia ereduei eta taldeen barne horizontaltasuna- ri buruz hausnartzen. Joxemi Zumalabe Fundazioak abiatu zuen prozesua, hainbat eragile eta norbanakorekin, herri mugi- menduen tresna kutxa bat sortu asmoz. Lanean ari dira oraindik, baina udazken alderako espero dute emaitza. Non dute abiapuntua hausnarketa talde horiek? Olatz Dañobeitia: 2012ko udabe- rritik dator militantzia ereduen hausnarketa. Joxemi Zumalabe Fundazioan proiektu politikoa eraberritu genuen, eta horreta- rako kontraste erronda bat egin genuen Euskal Herriko hainbat eragilerekin. Bertan, detektatu genuen militantzia ereduak ezbaian zeudela hainbat kolektibotan. Batzuk pauso ba- tzuk ematen hasita zeuden, eta gehienetan zegoen ezinegon 2013ko maiatzaren 3a | 11. zenbakia Nola horri begiratzen hasi behar gara” Hodei Iruretagoiena joxemizumalabe.org

Upload: topatu-info

Post on 11-Mar-2016

245 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Hilabeteak daramatzate Olatz Dañobeitiak eta Zesar Martinezek militantzia ereduei eta taldeen barne horizontaltasunari buruz hausnartzen. Joxemi Zumalabe Fundazioak abiatu zuen prozesua, hainbat eragile eta norbanakorekin, herri mugimenduen tresna kutxa bat sortu asmoz. Lanean ari dira oraindik, baina udazken alderako espero dute emaitza. Elkarrizketatzailea: Hodei Iruretagoiena

TRANSCRIPT

Page 1: Elkarrizketa: militantzia ereduak (Joxemi Zumalabe)

ELKARRIZK

ETA

· OLATZ DAÑOBEITIA · ZESAR MARTINEZ

Hilabeteak daramatzate Olatz Dañobeitiak eta Zesar Marti-nezek militantzia ereduei eta taldeen barne horizontaltasuna-ri buruz hausnartzen. Joxemi Zumalabe Fundazioak abiatu zuen prozesua, hainbat eragile eta norbanakorekin, herri mugi-menduen tresna kutxa bat sortu asmoz. Lanean ari dira oraindik, baina udazken alderako espero dute emaitza.

Non dute abiapuntua hausnarketa talde horiek?Olatz Dañobeitia: 2012ko udabe-rritik dator militantzia ereduen hausnarketa. Joxemi Zumalabe Fundazioan proiektu politikoa eraberritu genuen, eta horreta-rako kontraste erronda bat egin genuen Euskal Herriko hainbat eragilerekin. Bertan, detektatu genuen militantzia ereduak ezbaian zeudela hainbat kolektibotan. Batzuk pauso ba-tzuk ematen hasita zeuden, eta gehienetan zegoen ezinegon

2013ko maiatzaren 3a | 11. zenbakia

“Nola horri begiratzen hasi behar gara”

Hodei Iruretagoiena

joxemizumalabe.org

Page 2: Elkarrizketa: militantzia ereduak (Joxemi Zumalabe)

bat. Hausnarketa horretan buru belarri sartzea erabaki genuen. Hemen kezka beti izan da zelan bultzatu, zelan antolatu aktibis-mo politikoa, eta nola murgildu gaitezken, gaur egun, Euskal Herrian, osasungarriagoa, as-katzaileagoa, eraginkorragoa, orekatuagoa... izango den mili-tantzia ereduetara. Ez genuen planteatzen hausnarketa homo-geneo edo uniforme bat, geldirik egongo dena, hasi eta bukatuko dena. Gure asmoa da ekarpen bat egitea, baina argi dugu haus-narketa etengabea izan behar

dela, etengabe begirada kritikoz berrikusi beharko dena.Zesar Martinez: Gernikako Astra kulturarako fabrika sozialean duela zazpi urte abiatu zen prozesua, eta gutako asko hango kolektiboen topaketa eta asanbladatan aritu gara laguntza ematen. Handik ezagutzen gintuzten, eta software librearen eremuan dabilen kide batek esan zigun: “Zuek lantzen dituzuen talde dinamikak batu litezke programa informatiko libre batean, eta eskaini gainerako

kolektiboei asanbladak, bilerak eta abar modu dinamikoago eta

horizontalago batean egiteko tresna bezala”. Interesgarri ikusi genuen, eta talde bat egin

ELKARRIZK

ETA

“Militanteak ez gara bakarrik pentsamendu bat; bagara ere gorputza, sentimendua”

Page 3: Elkarrizketa: militantzia ereduak (Joxemi Zumalabe)

genuen hori lantzeko. Seikote bat osatu dugu gaztetxeetan eta kolektibo ezberdinetan ibilitako jendearekin, eta hasi gara proiektu bat lantzen.

Ideia da kolektiboen barne kohesioa, barne konfiantza, barne sendotasuna elikatzeko tresna batzuk sortzea, batetik. Eta, bestetik, tresna informatiko bat sortzea, asanbladak eta bilerak modu horizontalago batean egiten lagunduko duena. Hirugarren hanka bat ere badu proiektuak. Kolektiboen

jardunean izaten dira, hainbat momentutan, ezadostasunak, gaizkiulertzeak eta gatazkak. Gatazka horiek modu eraikitzaile batez bideratzeko tresnak sortu nahi ditugu.

Nola ari zarete eramaten proze-sua?O.D.: Hau abiatu genuene-tik hainbat saio egin ditugu, hainbat eragile eta militante-rekin. Ez genuen nahi gogoeta hau Joxemi Zumalabek egitea. Herri mugimenduentzako, bai-na herri mugimenduetatik eta

herri mugimenduekin haus-nartzea da gure egitekoa. Gu ez gara adituak. Aldi berean, ez genuen nahi eztabaida hau abiatzea soilik plano arrazio-nal edo ideologikotik. Hau da, liburuak irakurriz. Egiten ari gara hori ere, nazioarteko eta gure herriko erreferentzia ida-tziak garrantzitsuak dira, baina gure helburua zen bizipenetatik abiatzea. Esparru ezberdinetako jendearekin bildu nahi dugu.

Militante bakoitza ez gaude beti momentu berdinean. Adinaren

Page 4: Elkarrizketa: militantzia ereduak (Joxemi Zumalabe)

arabera, metatzen doa bakoitza-ren esperientzia. Horrez gain, militantzia ez da bakarrik talde batean antolatua. Antolaketa edo marko horretatik harago doan zerbait ere bada. Bildu dugu jende ezberdina, eta jarri gara gogoetatzen: zein diren gure militantziaren gazi eta go-zoak, zer uste dugun saihestu edo indartu behar genukeela. Eta, indartu eta baztertu nahi dugun hori egiteko, zein tres-na edo estrategia behar geni-tuzkeen.

Ekainean topaketa batzuk egi-teko asmoa dugu, hausnarketa horietan parte hartu duten era-gileekin zein bestelakoekin, es-trategia eta tresna horien ingu-ruan kolektiboki hausnartzen

jarraitzeko. Lan talde bat sortu genuen, nahiko anitza, baina helburua da jendeari ateak za-balik uztea, gurekin parte hartu nahi duen guztiari. Asmoa da udazkenerako-edo tresna kutxa hori eskuragarri izatea.

Azkenaldian, zenbait kolektibotan, egin da autokritika bat: militantzia eredu zurrun bat dagoela. Zein hausnarketa egin dute zuekin bildu diren taldeek?O.D.: Hausnarketa horietan gai garrantzitsu asko irten dira: sostengarritasuna, humanizazioa, eraginkortasuna, gogoa edo ilusioa... Baina, garrantzitsua iruditzen zitzaigun iraganarekiko ez egitea irakurketa bat: “Orain artekoak ez du balio, hau zaharra geratu zaigu, eta zerotik hasiko gara”. Sarri hainbat eragileren ezinegon horretan

oso baieztapen gogorrak egiten dira eta, gure ustez, hori akats bat da. Iruditzen zaigu Euskal Herrian herri mugimenduek itzelezko esperientzia daukatela,

eta kapital hori izan behar dela gogoeta horren abiapuntua. Horrek ez du kentzen, atzera begirako horretan, hausnartu behar dela zer baztertu, zer indartu, zer sortu... Baina, arriskutsua iruditzen zitzaigun geldiune bat egotea.

Denon helburua da militantzia hori sustatzea, egonkortzea. Baina, sarri, begirada kanpora begira geneukala iruditzen zitzaigun. Eta, nolabait, barrura begirako hori aztertu behar genuela. Nola sentitzen gara gure militantzian? Zer ematen digu, zer kentzen digu? Non daude orekak eta desorekak? Nola elikatzen dugu gogoa? Trebakuntza edo ahalduntze bat dakar, edo ez? Militantea hartuta bere osotasunean; ez gara bakarrik pentsamendu bat, bagara ere gorputza, sentimendua... Iruditzen zitzaigun harremanen alde hori lantzea, bereziki militantzia kolektiboei lotua, ez zela bigarren mailako kontu bat.

Adibidez, botere harremanen ingurukoa. Azken finean, herri mugimenduak beste herri eredu bat eraikitzea edo sortzea du helburu. Herri askeago bat, anitzagoa, parekideagoa. Baina, ohartu behar genuke, gu geu ere jendarte horren parte garela. Eta, kolektiboki

antolatzen garenean hori guztia borrokatzeko, sarri hegemonikoa dena berrelikatzen dugula gure funtzionamenduan, egoteko eran, nahi gabe. Posible al da, esaterako, jendarte horizontal bat, parte hartzailea, aktiboa, politikoki arduratsua, anitza eta feminista erditzea eta eraikitzea, gure funtzionatzeko moldeak baztertzaileak eta hierarkikoak direnean?

Taldearen eta pertsonaren arteko oreka hori bilatzeko, zer garrantzia du horizontaltasunak?Z.M.: Herri mugimenduetan ziurtzat ematen da kolektiboak direla sare horizontalak, asanblearioak, ez dutenak oso egitura formala eta hierarkikoa. Ideologikoki garrantzia handia ematen zaio horri, baina ez dator bat ematen zaion zaintza edo arreta mailarekin. Hain garrantzitsua izateko, nahiko deskuidatuta daukagu. Horrek, askotan, dakar insatisfakzioa metatzen joatea. Zu zabiltzan kolektiboan lidertza unipertsonal oso indartsuak badaude; edo neskak beti zeregin eta ardura batzuetan

badaude, eta mutilak beste batzuetan; edo denbora gehiago daukatenek, beti hor daudelako, maneiatzen badute informazio guztia, erabakitzeko askoz elementu gehiago badituzte... Inertzia horiek nagusitzen doazenean, militantzia politikoak ez zaitu asebetetzen. Ideologikoki, horizontalitatea eta asanbalearismoa benetan

ELKARRIZK

ETA

“Talde kohesioa ere landu behar da jarduera politikoaren baitan”

“Akats bat da esatea orain artekoak ez digula balio, eta zerotik hasi behar dugula”

“Horizontaltasunari ideologikoki ematen zaion garrantzia ez dator bat zaintza mailarekin”

Page 5: Elkarrizketa: militantzia ereduak (Joxemi Zumalabe)

serio hartzen baditugu, beren zaintza eta tresnak behar dituzte.

Kolektibo asko daude Euskal Herrian: guztiak ez dira pun-tu berean egongo, bakoitzak izango ditu bere lehentasunak. Kontraesanak sortu dira kolektiboen artean? Nola heldu osotasun horri?O.D.: Hasi ginenean bageneu-kan erronka hori. Herri mugi-mendua ez da bat, asko dira, eta oso ezberdinak. Joxemi Zuma-labe [Fundazioa] ere Euskal He-rriko herri mugimenduan beste kolektibo bat gehiago da. Gogoe-tan, formazioan eta dinamiza-zioan laguntzeko helburua izan arren, ez dugu egia osorik. Egia osoa, gainera, ez da existitzen. Egia ezberdin askok osatzen dute errealitatea. Gure asmoa ez da izan esatea: “Gogoeta bat egingo dugu, eta hau da XXI.mendeko militantzia eredu per-fektua”. Hasteko, perfekzio ez da existitzen, eta eskerrak. Gure helburua gehigo da gogoeta hau

egin, eta honekin batera tresnen kutxa bat sortzea, Euskal He-rriaren eraikuntzan dabiltzan kolektiboei eskaini eta, baliabide horiekin, bakoitzak nahi duen prozesua abiatzeko. Bakoitzaren abiapuntua eta helmuga ezber-dinak dira. Bakoitzak egin duen bidearen barruan, baliagarria izango zaio hau, edo ez. Espero dugu baietz.

Militantzia ereduen inguruan egindako hausnarketen ondo-

ren, zein ondorio atera dituzue? Oro har, zer baztertu behar litzateke? Zer indartu?O.D.: Egin ditugun hausnar-keta guztiak aztertzen gabiltza oraindik. Proiektua labean dago. Gauza asko irten dira. Gozoetan, esaterako, gehienak lotzen zaizkie harremanen al-deari: laguntasuna, kidetasuna, elkartasuna... Gazietan, aldiz, errepresioaren testuinguruaz gain, sarri irten dira frustra-zioa, zurruntasuna, gustora ez sentitzea, norbera izateko auke-ra ez garatzea...

Gero, badaude herri mugimen-duetan kezka batzuk hainbeste landu ez ditugunak. Aktibismo politikorako eremu berriak sor-tu dira. Hor dago ziberaktibis-moa, beste eremu oso bat, kode eta lengoaia ezberdinak ditue-na. Horren inguruan lehen hur-bilpena ere ez dugu egin, nahiz eta egin nahi genukeen. Badago militantziaren eta diruaren in-guruko hausnarketa ere, plano ezberdinetan, zenbait kolekti-botan: kide ordainduen eta ez ordainduen arteko harremana. Genero asimetriei lotuta, hor dago amatasunari edo gurasota-sunari lotutako kezka ere; hori mahai gainean daukagu ere, baino ez diogu behar den bezala heldu oraindik. Ez dugu izan as-tirik horri guztiari heltzeko.

Baztertu beharrekoetan, sarri aipatzen dira botere harreman asimetrikoak; azken finean, ki-deen arteko zapalkuntza bat dakarrelako. Eta, indartu beha-rrekoetan, aipatzen dira elkar zaintzearena, gogoa elikatzeko bitartekoak, norberaren eta ko-lektiboaren arteko oreka...

Zein ondorio atera duzue ko-lektiboen barne horizontalta-sunaren inguruan? Zer indartu liteke barne kohesioa bilatzeko? Asanbladak eta bilerak modu horizontalean eramateko? Ga-tazkak bideratzeko?

Z.M.: Kolektiboak, mugimen-duak, pertsonez osaturiko ere-muak dira. Taldea talde izateko landu egin behar da, ez da bes-terik gabeko pertsonen multzo bat. Hor ikusten genuen talde kohesioa, konfiantza, kidetasun hori lantzen dela, baina nola-bait modu inprobisatuan, eta ez

jarduera politikoaren baitan. Askotan nagusitu da nolabaite-ko egin beharra. Gauzak egin behar dira, eta beti da kanpora begira. Baina, barrukoa, barne kohesio hori, hor geratzen da. Ikusten ari garena da edozein kolektibok eduki behar ditue-la jardun politikoaren barruan talde bezala zaintzeko ariketa batzuk, dinamika batzuk.

Bilerak eta asanbladak egiteko ere tresnak behar dira. Asko-tan, formalki ez dago egiturarik, baina, informalki, egon liteke egitura hierarkiko bat. Beraz, bilerak eta asanbladak zaindu

beharreko elementuak dira. Horretarako ere tresnak behar dira: zenbateraino komeni den gai batzuen eztabaidan tarte bat uztea bakarkako hausnarketa-rako, bakoitzak pentsatzen due-na esateko txandakako buelta

“Alde gozorik gehienak harremanei lotzen zaizkie: laguntasuna, kidetasuna, elkartasuna...”

“Ezinegon hau positiboa da, esan nahi du ohartzen garela aurrean dugun erronkaz”

“Kolektiboki antolatzen garenean, hegemonikoa dena berrelikatzen dugu sarri”

2013ko maiatzaren 3a | 11. zenbakia

Page 6: Elkarrizketa: militantzia ereduak (Joxemi Zumalabe)

bat egitea, debateak egiteko mo-duak... Tresnak landuko ditugu bilerak eta asanbladak erama-teko: jende kopuruaren arabe-ra, bilera motaren arabera, zein dinamika komeni den jakiteko. Tresna informatiko horretan bildu nahi ditugu horiek denak.

Askotan, gatazka bat sortzen de-nean, nahi eta ezinean ibiltzen gara. Nahi diogu heldu, nahi dugu konponbidean ipini, bai-na intuizioz. Eta, beharbada, tresna batzuek lagun gaitzake-te. Oraindik horretan gabiltza. Erreferentzia batzuk badaude: ideologikoak, metodologikoak eta beste kolektbioetako errefe-rentzia praktikoak. Gure ideia da hori ordenatzea, galbahea pasatzea eta gero eztabaidan jartzea hori landu duten beste kolektibo batzuekin, ondorioak ateratzeko.

Orokorrean, zein balorazio egi-ten duzue zuek? Aurrera begira, zer nabarmenduko zenukete?O.D.: Badaude gaziak, eta ho-rien inguruan hitz egiterakoan, ezkortasun horretan erortzeko arriskua badago. Orokorrean, ordea, ezinegon hori egon iza-na positiboa da. Esan nahi du ohartzen garela zein erronka dugun mahai gainean, ohartzen garela zein den herriko egoera, zein den Euskal Herriko egoera. Egoera zaila da, gogorra ere bai, baina aukeraz betetako egoera da. Lan handia dugu egiteko, no-labait berrikusteko gure lan mol-deak: nola antolatzen gara, nola egin nahi dugu hau? Nola hori. Nolakotasun hori begiratzen hasi behar gara. Animatu behar dugu jendea, eta gu geu ani-matu behar gara bide horretan segitzeko. Kontuan izanda beti egongo garela bide horretan sa-kontzen, hau ez dela amaitzen.

ELKARRIZK

ETA