elkarrizketa irakasle bati

7
Maria Ezquerro eta Lorea Etxart ELKARRIZKETA Kaixo, gu Lorea eta Maria gara, magisteritzako ikasleak; eta Lehen Hezkuntzako irakaslea eta Jon Goikoetxearekin elkarrizketa bat izango dugu. -Egunon Jon -Egunon. Elkarrizketari hasiera emateko ZURI BURUZKO galderatxoren bat egingo dizugu: ea… -Zein eskolatan ikasi zenuen? Txikitatik Tolosako Eskolapioetan ikasi nuen, orain lan egiten dudan ikastetxe berdinean. -Zer dela eta erabaki zenuen magisteritza egitea? Arrazoi garrantzitsuena haurrak pila bat gustatzen zaizkidalako da. Oso eroso sentitzen naiz beraiekin eta gainera erraztasuna daukat ingurukoekin harremanetan jartzeko, kasu honetan ikasleekin. Eta baita ere gurasoekin, nire lankideekin… -Karrera amaitu eta segituan hasi zinen lanean? Bai, egia esan zortea eduki nuen. Kurtsoa amaitu eta urte berbereko irailean lanean hasi nintzen. Lehen esan bezala, nire ikasketak burutu nituen ikastetxe berdinean. -Ogibide honekiko zenituen espektatibak bete al dira? Bai noski, dudarik gabe. Espero nuena izan da eta oso gustura nago. -Eskola pribatuan, publikoan… ala zein motatako eskolan egiten duzu lan? Pribatuan egiten dut lan, Tolosan. -Eskola mota desberdinetan egin duzu lan? Ez ez, beti ikastetxe berdinean egin dut lan.

Upload: uxue

Post on 23-Mar-2016

219 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Elkarrizketa irakasle bati

Maria Ezquerro eta Lorea Etxart

ELKARRIZKETA

Kaixo, gu Lorea eta Maria gara, magisteritzako ikasleak; eta Lehen Hezkuntzako irakaslea eta Jon Goikoetxearekin elkarrizketa bat izango dugu.

-Egunon Jon

-Egunon.

Elkarrizketari hasiera emateko ZURI BURUZKO galderatxoren bat egingo dizugu: ea…

-Zein eskolatan ikasi zenuen?

Txikitatik Tolosako Eskolapioetan ikasi nuen, orain lan egiten dudan ikastetxe berdinean.

-Zer dela eta erabaki zenuen magisteritza egitea?

Arrazoi garrantzitsuena haurrak pila bat gustatzen zaizkidalako da. Oso eroso sentitzen naiz beraiekin eta gainera erraztasuna daukat ingurukoekin harremanetan jartzeko, kasu honetan ikasleekin. Eta baita ere gurasoekin, nire lankideekin…

-Karrera amaitu eta segituan hasi zinen lanean?

Bai, egia esan zortea eduki nuen. Kurtsoa amaitu eta urte berbereko irailean lanean hasi nintzen. Lehen esan bezala, nire ikasketak burutu nituen ikastetxe berdinean.

-Ogibide honekiko zenituen espektatibak bete al dira?

Bai noski, dudarik gabe. Espero nuena izan da eta oso gustura nago.

-Eskola pribatuan, publikoan… ala zein motatako eskolan egiten duzu lan?

Pribatuan egiten dut lan, Tolosan.

-Eskola mota desberdinetan egin duzu lan?

Ez ez, beti ikastetxe berdinean egin dut lan.

IKASLEEI BURUZKO GALDERAK

-Nola gogoratzen duzu haurrekin izandako lehen kontaktua?

Oso oso positiboa izan zen.

-Zein motatako ikasleekin egiten duzu lan?

3.maila guztiari eta 4.mailako talde batzuei ematen diet klasea.

Page 2: Elkarrizketa irakasle bati

-Nola egiten duzu lan beraiekin?

Batzuetan talde txikietan egiten dut, ikaskuntza kooperatiboan; baina hala ere klasean banaka eserita daude. Normalean bakoitzak bere lana egiten du egunerokotasunean.

-Ikasleen arreta zureganatzea zaila izaten al da?

Ez ez, hori bakarrik falta zait! Badago beti norbait asko hitz egiten duena baina isiltzeko esaten diot eta ez dut arazorik izaten.

-Zer da zailena irakasle lanetan?

Beno… nik esango nuke ez dela inoren gustukoa ikasleekin harreman txarra edukitzea, ezta gurasoekin ere. Batzuetan beraiei gustatzen ez zaiena esan behar diezu eta beno batzuetan ez dute ondo hartzen. Baina gure lana da, gure betebeharra…

-Kasu konplikaturik izan al duzu?

Ez, ez zait tokatu inoiz kasu konplikaturik. Ikusi izan dut baten bat nire inguruko irakasleei tokatu zaiena, baina ez, niri ez.

-Zer da tutoretzan gehien lantzen saiatzen zarena?

Ba aurten adibidez ostiraletan izaten dut tutoretza, eta beti galdetzen diet ea zer moduz joan den astea, ea arazoren bat izan dute, ea egindako azterketak nola egin dituzten… eta gero ba denon arteko hausnarketak egiten ditugu. Astean zehar norbaitek arazoren bat eduki izan badu, berarekin egoten naiz eta irtenbidea ateratzen saiatzen naiz. Bestetik, ekitaldi bereziren bat ospatzeke badago, esate baterako Euskararen Eguna, egun horretarako apaingarriak eta abar. egiten eta prestatzen ditugu: kartelak, marrazkiak…

-Zer nolako ebaluazioak egiten dituzu?

Kurtsoa jarraitua da ikasgai guztietan. Erregistro taulen bitarteko ebaluazioa egiten dut, normalean hiru hilabetez behin nagusiena eta baita gelako behaketa ere.

-Eta antolaketa egitea zaila da?

Ez ez. Kurtsoa hasi baina lehen elkartzen gara irakasle guztiak, lehenengo zikloka eta gero mailaka. Denon artean erabakitzen dugu. Orain arte ados jarri gara arazorik eduki gabe, nahiko ondo moldatzen garela esango nuke.

Ikasleen gurasoei buruzko galderak

-Ikasleen gurasoekin harremana beharrezkoa dela uste duzu?

Noski, dudarik gabe. Eta ez da beharrezkoa, derrigorrezkoa baizik. Haurren heziketa ondo joateko eta ondo garatzeko gurasoei haurraren aurrerakuntzak galdetu behar zaizkie. Guzti hau egiten dugu gurasoekin bakarkako bilera antolatuz.

-Nolako harremana duzu ikasleen gurasoekin?

Oso ona. Gainera aurtengo taldea zoragarria da, guraso aldetik, behintzat.

Page 3: Elkarrizketa irakasle bati
Page 4: Elkarrizketa irakasle bati

-Zer da zailagoa, ikasleekin harreman ona izatea ala gurasoekin?

Normalean, gurasoekin. Baina esan dizudan bezala, aurtengo guraso guztiak jatorrak dira eta ez da batere zaila beraiekin harreman ona mantentzea.

-Gurasoek, haurrak hezi behar dituztela uste duzu?

Noski baietz. Guraso batzuk uste dute eskolan bakarrik heziko dugula beraien seme edo alaba eta guztia eskolaren esku uzten dute. Hala ere, hori gaur egungo kontua dela uste dut, aspaldian gauzak ez ziren horrela, edo nik behintzat ez ditut horrela oroitzen.

-Gurasoekin bilerak izan behar dituzunean, modu berezi batean prestatzen al dituzu?

Bai, berriro elkartzen gara maila desberdinetako irakasleak. Bertan erabakitzen dugu nola izango den bilera eta zer azalduko diegun gurasoi, horien artean ekintzak, kurtsan zehar egingo ditugun irteerak, gure helburuak, erabiliko dugun prozedura, tutoretza, aniztasuna…

BOLONIA PLANA, TEKNOLOGIA BERRIAK ETA KRISIAREN ONDORIOAK

-Magisteritzako ikasketak egin zenituenean, zenbat urte eman zenituen unibertsitatean?

Nire garaian 3 urte ziren. Hiru urteak Donostian eman nituen, Ategorrietan.

-Zuk esan duzun bezala, lehen hiru urte ziren eta gaur egun, berriz, lau; badakizu Bolonia planarekin aldaketa batzuk jasan dituela ezta? Zein da zure iritzia plan berri honi buruz?

Beno suposatzen dut geroz eta gehiago ikasi, orduan eta formatuago egongo direla ikasleak… alde negatiboak ditu baina positiboak ere. Positiboak, orain aipatu dudana izan daiteke.

-Teknologia berriak irakaskuntzan sartzea nola ikusten duzu?

Oso ondo. Gaur egun beharrezkoak dira bestela kanpoan geratzen zara. Hasiera batean arbela elektronikoak jarri zituzten eskolan; orain, ia, ikasle bakoitzak bere ordenadorea dauka eta lan asko bertan egiten dituzte.

-Zein ondorio izango ditu umeetan eta gaur egun irakasten ari zareten irakasleen artean?

Batez ere aurrerapena eskaintzen digute teknologia berriek. Nik behintzat eskolan ikasi dut nola funtzionatzen duen teknologia berrien munduak, eta bertan ikasi ez banuen orain ez nituzke hainbeste gauza jakingo.

Ikasleen kasuan, ordea, ez da berdina. Uste dut, gehiena etxean ikasten dutela; eta ondoren, ikasitakoa eskolan praktikan jartzen dutela. Ederki manejatzen dira. Txikitatik egon baitira teknologiaz inguraturik.

Page 5: Elkarrizketa irakasle bati

-Krisi ekonomikoaren ondorioak ikusi dituzu irakaskuntza mailan azkeneko bost urteetan?

Bai, dudarik gabe. Familien pobrezia nabaritu dugu orokorrean; jangelan haur gutxiago geratzen dira gurasoek ordaintzeko dirurik ez daukatelako. Irteeretan ere, nahiz eta irakasleok merkeena bilatzen saiatzen garen, badaude haur batzuk joaten ez direnak. Eta noski, gure soldatan ere eragina izan du krisiak.

ETORKIZUNEKO IRAKASLEEI AHOLKUAK

-Nola definituko zenuke irakasle baten funtzioa? Zure ustez, irakasle on batek zein ezaugarri eduki behar ditu?

Gertutasuna adierazi behar du, bai gurasoekin baita ikasleekin ere. Prestakuntza ere garrantzitsua da, ezin da klasera joan zer egingo duzun jakin gabe. Eguneroko lana ezinbestekoa da. Laguntza eskaintzen ere jakin beharko du, 6-12 urte bitarteko ikasleak ez baitira gai askotan bere kabuz arazoak konpontzeko. Eta noski, arazo horik konpontzeko entzule ona zain behar da.

Bere lekua betetzen ere jakin behar du. Honekin esan nahi dudana da, irakasle batek jakin behar duela bera dela irakaslea, eta ordena jarri behar duela klasean.

Eta zergatiei erantzuna ematen ere ikasi behar du. Haurrak gaztetxoak dira eta sormenaren mundura jotzen dute, gauzak zergatik gertatzen diren jakin nahi dute eta horregatik, egiten dituzten galdera guztiei momentuan erantzuten jakin behar da.

-Zer nolako aholkuak emango zenizkioke orain lanean hasi behar duen irakasle bati?

Bera izatea eta ikasi duen guztia praktikan jartzea. Egoera larri batean zer egin ez badaki, laguntza eskatzen jakitea. Hala ere, urteekin ikasten da hori, esperientziak agintzen du.

-Beste zerbait esateko?

Irakasle on bat izateko ondo prestatu behar dela eta dudarik gabe, haurrak maitatu behar direla. Irakasle on bat izatea bokazionala da, egun guztiak ez dira berdinak eta horri aurre egiteko prest egon behar da.

(bukaera) Mila esker zure arretagatik, oso gustura egon gara.