elkarrizketa

6
ELKARRIZKETAK Arkaitz Mendia Xerpa Sarasola Marta Lakuntza Xoane Esnaola

Upload: itziarbalerdi

Post on 09-Aug-2015

530 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: Elkarrizketa

ELKARRIZKETAK

•Arkaitz Mendia

•Xerpa Sarasola

•Marta Lakuntza

•Xoane Esnaola

Page 2: Elkarrizketa

Arkaitz Mendia Lizartzan bizi den ataundarra da, eta mendizalea da.

1-Zure ustez orain lehen baino jende gehiago ibiltzen al da

mendian? Zein da arrazoia? Askoz ere gehiago, mendian ibiltzeko asti gehiago dago,

erraztasun gehiago, ingurua hobeto antolatua dago eta zaletasuna berez etortzen da.

2-Oraingo gazteek nolako mendiak igotzen dituzte gehien? Mendi klase guztiak eta edozein modutara.

Oinez,eskalatuz,korrika...

3-Zenbat ibili behar da mendizale izateko? Mendizalea da zalea dena. Asko ala gutxi, mendian ibiltzen

dena, hori, izango litzake mendizalea.

4-Zer kirol praktikatzen da mendian? Mendizaletasuna, korrika egitea,bizikletan ibiltzea,zaldian

ibiltzea... Era askotako aukerak ematen ditu mendiak.

5-Jendeak mendiko zer kirol praktikatzen du gehien? Eta zuk?

Jende gehienak mendi ibilaldiak egitea ditu. Nik gehiena: Ibilaldiak, eskalatzea, eskiatzea... urtaroaren eta gogoarena arabera modu batera edo bestera.

6-Nola antolatzen da espedizio bat? Lan askorekin. Aurrena helburu bat jartzen da, nora joan behar

da pentsatu, zer behar den, gero lanketa bat egiten da behar dena eskuratu ahal izateko: materialak, baimenak, janariak.... eta dena gogo askorekin.

7-Zenbat lagunen artean antolatzen da espedizio bat? Berez mugatuta daude kopuruak. Baimen bakoitzeko 20 lagun

daude. Gaur egun 3tik 6bitarteko lagunek antolatzen dituzte espedizio gehienak.

8-Zer material behar da? Mendizaletasunerako: Oinetako egokiak,txandal bat,euritako

bat, bokadiloa eta ura. Eskalatzeko:Mosketoiak,sokak,espresa,kaskoa,katu

hankak. Izotzetan: Krampoiak eta frienak.

9-Noizbait parte hartu al duzu espedizioren batean? Nola izan zen?

Bai, pare bat egin ditugu: Hego Ameriketara eta Himalaiara. Himalaiakoa izan zen nere lehen esperientzia Europatik kanpo.Oso gazteak ginen, 7.000-ko aislatua aukeratu genuen.Esperientzi gogorra eta gogorra bezain aberasgarria izan zen. Jende eta kulturak desberdinak ikusi genituen eta gure arteko erlazioak behar den bezala ezagutu genituelako.

Oso ondo pasa genuen. Gangotri herritik gora Satopang izena zuen 7.000-ko mendi bat izan zen eta modu oso berezi batean ekin genion:6 lagun oso mendi aislatu baten eta gu gure martxa guztiarekin.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Arkaitz Mendiari elkarrizketa hau egiteagatik

Garikoitz eta Irati

Page 3: Elkarrizketa

Xerpa Sarasola, hirigintza batzordeko kidea da eta berari udalari buruzko elkarrizketa egin diogu.

1.-Nola dago osatuta udal batzordea? Udal taldea zortzi lagunez dago osatua: alkatea,

zinegotziak eta beste herritar batzuk.

2.-Nola aukeratzen dira udal batzordeko partaideak? Ez dira aukeratzen, parte hartzea librea da eta

orduan nahi duenak parte hartzen du.  

3.-Zenbat pertsonak egiten dute lan udaletxean? Udaletxean sei pertsonak egiten dute lan zuzenki

eta beste bi edo hiru aparteko kontratatuak dira.

 4.-Zein da pertsona bakoitzaren eginkizuna? Idazkari bat dago udaletxeko funtzionamentua

eramaten duena, idazkari laguntzaile bat, gizarte laguntzaile bat, liburutegiko arduraduna, garbitzaile bat, eta kaleko langile bat: Joakin. Eta aparte, abogaduak daude

laguntzaile bat, liburutegiko arduraduna, garbitzaile bat, eta kaleko langile bat: Joakin. Eta aparte, abogaduak daude, arkitekto bat eta beste langile bat gehiago kontratatu dute garbiketa lanetarako.

5.-Nola funtzionatzen du? Eta nola hartzen dira erabakiak?

Parte hartze libreaz funtzionatzen du eta batzarretara joaten den jende guztiaren artean hartzen dira erabakiak.

  6.-Une honetan zein gai garrantzitsu ditu

udalak esku artean? Zuentzat garrantzitsua den gai bakarra dauka:

eskola

Eskerrak eman nahi dizkiogu Xerpa Sarasolari elkarrizketa honetan parte hartzeagatik.

Sheila eta Maialen

Page 4: Elkarrizketa

Marta Lakuntza 4 eta 5 urtekoen irakaslea da. Berari irakaskuntzaren inguruan elkarrizketa bat egin diogu.

1-Zer Ikasi behar da irakasle izateko? Nik ikasi nuenean B.U.P eta C.O.U egiten ziren, oraingo

batxilergoaren ordez, eta ondoren orain bezala unibertsitatean majisteritza.

  2-Zertarako egiten dira praktikak?Eta zenbat irauten dute? Praktikak gero benetan irakasle izan behar duzunean geletan

zer gertatzen den jakiteko egiten dira.Denak ez dira berdinak, baina hilabete inguru irauten dute eta beste batzuk bi ere bai.

  3-Astean zenbat ordu egiten du lan irakasle batek? Ikasleekin ordu batzuk eta gero aparte, beste batzuk, lanak

prestatu eta elkarrekin egin behar ditugun proiektuak aurrera emateko.

  4-Klaseak emateaz aparte zer beste lan egin behar dira? Adibidez, eskolan dauden proiektuak aurrera eramateko eta

denok berdintsu jokatzeko biltzen gara, erabaki batzuk hartzen ditugu eta hori lortzeko ze pauso eman behar ditugun

hitz eginez adosten ditugu.

 5-Lanbide bezala nola dago baloratuta irakaskuntza? Nik uste dut asko aldatu dela eta denetik dago gurasoen

artean. Pertsona guztion artean bezala ezberdintasun handia daude, batzuek asko baloratzen dute eta beste batzuek ez hainbeste. Nik uste dut inportanteena zuk zeuk baloratzea dela, zu gustura geratzen baldin bazara lan horrekin, niretzat hori da inportanteena.

6-Nolakoa da irakasle baten egunerokoa gutxi gora behera?

Nik, dakizuen bezala txikiekin egiten dut lan, orduan, nik uste dut oso inportantea dela umeek zer esaten duten eta zer nahi duten jakiteko irekita egotea. Txikiekin asko errepikatzen da, egunak ia berdinak dira, horrek umeei segurtasun handia ematen die. Eta horretaz aparte, zein den zeregina ikasi behar duzu.

  7-Zergatik egin zinen irakasle? Ez dakit egia esan azkeneko momentura arte, beste

unibertsitate batean nengoen apuntatuta geografia eta historia ikasteko. Eta azkenik ez dakit, edo karrera luzea iruditu zitzaidan edo, aldatu egin nuen. Oso zaila izaten da 18 urterekin zer egin nahi duzun jakitea.

  8-Une honetan zer gai ematen duzu? Haur hezkuntzan eta gaia denetik, sortzen dena.

Lehen heziketa berezia eman nuen urte batzuetan, baina gaur egun Haur hezkuntzan nago.

  9-Gustatzen al zaizu zure lana? Momentuz oso gustukoa dut.   Eskerrik asko, eskaini diguzun denboragatik.   Manex Malkorra eta Julen Arozena.

Page 5: Elkarrizketa

 Xoane Esnaolari egin diogu

elkarrizketa musikaren inguruan. Berak musika eskola batean egiten baitu lan.

1-Zer behar da musikari on bat izateko?

Musikari on bat izateko, lehenengo gustatu egin behar da eta gero lan egiteko gogoa. Musikari on bat izateko lan asko egin behar da.

2-Musikari profesionala izateko zer motatako ikasketak egin

behar dira?

Musikari profesionala izateko ikasketa luzeak egin behar dira.Bi bide daude: Alde batetik, konserbatorioko bidea, musika eskola profesionalak dira. Lehenengo, lau kurtsoak pasa ondoren maila ertaina lortzen da. Sei kurso egin ezkero, goi mailara joaten zara. Ondoren, aukeratzen duzun instrumentu edo atalaren arabera, urte kopurua ezberdina da baina normalean, beste lau urte izaten dira. Beraz, bide luzea da.

  Beste bidea, musika eskoletakoa da. Hauetan ikasten hasten zara

eta uste baduzu oso ona zarela eta musikara dedikatu nahi duzula, sartu zaitezke konserbatoriora. Goi mailara sar zaitezke edozein kurtsotan , baina, proba bat pasa behar da.

3-Zenbat urte behar dira?Zertarako?

Lehen esan bezala, 4 urte behar dira.

4-Non egiten dira ikasketak?Zerenak?

Musika Eskola edo kontserbatorio profesionaletan.

5-Eta zuk zein ikasketa egin dituzu?

Ni zortzi urterekin hasi nintzen musika ikasten eta 11urterekin akordeoian, gero pianoa ere egin nuen, eta orduz gero, beti ikasten ari naiz: Txistua, dultzaina … niri musika asko gustatzen zait!

  6-Zenbat lanbide daude musikaren inguruan?

Musikaren inguruan, lanbide asko daude: musikari jotzailea, orkestra batean, musika irakaslea, musika antolatzailea, errepresentantea edo musika liburuetan lan egiten dutenak … esparru ezberdinak daude.

  7-Nola antolatzen dira ekitaldiak?

Normalean errepresentante batzuk daude eta haiek egiten dute antolaketa lana, musikariek hauen kontratuen bidez egiten

dute lan.   8-Txapelketaren batean parte hartu al duzu?

Bai sasoi batean, 14 urterekin edo horrela.   9-Zer musika mota jotzen da gehien hemen inguruan?

Nik uste hemen inguruan, gazteek rocka dutela gustukoen baina, folka edo musika herrikoia egiten duten musikari asko daude.

   

Page 6: Elkarrizketa

10-Musikari afizionatu asko al dago? Bai, asko lehen baino gehiago. Oso polita da musika afizionatu

bezala bizitzea. Profesional izateak halako konpromiso bat eskatzen du beti prest egotea, eta ardura inportante bat da. Baina afizionatuek nola bakarrik gustuz jotzen duten ez dute inongo presiorik eta asko disfrutatzen dute.

11-Zer instrumentu ibiltzen dute normalean musikari afizionatuek?

  Bueno denetatik dago, gazte gehienek gitarra jotzen dute eta garai

batean askok akordeoia eta trikitixa. Gaur egun, txarangako instrumentuak ere bai.

  12-Lehen edo orain, noiz dago musikari gehiago ?   Orain,orain. Orain askoz ere gehiago ni gaztetan ikasten hasi

nintzenean oso gutxik ikasten genuen.Orain, musika eskolak ere askoz gehiago daude.

  13-Gustatzen al zaizu zure lanbidea?   Ikaragarri!! Ez nuke ezergatik aldatuko.   Eskerrik asko! Alaitz Azpiroz eta Julen Olaskoaga