iratxo elkarteko webgunean felix isasari egindako elkarrizketa

6
eUSKAL HERRIKO ERDIGUNEA NON DAGO EUSKAL HERRIKO ERDIGUNE GEOGRAFIKOA? Galdera hori erantzun dio Félix Isasa ingeniariak: Nafarroan, Andiako Mendilerroan, San Donato baselizatik gertu. Barizentruaren kontzeptuan oinarritu da Felix Isasa kalkulua egiteko. Masa dentsitate uniformea duen objeto plano batean, mapa atean, esate baterako, barizentroak grabitate zentroarekin bat egiten du. Beriaingo menditik Olloko bailarantz doan bidetik gertu. Hurbil dago Lezitza mendia. Olibesarioko saroia deitzen zaio. 1.236 metrotan kokatua. Monolito txiki bat kokatu dute. Koordenada geografikoak: 42º 52´ 59” – W. 1º 46´ 08” UTM (GPS): X= 586.936 Y=4.748.608 Artículo en revista Pirenayca Elkarrizketa hau Iratxo elkarteko web gunetik hartuta dago. 2005eko Maiatzean egin zioten Felix Isasari. >> Non dago Euskal Herriko Erdigune geografikoa - Iratxo elkarteko Web orritik “Euskal Herriko erdigune geografikoa” Orain dela hilabete gutxi jakin dugu, BERRIAn azaldutako erreportaiaren bitartez, Euskal Herriko erdigune geografikoa non kokatzen den, aurkitu izan dela. Felix Isasa, 51 urteko injeniari pasaitarrak egin duen ikerketaren emaitza izan da. Berarekin jardun gara eta aurkikuntza honen xehetasunak esplikatu dizkigu. Esaiguzu zein izan da zehazki zure aurkikuntza. Euskal Herriko erdigune geografikotzat hartu lezakeen eremua, non dagoen kokatzea. Eremua diot eta ez puntua, ikerketa honek bere mugak dituelako eta emaitza ez delako erabat zehatza. Hala ere, behar diren baldintzak ongi finkatzen baditugu, gutxi gora behera 250 m.ko hurbilketarekin kalkulatu daiteke. Erdigunearen kokapena, “zehatzgabetasuneko 250 m. erradioko zirkulu” baten edozein puntuan egon daiteke. Zirkulu horren erdia har genezake Erdigune Geografiko puntua bezala. Eta non dago kokatua Euskal Herriko Erdigune Geografikoa ? Nafarroan, Andiako mendilerroan, Beriain edo San Donato bezala ezaguna den tontorretik ekialdera. Beste mendi hain ezaguna ez den LEZITZAtik 600 m iparraldera. Honelako UTM koordenadetan: X = 586.935, Y = 4.748.458. Eremua OLIBESARIO izena du eta 1.236 m.ko altueran dago. Nola bururatu zitzaizun ikerketa hau egitea ? Egia esan txikitatik datorkit ideia. Apaiz ikastetxe batean ikasi nuen eta 1960 hamarkadan erlijio katoliko eta españolismoan “ongi” irakatsiak izan 1

Upload: independentistak-sarea

Post on 23-Jul-2016

226 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Iratxo elkarteko webgunean Felix Isasari egindako elkarrizketa

eUSKAL

HERRIKO

ERDIGUNEA

NON DAGO EUSKAL HERRIKO

ERDIGUNE GEOGRAFIKOA?

Galdera hori erantzun dio Félix Isasa ingeniariak: Nafarroan, Andiako Mendilerroan, San Donato baselizatik gertu. Barizentruaren kontzeptuan oinarritu da Felix Isasa kalkulua egiteko.

Masa dentsitate uniformea duen objeto plano batean, mapa atean, esate baterako, barizentroak grabitate zentroarekin bat egiten du.

Beriaingo menditik Olloko bailarantz doan bidetik gertu. Hurbil dago Lezitza mendia. Olibesarioko saroia deitzen zaio. 1.236 metrotan kokatua. Monolito txiki bat kokatu dute.

Koordenada geografikoak:

42º 52´ 59” – W. 1º 46´ 08”

UTM (GPS): X= 586.936 Y=4.748.608

Artículo en revista Pirenayca

Elkarrizketa hau Iratxo elkarteko web gunetik

hartuta dago. 2005eko Maiatzean egin zioten Felix

Isasari.

>> Non dago Euskal Herriko Erdigune

geografikoa - Iratxo elkarteko Web orritik

“Euskal Herriko erdigune geografikoa”Orain dela hilabete gutxi jakin dugu, BERRIAn azaldutako erreportaiaren bitartez, Euskal Herriko erdigune geografikoa non kokatzen den, aurkitu izan dela. Felix Isasa, 51 urteko injeniari pasaitarrak egin duen ikerketaren emaitza izan da. Berarekin jardun gara eta aurkikuntza honen xehetasunak esplikatu dizkigu.

Esaiguzu zein izan da zehazki zure aurkikuntza.

Euskal Herriko erdigune geografikotzat hartu lezakeen eremua, non dagoen kokatzea. Eremua diot eta ez puntua, ikerketa honek bere mugak dituelako eta emaitza ez delako erabat zehatza. Hala ere, behar diren baldintzak ongi finkatzen baditugu, gutxi gora behera 250 m.ko hurbilketarekin kalkulatu daiteke. Erdigunearen kokapena, “zehatzgabetasuneko 250 m. erradioko zirkulu” baten edozein puntuan egon daiteke. Zirkulu horren erdia har genezake Erdigune Geografiko puntua bezala.

Eta non dago kokatua Euskal Herriko Erdigune Geografikoa ?

Nafarroan, Andiako mendilerroan, Beriain edo San Donato bezala ezaguna den tontorretik ekialdera. Beste mendi hain ezaguna ez den LEZITZAtik 600 m iparraldera. Honelako UTM koordenadetan: X = 586.935, Y = 4.748.458. Eremua OLIBESARIO izena du eta 1.236 m.ko altueran dago.

Nola bururatu zitzaizun ikerketa hau egitea ?

Egia esan txikitatik datorkit ideia. Apaiz ikastetxe batean ikasi nuen eta 1960 hamarkadan erlijio katoliko eta españolismoan “ongi” irakatsiak izan

1

Page 2: Iratxo elkarteko webgunean Felix Isasari egindako elkarrizketa

ginen. Gogoratzen dut behin apaiz batek kontatu ziguna: Madril hiriko hegoaldean, Getafetik gertu, “Cerro de los Angeles” izenarekin ezagutzen den mendi kaxko batean, Espainiako erdigunea zegoela. Leku hortan Jesusen Bihotzaren monumentu erraldoi bat eraiki zuten eta 1936.ko Espainiako gerran “gorriek” tirokatu eta txikitu zuten. Honela jakin izan nuen lehen aldiz, Espainiak erdigune geografiko bat zuela eta bere garrantziaren ideia. Askotan pentsatzen nuen Euskal Herriak ere izango zuela bere erdigune geografikoa.

Ikusten denez, beste lekuetan aspalditik izan da jakinmin hori ?

Bai. Pentsatzen dut, erdigune geografikoa batasun ideiari lotuta egon delako beti eta politikan esanahi handia izan duelako. Frantzian 1799.rako hasi ziren ikerketak egiten. Estatu Batuetan 1918.an kokatu zuten. Bainan azkeneko urteetan ere, turismoa dela eta, interes berezia dago “ohorezko titulu” hori izateko, turismoak dakarren diru sarrerak suposatzen duenagatik. Adibidez, Europako Batasunaren erdigune orain gutxi arte izan den Belgikako VIROINVAL herria, turismotik bizi izan da urte askotan. Orain beste ekialdeko estatu batzuen sartzearekin batera, erdigunea lekuz aldatu da eta adituek ez dira oraindik ados jarri erdigune berria non dagoen ziurtatzeko. Europa osoko erdigunea, Lituaniako VILNIUS hiriburutik 25 km.ra dago eta aitzeki honekin “Europos Parkas”, hau da, Europako Parke Tematiko erraldoi bat eraiki dute.

Ez al da inoiz EHan horrelako kezka edo ikerketarik izan ?

Pentsatzen dut interesa izan dela, bainan nik dakidala behintzat, orain arte inoiz ez zaio gai honi tratamendu teknikorik eman. BERRIA egunkarian argitaratu baino lehen, arduratu nintzen dokumentazioa biltzen eta nere ingurukoei galdetzen, ia norbaitek entzun edo zer edo zer zekien gai honi buruz. Azaltzen diren erreferentzietik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako mugaren elkargune BESAIDEkoa

da garbiena, bainan EHri dagokionez ez daude erreferentzi zehatzik. Zabalduenetakoa Aralarrena da.

Zein da Aralarren erreferentzi hori ?

Aspaldidanik Aralar izan da Euskal Herriaren bihotza bezala kontsideratua. Alde batetik geografikoki erdi aldean dagoelako, baina batez ere mendikate “sakratu” honek konotazio erlijioso eta sinboliko handia betidanik izan duelako. San Miguel, Euskal Herriko zaindari, sinbolo erlijioso izateaz aparte, Aralarko santutegia erreferentzi geografikoa ere izan da. Badira XIX mendeko idazle nafarrak, ideia hau garbi azaltzen dutenak: “Aralar, corazón de Vasconia”. Eta egia esan ez dago hain urrun. Olibesario erdigunetik 7,6 Km.ra zuzenean. Gaur egun ere, “ARALAR” alderdi politiko baten izena izatea ez da kasualitatea.

Hortaz, esan genezake EH.ko erdigunearen gaiaz lortu izan dituzun datuak edo informazioa, batez ere intuizio edo sentimendu arlotik datoztela ?

Ez beti. Badira besteetan geografi kontzeptu zehatzago batetik planteatuak. Altsasu ingurua azaltzen da ere EH erdigune bezala. Nafarroa, Gipuzkoa eta Arabako mugak bat egiten duten puntutik gertu dagoelako. Honela azaltzen da garbi erreferentzi batzutan. Adibidez bere garaian Ezker Abertzaleak, Altsasu aukeratu zuen “Altsasuko Mahaia ” izan zenaren proiektu politikoa sortzeko eta hau ikuspuntu geografiko batetik ere planteatuta dago.

Egia esan, EHko mapari begira, garbi konturatzen gara erdigunea gutxi gora behera Altsasu eta Irurtzun tarte inguru hortan egon behar duela. Baina kalkulatu ahal daiteke zehazki ?

Hasteko esan beharra dago ez dela lan erreza eta edozein ikerketan zertaz ari garen jakiteko, abiapuntu edo premisa batzuk finkatu behar ditugula aurretik. Eta kasu honetan Euskal Herriko erdigune geografikoaren kokapena aztertzeko, bi galdera nagusiei eman beharko diegu erantzuna lehendik: Zer da edo zer kontsideratzen dugun dela Euskal Herria eta zer da lurralde baten erdigune geografikoa. Nahiz eta hasiera batean galderak sinpleak diruditen, ez da horrela. Beharrezkoa da kontzeptuak garbi uztea.

Baina euskaldunok, garbi daukagu zer den Euskal Herria, ez ?

Beno, ikuspegi orokor batetik bai, bainan emaitza zehatzena lortu nahi badugu zehaztazunarekin planteatu behar dugu dena hasieratik. Eta EHko lurralde eremuari muga zehatzak jarri nahi

2

Page 3: Iratxo elkarteko webgunean Felix Isasari egindako elkarrizketa

badizkiogu, hemen sortzen dira lehendabiziko baldintzak: enklabeenak, kostakoena eta Eskiularena.

Esplikatuiguzu laburki zeintzuk diren baldintza horiek.

Zazpi lurralde historikotik aparte, Trebiño eta Villaverde Turtzios, nahiz administratiboki, Gaztela edo Kantabria izan, garbi onartzen dugu Euskal Herriko lurraldeak direla. Bainan koherentziaren arabera, Zaragozan dagoen “Petilla de Aragón “nafar enklabea, zer da?. EH edo Aragoi ?. Itsas ertza edo kosta mugatzeko, zer kontsideratu behar dugu?. Itsas gora edo itsas bera, edo batabeztekoa?. Portuak, badiak, itsas adarrak, zer dira?. Lurraldeak, itsasoa?. Zer onartu beharko genuke adibidez , Kontxako Badia ez dela EH, itsasoa baizik?. Edo Bilboko superportua?. Hortaz, non dago muga?. Eta azkenik. Eskiula bezalako herri euskalduna, Biarnon dagoelako EHtik kanpo utziko dugu?. Hau ez al da EH?. Mapa batzutan horrela agertzen da garbi eta eskiultarrek “xiberutar” azaltzen dute bere burua.

Eta zein izan dira erabili dituzun irizpideak ?

Koherentziaren ildotik, Petilla de Aragón, Aragoi kontsideratzea. Badiak, portuak eta itsas adarrak lurraldeak bezala kontuan hartzea. Hau da, itsaso irekia ez den guztia EHren barnean sartu. Hortaz itsasoko muga kostako linea edo lerro naturalari

jarraitu. Kriterio geografikoari begiratuz hizkuntz edo kulturalari baino garrantzi gehiago emanez, Eskiula ez kontuan hartzea.

Azken finean erabaki hauek akordio bezala hartu behar izaten dira, eta noski eztabaidagarriak izan litezke beti. Ala ere, bat edo bestea hartu, ez du erdigunearen kokapena berrehunka metro baino gehiago aldatzen.

Honelako zalantzak beste herrietan ere zortzen dira. Estatu Batuetan adibidez, hiru erdigune onartzen dira. Bata, hurbilduak dauden 48 Estatuenak, bestea Alaska kontuan harturik (49 Estatu) eta azkena Hawai uharteak ere sartzen direlarik (Estatu guztiak, 50). Frantzian ere eztabaida sortzen da Korsika uhartea sartu edo ez erabakiarekin.

Beno, bainan erdigune geografikoa zer den adosteko, ez da inongo arazorik izango.

Hemen ere badago zer esana. Geografiaren kontzeptua Lurraren azalari lotuta dago. Eta Lurraren azala ez da normalean leuna. Erliebea du. Askotan nabaria. Kontzeptu bezala, erdigune geografikoa, lurralde baten puntu guztien distantziaren oreka jasotzen du. Bainan zer distantziaz ari gara?.

Mapa, proiekzio baten erreprezentazioa da. Ez du benetako lur azaleko distantziarik adierazten ez duelako erliebea kontuan hartzen. Adibidez, mapan

3

Page 4: Iratxo elkarteko webgunean Felix Isasari egindako elkarrizketa

oinarritzen bagara, bai Pirineotako Isaba herria eta baita Ebro aldeko San Adrian, biak Iruinetik distantzi zuzen berberan daude, hain juxtu 59 Km.tara. Bainan bi herri hauetatik Iruinera abiatuko bagina marra zuzen bati jarraituz, garbi dago Isabatik bide luzeagoa izango genuela, erliebeagaitik benetako lur azaleko distantzia handiagoa delako. Hortaz

erdigunea kalkulatzeko, zer distantziak hartu beharko genituzke?. Benetakoak?. Mapak ematen dizkigunak?. Gero beste baldintza bat dago, Lurraren borobiltasunarena, bainan honek EHko eremua txikia izanik ez du ia garrantzirik.

Lurraldetasun kasuan bezela, sinplifikazio edo akordio batzuk onartu behar ditugu, bestela nabari zailtzen zaigu ikerketa. Gero ikusi beharko dugu erabaki hauek zer ondorio dakarten emaitzaren zehaztasunari begira. Hortaz ikerketaren abiapuntuak ahal den argien utzita, esan genezake zehatzago, aurkitu nahi izan duguna hau dela: Euskal Herria bezela kontsideratu edo definitu dugun lurraldeen maparen erdigunea.

Baldintzak finkatzerako, horrelako arazoak azaltzen badira, zer esanik ez kalkuluak egiterakoan, ez ?

Hau ez da matematika hutsa. Badakigu bilatzen ari garen emaitza ez dela erabat zehatza izango, bainan ahal den hurbilen iristea da helburua. Erdigunea kalkulatzeko bi metodo edo prozedura daude. Bata matematikoa eta bestea esperimentala. Matematikoa, ordenagailuen bitartez egin daiteke, EHko mapa topografikoan oinarrituta. Nahiko konplexua da eta lehen aipatutako arrazoiengaitik, hau da, sinplifikazio batzuk derrigorrez onartu behar ditugulako, nahiz eta prozedura oso zehatza izan, beti izango dugu zihurgabetasuna emaitzan. Badago beste metodo sinpleagoa, Fisika arlokoa,

barizentroaren konzeptuan oinarritzen dena.

Fisika eta barizentroa, hitz serioak dira. Ez ote da zailegia izango hori ulertzea, adituak ez garanontzat ?. Nahiko erreza da. Barizentroa gorputz baten erdigune fisikoa da. Puntu hortan bildu eta orekatzen dira gorputz zati guztien indarrak. Grabitate Erdigunearekin bat dator, eta erdigune honek badu propietate fisiko bat. Hau da, gorputz bat edozein ertzeko puntutik zintzilikatzen badugu, puntu hortatik botatako bertikala Grabitate Erdigunetik pasatzen dela. Propietate hau erabiliz, oso erraza da gure kasuan erdigunea aurkitzea: EHko definitu dugun mapa euskarri zurrun bati itsatsi eta mugaren marratik ahal den zehatzen moztu. Ertzeko bi puntutik zintzilakatu eta hauetik botatako bertikalak gurutzatzen diren puntuan, hor daukagu erdigunea.

Eta metodo sinple honek, behar haina zehaztasunik al du ?

Metodo esperimentala da. Horregaitik emaitzaren zehaztasuna, esperimentoa egiten den zehaztasun

neurrien arabera lortuko dugu. Esan genezake ez dela erabat zehatza, bainan hasieran dauzkagun baldintzak kontutan harturik, nahikoa dugu. Ez puntu zehatz bat lortzeko, bainan bai eremu mugatu bat definitzeko. Eremu honen erdiko puntua hartu liteke Erdigune Geografikoa bezela. Gero, erabili dugun mapa eskalaz handitu eta mapa katastral baten laguntzarekin, biak parekatuz, koordenadak lor ditzakegu.

Koordenadak lortu ondoren nola jakin lekua non den ?

Bi posibilitate daude. Bata errezena GPS ren bitartez, inguru hartara joan eta koordenadak bilatzen. Bestea Interneten bidez. Nafarroako Gobernuak sortutako web orria SITNA (http://sitna.cfnavarra.es ) erabiliz. Koordenadak sartu eta lekuaren ortofoto zehatza

4

Page 5: Iratxo elkarteko webgunean Felix Isasari egindako elkarrizketa

aurkitu. Ortofotoa 1: 500 eskalakoa lor dezakegu eta honek ingurua ongi identifikatzeko aukera ematen digu.

Nola iristen da EHko erdigunera ?

Hiru bide daude: Goñi, Irañeta-Ihabar edo Unanuatik abiatzen direnak. Errezena Goñitik heltzen den bidea da, ez delako oso igoera gogorra, 1,30 – 2 ordutan lasai irits daiteke. Beste biak aldapatsuagoak dira desnibela askoz handiagoa delako. Hala ere ez dira bide luzeak, Irañeta edo Ihabarretik 1,30 ordukoa eta Unanuatik zertxobait luzeagoa 2 ordu ingurukoa.

Nolakoa da Erdigunearen ingurua ?

Zoragarria!. Goi mendian, 1200 m.ko altuera gainetik egotea, halako handitasuna ematen dio. Paisaia sinplea bainan hunkigarria da. Harria, larrea eta zerua, ez dago besterik . Bakardadea eta ixiltasuna. Euskal Herriko erdigune izatea gainera, aintzineko sentimendu panteista sorrarazteko inguru aproposa ! .

Olibesario izena oso kuriosoa da. Nondik jakin duzu inguru horren izena?. Ez dirudi oso

euskaldun kutsua duenik.

Interneten, SITNAri lotuta Nafarroako Toponimia azaltzen duen beste web orri bat dago. http://toponimianavarra.tracasa.es. Hegoaldeko Goinafar euskalkian “SARIO” saroia da, hau da, aberearen gordeleku. Iruinerriko leku askotako toponimian “sario” maiz agertzen da eta saroiaren esanahi garbia dauka. Adibidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren etxe nagusienetako bat El SARIO deitzen da, hortxe aspaldian saroia zegoelako eta Sanferminetarako Iruinera eramaten zituzten zezenak zelai hartan egoten ziren. Gero OLIBE hori baliteke aldakuntzaren bat izatea eta ezagunago dugun ORIBE edo ORUBE tik etortzea.

BERRIAn argitaratu zenuen lehenengo aldiz.

Zergatik BERRIAn ?

Bein ikerketaren emaitza zabaltzeko erabakia hartu nuenean, pentsatu nuen horrelako berria emateko, non BERRIAN bainon aproposago?. BERRIAko kazetariekin harremanetan jarri eta TARTEA deritzan atalean azaldu zen.

Berria zabaldu ondoren ze arrakasta izan du zure aurkikuntzak jendearengan ?

Beno, ondorengo egunetan famili eta ezagunen arteko telefono deiak jaso nituen. Handik gutxira EITBko, “Posdata” saioaren arduradunen deia jaso nuen erreportai bat egiteko. Bai ETB1ko Posdatan eta ETB2ko Teleberrin zabaldu zen. Telebistak daukarren arrakasta kontuan harturik, dei gehiago jaso nituen eta kontakturen bila bai pertsonak eta elkarte dexente ere. Badirudi zabaltzen ari dela ezaguera.

Zein Elkarte ?

Gehiegi luzatu gabe aipatuko ditut nabarmenenak: ENA Taldea, Euskal Nortasuna Agiria zabaltzen duen talde batek, Aberri Eguna Olibesarion konbokatzen hasia da. Gero “Euskalherria” aldizkarian ere 13 garren alean atera zen berria. “Pays Basque magazine”, Iparraldean argitaratzen den aldizkarikoak erreportai bat argitzeko asmoa dute. Sakanako Ibilaldi Handia antolatzaileek, Olibesarioko erdigunetik pasatzea erabaki zuten leku honek duen garrantzia azpimarratuz. Baita ere “Euskeraz Bizi” elkartekoek mendiko buzoi bat jarri dute.

Azkenean , monumentu bat edo jarri beharko da, Besaiden antzera. Ez duzu uste ?

Ez dut uste horretarako erraztasun asko izango denik. Lehen aipatu dudan bezala, Olibesario Andiako mendilerroan dago. Parke naturala

izendatua dago gainera eta lurralde honen zaintza eta kudeaketa Nafarroako Foru Ahaldundiaren

5

Page 6: Iratxo elkarteko webgunean Felix Isasari egindako elkarrizketa

eskutan dago. Politikan gauzak asko aldatzen ez badira, ez dut uste Miguel Sanz eta bere koadrilaren “laguntza” lortuko genuenik hortarako. Beste aldetik uste dut dagoen bezela ongi dagoela. Ingurua eta natura bera nahiko monumentu dira, beste ezer jarri gabe.

Bukatzeko. Zer etorkizun ikusten diozu aurkikuntza honi ?

Euskal Herriko lurraldetasun osoa jasotzen duen erreferenzi garrantzitsua da. Gehien hunkitu nauena, Sakanako XVI Ibilaldiko antolatzaileek, Irurtzungo Iratxo Elkartekoek, Olibesarion sinadurak biltzeko mahai bat jarri zutela, Euskal Herrietako Mendi Federazioak bat egitea eskatzeko.

Euskal Herriko elkartasunaren edo batasunaren sinboloa bihurtzen hasi ote da?

Hori da nire ametsa.

Xabier Isasa 2005 eko Maiatza

6