ederki, neska-mutilok; oraingo proba hau oso gustukoa izango … · 2009-01-23 · zuhaitz...

5
A, ahaztuta neukan. Bosnia-Herzegovinara joango naiz; lehenik, Mostar aldera, eta, gero, Sarajevora. Eduki prest zuen maleta birtuala, sarean zehar bidaian ibiliko gara-eta. Ederki, neska-mutilok; oraingo proba hau oso gustukoa izango duzue. Kontua da gutxiengoen eskubideei buruzko erreportaje bat egin behar dugula telebistarako. Izan ere, eskubide horiek noiz urratu diren agertu behar dugu, eta testigantzak jaso. Era berean, gutxiengoen alde zer ekimen egiten diren eta zer erakundek egiten duten lan aipatu behar dugu. Interesgarria, ezta? Zuek erreportari arituko zarete pixka batean. Beraz, prestatu kamerak! Kaixo, neska-mutilok. Nor naizen jakin nahiko duzue. Bada, erantzuna erraza da: txakur aztarnari detektibea naiz, eta nire bezeroek behar duten dokumentu oro aurkitzen dut. Ez pentsa lan hau ahuntzaren gauerdiko eztula denik, batzuetan korapilatsua baita benetan. Neu naiz zeregin horretan onena, eta lanik ez zait falta. Horrez gainera, diru asko irabazten dut; ederki kobratzen dut nire zerbitzuengatik. Tira, bada, eskatu didaten bezala, gutxiengoen eskubideak aipatzen dituzten dokumentuak bilatu dizkizuet, kontsultarako material gisa erabil ditzazuen. Egun batzuk behar izan ditut eta bira ugari eman, baina hementxe dituzue azkenean.

Upload: others

Post on 15-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ederki, neska-mutilok; oraingo proba hau oso gustukoa izango … · 2009-01-23 · zuhaitz genealogikoak World Without Words One World Mural KULTURA A A New Friend SKOTARAKO EGUTEGIA

A, ahaztuta neukan. Bosnia-Herzegovinara joango naiz; lehenik, Mostar aldera, eta, gero, Sarajevora. Eduki prest zuen maleta birtuala, sarean zehar bidaian ibiliko gara-eta.

Ederki, neska-mutilok; oraingo proba hau oso gustukoa izango duzue. Kontua da gutxiengoen eskubideei buruzko erreportaje bat egin behar dugula telebistarako. Izan ere, eskubide horiek noiz urratu diren agertu behar dugu, eta testigantzak jaso. Era berean, gutxiengoen alde zer ekimen egiten diren eta zer erakundek egiten duten lan aipatu behar dugu. Interesgarria, ezta? Zuek erreportari arituko zarete pixka batean. Beraz, prestatu kamerak!

Kaixo, neska-mutilok. Nor naizen jakin nahiko duzue. Bada, erantzuna erraza da: txakur aztarnari detektibea naiz, eta nire bezeroek behar duten dokumentu oro aurkitzen dut. Ez pentsa lan hau ahuntzaren gauerdiko eztula denik, batzuetan korapilatsua baita benetan. Neu naiz zeregin horretan onena, eta lanik ez zait falta. Horrez gainera, diru asko irabazten dut; ederki kobratzen dut nire zerbitzuengatik.Tira, bada, eskatu didaten bezala, gutxiengoen eskubideak aipatzen dituzten dokumentuak bilatu dizkizuet, kontsultarako material gisa erabil ditzazuen. Egun batzuk behar izan ditut eta bira ugari eman, baina hementxe dituzue azkenean.

Page 2: Ederki, neska-mutilok; oraingo proba hau oso gustukoa izango … · 2009-01-23 · zuhaitz genealogikoak World Without Words One World Mural KULTURA A A New Friend SKOTARAKO EGUTEGIA

kontsultarako materialak

Gutxiengo nazional edo etniko, erlijioso eta

linguistikoetako kide diren pertsonen eskubideei

buruzko Nazio Batuen adierazpena.

Gutxiengo nazionalak babesteko Europako

Kontseiluaren Esparru Hitzarmena

Ederki, dagoeneko prest daukat kamera. Joanak kasu batzuk bidali dizkigu, azter ditzagun. Gero, baliagarri izan daitezkeen beste kasu eta testigantza batzuk bilatu behar genituzke, eskolan, auzoan edo herrian bertan, grabatu eta Joanari bidaltzeko. Agian, haien programan sartu nahiko dituzte.

Itxaron apur batean. Lehenbizi, kasuak aztertu behar ditugu, Europako eta nazioarteko legediak eta araudiak benetan urratzen dituzten ala ez ikusteko. Horrela, inork ez du zalantzan jarriko guk dioguna. Horretarako, txakur aztarnari detektibeak bilatutako dokumentuak erabiliko ditugu.

Page 4: Ederki, neska-mutilok; oraingo proba hau oso gustukoa izango … · 2009-01-23 · zuhaitz genealogikoak World Without Words One World Mural KULTURA A A New Friend SKOTARAKO EGUTEGIA

Orain, kanpotik etorritako pertsonei buruzko informazioa bila dezakezue zuen inguruan, eta ikusi ea jaioterrian nahiz kokatutako herrialdeetan larrialdi handiak jasan dituzten. Hala bada, jaso testigantza horiek.

erabil ditzakezue, adibide gisa.Bideo eta istorio hauek

Ederki, neska-mutilok, Joana arrazakeriaren aurkako elkarte batzuekin ari da elkarlanean, eta, mezu baten bidez, haiekin harremanetan jarri nau. Denok elkarte horiek ezagut ditzagun nahi du; izan ere, oso lan interesgarria egiten dute: diskriminazio-egoerak salatzen dituzte, eta, aldi berean, kontzientziazio- eta heziketa-kanpainak antolatzen dituzte.

Arrazakeriaren aurkako elkarteon ustez, etorkinekiko tratua da Europan giza eskubideen urraketarik larrienetako bat. Horren berri badugu gure eskoletan ere.

Ederki, Pello. Lagun bat dut SOS Arrazakeria elkartean, eta esan dit ikaragarrizko liburutegia daukatela, kontsultarako material ugariduna. (Egin klik logoetan).Era berean, askoak pasatu dizkit, jendea kontzientziatzeko emigranteek eginak. Ikusi hau, adibidez

komiki polit

Orain, kanpotik etorritako pertsonei buruzko informazioa bila dezakezue zuen inguruan, eta ikusi ea jaioterrian nahiz kokatutako herrialdeetan larrialdi handiak jasan dituzten. Hala bada, jaso testigantza horiek.

erabil ditzakezue, adibide gisa.Bideo eta istorio hauek

Arrazakeria

Page 5: Ederki, neska-mutilok; oraingo proba hau oso gustukoa izango … · 2009-01-23 · zuhaitz genealogikoak World Without Words One World Mural KULTURA A A New Friend SKOTARAKO EGUTEGIA

Eta, orain, zeuek ere zerbait egin beharko duzue gauzak aldatzeko; edo, behinik behin, beste batzuk kontzientziatzeko ekin egin behar dela. Hemengo ekimen batzuetan parte har dezakezue. Kultura askotarako egutegiarena ideia polita da; helduentzat egin bada ere, informazioa biltzeko balia dezakezue.

Irakurri dituzun komikiak afrikar marrazkilariek eginak dira. Komiki horietako batzuk gisa erabiltzeko sortu dituzte. Baten bat aukera dezakezue, ikasgelan aztertu eta komentatzeko.Bestalde, bideo bat grabatzea zail samarra gertatzen bazaizue edo gertatu bazaizue, Europako Batzordearen proiektu honetan aurkeztutakoen antzeko komiki bat egiteko aukera ere baduzue, zuen eskolako kulturartekotasuna agertzeko.

eskola-material

Ba al duzue zuen jatorriaren berri? Idatzi zuen eta biztanleriaren mugimenduen mapetan islaturik ikusiko dituzue.

zuhaitz genealogikoak

World Without Words

One World Mural

A New FriendKULTUR ASKOTARAKOA

EG TEGIAU

Tolerantziarako 101 tresna

IH RIO TK AU RD RN AU KM