e2e_isaacnewton_g.doc

Upload: cantgetx

Post on 08-Jan-2016

14 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

E2E_IsaacNewton

Isaac Newton

1642an jaio eta 1727an hil zen.

Isaac Newton, garai guztietako jenio handienetako bat, ume gaixotia eta ikasle kaskarra izan zen. Hala ere, unibertsitatera joan, eta ikasketak amaitu zituen. Hasteko, aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen matematikan.

Grabitate-indarraren aurkikuntza izan zen lorpen handienetako bat. Itxura denez, sagarrondo baten azpian atseden hartzen ari zela, sagar bat zuhaitzetik askatu eta lurrera erori zela ikustean bururatu zitzaion.

Argiaren azterketa ere interesatu zitzaion, eta esperimentu garrantzitsuak egin zituen.

Zientzialari handia izan zen, eta pertsona ospetsu guztiek bezala, etsaiak ere izan zituen; batik bat, beste zientzialari batzuk. Izan ere, jeloskor zeuden, Newtonek ospetsu izatea lortu zuelako.

Bere bizitzako azken urteetan, Europa osoan ezagutzen zuten. Hil zenean, Westminster-eko abadian lurperatu zuten, Ingalaterran heroi handientzat gordetzen den lekuan.

(Zubia Santillanako Ingurunearen ezaguera 4 liburutik hartua)ISAAC NEWTONIRAKURRI AURRETIK* Ikusi dituzu noizbait astronauten irudiak? Zergatik uste duzu mugitzen direla horrela?

* Zer dakizu grabitateari buruz?

IRAKURRI ONDOREN

* Nolakoa izan zen Isaac Newton eskolan?

* Zer lotura dute sagar bat erortzeak eta grabitate-indarrak?

* Zure ustez, zergatik lurperatu zuten Newton Westminsterreko abadian?

* Ezagutzen al duzu beste zientzialari ospetsurik?

ARIKETA OSAGARRIAK

* Zer gertatuko litzateke gure planetan grabitate-indarrik izango ez balitz?

* Marraztu zure gela grabitaterik gabe.