Download - Olentzero eta Mari Domingi
Behin batean, orain dela urte asko eta asko, bazen Mari Domingi izeneko emakume behartsu bat
Mari Domingi ikatza banatzen ibiltzen zen.
Behartsua zen, baina jendeari laguntzea gustatzen zitzaion.
Herritik kanpora zegoen txabola zahar-zahar batean bizi zen Mari Domingi.
Behin, Olentzeroren ahotsa entzun zuen ametsetan:
-Mari Domingi, Mari Domingi! Esaiezu haurrei gabonetan opariak banatzera joango
naizela.
Mari Domingi korrika atera zen txabolatik.
Eta Olentzerok, urrititik, agur egin zion
eskuarekin.
Goizean goiz jaiki eta kalera joan zen Mari Domingi.
Olentzero opariekin etorriko zela esan zien haurrei.
Baina kaleko jende harroputzak ez zion sinetsi Mari Domingiri.
Gabon gauean Olentzerok eta Mari Domingik elkarrekin afaldu zuten
Afal ondoren, herriko haurrei opariak banatzen ibili ziren biak.
Olentzerok Mari Domingiri ere eman zion oparia
Bai opari ederra! Soineko polit bat!
Orain biak elkarrekin bizi dira. Eta Gabonetan biek banatzen dituzte opariak