-
I6.GAIA. ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA GATAZKATSUA
(1833-1874)
ISABEL II.AREN ERREGEALDIA (1833-1868)
1. Lehen Karlistaldia: zergatiak eta garapena. Ondorioak Nafarroan.
2. Alderdi politikoak Isabel II.aren erreginaldian.
3. Isabel II.aren erreginaldiaren etapak.
4. Desamortizazioak.
5. Industrializazioaren hastapenak. Burdinbidea (1830-1875).
ISABEL II.AREN ERREGEALDIAREN BUKAERA. SEIURTEKO
DEMOKRATIKOA (1868-1874)
6. 1868ko iraultza. 1869ko konstituzioa eta Amadeo I.aren monarkia.
7. I. Errepublika.
11
-
SARRERA: Zeri deitzen diogu estatu liberala?
Estatu liberala: iraultza liberalaren ondorioz sortu zen estatu mota, gaur
egungoaren oinarria. Estatu liberala XVIII. mende bukaeran jaio zen, Frantziako
Iraultzaren ondorioz, eta XIX. mendean zehar eraikitzen joan zen (Espainian, kasu).
Ezaugarri orokorrak:
-burgesiaren agintea
-ekoizpen modu nagusia, kapitalismoa
-sistema politiko berria, liberalismoan oinarriturik (ez demokratikoa II. Errepublika arte):
parlamentua, botere banaketa, konstituzioa onartzea, agintea mugatzeko; boto
eskubidea onartzea -zentsitarioa ala gizonezko unibertsala-, ez unibertsala II.
Errepublika arte; jabetza pribatuaren defentsa; eskubideak eta askatasunak onartzea
(zabalagoak edo murriztuagoak, segun nortzuk egon boterean); eta nazionalismoa
(nazio bakarraren goraipamena, nazio batean oinarritzen den estatua=nazio estatua)
Estatu mota honek Antzinako Erregimeneko estatua ordezkatu zuen.
Espainian 1833tik aurrera hasi zen (nahiz saiakerak egon 1812an, 1820-1823 bitarte)
ISABEL II.AREN ERREGEALDIA: IRAULTZA LIBERALAREN HASIERA
1. LEHENBIZIKO KARLISTALDIA (1.Gerra Karlista). ZERGATIAK ETA
GARAPENA. ONDORIOAK NAFARROAN
GERRAREN ZERGATIAK
1833an, Fernando VII.a hil ondoren, bere alaba Isabel erregina bihurtu zen
(Berrespen Pragmatikoa indarrean zegoelarik1). Adin gutxikoa izanda, bere ama Maria
Cristina erregeorde bihurtu zen (1833-1840). Horren aurrean Fernando VII.aren anaia
zena, Carlos María Isidro, eta beren jarraitzaileak kontra agertu eta armetan altxatu
ziren 1. Karlistaldiari hasiera emanez (1833-1839). Horrela, bi aldeek aurrez aurre egin
1 Aldaketa hori Fernando VII.aren zenbait laguntzailek aholkatua izan zen, bere anaiak zeuzkan ideiak zirela medio (oso absolutista omen zen eta eta batzuek dagoeneko erreformak egitea beharrezko ikusten zuten)
22
-
zuten gerran: karlistek eta isabelinoek, edo liberalek. Baino gerra ez zen bakarrik afera
dinastikoa, gizarte, politika eta ekonomia eredu desberdinak defendatzen zituztenen
arteko gerra baizik. Izan ere,
KARLISTEK, Antzinako Erregimenaren aldekoek, monarkia absolutua eta
erlijioaren defentsa sutsua egin zuten eta liberalismoa erabat gaitzesten
zuten, honek bultzatzen zituen erreformek kalte egiten zietelakoan (barne
aduanak kentzea, prezioen askatasuna, desamortizazioak, gremioen
desagerpena...)
Bestalde, gerrak beharturik, Maria Cristinak babesa bilatu behar izan zuen
LIBERALENGAN, hauek nahi zituzten erreformak martxan jarriz. Erreforma
hauek estatu liberalari ateak irekiko zizkioten Espainian.
Bi eredu horiek foruak lehenbiziko planora ekarri zituzten gerran zehar,
izan ere, liberalen joera uniformatzaileak eta bateratzaileak foruak onartzen ez
zituen bitartean, karlistek bere egin zuten lurraldeen berezitasuna edo foruen
defentsa.
Hori dela eta, alde bakoitzak babes sozial desberdinak izan zituen. Karlistek,
orokorki, iparraldeko nekazal munduko noble txikiak, nekazari, artisau zein kleroaren
artean izan zuten babesa; eta Euskal Herria, Kataluniako iparraldea eta Maestrazgo izan
zituzten gotorleku. Sektore pobretuak ziren eta liberalismoak zekarkien aldaketen
beldur ziren: gremio eta barne aduanen desagerpena, desamortizazioak, zerga berriak...
Liberalek, ordea, lur-jabe handien zein burgesiaren artean izan zuten jarraitzaile gehien.
GERRAREN GARAPENA
Gerraren garapenari dagokionez,
1833-1835 bitarte, Zumalakarregi jeneralaren agintaritzapean eta gerrilla taktika
erabiliz, ejertzito karlistak zabaltze handiena lortu zuen, aipaturiko zonaldeetan
nagusitasuna lortu baitzuten. Baina, 1835ean, Bilbo hartzean, porrota izan zuten
eta Zumalakarregiren heriotza gertatu zen. Handik aurrera barne arazoak hasi
ziren karlisten artean.
33
-
1835tik aurrera, karlistek espedizioak antolatu zituzten lurraldea zabaltzeko,
bertzeak bertze, 1837an Madril hartzeko egin zuten saiakera, nahiz porrota izan.
Hortik aurrera karlisten barneko banaketa areagotu egin zen.
1837tik aurrera, Madril ezin hartuz, gerrako porrotek karlisten gainbehera eragin
zuten. Horrela, 1939an, Maroto karlista moderatuak buruzagitza hartu ondoren
(zenbait militar karlista fusilatu ondoren), Espartero jeneral liberalarekin
BERGARAKO HITZARMENA sinatu zuen: Esparterok Madrilgo gobernuak euskal
foruak mantenduko zituela ziurtatu zuen, beti ere, Espainiako konstituzioan
egokitu beharko zirela argi utziz. Militar karlistei ejertzitoan jarraitzea ere
onartzen zitzaien. Nafarrek eta Cabrerak (Maestrazgon) ez zuten hori onartu eta
gerran jarraitu zuten zenbat hilabetetan.
LEHENBIZIKO KARLISTALDIAK NAFARROAN IZANDAKO ONDORIOAK. 1841EKO
FORUAK ALDATZEKO LEGEA (LEGE ITUNDUA)
Hortaz, 1839an, Espainiako Gorteek Bergarako Hitzarmenean onartutakoa
berretsi egin zuten lege baten bidez (Foruak Berresteko Legea)
Handik gutxira foruak zituzten 4 probintzien artean (Nafarroa, Bizkaia, Araba eta
Gipuzkoa) zein Espainiako gobernuaren arteko negoziazioak hasi ziren, foruekin zer
egin zehazteko. Hasieran 4 probintzia batera aritu baziren negoziazioetan, 1841ean,
44
-
Esparteroren erregeordealdian2, Nafarroako ordezkariek (Yanguas y Miranda
Diputazioaren idazkaria zela) FORUAK ALDATZEKO LEGEA onartu zuten (LEGE
ITUNDUA), bakarrik Nafarroari eragiten ziona (besteek beren foruekin jarraituko zuten
1876arte, azkeneko gerra karlista arte).
Lege horren ondorioz
-Nafarroa probintzia bihurtu zen,
-bere erakundeak galdu zituen (Probintzia Diputazioa onartu zen3),
-derrigorrezko soldadutza ezarri zen
-eta aduanak Pirineo aldera lekualdatu ziren.
-Nafarroak, ordea, autonomia fiskalari eutsi zion, Diputazioak zergak eta ondare
publikoaren kontrola lortuko baitzuen. Horren truke, kupo bat ordaindu beharko zion
estatuari.
Batzuen ustez, lege honekin Nafarroako foruak “baieztatzen” ziren, legea
estatuaren eta Nafarroaren arteko paktuaren ondorio zelakoan (hortaz, Lege Itundua
izena); beste batzuentzat foruen deuseztapena gertatzen zen.
Dena delakoa legearen inguruan egiten den interpretazioa, lege honen bidez
Espainiako liberalismoak marko ekonomiko, politiko eta juridiko uniformea eta
bateratua sortzeko urratsa eman zuen. Nafarroak , berriz, bere zergen eta ondasunen
kudeaketa lortu zuen (elite baten eskuetan geldituz, ia kontrol politikorik gabe
hamarkadetan zehar), eta Erriberako eta Erdialdeko lur-jabe handiei Espainiako
merkatuaren ateak irekitzen zizkien beren
produktuak han saltzeko.
Holako markoan mugitu zen
Nafarroa hurrengo urteetan, Frankismo
garaian ere, harik eta 1982an Foru
Hobekuntza onartu zuten arte (Nafarroako
gaurko sistema autonomikoa)
2 1833-1840 bitarte Maria Crisitna izan zen Isabel II.aren erreginaordea; 1840-1844 bitarte, ordea,
Espartero.3 Erreinu Diputazioa Probintzia Diputazioa bihurtzen zen, funtzio fiskalekin (gogoratu terminoa)
55
-
2. ALDERDI POLITIKOAK ISABEL II.AREN ERREGEALDIAN
Isabel II.aren erregealdian (1833-1868) sortu ziren alderdi politikoak ez ziren gauregungo alderdiak bezalakoak. Ez ziren talde homogeneoak eta ez zuten jarraitzaile
asko, izan ere oligarkia baten interesak bertzerik ez zuten defendatzen. Normalki
boterean txandakatzen ziren modu biolentoan, askotan pronuntziamenduaren bidez
eta militarrek eragin handia izan zuten, askotan alderdien buruak zirelakoz.
1833tik aurrera, bi alderdi sortu ziren, aurrez aurre gerran arituko zirenak, karlistaketa liberalak. KARLISTEK ez zuten Isabell II.aren erregetza onartu eta 1. Gerra Karlistan
altxatu ziren (Carlosen alde). Antzinako Erregimenaren defendatzaileak izanda, monarkia
absolutua eta antzinako erregimenaren sistema ekonomiko eta soziala defendatzen
zuten, liberalismoa erabat gaitzetsiz. LIBERALAK, berriz, 1833tik aurrera boterean
txandakatu ziren (askotan pronuntziamenduaren ondorioz), bi joeratan banaturik:
MODERATUAK eta PROGRESISTAK.
MODERATUEK, Liberalismo Doktrinarioaren jarraitzaileak izanda, askatasun eta
eskubide gutxiago defendatu zuten: sufragio zentsitarioa oso murriztua, prentsa eta
iritzi askatasuna oso mugatua, elkarteak sortzeko askatasuna ukatzen zuten... Oso
estatu zentralizatua defendatzen zuten eta subiranotasun konpartitua, errege-erreginari
botere handia onartuz. Estatuaren konfesionaltasuna ere aldarrikatu zuten. Hortaz, lur-
jabe handiak (nobleak zein burgesia lur-jabea), merkatari handiak, elizgizonak eta goi
mailako militarren babesa jaso zuten. Narvaez militarra edota Bravo Murillo izan ziren
alderdi honen buruzagiak
PROGRESISTEK, berriz, askatasun eta eskubide zabalagoak defendatzen zituzten,
Gorteei botere handiagoa onartzen zieten (nazio subiranotasunaren printzipioa),
estatuaren deszentralizazio handiagoa eta estatuaren akonfesionaltasuna. Funtsean,
Liberalismo Demokratikoaren printzipioak aldarrikatu zituzten. Horrek erdi mailako
klasearen babesa eman zien: merkatari txikiak, artisauak, lanbide liberalekoak edota
graduazio txikiko militarrak. Besteak beste, Espartero edota Prim izan ziren alderdi
honen buruzagiak.
66
-
MODERATUAK,
Liberalismo Doktrinarioaren
jarraitzaileak.
AURRERAKOIAK edo PROGRESISTAK
Liberalismo Demokratikoaren jarratzaileak
- Gorteen zein erregearen arteko
subiranotasun konpartitua
defendatzen zuten, erregeak botere
handiarekin.
-Sufragio zentsitarioa, oso murriztua
(errenta oso altua zutenentzat)
-Estatu bateratua eta zentralizatua
(udalei, adibidez, autonomia kenduz)
-Eskubideak oso murriztuak
(prentsa eta iritzi askatasuna
mugatuz; elkarteak eta bilerak
egiteko askatasunik ez)
-Estatuaren konfesionaltasuna4 .
Erlijio askatasunik ez
-Ekonomian protekzionismoa5
Babes sozialak: goi mailako klasea
Lur-jabe handiak (nobleak zein
burgesia lur-jabea), merkatari
handiak, elizgizonak, goi mailako
-Nazio subiranotasuna, Gorteak horren
ordezkariak izango zirela, erregeari
boterea murriztuz
-Sufragio zentsitarioa, baino zabalagoa
(errenta ez hain altua)
-Estatuaren deszentralizazio gehiago
-Eskubide gehiago (prentsa eta iritzi
askatasuna, elkartzeko askatasuna,..)
-Estatuaren akonfesionaltasuna. Erlijio
askatasuna.
-Libreganbismoa ekonomian
Babes sozialak: erdi mailako klasea
Merkatari txikiak, artisauak, lanbide
liberalekoak, graduazio txikiko militarrak
4 Estatuak bat egiten du erlijio batekin, kasu honetan erlijio katolikoari, elizaren eragina oso handia izanda5Kanpoko produktuei aduana zergak ezartzea, barneko produktuak babesteko.
77
-
militarrak.
Ordezkari politikoak: Narvaez eta
Bravo Murillo Ordezkari politikoak: Mendizabal,
Espartero, Prim
1849an, bertze korronte edo alderdi politikoa sortu zen liberal progresisteneszisio batetik, DEMOKRATAK: eskubide gehiago onartzen zituzten, bertzeak bertze,
elkartzeko eskubidea, prentsa askatasuna edota gizonezkoen sufragio unibertsala.
Batzuk errepublikaren aldekoak ere baziren.
Bestalde, 1856an, BATASUN LIBERALA sortu zen, moderatuen zein
progresisten arteko aukera bihurtu zena, beti ere dirudunen babesa jaso zuena. O
´Donnell dugu alderdi honen buruzagietako bat.
Azkenik, 1868an, behin Isabel II.a kanporatua izan zelarik, Demokratengandik
aukera politiko berria sortu zen Espainian, ERREPUBLIKANISMOA . Korronte honetan
ere bi joera sortu ziren: ZENTRALISTAK, Castelarrek defendatu zuena, eta FEDERALAK.
(Pi i Margall izan zen buru, errepublika federala defendatzen zuten eta zentralistek
baino eskubide gehiago defendatu zuten).
Pi i Margallek estatua antolatzeko federalismoa defendatu zuen
88
-
3. ISABEL II.AREN ERREGEALDIAREN ETAPAK.
1833An, Isabel II.a erregina bihurtu zen, baino adin txikikoa izanda 1843 arte
erregeordetza izendatu behar izan zen: lehenbiziko urteetan bere ama Maria Cristina
eta beranduago Espartero jeneral progresista. Gerra Karlistak azkarturik, liberalak heldu
ziren boterera eta Antzinako Erregimena deuseztatzeko aprobetxatu zuten, estatu
liberala eraikiz (besteak beste, 1837ko Konstituzioaren bidez, Antzinako Erregimena
deuseztatu baitzen)
1843an, Isabel II.aren adin nagusia onarturik, bere benetako erregealdiari hasiera
eman zitzaion, eta orduan hasi zen estatu liberala finkatzen Espainian.
Erregealdian zehar liberal moderatuen gustuko estatua joan zen eraikitzen,
boterean nagusiak izanda (bi urteko salbuespena kenduta), beren printzipio
ideologikoak bizitza politikoan, ekonomikoan eta sozialean nagusitu zirelakoz: ordena,
kapitalismoa eta estatu zentralista, beti ere militarren zaintzapean. Sufragio
zentsitarioaren bidez, gainera, gutxi batzuen interesak baino ez ziren defendatu,
gehiengoa sistematik at gelditu zen, burgesia lurjabedunaren interesen alde egin zuten
eta ( jabego pribatuaren defentsari lehentasuna emanez)
HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)
1844ko hauteskundeak MODERATUEK irabazi
ondoren, Nárvaez militarrak gobernua osatu zuen.
Boterean egonda, moderatuen printzipio ideologikoak
sustatzeko hamar urtetan zehar hainbat erreforma jarri
ziren abian (erreginaren babesarekin)
Beren gustuko estatua artikulatzeko, 1845eko
KONSTITUZIOA onartu zuten, liberalismo doktrinarioaren
oinarrizko printzipioak jasotzen zituena.
Nárvaez generala
99
-
-Erreginaren eta Gorteen arteko subiranotasun konpartitua aldarrikatzen zen,
erreginaren botere handia onartuz.
-Bi ganbaretako Gorteak onartzen ziren: Behe-Ganbara edo Kongresua (sufragio
zentsitarioaren bidez); Goi-Ganbara edo Senatua (erregeak aukeraturiko senatariak).
-eskubide eta askatasun murriztuak (prentsaren kontrola edota elkartzeko askatasuna
ukatzen zen)
-Orden publikoa kontzeptua sortu zuten
-Zentralismoa bultzatzeko udalei eta diputazioei autonomia kentzen zitzaien eta Milizia
Nazionala desagertzen zen.
-eta Estatuaren konfesionaltasuna aldarrikatzen zen, espainiar estatuaren erlijioa
katolikoa zela zehaztuz
Konstituzioan oinarriturik, gainera, bestelako ERREFORMAK ere martxan jarri
zituzten.
KODE ZIBIL eta ZIGOR KODE berria egin zen, bertzeak bertze, jabetza eskubidea
babesteko (lapurretak gogor zigortuz kartzelaren bidez)
1844an, GUARDIA ZIBILA sortu zuten Milizia Nazionalaren ordez, orden publikoa
mantentzeko, bereziki nekazal eremuetan.
HAUTESKUNDE LEGEA 1846an: sufragio zentsitario oso murriztua onartzen zen,
hautesle kopurua %1era ez baitzen heltzen. Sufragio mota honek oso erregimen
oligarkikoa sustatzen zuen.
Estatu bat eta bakarra osatu behar zela oinarri hartuta, administrazio bakarra
egon behar zela defendatzen zuten eta horretarako probintzietako agintea
GOBERNADORE ZIBILAren esku utzi zuten, herrietako alkateak haren menpe
gelditu zirelarik. UDALEN LEGEAren bidez, gainera, erreginak hiri handienen
alkateak aukeratzeko ahalmena lortzen zuen.
INPRENTA LEGEA egin zen kontrol zorrotzagoa izateko prentsaren zein iritzi
askatasunaren gainean.
1010
-
OGASUN ERREFORMA egin zen, estatu osoko zergak zentralizatzeko bi zerga
mota sortu zituzten eta: zuzena eta ez-zuzena (kontsumoen gainekoa).
Azkenengo honek gatazkak eragin zituen, sektore sozial xumeenak kaltetzen
zituelakoz.
Elizarekin harremanak hobetu zituzten 1851eko KONKORDATUA sinatuz: erlijiokatolikoa estatuaren erlijio ofizialtzat onartzen zen, kleroaren ondasunen
salmenta eten egiten zen6, eta salgai jarritakoen irabaziak haientzat izango ziren.
Irakaskuntzan aritzeko boterea lortzen zuen elizak.
Gainera, irakaskuntza publikorako nazio-sistema sustatu zen, irakaskuntza mailakarautuz (oinarrizko heziketa, bigarren hezkuntza eta unibertsitatea)
7
Horrela, gehiengoa sistematik at gelditu zen, burgesia lurjabedunaren interesen
alde egin zuten eta ( jabego pribatuaren defentsari lehentasuna emanez).
BIURTETAKO AURRERAKOIA (1854-1856): LIBERAL AURRERAKOIAK
BOTEREAN
1854an, prezioen igoerak8 eta moderatuen autoritarismoak ezinegona eragin
zuten bertze alderdi (zenbait moderatu ere) eta herriaren artean. Ondorioz, militar
aurrerakoiek eta hainbat militar moderatuk (O´Donnell buru) gobernu aldaketa
gertatzeko Vicálvaroko pronuntziamendua egin zuten. Gainera, herri erreboltak
gertatu ziren zenbait hiritan, programa politiko erradikalagoa eskatuz: askatasun
gehiago, gizonezkoen sufragio unibertsala, kintak eta kontsumoak9 bertan behera
gelditzea. Hortaz, Isabel II.ak ESPARTERO militar aurrerakoiari gobernua osatzea agindu
zion, hamar urteko moderatuen gobernuari bukaera emanez.
Boterean egonda, 1856an KONSTITUZIOA bultzatu zuten liberal progresistek,
liberalismo demokratikoaren printzipioak jasotzen zituena (Konstituzioa, hala ere, non
nata izan zen, laster bertan behera geldituko baitzen):
6 Gogoratu Mendizabalek hasitako beren lurren desamortizazioa7 1857an onartu zen Moyano Legea onartu zen, Espainiako irakaskuntza lehenbizko lege nagusia8 Ogiaren prezioa, kasu9 Kontsumoaren gaineko zerga, hau da, zerga ez zuzena edo zeharkakoa
1111
-
-nazio subiranotasuna -deszentralizazioa
-eskubide zabalak -sufragio eskubide zabalagoa
-Milizia Nazionala (zentsitarioa, hala ere)
-botoen bidez onartutako bi ganbaretako Gorteak
(kongresua eta Senatua)
-erlijio askatasuna
Baino krisi ekonomikoak aurrera egin zuen eta berriro ere langileen zein
nekazarien konfliktibitatea piztu zen, eta erreboltak gertatu ziren zenbait hiritan.
Liberal moderatuek presionaturik, Esparterok dimisioa aurkeztu zuen eta
O'DONNEL (Batasun Liberala alderdiko kidea) gobernu-buru bihurtu zen, errepresio
gogorra aginduz.
ISABEL II.AREN ERREGEALDIAREN BUKAERA: MODERANTISMORAKO
BUELTA (1856-1868)
1856an, berriro ere moderatuak itzuli ziren boterera, 1845eko Konstituzioa
martxan jarriz. Baina ezegonkortasun handiko urteak izan ziren, gobernu aldaketak zein
krisia nagusitu zirelakoz, tarte batean izan ezik: 1858-1863 bitarte O´Donnellen Batasun
Liberalak gobernua eskuratu zuen berriz eta egonkortasun politikoa lortu zuen,
ekonomia arloan zein kanpo politikan izandako arrakastei esker10.
1863an, baina, NÁRVAEZ moderatua boterera itzuli zen, moderatuen zein Isabel
II.aren gainbehera hasiz. Gobernuaren autoritarismoa, ustelkeria eta krisi ekonomikoa
zela eta, gizartearen haserrea agerian gelditu zen: nekazal erreboltak Andaluzian;
ikasleenak, aurrerakoien pronuntziamenduak (Prim,..)
Hortaz, 1866an, oposizioan zeuden liberal progresistek eta demokratek,
Ostendeko Ituna sinatu zuten: iraultza egingo zuten Isabel II.a eta moderatuak boteretik
botako zituzten. Hurrengo urtean, Batasun Liberalak bat egin zuen haiekin.
10 Bertze potentziek bezala, Espainiak ere esku militarra izan zuen kanpoan: Mexikon, Indotxinan eta Marokon
1212
-
Gizartearen sektore askoren babesa izanda (burgesia barne), 1868an moderatuak
eta erregina boteretik kanporatzeko IRAULTZA egin zuten. Hortik aurrera, sistema
politikoa demokratizatzeko saiakera gertatu zen Espainian, gutxi iraungo bazuen ere
(“Seiurteko Demokratikoa”).
LIBERALEK EKONOMIAN EGINDAKO ALDAKETAK
4. LIBERALEN NEKAZAL ERREFORMA: DESAMORTIZAZIOAK
XIX. mendera arte Espainian lurra zen aberastasun iturri nagusia, baina lur
gehiena AMORTIZATUTA zegoen, zenbait erakunderi LOTUTA11 baitzegoen: noblezia
(mayorazgoaren bidez), eliza eta udalei, eta hortaz lurra ezin zen saldu edota galdu
ere12 (“esku hilak” deitzen zitzaien)
13. Gainera, elizak eta nobleek autoritatea zuten lur
horietan, jaurerri judirisdizionalak zituzten eta (epaitzeko boterea, zergak kobratzeko
eskubidea; ura edo egurraren kontrola,...). Hori oztopoa zen nekazaritzaren produkzioa
11 Gazteleraz, “vinculada”12 AMORTIZACIÓN DE LAS TIERRAS.- Vinculación de la propiedad de las tierras en el Antiguo Régimen con una institución
(mayorazgo, iglesia, ayuntamientos o el propio estado). Dicha vinculación a la institución impedía que las tierras se vendieran,
partieran o alquilaban... La explotación que se hace de esas tierras es escasa y no está dentro del mercado capitalista. En el siglo
XIX, con el liberalismo, sobre todo en periodos progresistas va a tener lugar lo que se conoce por desamortización, o el paso de la
propiedad institucional a propiedad privada.13 Batez ere elizaren lurrei dagokie kontzeptu hau, baino modu orokorrean ere erabiltzen da, amortizatuak zeuden
guztiak izendatzeko, hau da, behar bezala ustiatzen ez zirenak.
1313
-
handitzeko, modernizatzeko eta nekazarien egoera hobetzeko.
Horregatik XVIII. mende bukaeratik aurrera liberalak, edota Jovellanos bezalako
ilustratuak, ekonomia kapitalista batean holako jabetzak tokirik ez zuela aldarrikatzen
hasi ziren, eta hortik aurrera lehenbiziko desamortizazioak martxan jarri ziren:
Godoyrenak, Frantziaren kontrako gerraren testuinguruan; Independentzia gerran José
Bonaparterenak, eta 1812ko konstituzioan zein hiru urteko liberalean (1820-1823)
elizaren eta komunalenak onartu ziren.
Baina, 1833tik aurrera, ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZAREKIN BATERA,
benetako bultzada eman zitzaion prozesu honi, traba legalak behingoz kentzen hasi
zirelakoz JABETZA PRIBATUA14 sortzeko, lurraren merkatua liberalizatzeko
15 eta
nekazaritza kapitalistari bultzada emateko. Horretarako, liberalek hainbat neurri hartu
zuten 1836-1837 bitarte:
-Jauntxoen sistema deuseztatzen zen: eskubide jurisdikzionalak bertan behera gelditu
ziren nahiz nobleek lurraren jabetza eskuratzen zuten16. Zerga feudalak ere desagertu
ziren, jauntxoek indemnizazioak jasotzearen truke17. Nekazariek, ordea, ez zuten
onurarik izan, ezin izan zuten lurrik eskuratu eta zergen igoera jasan behar izan zuten.
-Nobleziaren jabetzen deslotzea18
gertatu zen maiorazgoa 19 kendu zen eta.
-Hamarrenaren 20 abolizioa gertatu zen, nahiz horren truke elizak diru-laguntzak jasoko
zituen kleroa mantentzeko.
-eta desamortizazio eklesiastikoa zein zibila abian jarri zen
14 Liberalentzat “jabetza perfektua” zena: liberalentzat jabetza pribatua eskubidea zen, indibiduala zen eta ezin zen
ukatu edota mugatu. Jabetza pribatuarekin, gainera, erabateko askatasuna egon behar zela aldarrikatzen zuten,
horrekin ahalik eta etekin gehien atera ahal izateko. Haien ustez, horrela sustatuko zen produkzioaren igoera eta
gizartearen ongizatea.15 Saldu eta erosi ahal izateko16Nekazariek epaitegietara jo zuten lurrak eskuratu ahal izateko, baino epaiak nobleen alde agertu ziren17 Gogoratu eskubidea zutela zergak kobratzeko gauza askorengatik. Uztak, zubiak, errota, erabiltzeagatik; denda
edo taberna irekitzeagatik...18 Deslokatzea= desvinculación19MAYORAZGO.- Conjunto de bienes territoriales que se apartan del orden normal de sucesión y quedan vinculados a un orden
sucesorio especial, que recae normalmente en el hijo mayor. Ello tenía como finalidad no dividir las propiedades de las familias. El
mayorazgo se extendió mucho en el Antiguo Régimen creando gran cantidad de tierras amortizadas que no podían vender,
alquilar, partir... es decir, introducirla en el mercado capitalista de la tierra. 20 Elizari ordaindu beharreko zerga zen.
1414
-
Izan ere, 1836tik aurrera elizaren zein lur komunalen DESAMORTIZAZIO
PROZESUA jarri zen abian, hau da, estatuak elizaren eta udalen lurren egindako
desjabetzeak, lur horiek salgai jartzeko. Neurri hauekin estatuak jabetza pribatu
bihurtuko zituen lur horiek, merkatuan modu librean saldu ahal izateko; dirua lortzen
zuen (haziendaren arazoak arintzeko, zorra bereziki) eta, bide batez, babes sozialak
lortuko zituen (elizari botere ekonomikoa kenduz, liberalismo zuen etsai nagusietakoa
ere ahultzen zen)
Horrela 1836-1837an, Maria Cristinaren erregeordetzan
eta liberal progresistak boterean zeudelarik,
MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOAK eman ziren:
Estatuak elizaren lurrak expropiatu, nazionalizatu eta
salgai jarri zituen (konbentuenak zein monasterioenak).
Esparteroren erregeordetzan bertze bultzada eman
zitzaion honi, harik eta 1844tik aurrera moderatuek
elizaren jabetzen salmenta eten zuten arte
(desamortizazioen truke elizak subentzioak lortu zituen
kultoa eta kleroa mantentzeko).
Mendizabal, Maria Cristinaren
gobernuaren burua 1836-1837an
Bestalde, Isabel II.aren erregealdiaren “Biurteko
aurrerakoian” MADOZEN DESAMORTIZAZIO
OROKORRA eman zen 1855ean: estatuaren
mendiak, ongintza21 elkartearenak, elizarenak eta
bereziki udalen lurrak salgai jartzen ziren
(propioak22 deitzen zirenak). Udalei konpentsazio
ekonomikoa eman zitzaien estatuaren zorra
publikoaren23 bidez (nahiz salmenta errealaren
%80ko balorea izan)
Madoz, Hazienda ministroa “Biurteko
Progresistan”
Desamortizazioen ondorioak:
21 Ongintza= beneficiencia. Pobrezian bizi direnei laguntza ematen dioten elkarteak22 Propioak: udalen lurrak, alokairuan daudenak23 Estatuak salgai jartzen dituen “baloreak” edo “bonoak” dirua ateratzeko (erosleak interesak kobratzen ditu)
1515
-
Desamortizazioek hainbat aspektuetan beren helburua lortu zuten, ez ordea
bertzeetan.
-Argi dago lurren pribatizazioa gertatu zela, lur asko saldu zen eta, hortaz, haziendaren
arazoak arintzen lagundu zuten.
-Baino desamortizazioek ez zuten aldaketarik ekarri Espainiako lurraren egituran eta
jabetzan: dirudunek erosi zituzten lurrak (noblezia zaharrak, merkatal burgesek,
funtzionarioek, lanbide liberalekoek, militarrek) eta horregatik latifundismoa sendotu
egin zen erdialdean eta hegoaldean, eta iparraldean jabetza txikia eta ertaina nagusitu
zen orokorki. Nekazari ertainak sortzeko aukera galdu zen.
-Horrela liberalek babes sozialak lortu zituzten, ezinbertzekoak izan zirenak gerra
karlistak irabazteko eta, hortaz, sistema liberalak bizirik irauteko.
-Nekazari pobreek, berriz, ezin izan zuten dirudunekin konpetitu eta ezin izan zuten
lurrik erosi; gainera, alokairuan zituzten eliza edo herrien lurrak galdu zituzten eta
proletarizazioa eman zen: nekazari askok emigratu behar izan zuen edota gehiengo bat
jornalari edo zerbitzari bihurtu zen24. Pobrezian gelditu ziren asko eta horrek
konfliktibitatea eragin zuen.
-Desamortizazioei esker, gainera, kultiborako superfizie handitu egin zen, larreak eta
basoaren kalterako (abeltzaintzaren gainbehera eragin zuen)25 eta, modu apalean bada
ere, jakien eskaria igo egin zen. Baina dirudunek lurrak erostera bideratu zuten dirua,
nekazaritzan beharrezkoak ziren inbertsioak egin gabe (teknifikazioan, adibidez).
Nekazaritzak, beraz, ez zion Espainiako industriari bultzada eman.
Desamortizazioak ez ziren Espainiako ekonomiaren motorra izan, baino ezinbertzekoak
izan ziren hazienda publikoak eta estatu liberalak berak bizirik iraungo bazuten.
24 Honek aldi berean teknifikazioa eragotzi zuen, eskulan asko eta merketa zegoelakoz.25 Ekologikoki ere bere ondorioak izan zituen, deforestazioa azkartu baitzen.
1616
-
5. INDUSTRIALIZAZIOAREN HASTAPENAK. BURDINBIDEA (1830-1875).
Nekazaritzan gertatu bezala, liberalek industrian eta merkataritzan liberalizazioa
bultzatu zuten: liberalentzat gremioek askatasuna ukatzen zuten eta oztopoak ziren
progresorako, hortaz, 1836tik aurrera, beren pribilegioak desagertu ziren. Gremioak,
hala ere, krisian zeuden aspaldi, XIX. mendean sortzen hasi zen industria forma
berriekin konpetitu ezin zutelakoz.
XIX.mendean zehar Espainiako industrializazioa oso motela eta lokalizatua
zegoen (Katalunian, Bizkaian eta Asturiasen) eta artisau industria nagusitzen zen.
Horrela, Espainiako industria atzeratua zegoen Europako bertze tokiekin konparatuz,
izan ere
-kapitala lurren erosketan inbertitu zen (desamortizazioen ondorioz);
-kanpoko kapitala nagusitu zen Espainian (industria kanpoko enpresen esku zegoen);
-nekazaritzak ez zuen industria bultzatu, errendimendu eta teknifikazioa eskasagatik;
-eta, gainera, burdinbidearen inguruko politikak ere ez zuen horretan lagundu (gero
azalduko dugunez).
Bestalde, Espainian meategiak bazeuden ere gehienak kanpoko enpresen esku
gelditu ziren 1868ko MEATEGIEN LEGEArekin. Lege honekin meategien liberalizazioa
gertatu zen26eta pribatizatzen hasi ziren. Horregatik, Asturiaseko ikatz-meategiak
kenduta, enpresa ingelesek, frantziarrek edota belgikarrek ustiatu zituzten Espainiako
meategiak: beruna27 Almerían, kobrea Rio Tinton (Huelvan), merkurioa Almadénen
-Ciudad Realen-28, kobrea, burdina (Bizkaian),....Enpresa hauek mineral gehiena
esportaziorako erabili zuten Espainiako ekonomia bultzatu gabe (Bizkaiko burdin
meategiek kenduta, esportatzeko ezezik, Bizkaian industria bultzatzeko ere erabili ziren
eta)
INDUSTRIAri dagokionez, bi sektore nabarmendu ziren industrializazioaren
hastapenetan: Kataluniako oihalgintza eta siderurgia
26 Meategiak koroaren esku zeuden eta lege honekin lur azpikoaren nolabaiteko desamortizazioa gertatu zen, meategiak esku pribatuetan uzteko aukera eman zuen eta.
27 Beruna= plomo28 Rothschild familiar belgiarraren menpe gelditu ziren.
1717
-
KATALUNIAKO OIHALGINTZA
XIX. mende erdialdean Katalunia zen industria gehien zegoen zonaldea
(Bartzelona ingurua). Bertako burgesiaren eskutik, oihalgintza izan zen Katalunian
industrializazioa bultzatu zuen sektorea. Nahiz kolapsoa gertatu Independentzia Gerran
zein Amerikako kolonien galeraren ondorioz (1808-1824), 1830tik aurrera bultzada
handia izan zuen emandako berrikuntzei esker: mekanizazio prozesua gertatu zen
(lurrin makina eta ehundegi mekanikoak) eta fabrika sistema erabiltzen hasi zen.
Gainera erabilitako emakume eta haurren eskulan merkeak etekinak eman zizkion.
Horrela prezioak jaitsi eta eskariak gora egitea lortu zen. Kubako eta Puerto Ricoko
merkatuek ere asko lagundu zuten industria hau.
Emakumearen lana oso arrunta izan zen Kataluniako oihalgintzan
BURDINGINTZA (SIDERURGIA)29
Bestalde, estatuko lehenbiziko siderurgia Malagan eta Asturiasen kokatu zen
(ikatza eta burdina baitzegoen)30. Baino garestia zen minerala eta gainera kalitate
gutxikoa. Horregatik XIX. mende bukaera arte ez zen siderurgia sektorea Europako
bertze tokietan bezala garatu I
1876tik aurrera31hasi zen Bizkaian siderurgia modernoa garatzen, bertako
burgesiak zein kanpoko enpresen kapitalak bultzaturik: labe garaietan Bessemer sistema
erabili zenean altzairua egiteko. Horrekin batera bertze sektoreen garapena eman zen,
29 Burdina sortzen duen industria (burdin minerala labe garaietan finduz)30 Arrunta zen siderurgia energia iturriak zeuden ondoan kokatzea (garraioa errezteko)31 Azkenengo Gerra Karlista bukatu ondoren
1818
-
ontziola handiena, besteak beste (Euskalduna, kasu).
Altos Hornos enpresa
Euskalduna ontziola
GARRAIOEN IRAULTZA: BURDINBIDEA
XIX. mende lehenbiziko erdialdean, Europako bertze lurraldeekin konparatuz oso
burdinbide-km gutxi zegoen Espainian (lehenbiziko lineak Bartzelona-Mataró eta
Madril-Aranjuez izan ziren mende erdian). Horregatik gobernu liberalek bultzada
ematea erabaki zuten.
Horretarako, 1855ean BURDINBIDEAREN LEGEA onartu zen (“Biurteko
Progresistan”), kanpoko enpresei baimena eta erraztasunak emanez burdinbidea
eraikitzeko: burdinbidea eraikitzeko materiala kanpotik ekartzeagatik ez zuten zergarik
pagatuko (makinaria, adibidez). Baino, ondorioz, burdinbideak ez zuen hemengo
industria bultzatu (siderurgia, kasu). Estatuak, gainera, diru-laguntzak eman zizkien
kanpoko enpresei, eta ez zuen diru hori hemengo industrian inbertitu. Gainera
1919
-
burdinbideak galerak izan zituen, oso merkantzia guti garraiatzen zuelakoz (nekazal
eremuen produkzio eskasia eta eskaria faltagatik). Ondorioz, krisian sartu ziren sektore
horretan aritzen ziren enpresak (1866ko krisi finantzieroan eragina izan zuen32)
Ancho de vía
La Robla trena. 1894an egina (Leongo meategietatik Bizkaiko
siderurgian behar zen ikatza garraiatzeko
Horretaz aparte, Espainian egin zen burdinbide sareak arazoak zituen:
- zabalera handiko burdinbidea zen eta horrek Europako burdinbidearekiko harremana
saihesten zuen,
-eta sare erradiala 33 egin zen, Madril zentroa zelarik, tartean zonalde asko
deskonektaturik gelditzen zirelarik.
6. 1868KO IRAULTZA. 1869KO KONSTITUZIOA ETA AMADEO I.AREN
MONARKIA
1868KO IRAULTZA
1863tik aurrera, liberal moderatuen gainbehera eta agortzea gertatzen hasi zen,
sistema isabelinoaren beraren deskonposaketa eraginez. Izan ere, MODERATUEN
KORRUPZIOA eta AUTORITARISMOA gero eta handiagoa zen, eta honek erregimenaren
32 Trenbidearern akzioen balioak behera egin zuelako33 Eredu hori kanpoko enpresen intereserako egin zen, mineralen esportaziak errezten zuelakoz eta kanpoko
produktuen inportazioen errezten zuelakoaz (Madrilera begira)
2020
-
kontrako oposizioa areagotzen zuen, tarteka pronuntziamenduak gertatuz.
Testuinguru horretan, 1866an aurrerakoiek eta demokratek OSTENDEKO ITUNA
sinatu zuten Belgikan, komuneko programa adostuz: Isabel II.aren erregimenarekin
bukatzea eta erregimen liberal demokratikoa ezartzea. Horretarako, iraultza egingo
zuten eta aukeraturiko Gorte berriek Estatua monarkia ala errepublika izango zen
adostuko zuten. 1867An, Batasun Liberala alderdiak ere bat egin zuen.
Gainera, 1867-1868 bitarte KRISI EKONOMIKOA gertatu zen: burtsaren
gainbehera, burdinbidearen akzioen galera, bankuen krisia...; industria krisia ere izan
zen (Kataluniako ehungintzarena, adibidez); nekazal eremuetan uzta krisiak gertatu
ziren prezioen igoera eraginez (ogiarena) eta, ondorioz, gosea. Krisiak ere ejertzitoaren
aurrekontuan eragina izan zuen eta hainbat militarren egoneza eragin zuen.
1868an, beraz, Isabel II.aren eta moderatuek oposizio handia zuten gizartearen
sektore gehienetan, 1868ko iraultza martxan jartzea erreztu zuena.
1868an iraultza (“La Gloriosa”) Cádizen jarri zen abian eta handik estatuan zehar
zabaltzen joan zen. Militarren pronuntziamendua izan zen (Prim eta Serrano tartean),
baino altxamendu popularra ere hirietan eta nekazal eremuetan (batzar iraultzaileak
sortuz, errepublikaren aldeko ideologia demokrata nagusia zela). Ondorioz, moderatuak
boteretik kendu eta Isabel II.ak Espainiatik alde egin behar izan zuen.
XIX.mendeko Gil Blas egunkari satirikoan publikaturik
2121
-
1869KO KONSTITUZIOA
Iraultzaren ondorioz, batzar iraultzaileek hartu zuten egoeraren kontrola zenbait
hiritan, nahiz berehala iraultza babestu zuten alderdiek behin-behineko gobernua osatu
zuten, batzar iraultzaileak bertan behera utziz. Gobernuak batzar hauek eskatzen
zituzten lehenbiziko neurriak hartu zituen: gizonezkoen sufragio unibertsala, inprenta
eta bilera askatasuna, kintak eta kontsumoen gaineko zergak desagertzea,....Pezetaren
sorrera
Gainera, eztabaida sortu zen iraultza babestu zuten zenbait sektoreren artean:
estatua monarkia ala errepublika izango zen. Horrek demokraten banaketa eragin zuen,
demokrata gehienak errepublikaren alde lerrokatu baitziren (bi tendentzia sortuz,
federalak eta zentralistak)34
1869an, gobernuak gizonezkoen sufragio unibertsala eta zuzenaren bidezko
hauteskundeak deitu zituen gorte berriak aukeratzeko, eta hauteskundeen ondorioz
1869KO GORTEAK osatu ziren. Gorteetan koalizio antiborbondarra nagusitu zen, hau
da, monarkia parlamentarioaren aldekoak (progresistak, unionistak eta demokratak), eta
ondorioz monarkia aldarrikatuko zen Espainian. Errepublikanoak bigarren indarra
bihurtu ziren eta gutxiengoan gelditu ziren sektore kontserbadoreenak: isabelinoak
(denborarekin alfontsinoak) eta karlistak
Gorte hauek 1869KO KONSTITUZIOA onartu zuten, ordu arte demokratikoena,izan ere:
34 Gogoratu 2. puntuan ikusitakoa
2222
-
-nazio-subiranotasuna aldarrikatzen zen eta botere banaketa indartzen zen (botere
judiziala independenteagoa zen)
-bi ganbaratako gorteak egongo ziren, botere handiarekin (legeak egiteaz aparte
gobernuaren eta erregearen kontrola egingo zuten); erregeari boterea murrizten
zitzaion: “erregeak erreinatu bai, baino gobernatu gabe”
-gizonezkoen sufragio unibertsala eta zuzena onartzen zen: Kongresukoak boto
zuzenaren bidez; senatukoak ez zuzena (beraz, kontserbadoreagoa)
-gainera eskubide onarpen zabala egiten zen, inoiz baino zabalena: elkartzeko eta
elkarteak egiteko askatasuna, etxearen eta korreoaren bortxaezintasuna, habeas
korpus,…
Konstituzioa onarturik, Espainia monarkia aldarrikatu zen, baino erregea bilatzeari
ekin behar izan zioten Europan.
SABOIAKO AMADEO I. AREN MONARKIA (1871-1873)
Behin 1869ko konstituzioa onetsita, Espainiako
erregetza hutsik zegoenez, SERRANO unionista
ERREGEORDE izendatu zuten, eta Prim gobernu
burua. Primen gobernuak erreformekin jarraitu zuen
baino bestelako helburua ere izan zuen: Europako
monarkien artean borbondarra ez zen erregea
bilatzea. Horrela, 1871n, Saboia etxeko AMADEO I.a
Espainiako errege aukeratu zuten.
Baina ezegonkortasun handiko erregetza izan
zen. Izan ere, Amadeo Espainiara iritsi bezain pronto,
Prim eraila izan zen eta horrekin erregeak bere
defendatzaile eta babesik handiena galdu zuen. Gainera, Primen heriotzaren ondoren,
1868ko iraultza babestu zutenen koalizioaren apurketa gertatu zen35 (unionistak
35 Unionistak (Batasun Liberalekoak), Progresistak eta Demokratak
2323
-
alfontsinoengana hurbiltzen hasi ziren); bertzalde, progresisten barneko banaketa ere
eman zen: kontserbadoreagoek erreformak moteltzea nahi zuten; erradikalek erreforma
demokratiko gehiago egitearen alde agertu ziren. Gainera, elkartzeko eskubidea
errekonoziturik, langileen mobilizazioek ere indarra hartu zuten.
Horrela, oposizio handia izan zuen erregeak: eliza, burgesia finantzieroa eta
industriala, lurjabeak eta nobleak, errepublikarrak (batzuk altxamendu armatuaren
aldekoak), karlistak eta klase herrikoiak orokorki (Andaluziako jornalariek lur banaketa
eskatzen zuten; hirietako langileek lan baldintzen hobekuntzak)
Gutxi balitz, bi gerrari aurre egin behar izan zien. Alde batetik, 1868az geroztik
KUBAN INDEPENDENTZIAREN ALDE GERRAN altxatu ziren zenbait lurjabe,
burujabetasuna ez ezik, esklabotasuna bertan behera uztea ere eskatzen zutenak.
Bertzaldetik, 1872an, GERRA KARLISTA piztu zen36, aurreko gerran izandako gune
berberetan babes handia lortu zutelarik (Lizarra estatu karlistaren hiriburua bihurtu
zen). Gerrei aurre egiteko, kontsumoei eta kinten sistemari eutsi behar izan zion
gobernuak, herriaren eskakizunei muzin eginez.
“Independencia de Cuba representada por la revista La Flaca en 1873. El proyecto de abolición de la esclavitud en Cuba y
Puerto Rico, apoyada sólo por radicales y republicanos, constituía un peligro para los grandes propietarios ultramarinos y
traficantes de esclavos que financiaron y apoyaron la causa alfonsina. El 10 de octubre de 1868 el hacendado Carlos Manuel de
Céspedes libera a sus esclavos y sin imponerles nada los invita a iniciar la lucha contra el colonialismo español que se imponía en
Cuba. Ocurrió en "La Demajagua", propiedad suya. Es el grito de Yara: "Viva Cuba libre". “
36 Carlos VII.a bihurtu zen karlisten hautagaia (Carlos María Isidroren biloba)
2424
-
Carlos VII.a bere jarratzaileekin
II. Gerra Karlistan (III.a
besteentzat)
Egoera horretan, 1873an Amadeo I.ak abdikatu egin zuen, I. Errepublikari
hasiera emanez.
7. I. ERREPUBLIKA (1873-1874)
1873an, Amadeo I.aren abdikazioak utzitako botere hutsuneari erantzuteko, eta
1868ko iraultzaren printzipio demokratikoei eusteko, zenbait monarkikok (progresista
erradikalak) eta errepublikazaleek konpromisoa hartu zuten I. Errepublika ezartzeko.
Errepublikak, hala ere, babes gutxi izan zuen, bai barnean (errepublikano guti zegoen),
bai Europan ere, iraupen gutxi eta arazo asko: barne tentsioak izan ziren errepublika
babestu zutenen artean, errepublikanoen banaketa, herriaren eskakizunak eta
mobilizazioak, alfontsinoen konspirazioa, mugimendu kantonalista eta piztuta zeuden
Kubako zein gerra karlista.)
ERREPUBLIKA FEDERALA37
FIGUERAS izan zen Errepublikaren lehenbiziko presidentea, baino Gorteak
osatzeko hauteskundeak deitu ziren 1873an bertan eta errepublika federalaren
aldekoek irabazi zuten (oposizioko alderdien abstentzioarekin: alfontsinoak, erradikalak,
37 Izenburu hauek jartzea ez duzu beharrezkoa, aukeran duzue.....
2525
-
karlistak,..). Ondorioz, 1873ko ekainean ERREPUBLIKA FEDERALA aldarrikatu zen, PI i
MARGALL presidente bihurtuz.
Gorte berriek 1873KO KONSTITUZIOA egiteko proiektua egin zen, XIX.mendeko
aurrerakoiena, nahiz denborarik ez izan martxan jartzeko:
-herri subiranotasuna aldarrikatu zen,
-kulto erlijiosoa ez zen subentzionatu,
-ezkontza zibilak onartzen ziren,
-oinarrizko eskubideen onarpen zabala egiten zen (babes
sozial gehiago langileentzat),
-Esklabotasuna bertan behera uzten zuten
-eta erabateko deszentralizazioa gertatzen zen, izan ere
egitura federala onartzen zen: Espainia 17 estatuek
osatuko zuten (Cuba eta Puerto Rico barne) eta estatu
bakoitzak bere konstituzioa izan zezakeen beti ere Konstituzio Federalaren menpe.
Konstituzioan aurrekusten ziren 17 estatu
federalak
Baina, 1873an, MUGIMENDU KANTONALISTA piztu
zen, Errepublikar federal erradikalenek bultzaturikoa,
errepublika behetik sortu nahi zutenak: horretarako
unitate independenteek (kantoiak) osaturiko errepublika
federala sortzea nahi zuten, haien arteko akordio libreak
2626
-
egingo zituztenak. Gainera, langileen aldeko neurri sozialak hartzea eta laizismoa
defendatzen zuten. Batez ere, Mediterraneo inguruan izan zuen arrakasta (Cartagenan,
Valentzian, Alikanten, Murtzian, Andaluzian…). Zenbait kantoietan anarkismoaren
eragina oso handia izan zen. Burgesiaren beldurra eragin zuen eta errepublikaren
kontra jarri zen, ordena mantentzeko kapaza ez zelakoan.
Mugimendu kantonalista eta
gerra karlista
CASTELARREN ERREPUBLIKA UNIONISTA
Mugimendu honek gobernuaren eskuinerako bira eragin zuen, Pi i Margallek
dimititu eta SALMERONEK hartu zuelakoz presidentetza, eta ordenari eusteko
ejertzitoak gogor erreprimitu zuen mugimendu kantonalista (heriotza zigorrak ezarriz).
Baino, Salmeronek heriotza zigorrak sinatzeari uko egitearen ondorioz, bere dimisioa
aurkeztu zuen. Orduan CASTELAR bihurtu zen presidente: izaera federalista eta
erreformak baztertu zituen eta autoritarismoarekin gobernatu zuen.
La Flaca aldizkaria
Bi errepublika ereduei buruzko
satira.
2727
-
SERRANOREN DIKTADURA,
Baino, 1874ko hasieran Pavía jeneralak kongresuan sartu zen eta SERRANOREN
DIKTADURA ezarri zen, praktikan proiektu errepublikanoaren bukaera suposatu zuena:
eskubideak eta askatasunak bertan behera gelditu ziren (elkartzeko eskubidea bertan
behera utzi zuen eta langileen elkarteak zein errepublikanoenak debekatu egin ziren).
Gorteen suspentsioa ere gertatu zen.
Serranok, ordea, ez zuen erabateko babes soziala lortu eta horrek ALFONTSINOEN
planak (Cánovas politikariaren eskutik) aurreratzea erraztu zuen: monarkia borbonikoa
berrezartzea, ordenari eta egonkortasunari eusteko. Jarrera honek militarren eta elite
ekonomikoaren zein elizaren erabateko babesa zuen. 1874an Cánovas del Castillok
Sandhursteko Manifestua aurkeztu zion Alfonso XII.ari, non erregeak monarkia
konstituzionala onartzeko konpromisoa hartzen zuen. Urte horren bukaeran Martínez
Campos militarrak emandako pronuntziamenduak alfontsinoen planak aurreratu zituen
eta Alfonso XII.a Espainiako errege bihurtu zen.
La Flaca aldizkaria, Isabel II.aren
abdikazioa, 1870an
Honek 1868an hasitako prozesu demokratikoaren bukaera suposatzen zuen,
Borbondarren berrezarpena eta erregimen kontserbadore bati hasiera ematen
zitzaiolakoz (Berrezarkuntzaren sistemari)
2828