documento sobre temas importantes del · web viewhorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri...

32
PARTE-HARTZE DEMOKRATIKOARI BURUZKO FORU LEGERAKO AURREPROIEKTUAREN GAI GARRANTZITSUEI BURUZKO DOKUMENTUA Parte-hartze publikoko lehen saioa – 2018/02/15 HASTAPENAK Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu du Parte-hartzeari buruzko Foru Legerako aurreproiektu bat prestatzeko, parte- hartze demokratikoaren ziklo osoa arautuko duena Nafarroaren eskumenen esparruan. Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzuak parte- hartze demokratikoari buruzko legerako aurreproiektua prestatzeko lan teknikoak hasiak ditu. Horretarako, NUPen aholkularitza teknikoa du (lehiaketa publiko bidez kontratatua). Jorge Urdánoz Ganuza zuzenbidearen filosofiako irakaslea laguntzen ari da. Gai garrantzitsuen gaineko dokumentu honek parte-hartze demokratikorako foru legearen aurreproiektuaren zirriborroa beharko luke (zirriborroa parte-hartze publikoko lehen saioan prestatu zen). Helburua da ikuspegi bateratu bat sortzea interesdunen artean, gutxienez ere ondoko alderdi hauen gainean: abiapuntua, aurreproiektu berria kokatzeko arau-esparru orokorra eta berariazkoa, aldez aurreko kontsultetan parte hartu duten Nafarroako eragileek identifikaturiko espektatibak, lege berriaren helburu eta gai garrantzitsuak. Halaber, dokumentuak etorkizuneko legearen balizko egitura aurreratzen du, prozesuan parte hartuko dutenek aztergai izan dezaten. 1

Upload: others

Post on 20-Jan-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

PARTE-HARTZE DEMOKRATIKOARI BURUZKO FORU LEGERAKO AURREPROIEKTUAREN GAI GARRANTZITSUEI BURUZKO DOKUMENTUA

Parte-hartze publikoko lehen saioa – 2018/02/15

HASTAPENAKNafarroako Gobernuak konpromisoa hartu du Parte-hartzeari buruzko Foru Legerako aurreproiektu bat prestatzeko, parte-hartze demokratikoaren ziklo osoa arautuko duena Nafarroaren eskumenen esparruan.

Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzuak parte-hartze demokratikoari buruzko legerako aurreproiektua prestatzeko lan teknikoak hasiak ditu. Horretarako, NUPen aholkularitza teknikoa du (lehiaketa publiko bidez kontratatua). Jorge Urdánoz Ganuza zuzenbidearen filosofiako irakaslea laguntzen ari da.

Gai garrantzitsuen gaineko dokumentu honek parte-hartze demokratikorako foru legearen aurreproiektuaren zirriborroa beharko luke (zirriborroa parte-hartze publikoko lehen saioan prestatu zen). Helburua da ikuspegi bateratu bat sortzea interesdunen artean, gutxienez ere ondoko alderdi hauen gainean: abiapuntua, aurreproiektu berria kokatzeko arau-esparru orokorra eta berariazkoa, aldez aurreko kontsultetan parte hartu duten Nafarroako eragileek identifikaturiko espektatibak, lege berriaren helburu eta gai garrantzitsuak.

Halaber, dokumentuak etorkizuneko legearen balizko egitura aurreratzen du, prozesuan parte hartuko dutenek aztergai izan dezaten.

1

Page 2: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

1.- ABIAPUNTUA

Gardentasunetik parte-hartzera

2012an, duela jada sei urte, gure Parlamentuak Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea onetsi zuen. Foru Lege hori mugarri bat izan zen, ez soilik Nafarroan, baita Estatu guztian ere. Horren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela, Estatuak Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legea onetsi zituen. Azken lege horrek arautzen ditu, besteak beste, administrazioek sustaturiko arau eta erregelamenduetarako aldez aurreko kontsultak.

Hori bai, gure legearen ondoren onetsi ziren gardentasun legeetako askoren goiburuan, “gardentasun” hitzaz gain, “parte-hartze” hitza zetorren. Izan ere, gardentasun legea, laburki bada ere, parte-hartze kontuak arautzeaz ere arduratzen da. Normalean titulu bat erabiltzen dute horretarako, edo zenbait eskubide aipatu, eta zalantzarik gabe etorkizunean garapena beharko duen esparruaren lehen urratsak adierazi.

Parte hartzea, izan ere, indartzen ari den fenomenoa da. Behar hau aldarrikatzen dute administrazio publiko zorrotzenek -Europakoak buru- zein herritarrek berek. Gaur eguneko inertzia historikoa gainditzeko arazo publikoetan esku-hartze zuzena izateko eskaria geroz eta handiagoa da. Horregatik, bereizten baditugu administrazioak berak sustaturiko parte-hartzea eta herritarrek sustaturikoa, nabarmen ikusten da biek ala biek asmo handiko lege erregulazio bat eskatzen dutela.

Administrazioak sustaturiko parte-hartzea

Administrazioak sustaturiko parte-hartzeari dagokionez, ondoko taulak ederki adierazten du badela joera bat nabarmen hazten ari dena:

2

Page 3: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

Taula horretan jasotako datuei gehitu behar zaie 1997tik aurrera noranzko biko 40 erabakitze prozesu parte-hartzaile baino gehiago izan direla. Azpimarratzekoak dira ingurumen, lurraldearen antolamendu eta gizarte politiketakoak.

Aipatu den gisan, testuinguru parte-hartzaile honetan, 11/2012 Foru Legea onetsi izanak urrats bat aurrera ekarri zuen nahitaezko erakusketa publikoko prozesuetan. Ordura arte ingurumen plan eta araudietara eta lurraldearen antolamendura mugatzen baziren ere, 2013 eta 2015 urteen bitartean sustatu zen parte-hartze eredua gehiago izan zen formala, ezen ez eraginkorra eta erreala.

Egoera hau aldatzen hasi zen 2016tik aitzina. Urte hartan osatzen hasi ziren erakusketa publikoko prozesuak, bestelako parte-hartze modu presentzialekin. Horrela, 2016an, Gobernuaren departamentuetan 20 prozesu parte-hartzaile egin ziren planekin lotuta, eta 2017an, 21 (behin-behineko datua). Horietatik:

2016. 2017 (behin-behineko datuak)

1. mota 5 %21 1 %52. mota 9 %37 4 %193. mota 6 %25 13 %62Informazioaren zain 3 %141. mota: Informazioa soilik Gobernu Irekiaren Atariaren bidez2. mota: Atariaren bidezko informazioaz gain, kontsulta proaktiboa sartu dute aurrez aurreko bileren bitartez3. mota: Atariaren bidezko informazioaz gain, kontsulta proaktiboa sartu dute aurrez aurreko bileren bitartez eta aukera ematen dute erabakitzeko eta itzulerarako

Parte-hartzeak nabarmen gora egin du eta gehiago haziko dela dirudi. Hala ere, parte-hartzea oraindik ez da Gobernuko departamentu guztiek sistematikoki lantzen duten alor bat. Atzeman da falta dela Gobernuko zuzendari eta teknikarien arteko ikuspegi konpartitu bat, baloratzeko zer esan nahi duen parte-hartzea txertatzeak erabakiak hartzeko prozesuan eta hori nola kudeatu behar den. Horri gehitu behar zaio alor honetan prestakuntza eta gaitasun tekniko-administratibo eskasa dagoela.

Halaber, ikusten da ahuldade garrantzitsu bat dagoela gaur eguneko egituretan garatzeko eta sustatzeko proiektu jakin batean inplikaturiko departamentu edo unitateen artean ikuspegi zeharkako eta kolaboratiboago bat izanen duen barne eta kanpo parte-hartzea. Gaur egun gure administrazioen funtzionamenduan dagoen segmentazioa oztopo nabarmena da helburu hori erdiesteko. Hala ere, nahitaezko baldintza da prozesu parte-hartzaile guztietan herritarrek egindako proposamenei osotasun batez erantzun ahal izateko. Herritarren parte-hartzearen alorrean zeharkakotasunaren printzipioa aplikatzeak berarekin dakar elementu politiko zein teknikoak baliatzea konpromisoak eta borondateak mugitzeko, zeharkakotasuna bultzatu eta egokiro kudeatuko bada.

Azkenik, azpimarratzekoa da Gobernuko departamentuetan gaur egun dauden kide anitzeko organoen bidezko parte-hartze organiko egonkorreko ereduak duen gabezia erronketara egokitzeko. Halaber, langileek beren departamentuetako erabakietan parte-hartzeko kultura urria da eguneroko jardunetan.

Udalei dagokienez, parte-hartzearen alorreko 11/2012 Legea loteslea ez bada ere, ohikoak dira batzorde izenekoak, herritarren parte-hartzeari irekiak eta aholku-emaileak. Horietan, herrietako erakunde nagusiek eta zenbait interesdunek hartzen ahal dute parte proposamenen azterketa eta prestaketan; horien gainean erabakiko du, ondoren, udalak. Dena dela, esan

3

Page 4: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

daiteke legegintzaldi honetara arte esparru honetan ere ez dela izan bultzada irmo eta planifikatu bat parte-hartzea tokiko politiken berezko atal bihur dadin.

Gaur egun hainbat udal ari dira herritarren parte-hartzerako ekimenak bultzatzen. Alabaina, zenbait arazo garrantzitsu atzeman dira; horien artean, azpimarratzekoa da baliabide tekniko eta materialen gabezia ekimenak gauzatzeko orduan, eta parte-hartzerako kultura urria dela.

Politika sektorialei dagokienez, agidanez ingurumen politikak izan dira aktiboenak parte-hartzea abian paratzeko orduan, bereziki tokiko agenda 21-en bidez. Horiek Nazio Batuen Ingurumenaren eta Garapenaren gaineko Konferentziak erdietsitako konpromisotik sortu ziren. Konferentzia hori Rio de Janeiron egin zen, 1992an. Tokiko ekintza taldeek ere izan dute parte-hartze esperientziarik.

Herritarren parte-hartzerako eskaria

Herritarrek gai publikoetan parte hartzeari dagokionez, erabaki orokortu bat dago, esaten duena ordezkaritza erakundeak hautematen direla, ikuspegi demokratikotik, nahitaezko bai, baina, era berean, ez aski. Errealitate horrek osagarri instituzionalak behar ditu, biziberritzeko. Horrela, zentzu honetan, herritarrek gai publikoetan parte-hartze handiagoa eskatzen dute. Horren harira, azken Navarrometroak, 2017koak, ondoko datuak eman zituen:

Politikarekiko grina hoztea ez da, dudarik gabe, Nafarroan soilik gertatzen den zerbait, baina nabarmen adierazten du herritarrek erakunde publikoekin dituzten harremanak hobetzeko premia dagoela.

Horri dagokionez, CIES SL-k 2017ko azaroan Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzuaren eskariz herritarren artean egindako inkestak ondoko emaitzak ekarri ditu, parte-hartzeko interesari dagokionez:

Herritarrei eragiten dieten gaietan parte hartzeko interesaren maila.

4

Elkarrizketaturiko pertsonen %64k interesa du herritarrei dagozkien gaietan parte hartzeko; %22 oso interesaturik dago eta %42 aski interesaturik. Aldiz, %28ri gutxi interesatzen zaio, eta %7ri, deus ez.

Page 5: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

2. grafikoa: Uste duzu herritarren iritziak kontuan hartzen dituztela zure udalak eta Nafarroako Gobernuak?

Ikus daitekeen modura, %39k uste du herritarren iritziak kontuan hartzen dituela udalak. %26k uste du Nafarroako Gobernuak ere kontuan hartzen dituela. %71k uste du ez dituela Nafarroako Gobernuak kontuan hartzen (gutxi + batere ez) eta %59k uste du Udalak ez dituela kontuan hartzen.

Inkestaren gaineko argibide gehiago izateko: http://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/aldez-aurreko-kontsulta-publikoa-nafarroako-parte-hartze-demokratikoari-foru.

Lege sakabanatuak

Arrazoi hauekin batera, badira bestelakoak, teknikoagoak, Herritarren parte-hartzeari buruzko Foru Lege berri bat sustatzea gomendatzen dutenak. Gaur egun, Nafarroan eta Estatuan, herritarren parte-hartzeari buruzko legeria eta araudia ugaria da1. Lege berrirako aurreproiektuaren ondorioetarako, honako hauek nabarmendu behar dira:

3/1985 Foru Legea, martxoaren 25ekoa, legegintzako herri-ekimena arautzen duena. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa (92-96

bis artikuluak) 27/2002 Foru Legea, urriaren 28koa, toki esparruko herri kontsultak arautzen dituena 11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura

Erkideari buruzkoa

Lege berria arau horiek guztiak bateratzeko aukera izan daiteke.

1 Nafarroako herritarren parte-hartzea bultzatzeko 2017-2019 planaren 1. eranskinean ikus daiteke, 73-79 or.

5

Page 6: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

2. GURE GAUR EGUNEKO LEGERIAK BARNE HARTZEN DUEN PARTE-HARTZE EREDUASarreran aipatu denez, Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzuak Nafarroako Unibertsitate Publikoa kontratatu zuen ikerketa dokumentu bat prestatzeko, autonomia zein nazioarte mailan dauden erreferentziazko zenbait esperientziatan oinarritua.

Zehazki, azterturiko esperientzietan ikertu ziren Suitza, Kanada, Italia, AEB (Kalifornia, zehazki), Bolivia edo Txileko parte-hartze araudiak. Ikerturiko esperientzia parte-hartzaile askok zentzua dute ordezkaritza ordenamendu zehatz batean –demokraziaren kontzepzio zehatz batean, nahi bada– baina ez dira aise estrapolagarriak, bakarka, bestelakoa den arau esparru batera. Ahal den heinean, ahalegina egin da bereizteko zeintzuk aukera izan daitezkeen juridikoki estrapolagarriak Espainiara eta, aldiz, zeintzuk diren eredu guztiz bestelako batekoak eta, ondorioz, ezin ekarri direnak, osatzen duten esparru zabalagoa ukitu gabe.

Gure ordenamendu pean martxan jar daitezkeen autonomia zein nazioarte mailako esperientziei dagokienez, azterketa horrek azpimarratzen du betiere gogoan izan behar dela Konstituzio Auzitegiaren doktrinak marraztu dituen bi parte-hartze aukera garrantzitsuen gaineko bereizketa:

Lehenbizikoa, demokrazia zuzena, konstituzionalki 23.1. artikuluan sustraitua: “ Herritarrek eskubidea dute gai publikoetan parte hartzeko, zuzenean edo ordezkarien bitartez; ordezkariok libreki aukeratuko dira, sufragio unibertsalez, aldian behingo hauteskundeetan”. Beraz, Espainiako Konstituzioak bermaturiko oinarrizko eskubide bat da, estatu demokratiko batek berezkoa duen parte-hartze politikorako eskubideari dagokiona.

Parte-hartze mota hau herri burujabetzaren adierazpen da eta, betiere, interes publikoari dagokio. Beraz, boto honen bidez, burujabeak parte-hartzeko duen eskubidea egikaritzen du.

Demokrazia parte-hartzaileak –zenbaitetan demokrazia zuzenarekin nahasten dena– bestelako parte-hartze mota bat eratzen du. Konstituzionalki, 9.2. artikuluan du jatorria: "Botere publikoei dagokie inguruabar zehatzak sustatzea, gizabanakoaren eta berak osatzen dituen taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izan daitezen; oztopoak kentzea, horiek haien osotasuna eragozten edo zailtzen badute; eta herritar guztien parte-hartzea erraztea, bai bizitza politikoan, baita ekonomia-, kultura- eta gizarte bizitzan ere". Ikus daitekeen gisan, hemen esaten dena da botere publikoek “parte-hartzea erraztu” behar dutela, ez parte-hartzea herritarren eskubide bat dela. Horrela, ondoriozko eskubide edo aukera parte-hartzaileek ez dute jatorria zuzenki Espainiako Konstituzioan, baizik eta botere publikoek onetsitako legeetan. Arau maila apalagoa da.

Demokrazia parte-hartzailearen kontzeptua ez dagokio, beraz, parte-hartze politikorako eskubideari (ohikoa estatu demokratiko batean), baizik eta parte-hartze bideak sortzeko aukerari (ohikoagoa estatu sozial batean). Azken erabakia beti dago ordezkaritza erakundeen esku, izan ere, ezin baita hemen aurretik jarri zuzenean jarduten duen eskubide edo botere burujabe bat. Ez da loteslea eta interes “lausoez” ari da; interes horiek, nolanahi ere, ezin dira pribatuak izan.

Bi ikuspegiak sintetizatzeko modu bat honakoa izan daiteke: lehenbizikoa “boto” bat da (edo agindu bat, hala nahi bada), botere publikoek halabeharrez men egin behar diote; aldiz, bigarrena “iritzi” bat da, botere publikoek kontuan hartzen ahalko dutena, zein ez.

6

Page 7: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

Bi ikuspegietako oinarrizko mekanismoak ondokoak dira:

DEMOKRAZIA ZUZENA DEMOKRAZIA PARTE-HARTZAILEA

Mekanismoak Zuzenak: Kontzeju irekia

Erdi-zuzenak: Erreferenduma Legegintzako Herri

Ekimena

• Eskaera eskubidea• Entzunaldiak• Herritarren

kontsultak• Epaimahaiak,

panelak...

Izaera loteslea Zuzenak: BAI – Erdi-zuzenak: EZ EZ

Jarraian ikerketa konparatzailean azterturiko beste parte-hartze aukera batzuen gaineko gogoetak aurkezten dira, zehazki errebokatzeak, gaitzespen politikoak eta kontsultak:

Errebokatzeei dagokienez, NUPi enkargaturiko ikerketak Kalifornia eta Boliviako esperientzia erkatuak aztertu ziren. Bi herri hauetan – bereziki lehenbizikoan – demokrazia zuzeneko halako praktika motak dituzte. Hala ere, ikerketa horren ondorioa aski argia da: gure gaur eguneko araudiaren esparruan, ezin da planteatu errebokazio politikoarekin loturiko herritarren parte-hartzerako prozedurarik. Horren ordez, gure ordenamendu juridikoan arauturik daude zentsura eta konfiantza mozioak.

Ordenamenduko artikulu batzuetan edo besteetan jasota dagoen debeku espresua baino, Espainian errebokatzearen ezintasuna dator gure sistema konstituzionalak demokraziaren bestelako kontzepzioa jaso zuelako.

Errebokatzeak soilik du zentzua hautesleria jakin bat dagoenean, zeinak pertsona bat hautatzen duen eginkizun jakin baterako. Gauzak horrela eratuta, hautesleria bera berriz ere deitu daiteke, erabaki dezan noraino dagoen pozik hautetsiarekin eta, hala nahi izanez gero, beste bat hautatzeko.

Agentzia eredu bat da: pertsona multzo batek norbait zerbaitetarako hautatzen badu eta iritziz aldatzen badira pertsona horri dagokionez, aldatu dezakete. Ordezkaritza pribatuaren antzeko eredu bat da. Abokatu bat, publizista bat edo aditu bat kontratatzen badugu, libre gara nahi dugunean kontratua deuseztatzeko.

Alabaina, Espainian ez dira pertsonak hautatzen. Europa, Estatu, autonomia zein udal mailan, alderdi zerrenden artean hautatzen dugu beti. Horregatik, gauzen eraketak ez du inolaz ere lehenago deskribaturikoaren antzik. Ezin dugu berriz ere hautesleria deitu, hautesleria horrek ez duelako pertsona bat hautatu, baizik eta kide anitzeko organo bat, zeinetan alderdiek nolabaiteko boterea duten. Horregatik bozkatzen ditugu zerrendak, eta ez pertsonak. Errebokatzea, beraz, gurearengandik guztiz bestelakoa den ordezkaritza unibertso politiko bati dagokio.

Gure legerian, gaitzespen politikoa mekanismo politiko bat da, ez duena eragin loteslerik ikuspegi juridikotik eta, beraz, gaitzetsitako pertsonaren gainean izan ditzakeen ondorio

7

Page 8: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

praktikoak haren gainean dagoen arduradun politikoaren borondatearen mendekoak dira. Mekanismo hori beste parte-hartze tresna bat bilaka daiteke, herritarrek sustatua, baina kasu horretan berariaz arautu beharko litzateke.

Herri kontsultei dagokienez, zorrozki, lehen aipaturiko ikerketak adierazten du bai autonomia erkidegoek eta bai tokiko entitateek kontsulten gaineko eskumena dutela, betiere ez badute erreferendum izaerarik. Erreferendum batek beti behar du estatuaren baimena (Kongresuarena eta Gobernuko lehendakariarena, zehazki).

Bien arteko desberdintasunak ondoko taulan jasotzen dira:

ERREFERENDUMA KONTSULTAHautesle-errolda erabiltzen da Errolda erabiltzen da.Hautesleriak ematen du botoa: 18 urtetik gorakoak, espainiar nazionalitatea dutenak

Agintari deitzaileek erabakitzen dute nork emanen duten botoa. Barne hartu daitezke:

- 16 urtetik gorakoak- Atzerritarrak- Aberrigabeak- Urte bat (edo erabakitzen dena)

daramatenak bertan bizitzen, lana edo ikasketak direla eta.

- Eta abar.Gobernuaren eta Kongresuaren baimena behar da.

Oro har ez da behar, baina 27/2002 Foru Legearen arabera toki entitateek susta ditzaketen kontsultetan nahitaezkoa da Nafarroako Gobernuaren erabakia

Berme judizialak (Hauteskunde batzordea) Berme ez judizialakEz loteslea Ez loteslea

Hori horrela, esparru autonomikotik guztiz posiblea da herri kontsulten gaineko legeak egitea –mekanismo horien helburua da aldez edo moldez herritarrek gai jakin baten gainean duten iritzia jakitea–, betiere ez bada erreferendum bat. Azken horien gaineko legeak jada emanak daude eta estatuaren eskumena dira. Parte-hartze legeak “kontsulta parte-hartzaile” deiturikoak arautzen ahalko lituzke, erreferendum mailako kontsultetatik bereizteko.

8

Page 9: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

3. ALDEZ AURREKO KONTSULTA FASEAN KONTSULTATURIKO ERAGILEEN ESPEKTATIBAK

2017ko urriaren 30ean Aurreproiektuaren aldez aurreko kontsulta hasi zen Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atariaren bidez. Kontsulta azaroaren 30ean bukatu zen. Horren karietara, “legeria eta herritarren parte-hartzea” goiburuarekin jardunaldi publiko bat egin zen azaroaren 7an Printzearen Gotorlekua gazteen egoitzan. Jardunaldi horretan hartu zuten parte gaian aditu diren unibertsitateko bi irakaslek, Nafarroako Parlamentuan dauden indar politikoetako ordezkariek eta interesa zuten zenbait ordezkaritza erakundetako ordezkariek.

Jardunaldian galde-sorta bat banatu zen, lege berriaren gainean bertaratuek zituzten espektatibak jasotzeko. Ondoren, galde-sorta hori Gobernu Irekiaren Atarian argitaratu zen, interesdunek bete zezaten.

Galde-sorta Nafarroako hainbat sektoretako entitate esanguratsuetako 52 pertsonek bete zuten eta hauek izan ziren ondorio nagusienetako batzuk:

Oso ados Batere ez ados

Legeak egin beharko lituzkeenak 1 2 3 4 5Nafarroako herritarrek izan ditzaketen parte-hartze bideak argitu %71,7 %19,5 %8,6Gehiago argitu eta zehaztu zein diren administrazioen betebeharrak %65,9 %20,4 %13,6Administrazioetatik sustatu eta/edo bultzaturiko parte-hartzearen premia eta garrantzian sakondu %56,8 %31,8 %11,3

Plan, programa, arau eta zerbitzu kudeaketei loturiko prozesu parte-hartzaileak arautu %68,7 %18,7 %12,5Kontsultak arautu %63,6 %25 %11,3Barne hartu herritarrek administrazioei egindako proposamenak, erregelamendu ekimenen zein bestelako jarduketa proposamenen gainekoak edo iradokizunak %72,9 %20,8 %6,2

Administrazioen laguntza ahalbidetu, parte-hartzearen arloko herri ekimenendako %70,8 %18,7 %10,4Legegintzako herri ekimenak arautu %74,4 %17 %8,5Herritarrek egindako legegintzako eskaera zuzenak ahalbidetu %63 %23,9 %13Parlamentuan legegintzako herri ekimenen defentsa ahalbidetu %72,3 %17 %10,6Administrazioetako langileen barne parte-hartzea sustatu %64,4 %20 %15,5Gutxienez ere, sentsibilizazioaz ariko den artikulu bat izan %70,8 %20,8 %8,3Gutxienez ere, prestakuntzaz ariko den artikulu bat izan %77,5 %16,3 %6,1Gutxienez ere, beste komunikazio eta hedapen baliabide batzuez ariko den artikulu bat izan %77 %12,5 %10,4

9

Page 10: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

Jardunaldiari buruzko dokumentazio guztia hemen ikus daiteke: http://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/aldez-aurreko-kontsulta-publikoa-nafarroako-parte-hartze-demokratikoari-foru.

Dokumentu honen 1. atalean aipaturiko herritarren inkesta honetan Nafarroako herritarrek parte-hartzeari buruz dituzten espektatiben gaineko erreferentziaren bat ere aurkitzen ahal dugu.

6. grafikoa. Zure ustez herritarrek, lau urtean behin botoa emateaz harago, parte hartu beharko lukete botere publikoen erabakietan? Eta zein mailatan uste duzu jendearen parte-hartzeak eta iritziek eragin behar dutela erakundeek erabakiak hartzeko orduan?

10

Elkarrizketaturiko pertsonen %90k uste du lau urtean behin botoa emateaz harago, gehiago parte hartu behar dela erabakietan. Halaber, balorazioaren ehuneko handi batek (%92 –oso ados+ados–) adierazten du parte-hartzeak eragin behar duela erabakiak hartzeko orduan.

Page 11: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

4.- PARTE-HARTZERAKO LEGE BERRIAREN HELBURUAK

Lege berriak bilatzen dituen helburuen artean azpimarratzekoak dira ondokoak:

a) Herritarren parte-hartzean sakontzea Herritarren parte-hartzeak aurreko urteetan baino presentzia handiagoa du agenda politikoan eta sozialean eta hura administrazioetan txertatzeko beharrak oso lotura estua du gobernamendu eta kudeaketa publikoaren ereduarekin, irekiagoa eta gardenagoa baita. Era berean, Parte-hartzeari buruzko foru lege berri bat egitea aukera bat izan daiteke haren zentralitatea nabarmentzeko.

b) Legeen eguneraketaGaur gaurkoz legegintzako herri ekimena arautzen duten legeak eta herritarren kontsultak 1985 eta 2002koak dira. Hurrenez hurren, 37 eta 15 urte igaro dira, eta ordutik hona berariazko gai horiek eta herritarren parte-hartzeak toki handiagoa hartu dute gure gizarteko esparru politikoan eta sozialean. Horri gehitu behar zaio, gure egungo 11/2012 Foru Legea onetsi zenetik gaur arte zenbait lege onetsi direla autonomietan, gure legeak barne hartzen ez dituen alderdi garrantzitsuak arautzen dituztenak. Lege berriak aukera ematen digu gure foru legeria eguneratzeko eta egungo garaietara egokitzeko.

c) Parte hartzeko bideak argitzea eta integratzeaGai honen inguruko zenbait lege aztertu ondoren, ikusi da ez dagoela oro har alderik administrazio prozesuekin loturiko parte-hartzearen eta legegintzako prozesuekin loturikoaren artean; eta, bestalde, maiz gertatzen da parte hartzeko bideak eta tresna edo baliabide garrantzitsuenak nahasten direla. Gure kasuan, egungo legeak ez ditu zehaztasun nahikoaz argitzen parte hartzeko bideak; tresna batzuk adierazten ditu eta beste batzuk, aldiz, ez ditu kontuan hartzen.

Araudiaren gainean egindako berrikuspenetik ikus dezakegu Espainiako azken araudiek eta oneste bidean daudenek jasotzen dutela herritarren sustaturiko prozesu eta ekimenen garapena. Gaur eguneko gure legean badira zenbait erreferentzia gai honi 45, 46 eta 47. artikuluetan, baina ez dira aski.

d) Gehiago argitzea administrazioen betebeharrakNafarroan Herritarren Parte-hartzea Bultzatzeko 2017-2019 Planak proposamen batzuk jasotzen ditu gizarte erakundeek eta Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzuak hautemandako behar batzuei erantzuna emateko, baina proposamen horiek gauzatzeko eta garatzeko lege berme handiagoa izan beharko lukete. Gainera, zenbait lege autonomikok eta Europako eta nazioarteko beste lege batzuek gure egungo legeak baino gehiago zehaztu eta sakontzen dute alderdi hau.

11

Page 12: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

5.- GAI GARRANTZITSUAK

Parte-hartze demokratikorako foru lege berriak landu ditzakeen gairik garrantzitsuenak ondokoak dira:

1. Babestu beharreko eskubideak2. Subjektu onuradunak3. Aplikazio esparrua4. Parte-hartze prozesuak5. Parte-hartzearen kudeaketa6. Parte-hartzearen gaineko sentsibilizazioa eta sustapena

Jarraian aurkezten dira aipaturiko gaietako bakoitzaren gaineko zenbait kontsiderazio eta proposamen

1.- Babestu beharreko eskubideak Gaur eguneko 11/2012 Foru Legeak, IV. tituluko III. kapituluan barne hartzen ditu hainbat parte-hartze eta kolaborazio eskubide. Hala ere, enfasi txikia jartzen du herritarrek sustaturiko parte-hartze mekanismoetan.

Tradizionalki herritarren ekimenekin loturiko eskubideak Legegintzako herri ekimenaren bidez eta kontsulta edo erreferendumen bidez arautu dira.

Gobernuaren zereginetan esku hartzeko eskubidea ez da horren arautua izan. Hala ere, Gardentasunari buruzko 11/2012 Foru Legearen 45,46 eta 47. artikuluetan erreferentziaren bat bada.

Lege berria parte-hartze eskubideak zabaltzean oinarritu daiteke, horrela, administrazioek sustaturiko plan, programa eta/edo araudiei loturiko erabakietan parte hartu ahal izateaz gain, Parlamentuari, Gobernuari eta, kasua bada tokiko entitateei zuzenduriko herritarren ekimenak ere indartu daitezen.

Ildo horretan, babestu beharreko eskubideetako zenbait ondokoak izan daitezke:

1. Legegintzako proiektuak zuzenean sustatzeko eskubidea.

2. Gobernua kontrolatzeko lanetan zuzenki parte hartzeko eskubidea.

3. Gobernua bultzatzeko lanetan zuzenki parte hartzeko eskubidea.

4. Eztabaida publikoen sustapenean zuzenki parte hartzeko eskubidea.

5. Programa eta politika publikoen plangintzan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzeko eskubidea.

2.- Subjektu onuradunak: o Pertsona fisikoei dagokienez, aukerarik irekiena –jada beste autonomia erkidego

batzuek hartu dutena– da Nafarroan bizitzen urtebete baino gehiago daramaten 16

12

Page 13: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

urtetik gorako pertsonei parte hartzeko aukera eskaintzea. Erabaki hori arian-arian mugatua gerta daiteke, egiten den hautuaren arabera:

Nafarroako herritarrak + egoitza baimena duten atzerritarrak Nafarroako herritarrak + EBko atzerritarrak, udal hauteskundeetan

botoa emateko eskubidea dutenak Nafarroako herritarrak + 16 urtetik gorakoak hautesle-erroldan Nafarroako herritarrak + 18 urtetik gorakoak hautesle-erroldan. Gaur

eguneko egoera da murrizgarriena, kasurako, legegintzako herri ekimen bat sinatu ahal izateko.

o Elkarteei dagokienez gauza bera gertatzen da: are, unean sorturiko nortasun juridikorik gabeko elkarteek (kasurako, foro bat edo plataforma bat), parte hartzeko aukera izan beharko lukete. Berriz ere, irizpiderik zabalena da.

o Beste subjektu batzuk: parte-hartzearekin loturiko kide anitzeko organoak, erakunde sindikalak, enpresa erakundeak, elkargo profesionalak, entitate pribatuak...

3.–Aplikazio eremua Aplikazio eremua Nafarroako Gobernua eta bere administrazio autonomikoa da. Aztergai dago esparru honen baitan nola sartzen ahal diren toki entitateak.

Oharra.-Juridikoki ondoko aukerak har ditzakegu gogoan gai honek toki entitateetan izan behar duen esparruaren gaineko legeak emateko orduan:

a) EAEkoa: Bide honi jarraikiz, Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legea aldatu beharko litzateke eta parte-hartzeari buruzko titulu bat txertatu, 92-96.bis artikuluak ordezkatzeko.

b) Andaluziakoa:Parte-hartzeari buruzko lege berria baliatu beharko litzateke Toki Administrazioaren Legetik 96. artikulua (herri kontsultak) eta 96. bis artikulua (herritarren ekimenak) aldatzeko eta, azken xedapen batean, indargabetu beharko litzateke gaur eguneko 6/1990 Legea.92-95 artikuluak (parte-hartzearen alderdi orokorrak + gardentasuna) mantentzen ahalko lirateke ez dutelako talkarik egiten parte-hartzeari buruzko lege berriarekin eta eraldatzea kontraesankorra eta konplexua litzatekeelako, beste alor batzuei eraginen bailieke (Gardentasuna).

c) Aragoi, Murtzia eta Kanarietako legeen eredua jarraituz gero, parte-hartzeari buruzko foru lege berrian sustapenaren eta aholkularitza teknikoaren gaineko zenbait neurri sartu beharko lirateke. Areago, Gobernuaren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren administrazioarteko batzorde bat sortzeko aukera legoke, Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen gisan.

4.- Parte hartzeko mekanismoakHainbat araudik ez dute bereizketarik egiten ondokoen artean:

a) Administrazioaren ekimenez sorturiko parte-hartzea b) Herritarren ekimenez sorturiko parte-hartzea (egia esan, araudi berrienek bereizketa

egiten dute bien artean)

13

Page 14: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

Administrazioaren ekimenez sorturiko parte-hartzea (bai motu propio, bai ohikoa den gisan, legez behartuta dagoelako) “demokrazia parte-hartzailea” kontzeptuarekin lotzen da eta administrazioak berak eskaini beharreko tresnen bidez antolatu behar da, jasotzaileak diren herritarrekin elkarrizketan.

Herritarrek berek sustaturiko parte-hartzeak, aldiz, bideak aurkitu behar ditu gauzatua izateko, gobernuari edo administrazioari esker baino, haien gogoz bestera. Horrela, legeak antolamendu autonomia bat bermatu behar du, bereziki parte-hartze mota horren hasierari dagokionez, administrazioak inolako aukerarik izan ez dezan parte-hartze hori eragotzi, oztopatu edo hartan artekari izateko. Ildo horretan, legean jasotako bide edo tresnak argitasunez ezarriak eta herritar ororendako bermatuak izan beharko lirateke.

Jarraian aurkezten diren aukerek kontuan izan dute herritarren parte-hartze eskubideak zabaltzeko espiritua, Nafarroako herritarren parte-hartzea bultzatzeko 2017-2019 planeko 10. eranskinean jasotakoa.

4.1.- PARTE-HARTZE MEKANISMOAK, GOBERNUAREN ETA HAREN ADMINISTRAZIOAREN ESKARIZ

4.1.1.- Herritarren parte-hartzearekin loturiko kide anitzeko organoak

Organo hauek jada Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak arautzen ditu eta Gobernuak 2016an ebaluatu egin zituen, hobetzeko zenbait neurri identifikatuz.

Parte-hartze demokratikoari buruzko foru lege berriak ez luke planteatu beharko lehen aipatu dugun gaur eguneko legea aldatzerik, baina egin diezaioke erreferentziaren bat lege horren gardentasunari eta dituen eginkizun erabakitzaileei. Are, departamentu bakoitzean izan beharko litzatekeen gehienezko kontseilu kopurua ezartzeko aukera ere balegoke, arrazionaltasun, eraginkortasun eta efizientzia handiagorantz bidea egiteko. Hori interesgarria izan daiteke bai administrazioarendako, bai kontseilu horiek osatzen dituzten gizarte entitateendako.

4.1.2.- Prozesu parte-hartzaileak

Bi prozesu motaren artean bereiz daiteke:

o “Gutxienekoak” dira legez jada eska daitezkeenak, bai estatu mailako legerian (aldez aurreko kontsulta, arau eta erregelamenduetarako) zein Nafarroako Gardentasunaren legean (erakusketa publikoa, araudi, plan eta programetarako).

o “Hedatuak”: kalitate demokratiko handiagoko prozesuak, herritarren parte-hartze zinezkoagoa eta eraginkorragoa erdiestera bideratutakoak. Legeak barne hartzen ahalko lituzke, gutxienez, eta denborarekin hedagarria den katalogo batean:

Erabakitze prozesu publikoak (Komunitatearendako esanguratsuak diren planei, programei, araudiei eta bestelako erabaki publikoei lotuak).

Aurrekontu parte-hartzaileak. Herritarren kontsultak.

Erabakitze prozesu publikoa

Erabakitze prozesu publikoa da politika publiko bat erabakitzeko, formulatzeko edo egiteko prozedura administratibo batean herritarren eta administrazioaren arteko arrazoiak eta ikuspegiak erkatzea. Politika publiko hori lotu daiteke gobernuak eta haren administrazioak

14

Page 15: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

politikak (planak, estrategiak, arauak eta beste) erabakitzeko orduan baliatzen dituzten plangintza, jarraipen eta ebaluazio tresnekin.

Erabakitze prozesuetan bereizi beharko lirateke: informazioa, erabakitzea, proposamenen balorazioa eta erabakien itzulera eta prozesuaren ebaluazioa.

Aurrekontu parte-hartzaileak

Tresna bat dira, herritarren parte-hartzerako eta demokrazia parte-hartzailea gauzatzeko. Aurrekontu parte-hartzaileen bidez herritarrek esku har dezakete, administrazio jakin bateko aurrekontuak onesteko prozesuan, administrazio horrek ezarritako moduan. Are, baliabide publikoen erabilera ere erabakitzera irits daitezke –hala ezartzen bada– baliabide horiek dauden gizarte premietara areago doitzeko edo horiek lehenesteko.

Ondoko printzipioetako batzuetan oinarritzen da:

Kogestio publikoaHots, herritarren, gizarte zibilaren, ordezkari politikoen eta administrazioko teknikarien arteko elkarreragina, baliabide publikoak kudeatzeko orduan.

Herritarren parte-hartzeaHerritarren ustetan egokienak diren proposamenak zuzenean eta Internet bidez hautatzeko mekanismoak ezartzea.

GardentasunaArgiki eta osoki azaltzea prozesu parte-hartzailea eta herritarrek hautaturiko jarduketen gauzatze maila eta aplikazioa.

Informazio publikoa prozesuan zeharInformazioa eta dokumentazioa ematea ondokoei buruz: prozeduraren faseak, epeak, kontsultaturiko proposamenak, kontsultaren emaitzak eta onarturiko proposamenak, aurrekontuen legean duten tramitazioa eta gauzatze mailaren ebaluazioa.

Gauzatze mailaren ebaluazioaAurrekontu orokorretan jasotako jarduketak ebaluatzea, emaitzak jakiteko, eta argitaratzea, herritarrek jarraipena eta kontrola egin ahal izateko.

Aurrekontu parte-hartzaileak eginen badira, horrek eskatzen du aldez aurreko prozedura bat onestea. Prozedura horretan fase batzuk izaten dira: informazioa eta kontsulta, proposamenak hautatzea, hala badagokio, erabakia hartzea, itzulera eta ebaluazioa.

Herritarren kontsultak

Izen horren pean ondoko parte-hartze modalitateak arautu daitezke: inkesta eta azterketak; jendaurreko entzunaldiak eta kontsulta parte-hartzaileak. Aukera legoke legeak beste modalitate batzuk martxan paratzeko aukera jasotzeko, bestelako sistemaren baten bidez, beti ere justifikazioa badu.

15

Page 16: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

Inkesta eta azterketak

Xede bakoitzaren araberako teknika demoskopiko egokien bidez egiten dira. Intereseko beste mekanismo bat da, administrazioek ezagutu dezaten zein den gizartearen iritzia eta pertzepzioa gairen batean erabaki publikoren bat hartu behar denean.

Administrazioek esperientzia dute tresna horiek erabiltzeko orduan. Zenbaitetan planifikazioaren aurreko faseetan erabiltzen dira eta beste batzuetan zenbait politika eta/edo zerbitzu publikoren eragina eta balorazioa ezagutzeko.

Jendaurreko entzunaldiak.

Kontsultarako tresna bat da. Ahozko eta jendaurreko prozedura bidez, administrazioek bermatu egiten diete politika publiko batek zuzenean ukitutakoei entzunak izanen direla auzi horren gaineko erabaki bat hartu aurretik.

Kontsulta parte-hartzaileak

Kontsulta hauek ez dute behar Espainiako Gobernuaren onespena. Helburua da sektore, kolektibo edo biztanle multzo baten iritzia jakitea ukituko dituen interes publikoko gai baten gainean, erreferendum mailakoa ez den bozketa sistema baten bidez, betiere, administrazio deitzailearen eskumenen baitan.

Kontsulta hauen izaera kontsultiboa eta ez loteslea da.

Kontsulta hauek herri ekimen bidez ere susta daitezke.

Hemen sar daitekeen berritasun nagusia da Gobernua eta haren administrazioa –”gutxieneko” prozesuetara jada behartuta daudenak– parte-hartzeari buruzko legearen bidez beren burua behartu dezaketela gauzatuko diren prozesu guztien artean zenbait aukeratu eta horiekin prozesu “hedatuak” antolatzera.

Estra hori funtsezkoa litzateke, gizarte zibil indartsuago bat sustatuko luketen prozesu parte-hartzaileak ekarriko lituzkeelako. Prozesu horiek iragartzea ez litzateke jada Gobernuaren borondatearen mendekoa izanen –eta, beraz, ez legoke parte-hartzerik ez izateko edo alderdikeriaz deitua izateko arriskurik–; aitzitik, legeak berak behartuko luke prozesu horiek iragartzera. Prozesu mota hau egitea gobernu onaren betebehar bat bihurtu beharko litzateke, eta ez borondatezkotasun politiko edo tekniko hutsean oinarrituriko aukera bat, zeren eta, bestela, arriskua baitago etengabeko erakusketa publiko formalera jotzeko.

4.1.3.- Nafarroako Gobernuko administrazioaren bestelako betebeharrak

Administrazioek, gainera, ondoko betebeharrak izan ditzakete:

1. Beren egitura eta funtzionamendua egokitzea, foru lege honetan aitorturiko parte-hartze eskubidea gauza daitekeela bermatzeko.

16

Page 17: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

Foru lege berriak betebehar hau toki entitateei ere aplikatuko balie, soilik izanen litzateke loteslea hala ezarritako toki entitate nagusiendako, baina betiere beren tokiko autonomia errespetatuz.

2. Bermatzea zerbitzupeko langileek eskubide hauen egikaritzea ezagutzen eta errazten dutela.

3. Behar diren ekintza positiboko neurriak hartzea, emakumeek –eta neurri hauek legez aitorturik dituen gainerako beste edozein kolektibok– eskubide horiek baldintza beretan egikaritu ditzaten.

4.2.- HERRITARREK ESKATURIKO PROZESU PARTE-HARTZAILEAKGaur Egun Nafarroan diren legezko aukerak, funtsean, ondoko hauek dira:

Legegintzako herri-ekimena Erreferendumak (gobernuaren baimenarekin, baita tokiko mailakoak ere) eta

kontsultak (Nafarroako Toki administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 96. artikulua)

Gardentasunari buruzko 11/2012 Legea, esaten duena herritarrek eskubidea dutela:o Kontsultatuak izateko o Administrazioari iradokizunak egitekoo 2.000 sinadurarekin administrazioari “erregelamenduzko ekimenak

tramitatzeko proposamenak” aurkeztu ahal izateko o Proposamenak egitekoo Nafarroako Gobernuaren lankidetza izateko

Herritarren eskariz egindako prozesu parte-hartzaileak izan daitezke –Parte-hartzaileagoa izatera beharturiko administrazio baten aldeko hautuarekin batera– legearen beste apustu handia. Gaur arte izan ez diren beste parte-hartze bide batzuk sortu beharko lirateke eta direnak hobetu. Horien artean, lege berriak ondokoak jasotzen ahalko lituzke:

a) Legegintzako Herri Ekimena2012an jada aldatu zen Nafarroan Legegintzako herri ekimenaren legea. Honako hobekuntzak ekarri zituen:

• Sinadura elektronikoa onetsi zen, paperezko ohiko sinaduraz gain.

• Legegintzako herri ekimena sustatzeko batzordeak –lehen ez bezala– bere proposamena defenda dezake Parlamentuan. Horretarako, Parlamentuari eskatzen zaio bere araudia aldatzeko.

Legegintzako herri ekimena arautzen duten lege autonomikoek oro har Estatuko legea “mimetizatzeko” joera izan dute. Estatuko legea, nabarmen murriztailea da. Hala ere, ez dago inongo premia legalik mimetismo horretarako, izan ere, autogobernuaren eskumenen artean dago parlamentu autonomikoak herrigintzako lege ekimenaren baldintzak arautzea.

Ildo horretan, zenbait elementu aldagarriak dira, herritarren parte-hartzeko eskubidean areago sakontzeko:

1. Titulartasuna: Herrigintzako lege ekimena has dezakete, hautesleez gain:

- 16 urtetik goitikoek

17

Page 18: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

- Legezko bizitokia duten atzerritarrek

- Ikasketa edo lan arrazoiengatik Nafarroan bizitzen urtebete baino gehiago daramaten atzerritarrek

2. Sinadurak: 2012ko aldaketak sinadura elektronikoaren aukera jaso zuen. Hala ere, eredu horrek apenas izan duen arrakastarik Espainian, ez baita oso operatiboa. Eraginkorragoa litzateke sarbide eredu bat inplementatzea, administrazioak balekotzat duen erabiltzaile+pasahitz sistema baten bidez (NAN+PIN, erabiltzailea + kodea), foru administrazioko zenbait departamentutan jada funtzionatzen duenaren gisan (kasurako, Ogasun Departamentua edo Osasun Departamentua). Legegintzako herri ekimeneko proposamenetara internet bidez iristeko eredu bat balego, arin eta ziurtasunez sinatzeko modukoa, horrek sinadurak jasotzeko ohiko modua asko erraztuko luke ziurrenik.

3. Gaiak: Legegintzako herri ekimenaren gaur eguneko erregulazioak bazter uzten ditu ondoko gaiak:

a) Foru Komunitatearen legegintza eskumenekoak ez direnak. b) Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 19.3. artikuluan aipatzen direnak. c) Zerga alorrekoak. d) Nafarroako Aurrekontu eta Kontu Orokorrak.

Aintzat hartzekoa izan daiteke a), c) eta d) puntuetan jasotako salbuespenak kentzea, izan ere –Erabakitze Demokraziaren ikuspegitik– “eztabaidatzearen” eta “erabakitzearen” arteko bereizketak interesgarri eginen luke zenbait gai parlamentuan eztabaidatzea, baita legegintzan edo aurrekontuan bide egiterik ez balute ere.

4. Gaur egun dagoen klausula baten ondorioz, nahitaezkoa da Nafarroako Gobernuak “aurrekontu” baimen bat ematea. Adierazitako arrazoiengatik, kendu egin daiteke.

5. Atzera egitea: proposamena tramitatu bitartean, batzorde sustatzaileari berma dakioke proposamena erretiratzeko gaitasuna, proposamena batzordearen borondatea ez den bestelako ildoan zuzendua bada.

Aukera guztien artean, ziurrenik emankorrena sinadura modalitate berriena izan daiteke. Gai honi aurrerago ekinen diogu. Horretaz landa, legegintzako herri ekimenaren konfigurazio berri batek bultzatu beharko luke herritarrek errazago aurkeztu ahal izatea legegintzako ekimenak, parlamentua askoz ere neurri handiagoan irekiz gizarteari eta sustatuz gizarte bat, non deliberazio publikoa ez den soilik egonen –gaur egun den gisan– alderdien esku baizik eta, hein batean bederen, herritarren ekimenari irekia eta eskura ere egonen dena.

b) Bestelako herri ekimen parlamentarioa Izenak adierazten duen gisan, Legegintzako herri ekimena “legegintzako” tresna bat da eta horrek azaltzen du diseinatuta dagoela soilik “lege proposamenetarako”, hots, Nafarroaren kasuan, foru legeak egiteko. Legegintzako herri ekimena arautzen duen martxoaren 25eko 3/1985 Foru Legeak, indarrean denak, ez du beste aukerarik jasotzen.

18

Page 19: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

Zentzu horretan, –Legegintzako herri ekimen bat zera baino ez da, herritarrei parlamentuetako legegintza gaitasuna ematea, haiek gauza dezaten zuzenean–, ekimenak plantea daitezke, herritarrak berak izan daitezen zuzenean gauzatzen dituztenak parlamentuko beste eginkizunak.

Horrela, hitz eginen genuke “ekimen parlamentarioez” (eta ez “legegintzako ekimenez”). Ekimen horiek gaur eguneko Legegintzako herri ekimenen antzeko formatu bat izanen lukete, baina bideratuta egonen dira Foru Lege berri bat sustatzera baino, ondokoak sustatzera:

- Adierazpen parlamentario bat- Mozio bat- Interpelazio bat- Gobernuari zuzenduriko galdera bat

Irudi berri hauekin ez litzateke soilik Parlamentuko legegintza eginkizuna herritarren parte-hartzearen eskura paratuko litzatekeena. Horrez gain, honako hauek ere paratuko lirateke: gobernuaren kontrola, bultzatzeko gaitasuna eta erabakiak hartzeko gaitasuna.

Irudi parlamentario horiek herritarren parte-hartzeari irekitzeak ekarriko luke, bestetik, modu emankorrago batean konfiguratu ahal izatea eskaera eskubidea. Eskubide horretarako orain eskaera batzorde bat dago parlamentuan, nolabait esatearren, iraganekoak diren planteamenduei erantzuten diena.

c) Gobernuari zuzenduriko herritarren ekimenak:Herritarrek Parlamentukoak ez diren gai publikoetan ere esku hartzen ahalko dute, kasu, Gobernuaren zereginarekin zuzenean loturiko gaietan. Hartara:

- Gaur eguneko legeak bermatzen du erregelamendu ekimenak proposatu ahal izatea, 2.000 sinadura erdiesten badira.

- Posible litzateke bide horiek irekitzea, demagun, sinadura bidez, herritarrek, aurrekoaz gain, behartu ahal izan dezaten administrazioa prozesu parte-hartzaile “hedatu” bat irekitzera, erabakitze prozesuen, aurrekontu parte-hartzaileen eta herritarrek egindako kontsulten kasuan.

19

Page 20: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

5 – Parte-hartzearen balorazioa:Desiragarria eta nahitaezkoa da bidea egitea herritarren parte-hartzearen kudeaketa eraginkortzeko. Horretarako, lege berri honek jaso ditzake:

a) Nafarroako Gobernuaren administrazioan parte hartzeko gune online eta berariazko bat.

Gaur egun, bereziki 45 urtetik beherakoen kasuan, parte-hartzea hein handi batean euskarri digitalean ulertzen da. Euskarri digitalak ez ditu bestelako parte-hartze moduak ordezkatzen, baina 2018 betean aukera hau ez jasotzeak zera esan nahi du, legeak ematea existitzen ez den errealitate baterako.

Gune digital horretatik posible litzateke:

Nafarroan egindako prozesu parte-hartzaile guztiak zentralizatzea. Gaur egun,

Gobernu Irekiaren Atariak Nafarroako Gobernuaren prozesu parte-hartzaileak baino ez

ditu jasotzen.

Herri ekimenak gune digital batez hornitzea.

Toki entitateei eta hala eskatzen duten Nafarroako Gobernuko departamentuei

eskaintzea:

a. gune digital bat, prozesu parte-hartzaileak martxan jartzeko.

b. Laguntza, aholkularitza eta kolaborazio teknikoa.

b) Sinadura elektronikoen eta paperezkoen kudeaketa berria.Orain arte, sinadurak paperezkoak edo elektronikoak baino ezin dira izan (formatu horren aplikazio praktikoa gogaikarria da eta apenas erabiltzen den). Komeniko litzateke, horri dagokionez:

a) Paperezko sinadurak erraztea. b) Sinadura sistema bat sortzea, administrazioak balekotzat duen erabiltzaile+pasahitz

sistema baten bidez (NAN+PIN, erabiltzailea + kodea). Nafarroako Gobernuak kontrolatu eta bermatuko luke. Posible litzateke sinatzea mugikorretik, ordenagailutik, etab.

Gaur egun, sinadura elektroniko aurreratuak Legegintzako herri ekimenetarako baino ez daude eskuragarri. Gainerako prozesu eta ekimenetarako gaur egun ez dago Gobernuak emandako inolako mekanismorik.

c) Parte-hartze erregistroaGaur eguneko 11/2012 Foru Legeak, Nafarroako Gobernuaren Administraziorako, 37. artikuluan arautzen du parte-hartze erregistroa. Legeak 6 hilabeteko epe bat aurreikusten bazuen ere erregelamenduzko garapenerako, gaur egunera arte ez da egin.

20

Page 21: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

Lege berrirako proposamena litzateke berau mantentzea, nahiz eta ez izan nahitaezkoa parte hartu ahal izateko. Ulertzen da parte-hartzea kudeatzeak dituen zenbait alderdi erraz ditzakeela.

d) Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseilua:Zenbait lege autonomikok parte-hartzerako kontseilu autonomiko bat jaso dute. Nafarroan gaur arte ez dago horrelakorik. Gai hau Parte-hartzea bultzatzeko planaren parte-hartze prozesuan eztabaidatu zen, baina proposamenak oso irekiak izan ziren. Nafarroan kontseilu hau arautzeko borondatea balego, horretarako abagunea lege berria litzateke, nahiz eta ondoren erregelamenduzko garapena izan beharko duen.

Gobernuaren organo aholku-emailea litzateke eta, bertako kide izanen lirateke Gobernuaren ordezkari tekniko eta politikoak (ez lukete gehiengoa osatu beharko) eta hainbat gizarte sektoretako beste ordezkari batzuk:

Eginkizunak honako hauek izan daitezke:

Izaera organikoa duen herritarren parte-hartzea bideratzea:o topaketa eta parte-hartze instituzional eta sozialeko gune bato Herritarren parte-hartzearen alorrean informazioa trukatzeko eta

koordinazio publiko-pribaturako sareak sortzea.o Bultzatze eta parte-hartze planen ezarpenaren jarraipena eta gizarte

ebaluazioao Herritarren parte-hartze jarduera ireki eta aldi baterakoen garapenean

proposamenak egitea eta kolaboratzea. Errealitate Sozialaren Behatokiaren eginkizunak sustatzea

o Gizarte ikerketa bultzatzeao Joera berrien azterketao Jardunbide instituzional eta sozial egokien aitortza publikoao Hezkuntza, prestakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzea

21

Page 22: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

6.- Parte-hartzearen gaineko sentsibilizazioa eta sustapena

Legeak herritarrendako eta administrazioetako langileendako sustapen eta sentsibilizazio neurriak bultzatu beharko lituzke. Era berean, Nafarroako Gobernuaren eta toki entitateen arteko lankidetza hitzarmenen aukera jasotzen ahalko litzateke.

–Intereseko beste ohar batzuk:Horrekin batera, zirriborroak jaso beharko luke:

- Administrazioak duen legezko betebeharra (3/2007 Legeko 14.11 artikulua eta 33/2002 Foru Legeko 1.2.b) artikulua) hizkera ez sexista erabiltzeko.

Prozesuak aztertu eta ebaluatzeko orduan genero aldagaia jasotzeko betebeharra, erabakiak hartzeko orduan informazio kontrastatua izan ahal izateko (3/2007 Legearen 20. artikulua).

- Ekintza positiboko neurriak zenbait kolektiboren gainean, kasu, desgaitasuna duten pertsonak.

- Hizkera ulergarria erabiltzeko betebeharra (11/2012 Legearen 4.i artikulua).

22

Page 23: DOCUMENTO SOBRE TEMAS IMPORTANTES DEL · Web viewHorren ondorioz, antzeko legeen olde bat etorri zen, bai beste autonomia erkidego batzuetan eta baita Estatuan berean ere. Horrela,

6.- LEGEAREN EGITURAProposatzen da legea ondoko ataletan egituratzea:

- Zioen azalpena- I. TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK- II. TITULUA. MEKANISMO PARTE-HARTZAILEAK, ADMINISTRAZIOAREN ESKARIZ

o KIDE ANITZEKO ORGANOAKo PARTE-HARTZE PROZESUAK

GUTXIENEKOAK HEDATUAK

Erabakitze prozesuak Aurrekontu parte-hartzaileak Herritarren kontsultak

- III. TITULUA ANTOLAKETA ADMINISTRATIBOA- IV. TITULUA. MEKANISMO PARTE-HARTZAILEAK, HERRITARREN ESKARIZ

o LEGEGINTZAKO HERRI EKIMENAo HERRI EKIMEN PARLAMENTARIOAo ADMINISTRAZIOARI ZUZENDURIKO HERRI EKIMENAK:

Erabakitze prozesuak Aurrekontu parte-hartzaileak Herritarren kontsultak

- V. TITULUA. SINADURA ETA EPEAK- VI. TITULUA. PARTE-HARTZEA SUSTATZEA- XEDAPEN ZATIA

o Legeak indargabetuko luke gaur eguneko Legegintzako herri ekimenaren legea, 1985ekoa, 2012an berritua, eta Nafarroako Gardentasuneran gaur eguneko legearen zatiak.

23