deiene gurtubai argazki lehiaketako irabazle - urria i internet.pdf · maketazinoa: beatriz azpiri...

16
325 Ondarearen jardunaldiak Aurtengo urrietan, Ondarearen Europako Jardunaldiak, ondarearen izakera kolektiboan ipiniko dabe fokoa. Arratian, Areatzan, Igorren eta Zeanurin gaiaren inguruko jarduerak antolatu ditue hile osoan zehar; batez be ibilbide gidatuak. Zeanuriko Andra Mari eleiza erre zaneko mendeurrena be ekarriko dabe gogora. 12. orrialdea Jente barria behar dabe Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatzan 12. orrialdea Aritz Egea eta Yngvild Kaspersen irabazle Gorbeia Suzienen 10. orrialdea 2019ko urri bigarrenaren 1a hamabostekaria www.begitu.org Enpresa Ideien Hirugarren Lehiaketea antolatu dau AUMk ARRATIA Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) Arratiako Enpresa Ideien Hirugarren Lehiaketarako deialdia egin dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia programeagaz lanki- detzan. Lehiaketan, 18 eta 35 urte bitarteko gazteak hartu leikie parte, eta guztira, 7.000 euro bananduko dira saritan. Lehenengo saria 4.000 eurokoa izango da, bigarren saria 2.000 eurokoa, eta 1.000 euroko beste sari bat emongo jako Lehen Sektoreari lotutako idearik onenari. Enpresearen egoitza edo ekoiz- pen guneak Arratian egon behar dau eta 2019. urtean daborduko sortu diran proiektuak be hartu lei- kie parte Enpresa Ideien Lehiaketan. 6. orrialdea Gabonetako otzara agroekologikoak ipiniko ditu salgai Igitie alkarteak ARRATIA Arratiko Zaporeak izeneko kanpainea abiatu dau Igitiek, Arratiako Ba- serritar Agroekologikoen alkarteak, Errota Fundazinoa, Gorbeialde eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz. Ekimen bi dagoz kanpaina ho- netan. Alde batetik Arratiako Ekoizleen Katalogo bat aurkeztuko dabe; eta bestetik, Arratiako produktuakaz osotutako Gabonetako otzara bi ipiniko ditue salgai. Otzarok eskatuteko epea urri bigarrenaren 15etik zemendiaren 30era luzatuko da. 5. orrialdea Ilgoran Andren Jabekuntza Eskoleak 16an ekingo deutso ikasturteari ARRATIA Lehenengo ikastaroa Zeanurin izango da, Mazala Andra Taldeak minaren in- guruan antolatutakoa. Gero, hainbat ikastaro eta tailer, betiko legez, Arratiako herri guztietan. Baina nobedadeak be badagoz. Morea eta Grisak, edadismoa ikuspuntu feministatik landuteko sortutako espazioak, andra zaharrentzako etxebizitza eta alkarbizitza aukerak eta bakardadearen gaineko hausnarketea bideratuko dau. Andra Migraduen Topagunea barriz, ez da egongo eta zerbi- tzu horren formatuaren gaineko hausnarketea egingo dabe. 7. orrialdea Deiene Gurtubai Argazki Lehiaketako irabazle A ntzeko errazoiengaitik emon deutsie bigarren saria Joseba Rodriguezen, Marroitxo lehiotik begire argaz- kiari. Kasu honetan, konposizinoa bikaina izateaz gainera, ebokazino gaitasun handia eta egonezin pun- tu bat badakarrelako. Horreezaz gainera, beste argaz- ki eder asko jaso doguz begitun. Guztira 118 izan dira. Batzuk hurrekoak eta beste batzuk urru- nekoak. Naturea, mundua eta jentearen oparotasuna eta ugarita- suna erakutsi, eta begira egoteak dakarren plazera gogora ekarri izan deuskuenak. Erdiko orrialdeetan, jasotako ar- gazkien artean egindako aukerake- ta bat dago: beste hamabi argazki eder, Sardinian, Hegoafrikan, Islan- dian, Nafarroan, Costa Rican, Katalu- nian, Andaluzian, Frantzian eta Aus- trian ateratakoak. 8. eta 9. orrialdeak Epaimahaikoen arabera, umeen pozak transmitiduten dau ondoen udaren esentzia. Plazera eta gozamenaren sasoia da uda. Horregaitik eta daukan konposizino bikainagaitik izan da saritua.

Upload: others

Post on 01-Feb-2021

13 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 325

    Ondarearen jardunaldiak

    Aurtengo urrietan, Ondarearen Europako Jardunaldiak, ondarearen izakera kolektiboan ipiniko dabe fokoa. Arratian, Areatzan, Igorren eta Zeanurin gaiaren inguruko jarduerak antolatu ditue hile osoan zehar; batez be ibilbide gidatuak. Zeanuriko Andra Mari eleiza erre zaneko mendeurrena be ekarriko dabe gogora. 12. orrialdea

    Jente barria behar dabe Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatzan

    12. orrialdea

    Aritz Egea eta Yngvild Kaspersen irabazle Gorbeia Suzienen

    10. orrialdea

    2019ko urri bigarrenaren 1ahamabostekariawww.begitu.org

    Enpresa IdeienHirugarren Lehiaketea antolatu dau AUMk

    ARRATIA

    Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) Arratiako Enpresa Ideien Hirugarren Lehiaketarako deialdia egin dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia programeagaz lanki-detzan. Lehiaketan, 18 eta 35 urte bitarteko gazteak hartu leikie parte, eta guztira, 7.000 euro bananduko dira saritan. Lehenengo saria 4.000 eurokoa izango da, bigarren saria 2.000 eurokoa, eta 1.000 euroko beste sari bat emongo jako Lehen Sektoreari lotutako idearik onenari.

    Enpresearen egoitza edo ekoiz-pen guneak Arratian egon behar dau eta 2019. urtean daborduko sortu diran proiektuak be hartu lei-kie parte Enpresa Ideien Lehiaketan. 6. orrialdea

    Gabonetako otzara agroekologikoakipiniko ditu salgai Igitie alkarteak

    ARRATIA

    Arratiko Zaporeak izeneko kanpainea abiatu dau Igitiek, Arratiako Ba-serritar Agroekologikoen alkarteak, Errota Fundazinoa, Gorbeialde eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz. Ekimen bi dagoz kanpaina ho-netan. Alde batetik Arratiako Ekoizleen Katalogo bat aurkeztuko dabe; eta bestetik, Arratiako produktuakaz osotutako Gabonetako otzara bi ipiniko ditue salgai. Otzarok eskatuteko epea urri bigarrenaren 15etik zemendiaren 30era luzatuko da. 5. orrialdea

    Ilgoran Andren Jabekuntza Eskoleak16an ekingo deutso ikasturteari

    ARRATIA

    Lehenengo ikastaroa Zeanurin izango da, Mazala Andra Taldeak minaren in-guruan antolatutakoa. Gero, hainbat ikastaro eta tailer, betiko legez, Arratiako herri guztietan. Baina nobedadeak be badagoz. Morea eta Grisak, edadismoa ikuspuntu feministatik landuteko sortutako espazioak, andra zaharrentzako etxebizitza eta alkarbizitza aukerak eta bakardadearen gaineko hausnarketea bideratuko dau. Andra Migraduen Topagunea barriz, ez da egongo eta zerbi- tzu horren formatuaren gaineko hausnarketea egingo dabe. 7. orrialdea

    Deiene Gurtubai Argazki Lehiaketako irabazle

    Antzeko errazoiengaitik emon deutsie bigarren saria Joseba Rodriguezen, Marroitxo lehiotik begire argaz-kiari. Kasu honetan, konposizinoa bikaina izateaz gainera, ebokazino gaitasun handia eta egonezin pun-tu bat badakarrelako.

    Horreezaz gainera, beste argaz-ki eder asko jaso doguz begitun. Guztira 118 izan dira. Batzuk hurrekoak eta beste batzuk urru-

    nekoak. Naturea, mundua eta jentearen oparotasuna eta ugarita-suna erakutsi, eta begira egoteak dakarren plazera gogora ekarri izan deuskuenak.

    Erdiko orrialdeetan, jasotako ar-gazkien artean egindako aukerake-ta bat dago: beste hamabi argazki eder, Sardinian, Hegoafrikan, Islan-dian, Nafarroan, Costa Rican, Katalu-nian, Andaluzian, Frantzian eta Aus-trian ateratakoak. 8. eta 9. orrialdeak

    Epaimahaikoen arabera, umeen pozak transmitiduten dau ondoen udaren esentzia. Plazera eta gozamenaren sasoia da uda. Horregaitik eta daukan konposizino bikainagaitik izan da saritua.

  • LITERATUREA / ZERBITZUAK2 begitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

    Babesleak:

    LarrialdiakGaldakaoko Ospitalea 94 400 70 00SOS DEIAK 112

    Guardiako Farmaziak09:00etatik 22:00etaraUrri lehen. 30etik urri bi. 6raZamalloa. Areatza. Askatasun kalea 15Tel.: 94 673 93 22 eta 609 402 90822:00etatik 09:00etaraIruarrizaga. Amorebieta-Etxano.Urri bigarrenaren 7tik 13raIbarrola. Zeanuri. Arregia kalea 1Tel.: 94 673 93 95 eta 620 262 93722:00etatik 09:00etaraGutierrez. Amorebieta-Etxano.Urri bigarrenaren 14tik 20raGoikoetxea. Dima. Ugarana 33Tel.: 94 673 70 54 eta 619 524 05722:00etatik 09:00etaraRuiz Golvano. Amorebieta-Etxano.Zeberiokoak ez dau guardiarik egiten.Urte osoan22:00etatik 09:00etaraGometza Ana. Francisco Kortabarria 2. Basauri.

    MedikuakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 11Areatza: 94 631 71 52Bedia: 94 631 34 13

    Dima: 94 680 19 74Igorre: 94 600 74 63 Lemoa: 94 631 31 16Ubide: 945 38 50 14Zeanuri: 94 673 91 49Zeberio: 94 648 20 79

    UdaletxeakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 05Areatza: 94 673 90 10Bedia: 94 631 42 00Dima: 94 631 57 25Igorre: 94 631 53 84Lemoa: 94 631 30 05Ubide: 945 45 03 22Zeanuri: 94 673 91 46Zeberio: 94 648 10 79

    Udalen Mankomunitatea94 631 17 17 / Faxa 94 631 92 15Gorbeialde94 631 55 25 / Faxa 94 631 71 01Parketxea 94 673 92 79Igorreko Kultur Etxea94 673 62 51Gorbeialde Irratia94 631 52 90Euskotren 902 543 210Areatzako Notariotza94 673 92 26

    Bizkaibus 94 612 55 55Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegunetan: Lehenengoa 05:00etan.Ordu erdiro: 05:15etik 06:45era.Orduro: 06:45etik 21:45era. Azken zerbitzua 22:00etan. Zapatuetan: Lehenengoa 05:00etan.Orduro: 05:45etik 21:45era.Jaiegunetan: 07:45etik 21:45era orduro.Bilbo-Ospitalea-Lemoa-ZeanuriLanegun eta zapatuetan: 06:15etik 22:15era orduro.Jaiegunetan orduro 07:15etik 22:15era.Durango-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegun eta zapatuetan: 06:30etik 22:30etara 30 minuturo, azkenengoa 22:15ean Galdakaoraino.Jaiegunetan: 07:00etatik 22:00etara 30 minuturo, azkenengo zerbitzua 22:45ean Galdakaoraino.Bilbo-Ospitalea-Lemoa-DurangoLanegun eta zapatuetan 06:30etik 22:30era 30 minuturo.Jaiegunetan 07:00etatik 22:30era 30 minuturo.Ubide-Otxandio-Lemoa-BilboUbidetik urteerak, lanegun eta zapatuetan: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.Jaiegunetan: 08:45etik 20:45era bi ordurik behin.Otxandiotik urtekerak: Lanegun eta

    zapatuetan: 06:55etik 20:55era orduro.Jaiegunetan: 08:55etik 20:55era orduro.Bilbo-Lemoa-Otxandio-UbideLanegun, zapatu eta jaiegunetan,Otxandiora: 06:45etik 20:45era orduro.Ubidera: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.Zeanuri-Lemoa-Bilbo (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etan lehena, eta 08:15etik 21:15era orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etatik 21:00etara orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Zeberio-UgaoLanegun eta zapatuetan:Zeberiotik: 7:00, 08:20, 09:10*, 11:00, 11:45*, 14:10, 15:00, 16:10, 18:30*, 20:20.* Basauriraino (Ariz) heltzean da. Gainontzekoak Ugaoraino. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ugao-ZeberioLanegun eta zapatuetan:Ugaotik: 8:40, 10:20, 11:20, 14:30, 16:30, 19:40. Basauritik (Ariz): 10:00, 19:20. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Artea-Zeberio-UgaoLanegun eta zapatuetan: 6:50, 8:00*, 14:00,

    16:00.* Igorretik urteten da bost minutu lehenago.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ugao-Zeberio-ArteaLanegun eta zapatuetan:Ugaotik: 7:20*, 13:05, 15:30, 20:40. Basauritik (Ariz): 12:45. * Igorreko Instituturaino heltzean dira.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ermitabarri-ArrigorriagaJaiegunetan: 8:10, 11:10, 14:10, 17:10, 20:10.Arrigorriaga-ErmitabarriJaiegunetan: 10:20, 13:20, 16:20, 19:20.

    La Union 94 427 11 11Bilbo-GasteizLanegunetan: Ubidekoak 09:15ean urtetan dau eta Otxandiokoak 16:00etan.Zapatuetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:30ean urtetan dau Bilbotik.Jaiegunetan: Ubidekoak 10:00etan urtetan dau eta Otxandiokoak 18:30ean.Gasteiz-BilboLanegunetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:15ean urtetan dau Gasteizetik eta Otxandiokoak 10:30ean.Zapatuetan: Otxandiokoak 10:30ean urtetan dau Gasteizetik eta Ubidekoak 16:30ean.Jaiegunetan: Ubidekoak 16:30ean urtetan dau Gasteizetik. Otxandiokorik ez dago.

    Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.Telefonoa: 94 631 73 14.Helbide elektronikoa: [email protected] Webgunea: www.begitu.orgZuzendaria: Iñigo Iruarrizaga.Erredakzino burua: Beatriz Azpiri. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 112.Erredakzino taldea: Jon Urutxurtu.Maketazinoa: Beatriz Azpiri eta Iñigo Iruarrizaga. Publizidadea: Iñigo Iruarrizaga. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 115.Banaketea: Leire Inuntziaga eta Laiene Pagazaurtundua (Arantzazu, Artea eta Ubide), Ibai Milikua (Areatza), Unai Agorreta eta Xabier Beitia (Bedia eta Lemoa), Amaia Uriarte (Dima), Oriol Fernandez eta Iker Perez (Igorre), Iratxe Arribas (Zeanuri), eta Berbizkunde Arroita (Zeberio).Tiradea: 7.300 ale.Inprimategia: Iparragirre Editoriala.

    Ale kopurua 7.300 / Lege gordailua SS-512/02 / ISSN zenbakia 1579-5519

    tele

    fon

    o in

    ter

    esg

    ar

    ria

    k

    Literatura txokoa

    Amaierara arte irakurri beharreko istorioa kontetan da hemen. 1830. urteko Ingalaterrako nekazaritza-giroan kokatzen da eta mundu kontrajarri bi erakusten jakuz: alde batetik, beheko klase sozialak osatzen dauana -senar-emazteak, lau alaba eta aitita-; eta bestetik, goiko klasekoak -bikarioa, emaz-tea eta semea-. Narratzaileak lau alabetatik gazteenaren, Maryren, ahotsa hartzean dau. Mary gazte-gazterik, eta aitaren aginduz, nes-kame joango da bikarioaren etxera haren emaztearen zaintza-lanak egiten eta etxeko garbikuziaz ar-duratzen, diru beharrizan gorria daukielako baserrian. Gainera, Mary albinea (arrarotasunaren sei-nale, hainbat tokitan) da eta hanka batean badauka gabezia. Aitak

    ESNEAREN KOLOREKOA

    pentsetan dau neska hori ez dala kapaza baserriko lan gogorretarako eta krida joanda, ostera, dirua lor-tuko dauala familiarentzat.

    Mary bikarioarenera heltzean danean, bizimodua ez da samu-rra izango. Garbitasuna, janzke-rea, ohiturak... bestelakoak izango dira, eta apurka-apurka lortuko dau egokitzea.

    Kontuan hartu behar dogu, garai horretan gertatzen zan moduan jenteak ez ekiala irakurten eta idazten, ez bazan goi-mailako fa-miliatan. Bertan Maryk bikarioaren laguntzaz ikasiko dau irakurten eta idazten. Baina ikasketa hori ez da debaldekoa izango. Emaztea hil jakonetik, bakardadearen atxa-kiaz, etxean hotz handia egoalako atxakiaz... beragaz oheratzen hasi

    zan egun batean bai, eta bes-tean be bai. Baita umea egin be! Maryk, bikarioa akabatzen dau eta ondorioz, argi dago, irakurle, zer gertatuko jakon berari.

    Gai asko dira liburuan zehar lantzean diranak: familiako tratu gordinak, aitaren agintea, an-drakanako tratu krudela, zigorra, erlijinoa... Azken batean esango neuke, despropositoa dala nagu-si.

    Hain da ona liburua ze, behin hasi ezkero akaburarte ezin dala albo batean itxi. Amaiera ez deu- tsut kontau, irakurle! Ia nik izan dodan emozino eta irakurmina zeuk be sentiduten dozun!

    Irakurketa dialogiko baterako ezin liburu aproposagoa!

    Maite Bernaola

    Nell Leyshon

    Itzultzailea: Irene Aldasoro

    Esnearen kolorekoa

    Alberdania argitaletxea

    216 orrialde

  • begitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    3BERBETAN

    Zure eretxia agertu gura badozu, Zeure Berbea atala zabalik daukazu. Ez da komenidu makinazko 15 lerro baino gehiago idazterik gutunotan. Izena, telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Laburtu behar izan ezkero, begituk eskubidea dauka horretarako. Gutunak hona bidali: Zertu Kultur Elkartea. Herriko plaza, 24. 48142 Artea edo [email protected] helbidera.

    ZEURE BERBEA ERETXIA

    TIRA, TIROK/NA, TIRAZU (tiok/tiona, tizu)

    Berba honeek lehenago gehiago erabilten ziran. 1) Berez, ez ondo ez txarto, hainbestean, nahikotzat, ontzat jo esan gura dau: "-Hi, zelan habil? -Tira" (tíre, ahoskatuta). 2) Baina beste testuinguru batzuetan be erabilten da; esate baterako, larritasuna arinduteko edo babes modura: "Tira, tira! Ez da hainbesterako!". 3) Tiok/tiona, tizu, tiezue... Etorri zaitez/ zaitezie... da esangurea (tíopa, ahoskatuta); adibidez: "Tiok ba! Ez hadi kejau horrenbeste!". 4) Ganaduari aurrera joateko esaten jakon aginduzko berbea: "Tira!".

    ANGEL LARREA ETA JUAN REKALDE

    Errealidade irudikatua edo manipulazinorako atea

    Zorionez edo zoritxarrez Sapiensak gara, Homo Sapiensak. Izan dira Nean-dertalak eta beste Homo batzuk be gure aurretik, eta geugaz ba-tera be bai planetan. Oin dala miloe bi urte hasi eta ia oin dala 10.000 urtera arte hainbat Homo izan dira geugaz batera, baina geu izan gara aurrera egin dauan espezie bakarra. Eta an- tza danez, ez dogu aurrera egin besteak baino arma landuagoak egiten genduazalako, edo ehizta-ri trebeagoak ginalako, edo gure buruhazurrak kapazidade handia-goa eukalako, ez. Antza danez, gure arrakastearen giltzea berben bidez errealidade imajinatua edo irudikatua sortzeako daukagun gaitasuna izan da.

    Gaitasun horren bidez mitoak sortu doguz, baita erlijinoak, gizarte-egiturak, ideologia poli-tikoak eta giza-eskubideak be, besteak beste. Horren bidez lor- tzean dogu leku desbardinetan dagozan indibiduo ezezagunak alkarlanean ibiltea; hau da, pla-netako bazter desbardinetan bizi diran gizakiak lanean hasten dira norabide jakin baten eta alkarla-nean, alkar ezetu ez arren. Holan hartu dabe indarra kristianismoak, islamismoak, eta budismoak, edo sozialismoak eta kapitalismoak. Ezezagun kopuru handiaren arte-ko alkarlanaren eraginez gizartea-ren jokabidea aldatu egiten da, arin aldatu be. Hori gitxi balitz, Sapiensak jarrera eta jokabidea aldatzen ditu beharrizanak aldatu ahala (edo interesak aldatu ahala esango neuke nik).

    Azken hamarkadetan Sapiens batzuek beste errealidade irudika-

    RAFA UGALDE Idazlea

    GEURE BERBATEGIAREN LEIHOTXUAtu bat sortzean hasi dira, eta eus-kaldunok hur-hurretik ezetu izan dogu errealidade irudikatu hori; hain zuzen be, indarkeria bako in-darkeria. Azken hiru mendeetan munduaren kontrola hartu dauan ordenaren interesen kontrako edozein jokabide indarkeria dala

    dino errealidade irudikatu horrek. Munduaren kontrola hartu dauan ordena ezarteko, banaka batzuek indarkeria ikaragarria erabili izan dabe (AEBk, Espainiako Erresu-mak, Britainia Handiko Erresu-mak, Frantziako Errepublikeak...), demokrazia berbea ahoan, beti be. Baina euren gustukoa ez dan jokabide baten kontra esku-ra daukiezan komunikabide eta tresna guztiak erabilten dabez errealidade irudikatu barri bat sortzeako. Holantxe bihurtu ziran terrorista Tatanka Yotanka (Sitting Bull) eta iparramerikako indige-nak, edo Nelson Mandela eta Hegoafrikako erresistentzia; ho-lantxe bihurtu ginduezan euskal-dunok terrorista edo gitxienez te-rroristen lagun, eta euskaldunok erabili dogun indarkeria aitatu dodazan nazinoenaren aurrean umeen olgetea izan da.

    Oin katalanai tokau jakie, eta antolatu eben bozketa pazi-fikoa, indarkeriatzat hartu gura dabe demokrazia berbea ahoan gaurko ordena ezarri dabenak. Horretarako, hasi dira errealida-de irudikatu barri bat antolatzen, eta komunikabideetan zabaltzen. Eta gizartearen atal handi ba-tek, Espainian atalik handienak seguruenik, sinistu egingo dau errealidade irudikatu barri hori, eta katalanak indarkeriaren era-biltzaile dirala sinistuko dabe. Eta munduan indarrean dagoan or-dena egokitzat joten daben nazi-noak be, demokrazia berbea beti ahoan daukien horreek, sinistu egingo dabe.

    Azken baten Homo Sapiensak errealidade irudikatuak sortzeako dauan gaitasunagaz hainbat gau-za irreal asmatu ditu, eta gauza erreal bat: manipulazinoa.

    Errealidade irudikatuaren tesia Sapiens, de animales a Dioses liburuan irakurri dot, baina nik tesi horreri beste zeozer gaine-ratuko neuskio, liburuaren egi-leak aitatzen ez dauana; hain zuzen be, Sapiensaren gaitasuna errealidade irudikatuak sortzeako, benetako errealidadea, egia, dis-torsionatuteko gaitasuna dala, eta horixe dala, tamalez, gure arrakastearen oinarria.

    Zeure Berbea

    Espazio hau irakurleentzako espazioa da. Irakurleak gura dauana adierazo-teko lekua. Bialdu zuen kexak, eske-rronak, hausnarketak, burutazinoak edota ideak karta baten bidez eta erabili begitu beste irakurleai zuen ikuspuntua helarazoteko. Argitara-tuteko derrigorrezkoa da izen osoa, NA-ren zenbakia eta herria emotea.

    Zeure Berbea hamar herritan entzungo da. Zeuk daukazu ber-bea. Entzuteko prest gagoz. Hauxe helbidea:

    Zertu Kultur Elkarteabegitu aldizkariaHerriko Plaza 2448142 ArteaEdo, helbide elektroniko honeta-

    ra bialdu zure gutunak: [email protected]

    BEGITU ALDIZKARIA

  • 4 PORRUSALDEA begitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    Reggaeton

    UNAI SANTOS

    Inbiu 2019

    Urri lehenengoaren hasikeratik Igorreko kaleak Arratiako esake-rakaz bete dira: Ekine baragarrie da, Ondo eginen pague, ate ostean palue, Han be txakurrek ortozik... Zergaitik? Arrazoia erraza da: Euskara Batzordeak beste behin jente pilo bat mobidu dau helburu jakin bategaz, hau da, euskerea eta euskerearen balioa eta transmisinoa bultzatzea. Horregaitik, zirrara izetu gura izan dau jen-tearengan eta jolas bat prestatu dau etxe guztietara buzoneau diran ariketakaz. Horrezaz gain, horma-irudiak prestatu dabez Kultur Etxe-ko horma baten eta eskolako beste baten. Leloa argia eta zuzena: Euskaraz gara! Gainera, jubiladuen laguntzeagaz 230 persona baino gehiago batu ziran bazkaiten eta zer esanik ez, Jokaldikoakaz eta Ein GO taldeagaz giroa animau zan atoan. Osterantzean, argazkia begiratu eta zuok esan!

    Igorreko Euskera Batzordea

    BEGI TXINDORRA

    LUMATUTEN ZERTZEAN

    Gure institutuko garaian be reggaeton musikea entzuten zan. Baina, egia esan, nahiko gauza puntua-la zala esango neuke, parranda eta gaueko giroagaz lotua ba-tez be. Atzen urteotan, ordea, musika genero hau pilo bat eta oso azkar zabaldu da jente gaztearen artean. Izan be, gaur egungo gaztetxo askori euren musika estilo gustukoena zein dan galdetu ezkero, "reggaeton-a" erantzungo dabe zuzenean, eta abeslari faborito bat eska- tzen bajakie, kasu askotan estilo bereko abeslariak aitatuko ditue. Duda barik, reggaeton famatua eta doinu jantzagarriak nagusi dira gazteen artean eta hortik kanpo dagoanari leku gitxi geldi-tu jako. Oso gitxi.

    Gure sasoian egoera nahiko desbardina zan musikeari jagoko-nez. Gure erreferente edo ido-loak leku askotatik etozan: rocka, punka, ska, folka, popa, heavya... Euskal Herriko talde asko entzu-

    ten genduzan, baina kanpokoak be ugari. Orain, ostera, jatorri estilistiko hori askoz mugatuagoa da eta gaz-tetxoen kultura musikala "estutu" egin dalakoan nago. Errazoiak asko izan daitekez: komunikabideen era-gina, kulturaren globalizazinoa, sare sozialak... edo, beste barik, garaiak aldatu egin dirala.

    Edozein modutan, musika en-tzutea jatea moduan ikusten dot zelanbaist. Norberak aukeratzen dau bere burua zelan eta zegaz elikatu: arraina, babarrunak edo txuleta on bat jan daikezu. Edo bestela, nuggets, pizza eta patata frijituak egunero. Egia da gosea biak kenduten deutsuela, baina ez da bardina izango. Lehen esan dodan moduan, gure nerabeza-roko menuan Queen, Alaitz eta Maider, Kortatu edo El Canto del Loco moduko plater desbardinak probau ahal ziran. Gaur egun, aldiz, gazte askoren menuaren oinarrian Daddy Jankee, Maluma edo C. Tangana moduko elikagai prefabrikauak baino ez dagoz: erritmo jantzagarri ia bardin-bardinak, ganora gitxiko letrak eta mezu sexista ugari. Horreek danak musika-gosea kentzeako balioko dabe, bai, baina epe luzera di-gestinoa seguru ez dala bardina izango. Ez urdailean, ez buruan.

    IBON IZA

    Gaia jarrita: "Udabarriko mezularia"

    Une urdurietanabaro goxoanzeozer izan gureanhain mundu osoanliluratu euskuzunerrimen altzoanplazara urtetakoherrian, auzoanarbola egin ginengu zure basoan.

    Begiak itxi arrenbeti erne-ernezure eskolak zirengure arnasguneBizkaiko kulturgintzanginen zure umeegin zenduan beharrakloratu dau, ene!!Zure alaba garaeta zure seme!!

    Diktaduran kantarizu eta Azpillagahain zan mezu ederrabion begiradagu zure iturrikour gorria garahizkuntza gura dogumundura atarazure amets handiaorain geurea da.

    Euskerea erdianeuskerea garazabaldu gura dogugaur hemendik harakantari joango garaalboko eskolaralaranja laranja zanzuk eukazun "Sava"gure ametsa erehalakoxea da!!

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    Zulango maisu gutxiizan da munduanhelburua argiadaukana buruan"Hiztegi (h)errimatua"daroagu barruanLopa zugaz baterabazkaltzeko orduangure eginkizunaikasi genduan.

    Bidaian ez zan inoztxisturik faltako"Ford Orion" zaharreanez genbiltzan txartoberbea zan lanabespozik olgetakomiresmen ohoreakhartu zeuretzakogeure zati handi batzeurea dalako.

  • 5HERRIAI BEGITUTENbegitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    ARRATIA

    Arratiako produktuen Gabonetako loteak eta ekoizleen katalogoa aurkeztuko ditu Igitiek

    Erredakzinoa

    Kanpaina honetan ekimen bi da-goz. Alde batetik, Igitiek Arratiako ekoizleen katalogo bat aurkeztuko dau, eta bestetik, ekoizle horreen produktuez osotutako otzara bi es-kainiko dabez Gabonetarako.

    Katalogoan, Arratiako 10 ekoizle eta proiektu desbardin azalduko dira. Igitie alkarteko guztiak ez dagoz han eta Igitie alkartekoak ez diran batzuk be agertuko dira, baina "gure filosofiagaz bat egi-ten daben inguruko baserritarrak dira" danak, Igitiekoen arabera. Alkarteak, "tokiko produktu eko-

    logikoak konsumidu; nekazal kul-turea, lana eta bizitza defendidu eta herri komunidade eta ekono-miak" babestea ditu helburutzat.

    Gabonetako loteakGabonetako loteen kanpainea urri bigarrenaren 15ean hasi, eta zemendiaren 30ean amaituko da. Otzara bi dagoz aukeran; Leunga-ne izenekoa 30 euroko prezioan eta Itxina izenekoa, 50 eurotan. Hainbat ekoizleren produktuak egongo dira bertan: konserbak, eztia, txarrikia, pastea, gozokiak eta marmeladak, esate baterako.

    Eskariak 605 728 358 edo 667

    Igitiek, Arratiako Baserritar Agroekologikoen

    alkarteak, Arratiko Zaporeak izeneko kanpainea

    abiatuko dau, Errota Fundazinoa, Gorbeialde eta

    Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz.

    LEMOA

    Lemoako II. Bardintasun Planerako ekarpenak egin daitekez urrian zehar

    Erredakzinoa

    Urri lehenengoaren 19an, Le-moako II. Bardintasun Planaren proposamen aurkezpena egin eban lemoaztarren aurrean Idoia Legarreta bardintasun teknikari eta proposamenaren egileak. Plana diseinetako prozesua bagi-lean hasi zan, garagarrilean herri-tarrakaz lan saio bi egin ondoren, zirriborroa egin eta bialdu egin deutse teknikariak. Oin, urrian, jentearen ekarpenak jasoko ditu.

    Ekarpenok lan saioetan (hila-ren 3, 17 eta 31n) egin daitekez edo [email protected] helbidera idatziz hile osoan zehar. Zemendian, jasotako ekar-penakaz, Plan proposamena Emakundera bialtzea, eta, urtea amaitu baino lehen, Udalbatzan onartzea aurreikusten dau Lega-rretak.

    Aurreko Plana 2014an egin zan, eta plan horretako zer egin dan eta zer ez ikusita, abiatu da II. Plana. Lehenengo Bardinta-sun Planak jasoten ebazan gau-za asko egin barik geratu dira. "Planteau zanetik egin danera, salto handia dago" esan eban Legarretak II. Planaren proposa-men aurkezpenean. Izan be, bere esanetan, "gakoa da persona bat eukitea honetara dedikauta" eta Lemoan, sano lanaldi txikia izan daben hiru teknikari pasau dira plana ezartzeko lanetan.

    Bigarren plan honek kudeaketa egiturak indartzea proposatzen dau: lanordu gehiago dituan Udal Bardintasun Zerbitzu indartsuago bat, Arratiako Udalen Mankomu-nitateko Bardintasun Zerbitzua-

    gazko koordinazino egiturak eta Bardintasunerako herritarren gu-nea, hain zuzen be.

    Egiturea eta proposamenakPlanak lau gai ditu: Udal barruko lanketea, Burujabetza feministea, Gizarte erantzukizuna eta Indar-keria matxistea. Dokumentuan, erreferentziazko araudiak eta estrategiak batzean dira, Plana-ren ezaugarriak eta kudeaketa sistemea zehazten da eta gaien araberako programazinoa eta be-rau ezartzeko kronogramea pro-posatzen da. Planak lau urteko indarraldia izango dau.

    Udal barruko lanketeari jagoko-nean, udal langileai formazinoa emotea eta ordenantza bat sortu eta ezartzea, ezeinbestekotzat joten dau, baita jaietarako indar-keria matxistearen kontrako pro-tokoloa diseinetea be.

    Burujabetza feministeari jagoko-nean, Udalak diru partida garran-tzitsua bideratzen dau Arratiako Jabekuntza Eskolarako, bertan lan-duten dalako andren ahalduntzea. Horretan lagundutea eta Bardin-tasunerako Herritarren Gune bat sortzea proposatzen dau Planak, beste gauza batzuen artean.

    Gizarte erantzukizunari jagoko-nean, urigintza aldetik egin dan "lan polita" azpimarratu eban Le-garretak. Dana dala, gabeziak be badagoz; tartean, gizonen pape-la. Alkarteai emoten jakiezan diru laguntzak be barrikusi behar dira teknikariaren eretxian.

    Indarkeria matxistea dala-eta, jaietako protokoloa eztabaida-tuteko prozesua diseinetan dau Plan Proposamenak.

    395 099 telefonoetan egin be-har dira. Igorreko Azokan, aben-duaren 14an; Dimako Azokan hurrengo egunean; Arteako He-rriko Bentan 19an eta Zeanuriko Txoko Sagarnan 20an, jaso ahal izango dira otzarok.

    Arratiako ekoizleak eskaintza hau egiten daben lehen aldia da. "Honako hau aparteko eskaintzea da, Arratiako nekazari, abeltzain eta ekoizle txikien arteko alkarlan bat. Finanziazinoa Errota eta Gor-beialdek lagunduta lortu dogu. Gure helburua lehen sektorea ikusgarri egitea da; izan be ederra litzateke honen antzeko kanpaina gehiago martxan jarri ahal izatea, horretarako baserritar gehiago eki-men honetara bilduz (artzain, ar-dogile eta konserbagile gazte zein zahar). Aurtengoa kemen handiz egiten dogun ahalegina da, eta espero dogu arratiarron erantzu-nari esker aurrera egingo dogula etorkizunean be, euren etxeetako mahaietara iristeko" azaldu deu- tsie begituri Igitie alkartetik.

    IgitieIgitie Arratiako Baserritar Agroeko-logikoen alkartea, 2012an sor-tu zan. Baserritik bizi gura eta agroekologian interesautako ba-serritarrak osotu eben. Alkarteko baserritarrak Igorreko eta Dimako azoken bitartez, herritarrengandik hur egoten saiatzen dira.

    Beste ekintza batzuk be egin ditu alkarteak. Elikadura subi-rautzaren inguruko berbaldi eta topaketak; TTIParen aurkako bizikleta martxea; transgeniko eta glifosatoa debekatzeko mo-zinoen aurkezpena udal batza-rretan; artikuluak prensan sekto-rearen inguruko gaiak landuz; inausketa ikastaroak; eskoletan eta udalekuetan tailerrak; EHKO kolektiboaren moduko ekimenak bultzatzea; eskola jantokien in-guruko informazinoa zabaldutea; sukaldaritza ikastaroak antolatu-tea eta euren artean auzolana landutea dira horreetako batzuk.

    IGORRE

    Merkataritza azokea eta jaia hilaren 5ean

    Urri bigarrenaren 5erako, egun osoko jaia antolatu dau AMEk Igo-rreko merkatarien alkarteak, ondo pasetako eta jenteari herriko komer-tzioan konsumiduten animetako. Aurtengoa hamargarren edizinoa da eta bederatzi komertziok hartuko dabe parte merkataritzaren jaian.

    Beste ekintza askoren artean, Igorreko komertzioen azokea,

    Erredakzinoa dronen zirkuitua, egur jolasak edo errealidade birtuala egongo dira Igorren goizeko 10:00etatik au-rrera. "Helburua, edade guztietako jentearentzako ekintza erakarga-rriak egitea da, eta aukerea apro-betxatzea komertzioak ezetuten emoteko eta salmentak sustatze-ko" dinoe AMEtik. Izan be, konsu-mitzaileen ohiturak aldatu egin dira eta saltoki handiak eta merkataritza elektronikoak kalte handia egiten

    deutsee herriko komertzioai. Ho-rreen aurrean, herriko komertzioak, bezeroentzako arreta eta zerbitzu personalizaua eskaintzen dabe.

    Egitaraua10:00etatik 19:30era, azokea.11:00etatik 12:00etara, dronen zirkuitua (lehenengo txandea).11:00etatik 13:00etara, egur jo-lasak.11:30etik 13:30era, Zaztaparrak.16:30etik, 18:30era, errealidade birtualeko simulazinoa.17:00etatik 18:00etara, dronen zirkuitua (bigarren txandea).17:00etatik 19:00etara, Segway zirkuitua.18:30ean, kopaua.

    Idoia Legarreta.

  • begitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    6 HERRIAI BEGITUTEN

    ZEBERIO

    Frontoia egin dabe eskolanErredakzinoa

    Frontoia eskola-umeak erabili dagien egin dabe Sautuolabarri auzoan dagoan eskolan. Lanak garagarrilaren 15etik abuztuaren 15era bitartean egin ziran, eta aurrekontua 8.500 eurokoa izan da. Udalak ordaindu dau obrea. Zeberion hiru frontoi dagoz: pla-zakoa, Ermitabarrikoa, eta hau, Sautuolabarrikoa.

    Beste 6.500 euro be inberti-du dira eskolan: gela bat bitan bananduteko eta saneamentua

    hobetuteko, hain zuzen be.

    Pelota eskola proiektuaFrontoiak eta Biharko Izarrak Txa-pelketea izan arren, Zeberiok ez dauka pelota eskolarik eta Zara-tamo eta Igorreko alkarteakaz antolatuten dauz hainbat ekin- tza. Sautuolabarriko frontoiagaz "umeen afizinoa berbiztu gura da, eta guraso batzuk hasi dira galdetzen ea eskolarik sortuko dan. Proiektu bat martxan dago" azaldu deutso begituri Beñat Iriondo zinegotziak.

    ARRATIA

    Beldur Barik jarkerea landuteko beste modu bat bilatuko dabe ArratianErredakzinoa

    Beldur Barik Bideo Lehiaketea mar-txan da eta bertan, Euskal Autono-mia Erkidegoan bizi edo ikasten daben 12 eta 26 bitartekoak hartu daikie parte. Aurten, hiru kategoria dagoz: 2006an eta 2007an jaio-takoak, 2001 eta 2005 bitartean jaiotakoak eta 1993 eta 2000 bitartean jaiotakoak. Hamar urte beteten dauz bideo lehiaketeak. Zeberioko Udaleko Bardintasun Zerbitzua bideo lehiaketan parte hartzeako "bultzadea" emoten ja-bilke herriko gazteai.

    Arratian barriz, Beldur Barik jar-kerea eta filosofia landuteko bes-te eredu baten bila dabilz. Izan be, aurten ez da egongo Arratian Beldur Barik tokiko lehiaketea. "Pasa dan urtean egin genduan ebaluaketan, begiraleakaz, ikusi genduan Arratian, gazteak neka-tuta dagozala. Oso inportantea da Beldur Barik-en filosofia landuten jarraitutea, baina akaso, lehiake-tea ez dan beste formatu batean. Tailerren bat edo, baina euren-gan eragina edo inpaktua izango dauan formatu bategaz" azaldu deutso begituri Oihane Zulet AUMko Bardintasun Teknikariak.

    Beldur Barik jarkereaPrograma hau urtero egiten da gazteakaz indarkeria matxistea pre-beniduteko. Beldur Barik Ikus-en- tzunezko Lehiaketea 12 eta 26 urte bitarteko gazteai dago zuzenduta eta lanak, lehiaketa orokorrean eta tokiko

    ARRATIA

    Arratiako Enpresa Ideien Hirugarren Lehiaketarako deialdia egin dau Arratiako Udalen Mankomunitateak

    Erredakzinoa

    Enpresa Ideien Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteak hartu ahal izango dabe parte, eta, guz-tira, 7.000 euro bananduko dira saritan. Lehenengo saria 4.000 eurokoa izango da, bigarren saria 2.000 eurokoa, eta 1.000 euroko beste sari bat emongo jako Le-

    hen Sektoreari lotutako idearik onenari; izan be, sektore hori estrategikoa da Arratian oindino be. Proiektuak aurkezteko azken eguna urri bigarrenaren 31n, 14:00etan, izango da.

    Sariak lortzeako baldintzetako bat da enpresa idea; hau da, enpresearen egoitza edo ekoiz-pen gunea, Arratian egotea, eta

    lehiaketan hartu izan dabe parte.Lehiaketea, Beldur Barik progra-

    mearen ekintza nagusietako bat da eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lanak erakutsi behar dabe zelan neska eta mutilak egiten deutseen

    2019. urtean daborduko sortu diran proiektuak be hartu leikie parte.

    Epaimahaiak, proiektuaren izakera barritzailea hartuko dau kontuan batez be. Baita balio erantsia eukitea, edo-eta originala izatea, eta kalidadezko enplegua sortzeako dituan aukerak be. Proiektuaren garapen eta zehaz-tasun maila, iraunkortasuna, eta gizartean daukan eragina be izan-go ditu kontuan epaimahaiak bere ebatzian. Aurreikuspenen arabera, sariak 2019ko abenduaren 11n bananduko dira. Saria jasoten da-ben proiektuen ideak eta horreen jaubetza intelektuala Arratiako Udalen Mankomunitatearenak izango dira, eta askatasun osoz jarri ahal izango dira martxan, zu-zenean edo hirugarrenen bitartez, idea aurkeztu dauan enpreseagaz edo hori barik; beti be, idea sortu daben personak hori garatzeko asmorik ez badaukie.

    aurre desbardintasun egoerai Beldur Barik jarkereagaz; hau da, errespe-tua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, alkarkidetza eta indar-keria sexistearen bazterketa irmoa adierazoten dabezan jarkerakaz.

    Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia

    programeagaz lankidetzan egin dau.

    ARTEA

    Kalte handiak eragin ditue Arteako eskolan eta Santiago ermitanErredakzinoa

    Urri lehenengoaren 21eko gauean, ezezagun batzuk Arteako Santiago ermitan sartu eta kalte handiak eragin ebezan; tartean, 1700 inguruko Santiagoren tailu bateri. Ondoren, eskolara joan eta han be kalte handiak egin ebazan batek.

    Arratiako eleizeak jakitera emondakoaren arabera, hila-ren 21eko gauean, auzokideak ermita barruan argiak egozala konturatu ziran, eta badaezpada Ertzaintzara deitu eben.

    Baten batzuek, atea indarrez zabaldu eben eta kalteak egin eutsien Santiagoren irudiari. Ka-lidade oneko irudi barrokoa da eta hori konponduteko, enpresa espezialdu bateri eskatu deutso aurrekontua Arratiako eleizeak. Altara hondatu eta argi koadroan be kalteak egin ebezan.

    Arteako eskolan kalte han-diakAntza, ermitatik eskolara joan zan

    gero lagun bat, eta eskolan ur pa-soa zabaldu eban. Urak komun bitako sabaia bota eta eskola guztia urez bete eban. Ura urte-ten egoala, hiru ate apurtu, eta ordenagailuak, inprimagailua eta sukaldeko platerak eta ontziteria hondatu ebazan. "Irakasle gelan hondamendia sortu eban" azaldu deutso begituri Alberto Intxaurra-ga Arteako alkateak.

    Egoera horren aurrean, esko-lako gurasoak, eskolan agertu eta txukuntze lanai ekin eutseen. Ura kendu eta ahal zan guztia aton-du eben, astelehenean eskolea ateak zabalduteko moduan ego-teko. Ondoren, Udalak garbiketa enpresa bateri deitu eutsan.

    Eskolan egindako kalte ma-terialen zati bat, ordenagailuak eta abar, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ordainduko dauz. Eraikinean egindako kal-teak barriz, Udalak. Peritu batek egin behar dau kalkulua baina diru asko izango dala argi dauka alkateak.

    Ertzaintza kasua ikertzen dabil.

  • 7HERRIAI BEGITUTENbegitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    LEMOA

    Zaratea murrizteko Ekintza Plana egin dau Udalak

    Udalak jarraipena egingo deutse zaratea sortzean daben entida-deai legeak ezarritako dezibelioak gainditu ez dagiezan. Ekintza Pla-nean, zein puntutan bajatu behar dan zarata maila, eta zenbat dezi-belio bajatu behar diran esaten da.

    Diagnosian ikusi zan, puntu batzuetan legeak ezartzen di-tuan dezibelioetatik gora egoten zirala eta hiru iturritatik sortzean zirala zaratok. Cementos Lemona fabrikak, trenak eta BFAko kami-noak dira hiru iturri horreek. Eus-kal Trenbide Sareak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Cementos Lemo-nak euren ekintza planak ditue Udalak eskatutakoari egokituteko eta atzen urteotan zarata mailea bajatu egin dala dino Saioa Ele-jabarrieta Lemoako alkateak. Bost urtetako ekintza planak dira eta urte bakotxean zer egingo daben dezibelioak bajatuteko zehazten da plan honeetan.

    Udalak, "urteak daroaz Ce-mentoseko zaratak kontroletan. 2004tik aurrera, gauetan, neurke-tak egiten dira. Herrian zehar zein fabrikearen inguruan, kontroletako dagozan zaratak. "Atzen urteo-tan Cementos dabil inbersinoak egiten eta egia da, oin dala urte

    Erredakzinoa

    Ikusita herrian zaratearen inguruko kejak ugariak

    zirala, 2014an, diagnosi bat egiteko enpresa bat

    kontratau eban Udalak. Oin Ekintza Plana onartu

    dau, zaratea sortzean dabenai zaratea murrizteko

    neurriak eskatzeko.

    ARRATIA

    Ilgoran Jabekuntza Eskolako ikasturteko lehenengo tailerra Zeanurin izango daErredakzinoa

    Izen, logo eta irudi barriak daukaz Arratiako Andren Jabekuntza Esko-leak. Eta ikasturte barri honetan, baita ikastaro eta ardatz barriak be. Holan, beste batzuen artean, Feminismoa eta euskera ikastaroa, gau baten mendian bibaka egiteko proposa-mena eta Morea eta Grisa edadeko andrentzako ikastaro lerroa dagoz 2019-2020 ikasturterako eskain- tzan. Andra migraduen topaguneai formatua aldatuteko hausnarketea be proposatuten dau eskoleak.

    Zeanuriko Mazala Andra Taldeak antolatutako Cuando el dolor nos habla. Aprendiendo a escuchar mi cuerpo izeneko tailerragaz hasiko da ikasturtea. Erika Mayok emongo dau eta 10 euroko prezioa dauka. Lau saio izango ditu, urri bigarre-naren 16an izango da lehenen-goa, eta hilaren 23an, 30ean eta zemendiaren 6an izango dira hu-rrengoak Zeanuriko Kultur Etxean.

    Hurrengoa, Morea eta Grisa ardatzaren lehenengo berbaldia izango da eta Monica Ramos Toro, Envejecer siendo mujer liburuaren egilea egongo da Igorren, zahar- tzaroan andrak topau edo asmatu daitekezan etxe eta alkarbizitzarako aukeren gainean berba egiteko.

    Berbaldiaren hurrengo egunean, gaiaren lanketea egingo dabe par-taideak. Beste gai bat be landuko da oingo ikasturtean; bakardadea, hain zuzen be. Data zehaztu barik dagoan arren, Areatzan izango da, Carmen de la Mata Cordobako uni-bersidadeko irakaslearen eskutik.

    Morea eta Grisak ikuspegi fe-ministatik adinkeriaren gainean hausnartzeko aukerea emon gura dauan espazioa da. Bertan, eda-deko andrak, gaian adituak diran beste andra batzukaz batuko dira hausnarketa eta eztabaidarako.

    Beste unibersidadeko irakasle bat be, Amelia Barquin, Mondra-gon Unibertsitateko irakaslea, Ar-tean, Interkulturalidadeari buruzko berbaldia emotekoa da abenduan. Diman barriz, feminismoa eta euskeraren arteko loturea landuko dabe Lorea Agirre eta Idurre Es-kisabel idazleak aprilean.

    Elektrizidade tailer bat be aurre-kusita dago Bedian zemendirako.

    Baita kartel feministak diseinetako tailerra Lemoan.

    Arratian mendiak askatasun sen-tipenak esnatzen ditu askorengan eta zale asko dituan aisialdirako aukerea da. Mendian andren au-tonomia landuteko, igaz, mendiko orientazinoa landu eben andrak Laura Ruiz mendi teknikariagaz. Maiatza aldean, mendian gau bat egiteko proposamena dago Ilgoran eskolako eskaintzan.

    Andra migraduen topagunea ez da egongo Oihane Zulet Arratiako Udalen Mankomunitateko (AUM) Bardin-tasun Teknikariaren arabera, An-dra migraduen topagunea aldatu gura dabe. "Aurten ez da egongo andra migraduen topagunea. Ja-rraituko dogu gaia lantzen, baina aurten hausnarketa urtea izango da. Egongo da diru partida bat gaia lantzeko baina ez oin arteko for-matuan, beste formaturen batean. Ez dakigu zein formatutan" azaldu deutso begituri.

    Hainbat urte izan ditu topa-guneak eta formatua agortutzat emoten dau Teknikariak, andra barriengana heltzean ez dalakoan. Izan be, atzen urteotan ez da an-dra barririk sartu.

    batzuk eta gaur egungo zaratak, ez daukiela zerikusirik. Neurri tek-nikoak hartu dabez" azaldu deu- tso begituri alkateak.

    Udalak jarraipena egiten deutse zaratea sortzean daben entidadeai eta honeek azaldu be-har izaten dabez hartutako neu-rriak. Ondoren, Udalak neurketak egiten ditu ikusteko ea puntu horretako zaratea legeak markau-takoaren barruan dagoan.

    Zarata mapeaZaratearen mapea, herriko zara-tearen diagnosia jasoten dauan dokumentua da. "Egoerearen argazki bat da eta mota desbardi-netako eremuak ditu: industriala, bizitekoa... eta zaratea gehigizkoa bada esku-hartzea ebazten da egoerea hobetuteko" azaldu deutso begituri Yolanda Parra Lemoako Ingurumen Teknikariak.

    Horretarako neurketak egin behar izaten dira. Neurketa asko egin behar dira, eta momentu desbardinetan, zaratak identi-fiketako. Dezibelioak gaindituten dauzan zaratea identifiketea ez da erraza izaten. Izan be, "jakin behar da ea zarata hori dan dezi-belioak sortzean dauzena, ala zarata nahaste batek sortzean di-tuan zarata maila hori. Konplejua da" dino teknikariak.

    ARRATIA

    Sormena eta umore ona jaietan

    Erredakzinoa

    Zeanuriko Altzusta auzunean, San Migel jaiak urri bigarrenaren 4 eta 5ean ospatuko ditue. Urri bigarre-naren 4an, Asisko San Franzisko-ren eguna da eta Arratian, besteak beste, Dimako Indusin ospatuten dabe. Hilaren 13an San Fausto da eta Arantzazun ospatuko dira jaiak.

    Hilaren 13an izango da Garbeko Azokea be. Igorreko azoka honek 45 urte beteko ditu aurten eta be-tiko moduan, baserriko udagoiene-ko produkturik onenak egongo dira. Hogeta hamar ekoizle inguru espero ditue Xabier Altube eta Ramon Urki-za antolatzaileak. "Betiko moduan, eta azokea interesgarri egiteko, da-netarik apur bat egon daiten saiatu gara. Barazkiak, frutak, lorak, gaztaia, pastelak eta ogia" azaldu deutso begituri Altubek. Giroa animetako ekitaldiak be egongo dira.

    Altzusta (Zeanuri)Urri bigarrenak 4, barikua18:30ean, Mus Txapelketarako izen emotea; 19:00etan, Mus Txa-pelketea.

    Urri bigarrenak 5, zapatua12:00etan, mezea eta barauska-rria; 14:00etan, auzo bazkaria; 17:00etan, Briska Txapelketea eta Bola Jokoa; 19:00etan, Ein Go taldeagaz jantzaldia eta txorizoa eta urdaia.

    Indusi (Dima)Urri bigarrenak 4, barikua12:00etan, mezea; 13:00etan, barauskarria; 17:00etan, Briska Txapelketea; 19:30ean, txitxi-bu-rruntzia; 21:00etan, Ein GO Kantan eta Dantzan; 22:00etan, txokolatea.

    Urri bigarrenak 5, zapatua13:00etan, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariak; 14:00etan, Baba Lapiko Lehiaketea; 17:00etan, II. Babaosteko Induolinpiadak; 19:30ean, Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogizko Tostada Lehiaketak; 21:30ean, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz; 22:00etan, auzokoen antzerkia Zer egin diruegaz? an- tzezlana; 23:00etan, zozketea,

    txokolatea eta erromeria.

    Sanfaustoak ArantzazunArantzazun, sanpedroez gainera, sanfaustoak be ospatuten dira.

    Urri bigarrenak 11, barikua 17:00etan, umeen eskupelota partiduak; 19:30ean, buruhan-diak eta Arantzazu Kantari pintxo poteoan, Kantu Bat Gara taldea-gaz Herriko Tabernatik, Montero jatetxera.

    Urri bigarrenak 12, zapatua 09:00etan, plazatik hasita, Aran- tzazuko Mugari Bira Argiñatx Mendi Taldeak antolatuta; 14:00etan, he-rri bazkaria plazan; 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak; 20:00etan, Jokaldi taldeagaz erromeria eta atsedenaldian Arantzazuko jaiek Super8 filmaren emonaldia.

    Urri bigarrenak 13, domekea10:00etan, dianea txistulariakaz; 10:30ean, mezea; 11:30ean, buruhandiak, Urpegaz herri kirolak eta jolasak ume eta nagusientzat; 17:30ean, Bingo-bertsoak eta txokolatea.

    Euria egiten badau ekintzak fron-toian egingo dira.

  • 8 BEGITANDU begitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    ARGAZKI LEHIAKETEA

    Zeanuriko Deiene Gutubai Zamezaren Etxebarrie baserrie izeneko

    argazkiak eroan dau lehenengo saria eta Igorreko Joseba Rodriguezen

    Marroitxo lehiotik begire izenekoak bigarrena. Epaimahaia, Ibone

    Barrenetxea eta Aranzazu Mata "Zazu" argazkilariak osotu dabe.

    Aurten, 118 argazki aurkeztu ditue begituko irakurleak Argazki

    Lehiaketara.

    118 argazki aurkeztu dira lehiaketara

    652 702 650 / 672 481 370 Lehendakari Agirre 4 · Igorre

    [email protected]

    DIZIPLINA ANITZEKO

    ZENTRUA

    · Psikologia· Logopedia

    . Fisioterapia· Ulermen tailerra· Jarrera arazoak

    · Emozioen tailerra· Psikomotrizitatea· Adimen emozionala

    · Trebetasun sozialak· Estimulazio goiztiarra

    · Eta askoz gehiago...

    Marroitxo lehiotik begire. Joseba Rodriguezek aterata.

    Gamtoos Mouth. Haritz Oiarbidek Hegoafrikan aterata.

    Iceland. Goiatz Ateagak aterata.

  • begitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    BEGITANDU 9

    Carcassonne. Amaia Astondoak ateratako argazkia.

    Nik be bai zu. Joseba Rodriguezek ateratako argazkia Santa Teresa de Galluran.

    La Roque-Gageac. Deiene Gurtubaik Dordoñan ateratako argazkia.

    Kokoak. Miren Urutxurtuk Costa Rican aterata.

    Iluntzeko paseoa. Aitor Arnaizek Cadizen aterata.

    Babesa. Garazi Urienek Orbaitzetan aterata.

    Cadaques. Libe Ormazabalek aterata.

    Cambrils. Asier Larreak ateratako argazkia. Schwarzsee. Arantza Iruretagoienak Austrian aterata.

  • begitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    KIROLA10

    PELOTEA

    Amaia Aldayk, Lau eta Erdiko Emakume Master Cup Txapelketea jokatuko dau

    Andrazkoen artean eskupelotea zabaltzea dauka helburu Laboral Kutxa Master Cup Txapelketeak eta gura dauan edozein neska pelotarik hartu ahal dau parte bertan. Dana dala, Lau eta Erdiko Txapelketearen hirugarren edizi-no honetan pelotaririk onenak, tartean Amaia Alday dimoztarrak, parte hartuko dabela jakinarazo eben antolatzaileak prensaurre-ko aurkezpenean. Izan be, Leire Etxaniz txapeldunak, Patri Espina-rrek, Maite Ruiz de Larramendik, Leire Garaik eta Olatz Arrizabala-gak baieztatu eben euren partai-detzea. Txapelketea urri bigarre-nean hasi eta abenduaren 15ean amaituko da, Barakaldon.

    Pelotariak talde bitan banan-duko dira. Izan be, partaide batzuk pelota gogorragoakaz jokatzea es-katu eben. Hori dala-eta, batzuek pelota mistoagaz jokatuko dabe eta beste batzuek goxuagaz. Eta betiko moduan, jokalariak maila-tan jokatuko dabe; Lehen Maila, Promozio Maila eta Hasibarriak, hain zuzen be.

    Erredakzinoa eskainiko ditu.

    Amaia AldayAldayk Lau eta Erdiko Promo-zio Mailako txapela jantzi eban 2018ko abenduan, Azkoitiko pelotalekuan Oihana Orbegozo-ri finala irabazita. Aurten, Lehen Mailan jokatuko dau. Ebatzi barik dauka pelota goxua ala mistoa-gaz jokatuko dauan.

    Arratia Futbol Taldeko jokalaria be bada Alday. Taldea, 2019-2020 denporaldian, Lehenengo Nazional Mailan dago jokatuten.

    Txapelketea kanporaketakaz hasiko da, trinagelukatu forma-tuan. Kanporaketak izena emon daben pelotari kopuruaren ara-bera antolatuko dira baina "as-moa da aurrekanporaketak Araba eta Gipuzkoan jokatzea eta final-laurdenak, finalerdiak eta finalak Bizkaian". Finalerdiak Galdakaon jokatuko dira abenduaren 1ean eta finalak bi aste geroago (aben-duak 15), Barakaldon.

    ETBgaz hiru urtetarako sinatu-tako kontratua dala-eta, atzen bi jaialdi honeek ETB-1k zuzenean

    MENDIA

    VIII. ZeberioXTrem urri bigarrenean izango da

    Aurreko edizinoak bagilean egin badira be, aurten udagoienean egingo dira ZeberioXTrem mendi bizikletako probak eta trail edo mendi lasterketea. Urri lehe-nengoaren 13an, Ermitabarritik, 09:00etan abiatuko dira txirrin-dulariak eta 09:15ean oinezkoak.

    Mendi bizikleteagaz egiteko go-gortasun maila desbardineko hiru proba dagoz: XTrem 43 kilome-trokoa; luzea, 31 kilometrokoa eta laburra 12 kilometrokoa. Trail edo mendi lasterketea be egon-go da, 15 kilometrokoa.

    Izen emoteaIzena www.kirolprobak.com web- gunean edo-eta Garribikes den-dan emon daiteke urri bigarrena-ren 9ra arte, 15 euroko prezioan. Egunean bertan egin ezkero, 20

    Erredakzinoa

    euro ordaindu beharko dira.ZeberioXTrem, Alboko Esklerosi

    Amiotrofiko gaixotasunaren kon-trako burrukarako ekimen solida-rioa da eta diru bat emongo jako Adela alkarteari.

    MENDIA

    Xendazaletasun Ligako ibilaldia Zeberion

    Zeberioko Austarri Mendi Taldeak eta Bizkaiko Mendizale Federazio-ak (BMF), Bizkaiko Xendazaleta-sun II. Ligearen barruan, PR-BI 11 Zubialde zeharreko ibilbidea anto-latu dabe urri bigarrenaren 6rako. Ibilbideak 12,5 kilometro ditu.

    Ibiltariak 08:30ean egon behar dira Zubialde plazan, 09:00etan ibilbideari ekiteko. Izena online emon behar da https://bmf-fvm.

    Erredakzinoa org/eu/bizkaiko-xendazaletasun-liga/izen-ematea helbidean, hila-ren 3ra arte. Egunean bertan ezin da izena emon.

    Xendazaletasun LigaBizkaiko Xendazaletasun Ligaren helburua, BMFk homologautako bidezidorrak sustatu eta ezetu arazotea da. Xendazaletuak, hau da partaideak, probaz proba ge-hitzen joango dan puntuazino bat jasoko dabe parte hartzeagaitik.

    MENDIA

    Dimako Zizetan Mendi Martxea hilaren 12an

    Hiru ibilbide izango ditu aukeran. Familia ibilbideak 9 kilometro ditu, ibilbide laburrak 19 kilometro eta luzeak 28. Partaideak Dimako fron-toi txikitik urtengo dira, 10:00etan familia ibilbidea egin gura dabe-nak eta 08:00etan beste ibilbideai ekingo deutseenak. Ibilbidean ze-har horniketa puntuak egongo dira eta ibilbide luzea egiten dabenak

    Erredakzinoa Belatxikieta eta Larrunganeko ton-torrak zapalduko dabez.

    Helmuga kontrola 16:00etan zarratuko da.

    Izen emoteaUrri bigarrenaren 10a baino lehen, www.dima.eus webgunean emon daiteke izena, 8 euro ordainduta. Egun berean, urtekera puntuan be emon daiteke, 07:30etik aurrera, 12 euroko prezioan.

    MENDIA

    Egeak eta Kaspersenek irabazi eben Gorbeia Suzien Ternua Mendi Lasterketea

    Aritz Egea urretxuarra eta Yngvild Kaspersen norvegiarra izan dira Gorbeia Suzien Ternua Mendi Las-terketearen zazpigarren edizinoan helmugara iristen lehenengoak, 31 kilometro eta 2.400 metro desnibeleko ibilbidea egin ostean. Guztira 520 galapari urten ziran Zeanuriko plazatik lasterketeari ekiteko. Gizonezkoetan, Asier La-rruzeak eta Pere Rullanek osotu eben podiuma; andrazkoetan, Andrea Garayk eta Maria Zorrozak. Lehenengo arratiarrak Onditz Itur-be Igorrekoa eta Xabier Gonzalez Dimakoa izan dira.

    Gorbeia Suzien Ternua Bizkaiko Txapelketea be izan da, Asier La-rruzeak eta Maria Zorrozak jantzi dabe Bizkaiko txapela.

    Kilometro Bertikalari jagoko-nean, andrazkoetan, Yngvild Kas-persen, Andrea Garay eta Ainhoa Lendinez igon ziran podiumera. Gizonen artean, barriz, azkarrenak Antonio Alcalde, Imanol Goñi eta Xabier Macias izan ziran.

    Erredakzinoa

    Gizonezko eta andrazkoen podium-ak.

  • KIROLA 11begitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    Urri bigarrenaren 5ean, zapatuan, arrastiko 17:00etatik

    aurrera, Altzustako bolatokian jokatuko da Zeanuriko

    Kofradien arteko Bola Txapelketea.

    BOLA JOKOA

    Bola jokoan neurtuko dira Zeanuriko kofradiak Altzustan

    Jon Urutxurtu

    Udalerria osatzen daben zazpi kofradietako ordezkariak izango dabe taldeka jokatzen dan txa-pelketa horretan parte hartzeko aukerea: Altzuak, Altzustak, Aste-rriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undu-rragak, Otzerinmendik eta Uribek.

    Taldea 4 bolarik osatuko dabe, bolari bakotxak 6 jaurtiketa egin-go dauz, eta taldekide guztiak bo-tatako txirloen batuketea hartuko da kontuan; beraz, txirlo gehien botatzen dauan taldea izango da irabazlea eta bardinketea egongo balitz, gerrea jokatuko litzateke.

    Aurtengo udan, bakarkako bost txapelketa jokatu dira Zeanurin: Altzuan, Undurragan, Ipiñaburun, San Juston eta San Lontzon, eta toki bakotxean sailkatu ziran lehenengo lau bolariak hartu

    eben parte Zeanuriko Bakarkako Txapelketan, San Lontzo bigarren egunean. Irabazlea, Eusebio La-rrazabal izan zan eta bigarren eta hirugarren tokietan Juantxo Oze-rinjauregi eta Esteban Ozerinjau-regi sailkatu ziran.

    Andrazkoai jagokienez, herri mailan antolatzen dan txapelke-ta bakarra San Lontzon jokatzen da eta irabazlea Miren Zuluaga izan zan, bigarrena Kasilda Egiluz eta hirugarren tokia Anita Aston-doarentzat izan zan.

    Kofradien arteko txapelketa hau antolatzea ezinezkoa izango litzateke erakunde eta enpresa pribaduen laguntza barik, eta Zeanuriko Udalaren babesa, Al- tzustako kofradiaren eta Altzustan bertan dagoan Ellauri Hoteleko Kiloterdi Txokoaren laguntzea izango dau.

    DUATLOIA

    Ume eta gaztetxoentzako duatloi herrikoia Igorren

    Erredakzinoa

    Urri bigarrenaren 6an, Oskar Ga-rro Lagun Taldeak antolatuta, Igo-rreko VII. Duatloi Herrikoia izango da eskoletan. Lau kategoria egon-go dira: 0 eta 4 urte bitartekoa, 5 eta 7 bitartekoa, 8 eta 11 urte artekoentzako beste bat, eta 12 eta 15 urte bitartekoentzat be egongo da kategoria bat.

    Lehenengo probak lau urte ar-teko umeentzakoak izango dira, 11:00etan. Galapan 120 metro, eta bizikletan 200 metro egingo dabez. Hamar minutu berandua-go, 5 eta 7 urte bitartekoak hasiko dira. Honeek 300 metro galapan, 300 bizikletan eta beste 300 metro barriro be galapan egingo dabez. Ondoren, 11:20ean, 8 eta 11 urte bitartekoen txandea izan-go da. Honeek, 300 metro arine-ketan, 900 metro bizikletan eta beste 300 metro barriro be ga-lapan egingo dabez. Nagusienak barriz, 11:30ean daukie urteteko

    ordua eta 900 metro galapan, 1.200 metro bizikletan, eta 900 metro arineketan egingo dabez. Amaitutakoan kopautxoa egongo da, opariak partaide guztientzat eta beste opari batzuen zozketea be egongo da.

    Izen emoteaIzen emotea 10:00etatik 10:45era izango da eskoletan. Partaideak 3 euro pagau behar dabez. Oskar Garro Lagun Taldeak duatloia antolatuten dau ziklismo egokitutako txirrindulari igorrez-tarra lagunduteko. Jasoten dan dirua, alde batetik duatloia bera pagetako eta bestetik ziklisteari entrenamentuakaz lagunduteko eta txapelketetan parte hartzeako erabilten da.

    Txirrindulari igorreztarrak ez daki aurten lasterketarik egiterik izango dauan. Izan be, hanka bie-tan ebakuntzea egin eutsien eta oin ondo osatzea dala garrantzi- tsuena azaldu deutso begituri. Juantxo Ozerinjauregik Altzuako kofradiagaz hartuko dau parte.

    PELOTEA

    Dimako Udagoieneko Eskupelota Txapelketea hilaren 11n hasiko da

    Erredakzinoa

    Txapelketako bosgarren edizinoa jokatuko da, bigarrenez udagoie-nean. Aurten, Lau eta erdiko erara jokatuko da eta andrak be lehiatuko dira lehenengoz. Izan be, aurreko urteetan erakustaldiak egin dabez baina txapelketan parte hartu barik. Partiduak urri bigarrenaren 11n eta 18an izango dira eta 25ean finalak jokatuko dira. Txumuluxueta Pelota Klubak antolatuten dau txapelketea.

    PelotariakMailai jagokienean, gizonak Gazte mailan eta Nagusi mailan jokatuko dabe eta andrak maila bakarrean. Andrazkoetan, Amaia Alday (Dima), Olatz Arrizabalaga (Gernika), Arrate Bergara (Tutera) eta Leire Garai (Gasteiz) neur-tuko dira txapela lortzeako. Gizo-nezkoetan barriz, Gazte mailan, Xa-bier Rekalde (Dima), Enok Iglesias (Zaratamo), Joritz Arbaiza (Orozko) eta Xabi Beitia (Munitibar) izango dira. Nagusietan, Kimetz Zapiko (Dima), Mikel Aurrekoetxea (Le-moa), Mikel Beldarrain (Artea), eta Ibon Larrinaga (Usansolo) saiatuko dira Dimako txapela janzten.

    Txapelketako partiduen aurretik, 17:30ean, klubeko umeak jokatuko dabez partiduak. "Txapelketea biri-bilduteko, jardunaldi guztietan taber-nea, musikea, errifea eta giro onik ez da faltauko" azaldu deutso begituri Ekhi Ziarrusta Txumuluxuetakoak.

  • begitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    12 KULTUREA

    Ondarea adierazpen kolektibo moduan erakutsiko dabe Ondarearen Europako Jardunaldiak

    ONDAREA

    "Kultur ondarea oso gitxitan da persona bakar baten egintza. Izan be, bat gatozen ekintzak, gure bizi- tzari benetan zentzua emoten deu- tsienak eta esku hartzera bultzatzen gaituenak, adierazpen kolektiboak izaten dira" dinoe Ondarearen Bizkaiko egitarauren hitzaurrean Foru Aldundikoak. Ondarea plaza-ra! da aurtengo gaia. Arratian, gaiari lotutako hainbat jarduera prestatu ditue Areatza, Igorre eta Zeanurin.

    Hilaren lehenengo hamabostal-dian, ibilbide gidatu bi egongo dira.

    Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak,

    ondarearen izakera kolektiboan ipiniko dabe fokoa.

    Erredakzinoa Lehenengoa, urri bigarrenaren 6an izango da Gorbeiako kurutzera eta hurrengoa, urri bigarrenaren 13an, Aranbaltzan dagoan Gorbeiako edurzulora.

    Gainontzeko jarduerak, bigarren hamabostaldian izango dira.

    Areatzan ibilbide gidatua eta Euskal Jaia1912an, Club Deportivo Bilbao klubeko kideak, mendiko euskal klub batek antolatutako lehenengo txangoa egin eta Gorbeiako kuru- tzeraino igon ziran. Hori gogora ekarteko, Gorbeiako Parketxeak

    eta Iñaki Garcia Uribek ordukoaren ibilaldi bardina antolatu dabe urri lehenengoaren 6rako. Partaideak 09:00etan batuko dira Pagomaku-rren, baina aldez aurretik izena emon behar da Areatzako Parke-txean.

    Areatzak egingo dauan beste jar-duerea, Udalak antolatutako Euskal Jaia da. Hilaren 19an izango da. Musika plazara! izenpean, aurten musikea eta jantzea hartuko ditu ardatz nagusi moduan Euskal Jaiak.

    Igorren Angel Larrearen ber-baldiaIgorren, Angel Larrea historialariak Arratiako adierazpen kultural tradi-zionalen gaineko berbaldia emon-go dau hilaren 23an, Kultur Etxean. Batez be, XX. gizaldikoen gainean

    jardungo dau: herri kirolak, jokoak eta ermita eta santutegietako jaie-tan egindako erromeriak, beste batzuen artean.

    Zeanurin ibilbide gidatua eta eleizea erre zaneko men-deurrenaIbilbide bi antolatu ditue Zeanurin ondarearen izakera kolektiboaren gainean hausnartzeko. Ibilbide gidatua, lehenego hamabostal-dian izango da, urri bigarrenaren 13an, hain zuzen be. Aranbaltza, Gorbeiako edurzulorra joan eta han, Felix Mugurutzak, edurzulo haretako izotzagaz egiten zan limoi edariaren gainean egingo dau berba. Sasoi baten haraino eta kurutzeraino joaten zan jen-tea egunsentia ikusteko San Joan egunean. Partaideak Pagomaku-rren limoi edaria egin eta edango dabe.

    Ibilaldia, ADR Gorbeialdek eta Aunia Kultura Elkarteak antolatu dabe eta parte hartu gura dabenak izena 956 122 695 telefonoan edo [email protected] helbidean emon behar dabe. Hi- tzordua, 09:30ean da Pagomaku-

    rreko jolasgunean, ermita ondoan.Bigarren hamabostaldian ba-

    rriz, Andra Mari parrokia erre za-neko mendeurrena ekarriko dabe gogora. Horretarako hainbat jar-duera antolatu dabez Udalak eta parrokiak; hilaren 19an, ibilbide gidatua Eleizondotik; 25ean, An-der Manterolaren berbaldia eta 26an, kandelen gaua, kandela argitan egingo dan ibilbide mu-sikala.

    Errepertorio eta eszenaratze barriak sortuta, jente barria behar dabe Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatzan

    ABESBATZA

    Atzenengo urteotan, errepertorioa barriztatzeari, kantu modernoa-goak sartzean, eta eszeneratzea modu originalean egiteari ekin deutsee, publikoa eta abeslariak eurenganatu guran. Batez be, abots bajuko gizonezkoak behar dabez koruan.

    Abesbatzen zahartzea arazo orokorra da. "Beste abesba- tzakoakaz gagozenean, abesba- tzak zahartzen doazala asko za-baldutako komentarioa da. Batzuk jubiletan dira eta urteten dana bai-no jente gitxiago sartzean danez, abesbatzak txikiagoak egiten dira eta, talde lana danez, emonaldie-tako kalidadean eragina izan ahal dau horrek" azaldu deutso begituri Iñaki Etxezarraga Abesbatzakoak.

    Luis Iruarrizaga Abesbatza, momentu honetan, dozena bat gizonek eta 22 andra inguruk oso-tuten dabe. Gizonen artean, abots mota bi: tenoreak eta bajuak; eta bigarren honetan dago abesla-ri eskasiarik handiena. Andren abotsak be hari bikoak dira: sopra-noak eta kontraltoak, hain zuzen

    Urte bi barru 40 urte beteko ditu Abesbatzak eta ibilbide

    honetan, izena be hartu dau abesbatzen munduan.

    Erredakzinoa be. Entseguak Igorreko Kultur Etxean egiten ditue, eguazten eta eguenetan, 20:00etan andrak eta 21:00etan gizonak. Obrak findu-ten dabezanean, batera be egiten ditue entseguak.

    Zuzendaria, ibilbide handiko eta abesbatzen munduan ezagu-na dan Miren Zubieta da. "Sano pozik gagoz beragaz, gaur-gaurko kantuak bultzatzen ditualako. Igaz, esate baterako, Ken Zazpiren kan-tu batzuk ikasi genduzan" dino Etxezarragak.

    Eszenaratzea be barriztutaAhaztu barik beti musika polifo-nikoa egiten dabela abesbatzetan, kontzertuaren testuingurua hartu-ta, musika mota bat edo beste bat eskaintzen dau Igorreko koruak. Ez dalako bardin Begoñako basi-likan edo herriko jaietan emotea kontzertua. "Ointsu koruaren eszenaratzea landuten hasi gara; jantza edo irudien moduko beste disziplina artistikoakaz bat egi-ten. Sormena bultzatu eta geu zein publikoa animau. Gure sua erakusten badogu, publikoa be biztu egingo dogulako" dino Irune

    Elexpe korukoak.Igaz, Arantzarte jantza taldeagaz

    estrenau ziran eta argi muntaketa berezia prestatu eben. Kontzertua amaitukeran, txalo zaparradea zu-tunik egin eutsen jenteak.

    Errepertorioa be barriztu dabe, kantu modernoagoak sartuz. Kan-tuok, modu polifonikoan kantauta, eder eta harrigarri birsortzen dira. "Gure errepertorioan, Ken Zazpi, Leonard Cohen edo Elvis Pres-leyren kantuak sartu doguz. Ho-neek, abesbatzarako armonizauta,

    kalidade desbardin eta harrigarria hartzean dabe" dino Francisco Moyak.

    Talde lanaKalidade handiko produktua sortu arren, abesbatzan kantetako ez dirala musika ikasketa edo-eta aparteko talenturik behar dinoe korukoak. "Ikastea errazten da-ben tresna asko daukaguz; abots bakotxerako audio espezialduak, berbarako" azaldu dau Moyak. Tresna honeei esker, kantetan

    dabe ez bakarrik euskeraz eta gaz-telaniaz, baita, latinez, ingelesez, ukranieraz... eta beste hizkuntza askotan be.

    Abesbatzakoa talde lana da eta produktua be taldekoa, persona bakar batek inoz sortu ezingo dauana. "Abesbatzak daukien beste gauza on bat da persona baten abotsa ez dala bereizten, abots edo hari bat dala; hau da abots talde bat, eta batera kan-tetean, harmonia eta sonoridade berezia daukaz".

    Luis Iruarrizaga Abesbatza.

  • KULTUREA 13begitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    Alemanakaz alkartrukea

    DUNBA

    Alemaniatik hamazortzi personak baino ez eben etorri gura eta ho-rrek baldintzatu egin ginduzan. Orduan, hogeta hamabost per-sonatik, zozketa baten bitartez, hemeretzik izan genduan Alema-niara joateko aukerea.

    Bagilaren hogeta hiruan abiatu ginan Munichera, goizeko bos-tetan ikastetxetik urtenda. Eguna Munichen igaro ondoren, Ulmera joan ginan, bertan, gure alkartruke

    Arratia BHI Institutua kideakaz batzeako. Hurrengo egunean institutua ezetu gen-duan. Bertan, ingelesa, alemana eta heziketa-fisikoko jardueretan parte hartu genduan. Ondorengo egunetan, motxila hartuta, Merce-des Benz eta Zeppeling museoa, Konstantza lakua, Stuttgart eta Ulm uriak bisitau genduzan. Atzenengo eguna heldu zan (garagarrilaren 2a) eta, bederatzi egun zoragarri pasau eta gero, pena handiz itxi genduzan bertakoak.

    Urri lehenengoaren hamazor-

    JANTZEA

    Arantzarte Dantza Taldeak 45 urte bete dauz eta, taldekoen esanetan, ibilbide luze eta ma-mitsua ospatzeko taldean ibili diran eta dabizenak batuko dira jai egun bat eta jantza saioa an-tolatuteko.

    Batzarra urri bigarrenaren 2an izango da, arrastiko 19:00etan, taldeak Igorreko Kultur Etxean daukan entsegu gelan. Ospakizu-na urtea amaitu baino lehenago egin gura dabe. "Ekintza batzuk egin gura doguz egindakoa es-kertzeko eta alkarbanatzeko" dinoe Arantzartekoak. Izan be, lehengo eta oingo jantzariak ba-rik, ez litzateke posible izango 45. urteurrena ospatutea.

    Erredakzinoa

    Gu Arratia BHI-ko ikasleak gara eta DBH 3. mailan

    gengozanean, alkartrukea egiteko aukerea emon euskuen.

    tzian alkartrukeko kideakaz alkar-tu ginan bederatzi egunetarako. Loiura joan ginan euren bila eta Portugalete inguruak bisitau genduzan. Hurrengo egunetan Mandoia mendira joan, surf egin, Bilbo, Guggenheim eta Gaztelu-gatxe bisitetako ekintzetan parte hartu genduan. Gure institutua eta bertako instalazinoak be ezetu ditue. Urri lehenengoaren hogeta zazpian itxi ginduzan eta espero dogu eurentzat zein guretzat es-perientzia bikaina izatea!

    Agnes Varda eta JR-ren Caras y lugares dokumentalagaz bueltauko da Igorreko Zinekluba

    ZINEKLUBA

    Erredakzinoa

    Urri bigarrenaren 3an, iluntze-ko 20:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan eskainiko dabe filma. Igorreko Zineklubak, hilean be-hin, hileko lehenengo eguenean eskaintzen dau aukeratutako pe-likularen bat. Udako etenaldiaren ostean, dokumentalagaz hasiko dau denporaldia.

    Caras y lugares pelikulea, Ag-nés Varda zinemagile frantziar mitikoak eta bere lan harriga-rriengandik ezaguna egin zan JR artista grafikoak 2017an egindako dokumentala da. Frantzian zehar biajea egin eben jentearen erre-tratuak egiten eta dokumenta-lean, horren lekukotza, "baikor eta distiratsua" jasoten da.

    Kritikearentzat urteko doku-mentalik onena izan zan.

    Kantu Afaria egingo da San Kristobaleko txokoan

    KANTUA

    Erredakzinoa

    Intxaurbizkar Kultur Elkarteak IV. Kantu Afaria antolatu dau urriaren 5erako. Igorreko San Kristoba-leko txokoan izango da, gaueko 21:00etan.

    Txokoaren leku mugak dirala-eta, berrogeta hamar personak baino ez dabe aukerea eukiko parte hartzeako. Tiketak Gau Lora eta Berezi tebernetan erosi ahal izango dira, 20 euroko prezioan. Erosteko atzen eguna urri bigarre-naren 2a izango da.

    Afari horretan ohitura dan mo-duan, janak eta kantuak hartuko dabe iluntze eta gauaren zati handi bat. Izan be, asmoa "ondo afaldu eta abestutea da: afari au-rretik, afaiten dogun bitartean eta, zer esanik ez, afaldu eta gero".

    Arantzarteko jantzariak 45. urteurrena ospatuteko batuko dira

    LEHIAKETEA

    Erredakzinoa

    Lemoako Udalak 2020ko egu-tegia egiteko, aurreko urteetan legez, Argazki Lehiaketea antolatu dau. Lemoa hobeto ezetu eta ar-gazkigintzea sustatzeaz gainera, Udaleko 2020 urteko argazkiak aukeratzeko, Udalak VIII. Argazki Lehiaketea ipini dau martxan. Par-te hartzeako urri bigarrenaren 31ra arte bialdu daitekez argazkiok [email protected] helbidera.

    Edonok hartu leikie parte for-mato horizontaleko Lemoako an-txinako erretratu bat bialduta.

    Saritutako 12 argazkiak egu-tegian agertuko dira eta egileak opari bana jasoko dabe. Gabone-tan emongo da sarituen barri.

    Lehiaketako oinarriak Udaleko webgunean dagoz.

    Arratia Institutukoak alemaniarrakaz.

    Lemoako antxinako argazkiak agertuko dira 2020ko egutegian

    JAIA

    Zeberioko Txubelasu Guraso Elkarteak, urri bigarrenaren 4rako, alemaniar inspirazinoko jaia anto-latu dau Zubialdeko plazan.

    Jaia, arrastiko seiretan hasiko da, frontoian umeentzako jola-sakaz. Gero, 20:30ean, afaria, alemaniar erara egingo dabe, hango jatekoakaz. Izan be, Ze-berioko Urri Festa, Municheko Oktoberfest jaiaren hemengo bersinoa dalako. Hori dala-eta, kodilloa, saltxitxak, patata purea eta txukruta ez dira faltauko me-nuan. Afarirako tiketak, Zeberioko Herriko Tabernan, Batzokian eta dendan erosi daitekez.

    Jaia folk musikeak animauko dau.

    Erredakzinoa

    Alemaniar itxurakoUrri Fest jaia antolatu dabe Zeberion

  • ASTIA14 begitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    AGENDEA

    Urri bigarrenak 1ARRATIAHilaren 31ra arte, AUMk antolatutako Enpresa Ideien Lehiaketan proiektuak aurkezteko epea.AREATZABiaje koadernoak egiteko hasikerako mailako tailerra Martin Murogaz Areatzan. Artista hasibarrientzako ikastaro hau urri bigarrenaren 20an izango da. Emon izena 617 332 691 telefonoan.

    Zemendiaren 16an, Hernaniko Basqueland Brewing garagardaotegira urtekerea. Bidean, Aiako Lokate gaztaitegira bisitea. Gero Hernanin, garagardaotegira bisitea eta bazkaria. Izena 637 757 335 telefonoan emon WhatsApp bat bialduta. Apuntetako atzen eguna hilaren 27a. Areatzako Garagardozaleen Elkartea Beerllarok antolatuta.

    BEDIA16:00etatik 19:00etara, Jubiladuentzako lokala zabalik eskoletan. Astelehenetik eguenera.IGORREHilaren 20ra arte, Leo Simoes-en Abentura bestearekin erakusketea. Kultur Etxeko Erakusketa Gelan. BBK-k lagunduta.

    Hilaren 7tik 18ra arte izango dan, Google tresnak nagusientzako ikastaroan izena emoteko epea hilaren 3ra arte zabalik. Jubiladuen tabernan emon izena.

    Urri bigarrenak 7BEDIA16:30etik 19:30era, hilaren 25era arte, San Martin eguneko (zemendiak 10) babajanerako izena emoteko epea liburutegian.IGORRE16:00etan eta 18:00etan, hilaren 18ra arte, Google tresnak informatika ikastaroa nagusientzat Kultur Etxeko KZ Gunean.

    Urri bigarrenak 8ARTEA18:30ean, Txi-kung ikastaroa Mataderoan. Mataderoa defendatu ekimena.

    Urri bigarrenak 11ARANTZAZUSanfaustoak. 17:00etan, umeen eskupelota partiduak; 19:30ean, buruhandiak eta Arantzazu Kantari pintxo poteoan, Kantu Bat Gara taldeagaz. Herriko tabernatik, Montero jatetxera.DIMA17:30ean, Dimako Udagoieneko Eskupelota Txapelketea. Lau eta erdikoa.

    Urri bigarrenak 12ARANTZAZUSanfaustoak. 09:00etan, plazatik hasita, Arantzazuko Mugari Bira Argiñatx Mendi Taldeak antolatuta; 14:00etan, herri bazkaria plazan (euria bada frontoian); 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak; 20:00etan, Jokaldi taldeagaz erromeria eta atsedenaldian Arantzazuko jaiek Super8 filmaren emonaldia.DIMAZizetan Mendi Martxea. 07:30ean, izen emotea; 08:00etan, ibilbide labur eta luzearen urtekerea; 10:00etan, familia ibilbidea. Frontoi txikitik urtenda.IGORRE22:00etan, zinea Quien a hierro mata Lasarte Aretoan.

    Urri bigarrenak 13ARANTZAZUSanfaustoak. 10:00etan, dianea txistulariakaz; 10:30ean, mezea; 11:30ean, buruhandiak, Urpegaz herri kirolak eta jolasak ume eta nagusientzat; 17:30ean, Bingo-bertsoak eta txokolatea.IGORRE17:00etan, zinea Mascotas 2 eta 19:30ean, Quien a hierro mata Lasarte Aretoan.

    10:00etatik aurrera Garbeko Azokea.ZEANURI09:30ean, ADR Gorbeialde eta Aunia Kultura Elkarteak antolatuta, "Aranbaltza: eguzkia, elur zuloa eta limoi edaria Gorbeian" ibilbide gidatua. 11 kilometro 200 metroko desnibela. Pagomakurreko jolasgunean. Ondarearen Europako Jardunaldiak.ZEBERIOZeberio XTrem. 09:00etan, BTT Lasterketa XTrem (43 km.), Luzea (31 km.) eta Laburraren (12 km.) urtekerea; 09:15ean, Trail (15 km.) oinezkoen lasterketearen urtekerea. Ermitabarritik.

    Urri bigarrenak 15ARRATIAIgitie alkartean Gabonetako loteak eskatzeko epea zabalik zemendiaren 30era arte. Otzara bi salgai: Leungane 30 euro eta Itxina 50 euro. Eskariak 605 728 358 edo 667 395 099 telefonoetan egin behar dira.BEDIA18:00etan, Bediako Buruhandiak sortzeako proiektuan parte hartzeako batzarra liburutegian.

    urtekerea. Mendibil (549 m.).ZEANURIAltzustako jaiak. 12:00etan, mezea eta barauskarria; 14:00etan, auzo bazkaria; 17:00etan, Briska Txapelketea eta Bola Jokoa; 19:00etan, Ein GO taldeagaz jantzaldia eta txorizoa eta urdaia bertaratutakoentzat.

    Urri bigarrenak 6AREATZA09:00etan, Gorbeiako Parketxeak eta Iñaki Garcia Uribek antolatuta, "Gorbeiako Gurutzeari buruz", ibilaldi gidatua. Pagomakurren. Informazinoa eta erreserbak 94 673 92 79 telefonoan edo [email protected] helbidean. Ondarearen Europako Jardunaldiak.IGORRE11:00etan, Oskar Garro umeentzako duatloia eskoletan. Izen emotea, 10:00etatik 10:45ak arte.

    17:00etan, zinea El Rey León eta 19:30ean, Erase una vez en Hollywood Lasarte Aretoan.

    LEMOAGanzabal Mendi Taldearen urtekerea. Gaton (2.037 m.)-Salineros (2.101 m.)-San Lorenzo (2.271 m.).ZEBERIO09:00etan, Austarri Mendi Taldeak eta Bizkaiko Mendizale Federazioak antolatuta, PR-BI 11 ibilbidea. Zubialdeko plazan.

    Beste Crusoe bat Markeliñeren eskutik

    Markeliñe antzerki konpainiak, urri bigarrenaren 11n, 17:30ean, Crusoe antzezlana antzeztuko dau Igorreko Lasarte Aretoan. Fernando Baradok, Jon Koldo Vazquezek eta Itziar Fraguak osotuten dabe lan honetako talde artistikoa.

    Markeliñekoai asko gustetan jakie testu klasikoak eta ezagunak erabiltea beste buelta bat emoteko. Oingo honetan, bere uhartean bakarrik dagoan naufragoagaz olgauko dira, bizitzaren gaineko metafora bat egiteko. Jaiotza, ez da zure patuaren uharte bakartian bertan behera ixten zaituan naufragio bat baino. Bizitza barriz, gertatzen danak eta buruak interpretetan dauanak osotuten dabena da. Crusoek, Ostiralek lagunduta, bizitza lasaia bizitea lortuko dau.

    LEMOAHilaren 4ra arte, Ludoteka-Familia Lagun-en izena emon daiteke. Liburutegian edo Udaleko webgunean.

    Hilaren 31ra arte, Lemoako Argazki Lehiaketarako, Lemoako antxinako argazkiak aurkeztu daitekez [email protected] helbidean.

    Urri bigarrenak 2IGORREIntxaurbizkar Kultur Elkarteak antolatutako kantu afarian parte hartzeako txartelak erosteko atzen eguna. Txartelak Gau Lora eta Berezi tabernetan salgai.

    19:00etan, Arantzarte jantza taldeak emongo dauan euskal jantza ikastaroan izen emotea, egunean berean hasiko da. Kultur Etxeko entsegu gelan.

    Urri bigarrenak 3BEDIA19:30etik 20:30era, eguenetan, Mugiment programako kirol orientazino zerbitzua liburutegian.IGORRE18:00etan, Nagusien parte-hartzearekin adin guztientzako lurraldea Herri Lagunkoiak programearen gaineko saio informatiboa. Kultur Etxean.

    20:00etan, zinekluba, Caras y lugares (Agnes Varda eta JR. Frantzia, 2017).

    Urri bigarrenak 4DIMAIndusiko jaiak. 12:00etan, mezea; 13:00etan, barauskarria; 17:00etan, Briska Txapelketea; 19:30ean, txitxi-burruntzia; 21:00etan, Ein GO Kantan eta Dantzan; 22:00etan, txokolatea.ZEANURIAltzustako jaiak. 18:30ean, Mus

    Txapelketarako izen emotea; 19:00etan, Mus Txapelketea.ZEBERIOTxubelasu Guraso Elkarteak antolatuta, Urri Fest. 18:00etan, jolasak frotoian; 20:30ean, afaria. Folk musikea. Zubialden.

    Urri bigarrenak 5BEDIA10:30etik 13:30era, familia urtekerea: txorien habien jarraipena. Plazan.DIMAIndusiko jaiak. 13:00etan, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariak; 14:00etan, Baba Lapiko Lehiaketea; 17:00etan, II. Babaosteko Induolinpiadak; 19:30ean, Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogizko Tostada Lehiaketak; 21:30ean, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz; 22:00etan, auzokoen antzerkia Zer egin diruegaz? antzezlana; 23:00etan, zozketea, txokolatea eta erromeria.

    14:30ean, Eskualdeko Jubiladuen bazkaria frontoian. Bazkalostean jantzaldia "Juantxu"gaz. IGORREAME jaialdia eta aukeren azokea. 10:00etatik 19:30era, azokea; 11:00etatik 12:00etara, dronen zirkuitua (lehenengo txandea); 11:00etatik 13:00etara, egur jolasak; 11:30etik 13:30era, Zaztaparrak; 16:30etik 18:30era, errealidade birtualeko simulazinoa; 17:00etatik 18:00etara, dronen zirkuitua (bigarren txandea); 17:00etatik 19:00etara, Segway zirkuitua; 18:30ean, kopaua.

    21:00etan, Intxaurbizkar Kultur Elkarteak antolatutako IV. Kantu Afaria San Kristobaleko txokoan.

    22:00etan, zinea Erase una vez en Hollywood Lasarte Aretoan.LEMOAGanzabal Mendi Taldeak antolatuta, umeen

  • 15begitu 3252019ko urri bigarrenaren 1a

    IRAGARKI LABURRAK / KOMIKIA

    AKIMIKO

    Iman

    Olatu

    IRAGARKI LABURRAK

    SaldUTEILAK SALGAIBaserri konponketa baten osteko kurbadun teila erdibarriak saltzean dira. Prezioa 0,70 euro negoziagarriak. Telefonoa: 630 363 971.

    danerikETXE BILAUritik alde egin guran Arratiako herri baten alokairu bila dagoan Bilboko bikote gaztea gara. 685 787 387. Amaia eta Eneko. LONJEA ALOKATZEN DALonjea alokairuan Areatzan. 35 m2 eta komuna. Egokia negozioa edo bulegoa jartzeko. Telefonoa 634 400 920.IRAKASLE BILA2019-2020 ikasturterako, 4. DBHko Fisika eta Matematikako klase partikularrak emoteko persona bat behar da. Telefonoa: 658 726 587.LANGILE BILAAxular Kultur Elkartean astegoienetarako behargin euskaldun bila gabiz.

    Interesdunak 94 673 70 92 telefonora deitu.ETXEEN GARBIKUZIAEtxeak garbitzeko nonor behar badozu, ez eizu dudarik egin. Deitu 632 426 687 telefonora.PISUA ALOKATZEN DAZeanurin pisua alokagai. 3 logela, komuna, egongela, sukaldea eta balkoia. Interesdunak deitu zenbaki honetara: 628 041 526.

    Zeozer saldu, erosi, alokatu, trukea egin, behar edo behargin bila bazagoz, bidali asko jota 25 berbako mezu bat. [email protected]. Mezuak doban dira.

    Zerturen

    argitalpenak

    jasoko dozuz,

    zozketetan

    sartuko zara.

    begituk 17

    urte eta

    ehundaka

    lagun.

    Begitu-lagunen txokoa

    94 631 73 14 | www.begitu.org | [email protected]

    Zenbaki honetako saridunak:

    1 2Jurek Ziemkiewicz (Dima)Jon Urutxurtu (Zeanuri)

    Garbiñe Uriarte (Dima)Nerea Goioaga (Igorre)

    Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera Quien a hierro mata filma ikusteko.

    Zertu Kultur Elkarteak emondako begituren kamiseta bana.

  • 16 PUBLIZIDADEA