deba bailarako industrialdea, s.a. g k - sprilur.eus · javier pérez lópez jn. batzordekidea...

13
1 DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. GOBERNU KORPORATIBOAREN TXOSTENA, 2014KO EKITALDIA

Upload: dinhlien

Post on 18-Apr-2018

225 views

Category:

Documents


9 download

TRANSCRIPT

Page 1: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

1

DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A.

GOBERNU KORPORATIBOAREN TXOSTENA, 2014KO EKITALDIA

Page 2: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

2

1. JABETZAREN EGITURA 1.1.- Sozietatearen kapitala 2014ko abenduaren 31n, Sozietatearen kapitala hau da:

Azken aldaketaren data Kapital soziala (€) Akzio kopurua Boto eskubideen kopurua

2013.12.31 14.873.115,28 € 2.474.728 2.474.728

Akzioak izendunak dira, bakoitza 6,01 €-koa, klase bakarrekoak dira eta erabat harpidetuta eta ordainduta daude. 1.2.- 2014ko ekitaldia ixtean, partaidetzen zuzeneko titularrak hauek dira:

Akziodunaren izena edo izen soziala

Akzio kopurua Guztizko boto eskubideen gaineko %

SPRILUR, S.A. 1.262.111 %51,00

Gipuzkoako Foru Aldundia 604.674 %24,43

Elgoibarko Udala 78.400 %3,17

Eibarko Udala 64.990 %2,63

Mendaroko Udala 49.613 %2,00

Mutrikuko Udala 73.893 %2,99

Aretxabaletako Udala 115.318 %4,66

Bergarako Udala 53.196 %2,15

Oñatiko Udala 64.051 %2,59

Arrasateko Udala 56.739 %2,29

Eskoriatzako Udala 51.272 %2,07

Debagoieneko Mankomunitatea 471 %0,02

Page 3: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

3

1.3.- Ez da akziodunen egituran aldaketarik egin.

1.4.- Administrazio Kontseiluko ezein kidek ez du Sozietatearen akziorik. 1.5.- Sozietateari ez zaio jakinarazi harengan eragina izan dezakeen hitzarmen parasozialik. 1.6.- Sozietateak ez du akziorik autozorroan. 1.7.- Estatutuetan ez dago mugarik boto eskubideak gauzatzeari dagokionez. 1.8.- Estatutu Sozialen 7. eta 8. artikuluetan murrizketa hauek ezartzen dira kapital sozialean partaidetzak eskualdatzeri dagokionez: 7. artikulua.- Sozietateko akziodun izan ahalko dira soilik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publiko autonomo zein tokikoaren entitate edo erakundeak, aurrezki kutxak edo osoki zein partzialki aurrez aipatu entitate administratibo edota finantzarioek eratutako entitate edo sozietateak.

8. artikulua.- Inter vivos egintzen bidez akzioak eskualdatze aldera, beharrezkoa izango da aurrez akzioak Sozietatearen

Administrazio Organoari eskaintzea, Sozietateak eros ditzan edo, bestela, akzionistei eman dakizkien, akzioak erosteko

gehienez hogeita hamar eguneko epea izango dutelarik. Lehentasunezko sistema honen baitan, saltzeko eskaintzaren

jakinarazpena jaso eta eskualdaketa behin betiko burutu bitartean ezingo dira hirurogei egun baino gehiago igaro.

Akzioak erosteko lehentasuna akziodun bakoitzak dituen akzioekiko proportzioan baliatuko da.

Eskualdatzearen prezioa bi alderdiek adostuta ezarriko da. Ados jarri ezean, sozietateko kontu ikuskariak ezarriko du eskualdatzearen prezioa, edo, sozietateak urteko kontuak egiaztatuak izateko betebeharra ez balu, interesdunen arteko edozeinen eskariz izendatzen den merkataritzako erregistratzaileak.

Aurrez aipatu epea igaro eta lehentasun eskubidea baliatua izan ez bada, akziodunak erabateko askatasuna izango du hurrengo hiru hilabeteetan bere akzioak nahi duen pertsonei eta egoki jotzen dituen prezioan saltzeko.

Sozietatearen Administrazio Organoak ahalmena du akzioen eskualdatze askeari ezarritako muga hauek aplikatzeko orduan sor litezkeen auziak ezartzeko.

2. SOZIETATEAREN ADMINISTRAZIOAREN EGITURA 2.1.- Estatutuetan ezarritako kontseilarien gehieneko eta gutxieneko kopurua hau da:

Gehieneko kontseilari kopurua 12

Gutxieneko kontseilari kopurua 3

Gaur egun 8 kontseilari daude. 2.2.- 2014ko abenduaren 31n, Administrazio Kontseiluko kideak hauek dira:

Page 4: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

4

Kontseilariaren izena edo izen soziala Kontseiluan duen kargua

Lehen izendapenaren data

Hautaketa prozedura

Alfredo Etxeberria Murua jn. Presidentea 2007ko azaroak 23

Oscar Alberdi Sola jn. Idazkaria 2007ko azaroak 23

Angel Mª Martin Rios jn. Idazkariordea 1999ko azaroak 2

Iñaki Villanueva Muñoz jn. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

Mikel Oregi Goñi jn. Batzordekidea 1987ko azaroak 13

Jose Miguel Artaza Artabe jn. Batzordekidea 1995eko urriak 3

Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28

Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

2.3.- Kontseilari exekutiboak hauek dira:

Kontseilariaren izena edo izen soziala Kontseiluan duen kargua

Alfredo Etxeberria Murua jn. Presidentea

Oscar Alberdi Sola jn. Idazkaria

Angel Mª Martin Rios jn. Idazkariordea

2.4.- Kontseilari guztiak jabari kontseilari dira.

Jabari kontseilarien kopurua 8

Kontseiluaren guztizkoarekiko % %100

2.5.- Administrazio Kontseiluak ez du kontseilari delegaturik izendatu. 2.6.- Administrazio Kontseiluan ez da batzorderik osatu. 2.7.- Beste sozietate batzuetan administratzaile edo zuzendaritza karguak dituzten Administrazio Kontseiluko kideak dira honakoak:

Kontseilariaren izena edo izen soziala

SPRI taldeko entitatearen izen soziala Kargua

Arratiako Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Beterri Kostako Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Burtzeña Enpresa Parkea, S.A. Batzordekidea

Busturialdeko Industrialdea, S.A. Idazkaria

Goierri Beheko Industrialdea, S.A. Idazkaria

Lanbarren Parke Logistikoa S.A. Batzordekidea

Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, S.A. Idazkaria

D. Oskar Alberdi Sola

Urdulizko Industrialdea,S.A. Idazkaria

Page 5: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

5

Abanto-Zierbenako Industrialdea,S.A. Batzordekidea

Arabako Industrialdea, S.A. Presidentea

Arratiako Industrialdea, S.A. Presidentea

Beterri Kostako Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A. Presidentea

Burtzeña Enpresa Parkea, S.A. Batzordekidea

Busturialdeko Industrialdea,S.A. Presidentea

Gasteizko Industri Lurra, S.A. Batzordekidea

Goierri Beheko Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Lanbarren Parke Logistikoa, S.A. Batzordekidea

Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, S.A. Batzordekidea

Urdulizko Industrialdea,S.A. Batzordekidea

D. Mikel Oregi Goñi

Urolako Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Ibar Zaharra, S.A. Batzordekidea

Abanto-Zierbenako Industrialdea,S.A. Presidentea

Arabako Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Beterri Kostako Industrialdea, S.A. Presidentea

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Burtzeña Empresa Parkea, S.A. Presidentea

Busturialdeko Industrialdea,S.A. Batzordekidea

Gasteizko Industria Lurra, S.A. Batzordekidea

Goierri Beheko Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Urdulizko Industrialdea,S.A. Presidenteordea

Polo Innovación Garaia, S.Coop. Batzordekidea

D. Jose Miguel Artaza Artabe

Ibar Zaharra, S.A. Batzordekidea

Arratiako Industrialdea, S.A. Idazkaria

Beterri Kostako Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Goierri Beheko Industrialdea, S.A. Batzordekidea

D. Iñaki Vilanueva Muñoz

Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, S.A. Batzordekidea

Urolako Industrialdea,S.A. Batzordekidea

D. Javier Pérez López Beterri Kostako Industrialdea, S.A. Batzordekidea

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A. Batzordekidea D. Angel Martín Ríos

Lanbarren Parke Logistikoa, S.A. Batzordekidea

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A. Presidenteordea Dª. Miren Lore Martínez Axpe Lanbarren Parke Logistikoa, S.A. Vicepresidenta

Page 6: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

6

2.8.- Sozietateak ez du araurik ezarri bere kontseilariak partaide izan daitezkeen kontseilu kopuruari buruz. 2.9.- Administrazio Kontseiluak enpresaren jardueran bere gain hartzen dituen erantzukizunak, Estatutu Sozialetan esleitzen zaizkion eskumenez gain, hauek dira:

- Sozietatearen Plan Estrategikoa, eta aldian-aldian haren garapen maila eta benetako

aplikazioa egiaztatzea.

- Urteko Kudeaketa Plana, aurrekontuen proposamena barne hartuko duena, eta haren

gauzapenari buruz ebaluazio partzialak egitea.

2.10.- Sozietatean Kontseiluaren Araudi bat dago, Administrazio Kontseiluko kide guztiek berretsi eta sinatua, gai hauek jasotzen dituena:

- Kontseiluaren eraketa.

- Kontseiluaren egitura.

- Kontseiluko batzordeak.

- Kontseiluaren eginkizunak.

- Kontseiluaren funtzionamendua.

- Kontseilarien izendapena eta kargu-uztea.

- Kontseilarien eginbeharrak (Kode Deontologikoa)/interes gatazka.

- Kontseilariaren eskubideak eta eskumenak.

- Gobernu Korporatiboa.

2.11.- Administrazio Kontseiluak sozietatearen barruan nahitaez bete beharreko Kontrataziorako Barne Jarraibideak onartu ditu, kontratazio prozedurak arautzen dituena, publizitate, konkurrentzia, gardentasun, konfidentzialtasun, berdintasun eta bazterkeriarik ezaren printzipioen eraginkortasuna bermatuz. 2.12.- Egitekoaren esperientzia ikusiaz, erabaki da; ez dela beharrezkoa izango kontrataziorako Barne Batzordea.

2.13.- Ekitaldian zehar ez da Kontrataziorik egin. 2.14.- 2014an, Administrazio Kontseiluko kideek ez dute inolako ordainsaririk jaso. 2.15.- 2014an, sozietateko kontseilariek ez dute ordainsaririk jaso taldeko beste sozietate batzuetako administrazio kontseiluetako kide izateagatik. 2.16.- Administrazio Kontseiluaren erabakiz, 2014ko abenduaren 31n goi kargurik ez dago. 2.17.- Ez dago sozietateko goi zuzendaritzako kideen –kontseilari exekutiboak barne– aldeko berme edo blindatze klausularik.

Page 7: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

7

2.18.- Ekitaldian zehar, Kontseiluaren Araudian ez da aldaketarik egin. 2.19.- Kontseilariak dimititzera behartuta daude kasu hauetan (Kontseiluaren Araudiaren 22. artikulua): - Izendatuak izan ziren epealdia igarotzen denean edo Batzar Nagusiak, legez eta estatutu bidez dituen

eskumenak erabiliz, erabakitzen duenean. - Legez aurreikusitako bateraezintasun edo debeku kasu bat gertatzen denean. - Kontseilari gisa dituzten betebeharrak hausten dituztenean. - Kontseiluan jarraitzeak Sozietatearen interesak arriskuak jar ditzakeenean.

2.20.- Boterea pertsona bakar batean metatzearen arriskuak murrizteko hartu diren neurriak izan dira Gerentziari botere solidario bat ematea eguneroko kudeaketa egiteko, 50.000 euroko mugaz (lan berezien berri Sprilur Sozietateari ematen zaio), eta botere mankomunatu zabal bat Presidenteari, Presidenteordeari, Idazkariari eta Gerenteari, bi ahaldunen sinaduraz; azken horiek, dena den, Administrazio Kontseiluaren erabakien mende egongo dira proiektuak eta obrak esleitzeari eta partzelak edo eraikinak esleitzeari dagokienez. Ahaldunei aipatu eskumenak ematen zaizkie Administrazio Kontseiluaren adostasuna eskatzea beste mugarik gabe. 2.21.- Ez da eskatzen legezkoez bestelako gehiengo indarturik ezein erabaki hartzeko, eta erdia gehi bateko quorumaren arabera hartuko dira erabakiak. 2.22.- Estatutu Sozialen eta Kontseiluaren Araudiaren arabera, Kontseiluko Presidenteak eginkizun hauek ditu organo horren funtzionamenduari dagokionez:

a. Administrazio Kontseiluaren bilerak deitzea, bileren gai zerrenda ezartzea eta eztabaidak gidatzea.

b. Ahaleginak egitea Kontseiluko kide guztiak bileretara bertara daitezen; horretarako, deialdiak bidaliko dira Araudi honetan ezarritako moduan eta epeetan.

c. Kontseilariren bat Kontseiluaren bileretara sarritan agertzen ez bada, zergatik ez den agertzen

egiaztatzea.

d. Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko ebaluazioa gainbegiratzea, eta, hala badagokio, ebaluazio horretatik sortzen diren hobekuntza proposamenak abian jartzea edo atzemandako gabeziak zuzentzea.

2.23.- Presidenteak kalitateko botoa du. 2.24.- Ez estatutuek ez Kontseiluaren Araudiak ez dute kontseilarien adinaren inguruko mugarik jartzen.

Page 8: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

8

2.25.- Ez estatutuek ez Kontseiluaren Araudiak ez dute berariazko agintaldi mugaturik ezartzen kontseilari independenteentzat. 2.26.- Ez dago prozesu formalik Administrazio Kontseiluan botoak eskuordetzeko. Hala ere, idatziz emandako boto eskuordetzeak bakarrik jasotzen dira aktan. 2.27.- 2014an, Administrazio Kontseiluak lau bilera egin ditu. 2.28.- Kontseilarien ez-bertaratzeak Administrazio Kontseiluak egindako bileretara 17 izan dira guztira, eta 2 kasutan eskuordetu da botoa. 2.29.- Sozietatearen gerentziak aurrez onartuak ditu Kontseilura aurkezten diren Sozietatearen urteko kontuak, han formulatuak izan daitezen. 2.30.- Administrazio Kontseiluak ez du mekanismorik ezarri hark formulatutako urteko kontu indibidualak eta bateratuak Batzar Nagusian aurkez daitezen saihesteko, ikuskaritza txosteneko salbuespenak kontuan izanda. 2.31.- Kontseiluko idazkariak kontseilari izaera du. 2.32.- Kontseiluak onartzen ditu Kontseiluko idazkariaren izendapena eta kargu-uztea. 2.33.- Kontseiluko idazkariaren eginkizuna da zaintzea Administrazio Kontseiluaren barne jarduera erregulatzeko funtzionamendu arauak behar bezala aplikatzen direla eta prozedurak behar bezala bideratzen direla. 2.34.- Idazkariak bere gain hartzen du, osoki, aktak egiteko eta sinatzeko, akten eta akziodunen liburuak zaintzeko eta hartutako erabakiak izapidetzeko prozedura behar bezala bideratzearen ardura. 2.35.- Sozietateak kontu ikuskariaren independentzia bermatzeko ezarri duen mekanismoa lehiaketa publikoaren bidezko izendapena da, publizitatea, objetibotasuna eta konkurrentzia ziurtatzen direlarik. 2.36.- Sozietatearen urteko kontuak ikuskatzeaz arduratzen den enpresak, PKF ATTEST, 2014an ez du sozietatearentzat ikuskaritzakoak ez den bestelako lanik egin. 2.37.- 2014ko ekitaldiko urteko kontuen ikuskapen txostenean ez dago ez erreserbarik ez salbuespenik.

2.38.- Kontseilariek, beren eginkizunak betetzen lagun diezaieten, lege aholkulariak, kontulariak, finantza aholkulariak edo bestelako adituak kontratatu ahal izango dituzte edo bileretara joan daitezen eskatu ahal izango dute. Halako laguntzaile bat eskatu eta eskuratzeko, beren kargua betetzean sortu zaizkien arazoek nolabaiteko munta edo konplexutasuna izan behar dute. Kontratatzeko erabakia Kontseiluko Presidenteari jakinarazi behar zaio, eta betoa jarri ahal izango zaio egiaztatzen bada:

a. Ez dela premiazkoa agindutako eginkizunak behar bezala egiteko. b. Kostua ez dela arrazoizkoa, arazoaren garrantzia aintzat hartuta.

Page 9: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

9

c. Behar den laguntza teknikoa Sozietateko aditu eta teknikariek ere behar bezala eman dezaketela.

2.39.- Kontseilariek administrazio organoen bilerak prestatzeko behar den informazioa eta denbora izan ditzaten, deialdia gutxienez hamar egun naturaleko aurrerapenaz egingo da —gutunez egiten bada—, eta zazpi eguneko aurrerapenaz —posta elektronikoz egiten bada—, kontseilariek kasu bakoitzean adierazitako helbidera; deialdi horretan, bileraren gai zerrenda eta dagokion informazioa jasoko dira beti. 2.40.- Kontseiluaren deialdia egitean, gai zerrenda eztabaidatzeko aurreikusi den denboraren berri emango zaie Administrazio Kontseiluko kide guztiei, eta puntu bereizi bat ezarriko da galde-eskeetarako. 2.41.- Administrazio Kontseiluko kideei informazioa emateko sistema bat ezarri du enpresak. Hala, Administrazio Kontseiluaren bileretako gai zerrendan sozietatearen informazio ekonomiko-finantzarioari buruzko puntu bat eransten da, eta urtean behin gutxienez egoera ekonomiko orokorrari buruzko informazio xehea eskainiko da. 2.42.- Administrazio Kontseiluaren Araudian kontseilarientzako Kode Deontologiko bat gehitu da, kide guztiek nahitaez bete beharreko irizpide etikoak eta portaera irizpideak jasotzen dituena. Kode horretan, etikoki onargarriak diren erabakiak hartzeko irizpideak, kontseilarien artean izan daitezkeen interes gatazkak, gatazka horiek konpontzeko bideak eta abar ezarri dira, eta kapitulu hauetan egituratuta dago:

- Portaera irizpideak

- Kontseilariaren betebehar orokorrak

- Konfidentzialtasun betebeharra

- Gardentasun eta informazio betebeharra

- Interes gatazka

- Sozietatearen izena erabiltzea

- Informazio ez-publikoa

- Lotura duen pertsona 2.43.- Administrazio Kontseiluko ezein kidek ez dio adierazi Sozietateari prozesatu dutenik edo haren aurka ahozko epaiketari hasiera emateko autoa eman denik, Kapital Sozietateen Legearen 213. artikuluan aipatzen diren delituetako batengatik. 3. LOTUTAKO ERAGIKETAK 2014ko ekitaldian, Sozietateak harekin lotutako alderdi hauekin egin ditu transakzioak:

Lotura mota

SPRILUR, S.A. Zuzeneko sozietate menderatzailea

Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra,S.A. Taldeko enpresa

Page 10: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

10

a) Lotutako erakundeak

2014ko ekitaldiaren itxieran, lotutako erakundeekin erregistratutako saldoak hauek dira (eurotan): ________________________________________________________ 2.014 ________________________________________________________ Korrontea ________________________________________________________ Bezeroak, taldeko enpresak Taldeko enpresetan inbertsioak ___________________________________________________________________________________ SPRILUR,S.A. 99.557 Tolosaldeko apattaerreka Industrial Lurra,S.A. 20.201

SPRILUR, S.A.rekiko mugimenduak batik bat “Diruzaintza Sistema Deszentralizatua” delakoan sartzearen ondoriozkoak dira. Sistema horri jarraiki, soberako bankuko saldoak sozietate nagusian irekitako kontu korrontean gordailutzen ditu sozietateak, horiek “Inbertsioak taldeko enpresetan” sailean erregistratuz. Era berean, sozietate nagusiak kredituak eman diezazkieke sozietate filialei, horiek “Zorrak taldeko enpresekin” sailean erregistratuz. 2014.urtean sozietateak loturako erakundeekin izandako mugimendu nagusien transakzioak ongorengoak dira:

2014

Ustiapen sarrerak

Bestelako zerbitzuak

Finantza gastuak

SPRILUR,S.A. (8.794) (2.796)

Tolosaldeko Apattaerreka

Industria Lurra,S.A. 20.201

b) Administratzaileak eta Goi Zuzendaritza

Administrazio Kontseilua 8 pertsonek osatzen dute, horietatik 7 gizonak eta 1 emakumea. 2014ko ekitaldian, Sozietateko Administrazio Kontseiluko kideek ez dute ordainsaririk jaso soldata, dieta edo bestelako kontzeptuengatik. Bestalde, Sozietateak ez du obligaziorik Administrazio Kontseiluko lehengo edo egungo kideen eta goi zuzendarien pentsioei eta bizi aseguruei dagokienez (Sozietateko plantilla osoak dituen bizi aseguruak alde batera utzita), eta ez du berme gisa haien kontura bereganatutako eskubiderik. Era berean, 2014ko ekitaldian aipatutako kideek ez dute jaso ez krediturik ez aurrerakinik.

c) Administratzaileen interes gatazkako egoerei buruzko informazioa

Page 11: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

11

Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen Testu Bategineko 229. artikuluan ezarritakoaren arabera, sozietateen gardentasunean sakontze aldera adierazten da 2014ko urtarrilaren 1etik urteko kontuak formulatu diren datara bitarte Sozietateko kontseilariek eta horiei lotutako pertsonek ez dutela partaidetzarik eduki, aipatu Legean xedatutakoa betez, Sozietate honen xede berbera, antzekoa edo osagarria duen ezein sozietatetako kapitalean. 3.1.- Administrazio Kontseiluko kideek ez dute interes gatazkako egoerarik izan ekitaldi osoan, Kapital Sozietateen Legearen 227., 228., 229. eta 231. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera. Gai horri dagokionez, Administrazio Kontseiluaren Araudian honakoa ezartzen da: Kontseilariak haren edo harekin lotura duten pertsonen eta Sozietatearen arteko interes gatazkako egoerak saihestu behar ditu, eta egoera horiek saihestezinak badira, horren berri eman beharko dio Administrazio Kontseiluari. Bereziki:

• Kontseilariak ez du lagundu behar eta ez du esku hartu behar kontseilaria bera zuzenean edo zeharka sartuta dagoen gaiei eragiten dieten erabakietan.

• Kontseilariak ezin du zerbitzu profesionalak edo merkataritza-arloko zerbitzuak emateko transakziorik egin zuzenean edo zeharka Sozietatearekin, salbu eta interes gatazkako egoeraren berri aurretik ematen bada eta Kontseiluak transakzioa onartzen badu.

• Kontseilariak ezin du haren mesederako edo hari lotutako pertsonen mesederako erabili Sozietatearen negozio aukera bat, halakotzat hartuta kontseilariak bere kargua betetzearekin lotuta edo Sozietatearen bitartekoak eta informazioa erabiliz sortu edo azaldu den merkataritzako inbertsio edo eragiketa bat egiteko aukera.

Kontseilariek, Sozietateari gorde behar dioten leialtasunaren izenean, Presidenteari jakinarazi beharko diote edozein abusuren edo ez-betetzeren berri dutenean, bereziki informazio garrantzitsua eta pribilegiatua baliatzeari buruzkoa bada.

4. ARRISKUEN KONTROLA Sozietatearen finantza arriskuen kudeaketa Sozietatea kide den kapital publikoko SPRILUR Taldearen Finantza Zuzendaritzan zentralizatuta dago. Zuzendaritza horrek ezarrita dauzka interes tasen aldaketen nahiz kreditu eta likidezia arriskuen eragina kontrolatzeko behar diren mekanismoak. Jarraian, Sozietatean eragina duten finantza-arrisku nagusiak adierazten dira:

a) Kreditu eta likidezia arriskua:

Sozietatea SPRILUR Taldearen “Diruzaintza Sistema Zentralizatua” delakoan sartuta dago. Sistema horri jarraiki, soberako bankuko saldoak SPRILUR, S.A. sozietate nagusian irekitako kontu

korrontean gordailutzen dituzte sozietate filialek. Era berean, SPRILUR, S.A.k kredituak eman diezazkieke sozietate filialei, finantza erakundeetatik lortzen dituen baldintza beretan. Oro har, Sozietateak kreditu maila handiko finantza erakundeetan gordetzen ditu bere altxortegia eta aktibo likidoak. Horrez gain, bezeroei kobratu beharreko bere kontu gehienak –Industrialdeko pabilioi, bulego edo lokalak baliatzeko kontratuei dagozkienak– kontratuen xede diren ondasun higiezinen unitateek berek bermatuta daude.

Page 12: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

12

Likidezia ziurtatzeko eta bere jardueratik eratortzen diren ordainketa konpromiso guztiei aurre egiteko, Sozietateak bere balantzea erakusten duen diruzaintza eta SPRILUR Taldearen “diruzaintza zentralizatua” dauzka.

b) Merkatu arriskua (interes tasaren arriskua eta prezioari lotutako bestelakoak barne):

Hala diruzaintza nola SPRILURekin zentralizatutako saldoak eta ondasun higiezinen finantza alokairuagatik bezeroei kobratu beharreko kontuak interes tasaren arriskupean daude, eta horrek eragina izan dezake Sozietatearen finantza emaitzetan eta etorkizuneko kutxako fluxuetan. Aipatu finantza tresnak Euriborra gehi diferentzial bateko interes tasan kontratatuta daude. Aipatutako saldoen xehetasuna azaltzen dugu ondoren:

Eurotan

Interes-tasa Zordun/(hartzekodun)

31.12.2014

Diruzaintza Euribor 3M-0,10 64.661

Diruzaintza zentralizatua Euribor 12M+0,85 -

Diruzaintza zentralizatua Euribor 3M-0,10 99.557

Hartzeko kontuak

“industrialdearen hitzarmena”gaitik

Euribor 3M+1,25/Euribor

3M+2,85/Euribor12M+2,85% 1.520.067

1.684.285

5. BATZAR NAGUSIA 5.1.- Batzar Nagusia eratzeko quorumari dagokionez, ez dago desberdintasunik Kapital Sozietateen Legean aurreikusitako gutxienekoen erregimenarekin. 5.2.- Hitzarmen sozialei dagokienez, ez dago desberdintasunik Kapital Sozietateen Legean aurreikusitako erregimenarekin. 5.3.- Batzar Nagusiak izaera unibertsalez egin ohi dira. 5.4.- Batzar Nagusiko Presidentea Administrazio Kontseiluko Presidentea ere izango da. 5.5.- Sozietateak ez du Batzar Nagusiaren araudirik ondu. 5.6.- Txosten honi dagokion epean egindako batzar nagusietara bertaratutakoen datuak hauek dira:

Bertaratze datuak

Batzar Nagusiaren

data

Presentzia fisikoaren %

Ordezkaritzaren % Guztira

Ohikoa 2014.06.11

%80,71 %0 %80,71

5.7.- Batzar Nagusian hartutako erabaki guztiak gehiengoz hartu dira, eta hauek izan dira:

Page 13: DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA, S.A. G K - sprilur.eus · Javier Pérez López jn. Batzordekidea 2012ko ekainak 28 Miren Lore Martinez Axpe and. Batzordekidea 2007ko azaroak 23

13

2014ko Ekainaren 11an egindako ohiko batzarra

1. Aurreko bilerako akta irakurtzea. 2. Aztertu eta onartzea, hala badagokio, Urteko Kontuak, bi mila eta hamahiruko abenduaren hogeita

hamaikan itxitako ekitaldiko Balantzea, Galdu-irabazien kontua, Ondare garbian izandako aldaketen egoera-orria, Diru-fluxuen egoera-orria, Memoria eta kudeaketa-txostena.

3. Emaitzen Aplikazio Proposamena onartzea, Galerak “Aurreko Ekitaldien Emaitza Negatibo”etara

eramanez.

4. Hainbat gai..

5.8.- Estatutuetan ez da mugarik ezarri Batzar Nagusira joateko behar den gutxieneko akzio kopuruari dagokionez. AZKEN OHARRA Kontseiluaren Araudia eta Gobernu Korporatiboaren txostena ikusteko, webgune honetara jo daiteke zuzenean: /www.sprilur.es/nuestras-sociedades/deba bailarako industrialdea