colegio san vicente de paúl ikastetxea – just another ... · web view2018/11/02  · figura 1....

7
Zer da hisdrosfera? Hidrosfera deritzo urez osatuta dagoen Lurreko geruzari. Urak lurrazalaren hiru laurdenak betetzen ditu ia. Bi ur mota aurki dezakegu: Uraren zikloa Ur gazia: gehiena da. Itsasoetan eta Ozeanoetan aurki dezakegu. Ur geza: Ibaietan, aintziretan, lur azpiko uretan eta beste leku batzuetan dago, batez ere glaziarretan eta mendi-tontorretan (izoztua). 2.GAIA URAK

Upload: others

Post on 21-Jan-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Colegio San Vicente de Paúl Ikastetxea – Just another ... · Web view2018/11/02  · Figura 1. Uraren zikloa. En Gizarte Zientziak (p. 38), por Nerea Atxega et al., 2015, Etxebarri,

Zer da hisdrosfera?

Hidrosfera deritzo urez osatuta dagoen Lurreko geruzari. Urak lurrazalaren hiru

laurdenak betetzen ditu ia. Bi ur mota aurki dezakegu:

Uraren zikloa

Figura 1. Uraren zikloa. En Gizarte Zientziak (p. 38), por Nerea Atxega et al., 2015, Etxebarri, Bizkaia:

Santillana Educación, S.L.

Ur gazia: gehiena da. Itsasoetan eta Ozeanoetan aurki dezakegu.

Ur geza: Ibaietan, aintziretan, lur azpiko uretan eta beste leku batzuetan dago, batez ere glaziarretan eta mendi-tontorretan(izoztua).

2.GAIAURAK

Page 2: Colegio San Vicente de Paúl Ikastetxea – Just another ... · Web view2018/11/02  · Figura 1. Uraren zikloa. En Gizarte Zientziak (p. 38), por Nerea Atxega et al., 2015, Etxebarri,

Itsas urak

Itsas urak ozeanoetako nahiz itsasoetako urak dira. Bost ozeano daude:

Indiako Ozeanoa

Ozeano Artikoa

Ozeano Antartikoa

Ozeano Atlantikoa

Ozeano Barea

Itsas urak etengabe ari dira mugitzen:

Olatuak itsas azalaren mugimenduak dira eta haizearen eraginez

gertatzen dira.

Itsasaldiak itsasoaren mailaren gorabeherak dira.

Itsaslasterrak ur-tenperatura ezberdinen ondorioz lekualdatzen diren

masak dira.

Kontinenteetako urak

Lurgaineko urak lurrazalaren gainean daude (ibaietan, aintziretan…) eta

glaziarretan eta bi polarretako ur izoztuan. Lur azpiko urak lurrazalaren

barneko ur-lasterrak eta ur-biltegi naturalak dira.

Page 3: Colegio San Vicente de Paúl Ikastetxea – Just another ... · Web view2018/11/02  · Figura 1. Uraren zikloa. En Gizarte Zientziak (p. 38), por Nerea Atxega et al., 2015, Etxebarri,

Ibaiak

Ibaiak itsasora doazen lurgaineko ur-laster etengabeak dira.

Figura 2. Invención propia.

Ibilbidea ibaia sortzen denetik bokaleetara iritsi arteko bidea da. Ibaiak ibilbide

desberdinak ditu:

Goi-ibilbidea: ura oso azkar mugitzen da, aldapa handiak daude eta

emari txikia dago.

Erdiko ibilbidea: ura mantso mugitzen da, bihurguneak sortzen dira eta

emari handia dago.

Behe-ibilbidea: ura oso mantso mugitzen da eta itsasoko, aintzirako eta

beste ibaietako urekin nahasten da.

Page 4: Colegio San Vicente de Paúl Ikastetxea – Just another ... · Web view2018/11/02  · Figura 1. Uraren zikloa. En Gizarte Zientziak (p. 38), por Nerea Atxega et al., 2015, Etxebarri,

Espainiako ibaiak

Figura 3. Espainiako ibaiak. En Gizarte Zientziak (p. 42-43), por Nerea Atxega et al., 2015, Etxebarri,

Bizkaia: Santillana Educación, S.L.

Espainiako isurialdeak

Isurialde deritzo zenbait arrok osatzen duten eremu zabalari; arro horietako

ibaiak itsaso edo ozeano berera isurtzen dira. Espainian hiru isurialde daude:

Kantaurialdeko isurialdea, isurialde atlantikoa eta isurialde mediterraneoa.

Page 5: Colegio San Vicente de Paúl Ikastetxea – Just another ... · Web view2018/11/02  · Figura 1. Uraren zikloa. En Gizarte Zientziak (p. 38), por Nerea Atxega et al., 2015, Etxebarri,

Kantaurialdeko isurialdeak Kantauri itsasoan itsasoratzen diren ibai

guztiak hartzen ditu: Navia, Nalón, Eo eta Ibaizabal. Bertako ibaiak

laburrak dira, eta emari eta malda handikoak.

Isurialde atlantikoak ozeano Atlantikoan itsasoratzen diren ibai guztiak

hartzen ditu: Miño, Sil, Duero, Pisuerga, Tormes, Tajo, Jarama, Alagón,

Guadiana, Cigüela, Zújar, Guadalquivir y Genil.

Ozeano Atlantikoan itsasoratzen diren ibaiak nahiko luzeak dira, emari

handiagoa dute udaberrian eta udazkenean udan baino (udan ez baitu ia

euririk egiten).

Kanaria uharteetan, berriz, ez dago ibairik, euri gutxi egiten baitu.

Sakanak daude, lurrazaleko ebakiak, euria egiten duenean soilik

eramaten dutenak euria.

Isurialde mediterraneoak Mediterraneo itsasoan itsasoratzen diren ibai

guztiak hartzen ditu: Júcar, Segura, Ebro, Segre eta Jalón. Bertako

ibaiak, Ebro ibaia izan ezik, laburrak eta emari txikikoak dira. Zona

batzuetan euri gutxi egiten du eta ez dago ibairik, ramblak eta uharrak

(torrentes) baizik. Hauek bakarrik euria egiten duenean eramaten dute

ura, sakanak bezala.

BIBLIOGRAFÍA

Atxega et al., (2015), Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntza 4. Etxebarri, Bizkaia:

Santillana Educación, S. L.