burtsa. finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · lehen mundu gerraren bukaera arte. urte...

13

Upload: others

Post on 31-Jul-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,
Page 2: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

1 - Burtsa: sarrera historiko laburra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

2 - Burtsaren funtzionamenduaren oinarriak . . . . . . . . . . . . . 13

3 - Burtsako salerosketa-eragiketak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19

4 - Salerosketarako agindu motak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27

5 - Etengabeko merkatua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 31

6 - Irabaziak burtsan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 35

7 - Burtsa-merkatuetako adierazle orokorrak . . . . . . . . . . . . . 37

8 - Burtsan eragina duten aldagaiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41

9 - Baloreak aztertzeko adierazleak eta ratioak . . . . . . . . . . . 45

10 - Oinarrizko analisia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 49

11 - Analisi teknikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 57

12 - Burtsa eta aurreikuspenak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 63

13 - Burtsa eta finantza-merkatuen globalizazioa . . . . . . . . . . . 69

14 - Burtsa, espekulazioa eta burbuilak . . . . . . . . . . . . . . . . . 73

15 - Burtsan inbertsioa gauzatzeko gomendio erabilgarriak . . . 79

Burtsako esamoldeen hiztegi laburra . . . . . . . . . . . . . . . . 83

Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 95

AURKIBIDEA

Page 3: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,

Burtsa, dudarik gabe, ekonomia-erakunde ezagunenetako bat da;jendearen artean interesik handiena sortzen duena, apika. Azken urteetanhainbat komunikabidek burtsa oso ezagun bihurtu badute ere, burtsarennolakotasunari eta funtzionamenduari buruzko esamolde eta topiko gutxibatzuk zabaltzea besterik ez dute lortu; gainera, beste kasu askotan gerta-tu ohi den bezala, informazio gehiago eskura edukitzeak ere ez du lortujendeak merkatu berezi honi buruzko ezagutza hobea izaterik. Gero etaohikoagoa da, halaber, jende arruntak, zuzenean edo zeharka, burtsan par-taidetzak izatea, nahiz eta merkatu hori zer den edo zertarako den oso ondojakin ez. Hortaz, burtsa eta burtsaren funtzionamendua jakingai garrantzi-tsuak dira gaur egungo gizartearentzat. Sarrera-testu honen helburua hori-xe da, burtsa zertan den erraz eta garbi azaltzea.

Burtsa, balore-burtsa edo balore-merkatu izenez ere ezagutzendena, finantza-sistemaren erakunde bat da; zehazki esanda, kapitalen mer-katuari dagokion erakunde mota bat. Beste motetako edozein merkatutanbezala, produktu jakin bat erosi nahi dutenak eta produktu hori bera saldunahi dutenak daude; kasu honetan, kapitala edo diru kopuruak dira sale-rosten diren produktuak. Merkatu horretan enpresak izaten dira kapitalakerosi edo eskatu nahi dituztenak (dirua maileguz hartuz, hots, finantzabi-deren bat eskatuz), eta, oro har, inbertitzaile pribatuak izaten dira kapita-lak saldu edo eskaini nahi dituztenak (hau da, errentagarritasun finko batlortzeko aurreztutako dirua ezartzen dutenak). Inbertitzaile partikular

7

Sarrera

Page 4: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,

Finantza-ekonomiaren hastapenak: burtsa

8

horiez gainera, enpresek berek ere inbertitzen dute burtsan: esate batera-ko, aldi baterako finantza-ezarpen bat egiteko, dirua geldirik ez edukitze-ko, alegia; edo baita han kotizatzen duen enpresa baten gaineko kontrolaedukitzeko ere.

Hala ere, nabarmendu beharra dago, beste hainbat merkatutanbezala, erosleek eta saltzaileek ez dituztela produktuak zuzenean trukatzeneta, aldiz, eta oraintxe azalduko dugunez, badirela erosi eta saltzeko eragi-ketez arduratzen diren profesionalak.

Merkatu mota hauetan salerosten diren kapitalak edo diru kopu-ruak era askotako produktuetan, edo finantza-aktiboetan, gauzatzen dira:mailegu, kreditu, obligazio, bonu, letra, akzio eta abarretan. Hortaz, enpre-sek, zorrak hartzean, goian aipatutako edozein aktibo mota sal dezakete(finantzaren hizkuntzan, aktiboak jaulki egiten dituzte), eta inbertitzaileekere aktibo horiexetan ezartzen dute aurreztutako dirua. Aktibo mota horiekhain desberdinak eta konplexuak direnez, merkatu desberdinak bereiztendira ohiko kapital merkatuen barnean. Merkatu horietan ezagunena, duda-rik gabe, burtsa dela esan daiteke, hots, akzioen salerosketan espezializa-turiko merkatua. Burtsaren funtzionamendua eta burtsaren erabilera sako-nago aztertu baino lehen, geldialdi labur bat egingo dugu haren bilakaerahistorikoa azaltzeko.

Page 5: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,

Burtsaren aurrekari historikoak antzinako Greziako eta Erromakogaraietara iristen badira ere –Atenasko Korintoko Plazako Deigma, etaErromako Collegium Mercatorum aipatu ohi dira, besteak beste–, historialarigehienen ustean Mediterraneoko lonjak dira gaur egungo burtsa-merkatuenzuzeneko aurrekari historikoak; Erdi Aroko salerosleak lonja horietanelkartzen ziren, salgaiak eta orobat edozein jabetza-titulu trukatzeko.

Badirudi, era berean, Berant ErdiAroaren bukaeran jadanik, garai horretakoMendebaldeko Europako merkatu-zentrohandietan bazirela jabetza- eta zor-tituluaktrukatzeko balio zuten azokak, Herbehereetanbatez ere. Izan ere, burtsa hitzaren jatorriaazaltzen duten teorietan seguruena Brujaskohiriarekin lotzen da: Flandesko merkatu-azoka hori Berant Erdi Aroan, XIV. mendea-ren erdialdean eta XV. mendearen hasieran,kokatu ohi da. Hiri eder hartako tratulariakVan der Buerse jaunaren jauregiaren aurreanelkartu ohi ziren; Van der Buerse flandestarbankarien dinastia ezagun bateko kide zen,

9

11Burtsa: sarrera

historiko laburra

Amsterdamgo Burtsa XVII.mendean (Emmanuel deWitte-ren pintura; 1617-1692)

Page 6: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,

eta familiaren armarrian hiru poltsa irudikatzen ziren. Nonbait saleroslehaiek burtsa hitza hartu zuten beren merkatua izendatzeko, eta izen horigarai hartako merkatu-hiri garrantzitsuenetan zabaldu zen: besteak beste,Anberesen, hiri horrek bereganatu baitzuen azkenik Brujasek finantzetanzuen nagusitasuna. Anberesko Burtsa, 1460an sortua, hartu ohi da gauregungo balore-merkatuen erakunde aitzindari gisa.

XVI. mendearen bukaera aldera eratu ziren LondreskoBurtsa (1570) eta Lyongo Burtsa (1595). Burtsa ugari sortu ziren XVIII.mendean eta XIX. mendearen hasieran: 1794an, Pariskoa, eta, 1792an,New Yorkeko Burtsa famatua, Wall Street-eko Burtsa izenez ezagutzen

dena, munduko burtsa garrantzitsuenetako bat.

Espainiar estatuko burtsak ez dirahain zaharrak: Madrilgoa, gaur egun burtsa-eragiketagehien hartzen dituena, 1831n sortua da; Bilbokoa,1890ean sortua; Bartzelonakoa, ofizialki 1915eansortua; eta Valentziakoa, 1981ean sortutakoa.

Hasieratik bertatik Bilboko Burtsak zerikusi handia izan zuenEuskal Herriko ekonomia-, industria- eta finantza-jardueren nondik nora-koarekin. Bideak eskaini zituen sasoi hartako inbertsio-proiektu nagusiakfinantzatzeko: ontzi-konpainiak, ontziolak, meatzaritza-enpresak eta ban-ketxeak. 1890eko uztailaren 21ean eratu zen Bilboko Burtsa. ErregeordeMaria Kristina Habsburgo-Lorenakoak errege-dekretu baten bidez baimenaemana zuen Bilbon Merkataritzako Burtsa Orokorra sortzeko, efektu publi-koak eta merkataritzakoak negoziatzeko gai izango zena. Norbanako asko-ren ekimenari zor zaio ehun urte baino gehiagoko erakunde hau sortuizana. Izan ere, Bilboko Burtsaren sortzaileak enpresaburuak izan ziren,industrian, merkataritzan eta, oro har, negozioetan ari ziren talde ekonomi-koen ordezkariak.

Burtsa-merkatuen lehenengo urrezko garaiak XX. mende-ko lehen gatazka armatu handiaren amaiera aldera arte iraun zuen, hots,Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ereezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe, munduko burtsanagusia. Lehen Mundu Gerratik aurrera urte txarrak izan ziren burtsaren-

Finantza-ekonomiaren hastapenak: burtsa

10

Bilboko Burtsa 1890ekouztailaren 21ean eratu zen

Page 7: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,

tzat: nabarmentzekoa da, adibidez, gerrateen arteko garaia, ekonomiaridagokionez oso inflazio-maila altuak izan zituena. 1929. urtean jarri zirenkolokan, lehenengo aldiz, burtsaren funtsak berak, WallStreet-eko Burtsaren crash handiaren ondorioz, etahalaxe hasi zen depresio handia.

Harrezkeroztik, oparoaldiak izan dirafinantzetan, atzeraldi handi edo txikiko garaiekin tarte-katuak. 1973ko petrolioaren krisialdi sakonak atzeraldihandiko aldia ekarri zuen munduko burtsetara, ez bai-tziren laurogeiko hamarkadara arte suspertu; gainera,1987. eta 1989. urteetako udazkeneko crash-ek kolo-kan jarri zituzten burtsak berriro ere.

90eko hamarkadan nazioarteko burtsekaldaketa handiak izan zituzten. Aurrerago ere aztertukodugunez, nazioartean kapital-merkatuen desarautze-prozesu indartsua bizi izan da, eta horrek etengabe areagotu ditu nazioar-teko finantza-trukeak, eta, ondorioz, burtsen eragina. Bestalde, sistemainformatikoak nagusitu ziren merkatuetan, eta horien bidez gidaturiko

etengabeko merkatuak sortu ziren;aldaketa horren ondorioz, egunerokoburtsa-saioak asko luzatu ziren.Berrikuntza horrek egin du posible gauregun egunak dituen 24 orduetan mun-duko burtsa garrantzitsuren bat mar-txan aritzea (hauek dira, gaur egun,munduko burtsa garrantzitsuenak:Tokio, Hong Kong, Frankfurt, Zurich,Milan, Brusela, Paris, Londres eta New

Yorkekoak). Gaur egungo finantza-ekonomian, burtsetako jarduera eten-gabea da; Europako burtsek eguneko lanaldia ixten dutenean, orduantxeekiten dio lanari Wall Street-eko Burtsak, eta horiek lanaren erdiak eginakdituztenean zabaltzen da Tokioko Burtsa.

New Yorkeko, Tokioko eta Londresko burtsa erraldoien eragike-tek berehalako eragina izaten dute munduko edozein finantza-gunetan.

1 - Burtsa: Sarrera historiko laburra

11

Wall Street-ekoa da mundukoburtsarik ezagunena

Munduko burtsa garrantzi-tsuenak Tokio, Hong Kong,Frankfurt, Zurich, Milan,Brusela, Paris, Londres etaNew Yorkekoak dira

Page 8: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,

Ordu gutxian iristen dira edozein burtsatako crash-ek eragindako ondo-rioak; ezaugarri horixe nabarmendu zen, jadanik, 1989ko krisialdian, eta,batez ere, 1995eko Mexikoko finantza-krisialdian (tekila efektua izenezere ezagutzen denean), eta baita Asiako hego-ekialdeko krisialdian ere,1997. urtearen bukaeran.

Finantza-ekonomiaren hastapenak: burtsa

12

Page 9: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,

Burtsa enpresen akzioen salerosketan espezializaturiko kapitalenmerkatua da (akzioak titulu edo balore higigarri izenez ere ezagutzen dira).Nahiz eta burtsak akzioen salerosketan espezializatuta dauden merkatuakizan, burtsetan beste hainbat eta hainbat finantza-aktibo negoziatzen dirahalaber; besteak beste, bonuak edo obligazioak, guztiak ere enpresekberen finantza-beharrak asetzeko jaulkitzen dituztenak. Azken horiekerrenta finkoko aktiboak direla esaten da; izan ere, enpresek aktibo horiekjaulkitzen dituzten unean bertan dakite inbertitzaileek zenbateko errentajasoko duten dirua bertan inbertituz gero. Aitzitik, akzioak errenta aldako-rreko aktiboak direla esaten da; izan ere, inbertitzaile batek, akzio bat eros-tean, ez du aldez aurretik jakiten zer nolako errentagarritasuna aterakoduen inbertsio horrekin.

Baina, tira, aurrera egin aurretik, lehenik eta behin, azal dezaguntaxuz zer diren eta zertarako balio duten akzioek. Enpresa bat osatzeandiru kopuru jakin bat edo dirutan balora daitezkeen ondasun jakin batzukjartzen dituzte enpresaren sortzaileek. Horren truke, enpresak ekarpenaegindako inbertitzaileekin zor bat izango du; zor horri enpresaren kapitaladeritzo. Enpresen kapitala akzio izeneko balio berdineko partaidetzetanbanatzen da. Enpresen partaidetza horiek dira, hain zuzen ere, burtsansalerosten direnak.

13

22Burtsaren

funtzionamenduarenoinarriak

Page 10: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,

Beraz, burtsan enpresa baten akzioak erosten dituena automati-koki enpresa jakin horren jabe bihurtzen da, noski, dagokion proportzioan.Enpresaren jabetzan partaidetza izateak eskubide politiko (nagusiki akzio-dunen batzar nagusian boto-eskubidea) eta ekonomiko batzuk ematen ditu(funtsean, enpresako mozkinetan partaidetza). Bestalde, akziodunak

enpresarekiko duen erantzukizuna enpresariegindako ekarpenera mugatzen da; alegia,enpresa baten akzio batzuk erosi eta enpresahorrek, zoritxarrez, porrot egiten badu, akzio-dunak bere inbertsioaren zati handi bat nahizinbertsio oso-osoa gal dezake; hori bai,akziodunak ez du sekula inbertitutakoa bainogehiago galduko (akziodunen erantzukizunamugatua duten enpresez ari gara, noski).

Enpresen jabetza-tituluak direnakzio horiek, beste edozein ondasun bezala,salerosi egin daitezke. Eta badaude araututa-ko merkatu bereziak akzioak salerosteko:burtsak, hain zuzen ere. Dena den, argi eduki

beharra dago herrialde jakin bateko enpresa guztien akzioak ez direla,inondik inora, burtsan salerosten. Enpresa gutxi batzuen akzioak saleros-ten dira soilik antolaturiko merkatu horretan. Burtsara ateratzea erabaki-tzen dutenen akzioak soilik salerosten dira merkatu horretan. Gainerakoenpresen akzioak arautu gabeko beste merkatu edo salerosketa-guneetansalerosten dira, hainbat modu desberdinetara (enpresako ezagunen artean,inbertitzaile ezagunen artean, enpresek ezarritako iragarkien bidez etaabar). Baina antolaturiko merkatu honen funtzio hau hobeto ulertu ahalizateko, jar dezagun adibide bat.

Demagun jadanik urte dezente lanean daramatzan enpresa batekinbertsio bat egiteko finantziazioa behar duela. Horrelako egoeran direnenpresek kapital-merkatuetara jotzen dute finantzaketa eskuratzeko, mer-katu horietan aukera ugari izaten baitituzte: finantza-erakunde bati maile-gu bat eskatu, zorra jaulki (hau da, inbertitzaileei epe jakin baterako etaerrentagarritasun jakin baten truke obligazioak edo bonuak saldu) edotafinantzaketa ekarriko duten bazkide berriak (akziodunak) lortzeko akzio

Finantza-ekonomiaren hastapenak: burtsa

14

CEPSA enpresaren akzioa

Page 11: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,

berriak jaulki. Enpresa txikietan langile, senide eta lagunen artean egin ohida finantzaketa. Baina, noski, milaka milioi eskuratu nahi dituzten enpresahandiek merkatu antolatuen beharra dute. Gure adibideko enpresarenkasua da hori: gainerako aukera guztiak taxuz aztertu ondoren, enpresarenkapitala hedatzea erabaki du, eta diru kopuru handia behar duenez, bazki-de berri bila burtsara ateratzea ere bai.

Edozein enpresak, burtsan kotizatzen badu, inbertitzaile-komuni-tate handiagora izango du sarbidea, hots, proiektuak finantzatzeko baliabi-de gehiago lortzeko aukera izango du. Enpresek beren kapitala zabaltze-ko, berrantolatzeko eta pribatizatzeko eragiketak egin ditzakete burtsarenbidez. Gainera, burtsak enpresen ospea igoarazten du eta publizitateaematen die produktuei; asko dira azken urteetan, batik bat merkatuenbolada onean, burtsara enpresa-izena sendotzera atera diren korporazioak.Zalantzarik gabe, finantzaketa modu hau interesgarria da enpresentzat,ospe eta sona handiena ematen duena (desabantailak ere baditu, nola ez).Erabaki hori ezin du edozein enpresak hartu, noski; muga batzuk daude.Burtsara atera nahi duten enpresek baldintza jakin batzuk bete behar dituz-te: baldintza formalak (enpresaren urteroko kontuek ikuskapena egina iza-tea, esaterako), legezkoak nahiz ekonomikoak.Esaterako, espainiar estatuko burtsan, parte-hartzeminimoa 1,2 miloi euroan ezarrita dago, zenbateko horibaino gutxiagoko diruarekin ez dago burtsara ateratze-rik. Gainera, ez litzateke errentagarria izango; izan ere,asko eta handiak dira burtsara ateratzean izaten direngastuak (inbertsio-bankuei ordaindu, abokatuak, publi-zitatea eta abar).

Baina gure adibideko enpresak betetzen ditubaldintza minimo horiek, eta burtsara ateratzea erabakidu. Enpresaren akzio-hedapena prestatzea da erabakihorren lehenengo urratsa. Enpresak bere akzio berriakerosi nahi dituzten erosleak beharko ditu, eta, horreta-rako, akzioen salmenta-kanpaina bat jarriko du abian.Hainbat hedabidetan publizitatea egitea garrantzitsua izango da, enpresa-ren bermea eta irabaziak izateko ahalmena azpimarratzea. Enpresarenakzioak erosi nahi dituzten inbertitzaileek hainbat finantza-erakundetan

2 - Burtsaren funtzionamenduaren oinarriak

15

‘Bigarren eskuko’ merkatuada burtsa

Page 12: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,

edukiko dute erosi nahi dituzten akzio-en zenbatekoen eskaerak egitekoaukera. Enpresek beren akzioak lehenengo aldiz saltzen dituzten merka-tuari lehen mailako merkatu edo harpidetza-merkatu deritzo. Akzioak edotituluak lehen aldiz jaulki eta akziodunek akzio horiek erosi ahal izatekomerkatua da. Azken finean, enpresak beharrezko finantzaketa-merkatuhorretan eskuratzen du.

Jakina, lehenengo harpidetzan akzioak erosten dituzten guztiekez dituzte luzerako gordeko. Inbertitzaile askok eta askok izango dute jabe-tza-tituluak jaso bezain laster haiek saltzeko gogoa. Horretarako dagobigarren mailako merkatua, negoziazio-merkatu ere deitua, burtsan koti-zatzen duten enpresen akzioak eskualdatzeko merkatua. Beraz, esan ohida burtsa bigarren mailako merkatu nagusia dela; nolabait esanda, esandaiteke burtsa bigarren eskuko akzioen merkatua dela.

Laburbilduz, burtsara jotzen duen enpresak akzioak jaulkitzenditu, eta akzio horiek lehenengo mailako merkatuan akziodun batzuek har-

pidetzen dituzte; akzio horiek, era berean, bigarrenmailako merkatuan sal daitezke, eta hor ez dagoinolako mugarik jabez aldatzeko. Bigarren maila-ko merkatuak ez du zuzenki enpresaren finantza-ketan parte hartzen, eta, horregatik, zenbaitek dioburtsa espekulazio hutseko merkatua dela. Bainahori ez da horrela (erabat behintzat); izan ere,bigarren mailako merkatua da inbertsioen likide-

zia ziurtatzen duena, eta merkatu hori gabe enpresa gutxik salduko lituz-kete beren akzio guztiak lehen mailako merkatuan.

Bigarren mailako merkatuan, burtsan, alegia, oztoporik gabesalerosiko dira gure enpresaren akzioak. Enpresa horren bilakaerari buruzdauden aurreikuspen eta iritzien arabera, inbertitzaileek akzio horiek eros-teko gogo handiagoa edo txikiagoa izango dute, eta, beraz, halakoa izan-go da akzio horien prezioa edo kotizazioa. Hain zuzen ere, eskaintzaren etaeskariaren legearen arabera aldatuko dira, aurrerago aztertuko dugunez,enpresen akzioen prezio edo kotizazioak. Saltzeko eta erosteko aginduakbalore- eta burtsa-sozietate eta -agentzietan aritzen diren bitartekari edo

Finantza-ekonomiaren hastapenak: burtsa

16

Japonian eta Suitzan badi-ra 5.000 -tik gorako balionominala duten akzioak

Page 13: BURTSA. Finantza-ekonomiaren hastapenak · 2016-09-23 · Lehen Mundu Gerraren bukaera arte. Urte hartan, 1914an, 'City' izenez ere ezagutzen den Londresko Burtsa zen, dudarik gabe,

operadoreek gauzatzen dituzte, bezeroen kopuru eta prezioei buruzko agin-duei jarraituz.

Burtsan kotizatzen duten akzioez hitz egitean, tituluen balio nomi-nala eta burtsako kotizazio-balioa bereizi beharra dago. Lehenengoak azal-tzen du akzioak enpresaren kapital sozialean duen zenbatekoa. Akzioarenaurpegia balioa da, eta dokumentuan bertan idatzita egoten da. Akzioenbalio nominal guztiak batuz enpresa baten kapitala lortzen da. Akzio bakoi-tzaren nominalaren balioa asko aldatzen da batetik bestera. Badira 0,6euroko balio nominala duten akzioak, eta 60 baita eurotik gorakoa dute-nak ere. Horren ondorioz, oso desberdina izango da akzio batengatikordaintzen dena. Japonian edo Suitzan, esaterako, badira 5.000 eurokobaliotik gorako akzioak; espainiar estatuko burtsan, berriz, badira euro batbaino balio nominal txikiagoa duten akzioak. Dena den, garrantzitsuenaenpresaren balio osoa da, alegia, enpresa batek dituen akzio-en zenbate-ko osoa bider bakoitzaren balioa eginik ateratzen den zenbatekoa.

Akzioak, lehen aldiz jaulkitzean, hau da, lehen mailako merka-tuan, hiru modutara jaulki daitezke balio nominalari dagokionez: parean(inbertitzaileak akzioa erosteko balio nominalaren % 100 ordaindu beharduenean), parearen azpitik (adibidez, inbertitzaileak nominalaren % 90ordaintzen duenean) edo parearen gainetik edo jaulkipen-primarekin(inbertitzaileak nominala baino gehiago ordaintzen duenean, esaterako,% 110).

Bestalde, akzio baten kotizazio-balio deritzo bigarren mailakomerkatuak salerosketa-eragiketen bidez, akzioei egunetik egunera eslei-tzen dien prezioari. Prezio edo kotizazio-balio hori egunero eskariaren etaeskaintzaren mugimendu askea dela medio aldatuz doa: burtsako akziobaten eskaria areagotzen bada, horren kotizazio-balioak gora egingo du,eta eskaintza bada areagotzen dena, behera. Horregatik, egunero burtsankotizatzen duten enpresen balorazioa egingo du merkatuak: enpresa batekjaulki duen akzio kopurua bider akzio bakoitzaren eguneko kotizazioa,enpresaren burtsa-kapitalizazioa izenekoa, hain zuzen ere.

2 - Burtsaren funtzionamenduaren oinarriak

17