bost kontinente eta sei kultura gastronomiko ordezkatuta san · 2018-02-26 · angel leon, mario...
TRANSCRIPT
1
Bost kontinente eta sei kultura gastronomiko ordezkatuta San
Sebastian Gastronomika kongresuan
Sarrera
Iaz publikoari, komunikabideei eta kongresistei dagokionez lortutako errekorraren ondoren, adin-nagusitasuna
ospatuko du San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren XVIII. edizioak, eta berriro beteko
du Gipuzkoako hiriburua munduari goi-mailako gastronomiaz hitz egiteko. Goi-mailako gastronomiaren erreferentzia
gisa finkatuta dago kongresua mundu mailan, eta berriro datorkigu leial bere hitzordura, munduko chef onenen
topaleku, Donostiako Kursaal jauregian aurkitzen baitute elkar berriro ikusteko, ikasteko, ezagupenak partekatzeko eta
aurrera egiteko elkargunea. Sukaldaritzako, jantokiko eta jatetxe-munduko profesional ugarik parte hartu du
kongresuan azkeneko urteotan, eta askoz gehiagok jarraituko du aurten eta datozen urteetan ere kongresura etortzen,
beti berritasunak aurkezten dituen egitarauari eta publikoaren eta parte-hartzaileen leialtasunari esker.
Oraingo honetan, areagotu egin du bere eragina San Sebastian Gastronomikak, eta modu berezian ospatuko du,
Donostiak 2016an izan duen Europako Kulturaren Hiriburutzaren azkeneko ekitaldi handia izango baita; lehen aldiz,
sei herrialde gonbidatu izango ditugu kongresuan, horietako bakoitza munduko kultura gastronomiko ezberdinen
ordezkari. Brasil, Hegoafrika, Australia, Japonia eta Turkia eta Hungaria izango dira, azkeneko biak Europako ordezkari,
sukaldaritzaren benetako mapamundia osatuz.
El Diario Vascok eta Grup Gsr enpresak antolatzen dute kongresua, eta aparteko batzorde teknikoa dauka, honako
hauek osatutakoa: Hilario Arbelaitz, Karlos Arguiñano, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Andoni Luis Aduriz,
Pedro Subijana, Eneko Atxa eta Josean Alija sukaldariek eta Roser Torras (grup gsr) kongresuko zuzendariak.
Nazioarteko partaidetza handiagoa
Lau kategoriatan banatzen da kongresua, berritasun dibertigarri eta bitxiekin; kategoria bakoitzak bere espazioa izango
du kongresuaren epizentroa den Kursaal jauregian: ALTA, OFF, Herrikoia eta Market.
Kursaal jauregiko auditorioan izango dira Alta sekzioko jardunaldiak. Munduko chef onenek beren azken sorkuntzak
aurkeztuko dituzte taula gainean, hitzaldiekin eta zuzeneko sukalde-saioekin. Sorkuntza horiek auditorioko eserlekutik
bertatik dastatzeko aukera da San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren ezaugarri
bereizgarrietako bat. Aurten gehiago izango dira hitzaldiak eskainiko dituzten chefak, 45 guztira. Nabarmentzekoak dira
nazioarteko 25 chefak, bost kontinenteetatik etorritakoak; euren jakintzak azaldu eta partekatuko dituzte eszenatokitik
eta Market atalaren barruko saioetan.
OFF atalak ardogintzako, jantokiko eta jatetxe-munduko profesionalik onenak bilduko ditu; hitzaldiak, eskolak,
dastatzeak eta jarduera erakargarriak egongo dira. Sekzio horren barruan, indarra hartzen jarraitzen du ardoaren
munduari berariaz eskainitako atalak. Wine Sessions saioetan berriro egongo da El Celler de Can Roca jatetxeko
sommelier Josep Rocak zuzendutako ekitaldia; oraingo honetan “Tras las viñas” bere liburua aurkeztuko du eta
dastatze-saio berezia zuzenduko. Gainera, sommelierren munduko pertsonalitaterik garrantzitsuenetako batek, Gerard
Bassetek, bere ezagutzak partekatuko ditugu saio oso pribatu batean.
Gainera, Wine&Win bikoteka egiten den ardo-lehiaketa zirraragarrian berriro neurtuko dira parte-hartzaileen
ezagupenak, usaimena eta dastapena; profesionalek zein zaleek parte har dezakete, eta 2.000 €-ko saria lortzeko
lehiatuko dira froga teorikoetan eta dastatze-frogetan.
Market sekzioa ere hazten doa, nazio zein nazioarte mailako bere stand, marka eta erakusketariekin. Networkingerako
eta enpresen arteko topaketarako espazioak dastatze-saioetarako berariazko eremuak, barrak eta eguneroko
sukaldaritzako erakustaldietarako area bat inauguratuko ditu, eta produktu bat gailenduko da beste guztien gainetik:
Oliba-olio Birjina Estra, edizio honetako gonbidatutako produktua.
2
Igandean, kongresuaren lehendabiziko egunean, ospatuko da jardunaldi Herrikoia. Jende guztiarentzat irekita egongo
da Kursaal jauregia, herritar guztiek parte har dezaten hitzaldi eta ekitaldietan; aurten, gonbidatutako Europako chefak
izango dira protagonista: Turkia eta Hungariako chefak, hain zuzen ere.
San Sebastian Gastronomika 2015 zenbakitan
Kongresuaren XVII. edizioak inoizko oihartzun handiena izan zuen sare sozialetan, eta inoizko kongresista kopururik
handiena.
San Sebastian Gastronomika kongresuaren 2015eko edizioaren inpaktua
• 1.524 kongresista (2014an baino % 20 gehiago)
• Parte hartu duten nazionalitateak: 37
• Erakusketariak: 150
• Dastatzeak street foodean: 6.024
• Jarduera kopurua: 154
• Lan egin duen pertsona kopurua: 435
• Bisitariak: 12.900 (% 10 gehiago)
• Kazetari egiaztatuak: 420
• Eskola eta prestakuntza zentroen presentzia handitu da: % 41
• 12.700 txio (2014an baino % 10 gehiago)
• 5,2 milioiko irismena Twitterren (2014an baino % 10 gehiago)
• Parte-hartzaile bakarrak Twitterren: 3.000
• 118.000 pertsonako irismena Facebooken (112.000 2014an)
2016ko edizioa. Atlas gastronomiko garaikide handia.
San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Country kongresuak harago joan nahi izan du edizio honetan eta, bere
historian lehen aldiz, sei herrialde gonbidatu ditu eszenatokian sukaldaritzaren benetako mapamundia irudikatzeko.
Brasil, Hegoafrika, Australia, Japonia, eta Turkia eta Hungaria Europaren izenean, izango dira kontinente bakoitzaren
kultura gastronomikoaren ordezkari lanak egingo dituztenak, eta beren produkturik eta chefik onenekin gainera. Beren
kultura, sustraiak eta beren sukaldaritzaren etorkizuna azaltzera igoko dira eszenatokira, jatorriaren eta sukaldaritzaren
arabera taldekatuta.
Munduko kultura gastronomiko anitzen erakustaldia izango da; horren osagarri, gure sukaldaritzaren izen handiak
gehituko zaizkie, lehenago eta geroago, betiere kongresua berezi egiten duen formularekin: Auditorioko publikoak
eszenatokian aurkezten diren platerak zuzenean dastatzeko saioak. Angel Leon, Mario Sandoval, Joan Roca, Ramon
Freixa, Carme Ruscalleda, Sergio eta Javier Torres eta Paco Perez, beste askoren artean, egongo dira; baita Toni Romero
Bartzelonako 4 amb 5 Mujades jatetxeko chefa ere, antolatzaileek jarraipena egin beharreko sukaldari izendatu duena.
Horixe da, hain zuzen ere, edizio honetako berritasunetako bat.
Bost kontinenteak, sei kulturak
Amerika. Etorkizuneko proiekziorik handienetakoa duen herrialde bat protagonista duela: Brasil. Bere sukaldaritza
exotikoen ikuspegi panoramikoa, bere chef ameslarienek azalduta.
Afrika. Kontinente horretako intentsitate gastronomiko garaikide handiena duen herrialdeak ordezkatuta, Hegoafrikak.
Sukaldaritza ezezagun eta harrigarria, hibridoa, modernotasunaren eta antzinatasunaren artekoa, sustraien eta
fusioaren artekoa.
Ozeania. Ikuskizun bikaina, Australia. Asia hegoaldeko interpretazio pertsonaletatik hasi eta aborigena den horretan
3
sustraitutako sukaldaritzetaraino, Antipodetako floraren eta faunaren ondorio diren bilakaera harrigarriak ere
ezagutuko ditugu. Eklektismoa mugan.
Asia. Mundua konkistatu duen sukaldaritza, Japoniakoa. Hango chef bikainenen bitartez adieraziko den kontakizuna,
neotradiziotik infinituraino. Nazioarteko izar handien zerrenda bikaina, baita gurtzako azkeneko guruena ere.
Europa. Europako fenomeno berrien bila, kongresuak alderdi berri, berritzaile eta hazten ari diren alderdi anitzetatik
erakutsiko du kontinentea, azentu eta intentsitate ezberdinekin. Turkiak Europa eta Asiaren arteko bidegurutze
gastronomikoa ordezkatzen du. Turkiar sukaldaritzak, casual food delakoaren mundua bere espezialitateetako
batzuekin bakarrik konkistatu duen arren, historia handiko eta sukaldaritza zabal eta anitzeko corpus gisa azaltzen
zaigu. Hungaria da sukaldaritza zeharo azeleratua duen beste herrialde bat, Ekialdeko sukaldaritza progresiboarekin.
Modernitatera eramandako tradizioen melange bat, eta bestelako gastronomia bat, harrigarria eta zirraragarria sortzen
ari dena.
San Sebastian Gastronomika kongresuaren 2014ko edizioaren egitaraua
ALTA
Goi-mailako sukaldaritzako izar multzo handiena elkartuko da aurten ere San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque
Country kongresuan. Juan Mari Arzak (Arzak***. Donostia), Andoni Luis Aduriz (Mugaritz**. Errenteria), Martin
Berasategui (Martin Berasategi***. Lasarte), Hilario Arbelaitz (Zuberoa*. Oiartzun), Josean Alija (Nerua*. Bilbo) eta
Pedro Subijana (Akelarre***. Donostia) Batzorde teknikoko kideak Kursaal jauregiko auditorioan izango dira berriz, eta
Donostiara etorriko diren munduko chef onenen gonbidatzaile jardungo dute, Joan Roca buru duen zerrendan.
Gainera, gure gastronomiaren izen handiak: hala nola Carme Ruscalleda (Sant Pau***. Sant Pol), Mario Sandoval
(Coque**. Humanes de Madril), Paco Perez (Miramar**. Llançà), Angel Leon (Aponiente**. El Puerto de Santa Maria),
Ramon Freixa (Ramon Freixa**. Madril), Diego Guerrero (Dstage*. Madril), Marcos Moran (Casa Gerardo*. Prendes),
Sergio eta Javier Torres (Dos Cielos*. Bartzelona), Eduard Xatruch eta Oriol Castro (Disfrutar*. Bartzelona), Rodrigo de
la Calle (El Invernadero. Collado Mediano), Quim Coll eta Toni Romero (4 amb 5 mujades. Bartzelona), Paco Morales
(Noor. Cordoba), Manolo de la Osa (Adunia. Madril) eta Xavier Pellicer (Celeri. Bartzelona).
Gonbidatutako bost kontinente eta sei herrialderekin, edizio honetan berdimentsionatu egin da nazioarteko
presentzia. 45 sukaldarik marraztuko dute munduko gastronomiaren egungo egoera, eta Kursaalaren jabe egingo dira,
gastronomiaren hizkuntza unibertsalean hitz egiteko.
Bere chef nagusietako bat buru duela lehorreratuko da Donostian Hungaria, Lajos Biro chefarekin (Bock Bisztro.
Budapest) Bera da magiar herrialdean abangoardiako sukaldaritza sartu zuena, eta zeresana ematen ari diren
Budapesteko gazte batzuekin etorriko da. Szabina Szullo eta Tamas Szell (Onyx. Budapest), 2016an Europako Bocuse
d’Or lehiaketa irabazitakoak; Eszter Palagyi (Costes. Budapest. Michelin izar bat), berriz, Hungariako Urteko Chefa
izendatutakoa, eta Zoltan Hamvas (Gerbeaud Contectionary. Budapest) eta Laszlo Mihalyi (Mihalyi Pastisserie.
Budapest), berriz, hungariar gozogintza berria aldarrikatzera datozkigu.
Turkiaren ordezkaritza, bestalde, honakoek osatzen dute: Mehmet Gurs (Mikla. 56. 50 Best zerrendan), Maksut Askar
(Neolokal), Kemal Demirasal (Alancha) eta Deniz Sahin (Kiva eta Bomonti) eta Cuneyt Asan (Gunaydin), turkiar
kebabaren maisu onentzat jotzen dena. Horiek guztiek dute jatetxea Istanbulen. Hegoafrikaren izenean, hango
sukaldaritzako izar handietako bi etorriko dira: Luke Dale-Roberts (The Test Kitchen Restaurant. Cape Town. 22. 50
Best zerrendan) eta Margot Janse (The Tasting Room. Franschhoek. Afrikako eta Ekialde Hurbileko jatetxerik onena
2005ean, 2007an, 2008an eta 2009an).
Brasilek bere bandera-ontzia dakar Donostiara. Alex Atala (DOM. Sao Paulo. 11. 50 Best zerrendan. Bi Michelin izar
DOM jatetxean eta bat Dalva e Dito jatetxean) eta Felipe Schaedler (Banzeira. Manaus). Munduaren beste muturretik
datozen Peter Gilmore (Quay, 98. 50 Best zerrendan. Sydney) eta Jock Zonfrillo (Orana. Adelaide) chefek Australiarik
benetakoena erakutsiko digute, eta Hideki Matsuhisa (Koy Shunka. Bartzelona. Michelin izar bat), Shinobu Namae
(L'Effervescence. Tokio. 95. 50 Best zerrendan) eta Yoshihiro Narisawa (Narisawa. Tokio. 8. 50 Best zerrendan) chefek
4
Japonia gastronomikoa are gehiago hedatuko dute mundura.
Jarraitu beharreko chefa Toni Romero
Hauxe da edizio honetako berritasunetako bat: Kongresuaren Batzorde Teknikoak begirada guztien jomuga izango
den chef bat izendatu du, berandu baino lehen zeresana emango duen sukaldari bat. Toni Romero aukeratu dute
lehendabiziko edizio honetarako; Quim Coll sukaldariarekin batera, janari berdearen iraultzaren arduraduna da
Bartzelonako 4 amb 5 mujades jatetxeko sukaldari hau. Biak igoko dira Kursaal Jauregiko taula gainera, “Beganismo
oiesari” buruzko hitzaldiarekin.
Sariak
Kursaal jauregiko auditorioan, eskerronentzako tartea ere egongo da. Aho batez erabaki du kongresuaren Batzorde
Teknikoak Gaston Acurio (Astrid & Gaston. Lima) Peruko sukaldaritzaren dinamizatzaile handiari egitea Omenaldi
Nagusia, bere ibilbide guztia saritzeko. Acuriok 33 jatetxe ditu hamabi herrialdetan; bera da Peruko sukaldaritzaren
dinamizatzaile handiena, eta beste titulu bat gehituko dio Donostian bere curriculum bikainari. Gainera, Gerard Basset
(Terra Vina Hotela. Erresuma Batua) sommelier eta master of wine denak, Urrezko Gueridon Nazioarteko VIII. Saria
jasoko du. 2010eko Munduko Sommelier Onena izendatu zuten, eta munduan Master Sommelier, Master of Wine eta
Wine MBA sariak jaso dituen bakarra da, eta kongresuaren Wine Sessions ataleko ardo-saio bat ere zuzenduko du.
Azkenik, auditorioan emango da jakitera zein den Pau Alborna i Torras Kazetaritza Gastronomikoko Sariketaren
laugarren edizioko irabazlea. Sukaldari, kazetari eta gastronomoz osatutako epaimahai batek erabakiko du nori eman
2012an hil zen kazetari gaztearen izena daraman saria. Aurreko hiru edizioetako irabazleak izan ziren Oscar Caballero,
Pau Arenos eta Mitxel Ezquiaga.
Oturuntza handiena
San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren formatu garaikideari ekarpen handienetakoa
egiten dion ekintza denbora errealean, zuzenean eta Kursaal jauregiko Auditorioko eserlekutik bertatik egiten den
dastatzea da; chef bikainenak, Alta atalaren baitan, eszenatokian prestatzen ari direna dastatzen dute parte-
hartzaileek.
Kongresura gonbidatutako chefek unean bertan prestatutako oturuntza bikaina; astelehenean hasiko da, 10:00etan,
eta asteazkenean amaitu, 19:00etan. Planetako sukaldari interesgarrienen sorkuntza berriak bertatik bertara eta
zentzumen guztiekin ulertzeko modu berritzaile, ludiko eta hedonista.
OFF
SSG kongresuaren Off atalak hazten jarraitzen du. Lehenengo hiru edizioek izandako arrakastaren ondoren, finkatu egin
da sukaldaritzaren inguruko horri guztiari eskainitako Gastronomikaren sekzio hori. Ardoaren eta jantokiaren mundua,
parrillarena eta gastronomiari lotutako osasunarena… guzti hori eta gehiago gorpuztuko da kongresuaren hiru
egunetan banatutako saioetan, egitarau oso baten barruan: maila goreneko dastatze-saioak, urdaiazpiko-saioak Arturo
Sanchezekin, berritasunen dastatze-saioak Guzman Gastronomiaren eskutik, Oleum Flumen etxearen olioak eta lau-
esku mediterraneoren jarduna San Pellegrinorentzat Carles Gaig eta Nandu Jubany chefen eskutik.
Asteazkenean, hegalaburraren ataltzea ospatuko du kongresuan lehen aldiz, eta COVAPek D'Tapas Lehiaketaren finala
eramango du Kursaal jauregira; produktu iberikorik onenekin prestatutako pintxoen lehiaketa da, eta helburua da
"COVAP 2016 Iberiar Pintxoaren Chefa" izendatzea. Kongresuaren lehendabiziko egunean izango da hori.
Aurten, kongresuaren egun guztietan izango dira osorik ardoaren munduari eskainitako San Sebastian Gastronomika –
Euskadi Basque Country kongresuko Wine Sessions ataleko saioak, eta sektoreko enpresa nagusien hitzaldiak eta
tailerrak hartuko ditu, besteak beste, Bodegas Torres, Codorniu eta Ribera del Duerorenak. Nabarmentzekoak dira,
gainera, kongresuaren arreta guztia erakarriko duten bi ekitaldi.
Josep Rocak dastatze-saio bat egingo du “Tras las viñas” bere liburu berria aurkezteko, eta Gerard Bassetek –
5
kongrasuan Urrezko Gueridon Nazioarteko Saria jasoko duenak eta “munduko sommelier onentzat” jotzen denak–
Ferran Centellesek gidatutako hitzaldi nagusia eskainiko du. Kongresuaren azkeneko egunean izango da hori, ardoaren
eta gastronomiaren arrakasta ospatzeko.
Aldi berean, Wine & Win lehiaketaren laugarren edizioa jokatuko da. Esperientzia zirraragarria da; 30 bikotek jardungo
dute norgehiagoka 2.000 euroko saria irabazteko. Horrela, bada, ardoei buruz gehien dakitenak direla erakutsi beharko
dute. Lehiakideek azterketa teorikoa eta dastatze-azterketa gainditu beharko dituzte finalera iristeko. Finalean,
publikoak ere parte hartuko du galderetako batzuetan, eta lehiakideek askotariko galderei erantzun itsuan egindako
dastatzeak asmatu beharko dituzte, eszenatokiaren erdian toki ikusgarrian jarriko diren mahaietatik.
Gastronomika kongresuaren Off atala dastatze, tailer eta bestelako jarduera osagarrien egitarau oso batekin osatzen
da; jauregiko bertako aretoetan zein erantsitako Ni Neu jatetxean izango dira ekintzok, egun gastronomikoa
borobiltzeko. Produktua edo teknika gertutik ezagutzea edo ikastea, prestigiodun chef batekin sukaldean jardutea edo
parrilla lehiaketako epaimahaikide izatea; horiexek dira Gastronomikako Off sekzioko jardueretako batzuk. Gehienak
doanekoak dira, eta pastel gastronomikorik onenaren ginga dira.
ENPRESEN JARDUNALDIA
Bigarren edizioa du Sinergiak –kongresuaren enpresa-foroak–, eta berrikuntzaren ingurukoa izango da, negozioaren
ikuspuntutik. Sukaldaritzaren eta jatetxeen munduko enpresari garrantzitsuek jardungo dute beren esperientziei
buruz; iaz bezala, networking saio batekin amaituko dute, urdaiazpiko iberikoa eta ardoak lagun dituztela. Oraingo
honetan, enpresari hauek parte hartuko dute: Carlos Garcia Grupo Dani Garcia taldeko jatetxeen zuzendariak; Urko
Mugartegui Cenador de Amos jatetxekoak; Juan Carlos Iglesias Grup Iglesias taldeko zuzendari nagusiak; eta John
Gorham Amerikako Estatu Batuetako Mendebaldeko kostaldeko chef garrantzitsuenetako batek. Lau enpresari horiek
arduratuko dira baliabideak eskaintzeaz, kudeaketaz eta estrategiez hitz egiteaz, eta sukaldetik kanpo sukaldaritzaren
munduan gertatzen den guzti horren berri emateaz. Sektoreko enpresarientzat galdu ezinezko meeting pointa.
JARDUERA GEHIAGO
Aurten ere, zazpigarren urtez, Parrilla Lehiaketa Nazionala jokatuko da, parrilla-sukaldaritzaren erreferente nagusia
Espainian. Dastatze handiko formatuan antolatuta dago, eta epaimahaia osatzen dute lehiaketara joaten diren guztiek
(haragia bera, nola erreta dagoen, haragiaren testura eta zaporea epaitzen dituzte) eta epaimahai profesional batek. Bi
sari emango dira: parrillari onenari eta okela onenari. Lehiaketaren helburua da parrillaren munduko izar handiez
gozatzea.
Off espazioaren baitan, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuak sukaldaritzako tailer
esklusiboak ere eskaintzen ditu; tailer horietan, munduko gastronomiaren izen handienetako batzuekin zuzenean
gozatzeko eta ikasteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Edizio honetan Mario Sandoval sukaldariak zuzenduko du
irakaspen-saioa Kursaal Jauregiko areto batean, zorioneko hamabost lagunentzat, Sukalde Pribatuak sekzioaren
barruan (50€). Gainera, Hideki Matsuhisa japoniarrarekin ere gozatzeko aukera izango dute bost lagunek bakarrik
Kursaal Jauregian, bai eta Pedro Subijana eta Andoni Luis Aduriz euskaldunekin ere, azken horiek beren jatetxeetan
(Akelarre eta Mugaritz jatetxeetan, hurrenez hurren). Aukera paregabea maisuaren ondoan ikasteko eta gozatzeko,
…kin sukaldean sekzioaren barruan (80 €).
Asteazkenean ekimen berezia egongo da: Nerabeentzako Gastronomika. Donostiako institutuetako ehunka ikasleri
esklusiban eskainitako sukaldaritza-ikuskizuna, gastronomia eta osasuna lotuko dituen eskolaz kanpoko jarduera gisa
ulertuta. Dibertsio eta sukaldari eta ikasleen arteko elkarrekintza dosi handiak izango ditu saioak. Nerabeentzako
Gastronomikaren 2016ko edizioan Ander Gonzalez eta Ramon Roteta izango dira protagonista, eta kongresuaren xede
diren munduko sukaldaritzak izango dituzte hizpide.
Euskal produktuek eta sukaldaritzak ere leku garrantzitsua izaten jarraitzen dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak
babestutako Gipuzkoa Jantokiaren eskutik, oso presente egongo dira Kursaal jauregian, kongresuaren hiru lanegunetan
zehar. Bigarren urtez jarraian, Jakitea elkarteak zuzenduko du behin-behineko jantoki hori, euskal kulturaren bereizgarri
diren platerak prestatzeko eta zerbitzatzeko; hiru ordutegi izango ditu egunero. Arrautza-irinetan pasatutako kokotxak,
txipiroiak bere tintan, hegaluze-broxeta, txangurroa labean eta txuleta, esaterako, dira elkarteak aldarrikatu nahi
6
dituen sukaldaritza tradizionalaren klasikoak.
GASTRONOMIKA HERRIKOIA
Lau hitzaldi bikain antolatu dira, Turkiako eta Hungariako platerik ezagunenetako batzuk modu erraz eta
entretenigarrian erakusteko publikoari; horiekin emango zaio hasiera Gastronomika herrikoiari eta kongresuari berari
igandean, 11:30ean; sarrera doan izango da. Saio horiek amaitzen direnean, Street food atalak Kursaal jauregiko
sarrerako ataripea hartuko du, eta hungariar azoketako zapore biziak eta Istanbuleko lurrin exotikoak eskainiko ditu,
goulasharekin eta Europa erdialdeko gozogintza harrigarriaren eskutik, bai eta kebabaren eta otomandar herrialdeko
kaleko platertxoen bitartez ere. Street food atala 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik kongresuaren egunetan
zehar. Zinemaldiaren Keler Karpa tradizionalak Kursaaleko terrazan jarraituko du.
Bigarren urtez jarraian, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuak egun bat irabazi eta urriaren
1ean, larunbata, ospatuko du goi-mailako gastronomiaren etorrera hirira. Donostiako Boulevardeko kioskoan Egun
batez chef ekitaldia ospatuko da; bi helduk eta bi haurrek –El Diario Vascok egindako zozketaren irabazleek– sei chef
handirekin batera jardungo dute sukaldean. Enrique Fleischmann eta Iñigo Lavado euskaldunak, eta nazioarteko
Laszlo Ruprecht eta Peter Pataki (Hungaria) eta Deniz Sahin eta Cuneyt Asan (Turkia) izango dira saio hori zuzenduko
dutenak. Nahi duen guztiarentzat irekita egongo den ekitaldia izango da, hiriarekin bat egite aldera, eta Super
Amararen kolaborazioarekin.
MARKET
Ez dago ulertzerik San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country bere Market gabe; nazio zein nazioarte
mailako produktu onenei eskainitako gunea da, networkingerako ezin egokiagoa, eta alde guztietatik sektoreko joera
berriak erakustera datozen erakusketariak biltzen ditu. 150 bat enpresa egongo dira ordezkatuta aurten; kongresuaren
historiako Marketik erakargarrienetakoa izango da aurtengoa, erakusketarien kalitate handiagatik, bisitarien
profesionaltasunagatik eta erakutsitako produktuei lotutako ekintzak egiteko aukerengatik (horretarako apropos
prestatutako aretoetan, hainbat sukaldarirekin).
Horri gehitu behar zaio, aurten, berritasun gisa, dastatze-saioetarako berariazko eremuak, barrak eta sukaldaritzako
eguneroko erakustaldietarako eremu bat –zuzen-zuzeneko saioak izango dira, gonbidatutako chefekin, baita turkiar eta
hungariarrekin ere– inauguratuko dela, auditorioko hitzaldien osagarri. “Olioen Espainia” espazioak biribilduko du
Market atala; espazio horretan Oliba-olio Birjina Estrarik onenak erakutsiko dira, horixe baita edizio honetako produktu
gonbidatua.
7
Agenda. Urriak 2, igandea
12 Gastronomika Herrikoia: Hungariako eta Turkiako sukaldaritza, jende guztiarentzat. 12:00 - 13:30 | Ganbera-aretoa
13 Budapesteko azokak eta Istanbulgo bazarrak Donostian 13:30 - 19:00 | Kursaal-eko arkupea
3.10.16
10 Market espazioa. Gastronomia azoka. 10:00 - 20:00 Luke Dale-Roberts “Chic” abangoardia 10:30 - 11:00 | Auditorioa IV. Wine & Win lehiaketaren Finalaurrekoa 10:30 - 11:15 | 35 aretoa
11 Margot Janse Afrika garaikidea 11:00 - 11:30 | Auditorioa Street food Budapesteko azokak eta Istanbulgo bazarrak Donostian 11:00 - 20:00 | Kursaal-eko arkupea Sergi Castro, Enólogo y Prestige Customer Manager. Miguel Torres antologiaren ardo-dastatzea 11:30 - 12:30 | 10 aretoa Gabriella Mészáros Furmint foie gras bariazioekin dastatzea 11:30 - 12:30 | Ni Neu jatetxea Carme Ruscalleda Zer itxura dauka sormenak sukaldaritzan? 11:30 - 12:00 | Auditorioa
12 Showcooking Caviaroli Drops, Albert Adriarekin 12:00 - 13:00 | Market Josean Alija Konplexutasun handiko hondoak
8
12:00 - 12:30 | Auditorioa Alex Atala Oihaneko goi-mailako sukaldaritza 12:30 - 13:00 | Auditorioa Iñaki Muñoz Prozesu sortzailea 3D sukaldean 12:30 - 13:30 | 35 aretoa
13 Josep Roca El Celler de Can Roca. “Tras las viñas”. Ardoen arimara bidaia 13:30 - 14:30 | 10 aretoa San Sebastian Gastronomika “Zapore Solidarioak” ekimenarekin 13:30 - 13:35 | Auditorioa Euro Toques: 30. urteurrena 13:35 - 13:40 | Auditorioa Paco Torreblancaren ezusteko gozoa 13:40 - 13:50 | Auditorioa San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country 2016 kongresuaren omenaldia: Gaston Acurio 13:50 - 14:00 | Auditorioa
14 D’Tapas COVAP Iberiar Pasioa 2016 lehiaketaren finala. 14:00 - 17:00 | Ni Neu jatetxea Martín Berasategui Perfekziotik harago 14:00 - 14:30 | Auditorioa
15 SUKALDE PRIBATUAK Mario Sandoval chefarekin. Sukalde pribatuak. Eskabetxeak, txantxartuak eta gazituak. 15:00 - 16:00 | 35 aretoa
16 Enrique Fleishmann Tradizio baten zaporea. Dehesa de Extremadura Jatorri-deiturako urdaiazpikoa 16:00 - 17:00 | 10 aretoa IV Wine & Win Lehiaketaren Finala 16:30 - 17:15 | Ganbera-aretoa Maksut Askar “Turkiako” abangoardia deseraikiz 16:30 - 16:50 | Auditorioa Mehmet Gürs Anatolia: iragana, oraina eta etorkizuna
9
16:50 - 17:20 | Auditorioa
17 Deniz Sahin & Cüneyt Asan Mezearen eta kebabaren ikuskizun itzela 17:20 - 18:00 | Auditorioa Paco Pérez Eta zergatik ez?: berrikuntza gastronomiko berria Paco Perezen eta Arturo Sanchez Urdaiazpiko % 100 Iberikoaren eskutik. 17:30 - 18:30 | 35 aretoa
18 Ferran Centelles y Guillermo Cruz Ribera del Duero ardoen kondairak 18:00 - 19:00 | 10 aretoa Iñigo Lavado Rodarekin eta 'Plancton Marino Veta la Palma®'rekin harmonizatzen da 18:00 - 19:00 | Ni Neu jatetxea Oriol Castro & Eduard Xatruch Sukaldaritza kreazionista garbia 18:45 - 19:15 | Auditorioa
19 2016ko D’Tapas COVAP Iberiar Pasioa sari - banaketa 19:15 - 19:25 | Auditorioa IV Wine & Win lehiaketaren sari - banaketa 19:25 - 19:30 | Auditorioa Andoni Luis Aduriz Erreferentziarik gabeko sentsazioak 19:30 - 20:00 | Auditorioa
4.10.16
10 Szabina Szulló & Tamás Szell Goulash-aren bilakaera 10:00 - 10:20 | Auditorioa Market espazioa. Gastronomia azoka. 10:00 - 20:00 Eszter Palágyi Gastronomia hungariarra, konpromisorik gabe. 10:20 - 10:40 | Auditorioa SINERGIA. ENPRESEN II. JARDUNALDIA Carlos García Mayoralas BiBo en ti 10:30 - 11:00 | 10 aretoa
10
Lajos Biró Betiko eta gaurko sukaldaritza hungariarra. 10:40 - 11:10 | Auditorioa
11 Street food. Budapesteko azokak eta Istanbulgo bazarrak Donostian 11:00 - 20:00 | Kursaal-eko arkupea SINERGIA. ENPRESEN II. JARDUNALDIA Urko Mugartegui Jatetxe bateko jantokia, berrikuntzaren ikuspuntutik 11:00 - 11:30 | 10 aretoa Zoltán Hamvas & Lászlo Mihályi Kafearen kultura: berpizkundea eta berrikuntza 11:10 - 11:30 | Auditorioa Toni Romero chef- y César Cánovas Herrerias-Sumille r- (Rest. Racó d en Cesc, Barcelona) Guzman Gastronomiaren berritasunen dastatzea, By Raco d’en Cesc artisau erako garagardoekin uztartuta 11:30 - 12:30 | 35 aretoa SINERGIA. ENPRESEN II. JARDUNALDIA Juan Carlos Iglesias Ondo jatea ez da nahikoa 11:30 - 12:00 | 10 aretoa
12 SINERGIA. ENPRESEN II. JARDUNALDIA John Gorham Amerikako Estatu Batuetako Mendebaldeko Kostaldeko jatetxe-talde garrantzitsuenetako baten arrakastaren gakoak 12:00 - 12:30 | 10 aretoa Diego Guerrero "Steady Food" 12:30 - 13:00 | Auditorioa Sinergia Networking, partaideentzako topagune den espazioa 12:30 - 13:15 | 10 aretoa
13 Sergio & Javier Torres Sentikortasuna gozotasunez 13:00 - 13:30 | Auditorioa Codorniu taldearen prestigiodun ardoak. 10 terroir, filosofia bakarra. 13:30 - 14:30 | 10 aretoa Mario Sandoval Zer egin urdaiazpikoarekin, mozten amaitu ondoren? Salda? 13:30 - 14:30 | 35 aretoa Elena & Juan Mari Arzak Datozen “fenomenoak”
11
13:30 - 14:00 | Auditorioa
14 Pedro Subijana 2016ko teknika berriak 14:00 - 14:30 | Auditorioa San Pellegrino eta esentzia mediterraneoa: Carles Gaig eta Nandu Jubany “connection” 14:30 - 16:30 | Ni Neu jatetxea
16 Jose Mari Aizeaga & Diego Prado Berrikuntza gastronomikoa sarean: BCulinary Lab 16:00 - 16:30 | Auditorioa Paco Morales Espainiako mairuko sukaldaritza XXI 16:30 - 17:00 | Auditorioa
17 Kazetaritza Gastronomikoaren Pau Alborna i Torras IV. Saria 17:00 - 17:10 | Auditorioa VIII. Urrezko Gueridon Saria 17:10 - 17:30 | Auditorioa Mario Sandoval Goi-mailako probiotika 17:30 - 18:00 | Auditorioa
18 Martí Terès y Aizpea Oihaneder Oleum Experience: olibondotik platerera (Oleum Flumen) 18:00 - 19:00 | 35 aretoa CASTILLO DE MONJARDÍN: “BEREN IZENEZ ESKATZEN DIREN ARDOAK” 18:00 - 19:00 | Ni Neu jatetxea Mikel Garaizabal Ardo collagea: Euskal produktuen artea, gozamena eta dastatzea 18:30 - 19:30 | 10 aretoa
19 Paco Pérez Abangoardia begirunegabea 19:00 - 19:30 | Auditorioa Joan Roca Abangoardia iraunkorra 19:30 - 20:00 | Auditorioa
12
5.10.16
09 ...EKIN SUKALDEAN. Andoni Luis Aduriz Nola partekatu norbere esperientzia. 09:30 - 10:30 | Mugaritz
10 Toni Romero & Joaquim Coll Beganismo ganberroa 10:00 - 10:20 | Auditorioa Nerabeentzako Gastronomika 10:00 - 11:30 | Ganbera-aretoa Market espazioa. Grastronomia azoka. 10:00 - 20:00 …EKIN SUKALDEAN Pedro Subijana Tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka. 10:00 - 11:00 | Akelarre Peter Gilmore Sustraiak eta kosmopolitismoa 10:20 - 10:50 | Auditorioa …EKIN SUKALDEAN Hideki Matsusina Japoniar sukaldaritzaren trikimailu batzuk 10:30 - 11:30 | Kursaal-eko sukaldea Jock Zonfrillo Sukaldaritza aborigen garaikidea 10:50 - 11:20 | Auditorioa
11 Street food. Budapesteko azokak eta Istanbulgo bazarrak Donostian 11:00 - 20:00 | Kursaal-eko arkupea Javi Estévez y Peio Cruz Sukaldaritza tradizionala eta sormenezkoa: Barruki denda berrinterpretatuz, hondoen bitartez 11:30 - 12:30 | 35 aretoa
12 Rodrigo de la Calle Kolore berdearen zaporea 12:00 - 12:30 | Auditorioa Bi handiren uztartzea. Guikar eta Pago de Cirsus 12:00 - 13:00 | Ni Neu jatetxea Felipe Schaedler Amazonia ikusezina 12:30 - 13:00 | Auditorioa
13
13 Xavier Pellicer Begetarianismo berria 13:00 - 13:30 | Auditorioa VII. Parrila Lehiaketa Nazionala 13:30 - 16:30 | 10 aretoa Floren Bueyes Testurak eta koktelgintza sortzailea arrautza ekologikoarekin 13:30 - 14:30 | 35 aretoa Marcos Morán Asturiar sukaldaritza garaikidea. Zer da sukaldaritza tradizionala? 13:30 - 14:00 | Auditorioa
14 Marc Miró (Rest. La Llotja, Ametlla de Mar) Balfegoren Mediterraneoko hegalaburra ataltzea 14:00 - 15:30 | Ni Neu jatetxea Hilario Arbelaitz Neoklasizismoa bere onetik ateraz 14:00 - 14:30 | Auditorioa
16 Hideki Matsuhisa Japonia Mediterraneoz erotuta 16:00 - 16:30 | Auditorioa Shinobu Namae Zapore, kultura eta belaunaldi sinergiak 16:30 - 17:00 | Auditorioa
17 Yoshihiro Narisawa Gastronomiaren eta iraunkortasunaren sintesi harmonikoa 17:00 - 17:30 | Auditorioa Gerard Basset munduko sommelier onenarekin solasaldia 17:00 - 18:00 | 35 aretoa VII Parrilla Lehiaketa Nazionalaren sari - banaketa 17:30 - 17:45 | Auditorioa Manolo de la Osa Mantxako sukaldaritza berria 2016 17:45 - 18:15 | Auditorioa
18 Ferran Centelles elBulli Foundation: 'status quo' 2016 18:15 - 18:45 | Auditorioa Casa de Alba Fine Food enpresak Cayetano Martinez de Irujo, Hilario Arbelaitz eta Basque Culinary Center elkartuko ditu showcooking orijinal batean 18:30 - 19:30 | Market
14
Ramón Freixa “Tranzaporea” 18:45 - 19:15 | Auditorioa
19 Ángel León Estremismo pelagikoa 19:15 - 19:45 | Auditorioa
Ficha técnica
San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country
Edición: XVIII
Fechas: 2-5 octubre 2016
Lugar: Palacio Kursaal. San Sebastián
www.sansebastiangastronomika.com
Redes Sociales
Twitter: @ssgastronomika
Instagram: ssgastronomika
Facebook: Facebook.com/SanSebastianGastronomika
Youtube: SSGastronomika
Hashtag official: #ssg16
Contacto prensa
Gemma Moliner / Lucía Vaquero
Email: [email protected]
Móvil: +34 659 609 599