boluntariotza hurbilagotik

30
HURBILAGOTIK

Upload: erdu

Post on 28-Jun-2015

388 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Boluntariotza hurbilagotik

1

HURBILAGOTIK

Page 2: Boluntariotza hurbilagotik

Argitaratzen du: Vitoria-Gasteizko Udalak.Laguntzen dute: Arabako Foru Aldundiak eta Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak.Disenua eta irudiak: Sinbait Creaciones.Itzulpenak: Aztiri Itzulpen Zerbitzuak.Imprimatzen du: Imprenta Sacal S.A.Lege Gordailua: VI 766-2011

Page 3: Boluntariotza hurbilagotik

HEL DIEZAIOGUN GAIARI........................................................................................................

APUR BAT SAKONDU BEHARRA DAGO.............................................................................

ZER EZ DA BOLUNTARIOTZA?...............................................................................................

BOLUNTARIO IZATEKO MOTIBAZIOAK...............................................................................

BETAURREKO KONTUA............................................................................................................

EZ DA POSIBLE, UTOPIAK DIRA............................................................................................

BOLUNTARIOEK ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK DITUZTE.................................

KONPROMISOA............................................................................................................................

BOLUNTARIOTZAN ARITZEKO AUKERAK..........................................................................

BOLUNTARIOTZA, GARAPENERAKO LANKIDETZAREN ESPARRUAN.....................

GAUZAK ARGITU ONDOREN, ZER EGIN BEHAR ZENUKE?.........................................

LAGUNGARRI GERTATU ZAIZU MATERIAL HAU?............................................................

6

7

12

13

15

18

19

21

22

23

25

27

Page 4: Boluntariotza hurbilagotik
Page 5: Boluntariotza hurbilagotik

5

ZERGATIK ETA ZERTARAKO EGIN DUGU LIBURUXKA HAU?

MATERIALAREN HELBURUAK

Gure buruari boluntario izatea planteatzen diogunean, garrantzi handia du zenbait alderdi kon-tuan hartzeak: zer den, zer eskatzen duen, gure eskubideak eta be-tebeharrak zein diren edo zerk bultzatzen gaituen. Elkarte eta Bo-luntariotzako Agentziak (Erdu au-rrerantzean) lantegi bat antolatzen du aldian behin, alderdi horiek guz-tiak lantzeko. Hala ere, boluntario- tzari buruzko informazioa jasotzeko asmoz Erdura datozen guztiek ez dute egiten lantegia. Eta horrexe-gatik prestatu dugu material hau,

boluntario izateko aukera aztertzen ari diren pertsonei informazioa eta prestakuntza eman ahal izateko.

Horrez gain, BOLUNTARIOTZAN edo BOLUNTARIOEKIN lan egiten duten elkarteen-tzat ere erabilgarria izan daitekeela uste dugu, elkarte horietan aritzen diren boluntarioei begira oinarrizko prestakuntza eta prestakuntza orokorra egiteko lagungarri gerta daitekeelako.

Boluntarioen artean gogoeta bul-tzatzea, boluntariotza zer den eta zer motibazio dituzten aztertzeko eta konpromisoa hartzeak duen garrantziaz eta gizartea aldatzeko dugun aukeraz jabetzea.

Boluntarioei zer eskubide eta be-tebehar dituzten, Araban bolun-tariotzan lan egiteko zer aukera dituzten eta boluntario gisa lan egiteko zer pauso eman behar dituzten azaltzea.

Page 6: Boluntariotza hurbilagotik

6

HEL DIEZAIOGUN GAIARI

Batzuek diote gure gizartea gero eta indibidualistagoa eta insolida-rioagoa dela. Gizartea aldatu egin da, egia da hori, eta, gizarterekin batera, balioak ere aldatu egin dira. Hala ere, pertsona asko kezkatzen dira besteez, asko dira guztiontzat mundu hobea amesten dutenak, eta, horregatik, aldatzen saiatzen dira. Hori egiteko bide bat bolunta-rio izatea da. Baina zer esan nahi du boluntario izateak?

Idatzi arbelean boluntariotzarekin lo-tzen dituzun oinarrizko hitz batzuk (adibidez: laguntza, elkartasuna...)

Page 7: Boluntariotza hurbilagotik

7

APUR BAT SAKONDU BEHARRA DAGO

Zuretzat boluntariotzak zer esan nahi duen pentsatu ondoren, zen-bait definizio irakurtzeko propo-samena egin nahi dizugu; baina jakizu erakunde eta elkarte adina definizio daudela. Beraz, nahi badu-zu, informazioa bilatzen eta biltzen jarrai dezakezu.

Aurrez aintzat hartu ez zenuen ideiaren bat iradoki dizu horietakoren batek? Hala bada, adierazi ideia hori oinarrizko hitz baten edo batzuen bidez, eta idatzi arbelean.

Page 8: Boluntariotza hurbilagotik

8

Boluntarioek, euskal administrazio publikoei dagokienez, lagundu egin behar dute, berrikuntzak sartuz eta beste gizarte-eragileekin ba-tera lan eginez, gizartea aldatzea helburu duten politika publikoak diseinatzen, garatzen eta burutzen (...)

(...) pertsona fisikoek aurrera era-maten dituzten interes orokorreko ekimenen multzoa da boluntariotza, ekimen horiek honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Norberaren probetxurako ezer lortzeko asmorik gabekoak izatea eta elkartasunak bultzatuak izatea.

b) Borondatezkoak eta askatasun osoz eginak izatea; arrazoia lan, funtzionariotza edo merkataritza-harremana ez izatea, ez eta obli-gazio pertsonala edo betebehar juridikoa ere.

Ekainaren 25eko 17/1998 Legea,BOLUNTARIOTZARI BURUZKOA

c) Irabazi-asmorik ez duten erakun-deen bidez eta programa edo egitas-mo zehatzei jarraiki eginak izatea.

d) Ordainsaririk gabeak izatea.

e) Ordaindutako zerbitzu profesio-nalak inolaz ere ez ordezkatzea.

Legearen ondorioetarako ez dira boluntariotza izango erakundee-tatik kanpo une jakin batean edo noizean behin familia kontuenga-tik, adiskidetasunagatik, on egite-agatik edo auzoko bizikidetasun onak bultzatuta egindako boron-datezko ekintzak.

Ordezko zerbitzu sozial gisa egin-dakoa ere ez da borondatezko ekintzatzat joko.

Horrela definitzen ditu boluntarioak Gutiérrez Resak1: “borondatez eta elkartasunez, beren denboraren eta gaitasunen zati bat beharrak di-tuzten herritarrei laguntzera zuzen-tzen duten pertsonak dira; gizarte ekintzako erakundeen eta progra-men bidez ematen dute laguntza, ordainetan merkatuko ohiko kon-traprestaziorik jaso gabe”.

Ariñok2, berriz, horrela definitzen du boluntarioa: “bere ekimenez (aska-tasunaren nozioa) eta konpromisoa hartuta (konpromisoaren nozioa), antolatutako ekintza batean (talde edo egitura bateko partaidetzaren nozioa) eskuzabaltasunez (irabaz-teko asmorik gabeko jardunaren nozioa) eta komunitatearen zer-bitzura (interes komuna) aritzen den pertsona da”.

1 Gutiérrez Resa, Antonio. (1997). “Acción So-cial no Gubernamental. Análisis y reflexiones sobre las relaciones voluntarias”. Valentzia, Tirant lo Blanch.2 Ariño, A. (1999). “La rosa de las solidarida-des. Necesidades sociales y voluntariado en la Comunidad Valenciana”. Valentzia, Bancaja.

Page 9: Boluntariotza hurbilagotik

9

Askatasunez hartutako erabakiaren ondorio da, eta arrazoi eta aukera pertsonalak izan ohi dira erabakiaren oinarri.

Herritarrek komunitatearen bizitzan parte hartzeko modu bat da.

Orokorki, elkarte baten baitan, ekintza edo mugimendu antolatu moduan agertzen da.

Bizi kalitatea hobetzen eta solidaritatea sustatzen laguntzen du.

Bakearen eta justiziaren bila dabi-len gizartearen erronka nagusienei erantzuten die.

BOLUNTARIOTZARI BURUZKO ADIERAZPEN UNIBERTSALA

Page 10: Boluntariotza hurbilagotik

10

Gizarte ekintzaren esparruko bo-luntariotzaren definizioa eta ezau-garriak:

BoluntarioaMespretxatu, baztertu edo marjina-tutako kolektiboen gizarte egoeraz jabetuta, modu altruista batean eta elkartasunez, beste batzuekin bate-ra boluntariotzako erakunde ba-teko proiektuetan parte hartzea erabakitzen duen pertsona da, proiektu zehatz batzuetan biltzen diren ekintzei bere denboraren zati bat eskaintzen diena.

Boluntarioaren ezaugarriak

Boluntario izatea libreki aukeratzen da, ez da obligaziozko kontua.

Boluntariotza gizartean parte hartzeko modu bat da, eta horrela egiten dira zereginak:

ESPAINIAKO BOLUNTARIOTZA PLATAFORMA

Boluntariotzako zereginak erakunde publiko edo pribatu batek sustatutako proiektu edo programa zehatz baten barnean egiten dira.

Boluntariotzaren xedea komunitatea zerbitzatzea da, honen barneko edo-zein esparrutan.

Modu altruista batean, interes sozial kolektiboen mesedetan.Elkartasunez.Erantzukizunez.Modu jarraituan.Giza eskubideak errespetatuz.Doan, Legearen eskakizunak betez.

Page 11: Boluntariotza hurbilagotik

11

Gure ikuspegitik, boluntario izatea libreki aukeratzen da, konpromiso bat hartzea eskatzen du, doakoa da, eta eskuzabaltasunez egiten da, gizarte erakundeen bidez. Bolunta-riotzak zeregin jakin batzuk egitea, gure buruarekin ondo sentitzea, gure aisia betetzea edo jendea eza-gutzea baino zerbait gehiago izan behar du, bai pertsonentzat eta bai erakundeentzat. Gizarte erakun-deen lanak bezalaxe, garrantzi han-dia du boluntariotzak ere, bizi ga-ren gizartea aldatu eta hobetzeko, gizarte horretan bertan inplikatzeko modua ematen digulako. Beraz, beste batzuen eta gizartearen me-sedetan egiten dugun zerbait da.

Pertsonaren eta konpromisoa har-tuta parte hartzen duen erakun-dearen arteko erlazioa adierazten du boluntariotzak. Horregatik, biek elkarrekiko betebeharrak eta obli-gazioak dituzte. Boluntarioa, aldi be-rean, elkarte bateko kide izan daite-ke. Hala ere, elkarte batean zeregin edo funtzio profesionalak betetzen dituzten pertsonek ezin dituzte bete zeregin horiek boluntario gisa, ino-laz ere. Beraz, boluntariotzak ez ditu inoiz ordezkatu behar ordaindutako zerbitzu profesionalak.

Page 12: Boluntariotza hurbilagotik

12

Aurreko definizioa aintzat hartuta, boluntariotzaren barnean sar genitzake auzoko bati laguntzea, ikasketa praktikak egitea edo gizarte zereginetara zenbait ordu zuzentzea?

Auzokoari laguntzea miresgarria da, baina ez da gizarte erakunde baten bidez egiten den zerbait. Zenbaitetan zerbait ikasten ari za-ren bitartean egin behar izaten di-ren praktikak, berriz, ez dira boron-datez egiten, nahitaez egin behar izaten dira. Gizarte zereginetara zuzendutako orduak, zirkulazioko

ZER DA BOLUNTARIOTZA?

arau-hauste baten ondorioz egin beharrekoak, adibidez, nahitaez ezartzen dira eta, beraz, horiek ere ez dira libreki egiten.

Ondorioz, ekintza ona adieraz-ten duen oro ez da boluntario-tzako ekintza.

EZ

Page 13: Boluntariotza hurbilagotik

13

Boluntario izateko arrazoi asko daude, eta esperientziaz dakigu pertsona guztiek ez dutela motiba-zio bera. Zilegi dira horietako asko, baina garrantzitsua da pentsatzea zer adierazten duen horietako bakoitzak boluntariotzari begira, eta zein diren egokienak.

Zein dira zure motibazioak? He-men adierazitakoetatik aparte, bes-te motibazioren bat baduzu, azpian idatz dezakezu.

BOLUNTARIO IZATEKO MOTIBAZIOAK

POSIBLE DIREN MOTIBAZIOAKMarkatu X batez zure motibazioak

Aisialdia bete nahi dut.

Bizi naizen gizartean erantzukizun horixe hartzea dagokit.

Zerbaitetarako balio dudala sentitu nahi nuke.

Nire buruarekin ondo sentitu nahi dut.

Pertsona guztientzat mundu hobea nahi dut.

Justizia soziala.

Nire lagunak ere boluntarioak dira.

Besteei lagundu nahi diet.

Ikasi dudana praktikan jarri nahi dut.

Arazo pertsonalak ditut eta hobeto sentitu nahi dut.

BESTE BATZUK

Page 14: Boluntariotza hurbilagotik

14

3 Homo Prosocius erakundeko presiden-tea da César García Rincón-ek; gobernuz kanpoko erakunde horrek jokabide proso-ziala sustatzea du helburu. Informazio gehia-go: www.homoprosocius.org

César García Rincón de Castrok3 hiru motibazio mota hauek bereizten ditu:

ESTRINTSEKOA: Nigandik kanpo dagoen horretatik zerbait jasotze-ko (goraipamenak, sariak...) edo ez jasotzeko (besteek gaizki begiratzea, adibidez) jokatzen dut horrela.

INTRINTSEKOA: Nire barrenean jaso nahi dudanagatik (lasaitasuna, gogobetetzea, koherentzia...) edo jaso nahi ez dudanagatik (larritasuna, errudun sentimendua) jokatzen dut horrela.

TRANSZENDENTEA: Nik egiten dudanak besteengan izan ditzakeen ondorio positiboek bultzatzen naute horrela jokatzera, eta ez horrenbeste jaso dezakedanak.

Zer motatakoak dira zuk adierazitako motibazioak? Zure ustez, boluntarioek zer motatako motibazioak izan behar lituzkete batik bat? Idatzi arbelean.

Page 15: Boluntariotza hurbilagotik

15

BETAURREKO KONTUA

Boluntario izatea mundua ikusteko modu bat ere bada. Betaurreko ho-riek mundua ikusteko hainbat modu daudela adierazten dute.

Zer betaurreko motarekin identifika-tzen zara zu? Zure ustez, zein betaurre-ko dagozkio boluntariotzari?

Page 16: Boluntariotza hurbilagotik

16

Gizartean garrantzi handiko arazo sozialak daudela uste duzu, baina zuk ez duzu horien erantzukizunik. Beste batzuei dagozkie, eta horiek egin beharko dute zerbait; zuk ezin duzu ezer egin, eta ez duzu ezer egin nahi gainera. Ardura eta erantzukizun kontua da: beste batzuen errua da, ez zurea, eta beraz, ez duzu ezer egiten.

2

Pesimismoa eta zorigaitza zeure egin dituzu. Gizartean arazo ugari daudela ikusten duzu ( justiziarik eza, po-brezia, bazterketa, indarkeria); baina pentsatzen duzu horrela dela, eta ezin dela ezer egin. Zuk ezer ezin du-zula egin uste duzu, eta, saiatuko bazina ere, alfer-alfe-rrik litzatekeela, ez duelako ezertarako balio. Zertarako hasiko zara ezer egiten? Gizartea alda daitekeela eta horrelako kontuak... DENAK GEZURRAK!

1

Page 17: Boluntariotza hurbilagotik

17

Konpromisoa hartzen dutenetakoa zara. Egoera eta zailtasun askoren ardura erakundeek eta politikariek dute, egia da hori; baina guk ere, gizaki arruntok, gau-zak aldatzeko asko egin dezakegula uste duzu. Gizarte erakundeen bidez gizartean aldaketak egitea lortu duen jende askoren adibideak eman ditzakezu. Uste duzu gogotik saiatu beharra dagoela, guztion ardura delako, eta guztion artean gauza asko lor ditzakegulako.

3

Ez da horrenbesterako! Arazotxo batzuk baditugu, bizitzan normala denez, baina etorritako bidetik joan-go dira. Ez daukagu ezer egin beharrik. Funtsik gabe-ko arazoak dira, pertsona gutxiri eragiten diete, eta pasatuko dira.

4

Begiratu zeintzuk diren

boluntariotzaren betaurrekoak, 28. orrialdean

Page 18: Boluntariotza hurbilagotik

4 Galeano, Eduardo (1993). “Ventana sobre la utopía” olerkia liburuan argitaratuta “Las palabras andantes”.

18

EZ DA POSIBLE, UTOPIAK DIRA

Batzuek uste dute gizartea aldatzea ez dela posible; gu benetan saiatu arren, gauzek berdin jarraitzen du-tela. Baina, historian zehar, zenbait errealitate aldatzea lortu duten ko-lektibo edota gizarte mugimendu askoren adibideak daude, nahiz eta agian garai hartan errealitate horiek aldatzea ezinezkoa zela pentsatuko zuten.

“Ostertzean dago –dio Fernando Birrik-. Bi pauso ematen ditut aurrera, eta bi pauso urruntzen da. Hamar pauso eman aurrera, eta ostertza hamar pauso haratago doa. Nire pausoak etengabe harengana zuzendu arren, ez dut inoiz harrapatuko. Zertarako balio du utopiak? Bada, horretarakoxe: ibiltzeko”

Eduardo Galeano4

Bururatzen al zaizu adibiderik? Uste duzu ezer aldatu dela, emakumeen egoera, esate baterako, edota ahal-men urrikoen egoera, edota gutxiengo etnikoena? Zure ustez, nori esker egin dira aldaketa horiek?

Hainbat adibide dauzkazu 28.

orrialdean. Begiratu baino lehen baten bat pentsa ezazu.

Page 19: Boluntariotza hurbilagotik

19

Ekainaren 25eko 17/1998 Legeak, boluntarioei buruzkoak, bolunta-rioei nahiz boluntariotzako erakun-deei dagozkien eskubideak eta be-tebeharrak zehazten ditu. Garran-tzitsua da zein diren jakitea, nahiz eta eguneroko jardunean erakunde guztiek, ezagutzen ez dituztelako edo baliabideak falta dituztelako, ez dituzten modu berean lantzen.

BOLUNTARIOEK ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK DITUZTE

“[…] Boluntarioaren eskubideak dira:

a) Sartzen den erakundean aktiboki parte hartzea, erakundeari buruz jaso beharreko infor-mazioa jasoz (batez ere haren xedeei, egiturari eta funtzionamenduari buruzkoa), erakun-dean parte-hartze organoak sortzea eta organo horietako kide izatea.

b) Esku hartzen dueneko programa edo egitasmoak diseinatu, egin, burutu eta ebaluatzen laguntza ematea; horretaz gain, erakundeko boluntario den aldetik, berari ere badagoz-kion gaietan iritzia emateko eskubidea izango du boluntarioak.

c) Boluntario-lanak eskatzen duen laguntza teknikoa nahiz heziketa- eta giza laguntza ja-sotzea eta bere izaera eta ahalmenetara hobekien egokitzen den lanetara bideratzea.

d) Aseguratuta egotea, boluntario gisa lan egitean bitartekoren bati kalterik egin balie-zaioke ere; asegurua araudian ezarritako baldintzetan eta araudiak ezarritako kapitalaren bidez egingo da.

e) Boluntarioak bere lana betetzeko xahututako dirua berreskuratzea, baldin eta erakun-dea eta boluntarioaren artean hitzartutako baldintzetan horrela ezarrita badago, eta, betie-re, hitzarmenean jarritako mugen barruan.

f) Ekintzak boluntarioaren bizilekutik ahalik eta hurbilen egitea, programek eta egitasmoek horretarako aukera ematen duten neurrian.

Page 20: Boluntariotza hurbilagotik

20

g) Bazterkeriarik gabe eta zuzentasunez tratatua izatea, boluntarioaren askatasuna, intimi-tatea eta sinismenak errespetatuz.

h) Lana segurtasun- eta higiene-baldintza egokietan egitea, lanaren ezaugarriek eskatzen dutenaren arabera.

i) Gizarteari emandako laguntzak merezi duen errespetua eta errekonozimendua lortzea.

j) Aurrez jakinarazita, boluntario izateari askatasunez uztea […]”.

“[…] Hauek dira boluntarioaren betebeharrak:

a) Sartuta dauden erakundeari laguntza ematea, bere ahalmen eta borondatearen heinean, parte hartuz eta erakundearekin batera lan eginez.

b) Erakundearekiko hartutako konpromisoak betetzea, erakundearen araubidea eta helburuak errespetatuz.

c) Berari egokitutako lanak arduraz egitea eta erakundeko arduradunek ezarritako jarraibideei segitzea.

d) Erakundeak aurreikusitako heziketa-ekintzetan eta lana behar bezala egiteko beharrezko ekimenetan parte hartzea.

e) Boluntario gisa lan egitean jasotako edo jakindako informazioa isilpean gordetzea.

f) Lagundu nahi dituzten pertsonen eta pertsona-taldeen eskubideak errespetatzea.

g) Boluntario-agiria eta erakundearen bereizgarria egoki erabiltzea.

h) Boluntarioaren esku uzten diren baliabide materialak zaintzea.

i) Onartzen diren segurtasun eta higieneko neurriak betetzea.

Page 21: Boluntariotza hurbilagotik

21

Boluntario izateak erakundearekin konpromisoa hartzea eskatzen du, eta alderantziz. Imajinatu konpro-misoa hartzen duzula astelehen arratsaldero urritasunen bat duen pertsona bati asialdiko jarduera bat egitera laguntzeko; baina, egun batean, ez daukazu gogorik eta ez zara joaten. Zure ustez, zer esan nahi du horrek pertsona horrentzat? Eta elkartearentzat?

Imajinatu elkarte batek funtsak bil-tzeko eta bere burua jendartean ezagutarazteko ekitaldi bat antola-tu duela, eta horretarako, boluntario talde batek lagunduko duela esan

KONPROMISOA

diola. Iritsi da eguna, eta lagundu behar zioten lagunen erdiak ez dira azaldu. Nola sentituko zinatekeen ekitaldia zuk antolatu izan bazenu eta egoera hori bizi izan bazenu?

Besteen tokian jartzen bagara, hobeto ulertuko dugu zer esan nahi duen hartu ditugun konpromisoak ez betetzeak.

Egun batean gaixorik jartzen ba-zara, ez da ezer gertatzen, bada-kigu horrelakoak gerta daitezke-ela; nahikoa da elkartekoei abisu ematea. Lanez aldatu zarelako edo beste edozein arrazoirengatik orain denbora gutxiago baduzu, hitz egin zure elkarteko jendea-rekin, aurrerantzean nola lagun diezaiekezun aztertzeko.

Hortaz, zer konpromiso hartu era-bakitzeko askatasuna duzu. Baina erabakia hartu baduzu, horren ara-bera jokatu behar duzu, zeure ardu-rak zeure gain hartuta.

Page 22: Boluntariotza hurbilagotik

22

Elkarte mota askotan izan zaitezke boluntario, esparru askotan: urri-tasunen esparruan, lankidetzaren arloan, gizarte bazterketaren es-parruan, immigrazioaren eremuan, aisialdiko elkarteetan, larrialdietan, inguru meneko elkarteetan, etab.

BOLUNTARIOTZAN ARITZEKO AUKERAK

Gaur egun, badago boluntario birtual izateko aukera ere: zenbait jardue-ra urrunetik egiten dira halakoetan; esate baterako, itzulpenak egin, kau-sa baten alde gutunak sinatu, edota webgune bateko edukiak garatu. Horrelako aukerak ikusteko, egin klik www.hacesfalta.org webgunean.

Page 23: Boluntariotza hurbilagotik

23

Garapenerako Lankidetzaren espa-rruan lan egiten duten erakundeek proiektuak garatzen dituzte herrial-de pobretuetan, eta garapena sus-tatzeko sentiberatze jarduerak eta jarduera hezitzaileak ere egiten di-tuzte gure inguru hurbilean.

Boluntario izanez lagundu daiteke jarduera eta sentiberatze kanpaina horietan; normalean, beste herrial-de batzuek bizi duten egoeraz jen-

BOLUNTARIOTZA, GARAPENERAKO LANKIDETZAREN ESPARRUAN

dea sentiberatzera eta erakundeek egiten dituzten proiektuetarako ba-besa lortzera zuzentzen dira jardue-ra eta kanpaina horiek.

Badira tokian bertan laguntza eman nahi izaten duten pertsonak ere; hau da, herrialde behartsue-tan erakundeak bidean jarri dituen proiektuetako batean esku hartu nahi izaten duten pertsonak. Canal-Solidario.org erakundearen “Viajar al Sur en clave de solidaridad” bi-deoa gomendatu nahi dizuegu eta www.youtube.com helbidean ikus dezakezue.

Borondatezko lankideak pres-takuntza sendoa duten profesiona-lak izan ohi dira, eta erakunde batek kontratatu ohi ditu, herrialde behart-suetan garatzen dituzten proiek-tuetan tokiko erakundeei laguntza emateko eta jarraipena egiteko.

Page 24: Boluntariotza hurbilagotik

24

Esparru horretan profesionala izan gabe Hegoaldera bidaiatu nahi iza-nez gero, hainbat modu daude:

Brigadista modura: Beste herrialde batzuetako mugimendu edo ko-lektiboen borroka politiko eta sozialetan parte hartzea adierazten du aukera horrek. Kontua ez da garapen proiektu zehatz batean parte hartzea, osagai politiko edo sozial handiagoa du.

Turismo Arduratsuaren esparruko eskaintzetan parte hartuz: Turis-mo mota horrek ingurumen eta gizarte inpaktua minimizatzeko ahale-gina egiten du, eta turismoak dakarren onura ekonomikoa ez enpresa handiek, baizik eta tokiko ekonomiek jaso dezaten saiatzen da.

Elkartasun Eremu edo Elkartasun Bidaiak deritzenetan boluntario gisa parte hartuz: Oro har, berorien helburua bidaiatik itzultzean pert-sona horrengan pentsamolde aldaketa eta inplikazioa sustatzea da, errealitate bat ezagutu eta errealitate horretaz jabetu ondoren. Nor-malean aurretiazko prestakuntza egin behar izaten da, eta elkartea pertsona hori ezagutzen ahalegintzen da (eta alderantziz). Bidaia bat bat egitera goazenean, norekin eta zertara goazen jakin behar dugu; bada, modu bertsuan, erakunde horiek ez diote uzten edozeini herrial-de horietara beraiekin joaten, aurrez prestatu ez bada eta ezagutzen ez badute.

Normala da, lankidetzak boron-date ona baino zerbait gehiago eskatzen duelako. Halaber, beha-rrezkoa da oinarrizko ezaguerak izatea eta zenbait egoeratan nola jokatu behar dugun jakitea. Boron-date onez jokatzea ez da nahikoa, eragin negatiboren bat ekar dezake horrek. Horregatik, geure buruari horrelako planteamendu bat egi-teko denbora hartu behar dugu, urtebete lehenago planteatzea ere egoki izan daiteke.

Page 25: Boluntariotza hurbilagotik

25

Boluntariotza zer den eta zer adie-razten duen argitu ondoren, bolun-tario gisa laguntzeko erakunde bat aurkitzeko orduan eman beharko zenituzkeen zenbait pauso aholka-tu nahi dizkizugu.

Bildu informazioa eta eraba-ki zer boluntariotza mota eta non landu nahi duzun

Arabako Lurralde Historikoan, bo-luntario gisa lan egiteko aukera

GAUZAK ARGITU ONDOREN, ZER EGIN BEHAR ZENUKE?

ematen duten erakunde ugari dau-de. Lehenengo eta behin, informa-zioa bildu behar duzu, eta zer auke-ra dituzun ikusi.

Horretarako, boluntario gisa aritzen diren zure inguruko pertsonei gal-de diezaiekezu. Vitoria-Gasteizko Udalaren webgunean ere begira dezakezu:

www.vitoria-gasteiz.org

Azkenik, Internet-en ere informa-zioa aurkitzeko aukera ugari dituzu, besteak beste:

www.hacesfalta.org

Esparru askotan izan zaitezke bo-luntario (lankidetza, gizarte baz-terketa, urritasunak, immigrazioa, aisia eta astialdia…) Bildu infor-mazioa, eta pentsatu zer egitea gustatuko litzaizukeen.

Page 26: Boluntariotza hurbilagotik

26

Normalean, boluntario modu-ra erakunde batean hasi aurre-tik, zurekin hitz egin nahi izango dute, zu ezagutzeko. Aukera pare-gabea da erakundeak ezagutzeko, zertan aritzen diren eta nola lan egiten duten jakiteko, eta edozein zalantza argitzeko. Zuzeneko eta hurbileko ezaguera horrek lagun zaitzake zer erakundetan sartu nahi duzun erabakitzen

Prestatu zure burua

Prestakuntza, boluntarioentzat es-kubide eta elkarteentzat betebehar izateaz gain –halaxe zehazten da Legean–, aukera egokia da bolun-tario izateko geure burua prestatze-ko, bai oro har egingo diren zere-ginetarako eta bai alderdi orokorra-goetarako. Materiala irakurtzea eta bertan planteatzen diren ariketak praktikan jartzea aukera egokia izan daiteke hasieratik hasteko.

Aukeratu, probatu eta zehaztu zure konpromisoa

Prozesu hau egin ondoren, auke-ratu eta erabaki zer elkartetan la-gunduko duzun, eta egin proba. Hitz egin berriro elkarte horre-tako ordezkariekin, eta zehaztu zure konpromisoa.

Jar zaitez harremanetan erakundeekin eta ezagut itzazu

Page 27: Boluntariotza hurbilagotik

Liburuxka honen hasieran plantea-tuko helburuak ekarriko ditugu go-gora berriro:

Boluntarioen artean gogoeta bul-tzatzea, boluntariotza zer den eta zer motibazio dituzten aztertzeko, eta konpromisoa hartzeak duen garrantziaz eta gizartea aldatzeko dugun aukeraz jabetzea.

Boluntarioei zer eskubide eta be-tebehar dituzten, Araban bolunta-riotzan lan egiteko zer aukera dituz-

LAGUNGARRI GERTATU ZAIZU MATERIAL HAU?

ten eta boluntario gisa lan egiteko zer pauso eman behar dituzten azaltzea.

Uste duzu helburu horiek bete ditu-gula?

Espero dugu zure intereseko gizarte erakunderen batean boluntario gisa sendo eta arduraz parte hartzera ani-matuko zarela.

27

Page 28: Boluntariotza hurbilagotik

28

18. orrialdeko hainbat adibide:

Emakume askoren borrokari esker lortu zen emakumeek botoa ema-tea. Antzera, gizarte erakundeek emakumeen eta gizonen artean berdintasun handiagoa izan dadin lortu dute. Esparru horretan, ora-indik gauza asko aldatu beharra dago, baina begien bistakoa da au-rrera egitea lortu dela.

Urritasunak dituzten pertsonak ere beste modu batera hartzen dira orain, eta gizarte erakundeei eta herritarrei esker lortu da hori ere: eskubide osoko pertsonak direla jabetu gara, gaitasunak eta auto-nomia dituztela, eta albo batera utzi da ikuspegi paternalista tradiziona-la. Horrelako pertsonek, gainerako herritarrek bezala, aukera gehiago izan ditzaten lan egin da, eta horre-tan ari gara orain ere.

Boluntariotzaren betaurrekoak konpromisoa hartzen duen jendea-renak dira. Pertsona horien ustez erakundeek erantzukizunak dituz-te, baina hiritarrok ere gizartea al-datzen eta eraldatzen parte har de-zakegu eta parte hartu behar dugu. Gizartea alda dezakegu; badauka-gu horren hainbat adibide, hurren-go ariketan agertzen direnak, bes-teak beste.

Homosexualen kolektiboa urte as-koan baztertu izan da, eta bidega-bekeria ugari jasan du; baina gizar-tean bere burua agertzea lortu du, eta baita errespetua ere zenbait he-rrialdetan. Oraindik amaitu ez den borroka bat da, baina aurrerapauso sendoak eman dira.

% 0,7aren kanpainak balio handia izan zuen aldarrikapen modura, nahiz eta herrialde askotan ez den betetzen; eta pobreziaren aurkako borroka zuzenean interesarekin eta konpromisoarekin lotuta dagoela ikusarazteko balio izan zuen.

Ingurumenaren eta planetaren iraunkortasunarekin lotutako gaiek gero eta indar handiagoa dute gizartean, eta administrazioak ere hartu ditu bere gain zenbait ardura, nahiz eta oraindik bide luzea dugun egiteko.

17. orrialdeko ariketaren erantzuna zera da:

Proposatuko ariketen erantzunak:

Page 29: Boluntariotza hurbilagotik
Page 30: Boluntariotza hurbilagotik