argitaratzailea - bolunta.org · eta gizarte ekintza boluntarioa zer den eta zer ez den azaldu nahi...

26

Upload: hatu

Post on 06-Oct-2018

220 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Argitaratzailea: bolunta l boluntariotza eta elkarteentzako agentziaRonda, z/g, 48005 Bilbo.Tfnoa.: 94 416 15 [email protected]. argitaraketa: 2006ko ekaina.Diseinua: Suspergintza Elkartea.Inprimaketa: Berekintza.Lege gordailua:

Argitalpen honetako edukiak erabili ahal izateko, iturria aipatu behar da.

1 Sarrera ............................................................................................................................................ 42 Zer da boluntariotza? ..................................................................................................................... 63 Zer da boluntariotzako erakunde bat? ............................................................................................ 84 Erakundeen betebeharrak .............................................................................................................. 125 Printzipio etikoak .......................................................................................................................... 166 Arau esparrua ................................................................................................................................. 207 Bibliografia ................................................................................................................................... 238 Eranskina: Boluntariotzako erakundea al gara? .............................................................................. 24

Boluntariotza betidanik existitu izan da. Ez dagauza berria pertsonak libreki eta inolako ordainikjaso gabe elkartzea, premia sozialak asetzeko edogizarte egoera ahuleko taldeei laguntzeko. Berriadena zera da, “boluntariotza” izena eta bereerabileraren orokortzea. Joan zen mendeko 80kohamarkadaren amaieratik, boluntariotzarenkontzeptua eta gizarte modernoen garapenarentzatduen garrantzia jendartean eta erakundeetan sartzenjoan da, eta horrek, azkenean, boluntariotzaerregulatu eta sustatzeko arau garapena ekarri du.

Paradoxikoki, gizartearen onespena jasotzea lortuduen arren, boluntariotzaren kontzeptua zabartuegin da neurri batean. Izan ere, oraindik mito,aurreiritzi eta uste oker asko dago boluntariotzarenesanahiaren eta garrantziaren inguruan. Aregehiago: oraindik ez dago boluntariotza zer deneta zer ez den zehazten duen definizio adosturik.Horren ondorioz, mota guztietako elkarteetanparte hartzen duen jende ugarik ez dauka argi

boluntarioa den ala ez; eta are deigarriagoa dena,gizarte erakunde asko ez dira gai boluntariotzakoakdiren ala ez esateko. Ez da harritzekoa, beraz,pertsonek zein erakundeek boluntariotzarekikoduten ikuspuntua hain aldakorra izanik, paradoxaksortzea; esaterako, helburu, egitura eta partaidetzamodu berberak dituzten bi elkartetik, batek bereburua boluntariotzako erakundetzat jotzea etabesteak ez.

Sarritan, identifikazio hori erakundeak edo berekideek boluntariotzaren fenomenoarekiko dutensentikortasunaren menpe egoten da, ongizehazturiko ildo komunak oinarri dituen irudikarikolektibo estandarizatu baten menpe egonbeharrean. Definizio falta hori oso larria da, bidisfuntzio eragiten dituelako. Alde batetik, argieta garbi partaidetzazkoak diren hainbat ekimeni(guztien ongiaren alde eta irabazi asmorik gabelan egiten dute, eta beren langile gehienek ez duteordainik jasotzen) boluntariotzak beraiekin

4

zerikusirik ez duela iruditzen zaie, eta ez dute berenburua boluntariotzako erakundetzat hartzen.Horren ondorioz, ezin dituzte eskuratuboluntariotzarentzat berariaz sortutako zenbaitbaliabide. Bestalde, esku-hartze solidarioa egitenez duten, helburu partikularrak dituzten edoboluntarioen oso partaidetza txikia duten hainbattaldek boluntariotzako erakundetzat jotzen duteberen burua, gauzak oraindik gehiago nahastuz.

Eskuliburu honen bidez, boluntak eztabaidan sartunahi du, ideiak eta jarraibideak eskainiz zalantzakargitzeko, mugak zehazteko, esparruak etakontzeptuak finkatzeko; labur esanda, bereesperientziatik abiatuz, boluntariotzako erakundeaeta gizarte ekintza boluntarioa zer den eta zer ezden azaldu nahi du.

5

Boluntariotza gizarte partaidetza mota bat da.Lehenik eta behin, esan beharra dago partaidetzamota asko daudela; denak dira baliozkoak,justiziatik abiatuz demokrazia, bizikidetza,aurrerapena eta oparotasuna sendotzen laguntzenduten bitartean. Partaidetza guztiak, ordea, ez diraboluntariotzakoak.

Gizarte partaidetza “boluntariotza” izateko,hurrengo baldintzak bete behar ditu:

l librea izan behar du,partaideen ekimenez sortua eta kontzienteki etaborondatez gauzatua;

l autonomoa izan behar du,botere publiko eta interes ekonomikoetatikaskea;

l bidezkoa izan behar du,giza eskubideekiko errespetuan oinarritua;

l antolatua izan behar du,beste pertsona batzuekin sortua, gutxieneko

egitura bat duen eta elkarlanean diharduenirabazi asmorik gabeko gizarte erakunde batenesparruan;

l solidarioa izan behar du,pertsonaren eta gizarte aldaketaren aldekoa;

l desinteresatua izan behar du,helburu partikularrik gabekoa eta interesorokorraren aldekoa;

l doakoa izan behar du,ordainketarik eta lan, merkataritza edofuntzionario harremanik gabekoa, betebeharpertsonal edo juridikoen ondorioa izan gabe;

l osagarria izan behar du,ez ditu zerbitzu profesional ordainduakordezkatuko eta ezta herri erakundeen ekintzaere.

Beraz, pertsona boluntarioa zera izango litzateke:bere borondatez, doan eta modu desinteresatuanguztien ongiaren alde diharduen pertsona, irabaziasmorik gabeko gizarte erakunde autonomo baten

6

barruan. Guztien ongi edo interes orokor horigizarte ekintzaren hainbat esparrutan gara daiteke,aldaketa globaletik hasi eta talde jakinen aldekolanera arte.

Boluntariotza espazio publikoan parte hartzekomodu bat da; hurbileko partaidetza inklusiboa,boluntarioa den pertsona gogobetetzen duena;premia sozialei jarrera kritiko eta kreatibo batetikerantzuten dien partaidetza, ehun soziala berritzeneta etengabe sortzen duen konpromisozkoharreman bat.

7

Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte erakundeugari daude, gizarte modernoaren konplexutasunaislatzen dutenak. Erakunde horien esku-hartzeeremuak oso anitzak dira, eta gauza bera esandaiteke helburuei, antolamenduari, tamainari,ideologiari, jardueraren bolumenari eta baliabideeidagokienez. Erakunde bakoitzaren ontasunariburuzko balorazio etikoak alde batera utzita,bereizketa bat egin beharra dagoboluntariotzakotzat har daitezkeen erakundeeneta izaera hori ez dutenen artean.

Hasteko, boluntariotzak bete beharreko baldintzakazpimarratu behar ditugu. Beraz, boluntariotzakoerakundea hurrengo ezaugarriak dituen gizarteerakundea izango litzateke:... irabazi asmorik gabekoa,... egitura formala duena,... printzipio solidarioetan oinarritua eta gizaeskubideak errespetatzen dituena,... botere publiko eta pribatuekiko autonomoa,

... kideei libreki eta doan parte hartzen uztendiena,... interes orokorraren alde lan egiten duena,aldaketa globala bultzatuz edota talde edo arazosozial jakinetan esku hartuz,... eta profesionalen nahiz herri erakundeen ekintzaosatzen duena.

Alabaina, “Boluntariotzako erakundea” benetanzer den zehazteko, aurreko definizioari beste hiruelementu gehitu behar zaizkio gutxienez:

1 Pribatuak dira,partikularrek sortuak; helburu komun baterdiesteko elkartzen diren herritar batzuenekimenez, denboran irauteko asmoz.

2 Kide gehienak boluntarioak dira;erakundeak langile ordainduak ere edukiditzake, baina boluntarioak gehiengoa izanbehar dira.

8

3 Erakundearen jarduera gehienak boluntarioekegiten dituzte;langile ordainduak baldin badaude,erakundearen egitura mantentzeko zereginlogistikoak eta osagarriak burutuko dituztesoilik; jarduera nagusiak boluntarioek egingodituzte.

2. eta 3. puntuei dagokienez, esan behar daboluntarioa eta bazkidea ez direla gauza bera;bakoitzak bere eskubide eta betebehar bereiziakditu. Boluntarioak erakundearen barruan etengabeedo noizean behin zereginen bat burutzen dutenpertsonak dira; bazkideak, berriz, kuota ordaintzenduten pertsonak dira, eta erakundearengobernaketan parte hartzeko eskubidea dute.Alegia, pertsona bat erakundeko boluntario izandaiteke bazkide izan beharrik gabe (erabakiestrategikoetan ez du hitzik edo botorik edukiko);eta erakundeko bazkide izan daitekeboluntariotzako zereginik burutu beharrik gabe.

Gizarte arloan diharduten entitateek izendesberdinak izaten dituzte, garrantzi gehien ematendieten alderdiaren arabera. Esate baterako,“erakunde” batean egitura gailentzen da, eta“elkarte” batean komunitate esparrua. Boterepublikoekiko autonomia azpimarratzen bada,GKE bat izango da (Gobernuz KanpokoErakundea), eta entitateak garapenaren alde lanegiten badu, sigla horri G bat gehituko zaio(GGKE). Azkenik, entitateak irabazteko asmorikez badu, IAGE izena erabiliko da (Irabazi AsmorikGabeko Erakundea). Beste termino batzuk ereerabiltzen dira: sarea, plataforma, fundazioa, taldea,koordinakundea, federazioa... Izen horietako batekere ez ditu besteak baztertzen, eta guztiak izandaitezke boluntariotzako erakundeak, lehenaipatutako baldintzak betetzen badituzte.

Arau esparruari dagokionez, BoluntariotzarenEuskal Legeak honela definitzen dituboluntariotzako erakundeak: interes orokorreko

9

jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorikgabeko erakundeak, nagusiki boluntarioz osatuak,pertsona horiek ekintza programa gehienezarduratzen direlarik. Legearen arabera, “interesorokorreko jarduerak” honako hauek dira:

asistentzialak, gizarte zerbitzuetakoak,gizalegezkoak, hezkuntzakoak, kulturalak,zientifikoak, kiroletakoak, osasun arlokoak,garapenerako lankidetzakoak, ingurumenarenarlokoak, gizarte ekonomiakoak, ikerketakoak,

10

partaidetza sustatzen dutenak, boluntariotzasustatzen dutenak edo antzerako beste batzuk.Goian aipatutako baldintzak betetzen dituenentitate bat boluntariotzako erakundetzat jodaiteke. Edonola ere, legearen arabera,boluntariotzako erakunde gisa aitortua izatekoeta herri erakundeek eskainitako baliabideakeskuratu ahal izateko, erakundeak dagokionerregistroan inskribatu beharra dauka. Horrekesan nahi du erakundeak estatutuak, barne araudia,gobernu organoak eta abar eduki behar dituela.Indarrean dagoen legearen arabera,boluntariotzako erakunde batek har ditzakeenforma juridikoak irabazi asmorik gabekotzat jotzendirenak dira: elkartea eta fundazioa.

Horrez gain, Boluntariotzaren Euskal Legeakboluntariotzako erakundeek burutu ditzaketenekintza motak zehazten ditu. Honako hauekdira:

l Garapenerako lankidetza: laguntzahumanitarioa, nazioarteko proiektuak,iparraldearen eta hegoaldearen arteko harremaneiburuzko sentsibilizazioa, etab.

l Ingurumena: ingurumenaren, naturaren etaanimalien defentsa.

l Soziala: gizarte egoera ahuleko taldeen aldekolana.

l Komunitarioa: komunitate hurbilenaren(auzoa, herria...) eta bertako bizilagunen aldekolana.

l Kulturala: artearekin eta kulturarekin loturikoedozein alderdiren sustapena eta babesa.

l Gizalegezkoa: zehaztu gabeko boluntariotza,mota guztietako ekintzetan parte hartzen duena,bereziki gizartearen, kulturaren edo kirolarenarloan.

11

Lehen esan bezala, boluntariotzaren fenomeno sozialaaraututa dagoenez, boluntariotzako erakundeekbaldintza batzuk bete behar dituzte legez aitortuakizateko. Legearen arabera, honako hauek diraboluntariotzako erakundeen betebehar nagusiak.

1 Boluntariotzaren Barne Estatutua

Boluntariotzako erakundeak BoluntariotzarenBarne Estatutua edo Boluntariotzaren Gutunadelakoa eduki behar du. Bertan, erakundekoboluntarioen partaidetza bultzatu eta arautukoduten printzipioak eta arauak daude jasota.Boluntarioen eskubideak eta betebeharrakderrigorrez azaldu behar dira Barne Estatutuan,eta boluntarioak onartzeko eta kanporatzekoirizpideak ere bai. Horrez gain, alderdi ideologikoakjaso beharko lituzke, esate baterako,boluntariotzaren kontzeptua, entitatean duengarrantzia, etab. Dokumentu hau eta erakundekoEstatutuak gauza desberdinak dira. Estatutuek

bazkideen partaidetza arautzen dute (ikusi dugunez,beraien eskubide eta betebeharrak ez diraboluntarioenak bezalakoak).

2 Istripu eta Erantzukizun Zibileko Aseguru Poliza

Boluntarioek burutzen dituzten jarduerakarriskutsuak izan daitezke. Horregatik, erakundeakpoliza bat sinatu beharra dauka hurrengo alderdiakestaltzeko: osasun laguntza, heriotza etabaliaezintasuna; boluntariotzako ekintzak egiterakoanizandako istripuak; boluntarioak bere jarduneanhirugarrenei eragin diezazkien kalte galerak.

3 Boluntarioak artatzeko prozesuak

Boluntarioek ezin dituztenez erabili bazkideentzatestatutuetan aurreikusitako partaidetzarako bideak(batzarrak, hauteskundeak...), mekanismoak ezarribeharko dira erakundean aktiboki esku har dezaten:

12

13

beraien lana egiteko beharrezkoak dituzteninformazioa, prestakuntza, orientabidea, jarraipenaeta laguntza emango zaie. Komenigarria da, halaber,boluntarioak hartzeko eta dinamizatzeko prozesuezarduratuko diren pertsonak izendatzea.

4 Gastu estaldura

Boluntarioak erakundeari egiten dion ekarpenabere zereginetan ematen duen denbora da.Jardueren prestaketa eta gauzatzetik ondorioztatzendiren gastu guztiak erakundeak ordaindu beharkoditu. Erakundeak ez baldin badu baliabidenahikorik gastu horiek estaltzeko, boluntarioarialdez aurretik horren berri eman beharko dio, etaharekin ados jarri beharko da gastuak ordaintzeko.

5 Alta eta bajen erregistroa

Erakundeak boluntario guztien erregistroa edukibehar du. Legeak ez du ezer esaten erregistroa

kudeatzeko eta antolatzeko moduari buruz;nolanahi ere, erregistroak boluntario bakoitzarendatuak jaso behar ditu, alta eta bajei buruzkoinformazio eguneratuaz gain.

6 Erakundearen eta boluntarioaren arteko konpromiso idatzia

Ezinbestekoa da boluntarioaren eta erakundearenarteko harremana formalizatzea, alderdi bakoitzakargi eduki ditzan bere eskubide eta betebeharrak.Idazki batean, beraz, entitatearen datuak,boluntarioarenak eta bien arteko harremanarennondik norakoak jasoko dira (dedikazioa,eskubideak eta betebeharrak, konpromisoareniraupena, etab.).

7 Boluntario gisa aritu izanaren ziurtagiria

Boluntarioak erakundeko kidea dela edo berarekinlan egin duela erakusten duen ziurtagiria jasotzeko

14

eskubidea du. Erakundeak, beraz, boluntariotzareniraupena eta ezaugarriak jasotzen dituen ziurtagiriaegingo du, boluntarioak hala eskatuz gero.

8 Akordioak betetzea

Erakundeak boluntarioekin idatziz nahiz ahozegindako akordio guztiak bete beharko ditu.

15

Boluntariotzako erakundeen kopuru gero etahandiagoa dela eta, nahitaezkoa da beraienjarduera gidatuko duten printzipio etiko batzukezartzea; erakundearen gardentasuna, barnedemokrazia eta soiltasuna bermatuko dituenesparru bat finkatzea. Hain zuzen ere, printzipiohoriek behar-beharrezkoak dira erakundehorietako bakoitzaren izaerari (soziala,partaidetzazkoa, irabazi asmorik gabekoa etasolidarioa) eusteko.

Hona hemen printzipio garratzitsuenak.

1 Ekintza elkartegintzan eta partaidetzademokratikoan oinarritzea.

2 Gizarte aldaketaren alde borrokatzea,elkartasun, berdintasun eta justizia sozialetikabiatuz eta pertsonaren duintasuna etaeskubide bortxaezinak errespetatuz.

3 Giza eskubideak eta gizarte eskubideakikuspuntu kritiko batetik defendatzea,

eskubideak urratzen diren egoerak salatuz etaelkartasuna, bakea, justizia, garapen iraunkorra,tolerantzia, berdintasuna eta abaraldarrikatuz.

4 Legearen arabera jokatzea eta gutxienekoegitura bat edukitzea.

5 Egitura irekiak eta partaidetzazkoak edukitzea,karguak aukeratzeko mekanismodemokratikoez hornituak.

6 Irabazi asmorik ez edukitzea, ezta merkataritzahelbururik edo antzerakorik ere.

7 Kide guztien koordinazioa, erantzukizunpartekatua eta partaidetza bultzatzea.

8 Kudeaketa gardena egitea, batez ere alderdiideologiko eta ekonomikoei, giza baliabideeieta ekintza programei dagokienean; emaitzaekonomikoak bazkideei, emaileei eta alderdikontrarioei jakinaraztea.

9 Boluntarioak artatzeko prozesuak bermatzea,boluntarioei informazioa, prestakuntza,jarraipena eta laguntza eskainiz.

16

17

10 Kalitate irizpideak erabiltzea lana behar bezalaegiteko.

11 Kideei prestakuntzarako baliabideak eskaintzeaeta beraien ahalmenen garapena bultzatzea,lanerako beharrezkoak diren jarrerak etateknikak beregana ditzaten.

12 Gizartearen hobekuntzan aktiboki partehartzea, interes orokorreko jarduerak burutuzeta pertsonaren aldeko konpromisoaerakutsiz.

13 Beste erakunde eta gizarte eragile batzuekinelkarlanean aritzea, sareen sorrera bultzatuzindarrak batzeko eta ekintza nahiz zerbitzukomunak antolatzeko.

14 Norberaren mugak ezagutzea, erakundearenbaliabideak, helburuak edo ekintza esparruagainditzen duten gauzetan ez sartuz.

15 Jarduerak nagusiki boluntarioen bidezegitea.

16 Boluntarioek ez egitea langile ordaindueidagozkien zereginak.

17 Egiturak boluntario berriei irekita egotea.18 Aldian behin informazio osatua eta egiazkoa

ematea hurrengo alderdien inguruan:ekintza ildoak, baliabideak, helburuak,programak, gobernu organoen osaketa,emaitzak, etab.

19 Herritarrak sentikor bihurtzea erakundeakesku hartzen duen errealitatearekiko etaegoeraren inguruko informazioa ematea,paternalismoan, katastrofismoan,sentimentalismoan edo ikuspegi idilikoetanerori gabe.

20 Erakunde publiko eta pribatuekiko burujabeaizatea, bere helburuak, estrategiak, alderdikontrarioak eta abar libreki zehazteko. Edozeinerakunderekiko edo jarrera ideologikorekikolotura edo menpekotasuna agerian uztea.

21 Edozein manipulazio mota saihestea edohirugarren batzuen publizitate agente izateariuko egitea, hirugarren horiek estrategia edointeres komertzialak badituzte.

22 Gizarte politiken plangintza, ezarpen etaebaluazio prozesuetan parte hartzeko eskubideaaldarrikatzea, batik bat herritarren partaidetza,elkartasunarekin eta boluntariotzarekinloturiko gaiei dagokienez.

18

19

Boluntariotzaren erregulazioa 90eko hamarkadarenerdialdean hasi zen, estatu mailan nahiz autonomiaerkidegoetan. Legeak ez ezik, boluntariotza aitortueta bultzatzera zuzendutako ekintza planak etaprogramak ere sortu dira. Arau garapen horrekhiru helburu zituen: gizarte ekintza boluntarioaaldarrikatzea herritarren konpromiso etapartaidetzarako bide gisa; boluntariotzaren etabere erakundeen arteko harremana zuzendukoduten gutxieneko irizpideak finkatzea; eta, azkenik,erakundeak boluntariotza aitortu eta sustatzerabehartzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ekainaren 25eko17/1998 Legeak edo Boluntariotzaren Legeakarautzen du gai hau. Boluntarioak dituzten, interesorokorreko jarduerak egiten dituzten eta irabaziasmorik ez duten erakunde guztiei eragiten dieLegeak. Herri administrazioek boluntariotzarensustapenaren inguruan dituzten betebeharrak ereezartzen ditu, beti ere bakoitzaren eskumenak eta

aurrekontua kontuan izanik. Esate baterako,administrazioak baliabideak eskaini behar dizkieboluntarioak dituzten erakundeei, diru-laguntzen,hitzarmenen, prestakuntzaren edo aholkularitzarenbidez. Eta administrazioak boluntariotzari buruzkoikerketak egin eta bere balioak zabaldu behar ditu,gizarte ekintza boluntarioa sustatzeaz gain.

Geroago, aipatutako legea osatu egin zen irailaren1eko 169/2000 eta otsailaren 18ko 30/2003dekretuen bidez. Lehenengoak BoluntariotzakoErakundeen Errolda Orokorraren araudia jasotzendu. Aipatutako erregistroak beraien helburuakerdiesteko boluntarioak erabiltzen dituztenerakundeak biltzen ditu. Errolda orokorreaninskribatzeko, ezinbestekoa da aldez aurretikelkarteen edo fundazioen erregistroan izena ematea.Erroldan dauden entitateek boluntariotzakoerakundeentzat berariaz sortutako diru-laguntzakeskura ditzakete, eta Boluntariotzaren EuskalKontseiluan sar daitezke.

20

Hain zuzen ere, bigarren dekretuakBoluntariotzaren Euskal Kontseiluarenfuntzionamendua arautzen du. Herriadministrazioen, boluntariotzako erakundeen etabeste gizarte-eragileen arteko bitartekari gisajardutea da Kontseiluaren egiteko nagusia. Organoaholku-emaile paritarioa da, eta administrazioareneta gizarte-erakundeen ordezkariez dago osatuta.Boluntariotzaren Legeari eta Kontseiluak egindakolanari esker, 2003an Boluntariotzaren I. EuskalPlana prestatu eta onetsi zuten. Planak indarrakbatu ditu eta sinergiez baliatu da, hurrengohelburuak erdiesteko: boluntariotzarekin zerikusiaduten eragileen ideia eta interes guztiak biltzea;boluntariotza sendotzeko eta hazteko aukerakgauzatzea; boluntariotzaren prestakuntza, laguntzaeta partaidetza prozesuak hobetzea; boluntariotzakoerakundeak indartzea; hitz batean, ekintzaboluntarioaren kalitatea hobetzea.

21

22

2007-2010 Boluntariotzaren II. Euskal Plana(prestatzen ari dira)

Boluntariotzari dagokionez, erakundeen aintzatespenaren eta erregularizazioaren bilakaera

ESTATUAN ETA EUROPAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

1983 Europako Kontseiluak Boluntariotzariburuz emandako ebazpena

1986 Nazio Batuen Batzar Nagusiakboluntariotzaren garrantziaren inguruanemandako ebazpena eta BoluntariotzarenNazioarteko Egunaren sorrera

1996 Boluntariotzaren Lege Espainiarra

1997-2000 Boluntariotzaren I. Estatu Plana

2001 BOLUNTARIOTZAREN NAZIOARTEKO URTEA

2001 Boluntariotzako Erakundeen EuskalErroldaren sorrera

2001-2004 Boluntariotzaren II. Estatu Plana

2002 Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarensorrera

2003-2006 Boluntariotzaren I. Euskal Plana

2005-2009 Boluntariotzaren III. Estatu Plana

1998 EAEko Boluntariotzaren Legea

23

l Código de conducta de las ONGD, Coordinadora de ONGD-Euskadi, Bilbao 1998.l Declaración de principios y Código Ético del Euroforo Mediterráneo del Voluntariado, Observatorio

Mediterráneo del Voluntariado, Valencia 2000.l Código Ético de las Organizaciones de Voluntariado, Plataforma del Voluntariado de España, Madrid

2000.l Boluntarioa izatea da…, bolunta, Bilbo 2002.l Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 euskal legea, EHAA 1998-07-13.l 169/2000 Dekretua irailaren lekoa, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra, EHAA 2000-09-29.l 30/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren funtzionamenduari buruzkoa,

EHAA 2003-02-27.l Boluntariotzako Lehen Euskal Plana, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gazteiz 2003.l Manual de gestión asociativa, bolunta, Bilbao 2004.l Elkartegintzaren bilakaera Bizkaian 1996-2005, bolunta, Bilbo 2006.

24

Boluntariotzako erakundea zareten jakin nahi baduzue, erantzun hurrengo galderei.

01 Irabazi asmorik gabeko erakundea gara.

02 Interes orokorreko jarduerak burutzen ditugu, gizartearen edo pertsonaren alde.

03 Jarrera solidarioa eta gizartea aldatzeko gogoa dugu.

04 Gure lanaren irizpide nagusiak berdintasuna, justizia soziala eta giza eskubideekiko errespetua dira.

05 Gure ekintzaren oinarriak elkartegintza eta partaidetza demokratikoadira.

06 Hurrengo arloetan dihardugu: gizartea, komunitatea, gizalegea, kultura, garapenerako lankidetza, ingurumenaren defentsa edo antzerako beste batzuk.

BAI EZ EE/ED

25

07 Hurrengo jarduerak burutzen ditugu: asistentzialak, gizarte zerbitzuetakoak, gizalegezkoak, hezkuntzakoak, kulturalak, zientifikoak, kiroletakoak, osasun arlokoak, garapenerako lankidetzakoak, ingurumenaren arlokoak, gizarte ekonomiakoak,ikerketakoak, partaidetza sustatzen dutenak, boluntariotza sustatzendutenak edo antzerako beste batzuk.

08 Gure egiturak gardenak eta irekiak dira.

09 Burujabeak gara eta gure helburu zein estrategiak libreki zehaztenditugu.

10 Esku hartzen dugun errealitateari buruzko sentsibilizazio lana egitendugu.

11 Gure ustez, boluntariotza pertsonak gizartearen hobekuntzaren alde aktiboki eta kontzienteki parte hartzeko duen aukera bat da.

12 Gure erakundea boluntarioek osatzen dute nagusiki, eta beraiek burutzen dituzte ekintza programa gehienak.

BAI EZ EE/ED

26

16 Boluntarioak hartzen eta dinamizatzen dituzten langileak ditugu.

17 Boluntarioei erakundean parte hartzen uzten diegu.

18 Boluntario berriei irekita gaude.

Emaitzen interpretazioaGaldera guztiei baietz erantzun badiezue, zalantza izpirik gabe, boluntariotzako erakundea zarete.1., 2., 12. edo 13. galderari ezetz erantzun badiezue, ez zarete boluntariotzako erakundea.Bi galdera edo gehiagori ezetz edo “ez daki/ez du erantzuten” erantzun badiezue, ez dago garbi boluntariotzakoerakundea zareten. Gogoeta egin beharko zenukete, eta zuen zalantza guztiak argitu.

Boluntariotzako erakundea ez izateak ez du esan nahi erakundearen lanak garrantzi gutxiago duenik edoharen beharra txikiagoa denik. Partaidetza kudeatzeko beste modu bat da, besterik ez.

14 Boluntarioen eginkizunak eta haien erabaki espazioak zehaztuta dauzkagu.

15 Boluntarioek ez dituzte langile ordainduei dagozkien zereginak burutzen.

13 Boluntarioei ez diegu ordainsaririk ematen.

BAI EZ EE/ED