bloggerren kontua sortu

29
Lankidetza proiektu telematikakoak: Bloggerren kontua sortu 2010-10-18 Berritzegune Nagusia – Lasarte-Oria

Upload: lankidetza-20

Post on 18-Mar-2016

229 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Bloggerren kontua sortzeko eskuliburua

TRANSCRIPT

Lankidetza proiektu telematikakoak: Bloggerren kontua sortu

Lankidetza proiektu telematikakoak: Bloggerren kontua sortu

2010-10-18

Berritzegune Nagusia Lasarte-Oria

BLOGGER-REN KONTU BAT IREKITZEKO ESKULIBURUA

Blogak egiteko programa eta zerbitzari ugari dago, baina, gure blogarekin hasteko, programa errez eta interesgarri bat aukeratu dugu: BLOGGER.

Hasteko, beharrezkoa izango da Interneten konektatuak egotea.

Gure nabigatzailearen helbide barran http://www.blogger.com idatziko dugu eta prozesuaren hasierako orrira joango gara.

Blogerren hasierako orrian hiru atal nagusi aurkituko ditugu

Honako hau ez dugu oraingoz erabiliko baina aurrerantzean, behin kontua konfiguratu ondoren, erabiliko duguna izango da.

Beste hau BLOG bilatzaile bat da. Beste edozein bilatzaile bezala, bilatu nahi dugun hitza idatzi eta hitz hori duten blogen zerrenda eskuratuko dugu.

Azkenik, hasierako momentu honetan interesatzen zaigun atala aurkituko dugu. Bertan blog bat sortzeko jarraitu behar ditugun pausoak azaltzeaz gain blogei buruzko hainbat argibide ematen zaizkigu.

Eskuin aldean bloga egiteko jarraitu behar diren urratsen eskema dago. Gezi laranjaren gainean klik eginez gure lehenengo bitakora egiteko prozesuan sartuko gara.

Hasteko Googlen kontu bat sortuko dugu. Kontu honekin nahi adina blog sortu ahal izango dugu (bat edo gehiago).

Pantaila honetan gure kontua sortzeko behar ditugun datuak jasotzeko formularioa azaltzen da.

Acepto las condiciones derrigorrez aktibatu ondoren Continuar sakatuko dugu

Orain, 2. urratsean sartuko gara "Asignar un nombre al blog". Bertan gure blogarentzat aukeratu dugun izena, "ttulo de blog", eta gure blogera iristeko aukeratzen dugun helbidea "direccin del blog" idatziko ditugu. Helbidea mota honetakoa izango da:http://izena.blogspot.com

Jartzen dugun helbide izena bloggerren datu basean badago aldatu beharko dugu libre dagoen bat aurkitu arte.

Datu guztiak ondo bete baditugu pausuaren orrian egongo gara.

Bloggerrek gure bloga modu errazean egiteko txantiloiak eskaintzen dizkigu. Eredu ugari dago, baina blogger erabiltzaile kopurua oso handia denez, blogak bisitatzerakoan ereduak asko errepikatzen direla konturatuko gara.

Txantiloia aukeratu aurretik eredua ikus dezakegu vista preliminar de la plantilla aukeraz baliatuz. Geroratu aldatzeko aukera izango dugula, baita abilezia pixka batez txantiloia bera pertsonalizatzeko ere.

Txantiloia aukeratu ondoren utilizar esta plantilla klikatuko dugu eta gure blogean sarrerak idazten hasteko moduan izango gara.

Urrats honetan gure blogaren ezaugarri bereziak konfiguratzen saiatuko gara. Horretarako, bloggerren sartuko gara, oraingoan gure kontu izena eta pasahitza dagokion lekuan idatziz.

Horrela mahaigainera edo Panel-era helduko gara. Aipatu bezala gure kontuarekin bitakora bat baino gehiago eduki dezakegu.

Editar perfil atalean gure datuak aldatzeko aukera badugu. Berriro Panelera bueltatzeko Volver a escritorio honetan klik egingo dugu

Blogean sartzeko erabiltzen dugun posta elektronikoa edota pasahitza aldatu nahi izanez gero, ez dugu atal honetan egin behar, baizik etaMi cuenta arloan

Berriro Blogera joateko, klik egin Blogger izenean.

+ ikonoak sarrera berriak egiteko orrira eramango gaitu.

Beste honetan klikatuz, , bloga konfiguratzeko pantailan sartuko gara.

Goiko aldean gure erabiltzailea bistaratzen dugu:

Gure bloga konfiguratzeko aukera anitzak ditugu. Horietako batzuk ez ditugu ukitu ere egingo, dauden bezala lanerako egokiak baitira. Dena dela non dagoen ezagutzea komenigarria izango da, momentu jakin batean aldatzeko beharra izan baitezakegu.

Panel-ean configuracin sakatuko dugu.

Irudian ikusten duzuna blogaren kudeaketarako erabiltzen den sistema da.

Menu nagusiak lau atal ditu: Creacin de Entradas, Configuracin, Plantilla eta Ver Blog. Horietako bat aukeratzean, pantailan atal honen aukerak azalduko dira.

CREACIN DE ENTRADAS MENUA

Irudi honek "Creacin de entradas" menuaren aukerak azaltzen ditu: Crear, Editar entradas eta Moderar comentariosAtal bakoitzean formulario bat izango dugu non datuak aldatu ahal izango ditugun.

Crear. Ekarpenak sortu

Ekarpenaren izenburua idatziko dugu (hobeto maiuskulaz) Honetan egileen izenak, eskolaren izena edo ekarpenarekin lotutako esaldi motza jarriko dugu.

Redactar aldean asmakizuna edo ekarpenaren testua idatziko dugu.

Aholkua: Hobeto aldez aurretik Word-n edo testu prozesadore batean egingo dugu, lasai eta patxadaz pentsatuta. Orduan honetan bakarrik Word-en egindako testua azpimarratu beharko dugu / saguaren eskuineko botoia Copiar eta hemen, Blogean, redactar aldean.saguaren eskuineko botoia / Pegar

Ekarpena nola gelditu den bistaratzeko Vista previa sakatu dezakegu.

Egindakoa ez bazaigu gustatzen, orduan Ocultar vista preliminar aukeratuko dugu berriro gure ekarpenera joateko

Gure gustukoa badu, orduan Publicar entrada sakatu orduko, blogean ikusiko da.

Ekarpena ez badugu bukatu eta beste momentu batean jarraitu nahi baduguGuardar ahora sakatuko dugu eta Borrador bat gordeko da. Publicar sakatu arte, interneten ez da ikusiko

Ekarpenaren formatua testu editorearekin landu dezakegu: Letra mota, testuaren kolorea.

Editar Entradas. Ekarpenak editatu Egin ditugun ekarpenak editatu (aldatu) ditzakegu.

Editar entradas arloan sartuko gara

Zerbait aldatzeko Editar sakatuko dugu. Ekarpena ezabatzeko ordea Suprimir

Argazki bat txertatuArgazki bat txertatzeko testu editorean ikur honetan klik egingo dugu.

Leihotxo hau azalduko zaigu:

Gure ordenadorean dugun irudi bat jarri nahi badugu Examinar sakatu ondoren, Buscar en arloan argazkia dagoen karpeta bilatuko dugu eta argazkia aukeratu eta gero Abrir klikatuko dugu.

Orduan argazkia non dagoen azalduko da

Kontuz!...argazkien pisuarekin. Oso pisukoa bada, hobe da lehenago Irfanview edo beste argazki-editore batekin pisua jaistea.

Behin argazkia bilatu, diseinu bat aukeratuko dugu, baita irudiaren tamaina nolakoa bistaratuko den ere.

Grande aukeratzen badugu, 400 px gutxi gora behera izango ditu. Txikiak 150 px inguru.

Bukatzeko subir imagen aukeratuko dugu eta hau derrigorrez azpimarratu beharko da.

Ondo egina badago, horrelako abisua aterako da.

Finalizado sakatu eta gero testu editorera bueltatuko gara.

Azkenik Guardar edo Publicar sakatuko dugu.

Moderar comentarios. Iruzkinak moderatu.Atal honetan , iruzkinak kontrolatzeko aukera izango dugu. Lehenago aktibatu egin beharko dugu:Aktibatzeko: Configuracin / Comentarios arloan

Gure kasuan ez dugu aktibatuko.

CONFIGURACIN MENUAConfiguracin sakatuz azpi-menu bat irekiko da.

Bsico atalean gure blogaren estrukturan aldaketak egiteko aukera izango dugu: titulua aldatu, deskribapena, bloga ezabatu... Ez dugu aldaketa askorik egingo, lehenetsita datozen aukerak ohikoenak baitira.Aukera gehienek argibideak ematen duen testu labur batekin datoz eta erraz ulertuko dugu zer diren, horrela bloga gure beharretara egokituko dugu.

Atal honetan hauek dira normalean aktibatuta dauden aukerak:

Publicacin aukeraren bidez gure bloga publikatzeko modua alda dezakegu.

Bloggerrek blogak publikatzeko tokia eskaintzen badigu ere guk aukeratutako zerbitzarian gordetzeko aukera dugu.

Blogger-rek lehenesten du guk sortutako bloga berak emandako gunean gordetzea.

Gune honetan gordetako blogak honako helbidea izango dute: http://izena.blogspot.com. "blogspot.com"-ek Bloggerrekin egindakoa dela eta dohainik (oraingoz behintzat) uzten diguten lekuan gordetzen dugula adierazten du.

Beste aukera bloga gure zerbitzarian gordetzea da, bai gure ikastetxekoan bai beste nonbaiten kontratatutakoan. Kasu horretan Cambiar por: Dominio personalizado aukeratuko dugu:

Guk aukera hau ez dugu erabiliko

Formato atalean data, hizkuntzen kudeaketa eta beste datu batzuk alda ditzakegu:

Ez ahaztu Guardar configuracin ikonoan klik egin behar dugula edozein aldaketa baieztatzeko.

Comentarios atalean iruzkinak edo komentarioak kontrolatzeko hainbat aukera ematen zaizkigu.Aukera hauek proposatzen ditugu:

Archivo Atal honetan ekarpenen antolaketa nolakoa izango den aukeratuko dugu.

Feed del sitioatal honetan aukera hauek gomendatzen ditugu:

Hauek ez ditugu beteko

Correo electrnico atala ez dugu erabiliko

Permisos atalean ekarpenak egiteko erabiltzaileak gonbidatuko ditugu. Aukera hau oso ondo dago bloga irakasle batzuen artean aurrera eramateko.Aadir autores sakatu ondoren gonbidatu nahi dugun partaidearen posta elektronikoaren helbidea idatziko dugu. Invitacin sakatuko dugu eta bere postara mezu bat iritsiko zaio, gonbidapen hau onartzeko.

Horrelako mezua jasoko du:

Partaide horrek baietz esan arte, Permisos arloa horrela geldituko da

Lectores del blog. Nork ikus dezake bloga?

Normalean blogak irekiak izaten dira eta edozeinek ikus dezake (helbidea jakinez gero) Dena den beste bi aukera hauek daude

PLANTILLA MENUA

Plantilla sakatuz azpi-menu bat irekiko da. Atal hauetan gure blogaren itxura eraldatzeko aukera ematen digu.

Gure blogari alta eman genion unean plantilla edo txantiloi bat aukeratu genuen baina edozein momentutan alda dezakegu gustukoago dugun beste batekin Seleccionar plantilla nueva ataleanElementos de la pgina atalean sartzen garenean arlo hauek proposatzen ditugu:

Ha blogaren menua da: Imagen

(Archivo del blog)..Editar sakatu eta Ekarpenak izena jarrito diogu

Lista de vinculos...Editar sakatu eta Estekak edo loturak izena jarriko dugu

Datos personales arloa aktibatuta azaltzen bada, ezabatuko dugu:

Editar sakatu eta Eliminar elementos de pgina aukeratuko dugu

Entradas del blog (Ekarpenak) arloa editatuko dugu:

Editar sakatu

Aukeratu gabe azaltzen diren arloak horrela gelditzea proposatzen dugu baina zuek aukeratu zuentzat egokiak zeintzuk diren

Horrelako itxura edukiko du:

Ekarpenen atalen ordena alda dezakegu arrastaka eramanda

Gogoratu Guardar cambios sakatu beharko dugula Fuentes y colores atalean blogaren testuaren letra mota eta gunearen zatien koloreak aldatzeko aukera badugu.

VER BLOG MENUABukatzeko, Ver Blog aukerak gure blogaren egungo egoera ikustera eramango gaitu. Aukera horretaz baliaturik gure bloga ikusi eta egindako gehikuntza edo aldaketak nola eragin duten blogen itxuran ezagutu ahal izango dugu.

Egilea: ESKOLA 2.0 BLOGGER-REN KONTU BAT IREKI

3. BITAKORAREN KONFIGURAZIOA

4. MENUETAN MURGILDUZ

Googlen kontua sortu

23