blog bat sortu. blogger tutoriala

44
Blog bat sortu Blog bat sortu Blogger erabiliz. Blogger erabiliz. Lehenengo urratsak Lehenengo urratsak B06 Berritzegunea B06 Berritzegunea Irene Gonzalez Mendizabal Irene Gonzalez Mendizabal

Upload: irene-gonzalez

Post on 18-Nov-2014

7.770 views

Category:

Education


8 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

  • 1. Blog bat sortuBlogger erabiliz.Lehenengo urratsak B06 Berritzegunea Irene Gonzalez Mendizabal

2. 1. BLOGA SORTU 3. Zuen GMail kontuaren datuak idatzi (erabiltzailearen izena eta pasahitza) eta sartu botoia sakatu 4. Eskatzen diren datuak sartu, zerbitzuen baldintzak onartu eta egin klik continuar gezian 5. Blogaren izenburua (edozein momentutan alda daiteke) eta URL-a, hau da, helbide elektronikoa (ondo pentsatu; finkatu eta gero ezin izango duzue aldatu) aukeratu behar duzue Aukeratu duzuen helbidearen erabilgaitasuna konprobatu behar da 6. Hurrengo pausua txantiloia hautatzea da. Diseinu aukera desberdinak agertzen dira Bakoitzaren barruan ere aukerak desberdinak daude. Hautatu zuen gustukoa (edozien momentutan alda daiteke) eta jarraitu gezian klikatu 7. Bloga sortuta dago. Has gaitezke argitaratzen edota bloga kudeatzen. Egin klik argitaratzen hastea gezian 8. Blogaren tripetan gaude. Idazten hasi baino lehenago Diseinua eta Ezarpenak (kudeatzeko aukerak) aztertuko ditugu Ezarpenak Diseinua 9. 2. BLOGA KUDEATU: DISEINUA 10. Atalak eta aukerak aztertzen 11. Diseinua-n Bloga pertsonalizatzeko hainbat aukera topatuko dituzue. Lehenengo atalean (orriaren osagaiak)gure blogaren barruko egitura ikusten dugu: goiburua (titulua agertzen den lekua) , gorputza (post-ak agertzen diren espazioa) eta alboko zutabea. GORPUTZA GOIBURUA ALBOKO ZUTABEA 12. Bigarren atalean(kolore eta letra tipo) Bloga pertsonalizatzeko hainbat aukera topatuko ditugu Hemen letra tipo, tamaina kolorea eta plantilaren koloreak alda daitezke.Aukeratu aldatu nahi duzuen osagaia edota testu atala etakolore berri bat eman. Testuaren tamaina eta tipoa ere alda dezakezue. Amaitzeko beti gorde aldaketak 13. Aldaketak gordetzen ditugunean pantaila honetara bueltatuko gara. Hemen ere gorde aldaketak sakatu eta aldaketak konprobatu bloga ikusi edo aurre ikuste aukeran klikatuz. 14. Emaitza ikusten dugu eta blogaren barruko aldera bueltatzeko pertsonalizatu aukeran klikatu 15. Diseinuaren barruanhirugarren atal bat dago: HTML Edizioa . Klik egiterakoan, txantiloiari dagokion kodea agertzen da. Hemen, aldaketa batzuk egin ahal dira edota txantiloi osoa aldatu interneten lortutako beste batekin ordezkatuz... baina, momentuz kodea ez dugu ukituko. Nahi izanez gero, geroago ikasiko dugu zelan egiten den 16. Laugarren atalean(txantiloi berria aukeratu) sartuez gero edozein momentutan alda dezakegublogaren itxura 17. Goiburua: irudi bat ipini 18. Orain 1 Atalera (orriaren osagaietara)bueltatu. Goiburuanposiblea da irudi bat ipintzea. Editatu aukera sakatu eta lehiatila hau agertuko da. Hor izenburua alda daiteke, deskribapena idatzi (azpititulu modukoa) eta irudi bat txertatu .

  • Irudi bat txertatzeko bi aukera daude:
  • ordenagailutik
  • internetetik hartu

19. Irudia agertuko da. Izenburuaren azpian edo gainean agertuko den erabaki eta gorde 1. Ordenagailuan dagoen irudi bat igotzea .Aukera hori markatu eta arakatu botoian klikatu. Gure ordenagailua zabalduko da. Bilatu irudia eta bi klik egin gaineanedo zabaldu sakatu 20. Aldaketak gorde dira.Bloga ikustera joan 21. Horrela geratuko da. Tamainaren arabera irudiak goiburu osoa okupatu ahal du edo zati bat.Kasu honetan, irudia txikia denez, alde batean kokatu da.Beste kasu honetan, irudiak goiburu osoa betetzen du. Hori lortzeko argazkia handia izan behar da eta editatu behar dugu (birdimentsionatu eta ebaki) goiburuaren espaziora egokitzeko. 22. 2. Interneten topatzen dugun irudia URLren bitartez txertatzea. Bigarren aukeran URL-a eskatzen da. Non eta nola topatu? Flickr - era joango garaZerdaFlickr ?Argazkiak konpartitzeko eta elkartrukatzeko interneteko aplikazio bat. Bilatzailean kontzeptu bat ipini eta bilatu argazkiak 23. Zuen gustoko irudi bat aukeratu eta zabaldu gainean bi klik eginez. Eskumako botoiarekin menua zabaldu eta Propietateetan sartu 24. URL-a hautatu eta eskumako botoiarekin kopiatu Blogera bueltatu eta geunden lehiatila horretan web-etik aukera sakatu eta kopiatu duzuen URL-a itsatsi. 25. Irudia agertu da. Amaitzeko gorde Aldaketak gorde dira.Bloga ikustera joan 26. Horrela geratuko da. Aurrekoan esan dugun moduan, irudia goiburuko espaziora hobeto egokitzeko editatu beharko genuke. Hurrengo saio batean, irudien edizioa landuko dugunean zuen blogaren goiburua hobetzeko aukera izango duzue 27. Alboko zutabea: Gadgets 28. Orriaren osagaiak ataleanerealboko zutabeaantolatzeko aukera desberdinak topa ditzakegu. Gadget gehitu sakatu eta hainbat elementu agertuko dira. Nahi duguna aukeratzeko egin klik + ikonoan 29. Agertzen diren aukera horien artean zeintzuk aukeratu?-Oinarrizkoak-Nabarmenenak-Arrakastatsuenak-Gadget gehiago-Zurea gehitu Momentuz, oinarrizko hauexek sartuko ditugu: perfila, blogaren artxiboak, esteken zerrenda, blogen zerrenda, etiketak, bilaketarako lehiatila, harpidetu eta jarraitzaileak. Hurrengo batean, beste gadget batzuk aztertuko ditugu 30. Gadget bakoitza sartzerakoan holako lehiatilak zabaltzen dira editatzeko. Datu batzuk sartu edo dauden aukeren artean hautatu egin beharko dugu.Esteken zerrendan , adibidez, titulua ipini behar dugu (zeri buruzko loturak izango diren) eta banan banan gure intereseko webgune hauen izenburua eta helbidea sartu. Holakoak (gai desberdineei buruzko esteken zerrendak) nani ditugun beste egin ditzakegu Amaitzen dugunean beti gorde 31. Blogen zerrendabeste gauza bat da. Ez da bakarrik blog horietarako sarbide zuzena (esteka) egitea. Gadget hau erabiltzerakoan hor eransten ditugun blogak agertuko dira gure alboko zutabean azkenengo posta erakutsiz. Hau da, eguneratzen den esteka bat da. Hau lotuta dago RSS kontzeptuarekin.Hasteko Agregar a la lista aukeran klik egin

  • Bi aukera daude:
  • URLa sartu eta sistemak berak egiten du arpidetza era automatikoan (hau erabiliko dugu orain)
  • Edo Google Reader-etik harpidetzak inportatu (geroago landuko dugu)

32. Jarraitu nahi dugun blogaren URLa sartu eta onartu botoiari eman. Horrela banan banan nahi dituzun beste sartu ahal ditzakezu Amaieran beti gorde 33. Erlojua eta egutegiaipini nahi baduzu HTML/Java Sript gadget-en + ikonoan klik egin . Lehiatila hau zabalduko da. Izenburua ipiniko dugu. Orain Edukian erloju, egutegi edo elementu horren html kodea itsatsi behar dugu. Non topatu? 34. Interneten bilatu behar dugu.Adibidez http://relojes.gratisparaweb.com/ helbidean blogetan txertatzeko erlojuak daude. Bat aukeratu generar cdigo sakatu eta kode bat agertuko da azpian. Kodea kopiatu eta edukia aurreko lehiatilan itsatsi. Amaitzeko, gorde ezazue. ERLOJUA 35. EGUTEGIA Interneten bilatu behar dugu.Adibidez http://www.free-blog-content.com/ helbidean blogetan txertatzeko egutegiak daude. Bat aukeratu, azpian dagoen kodea kopiatu eta edukia aurreko lehiatilan itsatsi. Amaitzeko, gorde ezazue. 36. Gadget bakoitza editatzen amaitzen dugunean gorde eta pantaila honetara bueltatuko gara. Hemen ere gorde aldaketak sakatu eta nahi baduzue bloga ikustera joan aldaketak konprobatzeko. Jarraitu horrela prozesua amaitu arte 37. Gadget direlako elementu hauek sortzen ditugun heinean alboko zutabean agertzen joango dira. Nahi izanez gero ordena aldatu ahal dugu. Baten gainean jarri eta arratoiarekin mugitu gora edo behera. Holan guztiak mugitu ahal ditugu guk nahi dugun ordenean jartzeko. Prozesu osoa amaitu dugunean Goiko partean dagoen Gorde aldaketak klik egin 38. Gorputza: blogaren sarrerak/post-ak 39. BlogarenGorputzan , blogaren sarrerak ataleaneditatu botoian klik eginez lehitila hau zabalduko da. Hemen blogaren post-ak zelan agertuko diren kudeatu ahal dugu. Hainbat aukera daude. Momentuz sistemak ematen dituenak mantenduko ditugu. 40. 3. BLOGA KUDEATU: EZARPENAK 41. Konfigurazioan edo ezarpenetanere atal batzuk daude. Orokorrean, aukerak por defecto dauden moduan utziko ditugu baina aspektu batzuetan sartuko gara. Oinarrizkoan , beste gauza batzuen artean,blogaren izenburua alda dezakegu eta publikoa izango den ala ez aukeratu 42. Komentariok atal honetan iritziak zelan agertuko diren, nortzuk argitaratu ahal dituzten eta abar kudeatu ahal dugu 43. Baimenak atalean, bi gauza egin dezakegu: - blogean erabiltzaile berriak gehitu (gobidapenenak bidali).- nortzuk irakurri ahal izango dute gure bloga erabaki 44. Zorionak! Bloga sortu duzue. Interneten espazio berri bat zabaldu duzue nahi duzuen moduan erabiltzeko. Orain zuen eskuetan dago. Hemendik aurrera elikatu beharko duzue ( jarraituko du)