bittor garitaonaindia eta argia · 2009. 8. 19. · gertu dagoen zaldibar herrian, zapatariko...

20
1 Euskararen eta euskaraz egindako kulturaren historia egiterakoan, ezinbestekoa da kazetaritza aipatzea, bai eta aldizkari horiek egin zituztenak ere, ezezagun samarrak izan arren. Gerra aurrean bazegoen euskal kazetaritzarik: Iparraldean 1887. urteaz gero Baionako Eskualduna astekaria bazegoen, euskara hutsezko aldizkaririk iraunkorrena. Hark lortu zuen Iparraldeko euskaldunen irakurzaletasuna —eta Hegoaldeko askorena ere— piztea. Antzeko gauza egin zuten Hegoaldeko beste aldizkari batzuek. Onenetariko bat Donostiako Argia astekaria izan zen. Askoren ekimenez sortu eta mantendu zen aldizkari hura, baina izenik nabarmentzekotan, berehalaxe Bittor Garitaonaindia datorkigu burura. Zuzendari bakarra ez izan arren, Argia-k izan zituen garrantzitsuenetariko bat izan zen, dudarik gabe. Bittor Garitaonaindia Durangotik gertu dagoen Zaldibar herrian, Zapatariko etxean, jaio zen 1876ko martxoaren 6an. Aita Balerio herriko maisua zen. Harengandik zetorkion Bittor mutikoari musikazaletasuna, bere bizitza osoan mantendu zuena. Aitarekin eskolan ikasi zituen lehen letrak; zortzi urte zituenetik, Ermura joaten hasi zen musika ikastera; eta hamaika urte zituela, Urduñara aldatu zen batxiler ikasketak burutzera. Gero Salamancan, jesuiten etxean, Teologia ikasi eta abade egin zen. Elizgizona eta musikari trebea izanik, Zamorako katedralera joan zen kantatzera, eta bertan lau urte eman zituen. Hain ahots polita izanik, Donostiako jesuitek AURRER A © Hizkuntza Politikarako Sailordetza BITTOR GARITAONAINDIA ETA ARGIA Bittor Garitaonaindia, elizgizona, musikaria eta kazetaria (1876-1929)

Upload: others

Post on 12-Feb-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 1Euskararen eta euskaraz egindako

    kulturaren historia egiterakoan,ezinbestekoa da kazetaritza aipatzea,bai eta aldizkari horiek egin zituztenakere, ezezagun samarrak izan arren.Gerra aurrean bazegoen euskalkazetaritzarik: Iparraldean 1887.urteaz gero Baionako Eskualdunaastekaria bazegoen, euskara hutsezkoaldizkaririk iraunkorrena. Hark lortuzuen Iparraldeko euskaldunenirakurzaletasuna —eta Hegoaldekoaskorena ere— piztea.

    Antzeko gauza egin zutenHegoaldeko beste aldizkari batzuek.Onenetariko bat Donostiako Argiaastekaria izan zen. Askoren ekimenezsortu eta mantendu zen aldizkari hura,baina izenik nabarmentzekotan,berehalaxe Bittor Garitaonaindiadatorkigu burura. Zuzendari bakarraez izan arren, Argia-k izan zituengarrantzitsuenetariko bat izan zen,dudarik gabe.

    Bittor Garitaonaindia Durangotikgertu dagoen Zaldibar herrian,Zapatariko etxean, jaio zen 1876komartxoaren 6an. Aita Balerio herrikomaisua zen. Harengandik zetorkionBittor mutikoari musikazaletasuna,bere bizitza osoan mantendu zuena.Aitarekin eskolan ikasi zituen lehenletrak; zortzi urte zituenetik, Ermurajoaten hasi zen musika ikastera; etahamaika urte zituela, Urduñara aldatuzen batxiler ikasketak burutzera. GeroSalamancan, jesuiten etxean, Teologiaikasi eta abade egin zen. Elizgizonaeta musikari trebea izanik, Zamorakokatedralera joan zen kantatzera, etabertan lau urte eman zituen. Hainahots polita izanik, Donostiako jesuitek

    AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    BITTOR GARITAONAINDIA ETA ARGIA

    BittorGaritaonaindia,elizgizona,musikaria etakazetaria (1876-1929)

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 2

    deitu zuten Euskal Herrira kantarietortzeko. Halaxe egin zuen, etaOrfeoi Donostiarrarekin harreman ezinhobeak izan zituen.

    Donostian, ordea, beste zaletasunbat sortu zitzaion: euskaltzaletasunaeta kazetari izateko grina. Bere laguna

    zen Gregorio Mujikaren Euskal--Esnalea aldizkarian hainbat testuargitaratu zuen. Garitaonaindiak,beste euskaltzale askok bezalaxe,ikusi zuen Gipuzkoan bazegoelaeuskara hutsezko informazio-aldizkaribat argitaratzeko beharra. Eta halaxeegin zuten.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Garitaonaindiaren jaiotetxea Zaldibarren eta harmarria.

    Garitaonaindiaapaiz jantzita.

    Bittorren harrizko irudia Zaldibarren jarri zen egunekoa, 1955 urtean.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    ARGIA-REN SORRERA

    1921eko apirilaren 24an kaleratuzen Argia-ren lehenengo alea; 800zenbaki inguru atera ziren berehamabost urteetan, 1936an, GerraZibila piztu zela eta, desagertu arte.

    Nortzuek eta zergatik bultzatu zuteneuskal astekariaren sorrera? Seipertsona, sei euskaltzale, bildu zirenDonostian asmoa burutzeko. 1928anArgia-n bertan agertutako testubatean esaten denaren arabera, hiruapaiz eta hiru seglar izan ziren Argiaatera zutenak. Elizgizonak BittorGaritaonaindia Garbi, ErramunIntzagarai Elurmendi eta JesusKarrera ziren. Beste hirurak GregorioMujika Jeme, Ander Artzelus Luzeareta Antonio Lizarraga ziren. Bestebat erantsi behar dugu: AnbrosioZatarain. Bere semeak kontatu digunbezala, dirua ipini eta “Nekazaritza”atalaz arduratu zen. Hauen guztienasmoa euskara bultzatzea zen,euskaraz irakurtzen ez zutenekirakurtzea nahi zuten.

    Berehalaxe ekin zioten lanari. JesusKarrera zuzendari izendatu zuten —nahiz eta askok uste Garitaonaindiaizan zela lehenengo artezkaria—, eta“apaitxua” —halaxe deitzen omenzioten— arduratu zen berriez,albisteez. Hasieratik, Intzagarai etaMujika izan ziren Argia-ren idazleak,astekariaren nortasuna azaltzenzutenak (batez ere “Astea” atalean).Luzear-ek hartu zuen bere gain“Euskalerriko berriak” koordinatzekolana, eta Lugin-zale-k (Zatarainek)“Nekazaritza” atala eratu zuen.Antonio Lizarragak, bitartean, banakarilana egin zuen.

    31921ekoapirilaren 24anagertu zenlehen aldizArgia astekaria.Gerra Zibilapiztu arteargitaratu zenDonostian,larunbatero.

    Gregorio Mujika, 1882-1931. Ander Artzelus, Luzear. Donostianjaio zen 1898 urtean eta Baionanhil 1949an. Argia-ko sortzaileetakoa,aldizkariaren zuzendaritza hartuzuen Garitaonaindia hil ostean. ElDía egunkariko euskal orriarenarduraduna zen.

    Astekaria sortzeko erak, puntuaskotan, gogorarazten digu euskarazegin diren beste asmo askotanerabilitakoa. Euskara maite zuten etaeuskara bultzatzeko asmo bat beren

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 4

    gain hartu zuten lagun-taldeen historiazaharra da. Antzeko moduz agertuzen Gero liburua bera. Axularrek etabestek sumatu zuten halako liburubaten falta, eta beraiek egitea erabakizuten, kosta lain kosta. BittorGaritaonaindiak ere, ikusi zuenDonostiara joan zenean, herrikojendearentzako aldizkaririk eza, etaorduan, beste adiskide batzuekinbatera, erabaki zuen sortzea.

    Asmoak, bada, argi eta zehatzakziren: alde batetik, euskararenganakozaletasuna piztea, nekazarientzakohizkuntza errazaren bidez irakurgaiakeskainiz; bestetik, fedea etakristautasuna mantentzea herrietan etaeuskaldunen artean; eta, azkenik,

    nekazaritzaz, irakurleen bizimoduaz,arduratzea.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Anbrosio Zatarain,Lugin-zale 1881urtean jaio zenUsurbilen (1966anhil) “Nekazaritza”ataleko arduradungisa artikuluak idatzieta gai horreninguruko galdereierantzuna ematenzien.

    “Nekazaritza” ataleko artikuluak.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 5

    TALDE LANA

    Hasieratik idazle-talde baten lanaezinbestekoa izan zen; haien arteanBittor Garitaonaindia eta GregorioMujika zeuden. Azken hau arduratuzen lehen urteetan astekariaren bizitzaosoan iraungo zuen atal batez:“Astea”.

    Mujikaren lana izugarria izan zen.Dudarik gabe, euskal kazetaririkhoberenetariko bat izan zen.Denetariko gai eta generoei buruzaritu zen bere luma trebeaz:umorezkoak, historikoak, ohiturazkoakizan zituen gai gogotsuenak. “Astea”atala bere maisutasunaz gidatu zuenurte luzeetan zehar, Argia-renkontzientzia bihurturik. Irudimena ereez zuen makala, PernandoAmezketarra liburuaren egilearidagokiona hain zuzen ere.

    Beste idazle aipagarri bat JoseMaria Agirre Egaña, Xabier Lizardiizan zen. Artikulu asko idatzi zuenArgia-n, Itz-lauz eta modu osoagobatez Kazetari-lanak liburuetan ikusdaitekeen bezalaxe. Argia-n argitaratuzuen lehen testua 1926ko abenduaren26koa da eta lehenengo orrialdeanagertu zen: “Gabon-ipui-berria:Xabiertxo’ren eriotza”. Argia-n eginzuen emaitzarik garrantzitsuena1927an argitaraturiko “Berriketak”

    izeneko artikulu-sorta da. Baserritarreizuzenduriko atal hau Jon Zabalo,Txiki-ren marrazkiez txukundutazegoen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Garitaonaindiak eta besteek herriko jendearentzako aldizkariirakurgarria, hitz lauz idatzia, jendeak erabiltzen duen gipuzkeraz

    egina, plazaratu nahi zuten. Irakurleak beti izan zituzten oso kontuan.Hiriko zein herrietako euskaldunak. Nekazaritza eta baserritarrak

    gogoan zituzten beti.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 6

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Garitaonaindiaren liburuak. Idazle trebea ere izan zen. Antzerkizale amorratua, lan batzuk idatzizituen, argitaratutakoen artean hauexek ditugu: Ongillearen sariya, Aitona ta biloba eta Iziartxo.Erlijioari buruzko liburuak eta umeentzako liburuak ere idatzi zituen. Oso ezaguna izan zen beregaraian Ipuin laburrak, Euskaltzaindiaren enkarguz idatzia.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 7

    Argia-n maila eta mota guztietakoliteraturarekiko harremanak nabariakizan ziren. Garitaonaindiak berak erelan literarioak argitaratu zituen. 1922koirailean Gernikako Eusko BatzarreanErrenteriako eta Debako Batzokietakoantzerki-taldeek Iziartxo bere idazlanaantzeztu zuten, Katariñe EleizegirenGarbiñe obrarekin batera. Urte bereanGaritaoinaindiaren umeentzakoliburutxo bat argitaratu zuenEuskaltzaindiak, Ipuin laburrakumetxoentzat. Batez ere antzeslanakidatzi zituen gure On Bittorrek: 1917anidatzitako Iziartxo-z gain, hor ditugu1920ko Aitona ta billoba eta 1922koOngillearen saria. Hori guztia musikaalde batera utzi gabe: euskal kantuherrikoiak biltzen zituen Euzkal--Abestiak liburua argitara eman zuen1925ean.

    Bertsolariak ere maitatzen zituztenArgia-koek, Errepublika garaian astero“Bertso berriak” izeneko atala argitaraeman baitzuten, eta Euskaltzaleaktaldeak antolaturiko Olerki egunetan,besteak beste, laguntza ematenzuten.

    IRAKURLEAK GOGOAN

    Sortzaileek Euskal Herrian ikustenzuten hutsune bat betetzera zetozen,euskaldunentzako ia aldizkaririk ezegoteak uzten zuen hutsune hori, hainzuzen ere. Argia euskarak kulturarenalorreko gauzetarako balio duen alaez eztabaidatzen zenean sortu zen.Donostiako astekaria abian jarrizutenen iritzia, zer esanik ez,edozertarako balio zuelakoa zen.Haien betebeharra, aldiz, askoz ereumilagoa zen, herriko euskalduneiheldu nahi baitzieten:

    Gure lana beragokoa da; lurrarenaxalean ibilli nai giñake, oraindik ortxendaude ta euskaldunen abarka etamantarrak; bañan astero-astero irakurriezkero gure papertxo au, gure irakurlemaiteak asko ikasi dezakete, ustegabeka ta pittin-pittinka eragin oidiralako nagusi izena daramategizarteko jakinbide guzik.

    Euskaldun alfabetatugabeakalfabetatzea zen beren asmoriknagusietariko bat. Momenturikegokienean sortu zen aldizkaria: 20koeta 30eko hamarkadetaneuskalduntze- eta alfabetatze- -prozesua gorantza zihoan. Irakurleriahark komunikabideak behar zituen,euskarazko informazioa, eta Argia-k,beste aldizkari batzuek bezala, eskainizien. 30eko hamarkadan gero eta

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 8

    euskaldun alfabetatu gehiago zegoen,gero eta ume gehiagok euskarazirakurri eta idazten zekiten edo ikastenziharduten. Ume euskaldunak izangoziren bereganatu nahi izan zutenirakurlego berria, eta komunikabideberriak eskaini zizkieten, komikiakesaterako.

    Gauzak ondo zihoazen 1923an,Primo de Riveraren diktaduraheldu baino hilabete batzuklehenago; Argia sortu zuen taldeharen asmoak beteak ziren, etadenborak arrazoia eman zien:bazegoen euskaraz irakurtzekopubliko bat, inork landu ez zuena,nekazarien artean. Eskualduna-kIparraldean egin zuenaren antzera,Argia-koek irakurleria ahaztu batibegiratu zioten, eta lortutakoarrakasta horren froga garbia dugu.Bazekiten zer nolako irakurlea izannahi zuten eta bazekiten zer nolakoinformazioa eskaini behar zioten.Horretarako bazeukaten beren atzeanmende batzuetako tradizio sendoa,Elizarena hain zuzen ere. Denborarenpoderioz Argia-k ez zuela luzaroiraungo ziotenek ikusi zuten nolaposible zen nekazarientzako euskarahutsez idatzitako aldizkari batplazaratzea.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Umeak Argia-re

    n arrakastan ezi

    nbesteko faktore

    izan ziren, haie

    k bazekitelako

    euskaraz irakurt

    zen. Euskarazko

    alfabetatzea has

    ia zen, eta baser

    ri eta etxe

    askotan umeek

    irakurtzen zizkiet

    en helduei albist

    e eta testuak.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 9

    Miguel Primo de Rivera generalarendiktadurapean, Bittor GaritaonaindiaArgia-ren zuzendari bihurtu zen,1923ko martxoan lehenengozuzendaria, Jesus Karrera, hilondoren. Ez zen urte hartako galerabakarra. Hilabete inguru geroago,Argia-ren laguntzailerik handienetakobat ere hil zen: Pedro Migel Urruzuno.Gutxi izango balitz bezala, uztaileanEuskal Herriak izan dueneuskaltzalerik handienetariko bat erezendu zen: Luis Eleizalde.

    1923ko irailean Primo de Riverarenestatu-kolpea gertatu ondoren, Argia--koen jarrera oso zuhurra izan zen.Egoera larri eta nahasi horren kontraborrokatu egin behar izan zutenGaritaonaindiak eta Argia-ko besteguztiek, zuhurtasun handiz, aldizkaria astero kaleratu ahalizateko. Gogora dezagun AnbrosioZatarainek kontatzen duena, nolabere aita eta Bittor Garitaonaindiajoan ziren gobernadoremilitarrarengana. Gobernu berriakdebekatu egin zuen aldizkariakeuskaraz ateratzea. Zorte ona izanomen zuten, Juan Artzadungobernadore militarra bera ereeuskalduna baitzen, eta euskarazateratzen jarraitzeko baimena eman

    zien, baldintza txiki batekin: erdarazirakurtzen ez zekitenentzat atal batatera behar zuten, “euskerazko berbabakoitzaren ondoan gaztelanizkoberbea ipiñi bear euan”, Zatarainekdioenez.

    Argia-k ez zuen arazo asko nonbait,eta politikari dagokionez, hasieratikesana zeukaten “politikerietan” ezzirela sartuko; beraz, berenazionalismoa, existitzen bazen,nahiko epela zen, Errepublikan ezbezala. Baina, nazionalistak al ziren?Garitaonaindiari dagokionez, badirudibaietz. Bittor Garitaonaindiarenabertzaletasuna antzinakoa omen zen;

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    ARGIA PRIMO DE RIVERAREN DIKTADURAPEAN

    Lehen urteetan, baita Primo deRivera generalaren diktadurarengarai latzetan ere, oso ondo salduzen Argia Euskal Herri osoan, batikbat Gipuzkoan. Ostiralerako eginazen, eta larunbatetan probintziakohainbat herritan banatzen zen.Irudian Debako saltzaile gazte batdago, bezero bati astekariaren alebat ematen.

    Hasiera batean Argia ez zenpolitika-kontuetan sartu, hala ere,Euskal Herriko lege zaharrenaldekoa zen.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 10

    Engrazio Arantzadi, Kizkitza-kaipatzen du, Garitaonaindiarenabertzaletasunaren adibide batemateko, 1912an gertatutakoa:Cadena y Eleta Gasteizko gotzainakaldarrikatutako euskal izenen kontrakopastorala. Ondo zekien zaldibartarrak,ordea, nola egoera larrien kontrajokatu. Argia-k diktadurapeanjarraituko bazuen, ezin zenabertzaletasuna aldarrikatu. Beraz,Argia-ren borroka euskara, fedea etanekazarien aldekoa izan zen.

    Hurrengo urteak nahiko lasaiak izanziren. Lizardi hasi zen Argia-n idazten.1929an euskarazko egunkari batsortzeko ideia eta asmoa plazaratuzen, nahiz eta azkenean ez burutu.Diktaduraren azken urte haietaneuskal kulturarentzat haingarrantzitsua eta eraginkorra izangozen elkartea sortu zen: Euskaltzaleak.Argia eta haien arteko harremanakoparoak izan ziren. Belaunaldiberriaren garaia heldua zen, aurrekoaitzindariak hilda. Ebaristo Bustintza,Kirikiño, Bilboko Euzkadi egunkarikoeuskal atalean gure kulturaren aldehorrenbeste lan egin ondoren, munduhonetatik aldendu zen 1929kootsailean; Garbi-k agur egiten dioartikulu batean. Garitaonaindia beraere hilabete batzuk geroxeago hil zen,urte hartako irailaren 3an, 53 urte

    zituenean. Ander Artzelus, Luzearzuzendari berria bihurtu zen,Errepublikako atarian.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Betikobaloreenzaindaria zenArgia. Familiahorietako batzen. Irudizein testuenbidezdefendatuzuten betiideia hori.

    EAJren buruzagiakmaiz agertzen zirenArgia-ren orrialdeetanErrepublika garaian,hain korapilatsuak izanziren 30ekohamarkadako garaihartan.

    Joseba Zubimendi(1898-1939). Donostianjaiotako olerkari haugaraiko hainbataldizkari etaegunkaritakokolaboratzailea izanzen.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 11

    ARGIA ETA EUSKAL IRRA TIA

    1925ean Radio San Sebastián sortuzenean, Argia-n harrera ezin hobeaegin zioten. Argia-koek ikusi zutenherritik hurbileko komunikabide batbezala, nekazariei euskaraz hitzegiteko txit egokia. Radio SanSebastián hasi zenez geroztik, irratiansartzeko ahalegin guztiak eginzituzten. Argia-ren laguntzaz,Gipuzkoan irratiaren aldeko iritzi--korronte bat sortu zen. 1928rako,Gipuzkoan irratiak bazuen entzuleugari. Donostiako astekarian esatendenari kasurik egiten badiogu,nekazariek ere ezin hobeto hartuzuten irratiaren etorrera. 1932an AnderArtzelusek eta Joseba Zubimendik —biok Argia-ren laguntzaileak, lehenagainera zuzendari-ohia— hasieraeman zioten asteroko euskal irratsaiobati, ezer kobratu gabe, EuzkoGaztediak hala eskatuta. 1934kourtarrilean ehungarren programaaireratu zuten.

    EUSKARA HUTSEZKOEGUNKARIAREN ASMOA

    1929an, Euskaltzaleak taldeakeraginda, planteatu zen euskarazkoegunkari bat argitaratzeko aukera.Argia-n horren berri ugari eman zuten,eta badakigu Donostiako astekariaeuskal egunkariaren asmoari osolotuta zegoela. Argia bihur zitekeeneuskal egunkari berria? Baliteke;Lizardi-k uste zuen ez zegoelaegunkari berria ateratzerik, ez zegoelainprimategi berri bat erosterik, ez etalangile berririk kontratatzerik.Idazlearen ustez, hoberena izangozatekeen ziren euskal aldizkarienartean batean oinarritu eta egunkariberririk ateratzea.

    Lizardi-k berak eta Txomin Arruti,Mendi-Lauta-k, beste batzuen artean,proposatu zuten ideia. Momenturikegokiena ematen zuen —eta gauregunetik begiratuta ere hala dirudi—euskarazko egunkari bat kaleratzeko:lehen aldiz uzten zuen egoerapolitikoak horrelako asmoak burutzen,Argia-k irakurleria garrantzitsu batlortu izan zuen, denetariko aldaketekkazetaritza modernorako baldintzakbultzatzen zituzten, baina, arazoekonomikoak zirela medio, Argia ezzen egunkari bihurtu. Euskal Herrikoeuskara hutsez idatzitako lehenengoegunkaria izango zatekeen. Asmoakfrogatzen du behintzat euskarazkokazetaritza posible zela.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 12

    TXISTU, EUSKAL HERRIKOLEHEN KOMIKIA

    Ahalik eta irakurleria handienariheltzeko nahian, Argia-koek ezinzituzten umeak ahantzi. Hezkuntzsistema ez ezik, komunikabideak erebehar zituzten. Aldizkaria irakurtzenzutenen artean, ziur aski bazegoenhaur ugari. Gainera, umeak zireneuskaraz irakurtzeko gai zirengehienak, heldu askok ez baitzekitenondo irakurri eta konprenitzen.Umeentzako irakurgai batzuk, beraz,sortu nahi izan zituzten Argia-koek.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Euzkadi egunkariko“Euzkel-atala”-n agertuzituen Lizardik, 1929 urteanzehar, euskal egunkariareninguruan zituen aburuak.

    Txomin Arruti, Mendi-Lauta.

    Xabier Lizardi,1896-1933

    Euskal Herriko lehen komikia iz

    an zen Txistu, Argia

    inguruko ikasle eta arkitekto ba

    tzuek prestatua.

    1927an ale batzuk argitaratu om

    en ziren, baina

    haien arrastorik ez da gelditzen

    . Urtebete lehenago,

    ordea, Argia-n froga bat erakut

    si zuten, argazkian

    ikus daitekeena.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 13

    Euskaraz komiki bat ateratzeko ideiaMadriletik etorri zen, han Arkitekturaikasten ari ziren ikasle batzuek etaAton Alaiza arabarrak proposatuta.Gorabehera askoren ondoren —Alaizabera hil zen egitasmoa gauzatzearzegoenean, 1926an—, azkenik1927an lortu zuten aurreko urteanlandutako ametsa betetzea: Txistukaleratzea. Baina, arrazoi zehatzak ezdakizkigula, oso ale gutxi atera ziren,eta 1928an utzi zioten komiki horikaleratzeari.

    KAZETARITZARAKOHIZKUNTZ EREDU BAT

    Hizkuntz eredu bat hautatzean ereGaritaonaindiaren itzala nabaria da.Zaldibartarra izan eta bizkaieraz,beraz, mintzatu arren, gipuzkeraerabiltzearen defendatzaile porrokatuazen. Berak uste zuen euskalki guztienartean bat bakarrik hautatu behar zelaidazteko, eta euskalki hark gipuzkeraizan behar zuela. Teoria horierakusteaz gain, berak erabilitakoidazkera gipuzkera zen; Argia-nirakurtzen zena, hain zuzen ere.Batasunzale amorratua zen.Euskaltzaindiak euskal idazle guztieieskatu zien batasunari buruzko iritziaeta 1922an erakundearen Euskeraaldizkarian argitaratu ziren.Garitaonaindiarenak, laburra bazenere, izugarrizko eragina izan zuen.Hona hemen gure apaizak zioena:

    Bear-bearrekoa da euskal-idazkerazguztiok bat egitea. ¿Zein bide izangoda egokiena euskal-bakuntza orilortuteko? Autetsi lenbizi ditugunizkelgietatik bat, eta arteztu, bereanaiak dituzten osaguneak ezarriaz.Nire aburuz, gipuzkoar izkelgia autetsibear da, beste izkelgiak baño obarigeyago dituelako bere alde. Errezagoa,bai zabaltzeko ta bai ulertzeko.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 14

    Eta areago zioen:

    Idazle guzien euskera ori ez daizango gaur-egunian itz edo idaztendan gipuzkoera; baizik osotua—azpimarratua geurea da— apaindua.Orretarako, euskaltzainak lan egin beardute: Artu, bai Bizkai’ko ta Zubero’ko,ta bai Napar ta Laburdiko izkelgi edoizkerak dituzten edertasun taobekuntza bereziak, ta gipuzkoarizkelgiari ezarri. Orrela erabatuazizango degu dagokigun idazkera, tagure enda zar ta zintzoaren omengarriizango dan euskera garbiya.

    Euskararen batasunaren auzia pil--pilean zegoen momentu hartan, etaproposatutako irtenbideak osodesberdinak izan ziren. Batzuk ezziren batasunaren alde azaltzen, etahizkuntza batzearen aldekoak ezzetozen bat batasuna burutzekoproposatutako irtenbideetan; batzuekeuskalki bat proposatzen zuten, bestebatzuek beste euskalki bat. Leheneuskaltzainburua izan zenResurrección Maria Azkuek bereGipuzkera osotua liburua idatzi etaargitaratu baino urte batzuk lehenago,Garitaonaindiak gipuzkera osotuarenbeharra planteatu zuen; are gehiago,plazaratu ez ezik, neurri handi bateanpraktikara eraman ere egin zuen,liburuak baino iraunkorragoa zenkomunikabide batean, Argiaastekarian. Esan dezakegu, oker

    egoteko batere beldurrik gabe, Argia-nirakurri ahal zen idazkera Hegoaldekolehenengo euskara baturantzakoemandako adibiderik hoberenetarikobat dela, Eskualduna astekariarenaIparraldekoa zen bezalaxe.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Euskaltzaindiko

    lehen presidente

    izan zen

    Resurrección M

    aria Azkuek eus

    kara estandar b

    aterako

    proposamena, —

    gipuzkera osotu

    a—, Bittor

    Garitaonaindiare

    n txosten batean

    oinarritzen zen.

    Proposamena ze

    ra zen: euskalki b

    aten gainean,

    gipuzkeraren ga

    inean alegia, ga

    inontzeko euska

    lkien

    ekarpenak eta b

    atez ere hitzak h

    artu osatzeko et

    a

    koiné moduko b

    at sortu.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 15

    HERRIETAKO KAZET ARIEZEZAGUNAK

    Beste gauza bat ere lortu zuenArgia-k: jende arruntak idaztea. GeroDonostiako bulegoan herrietakoberriemaileek bidaltzen zituzten testuguztien idazkera batu egiten zutenbatzuek. Nortzuk ziren “Euskalerrikoberriak”, esaterako, idaztenzituztenak? Norengandik zetozenberriak? Berriemaile haiek bereherriaren eta askotan inguruko herrienberri ere ematen zuten. Baina, Argia-nagertutako lekukotasuneksusmarazten digutenez, horretaz gain,askotan, “idazkari” haiek Argiabanatzeaz ere arduratzen ziren.

    Nolako berriemaileak ziren jakiteko,onena Argia-n agertutako lekukotasunbat eskaintzea da. Testimonio hau ezindela kasu eta herri guztietan aplikatujakin badakigu, baina ziur aski gureastekarian sistemarik erabiliena izatenzen. Aipatu testuan idazle ezezagunbatek Don Felipe delako batiomenaldia egiten dio. Don Felipe huraOñatiko apaiza zen, herri nahiko handibatekoa, beraz. Abadea OñatikoArgia-ren “idazkaria” zen:

    Pelipe asko dira Oñati’n, Felipe edota Don Felipe’ren bat edo beste erebai noski, Don Pelipe’rik bat bakarra taberak Jainkoak eraman digu (...).

    Nunnai ta noiznai euskera garbierabilliko zuan. Euskal ingi ta idaztiakDon Pelipe izan-oi zuten Oñati’nzabaltzalerik beroena. Euskal-idazti batargitaltzeko zegoan berri artu ordukoxeeskatuko zituan sei-zortzi bat, bereidaztitegi ederrerako bat euskaltzaleberriren batzuen artean zabaltzeko.Beste onenbeste egin oi-zuanizparringiekaz ere. Eta, jakiña, ARGIA’kere Don Pelipe izan bear berezabaltzalerik sutsuena. Argitaldu bañoaskoz lenago asi zan bere berri onazabaltzen. Lenbiziko zenbakiaOñatiratu zanean, or dijua Don Pelipebere sakel zabalak (zabalak zituen DonPelipe’k sakelak biotza bezalaxe)ARGIA’z beteak dituala.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Garai berrietan gai berriei buruz ere aritu zen Argia. Kirolak, adibidez. EuskalHerriko betiko kirolak (pelota, estropadak) eta modernoak: futbola —hasierabatean asko maitatu ez arren, laster zaletu asko bereganatuko zituen gureartean—, txirrindularitza, eta automobilismoa ere bai. Gidari ospetsuenen irudiaikus zezaketen Argia-ren irakurleek.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 16

    —Eldu zaigu ba ARGIA ere —esatendio mutil gazte bati bat luzatuaz— osopolita dator.

    Arutzago, solo-muturrean, zati batirakurtzen dio baserritar bati.Baserritarra adurra dariola danekazaritza’ko atala entzuten.

    —Eutsi —esaten dio Don Pelipe’k—zerorrek apurka apurka irakurriko dezuastea joan bitartean.

    —Neronek ezingo det irakurri, bañagure Josetxu ia polito dator eskolan etaberari irakurri eragingo diot.

    Onela sei-zazpi zenbakiak zabalduondoren etxeruntz dijoala... Eta geroeuskera izkutatuaz, eroriaz, galduazdijoala... Ez erri bakoitzean Don Pelipebat bagenu!

    Adibide honek erakusten digu zernolako pertsonengan jartzen zutenkonfiantza. Herri bakoitzekoeuskaltzale amorratu bat, eta euskarazidazten zekiena, behar zuten, DonPeliperen gisako bat. Seguruena, herrigehienetan baldintza horiek betetzenzituena apaiza zen. Bide batez,hasieran behintzat, hedatzeko lana ereastekarian idazten zuenak egitenzuen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Astekariaren inguruan zeudenak hainbat gizarte--mugimenduren alde agertu ziren: euskalsindikalismoa (baserritarren sindikatuak) etakooperatibak, adibidez, gogoko zituzten.

    Euskal Herrikomugaz kanporaere ailegatzenomen zen Argia.Misioetara,adibidez. Ez zenfalta astekarianirudi bitxirik:txinatar batArgia-ren ale bateskuetan duela.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 17

    Errepublika aurreko urteetan,1929an eta 1930ean, Ander Artzelusizan zen zuzendari berria. Donostianjaioa 1898an, hainbat eta hainbateuskal aldizkaritan idazten zuen, halanola Euzkadi egunkarian. Gero,euskara hutsezko egunkariarenegitasmoak porrot egin zuenean, ElDía egunkariko euskal atalaz arduratuzen. Liburu batzuen egilea ere bazen:Neskamearen marmarrak eta Euzkadi!Agur! idatzi eta argitaratu zituen.

    Ander Artzelusek Argia-renzuzendaritza hartu zuenerako,astekariaren bidea garbi azaltzen zen.Agian, bere punturik altuenera iritsiazen. 1928an ale gehiago argitaratuahal izateko makina berri bat erosizuten.

    Errepublikarekin batera, Argia-renetapa berri bat hasten da. Buru-belarrisartu ziren politika-munduan.Beraientzat, Errepublika, nolabait,mehatxua zen. Sistema laiko batenbarruan, katolikotasunaren iraupenazalantzan ikusten zuten, etaezkertiarren garaipena arriskutsua zenberaien interesetarako. 1931komaiatzean Euskal Herriko eskubikoalderdi guztien batasuna proposatzendute hauteskundeetarako.Errepublikan —batez ere lehenengo

    urteetan— abertzaletasunerantzakojoera nabarmena da, gero etanabarmenagoa.

    Beharbada Errepublikaren beldurzirenez gero, mantxetaren ezkerrekopartean San Migel arkanjelua agertzenda, “Mikel Donea, zaintu Euskal erria”lemapean.

    Artzelusen atzetik, Joseba Arrueapaiza —1997ko abenduaren 27anzendu zena— Argia-ren zuzendaribihurtu zen Errepublikako lehenengobi urteetan, 1932 arte. GregorioMujika, Jeme, Argia-ren zutabetakobat, 1931ko abuztuan hil zen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    ARGIA ERREPUBLIKAN

    Errepublikan Argia-koak

    San Migelen

    babespean jarri ziren.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 18

    Estatutuaren alde agertzen dira, etabaliabide berriak erabiltzen dituzte:idazpuru edo titular “korrituak”,aleluiak, argazki eta marrazki gehiago,artikulu ausartagoak eta, orokorrean,kazetaritza-baliabide gehiago.Sindikalismo nazionalistarenabantailak ere aldarrikatzen hasi ziren.1931ko abenduan “Gipuzkoa’konekazariak” bilduko zituen sindikatuberriaz mintzatu ziren. Sindikatu huraEuzko Nekazarien Bazkuna izangozen.

    Garai berriak, irakurle berriak, idazleberriak. Euskal literaturaren urrezkogaraia: Lizardi bere momenturikonenean dago, Lauaxeta-k Bidebarrijak liburua argitaratu zuen, Orixe-k ere bere obrak atera. 1933andiseinuak eta neurriek berdinak izatenjarraitzen dute. Ordurako Argia-kbeste zuzendari berri bat zeukan:Patxi Etxeberria, Bostlore jesuita.Espainiako egoera politikoa gero etanahasiagoa da.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Joseba Arru

    e.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 19

    1935ean etapa berri bat hasi zen.1930ean, euskal egunkariaren asmoakporrot eginda, El Día agertzen da; agidenez, Donostiako egunkari berriarensorrerarekin batera, Argia-rensalmentak jaitsi egin ziren. Orrialde--kopurua gehitzen da, inprimatzekosistema berri garesti bati esker, huts--grabatua. Aldaketa kualitatibo batnabaritzen da Argia-n une hartantxe.Argia-k, egunkari bihurtzeko aukeragalduta, beste bide batzuk bilatuzituen: “magazine” bihurtzen saiatuzen.

    Argazki gehiago —eta kalitatehandiagokoak —sartzen dira huts--grabatuaz egindako lau orrialdeetan.Zaraguetak, Eskubik, Etxandik etaLandazabalek egiten zituztenargazkiak. Indalezio Ojangurenek ereaterako zituen bere argazkiakhurrengo aleetan. Bi koloretakoakziren. Oso irudi erakargarriak, gaiugaritakoak: kirolak, euskal jaiak,Euskal Herriko alderdiak, erretratuak,irudi erlijiosoak…

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Patxi Etxeb

    erria, Bostlo

    re.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 20

    Zer lortuko zen Gerra Zibila etorri ezbalitz? 1936an, beste hainbestegauzarekin gertatu zen bezalaxe,Gerrak Argia-ren bidea betiko etenzuen.

    ATZERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    1935. urteaz gero Argia-k bere inprimatze-baliabideak hobetu zituen. Huts-grabatuko makina bat erosi zuen “lendakari zarra”--ren anaia zen Rikardo Leizaolak eta Eneko Deunaren irarkolan “magazine” itxura eskuratu zuen aldizkaria ateratzen hasi zen.Denetiko argazkiak, kalitate onekoak, agertzen ziren, Euskal Herriko herrien irudiak zein bertako jendearen bizitza erakustekobalio zutenak.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E