lurdes arrieta (1958-2005) arrieta.pdf · mutil argia izan eta deustuan egin zituen ikasketak....

28
Lurdes Arrieta (1958-2005)

Upload: others

Post on 11-Aug-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

Lurdes Arrieta (1958-2005)

Page 2: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

1

Lant

zieg

oko

lehe

nan

dere

ñoa

AAzpiazurekin. Hiru seme-alaba izan zituzten,Josu, Miren eta Lurdes, Lantziegoko andereñoazpeitiarra…

Joxe Mari Arrieta Astigarraga Azpeitian jaiozen, Erdi kaleko etxe batean, eta Orionekoetxe ezagunean bizi, garai bateko tren geltokiondoan. Lau senide izan ziren, aparte hazizirenak, amaren heriotza goiztiarra tarteko.

Azpeitiarra sortzez

zpeitiarra sortzez, Lantziegon (Araba) egin

zuen lan Lurdes Arrietak. Bertako ikasto-

lako lehenengo andereñoa izan zen eta

hantxe jardun zuen heriotzak gazterik

harrapatu zuen arte. Erbestetik etorria,

Lantziegon bertakotu zen. Hantxe ezkon-

du zen, hantxe hazi zuen familia. Eus-

kararen eta ikastolaren ikur izan zen

Arabako Errioxako herrian.

Azpeitian familia ezaguna da Arrieta.

Herria handia ere ez eta aspaldidanik

elektronika-tresnak saltzen dituzte

parte zaharrean duten dendan. Joxe

Mari Arrietak ireki zuen negozioa eta

bertan jardun zuen bere emazte Juanita

Lurdes Arrieta Azpiazu (1958-2005)

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 1

Page 3: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

Joxe Mari, adibidez, Azkoitiko Zuazola etaKuatein baserrietan hazi zuten osaba-izebek.Mutil argia izan eta Deustuan egin zituenikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiakegiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela,Francori ere egin omen zion erretratua, harenaldekoa batere ez izan arren. Soldadutza-rekikoak egin eta Azpeitira itzuli zen, aitarenondora lanean, apretak egiten. Jakin-minhandikoa, zer harrapa irakurtzen zuen.Tartean, aparailu elektronikoei buruzko al-dizkariak. Handik irakurri eta hasiko zen Joxe Mari irrati muntatzen; ondoren, garbi-gailua eta, hurrena, igual, irratia, telebista…Lehenengo, aparatua askatu; jarraian, askatuarabera muntatu. Poliki-poliki, espartingintzautzi eta elektronika egingo zuen lanbideerabatekoa.

Joxe Mari Arrietak Juanita Azpiazu Artetxeazkoitiarra egin zuen emaztea. Aldako base-rrian zuen jatorria Juanitak, Azkoitiko elizaatariko etxe batean jaio bazen ere. Hamarsenide izan ziren. Herriko txapel fabrikan eginzuen lan ezkondu arte. Joxe Marik eta JuanitakAzkoitian elkar ezagutu zuten, baina Azpeitiraezkondu ziren. Lehenengo, Santiago kalekoegungo 22 zenbakian. Etxe hartako laugarrensolairuan jaio ziren beren hiru seme-alabak.Etxepean, berriz, denda, joan deneko berro-geita hamazazpi bat urtean iraun duen lekuberean. Irratiak, lisaburdinak, garbigailuak…urrezko pitxiak, lanparak, jesusen bihotzak,amabirjinak… horiek izan zituen dendanhasiera hartan.

2

Juanita Azpiazu, gure Lurdesen ama

Joxe Mari Arrieta. Aldizkarian irakurri eta hasi zen irrati muntatzen

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 2

Page 4: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

1958. Azpeitia

Hiru umeetan gazteena izan zen Lurdes,1958ko otsailaren 8an jaioa. Haren anai--arrebak, Josu eta Miren, eta honen senar Julenditugu berriemaile. «Gurasoak oso sinestunakziren, eta izenak jartzerakoan ere ez zutenduda handirik izan: lehenengoari, Jesusen izenajarri zioten; besteari, amabirjinarena; hiru-garrenari, Lurdesko amabirjinarena.» Jesus,Maria eta Maria Lurdes. Baina, herrikolagunartean Josu, Miren eta Lurdes izan dituztebeti, euskarazko izenak usu ez ziren garaian.Mirenek argitu digu: «Gure aita niri Mirenizena jartzera joan zen. Erretoreak ezetz esanzion. Aitari ez zitzaion askorik gustatu: “Ez dutba bataiatuko Miren izenarekin ez bada!”. Ia-iabataiatu gabe geratu nintzen. Gure ama-rengatik bataiatu nintzela esaten zuen gureaitak. Abertzale ikaragarria zen. Beldurtzekoa.Han zen Agirre lehendakaria lurperatu zute-nean. Eta argazkiak ere bazituen, hiletan berakegindakoak. Eta ikurrinen bat edo beste, betiizan zuen han edo hemen ezkutatuta, gala-razita zegoen garaian. Gobernu zibiletik ere

3

Lurdesen aitaren argazkietako bat, Azkoitian, 1950ean

Hiru seme-alabak, Juanita amarekinArrietatarren elektronika denda Azpeitian

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 3

Page 5: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

pasatu zen». Karitateko mojen ikastetxean,«mixerikordian», ikasi zuten hiru senideek. Lur-desek, 14 urte arte. Gero, lanean hasi beharrazuen, izan etxeko dendan, izan kanpoan. «Dendan,ezta pentsatu ere!» esan eta Azkoitian jardunzuen aldi batez, apreta egiten. Hurrengo lanaLantziegon izan zuen, andereño, 21 urte beterik.

Franco hil ondoko urteak ziren. Euskararenirakaskuntza zabaltzen ari zen lurralde guz-tietan. Araban zen Lurdesen lagun BlankiSoraluze azpeitiarra. Ikasten eta irakasten.Hark eman zion Lurdesi Lantziegoko berri.Herri txiki batean andereñoa behar zutela.«Eman ezan izena badaezpada!» Izena eman,eta deia jaso. Eta amaren erregua: «Badakit zerpasako zainan: nobioa egingo dun eta ez haizgehiago etorriko». «Ez, ama, lasai, hiru hilabe-terako noa, proba egitera. Hiru hilabeteangustatzen ez bazait, etorri egingo naiz.» «Ezezan behintzat hango mutilik egin. Bi alaba eta,hain aparte ez nuke nahi! Ez behintzat hangomutilik egin.» «Ez, ama, zu lasai»…

1974. Araba

Diktaduraren azken urteak ziren. Noiz edonoiz jo behar zuen hondoa erregimenarenikur gorenak. Eta batean eta bestean pizturikzeuden suak zabaltzen ari ziren gizartean,politikan eta kulturan, hainbat eragilerenkontzientzia handia lagun.

Ikastolak, bestalde, etengabe ari ziren heda-tzen, garaiko onura ekonomikoaren uberan,irakasleen konpromiso eta militantzia gaitzariesker. Euskal kulturaren berpizkunde aroazen. Haiek Euskal Herriko lau kornerretanzabaltzearekin batera, gora egin zuen ikas-toletako ikasle kopuruak ere. Arazo eta pre-mia berriei erantzuteko asmotan, ikastoleklurraldean lurraldeko federazioetan biltzerajo zuten. 1969an eratu ziren Gipuzkoakoa etaIparraldekoa (Seaska), eta 1974an, berriz,Arabakoa. 1976koa da Nafarroakoa, eta1977koa, aldiz, Bizkaikoa.

4

Lurdes, etxeko balkoian

Jose Mari Rekarte, Arabako ikastola askoren eragile nagusi

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 4

Page 6: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

Arabako ikastola-mintegi horretan euskarazez zekien pertsona nabarmendu zen lanean:Jose Mari Rekarte aguraindarra. Haren on-doan, Ramon Basaras larrabetzuarra. Araban,Gasteizko Olabide ikastola besterik ez zengaraiko kontuak dira, Rekartek eta Basarasekberritu dizkigutenak: «1974an Arabako Lau-tadan ez zegoen Gasteizkoa beste ikastolarik.Aguraindik hurrean, berriz, Olazti eta Altsasuherri ikastoladunak ziren. Kontua da Agu-rainen hiru-bost urte bitarteko umeak biltzenhasi ginela eta ikastola zabaldu genuela.Haietan lanean jarduteko, irakasleak ez zuentitulaziorik behar. Izatekotan, haurtzaintzaagiria. Guk, euskaraz jakitea eta umeak gusta-tzea eskatzen genuen. Horixe titulazioa!».Aguraingo ikastola hartako lehenengo ande-reñoa Rekarteren emaztea izan zen, JunkalOlaondo, Behobiakoa. Beste alde batetik,euskaraz zekien beste emakume bat ereezagutzen zuten Rekartetarrek, Felisa Zaba-leta, Nuarbekoa. Hila da. Hark ere andereñojardun zuen Aguraingo ikastolan. Hain zuzen,Felisa Zabaletaren bitartez hurbildu zirenRekarte eta Basaras Urola ibarrera. «Felisakjende asko ezagutzen zuen Azkoiti-Azpei-tietan! Eta, guk esaten genuena: “Non hitzegiten da, erraz, euskaraz?”. Ez genuen bururiknekatu: “erreserbara” jo genuen zuzen. Han-dik hartu genituen irakasleak. Felisa arduratuzen horretaz. Bateko apaizarekin hitz egin,besteko lagunarekin… Araban jardungo zutenandereñoak inguratu zizkigun.» Era horretaraheldu zen Lurdes Arrieta Lantziegora, 1979an.

Aguraingo ikastola ireki eta gero zabalduzituzten Araia eta Dulantzikoak. Gero, Legu-tianokoa. Ikastolen hedapenari ArabakoErrioxak hartu zion lekukoa: Lapuebla deLabarcan eta Oionen ireki zituzten ingurukolehenengo ikastolak; gero, Lantziegokoa etaBastidakoa etorri ziren. Herritarren balizkokezkak gozatu nahi izan zituzten lehenbizi. «Ezgenuen nahi bertakoak “Hemen dira giputzak!Badatoz! Inbasioa!”, oihuka hasterik eta, horigalarazteko, Araba bertako irakasleak lotzeaasmatu genuen: Gasteizko irakasle-eskolara jogenuen, artean dena gaztelaniaz erakustenzutenean, eta irakasle titulazioaren jabeegingo zirenei euskara ikastaroak eskainigenizkien, gero Arabako ikastoletan lan eginzezaten, zeren haur hezkuntzan titulazioa

5

Lantziegoko ikastola, 1981-82 ikasturteko taldea. Goitik behera etaezkerretik eskuinera: Rodolfo, Dani, Sara, Cristina, Erika, Lurdes, Rober,

Unai, Rakel (?), Gisela, Monse, Emeri eta Sonia

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 5

Page 7: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

beharrezkoa ez bazen ere, orduko Oinarrizko

Heziketa Orokorrean derrigorra baitzen ira-

kasle agiria.» Berriz ere Felisa, berriz ere

erreserba. Urtebeteko euskara barnetegiak

antolatu zituzten Nuarben eta Urrestillan

1980-81 ikasturtean. Baita EGA agiriaz jabe-

tzeko uda-ikastaroa ere 1981ean. Arabarrak

izan ziren ikasle. Irakasleetan, Pako Sudupe,

Iñaki eta Mikel Elustondo anaiak… Azpie-

gitura-lanetan laguntzaile, Azpeitiko udaleko

kultura zinegotzia, Ramon Etxezarreta. Ikasle

askoren artean, bertan jardun zuen Lurdes

Arrietak, Lantziegon bigarren irakasle urtea

egina ordurako.

1979. Lantziego

Lantziegora hurrera ziren orduko, Rekartek

eta Basarasek bertako berri jakin zuten.

Beraiek heldu aurreko urtean haurtzaindegia

abiarazteko asmoa izan zuen herriko ema-

kume batek. Hura bere kasa saiatu zen, sei

urtez beherako neska-mutikoak zaintzeko

eskaintza eginez, gurasoak lanean ari ziren

bitartean. Rekartek eta Basarasek ez zuten

aukera galdu, emakume hark egindako zirri-

kitutik barrena jo zuten. «Guk, lokalen bat

bilatu, diru pixka bat non edo nondik inguratu,

eta ikastola irekitzeko asmoa hartu genuen.

6

Lurdes, Alizia, Enrike, Juncal, Nekane, Vega…Lantziegoko ikastolaren erreferente urte askoan

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 6

Page 8: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

Gure alde, herrian ez zegoela bestelakohezkuntza zerbitzurik. Bagenekien eskolaelebiduna eskainiagatik ere, Lantziegokogurasoek euskararen kontzientziarik batereez izanda ere, haurrak ikastolara bidalikozituztela. Herriak eskola unitario bat izanazuen noiz edo noiz, eta artean han bertanzetzan eraikin zaharra, erori aginean. Gu,lehenengo, apaizari joan gintzaizkion hiru, laueta bost urte zituzten haurren izenak bildunahirik. Hori egin eta bilera deia bidali geniengurasoei. Haurtzaintza eskaini genien, herrianbertan eta ele bitan. Zaintza ez ezik, hez-kuntza zerbitzua zen helburu. Asmoa onartueta gero, hurrengo batean etorri zen andere-ñoaren aurkezpena egitea eta lekua atontzea.Aurreko eskolarena izandako eraikin zaharrakonpondu baino lehen, udaletxe zaharreanegon zen ikastola. Lurdes Arrieta, bertakoandereño. Urte bat egin zuen han.»

Lantziegon haizeak jotzen duenean, txistuegiten duenean, entzuten da: hamazazpi umebildu zituen Lurdesek estreinako urte hartan,79-80 ikasturtean. Ondoko urteetan Kripan,Billar eta Binasperiko zenbait haur ere batuziren Lantziegon.

Ikasleak bildu ahala, irakasle premia izan zenikastolan. Lurdesen atzetik heldu zen Maritxu.Ondotik, ikastolako hurrengo bi irakasleak:Enrike Arnaiz eta Nekane Etxenausia. Geroa-go, Vega Marañon, Mari Mar Blanco, AliziaOrtiz de Viñaspre, Junkal Garai, EstherRobles…

Ikastola

Enrike Arnaizek hogeitaka urte egin zituen

ukondoz ukondo Lurdes Arrietarekin.

Jakinaren gainean ari da Lurdesi buruz.

«Berak kontatuta dakit nik nola etorri zen

Azpeititik Lantziegora. Haren lehenengo

eguna. Bi lagun etorri omen ziren Renault 4-L

batean. Bata, Lurdes, Lantziegora zetorrena;

bestea, Maria Jesus Mujika azkoitiarra, Kan-

pezun andereño ari zena. Irailaren hasiera

behar zuen, Lurdesek Kanpezuko jaiak aipa-

tzen zituen eta. Kanpezun geratu, txurrut

bat egin eta martxa egin zuen Lurdesek,

Marije han utzita. Eta bera bakarrik, Lan-

tziegora. Eta “Nora etorri naiz, ordea?”

esaten ziola bere buruari.»

Lurdes Arrieta heldu zeneko, Lantziegoko

eskola izandakoa erdi eraitsita zegoenez,

ikastolak udaletxe zaharrean izan zuen lehe-

nengo egoitza. Gaur egun hotela deneko

eraikina. Teilape berean zeuden garai hartan

udaletxea eta anbulatorioa. Bertan alkatetza,

bertan mediku eta erizainaren kontsulta…

eta bertan ikastola! Lehenagotik, bertan

«zinemalekua» bera ere! Kalea estua da eta,

jolaslekutzat, kalea ezin erabilita, ondoko

gela zuten. Lurdesek: «Jolasgaraia!, goazen

jolasera!» esan, eta ondoko gelara joaten

omen ziren umeak. Horrela ekin zion

Lurdes Arrietak bere bizitzako ibilbide

berriari, adin ezberdineko hamazazpi hau-

rrak ikastolara bilduta.

7

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 7

Page 9: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

8

Lantziegoko ikastola, gaur egun

Ikastolako idazkia, oroigarria

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 8

Page 10: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

9

E

Labo

rate

gia

bain

oba

ratz

a na

hiag

o

ikasleak Lantziegon geratu zirela OHOegiten.»

Euskara Lantziegon guztiz arrotza zenekogaraia da. Arnaizen iduriko, «herrian ez zuteneuskararen berririk. Beharbada batzuek izan-go zuten, bai, udan herrian izaten ziren udatiareuskaldunen bitartez. Esate baterako, “ande-reño” hitza zeharo estrainio zitzaien eta, Lur-desi, “andereño” esan ordez, “ikurrina” ereesan izan zion baten batek. Beste kasu bat erebada, bertako irakasleon artean ezaguna.Neuri gertatu zitzaidan, alaba nagusiarekinanbulatoriora joan nintzenean. Pediatrarekinhizketan eta esan zidan nola bezperan ema-kume bat joan zitzaion kontsultara, eta

Ibiliaren hasiera

nrike Arnaiz Lantziegoko ikastolaralanean heldu zenean Lurdes besterik ezzen ari han. «Beste andereño bat, Mari-txu, joana zen ordurako. Lurdesek 3, 4eta 5 urteko umeak hartu zituen. Nik,1., 3. eta 4. mailakoak, denak gela be-rean. Bigarren mailakorik ez zen izanurte hartan, 1983ean. Hemezortzi batikasle izango ziren nire gelan. IkasleakOiongo ikastolara joan zitezen saiatuzen Rekarte. Han zerbitzu hobeakizango zituztela zioen. “Laborategirikere ez duzue hemen”, haren arrazoia,behin, eta gurasoaren berehalako eran-tzuna: “Nahiago dugu eskolako baratzaizan, laborategia baino”. Kontua da

Lurdes Arrieta, ikasle taldeekin, 90eko hamarkadan

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 9

Page 11: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

galdetu ziola ea ezagutzen zuen Enrike“Landereño”. Eta pediatrak berak ere ustezuen Landereño nuela deitura. “Landereño”izan nintzen, beraz. 85-86 ikasturte hartan.Kontu serioago bat, adibidez: garai hartan,politika mailan nahiko sesio zegoen PNVkoeneta PSOEkoen artean. Azken hauek euska-raren kontra egiten zuten, nahiko gogorgainera. Begitan hartua balute bezala. Haiekkontra, eta esperoko zuten guk erantzutea.

Guk, aldiz, geure lana egin eta aurrera. Etapoliki-poliki ikastola beste eskola bat zelakonturatu ziren, euskarak ez ziela haurreibatere kalterik egiten».

Lurdes, berriz, senartzat herriko semeaharturik bizi zen ordurako. Horixe zuen alde.«Lurdesek gurasoen babesa eta konfiantzazituen. Eta konplizitatea batez ere. Herrianbertan bizi zen. Herriko denak ezagutzenzituen. Senarrak, haren familiak, harenlagunek… herria ireki zioten. Ikastolan ere,Lurdesek guk baino hobeto jakiten zuennondik eta nora jo herriaren aurrean. Inorkbide bat proposatu eta berak esango zuen:“Ez, hobe hortik ez, ze hau eta hura, eta hortikez dugu ezer lortuko. Uste dut hobe dugulabeste halako egin”. Eta asmatu egiten zuen.»Bertakoa izan zen Lurdes Arrieta hasiera--hasieratik. Behin eta berriro azpimarratzendute denek hori Lantziegon.

10Lurdes Arrietak ikastolan zuzendutako zenbait ikasle talde

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 10

Page 12: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

Titulazioa

1988 inguruan beste lantegi bat ere izan zuen

gure andereñoak: titulazioa. Ordu arte nahi-

koak izan zituen «euskara eta haurrentzako

maitasuna». Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak

urratutako bideak irakasle tituluaz jabetzeko

aukera eman zion sasoi hartan ikastola lanean

ari zen irakasle frankori. Besteak beste, Lur-

des Arrietari. Honek, ikastolako lanak bukatu

eta astean bi aldiz hartu autoa eta martxa

egiten zuen Gasteiza. Handik, beste andereño

batzuekin batera, Eskoriatzara! Ikastaro haie-

tan parte hartu zuen Mila Arrizabalaga

azkoitiarrak. «Maeztura heldu nintzen, ikas-

tolara, 78an. Eskoriatzako ikastaroak astearte

eta ostegunetan izaten ziren; asteartean, hiru-

retatik zortzietara, eta ostegunetan seietatik

hamarretara. Gasteizen, hogei bat emakume

biltzen ginen autobusean, hara joateko!»

Lurdesek Gasteizaino baino bide handiago

zuen Lantziegora, Arlaban, Gasteiz eta Berne-

doko portuak barrena. Toloño mendikatea

eder udazken betean, baina beldurgarri

neguko hotz-izotzetan. Bestalde, etxean, ume

txikia, Itsaso, senar Felixekin...

Titulazioak lan egoera zuzenduta ere, oraindik

bazen eginkizunik! Erabaki zail bat baino

gehiago hartu behar izan zituen Lantziegoko

ikastolak 90eko hamarkadan. Batetik, irakur-

keta-idazketak euskaraz egitea, ikastola D

ereduranzko bidean jarriz. Bestetik, ikasto-

laren publifikazio prozesua.

Lehenengoari dagokionez, Rekartek eta Ba-sarasek Lantziegoko ikastola abiatzerakoanibilitako errezelo eta beldurrei aurre egin beharizan zieten bertako irakasleek. 1979ko hartanikastolaren eragile izan ziren Rekartek etaBasarasek ez zuten Lantziegoko herria izutu nahiizan. «B eredua aurkeztu genien, ikasleek erdiaeuskaraz, erdia gaztelaniaz jardungo zutelaesanez. Ez izateko beldurrik. Ikasleek euskarazjakin zezaten ari ginela ikastolan, eskola ele-biduna zela. Haur haiek hazi eta inoiz Gipuz-koara edo Bizkaira joan behar bazuten eus-kararen ezagutza gutxieneko bat izan zezaten.Ez zutela gaitasun handirik izango, baina zer edozer jakin. Horrela jardun genuen Lantziegon etagainerako herrietan, lekuan lekuko jende kon-tzientziatu eta prestigiodunaren laguntzaz.» Gura-soei bihotz ematea zen kontua, beren seme--alabak ikastolara beste inora bidal ez zitzaten.

Koska hori leundu behar izan zuten hamar urtegeroago Lantziegoko irakasleek. Orduan, aurrekourteetan gai beraren inguruan Oion eta Bas-tidako batzar petraletako eskarmentuak ain-tzakotzat harturik, Lantziegon batzar nagusiari ezbaina haur hezkuntzatik lehenengo mailara igarobehar zuten haurren gurasoei azaldu zietenasmoa. Eta gurasoak konbentzitu zituzten. Urra-tsa egin zuten. Eta eskerrak!, dio Enrike Arnaizek:«Bai, ze publifikatu ginenean, D ereduko ikas-tetxea ginenez, hezkuntza ordezkaritzak irakasleeuskaldunak bidali behar izan zizkigun beti. Beredukoak izan bagina, euskaraz ez zekitenak erebidaliko zizkigun». Eta orduantxe bai ikastola etaeuskara hankaz gora Lantziegon.

11

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 11

Page 13: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

12

Lurdes Arrieta eta Felix Compañonen ezteiak. Azpeitia, 1982

Lurdes, Itxaso eta Felix. Lantziego, 1986 inguruan

Compañon Arrieta familia, 1996an

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 12

Page 14: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

Publifikazioa

Ikastolaren publifikazioa dela eta, sarepublikoan integratzea erabaki zuen Lan-tziegok. Eztabaida egin zen eta ikastolapublikoaren aldeko hautua egin zuten gurasoeta irakasleek. Nabarmen. Aldiz, Bastidakoikastolan boto bakarrak erabaki zuen priba-tuaren bidetik jotzea. Hogei urte bainogehiago egin ditu Nekane Etxenausiak Lan-tziegoko ikastolan eta bera da irakaslebeterano bakarra. Irakasle gaztez eta berrizinguraturik ari da lanean. Bertatik bertarabizi izan zuen prozesua, eta badaki. «Irakas-leok ere publikotasuna bultzatu genuen.Txarto egin genuela esango du zenbaitek,baina ez dut uste. Guk —Lurdesek, Enrikeketa hirurok esan nahi dut—, ez genuensentitzen pribatuaren bidetik aurrera egite-ko nahiko indar genuenik. Publifikatu etakezka asko desagertu zitzaizkigun, bai az-piegiturazkoak, bai pedagogiazkoak: peda-gogiari intentsitate handiagoz heldu ahal izangenion. Egia da harrezkero izan dugun ira-kasle aldaketa handiak galga jarri diola gurelanari.»

Rekartek eta Basarasek bestelako iritziadute. «Publifikazioa ez zen ondo bideratuLantziegon. Irakasleek errazena egin zuten.Egonkortasuna lehenetsi. Gurasoek ere ezzuten garbi ikusten jakin. Orain ikastolapublikoa da, irakasle aldaketa etengabea daLantziegon eta erreferenteak galtzeko arris-kua, berriz, oso handia.»

Publifikazioa eta gero, beste egiteko bati ekinbehar izan zion Lurdes Arrietak: zuzendaritzatitulazioa. 1998 inguruan, zuzendarientzakohabilitazioa helburu zuen hiru hilabetekoikastaroa egin zuten Lurdes Arrietak etaEnrike Arnaizek Gasteizen. Jakina izangodenez, inork ez du ikastetxeko zuzendarikargua bete nahi izaten. Baina lan hori erebete beharra dago eta, txarrenean, txandakabetetzen dute leku askotan. Lurdesek 1999-2000 eta 2000-01 ikasturteetan bete zuen lanhori. Sasoi hartan aparteko lan kargarikgertatu ez bazen ere, estresak jo zuen. Hila-beteak egin zituen bajan. Gorputzaren aldebat geratu egiten zitzaiola zioen. Kortisonaagindu zion medikuak eta gorputza puztuzitzaion, bera kexatzeraino. Haatik, laneraitzuli zen.

13

Nekane Etxenausia, Lantziegoko ikastolako andereño historiko eta erreferentebakarrenetarik gaur egun

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 13

Page 15: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

Mari Karmen Garcia, Lurdesen adiskide min, gaur egunLurdes eta Mari Karmen, 1981eko irailean, erromerian

14

Herria

Mari Karmen Garcia Lurdes heldu zen urteberean hasi zen Lantziegon bizitzen. «Biananjaioa naiz, Lantziegora 1979an ezkonduriketorritakoa. Abuztu amaieran heldu nintzen nieta Lurdes, aldiz, kurtso hasierako. Dena dela,nik esango nuke urte hartan ohi bainoberanduago hasi zutela ikasturtea: urri-azaroanedo. Beste jakingarri bat, Lurdesen ondoren,apaiz berria etorri zen. 1979an etorri ginenhirurok.» Gazte ziren bi emakumeak. Hogeitabat urte Lurdesek, hogei Mari Karmenek.«Erraz egokitu ginen Lantziegon. Berehalaxeegin genuen bat bertako gazteekin. Herri txikiadenez, kalera irten eta beti egingo duzu topobaten batekin. Elkar agurtzen hasten zara, gerotabernan tokatzen zara, hitz egiten duzu…Gainera, nire senarra eta Felix —Lurdesengizona izango zena—, lagun ziren lehenagotikere. Eta, horrela, lehenengo lagun eta geroadiskide izan ginen. Poliki-poliki, koadrila osatugenuen, harremanak estutu genituen. Lehenbizi,lagunarteko lotura; gero, baita ikastolakoa ere,

gure ume zaharrena berak ibili zuen eta. Osoirakasle ona zen. Haurrak ikastolara eramangenituen, umeak herrian bertan haztea gauzahandia delako. Bestalde, herriko umeek euskaraikasi dute. Hori oso ondo dago. Okerrena, ezdutela euskaraz hitz egiten; alegia, tartean--tartean besterik ez. Baina gustu ematen dueuskaraz ari direla entzuten duzunean.»

Lurdesek Lantziegon izan zuen lagunik minenaizan zen Mari Karmen. «Hots egingo zidan eta:“Mari Karmen, hartuko al dugu zer edo zer?Lepazintzurreraino nago, hainbeste azterketazuzentzen!”. Hurrena, neuk hots egingo nion,Logroñora joango ginen erosketak egitera, edoasteburuko irteera asmatuko genuen. Ikas-tolako kontuak alde batera utzita, betiere.»

Ikastolaz bestera ere jardun zuen LurdesArrietak Lantziegon euskararen alde. Anek-dotikoa izan liteke. Edo ez. Herrira etorriurtean bertan, ikastola ez ezik, gau-eskola ereabiarazi zuen. Bera zen irakasle. Urtebete iraunzuen haren esperientziak. Bestek hartu zionlekukoa lan horretan.

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 14

Page 16: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

15

baizik. Izan ere, ez zen PNVkoa. Aita, berriz,EAkoa zuen, eta Lurdesek berak ere joerahorixe zuen.»

Andereño eta zinegotzi jardun zuen 2003azgero. Denbora gutxian zenbait aldaketa eraginzituen herrian. Ideia berriak ohi zituela, osoausarta zela dio Etxenausiak: «Lantziegokojaietan, adibidez, mokadua eskaintzen duteherriko elkarteek txandaka: batean, mendizaletaldea arduratuko da hartaz; bestean, ema-kume taldea… Eta jendea biltzen da! Bada,udaletxetik etorri zen asmoa, Lurdesengandik.Gauza berri zale zen».

Ande

reño

eta

zine

gotz

i

Euskara eta ikastola ardatz izanik ere,

Lantziegoko herriarekiko bestelako

konpromiso, integrazio eta inplikazio

bat ere erakutsi zituen gure ande-

reñoak 2003an: udal hauteskundeetan

parte hartu zuen. Nekane Etxenausiak

esana da: «Nik uste emakumezkoak

nahi zituztela zerrendan. Ez zegoen Lur-

desen asmoetan, baina etorri zitzaiz-

kion eta onartu egin zuen». PNVkoak

joan zitzaizkion, hautagaitza osatzen ari

zirela. Enrike Arnaiz Lantziegon zen,

artean. «Ez zuen askorik esan, baina

herriagatik, laguntzeagatik egingo zuela

esan zigun. Berak, ordea, ez zuen

PNVkotzat agertu nahi, independente

Herriko jaietan, zinegotzi lanetan, jokoak antolatzen. 2003

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 15

Page 17: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

16

Enrike Arnaizek ere badu oroitzapenik franko.

«PPkoak udal agintean egon eta gero izan zen

Lurdes zinegotzi. Festa egitaraua erabat erda-

raz egiten zuen PPk. Lurdesen garaian, berriz,

euskaraz eta gaztelaniaz egin zen. Akordatzen

naiz, 1999ko udal hauteskundeetan PNVk

alkatetza galdu zuela. PPk irabazi zion. Herriko

jaietarako zenbait ekitaldi, ordea, hautes-

kundeak baino lehen hitzartuta zeuden eta,

esaterako, Egan musika-taldea zegoen kontra-

tatuta. Etorri zen Egan, hasi zen kantatzen, eta

batzuk kultura zinegotziari joan zitzaizkion,

taldea euskaraz kantatzen ari zela eta gaz-

telaniaz kanta zezala eska ziezaion. Eta, zine-

gotziak kantariari esan, euskaraz ez kan-

tatzeko, jendeak ez zuela ulertzen eta! Xabier

Saldiasek, zer edo zer ahapeka kantatu hu-

rrengo abestia baina, azkenean, eten egin zuen

emanaldia, bertan behera utzi! Lurdes zeharo

haserretu zen. Eta, are okerrago, zinegotzi

hura… ikasle izana genuen!»

Lantziegoko kultura zinegotzia izan zenLurdes Arrieta. Ikastolarentzako kalterik ezzen etorri handik, onura besterik. Ikastola,adibidez, hizkuntza normalkuntzarako pro-iektua lantzen ari zen, harremanetan zenudaletxearekin, herrian euskararen presentziaareagotzeko asmotan. Lurdes hesiaren bialdeetan zangalatraba egoteak hainbat erraztuzien beren egitekoa.

Kale errotulazioa euskaratzea ere gureandereñoaren egitekoa izan zen neurri handibatean. Lurdesen garaian aldatu zuten, biz-pahiru urtean. Haatik, bertan irauten duoraindik diktadura beltzeko oroitarrirenbatek edo bestek. Calvo Sotelo izena zeramankalea berriz bataiatu arren hantxe da plaka.Harrizkoa izan, etxe partikular bati josita egoneta kendu ezin izan zutena!

Korrika, Lantziegon

Arabar Errioxako Ikastolen Eguna Lantziegon, 1996

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 16

Page 18: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

17

Lurdes gustura ibili zen udaletxean, eta hain-bat denbora igarotzen zuen alkatearekin ere,honetaz eta hartaz, kulturaz eta azpiegituraz,festa egitarauaz eta kale errotulazioaz.

Gure andereñoa zinegotzi izan zen garaikoalkate Alfonso Gonzalezen esana dugu huradefinitzeko bide zuzenena. «Saltsa guztietanibiltzen zen beti.»

Etxea

Felix Compañonek ez zekien euskaraz LurdesLantziegora heldu zen garaian, 1979ko udaz-kenean. Andereño iritsi berriak helduentzakogau-eskolak abiatu eta bertan eman zuenizena Lantziegoko seme Felixek. «Egia esan, ezdakit nola bururatu zitzaion asmoa ere. Bainajendetza bildu zen. Hogei bat lagun edo bai!Bi talde, behintzat, egin zirela badakit. Pare baturtean jardun eta utzi egin zuen Lurdesek. Etaez dakit nork heldu zion lantegi hari, AEK-kedo. Gazte ginen eta euskara ikastekomotibatuta geunden, gogo handiz ekin genion.Lurdes, berriz, gau-eskola haien bidez sartuzen herriko giroan, bat egin zuen eta ikastenari ginenokin. Bizpahirurekin, behintzat.»Nahikoa izan ziren. Felix eta Lurdes elkarren-gana bildu, adiskidetasuna estutu eta nobiozebiltzan 80ko aste santua orduko. «Horrelaaskoz errazago integratu zen herriko bizimo-duan. Uda hartan ere, Azpeitira joan beha-rrean Lantziegon geratu zen Lurdes, nirekin.

Etxe partikularrean eta harrian egina izan! Nahita ere ezin kendu Calvo Soteloren oroimenezko inskripzioa

Kale errotulazioa ele bitan. Lurdesen zinegotzi aldian egina

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 17

Page 19: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

Lagun gehiagorekin irteten hasi ginen eta,harrezkero, bere lagunak egin zituen herrian:Mari Karmen, Mari Tere eta beste.»

Lurdes Arrieta, ikastolako andereño egunez,euskara irakasle gauez. «Eskolan ibili nintzenbi urte haietan asko ikasi nuen. Jalgi Hadi zenmetodoa. Oraindik akordatzen naiz, lehe-

nengo ikasgai hartaz! Baina Lurdes eta biokbata bestearekin irteten hasi ginenean, kitogure euskara! Ez zidan gehiago irakatsi!Gaztelaniaz hitz egiten zidan.» 1982ko iraileanezkondu ziren Lurdes eta Felix. Bi seme-alabaizan zituzten, Itsaso eta Unai, eta haiek koskor-tu zitzaizkienean atzera gau-eskolara hasi zengizona. «Sei urtez jardun nuen ikasten, bostLantziegon, eta bat Oionen. Ez dut ikasiarendamurik. Hemen, udazken-neguetan dugu gukdenbora gehien, uzta igaro ondoren. Aitzitik,estu gara udaberrian, orduantxe hasten da etamahastietako lanik handiena. Zenbat eta egu-na luzeago, orduan eta lan handiago egin beharizaten dugu!»

Ikastolak alderdi politiko guztietako gurasoenseme-alabak bildu ditu Lantziegon. Oiongoherri ikastetxera joan diren haur bakanak izanezik. «Hemen, hogei edo hogeita bost urtetik

18

Felix Compañon

Felix, pilotalekuan Pilotari gazte txapelduna du semea, Unai

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 18

Page 20: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

beherako denek dakite euskaraz. Izatekotan,haiek daukate euskara zaletasun pixka bat.Adibidez, nahiagoko dute Gasteizko giroaLogroñokoa baino. Han ere euskal giroa hala--moduzkoa bada ere!» Majo aldatu da giroajoan deneko hogeita hamar urtean Felixenbegietan. «Ikurrina galarazita zegoen garaian,Txatoren tabernaren parean beti zegoenikurrin bat, txiki-txikia. Etortzen ziren guardiazibilek, eta ez zuten ikusten. Orain ez dagomotibaziorik. Hoztu egin da jendea.»

Senarrak esatera, Lurdes oso egokia eta iaioazen haurrekin, hala etxean seme-alabekin nolaikastolako ikasleekin. Bestalde, gogoan ditu

Lurdesek bi urtean Eskoriatzara egin zituenjoan-etorriak, irakasle tituluaz jabetzera. «As-tean bitan joaten zen. Ordurako Itsaso jaioazen. Arratsaldean abiatu eta gauerdian heldu.Horrela izan zen bi urtez. Hura Eskoriatzarabueltaka zebilen bitartean, neu geratzen nintzengure alabarekin. Baina Lurdes oso gogorra zen,bi urte horretan ez zen behin ere kexatu!»

Lurdesen zaletasunetan, bizpahiru nabarmen-tzeko modukoak: bata, oporretan kanporajoateko tirria. «Mediterraneo aldean, Norve-gian, Turkian, Tunisian eta beste zenbait lekutanibili ginen. Oso zen kanpoan ibili zalea. Baitaargazki zalea ere. Paisaiak eta familia erretratu

19

Unai Compañon Arrieta (ezkerretik bigarrena)

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:40 Página 19

Page 21: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

20

Ikastola irtenaldiak

Azpeitiko koadrila Lantziegon, ardotara etorriak, Felix eta Lurdesekin

Lurdes bidaia zale. Lanzaroteko Arrietan, Norvegian eta Oltzarten

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:41 Página 20

Page 22: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

21Lurdesek Lantziegon argazki-lehiaketara aurkeztutako argazkietako batzuk. Lehen saria ere irabazi zuen

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:41 Página 21

Page 23: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

mordoa daukagu etxeko albumetan. Argazkiadela eta, aita zuen horretan amorratua. JoxeMarik berak errebelatzen zituen argazkiak,asko zekien fotografiaz. Lurdesek argazkirenbat gaizki egin eta ernegatu egiten zitzaionaita!» Gainera, pilota zalea. Hainbat partidaikusi zituen Lurdesek bere bizian. Gaur egun,pilotari gazte ari da Felixen eta Lurdes zena-ren seme Unai, «Konpa» izenarekin… Badugatzik, eta nork jakin noraino helduko den.

Lantziegon bertan sortua da Felix Compañon.Bertan ditu erro eta zainak. Lurdesen bitartezezagutu zuen Azpeitia. «Bi herrien artekokontrastea gorabehera, Lurdes erraz egokitu

zen Lantziegon. Behin ere ez zuen traslado

asmorik izan.» Asko dira Oion, Bastida edo

Lapuebla de Labarkako ikastoletara etorritako

irakasleak, urte bat egin eta traslado eske

direnak. Lurdesek ez zuen inorako asmorik

izan, egundo. «Bertakoa egin zen Lantziegon,

eta kito! Gerora ere, ez ginen Azpeitira

askorik joaten. Haren gurasoak bizi zirela,

zertxobait gehiago, baina urtean hiruzpalau

aldiz besterik ez: gabonetan, San Inaziotan,

inauterietan eta San Sebastianetan. Gaine-

rakoan, Lantziegon beti, edo gehienean.»

Azpeitiarra Lantziegon bertakotu zen, ez da

besterik.

22Istripua gertatu zeneko lekuan, oroigarria

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:41 Página 22

Page 24: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

Patua

2005eko apirilaren 15ean, haizeterik zakarrenakpiztutako sua bezala zabaldu zen albistea EuskalHerrian. Istripua izana zen goizaldean A-124errepidean. Elkar jo zuten bi ibilgailuk, NissanPrimera autoak eta Mercedes Benz furgonetak.Hiru lagun hil ziren; lau lagun, larri zauritu.Lantziegoko ikastolari lotutako andereñoakziren hildakoak: Lurdes Arrieta, Adela Pardillazornotzarra eta Oihana Torrealdai arrasa-tearra…

Eguerdia orduko, ezohiko udalbatzarra eginzuen Lantziegoko Udalak. Bertan, hiru egunekodolua deitu eta ikastolari Lurdes Arrieta izenajartzea erabaki zuten, oroimenez.

Mina barreiatu zen…

Egun, era askotako oroitzapen biziak dakartzahaizeak...

Nekane Etxenausiaren baitan Lurdes alaiakirauten du, positiboak, emakume animosoak,ideia berezi eta alditan xelebreak zituenak.«Autentikoa zen Lurdes!» Enrike Arnaizekzehaztu digu Lurdesen ideia horietako bat:«Lantziegon danborrada egiten da San Isidroegunez, eta San Sebastian eta San Prudentziomusikak jotzen dira. Bada, hori Lurdesekasmatu zuen, seguru. Azpeiti mina izango zuelauste dut nik».

Mari Carmen Garciak adiskidea bera daramagorderik. «Ez dago egunik berarekin akordatzenez naizenik. Elkarrekin geunden egunero. Nireparte bat eraman du berak, eta beraren parte batdaukat nik. Zaila da beste pertsona bat antzekoainguratzea. Ni haren makulua nintzen, eta beranirea. Berrogeita zazpi urte ditut, eta ez dut harenmodukorik beste bat aurkituko, bizian.»

Jose Mari Rekarteren eta Ramon Basarasen bihotzeritua da mintzo: «Gauzak egiten saiatzen zara,eta… erabat sendotuta zegoen proiektu bat ihesi

23

25. urteurreneko afalondoa

2004. Lagunarteko afaria Lantziegon. Adela, Enrike, Eider,Felix, Lurdes, Bego eta Nekane ageri dira argazkian. Istripuanhil ziren Adela eta Lurdes: Larri zauritu, berriz, Eider eta Bego

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:41 Página 23

Page 25: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

doakizula iruditzen zaizu. Lantziegon, Lurdesekatera zituen babak eltzetik. Hura zen erreferentea,Enrike, Nekane eta beste batzuekin batera».

Lurdes Arrietaren lana ez da alferretan igaro.Batere girorik ez zegoen eremu gorrian hogeitabost urte baino gehiago dituen ikastola dute. Herrieuskalduna ez bada ere, hogei bat urtez beherakodenek dakite euskaraz Lantziegon. Ez da lehengokonturik. Ikasleetako batzuek euskarari eustenasmatzen dute oraindik. Gaur egun, ikastolanikasle ibilitakoen seme-alabak hartzen ari daLantziegoko ikastola. Bat edo beste, irakasle ari dainguruko ikastoletan. Herriko zenbait gaztekkultur talde bat ere osatua dute...

Hutsunea

Lurdes Arrieta oroitzapen bizia da Lantziegon.Haren senar Felixek zoria ekarri digu hizpidera,emaztearen heriotza esplikatu guran. «Patua zerden. Urtebetetze afariak egiteko ohitura genuen.Istripua gertatu zen sasoian Enrikeren [Arnaiz ]urtebetetzea zen. Logroñon bizi zen, ordurako.Apirilaren 3koa da eta aste hartan bertan zirenafaltzekoak. Baina batek ezin zuela eta atzeratuegin zuten. Hilaren 14an egin zuten. Lurdes, joanez joan ibili eta gero, joan egin zen azkenean.Afalondoan, Lantziego aldera abiatu zirenean,baten batek jertsea tabernaren batean utzi zuelaeta atzera Logroñora itzuli ziren jertseajasotzera. Orduan, bi lagunek-edo elkarri lekuaaldatu zioten auto barruan. Lekuak aldatu, etaistripua gertatu zenean, bata onik irten zen, etabestea hil. Esan nahi dut, jertsea jasotzera itzuliizan ez balira, ez zen istripurik gertatuko. Etaafaria bera ere, zegokion astean egin izan balute,ezer ez. Horregatik diot nik patua izan zela. Norkbere lekua eta garaia ditu mundu honetan.Istripua eta gero, psikologoak esan zidana daukatgogoan. Trenean omen goaz denok. Joan goazela,esaten dizute: «Hemen jaitsi behar duzu zuk».«Ez, ez, ni aurrerago noa». Orduan, albotik, agurezaharrak: «Jaitsiko naiz ni beraren ordez». «Ez, ez,zu geldi hor, zuk aurreraxeago jaitsi behar duzu».Eta, sinistu gero, horrela da.» Felix Compañonekera horretara bizi du emazte zenaren hutsunea.«Irakasle ona izan zen guretzat gau-eskolan, etahaurrentzat ere bikaina izan zen.»

Harrezkero, ezin betezko hutsunea da Lan-tziegoko herrian, ikastolan, etxean, eta ezagutuzutenen bihotzean.

24

Heriotza oroigarria

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:41 Página 24

Page 26: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2007ko iraila

Ale-kopurua: 2.300

© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa

Kultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Argazkilaria: Edorta Sanz eta Zaldi Ero

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: R.G.M., S.A.

Inprimaketa: R.G.M., S.A.

Padre Larramendi, 2 - 48012 Bilbao

ISBN: 978-84-457-2459-0 (Lan osoarena)

978-84-457-2601-3

L.G.: BI - 2586-07

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, liburuxka hau egiten jasotako laguntzagatik, eskerrak eman nahi

dizkie:

• Arrieta Azpiazu familiari

• Compañon Arrieta familiari

• Itsaso Arrietari

• Lantziegoko ikastolako irakasleei

• Nekane Etxenausiari

• Enrike Arnaizi

• Jose Mari Rekarteri

• Ramon Basarasi

• Mila Arrizabalagari

• Mari Karmen Garciari

• eta izendatu gabe geratu diren laguntzaile guztiei

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:41 Página 27

Page 27: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

Egilea:

MIEL A. ELUSTONDO

LOURDES ARRIETA:Maquetación 1 18/10/07 13:41 Página 26

Page 28: Lurdes Arrieta (1958-2005) ARRIETA.pdf · Mutil argia izan eta Deustuan egin zituen ikasketak. Soldadutzara, berriz, fotografiak egiten ikasita joan zen eta, soldadu zegoela, Francori

Lurdes Arrieta (1958-2005)