biotopo babestuak

6
E rrioxa Arabarraren bihotzean gaude, bai geografiari dagokionez erdialdean dagoelako, bai aintzirak eskualde horretako herririk nagusienetik, hots, Biasteritik hurbil daudelako. Iparraldean, eskualdea argi eta garbi zedarrituz eta paisaian gailen agertuz, Kantabriako mendizerra garaia dugu, mendebaldetik ekialdera. Aintziretara erraz iritsiko gara Biasteritik. Horretarako errepide nagusia hartuko dugu, Logroñoko norabidean, eta mahastietan barneratzen diren hainbat landa-bidetan barrena joango gara. Aintzira-multzo hau bere berezitasuna dela eta izendatu zuten “biotopo babestu”. Hori berehala hautemango dugu udan Carravalseca eta Carralogroño aintziretara hurbiltzen garenean. Bertan sakonune lehor, lau eta zuriak aurkituko ditugu, gatzaren zarakarrak zuritutakoak! Gatza urtaro hezean metatutako ura lurrintzen denean sortzen da. Izan ere, "kubeta endorreikoak” dira, ibaiekiko eta errekekiko komunikazio hidrologikorik ez dutenak, euriaren ura eta ondoko muinoetako isurketetako ura, irteerarik ez duena, bakarrik jasotzen dutenak. Euri- garaian urez betetzen dira eta ura lurrinketaren bidez galtzen dute eta, hori dela eta, uretan disolbatutako gatza gelditzen da gainazalean. Dagoeneko aipatu ditugun bi aintzirei Musco aintzira zaharra gehitu beharko genieke. Hori lehortu egin zen, bertako lurrak laborantzarako erabiltzeko. Dena dela, hori birsortzeko eta biotopoan barne hartzeko negoziazioak egiten ari dira. Halaber, biotopoaren barnean dago Paulgo Praoko urmaela, nahiz eta toki heze hori jatorri artifizialekoa izan eta bere funtzionamendua oso bestelakoa izan. Urtegi txiki bat da, erreka batetik datorren ura presa bidez biltzen duena. Aintzira-multzo hau interes handikoa da, geologiaren ikuspegitik (endorreismoaren erakusgarri dira) zein floraren eta faunaren ikuspuntutik (flora eta fauna bereziak dituzte). Ez dute alferrik barne hartu nazioarteko garrantzia duten eremu hezeen zerrendan, Ramsar Hitzarmenaren bidez. Ekosistema horiek klima arido eta semiaridoen ezaugarriak izaten dituzte Ebroren haranean. Inguru honetan beste inon ageri ez diren alga-espezieak deskribatu izan dira. Lurzoruan metatutako gatza dela eta, itsasertzeko paduretan bizi diren landareen berdinak edo antzekoak aurki ditzakegu hemen: Salicornia patula, Spergularia maritima, S. salina, Juncus maritimus, Sonchus maritimus. Enklabe hauetako fauna batez ere Euskadin leku hezeak oro har oso urriak direlako da azpimarragarria. Uretako hegazti GELDIRIK EZ EGOTEKO gehienak atsedenerako eta hibernatzeko leku gisa erabiltzen dituzte enklabe hauek migrazioetan. Baina horietako batzuek inguru honetan egiten dute habia, lezkadi eta lezka hostoestuen basoen babesean. Horien artean aipatzekoak dira kopetazuri arrunta, basahatea, murgilari arrunta edo lertxun gorria. Aintziretan umetzen duten anfibioen artean ditugu uhandre palmatua, apo ezproidun arrunta eta apo pikarta. 28 Praoko urmaela, hegaztien behatokia duena BIASTERIKO AINTZIRAK FITXA TEKNIKOA Sailkapena Udalerriak Hedadura Altitudea Bertara iristeko bidea Informazioa Biasteri 46 ha Biotopo babestua 575 m Bilbotik autobidez, Logroñorako norabidean. Ondoren, A-124 Laguardiaraino. Gasteiztik A-124 errepidetik, Logroñorako norabidean, Biasterira iritsi arte. • LAGUARDIAKO TURISMO-BULEGOA: Tel./Faxa: 945 60 08 45 [email protected] www.laguardia-alava.com Mendiko bizikleta: Mendiko bizikletaz aintziren inguruan egiteko ibilbideak. Ibilbideak: Paulgo Praoko urmaela da bisita egiteko egokitutako urmael bakarra. Urmael hori ingura-tzen duen bide bat bada eta berariaz prestatutako zonak ditu migrazioetan zehar aintzirak atsedenerako leku gisa erabiltzen dituzten hegaztiak behatzeko. 18/20 pertsonarentzat prestatutako behatoki bat dago (gil-tzak turismo- bulegoan eska daitezke). Inguruetako jarduerak: Senderismoa egiteko eta bizikletaz ibiltzeko, Errioxa Arabar guztia zeharkatzea ahalbidetzen duten ibilbideak daude. Horien arteko bat arrainaren eta ardoaren ibilbidea izenekoa da, Oiondik Otxandiora Arabako probintzia osoa hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duena. Eska ezazu informazioa BIASTERIKO TURISMO-BULEGOAN: Tel.: 945 60 08 45 Horrez gain, INGURU ABENTURA ENPRESAK: Tel.: 635 74 89 47 / 8, ibilaldi gidatuak antolatzen ditu inguruetan. Ahate gorrizta

Upload: lekhue

Post on 01-Jan-2017

233 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Biotopo babestuak

Errioxa Arabarraren bihotzean gaude,bai geografiari dagokionez erdialdeandagoelako, bai aintzirak eskualde

horretako herririk nagusienetik, hots,Biasteritik hurbil daudelako. Iparraldean,eskualdea argi eta garbi zedarrituz etapaisaian gailen agertuz, Kantabriakomendizerra garaia dugu, mendebaldetikekialdera.

Aintziretara erraz iritsiko gara Biasteritik.Horretarako errepide nagusia hartukodugu, Logroñoko norabidean, etamahastietan barneratzen diren hainbatlanda-bidetan barrena joango gara.

Aintzira-multzo hau bere berezitasuna delaeta izendatu zuten “biotopo babestu”. Horiberehala hautemango dugu udanCarravalseca eta Carralogroño aintziretarahurbiltzen garenean. Bertan sakonunelehor, lau eta zuriak aurkituko ditugu,gatzaren zarakarrak zuritutakoak! Gatzaurtaro hezean metatutako ura lurrintzendenean sortzen da. Izan ere, "kubetaendorreikoak” dira, ibaiekiko etaerrekekiko komunikazio hidrologikorik ezdutenak, euriaren ura eta ondokomuinoetako isurketetako ura, irteerarik ezduena, bakarrik jasotzen dutenak. Euri-garaian urez betetzen dira eta uralurrinketaren bidez galtzen dute eta, horidela eta, uretan disolbatutako gatzagelditzen da gainazalean.

Dagoeneko aipatu ditugun bi aintzireiMusco aintzira zaharra gehitu beharkogenieke. Hori lehortu egin zen, bertakolurrak laborantzarako erabiltzeko. Denadela, hori birsortzeko eta biotopoan barnehartzeko negoziazioak egiten ari dira.Halaber, biotopoaren barnean dago PaulgoPraoko urmaela, nahiz eta toki heze horijatorri artifizialekoa izan eta berefuntzionamendua oso bestelakoa izan.Urtegi txiki bat da, erreka batetik datorrenura presa bidez biltzen duena.

Aintzira-multzo hau interes handikoa da,geologiaren ikuspegitik (endorreismoarenerakusgarri dira) zein floraren eta faunarenikuspuntutik (flora eta fauna bereziakdituzte). Ez dute alferrik barne hartunazioarteko garrantzia duten eremuhezeen zerrendan, Ramsar Hitzarmenarenbidez. Ekosistema horiek klima arido etasemiaridoen ezaugarriak izaten dituzteEbroren haranean.

Inguru honetan beste inon ageri ez direnalga-espezieak deskribatu izan dira.Lurzoruan metatutako gatza dela eta,itsasertzeko paduretan bizi diren landareenberdinak edo antzekoak aurki ditzakeguhemen: Salicornia patula, Spergulariamaritima, S. salina, Juncus maritimus,Sonchus maritimus.

Enklabe hauetako fauna batezere Euskadin leku hezeak

oro har oso urriakdirelako daazpimarragarria.Uretako hegazti

GELDIRIK EZ EGOTEKO

gehienak atsedenerako eta hibernatzekoleku gisa erabiltzen dituzte enklabe hauekmigrazioetan. Baina horietako batzuekinguru honetan egiten dute habia, lezkadieta lezka hostoestuen basoen babesean.Horien artean aipatzekoak dira kopetazuriarrunta, basahatea, murgilari arrunta edolertxun gorria. Aintziretan umetzen dutenanfibioen artean ditugu uhandre palmatua,apo ezproidun arrunta eta apo pikarta.

28

Praoko urmaela, hegaztien behatokia duena

BIASTERIKO AINTZIRAK

FITXA TEKNIKOA

Sailkapena

Udalerriak

Hedadura

Altitudea

Bertara

iristeko bidea

Informazioa

Biasteri

46 ha

Biotopo babestua

575 m

Bilbotik autobidez, Logroñorako norabidean.Ondoren, A-124 Laguardiaraino. Gasteiztik A-124errepidetik, Logroñorako norabidean, Biasterirairitsi arte.

• LAGUARDIAKO TURISMO-BULEGOA:Tel./Faxa: 945 60 08 [email protected]

Mendiko bizikleta:

Mendiko bizikletaz aintzireninguruan egiteko ibilbideak.

Ibilbideak:Paulgo Praoko urmaela da bisitaegiteko egokitutako urmael bakarra.Urmael hori ingura-tzen duen bidebat bada eta berariaz prestatutakozonak ditu migrazioetan zeharaintzirak atsedenerako leku gisaerabiltzen dituzten hegaztiakbehatzeko.

18/20 pertsonarentzat prestatutakobehatoki bat dago (gil-tzak turismo-bulegoan eska daitezke).

Inguruetakojarduerak:

Senderismoa egiteko eta bizikletazibiltzeko, Errioxa Arabar guztiazeharkatzea ahalbidetzen dutenibilbideak daude. Horien arteko batarrainaren eta ardoaren ibilbideaizenekoa da, Oiondik OtxandioraArabako probintzia osoa hegoaldetik

iparraldera zeharkatzen duena.

Eska ezazu informazioaBIASTERIKO TURISMO-BULEGOAN:Tel.: 945 60 08 45

Horrez gain, INGURU ABENTURAENPRESAK:Tel.: 635 74 89 47 / 8,ibilaldi gidatuak antolatzen dituinguruetan.

Ahategorrizta

Page 2: Biotopo babestuak

mendearen inguruan egin zena etatenplario-monasterioa zatekeena. Hainbatgorabehera (horien artean suteak etakortsarioen harrapaketak aipa ditzakegu,Francis Drakerena esate baterako,1593koa) jasan ostean, berreraikita dagoegun. Inguru guztia bisita turistikoa egitekogune garrantzitsua da.

Aketze harkaitza itsasoan ikusi ahal izangodugu gailen eta bakarti eta nekez hurbilduahal izango gara bertara. Hori dela eta,itsasoko hegaztien, adibidez kaiohankahorien eta ubarroi mottodunen,hazkuntza-leku garrantzitsua da. Dena dela,horri dagokionez, bereziki azpimarratzekoada ekaitz-txori txikien kolonia batenpresentzia. Itsasoko hegazti-mota hori ezda oso ezaguna eta Europako hegaztiriktxikiena da, ez baita txolarrea bainohandiagoa. Bere ohiko bizitza itsas zabaleanegiten du eta hazkuntza-garaian bakarrik,eta beti gaueko iluntasunean, hurbiltzen dakostaldera. Itsaslabar hauetan haitz-usoa,hezitako usoen arbasoa, ere ikusi izan da.Horien populazioak benetan eskasak dira.

Landareei dagokienez nabarmentzekoa dabasolibondoa, landutako olibondoarenbasoko arbasoa, jada XIX. mendekobotanikari batzuek ikusi zutena. Besteespezie batzuk ere ageri dira, Cochleariadanica eta Limonium binervosum esatebaterako.

Biotopoa inguratzen duen errepidearenbazterrean aparkatzeko eta atsedenhartzeko eremu bat prestatu da. Hori itsaspaisaia paregabe hau ikusteko behatokiegokia izan liteke.

FITXA TEKNIKOA

Sailkapena

Udalerriak

Hedadura

Altitudea

Bertara

iristeko bidea

Informazioa

Biotopo babestua

Bermeo eta Bakio

158 ha

50 m

BI-3101 errepidetik, Bermeo eta Bakio herrienartean.

• BAKIOKO TURISMO-BULEGOA: Tel.: 94 619 33 95

• BERMEOKO TURISMO-BULEGOA:Tel.: 94 617 91 54

gaztelugatxeko san joan

Biotopo babestuak” Bakiokoinguruetatik (mendebaldean)Matxitxako lurmuturreraino

(ekialdean) doan Bizkaiko itsasertzekozatia hartzen du barne. Itsasertzekoenklabe aski berezia dugu, batez erekontuan hartzen badugu gureitsasertzean uharteak eta irlatxoak zeinurriak diren. Gainera, biotopoarenmugetako bat, Matxitxako lurmuturra,puntu irtena da, baita erreferentziazkoakzidente geografikoa ere.

Bermeo eta Bakio arteko errepideangoazela, bi irlatxo arrokatsu, kare-harrizko harkaitzaren tonu argiakdituztenak, ikusi ahal izango ditugubegien aurrean. Bi horiek itsaslabar etamalda handiko hegalez osatutakoitsasertz-zatiaren aurrean daude:Gaztelugatxeko San Joan eta Aketze.Lehena, ia penintsula dena, irlaren eta

lurraren artean gelditu ziren harkaitzengainean eraikitako zubi baten bidez lotzenzaio lurrari. Muturretako batean olatuektunel perfektuak zulatu dituzte harkaitzean.Tontorrera zubia zeharkatu eta harmailadiluze bat igo ondoren iritsiko gara. Bertanikusiko dugu San joan ermita, X. GELDIRIK EZ EGOTEKO

Ibilbide ekologikonaturala:

Bestalde, bada Biotopoko espezieeieta natur baliabideei buruzkoinformazioa eskaintzen duen horma-irudia duen behatokia.

Ibilbide ekologiko eta kulturalaketa hegaztien behaketa:

AIXERREKU. Tel.: 94 687 02 44

Senderismoa:

Biotopoko punturikesanguratsuenetan barrena doanberariazko ibilbide bat bada.

Informazioa BERMEOKO TURISMO-BULEGOAN: 94 617 91 54

Hainbat enpresak turismo aktibokojarduerak antolatzen dituzte.Eska ezazu informazioa,

bete-betean gozatzeko hamaikaaukera eskainiko dizkizute eta.

NATURLAN: Tel.: 94 431 58 42UR 2000. Tel.: 94 479 06 56KIRIK. Tel.: 94 491 17 46TXOF!. BUCEO BILBAO.Tel.:94 688 14 00HEGALUZE. Tel.:677 256 092

29

Gaztelugatxeko San Joan eta Aketze

Gaztelugatxeko San Joan baseliza

Page 3: Biotopo babestuak

GELDIRIK EZ EGOTEKO

Gipuzkoan eta Bizkaian ez dituguaskotan ikusten kilometro askodituzten tamaina jakin bateko eta ur

garbiko ibai-tarteak. Arrazoi hori eta bestehainbat balore nabarmen direla eta izendatuzuten Leitzaran “biotopo babestu”.

Leitzaran ibaia Leitza herri nafarraren lurretanbarrena sartzen da Gipuzkoan. Ibaiarenbideak, ibarrean guztiz sartuta dagoenak, jiraeta bihurgune asko egiten ditu haranmeharrean zehar, bere urak Oria ibaian,Andoain udalerrian, isurtzen dituen arte. Bidehau tradiziozko komunikabide izan zenGipuzkoa eta Nafarroaren artean, ibaiarenertzetik igarotzen baitzen Donostia eta Iruñeaelkartzen zituen trenbidea. Bertako topografiaoso nahasia denez, hogeita hamarren bat tunelegin behar izan zituzten trenbide hori eraiki

Senderismoa:

Trenbidearen bide zaharretik doanbalizatutako ibilbidean barrenaegin daiteke, Urtotik Andoainera.

Biotopo osoa enklabe paregabea datxangoak eta paseoak egiteko.

Arrantza:

Leitzaran ibaiaren arroan,biotopoaren inguruan, ohiko jarduera

da amuarrainaren arrantza. Garaiangaraiko arrantza egin daiteke etaheriotzako arrantza intentsibokoesparru bat ere badago. Baita : UraEzagutzeko Zentroa eta ArrantzaEskola.

Biotopotik hurbil dauden herrietan(Andoain, Villabona, Elduain etaBerastegin) atsegin hartzekoeremuak daude.

Informazioa: • TOLOSALDEA TOUR: Tel.: 943.69.74.13

ahal izateko. Gaur egun, ibilbide hori guztianaturan paseatzen ibiltzeko ibilbide nagusia da.Bidean, gainera, geltoki izan ziren batzuenarrastoak ikus daitezke (Plazaola). Joandakomendeetan burdinolak ere ugariak izan zireninguru honetan.

Haranaren hondoaren eta berori ixten dutenmendien arteko desnibela handia da(Mandoegi, 1.043 m) eta horien hegaletatikerreka ugarik egiten dute beren bidea. Ur-ingurunean elementu garrantzitsuak ditubiotopo honek. Leitzaran ibaia amuarrain-ibaida (amuarrainaren arrantza atsegin hartzekojarduera garrantzitsua da bertan), bainahorretaz gain, beste hainbat espezierenpopulazioak ere badaude ibai-multzokohainbat gunetan. Espezie horien arteanuhandre piriniarra eta Pirinioko desmanabezain espezie nabarmenak aipa ditzakegu.Uhandrearen kasuan, Euskal AutonomiaErkidegoan inguru honetan bakarrik ikusi izanda. Ur-zozoak eta martin arrantzaleakLeitzaran ibaiaren eta erreken ubideengainetik egiten dute hegan. Bestalde,azpimarratzekoa da Oria ibaian izokin arruntaberreskuratzeko programa Leitzaran ibaira aridela bideratzen bere ahaleginak.

Landareen artean ere badira oso lurzoru etaatmosfera hezeei lotutako espezie nabariak,

FITXA TEKNIKOA

Sailkapena

Udalerriak

Hedadura

Altitudea

Bertara

iristeko bidea

Informazioa

Biotopo babestua

Andoain, Billabona, Berastegi eta Elduain.

74 ha

Punturik garaiena Mandoegi mendia da(1.043 m).

Andoaingo herrigunetik irits daiteke, GI-3091hartuz eta seinaleei jarraituz

• ANDOAINGO INFORMAZIO GUNEA:Tel.: 943 59 04 09 • Fax: 943 30 42 23www.andoain.org [email protected]

• TOLOSALDEA TOUR: Tel.: 943 69 74 13www.tolosaldea.net • [email protected]

leitzaran

30

Soldanella villosa eta Saxifraga clusii, adibidez.Haranaren goiko aldean, berriz, intereshandiko enklabeak ditugu. Usabelartzamuinoan dago Euskal Autonomia Erkidegokoesfagno-zohikaztegien azalera handienetakobat, florako espezie nabarmen ugari dituena.Ibaiak berak, ibilbidearen zati handi batean,ertzetako ezaugarri den haltzadiari eutsi dio,oso zerrenda estuan bada ere. Haritzez(kandudunez nahiz kandugabeez) eta pagozbeteriko eremuak ere badira oraindik.

Bertara iristeko biderik ohikoenak etaerrazenak haranaren bi muturretatik abiatzendirenak dira: Andoaindik, bata, eta Urto gainaigaro eta berehala, Berastegi eta Leitza artekomugatik, bestea.

Biotopo babestua ibaiak eta horren ertzek osatzen dute

Page 4: Biotopo babestuak

Euskal mendi askorenorografia eta paisaiadeskribatzerakoan,

ezinbestekoa da begi-bistakokanpo-ezaugarriak dituenfenomeno geologiko berezibat aipatzea: “karst” etafenomeno karstikoakizenekoak, hain zuzen ere.Kare-harrietan, kaltziokarbonatoaren edukia handiadenez, milaka urtetan zehar

urak arroka disolbatu dupixkanaka-pixkanaka. Izan ere, arrokahoriek, oso solidoak izanagatik ere, osodisolbagarriak dira hain denbora-tarte

luzeetan.

Euriak harkaitzak higatzenditu, pitzadura gero eta

sakonagoak eginez.Aurreko higadurekutzitako ildaxketanbarrena irristatzenda, grabitatearenetadisolbagarritasunikhandiena dutenpuntuen aldera,

mendi-mazizoarengainazala guztiz

pitzatuta eta lurrazpiko

FITXA TEKNIKOA

Sailkapena

Udalerriak

Hedadura

Altitudea

Bertara

iristeko bidea

Biotopo babestua

Orozko

571 ha

Altitude gehieneko puntua Lekanda gailurra da(1.303 m).

Autoz ezin da iritsi bertara, oinez joan beharda Urigoiti edo Pagomakurretik.

itxina bide ugarik zeharkatuta utzi arte. Bidehorietako zaharrenak egun haitzuloak diraeta horietatik ez da jada urik igarotzen,substratu sakonagoetan barrena igarotzenbaita. Itxina formazio karstikoaren adibideezin hobea dugu. Airetik, ingurunetikgoratzen den meseta arrokatsu gisa ikustenda, ertzak gailurra osatuz dituela, barnekoalde ahurra babestu nahian bezala.Gailurreko tontorrik garaiena Lekanda da(1.302 m), ekialdean. Hegoaldean, berriz,Altipitatz eta Arteta azpimarra ditzakegueta, iparraldean, aldiz, Aizkorrigane. Horrenmagalean, kanpoaldean, gain zorrotzenmultzo estu bat dago, Atxak (haitza hitzetikdatorrena).

Karstaren ipar-ekialdean dago biotopoansartzeko biderik errazena, “Atxular begian”barrena doana. Sarbide hori betidanikerabili izan dute artzainek (horiek Itxinandituzte beren bordak eta kortak) etaegurginek. Dena dela, ez da komenigarriabertan barneratzea ingurua ondo ezagutzenduen pertsonaren batekin ez bada, izan ere,ez dago biderik eta paisaian orientatzenlagunduko digun ezaugarririk. Ohar horibereziki hartu behar dugu aintzat lainoadenean.

Mazizoaren barnealdea goragune pitzatueketa zartatuek inguratutako simen labirintohandia da. Paisaia, batez ere udazkenean,pagoek kolore gorrixkak dituztenean,zoragarria da, ia Euskal AutonomiaErkidego osoan parerik ez duena.

Haitzuloen artean azpimarratzekoa daSupelegor (hori da Gorbeiako mazizoanurak zulatutako ia 500 barrunbeetako bat),euskal mitologiako pertsonaien bizilekua.

Eremu karstiko hauek landarediarenbabesleku dira, gainera. Izan ere, hainbatmotatako giroak sortzen dituzte bertakotopografia nahasian. Leku batzuetara ezgaitezke ia iritsi ere egin. Aitzitik,ornodunen fauna mazizoaren garaierahandiak baldintzatutakoa da, bertakobaldintzak oso zorrotzak baitira. Bestalde,azpimarragarria da haitzuloetako faunaornogabearen aukera zabala, beste inonageri ez diren argirik gabeko eta nutrientegutxiko inguruneetara egokitutakoespezieak dituena.

GELDIRIK EZ EGOTEKO

31

Itxina barnealdeko bista

Jarduerak:

Biotopoan barrena egindako paseoak, bioto-poa inguratzen duten gailurretarako txango-ak eta hainbat haitzulotako jarduera espele-ologikoak dira babestutako espazio.

hau ezagutzeko aukeretako batzuk.Informazioa:INGURU ABENTURA. Tel.: 635 748 947 / 8

Page 5: Biotopo babestuak

32

Zarauzko hirigunetik hurbil dagoInurritzako Biotopo Babestua. EuskalAutonomia Erkidegoko kostaldeko

duna-eremu handiena da, baita ondoengorde dena ere. Duna-eremuaz gain, itsasarroka multzo bat eta zenbait padura zatiere baditu.

Gizakiaren eragina nozitu duen parajeandagoenez, hiri-inguruko gunea da Inurritza,baina interes handiko osagai naturalak ditu,hala eta guztiz ere. Izan ere, eremu txikihonetan argi eta garbi islatzen da aisiari etaturismoari lotutako hainbat jardueraren(golf-zelaia, kanpina, hondartza, pasieranibiltzeko bideak) zein nekazaritza-ustiapeneninguruko interesen eta baliabide naturalenbabesaren arteko gatazka.

Duna-paisaia da eremu honen ezaugarrinagusia, baina itsasaldeak berezkoak dituenbeste giro batzuekin ere badu harremanik,hala nola itsaslabarrekin eta Inurritzaerrekatxoaren bokaleari atxikitakoestuarioarekin eta padurekin.

Duna-paisaia bi duna-sistema desberdinekosatzen duten: duna-sistema mugikorrek etaegonkortutako duna-sistemek. Duna-sistemahoriek garrantzi biologiko eta geologikohandia dute. Bertan bizitzea lan nekeza da,substratu hareatsuaren eta gazitasun handirenondorioz. Hortaz, berariazko landaredia du

FITXA TEKNIKOA

Sailkapena

Udalerriak

Hedadura

Bertara

iristeko bidea

Informazioa

Biotopo babestua

144,4 ha

Zarauzko hirigunetik bertatik.

• ZARAUZKO TURISMO BULEGOA:Tel.: 943 83 09 90

• ARKAMURKA NATUR TALDEA:Tel.: 943 13 04 97

Dunek –mugikorrek zein egonkorrek-osatzen dute Iñurritzako biotopoa

Zarautz. Gipuzkoako kostaldean. Inurritza erre-kastoaren estuarioaren eta horren alde bietakokosta-zerrenden artean dago.

Iñurritza

Biotopoaz gozatzeko, besteak beste,hondartzatik gertu dagoen duna multzorahurbil zaitezke, edota biotopoan bertanpasieran ibili.

GELDIRIK EZ EGOTEKO

Kuliskagorria

duna-sistemak, flora psammofiloa deitua.Itsasoko haizearen eta gazitasunaren eraginabaretzen doan heinean, errenkadatanelkartzen dira landare-multzoak.

Banaketa oso urria duten espezieendemikoak aurki daitezke landare-multzohorietan, Euskal Autonomia Erkidegoanbakarrak direnak. Hori da, esaterako, Euskalkostaldean eta Akitanian endemikoak direnMedicago marina eta Galium arenariumespezieen zein Kantauriko eta Frantzia hego-mendebaldeko itsasertzeko endemismoa denAlyssum loiseleurii espeziearen kasua.

Inurritzako erreken eta Oria ibaiarenitsasadarren artean dagoen itsasertzarrokatsuan, halaber, olatuen eraginari aurreegin behar izateak finkatzen dituen baldintzagogorrei egokitutako landaredia hedatu da.Eremu horretan dago, hain zuzen, Mollarikomuturra.

Horrez gain, Inurritzaren bokaleari atxikitakopadura zati txikiren batzuk ikus daitezkeoraindik, hirigintzaren eta nekazaritzarenaldetik presio handia jaso duten arren. EuskalHerrian oso urriak diren zenbait landareespezie bizi dira bertan; esaterako, gazitasunhandiko tokietan bizi ohi den Salicorniadolichostachya.

Ingurune desberdin horiek azalera txikikoakdirenez, zaila da fauna ornoduna bertanegonkortzea. Hala eta guztiz ere, hegaztiespezie askok erabiltzen dute eremu hori,migrazio-mugimenduetan batik bat.Limoetako hegaztiek hondartza eta hareatzaerabiltzen dituzten. Mollariko muturreanubarroiak eta kaioak pausatzen dira.Lezkadiak dituzten padurak, berriz, habitategokia dira zingiretako txorientzat. Azkenhamarkadetan, hain zuzen, asko murriztu dirahegazti mota horren banaketa-eremua etakopurua.

Page 6: Biotopo babestuak

33

paleozenoa aukeratu du nazioartekokomunitate geologikoak Daniense-Seladiense eta Seladiense-Tanetienseestratotipoak (60,8 eta 58,7 m.u.-tandatatuak, hurrenez hurren) barne hartzeko;horrela, zalantzarik gabe merezia duenonarpen ofiziala jaso du. Mundu berri batezagutzeko denboran zehar bidaiazoragarri batean.

Aipatutako interes geomorfologikoaz etageologikoaz gain, marearteko zabalguneakgure itsasertzeko ekosistemarik aberatsenaeta konplexuena hartzen du. Urmaelekbenetako akuario naturalak irudikatzendituzte eta komunitate platonikoko,bentonikoko hainbat espeziez gain, algak,arrainak, krustazeoak, muskuiluak etaekinodermoak ere ikus daitezke bertan.Biodibertsitate, kolore eta forma bizienleherketa.

FITXA TEKNIKOA

Sailkapena

Udalerriak

Hedadura

Altitudea

Bertara

iristeko bidea

Informazioa

Biotopo babestua

Deba eta Zumaia

4.200 ha

200 metro baino gehiagoko itsaslabarrak

Sarbidea oinez egiten da Zumaiatik, Elorriagatikedo Itziarko gainetik (N-634)

• ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTROAJuan Belmonte 21, ZumaiaTel: 943 [email protected]

mareartekozabalguneaeta flyschitsaslabarrak

Kostaldeak, Gipuzkoakoitsasertzeko mendebaldekosektorean kokatuta dagoenak,

Deba ibaiaren bokalearen (izen beraduen herrian) eta Urola ibaiarenbokalearen (Zumaia) artean, 8kilometroko itsaslabarra du; bertakopaisaiaren edertasunak edonorliluratzen du. Zati horrek baliogeologiko eta geomorfologiko handikoeta nazioartean ospe handia dutenelementuak ditu, baita euskalitsaslabarreko itsas ekosistemaaberatsena eta konplexuena ere.Eremuaren irisgarritasun nekezak balionatural guztiak ondo kontserbatzeaahalbidetu du; hori dela eta, gurekomunitateko altxor naturalinteresgarriena eta ezezagunena bihurtuda.

Paisaiaren ikuspuntutik, inguruneakondo bereiztutako hiru unitateerakusten ditu: barnealdeko lurrekolandazabalak, itsaslabarrak etamarearteko zabalgune zabala. Kantauriitsasoaren indarrak flysch buztin-material bigunak higatu ditu kostareneremu honetan, atzera egiterakoanEuropako marearteko zabalgunerikhandienetako bat uzten duten itsaslabarikusgarriak zizelkatuz. Plataformahorizontala arroka geruza zorrotz etaberezi paregabez dago osatuta, ikuspegililuragarria eskainiz. Itsaslabarrek eta

horrekin lotutako bereizgarrigeomorfologiko guztiek (zintzilikdauden ibarrak, senaia txikiak,eroritako bloke handiak, higadura

diferentzialak) liburu itxurakoformazioak osatzen dituzte.

Flysch-en geruzatutako materialek lehenordenako santutegi geologikoa irudikatzendute nazioarte mailan. Zumaiako flyschformazioa munduko azaleratzeikusgarrienetariko bat eta ondoenaztertutakoa da; izan ere, berrogeita hamarmilioi urtetan lurreko gertaera klimatiko,biologiko eta geologiko guztiak biltzen ditu.Egun, geruza horiek posizio bertikaleandaude, eta azaleratzea Lurraren historiarenliburu handi bihurtzen da; bertan, gureplanetaren bilakaeraren gaineko sekreturikonenak ezagutu ahal izango ditugu; hau da,duela 65 milioi urte gertatu zendinosauroen desagerpena (K/T muga), zikloklimatikoak, azken berotze klimatikonagusia (P/E muga), Pirinioen altxamenduaeta abar. Orain dela gutxi, Zumaiako

Flysch-a, lurraren historiaren liburua

Algorri interpretazio zentroak eta Zumaiaturismo bulegoak trekking gama zabala,bisita geologiko gidatuak eta biotopotikontzian egindako irteerak eskaintzen dituzte.

ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTROA: Tel.: 943 14 31 00

ZUMAIA TURISMO BULEGOA:Tel.: 943 14 33 96

GELDIRIK EZ EGOTEKO