bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/beitu_n091.pdf · zirkulazioaren gaineko...

15
Euskara Bide luzeko lasterketa Gurea Aretoko ikuskizunen zerrenda barne apirila 2013 91 zenbakia

Upload: others

Post on 02-Sep-2019

11 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

Euskara Bide luzeko lasterketa

Gurea Aretoko

ikuskizunen zerrenda

barne

apirila2013

91zenbakia

Page 2: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

2

MENDEZ MENDE, AURRERA DOAN HIZKUNTZA

Memoria historikoari buruz horrenbeste hitz egiten dugun garai hauetan, atzera begiratu

eta une honetara ekarri gaituzten arrazoi edo zergatien bila begiratzen dugun honetan, ezin dugu ahaztu gure jatorria, euskaraz bete ditugun lurraldeotan jaio eta bizi izan ziren arbasoak. Hori zen euren bizimodua, eta horrexegatik geurea ere bada. Galdu duguna berreskuratzea, eta hori lanaren eta ahaleginaren bidez egiteak gure jatorrizko hizkuntza –hizkuntza bizia eta elkarbizitzakoa– berreskuratzen lagunduko digun balioa da. Hori dela eta, Korrikak Euskal Herrian zehar egin ohi duen lasterketa geldiezinari ekin dio, euskararen alde hainbat arrazoi emanez eta aukera berriak irekiz.

Eta berezko duguna, hau da, zentzuz eta historiaz guri dagokiguna, berreskuratzeko ahalegin horretan, bereziki aipatzekoak dira Derion antolatu diren Elikagaien Burujabetzari buruzko Nazioarteko Jardunaldiak. Gure zentzumenetaraino hurbildu dituzte ekoizpen ekologikoaren zaporeak eta usainak. Horien bidez, agerian jarri da hurbileko produktuak kontsumitzearen aldeko apustua gero eta handiagoa eta orokorragoa dela; izan ere, produktu horiek kalitatezko elikagaiak dira, eta baliabide ekologikoak gailentzen dira kanpoko esku hartzearen aldean. Eremu hau, hizkuntzarena bezalaxe, gure herriari buruzko erreferentzia historikoz josita dago. •

EDITORIALA

02 Editoriala03 Adinekoen behatokia04 Nazioarteko Jardunaldiak06 Korrika 18, Derion zehar07 Ibilgailuen bandoa08 Mikel eta Sara, dantzariak09 Emakumea Work & Coffee: ondorioak10 Ludoteka, iritsi da konponbidea11 TA21: birziklapena12 Txapela buruan: Briviesca14 Jai Batzordea – Ermitaz Ermita15 Kultur Birikaren bigarren urteurrena16 Gurea Aretoko ikuskizunen saila

Azaleko argazkia:Korrika 18, Derion zehar(egilea: DerioKOmunikazioa)

BEITU [email protected]

Legezko Gordailua: BI–1377–04I Inprimatzea: Graficas Mungia

Beharrezko telefonoakDERIOKO UDALA 944 541 019AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725SERVICIOS SOCIALES 944 542 243SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337KULTUR BIRIKA 944 659 714GARBIGUNE 944 034 090HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258EUSKALTEGIA 944 540 062MANKOMUNITATEA 944 540 350KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159GAZTELEKU 944 540 469BIBLIOTEKA 944 540 210NAGUSIEN ETXEA 944 540 763AEK 944 543 967KZ GUNEA 944 033 335OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004TAXI DERIO 944 800 909

Page 3: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

3

91 Zenbakia

Apirila2013

DOAKO BABESA NAGUSIENENTZAT

Udalak ke detektagailuak ezarri ditu ehun bat etxebizitzatan

Duela zenbait egun Reme eta Juanen etxeak kea detektatzeko bi gailu ditu. 76 eta 77

urteko Derioko senar-emazte horiek Adinekoen Behatokian parte hartzen dute. Behatoki horren baitan, dagoeneko, ehun bat lagun daude. Udalak abiarazitako plana da, zehazki, 75 urtetik gorako pertsonen beharrizanak atzematea xede duena eta, besteak beste, suteen aurkako alarmak doan ezartzen dituena. “Egoera horietan primeran iruditzen zait. Aintzatespen bat bezala ikusten dut” aipatu du Juanek, “ekimen ona da, onuragarria”.

Ikuskatzea eta informazioaInformaziozko gutuna eta horren

onarpena jaso ondoren, bi pertsona joan ziren senar-emazteen etxera: teknikari bat eta gizarte langile bat. Bi ke detektagailu ezarri zituzten: bat sarreran, sukaldetik hurbil, eta beste bat logelen zonaldean. Horrekin batera, alarmaren funtzionamendua eta iraupena azaldu zieten: “kerik egotekotan, sirena batek jotzen du ohar gaitezen, eta gailuaren pilak urtebete irauten du. Gainera, eurak arduratzen dira pila horiek aldatzeaz.” 20 minutuan jada ezarrita zituzten gailuak. “Erraza izan zen, eta emaitza oso bitxia izan zen; izan ere, sabaian dagoenez, ez du traba egiten eta ez da antiestetikoa” argitu dute.

Juanek eta Remek onartu dute ez dutela inoiz inolako arazorik izan: “nahiko ondo moldatzen gara, baina gerora beharbada

okerrago ibiliko gara, eta hau ondo dator”. Horregatik gomendatzen dute instalatzea. Udalak ziurtatzen du onuradun gehienek alarma onartu dutela, eta zerbitzua kudeatzen duen enpresa harrituta eta esker onez agertu da izaten ari den harrera onagatik. •

Nahiko ondo moldatzen gara, baina hori beti dator ondo

75 urtetik gorako ia guztiek, dagoeneko, ke detektagailuren bat dute. Instalazioa doakoa izango da, eta Adinekoen

Behatokiaren baitan dago.

Adineko ehun bat pertsonak dagoeneko ke detektagailua dute.

Page 4: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

4

DERIO ELIKAGAI BURUJABETZAREN EPIZENTROAN

Arrakasta Kontsumo Taldeen Nazioarteko Jardunaldietan

Joan den hileko lehenengo ostiralean, hitzorduak itxura ona zuen. Nork eta

Kaliforniako Eric Holtek aurkeztu zuen Kultur Birikan, Elikagai Mugimendu Bateratuei buruzko maisu hitzaldia eskaintzeko. Horrela, hasiera eman zien nagusiki Derion egin ziren Kontsumo Taldeen Nazioarteko Jardunaldiei. Kontsulta ezazue wikipedia eta deskubritu zein den nekazariak eta kontsumo iraunkorrerako moduak bultzatzen dituen agroekologista honen ibilbidea. Benetako aurkikuntza eta benetako ohorea jardunaldi hauetan bere laguntza izatea. Gure alkate Lander Aiarzak eman zion hasiera topaketari eta zenbait hitz eskaini zizkien Kontsumo Taldeak ordezkatzen zituzten munduko ehunka pertsonari baino gehiagori.

Mundu mailako ordezkaritzaEric Holt “itxaropentsu eta pribilegiatu”

agertu zen planeta osotik etorritako ordezkariekin batera egoteagatik. Eta beste

hauek ere ez ziren atzean geratu: Brasildik etorritako Romario, Argentinako Gustavo, Extremadurako Daniel (ekologista martxan) Mozambiqueko Paul edo Turkiako Orhan. Askotariko mahai borobilaren eztabaida ireki zuten zertzeladen ondoren (4 kontinenteetako pertsonek hartu zuten parte), ekintzarako proposamen sorta zabala ireki zen.

Ekintza; izan ere, gaur egungo egoera zaila ikusita (krisia, transgenikoak, kapitalismo basatia eta gosea), neurri zehatzak behar

Mundua Derion porturatu zen. Honako hauek izan ziren protagonistak: nekazaritza, elikadura burujabetza eta mugimendu iraunkorrak. Ekintzarako eta proposamenak egiteko askotariko topaketa. Norabidea zuzentzeko ahaleginetan aurrerapenak egin ziren,

eskuz esku eta hitzez hitz.

Kultur Birikak lanez eta ekintza proposamenez beteriko asteburu bizia izan zuen.

Page 5: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

5

91 Zenbakia

Apirila2013

dira, freskotasuna ekarriko duten ideiak, kontzientziak irekiko dituztenak. Galiziatik etorritako ordezkaritza ugariak (emakumeak, gainera, horrek berekin dakarren balio erantsiarekin) edota Aragoitik etorritakoak, oinak lurrean jarrita hitz egin zuen, zailtasunak zailtasun aurrera egin daitekeela jakinda. Adostasunak eta ezbaiak egon ziren. Aniztasunak, besteak bete, bide eman zuen baserritarren eta sukaldarien artean 0 kilometroa jartzearen alde borrokan diharduen zinegotzi bermeotar batekin hitz egiteko edota Karrantzak Heleni (Enkarterrin bizi den ekoizle ingelesa) eskaintzen dizkion aukerei buruz jarduteko. Teruelgo bikote bat Cadizen eta Kordoban ekoizpen eta kontsumo iraunkorren ereduen alde borrokatu zen. Iparraldean, egoera uste duguna baino antzekoagoa da. Larrabetzuk herritar abegitsuarena egin zuen, eta in situ egiaztatu genuen gauzak egiteko beste modu bat.

Ondorioak eta bisitaONUk Nekazaritza Familiarraren Urtetzat

jo du 2014. urtea, eta urte horrek ekintzarako aproposa izan behar du. Derion bi ekimen

interesgarri jorratu zituzten: kontsumo taldea eta ortu ekologikoak. Gauzak ikusteko moduan eragina duten gaiak, landa giroko bizimodura eta harreman solidarioetara eta konfiantzazkoetara begiratzea. Ehne Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna, ekitaldia antolatu duena) harro egon daiteke hazia lekurik onenean jarri izanagatik, hau da, ezaugarri hauetako foroa hemen ezarri izanagatik.

Larunbat arratsaldean, taldeak euren proposamenetan aurrerapausoak ematen eta helburuak finkatzen aritu ziren, eta igandean amaitutzat eman ziren Larrabetzuko Jardunaldiak. Bertako bi ekoizle bisitatu zituzten (Lekue eta Yigit), baita eskolako jantokia ere, gauzak ahalik eta modurik egokienean egiten dituen erresistentzia eta itxaropen fokua, alegia. Igande goiza ezin hobeto amaitu zen bertako produktu ekologikoekin eginiko indaba janarekin. Proposamenez eta asmo onez beteriko mahai partekatua izan zen. Mundua une batzuetan gerarazi eta horixe izan zen bizi garen mundu bakar honekin egiten ari garenaren inguruan eztabaidatzeko unea. •

Kontzientziatutako ekologistak, ekoizleak, kontsumitzaileak, nekazaritza sindikalistak, politikariak... Gure munduaren lagin sorta txikia, Derion bilduta.

Page 6: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

6

KORRIKA 18, LASTERKETA BAT BAINO ASKOZ ERE GEHIAGO

Hilaren 21ean, gure herriak dena eman zuen euskararen alde

Ez dago zalantzarik euskararen aldeko lasterketa ezagunena beti jai giroan ospatzen

dela, eta jendea kalera ateratzen dela, masiboki, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Aurten lasterketa baino lehen eginiko jarduerek antolatzaileek zituzten itxaropenak gainditu dituzte.

Santzokaren laguntzarekin, zenbait horma irudi margotu ziren Aldekoenen, Bestorrene kalean, festa handi honetan laguntzeko asmoz. Pintaketak egin aurreko gauean, egingo zituzten marrazkien profilak proiektatu zituzten, eta hurrengo egunean ezin hobea izan zen jendearen erantzuna. Gazteenek zein nagusienek hartu zuten parte, eta guztiek lagundu zuten horma irudia

eraikitzen, Derioztarrok eman euskara elkarri izenburupean, hain zuzen ere, Korrika 18ren logoak margotzen.

Jai giro honetan murgilduta, hil hasieran, Lingua Nabajorum antzezlanak gozarazi egin zituen Gurea Aretora bertaratu zirenak. Antzezlanak umore kutsuarekin aurkeztu zuten euskararen historia, eta aretoa betetzea eta publiko ugariaren barre-algarak eragitea lortu zuen.

Pintxo-poteo arrakastatsuaErritmo onean eta atsedenerako

denborarik gabe, hilaren 9an (larunbata), pintxo-poteo maratoia ibili zen kaleetan zehar. Ekimen berritzaile bezain arrakastatsu honek pertsona ugari biltzea lortu zuen. Xedea: jaiegun

Korrika 18ren aldeko horma irudiek apaindu

zituzten kaleak.

Page 7: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

7

91 Zenbakia

Apirila2013

GURE IBILGAILUAK EGUNEAN JARTZEKO UNEAHasi da Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zerga kanpaina

Apirilaren hamarrean hasiko da borondatez ordaintzeko epea. Zirkulazioaren gaineko

zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni da ez deskuidatzea. Helbideratuta duten pertsonei, maiatzaren 10ean kobratuko zaie zerga. Garrantzitsuena da guztiok jakinaren gainean egotea gure zergei dagokienez; izan ere, ordainagiria ez jasotzeak, arauak ondo zehazten duen moduan, ez du ordainketa egitetik salbuetsiko, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean jakinarazpen kolektiboa egiten baita. Horrexegatik, ibilgailuen jabe diren derioztar guztiei dei egin nahi zaie. Horrenbestez, ordainagiria gure postontzira iristen ez bada,

udalari eskatu beharko zaio horren kopia. Kanpaina dagoeneko hasi da, eta gure zeregina da kasu honetan bezala ibilgailua izateagatik ditugun zergen berri izatea. Komunitatearen alde da, Derioren alde. •

atsegina igarotzea tragoxka batzuk hartzen eta pintxoak jaten haranean barrena dauden taberna askotan, eta hori dena erabat euskaraz arituz. Ibilbidean zehar zenbait ekintza antolatu zituzten, eta poteatzaileak Erandio Goikotik irten ondoren, eguerdian iritsi ziren gure herrira, trikitixaren erritmoan. Jai giroan eta abesti eta dantza tradizionalen artean, bertaratutakoek aukera izan zuten euro baten truke pintxoa eta tragoxka gozatzeko.

Arratsalde partean, bertaratutako guztiek Zamudio eta Lezamarako norabidean jarraitu zuten euren ibilbidea, eta bertan, spinning saio batez gozatu ahal izan zuten, azkenik jaia Larrabetzuko muga gaindituz amaitzeko. Ekintza horiekin batera, zenbait erakusketa, herri bazkari eta parte hartzaile gehiago bildu zituzten bestelako ekintza batzuk ere egon ziren.

Eguneroko laguntzaEdizio bakoitzean bezalaxe, Korrikak

askotariko jendea biltzea lortu du, kontsigna bakarrarekin: euskararen alde egitea. Gure herria horren erakusgarri argia izan da; izan ere, ilusio handiz parte hartu duen jendez beteriko ekintza ugari egin dira. Baina oraindik badago egitekorik, eta antolatzaileek gonbidatu nahi zaituztete behin Korrika igaro ondoren, gogo eta ilusio berberekin lan egiten jarrai dezazuen; izan ere, ezin da ahaztu euskara urtearen gainerako 364 egunetan ere landu behar dela. •

Kotxea, luxuzko edo beharrezko produktua,

zergak dituena.

21ean, kaleak korrikalariz bete ziren. Aurreko egunetan etengabeko festa bizi izan zuten euskararen alde eginez, eta parte hartze ezin hobea egon zen antolatutako ekintza ugarietan.

Page 8: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

8

SARA ETA MIKEL, DANTZA ARTEAREN MAILARA ERAMANEZ

Kategorian gora egin dute Valentziako txapelketaren ondoren

Kirol ez oso mediatikoa eta aretoko dantza gisa ezaguna dena egunetik egunera hasi

eta aldatzen ari da, itzaletik aterata. Hain da horrela, ezen Olinpiadetako hurrengo programan sar daitekeen. Derioko gure gazteak, Mikel Eguía eta Sara Macarrilla, kirol dantza honek bezalaxe, izugarri aurreratzen ari dira. Entrenamenduan hiru urtez eta lehiatzen hiru urte besterik ez aritu ondoren, euren aztarna uzten ari dira nazio mailan egiten diren zenbait lehiaketatan. Valentzian izan zen azken hitzordua, eta bertan aukera izan zuten kategoria igotzeko, dantza estandarretan lehenengo postua eta dantza latinoetan bigarren postua lortu baitzuten. Azken horretan, D kategoriatik Cra igotzea lortu zuten, eta gainerakoaren kasuan, E letratik D letrara (Atik Fra bitarteko sei maila daude). Oso dantzari gutxik hartzen dituzte ardatz gisa bi modalitateak batera, baina eurek ez diete trabarik jarri euren ametsei.

Euren kabuzInteresgarria eta bitxia da bikote honek

dantza honetan egiten duen ahalegina. Astelehen eta ostegunetan Kultur Birikan eta larunbatetan Bilbon egiten dituzten entrenamenduetatik, soilik ordu eta erdian begirale bat izaten dute, eta horrek erakusten dizkie koreografia berriak eta alderdi teknikoa hobetzeko gauzak; ondoren, entrenamenduari ekiten diote. Sarak eta Mikelek kirol honetan duten grinari eta pasioari esker, handitu egiten

dira; izan ere, ikasteko eginkizuna, neurri handi batean, euren kabuz gauzatzen dute. Une hauetan, gainditzeko duten helmugak ez dauka mugarik, eta eurek dira dantza hau arte bihurtzen jarraitzeko gai diren bakarrak. •

Sara eta Mikel gazteak emaitza onak lortzen ari dira aretoko dantzetan. Horrela, Valentzian lehenengo postua lortu dute dantza estandarretan, eta

bigarrena, berriz, dantza latinoetan.

Gainditzeko grina nabarmendu da gainerakoen artean

Adierazkortasuna eta pasioa transmititzea dira indarguneak.

Page 9: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

9

91 Zenbakia

Apirila2013

BERDINTASUNAREN ALDEKO KAFEAEhun bat pertsonak benetako berdintasuna lortzeko bidearen inguruan hausnartu zuten

Parte hartzea sustatzea, hausnarketarako bidea ematea, eta lan sareak sortzea izan

ziren Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egindako Work-coffeek proposatutako helburuetako batzuk. 50 bat herritarrek hartu zuten parte. Zenbait ideia sortu eta gizon eta emakumeen artean berdintasuna lortzea ahalbidetuko zuten zenbait ekintza proposatu zituzten.

Bost lan mahaitan banatu ziren, eta bertaratuek euren kezkak agertu, erantzukizunak onartu eta konponbideak proposatu zituzten. Horrela, besteak beste, honako hauek onartu ziren: azterketak aukeratzeko orduan egon ohi den bazterkeria, emakumeek euren aisialdia gozatzeko duten zailtasuna, euren gorputzaren irudiak sorrarazten dien esklabotasuna eta, gizonekin alderatuta, euren gaitasunak erakusteko orduan izan ohi duten exijentzia maila handiagoa.

Eskakizunak eta tailerrakOro har, udalak gizonen eta emakumeen

arteko berdintasunaren alde egiten duten jarduketak eskatu zituen, alkatearen eta zenbait zinegotzien presentzia baliatuta. Guztiak ados egon ziren mediku espezialista gehiago (esaterako, ginekologo gehiago) eskatzeko orduan, edo, hala badagokio, herria ospitale zentroekin lotzen dituen autobusen ordutegia zabaltzea eskatzean. Gainera, ideia ona eta orijinala sortu zen: etxeko lanak

elkartrukatzeko tailerrak. Azkenik, hezkuntzan jarri zuten arreta, bertatik rol sexistak desagerrarazi eta mota guztietako jarduera eta jolasetan neska-mutikoen parte hartzea sustatu behar baita.

Hausnarketa eta jarduketa horiek guztiak Kultur Birikan eskuragarri dagoen akta batean jaso ziren, eta bertatik ateratako ondorioak Udalak 2003an sortu zuen Berdintasun Planaren baitan daude. Horrela, I. Work-coffee honen helburuak bete egin ziren, eta orain praktikan jartzea besterik ez da falta. •

World-coffeek gizon gutxi eta emakume ugari elkartu zituen berdintasunaren alde lan egiteko. Eginkizunak elkartrukatzeko eta rol sexistak errotik desagerraraztea izan ziren proposamenetako batzuk.

Page 10: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

10

AMAITU DIRA LUDOTEKAKO ARAZOAKApirilaren 8an abian jarriko da adostutako beste eredu bat

Udalak, zerbitzuko erabiltzaileen gurasoek, IGEk eta Gure Señeak osatutako lan taldeak

bi hilabete igaro ditu bilerak egiten, eta gutxi barru abiaraziko da Ludotekaren eremu berria. Horrek ekarriko dituen aldaketei esker, talde horretako kideek espero dute sortu den formatu berriak erabiltzaileen beharrizanak asetzea.

Orain arte funtzionatzen zuen formula hau zen: egunean bi txanda zeuden, antolatutako jarduera edo proiektu bat zuen, eta horietan lekua hartuta zutenak baino ezin ziren sartu. Aste Santuko oporren ondoren, proiekturako egun bakarra proposatu da: astelehena. Egun horretan, bai ertainen aretoak, baita txikienak ere, euren begiraleez gain, beste laguntza bat ere izango dute beharrezkoa izan dezaketen neska-mutikoei proiektuaren jarraipena errazte aldera, edo berau behar bezala gauzatzen dela kontrolatze aldera. Gainerako egunetan sarbide librea eta txandarik gabea egongo da. Horiek esklusiboki geletako portaera egokia dela eta materiala behar bezala

erabiltzen dela ikuskatzeko erabiliko dira. Beste berritasun bat da arrazoi jakinengatik (mediku tratamendua, aldi baterako lesioak...) edo beharrizan espezifikoengatik beharrezko duten neska-mutikoei laguntzera pertsona helduak sartu ahal izango direla, justifikatu ondoren, aipatutako bi egun horietan.

Erabiltzaileei ohiko baliabideen bidez emango zaie eredu berri honen berri; zehazki, Ludotekako arduradunek egingo dute, baina ez da behin betikoa izango. Abian jarri zenetik, sistema hori etengabeko sisteman murgilduta egongo da, eta ondoren egokitu egingo da, zerbitzu hobea bermatu ahal izateko, beharrezkoak diren egokitzapenetara. •

Ludoteka eredu berria, apiriletik aurrera, erabiltzaile guztien beharrizanak asetzen ahaleginduko da. Sarrera librea eta

txandarik gabea, oro har.

Page 11: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

Tokiko Agenda 21

Agenda Local 21

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

11

BEREIZIZ HASTEN DA BIRZIKLATZENHil honetan instalatuko dira edukiontzi marroiak

Materia organikoaren bilketa selektiboaren helburua da konpostaren aldeko erantzun

positiboa ematea. Edukiontzi marroiak instalatzearen xedea da horietan jaurtitzen diren hondakinak konpost instalazio batera eramatea, ondoren lurzorua aberasteko substratu bihurtzeko; hau da, nekazaritzan, lorezaintzan eta obra zibilean erabiltzeko material onuragarri bihurtzea.

Bosgarren edukiontziari buruzko informazio hitzaldian, hondakin horiek jasotzen duten tratamenduari buruzko edota hondakinen banaketa egokia egiteak duen garrantziari buruzko informazioa eman zuten; izan ere, edukiontzietara botatzen denaren ehuneko adierazgarri bat desegokia da; beraz, ondoren kendu egin behar da. Esate baterako, edukiontzi horiaren bidez jasotakoaren % 30 ez dagokio edukiontzi horri.

Orain abian jarriko den bilketa selektiboaren zerbitzua, gerora konposta egitekoa, borondatezkoa da, eta izena ematea eskatzen du. Ekimen honetan parte hartzeko, dagoeneko izena eman duten 150 pertsonekin batera, goizez 672 367 027 telefono zenbakira deitu besterik ez da egin behar. Bestela, www.contenedormarron.com web orrian izena eman daiteke. •

11

Hondakin bakoitza bere edukiontziraEdukiontzi berriari buruzko hitzaldiaren ostean, agerian geratu zen beharrezkoa dela birziklatzeari buruzko kontzientziazio kanpaina eta herritarrak edukiontzi bakoitzean egon behar duenaren inguruan kontzientziatzea. Laburbildu dezagun:

Laranja olioa botatzeko da, ondoren biodiesel bihurtzeko.

Marroia kuzinatu gabeko landare jatorriko hondakinetarako, sukaldeko papererako, bainuko paper biribilki eta ahozapi garbietarako, graparik gabeko infusio poltsatxoetarako eta sustrairik gabeko lorezaintzako gainerako hondakinetarako. Ez dira haragi eta arrain hondakinak bota behar, ezta esnekiak, paperezko zapiak edo pixoihalak ere, besteak beste.

Horia metalezko edo plastikozko ontzietarako da.

Edukiontzi urdina paperezko eta kartoizko gauza guztietarako da.

Zirkulu erdi formakoan, beira bota behar da.

Tapa griseko edukiontzi berdean –poltsa itxietan eta horretarako ezarritako orduetan– gainerako hondakinak bota behar dira.

Supermerkatu, eskola edo erakunde publikoetan egoten diren edukiontzi berezietan, osagai biziki

kutsagarriak dituzten pilak utzi behar dira. •

Page 12: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

12

BESTE GIRO BAT, BESTE LAN BAT, BESTE BIZITZA BAT

José Félix Díezek 16 urte daramatza Briviescan bizitzen

1997. urtea zen, eta bere anaiak lanpostu bat eskaini zion berak lan egiten zuen enpresan.

José Félixek maletak egin eta Briviescara alde egin zuen. Geroztik Deriora bisitari gisa etortzen da, bere jendearekin eta oroitzapenekin bat egiteko, eta alde batera utzi gabe beharbada egunen batean bertan geratzeko itzuliko dela: “nork daki, bizitzak hainbeste bira ematen ditu...” Momentuz, pozik dago bizi den lekuan, “beharrezko guztia dauka, eta lasai dago”. Bertan egin du bere etxea, bere familia eta bere eguneroko bizitza, eta “astean zehar ezer

gutxirako denbora badago ere, zenbaitetan pasieran ibiltzera ere atera naiteke”.

Euskaldunak BurgosenOraindik loturarik gabe, José Félixek

bizitzeko esperientzia berri gisa hartu zuen “bere bizitzaren aldaketa”, giroa aldatzeko asmoz. “Niretzat ez zen zaila izan, baina nire emazteari gehiago kostatu zitzaion”. Onartzen du Burgosek arazorik gabe hartu zituela. Gainera, “hemen bizi den jende askok Euskal Herrian bizi den edo jatorri euskalduneko familia du.” Arreta ematen dion gauzetako bat da oraindik ere “uda guztietan hona edo inguruko herrietara oporrak igarotzera etortzen den Derioko jende mordoa topatzen dudala”.

Urtero ikusten ditut derioztarrak hemen

12

Lagunekin ibiliz, beti eurengandik gertu.

Page 13: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

13

Izan ere, norbera jaio eta hazi izan den lekua beti egon ohi da presente. José Félixek samintasunez oroitzen du distantzia handian dituen senitartekoak eta lagunak, jaietako “armonia ona” eta jendea, oro har; izan ere, “hemengoek, izaerak ezberdinak dituzte”. Gainerakoan, gastronomia, esaterako, nahiko antzekoa dela uste du, eta zorionekotzat du bere burua, bere hitzetan “etxean Mungian ikasitako guztia gordetzen duen sukaldaria dudalako”. •

Pasieran pinuen mendian zehar, Briviescan.

Briviesca

Oca ibaiaren ertzean dago La Bureba eskualdeko hiriburu hau, Burgos probintziako ipar-ekialdean, hain zuzen ere. Briviesca honelakoa da, José Félixek gomendatzen digunaren arabera: “bere ibaiertzean zehar doan ibilbidea, topaketa

bat plaza nagusian, edo elkarrizketa atsegina La Floridan”. 8.000 pertsona inguru dituen hiri honek herri abegitsu baten historia ezkutatzen du bere fatxadetako harri eta kaleetan. Pasabideko ezinbesteko lekua zen Erdi Aroan Donejakue bidean, eta bi

galtzada erromatarren pasabidea ere bazen. Horietako bat Iruñerako norabidekoa eta bestea Zaragozarakoa.Gaur egun, lasaitasunaren eta beharrezko zerbitzu guztiak izatearen xarma elkartzen dira bertan, eta horregatik da “bizitzeko leku ona”. Díezek honako hau azpimarratu du gauza guztien gainetik: “ingurua, bertako naturarekin harremanetan baitago, batez ere faunarekin.

Ezin hobea da mendi ibilbideak egiteko”.Mendian markatutako ibilbiderik ez da falta, eta hirikoak ere ez. Era berean, pintxoen ibilbide on bat ere ezin dugu alde batera utzi. Ezinbestekoak dira Nuestra Señora eta San Roque jaiak, bai eta arte arkitektonikoa ere. Hala ere, ez dira atzean geratzen “odolkiak eta almendra garrapiñatuak”, adierazi du José Félixek lur horietako gastronomia onari keinu eginez.

José Félix Briviescara joan zen bizitzera lan eskaintza bat jaso ondoren, eta bertan egin du bizitza orduz geroztik: familia, etxea, lagunak. Sarritan itzuli ohi da bere auzoarekin (Azpiri) eta bertako jendearekin bat egitera, eta berarekin batera bere familia ekarri ohi du inguruak ezagutzera eta berak horrenbesteko grinaz gordetzen dituen lekuak ezagutaraztera. Oso lagunkoia izan da eta da, eta argazkiek hala erakusten dute.

1313

91 Zenbakia

Apirila2013

Page 14: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

14

SAN ISIDRO JAIETARAKO AZKEN PROPOSAMENAK EGITEN ARI DIRA

Tximintx, pregoia lanean hamarkada bat egin duelako

San Isidro jaiak hortxe bertan ditugu; beraz, Jai Batzordea azken xehetasunak antolatzen

ari da. Batzuk dagoeneko antolatuta daude (esaterako, pregoia). Oraingo edizio honetan, gainera, Tximintxek abiaraziko du. Jai hauen alde hamar urte lanean jardun ondoren, euskararekin duen konpromisoa ere onartu du. Ixone Zubieta izango da pregoilaria. Oso gaztetatik hartu du parte, eta hainbat urtetan taldeko presidentea ere izan da.

Iskanbilaz beteriko egun horietarako programazioan, beste urtebetez, musikaren aldeko apustua egin da. Talde ezagunak arituko dira bertako taldeekin batera. Ostiralean,

honako talde hauek joko dute: Itxiarren Semeak, Bad Sound Sistem eta Rude HiFI. Larunbatean, berriz, Hesian, Vendetta eta Dj bull arituko dira. Horrez gain, joan den urtean arrakasta gehien lortu zuten ekimenak abiaraziko dituzte berriz ere; besteak beste, Herria martxan, martxa herrian, Sukalkia, pintxo-potea eta Xaibor. Gure Señeak elkartea, bestalde, arduratuko da herri bazkariaz. Parte hartzeko, aulkiak gordetzeko aukera egongo da (apirilaren 24tik maiatzaren 8ra arte). Horretarako, euro bat ordaindu beharko da Sugoi, Mendia, eta Hamaiketako tabernetan edota Kultur Birikan, asteazkenetan, zazpi eta erdietatik bederatziak arte. •

TXORIERRI ERMITAZ ERMITA ETA +

Oinez egiteko zortzi ibilbide Erandiotik Larrabetzura

Otsailaren amaieran, Kultur Birikan “Txorierri ermitaz ermita eta +”

ekimenaren aurkezpena izan zen. Proiektu horren baitan, zenbait ibilbide egingo dira, oinez, gure zonaldea ezagutzeko. Hitzaldian zortzi ibilbide horiei buruzko zein bidean dauden baseliza eta monumentuen adierazpenei buruzko informazioa jasotzen duten eskuliburuak banatu zituzten. Hona hemen ibilbideak: Erandio-Loiu, Loiu-Derio, Derio-Zamudio, Zamudio-Lezama, Lezama-Larrabetzu, Larrabetzu-Derio eta Derio-Sondika.

Tximintxekoek nabarmendu zuten baselizak Txorierriko paraje ederrak inguratzeko eta ezagutzeko aitzakia besterik ez direla. Eskuliburuak elkarteetan banatuko dira, hiribilduan euskara bultzatzeko asmoz, eta horrez gain, Aikor aldizkariko web orrian ere ibilbideei buruzko informazioa eskuratu ahal izateko. Izan ere, batzuetan munduari biraka ari gara harrituko gaituzten lekuen bila, eta ahaztu egiten dugu etxetik hurbil ere asko dagoela ezagutzeko. •

Page 15: Bide luzeko lasterketa - deriokoudala.net argitalpenak/BEITU_N091.pdf · Zirkulazioaren gaineko zerga ate joka dugu, eta ordainketa horri aurre egiteko bi hilabete baditugu ere, komeni

15

KULTUR BIRIKAREN BIGARREN URTEURRENAKultur zentroa bete-betean ospatzen ari da eguna

2011ko martxoaren 18an ireki zitzaion Kultur Birika Derio herriari. Kultur zentro

honek herriko talde eta elkarte guztiak elkartuko ditu, eta elkargune gisa balioko du, bai eta bere ingurua eta kultur jarduera dinamizatzeko ere. Gainera, espazio, zerbitzu eta erabiltzaile aldetik gero eta gehiago hazten ari den liburutegia du, baita KZ Gunea ere, egunetik egunera beharrezkoagoa baita zerbitzua emateko eta herriko zulo digitala apurtzeko. Kultur Birika gaztea da, baina dagoeneko bizitasunez beteriko bi urte egin ditu.

Inbertsio handia egin zen, baina apustua ere handia izan zen. Alberto Santander udal arkitektoa izan zen, bere semearekin batera, antzezlanaren arduraduna. Goraipamenak jaso besterik egiten ez duen eraikin paregaberako kostuak murrizteko modua da. Egia da, era berean, behin eta berriz zenbait pertsona kontra egon direla; besteak beste, aretoen uniformetasunagatik edota auditorium handia ez izateagatik, baina emaitzak ikusi besterik ez dago.

Oroitzapenerako ekitaldiakEpe honetako unerik gogoangarrienak

zerrendatzeko orduan, egia da zenbait gertaera garrantzitsu ez zerrendatzeko akatsa egin ohi dugula, baina jarduera mosaiko gisa, San Isidro bakoitzean eskulanen azokak edo tailerrak egiteko erabiltzen dela aipa daiteke. Horrez gain, Sutondoan edo Gure Señeak elkarteek eginiko ospakizun edo ekitaldiak egiteko ere erabiltzen dela nabarmendu daiteke. Beste

hauek ere aipatzekoak dira: Mihiluze telebista saioaren grabaketa, Alberto Palomerarena bezalako erakusketa gogoangarriak, Sabino Arana Fundazioaren Memoria Historikoa edo Ertibil edota DATen argazki erakusketak. Paco Etxeberria, Eric Holt edo Juan Manuel Cembellínen hitzaldiak. Baita beste hauek ere: Kepa Junkera irekitzeko zeremonian aitaponteko aritu zeneko trikiaren soinua edo eraikinaren terrazan Huellas azken liburuaren aurkezpena.

Baina guk diogu gehiago egon dela, eta oraindik gehiago haziko dela. Zenbait proposamen egiten ari dira are gehiago dinamizatzeko edo haraneko enpresei edo zentroei zerbitzu berriak emateko. Gutxi barru ikusiko ditugu elkarrizketa horien emaitzak, baina guztia ikusita, badirudi Kultur Birika, benetan kulturaren birika dena, hazi egingo dela bere ibilbidearen lehenengo bi urtetan egin duen erritmo berean. •

15

91 Zenbakia

Apirila2013

Kultura sustatzen duen zentroa bi urte bete-betean lanean