makinak eta energia-iturriak - eusko jaurlaritza - euskadi.eus · korronte elektrikoaren...

13
Makinak eta Energia-iturriak Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak Zirkuitu elektrikoak Zirkuitu elektriko xumeak ulertu eta interpretatzeko, garrantzitsua da hauekin ohitu eta manipulatzea, hau da, zirkuitu sinpleak (bonbila/k pila/k kablea dituztenak) diseinatu eta muntatzea. Garrantzitsua da ere, zirkuitu errealak adierazteko eskemak erabiltzen direla eta hauetan elementu bakoitza ikur desberdin batez adierazten dela jakitea eta kasu oso sinpleetan eskema hauek egitea. Ikasleen aurretiazko iritziak. Elektrizitatearen erabilpena arriskuarekin lotzen da. Jarrera honi etekina ateratzen saiatu behar da segurtasunari buruzko arretak ulertu eta arrazionalizatzeko. Ikasleek ez dakite adin honekin oraindik energia iturri bat (adibidez, pila bat) behar dela efektu bat sortzeko. Ohituta daude, oso txikitatik, “botoi “ edo etengailu bat zapaltzea jostailu bat abian jarri edo argi bat pizteko eta haientzat hori (botoia, etengailua) da lortutako efektuaren kausa edo erantzulea. Etxeetako instalazioetan , bi hari eroaleak gehienetan kordoi berean joaten dira. Ikasleek, ondorioz, zera pentsatzen dute: hari bakar batek ekartzen duela korrontea entxufetik tresna elektrikora, eta honek zurgatu egiten duela korrontea, eta ez dute itzuleraren edo korrontearen zirkulazioaren ideia. Gelan egindako saiakuntzek zirkuitu elektrikoaren ideia garatutakoan ere, hau askotan beste ideia oker batekin lotzen da: pilako borne edo polo bakoitzak bonbilara “zerbait “ bidaltzen dueneko ideia, eta bidalitako gauza hauek bonbilan topo egitean sortzen dela argia . Edo beste ideia hau ere: korrontea “kontsumitu” egiten dela zirkuituan, errealitatea zirkuitu guztian korronte berak zirkulatzen duela izanik (seriez osatutako zirkuituetan behintzat). Azkenik, ikasleek askotan objektua kontsideratzen dute eroale, eta ez objektua egina dagoeneko materiala. 1

Upload: others

Post on 02-Sep-2019

27 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak

Zirkuitu elektrikoak Zirkuitu elektriko xumeak ulertu eta interpretatzeko, garrantzitsua da hauekin ohitu eta manipulatzea, hau da, zirkuitu sinpleak (bonbila/k pila/k kablea dituztenak) diseinatu eta muntatzea. Garrantzitsua da ere, zirkuitu errealak adierazteko eskemak erabiltzen direla eta hauetan elementu bakoitza ikur desberdin batez adierazten dela jakitea eta kasu oso sinpleetan eskema hauek egitea.

Ikasleen aurretiazko iritziak.

Elektrizitatearen erabilpena arriskuarekin lotzen da. Jarrera honi etekina ateratzen saiatu behar da segurtasunari buruzko arretak ulertu eta arrazionalizatzeko.

Ikasleek ez dakite adin honekin oraindik energia iturri bat (adibidez, pila bat) behar dela efektu bat sortzeko. Ohituta daude, oso txikitatik, “botoi “ edo etengailu bat zapaltzea jostailu bat abian jarri edo argi bat pizteko eta haientzat hori (botoia, etengailua) da lortutako efektuaren kausa edo erantzulea.

Etxeetako instalazioetan , bi hari eroaleak gehienetan kordoi berean joaten dira. Ikasleek, ondorioz, zera pentsatzen dute: hari bakar batek ekartzen duela korrontea entxufetik tresna elektrikora, eta honek zurgatu egiten duela korrontea, eta ez dute itzuleraren edo korrontearen zirkulazioaren ideia.

Gelan egindako saiakuntzek zirkuitu elektrikoaren ideia garatutakoan ere, hau askotan beste ideia oker batekin lotzen da: pilako borne edo polo bakoitzak bonbilara “zerbait “ bidaltzen dueneko ideia, eta bidalitako gauza hauek bonbilan topo egitean sortzen dela argia. Edo beste ideia hau ere: korrontea “kontsumitu” egiten dela zirkuituan, errealitatea zirkuitu guztian korronte berak zirkulatzen duela izanik (seriez osatutako zirkuituetan behintzat).

Azkenik, ikasleek askotan objektua kontsideratzen dute eroale, eta ez objektua egina dagoeneko materiala.

1

Page 2: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak Behaketak eta saiakuntzak egiterakoan izateko arretak Garrantzitsua da arau hauek azaldu eta denen bistan jartzea.(Baliabideen dokumentuan daude SAIAKUNTZETARAKO ARGIBIDE BATZUK.

• LANDUTAKO KONTZEPTUAK

Pilak korronte elektrikoa edo elektrizitatearen zirkulazioa ahalbidetzen du zirkuitu edo katea itxi batean. Zirkuitu hau pila eta elkarri lotutako beste material eroaleek osatzen dute. Katea hau puskatzen denean, elektrizitateak ez du jadanik zirkulatzen (ez dago korronte elektrikorik) . Oso bestelakoa gertatzen da pilaren borneak entxufeko zuloetan sartuz: orain zirkuitua itxita gelditzen da eta hau arrisku oso larria da. Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila da. Adierazle honen arabera sailkatuko dira materialak eroale edo isolatzaile gisa. Muntaiak seriez eta paraleloz egingo dira, baina hauen definizio teorikorik gabe. Horren ordez berriz, marraztu daiteke korronte elektrikoak jarraitu dezakeen bidea eta ohartarazi serie-zirkuituan ibilbide edo buelta bakarra dagoela elektrizitatearentzat eta paralelo-zirkuituetan bukle adina ibilbide, gutxienez bi. Pila elektrikoak bi borne ditu, + eta - ikurren bidez adierazten direnak. Korronte elektrikoak giza-gorputza zeharkatzeak ondorio larriak ekar ditzake honentzat. Segurtasun –tentsioa 24 V-koa da eta sarekoa 220V!!!

I ESKUARGIA

Helburuak Kontzeptuzkoak: Zirkuitu elektriko sinpleen osagaiak eta funtzionamendua ezagutzea eta ulertzea. Kontaktu elektrikoaren nozioa. Prozedurazkoak : Pilez elikatzen diren aparailuen muntaketa eta erabilpena. Ohiko erabilpena duen objektu baten behaketa eta eskematizazioa. Materiala. Eskuargia (bat bi ikasleko). Bukaeran osatzeko eskema (I. Eskema).Eskema bat ikasleko. Eskema hau bukaeran emango zaie. Sarrera: eskuargiaren erabilpenari buruz.

Behaketa eta manipulazioa Esan ikasleei eskuargia ireki eta kontuz desmuntatzeko, elementuak non dauden eta etengailuaren posizioa aldatzean barruan zer aldaketa gertatzen den ikusiz eta gogoan hartuz. Berriro muntatu eskuargia. Jarduerak • Egin eskema bat eskuargiaren barnealdea adierazten duena. (banakako lana). • Taldean: Konparatu eta eztabaidatu eskema desberdinak. Izendatu eskuargiaren

zati desberdinak: kaxa, pila, bonbila, etengailua, lanpara-euskarria. • Osatu izenak beheko eskeman: (bonbila, kutxa, pila, etengailua)

2

Page 3: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak

I. Eskema

II. ZERGATIK EZ DABIL ESKUARGIA? AURKITU MATXURA.

Helburuak: Kontzeptuzkoak: Zirkuitu elektriko sinpleen osagaiak eta funtzionamendua ezagutzea eta ulertzea.Tresnak funtzionatzeko zati guztiak ondo egon behar dutela ohartzea. Prozedurazkoak: Pilez elikatzen diren aparailuen muntaketa eta erabilpena. Hipotesiak formulatzea. Akatsa non dagoen erabakitzeko aldagaiak banatzen ikastea. Materiala. Bonbilak eta aldatzeko pilak. Matxuratutako eskuargi bat ikasle bikoteko: (bonbila erreta, pila agortuta, zeloa jarrita pilaren bornearekin kontaktua egiten duen mihiaren inguruan...). Ohar garrantzitsua: eskuargi bakoitzak matxura bakarra izan behar du. Adierazi hau ikasleei. Irakasleak eskuargiaren osagai bakoitza banaka aztertzea bultzatuko ditu. Irakasleak utzi egiten die ikasleei saiakerak egiten eta behar duten materiala ematen die. Ikasleek lan-koadernoan jasoko dituzte egiten joan diren hipotesiak eta horiek baieztatu/ezeztatzeko, jarraitutako prozedura.

Adibidez: Hipotesia: eskuargiak ez du argitzen bonbila erreta dagoelako. Hipotesia egiaztatzeko/baztertzeko bonbila berri bat beharko da. Bonbila aldatu dugu eta argia piztu egin da. Baieztatuta gelditu da hipotesia. Bonbila aldatu dugu eta argia ez da piztu . Hipotesia ez da zuzena.Beste arrazoi bat egon behar du.

3

Page 4: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak Lana bateratzea: Bildu egon diren matxura motak eta nabarmendu eskuargiak funtzionatzea ahalbidetu duen osagaia. Laburpena/Ondorioak: Eskuargiak ez du argirik ematen baldin eta:

- Pila agortuta badago. - Bonbila erreta badago. - Kontaktu bat ez bada egiten ( etengailuak ez du ixten, zeloa..)

III. ZIRKUITU ELEKTRIKOA. Helburuak Kontzeptuzkoak: Ukipen puntuen beharra bonbila pizteko: mihietako bat ukigunera lotuta eta bestea lotunea ukitzen egon behar du. Ikusi beheko irudia. Prozedurazkoak: Pilez elikatzen diren aparailuen muntaketa eta erabilpena. Ararazoen ebazpenerako saiakuntzak diseinatzen, behaketa egiten eta ondorioak ateratzen eta adierazten trebatzea.

Materiala. Bonbila (4 V) eta pila laua ikasle bikote bakoitzeko. Sarrera: Azaldu taldeari saiakuntza honetan ez dugula eskuargirik. Pila eta bonbilak soilik. Nola moldatuko zara bonbila pizteko? Egin saiakerak Marraztu pila eta bonbila piztuta lanerako fitxan duten irudian. Batera jarri lana: bildu eskemak eta alderatu.

4

Page 5: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak

Osatu zirkuitua bonbila pizteko

Idatzi ondorioa: Bonbila pizteko, pilaren mihietako bat ukigunera lotuta eta bestea lotunea ukitzen egon behar du. Ukipen puntuak beharrezkoak dira bonbila pizteko.

IV. ZIRKUITU ELEKTRIKOA. Nola piztu bonbila pila ukitu gabe? Helburuak: Kontzeptuzkoak: Zirkuitu kontzeptua bereganatzea. Prozedurazkoak: Pilez elikatzen diren aparailuen esperimentatzea. Hipotesiak formulatzea. Eskematizazioa Materiala. Ikasle bikote bakoitzeko: Bonbilak (4 V) , bi hari metaliko ,klipak, pila laua. Lan metodologia Materiala banandu baino lehen, planteatu nola egingo luketen pila ukitu gabe bonbila pizteko .

Eskatu hipotesia idazteko lan-koadernoan. Bateratu idatzitakoa: hariak beharrezkoak dira. Banandu materiala. Egin muntaia eta osatu honen eskema lan-fitxan. Konparatu denen eskemak.

Arbelean osatu beheko eskema:

5

Page 6: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak

Ariketa Jarri zirkuituko elementuen izenak eta koloreztatu piztuko diren bonbilak

6

Page 7: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak

V. BONBILAREN FUNTZIONAMENDUA Helburuak: Kontzeptuzkoak:Zirkuitu kontzeptua. Bonbilaren funtzionamendua Prozedurazkoak: Pilez elikatzen diren aparailuak muntatzea eta hauekin esperimentatzea. Hipotesiak formulatzea. Eskematizazioa. Materiala: pila, erretako bonbila bat eta bonbila oso bat bikoteko. Lan metodologia Talde osoarekin: Behatu bi bonbilak. Zergatik bat ez da pizten? Harizpia hautsita dago. Korrontea ezin da pasa. Erakutsi bonbilaren eskema eta elementuen izenak.

Komenigarri ikusten bada, desmuntatu bonbila bat: berotu ka skilloa eta kola urtu egingo da. Kendu kaskilloa. Behatu ikasleekin. Ariketa. Jarri elementuen izenak eta marraztu gorriz korrontearen ibilbidea

7

Page 8: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak Bonbila erreta dagoenean,ez da osatzen (ixten) zirkuitua.

VI. KONEXIOAK HOBETZEN: ESPIRAK, KONEKTOREAK, BONBILA EUSKARRIA. Helburuak: Kontzeptuzkoak:Zirkuitu kontzeptua bereganatzea. Bonbilaren funtzionamendua Prozedurazkoak: Pilez elikatzen diren aparailuak muntatzea eta hauekin esperimentatzea. Hipotesiak formulatzea. Eskematizazioa. Saiakuntzaren helburua zera da: zirkuitua ixteko elementu guztiak ongi lotuta egon behar dutela ohartzea. Seguruenik aurreko ataletan arazo bat baino gehiago izan dituzte elementu horiek elkarrekin kontaktuan edukitzeko. Espirak, pilarako konektoreak, etengailuak eta bonbila- euskarriak zirkuituak modu egokian muntatzeko baliagarriak izango direla adierazi. Elementu hauek egiteko argibideak baliabideen dokumentuan daude. Bonbila-euskarria Helburuak: Kontzeptuzkoak: Ikusitako kontzeptuak berrikustea. Prozedurazkoak: Lanpara-euskarria eraikitzea eta funtzio aztertzea. Eskematizazioa. Materiala:Pila, bonbila, bi iltze mehe, poliestireno zati bat, bi hari eroale. Prozedura Gogoratu bonbilako zein bi puntutan egin behar zen kontaktua hau pizteko. Gogoratu aurreko saiakuntzan aurkitutako zailtasunak kontaktuak ziurtatzerakoan. Lanpara-euskarria aurkeztu. Saiakuntza honetan euskarri bat egin beharko duzue bonbilarentzat eta bonbila piztea lortu emandako materialekin. Egin zure muntaiaren eskema ere. Jaso eskemak , aukeratu egokiena eta eraiki. Jarri zintzilik eskema eta itsatsi gelan. Egindako eskema honen antzekoa izango da:

8

Page 9: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak

Gehitu etengailua. Muntaia sendoagoa izango da azpian kortxozko xafla mehe bat jartzen badugu etengailuak dituen iltzetxoak sartzeko.

Bonbila-euskarri komertzialak Behatu bonbila-euskarria.goitik. Erdian torloju txiki bat dagoela ikusiko duzu, kartoi gorri batez inguratua. Honen bueltan, baina, hori bai, torlojutik isolatuta, metalezko hodi erroskaduna dago. Gainontzekoa osagai horiei eusteko da

9

Page 10: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak Gogoratu bonbilako hari eroalearen mutur bat kaskiloan bukatzena dela (soldadura puntua) eta beste muturra azpian, material isolatzaile urdinaren erdian (ukigunea). Bonbila lotzen denean, bere hariaren mutur bat (lotunea) euskarriaren hodi erroskaduna ukitzen geldituko da eta beste muturra erdiko torloju txikia ukituz: Beheko irudiak esandakoa ulertzen lagunduko dizu. Bertan adierazten da konexioak nola egin ere. Askatu egin beharko duzu azpiko torlojutxoa, sartu kableari muturrean egindako espira eta berriro torlojutxoa lotu.

Egin eskema bat aurreko muntaiarena eta bertan seinalatu korrontearen ibilbidea.

VII. EROALEAK ETA ISOLATZAILEAK Edukiak: Kontzeptuzkoak: Eroale eta isolatzaile kontzeptuak bereganatzea. Zirkuitu kontzeptua birpasatzea. Prozedurazkoak: Pilez elikatutako tresnak erabiltzea. Esperimentazioa eta eskematizazioa. Taulak erabiltzea datuak jasotzeko.

10

Page 11: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak Materiala: Pila eta bonbila bat bi ikasleko, hari desberdinak: altzairuzkoak, artilezkoak, plastikozkoak, burdinazkoak, egurrezkoak, gomazkoak, aluminiozkoak, klipak. Lan metodologia Galdera talde osoari: Zerez ordezka ditzakegu erabili ditugun hariak?

• Materialen behin-behineko sailkapena banaka egitea eskatu. (Hipotesia) • Sailkapenak alderatzea, horretarako erabilitako irizpidea emanez. (Seguruenik materiaz

dependatzen duela esango dute). • Seguruenik ezadostasunak egongo dira > saiakuntzaren beharra. • Saiakuntza burutu binaka eta emaitzak jaso material bakoitzarekin esperimentatu

ahala, emaitzak ondoren besteei adierazteko modu egokienean jasotzeko eskatuz. • Lortutako Datu-bilketa

Hiztegi berria: eroaleak/isolatzaileak Eztabaidatu zein izango den datuak jasotzeko modurik argiena. Taula bat izan daitekeela adostu. Itsatsi hurrengo taula eta osatu lan-koadernoan.

Itsatsi taula lan-koadernoan eta osatu.

Objektua Substantzia Bonbila pizten da Bonbila ez da pizten Eroalea da Isolatzailea da

Plastikozko erregela

Plastikozko guraizeak

Kartoizko lamina

Aluminiozko haria edo horria

Kobrezko haria

Burdinezko haria (iltzea)

Artilezko haria

Egurrezko poxpoloak

VIII. Serie-zirkuituak eta paralelo-zirkuituak Helburuak: Kontzeptuzkoak: pila batekin bi bonbila pizteko muntaia bi modu desberdinetan egin daitekeela jakitea: seriez eta paraleloz. Prozedurazkoak. Dituzten ezagupenak erabiltzea zirkuituaren muntaia imajinatzeko. Eskematizazioa Materiala: 4,5 V-tako pila, bi bonbila, 4 edo 5 kable loturak egiteko, ahal bada “kokodriloak” (edo bestela klipak) bi bonbila-euskarri, lan koadernoa.

11

Page 12: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak Lan metodologia.

• Gogoratu zirkuitu sinpleak burutu dituzteneko aurreko saiakuntzak: behar izan dituzten elementuak, lotzeko modua...

• Imajinatu eta irudikatu lan-koadernoan bi bonbilak pila bakarrarekin pizteko bururatzen zaizun muntaia.

• Ikaseek muntaia burutzen dute. • Muntaiaren eskema egingo dute. • Bikote bakoitzak bere muntaia erakutsiko du. • Azpimarratu muntaiak funtzionatzeko beharrezkoa dena. • Bildu muntai berdinak: alde batetik seriez egindakoak (zirkuitu bakarra) eta bestetik

paraleloz egindakoak (2 zirkuitu). • Egin koadernoan bi muntaien eskemak, bakoitzaren izena jarriz.

IX.Serie eta paralelo-zirkuituak (II): ezaugarriak Helburuak: Kontzeptuzkoak: Serie eta paralelo zirkuituen ezaugarriak aztertzea. Prozedurazkoak. saiakuntzak diseinatzen, behaketa egiten, datuak biltzen eta ondorioak ateratzen trebatzea. Materiala: 4,5 V-tako pila, bi bonbila, 4 edo 5 kable loturak egiteko, klipak, bi bonbila-euskarri Lan metodologia.

o Gogoratu aurreko saiakuntzan ikusitako bi zirkuitu motak. o Bi bikoteren artean ikusitako bi muntaia desberdinak egin. o Alderatu bi muntaietako bonbilen argitasuna.

Ondorioak: o Nabarmendu seriez egindako muntaian bi bonbilen argitasuna txikiagoa dela. o Seriez egindako muntaian, bonbila bat apurtu edo askatzen bada, zirkuitua irekita

geldituko da eta bi bonbilak itzalita egongo dira. o Paraleloz egindako muntaian bigarren bonbilak piztuta jarraituko du. Zirkuituak

itxita jarraitzen du bonbila honentzat. Nabarmendu bukle edo ibilbide itxi hori.

X. Reostatoa Helburuak : Kontzeptuzkoak: Serie eta paralelo zirkuituen ezaugarriak argitzea.Eroale-isolatzaile kontzeptuak berrikustea. Erresistentzia kontzeptua argitzea. Prozedurazkoak. saiakuntzak diseinatzen, behaketa egiten eta ondorioak ateratzen trebatzea. Materiala: 4,5 V-tako pila, bonbila, 3 kable loturak egiteko, klipak, bonbila-euskarria, harkatza (hobe arotzek erabiltzen duten motakoa bada), labana.

Prozedura

Ohar garrantzitsua: Labana batekin kendu arkatzari (hobeto arkatzak “mina” lodia badu) gaineko egurra barruko grafitoa bistan garbi gelditu arte. Hau ikasleei egina ematea komeni da.

12

Page 13: Makinak eta Energia-iturriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus · Korronte elektrikoaren zirkulazioaren adierazlea ,Lehen Hezkuntza mailan, seriean osatutako zirkuituan dagoen bonbila

Makinak eta Energia-iturriak

Fitxa: ELEKTRIZITATEA argibideak Beheko muntaia egin. Jarri lehenengotan eskuineko konexioa eskuineko muturrean, gero erdian eta azkenik ezkerraldeko muturrean. Hiru pauso horiek ahalik eta azkarren egitea komeni da, gogoan izateko argiaren intentsitatea. Gero, egin mugimendu jarraia eskuinetik ezkerrerantz, argitasuna pixkanaka jaisten ikusteko. (Punturen batean arkatza gutxi zurituta badago bonbila itzali egingo da).

Azalpena: Grafitoa eroalea da, eta beraz, zirkuitua ixtean bonbila piztu egiten da. Eskuineko konexioa ezkerralderantz desplazatzean, erresistentzia gutxitu egiten da, eta bonbilaren argitasuna handitu.

"Siempre que enseñes, enseña a la vez a dudar lo que enseñas."José Ortega y Gasset

13