bergarako udal erregelamendu organikoa€¦ · bergarako udala erregelamendu organikoa 3/32...

32
1/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA OHARRA: Dokumentu hau informazioa emateko helburuarekin eginda dago. Aldizkari ofizialetan argitaratutako testu onartuek bakarrik dute balio legala Onartuta: Udalbatzak 2008/11/24an Argitaratuta: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2008/12/04an Aldaketak: 1. aldaketa: Auzitegi Gorenak 2012ko maiatzaren 18ko epai batez bitartez honako artikulu hauek deuseztatu ditu:11.1 artikuluko bigarren paragrafoa,; 22.4. artikulua; 23.1. artikuluko “talde mistoa izan ezik, hori automatikoki eratuko baita Erregelamendu honen 22.4 artikuluko lehenengo idazatian aurreikusitako egoerak ematen direnean” adierazpena; 25.3 artikuluko bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren paragrafoak; 26. artikuluko hirugarren paragrafoa; 27. artikuluko azken paragrafoa,; 39.2 artikuluko bigarren paragrafoa; eta 39.3 artikulua. Onartuta: Udalbatzak 2012/06/25ean. Argitaratuta: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012/07/16an AURKIBIDEA: Atariko titulua .......................................................................................................................... 3 Lehenengo titulua. Zinegotziak ............................................................................................... 4 Lehenengo kapitulua. Estatutua -Eskubide eta betebeharrak .............................................. 4 II. Kapitulua. Interesen erregistroa....................................................................................... 9 III. Kapitulua. Udal talde politikoak eta atxiki gabeko kideak .............................................. 10 II. Titulua. Udaleko organoak. osaketa eta eskumenak ......................................................... 12 I. Kapitulua. Alkatetza-lehendakaritza................................................................................ 12 II. Kapitulua. Alkateordeak................................................................................................. 13 III. Kapitulua. Udalbatza osoko bilkura............................................................................... 14 IV. Kapitulua. Tokiko Gobernu Batzarra ............................................................................ 15 V. Kapitulua. Batzorde informatzailea(k)............................................................................ 15 VI. Kapitulua. Kontuetarako batzorde berezia.................................................................... 16 VII. Kapitulua. Alkatearen ordezkari pertsonalak ............................................................... 16 VIII. Kapitulua. Kontseilu Sektorialak ................................................................................. 17 IX. Kapitulua. Kudeaketa deskontzentratu edo deszentralizaturako bestelako organoak.- kudeatzeko gomendioa, izenpe-eskuordetzea eta ordezkotzak......................................... 17

Upload: others

Post on 02-Aug-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

1/32

BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA OHARRA: Dokumentu hau informazioa emateko helburuarekin eginda dago. Aldizkari ofizialetan argitaratutako testu onartuek bakarrik dute balio legala Onartuta: Udalbatzak 2008/11/24an Argitaratuta: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2008/12/04an Aldaketak:

1. aldaketa:

Auzitegi Gorenak 2012ko maiatzaren 18ko epai batez bitartez honako artikulu hauek deuseztatu ditu:11.1 artikuluko bigarren paragrafoa,; 22.4. artikulua; 23.1. artikuluko “talde mistoa izan ezik, hori automatikoki eratuko baita Erregelamendu honen 22.4 artikuluko lehenengo idazatian aurreikusitako egoerak ematen direnean” adierazpena; 25.3 artikuluko bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren paragrafoak; 26. artikuluko hirugarren paragrafoa; 27. artikuluko azken paragrafoa,; 39.2 artikuluko bigarren paragrafoa; eta 39.3 artikulua.

Onartuta: Udalbatzak 2012/06/25ean. Argitaratuta: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012/07/16an

AURKIBIDEA:

Atariko titulua.......................................................................................................................... 3 Lehenengo titulua. Zinegotziak ............................................................................................... 4

Lehenengo kapitulua. Estatutua -Eskubide eta betebeharrak.............................................. 4 II. Kapitulua. Interesen erregistroa....................................................................................... 9 III. Kapitulua. Udal talde politikoak eta atxiki gabeko kideak .............................................. 10

II. Titulua. Udaleko organoak. osaketa eta eskumenak ......................................................... 12 I. Kapitulua. Alkatetza-lehendakaritza................................................................................ 12 II. Kapitulua. Alkateordeak................................................................................................. 13 III. Kapitulua. Udalbatza osoko bilkura............................................................................... 14 IV. Kapitulua. Tokiko Gobernu Batzarra ............................................................................ 15 V. Kapitulua. Batzorde informatzailea(k)............................................................................ 15 VI. Kapitulua. Kontuetarako batzorde berezia.................................................................... 16 VII. Kapitulua. Alkatearen ordezkari pertsonalak ............................................................... 16 VIII. Kapitulua. Kontseilu Sektorialak................................................................................. 17 IX. Kapitulua. Kudeaketa deskontzentratu edo deszentralizaturako bestelako organoak.- kudeatzeko gomendioa, izenpe-eskuordetzea eta ordezkotzak......................................... 17

Page 2: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 2/32

X. Kapitulua. Udalbatza Osoak beste gobernu-organoen jarduera kontrolatzea eta fiskalizatzea....................................................................................................................... 18

III. Titulua. Udal organoen jarduteko araubidea..................................................................... 19 I. Kapitulua. Udalbatza osoko jarduna ............................................................................... 19

1. atala: osoko bilkurak .................................................................................................. 19 2. atala: deialdia eta gai-zerrenda.................................................................................. 21 3. atala eztabaidak......................................................................................................... 21 4. atala: bozketak........................................................................................................... 24

II. Kapitulua. Tokiko Gobernu Batzarra jarduteko arau bereziak ........................................ 27 III. Kapitulua. Udalbatza Osoko bilkurako gaien batzorde informatzailea(k) eta kontuetarako batzorde berezia jarduteko arau bereziak.......................................................................... 28 IV. Kapitulua. Fede publikoa.............................................................................................. 29

IV.Ttitulua. Herritarren informazioa eta parte hartzea............................................................ 30 I. Kapitulua. Printzipio orokorrak........................................................................................ 30 II.Kapitulua. Organo kolegiatuen bileretako publikotasuna ................................................ 31

Xedapen gehigarriak............................................................................................................. 31 Azken xedapena ................................................................................................................... 32

Page 3: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32

BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen legeriak xedatzen duen esparruan, Erregelamendu Organiko honen xedea da Bergarako Udalaren antolaketa eta jarduketa arautzea, eta baita Udalbatzako kideek indarreko legediaren ondorioz dituzten eskubide eta betebeharrak artikulatzeaz gain, herritarrek informazioa jasotzeko eta parte hartzeko dituzten eskubideak artikulatzea ere. 2. artikulua.- Printzipio orokorrak. Udal-administrazioak objektibotasunez eta eraginkortasunez erantzungo die guztien interesei, udal-jardunaren kalitatea eta gardentasuna bermatuko ditu eta gainerako administrazio publikoekiko koordinazioa eta lankidetza sustatuko ditu. Horretaz gain, hiritarrekiko harremanetan, berehala eta gizalegez ebatziko ditu euren gaiak eta legearen eta zuzenbidearen arabera jokatuko du beti. 3. artikulua. Beste administrazio publiko batzuekiko harremanak. Gainerako administrazio publikoekin dituen harremanetan, Bergarako Udalak informazioaren, lankidetzaren eta koordinazioaren printzipioak izango ditu kontuan eta dagozkien eskumenak errespetatuko ditu. 4. Artikulua. Udalerriko armarria. Hau da udalerriko armarriaren deskribapena: “Ezkutua urrezko lerro horizontal batez bi arlo berdinetan zatituta. Goiko arloan, hondo urdinean, urrezko bi giltza elkarren gainean; elkartzen diren gunean zortzi puntako urrezko izarra; elkartzen diren gunearen behean zilarrezko ilargi erdia puntak gorantza direla. Beheko arloan, hondo urdinean, urrezko hiru lerro bertikal, urrezko aldarearen gainean.” Udalaren esparru hertsitik kanpo erabiltzeko udal-lizentzia beharko da beti. 5. artikulua.- Gobernu organoak 1. Udaleko nahitaezko aginte-organoak honako hauek dira: - Alkatetza. - Alkateordeak. - Udalbatza osoa - Tokiko Gobernu Batzarra 2. Nahitaezkoak dira ere organo osagarri hauek: - Batzorde informatzaileak. - Kontuetarako Batzorde Berezia. 3. Honako organo osagarriak ere eratu daitezke:

Page 4: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 4/32

- Alkatearen ordezkari pertsonalak baserri-auzoetan. - Kontseilu sektorialak. - Udalbatza osoaren erabakiz sor daitekeen beste edozein organo osagarri. Organo osagarria sortzeko erabakiarekin batera, bere antolaketa, funtzioak... araudi baten bitartez arautuko dira. Araudi hori Udal Erregelamendu Organiko honen zati izango da eta hura onartzeko honen betebehar eta izapide berberak bete beharko ditu. - Tokiko Gobernu Batzarrak edo Alkatetzak beren eskumeneko gaiak aztertzeko sor dezaketen beste edozein organo osagarri. 6. artikulua.- Udal departamentuen banaketa. Bergarako Udala, orokorrean, departamentuka antolatzen da. LEHENENGO TITULUA. ZINEGOTZIAK LEHENENGO KAPITULUA. ESTATUTUA – ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK 7. artikulua.- Eskubide eta betebeharrak Zinegotzien eskubide eta betebeharrak zehaztuta datoz honako hauetan: Estatuko oinarrizko legedian, legedi hori garatu eta aplikatzeko ezartzen diren Estatuko xedapenetan, eta tokiko araubideari buruzko Autonomia Erkidegoko legedian, Erregelamendu Organiko honetan aurreikusitakoez gain. Eskubide eta betebehar horiek gauzatzeko, legedi horrek eta, horren kontra ez doazen heinean, erregelamendu honetan jarraian datozen artikuluek ezarritako araubidea jarraituko da. 8. artikulua.- Organo kolegiatuetara joatea 1. Zinegotziek Udalbatza Osoko bileretara hitzarekin eta botoarekin joateko eskubidea eta betebeharra dute, eta baita partaide diren beste organo kolegiatuetara joateko ere, eragozten dien bidezko arrazoi bat izan ezean; eta horrelakoetan Alkatetzari garaiz adierazi beharko diote. 2. Zinegotziek udalerritik kanpo zortzi lanegun baino gehiago egin behar dituztenean, Alkatetzari jakinaraziko beharko diote, zuzenean edo Udal Talde Politikoko bozeramailearen bidez, eta kanpoan emango dituzten egunen kopurua zehaztu ahal den neurrian. 3. - Aurreko bi ataletan azaldutako kasuetan, kanpoan izango den zinegotziak udal bulegoetan argi eta garbi azaldu beharko du kanpoan izango den bitartean nora eraman behar diren dokumentazioa eta komunikazioak. 9. artikulua.- Bateraezintasunak - Abstentzioa 1. - Zinegotziek bateraezintasunari buruzko arauak bete beharko dituzte beti, eta Udalbatzari jakinarazi beharko diote idatziz bateraezintasuna sor dezakeen edozein arrazoi. Bateraezintasun arrazoi bat sortu eta Udalbatza Osoak aitortu ondoren, bateraezintasuna duenak jakinarazpena jaso eta hamar laneguneko epean erabaki beharko du zinegotzi izateari uko egin edo aipatutako bateraezintasuna sortzen duen egoera bertan behera uztea.

Page 5: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 5/32

Esandako epea amaitu ondoren aukerarik egin ez badu, zinegotzi izateari uko egin diola ulertuko da, eta Udalbatza Osoak horren hutsunea aitortu eta Hauteskundetako Administrazioari jakinarazi beharko dio, dagozkion ondorioetarako. 2. - Legeak ezartzen dituen bateraezintasun arrazoiei kalterik egin gabe, Tokiko Udalbatzetako kideek ezingo dute parte hartu inolako gai eztabaidatu, bozkatu, erabaki edo gauzatzeko orduan, administrazio-prozeduraren eta Herri Administrazioetako kontratuen legediak aipatzen dituen arrazoiren bat gertatzen bada. Horrelako arrazoiak dituen partaideren baten jarduerak, erabakigarria izan denean, parte hartu duen egintzen baliogabetzea ekarriko du. 10. artikulua.- Zinegotzien gastuen ordainsariak, asistentziak eta kalte-ordainak. 1. - Udalbatzako kideek Udalaren Aurrekontutik dagozkien ordainsariak, asistentziak eta kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango dute, gai honetan indarrean dagoen legediaren arabera eta Erregelamendu honetan, Udalbatza Osoaren erabakietan eta Udal Aurrekontuan ezarritako irizpide orokorrak jarraituz. Udalbatza Osoari dagokio, Alkatetzak proposatu ondoren, dedikazioa duten karguak, kargu horiek beteko dituzten Udalbatzako kideak, eta zinegotziek edozein kontzeptuagatik jaso beharreko diru-kopuruak zein diren erabakitzea. 2. - Kargua betetzeko erabateko dedikazioa dutenen ordainsariak: Tokiko Udalbatzetako kideek beren karguak betetzeagatik ordainsaria jasoko dute erabateko dedikazioa dutenean; horrelakoetan Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean alta emango zaie eta Udalbatza honek enpresari dagozkion kuotak ordainduko ditu. Erabateko dedikazioari dagokion ordainsaria jasotzen dutenek ezingo dute aldi berean Herri Administrazioetako Aurrekontuetatik eta hauen mendeko ente, erakunde edo enpresetatik beste ordainsaririk jaso, eta ezingo dute ere beste jarduerarik garatu. Bateraezintasun horiek Herri Administrazioen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruz indarrean dagoen legediaren arabera erabakiko dira. Dena den, Udalbatzako kide bati erabateko dedikazioa aitortzen zaionean, bere ardurapean dituen Arloek lehentasuna izango dute bere dedikazioan, bestelako zeregin marginalei kalterik egin gabe, azken horietan aritzea Udalbatzari zor dion dedikazioaren kalterako ez bada betiere. Beste zeregin horiek ordainduak balira, Tokiko Erakundearen Osoko Bilkuraren bateragarritasun adierazpen formal bat beharko dute. 3. - Kargua betetzeko zatiko dedikazioa dutenen ordainsariak: Lehendakaritza, lehendakariordetza, eskuordetzeak edo zatiko dedikazioa eskatzen duten ardurak dituzten karguak betetzen dituzten Udalbatzako kideek lan horiek betetzeko behar duten denboraren araberako ordainsaria jasoko dute; lan horiengatik Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean alta emango zaie eta Udalbatza honek enpresari dagozkion kuotak ordainduko ditu. Ordainsari horiek ezingo dute, inolaz ere, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeek finkatzen duten muga gainditu. Zatiko dedikazioa duten karguak eta horien ordainsariak zehazteko

Page 6: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 6/32

Udalbatza Osoak hartuko dituen erabakietan, ordainsariak jasotzeko beharrezkoa den gutxieneko dedikazioa zein den azaldu beharko da. Herri Administrazioetako nahiz horien mendeko ente, erakunde edo enpresetako langile diren Tokiko Udalbatzetako kideek, beren zatiko dedikazioarengatik ordainsaria jasoko dute soilik beren lantokietako lan-jardunaz kanpoko lanarengatik. Horrelakoetan, ezin izango dira inolaz ere orokorrean ezarri daitezkeen mugak gainditu. Udalbatzako kidea lanean dabilen Administrazioak eta Udalbatza honek elkarri jakinaraziko diote toki bakoitzean duen lanaldia eta lanaldi horren ordainsaria, baita hauen aldaketa oro ere. 4. - Bilkuretara joateagatik ematen diren asistentziak: Erabateko edo zatiko dedikaziorik ez duten Udalbatzako kideek soilik izango dute dagozkien organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik asistentzia. Udalbatza osoak erabakiko du asistentziarik emango den eta, izatekotan, horren zenbatekoa. Hala eta guztiz ere, Udalbatzako kide guztiek jaso ditzakete horrelako kalte-ordainak honako kasuetan: izaera juridiko independentea duten Udalbatza honen mendeko erakundeetako zuzendaritza-organoetara, udal kapitala edo kontrola duten enpresetako Administrazio Kontseiluetara, edo langileak aukeratzeko frogetako epaimahaietara joaten direnean; betiere, Udalbatza osoak horrela erabakiko balu eta berak ezarritako zenbatekoa jasota. Ez dituzte diru-kopuru hauek gehiago jasoko organo kolegiatuetako bilkuretara joaten ez denean, ez bada joan ezina justifikatu dela. Organo kolegiatu horretara ordezko bat joan badaiteke, horrek asistentzia jasoko du soilik titularrak bera ez egotea justifikatu ez duenetan. 5. - Kargua betetzeak sortutako gastuen kalte-ordainak: Udalbatza honetako kide guztiek beren kargua betetzean sortzen zaizkien gastuen kalte-ordaina jasoko dute, egiazkoak direnean eta aurrez agiri bidez justifikatzen badira. Gastu hauen araubidea Udalbatza Osoak onartutakoa izango da. 6. - Udalbatzak bere aurrekontuetan izendatuko ditu aurreko ataletan azaldutako ordainsari, asistentzia eta kalte-ordainak, kasuan kasu era orokorrean ezarriko diren mugen barruan. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Iragarki-Taulan jarri beharko dira Udalbatza Osoak gai hauei buruz hartutako erabakiak oso-osorik: erabateko edo zatiko dedikazioa duten karguen ordainsariak, zatiko dedikazioa dutenen dedikazio-araubidea, kalte-ordainak eta laguntzak. 7. - Kargua betetzeko ezinbesteko denboratzat hartuko da Udalbatzaren Osoko edo Batzordeetako bilkuretara joateko eta eskuordetzez arduratzeko behar dena. 8. - Ordainsari, asignazio eta kalte-ordainen kopuru zehatzak, eta horiek erregulatzeko arauak, Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan ezarriko dira urtero, eta atzeraeragina izango dute urte bakoitzeko urtarrilaren batera arte, edozein dela ere Aurrekontua indarrean jartzeko eguna. 11. artikulua.- Udal talde politikoen eta atxiki gabeko zinegotzien diru-izendapena.

Page 7: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 7/32

1. - Udalbatza Osoko bilkurak urteko Aurrekontuetatik diru kopuru bat izendatu dezake Udal Talde Politikoentzat. Diru kopuru horrek osagarri finko bat izango du, talde guztientzat berdina, eta beste bat aldakorra. Udal Talde Politikoek zein atxiki gabeko zinegotziek artikulu honetako lehen idatzatian aipatu den diru kopuruaren berariazko kontabilitatea eraman beharko dute, eta Udalbatza Osoaren esku utziko dute horrek hala eskatutakoan. 2. - Udal Talde Politikoei eta atxiki gabeko zinegotziei diru-kopuru horiek Aurrekontua Gauzatzeko Arauen arabera ordainduko zaizkie. 12. artikulua.- Zinegotziek informazioa jasotzeko duten eskubidea 1. - Udalbatzako kide guztiek dute Udal zerbitzuen esku dauden eta Erregelamendu honek ezarritako baldintzetan beren eginkizuna betetzeko beharrezkoak diren aurrekariak, datuak eta informazioa Alkatetzatik jasotzeko eskubidea. Aurreko idatzatian jasotzen den eskubidea gauzatzeko eskaera, hori aurkeztu eta hurrengo bost egun naturalen buruan arrazoituta erabaki beharko da; epe horretan ez bada ezezko ebazpen edo akordiorik eman, administrazioaren isiltasunaren bidez eskaera onartu dela ulertuko da. Agiri informatzaileak eskuratzea ebazpen arrazoitu baten bidez ukatu beharko da arrazoiak gizabanakoen segurtasunarekin, delituen berri jakitearekin edo intimitate eta pribatutasunarekin loturik daudenean, bereziki konfidentzialtasunak babesten dituen datuen babeserako legediak ezartzen duenaren arabera, eta baita legeetan aurreikusten diren beste balizko kasuetan ere. 2. - Aurreko idatzatian esandakoa horrela izanda ere, tokiko administrazioko zerbitzuak behartuak daude Udalbatzako kideei informazioa zuzenean emateko, Alkatetzaren ebazpenez baimenduta daudenik frogatu beharrik gabe, honako kasuetan: a) Eskuordetzeak edo kudeaketa erantzukizunak dituzten Udalbatzako kideen kasuan, betekizun horiei dagokien informazioa denean. b) Udalbatzako edozein kideren kasuan, berak parte hartzen duen organo kolegiatuetan eztabaidatuko diren gaiei buruzko informazioa edo dokumentazioa eskatzen badu, eta baita edozein udal organok emandako ebazpen edo hartutako erabakiei buruzkoa bada. c) Udalbatzako kideak herritar guztien esku dagoen tokiko erakundearen informazio edo dokumentazioa eskatzen duenean. Kasu hauetan izan ezik, beste guztietan Alkatetzak soilik eman dezake informazioa jasotzeko baimena, eta ezingo zaie inolaz ere funtzionario edo administrazio publikoko langileei eskatu, horien kategoria edozein delarik ere. 3. - Espedienteak, liburuak eta, orokorrean, dokumentuak kontsultatu eta aztertzeko, arau hauek beteko dira: a) Dokumentazioa ikusteaz gain, Udalbatzako kideak kopiak beharko balitu, grafikoak zein beste edozein euskarritakoak, Alkatzetzari eskatu beharko dio berariaz, behar dituen dokumentuak banan-banan adieraziz.

Page 8: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 8/32

b) Agirien kopiak edo erreprodukzioak beste era batez eman ahal izango dira soilik zinegotziek dokumentazioa libre ikus dezaketen kasuetan edo, bestela, Alkatetza-Lehendakaritzak berariaz baimendutako kasuetan; eta ahaleginak egingo dira zerbitzu publikoen jarduneko eraginkortasunean eraginik ez izateko. c) Edozein espediente edo aurrekari dokumentalen kontsulta orokorra, oro har, hori aztertzen ari den Arlo edo Zerbitzuan egin beharko da eta, ezin bada, artxibo nagusian. d) Dagozkien udal organo erabakitzaileek aztertu behar dituzten espedienteak organo horien kideen eskura egongo dira, behar adinako aurrerapenez, Idazkaritzaren bulegoan. e) Epailearen ebazpenez izan ezik, espediente, liburu eta agiriak ezin izango dira Udaletxetik ala dagozkien udal egoitza edo bulegoetatik atera. f) Udalbatza Osoaren eta Tokiko Gobernu Batzarraren Akta-Liburuak zein Alkatetza-Lehendakaritzaren Ebazpen Liburuak Artxibo edo Idazkaritza Orokorrean kontsultatu beharko dira. 4. - Artikulu honetan jasotzen diren xedapenak berariaz arautu ahal izango dira, Alkatetzak zerbitzu horien barne-jarduna arautzeko ezar ditzakeen agindu edo arauen bitartez. 13. artikulua.- Zinegotziek informazioa isilean gordetzeko duten betebeharra 1.-. Zinegotziek beren eginkizuna bete ahal izateko jasotzen duten informazioa isilean gorde behar dute erabat, bereziki oraindik hartu gabe dauden erabakien aurrekari diren informazioen kasuan; eta aztertzeko ematen zaien dokumentazioaren, originala izan edo ez, kopiarik ezingo dute egin. 2. - Zinegotziek beren karguagatik eskuragarri duten informazioaren konfidentzialtasuna gorde egin behar dute, informazio hori zabaltzeak Tokiko Erakundearen edo beste norbaiten interesak kaltetu baditzake. Erantzukizun zibila, penala edo administratiboa eska diezaieke Udalbatzak berak edo beste norbaitek. 14. artikulua.- Kanpoko eta barruko korrespondentziarako postontzia Zinegotzi guztiek izango dute Udaletxean postontzi bat, kanpoko zein barruko korrespondentzia jasotzeko. 15. artikulua.- Tokiko Udalbatzetako kideen erantzukizunak 1. - Udalbatzako kideek beren karguen betekizunean egindakoen eta egin gabekoen ondoriozko erantzukizun zibil eta penala dute. Erantzukizunak dagokien Justizia Auzitegien aurrean eskatuko dira eta aplikagarri den prozedura arruntaren bidez tramitatuko dira. 2. - Tokiko Udalbatzen erabakien erantzule dira erabaki horien aldeko botoa eman duten bertako kideak. 3. - Udalbatzak bere kideek doloz edo erru larriz egindakoaren erantzukizuna eskatu ahal izango du, kalte-galerak sor badizkiote Udalbatzari berari edo beste norbaiti, azken honi hark kalte-ordaina eman behar izan badio.

Page 9: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 9/32

Erruduntasun-testigantza dagokien Auzitegietara bideratzeko kalterik gabe ulertuko da aurreko idatzatietan xedatutakoa. 16. artikulua.- Alkatetzak zigorra jartzeko duen ahalmena Alkatetzak isunekin zigor ditzake Udalbatzako kideak bilkuretara horretarako arrazoirik gabe huts egiteagatik edo behin eta berriz beren eginbeharrak ez betetzeagatik, Autonomia Erkidegoko legediak eta, era osagarrian, Estatukoak ezartzen duten moduan. 17. artikulua.- Zinegotzi izaera ez aipatzea Udalbatzako kideek ezin izango dute zuzenean edo zeharka beren zinegotzi izaera aipatu, edo zinegotzi izaeraz baliatu merkatal, industri edo lanbide jardueretan, Udalaren legezko ordezkari lanetan diharduten kasuetan izan ezik. II. KAPITULUA. INTERESEN ERREGISTROA 18. artikulua.- Interesen Erregistroa eratzea.- Aitorpena azaltzeko beharra. 1. - Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, Idazkaritza Nagusian Udalbatzako kideen Interesen Erregistroa eratu da. Idazkaritza Nagusiari dagokio Erregistroaren zaintza eta zuzendaritza. 2. - Zinegotzi guztiek Erregistroaren aurrean Legeak aipatzen dituen egoerei buruzko aitorpena egin beharko dute: a) Zinegotzi karguaz jabetu aurretik. b) Agintaldian aldaketak gertatzen direnean. Halakoetan, aldaketak jakinarazteko hilabeteko epea izango da, gertatu diren egunetik kontatzen hasita. c) Zinegotzi kargua uzten denean. 3. - Tokiko Udalbatzetako kideek betetzen duten karguaren ondorioz norberaren segurtasuna, bere ondasun edo negozioetakoa, beren familiartekoena, bazkideena, langileena edo beraiekin harreman ekonomiko edo profesionalak dituztenena arriskuan ikusten badute, Foru Aldundiko Idazkaritzaren aurrean edo dagokion organo autonomikoaren aurrean egin ahal izango dute beren interesen aitorpenak. Aitorpen horiek erakunde horietan berariaz sortutako Interesen Erregistro Berezi batean inskribatuko dira. Horrelakoetan, Tokiko Udalbatzetako kideek beren aitorpena osatu dutela eta Interesen Erregistro Berezian jasota daudela adierazten duen ziurtagiri soil eta laburra eramango dute Idazkaritzara, Interesen Erregistro Bereziko ardura duen funtzionarioak egindakoa. 19. artikulua.- Interesen Erregistroa bideratzea 1. - Interesen aitorpenetan data eta aitorpena egin duenaren nortasuna agertuko dira eta, nolanahi ere, datu hauek jaso beharko ditu: a) Ondare pertsonala osatzen duten ondasun higikor eta higiezinen identifikazioa eta, hala badagokie, horien erregistroko inskripzioa eta bakoitzaz jabetu zeneko data. b) Jarduera edo egiteko profesional, industrial edo merkataritzakoen, besteren kontura egiten duen lanaren eta bestelako diru iturri pribatuen zerrenda; horien eta erakunde pribatuetako enplegu edo karguen esparru eta izaera zehatzarekin, eta horien izenarekin.

Page 10: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 10/32

c) Diru iturri ez izan arren, Udalbatzaren eskumenekin lotura edo eragina izan dezaketen bestelako interes edo jarduera pribatuak. d) Bateraezintasun arrazoien aitorpena. 2. - Aitorpena Udalbatza Osoak onartutako formatu arautuan egingo da; interesdunak sinatuko du eta baita Idazkaritza Nagusiak ere, udal fede emaile publiko den aldetik. 20. artikulua.- Interesen Erregistroko datuak lortzea 1. - Izan litezkeen bateraezintasun arrazoien eta jardueren Erregistroak izaera publikoa izango du, Datu Babeserako araudia betetzeari kalterik egin gabe. 2. - Ondasunen Erregistroko datuak eskuratzeko, interes legitimoduna izatearen legezko baldintza bete beharko da eta Datuen Babeserako araudia aplikatuko da. III. KAPITULUA. UDAL TALDE POLITIKOAK ETA ATXIKI GABEKO KIDEAK 21. artikulua.- Udal talde politikoa eratzeko eskubide-betebeharra Udalbatzako jardunerako, Udalbatzako kideek Udal Talde Politikoak osatuko dituzte, Erregelamendu honetan ezartzen diren baldintzetan, honako hauek izan ezik: hautatuak izan zirenean zeuden zerrendaren Talde Politikoan ez daudenek edo beren jatorrizko Talde Politikoa utzi dutenek atxiki gabeko kide izaera izango dute. Zinegotzi batek jatorrizko taldea utzi duela ulertzeko, horren berri ematen duen idatzia aurkeztu beharko du Udal Erregistro Orokorrean. Idatzi horren berri Udalbatza osoan emango da, egiten den hurrengo bilkuran. 22. artikulua.- Udal Talde Politikoetara atxikitzeko arauak Zinegotziak Udal Talde Politikoetara atxikitzeko arauak honakoak dira: 1) Udalean ordezkaritza lortu duen hauteskunde zerrenda bakoitzeko Udal Talde Politiko bat osatuko da. Zinegotziek ezingo dute izan Udal Talde Politiko batekoak talde hori ez badagokio parte izan diren hauteskunde-zerrendari, ez bada hauteskundeetara aurkezteko koalizioa osatu eta gerora desegin dela, edo talde mistoan sartzeko artikulu honen 4. puntuan aurreikusten den egoera ematen dela. Koalizioa deseginez gero, koalizioa osatu zuten alderdi adina udal talde independente eratu ahal izango dira. 2) Udal Talde Politiko bat eratu eta mantentzeko nahikoa da zinegotzi bakarra izatea. 3) Zinegotziek ezin dute aldi berean Udal Talde Politiko batera baino gehiagora atxiki. 23. artikulua.- Udal Talde Politikoak eratzea 1. - Udal Taldeek eratzeko bere izena zehaztuz idatzi bat bidaliko dute Alkatetza-Lehendakaritzara; idatzi hori taldeko kide izan nahi duten guztiek sinatuko dute eta Udalbatzako Idazkaritza Nagusian aurkeztuko dute, Udala eratu eta hurrengo bost lanegunetan.

Page 11: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 11/32

2. - Eratze-idatzi horretan bertan Taldeko Bozeramailea izendatuko da; horren ordezkoak ere izenda daitezke. Talde mistoko kideek ere bozeramailearen, eta izan daitezkeen ordezkoen, izendapena jakinarazi beharko dute, taldea eratu delako berri Udalbatzari ematen zaionetik bost eguneko epean. 3. Alkatetza-Lehendakaritzak Udal Taldeen eraketaren eta beren kideen eta bozeramaileen berri emango du artikulu honen aurreko puntuetan zehaztu diren epeak amaitu ostean Udalbatzak egingo duen lehen Osoko Bilkuran. 4. - Udalbatzako kide izaera Udalbatza eratzeko bilkura ondoren eskuratu dutenak, hauteskunde zerrenden arabera dagokien Taldean sartuko dira. Sartu berri den zinegotzi baten hauteskunde-zerrenda koalizioan joan bada eta gerora zerrenda horretatik Udal Talde Politiko bat baino gehiago sortu badira, zinegotziak berak aukeratuko du horietako zein Udal Talde Politikotan sartu. 24. artikulua.- Udal Talde Politikoak diruz hornitzea Udal Talde Politikoek jasoko duten diru kopurua Erregelamendu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriko da. 25. artikulua.- Atxiki gabeko kideak 1. - Atxiki gabeko kide izaera izango dute hautatuak izan ziren hautes-zerrendatik sortutako Udal Talde Politikoan sartu ez diren edo jatorrizko taldea utzi duten zinegotziek. 2. - Udal Talde Politiko bateko zinegotzi gehienek beren hauteskunde zerrendako formazio politikoa uzten badute edo bertatik kanporatzen badituzte, formazio politiko horretan jarraitzen duten zinegotziak izango dira talde politiko horretako kideak ondorio guztietarako. Dena den, Idazkaritza hautagai zerrenda aurkeztu zuen formazio politikoko legezko ordezkariarengana zuzen daiteke gertatutakoen egiaztapena adieraz dezala eskatzeko. 3. - Atxiki gabeko kideen eskubide ekonomikoek ezin izango dute izan jatorrizko taldean jarraituz gero izango lituzketenak baino handiagoak. 4. - Artikulu honetan ezarritakoa ezingo da erabili hauteskunde-zerrendan koalizioan aurkeztu eta ondoren horko alderdiren batek koalizioa uztea erabakitzen duenean. 26. artikulua.- Udal Talde Politikoentzako lokalak Udalaren administrazio antolaketak ahalbidetzen duen neurrian, Udal Taldeek bulego edo lokal bat izango dute Udaletxean, talde bakoitza bere aldetik biltzeko eta herritarren bisitak jasotzeko. Udalbatzan ordezkaritza duten Udal Taldeek Udalaren lokalak erabili ahal izango dituzte beren bilerak edo lan-bilkurak egiteko. Lokalen erabilera hori Alkatetza-Lehendakaritzaren Dekretuz arautuko da zehazki, eta kontuan izango da udal aretoak irekitzeko eta ixteko orduekin behar bezala koordinatu beharra dagoela. 27. artikulua.- Organo kolegiatuetarako ordezkariak izendatzea

Page 12: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 12/32

Udal Taldeei dagokie talde desberdinetako zinegotziek osatutako organo kolegiatu guztietan beren kideen artean nork ordezkatuko dituen izendatzea. Horretarako, beren bozeramaileak idatzi bat zuzenduko dio Alkatetza-Lehendakaritzari Erregelamendu honetan horretarako ezarritakoaren arabera. II. TITULUA. UDALEKO ORGANOAK. OSAKETA ETA ESKUMENAK I. KAPITULUA. ALKATETZA-LEHENDAKARITZA 28. artikulua.- Alkatetza-Lehendakaritza aukeratzea eta kargutik kentzea. Alkatetza-Lehendakaritza aukeratzea eta kargutik kentzea hauteskunde-legeriak agintzen duenaren arabera egingo da. 29. artikulua.- Udalbatzako Lehendakaritza.- Alkatetza-Lehendakaritzaren eskumenak.- Eskuordetzeak. 1. - Alkatetza da Udalbatzako buru. Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan banan-banan aipatzen diren eskumenak ditu, eta baita legeek espresuki ematen dizkiotenak eta Estatuko edo Autonomia Erkideko legeek inolako organorik zehaztu gabe Udalari ematen dizkiotenak ere. 2. - Alkatetza-Lehendakaritzari dagokio, halaber, alkateordeak izendatzea. 3. - Alkatetza-Lehendakaritzak bere eskumenen jarduna eskuordetu dezake, Estatuko oinarrizko araudiak eta, izanez gero, garapeneko araudi autonomikoak ezartzen dutenaren arabera. 4.-. Eskuordetutako gaietan Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiek Alkatetza-Lehendakaritzak eskuordetu ez dituen eskumenetan emandako ebazpenen balio bera izango dute, erabakiak Batzarraren jarduera-arauen arabera hartzeari kalterik egin gabe. 5. - Alkatetza-Lehendakaritzak udal jarduerako arlo jakinei buruzko eskuordetze orokorrak egin ditzake Tokiko Gobernu Batzarreko kideen alde; baita hauetako gai jakinak zuzendu edo kudeatzeko berariazko eskuordetzeak ere edozein zinegotziren alde. Horrelakoetan, eskuordetze orokorra duen zinegotziak bere arloko betebehar jakinetarako eskuordetzeak dituzten zinegotzien jarduna ikuskatzeko ahalmena izango du. 6. - Eskuordetze orokorrak arlo bati, arlo batzuei edo gai jakin batzuei buruzkoak izan daitezke, eta dagozkien zerbitzuak zuzentzeko zein orokorrean kudeatzeko ahalmena har dezakete bere baitan, beste batzuengan eragina izan dezaketen administrazio-egintzak ebazteko gaitasuna barne. 7. - Berariazko eginkizunetarako eskuordetzeak hiru eratakoak izan daitezke: a) Proiektu jakin bati dagokiona. Kasu honetan, eskuordetzearen eraginkortasuna proiektua kudeatu edo burutu bitarteko epera mugatuko da. Eskuordetzeak Alkatetzak eskuordetu ditzakeen eskumen guztiak izan ditzake, beste batzuengan eragina izan dezaketen egintzak ebaztea barne.

Page 13: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 13/32

b) Gai jakin batzuei dagokiona, denbora mugarik gabe. Kasu honetan, eskuordetutako eskumenak dagozkion zerbitzuen barne-zuzendaritza eta kudeaketa hartuko du bere baitan. Hala eta guztiz ere, beste batzuengan eragina izan dezaketen administrazio-egintzak ebazteko ahalmena Alkatetzaren edo dagokion Arloko Eskuordeko Zinegotziaren esku egongo da. c) Barruti edo auzo bati dagokiona. Alkatetza-Lehendakaritzak eskuordetu ditzakeen eskumen guztiak izan ditzake bere baitan, arlo jakin batzuen inguruan, baina eskuordetzearen lurralde-eremura mugatuak. Horrelako eskuordetzeak eta arlokako eskuordetze orokorrak batera ematen direnean, eskuordetzeko Dekretuek zarriko dituzte batzuen eta besteen arteko koordinazio mekanismoak, Udalerriko aginte eta kudeaketa batasuna bermatu dadin. 30. artikulua.- Alkatetza-Lehendakaritzaren eskuordetzeak formalizatzea. 1. Aurreko artikuluan aipatzen diren eskuordetze guztiak Alkatetza-Lehendakaritzaren Dekretu bidez egingo dira. Dekretuak eskuordetzeari dagozkion gaien esparrua, eskuordetuko diren ahalmenak eta, Erregelamendu honetan ezarritakotik urruntzen direnean, eskuordetzean jarduteko baldintza bereziak azalduko ditu. 2. Dekretuan besterik esaten ez bada, Alkatetza-Lehendakaritzaren eskumenen eskuordetzea Dekretuaren hurrengo egunean jarriko da indarrean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharraren kalterik gabe. 3. Aurreko ataletako arau horiek aplikagarri izango dira gerora eskuordetzeek izan dezaketen edozein aldaketaren aurrean ere. 4. Eskuordetzeak sortu edo aldatu ondorengo lehenengo Udalbatza Osoko Bilkuran emango da horien berri. II. KAPITULUA. ALKATEORDEAK 31. artikulua.- Alkateordeak izendatzea.- Formalizatzea.- Kopurua.- Alkateorde izaera galtzea. 1. - Alkatetza-Lehendakaritzak askatasunez izendatuko nahiz kargugabetuko ditu alkateordeak Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artetik. Izendapenak eta kargugabetzeak Alkatetza-Lehendakaritzak ebatzita egingo dira. Ebazpen horren berri hurrengo Udalbatza Osoko Bilkuran emango da, eta izendatutakoei zuzenean jakinaraziko zaie; gainera, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Dena den, Alkatetza-Lehendakaritzako ebazpena sinatu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, bertan besterik xedatzen ez bada behintzat. 2. - Alkateorde kopuruak ezin izango du Udalbatza osatzen duten zinegotzi kopuruaren herena baino gehiago izan. 3. - Alkateorde izaera horrela galtzen da:

− idatziz adierazitako berariazko ukoa eginez. − Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari utziz, Alkatetza-Lehendakaritzak

izendapena baliogabetu duelako. − zinegotzi kargua utzi duelako, edozein direlarik ere horretarako arrazoiak.

32. artikulua.- Alkateordeen eskumenak - Alkatetza-Lehendakaritzak botorik ez emateko arrazoiak.

Page 14: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 14/32

1. - Alkateordeei dagokie, Alkate-Lehendakariak egindako izendapenaren ordena jarraituz, haren egiteko guztiak betetzea, kanpoan edo gaixo dagoenean edo bere eskumenak erabiltzea ezinezkoa duen ezintasun egoeretan; baita Alkatetza-Lehendakaritza hutsik geratzen bada ere. Kanpoan edo gaixo dagoenean, Alkatetza-Lehendakaritzaren egitekoak dagozkion Alkateordeak ezingo ditu egiteko horiek bere gain hartu formalitateekin egindako berariazko eskuordetzerik gabe. 2. - Aurreko idatzatian ezarritakoa horrela izanda ere, Alkatetza-Lehendakaritzako titularrak eskuordetzea eman gabe udalerritik kanpora 24 ordu baino gehiago ematen baditu edo aurreikusi gabeko arrazoiren batengatik ematea ezinezkoa izan bazaio, dagokion Alkateordeak ordezkatuko du bere egiteko guztietan, eta Udalbatzari horien berri emango dio. 3. - Era berean, bilkura bateko gai jakinen batean Alkate-Lehendakariak parte hartzeari uko egin beharko balio, zuzenean izendapenaren hurrenkeraren araberako alkateordeek ordezkatuko lukete, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76 artikuluaren arabera. 33. artikulua.- Alkatetza-lehendakaritzak egindako eskuordetzeak baliogabetzeko ezintasuna. Alkatetza-Lehendakaritza kanpoan edo gaixo dagoelako ordezkatzen denean, egitekoak bere gain hartzen dituen alkateordeak ezingo ditu Alkatetzak emandako eskuordetzeak baliogabetu.

III. KAPITULUA. UDALBATZA OSOKO BILKURA 34. artikulua.- Osaketa. Udalbatzako Osoko Bilkura zinegotzi guztiek osatzen dute eta Alkatetza-Lehendakaritza du buru. 35. artikulua.- Eskumenak. 1. - Udalbatzako Osoko Bilkurari dagozkio apirilaren 2ko 7/1985 Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 22. artikuluak aipatzen dituen eskumenak, baita Legeek berariaz ematen dizkiotenak ere. 2. - Udalbatzako Osoko Bilkurari dagozkio, halaber, Alkatetza-Lehendakaritzaren aurkako zentsura mozioa eta Alkatetza-Lehendakaritzak azaldutako konfiantza-galdekizuna bozkatzea, hauteskunde-legedi orokorrean ezartzen denaren arabera. 36. artikulua.- Udalbatza Osoko Bilkuraren eskumenak eskuordetzea.- Formalizatzea. 1. - Udalbatzako Osoko Bilkurak bere eskumenen jarduna eskuorde diezaieke Alkatetza-Lehendakaritzari eta Tokiko Gobernu Batzarrari, tokiko araubideari buruzko legediak azaltzen dituen salbuespenekin. 2. - Udalbatzako Osoko Bilkurak gehiengo soilez erabakiko du eskuordetzea, tokiko araudiari buruzko Autonomia Erkidegoko legeek besterik ez badute ezartzen. Eskuordetze-erabakia hartu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu

Page 15: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 15/32

beharraren kalterik gabe. Arau horiek erabaki honek aurrerago izan ditzakeen aldaketetarako ere jarraitu beharko dira. 3. - Eskuordetzeari buruzko erabakiak zehaztuko du zein den eskuordetzearen gaien esparrua, zeintzuk diren zehazki eskuordetu diren ahalmenak eta zein baldintza berezi bete behar den ahalmen horiek erabili ahal izateko; hala egin beharko da eskuordetzea egitean Erregelamendu honetan ezartzen den araubide orokorrarekiko aldaketak daudenean. IV. KAPITULUA. TOKIKO GOBERNU BATZARRA 37. artikulua.- Osaketa.- Izendapena. 1. - Tokiko Gobernu Batzarra Alkatetzak eta Alkatetzak berak askatasunez izendatu dituen zinegotziek osatuko dute. Alkatetza da Tokiko Gobernu Batzarraren buru. 2. - Alkatetza-Lehendakaritzak izenda ditzakeen Tokiko Gobernu Batzarreko kide kopuruak ezin izango du izan Udalbatzako legezko kide kopuruaren herena baino handiagoa. Kopuru hauek zehazteko, ez dira kontuan hartuko zinegotzi guztien kopurutik hiruko zatiketa egiterakoan atera daitezkeen hamarrenak edo dezimalak. 3. - Alkatetza-Lehendakaritzak edozein unetan eta askatasun osoz ken dezake edozein kide Tokiko Gobernu Batzarretik. 4. - Izendapenak eta kargugabetzeak Alkatetzaren Dekretu bidez egingo dira. Dekretu horren berri hurrengo Udalbatza Osoko Bilkuran emango da, eta izendatutakoei zuzenean jakinaraziko zaie; gainera, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Dena den, Dekretua sinatu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, bertan besterik xedatzen ez bada behintzat. 5. - Alkatetza-Lehendakaritzak ebazpen bakar batean egin ditzake Tokiko Gobernu Batzarrerako izendapen bat eta Erregelamendu honetako 29. artikuluko 5 eta 6 puntuetan azaltzen den eskumenen eskuordetzea. 38. artikulua.- Eskumenak. 1. - Tokiko Gobernu Batzarraren eskumen eskuordeezina da Alkatetza-Lehendakaritzari bere betebeharretan etengabe laguntzea. 2. - Tokiko Gobernu Batzarrak, halaber, Alkatetza-Lehendakaritzak edo Udalbatzako Osoko Bilkurak 29. eta 36. artikuluetan ezarritakoaren arabera berari eskuordetutako eskumenak izango ditu; eta baita legeek ematen dizkiotenak ere. 3. - Alkatetza-Lehendakaritzak eta Udalbatzako Osoko Bilkurak Tokiko Gobernu Batzarrari egindako eskuordetzeak Erregelamendu honetako 29. eta 36. artikuluek arautuko dituzte. V. KAPITULUA. BATZORDE INFORMATZAILEA(K) 39. artikulua.- Batzorde informatzialea(k).- Osaketa. 1. - Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen, apirilaren 2ko, 7/1985 Legearen 20. 1c) artikulua betetzeko, Batzordea(k) sortuko d(ir)a —Udalbatza Osoak sortu eta onartu dituen arlo kopuruaren arabera—, Udalbatza Osoko gaien azterketa, berri emate, kontsulta edo irizpenak

Page 16: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 16/32

emateko, eta baita Alkatetzaren, Tokiko Gobernu Batzarraren eta eskuordetzeak dituzten zinegotzien kudeaketa jarraitzeko ere, Udalbatza Osoari dagozkion kontrol-eskumenei kalterik egin gabe. 2. - Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek izango dute Batzorde Informatzaile hauetan parte hartzeko eskubidea, talde bakoitzeko zinegotzi baten bitartez. Horretarako, bozeramaileak sinatutako idatzia aurkeztu beharko dute. Halaber, Udal Talde Politikoetako kideen ordezko batzordekideak ere izendatu ahal izango dira. 3. – Edukirik gabe 4. - Alkatetza izango da batzorde guztietako buru, baina ahalmen honen jarduna batzordeak osatzen dituzten edozein kideri eskuordetu ahal izango dio. 5. - Erregelamendu Organiko honetako 77. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera bilduko d(ir)a aipatutako batzordea(k). 6. - Batzorde horiek Tokiko Gobernu Batzarraren edo Alkatetzaren eskumeneko gaiak informatu ahal izango dituzte, bi organo horiek berariaz erabakitzen badute gaiak batzorde horien jakinean jartzea. Tokiko Gobernu Batzarrak zein Alkatetzak beren eskumeneko gaiak aztertzeko beste organo batzuk sor ditzakete. 7. - Batzorde hauetako fede emaile publikoa Udaleko Idazkari Nagusia izango da, edo bere eskuordetzez izendatzen diren teknikoak. VI. KAPITULUA. KONTUETARAKO BATZORDE BEREZIA 40. artikulua.- Nahitaezko izaera.- Osaketa. 1. - Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 116. artikuluaren aginduz, Kontuetarako Batzorde Berezia izatea nahitaezkoa da. Izaera bereziko batzorde informatzaile honek beste batzorde informatzaileen egitura bera du eta bere kideak sistema bera jarraituz aukeratuko dira. 2. - Hala ere, Udalbatza Osoak hartutako erabakia medio, Hazienda Batzorde Informatzailea Kontuetarako Batzorde Berezi bezala aritu ahal izango da, hala dagokionean. 41. artikulua.- Eskumenak. 1. Tokiko Erakundeen kontabilitatea arautzen duen legeriaren arabera, Kontuetarako Batzorde Bereziak Urteko Kontuak aztertuko ditu eta horiei buruzko txostena emango du, ondoren Udalbatza Osoak onar ditzan. 2. Kontuetarako Batzorde Berezia urtean zehar bilduko da, Udalbatza Osoak aipatutako kontuak onartu behar dituenean, eta batzordeburuak legez egin beharreko deialdiaren ondoren. VII. KAPITULUA. ALKATEAREN ORDEZKARI PERTSONALAK

Page 17: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 17/32

42. artikulua.- Alkatearen ordezkari pertsonalak Hirigunetik kanpo dauden, eta toki-entitateak eratzen ez dituzten, bizigune edo auzoetan, Alkateak auzorako ordezkari pertsonal bat izendatu ahal izango du. Kargu honen iraupena izendatu duen Alkatearen agintaldiaren araberakoa izango da. Eta Alkateak kargutik kendu ahal izango du egoki deritzonean. Udalaren zereginak betetzerakoan, ordezkariek agintari izaera dute, izendatu zituen Alkatearen ordezkariak diren neurrian. VIII. KAPITULUA. KONTSEILU SEKTORIALAK

43. artikulua.- Izatea.- Eskumenak. 1. - Udalbatza Osoak Kontseilu Sektorialak ezartzea erabaki dezake; kontseilu horien xedea udalaren gaietan herritarren eta elkarteen partaidetza bideratzea izango da. 2. - Kontseilu Sektorialak txostenak emateko eta, hala badagokio, proposamenak egiteko soilik izango dira, betiere kontseilu bakoitzari dagokion alorreko udal ekimenei buruz. 44. artikulua.- Osaketa, antolaketa eta jarduteko araubidea. 1. - Kontseilu Sektorialen osaketa, antolaketa, jarduera-eremua eta jardunbidea dagokion jarduteko araudian zehaztuko dira. 2. - Dena den, zinegotzi bat izango da kontseilu bakoitzeko buru. Alkatetza-Lehendakaritzak askatasun osoz izendatuko eta bananduko duen zinegotzi horrek Kontseiluaren eta Udalaren arteko zubi lana egingo du. IX. KAPITULUA. KUDEAKETA DESKONTZENTRATU EDO DESZENTRALIZATURAKO BESTELAKO ORGANOAK.- KUDEATZEKO GOMENDIOA, IZENPE-ESKUORDETZEA ETA ORDEZKOTZAK. 45. artikulua.- Organo deskontzentratu edo deszentralizatuak sortzea. 1. Udalbatza Osoak, aurreko kapituluetan azaldutakoak ez bezalako organo deskontzentratu edo deszentralizatuak ezar ditzake, beraien nortasun juridikoaz, baldin eta kudeaketa eraginkorragoa, prozedura bizkorragoak, finantzaketa handiagoa edo hobea, edo zerbitzuetan herritarren partaidetza handiagoa izateko, hala behar denean. 2. - Aurreko artikuluan aipatzen diren organoak toki araubidearen legediaren arabera ezarriko dira. 46. artikulua.- Kudeatzeko gomendioa, izenpea eskuordetzea eta ordezkotza. Kudeatzeko Gomendioa, Izenpea Eskuordetzea eta Ordezkotza azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoa eta Prozedura Administratibo Bateratuaren 30/1992 Legeak arautuko ditu, eta era osagarrian Toki Araubidearen Legediak.

Page 18: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 18/32

X. KAPITULUA. UDALBATZA OSOAK BESTE GOBERNU-ORGANOEN JARDUERA KONTROLATZEA ETA FISKALIZATZEA 47. artikulua.- Kontrolatzeko eta fiskalizatzeko baliabideak. 1. - Udalbatza Osoak honako baliabideak ditu beste gobernu-organoen jarduera kontrolatzeko eta fiskalizatzeko: a) Eskuordetzeak dituzten Udalbatzako kideei bertan agertu eta informatzeko eskatzea. b) Tokiko Gobernu Batzarraren jarduerari buruz eztabaidatzea. c) Alkatetza-Lehendakaritzaren zentsura-mozioa. d) Konfiantza-galdekizuna. 2. - Ohiko Udalbatza Osoetan, eguneko gai zerrendako erabaki beharreko gaiak zein gai zerrendaz kanpo erantsi diren gaiak aztertzen amaitu ondoren, berezko ezaugarri eta berezitasunekin bideratzen dira bi kontu: udal talde guztiek galderak eta eskaerak azaltzeko parte hartzea batetik; eta Udalbatzako beste udal organoak kontrolatzea, bestetik. 48. artikulua.- Eskuordetzeak dituzten zinegotziak Udalbatza Osoko Bilkuraren aurrean agertzea. 1. - Alkatetza-Lehendakaritzak eskuordetuta kudeaketa arlo bateko ardura duen Udalbatzako kide oro behartuta egongo da, Udalbatzako kideren batek horrela eskatzen duenean, Osoko Bilkuraren aurrean agertzera helburu bakar honekin: bere jarduerari buruz egingo zaizkion galderak erantzuteko. Eskaera egiterakoan artikulu hau aipatu beharko da, baita eztabaidatu beharreko gaia edo ebazpena zein den ere. 2. - Udalbatza Osoak udalbatza kide baten aipatutako agertu beharra erabaki ondoren, Alkatetza-Lehendakaritzak agerpen hau Udalbatza Osoko hurrengo ohiko bilerako eguneko gai zerrendan jarriko du, Gobernu-Organoen Kontrola atalean; eta berariaz jakinaraziko zaizkio interesatuari egoera hori eta agertu behar duen bileraren data. Jakinarazpen horren eta bileraren artean hiru lanegun izango dira, gutxienez. 49. artikulua.- Tokiko Gobernu Batzarraren kudeaketa eztabaidatzeko ezohiko bilera. 1. Udalbatza Osoak, Alkatetza-Lehendakaritzak proposatuta edo udalbatzako legezko kide kopuruaren gutxienez laurdenak horrela eskatuta, ezohiko bilkura egitea erabaki dezake Tokiko Gobernu Batzarraren kudeaketa eztabaidatzeko xedearekin. 2. - Aurreko puntuan aipatzen den bilkura orokorrean ezarritako arauen arabera egingo da, eta lehenengo eta behin proposamena egin duenak hartuko du hitza, proposamena zertan datzan azaltzeko. Tokiko Gobernu Batzarrak izendatutako bertako kide batek erantzungo dio, eta erantzuteko txanda bana izan ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrari galderak egiteko beste Udal Talde Politikoen edo atxiki gabeko kideen txanda izango da; Tokiko Gobernu Batzarrak izendatutako kideak erantzungo ditu galdera horiek. 3. - Eztabaidaren ondorioz, mozioa sartzeko eskaera aurkeztu daiteke, Udalbatza Osoak Tokiko Gobernu Batzarraren kudeaketari buruz bere iritzia eman dezan. Udalbatza Osoak gehiengo soilez mozioa eztabaidatzea onartuko balu, hori hurrengo Osoko Bilkurako aztergaien

Page 19: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 19/32

zerrendan sartuko litzateke, bilkura ohikoa nahiz ezohikoa izan. Horretarako, proposamena egin duen Udal Talde Politikoak edo/eta atxiki gabeko kideak Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztu beharko du hiru laneguneko epean. 50. artikulua.- Alkatetza-Lehendakaritzari zentsura-mozioa. 1. - Alkatetza-Lehendakaritzari zentsura mozioa ezartzea eztabaidatu eta bozkatzeko ezohiko bilkurak dagokion hauteskunde-legediak arautzen duena beteko du. 2. - Alkatetza-Lehendakaritzari zentsura mozioa ezartzeko bozketa publikoa eta izenduna izango da. 51. artikulua.- Alkatetza-Lehendakaritzak aurkeztutako konfiantza-galdekizuna. 1. - Alkatetza-Lehendakaritzak aurkeztutako konfiantza-galdekizunak dagokion hauteskunde-legediak arautzen duena beteko du. 2. - Bozketa publikoa eta izenduna izango da. III. TITULUA. UDAL ORGANOEN JARDUTEKO ARAUBIDEA

I. KAPITULUA. UDALBATZA OSOKO JARDUNA 1. ATALA.- OSOKO BILKURAK 52. artikulua.- Osoko Bilkurak egiteko lekua. Udaleko Osoko Bilkurak Udaletxean egingo ditu bere saioak, ezinbesteko egoeretan izan ezik; halakoetan, deialdiaren bitartez edo Alkatetza-Lehendakaritzak arrazoiak azalduz ebazpen bat egin eta zinegotzi guztiei jakinarazi ondoren, beste eraikuntza edo lokal bat erabili ahal izango da bilkura egiteko. Dena den, aktan jarriko da gertaera hau. 53. artikulua.- Osoko Bilkura motak.- Publikotasuna. 1. - Udalbatza Osoko bilkurak hiru motakoak izan daitezke: a) Ohikoak b) Ezohikoak c) Presako ezohikoak 2. - Saioen publikotasuna Erregelamendu honetako 88. artikuluaren arabera arautuko da. 54. artikulua.- Ohiko bilkurak.- Ezohiko bilkurak.- Presako ezohiko bilkurak. 1. - Bergarako Udalbatza Osoko ohiko bilkuren maiztasuna Alkatetzak proposatu eta Udalbatza Osoaren erabakiz ezarriko da; bide batez, bilkurak egiteko ordua eta eguna ere zehaztuko dira. 2. - Ezohiko bilkurak Alkatetza-Lehendakaritzak deituko ditu, bere ekimenez nahiz Udalbatzako legezko kideen laurdenak edo gehiagok horrela eskatu diolako. Dena den, zinegotzi bakoitzak

Page 20: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 20/32

ezingo du urtean hiru ezohiko bilkura baino gehiago eskatu. Ezohiko Osoko Bilkura ezingo da eskaera egin denetik hamabost lanegun baino gehiago berandutu. Ezingo da bilkura honetako eztabaidagaia Osoko Ohiko Bilkura bateko edo beste Ezohiko Osoko Bilkura bateko gai-zerrendara gehitu, deialdia eskatu dutenek berariaz hala onartzen ez badute. Alkatetza-Lehendakaritzak ez balu ezarritako epearen barruan behar bezalako zinegotzi-kopuruak eskatutako Ezohiko Osoko Bilkura deituko, epea amaitu ondorengo hamargarren laneguneko hamabietarako deitua izango da zuzenean; horrela jakinaraziko die Udalbatzako Idazkaritzak kide guztiei lehen aipatutako epea amaitu eta hurrengo egunean. Lehendakaritzarik edo legez ordezkatuko duenik izan ezean, Osoko Bilkuraren eraketa baliozkoa izango da TAOL-eko 42-c artikuluan araututako quoruma izanez gero. Horrelakoetan, bilkuran dauden Udalbatzako kideen arteko zaharrena izango da buru. 3. Aztergaia(k) presakoa(k) d(ir)elako, ezohiko bilkuraren deialdia egiteko apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen arabera behar diren gutxieneko bi laneguneko epea betetzea ezinezkoa balitz, Alkatetza-Lehendakaritzak presako ezohiko bilkura dei lezake. Kasu horretan, gai-zerrendako lehen aztergaia izango da Osoko Bilkurak presako izaerari buruz erabakitzea. Osoko Bilkurak gaia presako ez dela erabakiko balu, bilkura bukatutzat joko litzateke. 55. artikulua.- Egintza batasunaren printzipioa. 1. - Saio orok, ohikoa nahiz ezohikoa izan, egintza batasunaren printzipioa errespetatu beharko du, eta hasi den egun berean bukatzen saiatu beharko da. Saioa eguneko aztergaien zerrendako gai guztiak eztabaidatu eta erabaki gabe bukatuko balitz, Alkatetza-Lehendakaritzak bilkura amaitutzat jo dezake. Baina kasu horretan, eztabaidatu gabe gelditu diren gaiak hurrengo saioko aztergaien zerrendan sartu beharko dira. 2. - Saioan zehar, Alkatetza-Lehendakaritzak zentzuzko iritzitako etenaldiak egitea erabaki dezake taldeek beren aldetik eztabaidagaiari buruzko deliberazioak egiteko edo atsedenerako. 56. artikulua. - Bilkuretara joan beharra. Zinegotzi guztien eginbeharra da Osoko Bilkuretara joatea. Apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeak xedatutakoari jarraituz, Osoko Bilkuretara behar bezala justifikatu gabe ez joateak Alkatetza-Lehendakaritzak Legeak aurreikusten dituen zigorrak ezartzea ekar dezake. 57. artikulua.- Bertaratze-quoruma.- Lehen deialdia eta hurrengoak. 1. - Osoko Bilkura baliozko eran egingo da kideen legezko kopuruaren herena bertaratuz gero. Quorum hori saio osoan mantendu beharko da. Dena den, Lehendakariak eta Udalbatzako Idazkaritzak, edo beren ordezko legalek, bertan izan beharko dute. 2. - Saioak, esandako egun eta orduan, lehen deialdian egingo dira. Deialdiko ordutik hogeita hamar minutu pasa ondoren ez balego aurreko idatzatian zehaztutako quorumik, automatikoki saioa bigarren deialdian egingo da lehen deialdia baino bi lanegun geroago, lehenengo deialdiaren ordu berean, bigarren deialdiko parte hartzaileak legezko kide kopuruaren herena baino gutxiago ez badira behintzat. Orduan ere ez balego behar besteko quorumik, Lehendakaritzak deialdia baliogabetu egingo du, eta gai-zerrendako aztergaiak aurrerago egingo den lehen saiorako, ohikoa nahiz ezohikoa izan, utziko ditu.

Page 21: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 21/32

3. - Udaleko legezko zinegotzi kopurua denbora pasa ahala aldatuko balitz, herena kopuru horrena izango da, eta gutxieneko quorumeko kide kopurua automatikoki aldatuko da. 2. ATALA: DEIALDIA ETA GAI-ZERRENDA 58. artikulua.- Deialdia.- Epeak.- Dokumentazioa bidaltzea. 1. - Alkatetzari dagokio, Udalbatza Osoko Lehendakari den aldetik, Osoko Bilkuraren saio guztien deialdiak egitea, automatikoki egiten diren deialdienak izan ezik. 2. - Hala ohiko saioak nola presakoak ez diren ezohikoak, gutxienez, bi lanegun lehenago deitu behar dira. Deialdia egin den eguna eta bilkurarena ez dira kontuan hartuko bi lanegun horiek kalkulatzeko. 3. - Deialdia horretarako eman duten helbidean eta jakinarazpen pertsonal bidez jakinaraziko zaie zinegotziei, eguneko gai-zerrendarekin eta onartu behar diren aurreko saioetako akten zirriborroekin batera. Jakinarazpen hau egiteko, jaso dela ziurtatuko duen edozein bide erabil daiteke, baina zinegotziek idatziz eskatu beharko dute. 59. artikulua.- Gai-zerrenda. 1. - Bileren gai-zerrenda Alkatetza-Lehendakaritzak finkatuko du Idazkaritza Nagusiaren laguntzaz. 2. - Udalbatza Osoko ohiko bileretako gai-zerrendak berezko ezaugarriak dituzten bi zatitan banatzen dira. Gai-zerrendako lehen zatiak izaera erabakigarria du. Bertan izango dira aktak onartzea, aurrez irizpena emana duten administrazio-espedienteak aztertzea eta, kasuan-kasuan, eguneko gai-zerrendatik kanpo sartu diren gaiak. Bigarren zatiak gobernuko organoak fiskalizatzeko izaera du. Bertan sartzen dira Udalbatzako edozein kidek egin ditzakeen eskaera eta galderak, eta Erregelamendu honetan ezarri diren kontrol mekanismoak. 60. artikulua.- Zinegotzien eskura dagoen dokumentazioa. Gai-zerrendako gaien eztabaidarako eta, hala denean, bozketarako oinarri diren agiri guztiak zinegotzi guztien eskura izango dira Udalbatzako Idazkaritzan deialdia egin eta hurrengo egunetik aurrera. Edozein zinegotzik izango du aztertzeko aukera, baita dokumentu jakinen kopiak lortzekoa ere, baina originalak ezingo dira agerian jarrita dauden tokitik atera, Erregelamendu honetako 12. artikuluak ezarritakoa aplikatuko delarik. 3. ATALA EZTABAIDAK 61. artikulua.- Udalbatzako kideen kokapena. 1. - Zinegotziak kide diren Udal Taldeen arabera eseriko dira batzar aretoan. Taldeen kokapen ordena Alkatetza-Lehendakaritzak ezarriko du, bozeramaileei entzun ondoren, eta lehentasuna izango du boto gehien jaso duen zerrendako zinegotziek osatzen duen Taldeak. Dena den, kokapenak botoak emateko eta zenbatzeko lanak erraztea izango du helburu. 2. - Atxiki gabeko kideak Alkatetza-Lehendakaritzak esandako tokian eta elkarren ondoan eseriko dira batzar aretoan.

Page 22: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 22/32

62. artikulua.- Ohiko Bilkuren garapena. 1. - Ohiko bilkuren hasieran Lehendakariak galdetuko du ea zinegotziren batek deialdiarekin batera banatutako aurreko bileretako aktei buruzko oharrik egin nahi duen. Oharrik ez balego, onartuak izango dira; oharren bat balego, eztabaidatu eta behar diren zuzenketak erabakiko dira. 2. - Inolaz ere ezingo dira hartutako erabakiak sakonean aldatu; oker materialak edo egitatezkoak bakarrik aldatu ahal izango dira. 3. - Akta bakoitzean, aurrekoaren irakurketa eta onarpena aipatzerakoan jasoko dira egindako oharrak eta zuzenketak. 4. - Ohiko bilkuretan, gai-zerrendako gaiak aztertu ondoren eta galdera eta eskaerekin hasi aurretik, Lehendakariak galdetuko du ea talde politikoren batek deialdiarekin batera banatutako eguneko gai-zerrendan ez dagoen presako gairen bat atera nahi duen Udalbatza Osoko bilkuran eztabaidatzeko; gai honek ezingo du galderak eta eskaerak puntuan sartzeko modukoa izan. 5. - Presako gaia aurkezteko, proposamena egin duen Udalbatzako kideak erabaki-proposamena duen zatia soil-soilik irakurriko du. Aurkezpen honek ez du eztabaidarik onartuko. Presakako adierazpena Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoez onartu beharko da. 6. - Ezohiko bilkuretan ezin izango da eguneko gai-zerrendan berariaz jaso ez den gairik aztertu. 7. - Ezohiko bilkuretako deialdian jasotzen ez ziren gaiei buruz hartutako erabakiak baliogabeak izango dira, baita ohiko bilkuretan beraien gai-zerrendetan ez zeuden gaiei buruz hartutakoak. Salbuespena izango da aurrez presakako aitorpena egin eta apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko 47.2 artikuluan arautzen den gehiengoz onartzen denean. 63. artikulua.- Gai-zerrendako puntuen azterketa. 1. - Gai guztiak gai-zerrendan dauden hurrenkera berean eztabaidatu eta bozkatuko dira. Dena den, gai bat onartzeko gehiengo berezi bat behar bada, eta gai-zerrendan dagokion unean gehiengo hori ezin bada lortu, Alkatetza-Lehendakaritzak gaien hurrenkera alda dezake, baita gai hori albo batera utzi ere. 2. - Gai-zerrendako puntu bakoitzaren eztabaida hasteko, horri buruz Batzorde Informatzaileak emandako irizpena edo, izan ezean, proposamena irakurriko du, osorik edo laburtua, Idazkaritzak. Irakurketaren ondoren inork ere hitza eskatzen ez badu, proposatutako gaia bozkatzeari ekingo zaio. 64. artikulua.- Ordena arazoak.- Alde batera edo mahai gainean uzteko proposamena.- Udaleko Idazkaritzaren eta Kontuhartzailetzaren txostenak.

Page 23: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 23/32

1. - Zinegotziek eztabaidako edozein unetan eska dezakete hitza ordena arazo bat azaltzeko, horretarako ezartzea eskatzen duten araua argudiatuz. Lehendakariak dagokiona erabakiko du, horiekin eztabaidarik sortu gabe. 2. - Zinegotzi orok eska dezake, eztabaida bitartean, gai-zerrendan dagoen espedienteren bat alde batera uzteko, espediente horri dokumentuak edo txostenak gehitzeko; espediente hori mahai gainean gelditzea ere eska dezake, eta eztabaida hurrengo bilerarako atzeratuko litzateke. Batean zein bestean, eskaera hori eztabaida amaitu ondoren, eta proposamenaren sakoneko edukiera bozkatu aurretik, bozkatuko da. Eskaera gehiengo soilez onartuko balitz, ez da erabaki-proposamena bozkatuko. 3. - Alkatetza-Lehendakaritzak ere gai-zerrendako edozein gai utz dezake alde batera edo mahai gainean. Horrelakoetan, Alkatetza-Lehendakaritzak hartutako erabakia bozkatu gabe, gaia alde batera utziko da eta hurrengo ohiko bilkurako gai-zerrendan sartuko da. 4. - Idazkaritzako eta Kontuhartzailetzako ardura duten funtzionarioek Lehendakariak eskatutakoan parte hartu ahal izango dute aholkularitza teknikoa emateko edo kontzeptuak argitzeko. Eztabaidatzen ari diren gaietan auziren baten legezkotasuna zalantzan badago edo aurrekontuetan eragina izan badezake, funtzionario horiek hitza eska diezaiokete Lehendakariari Udalbatzari aholkua emateko. Udal Kontuhartzailetzak ez du Udalbatza Osoko bilkuretara joan beharko Alkatetza-Lehendakaritzak betebehar horretatik kasuan kasu salbuesten badu aztertuko diren gaiak haren eginbeharrei ez dagozkielakoan. Idazkaritzari edo Kontuhartzailetzari gai-zerrendan ez dauden gaiei buruzko aginduzko txostenak eskatzen zaizkienean, une berean emateko gai ez badira, gai horien azterketa atzeratzeko eskatu beharko diote Lehendakariari, eta mahai gainean geldituko dira hurrengo bilerarako. Eskaera hau onartuko ez balitz, Idazkaritzak berariaz jasoko du aktan. 65. artikulua.- Bilkuretako gizalegea. 1. - Alkatetza-Lehendakaritzak zaindu behar du bileretako gizalegea eta ordena publikoa, kasuan kasu bere ustez egokiak diren neurriak hartuz. 2. - Alkatetza-Lehendakaritzak ohartarazpena egingo die zinegotziei honako kasuetan: a) Udalbatza, bere kide, Erakunde publiko edo beste edozein gizabanako edo erakunderentzat iraingarriak diren hitzak edo kontzeptuak erabiltzean. b) Etenak eraginez, edo beste edozein eratara, bileretako ordena nahastean. c) Hitzik eman gabe edo hitza kendu ondoren, hitz egiten saiatzen direnean. Bilera berean ordena gordetzeko hirugarren ohartarazpenean —eta bigarrenean hirugarrenak izan ditzakeen ondorioak azaldu ondoren— Alkatetza-Lehendakaritzak bilera gelatik joateko agindu diezaioke zinegotziari, eta bidalketa gauzatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartu. 3. - Bilkurara bertaratutako ikus-entzuleek ordena nahasiko balute, duintasunik gabe jokatuko balute edo onespen edo gaitzespenik azalduko balute, Alkatetza-Lehendakaritzaren erantzukizuna izango da aretoa erabat edo neurri batean husteko agindua ematea eta bilerarekin aurrera jarraitu edo ez erabakitzea. 4. - Aurreko puntuan azaldutakoa edo beste edozein arrazoi dela medio, bilera etengo balitz, Alkatetza-Lehendakaritzak bilera bukatutzat jo dezake; horrela izanez gero, deialdi berri bat egingo da batez ere aztertu gabe gelditu diren gaiak aztertzeko.

Page 24: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 24/32

66. artikulua.- Abstenitu beharreko kasuetan bertan ez egotea. Apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko 76. artikuluan jasotako kasuetan, Udalbatzako kideren batek gai bat eztabaidatzeari eta bozkatzeari uko egin beharko balio, aretoa utzi beharko du gaia eztabaidatu eta bozkatu artean, ez bada Udalbatzako kide bezala izan duen jokaera aztertu behar dela; halakoetan, bertan gelditu eta bere burua defendatzeko eskubidea izango du.

4. ATALA: BOZKETAK 67. artikulua.- Bozketa egiteko baldintzak. 1. - Gai bat eztabaidatu ondoren, bozketari ekingo zaio. 2. - Bozketa hasi aurretik, Alkatetza-Lehendakaritzak argi eta hitz gutxitan azalduko du zer proposatzen den bozkatzea. 68. artikulua.-Bozketa-motak. 1. - Bozketak arruntak, izendunak eta isilpekoak izan daitezke. - Bozketak arruntak dira baldin eta adostasuna, desadostasuna edo abstentzioa ohiko zeinuen bitartez adierazten bada. - Bozketak izendunak dira baldin eta, taldeka eta aukeratuak izan zirenen zerrendako kontrako ordenan, zinegotzi guztien izena esaten bada eta bakoitzak “bai”, “ez” edo “abstenitu egingo naiz” erantzuten badu, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batean; erantzuten azkena Lehendakaria izango da beti. - Isilpeko bozketak Udalbatzako kide bakoitzak txartel batean bere botoa eman eta kutxa edo poltsa batean sartuz egiten dira. 2. - Bozketak iraun bitartean, egintza-batasunaren izenean, Lehendakariak ez dio inori hitzik emango eta Udalbatzako kideek ezingo dute aretora sartu edo aretotik irten. 3. - Bozketa hasiz gero, ezingo da inolaz ere eten. 4. - Bozketa arrunta amaitutakoan, Alkatetza-Lehendakaritzak azalduko du erabakitakoa. 5. - Bozketa izenduna amaitu bezain laster, Idazkaritzak zenbatuko ditu emandako botoak eta emaitza ahots goraz esango du; ondoren, erabakitakoa Alkatetza-Lehendakaritzak aldarrikatuko du. 69. artikulua.- Bozkatzeko sistema aukeratzea. 1. - Bozkateko ohiko sistema bozketa arrunta izango da.

Page 25: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 25/32

2. Bozketa izenduna egiteko, Udal Talde batek edo atxiki gabeko kide batek eskaera egin eta Udalbatza Osoak bozketa arruntean eta gehiengo soilez onartu beharko du. 3. - Bozketa arrunta egiten denean, zinegotzi orok eska dezake bere bozketaren berri aktan agertzea, hartutako erabakien aurka egiten bada hura egiaztatzeko. 4. - Konstituzioko 18.1 artikuluak aipatzen duen herritarren funtsezko eskubidean eragina izan dezaketen gaietan, eztabaida eta bozketa isilpekoa izan daiteke legezko gehiengo osoz hala erabakitzen denean. Izendatzeko eta kargutik kentzeko bozketak isilpekoak izango dira, zentsura mozioetan izan ezik. 5. - Alkatetza-Lehendakaritzari ezarritako zentsura-mozioen eta konfiantza-galdekizunen bozketak publikoak eta izendunak izango dira. 70. artikulua.- Erabakiak hartzeko beharrezko gehiengoak. 1. - Udalbatza Osoaren erabakiak bilkuran dauden kideen gehiengo soilez hartuko dira orokorrean. Gehiengo soila aldeko botoak aurkakoak baino gehiago direnean lortzen da. Berdinketa bada, bigarren bozketa bat egingo da. Bigarren bozketa horretan ere berdinketa badago, Alkatetza-Lehendakaritzaren kalitatezko botoak erabakiko du bozketa. 2. - Gehiengo osoa izango da aldeko botoak Udalbatzako legezko kideen erdiak baino gehiago direnean. Gehiengo osoa beharko da tokiko araubideari buruzko legedian ezarritako kasuetan eta baita, hala izanez gero, izaera sektoriala duen legedian ezarritakoetan ere. Gehiengo osoa behar denetan berdinketa gertatzen bada, Alkatetza-Lehendakaritzaren botoa ez da kalitatezkoa izango. 3. - Hauteskundetako Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoko 182. artikuluak lehenengo idatzatian ezarritakoari jarraituz, izendatzeko hautagai edo ordezko gehiagorik ez balego, indarrean dagoen legedian aurreikusitako bertaratzeko eta bozkatzeko quorumak automatikoki Udalbatzan izatez gelditzen diren kide kopuruan oinarrituko dira, aipatutako hauteskunde legean ezarritakoarekin bat etorriz. 4. - Zinegotzien botoa pertsonala eta eskuordeezina da. 71. artikulua.- Botoa azaltzeko txanda. Erabakia aldarrikatu ondoren, Udalbatzako kideek botoa azaltzeko txanda eska diezaiokete Lehendakaritzari. 72. artikulua.- Terminologia. Bileren garapenerako eta Udalbatzako kideen partehartzeen izaera zehazteko, terminologia hau erabiliko da: 1. - Irizpena – Batzorde Informatzaileak espedientea aztertu ondoren, Udalbatza Osoko bilkurara eramaten den proposamena.

Page 26: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 26/32

2. - Proposamena – Gai-zerrendan sartu den gai bati buruz, baina inongo Batzorde Informatzaileren irizpenik gabe, Udalbatza Osoko bilkurara eramaten den proposamena. Azalpen zati bat eta erabaki beharreko beste zati bat izango ditu. Proposamenak ezingo dira ez eztabaidatu ez bozkatu, aurrez gaia gai-zerrendan sartu izana berretsi arte. 3. - Mozioa - Edozein Udal Talde Politikok edo Udalbatzako kidek gai-zerrendan sartu gabe Udalbatza Osoko bilkurari zuzentzen dion proposamena. Mozio horiek ohiko bilkuretan besterik ezingo dira aurkeztu. 4. - Zuzenketa-proposamena - Batzorde Informatzaile batek eman duen irizpen baten aurrean, hori aldatzeko batzordeko kide baten ekimena da. Batzordean bere berri jakin eta hurrengo egunetik irizpenarekin batera joan beharko du, proposamena egin duenak berariaz horrela eskatuta; eta batzorde berean emango zaio irizpena. Horrelakoetan, dagokion proposamenaz gain, egindako zuzenketa-proposamena eta horri buruzko Batzorde Informatzailearen irizpena bidali beharko dira. Hala, irizpena duen proposamena nola zuzenketa-proposamenak irakurri eta eztabaidatu ondoren, bidezkoa bada, zuzenketak bozkatzeari ekingo zaio, zuzenketa partzialekin hasita. Zuzenketa partzial bat onartuko balitz, testu hori azkenean Osoko Bilkurak bozkatuko duenari erantsiko zaio. Zuzenketa partzialak bozkatu ondoren, testu nagusia bozkatuko da, zuzenketa partzialak erantsita edo ez. Testua onartzen bada, aurkeztutako osoko zuzenketak ezerezean geratuko dira. Osoko zuzenketak aurkeztu diren ordena berberean bozkatuko dira. Osoko zuzenketa bat onartzen bada, besteak ezerezean geratuko dira. 5. - Proposamen alternatiboa - Gaia eztabaidatzen hasi aurretik, irizpen, presako proposamen edo mozio bat aldatzeko Udalbatzako kideren batek aurkeztutako proposamena. Irizpena, presako proposamena edo mozioa azaldu ondoren, proposamen alternatiboak azalduko dira, aurkeztu direnen hurrenkera jarraituz. Gero, bozkatu egingo dira proposamen alternatiboak, aurkeztu direnen hurrenkerari doi-doi jarraituz; lehenengo aurkeztu dena bozkatuko da eta, ez bada onartzen, hurrengoekin jarraituko da. Bukaeran, proposamen alternatiborik ez bada onartu, hasierako irizpen, presako proposamen edo mozioa bozkatuko da. Proposamen alternatibo bat onartzen bada, hurrengoak ezerezean geratuko dira, hasierako irizpen, presako proposamen edo mozioa bezala. 6. Eskaria – Udal gobernuko organoei zuzentzen zaien jarduteko-proposamena da. Udalbatza Osoko bilkurara zuzendutako eskariak eztabaidatu daitezke, baina inolaz ere ez bozkatu. Eskariak Udalbatzako kide guztiek egin ditzakete, baita Udal Taldeek ere, bozeramaileen bitartez. Eskariak Udalbatza Osoko Bilkurari edo edozein udal gobernuko organori zuzenduko zaizkio, eta ahoz nahiz idatziz egin daitezke. Eskaria idatziz egin bada, eskaria egin duenak defendatu beharko du dagokio ohiko bilkuran, Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztu ondoren. Ez bada defentsa hori egiten, eskaria ezerezean geratuko da; dena den, hurrengo bileretan aurkeztu ahal izango da. Aurkeztutako eskariak, hala ahozkoak nola idatzizkoak, Udalbatza Osoko Bilkuran eztabaidatuko dira, baina beren konplexutasuna, informazio teknikoaren beharra edo beste arrazoiren bat dela eta, Alkatetza-Lehendakaritzak dagokion Arlora zuzentzea ere erabaki dezake; horrela bada, Arloak hilabete bateko epea izango du eskaria egin duenari erantzuteko. 7. - Galdera – Udalbatza Osoko Bilkuran gobernu organoei egindako edozein galdekizuna da. Udalbatzako edozein kidek egin ditzake galderak, baita Udal Taldeek ere beren bozeramaileen bitartez. Galderak ahoz nahiz idatziz egin daitezke. Galdera idatziz egin bada, galdera egin duenak defendatu beharko du dagokio ohiko bilkuran, Sarrera Erregistroan aurkeztu ondoren. Ez bada defentsa hori egiten, galdera ezerezean geratuko da; dena den, hurrengo bileretan aurkeztu ahal izango da. Bilera batean ahoz egindako galderak bileran bertan erantzungo dira,

Page 27: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 27/32

baina beren konplexutasuna, informazio teknikoaren beharra edo beste arrazoiren bat dela eta, Alkatetza-Lehendakaritzak dagokion Arlora zuzentzea ere erabaki dezake; horrela bada, Arloak hilabete bateko epea izango du galdera egin duenari erantzuteko. Idatziz egindako galderak hartzaileek bilera berean erantzungo dituzte edo, idatziz, Erregistro Orokorrean aurkeztu direnetik hilabete bateko epean. Dena den, galderak ahoz nahiz idatziz egin, galdera egin duenak horrela berariaz adierazi badu, erantzuna idatziz emango da. Horretarako, Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu denetik, hilabete bateko epea izango da.

II. KAPITULUA. TOKIKO GOBERNU BATZARRA JARDUTEKO ARAU BEREZIAK 73. artikulua.- Bilerak.- Deialdia.- Gai-zerrenda. 1. - Tokiko Gobernu Batzarreko ohiko bilerak Alkatetza-Lehendakaritzak Dekretu bitartez ezarriko duen maiztasunez eta erabakiko dituen egun eta orduetan egingo dira. Ezohiko edo presako bilerak, berriz, Alkatetza-Lehendakaritzak horrela erabakitzean. Bilerak Udaletxean izango dira, ezinbesteko kasuetan izan ezik. 2. - Hala ohiko bilerak izan, nola presakoak ez diren ezohikoak izan, gutxienez lanegun bat lehenago deitu behar dira. Deialdia egin den eguna eta bilera eguna ez dira kontuan hartuko lanegunak kalkulatzeko. 3. - Udal Arloek Idazkaritzan utzitako espedienteak eta, hala badagokio, egindako txostenak Alkatetza-Lehendakaritzaren esku utziko dira, horrek gai-zerrenda osa dezan. 4. - Deialdiak erabaki beharreko aztergaien gai-zerrenda izango du. Deialdia jakinarazpen pertsonal bidez eramango zaie zinegotziei horretarako eman duten helbidera. Deialdiarekin batera, eguneko gai-zerrenda eta onartu behar diren aurreko bileretako akten zirriborroak bidaliko zaizkie. 5. - Presakako arrazoiak direla-eta, gai-zerrendan sartu gabeko gaiak ere aztertu ahal izango dira. Horretarako, presakotzat jo beharko dira, batzarkideen gehiengo osoaren aldeko botoez. Gaia aztertuko dela erabaki ondoren, hori onartzeko, hala badagokio, Erregelamendu honetako 74. artikuluan ezarritakoa jarraituko da. 6. - Dena den, Alkatetza-Lehendakaritzak edonoiz bildu ahal izango du Tokiko Gobernu Batzarra bere iritzia ezagutu nahi badu edo dagozkion eskumenen jardunean erabakiak hartu aurretik laguntza eskatzeko. Bilera horiek ez dute izaera erabakigarririk, eta ez dago eztabaidatutakoa jaso edo akta egin beharrik; ez da, beraz, beharrezkoa izango Idazkaritza han izatea. Dena den, Alkatetza-Lehendakaritzak eska dezake noiz edo noiz Idazkaritza bileran egotea. 74. artikulua. – Bertaratze quoruma. 1. - Tokiko Gobernu Batzarraren eraketa baliozkoa izateko, batzarkide kopuruaren erdia gehi bat egon behar dira bertan. Quorumik ez balitz, bigarren deialdian eratuko da lehenengorako ezarritako ordutik ordu erdira. Bigarrenean, nahikoa izango da kideen herenarekin, betiere bertaratutakoak hiru baino gutxiago ez badira. 2. - Alkatetza-Lehendakaritzak bere zentzuzko iritziz zuzendu eta bideratuko ditu Tokiko Gobernu Batzarreko eztabaidak. 3. - Tokiko Gobernu Batzarreko erabakiak bertaratutako kideen gehiengo soilez hartuko dira beti. Berdinketa izango balitz, Alkatetza-Lehendakaritzak erabakiko luke kalitatezko botoarekin.

Page 28: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 28/32

75. artikulua.- Udalbatza Osoak Tokiko Gobernu Batzarrean eskuordetutako eskumenak izapidetzea. Udalbatza Osoko Bilkurak berariaz eskuordetutako gaietarako, dagokion Batzorde Informatzaileak txosten bat eman beharko du aurretik, ez bada Tokiko Gobernu Batzarreko bilera bateko gai-zerrendan presaz sartua izan dela; horrelakoetan, erabakia hartu ahal izango da, baina Batzorde Informatzailearen hurrengo bileran horren berri eman beharko da. 76 artikulua- Tokiko Gobernu Batzarreko bileren publikotasuna. Tokiko Gobernu Batzarreko bilerak ez dira publikoak izango; bertan, batzordekideek eta beren karguagatik bertan egon behar duten funtzionarioek hartuko dute parte. Hala ere, Alkatetzak beste udalkide guztiei edo batzuei bertaratzen uztea erabaki ahal izango du. Ebazpen horretan zein baldintzatan bertaratu daitezkeen zehaztuko da. Bileretara joan ahal izango dute ere Alkatetza-Lehendakaritzak aldez aurretik bertaratzeko eskatu dien funtzionarioek. III. KAPITULUA. UDALBATZA OSOKO BILKURAKO GAIEN BATZORDE INFORMATZAILEA(K) ETA KONTUETARAKO BATZORDE BEREZIA JARDUTEKO ARAU BEREZIAK 77. artikulua.- Lehendakaritza eta idazkaritza. 1. - Alkatetza-Lehendakaritza edo eskuordetzea jaso duen batzordeko kide bat izango da Batzorde Informatzaileko buru, eta Idazkaritza betekizuna Udalbatzako Idazkaritzak eskuordetu eta izendatutako teknikariek izango dute. 2. - Alkatetza-Lehendakaritza edo eskuordetzea jaso duen batzordeko kide bat izango da Kontuetarako Batzorde Bereziko buru, eta Idazkaritza betekizuna Udalbatzako Idazkaritzak eskuordetu eta izendatutako teknikariek izango dute. 78. artikulua.- Publikotasuna – Irizpenak – Bilerak. 1. - Batzorde informatzaileen eta Kontuetarako Batzorde Bereziaren bilerak eta eztabaidak ez dira publikoak izango, 88.2 artikuluan ezarritakoa izan ezik. 2. - Batzorde hauetako bileretan soilik batzorde horietako kideek eta udal taldeetako edo atxiki gabeko zinegotzien ordezkariek har dezakete parte, eta baita Lehendakaritzak bertaratzeko eskatu dien Eskuordetutako Zinegotziek eta funtzionarioek eta teknikoek, 88.2 artikuluan ezarritakoa salbu. 3. - Batzorde Informatzailearen irizpenak aginduzkoak eta ez lotesleak dira. Irizpenak emateko orduan, boto haztatuaren sistema erabiliko da, eta horretarako taldea osatzen duten zinegotzi-kopuruaren eta/edo, hala balego, atxiki gabeko zinegotzi guztien kopuruaren proportzioa hartuko da kontuan. 4. - Batzorde Informatzaileak/ek hura/horiek sortzerakoan Udalbatza Osoak ezarri zuen maiztasunez egingo ditu(zte) ohiko bilerak, Alkatetzak edo dagokion Lehendakaritzak ezarritako egun eta orduetan. Alkatetzak edo dagokion Lehendakaritzak ezohiko edo presako bilerak dei ditzake. 5. - Bilerak Udaletxean izan edo udalaren beste edozein aretotan egin daitezke.

Page 29: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 29/32

79. artikulua.- Deialdia. 1. Batzorde Informatzaileetako bilerak zein Kontuetarako Batzorde Berezikoak ere gutxienez lanegun bat lehenago deituko ditu Lehendakaritzak; deialdian aztertu beharreko gaiak azalduko dira eta Batzordeko kide guztiei bidaliko zaie. 2. - Presakako arrazoiengatik gai-zerrendan ez dauden gaiak ere azter daitezke, betiere presakoak direla onartzen bada bertaratutako kideen gehiengo osoaren aldeko botoarekin. 80. artikulua. – Quoruma. 1. - Bilerak baliozkoak izateko Batzordeko kideen gehiengo osoak bertan izan behar du lehenengo deialdian, eta gutxienez hiru kidek ordu erdi geroagoko bigarren deialdian. 2. - Dena den, bertan derrigorrez egon beharko dute Lehendakaritzak —edo bere ordezko legalak— eta Batzordeetako Idazkaritzak —edo bere ordezkari legalak—. 81. artikulua.- Akta. 1. Batzorde Informatzaileek eta Kontuetarako Batzorde Bereziak egingo dituzten bilera guztietan eta bakoitzean akta bana jasoko da eta batzorde bakoitzeko idazkaritzak izenpetuko du; aktan, funtsean, hauek jasoko dira: hasiera eta amaiera orduak, bertaratutakoen izenak, aztertutako gaiak eta kontsultak, emandako azterketak, txostenak eta boto partikularrak, bozketen emaitzak eta, dagokionean, interesdunek berariaz eskatuz gero, izandako parte hartzeen laburpen bat. 2. Akta onartzeko araudia Udalbatza Osoko aktak onartzeko araudi bera da. Dena den, Lehendakaritzak eta Idazkaritzak izenpetuko dituzte. 82. artikulua.- Udalbatza Osoko Bilkura jarduteko arauak ordezko gisa ezartzea. Batzordeen jardueran aurreikusi ez diren kontuetan, eta beti dagozkien berezitasunak kontuan hartuta, Udalbatzako arauak ezarriko dira. 83. artikulua.- Alkatetza-Lehendakaritzaren integrazio ahalmena. Alkatetza-Lehendakaritzari zuzenbidez izan dezakeen ahalmen guztia ematen zaio Batzorde Informatzaileei eta Kontuetarako Batzorde Bereziari buruzko auzi guztiak interpretatu, argitu eta garatzeko, eta horrela dagokionean, erabilerarekin agerian jar daitezkeen legearen eta arauen hutsuneak betetzeko, baita hobeto gauzatzeko beharrezkoak edo egokiak diren xedapenak emateko ere. IV. KAPITULUA. FEDE PUBLIKOA 84. artikulua.- Aktak jasotzea. 1. - Organo kolegiatuetako erabakiak eta pertsona bakarreko organoetako ebazpenak, baliozkoak izateko, dagozkien Akta eta Ebazpen liburutan jaso beharko dira.

Page 30: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 30/32

2. - Liburu ezberdinak egongo dira hauetarako: a) Udalbatza Osoko aktak. b) Tokiko Gobernu Batzarreko aktak. c) Alkatetza-Lehendakaritzaren Ebazpen eta Dekretuak. 85. artikulua.- Zaintza Idazkaritza Nagusian. 1. - Akta eta Ebazpen liburu guztiak Artxiboan edo Udalbatzako Idazkaritza Nagusian gordeko dira, horien buru dagoen funtzionarioaren ardurapean. 2. - Liburuak ezingo dira inondik inora Udaletxetik atera. Beren edukia gordetzen diren toki berean ikusiko da edo, bestela, ziurtagiri eta lekukotasunen bidez egingo da. 86. artikulua.- Akten edukia eta transkripzioa. 1. - Akten beharrezko ezaugarri eta edukiak, eta akta eta ebazpen liburuak nola eraman, toki araubideari buruzko legedian ezartzen dira. 2. - Dena den, honako hau beteko da: a) Udalbatza Osoaren eta Tokiko Gobernu Batzordearen Aktak zein Alkatetza-Lehendakaritzaren Dekretuak transkribatzeko paperak zenbakidunak izango dira eta Autonomia Erkidegoak emango ditu. Dena den, orritan jarri eta Autonomia Erkidegoko zenbakietatik aparte zenbakituko da. Halaber, Idazkaritzak izenpetuko duen irekitzeko eginbide batekin hasiko da; bertan, orri-kopurua eta transkripzioa hasten den data jarriko dira. Era berean, orri guztiak eta bakoitza Alkatetzak sinatuko ditu, eta bat zenbakitik aurrera hurrenez hurren zenbakituko dira. Akta bakoitzaren bukaeran, akta jasotzeko erabili diren zenbakitutako paperetako orriak zeintzuk diren zehaztuko da. b) Gainerako aktak Udaleko paper tinbredunean transkribatuko dira, orritan jarrita. Liburuan eta bertan transkribatu den akta bakoitzean irekierako eta bukaerako eginbideak jarriko dira. Aktak Udalbatza Osoko Bilkurakoak bezala idatziko dira. 3. - Akta Liburuek Idazkaritzaren eta Alkatetza-Lehendakaritzaren —edo legez ordezkatzen dituztenen— zigilua eta sinadura izan behar dituzte. IV. TITULUA. HERRITARREN INFORMAZIOA ETA PARTE HARTZEA I. KAPITULUA. PRINTZIPIO OROKORRAK 87. artikulua.- Parte hartzeko eta informazioa lortzeko moduak. 1. - Udalak bere jardueraren gaineko informazio zabala emango du eta herriko bizitzan herritarrek parte hartzea bideratuko du. 2. - Parte hartze hori bideratzeko baliabide eta prozedurak arau hauetan ezarriko dira: Erregelamendu Organiko honetan, erregelamendu hau osatzen duten Kontseilu Sektorialak arautzeko Erregelamenduetan, eta Bergarako Udalak horretarako sortzen duen beste edozein arau juridikotan.

Page 31: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 31/32

3. - Parte hartzeko moduak arautzen dituen beste edozein araudi edo erregelamendu, hemen aurreikusitakoak garatzeko sortua, Udal Erregelamendu Organikoaren ataltzat joko da eta horren baldintza eta prozeduren arabera izapidetu beharko da. 4. - Parte hartzeko ezartzen diren modu, baliabide eta prozedurek ezin izango dituzte gutxitu legearen arabera organo erabakitzaileek dituzten erabakitzeko gaitasunak. II. KAPITULUA. ORGANO KOLEGIATUEN BILERETAKO PUBLIKOTASUNA

88. artikulua.- Udalbatza Osoko Bilkuretako publikotasuna. 1. - Udalbatza Osoko Bilkurak publikoak dira, tokiko erregimenari buruzko legedian aurreikusitako egoeretan izan ezik. 2. - Aldiz, ez dira publikoak Tokiko Gobernu Batzarreko bilerak, Batzorde Informatzaileetakoak, Kontuetarako Batzorde Berezikoak eta ezta Batzorde Berezietakoak ere, Erregelamendu honetan aurreikusitako kasuetan izan ezik. Hala ere, gai jakin bati buruzko iritzia edo txostena jasotze aldera soilik, elkarte edo erakundeetako ordezkariak deitu ahal izango dira, bai eta udaleko zein kanpoko teknikariak ere, betiere horien aholkularitza egokitzat jotzen bada. 3. - Udalbatza Osoko Bilkuretako soinua eta irudiak hedatzeko, megafonia sistemak edo telebistako zirkuitu itxiak instalatu ahal izango dira. Nolanahi ere, bileretako gizalegerako agintea erabiliz, Alkatetza-Lehendakaritzak erabakiko du horiek erabili ala ez, eta horretarako zein betebehar eta baldintza jarri. 89. artikulua- Udalbatza Osoko bilkuren deialdien eta gai-zerrenden publikotasuna. 1. - Udalbatza Osoko bilkuren deialdiak eta gai-zerrendak herriko gizarte-komunikabideei bidaliko zaizkie eta jendaurrean jarriko dira Udaletxeko Iragarki-Taulan. 2. - Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 70.2 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, Udalak jendaurrean jarriko du laburbilduz Udalbatza Osoaren eta Tokiko Gobernu Batzarraren akordio guztien edukia, bai eta Alkatetza-Lehendakaritzaren Ebazpen guztienak eta Eskuordeko Zinegotziek eskuordetzez ematen dituztenenak ere. Hori modu hauetako batean egin daiteke: 1) Gutxienez hilean behin udal informazioko aldizkaria kaleratuz. 2) Udaletxeko Iragarki-Taulan jendaurrean jarriz. 3) Udalerriko gizarte-komunikabideetara bidaliz. 4) Akordio eta ebazpenak hedatzeko balio duen beste edozein bide erabiliz, batez ere teknokogia berrien haritik.

XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehena: Xedapen osagarriak

Page 32: BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA€¦ · BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 3/32 BERGARAKO UDAL ERREGELAMENDU ORGANIKOA ATARIKO TITULUA 1. artikulua - Xedea Tokiko araubidearen

BERGARAKO UDALA Erregelamendu organikoa 32/32

Erregelamendu honetan berariaz aurreikusi ez den guztirako, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onartutako Toki Erakundeen Antolaketa, Jarduna eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoa izango da aplikagarri. AZKEN XEDAPENA 1. Eskuordetzeek, aitortutako erabateko dedikazioek... indarrean jarraituko dute agintaldia bukatu artean, eskumena duen organoak aldatzea edo baliogabetzea erabakitzen ez duen bitartean. 2. Erregelamendu Organiko hau indarrean jarriko da, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 70.2 artikuluaren arabera, legezko eran izapidetu, edukia oso-osorik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta ordutik 15 laneguneko epea pasatu ondoren.