behinola 29
DESCRIPTION
Children Literature magazineTRANSCRIPT
Haur eta Gazte Liburuaren boLoniako azoka . MaHai-inGurua: Haurrentzako euska-razko koMiki-aLdizkaria . abusu, irakurzaLetasuna ardatz biHurtu duen auzoa . Gaueko sukaLdeanHaur eta Gazte Literatura aLdizkaria . 29. zenbakia . 2014ko ekaina . 10€
Bularretik Mintzora: 0-6 urte bitarteko haurren guraso eta hezitzaileentzat. Sasi Guztien Gainetik: 5 urtetik aurrerako haurrekin erabiltzeko.
Kartela 26/9/08 11:51 P�gina 1
Composici�n
C M Y CM MY CY CMY K
bularretik mintzoraahoan hasi eta belarrira
ahoan hasi eta belarrira...
belarritik bihotzera.
www.bularretikmintzora.org
Irakurri, kantatu, jolastu, gozatu... zure haurrentzat oparirik ederrena.
5 61428
4233
3846 62
agenda
Haur eta Gazte Literatura aLdizkaria 29. zenbakia . 2014ko ekaina
HITZAURREAKRONIKA: HAUR ETA gAZTE lIbURUAREN bOlONIAKO AZOKA 2014
MAHAI INgURUA:ANTTON OlARIAgA . JUAN lUIs lANdA . IdOIA gONZAlEZ
EsPERIENTZIA: AbUsU, IRAKURZAlETAsUNA ARdATZ bIHURTU dUEN AUZOA
lAU EsKUTARA: HARRIbITXIAK
sORMENEZ: gAsTON MAJARENAs RIvERO
gAlTZAgORRI AlbIsTEIlUsTRATZAIlEEK TXOKO bAT dUTE AIETE KUlTUR ETXEAN
IRUZKINAK KOlAbORATZAIlEAK
Zozoak beleari
AzokAk etA biltzArrAk
- ibbYren Nazioarteko 34.
biltzarra. “Que todos signifique
todos: May everyone really mean
everyone” lelopean. 2014ko
irailaren 10etik 14ra. Mexikoko
hiriburuan (Mexiko). http://www.
ibbycongress2014.org.
ikAstAroAk/topAketAk/
JArduNAldiAk
- Marraz(i)oak Vi topaketak
Artelekun (donsotiako santa
Teresa komentuan). gaia:
Aldare profanoak. Irakasleak:
Elena Odriozola eta gustavo
Puerta.
irailaren 8tik 12ra.
lehiAketAk
- peru Abarka Album lehiaketa
2014. Epea: 2014-06-27.
- lazarillo literatura sorkuntza.
Epea: 2014-07-15.
- XViii A la orilla del Viento
album ilustratuen lehiaketa.
Epea: 2014-08-30.
- 37 el barco de Vapor haur
literatura saria.
Epea: 2014-09-01.
iNforMAzio eguNerAtuA:
www.galtzagorri.org/euskara/lehiaketen-agenda
ADI deialdi berriei!
- 37. gran Angular gazte
literatura saria.
Epea: 2014-09-01.
- edebé haur eta gazte
literatura saria.
Epea: 2014-09-15.
- lazarillo Album ilustratua
saria. Epea: 2014-09-30.
- Xii. Anaya haur eta gazte
literatura saria.
Epea: 2014-09-30.
28.
Leire urbeltz eta Pello añorga.
Mariasun Landari elkarrizketa
27.
Maite Gurrutxagaren ilustrazioak.
eHGLren etorkizuna
26.
Estibalitz Jalonen ilustrazioak
serieak eta pertsonaiak
25.
Dani Maizen ilustrazioak
euskal ilustrazioaren egoera
24.
Iban Barrenetxearen
ilustrazioak
Joxe arratibeli elkarrizketa
23.
Antton Duesoren ilustrazioak
Manuel rivasekin solasean
22.
Manu Ortegaren ilustrazioak
Lau ipuin-kontalarirekin solasean
21.
Iraia Okinaren ilustrazioak
eHGLri begirada bat
20.
Enrique Morenten ilustrazioak
Joxan ormazabalekin solasean
19.
Aitziber Alonsoren ilustrazioak
itzulpegintzaren inguruan
© Galtzagorri Elkartea.
KOOrDInAtzAIlEA: lore Agirrezabal.
ErrEDAKzIO BAtzOrDEA: Aitziber Alonso, Asun Agiriano, Jone Arroitajauregi, Mikel Ayerbe eta ruben ruiz.
DIsEInuA EtA MAKEtAzIOA: Eneritz tirados.
InGElEsEzKO ItzulpEnAK: Iñaki Mendiguren.
AzAlA EtA ArGItAlpEnArEn zEnBAKIA:
Gaston Majarenas.
KrOnIKAKO IlustrAzIOAK:
Ainara Azpiazu “Axpi”.
zEnBAKI hOnEtAn KOlABOrAtzAIlE: Ainara Azpiazu, Asun Agiriano, Gaston Majarenas, Gotzone Butron, Igor leturia, Mikel Ayerbe, Mikel Begoña, Mikel Insausti eta Olatz Osa.
InprIMAKEtA:
Ona Industria Gráfica s.A. F kalea, 0 z/g Agustindarren Industrialdea, 31012 Iruñea.
l.G.: na-2.814/1999
Issn: 1575-8168
ArtIKulu, IrADOKIzun EtA BEstE
IGOrtzEKO:
Galtzagorri Elkartea
zemoria 25, behea
20013 Donostia
tel: 943 47 14 87
www.galtzagorri.org
Aurreko aleak:gehiago: www.galtzagorri.org/euskara/behinola
28
27
26
25
24
19
20
21
22
23
hezkuntza, unibertsitate eta Ikerketa sailak
onetsia. 2014ko maiatzaren 22an.
Zozo beltzak hartu ditu 29. Behinola
honetako orririk gehienak. Zozo
beltzaren aldizkarian hamaika istorio
asmatu eta marraztutakoa da
gaston Majarenas, Behinola honi
azala, zenbakia eta erdiko gehigarria
eman dizkion artista donostiarra,
umore zozo eta beltzik batere ez
duena. Eta zergatik hainbeste zozo-
kontu? bada, Behinola honetan
Ipurbeltz aldizkariari tarte zabala
eskaini diogulako.
Zozoak beleari ipurbeltz deitzeko
duen “ausardia” berarekin
argitaratu zen 1977an Ipurbeltz
aldizkaria, euskaraz haurrentzat
izan den komiki-aldizkari bakartzat
har daitekeena. Argitaratzeari
utzi zionetik sei urte pasatu dira
eta nostalgia-punttu batekin
gogoratu dugu Ipurbeltzek hainbat
belaunaldiri (bai irakurleena, bai
marrazkilariena) egin zion ekarpena.
Horretara gonbidatu ditugu Antton
Olariaga, Juan luis landa eta
Idoia gonzalez. Mahaiaren bueltan
jarri eta haurrentzako komiki-
aldizkarien inguruan eta, batez ere,
euskarazko aldizkari “lotsagabe”
hartaz jardun dute. bi komiki-zale
sutsuren artikuluekin osatu dugu
“omenalditxoa”; Mikel begoña eta
Igor leturiaren kolaborazioarekin,
hain zuzen.
Nostalgia nabari da, halaber, Asun
Agirianok eta Mikel Insaustik lau
Eskutara idatzi duten artikuluan.
Ernest et Celestine liburua eta filma
dituzte hizpide. Euskaraz 80ko
hamarkadan Zesar eta Ernestina
moduan bataiatu zituzten hartz
eta sagutxo bihozberen inguruan
dihardute literatur- eta zinema-
kritikariek. bidenabar, gabrielle
vincent ilustratzailearen liburuen
euskarazko itzulpenak berriz ere
apalategietara ekartzeko hordagoa
ere airean utzi du Agirianok.
Horretan lagun dezake, hain justu,
Mikel Ayerbe sendakmaniakoak
idatzi duen iruzkinak ere. Maurice
sendak ilustratzaile eta idazlearen
lan ezagunenak euskaraz
argitaratzeko apustua egin du jada
Pamiela argitaletxeak eta sendak-
en Gaueko sukaldean liburuari
buruzko iruzkin sakona egin du
Ayerbek.
Egia esan, irakurleak “irabazteko”
edo irakurketa sustatzeko ahaleginak
hamaika dira gurean eta horiek
ezagutarazteko lekua egin dugu
Behinolako Esperientzia atalean.
Aurrekoan gasteizko Armentia
Ikastolako sustapen-esperientzia
ekarri zigun Xabier Olasok atal
horretara. Zenbaki honetan, berriz,
bizkai aldera jo dugu. bilboko eta
Arrigorriagako Udalen parte den
Abusu-la Peña auzoan duela zazpi
urte abian jarri zuten “auzo irakurlea”
egitasmoari buruzko artikulua idatzi
digu gotzone butronek, Abusu Udal
bibliotekako arduradunak.
baina bada gehiagorik datozen
orrietan. Izan ere, badugu zer
kontatu; bai hitzez, bai irudiz. Ainara
Azpiazu “Axpi” ilustratzaileak Haur
liburuaren boloniako Azokatik
bueltan kronika ilustratua egin digu,
azokarako gomendio eta guzti.
Olatz Osak, berriz, bere begiz –
editore begiz– ikusitakoa kontatu
digu boloniakoaz.
laburbilduz, kalitatezko Haur eta
gazte literatura sustatzeko pista
bat baino gehiago aurkituko duzu
Behinola honetan.
Hain justu, kalitatezko literatura
eta irakurketa sustatzen egindako
lanagatik ZORIONAK eman
beharrean gaude galtzagorri
Elkartea osatzen duten lankide,
bazkide eta babesle guztiei, izan ere,
Euskadiko liburu-ganbarak urtero
eman ohi duen Urrezko Idazluma
saria jaso du berriki elkarteak. 25.
urtemugaren atarian, jaso ere. Mila
esker guztioi egindako lanagatik.
Aurten ere Boloniako Azokara joan naiz. Haur Liburuaren Nazioarteko Azokarik garrantzitsuenetarikoa da, eta, bereziki, ilustratzaileontzat oso interesgarria izan ohi da bertara joatea. Zergatik? Gure lanak argitaletxeetan aurkezteko aukera eskaintzen digulako, ondo egindako lan ugari ikusteko modua izaten delako, mundu mailako erakusleiho bat ikus daitekeelako bertan eta Italiaz pixka bat gozatzeko parada eskaintzen duelako.
Haur eta Gazte Liburuaren
Boloniako Azoka 2014
Ainara Azpiazu “Axpi”,
ilustratzailea
AzokArA JoAN Aurretik
Azoka astelehenetik ostegunera
egon ohi da zabalik, eta martxo
bukaeran izaten da ia urtero. dato-
rren urterako, ahal izanez gero, lau
egunak osorik pasatzera joateko
gomendioa luzatzen dut hemen.
Hau da, zabaltzen duten garaian
han egotea, eta azken eguna la-
saiagoa denez, lasai-lasai azken
errepasoa emateko aprobetxatzea
ondo etortzen da.
Halaber, lanak joan aurretik, ber-
tan eta itzulitakoan egitea ere
7Behinola
gomendatzen dut. Hona hemen,
ilustratzailea bazara, joan aurre-
tik oso aintzat hartzeko zenbait
aholku:
. proiektu bat prestatu eta gus-
tatzen zaizkizun argitaletxee-
tara bidali, bolonian hitzor-
du bat egiten saiatzeko. Nire
ustez, garrantzitsua da lanak
erakusteko orduan txukuna
izatea. Editoreei lan originalak
ikustea gustatzen zaie; beraz,
ahal baduzu eraman originalak
portfolio batean jarrita. gustura
egindako lanak eta aurrera be-
gira egin nahiko zenituzkeen
tankerakoak eraman, eta, ahal
bada, denak estilo bertsukoak.
Irudiekin zer kontatzen dugun
ikusaraztea garrantzitsua de-
nez, sail bateko lauzpabost iru-
di eramatea garrantzitsua da,
hartzaileak gure ikuspuntuaren
eta kontatzeko moduaren ideia
bat har dezan. denbora hartu
irudiak ondo hautatzeko, eta
ez eraman gehiegi. Nik origi-
nalak eramatea gomendatzen
dut, baina karga handia irudituz
gero tableta bat eraman de-
zakezu.
. gustatzen zaizkizun argitale-
txeak hautatu etxetik, bertan
gero han standetatik pasatzeko.
. parte hartu ilustratzaileen
erakusketarako hautaketan.
gogoan izan izena emateko
epemuga irailaren amaieran
izaten dela. Hautatua izanez
gero, sM saria irabazteko auke-
ra izateaz gain, Azokara doazen
mundu osoko editore zein gai-
nerako ilustratzaileek zure lana
ikusi ahal izango dute. gainera,
parte hartzeagatik sarrera de-
balde emango dizute, eta dirua
aurreztuko duzu.
. hitzorduak izan edo ez izan,
eraman zure proiektua eta
zure lana erakusteko ilustrazio
batzuk. Nik hitzordu bat nuen
hitzartua amaitu berri dudan Ars
In Fabula Masterreko proiektua
erakusteko, eta hori zen nire bi-
daiaren xede bakarra; beraz, ez
nuen beste proiekturik prestatu,
hitzordua zehaztu genuenerako
oso berandu baitzen ezer pres-
tatzen hasteko. baina oso go-
mendagarria da eramatea.
Aurtengo esperientziaren ondo-
ren, esan beharra dut, penaz gel-
ditu naizela beste proiekturik ez
eramateagatik, oso inportantea
baita zer erakutsia eramatea, eta,
posible bada, proiektuak erakus-
tea. beste ilustratzaile batzuen
lanen kalitatea ikustean ohartu
nintzen nik ere nireak eramatea
garrantzitsua zela, eta hurrengo
baterako zaindutako portfolio bat
eta proiekturen bat prestatze-
ko konpromisoa hartu nuen nire
buruarekin, merezi baitu. Maketa
prestatzea posible bada, hobe.
Nire ustez, liburua eskutan izan
eta orrialdeak pasatzean sortzen
den sentsazioa interesgarriagoa
da ilustrazioak banan-banan
ikusita sortzen dena baino. Hala
ere, joateko gogoz bazabiltza eta
proiekturik ez baduzu, ez gelditu
etxean horregatik!
. prestatu txartel erakargarriak.
. Aurrez lotu lo egiteko tokia.
bolonia bete-beteta egoten da
egun horietan, beraz, komeni
da bizpahiru hilabete lehenago
lotarako tokia bilatzen hastea.
batzuek nahiago izaten dute
Azokatik gertu hartzea, beste
batzuek gune Historikotik ger-
tuago nahi izaten dute, hirian an-
tolatzen diren ekintzetara joateko
azokatik atera ostean.
8 Behinola
Haur eta Gazte Liburuaren Boloniako Azoka 2014
9Behinola
kronika
AzokAN bertAN
bARRUAN:
. garrantzitsuena, gure hitzor-
duak antolatzea da. beraz,
lehen egunean zitak antolatu,
ordenatu eta lehentasunak jarri.
Zitarik ez baduzu, lanak erakus-
tea onartzen duten standak bila-
tu, eta ondo antolatu ahalik eta
gehienetara iristeko. gogoratu
txartelak eramateaz, eta, bertan
banatzeaz eta zabaltzeaz.
. ikusi gustatzen zaizkizun argi-
taletxeen standak. gustatzen
zaizun estiloa aurrez pixka bat
zehaztea gomendatzen dut. Ha-
laber, kontuan hartu gustatzen
zaizkizun ilustratzaileek zein he-
rrialdetako argitaletxeekin egiten
duten lan eta horren arabera egin
bisitatuko dituzun standen planifi-
kazioa. Azoka, gutxi gorabehera
herrialdeka sailkatuta dago, baina
antolatu gabe joanez gero gauza
interesgarriak ikusi gabe itzultzeko
arriskua dago.
. lotsak alde batera uztea ere
garrantzitsua da. Zu bezala, gai-
nerakoak ere elkarren artean ha-
rremanak egitera doaz, eta hobe
da lotsagatik atzean ez gelditzea.
Akatsen bat eginez gero, pentsa-
tu ikasteko eta hurrengoan hobe-
to egiteko balioko dizula.
. erakusketa ikustea oso interes-
garria da, hala nola sMk urtero
saritzen duen ilustratzaile hauta-
tuaren lan originalak edo omen-
dutako herrialdearen inguruan
antolatutako gauzak. Ni iazko sM
sariko irabazle izandako satoe
Toneren lan originalek liluratu egin
naute aurten.
. Azokako egitarauan hitzaldi
asko egon ohi da programatu-
ta eta merezi du interesgarriak
zaizkizun gaien ingurukoren bat
edo batzuk entzutea. Aurten,
adibidez, Isol-ek (Astrid lindgren
Award 2013) bere lanen errepa-
so bat egin du eta polita izan da
bere sortzeko prozesuen nondik
norakoak zuzenean entzutea.
. erosketak. Aurten pabiloi berri
bat jarri dute liburuak erosteko
aukera ematen zuena. diru gehie-
gi gastatu nahi ez baduzu, ondo
begiratu tentagarria zaizun horri,
eta zure patrikaren zein maletaren
10 Behinola
pisuaren mesederako, eros de-
zakezunaren hautaketa bat egin
dirua gastatzen hasi aurretik.
. Azoka erakusleiho ona da bo-
gan dagoena ikusteko, eta ondo
egindako lanekin inspiratzeko. Zuk
ikusitako guztiak inspirazioa piz-
tuko dizu, eta gauzak ondo (edo
hobeto!) egiteko gogoa sortu.
Aprobetxatu aukera.
. euskal editoreen elkartearen
standetatik pasatzeko aukera
ere aprobetxa dezakezu, kuku
bat egin eta zure burua aur-
kezteko. Ni aurten Euskal Edi-
toreen Elkarteko standetik maiz
pasa naiz eta harrera goxoa
egin didate. . utzi zure txartela ilustratzaileen
horman. Harrigarria da ikustea
horma hau egunez egun nola be-
tetzen den!
KANPOAN:
. egitaraua ikusi. Hirian bertan
jarduera ugari antolatzen dira
liburuaren eta ilustrazioaren in-
guruan: aurkezpenak, erakus-
ketak… bolonia ezagutzeaz
gain, aukera polita da jende in-
teresgarria ezagutzeko eta oso
gomendagarria da horietara
joatea.
. taldean elkartzea erraza da,
lagunak eta lagunen lagunak
daudelako, eta erraza da eza-
gutzen ez zenuen jende oso inte-
resgarriarekin planen bat sortzea;
beraz, ez galdu aukerarik. Nik
aurten asko estimatzen ditudan
ilustratzaile eta idazleekin afaltze-
ko aukera ederra izan dut.
Niri Italia asko gustatzen zaida-
nez, baita bertako gastronomia
ere, ezin diot gomendio gastro-
nomikoak egiteari utzi. Arratsal-
dero, 18:00ak ingurutik aurrera,
bolonian, aperitivo deritzona
dago. Kontsumizioa normalean
baino pixka bat garestiago ko-
bratzen dute (4-5 € inguru), bai-
na gero jatekoa ateratzen dute.
Tokiaren arabera, gehiago edo
gutxiago da ateratzen dutena,
eta aipatzekoa da zenbait tokitan
benetan ikusgarriak direla aperi-
tivoak, nahi adina har daitezkee-
lako eta aukera zabala izaten de-
lako: pasta, barazkiak, arroza...
Merke afaltzeko modu bat izan
daiteke.
beste aukera bat ristorante eta
trattoriak dira. dirudienez, ris-
torantea trattoria baino finagoa
da; trattoria barazkiak zuzenean
baratzetik eramaten duten etxea-
ren izena omen da. Horietan,
nik aurten bertan tipikoak diren
platerak eskatu ditut: lasagna
alla bolognesa, tortellini al bro-
Haur eta Gazte Liburuaren Boloniako Azoka 2014
11Behinola
kronika
do (tortelliniak haragi saldatan).
Edateko garaian, ardo italiarrak
orokorrean gureak baino go-
zoagoak eta arinagoak dira, eta
ederki laguntzen dute afari goxo
bat. Postrerako, besteak beste,
tiramisuak eta mascarponeare-
kin egindako postreak gomen-
datzen ditut. Tokian tokiko pla-
terak, alegia.
. Ondo pasa eta gero, “garaiz”
joan lotara, hurrengo egunean
ondo lo eginda eta fresko egotea
ezinbestekoa izango zaizu eta
azoka ondo zukutzeko.
AzokAtik bueltAN
. garrantzitsua da egondako jen-
dearen eta hitzartutako lanen
errepasoa egin eta mezuak bi-
daltzea. Ekarri dituzun txartel eta
kontaktuak berrikusi, lagun berriei
mezuren bat bidali kontakturik ez
galtzeko… Esaterako, norbaiti
zure lana bidaltzekotan gelditu
bazinen, ahalik eta azkarren egin,
edo norbait interesgarria ezagutu
bazenuen, aukera ona da mezu
bat bidali eta azokan elkar ezagu-
tu izanaren erreferentzia baliatzea
zurekin gogoratzeko.
. lanean segi eramandako
proiektuetan.
. Azkenik, zure buruan konfiantza
izan eta gogoratu ilustratzaile
bakoitzak eta lan bakoitzak
duela argitaletxe bat eta pu-
bliko bat. Azokan hartutako hai-
ze berriak eta gogo berriak zure
lanean gogo-berrituta aritzeko
aprobetxatu, motor indartsua
dira eta!
Aurtengoz, besterik ez. Hurrengo
urtera arte, boloniako Azoka!
12 Behinola
Urte batzuk pasa dira boloniako
Azokara lehenengoz joan ginenetik
eta, hala ere, zirrara bera eragiten
digu sarrera nagusitik sartu or-
duko ilustratzaileek beren “post”a
(bakoitzaren lanaren estiloa/teknika
erakusteko baliagarri den lagin bat)
zintzilikatzeko jartzen duten pa-
nel erraldoia ehunka erreferentziez
gainezka ikusteak. Mundu osoko
ilustratzaileak, zailduak zein ha-
siberriak, hango eta hemengo is-
torioei eta ametsei bizia emateko
egarri. Aurten, panel erraldoiaren
dimentsioak bikoiztu egin dituzte
eta bada zerbaiten adierazle; sor-
mena emankor dago.
sartu baino ez gara egin haurren
liburuen arloan dagoen munduko
azoka garrantzitsuenera. Ilustratzai-
leen “post”ak eta erakusketak iga-
rota, lau pabilioi handi ditugu zain.
Aurtengoan, munduko 70 herrialde
baino gehiagotik etorritako 1.200
erakusketari eta argitaletxe. lehen
begiratuan, urteroko gogoeta sin-
tetizatua datorkit: makromerka-
tuak (anglosaxoia buru) eta liburu-
gintza sektorearen hari nagusiak
mugitzen dituzten konpainia erral-
doiak biltzen dira horietako bi pabi-
lioitan; ediziogintzan maisu eta bi-
degile diren argitaletxe frantsesak,
hirugarrenean; eta, gainerakoak,
aurrekoen musikaren erritmora
dantzan jarduten dutenak batzuk,
baina baita soinu nagusiei bizkar
eman eta bide propioa lantzen ari
diren proposamen xume bezain in-
teresgarriak ere.
Argitaletxe frantsesetara joaten
zaigu begia, aurtengoan bakarrik
ez, baina aurten ere lezioa eman
dute berrikuntzan, sormenean, edi-
zioan, kalitatean. Eta ez da kasua-
litatea. Urtean 18 milioi euro bide-
ratzen ditu Frantziako gobernuak
sorkuntzara, itzulpenetara, edizio-
ra, banaketara, liburu-dendetara…
Kultur politika ezin da gobernuak
banatutako sosa kopuruen baitan
soilik juzgatu, baina irizpide estra-
tegiko eta arduratsuei baliabideak
gehitzen bazaizkio, kalitatezko
emaitza jasotzeko soroa ereinda
dago. Eta hango liburugintza sek-
toreak arduratsu jokatzen du, hel-
dutasunez eta profesionalki. Zer
esanik ez sortzaileek. Eta publiko-
ra iristen da hori guztia, eta azken
honek kriterioa du, kalitatearen
galbaheak gidatzen du.
Hori guztia ikustera, ikastera eta
jasotzera joaten gara boloniara.
Munduan sortzen diren istorioak
eta ametsak euskarara ekarri eta
euskaraz zabaltzeko, alde batetik.
baina ez hori bakarrik, motzean
egindako estrategiez haratago,
han bildutakoak, jasotakoak, ikusi
eta ikasitakoak, gogoeta egiteko,
hemen oinarriak jartzeko, ereiteko,
uzta jasotzeko, eta jasotakoa gure
herrian zabaltzeko eta munduko
plazan kokatzeko balio behar digu
epe ertain eta luzerako estrategian.
Ez dugu Frantziako gobernuak
ematen dituen adinako laguntza
kantitaterik espero, baina gure
neurrian eta proportzio berean
jasotzea bai, hori espero dugu,
eta horrekin batera gobernuak
kulturarekiko duen ardura eta ai-
tortzen dion estrategikotasuna.
Ideiak zorroztea dagokigu guri,
liburugintza sektoreari bere oso-
tasunean. Etorkizunean euskal
ilustratzaileen lanak panel eta
erakusketetan ager daitezen eta
milaka erakusketari eta argitale-
txeen artean, hemengoak ere duin
agertu ditzagun.
Haur eta Gazte Liburuaren Boloniako Nazioarteko Azokako ikasgaiaOlatz Osa, editorea
Haur eta Gazte Liburuaren Boloniako Azoka 2014
13Behinola
kronika
la ilustradora Ainara Azpiazu, “Axpi”, ha visitado la Feria del libro Infantil
de bolonia, una de las más importantes del ámbito de la literatura Infantil
y Juvenil. A la vuelta ha querido compartir con los lectores y sobre todo
con los ilustradores, lo que ella desde su propia experiencia considera
que hay que tener en cuenta antes de ir a la feria, una vez allí y finalmente
de vuelta a casa.
Por su parte, la editora Olatz Osa, que lleva años visitando bolonia, cuen-
ta cómo es la feria para un editor. Osa comenta que las publicaciones
francesas han vuelto a darles una lección en cuanto a innovación, crea-
ción, edición y calidad, como suele ser habitual.
The illustrator Ainara Azpiazu,
aka “Axpi”, has been to bologna
to attend one of the most impor-
tant International Children’s book
Fairs. As she believes that this
is a fair illustrators should get to
know, she makes some recom-
mendations on the basis of her
own experience that an illustra-
tor should take into consideration
before, during and after the fair.
The publisher Olatz Osa attends
the bologna Children’s book Fair
nearly every year and tells us what
the fair is like from a publisher’s
perspective. she remarks, as she
has done during previous years,
that this year, too, the French
publications caught her attention;
she saysthey provide a lesson
in terms of innovation, creativity,
publishing and quality
Ainara Azpiazu “Axpi”k bolonian ateratako zenbait argazki: Axpi bera Euskal Editoreen Elkartearen gunean, ilustratzaileen horma, eta satoe sinatzen.
mahai-ingurua
Zozoak beleari
Antton Olariaga . Juan Luis Landa . Idoia Gonzalez
Sei urte pasatu dira zozoak beleari dei egiteari utzi zionetik. Sei urte haurrentzako euskarazko komiki-aldizkaririk gabe. Hogeita hamaika urteko ibilbide emankorraren ostean, 2008an utzi zion Erein argitaletxeak Ipurbeltz komiki-aldizkaria argitaratzeari. Haurrentzako euskaraz izan den komiki-aldizkari bakarra izan zen; bere baitan Euskal Herriko komikigilerik onenak eta ezagunenak hartu zituena. Komikigile eta komiki-zale askoren harrobi izan zen iraun zuen bitartean. Aldizkaria etxeko postontzian jasotzen ez dugunetik, kioskoetan ikusten ez dugunetik, nostalgiaz gogoratzen dugu askok. Zenbait liburutegitako hemerotekatan aurkituko dugu, agian. Edo, zale eta jarraitzaile amorraturen baten bilduman, baina ez dio gehiago zozoak beleari berriz dei egingo. Horregatik, geu ere nostalgiaz gerturatu gara Erein argitaletxera Antton Olariaga, Juan Luis Landa eta Idoia Gonzalezekin mahaiaren bueltan zozo beltzaz solas egitera, aspaldiko argitalpenak esku artean hartuta.
15Behinola
Zozoak beleari
Nondik nora sortu zen euskaraz
haurrentzako komiki-aldizkari
bat egiteko asmoa?
idoia gonzalez: Erein 1976an
sortu zen eta Ipurbeltz handik urte-
betera. Azken finean, argitaletxetik
sortu zen egitasmoa. Ikastolak ere
garai bertsuan hasi ziren ugaritzen
eta horretarako behar zen material
pedagogikoaz gain, beste zerbait
ere eman nahi zitzaien haurrei.
Antton olariaga: Nik ikasketak
bukatu nituen bilbon eta garai
bertsuan deitu zidaten bilera har-
tara. Julen lizundiak ordurako es-
katu zidan Irakur (Ikastolako irakur-
keta liburuak ilustratzeko) eta nik
uste dut Andu (Anjel lertxundi) ere
lehenagotik ezagutzen nuela.
zarautzen izan zen lehen bilera?
i.g.: Hori da. Andu ere bertan ze-
bilen eta Zarauzko haren etxean
elkartu zineten, ezta, Antton?
A.o.: Ez dakit aurretik beste bilera
bat egin ote zen baina marrazkila-
riei deitutako bileran behintzat izan
nintzen ni. Julen (lizundia), Andu…
i.g.: Mikel Plazaola, Jesus lucas,
Tomas Hernandez Mendizabal,
Iñaki Urkia eta Pedro Agirrego-
mezkorta.
A.o.: Marrazkilarioi sortu zitzai-
gun lehen kontua izan zen gidoia
nork idatziko ote zuen. Frantzian
komikiaren industria bazen, baina
hemen berria zen eta ez gene-
kien zein baldintzatan egin behar
genuen lan. Euskara aldetik oso
motz ginen denok, ze ikastolaren
hasiera zen eta gu ere alfabetatzen
hasi berriak ginen. Orduan gauzak
etxean bezala esaten genituen,
gogoratzen bagenituen behintzat.
Antton Aranburu ere han zegoen
eta berak uste dut Mintxo egiten
zuela. Hau oso klabea izan zen,
izan ere, oso korrektoa zen baina
karga afektibo gutxiko hizkuntza
zen. bestalde, ezin ginen gehiegi
haserretu (komikietan) ez zelako
oso pedagogikoa. Azkenean,
nik beti argotaren premia ikusten
nuen. Nik uste dut oraindik borroka
horrekin jarraitzen dela, ez dugulako
argot propio bat, hiritarra. Horretara
jotzen dugunean beti da nekazal gi-
rokoa eta esamolde asko giro horre-
tan iltzatuta geratu dira. gaur egun,
ume bati esaten badiozu “Hi haiz
golde puska, hi!”, ez du ulertuko. Ni
ez naiz baserri girokoa, baina ikasi-
takoa dut. Hortaz, norbaiti goldea
deitzeak sekulako indarra izan de-
zake niretzat, baina txinoa da gaur
egun. Justu-justu ulertuko dute “Ez
ezak adarrik jo!”, eta hori ere…
euskara erabilgarri bihurtzea zen
helburuetako bat?
i.g.: bai, aldizkariaren lehen hel-
buruetako bat zen euskara hizkuntza
erabilgarria eta erabilia izan zedin la-
16 Behinola
AnttOn OlArIAGA:
Komikiaren hizkuntza eskaintzen zitzaion, ez euskara bakarrik, baizik eta komikiaren hizkuntza. Eta hori ez dago, ez da inon ikusten.
mahai-ingurua
guntzea: kalean, adiskideen artean,
etxean… erabiliko zen hizkuntza
izatea. Ondo pasatzeko hizkuntza
izatea, eskoletara eta ikastolen ere-
mura mugatua egongo ez zena.
A.o.: Kontua zen irakurgai hura
gelatik ateratzea. Mimetikoa zen,
guk Mortadelo edo Pulgarcito
irakurtzen genuen. Kontua zen
gauzak kontatzea elkarrizketa ba-
ten bidez. Hori oso ariketa zaila
da. Asko jotzen zuten “bla, bla,
bla” edo off-ahotsa jartzera. Ez,
ez, ez, nik elkarrizketak nahi ditut,
baina munta ezazu eszena bat,
bai amodiozkoa, bai gerra esze-
na bat, elkarrizketarekin bakarrik.
Oso zaila da. beraz, gidoigile
bat behar zen. Antton Aranburu
bertso-girotik zetorren eta horrek
lagundu zuen. badute halako gim-
nasia mental bat “toma y daca”
guzti hori egiteko. Nik garbi ikusten
nuen hortik joan behar zuela, bai-
na muga izugarriak genituen. Hala
ere, guretzat eskola bat izan zen
ikasketa grafikoari dagokionez,
gidoigintza aldetik eta hizkuntzari
dagokionez zer esanik ez. Ni oso
berandu konturatu nintzen euska-
raz idatz zitekeenik.
euskarazko beste komiki-
-aldizkarien berri bazenuten?
A.o.: Kili-kili bai ezagutzen ge-
nuen, baina bizkaian argitarat-
zen zen. Ipurbeltz, aldiz, eskolatik
kanpo, kioskoetan-eta eros zite-
keen. Helburua hori zen, hura kios-
koan saltzea eta dena edo gehiena
komikia izatea.
i.g.: bai, pare bat orrialde sartu
izan ziren denbora-pasekin baina
funtsa komikia izan zen hasieratik
amaiera arte. Azken zenbakietan
ere ia dena zen komikia.
A.o.: Nik gogoratzen dut eztabaida
egon zela eta guri gogorra egiten
zitzaigun, nortasun konflikto bat
zekarrelako. Marrazkilariok buruan
gehiago genuen komiki-komiki
aldizkaria izatea eta jendea komi-
ki-zaletzea. gainera, Ipurbeltzen
noizbait kanpoko egileren baten
komikia itzulita ere argitaratu izan
zen eta hori guretzat (marrazki-
lariontzat) oso motibagarria zen.
Izan ere, gure gabeziak oso argiak
ziren. Ikasi egin behar genuen ma-
rrazten.
Nola egiten zen lan bertan?
A.o.: Arazo teknikoak izaten ge-
nituen. Hasieran, fotolito bidez
inprimatzen zen eta nik lanak ko-
lorerik gabe eramaten nituen, zu-
ri-beltzean. Pautajea egiten nuen:
zerua degradatuak, difumina-
tuak… eskuz egiten zen dena fo-
tolitoak egiten ziren lekuan. Katea
oso manuala zen eta tripa guztiak
ezagutzen genituen, sukaldeko lan
guztia ezagutzen genuen. baina
bat-batean bata zuriak jantzi zi-
tuzten eta ezin genuen sukaldera
pasa; makinak etorri ziren. Handik
aurrera, gauzak beste modu bate-
ra eraman behar ziren.
17Behinola
zuk Juan luis, prozesu hori bizi
izan zenuen?
Juan luis landa: Ez, ez. Ni 84an
hasi nintzen eta ordurako ez zen
horrela lan egiten. Nik zuri-beltzean
eramaten nituen eta, garai hartan,
proba urdinean egiten zen. baina
Anttonek kontatu duena nik ez dut
ezagutu, eta, bistan da, urte gutxi-
ren buruan izan zen aldaketa.
A.o.: Niretzat desafiorik handie-
na komikia egiten ikastea zen.
baina norentzat? gazteentzat?
Umeentzat? Nik hor beti zalantza
izan dut. Agian, esperientzia pro-
pioagatik, ze gure garaian, artean
semiotikarik ez zen, eta guk es-
kura genuen guztia harrapatzen
genuen. Helduen komikietatik,
agian, laurdena bakarrik ulertuko
genuen, baina ondo pasatzen
genuen. Orain, badirudi haurrentzat
egin behar direla, eta kontuz! Txano-
gorritxoren ipuinarekin gertatu dena
bezala. Niri inoiz ez dit beldurrik eman
haur batek zelatan helduei entzun
diezaiokeenak. Hori kirol nazionala
izan da gurean. Nahiz eta ez ulertu,
kuxkuxean ibiltzeko ariketa hori ona
da. gauza bera komiki batean ere.
Alde horretatik, sortzeko aska-
tasuna izan zenuten?
A.o.: bai. Nik Ipurbeltzen ez nuen
inoiz inolako zentsurarik izan.
i.g.: Nik uste dut, ez zela inoiz ho-
rrelako arazorik izan: zerbait jaso
eta aldatzeko eskatu beharrik ez
zen izaten, nahiko zentzudunak zi-
ren egileak ere. Ereinek alde horre-
tatik, inoiz ez zion egileari zer egin
behar zuen esan. Erabat librea zen
eta istorioak bakoitzarenak ziren.
Eskatzen zen bakarra zen bospa-
sei zenbakitan istorioari jarraipena
emateko, hori bai.
A.o.: bai, azkenean, zure istorioari
jarraipen bat emateko ere pertso-
naia bat sortzera ia behartuta be-
zala zinen. Eta pertsonaia bat ez
bazen, oso ezaugarri konkretuak
zituen abentura edo istorio bat izan
behar zuen. Nik bukatu nuen Ma-
ttin eta Igelio pertsonaiak sortzen.
Egia esan, pertsonaia bat sortzea,
askotan oso-oso zaila da. gidoigile
batekin errazagoa da.
baziren gidoigileak Ipurbeltzen?
i.g.: Ezetz esango nuke. Oso ha-
sieran bai. Antton Aranburu, adibi-
dez. gero bikoteka lan egin dute-
nak ere izan dira, gregorio Muro eta
18 Behinola
Zozoak beleari
Fructuoso. baina biak bat izango
balira bezala zen.
J.l. landa: Nik uste dut, gainera,
guk nahiago genuela geure istorioak
asmatu hasieratik bukaeraraino.
Komikigileoi beti gustatu izan zaigu
irudien bidez kontatzea. guk seku-
lako irudimena izan ohi dugu eta
gustatzen zaigu gure istorio horiek
kontatzea. Hala ere, egia da, ma-
rrazkilari guztiek ez dutela ahalmen
hori eta batzuk nahiago dute gidoi-
lariekin lan egin.
zein girotan sortu zen?
A.o.: laurogeiko hamarkadan,
bat-batean, komiki asko sortu zi-
ren. Ordura arte ez zegoen batere
industriarik. Frantzian aspaldikoa
zen kontua, hortik atera dira Tintin,
Asterix, eta abar. Hortaz, hori gure
kioskoetan hasi zenean, guk ere
euskarazkoa egiteko aprobetxatu
behar genuen. baina medioak eta
estiloak ikusita, haiena beste galaxia
batekoa zen. Hala ere, bazen komiki
giro bat eta nire esperantza zen hau-
rrak ikastolan honekin hasi baziren,
gero zaletzea.
harrera oso ona izan zuen. giro
hark lagunduta, agian?
i.g.: Ipurbeltz, gehien bat, harpi-
detza bidez banatzen zen. 8.000
harpidedun izatera iritsi zen eta urte
askotan izan zen horrela. Egia da,
gaztelaniazko merkatuan generoak
funtzionatzeak ere laguntzen zuela.
Azkenean, genero batek garai ona
bizi badu, hizkuntza askotan biziko
du bolada hori.
A.o.: bai harrera ona izan zuela
esango nuke. bakarra zen eta guk
behintzat entusiasmoa jartzen ge-
nion. Eta pozik. baina gurea oso
poz txikia zen. lan egiten genuen,
ordaintzen ziguten, baina, batez
ere, argitaratua ikusten genuen.
gozamena izaten zen norberaren
lana kalean ikustea.
Askorentzat harrobi izan da.
i.g.: bai, Ipurbeltzen beste hel-
buruetako bat hori izan zen.
J.l. landa: Ni 17-18 urterekin hasi
nintzen eta niretzat amets bat zen.
garai hartan haur eta gazte gehie-
nok ginen oso komiki-zaleak, ez
orain bezala. Niretzat, nire lanak
argitaratzeko aukera izatea amets
bat zen. Nik Kimika ikasi nuen don
boscon, baina izugarri gustatzen
zitzaidan marrazkiak egitea. garai
hartan denok kopiatzen genituen
Mortadelo eta Filemon, Capitan
Trueno… Ipurbeltzen argitaratzeko
aukera eman zidatenean… Justu
garai hartan hasi nintzen Kalabaza
Tripontzia filmarekin, Juanba bera-
sategirekin, eta profesional moduan
hasi nintzen mundu horretan. beraz,
niretzat Ipurbeltz behar-beharrezkoa
izan zen, bai, profesionalki aritzeko,
bai ikasteko, baita beste marrazkila-
ri batzuekin harremanetan jartzeko
ere.
A.o.: bai, jende asko Ipurbeltzen
hasi zen eta gero marrazki biziak
egin zituzten, beste industria batean
sartu ziren, baina Ipurbeltzeko espe-
rientzia baliagarri izan zaie.
zergatik Ipurbeltz?
A.o.: Zozoak beleari ipurbeltz. Hori
izan zen abiapuntua. Uste dut, An-
duk egin zuela ipurbeltzen aldeko
apustua. Fonetikoki konplikatua zen
“tz” horrengatik, baina oso ondo
19Behinola
mahai-ingurua
JuAn luIs lAnDA:
Orain ere badaude zaleak eta pena da merkatu txiki horri ez ematea eskatzen duena, baina nola egin daiteke hori?
zetorren. berriz ere nekazal gi-
roko esamoldeetara goaz. bai-
na ipurbeltz hartu genuen. Ipurdi
duelako. Klabea izan zen ipurdia
hitza sartzea. Ipurbeltz hitzak, al-
dian behin, konplizitatea ere ema-
ten du; nik hiri ipurbeltz esaten
badiat, gutxienez bi bagara. Eta
aldizkariaren kasuan izan daite-
ke irakurleari deitzeko modu bat,
konplizitatetik. Niretzat, transgre-
sio punttu bat ere badu “ipur” ho-
rrekin. “Ipurdi” esatea haurrekin
ari zarenean… makinaria guztia
martxan jartzea da.
izenak bezala, aldizkariko edu-
kiek ere beti izan zuten umorea,
irudimena, abentura… pedagogia
egitetik urruntzeko asmoz?
A.o.: Asmo pedagogikoekin sor-
tutako aldizkari batean, helburu
pedagogikoak ere baziren. Noski.
Aldendu nahi bazen ere, ezin zen
beste muturrera jo. beste kontu bat
da moralkeria sartzea asmo peda-
gogiko batekin, garai bateko ipuine-
tan-eta egiten zen bezala. Frankis-
mo garaiko komikietan ere bazen
hori. baina komiki batean transgre-
siorik handiena gaiztoak irabaztea
da. Haurrak ere badaki irakurketak
egiten. gaiztoa garaile bada, inbidia
emango dio eta estimulua izango
da beretzat gaiztakeriak egitea bi-
ziraupenerako. Orduan, asmo mo-
ralizatzaileekin mozten badira ukitu
horiek, nire ustez, dotrina da.
i.g.: baina, esango nuke, Ipur-
beltzen horrelakorik ez dagoela.
A.o.: bai, nik esango nuke saihes-
tu egin dela hori, zorionez. Nik argi
nuen nire lanetan eskola-usain hori
ez nuela sartu nahi. Nahi zena zen
hau kioskotan saltzea, ikastoletan
ikusi ere ez egitea.
i.g.: bai, gehien bat etxeetara bi-
daltzen zen, nahiz eta ikastolak ere
harpidedun izan.
zer zuen Ipurbeltzek gaur egungo
haurrentzako aldizkariek ez dute-
nik?
i.g.: Nire iritziz, ezin da orain dau-
denekin alderatu. Ez dago komiki-
-aldizkaririk.
20 Behinola
Zozoak beleari
IDOIA GOnzAlEz:
Egia da, gaztelaniazko
merkatuan generoak
funtzionatzeak ere laguntzen
zuela. Azkenean, genero batek garai ona bizi
badu, hizkuntza askotan biziko du
bolada hori
J.l. landa: Xabiroi dago, baina
irakurle helduxeagoentzat da.
A.o.: ba, ikusten da, dagoenarekin:
edo klub bat dauka atzean eutsi-
ko diona, Irria aldizkariak bezala,
edo… bueno, Ipurbeltzek ere egin
zezakeen klub bat, komiki klub bat
beste ekintza batzuekin. Ze Irrien
Kluba pailazoen ikuskizuna da, bi-
deoak eta audioak saltzen dituzte,
sare oso potoloa da.
i.g: Aldizkaria bakarrik balitz, jen-
deak ez lioke helduko. gaur egun-
go, merkatuek beste bide bat har-
tu dute.
J.l. landa: bere garaian garrantzi-
tsua izan zen komikiari lotutako zer-
bait egotea merkatuan. Nire iritziz,
jendea umezurtz bezala geratu da.
A.o.: bai, azkenean, komikiaren
hizkuntza eskaintzen zitzaion, ez
euskara bakarrik, baizik eta ko-
mikiaren hizkuntza. Eta hori ez
dago, ez da inon ikusten.
J.l. landa: Pena da badagoe-
lako mundu txiki bat hau eskatuko
zuena. Kontua da sekulako lana
dagoela horrelako proiektu baten
21Behinola
mahai-ingurua
atzean eta ekonomikoki ezin da bi-
deragarri egin horrelako argitalpen
bat. betiko kontua da.
i.g.: baina garaia desberdina zen.
gazteak ere aldatu egin dira eta
ez dut uste kalean estilo hone-
tako zerbaiten beharra sumatzen
denik. Agian, beste buelta bat
emango balitzaio ez dakit zertara
iritsiko zen, baina Ipurbeltzek egin
zuen bere ibilbidea. Orain beste
interaktibitate bat bilatzen dute
gazteek.
J.l. landa: bai, orain gazteak erabat
harrapatuta daude bideo-jokoekin,
mota guztietako pantaila elektroni-
koekin…
i.g.: Komikia genero bezala ez dago
lehen egon zen lekuan.
A.o.: Frantzian bai. Hemen, berriz,
helduen komikia bera ere desagertu
egin da, hondoratzen utzi dute. Hel-
duek ez badute hori irakurtzen, hau-
rrek ez dute imitazioz ere horra joko.
Eta helduak haur txiki bati segapotoa
ematen badio jolaserako…
J.l. landa: Ni harritzen naiz, baina
gero eta gazteagoak daude harrapa-
tuta smartphonekin. Norbaitek me-
zua noiz bidaliko daude.
A.o.: Nik uste, irtenbidea izango
litzatekeela uztarketa bat eskaintzea;
euskarri desberdin batean komikia-
ren gidoi on baten eta irudi on batzuen
zerbait. Ez dakit zein formula baina
hortik joan beharko du.
komikia, haur eta gazteentzat,
euskaraz. hiru ezaugarri minori-
zatu?
J.l. landa: Herri txiki bat gara.
Ziurrenik merkatu bat egongo da,
orain ere badaude zaleak eta pena
da merkatu txiki horri ez ematea
eskatzen duena, baina nola egin
daiteke hori? Nik askotan pentsatu
dut berriz ateratzea nahiko nukeela,
baina nola atera etekinak horrelako
produktu batetik…
ekonomikoki nola elikatzen zen?
harpidetzak, iragarkiak…
i.g.: Hasiera batean, enpresaz
enpresa ibili ziren diru-iturri bila,
Asentxio Ondarzabal eta Inazio Al-
bisu. baina hura beste garai bat
Helduek ez badute hori irakurtzen, haurrek ez dute imitazioz ere horra joko.lehen urteetako iragarkiak.
AnttOn OlArIAGA:
zen, horrekin lotu behar da. beste
militantzia bat zegoen. Ipurbeltzek
bere bidean, babesleak ere izan zi-
tuen. superbat kluba sortu zenean
ere haiekin elkarlan bat egin zen.
Eusko Jaurlaritzak eta gipuzkoako
Foru Aldundiak ere lagundu izan
dute. Horrez gain, Ipurbeltz Erein
argitaletxearen produktu bat izan
zen, bestela ez zen iritsi den lekura
iritsiko. Harpidetzak diru-iturri bat
ziren, baina dena beherantz hasten
denean, nola ordaindu egindako
lana? dauzkazun baliabideekin
modu duinean zer egin dezakezun
ikusi behar duzu.
A.o.: bai, Ipurbeltz ikastolen isla
izan zen. Zenbat ikastola ez ditu-
gu fregatu… auzolan kultural bat.
Hau giro horretan sortu zen.
Artista handiak bildu ziren Ipur-
beltzera.
J.l. landa: bai, orain arte ez
dugu horretaz hitz egin. Ni hona
iritsi nintzenean harrituta geratu
nintzen ze artista zeuden ikusita.
Herri txiki bat gara, baina zer da
hau? Olariaga, lope, varela, Fruc-
tuoso… Euskal Herriko komikigile
onenak aldizkari honen inguruan
bildu ziren.
A.o.: bai, niri pena handia ema-
ten dit alde horretatik.
i.g.: bai, guk ere penaz hartu ge-
nuen amaitzeko erabakia.
J.l. landa: Hil da, baina hiltzen
ere utzi dugu ez dugulako asmatu
nola eman buelta. Ez dakit marketin
kontua den, baina…
i.g.: bai, baina merkaturik ez da-
goenean…
J.l. landa: Eta zergatik hau sor-
tu zenean bazen zaletasun hori?
Frantziarekin nahiko parekatuta gi-
nen eta orain berriz…
A.o.: Nik ez dut atea itxi. Uste dut
generoak ematen duela. Komu-
nikazio tresna moduan jarraituko
du. Tendentzia batzuk boladan
ere jartzen dira eta horrek eragina
izango du.
zuentzat zer izan zen Ipurbeltz?
J.l. landa: Niretzat aukera bat.
Une batean bi lan aukera sortu
zitzaizkidan eta marrazketaren bi-
deari edo kimikaren bideari heltzea
erabaki behar izan nuen. gehien
maite nuena erabaki nuen, eta ez
naiz damutzen. Nire bizitza profe-
sionalean erabakigarria izan zen.
Niretzat amets bat egia bihurtzeko
tresna izan zen.
A.o.: Niretzat, garai hartan, ate
berri bat zabaltzea izan zen. Hitz
bat aukeratzekotan, bultzada izan
zen. lan egiten nuen hainbat ar-
lotan (komikia, umorea, marrazkia
tarteko), baina tira baten formatu-
tik orrialdera pasatzea esperientzia
osagarri bat izan zen. betiko ildotik,
pertsonaia berriak sortu behar zi-
ren, baina baldintza desberdinetan.
22 Behinola
Zozoak beleari
23Behinola
mahai-ingurua
euskal komikigintzan giltzarri
izan zela uste duzue?
A.o.: Giltzarri hitza ez dakit poto-
loegia ez ote den, baina Ipurbeltzek
gauzatu zuen espazio fisiko be-
rean hainbat marrazkilariren lanak
biltzea eta espazio horretan elkar-
bizitzen jartzea; bakoitza bere
estiloarekin, bere asmakizunekin.
Pisukide izan ginen.
i.g.: Egia esan, ez garai hartan
eta ez gero ere, ez zen euskaraz
modu horretako beste komiki-al-
dizkaririk egon. Abiatzeko plata-
forma bat izan zen askorentzat
eta hortik beste hainbat lan egite-
ra pasatu ziren.
A.o.: bai, une batean hor gauzatu
zen eta nik ezagutu nuen errefe-
rente bakarrenetakoa zen. Azpie-
gitura bat eskaini ziguten eta gure
lana nahi edo ahal genuen mo-
duan egiten utzi ziguten. Ahal zen
moduan, bai.
dAtuAk:. Sortu: 1977ko abenduan.. Bukatu: 2008ko ekainean.. zenBat: 362 zenbaki.. Harpidedunak: 8.000 inguru.. koLaBoratzaiLeak: 160tik
gora.. koordinatzaiLeak: Antton
dueso, Mikel durandegi, Miel
Anjel Elustondo, Agate Eski-
zabel, Mertxe Ezeiza, Aitzpea
goenaga, Idoia gonzalez,
Julen lizundia, J. Angel lope-
tegi eta
Jon san sebastian.
J.l. landa: bestalde, oso gi-
puzkoarra izan zela ere esango
nuke nik.
i.g.: bai, gehienak gipuzkoarrak
izango zineten. baina ez nuke
esango lokalista zenik. Hartzai-
leak Euskal Herri osokoak ziren.
A.o.: lokalista ez izan arren, nik
uste dut egile bakoitzak berea
jartzen duela, eta ziurrenik oso
desberdina izango litzateke ba-
rakaldoko baten lana gurearen
aldean. Hala suertatu zen Ipur-
beltzen. Era berean, nahiz eta
abentura oso desberdinak izan,
batasun handiagoa emango zion
horrek. (Hasierako garaiez ari
naiz).
24 Behinola
Zozoak beleari
Solaskideak
1984. urtean abiatu zen ilustra-
zioaren esparru profesionalean
Ipurbeltz aldizkariaren eskutik.
lan asko egin ditu. besteak bes-
te, Gabai (Euskal Herriko historia-
ri buruzko komiki-bilduma luzea),
Gabai: vascos ilustres (euskal
kulturaren funtsezko pertsonaien
bizitzari buruzko bilduma) eta Egin
egunkarian (1992-1993) argitara-
tutako umore orri ugari. El ciclo de
Irati (glenat) eta El fuerte (Norma)
albumekin Europako merkatuan
abiatu zen, eta haren lanak hainbat
hizkuntzatara itzuli izan dira. Haren
azken lana 1512: In Memoriam
izan da.
Antton Olariaga Ipurbeltz komiki-al-
dizkariaren sortzaileetariko bat da.
Arte Ederretako ikasketak egin zi-
tuen valentzian aurrena eta bilbon
gero. Publizitatean eginiko etapa la-
bur baten ondoren, eta bere euskal-
tasunak bultzaturik, hasi zen Zeruko
Argia aldizkarian. bere komiki-lana-
gatik ezagun egin den arren, gaur
egungo haurren euskal liburugintza-
ren ilustrazioa eta diseinua ezin uler
daiteke bera gabe. Egun, Olariagak
egunero argitaratzen du komiki-tira
bat Berria egunkarian. Euskal Haur
eta gazte literaturan hainbat lan
ditu ilustratuak. besteak beste, Ilus-
trazio Euskadi saria, Argia saria eta
dabilen Elea saria jaso ditu.
Administraritza ikasketak 1989ko
ekainean amaitu ostean, urte be-
reko urrian hasi zen lanean Erein
argitaletxean eta bertan jarraitzen
du harrezkero, 25 urteko ibilbidea
osatuz. Administrazio lanetan hasi
zen, eta, gaur egun, besteak bes-
te, prentsa- eta komunikazio-ardu-
raduna da. Ipurbeltz aldizkariaren
koordinatzaile izan zen aldizkariaren
azken bi urteetan.
Juan Luis Landa Antton Olariaga Idoia Gonzalez
“Ipurbeltz”, galera iragarriagatik ez zoritxar txikiagoaIgor Leturia
25Behinola
mahai-ingurua
Ipurbeltz komiki-aldizkaria errefe-
rentea izan da euskarazko komiki-
gintzan. Erein argitaletxeak 1977an
sortua, haur euskaldunen belaunal-
di bat baino gehiago komikizale egin
gintuen, garai bertsuan sortu zen
Kili-kili aldizkariarekin batera. baina
azken honek batez ere kanpoko
komikiak euskaratzen zituen bitar-
tean, Ipurbeltz euskal komiki egileen
belaunaldi bat baino gehiagorentzat
lehen lanak egin eta beren burua
ezagutarazteko tranpolina ere izan
zen. Komiki-zale eta komikigileen
harrobi bikoitza, beraz. 2008ko bere
amaierak umezurtz utzi zituen biak
(Kili-kilik lauzpabost urte lehenago
amaitu zuen bere ibilbidea). Euska-
raren normalizazioaren ikuspegitik
ere galera handia da, esparru bat
galdu baitzuen berarekin euskarak.
Eta, hala ere, Ipurbeltzena desa-
gertze iragarria izan zen. sortu zen
garaian eta testuinguruan (70eko
hamarkadan eta Hego Euskal
Herrian) logikoa zen haurrentzat
euskarazko komiki-aldizkari bat
sortzea. Izan ere, komiki asko egi-
ten zen haurrentzat; areago, egiten
ziren komiki gehienak haurrentzat
ziren eta komikia haurrentzako
generotzat hartzen zen. Kioskoak
umeentzako komikiz beteak ego-
ten ziren: abenturazkoak, umo-
rezkoak, super-heroienak baina
panorama hori aspaldi aldatu zen,
eta pare bat hamarkada badira
apenas argitaratzen dena hau-
rrentzako komikirik Espainian, eta
gutxiago Euskal Herrian eta eus-
karaz. Horregatik, esango nuke
Ipurbeltzek asko iraun zuela ko-
rrontearen kontra…
Zergatik eman da aldaketa hori?
Nik bi faktore aipatuko nituzke. le-
hena, norbaitzuk (pedagogoek, ar-
gitaletxeek edo nik al dakit nortzuk,
beharbada denek batera) erabaki
zutela haurren hezkuntzarako edo
irakurzaletasuna bultzatzeko ez zirela
egokiak, ez zirela nahikoa jasoak edo
edukatiboak; eta umeentzako komi-
kiak utzi eta ipuin eta liburu ilustra-
tuak soilik egitera pasatu ziren. Era-
baki okerra nire ustez. Egia da garai
hartako komiki asko txarrak zirela
edota frankismoaren reminiszentzia
ugari zituztela, baina gauza on asko
ere bazeuden. Azken finean, beste
edozein medio edo adierazpidetan
bezala gertatzen zen, ezin da orokor-
tu eta komiki-formatua horregatik
kondenatu.
bigarren faktorea da komikien
heltze prozesu bat eman dela, ez
soilik hemen baizik eta ia mende-
baldeko gizarte osoan (Frantzian
eta Japonian izan ezik, non betida-
nik eta oraindik ere adin guztieta-
rako komiki ugari egiten den). be-
harbada aurretik zuen umeentzako
generoaren ospe txarra gainetik
kendu nahirik, komikia gero eta
serioagoa eta helduagoentzakoa
bihurtzen joan da. super-heroien
komikiak dira horren adibide bat:
gidoi eta irudi sarritan ezin sinplea-
goak izatetik, askoz landuago eta
sofistikatuagoak izatera pasatu
dira. Eta beste adibidea nobela
grafikoa da: izena, konplexuz be-
tetako argitaletxeek komikiaren
generoari seriotasun irudia ema-
teko asmatutako marketin hutsa
da, baina izana, helduentzako ka-
litatezko (edo kalitate-intentziozko)
komikia.
Eta honen guztiaren tragedia da,
nahiz eta jada haurrentzako komi-
kirik ez den egiten (ez txarrik eta ez
onik) eta egiten dena helduentzakoa
eta ona izan, jendearen gehiengoak
lehengo ustearekin jarraitzen duela,
hau da, komikiak umeen kontua di-
rela eta txarrak direla. Helduen gu-
txiengoa besterik ez gara egiaren
jakitun eta komikien irakurle; behar-
bada gero eta gehiago azken urteo-
tan, baina gutxiengoa.
Komikiak helduentzako eta kalita-
tezko bihurtu izana ez da txarra,
jakina. guk helduok ikaragarri go-
zatzen dugu oraingo komikiez. Ara-
Zozoaren altxorraMikel Begoña
26 Behinola
Zozoak beleari
Iraileko arratsalde bat imajina de-
zakegu. Hondartzarako primerako
eguna. Zarautzera cuatro latas edo
dos caballosean heldu diren gaz-
teek, ordea, ez dute hondartzarako
biderik hartu. Etxe jakin batean
sartzen dira guztiak.
1977. urtean gaude. Mikel eta Je-
sus, Antton eta Hilario, Pedro eta
Anjel, baita Julen ere.
Tabakoaren ke-hodeiak irudia pixka
bat lausotzen badu ere, mahai ba-
ten inguruan jesarritako lagunak
eztabaidan imajina ditzakegu. Ze
demontre darabilte esku artean?
Ekintzaileak dira akaso? Urte horre-
tako enegarren alderdi berri baten
fundatzaileak?
Ez ba! Ekintzaile sutsuak badira,
bai, baina euskal komikiaren aldeko
ekintzaileak.
“Komando” berezi horren helburua
1977ko abenduan gauzatu zen.
Erein argitaletxearen babesarekin
umeei zuzendutako euskal komi-
ki berri bat sortu zen: Ipurbeltz. 24
orrialdeko grapatutako koadernoa,
kolorez barrua eta azala, ondo di-
seinatua. lehen hastapenetan 24
orrialde zituena, eta handik hamar
urtera 32 izatera pasatu zena. Azken
sasoian 36 orrialde izatera iritsi zen
arte. Aurreko argitalpenen formula
bera erabiliz, harpidetza, aldizkaria
hilero banatzen zen etxeetara.
Euskal egileen aldeko apustu tinkoa
ere izan zen aldizkari berria. Memen-
to hartako euskal komikigile lantalde
zabal bat jarri zen zozo beltzaren in-
guruan dantzan. lehenengo urtee-
tan aldizkariaren % 100 etxeko pro-
dukzioa zen, hura ere, beste lorpen
garrantzitsu bat. Haietariko autore
batzuek nolabaiteko nazioarteko
onespena ere izango zuten. Ospe
handia duen Lambiek comiclope-
dian, adibidez, ibilbide profesiona-
laren hasiera Ipurbeltzen izan duten
hainbat autore aipatzen dira.
Zozoa jaio zen garaietan, baina,
hamahiru urte baino ez nituen, be-
raz, gauza gehiegirik ezin gogoratu.
Halakoetan, oroitzapenen artean
asmakizunak erraz labaintzen dira,
baina oker ez banago, lehenengo
urteetan gure etxera heltzen zen
aldizkaria ez zen Ipurbeltz, haren
konpetentzia baizik. Urte berean
jaio baitzen Kili-kili aldizkaria. Urte
berean bi aldizkari! bai itxuraz eta
bai mamiz duda barik Ipurbeltz mo-
dernoagoa eta biziagoa zen, baina
hizkuntzaren aldetik bizkaitarrentzat
askoz hurbilagoa eta ulergarriagoa
zen Kili-kili aldizkaria. Euskararen
batasuna oraindik berde zegoen
zoa bestea da, jada umeentzat ezer
ez egitea. Izan ere, aipatu dudan
bezala, Ipurbeltzek eta haurrentzako
komikiek komikizale-harrobi lana
egiten zuten. Hori egin gabe, urte
batzuen buruan, komikietara haurre-
tatik zaletu ginenok desagertzean,
nor geratuko da helduentzako kali-
tatezko komiki horiek irakurtzeko?
Posible al da txikitan ezagutu ez den
eta hezitzaile eta gurasoek gutxietsi
duten genero bat heldutan ezagutu
eta zaletzea?
baina Euskal Herrian, berriz ere
korrontearen kontra, zorionekoak
gara Xabiroi badugulako. Ikastolen
Elkarteak 2005etik publikatzen duen
komiki-aldizkari honek ikaragarrizko
kalitatea dauka. Idazleak komiki-
gileekin elkarlanean jartzen dituzte
gero albumetan aterako dituzten
istorioak lantzeko. Neurri batean,
Ipurbeltzen hutsunea bete edo bere
lekukoa hartu duela esan daiteke,
baina hau ez da guztiz horrela. Xa-
biroi ez dago umeei zuzendua, 12
urtetik gorako gaztetxoei baizik.
beharbada oraindik garaiz komikien
mundura engantxatzeko? Hala izan-
go ahal da! baina, badaezpada ere,
ondo legoke ondoan Ipurbeltz balu
(edo bere oinordeko zuzen bat, hau
da, umeei zuzendutako komiki-al-
dizkari bat).
27Behinola
mahai-ingurua
Han pasado seis años desde que desapareció Ipurbeltz, la única revista
de comic en euskera para niños. después de una trayectoria de 31 años,
la editorial Erein dejó de publicar Ipurbeltz, que desde el primer número
dio a la luz historietas de los mejores ilustradores vascos y fue donde la
mayoría de ellos iniciaron su carrera. Hemos reunido a dos de ellos, Antton
Olariaga y Juan luis landa, junto con Idoia gonzalez, quien coordinó la
revista en su última etapa, para hablar de lo que supuso Ipurbeltz para la
literatura Infantil y Juvenil vasca.
six years have passed without a children’s comic in basque. After
successfully keeping the Ipurbeltz comic going for thirty-one years, the
Erein publishing house discontinued its publicationin 2008. It had been the
only comic for children in basque; involvedin it were the basque Country’s
best and most famous creators of comics. While it was in existence, it
became the well spring for many creators and devoted readers of comics.
Ever since the comic stopped appearing in our letter boxes and we could
no longer see it on newsstands, many of us remember it with a sense
of nostalgia. Filled with nostalgia, we, too, went to the Erein publishing
house and sat down together with Antton Olariaga, Juan luis landa and
Idoia gonzalez to talk about Ipurbeltz, as we leafed through copies of it
produced long ago.
garaietan, euskal komikigintzaren
historian lehenengoz hizkuntza ba-
teratuaren aldeko hautu garbia egin
zuen euskal tebeo batek. Eta euska-
ra batuaren onartze eta sendotzean
abantailak besterik ez zituen aurkitu
aldizkari gipuzkoarrak.
Euskal komiki-aldizkari bat eratze-
ko bide neketsuan oztopoak mota
askotakoak izango ziren, seguru.
besteak beste, Julen lizundiak,
Ereineko zuzendari ohiak, aldizka-
riaren 25. urteurrenean aipatzen
zuen finantzaketaren buruhaustea,
edota medioaren krisiarena. Hala
ere, Ipurbeltzek atzean utzi dituen
362 aleak benetako harribitxiak
dira euskal bederatzigarren artea-
ren bilakaeran. Eta baita Erein argi-
taratzaileak atzean utzi dituen ko-
miki-album solte batzuk ere. baina
hau… beste story bat dugu.
Asko dira irakurzaletasuna sustatzeko Euskal Herrian garatzen diren egitasmoak, baina gutxik lortu dute egitasmo desberdinetan irakurzaletasunaren sustapena ardatz bihurtzea. Bilboko Abusu-La Peña auzoa dabil lan horretan buru-belarri. 2011-2012an María Moliner Saria jaso zuen “Abusu auzo irakurlea” egitasmoari esker. Abusuko Bibliotekak Abusu Sarean osatzen duten elkarte eta erakundeekin elkarlanean burututako egitasmoa izan zen berau.
Abusu,irakurzaletasuna ardatz bihurtu duen auzoa
“Abusu, Auzo irAkurleA”
egitAsMoA
Auzo osoa beharrezkoa da ume
bakar bat hezteko lelopean plazara-
tu zuen Juan delmas eskola publi-
koak egitasmo hau 2007an Abusu
auzune osoan. Horren harira sortu-
tako lehenengo ekimen bateratua
liburu Azokaren antolaketa komu-
nitarioa izan zen.
lehen kimu horretatik Abusu sarean
izeneko elkarteen plataforma osatu
zuten auzoko 25 bat entitaterekin
batera, sei lan ildo edo egitasmoren
esperientzia
inguruan: Bide lagunak, haurrak
eskolara bakarrik joateko ekimena;
Ikasten ari naiz, ereduen inguruko
kanpainak; Abusu lanean, urba-
nismo parte-hartzailea; Ekonomia
solidarioa; Kultur astea, liburua-
ren Eguna ardatz hartuta eta Auzo
irakurlea, auzokide guztien artean
irakurzaletasuna zabaldu eta bero-
nen alde inplikatzea helburu hartuta.
Auzo irAkurleA bAtzordeA
Zazpi urteotan hainbat ekimen eta
kanpaina jarri ditugu abian, batzuk
oso arrakastatsuak, beste batzuk
28 Behinola
Gotzone Butron
29Behinola
neketsuak; batzuk urteetan mol-
datu behar izan ditugunak; beste
batzuk, ostera, baztertu beharre-
koak, eta, zenbait, urtero-urtero
errepikatu ditugunak, hain izan di-
ra-eta gustagarriak.
gure helburua? Auzoko eragile eta
auzokide guzti-guztiak inplikatzea
irakurzaletasunaren sustapenean,
batez ere haur eta gazteenganako
konpromisoa hartuta.
Eta nortzuk ari gara horretan?
bada, auzoan diren Juan del-
mas Ikastetxea, Abusu Ikastola,
Ibaizabal Institutua eta Helduen
Hezkuntzarako Ikastetxeko zuzen-
daritzak eta Abusuko Udal biblio-
teka.
kANpAiNAk etA ekiMeNAk
Ugariak eta ezberdinak izan dira
orain arte abian jarri izan ditugun
kanpainak eta ekimenak, batzuk
ezagunak (bookcrossinga, irakur-
keta klubak, tertulia literarioak,
ipuin-kontaketa saioak, liburu
azokak, irakurketa maratoiak,
ilustrazio tailerrak, eta abar) eta
beste batzuk bitxiagoak. Honako
hauek esaterako:
“eutsi liburu bat” kanpaina
auzoko merkatariekin
Kanpaina hau dendarien inplika-
zioarekin burutu genuen bi ur-
tez. Hogeita hamar bat dendatan
haurrentzako liburuak utzi genituen
lau hilabetez eta dendariak ardu-
ratu ziren bertara hurbiltzen ziren
umeei liburu bat eskaintzeaz,
irakurri ostean berriro dendan
uzteko gonbitea eginez. dende-
tan, ez ezik, hiru tabernatan ere har
zitezkeen maileguan helduentzako
liburuak. Kanpaina honekin ge-
nuen asmoa zen, alde batetik,
liburuak edozein lekutan topatu
ahal izatea, eta, beste batetik,
irakurtzeko gonbitea egiten zu-
tenak eskolatik edo liburutegitik
kanpoko eragileak izatea.
gaur egun, kanpaina hau mol-
datzekotan gaude, egituratuta
dagoen moduan merkatarientzat
ardura handiegia eskatzen baitu.
“gu irakurle, baita zeu ere!”
kanpaina auzoko pertsona
ezagunekin
Hiru urtez burutu genuen kanpaina
hau. Horretarako, kartel batzuk egin
genituen eta haietan irakurtzen zihar-
duten auzoko ezagunen argazkiak
agertzen ziren. geroztik, kanpaina
aurretik argazki eta bideo-labur le-
hiaketa burutzen dugu eta lan ira-
bazleek osatzen dute kanpainaren
irudia. Kultur Astearen barruan, ar-
gazki eta bideo-emanaldia ere iza-
30 Behinola
Abusu, auzo irakurlea
ten da. Ondoren, bideoak gure sare
sozialetan jartzen ditugu ikusgai.
Ez dago jakiterik horrelako kanpai-
na batek zer eragin izan dezakeen
irakurle gehiago lortzeko lanean,
guk ez baitaukagu behar den beste
baliabide horrelako neurketarik egi-
teko, baina irakurketa nabarmenago
egiteko balio duelakoan ekiten diogu
lanari.
“Abusu irAkurle” flAshMob-A
Auzoko gazteak kanpainan modu
dibertigarrian inplikatzeko as-
moarekin, 2011. urtean flashmo-
ba egin genuen. bi ikastetxetako
nerabeek osatutako lantalde ba-
tek kanta ospetsu baten letra gra-
batu zuen euskaraz, koreografia
asmatu, entseguak egin… 500
lagunetik gora elkartu genituen
grabaketa egiteko Kultur Asteko
ekitaldian. Ekimen horrek, oharka-
bean, telebista, irrati eta prentsako
interesa piztu zuen eta horre-
la gure bigarren helburua bete:
irakurketa bera ikusmiran jartzea.
Ikasleez gain, jubilatuak, etorki-
nak, gurasoak eta integraziorako
lan egiten duten elkarteetako ki-
deok elkartu ginen han, irakurtzen
eta dantzan. Horregatik bakarrik
izan balitz ere, geure helburua
betetzat jo genuen.
“bulArretik MiNtzorA”
ikAstetXe, bibliotekA,
fAMiliA etA osAsuN
zeNtroAN
2012. urtetik aurrera, Euskal He-
rriko herri askotan oso ezaguna
den bularretik Mintzora ekime-
nean ari gara buru belarri. Itziar
Zubizarretak diseinatu eta galtza-
gorri Elkarteak sustatzen duen egi-
tasmoak, haurraren jaiotzaren in-
guruan irakurketa ohiturak lantzeak
duen garrantzia azpimarratzen du,
izan ere, hizkuntzaren bidez sortzen
ditugu gure baitan kontzeptuak,
egoerak eta sentimenduen adie-
razpena. beraz, programa hau
haurra jaio aurretik hasten da,
amaren haurdunaldian eta 6 ur-
31Behinola
esperientzia
tera arte irauten du, ikastetxeen
inplikazioarekin. Abusun, baina,
adin muga hori gainditu eta egi-
tasmoa 8 urtera arte luzatzekotan
gaude.
Anbulatorioan:
Egitasmo pilotu moduan hasi
ginen iaz lanean osasun arloko
eragileak gure proiektuan inpli-
katuz. Emagina eta pediatria
ekipo osoak parte hartzen duen
programan protokolo bat jarri da
martxan haurdunaldian hasi eta
bi urtera arteko ohiko bisitaldie-
tan, hizkuntzaren garapenaren
gainean gurasoei aholkuak eman
eta haur literaturari buruzko ba-
liabideak eskaintzen dituena.
Horretarako, Bularretik Mintzora
Cd-liburuxka eta “errezeta litera-
rioak” ematen zaizkie gurasoei, bi-
bliotekan liburu horiek eska ditzaten
eta irakurle-txartela egitera ani-
matu daitezen.
ikastetxeetan:
Programa honek ikastetxean
dauka jarraipena “motxila ibil-
tariak” oinarri hartuta. Haur
Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ge-
letan motxila bana daukate eta aste-
ro haur batek eramaten du motxila
liburutegira bere gurasoekin bertan
liburu bat hartzeko. liburu hau
aste osoan zehar gelako liburu
gonbidatua izango da eta irakas-
learen gidaritzapean hainbat jar-
duera burutzeko balioko du. Hu-
rrengo astean beste ume batek
utziko du liburua liburutegian bere
gustuko bat hartzeko, ikastetxea,
etxea eta bibliotekaren arteko zir-
kuitu bat osatuz.
bibliotekan:
“bularretik Mintzora” txokoan aurki
ditzakete familiek programa hone-
tan gomendatzen diren liburuak,
bai haurrentzat bai gurasoentzat.
familietan:
Programaren laugarren ardatza
eta garrantzitsuena familia bera
da, haurrarentzat erreferenterik
indartsuena delako. Horregatik an-
tolatzen ditugu Irakurketa klubak
0-3 urteko haurrentzat eta euren
senideentzat. Klubetan kalitatezko
haur literatura ezagutu eta ipuinak,
olerkiak, kantak, esku jolasak eta
abar, umeei kontatzen ikasten dute
gurasoek praktikan.
Eta amaitzeko bi hitz: esperientzia
hauetatik guztietatik asko ikasi dugu
urteotan, eta arrakastatsuak izan
ala ez, den-denek balio izan dute
auzokoen artean harreman ardu-
ratsuagoak sortzeko. Hala uste
dugu, behintzat.
32 Behinola
Existen muchos proyectos de promoción de la lectu-
ra en el País vasco, pero son pocos los que han con-
seguido que el fomento a lectura se convierta en el
eje central de distintos proyectos. El barrio Abusu-la
Peña de bilbao es uno de ellos. gracias al proyecto
“Abusu auzo irakurlea” (Abusu barrio lector), que en
2011-2012 recibió el premio María Moliner, este ba-
rrio de la capital vizcaína (que comparte territorio con
Arrigorriaga) ha convertido el fomento a la lectura en
el núcleo central de distintas actividades. los impul-
sores de este plan de lectura son las bibliotecas de
Abusu y las asociaciones e instituciones que forman
la red “Abusu sarean”.
There are many schemes being run across the
basque Country to encourage a love of reading, but
few among the various schemes have succeeded
in moving the encouragement of a love of read-
ing centre stage.The Abusu-la Peña neighbour-
hood of bilbao is working very hard in this area.In
2011-2012 it was awarded the MaríaMoliner Prize
for its scheme “Abusuauzoirakurlea” [AbusuRead-
ing Neighbourhood].This scheme was set up by the
Abusu library in collaboration with the associations
and institutions that make up “Abususarean” [Abusu
in the Internet].
Abusu, auzo irakurlea
SormenezHa
ur e
ta G
azte
Lit
erat
ura
aLdi
zkar
ia .
29. z
enba
kia . 2
014k
o ek
aina
.
Gaston
Majarenas Rivero
37Behinola
Urtaroekin batera aldatzen da Donostiako Aiete Kultur Etxeko armairua. Bertan, ordea, ez duzu arropa edo osagarririk aurkituko, ez. Aietekoa Euskal Herriko ilustratzaileen lanekin janzten den armairua da, Ilustratzailearen Txokoa da. Galtzagorri Elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean sortutako egitasmoa.
38 Behinola
Ilustratzailearen Txokoa
Galtzagorri
Ilustratzaileek txoko bat dute Donostiako Aiete Kultur Etxean
goian, iraila arte ikusgai dauden Jokin Mitxelenaren ilustrazioak.
Ilustratzaileen lanak ezagutzera
emateko helburuarekin, 2012ko
urrian inauguratu zen donostiako
Aiete Kultur Etxean galtzagorri
Elkarteak eta donostia Kulturak
elkarlanean sortutako Ilustratzai-
learen Txokoa.
Aiete Kultur Etxeko zuzenda-
ri Marta Ibañez de Aspururen
ekimenez sortu zen txoko hau.
2011n donostiako Okendo Kul-
tur Etxean egin zen ilustratzaileen
erakusketaren bultzatzaile nagu-
sia da bera. Erakusketa hura 11
ilustratzaile gipuzkoarrekin egin
zen eta jarduera puntuala izan
zen. gaiak aukera handiak ema-
ten zituela ikusirik, egile gehiago
eta maiztasun jakin bat izango
zuen zerbait asmatu beharra ze-
goen. Horrela, Aiete Kultur Etxe-
ko zuzendaritza hartzearekin ba-
tera hasi zen ideiari forma ematen.
Koro Esteban Aieteko liburuzaina-
ren laguntzarekin eta galtzagorri
Elkartearekin elkarlanean sortu
zen, azkenean, 2012an Ilustratzai-
learen Txokoa. Erakusketa berezia
da: erakustokia armairu batek,
pendulu-erloju batek, ispilu batek
eta kutxatxo batek osatzen dute.
guztiak Aitziber Alonsok eta bea-
triz Churrucak diseinatu eta eskuz
egindakoak.
Armairua kartoizkoa da. Egileen
irizpideetako bat birziklatutako
materiala erabiltzea izan zen;
horrekin haurrei keinu bat egin
nahi izan zieten. Izan ere, hau-
rrek kartoi batekin edozer gauza
asma edo sor dezakete: kaxa
bat, etxe bat, barku bat, ko-
txe bat, hegazkina… bestalde,
Alonsok eta Churrucak ez zuten
benetako armairu bat jarri nahi;
jostailu itxura eman nahi zioten,
ipuinetako armairuen itxura, ilus-
trazioarekin bat egin zezan. Txokoa
ikustea ipuin batean sartzea beza-
lakoa izatea zen egileen asmoa.
baita lortu ere; armairuak ipuin
batetik aterata dagoela dirudi,
ipuinaren bi dimentsioko irudia
hiru dimentsiotara ekarria. Horrez
gain, armairuaren estiloa ere oso
zaindua da; Aiete Kultur Etxearen
kokapenarekin, hau da, Aieteko
jauregiarekin, bat dator.
Armairuan biltzen dira ilustratzai-
learen ilustrazio original eta ob-
jektu gehienak. Ez da lan erraza
izaten sortzailearentzat bitxiontzi
hori betetzeko elementuak hau-
39Behinola
Galtzagorri albiste
tatzea. Armairu honetan, elkarren
ondoan ikusi ohi ditugu ilustra-
zioak, horiek egiteko erabilitako
materialak, inspirazio iturri izan
diren objektu edo oroigarriak,
argitaratutako lan kuttunenak…
Egilearen aukeraketa horrek oso
erakusketa pertsonal bihurtzen
du bakoitza.
Zutikako erlojuan, modu digitalean,
pantaila batean ikus ditzakegu egi-
learen lanak edo hari buruzko erre-
portajeren bat.
Kutxatxoan, berriz, etzanda
ezartzen diren irudi edo objektu
planoak jarri ohi dituzte egileek.
40 Behinola
Ilustratzailearen Txokoa
URTARO bAKOITZEKO EgIlE bAT
Urtaroak nola, hala aldatzen da
Ilustratzailearen Txokoaren edukia
ere. 2012ko udazkenean estreina-
tu zen Iban barrenetxearen lane-
kin, eta, harrez gero, bi hilero al-
datu da. barrenetxearen ondoren,
Eider Eibarren lanek bete zuten
armairua, 2013ko otsailean. Uda-
berrian Elena Odriozolaren txanda
izan zen eta jarraian Antton Olaria-
garena.
2014an, berriz, oraingoz, Maite
gurrutxaga, Aitziber Alonso eta
Jokin Mitxelenaren lanek bete
dute armairu edo bitxitegi hori.
Estilo eta adin desberdinetako
euskal irudigileei egin die leku
orain arte eta bide beretik segitze-
ko asmoarekin sortu zen. bi urte
hauetan, Euskal Herriko irudigileen
lana ezagutzeko eta baloratzeko
gune bihurtu da. gure begien go-
zamenerako, ez ezik, Ilustratzaileen
lana estimatzeko balio du. bere txi-
kitasun eta xumetasunean, balio
handiko harribitxiak gordetzen di-
tuen armairua da Ilustratzailearen
Txokoa.
Ezkerretik hasita: Aitziber Alonso eta Maite gurrutxaga ilustratzaileak. Alonsoren lan batzuk eta Olariagaren beste batzuk.
41Behinola
Galtzagorri albiste
El rincón del ilustrador nace de la colaboración en-
tre la asociación galtzagorri y donostia Kultura con
el objetivo de dar a conocer las distintas y variadas
creaciones de ilustradores vascos. Es una exposición
fuera de lo común; se trata de un armario de cartón,
un reloj de péndulo, un espejo y una caja diseñados
y creados artesanalmente por la ilustradora Aitziber
Alonso y beatriz Churruca, donde cada ilustrador
expone parte de su obra, tanto ilustraciones como
otras creaciones, además de objetos relacionados
con su trabajo.
The Illustrators’ Corner, set up by the galtzagorri As-
sociation in collaboration with donostiaKultura, was
inaugurated in October 2012 at the Aiete Arts Centre
with the aim of publicising the work of illustrators.It
is a special exhibition:the exhibition space consists
of a cupboard, a pendulum clock, a mirror and a
small chest,all designed and hand-produced by Aitzi-
ber Alonso and beatriz Churruca. In the cupboard
we can see illustrations placed next to each other,
the materials used to produce them, the objects or
memorabilia which inspired them, and the most out-
standing works that have been published, etc.
42 Behinola
lau eskutara
Harri-bitxiak
43Behinola
lau eskutara
lau eskutara
Asun Agiriano
Mikel Insausti
Irakurle ugariren ustez, 80ko ha-
markadan argitaratu ziren sagu
maitagarria eta hartz lagun haren
liburuak oroimenean iltzatuta ge-
ratu direnen artekoak dira, ipui-
nekin nahastuta ibiltzen garenok
frogatu baitugu lotura afektibo
estuaz gogoratzen direla.
Jatorriz, belgikan kaleratu ziren
Ernest et Celestine izenburua-
rekin gabrielle vincent (bruse-
la, 1928-2000) egilearen liburu
haiek. Izatez margolaria, lagun
batek bultzatuta liburuak idatzi
eta ilustratzen hasi zen. Pertso-
naiak marrazterakoan aparteko
sentsibilitatea duelako da ezagu-
na emakume honen lana, trazu
gutxiko marrazkiekin indar handi-
ko irudiak sortzen dituelako. bea-
trix Potter-en ilustrazioekin aldera
daitezke, animaliek bizitza pro-
pioa hartzen dutenean, Peter Ra-
bbit bezala, Zesar eta Ernestina
ere pertsonaia kuttunak bihurtzen
direlako. Irudiek espresibitate izu-
garria dute eta paisaiak argitasu-
nez beteta daude, akuarela ia-ia
ukitzeraino.
Kontakizunak zentzu klasikoan
osatzen dira: hasiera, ekintza eta
amaiera. sinbolismo handiko is-
torioak ditugu, sinpleak edo ino-
zoak, baina zer pentsa ematen
dutenak. gaiak adiskidetasuna,
lagunen galera, abandonua,
elkartasuna… izaten dira. Maiz
eta eguneroko bizitzaren pasa-
dizo arruntak argumentuaren oi-
narri badira ere, goxotasuna eta
maitasuna transmititzen dute.
Zesar hartz handia da eta pa-
zientzia handiz arduratzen da
Ernestina sagu txiki minberaz.
luxurik gabe, baina elkarrekin
bizi dira, zoriontsu bizi direla esan
genezake, nahiz eta ipuinari tris-
tura-puntua darion. bilduma be-
reko beste ipuinetan ere egitura
bera mantentzen da: zer edo zer
gertatzen da eta, batak besteari
lagunduz, konponbidea bilatzen
dute. Hazteko istorioa da, aberatsa
eta emozioen munduan bidea egite-
ko aproposa, fantasia inozo batean
murgiltzen gaituena, afektuen ga-
rrantziaz osatzen dena. Zesar eta
Ernestinaren liburuak adin guz-
tietan ondo funtzionatzen duten
album ilustratu baten eredu onak
ditugu, haur irakurlearen identifi-
kazioa lortzeko gaitasuna baitute,
haurtzaro-heldutasunaren muga
ikusezinean.
Euskaraz lau liburu genituen: bil-
dumako lehena Zesar eta Ernes-
44 Behinola
Harribitxiak
tina Gedeonen bila da; geroago
etorri ziren Zesar eta Ernestina
musikari kalez kale, Zesar eta Er-
nestina argazkilariaren etxean
eta, azkena, Zesar eta Ernestina
mendira doaz. biblioteka batzue-
tan oraindik aurki daitezke, baina
hainbeste irakurleren memorian
geratu diren ipuin hauek berriz li-
buru-dendetan ez ikusteak pena
handia ematen du. berriz argi-
taratzeko gonbita egiten dugu
hemendik, haur-literaturako ezin-
besteko altxorrak diren ustea
oso zabalduta dagoelako. Argi-
taletxeek neurtu dezatela euskal
irakurle txikien hutsune literario
handia, izan ere, ipuin hauek dira
urteetan zehar haur-belaunaldiek
disfrutatu dituztenak. Irakurke-
ta-esperientziaren hastapena li-
buru horiekin gertatu zitzaiela
diote zenbait irakurle helduk eta,
nago, irakurle berriak irabaziko
liratekeela berriro esku artean
izateko aukera bagenu, gaurko
irakurleen haur-literaturaren pai-
saia liburu hauekin osatzen baita.
gaurkotasuna irabazi dute, oste-
ra, liburu horiek Ernest&Celestine
film bihurtuta zinemako pantaila
handira iritsi delako. gizarteak
debekatutako adiskidetasun eder
eta laño bati buruzko film horrek
berriz gozatzeko aukera ematen
digu. Filmak jatorrizko ilustrazioen
estiloa mantendu du, itxura naïf
maitagarria duten irudiak, krema
eta pastel tonuko hondoak ere
bere horretan gordez.
gabrielle vincent ilustratzaile belgi-
karrari bihotzez egindako omenaldi
honetan, daniel Pennac idazlea-
ren gidoiak edukiz betetzen du
animazio-lan minimalista, goza-
men hutsa diren elkarrizketekin.
Ernest hartzaren eta Célestine
arratoitxoaren arteko adiskideta-
sunari darion lañotasuna eta xu-
metasuna gogor kontrajartzen
da bizitzea egokitu zaien gizarte
zatikatuarekin. Eurek oso modu
naturalean eta gaiztakeriarik gabe
bizi dute elkar ezagutu izana, bai-
na besteen begietan plantigra-
doak eta karraskariak elkarrekin
bizitzea aberrazio hutsa da.
Ernest, bere izaera bohemioa
tarteko –erromes espirituko gi-
zon-orkestra-, desberdina da
bere espeziekoen artean. baita
Célestine ere. Ez da batere ego-
kitzen Perez sagutxoaren eta to-
kian tokiko mito horren egokitza-
penen arabera, hortzetako piezak
biltzera eta sailkatzera mugatzen
den mundu kafkiarrera. bikoteak
ihes egin beharko du halabeha-
rrez, legegabe bihurtuta Bonnie &
Clyden tradizioan bezala, lur-aza-
leko eta lur-azpiko polizien jazar-
penari aurre eginez.
Animazioak sormen-garai distiratsua
bizi du. Horrela ditugu, esaterako,
45Behinola
Hollywooden Pixar-ekin sortutakoak,
Japonian Miyazaki-rekin eta merkatu
frankofonoan sylvain Chomet-ekin.
baina ez dira bakarrak, vincent
Patar eta stéphane Aubier bel-
gikarrak aurre hartzen ari baitira
Panique au villaje (gaztelaniazko
Pánico en la granja) erokeria zo-
ragarriarekin mundua harrituta
utzi zutenetik. bikote animatzai-
lea benjamin Renner-ekin batu
da orain harribitxi bat sortzeko,
xarmari dagokionez, Chomet-en
L’Illusionnisterekin (El ilusionista)
alderatu daitekeena, Jacques Ta-
ti-ren argitaragabeko gidoi zahar
baten umore nostalgikoan inspi-
ratutako paisaia-postalak egiten
dituen alegia izugarri ona.
Filmak Canneseko zinemaldian
2013ko animazio-film onenaren
Cesar saria eskuratu zuen, baita
dubai International Film festival
eta Cinekid sariak ere.
Musika bera ere aipagarria du,
vincent Courtois-ena, gozatzeko
beste osagarri bat, ahots-pieza
izugarri eder batzuekin.
gozamen zoragarria liburuetan
eta pantailan.
liburuA:
egilea: vincent, gabrielle
titulua: Zesar eta Ernestina
argitaletxea: Timun Mas
itzultzailea: ez dago itzultzailearen daturik
filMA:
Jatorrizko titulua: Ernest et Célestine
(Ernest and Celestine)
urtea: 2012
iraupena: 80 min.
Herrialdea: Frantzia
zuzendariak: benjamin Renner,
stéphane Aubier, vincent Patar
Gidoia: daniel Pennac
Musika: vincent Courtis
Fotografia: Animation
Banaketa: Animation
produkzioa: la Parti Productions / les
Armateurs / Maybe Movies
lau eskutara
46 Behinola
iruzkinak
Katu bat eta arrain bat protagonista
dituen album ilustratua da. Etzana,
azal lodiko orriekin. Arraina (ahula)
katuaren (ahaltsua) eskuetan dagoen
bitartean, tentsioa igo egiten da orriz
orri, katuak arraina benetan maite ote
duen ala jan egin nahi duen argitu
arte. Ahul-ahaltsu desoreka hori oso
iradokitzailea da haurrek askotan bizi
duten egoera delako. Amaiera on batek
dena borobiltzen du.
IzEnBuruA: BIhOtz-BIhOtzEtIK
EGIlEA: EMIlE JADOul
IlustrAtzAIlEA: EMIlE JADOul
ArGItAlEtxEA: IBAIzABAl, 2013
2( 2 URTETIK gORA)
+galtzagorri Elkartearen Irakurke-
ta Mintegian eta liburu gaztea
batzordean irakurritako eta lan-
dutako liburuen iruzkinak biltzen
ditu atal honek.
iruzkinak
47Behinola
iruzkinakiruzkinak
Album ilustratu honetan adiski-
detasuna eta elkartasuna gorai-
patzen dira. Tonu baikorrean kon-
tatzen zaigu hartzak tximeletak
harrapatzeko sare bat aurkitzen
duela eta sare horrekin aintzirara
erortzen diren tximeletak salbatzen
dituela. Egun batean, hartza aintzi-
rara eroriko da eta ordura arte sal-
batutako tximeleta guztiek uretatik
aterako dute. Ilustrazioa testuare-
kin bat dator eta istorioari goxota-
sun handia ematen dio.
IzEnBuruA: hArtzA EtA txIMElEtA
sArEA
EGIlEA: susAnnA IsErn
ItzultzAIlEA: ArKAItz GOIKOEtxEA
IlustrAtzAIlEA: MArJOrIE pOurchEt
ArGItAlEtxEA: OQO-txAlApArtA, 2013
4( 4 URTETIK gORA)
+ Tapaki gogorreko album hau
1959an argitaratutakoa bada ere,
euskaraz lehen aldiz argitaratu da
2013an. Adiskidetasunaz eta nor-
berarengandik desberdina dena
onartzeko ditugun zailtasunez di-
hardu. lagun handiak dira bi pro-
tagonistak; egun batean kalean
topo egiten dute, elkarri besarka-
da eman eta kolore berria sortzen
dute; ondorioz inork ez ditu eza-
gutzen −ezta gurasoek ere− eta
baztertuta sentitzen dira. Ilustra-
zioak oinarrizko koloredun masa
forma-gabeez osaturik daude eta
irudimena harrigarriki pizten dute.
Horregatik eta kolore primarioen
nahasketaz ari delako, plastika
irakaspen ederra ere izan daiteke
liburu hau.
IzEnBuruA: urDIn txIKI EtA hOrI txIKI
EGIlEA: lEO lIOnnI
ItzultzAIlEA: MAnu lOpEz GAsEnI
IlustrAtzAIlEA: lEO lIOnnI
ArGItAlEtxEA: pAMIElA-KAlAnDrAKA,
2013
48 Behinola
iruzkinak
Zoriontasuna bilatzea gai hartu-
ta, Hartz Txikik eta tigre Txikik
euren adiskidetasuna probatuko
dute altxor baten bila abiatuta.
Tonu hezitzailean idatzita egonik
ere ipuina ez da moralista eta
irakurleari adibide ugariz erakus-
ten zaio zoriontasuna diruan eta
aberastasun materialetan bilatzea
alferrikakoa dela. Kolore eta ma-
rrazketa apalarekin, pertsonaia
gutxirekin, naturaren irudi atse-
gina erakutsiz, ilustrazioek ipuina
tonu xume eta gertuko horretan
kokatzen laguntzen dute.
IzEnBuruA: AltxOr BAt AurKItuKO DuGu
EGIlEA: JAnOsch
IlustrAtzAIlEA: JAnOsch
ArGItAlEtxEA: pAMIElA-KAlAnDrAKA,
2013 6( 6 URTETIK gORA)
+
grimm anaien lanaren bertsio fidel
baten aurrean gaude. Ilustrazioek
testuarekin lotura dute eta testuaren
gordintasuna indartzen dute. Irudiek
orrialde osoak hartzen dituzte, beltza,
zuria eta gorria dira nagusi. Edurne
zuri esnatu arte ilustrazioak oso
ilunak dira, emozioa hanpatuko
balute bezala. Hizkera garbia du,
sotila, ahoz gora irakurtzeko ego-
kia. Ekialdeko euskara batuan
idatzita dago, izenburuak salatzen
duen bezala, baina hegoaldeko
irakurleari ez dio traba handirik
egingo.
IzEnBuruA: Elur-xurI
EGIlEA: GrIMM AnAIAK
ItzultzAIlEA: luIxA GIltzu
IlustrAtzAIlEA: MAyAlEn GOust
ArGItAlEtxEA: IKAs, 2012
49Behinola
iruzkinak
Hau ere, grimm anaien bildumatik
eratorritakoa da. Rapunzel izeneko
ipuinean oinarritutako album ilus-
tratua da. sorgin batek bahitutako
neskato bat aterik gabeko dorre
batean bizi eta haziko da, bakarda-
dean; bere adats luzea orrazten eta
kantu eztiak abesten. Printze batek
bere berri izango du, elkarrekin mai-
teminduko dira eta ihesaldia presta-
tuko dute. Alabaina, sorgina ohartu
egingo da eta biak zigortuko ditu.
Hala ere, amaiera zoriontsua du.
sinbologiaz beteriko ilustrazioak
agertzen dira egokitzapen honetan,
teknika desberdinekin eginak eta
kolore apalez margotuak gehienak.
bereziki pertsonaietan oinarritzen
dira eta ingurua irudikatzeko ez dira
elementu gehiegi erabiltzen. Klasiko
eder baten bertsio fidagarria da.
Kultura aniztasuna gaitzat hartu-
ta, elurra inoiz ikusi ez duen etor-
kin baten istorioa kontatzen zai-
gu. Pertsonaia nagusia Fatimatu
da, Afrikatik gurasoekin etorritako
neskatoa. Neskaren jakin-minak
eskolako kideak, irakaslea eta Fati-
maturen gurasoak elkarri laguntzen
jarriko ditu. Ilustrazioak koloretsuak,
gozoak eta alaiak dira.
Album ilustratu honetan liam
mutikoa dugu protagonista.
lorategirik gabeko hiri batean
bizi da liam eta bere eguneroko
paseo horietako batean trenbide
zahar bat aurkituko du: bertan lore
bat dago eta hura zaintzen hasiko
da. gutxika-gutxika, landaredia
zabalduz joango da liamen
ahaleginari esker eta, azkenean,
trenbide guztia lorategi handi-
handi bilakatuko da. Ilustrazioak
hain dira adierazkorrak, ezen
testurik gabe ere uler baitaiteke
ipuin hau.
IzEnBuruA: EzKIlAlOrE
EGIlEA: IrAtxE lOpEz DE MunIAIn
(GrIMM AnAIEn IpuInEAn OInArrItutA)
ItzultzAIlEA: ArKAItz GOIKOEtxEA
IlustrAtzAIlEA: IrAtxE lOpEz DE
MunIAIn
ArGItAlEtxEA: OQO-txAlApArtA, 2013
IzEnBuruA: : KAIuKO BAt ElurrEtAn
EGIlEA: lOurDEs unzuEtA
IlustrAtzAIlEA: EIDEr EIBAr
ArGItAlEtxEA: ElKAr, 2013
IzEnBuruA: lOrAtEGI BIzIA
EGIlEA: pEtEr BrOwn
ItzultzAIlEA: IhIntzA ElsEnAAr
IlustrAtzAIlEA: pEtEr BrOwn
ArGItAlEtxEA: ttArttAlO, 2013
50 Behinola
iruzkinak
Tapaki gogorreko album ilustratua
da, objektuak metatzen joango
den ipuin kateatua. Jorratzen
duen gaiagatik esan liteke
gizabide- eta moral-hezkuntza
jorratzen dituela, alferrikako
kontsumismoaren kritika eginez.
Tonu ironiko eta umoretsuan
kontatzen zaigu nola Augustok
botila bat ur erosi zuenean dena
aldatu zen. Izan ere, gero bizkar-
zorroa erosi nahi izan baitzuen
botila sartzeko, eta ondoren,
bizikleta azkar ibiltzeko, geroago
auto bat oraindik azkarrago
ibiltzeko, horrela kamioia eta
hegazkina erosi zituen arte.
Azkenean, erori egin zen
hegazkinean zihoala eta dena
txikituta gelditu zen. Augusto
egarriak sentitu zen orduan.
Istorioa berriro jatorrira itzuliko
da.
Hiru ipuin dira eta luzeenak
ematen dio izenburua liburuari.
Kontakizunak fantastikoak dira,
alegien antzerakoak. Istorio hauei
esker, ezagutuko dugu basoko
zuhaitzek nola hitz egiten zieten
goroldioari eta iratzeari, animaliek
nola galdu zuten mintzatzeko
ahalmena eta baita nola iritsi zen
uretako bufaloa oihaneko animalia
guztien epaile izatera. Izan ere,
aspaldi-aspaldikoak dira ipuin
honetan gertatutakoak, animaliek
eta landareek hitz egiten zekiten
garaikoak. Tonu umoretsu eta
didaktikoan idatzitako ipuinak
dira. Ilustrazioen xehetasun
adierazgarriek informazioa eransten
diote istorioari.
Komiki honetan Abisinian kafea
nola aurkitu zuten kontatzen
zaigu. bi planotan garatzen da
istorioa: lehen planoan aitona
batek herriko haurtxo guztiei
antzinako istorio bat kontatzen die
txabolan bilduta. Komikian zehar
txabola hori, bertako partaideak
eta euren herrixka agertzen dira.
Aitonaren istorioan sortu den
bigarren planoan protagonistak
jakin-min handiko neska bat,
haren anaia gaztea eta ahuntz
ausart bat dira. Hiruren bidez
kafearen aurkikuntza ezagutuko
dugu. beste hainbat gai ere
aipatzen dira: gazteen jakin-
mina eta gurasoek agindutakoari
aurre egiteko gogoa, animalia
basatien askatasuna, helduagoak
diren anaien babesa eta abar.
Komiki bat denez, narrazioa
ilustrazioetan oinarritzen da.
Testua osatu eta aberastu egiten
dute.
IzEnBuruA: AuGustOrEn BOtIlA
EGIlEA: pEllO AñOrGA lOpEz
IlustrAtzAIlEA: JOKIn MItxElEnA
ArGItAlEtxEA: GIltzA, 2013
IzEnBuruA: OIhAnEKO EpAIlEA
EGIlEA: JEsus MArI OlAIzOlA “txIlIKu”
IlustrAtzAIlEA: AItzIBEr AlOnsO
ArGItAlEtxEA: ElKAr, 2013
IzEnBuruA: sABA EtA lAnDArE MAGIKOA
EGIlEA: yAn DEGruEl
ItzultzAIlEA: IBOn plAzAOlA OKArIz
IlustrAtzAIlEA: yAn DEGruEl
ArGItAlEtxEA: ttArttAlO, 2013
51Behinola
iruzkinak
Ipuin honetan gurasoek
ez dute alabarekin ego-
teko denborarik eta ala-
bak orduak ematen ditu
zain, denbora atzama-
rrekin kontatzen. Irtenbi-
dea, denbora soberan
dutenengana jotzea
eta haiei eskatzea dela
otuko zaio, ondoren gu-
rasoei oparitzeko. Tes-
tuari laguntzen dioten
ilustrazioak errotulagailu
eta collage teknikaz egi-
nak dira, xumeak bezain
egokiak.
IzEnBuruA: zurE DEnBOrArEn truKE
EGIlEA: uxuE AlBErDI
IlustrAtzAIlEA: MAItE MutuBErrIA
ArGItAlEtxEA: ElKAr, 2013
Narrazio labur hau arroztea-
ri buruzkoa da. bertan, beldurrez
betetako une bat izan daitekeena
egileak umorez lantzen du, ilustra-
zioak lagun. Aixa lehenengo aldiz
doa etxetik kanpo lo egitera, lagun
baten etxera. Haren amak beldur
handia du, eta gaizki pasatzen du lo
egin aurreko errutina guztiak gogo-
ratzean, baina, bitartean, Aixa gus-
tura dabil lagunarekin. Ilustrazioek
ikuspuntu umoretsua azpimarratzen
laguntzen dute. detaile txikiz josita
daude, eta hitz egiteko hamaika
aitzakia eskaintzen dituzte.
IzEnBuruA: hAnDIA nAIz, AMAtxO!
EGIlEA: thIErry lEnAIn
ItzultzAIlEA: MIrEn AGur MEABE
IlustrAtzAIlEA: lAurEncE DE KEMMEtEr
ArGItAlEtxEA: IBAIzABAl, 2013
8( 8 URTETIK gORA)
+
Fantasiazko narrazio honetan haur
batek zeregin garrantzitsua du:
arrainek itsasoa salbatu dezan
eskatuko diote. Hamaika abentura
biziko ditu eta gaizkileak nonahi
topatuko dituen arren, helburua
lortuko du. Ipuinak erritmo bizia du
eta gai ugari aipatzen dira, denak ere
balio positiboak dira, haurrei egozten
zaizkien edota opatzen zaizkien balio
positiboak: irudimena, elkartasuna,
ongiaren aldeko apustua,
ekologismoa... Ilustrazioak arkatzez
eginak dira eta zuri-beltzean daude.
Collage teknika ere erabiltzen da.
IzEnBuruA: ItsAsOA MAlEtA BAtEAn
EGIlEA: yurrE uGArtE
IlustrAtzAIlEA: EnEKO uGArtE
ArGItAlEtxEA: DEnOnArtEAn, 2013
52 Behinola
iruzkinak
Album ilustratu honetan haur
batek helduei kargu hartzen die
haurren mundua (koloretsua eta
ideala) eta helduena (grisa eta
hitsa) alderatuz. Kontrajartze hau
egiteko izenburuak dioen “Txi-
kitzen zaretenean...” leloarekin
abiatzen diren baieztapenak iru-
dietan txertatuta daude, eta iru-
diz iradokitzen da hitzez adiera-
zitakoa.
Abentura fantastiko bat kontatzen
duen narrazio luze bat aurkituko
dugu liburu honetan. sisi deitzen
den neskatoak aste beteko txango-
ra joan behar du eskolako lagune-
kin, eta beldur pittin bat daukanez,
gurasoak eraman nahi ditu berekin.
Halako batean, gurasoak sagu bi-
hurtzen dira eta motxilan eramaten
ditu. Ironikoki, egoerek sisi pro-
tagonista gurasoak zaintzera eta
arriskuetatik babestera eraman-
go dute, eta, agian, baita bizitzari
buruzko lezio batzuk ikastera ere.
Ilustrazioek testua aberasten dute
eta liburu osoan formatu bera ja-
rraitzen dute: orrialde idatziaren al-
boan orrialde ilustratua.
IzEnBuruA: txIKItzEn zArEtEnEAn
EGIlEA: uxuE AlBErDI
IlustrAtzAIlEA: AItzIBEr AKErrEtA
ArGItAlEtxEA: pAMIElA-KAlAnDrAKA,
2013
IzEnBuruA: BI sAGu pOltsIKOAn
EGIlEA: MIchEl VAn zEVErEn
I tzultzAIlEA: MIrEn AGur MEABE
lustrAtzAIlEA: MIchEl VAn zEVErEn
ArGItAlEtxEA: ElKAr, 2013
Narrazio labur honetan gasolin-
degian ahaztutako neskato baten
abentura kontatzen da. Anekdota
indartzeko gasolindegi berean katu
bat abandonatzen dute. Ipuinak
ilustrazio asko ditu, argudioaren
esanahia indartzen dutenak eta
umore tonua finkatzeko zeregi-
na hartzen dutenak. Erabilitako
marrazketa teknikak dinamismoa
ematen dio kontaketari. Abando-
nuaren gaia modu interesgarrian
lantzen du egileak.
lehen edizioa sM argitaletxeak
kaleratu zuen 2000. urtean bapo-
rea bildumaren barruan, baina
agortuta eta deskatalogatuta ze-
goenez, aukera paregabea es-
kaintzen du orain Pamielak liburu
hau berreskuratzeko.
IzEnBuruA: BAKArrIK EtA BuztAnGABE
EGIlEA: pAtxI zuBIzArrEtA
IlustrAtzAIlEA: JOKIn MItxElEnA
ArGItAlEtxEA: pAMIElA, 2012
53Behinola
iruzkinak
10( 10 URTETIK gORA)
+
Txarli & Company detektibe
elkartearen abentura berri bat
da hau. Oraingo honetan, Txarli
izango da narratzailea eta eskolan
gertatu den lapurreta bat ikertuko
du bere lagunekin. gainera,
Txarli zeharo maiteminduko da.
Tonu ironikoan, egoera hori nola
bizi duen ere azalduko zaigu.
Ilustrazioak zuri beltzean dira eta
eleberriaren ironia eta umorea
indartzen dute.
Abentura kutsuko narrazio luze
honetan, bizitzako pasadizoez
eta familiako harremanez hitz
egiten da, aitonaren oroimenak
eta mutiko baten urtebetetzea
aitzakia hartuta. Futbol zale
amorratua den mutiko baten
urtebetetzean aitonak aspaldiko
egunerokoa oparituko dio.
Opari honek mutikoa barne-
barnean ukituko du bere jarreran
egundoko aldaketa eraginez.
liburu osoa zuri-beltzean dago
ilustratua. Tonu alai, hurbil eta
gozoa du.
IzEnBuruA: AGErIAn utzItAKO IKAstEtxE-
-zuzEnDArIArEn KAsuA
EGIlEA: JOAchIM FrIEDrIch
ItzultzAIlEA: JulEn GABIrIA
IlustrAtzAIlEA: MIKEl VAlVErDE tEJEDOr
ArGItAlEtxEA: GIltzA, 2013
IzEnBuruA: hAMAr! AItOnAK OpArIA
DAKAr!
EGIlEA: rAI BuEnO
IlustrAtzAIlEA: IOsu MItxElEnA
ArGItAlEtxEA: IBAIzABAl, 2013
54 Behinola
iruzkinak
Avis eta Alba bikotea ibaiko zurrun-
biloaren misterioa argitu nahian da-
bilen bitartean, Nara ile urdinxkako
neska ilargian dago bere androide
laguntzailearekin. Misterioa, intriga
eta abentura uztartzen dituen Avis
eta Alba trilogiaren bigarren alea da
hau. liburu honek bildumaren le-
hendabiziko liburuan agertzen ziren
zenbait galderaren erantzuna ema-
ten digu, hala ere, logikoa denez
bere trilogia izaera dela-eta, ez du
misterio guztia argitu, eta, bukaeran,
hurrengoa irakurtzeko amua botako
digu egileak.
biografia baten eran idatzita,
narrazio liburu honek mendian
bakarrik bizi den artzain baten bi-
zitza kontatzen digu, mendizale
baten ahotik. Artzainaren bizimol-
dea eta pentsamoldea goraipa-
tu baino, artzainaren zaletasun
handienari buruz hitz egiten digu
mendizaleak: arbolak landatzea.
Hasieran harriduraz, ondoren mi-
respenez eta azkenik konplizitatez,
mendizaleak erakusten digu nola,
gizaki bakarraren ekimenez, lur
errea zen eremu zabal bat, eremu
emankor bihurtzen den, landatu
duen basoari esker. Kontaketa hau
biografia faltsu bat izanik ere, bere
bidez jende askok hartu zuen ba-
soak zaintzearen kontzientzia. Eta
jende askoren laguntza jaso du,
bai liburuaren zabalkundean, bai
itzulpenean.
Telebistako kazetari batek me-
hatxuzko mezu anonimo batzuk
jasoko ditu, baina ezin asmaturik
dabil zeinek bidaliak diren, ez baitu
etsairik, nonbait. bakarrik bizi da,
baina iloba bat harekin bizitzera
doa lana dela-eta, bera ere arris-
kuan jarriz. gauzak okertu egingo
dira postaz lehergailu-gutun bat
iristen zaionean. Kasuaz arduratzen
den inspektorea kazetariaren iraga-
nean miatzen hasiko da ustezko
etsaiaren bila.
IzEnBuruA: EspAzIOtIK EtOrrIA
EGIlEA: AItOr ArAnA
IlustrAtzAIlEA: IVAn MAtA
ArGItAlEtxEA: IBAIzABAl, 2013
IzEnBuruA: zuhAItzAK lAnDAtzEn
zItuEn GIzOnA
EGIlEA: JEAn GIOnO
IlustrAtzAIlEA: MIKEl MEnDIBIl
ItzultzAIlEA: MIKEl VIlchEs
ArGItAlEtxEA: DEnOnArtEAn, 2013
IzEnBuruA: EtsAI GOrDEA
EGIlEA: JOKIn DE pEDrO
IlustrAtzAIlEA: IKEr AyEstArAn
ArGItAlEtxEA: ElKAr, 2013
12 14( 12 URTETIK gORA) ( 14 URTETIK gORA)
+ +
55Behinola
iruzkinak
Protagonista Ingrid da, Madrilen
bizi den neska bat. Argi du, ustez,
independentea izan nahi duela
eta ez duela adiskidetasuna beste
loturarik nahi. 16 urte bete dituen
egunean, bere birramonaren,
Carmen beltránen, egunerokoa
jaso du, familiako tradizioa baita
hori oparitzea. Egunerokoa
irakurri ahala, ordura arte ez
zekizkien gauzak jakingo ditu, bai
bere familiari buruz, bai XX. mende
hasierako emakume artistei buruz.
Narrazioak bikotekideen arteko
harremanei buruzko hausnarketa
egiteko bidea ematen du.
liburuak pertsonaien ezaugarri
psikologikoen berri ematen du,
eta oso ongi islatzen du, batez
ere birramona zein garaitan bizi
zen eta zein ziren garai hartako
ezaugarriak.
IzEnBuruA: GEzurrEzKO nAturA hIlA
EGIlEA: MArInEllA tErzI
ItzultzAIlEA: JOxE AntOnIO sArAsOlA
ArGItAlEtxEA: IBAIzABAl, 2013
Gizona ez da txoria antzezlanean
oinarritutako liburua da. Istorio
hunkigarria kontatzen du hamar
ataletan. Atal bakoitzaren hasie-
ran, izenburuaren gainean zuhaitz
bat ageri da, eta apurka-apurka
soiltzen ari da zuhaitza; gero eta
orbel gehiago ageri dira lurrean
eta azken atalerako ez zaio orri
bakar bat ere geratuko.
bi protagonista ditu: Ximun
eta selma. Egoerak behartuta
elkarrekin bizi dira, baina ez da
bietako inork aukeratutako egoe-
ra. Ximun agure alargun bat da,
Abiadura Handiko Trena bere lu-
rretatik pasatuko dela-eta base-
rria eraitsi diote, eta, ondorioz,
kaleko pisu baten bizi beharko
du. beso bat zauritua du eta egun
osoa zerbait egiten aritzen da,
baina selmak ez daki zer ari den
IzEnBuruA: hABIAK
EGIlEA: DEJABu pAnpIn lABOrAtEGIA
EtA MAItE GurrutxAGA
IlustrAtzAIlEA: MAItE GurrutxAGA
ArGItAlEtxEA: txAlApArtA, 2013
egiten. selma erizain bosniar bat
da, bere herrialdea utzi behar izan
du egoera ekonomikoak bultzatu-
ta eta herrimina du. Ximunen eri-
zain-lanetarako kontratatu dute.
Ximunen izaera itxiak eta oraindik
hemengo hizkuntzak ez jakiteak
ez du bien arteko harremana erra-
za egingo, baina apurka-apurka
elkarrengana hurbilduko dira.
Komiki bat da eta halakoetan
gertatu ohi denez, testuak baino
garrantzi handiagoa dute ilustra-
zioek. Ia ez du testurik. Euskal
esaldi batzuk ez dira euskara
batuan ageri eta selmaren esal-
diak, berriz, gaztelaniaz (ez zuzen
oraindik ez baitaki ongi gaztelaniaz
mintzatzen) eta bosnieraz ageri
dira, eta era horretan sinesgarri-
tasun handiagoa ematen dio kon-
takizunari.
gehiago: www.galtzagorri.org/euskara/argitalpenak
“Gaueko sukaldean”
edo sendak-maniaren lur-hartzea gurean
56 Behinola
iruzkinak
IzEnBuruA: GAuEKO suKAlDEAn
EGIlEA: MAurIcE sEnDAK
ItzultzAIlEA: MAnu lópEz GAsEnI
IlustrAtzAIlEA: MAurIcE sEnDAK
ArGItAlEtxEA: pAMIElA, 2014
Mikel Ayerbe
57Behinola
iruzkinak
Aspaldiko zurrumurrua zena egia
bilakatu da azkenean: Pamiela
eta Kalandraka argitaletxeek
Maurice sendak (1928-2012)
ilustratzaile eta idazle bikainaren
lan esanguratsuenak argitaratuko
dituzte aurton; eta datorren
urtean, gainera, obra gehiago
etorriko omen dira. Argitalpen-
planaren aurreneko urratsa,
lehenengoz 1963an kaleratu zen
Piztiak bizi diren lekuan (Pamiela,
2000) lanarekin abiaturiko trilogia
osatzen duten 1970eko Gaueko
sukaldean (Pamiela, 2014) eta
1981ean idatziriko Outside over
there lanen argitalpena izango da.
Hain zuzen, iaz bete zen Piztiak
bizi diren lekuan obra ezagunaren
50. urtemuga eta euskarara
itzulitako album ilustratu klasikoen
podiumean garrantzizko postua
eskuratua du jada, leo leonni-
ren Frederick, david Mackee-
ren Elmer, Tomy Ungerer-en Hiru
bidelapurrak edota Eric Carle-ren
Gose handiko beldarra gisako
maisulanen ondoan. baita euskal
irakurle txikien –eta ez hain
txikion– irakurgai kuttunenetako
bat izatea lortu ere.
Oraingoan, aldiz, martxoan
kaleratu zen Gaueko sukaldean
albumak hartu du lekukoa.
Izenburu bitxiaren atzean, Mikelek
gauez sukaldean egiten dituen
ametsetako ibilerak dira kontagai.
liburuko aurreneko orrialdeetan
Mikel ohean datza, erdi lotan, eta
hormaren bestaldetik zalaparta
bat entzuten du (PlAM, PAM,
TAM, POM). Isiltzeko oihuka
agindu ondoren (IsIl ZAITEZTE!!),
ohetik ametsen lurraldera biluzik
bezain pozik nola amiltzen den
ikusiko du irakurleak, eta nola
jausten den gaueko sukaldeko
orez beteriko katilu batean. bat-
-batean, ordea, hiru gozogile
lodi ikusten ditugu Mikelengana
hurbiltzen, irinez, gatzez eta
opila egiteko gainerako osagaiez
gainezka. Eta guk goizetan opila
58 Behinola
iruzkinak
jan dezagun lanean aritzen diren
hiru gozogileek Mikel orearekin
nahastu, eta eragin, oratu,
prestatu eta laberatu egiten dute,
Mikel-opil gozo bat egiteko.
dena den, Mikel berehala
matxinatuko da eta labetik oretan
bildua ateratzen da, bera ez dela
esnea esanez, eta gozogileek
pastela egiteko esnea behar
badute, berak ekarriko diela.
Horrela, ogi-ore gainera jauzi
egin eta orea oratu, landu, zatitu
eta luzatu ostean, hegazkin
bat moldatu eta esne-bidearen
gainetik hegaldatuko da Mikel,
esnearen bila. Eta gaueko
sukaldea bere osotasunean
erakusten duten hitzik gabeko bi
orrialde panoramikoren ondoren,
esne-botila erraldoian barneratzen
da protagonista, esnetan blai, eta
halaxe helaraziko die esnea opila
egiteko behar duten gozogileei.
Mikelek bete du bere egitekoa,
eta oilarraren kukurrukuarekin
Ezkerrean, sunshine gozotegiko iragarkia. behean, McCay-ren little Nemo in slumberland liburua.
59Behinola
iruzkinak
batera, botilatik loaren lurraldera
biluzik bezain pozik nola amiltzen
den ikusiko du irakurleak, eta
nola jausten den estalkiz beteriko
ohean, lehor eta orerik gabe
berriro lokartzeko. Eta horregatik,
Mikeli esker, opila jan dezakegu
goizero.
Album ilustratuekin gertatu ohi
denez, hitzak eta irudiak elkarre-
kin aurkezten dira. Gaueko sukal-
dean albumeko ilustrazioak zo-
ragarriak dira, sendaken estilo
berezia aditzera emateaz gain,
bestelako hainbat xehetasunek
duten esanahiarengatik: hiru go-
zogileak berdin-berdinak dira,
eta hirurek dute Gizena eta Arga-
la bikote komikoko Oliver Hardy
lodiaren eitea. Era berean, eta
Oliver Hardyk ez bezala, hirurek
Hitlerren estiloko bibotea dutela
ere gogorarazi zuen sendakek
elkarrizketa batean, eta ez alferrik,
Mikel labean sartzen dute orean
bilduta. Edonola ere, keinuok
irakurle helduaren sentsibilitatea
uki badezakete ere, pentsatuz
umeentzako egokia ez den liburu
baten aurrean gaudela –hala nola
Mikelen biluztasunak eta ipuinean
zehar pitilina bistan agertzeak bere
garaian sortu zituen eztabaida eta
zentsurak dira horren lekuko–, egia
ere bada haur irakurleei horrelako
pasarteek helduek hasiera batean
pentsatu baino eragozpen gutxia-
go sortzen dietela. Izan ere, haur
literatura horrelako “gehiegikeriez”
blai dago, hasi Hansel eta Grete-
lengandik eta J.M. satrustegik
bildu eta begoña durrutyk ederki
ilustraturiko Mitxitxi marriau lane-
ra arte, kasu. bestalde, Gaueko
sukaldean izenburuan aipatzen
diren bi elementuen ilustrazioek
ere esangura berezia dute. bate-
tik, gaueko zeru izartsuaren ko-
loreen tonalitateak; eta, bestetik,
hiri bihurtzen den sukaldeko iru-
dien igurikimen gaitasunak –izan
ere, sukaldeko osagaien potoek
hiriko etxebizitzak eta erakinak si-
mulatzen dituzte, New York hiriak
egilearengan eragindako miresme-
na irudikatu nahian. biek misterioz
eta erakargarritasunez betetzen
dute liburua. Azkenik, badira sen-
dakengan ohikoak diren bestelako
elementuak ere. Adibidez, aurre-
neko eszenan agertzen den he-
gazkina gogorarazten du istorioan
barneratu eta Mikelek esne bidera
hegaldatzeko ogi-oreaz egingo
duen hegazkinak. Azkenik, ilus-
trazioen azterketarekin amaitzeko,
irudien testuartekotasuna aipatu
behar, sendakek omenaldi bat
egin nahi izan baitzion Winson Mc-
Cay (1869-1934) ilustratzaile eta
idazle ospetsuari. Horrenbestez,
Mikelen istorioak McCay-ren Little
Nemo in Slumberland liburuko Ne-
moren abenturak dakartza gogo-
ra, egitura errepikakorraren bidez
Nemok ohean bizitako ametsak
kontatzen baitira bata bestearen
atzetik Little Nemon. Eta Mikelen
abenturetan ere, ohean hasi eta
ohean amaitzeaz gainera, ohea
60 Behinola
iruzkinak
bera ere McCayren ilustrazioetatik
eratorritakoa dela ohar gaitezke.
Hitzei dagokionez, aldiz, aipatu
dugu ipuinaren argumentua, bai-
na argumentu hori hitzen bidez
nola gauzatzen den ere nabar-
mentzekoa da. Nahiz eta itzul-
pen batean nekeza den jatorrizko
bertsioak dituen musikalitatea,
erritmoa eta abesti jostari aipa-
garriak bere horretan biltzea,
irakurketa ozen eta ludiko ba-
terako osagai asko eskaintzen
ditu Gaueko sukaldean albume-
ko testuak. Horrela, liburuaren
hasieran eta amaieran bereziki,
kontakizuneko testuari ilustrazioe-
tako onomatopeiak eta bunbuiloe-
tako esamoldeak gehitzen zaizkie,
eta baliabide horrek askotariko
irakurketa aukerak eskaintzen
ditu, onomatopeiak testuan txer-
tatu baitaitezke eta bestelako
irakurketa efektu bat sortu. Era
berean, baliabide surrealista bat
bailitzan, sukaldeko elikagaien
ontzi erraldoiek dituzten ize-
nak ageri dira ingelesez eta irudi
bakoitzaren baitan dauden sukal-
deko produktuak iragartzera jolas
daitezke irakurleak.
bestalde, album ilustratu bikai-
netan gertatu ohi denez, hitzek
eta irudiek beren kasa esanahi
bat osatzen badute ere, hitzen
eta irudien arteko uztarketak eta
bi erregistroen eragin-trukeak
bestelako batasun osagarri bat
eransten diote irakurketari eta,
ondorioz, zentzu hertsian ezin in-
terpretatu ahal izango ditugu iru-
diak eta hitzak elkarrekin loturarik
ez balute bezala.
Hori gutxi balitz, orain arte
esandakoari sendakek 1983an
egin zioten elkarrizketa batean
zehazturiko hitzak erantsi behar
zaizkio: «Haurra nintzela, ondo
gogoan dudan iragarki bat ematen
zuten. sunshine gozotegiarena
zen, eta honako hau esaten zuen:
“Zu gauez lotan eta gu gozoak
egiten”. Munduko gauzarik
sadikoena iruditzen zitzaidan,
nik haiei begira esna geratzeko
gogoa izaten bainuen... Hain zen
aldrebesa, krudela eta arbitrarioa:
haiek gozoak egiten eta ni lotan.
Zera pentsatuko zuten gainera:
egiten zutena kristorena iruditzeaz
gain, haien produktua jan egingo
nuela. buruhauste ederrak
ematen zizkidan kontu hark.
Akordatzen naiz Sunshineko
kupoiak gordetzen ibiltzen
nintzela, hiru okin gizen eta
txikiren irudiak zituztenak. gauez
ikusten ziren, toki majiko hartara
zihoazela –auskalo non ote
zegoen–, ondo pasatzera; eta nik,
berriz, ohera joan behar. liburu
hau vendetta moduko bat da,
haiei mendekua hartu eta esateko
orain baditudala urte batzuk eta
gera naitekeela gauez esna eta
Ezkerrean: McCay-ren Little Nemo in Slumberland liburuko irudi bat.
goian: euskarazko liburuak opari dakarren baso-azpikoa.
61Behinola
iruzkinak
badakidala zertan aritzen diren
gaueko sukaldean!».
Ongi gauzaturiko vendetta izan
zela ziurta dezakegu, hainbat
sari eskuratzeaz gain –besteak
beste, Caldecott Honor book
sari entzutetsua–, mundu osoko
irakurleek bere egin baitute,
jada, Gaueko sukaldean. Eta,
orain, ziur euskal irakurleak ere
gehituko direla sendakmaniara,
eta behin sendakzaletu ostean,
nekez sendatu daiteke sendaken
obrarekiko lilura.
Sendakmania horren erakusle
dira, besteak beste, testu hau
idazteko baliagarri izan zaizkidan
sareko hainbat erreferentzia
aholkagarri: Maurice sendaki
eginiko elkarrizketa eta bideoak;
Ellen duthieren blogak (“lo
leemos así” gaztelaniaz eta “We
Read It like This” ingelesez);
The Sopranos-eko protagonista
zen James gandolfini gaueko
sukaldean irakurtzen sendaki
eginiko omenaldi batean;
sunshine gozotegiaren iragarkiko
hiru gozogileen argazkia;
sendaken Gaueko sukaldean
lanak McCayren Little Nemorekin
dituen antzekotasun guztien
erkaketa xehea; eta abar...
62 Behinola
kolaboratzaileak
Kolaboratzaileak
Ainara Azpiazu Aduriz
Ainara Azpiazu Aduriz “Axpi” (Hernani, 1980) ilustratzailea
da. besteak beste, komiki-tirak (Hernaniko Kronika,
Berria) egin izan ditu, eta zenbait liburu ere ilustratu ditu:
Maddiren Ametsak (desclee de brower, 2010); Manta
belaunetan (Ibaizabal, 2011); Mara eta izar saltzailea
(Ibaizabal, 2012); Ai, Ai, Ai! (Mezulari, 2012), Izotz Zuloa
(Erein, 2013), Printzesa Pixontzia (Elkar, 2014). baita
beste hainbat testuliburu ere. Horrez gain, erakunde
publikoetako berdintasun sailetarako ilustrazio-lanak ere
egin ditu, eta komiki tailerrak ematen aritu da. Muralak
ere egiten ditu (Asteasuko haur-eskola, Hernaniko plaza
feminista, partikularrak). 2012-2013 ikasturtean “Ars in
fabula. Master in illustrazione per la editoria” Masterra
burutu du Italian, Maceratan.
Mila esker,
zenbaki honetan
parte hartzeagatik.Asun Agiriano AltunaAsun Agiriano (Arrasate, 1963) Filosofian lizentziatua,
1991etik Arrasateko udal liburutegian irakurketa
sustatzen eta bibliotekari lanetan dabil. Haur eta
gazte liburuen munduan eta galtzagorri Elkartearen
sorreran ibilbide luze eta oparoa egina da. liburu-
gida gomendagarrien zerrendak egitea du gustuko
eta literatura-solasaldietan parte hartzea da atsegin
duen kontua, baita nazioarteko haur liburuen azoketara
bidaiatzea ere. Egun, Gara egunkarian haur eta gazte
literatura kritikaria da, eta, berriki, Mikel Ayerbe eta Jone
Arroitajauregirekin batera, Euskarazko Haur eta gazte
literaturako 10 liburuz osatutako katalogoa argitara
eman du (10 books from Basque Literature for Children
and Young People. Etxepare Euskal Institutua, 2014).
63Behinola
kolaboratzaileak
Gotzone Butron Kamiruaga
Gaston Majarenas Rivero
Igor Leturia Azkarate
Filosofia-ikasketak burutu zituen Euskal Herriko
Unibertsitatean (EHU/UPv). Helduen irakaskuntzan
(AEK) ibilia hainbat urtetan irakasle eta dinamizatzaile
gisa, 2006. urtetik aurrera Arrigorriagako Abusu
Udal bibliotekako arduraduna da eta Abusu sarean
plataformaren Abusu, Auzo Irakurlea egitasmoaren
sortzailea. Egitasmoak hainbat aipamen eta sari jaso
ditu, bizkaiko Ikastetxeen guraso batzordeen saria
2010. urtean, eta Kultura Ministerioaren Maria Moliner
saria 2011. eta 2013. urtean, besteak beste.
gaston Majarenas donostian jaio zen, 1941ean,
baina venezuelako hiriburuan igaro zuen haurtzaroa.
bertan Arte Plastikoko ikasketak egin zituen. gaztetan
donostiara itzuli eta Euskal Herrian ilustrazioaren eta
komikigintzaren bideari ekin zion. besteak beste,
Ipurbeltz aldizkarian kolaboratu zuen ia hasieratik
amaiera arte, “Naiara” pertsonaia sortu zuen eta hari
zenbakiz zenbaki bizia eman zion. Horrez gain, Euzkadi
Sioux eta Habekomik aldizkarietan ere kolaboratu zuen.
Hainbat sari ere eskuratu ditu. besteak beste, bilboko
eta Portugaleteko komiki-lehiaketetako lehen sariak
eta donostiako Zinemaldiko kartel lehiaketako lehen
saria. Hainbat festa eta ekitalditako kartelak ere egin
ditu, eta une honetan esku artean du horrelako beste
lan bat. bestalde, argitalpenei dagokienez, Ikastolen
Federazioak argitaratutako liburu zenbait ilustratu ditu
eta haren azken lanetako bat Mikel Agirregomezkortak
idatzitako Tarzanik gabeko oihan batean (erein, 2007)
liburuko ilustrazioak izan dira.
Igor leturia Arrasaten jaio zen, 1971n. Informatikako
eta elektronikako ingeniaritza-ikasketak egin
ditu Mondragon Unibertsitatean eta Tolosako
(Frantzia) Paul sabatier unibertsitatean. Horrez
gain, Hizkuntza-Teknologien masterra dauka (EHU/
UPv). gaur egun, Elhuyar Fundazioan egiten du lan
hizkuntza-teknologien sailean, eta bere doktorego-
tesia amaitzen ari da, euskarazko testu-corpusak
eta weba gaitzat duena. Informatikaz gain, komikiak
dira haren pasioa, eta 2004tik e-gorblog blogean
idazten du bien inguruan (http://eibar.org/blogak/e-
gorblog).
Mikel Ayerbe Sudupe
Mikel Ayerbe sudupe (Azpeitia, 1980) literatur
Teorian eta literatura Konparatuan (Ub) eta Euskal
Filologian (EHU) lizentziatua da, eta, egun, gasteizko
letren Fakultatean dihardu euskal literaturako
eskolak ematen. gerra Zibilaren eta egungo gatazka
sozio-politikoen inguruko ipuinak biltzen dituen Our
Wars: Short Fiction on Basque Conflicts (Cbs, 2012)
apailatu du eta Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo
bat (Etxepare Euskal Institutua, 2012) liburuaren
egilea ere bada. berria egunkarian literatura kritikari
lanetan aritua eta Haur eta gazte literaturaren
esparruan ere hainbat lan eginikoa da.
OlatzOsa Zubia
Mikel Begoña Garaizar
Mikel Insausti Mendizabal
Mikel Insausti Zarautzen jaio zen, 1985ean. 70eko
hamarkadaren erdialdean film laburrak egiten
hasi zen super-8an eta hainbat sari jaso zituen
Zinema Amateurraren Jaialdian (donostia). 1978an,
Haurtzaindegia dokumentala zuzendu zuen. TAI (Taller
de Artes Imaginarias) eskolan eta Madrilgo Irudiaren
Zientzien Fakultatean burutu zituen ikasketak.
Zinema-kritikariaren ibilbidea Egin egunkarian hasi
zuen, 1980an. Horrez gain, beste zenbait hedabidetan
ere kolaboratu du: Egin Irratia, Herri Irratia, Radio
Euskadi, Radio Cadena, Diario Vasco, Nosferatu
aldizkaria, Donostia Zinemaldia aldizkaria eta ETbko
Ikusmira saioa. 1986an, donostiako Nazioarteko
Zinemaldiko Egile berrien saileko epai-mahaikide
izan zen. Ama-lur liburu-dvdaren egilea da, EKHEk,
2007an, birmasterizatua. 2013an, El perro bideo-
klipa zuzendu zuen. gaur egun, Gara egunkarian
iritzi-emaile da.
Pedagogian lizentziatua. Euskalgintzako eta
kulturgintzako hainbat proiektutan kolaboratu eta lan
egin du. Hainbat urtez EKbn lan egina, eta urtebetez
donostiako Ilazki euskaltegiaren zuzendaria izana.
Hamar urtetik gora dira Elkar argitaletxean lanean
hasi zenetik. Elkar eta Ttarttalo argitaletxeetako
koordinatzaile eta arduraduna da gaur egun, eta
Euskal Editoreen Elkarteko lehendakariordea.
Mikel begoña (sopela, 1964) Historian lizentziatua da, gidoilari-lanak egin ditu hainbat komiki-liburutarako eta
bilboko begoña auzoko liburutegian dihardu lanean. 2004tik 2008ra bitartean Ricardo M. sendra marrazkilariarekin
egin zuen lan. 2005ean Elgoibarko “Kokoe” komiki-lehiaketa irabazi zuten. 2006an, berriz, basauriko “ganorabako”
lehiaketa. bereziki, dibulgazioarekin zerikusia duen guztia interesatzen zaio. Interesgarria iruditu zitzaion komikiaren
formula, Euskal Herriko historiari buruzko edukiak modu erakargarriagoan aurkezteko bidea ematen zuelako eta,
bere lehen titulua kaleratzeko, gure Erroak zigilua sortu zuen. bertan argitaratu zuen Mar de plomo / Berunezko
itsasoa (gure Erroak, 2007). Horrez gain, Tristísima ceniza. Un tebeo de Robert Capa en Bilbao (Norma, 2011)
komiki-liburua argitaratu zuen Iñaket ilustratzailearekin. Azken urteotan, berriz, honako lan hauek argitaratu ditu:
El pico de los cuervos (Norma, 2013), Bec des Corbeaux (Cambourakis, 2014)... Eta esku artean badu proiektu
berri bat: Por un puñado de ambar. bestalde, Adur larrearentzat Bertsolari aldizkarirako gidoiak ere egiten ditu
(The last shot), eta Komikeri: euskarazko komikien bloga kudeatzen du.
64 Behinola
kolaboratzaileak
Pamiela • Kalandraka
PAMIELAetxea
Txuntxurrun berdekoanimalien kontakizunakXabier Olaso
Jarraian aurkezten dugun fitxa bete eta ordainketa-agiriarekin batera, gure helbidera bidali:
Aldizkari honen urteko bi zenbakiak etxean jasotzeko bete
ondorengo fitxa eta bidali elkartearen egoitzara.
K.K. zenbakia (ordainketa helbideratzea nahi baduzu): Urteko harpidetza 20 euro. Ordainketa helbideratua edo transferentzia bidezkoa izan daiteke.
K.K. zenbakia (ordainketa helbideratzea nahi baduzu): Urteko kuota 40 euro. Ordainketa helbideratua edo transferentzia bidezkoa izan daiteke.
Egin zaitez Galtzagorri Elkarteko bazkide
Behinola etxean jaso nahi duzu?
galtzagorri elkartea
Zemoria 25, behea. 20013 donostia. Tel.: 943 471 487
[email protected] / www.galtzagorri.org
Izen-abizenak:
Helbidea:
Herria: Posta kodea:
Telefonoa:
e-maila:
Ogibiea: lantokia:
Izen-abizenak:
Helbidea:
Herria:
Posta kodea:
e-maila:
galtzagorri elkarteaZemoria 25, behea. 20013 donostia. Tel.: 943 471 487
[email protected] / www.galtzagorri.org
Haur eta gazte literaturako Klasiko Unibertsalak eta euskarazko altxorren berrargitalpenak
Klis-KlasiKoaK liburu sorta