batzordeen autoerregelamendua

12
ETXARRIKO UDAL BATZORDEAK ARAUTZEKO AUTOERREGELAMENDUA 2012ko maiatza

Upload: etxarriaranhazten-etxarri

Post on 31-Mar-2016

216 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Etxarriko udal Batzordeak arautzeko autoerregelamendua.

TRANSCRIPT

Page 1: Batzordeen autoerregelamendua

ETXARRIKO UDAL BATZORDEAK ARAUTZEKO AUTOERREGELAMENDUA

2012ko maiatza

Page 2: Batzordeen autoerregelamendua

ETXARRI ARANAZKO UDALEKO BATZORDEAK ARAUTZEN DITUEN AUTOERREGELAMENDUA

1. AUTOERREGELAMENDUAREN HELBURUA

Batzordeen egituraketa, funtzionamendua eta erabakigarritasuna arautzea.

2. BATZORDEEN EGITURAKETA OROKORRA

a) Batzorde egonkorra: gaika antolatua eta denboran etenik gabe funtzionatuko duena. Batzordearen egituraketan, izaeraren eta beharren arabera, antolatzeko hiru modu egon daitezke:

a.1.- Batzorde barruan bi azpiegitura bereiz daitezke:- Talde Eragilea. - Batzordea.

a.2.- Batzordeak azpibatzordeak izan ditzake azpi-gai jakin batzuen lanketa egiteko.

a.3.- Batzordeak zatiketarik gabe bere osotasunean lan egiten funtzionatzea.

b) Aldi baterako Batzordea: gai zehatz baterako sortzen den taldea, eta lana amaitzen denean, desagertu egiten dena. Batzorde egonkor batek egin dezake deialdia edota alkatetzak zuzenean.

c) Batzordeen Bilkura: Batzorde bakoitzeko ordezkaria bilduko duen taldea.

d) Batzar Orokorra: Batzordeetako kideak, zinegotzi eta udal langileak eta herritarrak bilduko diren gune nagusia.

3. BATZORDEEN IZAERA

a) Gaika antolatuak eta auzoka egituratzeko aukerarekin.

Batzordeak gai baten inguruan antolatuko dira.

Etorkizunean beste gai baten inguruan Batzorde bat sortzeko interesa egon daiteke. Edozein eragile litzake zilegi eta onartua Batzorde berri

Page 3: Batzordeen autoerregelamendua

baten sorrera proposatzeko, baina ikuspegi orokor batetik egin beharko litzake, premiak, aukerak, lehentasunak eta ahalbideak kontutan hartuta.

Auzoka antolatutako dinamikak burutu daitezke.

b) Irekiak.

Herritar orok edukiko du Batzorde batean parte hartzeko eskubidea. Parte-hartze maila ezberdinak egon daitezke:

- Lan iraunkor bat egin nahi duena. - Noizbehinkakoa: arazo edo gai zehatz baten inguruan soilik lan

egingo duena.- Gai edo arazo bati buruz entzun edo iritzia eman besterik egingo

ez duena.

Batzordeen lana herritar denei iristea bermatu nahi denez, informazioa jaso eta parte-hartzeko zailtasun handienak dituzten giza-taldeak identifikatuko dira (herritar etorkinak, herritik kanpo bizi diren etxarriarrak, presoak... etab) eta ahalegin berezia eginen da horiengana iristeko.

Batzordeak irekiak izateaz gain, operatiboak izan behar dute. Horretarako Batzordeek haien lanaren berri herritarrei eman behar diete, partaide berriak agertzean Batzordearen lan erritmoan ahalik eta gutxien eragiteko.

c) Inklusiboak.

Batzordeek inklusiboak izan behar dute. Erraztasunak jarri behar dira Batzordeetan pertsona guztiak eroso senti daitezen eta ahalik eta aukera gehien izan dezaten parte-hartzeko.

d) Gardenak.

Herritar orok edukiko du Batzorde batean erabakitakoa ezagutzeko eskubidea. Batzordetako lana publikoa izango da, beraz, herritarrek Batzordeen lanaren berri izan behar dute. Batzorde bakoitzak bere lan edo erabakien berri emanen du, hori egitera derrigortua dago, epeka bederen, publikoa delako bere lana. Erabakien berri gutxienez gune hauetan emanen da:

- Udalaren ikusleihoetan (bestelako gune fisikoak jarri bitartean).- Auzolanien udal aldizkarian.

Page 4: Batzordeen autoerregelamendua

- Etxarriaranhazten blog-ean. - “E-mail sareen” bidez zabalduko da informazio nagusia.e) Erabakiorrak.

Batzordeetan hartutako erabakiak Udalak bere gain hartuko ditu, baldin eta:

1. Erabakiak Batzordean adostasunez hartzen badira. Hala ez bada, bestelako guneetan hartuko dira erabakiak: Batzar Orokorrean, Osoko Bilkuran, Herri galdeketa bitartez… etab.

2. Hartutako erabakiek baldintza tekniko, ekonomiko eta legala betetzen badituzte.

f) Euskaldunak.

Euskara nagusi izanen da udal batzordeen ohiko jardueran. Horretarako honako irizpideak hartuko dira kontuan:

Batzorde zabaletan:- Azalpen eta komunikazio orokorrak euskara hutsean izanen dira, salbuespenak salbuespen. Saiatuko gara ahozkoan herriko hizkerari lehentasuna ematen, herritarren artekoan ari garelako.- Dokumentazio idatzia ele biz izan daiteke, beharrezkoa dela ikusten bada: txostenak, proposamenak, PPTak…- Erdaraz hitz egin edo galdetzen duenari erdaraz hitz eginen zaio.- Beharrezkoa dela ikusten bada, edo norbaitek eskatzen badu, amaieran erdarazko laburpen bat eginen zaie interesatuei.- Saiatuko gara euskaraz ulertzen ez dutenei ondoan itzultzaile “xuxurlari” boluntarioak jartzen (aurretik hitz eginda). Xuxurlariak euskaraz ez dakienari erdarazko azalpen labur-laburrak eginen dizkio, belarrira.- Batzorde edo bileraren hasieran, arduradunek hizkuntza trataerari buruzko informazioa emanen dute, etorritakoek planteamendua argi izan dezaten.

Lantalde txikiagoetan: Lantalde txikiagoetan ere batzorde zabaletan paratutako irizpideak betetzen saiatuko gara. Nolanahi ere, bilera horiek informalagoak eta arinagoak direnez, askotan ez da posible izanen formalismo batzuk betetzea: euskarri idatziak ele biz egotea, amaieran laburpenak egitea… Beraz, modu naturalean arituko gara: euskaldunekin euskaraz, eta euskaraz ez dakitenekin erdaraz. Baina ez da ahaztu behar gure hizkuntza irizpide nagusia zein den: batzordearen jarduera nagusia euskaraz izanen da. Gainera, kontuan izan behar dugu gure bilera eta batzordeetako partaide gehienak euskaldunak izaten direla, eta

Page 5: Batzordeen autoerregelamendua

euskaraz hitz egiten ez dutenek ere euskara ongi ulertzen dutela, gehienetan.

g) Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunean sakontzen dutenak.

Batzordeek gizonen eta emakumeen aukera berdintasunean sakontzeko lan eginen dute. Beraz, emakumeen beharrak kontutan hartu beharko dira. Batzordeetan, nahiz sortzen diren parte hartze dinamika guztietan, helburua emakumeengana iristea da, ahal den einean haien parte-hartzea bermatzea, bultzatzea, eta hori oztopatzen duena lantzea.

Emakumeen ikuspegia kontutan hartzearren, honen inguruan Batzorde bat sortuko da. Bi helburu nagusi izanen ditu. Alde batetik, ikuspuntu feminista beste Batzordeetan txertatzeko tresna izanen da. Bestetik, gai hau errotik hartuta lan eginen da herrian arlo desberdinetan egon daitezkeen hutsuneak identifikatu eta hobekuntzak proposatu nahiz gauzatzeko.

4. BATZORDEETAKO PARTAIDEAK

a) Batzordekideak.

Batzorde baten dinamikan parte-hartzen duten pertsonak dira. Batzorde batek Talde-eragilerik baldin badu, talde horretako kideak Batzorde horretan lan iraunkorragoa egiten duten kideak dira.

Batzorde batean gutxienez hiru kide egon beharko dira. Hiru kide baino gutxiago badaude, ezinen dute erabakirik hartu, soilik, eztabaidatu eta proposamenak egin.

Ez dago adin mugarik Batzorde batean parte-hartzeko.

Batzorde batean Etxarri Aranatzen erroldatuak edo erroldatu gabe dauden etxarriarrek parte-hartu dezakete, baita beste herri batean bizi arren, bizia Etxarrin egiten duten pertsonek ere.

Batzordeki bihurtzeko bi modu aurre-ikusten dira: 1. Batzorde batean parte-hartu nahi duen edozein pertsonak

Batzordera jo dezake bere lanerako gogoa jakinarazteko eta Batzordekide bihurtuko da.

2. Batzorde batek, pertsona edo giza-talde jakin batengana jo dezake lan taldean parte-har dezala eskatzeko.

Page 6: Batzordeen autoerregelamendua

Batzordekideen eskubideak eta beteberrak dira:

Eskubideak: Informazio osoa jasotzea. Proposamenak egitea. Erabakietan parte hartzea. Ardurak eskatzea. Auto-esklusiorako eskubidea du batzordekide batek. Pertsonen

egoera pertsonalek aldaketak izaten dituztenez, batzordeki batek, edozein unetan Batzordeari lan-taldetik ateratzeko erabakia komunika diezaioke.

Betebeharrak: Planifikatutako ekintzetan ardurak hartzea. Batzordeetan eta berauek planteatutako ekimenetan parte

hartzea. Batzordekideak elkar errespetatzea: hizkuntza egokia

erabiltzea. Batzordeetan hartutako erabakien berri herritarrei ematea.

b) Dinamizatzailea/k

Batzordeko arduraduna izanen da.

Batzorde bakoitzak erabakiko du nor izango den dinamizatzailea. Kargua txandakatu eginen da Batzordean.

Funtzioak.- Aurreko bileran esan, onartu eta landutakoa hurrengo bileran

aurkeztea. - Batzordearen bozeramailea izatea. - Gai ordena zehaztea.- Txandak banatu eta errespetaraztea.- Pertsona arteko errespetua ziurtatu eta bermatzea.

Page 7: Batzordeen autoerregelamendua

c) Batzordeen Bilkurarako ordezkaria/k

Batzordeen Billkurakako ordezkariek Batzordearen izenean beste batzordeetako ordezkariekin koordinazioa eta elkarlana sustatuko ditu.

Batzorde bakoitzak erabakiko du nor den bere ordezkaria.

Funtzioak: Batzordearen informazioa beste Batzordetara zabaltzea. Batzordearen iritzia azaldu beharko du beste Batzordeen

aurrean. Bere iritzi pertsonala denean, argi utzi beharko du bere iritzia dela, eta ez Batzordearena.

Beste Batzordetako informazioa norberaren Batzordean zabaltzea.

Batzorde ezberdinen plangintzak koordinatzea. Batzorde ezberdinen artean elkarlana sustatzea. Ezinen du erabakirik hartu, ordezkatzen duen Batzordeak

horretarako baimenik eman ez badio behintzat.

d) Zinegotzia

Printzipioz, udal zinegotziak Batzordeetako kideak izanen dira. Ez dute Batzordeko dinamizatzaileak izan beharrik.

Funtzioak: - Batzordearen eta udalbatzaren arteko zubi lanak egitea. - Udalbatzan parte hartzea sustatzea. - Batzordetako erabakiak udalbatzan azaltzea. - Udalbatzako erabakiak Batzordeetan azaltzea..

e) Teknikoa

Batzordearen izaeraren arabera, udal-langile teknikoa bertako partaide izango da.

Funtzioak:- Batzordeak teknikoari iritzi teknikoa eskatzen dionean, honek modu objektiboan teknikoki dauden aukera guztien berri eman beharko du.

Page 8: Batzordeen autoerregelamendua

- Batzordekide gisa ari denean, teknikoak beste edozein batzordekideren eskubide berdinak izanen ditu.- Horrela adosten denean, Batzordearen erabakiak gauzatuko ditu.

5. BATZORDEEN FUNTZIONAMENDUA

5.1. Bileretarako deialdiak publikoak izan behar dute. Herritar orok bilera horretara joan nahi balu aukera izan beharko luke bertan parte-hartzeko. Horretarako, Batzordeak bilerarako deialdia gutxienez honako bitartekoen bidez egin beharko du:

- Udalean.- Informazio gune fisikoetan (paneletan).- Blog-ean.- Udalaren web-gunean.

Gainera, deialdia honako bitartekoen bidez egin daiteke:

- Udaleko buletina.- Buzoneatzeko oharren edo aldizkaritxoen bidez.- “E-mail sarea”.- Komunikabideak, Sakanakoak batez ere.

5.2. Informazioa zabaltzea: Batzordeek haien informazioa zabaltzeko honako bideak erabili beharko dituzte:

- Batzordetako deialdiak egiteko erabili dituen bitarteko berak.- Batzar Orokorraren bidez.

5.3. Proposamenak egitea: edonork Batzorde batean proposamen bat egin nahiko balu, honako bide hauek erabili ditzake:

a) Batzordeko arduradunari zuzenean edo ahoz azaltzea. b) Batzordearen bilera batean zuzenean egitea. c) Idatzizko postaz edo “e-mail” bidez.

5.4. Erabakitzeko moduak: Batzorde batek erabakiak hartu ahal izateko, honako irizpideak jarraituko dira:

Page 9: Batzordeen autoerregelamendua

Ahal den heinean adostasunean hartuko dira erabakiak eta hori lortzeko lan eginen da.

Adostasunik ez bada, bozkatu eginen da, bozken ¾ lortu beharko delarik erabakitzeko.

Erabaki behar den gairen inguruan lan egiten duten pertsonek soilik izanen dute aukera bozkatzeko. Eskubide hori izateko, aldez aurretik Batzordeak egin dituen bileretan parte-hartu beharko da eta horietan norbearen iritzia azaldu eta adostasunera heltzeko jarrera azaldu beharko da. Ez da onartuko, herritar batek erabakiaren gainean egindako lanean parte-hartu ez izatea eta bozketaren unean Batzordean azaldu eta bozka ematea, beti ere Batzordeak hori egiteko nahia azaldu ez badu.

6. BATZORDEEN BILKURA

6.1. Partaideak: batzorde bakoitzak izendatutako ordezkaria/ak.

6.2. Funtzioak:- Koordinatu.- Informazioa banatu.- Batzordeen arteko elkar-lana sustatu.- Erabakiak hartu (epe motzekoak).- Parte-hartze Batzordearekin batera Batzar Orokorra

prestatu.

6.3. Bilkuren maiztasuna beharraren araberakoa izanen da. Hala ere, bi hilabetez behin elkartzea komeni da.

6.4. Bilkuren deialdia: Parte-hartze Batzordeak eginen du. Gainontzeko Batzordeek deialdia egin nahiko balute, Parte-hartze Batzordearekin harremanetan jarri beharko lukete.

7. BATZAR OROKORRA

7.1. Partaideak: batzordekideak, zinegotziak eta alkatea, herritarrak...etab.

7.2. Funtzioak:- Batzordetako informazioa herritarrei zabaldu.

Page 10: Batzordeen autoerregelamendua

- Proposamen ezberdinen artean lehentasunak ezarri.- Erabakiak hartu.

7.3. Erabakiak hartzea: Batzar Orokorrean erabakirik hartu behar bada, aldez aurretik Batzordeen Bilkurak erabakitzeko modua edo mekanismoa zein izango den zehaztu beharko du. Gai ordenarekin batera azalduko du erabakitzeko modu hori, herritar denak jakinaren gainean egoteko.

7.4. Deialdia: Batzordeen Bilkurak eginen ditu horretarako Udalak dituen

bitartekoak erabiliz: Udal-buletina, bandoak, buzoneoak, bloga, “e-mail” sarea... etab.

Ezinbestekoa da herritar guztiengana deialdia heltzea.

8. AUTOERREGLAMENDUAREN DINAMIKOTASUNA:

Parte-hartze Batzordearen eginbeharra da autoerregelamendu honen jarraipena egitea. Batzorde horrek proposatuko du beharrezkoa ikusten denean araudiaren berrikuspena egitea.

Hala ere, autoerregelamendua aldatzeko proposamena edonork egin dezake. Horretarako, proposamen hori Parte-hartze Batzordeari helarazi beharko dio eta Batzar Orokorrean onartu beharko da aldaketa egin ahal izateko.