basterretxea-hedabideak gizartearen eratzaile

8
Ikasgaiaren programa Ikus-entzunezko komunikazioaren teoria 1.LAUHILEKOA 1 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 3. maila > 2010-11 ikasturtea HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Basterretxea, J.I.(2002). Kulturaaniztasuna eta gizarte komunikazioa. Bilbo:Udako Euskal Unibertsitatea.6570.orr. HEDABIDEAK GIZARTEAREN ERATZAILE Mitologien eta erritualen sortzaile dira hedabideak; albisteak hedatzeaz gain, gizartekomunikazioan diharduten bideek mundua ulertzen laguntzeaz gain, mundua bera eratzen ere laguntzen dute. Albisteen errituala Gizakiak erritu ugari dauzka. Denboraren eta Historiaren joanetorrian, gizakiak errituak sortu ditu, ohiturak landu ditu, azturez bete da azkenean. Erritu horietako batzuk norberarenak dira (goizean kafesnea hartzea, edo fruta jatea, edo biak), beste asko sozialak dira (ezkontzak edo heriotzaren osteko lurperaketak, kasu). Gizarte aurreratuetan, erritu modernoetako asko eta asko hedabideei so garatu dira. Gure mundu zibilizatuan, pertsonaren errituetariko bat albisteen kontsumoa da. Goizean egunkaria zabaltzea, autoan bidaiatzean irratia entzutea, edo iluntzean etxeratzean telebistako albistegia ikustea, erritu horren pasarte jakinak dira. Erlijioetan gertatzen zenaren antzera —demagun kristauohituran domekero mezatara joatea eta ondoren sermoia komentatzea—, hedabideen mezua aldi oro entzuten da, eta entzundako horrek ematen du lagunartean berba egiteko giltza edo bidea. Sermoian esandakoa komentatzen zen moduan komentatzen dira, lankideen artean, lanera heldu bezain laster, autobusean entzundako partearen albisteak. Egunaren jarduna markatzen digute hedabideek. Hedabideek markatzen dituzte egunaren atal nagusiak. Jendemota batek albistegien arabera banatzen du eguna, beste batek magazinen arabera, inork filmeen eta nobelen arabera; kontua honako hau da: hedabideen jardunak erloju sozialaren zeregina betetzen duela, hedabideek errutinak sortzen dituztela, hedabideek diskurtso sozialerako gaiak eta

Upload: amaia-pavon

Post on 29-Mar-2016

215 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Huheziko IKO lizentziako materiala

TRANSCRIPT

Page 1: Basterretxea-Hedabideak gizartearen eratzaile

Ikasgaiaren programa Ikus-entzunezko komunikazioaren teoria 1.LAUHILEKOA 

  

1 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 3. maila > 2010-11 ikasturtea  

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN 

FAKULTATEA 

Basterretxea,  J.I.(2002).  Kultura‐aniztasuna  eta  gizarte  komunikazioa. Bilbo:Udako Euskal Unibertsitatea.65‐70.orr. 

 

HEDABIDEAK GIZARTEAREN ERATZAILE 

Mitologien eta erritualen sortzaile dira hedabideak; albisteak hedatzeaz gain, 

gizarte‐komunikazioan diharduten bideek mundua ulertzen laguntzeaz gain, 

mundua bera eratzen ere laguntzen dute. 

 

Albisteen errituala 

Gizakiak erritu ugari dauzka. Denboraren eta Historiaren joan‐etorrian, gizakiak 

errituak sortu ditu, ohiturak landu ditu, azturez bete da azkenean. Erritu horietako 

batzuk norberarenak dira (goizean kafesnea hartzea, edo fruta jatea, edo biak), 

beste asko sozialak dira (ezkontzak edo heriotzaren osteko lurperaketak, kasu). 

Gizarte aurreratuetan, erritu modernoetako asko eta asko hedabideei so garatu dira. 

Gure mundu zibilizatuan, pertsonaren errituetariko bat albisteen kontsumoa 

da. Goizean egunkaria zabaltzea, autoan bidaiatzean irratia entzutea, edo iluntzean 

etxeratzean telebistako albistegia ikustea, erritu horren pasarte jakinak dira. 

Erlijioetan gertatzen zenaren antzera —demagun kristau‐ohituran domekero 

mezatara joatea eta ondoren sermoia komentatzea—, hedabideen mezua aldi oro 

entzuten da, eta entzundako horrek ematen du lagunartean berba egiteko giltza edo 

bidea. Sermoian esandakoa komentatzen zen moduan komentatzen dira, lankideen 

artean, lanera heldu bezain laster, autobusean entzundako partearen albisteak. 

Egunaren jarduna markatzen digute hedabideek. Hedabideek markatzen 

dituzte egunaren atal nagusiak. Jende‐mota batek albistegien arabera banatzen du 

eguna, beste batek magazinen arabera, inork filmeen eta nobelen arabera; kontua 

honako hau da: hedabideen jardunak erloju sozialaren zeregina betetzen duela, 

hedabideek errutinak sortzen dituztela, hedabideek diskurtso sozialerako gaiak eta 

Page 2: Basterretxea-Hedabideak gizartearen eratzaile

Ikasgaiaren programa Ikus-entzunezko komunikazioaren teoria 1.LAUHILEKOA 

  

2 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 3. maila > 2010-11 ikasturtea  

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN 

FAKULTATEA 

ereduak ezartzen dituztela. 

 

Kanpoko munduaz dakigun apurra, hedabideek esana dakigu. Munduaz 

dakigunaren iturri nagusia, hedabideak dira: zer gertatzen den, non gertatzen den, 

noiz gertatu den eta zergatik gertatzen den, hedabideek jakinarazten dute eta haiek 

jakinarazitakoaz kanpo ezer gutxi gehiago jakin dezakegu. Munduaren abiadaren 

berri hedabideei esker dugu. 

 

Hedabideek mundua eratzen eta konformatzen laguntzen dute, gure elkarrizketetarako 

erreferente bilakatzen dira. Albisteak kontatzeaz gain —egitate eta gertakizun 

guztien artean albiste zein diren erabakitzen dutenez—, munduan garrantzitsua 

zer den eta zer ez den esaten dute hedabideek. Errepikapenaren ondorioz, 

jendeak ikasi egiten du handia zer den eta txikia zer, eta, gero, horren arabera 

funtzionatzen du bere bizitza arruntean; beraz, informatzeaz gain, hedabideek gure 

buruak eratu eta konformatzen dituzte eta gure pentsatzeko erak eta moduak sortzen 

dituzte; munduaz informatzeaz gain, hedabideek mundua bera eratzen dute. 

Errituak, erritmoak eta errutinak sortzen dituzte hedabideek; testuinguru horretan, 

liturgia bera garrantzitsuago da, liturgia horren oinarrian dagoen afera baino. 

 

Hedabidea ez da gizartearen ispilua 

Errituak mundua desitxuratu eta bere erara azaltzen digu. Jakina da: hedabideek 

ez dute modu neutralean igortzen informazioa, ezin dute eta. Presio‐taldeak 

eta komunikazio‐profesionalak medio, hedabideek informazioa prestatu eta landu 

egiten dute. 

 

Kontuz baina: hedabidea ez da egitatearen ispilua. Ispiluak ez du erabakirik 

hartzen, hedabideek bai ostera. Erabaki horien oinarrietan, besteak beste, helburu 

Page 3: Basterretxea-Hedabideak gizartearen eratzaile

Ikasgaiaren programa Ikus-entzunezko komunikazioaren teoria 1.LAUHILEKOA 

  

3 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 3. maila > 2010-11 ikasturtea  

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN 

FAKULTATEA 

politikoak, denbora mugatua, profesionalen eskua eta baliabideak daude. Ispiluak 

bere aurretik igarotzen den oro islatzen du; hedabideak ez, ezin du eta. Ispilua, 

zelanbait esanda, erabat askea da bere aurretik igarotzen dena islatzeko. Isla bera 

ere askea da, erakusten duena originalarekiko isomorfikoa da (ispilu arruntetan 

behintzat). Hedabideak, ostera, ez du askatasun hori. 

 

Adi, zeren hedabidea ez baita leihoa. Leihotik begiratzean ikusten duguna, 

gertatzen ari dena da. Gertatzen ari den hori ez dugu guk erabaki. Baina hedabideek 

erabaki egiten dute, ez gertatzen dena (sarri askotan baita hori ere), gertatzen 

denaz esan beharrekoa baino, hots, erakutsi beharrekoa. 

 

Bada, hedabidea ez da begi neutrala. Hedabideak hautatu egiten du gertatutakotik 

zer erakutsi, zer esan, zer irakurtzera eman. Eta hautaketak ez dira neutralak, 

edo ez denentzat neutral. Neutraltasuna —balizkoa edozein kasutan— oso norberarena 

da. Hedabideak gertakariaren zati bat baino ez ohi du erakusten; baina, 

nahita ere, ezingo zukeen osorik eman. 

 

Erlijioagaz gertatzen zaigun berbera gertatzen zaigu informazioagaz. Erlijioak 

errealitate bat erakusten du. Errealitate jainkotiar hori, erlijio desberdinek 

desberdin ikusten dute; errealitate jainkotiar hori fededun ez direnentzat egon ere 

ez dago, ez da existitzen. Hedabideek egitate eta gertaeren ikuspuntu bat ematen 

dute. Egitate edo gertaeren ukigarri eta begi‐bistakoa den hori modu desberdinean 

ikusten dute hedabide desberdinek. Errealitate hori horrelakoxea da hedabide 

horren fededunentzat; fede hori miresten ez dutenentzat errealitate hori existitu ere 

ez da egiten. 

 

 

Page 4: Basterretxea-Hedabideak gizartearen eratzaile

Ikasgaiaren programa Ikus-entzunezko komunikazioaren teoria 1.LAUHILEKOA 

  

4 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 3. maila > 2010-11 ikasturtea  

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN 

FAKULTATEA 

Hona adibide bat: 

Torturak kartzeletan. Gara egunkariak tortura Estatuaren politika errepresiboaren 

ondorio dela uste du. Correo egunkariak kartzela barruko kolpe 

eta jipoi horiek presoen probokazioen ondorio direla. ABC egunkariak ez 

du arazoa aipatu ere egiten. 

 

Hedabideak ez dihardu ispilu edo leihoaren antzera. Hedabideak bere modura 

eta erara ikusten eta kontatzen du bere begien aurrean gertatu denetik interesgarrien 

iruditu zaiona. Hedabideak bere betaurreko propioez ikusten eta erakusten du 

mundua. 

 

Kulturak, komunikazioaren jario 

«Espazio geografiko jakin batean bizi den talde bateko partaideek konpartitzen 

duten ohitura‐multzoa, aztura‐piloa»; era horretan defini daiteke kultura 

zer den. 

 

Jendeak dituen sinesmenen eta portaeren arabera garatzen dira kulturak, eta 

sinesmen eta portaera horiek, jakina, elkarri komunikatu beharrekoak dira. Etxearen 

diseinua, diruaren sistema, janarien ohiturak... pentsaezinak dira, norberak zer 

pentsatzen duen eta zelan sentitzen duen azaltzeko beharrezkoa den truke 

komunikatibo barik. 

 

Kultura aktiboa, edo bizia, egunero garatzen da taldekideakaz batera. Harremanezko 

garapen horren oinarrian, truke komunikatibo horren oinarrian, elkarrekintza 

edo interakzioa dugu. Interakzioak igorlearen eta hartzailearen beharra du. 

Kultura bizi hori abian jartzen duen organismo biren arteko trukea da elkarrekintza 

edo elkarreragina. Robinson Crusoe‐k ez zuen kulturarik garatu Friday‐gaz batu 

Page 5: Basterretxea-Hedabideak gizartearen eratzaile

Ikasgaiaren programa Ikus-entzunezko komunikazioaren teoria 1.LAUHILEKOA 

  

5 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 3. maila > 2010-11 ikasturtea  

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN 

FAKULTATEA 

arte. Robinson‐ek bere ohiturak garatu zituen, baina Friday‐gaz trukatu arte, ez 

zuen kulturarik garatu. 

 

Ohitura modernoetan, eragin zuzena dute hedabideek, harreman sozialek, 

pertsonalitate jakinen proiekzioek, eta taldekideek euren buruez eta gainerakoez 

dituzten ideiek eta usteek. 

 

Arestian ere esan da: hedabideek errituak ezarri dituzte gure artean; erritu 

horien arteko batek eguneko orduak zelan banatu ekarri digu, kasurako. Albisteen 

kontsumoa, esate baterako, pasarte garrantzitsua da gizarte modernoetako liturgia 

sozialean; eta gizarte aurreratuetan, pentsaezina da hedabideen jarduna baztertuta 

utz lezakeen kultura modernorik sortzea eta garatzea. 

 

Ahalmen intelektualen lanketa eta garapena gizarte‐komunikazioarekin ere 

badaude loturik. Hedabideen laguntza barik, pentsaezina da herri edo zibilizazio 

bateko gizarte‐egitura finkatzea. Pentsaezina da fenomeno zientifikoen, artistikoen 

eta erlijiosoen berri izatea, mezubideen lana baztertuta. Politikak eta ekonomiak ez 

zuketen funtzionatuko handika egiten den komunikazio barik. 

 

Komunikatzaileak kultura berriaren sortzaile 

Hedabideak dira komunikazioa —zentzurik zabalenean hartuta— menperatzen 

duten erakundeak. Komunikazioaz berba egitean, gaur egun, hedabideen komunikazioaz 

berba egiten dihardugula konturatzen gara. Eta, konturatu egiten gara eta 

ikusi egiten dugu ezen komunikazioan oinarritutako kultura osoa gero eta gehiago 

oinarritzen dela komunikazioa ulertzen hasita gauden eredu horietan, alegia, hedabideek 

zabaltzen dituzten horietan. Komunikatzaileak komunikazioaren profesionalak 

berak dira kulturaren nondik‐norakoak ezartzen dituzten indibiduo espezializatuak. 

Page 6: Basterretxea-Hedabideak gizartearen eratzaile

Ikasgaiaren programa Ikus-entzunezko komunikazioaren teoria 1.LAUHILEKOA 

  

6 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 3. maila > 2010-11 ikasturtea  

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN 

FAKULTATEA 

Pentsamenduaren ugazaba modernoak dira orain masa‐komunikazioan diharduten 

profesionalak. Hedabideetako profesionalek baztertu egin dituzte intelektual 

klasikoak, eta horien lekua eskuratu dute ezagutzaren aldarean. 

 

Gizartea gero eta teknokratagoa bilakatzen ari da abiaduran oinarritutako 

zientzia eta teknologia berriak direla eta; hedabideek lagunduta, elite intelektual 

berria sortzen ikusten ari gara teknokrazia horien baitan. Elite berriak bere lekua 

aurkitu du medioei esker, eta elite kultural edo intelektual klasikoak baino 

indartsuago ari da bilakatzen gure begien aurrean. 

 

Bestalde, hedabideetako kazetariak gero eta indar handiagoa, gero eta 

zilegitasun handiagoa du ekoizpen kulturalak balioesteko, gaitzesteko edo gorengo 

mailakotzat hartzeko. Masa‐hedabideetako kazetariak berak ezartzen du moda 

kulturala, aztura politikoa, ohitura soziala edo irizpide ekonomikoa. 

Masa‐komunikazioa da gaur egun kultura‐jario publikoaren oinarria. 

 

Komunikazio publikoak, masiboak, mediatikoak, ordezkatu egin du transmisio 

kultural klasikoa, eremu txikikoa, hurbilekoa, lokala, aurrez aurrekoa; eta, horren 

ordez, kanpokoa, zabala, arrotza, masiboa, globala ezarri du zenbait lekutan. Masa 

zabaletan, gaur egun, kultura‐igorpen familiarra bigarren mailakoa da, sarritan. 

Kultura‐igorpen masiboak ilundu egin du transmisio klasikoa, belaunaldien artekoa. 

Lokalismoa desagertzear ote dago? Baldin eta hedabide masiboek euren lanean 

arretarik jartzen ez badute, agian bai. Lokalismoak ez du berme kulturalik izango, 

baldin eta hedabide masiboek aintzakotzat hartzen ez badute. Lokalismoak ez du 

aurrera egingo, baldin eta masek euren inguruko kultura txikia hedabideen ispiluan 

islatzen ikusten ez badute. Lokalak bere hedabide propioak behar ditu globalaren 

pareko izan ahal izateko; ez horren menpeko izateko. 

Page 7: Basterretxea-Hedabideak gizartearen eratzaile

Ikasgaiaren programa Ikus-entzunezko komunikazioaren teoria 1.LAUHILEKOA 

  

7 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 3. maila > 2010-11 ikasturtea  

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN 

FAKULTATEA 

 

Beraz, hedabideen isla da kultura. Zer da, gaur, kultura, argitalpenetatik 

aparte, telebistatik urrun, irratitik at edo diskoetatik landa? 

Hori horrela, hedabideetan diharduten profesionalek erantzukizun sozial 

aparta dute. Nahita edo konturatzeke, joera kulturalak ezartzen dituztenez, eredu 

berriak sortzen dihardute pulpitu publikoetatik komunikatzaile profesional modernoek. 

 

Nora goaz? 

Atal honen azterketa osatzeko, azken berba batzuk komunikazioaren bihar‐ 

‐etziko jardunari buruz. Norantz doa komunikazioaren industria mende berriko lehen 

urteotan? Galderak ausartegia dirudi —ausartegia da— baina komunikazioaren 

munduak ausart izatea eskatzen digu. Komunikazio‐munduan zain duguna 

berba apur‐apurretan laburbildu beharko bagenu, hurrengo puntu hauek argi ederra 

emango ligukete: 

1. Informazio‐ eta komunikazio‐teknologien arloari dagokionez, merkatu 

horretan aditu direnek aurreratutako datuen arabera, hurrengo urteotan, 

mundu‐mailako merkatua hainbat aldiz biderkatuko da. Balizko eroslegaiak 

nonahi aurkitu gura dira: telebista‐aparatuak, telefonia eramangarriak 

eta internet‐loturak munduaren lau bazterretan saldu gura dituzte. 

Hala ere, den‐dena ez da urregorria, eta krisiak berak ere ateak ireki ditu 

espektatiba horien guztien artean. 

2. Komunikazio‐ eta informazio‐teknologia berriek (faxa, bideoa, sakelako 

telefonoak, edo satelite bidezko telebista) ezinezko bilakatuko dute 

kultura‐protekzionismoa, bai Europan eta Ozeanian baita Ameriketan 

eta Asian ere; Afrika bera ere bidean da. 

3. Teknologia berrietan izugarrizko eragina edukiko dute Estatu Batuetako 

eta Japoniako enpresen ekoizpen erraldoiek, gaur artekoa gaindituta. 

Page 8: Basterretxea-Hedabideak gizartearen eratzaile

Ikasgaiaren programa Ikus-entzunezko komunikazioaren teoria 1.LAUHILEKOA 

  

8 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 3. maila > 2010-11 ikasturtea  

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN 

FAKULTATEA 

4. Informazioaren eta komunikazioaren industria internazionalizaziorantz, 

pribatizaziorantz, komertzializaziorantz eta kontzentraziorantz abiatu 

da; joera horrek informaziorako hurbilketa justuagoak eta demokratikoagoak 

oztopatzen ditu. Oztopoak gero eta gaitzagoak izatea espero da. 

5. Gauzak horrela, hedabideen demokratizazioa beharrezkoa den zerbait 

da, eta edozein profesionalek erreibindikatu beharko luke demokratizazio 

hori, bere lana zerbitzu publiko moduan ulertzen badu. 

Telekomunikazioa etorkizunean lekuko izatearen bandera ari da bereganatzen. 

Kulturen arteko mugak ezabatuz doaz. Hedabideetan, produktu estatubatuarrek 

gero eta sarrera handiagoa dute, telekomunikazioan katea pribatuek gero eta 

garrantzi handiagoa dute, publizitateak gero eta presentzia handiagoa du, eta 

kapital internazionalak gero eta esku indartsuagoa erakusten du. Panorama zaila!