basoak birsortuz - ortuella.eus birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu...

12
BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria Basoak birsortuz aldizkariaren lehenengo alea da honako hau. Ale berezia, gainera. Izan ere, Plural/ Anitzak Ingurumen Boluntarioen Sareko aldizkariaren lehenengo ale honetan 2009ko irailetik 2011ko urri- ra bitarte egin ditugun jardueren berri emango dugu. Denbora horretan, La Balsa eremuko paisaia eta ingurumena lehengoratzea izan dute helburu gure ahaleginek, Ortuellako gunetik oso gertu dagoen leku eder hori lehengoratzea. Plural/Anitzak Elkartea sortu zenetik, herriko bizi baldintzak hobetzea izan da gure helburuetako bat, eta horregatik, eskualdeko ingurumenaren osasuna hobetzea xede duten proiektuetan parte hartu dugu. Hain zuzen ere, Kima Berdea Ingurumen Boluntarioen Sareak, Muskizko Udaleko Ingurumen Sailak edo Lur- gaia Fundazioak ekosistema hondatuak lehengorat- zeko antolatzen eta sustatzen dituzten jardueretan parte hartu dugu, eta hala, ingurumenari mesede nabaria egiten dioten eta aurrera jarraitzeko adorea ematen duten programen berri izan dugu. Talde eta erakunde horiekin izandako harreman aberasgarriak animatu eta motibatu gintuen, hain zuzen ere, Plural/ Anitzak Ingurumen Boluntarioen Sarea sortzeko. Gure lehenengo esku-hartzeak La Balsa eremuan egitea ia derrigorrezkoa zen. Izan ere, herriko gune baliotsuena da paisaiaren eta ingurumenaren ikus- puntutik, baino era berean, zaintzeko eta lehengo- ratzeko premia handiena duen gunea da. Kontuan hartu behar dugu Ortuella sakonki hondatutako eremu batean dagoela, meatzaritzaren eta indus- tria jardueren ondorioz. Gainera, herritar asko joaten PLURAL/ANITZAK Ingurumen Boluntarioen Sareko Aldizkaria http://pluralanitzak.blogspot.com/ * [email protected] Ale berezia. 2009ko iraila – 2011ko urria Basoak Birsortuz Basoak Birsortuz

Upload: vunhan

Post on 06-Feb-2018

228 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Basoak Birsortuz - ortuella.eus Birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea

BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria

Basoak birsortuz aldizkariaren lehenengo alea da honako hau. Ale berezia, gainera. Izan ere, Plural/Anitzak Ingurumen Boluntarioen Sareko aldizkariaren lehenengo ale honetan 2009ko irailetik 2011ko urri-ra bitarte egin ditugun jardueren berri emango dugu. Denbora horretan, La Balsa eremuko paisaia eta ingurumena lehengoratzea izan dute helburu gure ahaleginek, Ortuellako gunetik oso gertu dagoen leku eder hori lehengoratzea.

Plural/Anitzak Elkartea sortu zenetik, herriko bizi baldintzak hobetzea izan da gure helburuetako bat, eta horregatik, eskualdeko ingurumenaren osasuna hobetzea xede duten proiektuetan parte hartu dugu. Hain zuzen ere, Kima Berdea Ingurumen Boluntarioen Sareak, Muskizko Udaleko Ingurumen Sailak edo Lur-gaia Fundazioak ekosistema hondatuak lehengorat-zeko antolatzen eta sustatzen dituzten jardueretan parte hartu dugu, eta hala, ingurumenari mesede nabaria egiten dioten eta aurrera jarraitzeko adorea ematen duten programen berri izan dugu. Talde eta erakunde horiekin izandako harreman aberasgarriak animatu eta motibatu gintuen, hain zuzen ere, Plural/Anitzak Ingurumen Boluntarioen Sarea sortzeko.

Gure lehenengo esku-hartzeak La Balsa eremuan egitea ia derrigorrezkoa zen. Izan ere, herriko gune baliotsuena da paisaiaren eta ingurumenaren ikus-puntutik, baino era berean, zaintzeko eta lehengo-ratzeko premia handiena duen gunea da. Kontuan hartu behar dugu Ortuella sakonki hondatutako eremu batean dagoela, meatzaritzaren eta indus-tria jardueren ondorioz. Gainera, herritar asko joaten

ORTUELLAKO “LA BALSA” EREMUAREN BIRSORKUNTZA EKOLOGIKOA, ORTUELLAKO “LA BALSA” EREMUAREN BIRSORKUNTZA EKOLOGIKOA, ORTUELLAKO “LA BALSA” EREMUAREN BIRSORKUNTZA EKOLOGIKOA, PLURAL/ANITZAK INGURUMEN BOLUNTARIOEN SAREAREN ESKUTIKPLURAL/ANITZAK INGURUMEN BOLUNTARIOEN SAREAREN ESKUTIKPLURAL/ANITZAK INGURUMEN BOLUNTARIOEN SAREAREN ESKUTIK

PLURAL/ANITZAK Ingurumen Boluntarioen Sareko Aldizkariahttp://pluralanitzak.blogspot.com/ * [email protected]

Ale berezia. 2009ko iraila – 2011ko urria

Basoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak Birsortuz

Page 2: Basoak Birsortuz - ortuella.eus Birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea

BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria

dira La Balsa eremura, kirola egitera, paseatzera edo egun-pasa, herrigunetik oso gertu dagoelako eta Ortuellako “birika” naturaletako bat delako. On-dorioz, bertan egiten den guztia begien bistan dago eta gizartean eragina du. Bestalde, gune honi balioa ematen badiogu, erabiltzaileak zuzenean baliatuko dira egindako hobekuntzez.

La Balsa lehengoratzeko proiektuaren helburu nagusiak gunearen birsorkuntza ekologikoa eta pai-saiaren kalitatearen hobekuntza dira. Gainera, aisial-di erabilera eta biodibertsitatea irabaztea bateragarri egin nahi ditugu.

Gaur egunera arte egin ditugun esku-hartze ze-hatzei dagokienez, landare hesiak jarri ditugu La Bal-sa eremuaren inguruko bi zonatan, landare pantaila ekologiko bat osatzeko, eta harizti azidofi loa berre-zartzeko lanak egiten ari gara bi zonatan.

Habitatak lehengoratzeko eta berriro anfi bioen eta fl ora erriparioaren koloniak ezartzen laguntzeko, putzu bat egin dugu eta inguruan sahatsak landatu ditugu. Ildo beretik, fauna berrezartzen laguntzeko asmoz, habia kutxak eta janontziak jarri ditugu he-gaztientzat. Bestalde, kross pistako erabiltzaileek kirola gusturago egin dezaten, ertzak baso-berritzen hasi gara.

Bi urteotan txangoak ere antolatu ditugu, parte-hartzaileak paisaiaren interpretazioan eta balora-zioan trebatzeko eta gure inguruneko ekosistema adierazgarrienak ezagutzera emateko.

Orain arte aipatu ditugun helburu zehatzez gain,

La Balsa lehengoratzeko proiektuak baditu beste he-

lburu batzuk ere, aurrekoak bezain bistakoak ez dire-

nak, baino hala ere garrantzitsuak direnak.

Proiektu honen bidez herritarrak inplikatu nahi di-

tugu, berdegune hau zain dezaten, eremua birsortze-

ko eta mantentzeko prozesuan.

Gure ustez, antolatu diren jarduerak oso erabilga-

rriak izan daitezke herritarrak ingurune naturalaren

balorazioaren eta zainketaren gainean kontzientziat-

zeko eta sentsibilizatzeko.

Plural/Anitzak Ingurumen Boluntarioen Sarea

jarraipena izateko borondatearekin sortu da. Bai-

no gure ibilbidea gaur egungo fi nantzaketa iturriak

mantentzearen eta iturri berriak ezartzearen mende

dago, eta etorkizuna, denon konpromisoaren mende

ere egongo da.

Gaur egunera arte egin ditugun ekintzak Ortue-

llako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Baso Zer-

bitzuaren diru-laguntzari eta babesari esker gauzatu

ditugu, baino gure proiektua bideraezina litzateke

programatutako jarduera guztietan parte hartzen du-

ten boluntarioen ahaleginari, fi deltasunari eta esku-

zabaltasunari esker ez balitz.

Page 3: Basoak Birsortuz - ortuella.eus Birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea

BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria

begi onez ikusten ote duten egiaztatu nahi genuen eta gure deialdi gaitasuna baloratu nahi genuen. Eta azkenik, deialdi honen bidez ingurumena hobetzea helburu duten proposamenetan parte hartzeko prest

dauden pertsonak bildu genituela aprobetxatuta, La Balsa birsortzeko plan orokorreko ildoen berri eman nahi genien. Aholku ematen digun talde teknikoko kideek proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkiguten: bete nahi diren helburuak, erabiliko den lan metodologia, espero diren emaitzak eta proposatutako esku-hartze zehatzak. Jarduera hau gau-zatzeko Ortuellako Udalaren babes logistikoa jaso genuen.

Lan taldea 50 lagunek osatu zu-ten, eta lau kamioi hondakin bildu zituzten.

2010eko martxoaren 21ean ere boluntario talde bat garbiketa lane-tan aritu zen, baina egun horretan askoz hondakin gutxiago bildu ziren. Harrezkero egin ditugun jardue-

ra guztietan zenbait boluntario hondakinak biltzen ibili dira, eta hondakin kopurua murriztuz joan dela egiaztatu dute. Izan ere, ingurunea garbi dagoenean zabor gutxiago botatzen dira. Gainera, abiatu ditugun lehengoratze lanei eta egin ditugun kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzei esker, eremu hau erabil-tzen dugun herritarron jarrera aldatzen ari dela eta ingurune naturalarekiko errespetua areagotzen ari dela uste dugu.

La Balsa lehengoratzeko lanei hasiera emateko, zaborrak eta hondakin bizigabeak biltzeko jardunal-dia antolatu genuen 2009ko irailaren 26an.

Gune honetan mahaiak eta jarlekuak daude, eta udan jende asko biltzen da bertara, piknikak egitera. Ondorioz, uda amaitzen denean, zabor eta hondakin ugari gelditzen dira lurrean botata. Gainera, zenbait lekutan hiri hondakin solidoak eta hondakin biziga-beak egoten dira, hainbat jatorri eta motatakoak.

La Balsa garbituta hiru helburu bete nahi geni-tuen. Hasteko, eta bistakoa denez, hondakinak bildu nahi genituen. Bestetik, herritarrek gure proiektua

2009-09-26 / 2010-03-21. LA BALSA EREMUA GARBITZEA2009-09-26 / 2010-03-21. LA BALSA EREMUA GARBITZEA2009-09-26 / 2010-03-21. LA BALSA EREMUA GARBITZEA

helburu duten proposamenetan parte hartzeko prest

Page 4: Basoak Birsortuz - ortuella.eus Birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea

BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria

haziok ingurunera egokituta daude. Hala, ondare ge-netikoa mantenduko dela bermatzen da.

Oinarri teoriko horietatik abiatuta, eta itxiturak egin ondoren, boluntarioei dei egin genien, landaketa egiteko. Egun osoan ez zuen atertu, baino hitzordura bildu ziren hogeita hamar bat boluntarioak ez ziren

kikildu. Euritakoz eta adorez hornituta, 300dik gora zuhaitz eta zuhaixka landatu zituzten. Hain zuzen ere, haritz kandudunak (Quercus robur), lizar arruntak (Fraxinus excelsior), gereziondoak (Prunus avium), ezkiak (Tilia platyphyllos), iparraldeko elorri zuriak (Crataegus monogyna) eta zuhandorrak (Cornus san-guinea) landatu ziren.

Egunari amaiera emateko, bertan bazkaldu ge-nuen, boluntarioekin batera. Euria zela eta, estalki bat jarri behar izan genuen, Txemi Novoak diseinatu-tako “Anillo” (Eraztuna) eskultura multzo egin berrian bermatuta.

La Balsa lehengoratzeko proiektuaren helburue-tako bat eremu honetako gune batzuetan baso au-toktonoa berreskuratzea da. Horretarako, errepidetik gertu dauden bi zona aukeratu genituen, baso-berri-tzeko egokitzat jo genituelako. Zona horietako mugak zehaztu ondoren, itxiturak egin genituen, akaziazko hesolak eta sarea erabilita, abereak sar ez daitezen.

Bi zona horietako landaredia potentziala harizti azidofi loa da, eta horrenbestez, formazio hori berres-kuratzea dute helburu gure ahaleginek.

Abiatutako esku-hartzeak diseinatzeko euskarri teoriko gisa erabil daitezkeen oinarrizko irizpide tek-nikoak Ekologia Aplikatuak ezartzen ditu. Azken ba-tean, klimax landaredia berrezartzeko joera duten berezko prozesu naturalak bizkortu nahi dira. Gure kasuan, klimax basoa berreskuratzeko joera duten prozesuak.

Baso sailetan ahal bezainbeste zuhaitz eta zu-haixka espezie autoktono erabiltzen dira, biodibert-sitatea areagotzeko helburuarekin. Espezie arantza-dunak edota fruitu zukutsuak ematen dituzten es-pezieak erabilita, berriro animalia koloniak fi nkatzen laguntzen da. Erabiltzen ditugun landareak zuhaitz eta zuhaixka autoktonoen ekoizpenean espezializa-tutako baso mintegietakoak dira. Landareok eskual-dean bertan bildutako hazietatik jaiotakoak dira, to-kiko ekotipoek iraungo dutela bermatzeko; izan ere,

2010-11-27. HARIZTI AZIDOFILOA BERRESKURATZEA2010-11-27. HARIZTI AZIDOFILOA BERRESKURATZEA2010-11-27. HARIZTI AZIDOFILOA BERRESKURATZEA

Page 5: Basoak Birsortuz - ortuella.eus Birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea

BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria

2010eko programa amaitzeko, bes-te landaketa egun bat antolatu genuen. Hitzordura bildu ziren boluntarioetako batzuek aurreko deialdiko lanekin jarrai-tu zuten; hau da, hariztia berreskuratzen. Egun honetan, 200dik gora zuhaitz eta zuhaixka landatu ziren, hain justu.

Gaineko boluntarioak, berriz, landare hesi bat lehengoratzen aritu ziren. La Bal-sa eremuko iparraldeko mugako zona ba-tzuetan, tarteka-tarteka, landare hesiak eta berez birsortu diren zuhaiztiak daude. Beraz, pixkanaka-pixkanaka hutsarteak betetzeko asmoa dugu, zenbait kanpai-natan, landare pantaila jarraitu bat osat-zeko. Izan ere, landare pantaila horrek hainbat onura ekarriko ditu. Batetik, industrialdea eta herrigunea ezkutuan mantenduko ditu, eta hartara, La Balsa eremuko erabiltzaileak ingurune naturalean murgil-duko dira eta egunero ikusten duten hiri paisaia alde batera utziko dute. Eta bestetik, zarata eta esekidu-razko partikulek eragindako kutsadura atmosferikoa saihestuko ditu.

Landare hesiek garrantzizko egitekoa dute lan-dazabal atlantikoko ekosistemen dinamikari begira. Hain zuzen ere, biodibertsitatea aberasten dute eta baso autoktonoko gordailu genetikoak dira; izan ere, espezie ugari bizi dira bertan. Landare hesietan zu-haixka arantzadunak edota fruitu zukutsuak ematen

BURDINA ETA BASOAK Nº 7 y 8. Abril 2008 - Marzo 2009

dituzten zuhaixkak ugaritzen dira, eta horri esker, hainbat hegaztik, ugaztun txikik eta narrastik elika-gaiak, babesa eta ugaltzeko lekua aurkitzen dituzte. Horrela, lehengoratu beharreko ekosistemak berriro faunak kolonizatu ditzan bultzatzen da. Landare he-siek haizetik eta eguzkitik babesten dute eta agorral-dian lurzoruko hezetasuna mantentzen laguntzen dute. Gainera, landare hesiek oso ukitu ederra ema-ten diote paisaiari loratzen direnean eta fruitua ema-ten dutenean.

Landaketa egin baino egun batzuk lehenago, ere-muan itxiturak jarri genituen, akaziazko hesolak eta

sarea erabilita, inguruotan bazkatzen diren abe-reak sar ez daitezen. Landaketa egiteko, lur erre-ten bat egin behar izan genuen, landareak bertan sartzeko. Boluntarioek gogor lan egin behar izan zuten, lurzorua buztinak, jalkin lurrak eta minera-la ateratzeko prozesuan baztertutako arroka za-tiek osatzen dutelako.

Espezie arantzadunei dagokienez, elorri bel-tzak (Prunus spinosa) eta iparraldeko elorri zuriak (Crataegus monogyna) landatu ziren, eta gaine-ra, gurbitzak (Arbutus unedo), erramuak (Laurus nobilis) eta txorbeltzak (Rhamnus alaternus) ere landatu ziren. Azkeneko hirurak espezie hostoi-raunkorrak dira, eta beraz, udazkenean hostorik galtzen ez dutenez, neguan ere pantaila lana egi-ten jarraitzen dute.

2010-12-11. HARIZTI AZIDOFILOA BERRESKURATZEA 2010-12-11. HARIZTI AZIDOFILOA BERRESKURATZEA 2010-12-11. HARIZTI AZIDOFILOA BERRESKURATZEA ETA LANDARE HESIA EZARTZEAETA LANDARE HESIA EZARTZEAETA LANDARE HESIA EZARTZEA

Page 6: Basoak Birsortuz - ortuella.eus Birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea

BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria

hengoratzeko prozesuetan agertzen den lehenengo espezieetako bat da, hain zuzen, eta horrexegatik aukeratu genuen. Eite ederreko zuhaitz hauek bizkor hazten dira. Azal zurixka dute eta udazkenean hos-toek kolore horixka hartzen dute; beraz, “La Balsa”ko paisaiari kolore ukitu ederra emango diote.

Landaketa egunean euria egin zuen. Zuloak egin genituen, eta urkiak landatu ondoren, bi zurkaitzez fi nkatu genituen.

Udaberrian, eremuan bazkatzen diren ahuntzek urkien azala haginkatu zutela egiaztatu genuen, eta berriz halakorik gerta ez dadin, zuhaitzak banaka ba-bestu genituen, sare zurrunez hesituta. Harrezkero, zuhaitzek eraso gehiago jasan dituzte, eta zortzi hon-datu dira.

La Balsa eremuan pista bat dago, eta erabiltzai-leek korrika egiteko eta beste kirol batzuk egiteko erabiltzen dute. 2011ko urtarrilean, pistako ertzetan eite handiko zuhaitzak landatzen hasi ginen. Zuhait-zok, hazten direnean, itzala emango diete erabiltzai-leei, eta hartara, kirola egitea atseginagoa izango da.

Esku-hartze hau bat dator proiektuaren helburu orokorrekin, eta horrenbestez, birsorkuntza ekolo-gikoa eta gaur egungo erabilerak bateragarri egiten ditu, eta eremuaren balioa handitzen du. Hartara, le-hengoratze prozesuan egindako hobekuntzek onura nabarmenak ekarriko dizkiete erabiltzaileei.

Landaketan urki dilindariak (Betula pendula) erabili ziren, 1,5-2 metrokoak. Hariztiak berez le-

2011-01-29. LANDAKETA KROSS PISTAN2011-01-29. LANDAKETA KROSS PISTAN2011-01-29. LANDAKETA KROSS PISTAN

Page 7: Basoak Birsortuz - ortuella.eus Birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea

Habia kutxak eta janontziak jarri aurretik, aholku-laritza teknikoa ematen digun ekologo taldeko kide batek jardueraren zentzua eta metodologia azaldu zituen, eta baita espero daitezkeen onurak eta emai-tzak ere.

Eskaileraz hornituta, habia kutxak eta janontziak jarri genituen horreta-rako aukeratutako zuhaitzetan. Txi-kienek gogo handiz parte hartu zuten ekimen honetan.

Guztira 4 janontzi eta 8 habia ku-txa jarri genituen, SCHWEGLER etxe-koak (denbora luzez irauten dutelako kanpoan). Zurezko zementuz egindako kutxak dira eta 25 urteko bermea dute. Hegaztiak babestea helburu du-ten Europako hainbat erakundek ho-riexek gomendatzen dituzte.

2011-2012ko neguan habia kutxak kontrolatuko ditugu, okupazio tasa ba-loratzeko eta zenbat habia egin diren egiaztatzeko. Zenbait kutxa desagertu direla egiaztatu dugu. Adarretatik erori izango direla pentsatzen dugu, La Bal-sa eremuan sarritan gogor jotzen duen

haizearen eraginez eta behar bezala fi nkatuta ez zeu-delako. Etorkizunean, leku babestuagoetan dauden zuhaitzak aukeratu beharko ditugu eta kutxak fi nka-tzeko sistema eraginkorragoa aurkitu beharko dugu.

La Balsa lehengoratzeko proiektuan Ingurumen Heziketako jarduerak sartu ditugu, boluntarioen ingu-rumen prestakuntzan, sentsibilizazioan eta kontzien-tziazioan eragiteko asmoarekin. Gure mezua bereziki haurrei helarazi nahi diegu, eta horregatik, familian egiteko jarduera bat antolatzea pentsatu genuen.

Hala, hegaztientzako habia kutxak eta janontziak jartzeko jardunaldia antolatu genuen. Habia kutxak jartzea tresna pedagogiko bikaina da; izan ere, jar-duera erakargarria da eta interesa pizten du.

Baina habia kutxak jartzea tresna di-daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea areagotzen da.

Guztiz gizatiartuta dauden eta konplexu-tasun estrukturala galdu duten habitatetan, La Balsa eremuan adibidez, ez da zuhaitz zaharrik eta enbor lehorrik egoten, eta on-dorioz, habiak hutsune horietan egiten di-tuzten hegaztiek ez dute izaten habiak egi-teko aukera handirik.

Berrogeita hamar pertsonak baino ge-hiagok egin zuten bat deialdiarekin, eta horien artean haur ugari zeuden, beren se-nitartekoekin.

2011-02-12. HABIA KUTXAK JARTZEA, FAMILIAN2011-02-12. HABIA KUTXAK JARTZEA, FAMILIAN2011-02-12. HABIA KUTXAK JARTZEA, FAMILIAN

BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria

Page 8: Basoak Birsortuz - ortuella.eus Birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea

BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria

konplexutasun estrukturala eta paisaiaren kalitatea areagotu nahi genituen.

Putzua ihiak, menda eta beste espezie errepario batzuk dauden eremu batean egitea erabaki genuen. Izan ere, zona horretan berez putzuak eratzen dira. Hogei bat boluntario gogor aritu ziren lanean, zuloa egiten, eta amaitu ondoren, hondoa paperez estali zuten, papera bustitzen denean eta pasta bihurtzen denean geruza irazgaitza eta babesgarria osatzen duelako. Geruza horren gainetik plastiko bat jarri zu-ten, eta gainetik, kokozko manta bat, putzua natura-lizatzeko. Azkenik, buztin geruza bat zabaldu zuten, hondeaketa lanetatik ateratakoa. Putzuaren ingu-ruan 300 sahats zurkaiztu zituzten (Salix atrocinerea eta Salix purpurea)

Eremu oso gizatiartuetan ohikoa den bezala, Or-tuellako ingurumen arazo larrienetako bat habitaten suntsiketa da, biodibertsitatea murrizten delako eta ekosistemak pobretzen direlako.

Anfi bioak eta narrastiak ingurune urtarraren men-de daude beren ugalketa zikloa osatzeko. Iberiar Penintsulan, anfi bioen eta narrastien populazioak gainbeheran daude, hezeguneak suntsitzen eta le-hortzen ari direlako.

La Balsa eremuan habitat berri bat sortzeko eta anfi bioek eta narrastiek eremua berriro koloniza dezaten bultzatzeko helburuarekin, putzu txiki bat sortzea eta inguruan sahasti bat lehengoratzea au-rreikusi genuen jarduera programaren baitan. Esku-hartze honen bidez biodibertsitatea, ekosistemaren

2011-03-05.2011-03-05.2011-03-05.PUTZU BAT EGITEA ETA SAHATSAK LANDATZEAPUTZU BAT EGITEA ETA SAHATSAK LANDATZEAPUTZU BAT EGITEA ETA SAHATSAK LANDATZEA

Page 9: Basoak Birsortuz - ortuella.eus Birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea

BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria

Gidariak hainbat geldialdi egin zituen bidean ze-har, eta geldialdi bakoitzean paisaia eta landare ko-munitateak deskribatu eta behatu genituen. Besteak beste, landare hesiak, Bizkaiko landazabaleko mo-saiko itxurako paisaia, paisaia karstikoa, hariztiak, ar-tadi kantauriarrak, larre harritarrak eta harkaiztietako ekosistemak izan genituen hizpide geldialdi horietan. Ibilbidearen azkeneko zatian, Armañongo gailurre-rako bidean, megalitoko artzainek eraikitako tumu-luak eta trikuharriak daude. Biztanle horiexek eragin zituzten lehenengo aldaketa nabarmenak paisaian, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren ezarpenaren eta garapenaren ondorioz.

Jardueren programan bi txango sartu genituen, parte-hartzaileei Euskadiko landare komunitate adie-razgarrienak ezagutzera emateko eta paisaiaren in-terpretazioan eta balorazioan trebatzeko.

Lehenengo txangoa Armañongo Parke Naturale-ra egin genuen. Autobusez joan ginen, eta bidean, Parkeko balio naturalen eta ondarearen berri eman zigun gurekin joan zen ekologoak. Balio horiexegatik dago babestuta Parkea, hain justu. Hitzordura berro-geita hamar pertsona bildu ginen, eta oinezko ibilbi-dea Ranerotik abiatu genuen.

2011-05-07.2011-05-07.2011-05-07.TXANGOA ARMAÑONGO PARKE NATURALERATXANGOA ARMAÑONGO PARKE NATURALERATXANGOA ARMAÑONGO PARKE NATURALERA

Page 10: Basoak Birsortuz - ortuella.eus Birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea

BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria

tu beharko ditugu, eta helburuak nola beteko ditugun eta gure esku-hartzeak zer fase izango dituen azaldu beharko dugu.

Azaldutako printzipioen aplikazioa eta lursailak “itxura zabarra” hartzen hasten direnean sortzen di-ren kontrako iritziak orekan egon daitezen lortzeko, hiru jardunaldi antolatu genituen esku-hartze ere-muak mantentzeko eta kontrolatzeko.Egun horietan laharrak, otea eta beste landare arrotz batzuk moztu

genituen, beren hazkundea muga-tzeko.

Gainera, konponketak egin geni-tuen landaketetako itxituretan, eta kross pistako urkiak babestu geni-tuen, landare bakoitza sare zurru-nez inguratuta.

Boluntarioek, La Balsa eremuan pilatutako hondakinak bildu zituz-ten; izan ere, batzuek oraindik ez dute ikasi beren hondakinak sarre-ran dagoen edukiontzira eramaten. Dena den, lehenago esan dugun moduan, gero eta hondakin gutxia-go botatzen direla egiaztatu dugu.

Guk geuk egiaztatu duguna eta ant-zeko ekimenetan gertatu izan dena oinarri hartuta, esan dezakegu baso autoktonoa lehengoratzeko prozesuan belar geruzaren berezko garapenak ez duela oztopatzen landatutako zuhaitzen eta zuhaixken hazkundea eta biziraupe-na. Aldiz, belarra lagungarria da prozesu horretan; izan ere, lurzoruko eta inguru-neko hezetasuna mantentzen laguntzen du, eta era berean, zuhaitz eta zuhaixka gazteei itzala ematen die eta gehiegizko intsolaziotik babesten ditu.

Hala, berez birsortzen diren basoe-tako baldintza naturalak simulatzen dira. Izan ere, berezko birsorkuntza prozesuetan, ezarritako zuhaitz eta zu-haixka geruzaren itzalean ernatzen dira haziak. Zuhaitz gazteak indartsuago hazten dira belarraren babesean garatzen direnean. Laharrak (Rubus ulmifolia) edo otea (Ulex europaeus) gehiegi hazten badira bakarrik jar daiteke arriskuan landaketen biziraupena.

Hala ere, belar geruzaren garapena dela eta itxura zabarra eta nahasia har dezakete landaketek, eta he-rritarren artean kontrako iritziak ager daitezke.

Horrenbestez, gure proiektua azaltzeko gai izan beharko dugu, bete nahi ditugun helburuak deskriba-

2011-04-16 / 2011-09-17.2011-04-16 / 2011-09-17.2011-04-16 / 2011-09-17.SASTRAKAK KENTZEA ETA LURSAILAK MANTENTZEASASTRAKAK KENTZEA ETA LURSAILAK MANTENTZEASASTRAKAK KENTZEA ETA LURSAILAK MANTENTZEA

Page 11: Basoak Birsortuz - ortuella.eus Birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea

jarduera bortitzak ondare historiko eta industrial azpi-marragarria utzi du. Meatzaritza jarduera biziak erlie-

bea ere aldatu zuen eta jatorri antropikoko paisaia sortu zuen. Dudarik gabe, xarma berezia du paisaia horrek.

Ibilbidea eskualde honetako meatze herrien paradigma den Zugaztietan hasi genuen. Gida-riak Trianoko Mendietako meat-zaritzaren historia azaldu zigun, eta jarduera horrek paisaian, soziologian, historian eta eko-nomian izan zuen eragina azpi-marratu zuen. Gure ibilbidean, bidexka batean behera, La Bal-sa eremuraino iritsi ginen. Bi-dean, meatzaritzako eraikinen arrastoak ikusi genituen.

Bidexkak zeharkatzen di-tuen lekuetan, landare komu-nitateak berriki fi nkatu dira. XX. mendearen erdialdera arte,

eremu horrek ez zuen landare estalkirik; izan ere, meatzaritzako eraikinak eta meatzaritza jarduerak

utzitako eremu antzuak bakarrik zeuden bertan. Ho-rrela bada, eremu horretan landare komunitateak berriro nola fi nkatzen diren aztertzeko aukera dugu orain, landare segiden dinamikari jarraituz. Txango honetatik ateratako ondorioei esker, La Balsa lehen-goratzeko proiektuko estrategiaren eta metodologia-ren oinarri teorikoak ezar ditzakegu.

Gure bigarren txangoa Trianoko Mendietara egin genuen. La Balsa mendi sistema horretako parte da,

eta bere genesia XX. mendearen amaierara arte ustia-tu ziren burdin meatzeekin guztiz lotuta dago. Beraz, interesgarria eta egokia iruditu zitzaigun txango hau egitea, eremua lehengoratzeko proiektua testuinguru historikoan, sozialean eta ingurumenekoan jartzeko.

Trianoko Mendiek balio handiko ondarea dute, eta horrexegatik, eremua Biotopo Babestu izendatzeko izapideak egiten ari dira. Bertako fl ora eta fauna inte-resgarriak dira, eta gainera, mendiotako meatzaritza

BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria

2011KO URRIAREN 8A.2011KO URRIAREN 8A.2011KO URRIAREN 8A.TXANGOA ZUGAZTIETA – LA BALSA EREMURATXANGOA ZUGAZTIETA – LA BALSA EREMURATXANGOA ZUGAZTIETA – LA BALSA EREMURA

Page 12: Basoak Birsortuz - ortuella.eus Birsortuz... · daktiko ona izateaz gain, ekosistemak le-hengoratu ahala hegaztiak berriro fi nka-tzeko aukera ematen du, eta hartara, biodi-bertsitatea

Ortuellako biztanleek 2002an osatutako taldea gara, ideologia “ANITZEKOA”, eta gure helburu nagusia herritarren arteko harrema-nak bultzatzea da, sektore desberdinen arteko elkarbizitza errazteko.

Plural/Anitzak Boluntarioen Sareak eskual-deko ingurumen osasuna hobetzearren, ba-liabide naturalak lehengoratzearren eta ekosis-tema hondatuak birsortzearren egiten du lan.

Zenbat eta gehiago izan, hobe.

Zure laguntza ezinbestekoa da. Anima zaitez, eta egin bat gurekin.

Elkarteko kide izan nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak, eta aldizkaria eta egiten ditugun jarduerei buruzko informazioa bidaliko diz-kizugu.

Jar zaitez harremanetan gurekin. APNABIko (Familia Santua - Ortuella) lokaletan hilero egiten ditugun bileretan parte hartu dezakezu, edo bes-tela, gure bloga edo helbide elektronikoa erabil ditzakezu:

http://pluralanitzak.blogspot.com/

[email protected]

Nahiago baduzu, honako hau da gure telefono zenbakia: 615 765 640

PLURAL/ANITZAKPLURAL/ANITZAKPLURAL/ANITZAKBOLUNTARIOEN SAREABOLUNTARIOEN SAREABOLUNTARIOEN SAREA

¿BOLUNTARIO IZAN NAHI AL DUZU?¿BOLUNTARIO IZAN NAHI AL DUZU?¿BOLUNTARIO IZAN NAHI AL DUZU?

Elkarteko kide izan nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak, eta aldizkaria eta egiten ditugun jarduerei buruzko informazioa bidaliko diz-

Jar zaitez harremanetan gurekin. APNABIko (Familia Santua - Ortuella) lokaletan hilero egiten ditugun bileretan parte hartu dezakezu, edo bes-

Patrocinadores:

BASOAK BIRSORTUZ 2009ko Iraila - 2011ko Urria

Boletín de la Red de Voluntariado Ambiental PLURAL/ANITZAK

Número Especial. Septiembre 2009 - Octubre 2011

Basoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzBasoak BirsortuzORTUELLAKO UDALA