bailen.doc
DESCRIPTION
euskaltegiTRANSCRIPT
Egun baten konturatu nintzen
Euskal Herrian bizi nintzela.
Eta egun horretan erabaki nuen
euskara ikasi beharra neukala.
Gogo handiz hasi nintzen euskaltegian.
ZINETEN ABIATU, ZENIOTEN EUTSI
ZARETE ISTILU, ZARETE ISPILU
ZAITUZTEGU MIRESTEN, ZAITUZTEGU MIRESTEN
Lehenengo eguna iritsi zenean, hura
komeria! Aurkeztu zure burua:
aurkeztu, aurkeztu, aurkeztu….
Eta nik nire burua non sartu jakin ez.
Non sartu naiz ni, non sartu naiz ni?
ZENIGUTEN DEITU, GENUEN ONARTU,
GARA GERTURATU, GARA OROITU,
ZAITUZTEGU MIRESTEN, ZAITUZTEGU MIRESTEN
Hasierako morboa bihurritzen da mordoa.
Aditz famatuak: diot, daramat, dezaket…
Hasiberria naiz hegan egiten euskararen
arloan, eta ez dakit nora noan.
Irakasleei esker abiatu gara bidean:
gurpilen gainean, gurpilen gainean …
ZARETE MINTZATU, DUGU KONPARTITU,
ZAIGU ARGITU, ZAIGU AZKARTU,
ZAITUZTEGU MIRESTEN, ZAITUZTEGU MIRESTEN
Egin dut negar askotan, afarietan bertsotan.
Madarikatua hasi nintzen eguna!
Ondoan dut laguna, euskarak merezi du
isuna, merezi du isuna.
Izan da astuna, izan da beruna
Didate esaten: zu zara euskaldun berria!
Harro dago herria, harro dago herria.
Ez zaitugu baztertuko, aurrera duzu egingo.
Ez zaitugu baztertuko, aurrera duzu egingo.
ZAITUZTEGU EZAGUTU, GAITUZUE BERRITU,
ZARETE NOBLEAK, ZARETE HOBEAK,
ZAITUZTEGU MIRESTEN, ZAITUZTEGU MIRESTEN
Ene amets zoroan, barnetegiko gau beroan.
KORRIKAko fotoan eta maskaradak Zuberoan.
Galtzen dira loan, loan, loan …
Izan da denbora, izan dira euroak.
Irakasle mantsoak, irakasle gantxoak.
Neke naiz, kontent: hitz egiten dut.
Zin egiten dut egingo dudala euskaraz.
Hau aurrera aterako dugu.
GARA LIZENTZIA,
GARA PRESENTZIA,
GARA AUDIENTZIA,
GARA ELEGANTZIA,
GARA FREKUENTZIA,
GARA ESENTZIA,
GARA PAZIENTZIA,
GARA MERKANTZIA,
GARA HERENTZIA,
…
Hitzak: Tomas eta Andoni.
Musika: Luis eta Manu