auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

20
107. zenbakia 2011ko otsaila Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea Emma Watsonek Ura aurrez dezagun Iban Martiarena Lip dub-ak sorginduta

Upload: inigo-martinez

Post on 27-Mar-2016

238 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak zuzendu eta Donostiako Berritzeguneak koordinatzen duen aldizkaria. Ikasleek eginda ikasleei zuzenduta.

TRANSCRIPT

Page 1: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

107. zenbakia 2011ko otsaila Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

EmmaWatsonek

Ura aurrezdezagun

IbanMartiarena

Lip dub-ak

sorginduta

Page 2: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

2011ko oTSAILA

2

Fo

to i

nk

est

a

Zer egin dezakegu ura aurrezteko edota gutxiago kutsatzeko?

“Batetik, arropa-garbigailua ondo bete behar dugu, gutxiagotan erabili-ta ura aurreztuko dugulako. Hortzak garbitzerakoan ere berdin; iturria itxi-ta eduki behar da. Bestetik, ura ez kutsatzeko, itsasora ez da zakarrik bota behar. Badirudi, jende askori honek guztiak ez diola axola, baina ez dira konturatzen, ura beraientzat ere badela!”.

Ane SAnléS DBH1

“Bainatu beharrean dutxatuz gero, ur gutxiago gastatuko dugu. Geure burua xaboitzen dugunean, dutxa itxi egin behar dugu, urak alferrik alde egin ez dezan. Bestalde, edan-go dugun ura soilik hartu behar dugu edalontzian. Kotxea garbitzerakoan ere hobe da garbigailu automatikoa erabiltzea”.

lAurA SorArrAin DBH1

“Nik, ura aurrezteko, hortzak gar-bitzen ditudanean iturria itxi egiten dut. Dutxan, nire burua xaboitzen dudanean, iturria ixten dut, eta gainera, ez naiz bainatzen. Ura ez kutsatzeko, berriz, ez dut itsasora zikinkeriarik botatzen, ezta etxeko arraskatik behera ere. Gogoratu kalitatezko ur gutxi daukan jende asko dagoela munduan. Ura ondo zaindu behar dugu!”.

nAiA GArcíA De VicuñA DBH1

Miren SArASolA DBH1

“Batetik, ura hobeto aprobetxa-tzeko, ur-errota gehiago egingo nituzke, energia gehiago lortze-ko. Bestetik, dutxatzerakoan, 10 minutu erabili beharko genituzke, gehienez, ez 30, horrela ur gutxia-go gastatzen delako. Horrez gain, hortzak garbitzerakoan, ez dugu iturria irekita utzi behar. Gogoratu: ura aurreztu behar da gure bizitza-rako oso garrantzitsua baita!”.

“Esaterako, garbitzeko plater asko dagoenean, ontzi-garbigailua era-biltzen dut, eta kotxea ere garbigailu automatikoan garbitzen dugu. Bes-tetik, ura iturritik edaten dut, ez dut erosten. Gainera, olioa ez dut arras-katik behera botatzen. Hondartzako dutxatan ez dut xaboirik erabiltzen, oso kutsagarria baita. Ez dugu ura-rekin jolastu behar!”.

AnA ArtolAin DBH1

Horixe da aurtengo gure leloetako bat. Izan ere, Eskolako Agenda 21 jarraituz, gure asmo da uraren kultura berri baten sustapenean eragile izatea. Kultura berri horrek ingurumenaren aldeko balioetan oinarritutako heziketa bultzatu nahi du. Horretarako, komunitatea sentsibilizatzea nahitaezkoa da. Erreka eta ibaiak ez dira ubide hutsak: ekosistema konplexuak dira, mendiak itsasoarekin lotzen dituzten eremu biziak. Ura altxorra da, preziorik gabeko altxorra.

herrI AmeTSA

Ura egoki kudeatzea gure

esku dago

AnDer GArcíA DBH1

“Nik ura eguneroko gauzak egite-ko oso garrantzitsua dela uste dut. Adibidez, platerak garbitzeko, ega-rria dugunean edateko… Ur gu-txiago gastatzeko gauza asko egin daiteke. Nik, esaterako, hortzak garbitzerakoan ur gutxi erabiltzen dut, eta baita platerak ikuzterakoan ere. Horrela, denontzako ur gehia-go izango dugu”.

Page 3: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

www.auzoka.net

Au

zok

a.n

et

3

Auzokak berrikuntzekin jarraitzen du eta, oraingoan, bideo sorkuntza lehiaketa di-bertigarri bat jarri dugu martxan Auzoka.net webgunean. Otsailaren 15etik aurrera, Do-nostiako ikastetxeetako LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek lehiaketa bikain batean parte hartu ahal izango duzue. Ikasleek be-raien abileziak erakustea nahi dugu, zein trebeak zareten ikusi nahi dugu. Horretara-ko bideo baten bidez erakutsi behar diguzue zuen trebezia: kantuan, dantzan, lip dub bat egiten, antzezten, musika tresna bat jotzen, txisteak kontatzen, bertsotan, akrobaziak egiten... Ziur baduzuela aparteko abilezia-ren bat; ez galdu trebezia hori erakusteko eta sari bikainak irabazteko aukera.

Bideoak izan beharreko baldintzei dagokie-nez, xehetasun guztiak Auzoka.net-en ditu-zue, baina hona hemen oinarrizkoenak:

1- Bideoan hitz egin behar izanez gero edo idatziz zerbait jarri behar izanez gero, eus-

karaz izatea ezinbestekoa da. Hala ere, zure abilezia erakusteko laguntza gisa mu-sika erabili behar baduzu (esaterako, dan-tza egin behar baduzu), musika lagungarri hori edozein hizkuntzatan izan daiteke.

2- Bideo lanak bakarkakoak zein taldeka-koak izan daitezke. Bakarkako lanek sari batzuk izango dituzte eta taldekakoek beste batzuk.

3- Bideoa ezin da 3 minututik gorakoa izan. Beraz, badakizu, abilezia erakutsi, baina 3 minutuko epean edo laburragoan.

4- Norberak nahi adina bideo aurkez ditza-ke lehiaketara.

Lehiaketa otsailaren 15ean jarriko da mar-txan eta bideoak jasotzeko epea apirilaren 15ean bukatuko da. Beraz, bi hilabete ditu-zue bideoa prestatzeko eta Auzoka.net-en bidez helarazteko.

Saiatu zorria topatzen!Zenbaki honetan ere, aurrekoan bezalaxe, zorri bat ezkutatu dugu Auzokan. Zorria ondoko irudikoa bezalakoa da... baina as-koz ere txikiagoa, jakina. Topatzen baduzu, emaguzu horren berri Auzoka.net-en horre-tarako prestatutako gunean eta sari bikain bat lortzeko zozketan parte hartuko duzu. Lehiaketa irabazten duenak Bazen behin… bizitza jokoa (Luditoys Factory) eskuratuko du. Ez galdu joko bikain hori eskuratzeko aukera! Erabili zure begi zorrotzak eta aur-ki ezazu zenbaki honetako zorria.Bestetik, gogoan izan ezazu 9. orrialdean,

Zein naiz? atalean beste lehiaketa bat du-zula. Belen ikastetxekoek emandako aztar-nak irakurrita, zein pertsona ezaguni buruz ari diren asmatu behar duzu. Erantzuna Auzoka.net-en horretarako prestatutako gunean eman behar duzu eta, ondoren, zu-zen erantzun dutenen artean Argiak ekoi-tzitako Mihiluze jokoa zotz egingo dugu.

106. zenbakiko zorriaren lehiaketako irabazlea: Mikel Gartzia Albisu (ibai ikastola).

Mikelek ederki ikusi zuen Selena Gomezen sorbaldan jarri genuela zorria.

Bideo-lehiaketa dibertigarria martxan

Page 4: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

2011ko oTSAILA

4

ArrATE ArrUTI

“Atzerritarrei hemengo gastronomia asko gustatzen zaie, batez ere, sagardoa”

Duela gutxi, Orioko Txurruka aterpetxeko ingelesezko barnetegira joan ginen Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko 6. mailako ikasleak. Bertan, ingelesa ikasteaz gain, beste eskola bateko neska-mutilekin harremana izan genuen eta, zerbaitetan behintzat, guztiok ados geunden: es-kola-jangeletako janarietara ohituta egonik, izugarri goxoa zegoen Orion prestatutakoa! Mis-terioa argitzeko asmoz, jangela inguruan kuxkuxean ibili ginen: Arrate Arruti aurkitu genuen, lanean jo eta su.

Zuen jangelako janari goxoaren sekretua-ren bila ari gara. lagunduko al diguzu aur-kitzen?Bai noski, baina, beti ere, galdera zailegiak egiten ez badizkidazue, hartara nik eran-tzun errazak eman beharko dizkizuet

noiz etorri zinen aterpetxera lanera?Orain dela 9 urte inguru etorri nintzen lane-ra, beraz, gutxi gorabehera, 2002an.

Zuen janaria eskolakoa baino askoz ho-bea da. Zein da zuen sekretua?Sukaldari oso onak ditugula, eta mimo han-diarekin egiten dugula janaria.

Pozik al zaude zure lanarekin?Bai, oso pozik. Gustatzen zait garbiketa la-netan aritzea, eta jangelan laguntzea ere gogoko dut. Soilik sukaldean ariko banintz,

ez nintzateke hain gustura egongo, ez bai-tzait gustatzen.

Zein janari da zuen espezialitatea?Bizkotxoa da etxeko espezialitatea, baina txipiroiak ere oso ongi egiten ditugula esan ohi digute.

Bai, bai! Gaur goizean bertan jan dugu biz-kotxoa, itzela benetan… noiz egiten du-zue janari gehiago, udako oporretan edo urtean zehar?Udako oporretan, jende gehiago egoten delako. Orain astean zehar, lanegunetan, bakarrik egiten dugu lan. Udaran, berriz, asteko zazpi egunetan egiten dugu lan, eta jende gehiagorentzat prestatu behar izaten dugu otordua. Udan, udako kanpaldiak di-rela-eta haur asko etortzen dira, eta aterpe-

txea beteta egoten da, normalki; horregatik, lan handiagoa izaten dugu udaran.

ingelesezko barnetegi batean lan egiten ari zara, ba al dakizu ingelesez hitz egiten?Ez. Oso gutxi. Lehenengo urtea da inge-lesezko barnetegia egiten dela, orain arte euskarazko barnetegia izan da beti, beraz, ez neukan beharrik, baina orain, hainbeste atzerritar inguruan izanda, zerbait ikasi dut.

“Gustatzen zait garbiketa lanetan aritzea, eta jangelan laguntzea ere gogoko dut”

Arrate Arruti, eskuinaldean, aterpeko beste langile batzuekin.

Page 5: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

5www.auzoka.net

Elk

arriz

keta

urte osoan zehar lan egiten al duzue?Bai, baina abenduan oporrak ditugu, eta orain neguan asteburuak ere libre izaten ditugu.

Zenbat lagunek egiten duzue lan aterpe-txean?Lau langile gaude sukaldean, beste lau garbiketan, mantenu lanetan beste bat eta, sasoiaren arabera, udalekutako eta barne-tegietako begiraleak; horiek ume kopurua-ren arabera aldatu egiten dira, orain 10 bat daude, eta udaran, berriz, askoz gehiago.

Zeintzuk dira zure zereginak?Instalakuntzak garbitzea, otorduetarako jangela prestatzea, ontziak jasotzea eta garbitzea… baina beti egiten dugu zerbait gehiago.

eta zer nahiago duzu, garbiketan aritzea edo sukaldeko ardurak?Garbiketa lanak nahiago ditut, niri bazka-ria prestatzea ez zait gustatzen, niretzako prestatzea gehiago gustatzen zait.

egunean zenbat orduz egiten duzu lan?Zapi ordu eta hamar minutu, administra-zioarentzat. Berez, zazpi ordu eta erdi dira, baina kafetxoaren tartea kendu behar iza-ten diegu zazpi ordu eta erdi horiei.

normalki, zenbat umerentzako prestatu behar duzue janaria?Garai honetan 80 ume inguru izaten ditu-gu, baina udaran 112 edo. Aterpetxeak ez dauzka ohe gehiago, bestela seguruenik gehiago izango ziren.

normalki, gustatzen al zaie zuek egindako janaria?Gehienetan ona dagoela esaten digute eta, momentuz, ez da inor kexatu.

Zein da umeei gehien gustatzen zaien pla-tera? eta postrea?Gehientsuenei makarroiak asko gustatzen zaizkie, eta postrea natilak edo txokolatez-ko edozer gauza.

eta gutxien?Barazkiak ez zaizkie batere gustatzen, eta frutak ere ez du arrakasta handirik izaten.

Bederatzi urteotan asko aldatu al da me-nua?Ez da gehiegi aldatu, baina, gaur egun, ez-berdin jaten da.

Zerbait berezia egiten al duzue janaria go-xoa egon dadin?Mimo handiarekin prestatzen dugu. Hori da sekretu handiena.

eta hemen lan egiten duten irakasle atze-rritarrek gustuko al dute euskal Herriko janaria?Baietz esango nuke. Badugu Ciara izeneko irakasle irlandar bat, eta “Delicious” dagoe-la esaten du beti. Hemengo gastronomia asko gustatzen zaie, batez ere, sagardoa.

nongoa zara?Oriotarra naiz. Hemen ondoko baserrian jaio nintzen, eta han bizi izan nintzen 14 urte bete arte.

eta gainontzeko langileak oriotik bertatik datoz ala kanpoan bizi dira?Denetarik dago: bi zumaiar, usurbildar bat, zizurkildar bat, hiru hernaniar eta ni neu, oriotarra.

Mila esker gure galdetegia erantzuteaga-tik. Ziur gaude berriz elkar ikusiko dugula. oso ongi jan dugu! eskolako jangeleta-koei zuei errezetak eskatzeko esango die-gu! eta ingeles asko ikas dezazula, baina ez lan gehiegi egin!

InTxAurrondo hegoA

“Udako kanpaldietan haur asko etortzen dira aterpetxera”

Ikasleak eta aterpeko langileak.

Page 6: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

2011ko oTSAILA

6

Ur falta, garapen bidean dauden herrialdeetan

Ek

olo

gia

Herrialde behartsu batzuetan uholdeak izaten dira azpiegiturak ez daudela-ko, hau da, estolderiak, ur-tangak eta abar falta zaizkielako. Afrikan, Asian eta beste zenbait lekutako herrialde behartsuetan jende asko hiltzen da uholdeen ondorioz. Guk, hori saihes-teko eta laguntzeko, lana eskaini die-

zaiekegu, irabazten duten diruarekin azpiegiturak egin ditzaten.Bestetik, herrialde behartsu askotan dagoen ura ez da edanga-rria, eta horrek arazo larriak eta heriotza ugari eragiten ditu.

Gure eskolako iturriak

Hainbat herrialde pobretan ezin izaten dute ura aprobetxatu, ez baita edanga-rria. Baina ura edangarria egiteko au-kera bat badute:

1- ur zikina botila batean sartu

2- eguzkitan jarri

3- 7 ordu itxaron.

4- eta, ondoren, edan!

Zergatik edan daiteke? Eguzkitan ura lurrundu egiten da, eta ur zikina behean gelditzen da.

Non utz daitezke gai toxikoak edo

kutsakorrak?

Aukera bat

Lehen gure eskolako iturriak monomandoak zi-ren, baina orain botoi batekin funtzionatzen dute.

Horrek alde onak eta txarrak ditu… bakarrik ixten da, baina egun osoa irekita ere gera daiteke!

Sukaldeko iturria dutxa-tutua da, malgua, eta plate-rak azkar garbitzeko erabiltzen dute.

iturri motak:

Monomandoa: iturri bakarra da, eta bira ematen du.

Bimandoa: bi mando ditu: ur hotza eta ur beroa.

Dutxa-tutua: iturri luze eta mal-gua da.

Botoiduna: Botoi bat zan-patu behar duzu ura atera-tzeko, eta denbora apur bat pasatu ondoren, lehengo lekura bueltatzen da eta itu-rria itxi egiten da.

ITSASo, vAneSSA, nAIA, jon, denIS.

Gauza toxikoak etxean aurki ditzakegun sarritan, adibidez, pilak, garbiketarako produktuak, koloniak... Irentsiz gero oso kaltegarriak dira, eta kasu batzuetan baita hilgarriak ere.

Beti esan ohi da ez direla errekara edo itsasora bota behar, ura kutsa dezaketelako. Baina nola saihestu gai toxikoek ezer kutsatzea?

1- Azazkaletako esmaltea kentzeko erabiltzen den alkohola eta antzeko produktuak soberan daudenean, garbiguneetara eraman (adibidez Garberan dagoenera).

2- Pilak gastatzen direnean, hirian topatuko dituzun pilen edu-kiontzi hori txikietan bota.

3- Ahal izanez gero, birkarga daitezken pilak erabili, gutxiago kutsatzeko.

4- Beste osagai guztiak edukinontzi berezietara eraman.

IkAS-bIde

IkAS-bIde

Page 7: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

7www.auzoka.net

Alb

iste

bit

xia

kA

lbis

te b

itx

iak

Ameriketako Estatu Batuetan, Atlanta hiritik 100 kilometrora dagoen Georgia-ko erreserba natural batean, animalia bitxi bat jaio da: zebrastoa. Animalia jaio berri hau, zebra eta asto baten arteko nahasketa baten ondorioz jaio da. Gorputzeko atal gehienak, asto batenak dira, baina hankak marra zu-ri-beltzez beteta dauzka, zebra baten antzera. Erreserbako arduradunek nahasketa naturala izan dela adierazi dute; naturaren sorkuntza izan dela. Zebrastoa bisitatzeko aukera dago, 10 euroko sarrera aurretik ordainduta.

Zebrastoaren jaiotza

Idiazabal gaztaz egindako Phoskitos modukoa asmatu du Salamancako David Mo-naguillo sukaldariak. Sorkuntza horri Idiazabalkitos izena jarri dio. Jaki berri hori phoskitos pasteltxo ezagunean oinarrituta dago, eta Idiazabal gaztarekin egindako errezeta da. Idiazabalkitosa olio gorriz tindatutako obulato paperarekin (Japonian medikamentuak biltzeko erabiltzen den arroz irinarekin egindako paper moduko pro-duktua) eta Idiazabal gaztarekin egina dago. Pasteltxoaren erdian, Idiazabal gazta-ren ikurra (I) agertzen da. Oraingoz phoskitosaren aldean falta zaion gauza bakarra kromoa da!

Idiazabalkitos asmatu dute, Phoskitos-aren aurrean

Azken urteetan Errusian modan jarri dira txerrientzako kirol txapelketak. Txerri-kirol mota asko daude, baina os-petsuenak txerrien olinpiar jokoak dira, eta urtero antolatzen dituzte. Zazpi herrialdetako txerrikumeak joaten dira olinpiar jokoetara, eta hiru kirol lehia izaten dituzte: lasterketa, igeriketa eta futbola. Errusiako Txerrientzako Kirol Federazioa sortu dute, eta ordezkari batek esaten duenez, “olinpiar jokoetan lehiatzen diren txerrikumeak txerri-kiro-lari belaunaldi bat sortuko dute eta, on-dorioz, txerri horiek ez ditu inork jango”. Errusiar hauek bai bereziak direla! LA SALLe

Txinan, azkenaldian, uda partean egin duen beroagatik, euliekin arazo handiak izaten ari dira. Horregatik, Xigong herri barrutian, udalari ideia xelebre bat bururatu zaio. Per-tsona bakoitzari hiltzen duen euli bakoitzeko zazpi zentabo dolar ematea. Hildako euliak gorde eta udaletxera eraman behar dituzte, banan-banan euliak zenbatzeko eta dirua eskuratzeko. Azkeneko udan burutapenak arrakasta handia izan du, baina kontrako iritziak ere izan dira, jendea kaleak eta zikintzen hasi baita, euliak erakartzeko asmoz, euliak hiltzeko aukera gehiago izango dutelako eta, ondorioz, diru gehiago lortzeko.

Errusian txerri-kirolak modan

Euli-ehizan, diru truke

Page 8: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

Iban Martiarena waterpolo jokalaria da, eta berarekin hitz egin dugu kirol horren ingurukoak ezagutzeko.

2011ko oTSAILA

8

Kir

ola

IBAN MArTIArENA

“Igerilari ona izatea eta erresistentzia ezinbestekoak dira waterpoloan aritzeko”

Waterpoloa, kirol ezezaguna oraindik

txikitatik al datorkizu waterpolorako gri-na?Ez, 12 urte nituela probatu nuen, eta gustu zitzaidan. Aurrera egin nuen.

Zenbat talde daude ligan?Ligan bi fase daude, bi ligaxka. Lehen fa-sean bost taldeko bi multzo daude eta eu-ren artean lehiatzen dira. Amaieran, multzo bakoitzeko 3 talde hoberenek jokatzen dute bigarren fasea.

Atezain gisa trebea izanik, zergatik joka-tzen duzu alboan?Ezkerra naizenez, entrenatzaileak horrela erabaki zuen.

Waterpoloa denbora-pasatzat ala garran-tzitsutzat hartzen duzu?

Ongi moldatzen naizela diote, eta serio hartzen dut.

Mailaz igo zaitezkeela uste duzu, talde handi batean joka dezakezula?Baietz uste dut.

lesioak maiz gertatzen al dira?Ez, uretan ibiltzeak lesioak saihesten ditu.

Waterpoloan zer da gehien gustatzen zai-zuna? eta gutxien?Partidak jokatzea gustuko dut, ongi pasa-tzen dut, aldiz, entrenamenduak ez ditut gogoko.

Zer ematen dizu kirola honek?Gustuko dudan zerbait egiten dut, eta la-gun giroan, gainera.

nolakoa da taldeen arteko giroa partide-tan?Partiden hasieran eta bukaeran ona, baina partida garaian lehia giroa dago.

nork egin dezake kirola hau?Hanketan erresistentzia handia dutenek, igeri ongi egiten dutenek eta punteria ego-kia badute, hobe.

Dieta berezirik jarraitu behar al duzue?Ez, apartekorik ez.

Kirola hau eta ikasketak bateragarriak al dira? Bai, denbora antolatzen bada; ongi plani-fikatu behar da eta entrenamendu aurreko zein ondorengo tarteak aprobetxatu.

Zergatik animatuko zenuke norbait water-poloan aritzera?Lesiorik ez dago eta talde osoak du joka-tzeko aukera.

Zer esan nahi diezu gelakideei?Animatzeko eta izena emateko.

mArIAren bIhoTzA

Gipuzkoan kategoria guztietan taldea duen klub bakarra da Waterpolo Donos-tia. Kadeteek eta jubenilek Euskadiko lehiaketetan parte hartuko dute, infan-tilek eskolarteko ligan eta hasi berriak Gipuzkoako ordezkariak izango dira Nafarroa, Bizkaia, eta Arabarekin bat-era jokatuko duten txapelketa batean.

Taldearen xedea waterpoloa bultzatzea da, eta igerilekutan zein kanpoan ezagutaraz-tea. Hori dela eta, hainbat jarduera anto-latu zituzten joan den udan, eta 600 umek parte hartu zuten.

Jokalarien hezkuntza integrala dute jomu-ga; kirol arloaz gain, giza baloreak, ohitu-

ra osasuntsuak eta talde lana lantzen dute.

Altzako kiroldegian aritzen dira gehiene-tan.

Page 9: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

2011n “Harry Potter and the Deathly Hallows” (“Harry Potter y las reliquias de la muerte”) filmaren 2. zatiaren estreinatuko da. Aurrekoe-tan bezala, Emma Watson aktoreak Hermion Grange-rren rola jokatuko du.

www.auzoka.net

Hermione Granger (Emma Watson) aztia izateko ikasketak egiten ari da Hogwarts eskolan. Hirukotea Voldemorten gaiztake-rien kontra borrokatuko da, eta mila aben-turari eta arriskuri aurre egin beharko die-te. Hermione adimen handiko neska da. Ez zaio gustatzen arauak ez jarraitzea, baina lagunei laguntzearren, behin baino gehia-gotan hautsi behar izaten ditu arauak.

Rol horrez gain, beste film batzuetan ere parte hartu du: adibidez, 2007an, Ballet shoes pelikulan, eta 2008an, The Tale of Despereaux marrazkietan ahotsa jarriz. Etorkizunari begira, 2011n, My week with Marilyn proiektuan lan egingo du, Lucyren 2. mailako rola jokatzen, eta 2012an, The Perks of being a Wallflower, Sam protago-nistaren larruan. Zinearen munduan izan duen esperientzia oso positiboa izan dela dio, eta lagun asko egin dituela; besteen artean, Daniel eta rupert lagun-minak ditu. Dena dela, ez du garbi horretan jarraituko duen ala ez: “Antzeztea izugarri gustatzen zait, baina beste gauza batzuk egitea ere gustatuko litzaidake”.

Urte hauetan 10 miloi libera esterlina iraba-zi dituela uste da. Aberatsa izan arren, ez ditu ikasketak utzi, eta oso ikasle ona omen da. Bere zaletasunak abestea, dantzatzea, belar hockeyan eta tenisean aritzea eta ar-tea dira. Gainera, feminismoaren eta eko-logiaren aldekoa da.

beLen IkASTeTxeA

1999an Harry Potter lehenengo filmerako aktoreen hautaketa hasi zen, eta Emmaren antzerki irakasleak aurkeztu zuen hautake-tara. Emmak ez zuen inolako esperientzia-rik, baina, hala ere, berehala filmaren ekoiz-leak eta J.K. rowling bera harrituta geratu

ziren gaztearen lana zela-eta. Lehenengo estreinalditik, 2001ean, gaur egun arte film guztietan agertu da, eta kritika oso onak jaso ditu. Harry Potter eta ron Weasley (Daniel radcliffe eta rupert Grint) bezala,

1918an Hegoafrikako herrixka batean jaio nintzen. Nire bizitza osoan pertsonen ber-dintasunaren alde eta arrazakeriaren aurka lan egin dut. Horregatik, 27 urte kartzelan pasatu nituen eta, nahi nuena lortu arte, ez nintzen atera. 1993an Bakearen Nobel Saria eman zidaten. Ondorengo urtean,

hauteskunde libre eta demokratikoetan, nire herriko lehendakari aukeratu ninduten, lehenengo lehendakari beltza. 1999an poli-tika utzi nuen. Iaz futbol mundialean garai-leari nik eman behar nion kopa, baina nire osasun egoeragatik ezin izan nuen.

beLen IkASTeTxeA

Per

tso

na

ia +

zein

na

iz?

Emma Watson, Harry Potterren laguna

Zein naiz? ?

9

Emaiguzu zure erantzuna www.auzoka.net-en

Watsonek Hermioneren rola jokatzen du Harry Potterren filmeetan; Hermione adimen handiko neska da

“Antzeztea izugarri gustatzen zait, baina beste gauza batzuk egitea ere gustatuko litzaidake”

Emma Charlotte Duerre Watson 1990eko apirilaren 15ean jaio zen Parisen. Gura-soak britainiarrak ziren, eta banandu zire-nean, Emma amarekin eta nebarekin Ox-fordera joan zen bizitzera. Bertan, eskola-ko antzerki-lan askotan parte hartu zuen, txikitatik aktore izateko ilusioa baitzuen.

Aurreko lehiaketako irabazlea: Mireia Bolillos lehiaketa horretako erantzun zuzena: Gerard Pique

Page 10: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

10 2011ko oTSAILA

Gaur egun, askotan entzuten dira klonazioaren inguruko albisteak. Klonazioa norbaiten kode genetiko bera duen organismo bat sortzean datza. Hau da, organismo baten kopia berdin-berdina egitea litzateke, organismo garatu batetik abiatuta eta asexualki, hau da, arraren eta emearen arteko sexu harremanik gabe.

1997ko otsailaren 22an, Dolly ardiaren jaiotzaren berri jakin zen: tamaina handiko lehen ugaztun klona izan zen, eta geroztik, zeresan eman du gaiak. Eskoziako roslin institutuan klonatu zuten, SCNT erabilita; hau da, zelula somatikoaren transferentzia nuklearraren teknika erabilita. Klonazio teknika hori aurrez existitzen den norbaiten DNA bera duen izaki bat sortzea da. Dolly ardia 1996ko uztailaren 5ean jaio zen, eta 2003ko otsailaren 14an hil zen, zeharo ar-gitu ez diren arrazoiengatik.

Lehen ugaztuna klonatzeko 277 saiakera egin zituzten roslineko ikerlariek, eta pro-zedura hartatik biziraun zuen bakarra Dolly ardia izan zen.

Klonazioa lortzeko, enbrioi zelula batetik eratorritako zelulak erabili zituzten. Zelula horiek nukleorik gabeko obuluekin fusio-natuz, enbrioiak osatu zituzten eta ardiari ezarri zizkioten, garatu zitezen.

Argi dago Dollyren bizitza ez zela gainon-tzeko ardiena bezalakoa izan. Kumeak edukitzera iritsi zen arren, zainketa, elika-dura eta tratamendu bereziak izan zituela kontuan hartu behar da. Gertutik zaindu zuten, eta ez zuen bere espezieko ani-maliekin zelai ireki batean bizitza arrunta garatzeko aukerarik izan. Pentsatzekoa da Dolly osasuntsu eta sendo garatu zela jaso zituen zaintza berezi guztiengatik, baita bera sortzeko DNA zeraman nukleoa ani-malia osasuntsu batetik lortu zelako ere.

Hala eta guztiz ere, Dollyk hainbat gaixota-sun pairatu zituen, bere adinari ez zegoz-kion gaixotasunak, gainera. Zahartzaroa azkarregi iritsi zitzaion Dollyri, eta pneu-moniak jota hil zen sei urterekin. Zahartza-ro goiztiar horren zergatia azaltzen saiatu ziren hainbat zientzialari, eta oraindik ez da zeharo argitu.

Klonazio motakBi klonazio mota daude, naturala eta arti-fiziala. Klonazio naturala zelula baten in-formazio genetiko bereko organismo berri bat sortzean gertatzen da. Adibide garbie-na bikiak dira.

Klonazio artifizialaren barruan klonazio molekularra, zelularra, terapeutikoa eta gi-zakiena bereiz daitezke.

Klonazio molekularra: DNAren segida bat bakartzea da.

Klonazio zelularra: populazio zelularra zelula bakar batetik sortzea da: adibidez, organo bat zelula bakar batetik sortzen de-nean.

Klonazio terapeutikoa. Gaur egun ga-rrantzi handien klonazio mota honek du; helburua ehunak eta organoak sortzea edo gaizki daudenak konpontzea da. Klo-nazio mota hau diabetes, artritis, esklerosi anizkoitz eta Parkinson gaixotasunak sen-datzeko gai da. Azken urteetan aurrerapen handia izan du klonazio terapeutikoak.

Giza klonazioa: DNAren nahasketa egin eta, espermatozoide batekin ernaldu or-dez, zelula garatu batekin ernaltzen da, horrela kopiak egin eta gizakiak sortzen dira. Gizaki baten, giza zelula baten edo giza ehun baten kopia genetiko osoa sor-tzea da. Giza klonazioaren ikerketen hel-burua ez da erreserbako pertsonak edo umeak sortzea, baizik zelula amak hartzea gaitzak sendatu ahal izateko.

Klonazioa, eztabaidagai interesgarria

Lehen ugaztuna klonatzeko 277 saiakera egin zituzten eta Dolly ardiak soilik biziraun zuen

Errep

or

taje

a

Page 11: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

www.auzoka.net 11

iritzi ezberdinakBi iritzi-talde kontrajarri nagusi daude: Eli-za eta zientzia. Alde batetik, eliza katoli-koaren jarrera klonazioaren kontrakoa da eta, bestetik, zientzialarien ustez, onura ugari ekar ditzakeen aurrerapena izan dai-teke. Puntu bakar batean daude ados bi arloak: muga teknologikoak dauzka orain-dik prozedura horrek, 2002. urtean, adibi-dez, ugaztunen klonak egiteko saiakeren %90 ez ziren posible izan.

Elizaren ikuspegiarekin jarraituz, Dolly ar-dia klonatu zenean, Vatikanoak liburu bat idatzi zuen “Klonazioari buruzko hausnar-ketak” izenekoa, eta bertan zioen klonazio oro edo hori helburu zuten esperimentuak zigortuak izango zirela.

Zientzialariek, ordea, klonazio terapeuti-koa defendatzen dute, eta beste batzuk baita ugalketa klonazioa ere. Hauen ustez, ama zelulek sendabide eta tratamendu asko eskaini ditzakete giza gaixotasunen-tzako. Adibidez: minbizia, bizkarrezurreko zauriak, diabetesa, parkinsona, eta abar. Gainera, orain posible da organoak klona-

tzea, beraz %100eko ziurtasuna edukiko genuke transplanteak egiterako orduan. Beraz, zer arazo dauka klonazio terapeu-tikoak?

Egia da, klonazio terapeutikoak ugalketa klonaziora garamatzala eta erreprodukzio

mota horrek liskar handiagoa ekar deza-keela, etika eta moralari begiratuz. Azken finean, norberak erabaki behar du klona nahi duen edo ez.

Ugalketa-klonazioa defendatzen dutenek, berriz, honakoa diote: “Azkenean, pertso-na bat eta klon bat berdinak dira, ezberdin-tasun bakarra obulua espermatozoideare-kin ernaldu ordez zelula garatu batekin er-naltzen da. Gainera, klonak fisikoki emai-learen berdinak izango lirateke, baina ez pertsonalki, horregatik, indibidualak izan-go lirateke.” Praktika horren arazoa agian izan liteke klonak mespretxatuak sentitzea beste guztiongatik. Honen konponbidea izango litzateke giza eskubideak bezala klonen eskubideak idaztea, azken batean, besteenak bezalakoak. Beraz, gizaki bizi-dun indibidualak eta errespetatuak izango balira, zergatik ez gizakiak klonatu? Eta zuk zer uste duzu? Gustura sentituko al zinateke klonekin elkar bizitzen? Onartuko al zenuke klon bat? Edo fisikoki zure kopia den pertsona bat?

SAnTo TomAS LIzeoA

Bi iritzi-talde kontrajarri nagusi daude: eliza eta zientzia

Zientzialariek diote zelula amen bidez gaixotasun asko senda daitezkeela

Page 12: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

Tximinia telebistan

Tek

no

log

ia b

erria

k

2011ko oTSAILA

12

Lip Dup (ezpain bikoizketa) saioek seku-lako arrakasta lortu dute Interneten azken boladan. Bideo musikalak dira eta, bertan, talde batek, abesti ezagun bat oinarri har-tuta, ezpainak, keinuak eta mugimenduak sinkronizatzen ditu. Plano bakarrean gra-batzen dira, normalean, eta gero, musika gainean ipintzen da. Irudimena eta sorme-na behar dira bakarrik, eta modu errazean, taldearen giro alaia eta umoretsua azal-tzeko modua izan daiteke (ikastetxea, lan-tokia…). You Tube bideo horien sustapen leku bihurtu da.

Twitter euskaraz: eu.umap.euUmap-ek Twitterreko euskarazko jardun guztia batzen du. Umapek Twitterreko erabiltzai-le euskaldunak detektatzen eta jarraitzen ditu. Erabiltzaile horien mezu guztiak jasotzen ditu, eta euskaraz daudenak filtratzen ditu. Prozesu automatikoen bidez, unean uneko gakoak eta albiste nabarmenenak atzematen ditu. Tresna praktikoa da. Zuk zeuk twitte-rren euskaraz idazten baduzu, Umap-ek aurkituko zaitu.

Xbox 360 berria eta Kinect

Xbox-eko bideo-kontsola berria txikiagoa da, Internet integratua du eta aurrekoekin alderatuta memoria bikoitza du. Microsof-tek Xbox-arentzat baliagarriak diren hainbat produktu merkaturatu ditu, eta horien artean Kinect periferikoak bereganatu du arreta gehien azkenaldian. Hainbat kamera ditu Kinectek, eta telekomandorik gabe Xbox bideo-kontsola erabiltzeko bidea ematen du, horrela, erabiltzailearen mugimenduak jasoz. Ahotsaren bitartez ere erabil daiteke, eta beste baliabideen artean Xbox live eta internet aldi berean erabiltzeko gaitasuna du. Kinectak eskaintzen dituen joko sortak Nintendoren Wii bideo-kontsolaren erabil-tzailea harrapatzea du helburu.

Lip dubak pil-pilean

My Fireplace Wiirako sortutako jokoa da, eta gure telebista tximinia birtual bihurtzen du. Tximiniari egurra bota, sua eman… hori guztia egin daiteke Galiziako Continental Producciones estudioetan ekoitzitako joko honen bidez. Wiiwaren deskargatu daiteke (Wiiren interneteko dendan) eta 10 joko salduenen artean dago. Ninten-doren 500 puntu soilik behar dira es-kuratzeko. Sua norberak kontrola de-zake edo modu automatikoan aktiba daiteke, kontsolak egin dezan.

eLIzArAn

Page 13: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

kultur agenda

13www.auzoka.net

Ana Franki buruzko erakusketa Aieten Aiete kultur etxean Ana Frank. Gaurko historia bat da izeneko erakusketa dago, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Donostia Kulturak antolatuta, eta na-zien holokaustoaren biktimak gogoratzea du helburu. Ana Frank Alemanian jaio zen, eta oso ezagun bihurtu zen Bigarren Mundu Gerran nazismoaren errepresiotik ihes egiteko hark eta haren familiak ezku-tuan emandako bi urteak kontatu zituelako egunkari batean. Ana Franken familia judua zen, eta naziek harrapa ez zitzan ezkutatu behar izan zuten; “atzeko etxean” gordeta egon ziren, gaztetxoak 13 urte zituenetik 15 urte arte. Azkenean, ordea, naziek at-zeman egin zituzten, eta Ana Auschwitze-ko kontzentrazio-esparrura eraman zuten lehenengo, eta ondoren, Bergen-Belsen kontzentrazio-esparrura. Bertan hil zen tifu-sak jota, 1945eko martxoan.

Erakusketa oso interesgarria da, modu gra-fikoan azaltzen baitu Bigarren Mundu Ge-rran izandako sarraskia, horretarako Ana Franken bizitzako pasadizoak, argazkiak, dokumentalak eta abar erabilita. Erakus-keta apirilaren 30era arte egongo da eta egunero bisitatu ahal izango da: astelehe-netik ostiralera (10:00-14:00/16:00-20:30), larunbatetan (10:00-14:00/16:30-20:00) eta igandeetan (10:00-14:00).

“Hostoak” ikuskizun berezia KursaalenOtsailak 19Oreka TX taldearen musika, Kukai taldea-ren dantza eta Amaren alabak taldearen kantu polifonikoa nahasten ditu Hostoak ikuskizunak. Otsailaren 19an izango da Kursaalen. Sarrerek 22 euro balio dute.

Erreze

ta +

esp

erim

en

tua

+ a

gen

daErrezeta+esp

erim

entua

SumendiaMaterialaPlastilinarekin egindako sumendia, sodio

bikarbonatoa, koloratzaile gorria, platerak

garbitzeko xaboia, ozpina.Prozedura:1. Sumendiaren goiko aldean zulo bat egin2. Edalontzi batean sodio bikarbonato koilara

bat, hiru tanta koloratzaile gorri eta platera

garbitzeko xaboi tanta batzuk nahastu.3. Sumendiaren barruan jarri nahasketa.4. Barrura katiluka laurden bat ozpin bota.

Bitartean, zuringoa irabiatu, ondo harrotu arte.

Azukre-hautsa gehitu eta ondo nahastuta

dagoenean, opila hoztu baino lehen gainean zabaldu.AzalpenaOzpinak nahasketarekin erreakzioa egiten

du eta sumendiaren erupzioa gertatzen da.

Koloratzaile gorriak laba itxura ematen dio.

San Blas opila

Orea egiteko:

· 3 arrautza (baten zuringoa bereizi)

· 9 koilarakada azukre

· Legamia koilaratxo erdi bat

· 80 gr. gurin

· Anisaren esentzia, tanta batzuk

· Irina

Gainaldeko zuria egiteko:

· Lehen bereizitako zuringoa.

· 120 gr azukre-hauts.

Nola egin?

Osagaiak nahastuz, ore sendo eta malgua egin.

Zentimetro eta erdiko lodierako opilak egin eta

hatz lodiarekin forma eman.

Labe bero-beroan sartu, alde bakoitzetik zazpi

minutu.

Bitartean, zuringoa irabiatu,

ondo harrotu arte. Azukre-

hautsa gehitu eta ondo

nahastuta dagoenean, opila

hoztu baino lehen gainean

zabaldu.ArAnTzAzuko AmA, Lh 5

Page 14: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

2011ko oTSAILA

14

KEN ZAZPI"Ortzemugak begietan"

Ken Zazpi 1996. urtean Gernikan sortutako musika taldea da, J. M. Arronategik eta Eñaut Elorrietak bultzatua. Dena dela, 2000. urtean hasi ziren serioski lan egiten, gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu zirenean. Ortzemu-gak begietan Ken Zazpi taldearen seigarren diskoa da, 2010ean argitaratutakoa.

Diskoak arrakasta itzela izan du, eta niri gehien gustatu zaidan kanta Itsasoa gara izan da, oso letra sakona du-elako.

mIren bArrenA

SUM 41"Underclass Hero"

Sum 41 punk-rock musika talde kanadarra da, 1996. urtean sortua. Sum 41 izena jarri zioten udarako 41. egunean sor-tu zutelako. 2000. urtean lehenengo diskoa kaleratu zuten. Underclass Hero taldearen bosgarren diskoa da, 2007an grabatua. Izugarrizko arrakasta izan zuen, besteak beste, Walking Disaster kantagatik.

Nire iritziz, hau da taldearen diskorik onenetakoa. Izugarri gustatzen zait. Nire abestirik gustukoena So Long Good-bye da.

LAurA gArmendIA

Mu

sik

a

noiz hasi zinen pianoa jotzen?4 urterekin hasi nintzen. Nire lehen kon-tzertua ere 4 urterekin izan zen. Gogoan dut oso urduri nengoela egun hartan, baina pozik ere bai, zoragarri irten zelako. Gero jarraitu egin nuen, beti izan dudalako go-goko, asko lasaitzen nauelako aspertzen naizenean.

Gustatuko litzaizuke lanbide horretan ari-tzea? Momentuz, diseinugile izatea gustatuko litzaidake, baina denbora librean gustura konposatuko nuke.

Pianoarekin zer musika mota konposatzea gustatzen zaizu?Txikitatik pop musika gustatu izan zait, bai-na konposatzeko orduan beste estiloak bai-no zailagoa iruditzen zait.

Zein musikaren eragina duzu?Eragin handia dute nigan nire lehenengo piano irakasleak eta nire anaiak —bera ere ari da konposatzen—. Beraiek sortzen di-date inspirazioa.

zubIrI mAnTeo

SONIA FIGUEIrIDO

“Pianoa jotzeak beti asko lasaitu nau”

Page 15: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

15www.auzoka.net

Fil

ma

k

"Los ojos de Julia"Sinopsia Juliaren ahizpak bere burua bota du, baina Juliak susmo txarrak ditu, eta ez duela bere buruaz beste egin uste du. Hori dela eta, hainbat egoe-ra aztertzen hasiko da. Hori gutxi balitz, bera, ahizpa bezala, ikusme-na galtzen hasi da eta ahizpak ja-sandako beldurrei egin beharko die aurre Juliak ere.

iritziaEz zitzaigula gustatuko uste ge-nuen, baina pelikulak agertzen di-gun beldur eta maitasun nahasketa hori oso zirraragarria suertatu zaigu; horregatik, emaitza oso ona dela esan dezakegu.zuzendArIA: guILLem morALeS. AkToreAk: beLén ruedA, LLuíS homAr, juLIA guTIérrez cAbA, pAbLo derquI. eSpAInIA, 107 mIn.

“Aguila roja” zineman

xuxTon erredAkzIo TALdeA (Ane AdurIz eTA begoñA SISo)

“Tres metros sobre el cielo”SinopsiaFederico Mocciaren nobelan oi-narritutako pelikula honek amodio istorio bat kontatzen digu. Izaera oso desberdineko bi pertsona el-karrekin maitemindu dira, eta ho-rrek zeharo aldatuko du beraien eguneroko bizitza.

iritziaOso gomendagarria dela uste dugu, gaiak irreala dirudi, baina aktore lana hain ona da eta isto-rioa hain ondo harilkatua dago, identifikatuta sentitu garela. Oso hunkigarria! Mukizapia eraman! zuzendArIA: dAnIeL ArAnyó. AkToreAk: mArIo cASAS, mAríA vALverde. eSpAInIA, 117 mIn.

“Harry Potter y las reli-quias de la muerte 1”SinopsiaLehen atal honetan Harry, ron eta Hermion hirukoteak eginkizun arris-kutsua du: batetik, hilezkortasuna-ren sekretua aurkitu eta, bestetik, Voldemortek gaitz egiteko duen gaitasuna suntsitu. Baina bakarrik daude, irakasleen eta Dumbledo-rren babesik ez dute, horrek batak bestearengan izan beharreko kon-fiantza erabatekoa izatea eskatuko die. Gauza zaila benetan.

iritzia Istorioaren lehen zati hau oso polita eta interesgarria iruditu zaigu, susto handiak hartu ditugu, eta hori gus-tatu zaigu, baina, zergatik bukaera hori? Ez gaude ados, ez horixe!zuzendArIA: dAvId yATeS AkToreAk: rALph fIenneS, emmA wATSon, ruperT grInT. bh-Aeb, 146 mIn.

Film hau Águila Roja telesail ezagunean oinarrituta dago, eta José ramón Ayerdak zuzendu du.

2010eko abuztuaren 16an, astelehen buru zuri batean, hasi ziren Águila roja la película grabatzen, eta orain izango dugu ikusgai zinema aretoetan.

Abentura pelikula izanik, akzioa, emozioak, maitasuna eta umorea barra-barra eskaintzeko asmoz datorrela dirudi, tele-bistatik zinemara egindako jauzi honekin. Apustu gogorra, hala

ere. Telesailak ikusle leialak dituen arren, ea hain leial izan ez garenok ustekabe ona hartzen dugun eta aulkian harrapatzen gaituen Arrano Gorrik abentura berri honetan.

Protagonista heroi ezezagun bat da, Aguila roja du izena, ahulei laguntzen die, eta emazte gaztearen hiltzailea aurkitze-ko irrikan dago.

Page 16: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

Bid

eo

-jo

ko

ak

“Assassin’s creed: La hermandad"

2010eko azaroaren 18an atera zen, eta gaur egun salduenetari-

koa izan da. Zertan datza jokoa? Soldadu ilunek herriko biztanleak

bahitzen dituzte eta zuk biztanleak askatu behar dituzu; horretara-

ko, soldaduen kontra borrokatu eta hil behar dituzu. Irudi eta grafi-

koak oso onak dira. Gainera, estra asko ditu; adibidez, pantaila eta

hiri berriak. Ps3, Xbox, iPhone eta Pc-rako balio du, eta onlinen ere

jokatzeko aukera duzue. Estrategia, trebetasuna eta burua erabil-

tzeko prest bazaude… hau da zure jokoa!

“Call of Duty: Saga”

Bideo-joko honetan soldadu ingeles, errusiar edo estatubatuar bihurtu-

ko zara. Lehenengo pertsonan gerrako gatazkak, emozioak eta senti-

menduak bizitzeko aukera ematen digu. Saga honen lehenengo jokoa

2003an atera zen eta azkenekoa pasa den udazkenean (Black Ops). Bi-

garren Mundu Gerra, gaur egungo arazoak Ekialde Hurbilean eta Gerra

Hotza irudikatu dute. Eszenatokiak eta irudiak ezin hobeak dira. Xbox

360, PlayStation 3, PC edo Nintendo DS duzuenok goza dezakezue bi-

deo-joko honekin.

“Wii sports resort”

Joko hau kirol-bideojoko bat da. Wii Sports jokoaren jarraipena da, eta

Japonian atera zen 2009ko ekainaren 25ean. Jokoa Wii Motion Plus

-ekin bateragarria da, eta pakete batean erosten da Wii Motion Plus eta

Wii agintearen estalki babeslearekin. Gure iritziz, jokoa oso dibertiga-

rria da, nahiz eta grafikoak oso onak ez izan. Jokoan hainbat kirol egin

ditzakezu: ping-ponga, saskibaloia, surfa… 12 guztira, eta 2 jokalarik

baino gehiagok har dezakete parte. Prest zaude zure egongela kirolde-

gi bihurtzeko?

L.A. Noire, bideo-joko belaunaldi berri bat hasieran?

Bideo-jokoen munduan dena ikusita dagoela uste bazenuen, laster aldatuko duzu iritziz, izan ere,

L.A. Noire bideo-jokoa harrigarria da. L.A. Noire bideo-jokoak 1940ko hamarkadan girotutako de-

tektibe istorio bat kontatzen du, eta bertan hilketa misteriotsu bat argitu beharko dute. Testuinguru

horretan, protagonisten elkarrizketek eta galdeketek bere biziko garrantzia dute, eta horiei eraba-

teko sinesgarritasuna emateko aurpegierak atzemateko teknologia berri bat erabili dute. Pertso-

naien keinuek orain arte sekula ikusi gabeko errealismoa dute. Laster izango da merkatuan, PS3-

rako eta XBoxerako. Ziur ondoren, teknologia horrekin beste bideo-joko batzuk sortuko dituztela.

2011ko oTSAILA

16

mª AuxILIAdorA

Page 17: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

17www.auzoka.net

Lib

ur

ua

k

“Aseye”IdAzLeA: AnTTon IruSTA

IrudIAk: enrIque morenTe

ArgITALeTxeA: ALfAguArA zubIA

orrIALdeAk: 116Ipuin honetako protagonistaren izena Aseye da. Aita, ama eta amonarekin bizi da. 8 urte ditu, Afrikakoa da, eta Akkran bizi da, Ghanan. Naaku da bere lagunik onena. Handitzerakoan senda-gilea izan nahi du. Bere amonak Afrikako eta mundu osoko isto-

rio barregarriak eta tristeak kontatzen dizkio, eta berak bere lagunei eskolan kontatzen dizkie. Egun batean, An-golari buruz lan bat egin behar du eta berak istorio bat asmatzen du.

Liburua polita eta interesgarria iruditu zait. Abentura li-burua da, eta asko gustatzen zaizkit horrelako liburuak. Oso liburu ona iruditu zait eta aurrerago berriz irakurriko dudala uste dut. Zuei ere gomendatzen dizuet.

LydIA pInILLA vázquez

“Nire amak ez dauka erremediorik!”IdAzLeA: AnTxIne mendIzAbAL

ArgITALeTxeA: eLkAr

orrIALdeAk: 78Irati 12 urteko neska bat da eta bere ama arraro samarra da. Amak gauza asko izan nahi du: lehenengo, artista; geroago, naturista; ondoren, ekologista eta, azkenik, feminista. Ez ditu ideiak oso argi. Iratik eta bere aitak gauza asko jasaten dituz-te. Iratik bi lagun ditu, Maddi

eta Itsaso. Oso lagun onak dira. Irati maiteminduta dago baina bere amak ez daki ezer horri buruz. Iratiren ama-mak josten du Iratirekin, eta bilobari asko gustatzen zaio jostea.

Niri asko gustatu zait liburua, oso barregarria da, batez ere, kanpin nudistari buruzko kapitulua gustatu zitzaidan. Gomendatuko nuke liburu hau! Oso ona.

LArA coenTrAo

“Animalien

biltzarra”

IdAzLeA: erIch kASTner

IrudIAk: wALTer TrIer

ArgITALeTxeA: ALfAguArA zubIA

orrIALdeAk: 103

Nola imajinatuko zenuke liburu

hau? Animali batzuk altxor bat aur-

kitzen dutela edo antzeko zerbait?

Ba ez, ez du zerikusirik horrekin.

Izenburuak dion bezala, munduko

animaliek, gizakien gerraz nazka-

turik, biltzar handi bat antolatzea

erabaki zuten, egoera konpontzeko asmoz. Luze hitz egin

ondoren, munduko haur guztiak hartu eta uharte sekretu

batera eraman zituzten, helduek beraien arazoak konpon-

du arte. Gizakiek tratu hori onartu zuten eta ahalegin guz-

tiak egin zituzten seme-alabak berriro ikusi ahal izateko.

Nire ustez, oso interesgarria da liburu hau, zerbait lortu

nahi dugunean, proposatu eta gogor saiatu behar dugula

ikasi dugulako. Irakurri! Gustatuko zaizue eta!

nAroA cAAmAño

“Molly Moon-ek mundua geldiaraz-ten du”IdAzLeA: georgIA byng ITzuLpenA: jeSuS mArI LASA

ArgITALeTxeA: ereIn

orrIALdeAk: 370Molly Moon 11 urteko neska umezurtz bat da. Berak eta rocky lagun-minak Lucy Lo-gan liburuzainari esker hip-notismoari buruzko liburu bat aurkitzen dute. Horrela, hip-

notizatzen ikasi eta famatuak egiten dira Los Angelesen. Hortik aurrera, abentura asko biziko dituzte; batetik, Sinc-lair Cell ezagutuko dute, asko lagunduko diena, eta beste-tik, Primo Cell agertuko da, arazo handiak sortuz.Liburua interesgarria eta oso polita iruditu zait. Hasieran pixka bat korapilatsua da, baina irakurtzen duzun heinean, interesgarria bihurtzen da eta, azkenean, entretenigarria da. Primo Cellekin zer gertatzen den jakin nahi baduzu, liburua irakurtzea gomendatzen dizut.oLATz vIdAL

Page 18: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

2010ko oTSAILA

18

IeroglifikoakZer inporta zaidan niri?

Labirintoa

100

AInhoA

pAuLA

1 8 B A S u r D e 71 A 1 r o X t 9 A ñZ A u G A S 15 10 F uu A l A o K 14 u A Ar A e l e B 13 S r 5D A i H e B 12 o i Be A o Z o Z 11 A J AA o n A r r A 3 6 l4 t X A K u r r A e2 t X 1 M e l e t A

1-Salto egiten du, uretan bizi da, oso azkarra da eta mutur luzea du.

2-Hiru fase ditu, eta hegoetan kolore biziak ditu.

3-Oso ondo ikusten du, hegan egiten du, mendian bizi da eta harraparia da.

4-Gizakiaren lagunik hoberena da, eta katuak jarraitzen ditu.

5-Munduko animalia handienetakoa da, eta batzuek, hortzetan bizarra dute.

6-Oso lepo luzea du, eta zuhaitz handietako hostoak jaten ditu.

7-Adarrak dituzte, beti elkarrekin ibiltzen dira, eta estanpidak egiten dituzte.

8-Euskal Herrian asko ehizatzen da, eta kanpoaldera ateratzen zaizkien letagin txikiak ditu.

9-Txikia da, mokoa txikia du, hegan egiten du, eta nonahi aurki dezakegu.

10-Pakearen ikur bihurtu da, eta gehienetan, grisa eta txuria izaten da.

11-Beltza da, eta beleak baino kolore ilunagoa du; gainera, maiz erabili ohi dugun euskal esaera zahar bat dago harekin lotua.

12- Bere esnea edaten dugu, eta ahuntza baino handiagoa da.

13-Zozoak baino kolore argiagoa du, eta gainera, esaera batean aipatu ohi dugu.

14-Australian bizi da, zuhaitzetan, eta oso gutxitan jaisten da lurrera.

15-Katuak jaten du, txikia da, eta etxeetan sartzen da maiz samar.

A B F D c G n o l Pr P o r S c H e e eZ A A o e r J F i uH D A F B M W D K Go n l A i o u S u et o Y o t A M P Z on H o l A t Z n u tr t n i S S A n S Fc H e V r o l e t oi A F e r r A r i u

Hizki salda10 kotxeen marka aurkitu beharko dituzu:

unAI Lopez

oLATz gonzALez

Page 19: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

19www.auzoka.net

Hizki saldaAurki itzazu 8 pertsona ezagun:

Sudokua

Den

bo

ra

-pa

sak

1 4

5 8 2

3 6 7

6 2 5 1

8 1

1 6 7 9 8

6 2 7

4 9 8

7 3

o l e n t Z e r o F l K J J H V F P o ue G Y t P n H H J K l n B G J G V o i Kr H n M l K J H F D D X V e Q W G P A Pr ñ J J u F G B H Y t G i u B n B c F ie F i J H G M c X Z F F H J i B c r W oG G t r S A Q e J H G V c X G D S i A Je H i B n c D A l c S H J Y G S r A G JA F G V c X Z A o t i H G F V c X K i KK S M n B G H J l K X D F B H n B V c QS S Q i D Y G F B J G o H u G F i V H HV t G J B c A e r X A G r e K H r F H VJ H G c B u S F H G F H F Y i G r F H uV J H H K B P V G J V J V Y r e i G J VJ V J V J Y A F n r Y G F J V K B H H HJ J B i Z A r - Z u r i G H o P A H i KH B c G K P ñ K M n V D H t u i r V F Jc H J V F J o u c B M u G c B Y r B G uG Y r D J H B A l t A S A r B G e K M nV B c X Z A S G G i G H G F F i A J H rG F c B H H n n u i H G J i G H K H G Y

Saiatu azpian duzun sudokua osatzen.

· Behia· antxoa· Eltxoa· Gorila· Lehoia· Untxia· Arranoa· Dortoka· Izurdea· Olagarroa· Amuarraina· Karramarroa

IvAn

Gurutzegrama

mArTA

unAI Lopez

EzberdintasunakZazpi desberdintasunak aurkitu:

unAI Lopez

mAITAne

Page 20: Auzoka aldizkaria. 107 zbka. 2011eko otsaila

2010eko AzAroA

kIroLA

Iban Martiarena 8“Erresistentzia ezinbestekoa da waterpoloan aritzeko”

Foto Inkesta 2Ura aurrezteko bideak

Zenbaki honetan…

ekoLogIA

Gure eskolako iturriak 6

erreporTAjeA

Klonazioa 10

Albiste Bitxiak 7

Errezeta + Esperimentua + Agenda 13

Teknologia berriak 12Lip Dub-ak modan

Auzoka.net 3

Musika 14

Filmak 15

Bideo-jokoak 16

Liburuak 17

Denbora-pasak 18

eLkArrIzkeTA

Arrate Arruti 4“Atzerritarrei hemengo gastronomia asko gustatzen zaie, batez ere, sagardoa”

Parte hartzen duten ikastetxeak:Aitor ikastola, Altza, Arantzazuko ama, Axular lizeoa, Belen ikastetxea, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-bide ikastola, Intxaurrondo hegoa, Kattalin erauso, La asunción, La Salle Loiola, Lauaizeta institutua, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Peñaflorida, Santa Teresa ikastetxea, Sto tomas lizeoa eta X. Zubiri-Manteo

Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua

Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia

tel. 943483750. Faxa: 943483765 e-mail: [email protected]

www.euskaraz.net

107zkia.

www.auzoka.net

perTSonAIA

Emma Watson, Harry Potterren laguna 9