auzoka aldizkaria. 106 zbka. 2010eko azaroa

11
106. zenbakia 2010eko azaroa Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Upload: inigo-martinez

Post on 21-Feb-2016

246 views

Category:

Documents


10 download

DESCRIPTION

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak zuzendu eta Donostiako Berritzeguneak koordinatzen duen aldizkaria. Ikasleek eginda ikasleei zuzenduta.

TRANSCRIPT

Page 1: Auzoka aldizkaria. 106 zbka. 2010eko azaroa

106. zenbakia 2010eko azaroa Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Page 2: Auzoka aldizkaria. 106 zbka. 2010eko azaroa

2010eko azaroa

2 www.auzoka.net

Fo

to i

nk

est

a

Zure ustez, gure kaleetan auto hegalariak ikusiko al ditugu?

“Ez dut uste auto hegalariak existituko direnik. Oso zaila da lurra ukitu gabe mantentzea. Teknologia asko aurreratzen bada, 2.000 bat urte barru, agian, existituko dira. Auto hegalariak asmatuko balituzte, zaila izango litzateke istripuak saihestea, airean semafororik ezin delako jarri”.

Ane Toledo dBH 2

“Egon daitezke. Auto horiek ego-tekotan, gauza asko aldatu behar-ko lirateke: seinaleak, errepideak, eta abar. Auto horiek energia asko gastatuko lukete, eta hori txarra da. Alde onari begiratuz gero, oso dibertigarriak dira, eta oso ondo pasatuko genuke. Baina zaila litza-teke, horregatik, ez nuke nahi auto mota hori izaterik”.

IorITz UlAzIA dBH 3

“Bai, orain dela urte batzuk ere ezin genuen imajinatu Internet bi-dez hitz egingo genuenik. Guk ez, baina, apika, gure seme-alabek ikusi ahal izango dute. Aukerarik balego, auto hegalari beltz bat ero-siko nuke”.

ITzIAr GArIn dBH 4

AITor MUñoz dBH 2

“Nire ustez, etorkizunean ez dugu auto kotxe hegalaririk ikusiko. Alde batetik, oraindik ere auto elektri-koen erabilera zabaldu ez dela-ko eta, bestalde, oso kutsakorrak izango liratekeelako. Gaur egungo autoak, ordea, natura eta inguru-mena gutxiago kutsatzen saiatzen omen dira”.

AMAIA Arrondo dBH 3

“Ziri ederra sartu dietela iruditzen zait. 35-40 euro balio du eta, gai-nera, ez du ezertarako balio. Es-kumuturrekoak ez du ezer egiten. Norberak espero duena baino ez du egiten. Ez da onargarria”.

“Akaso. Hemendik urte askotara, agian, teknologiak aurrera egiten badu, posible izango da. Lurretik 5 edo 10 metroko altuera inguruan ibi-liko lirateke, 150 km/h-ko abiaduran. Baina horretarako lan handia egin beharko litzateke; esaterako, segur-tasun arloan, istripu asko izango bai-lirateke, semafororik gabe”.

leIre zApIrAIn dBH 3

Teknologia aurrera doa etengabean. Gauza berri asko garatu dira, adibidez: auto elektrikoak, makinak, espaziontziak, eta abar. Auto hegalariak izatea posible izan-go al litzateke? Nola sortu? Zein material erabili? Proiektua martxan jarri nahi al dute? Segurua izango al litzateke? Zenbat kontsumituko luke? Eta zenbat kosta-tu? Mila galdera. Eta zuk zer uste duzu?

la salle

Auto hegalariak Donostian?

Au

zok

a.n

et

3

Auzokak badu jada berezko webgunea: auzoka.net. Webgunean aldizkariaren edu-ki guztiak argitaratuko ditugu, Html, pdf eta flash formatuetan. Horrez gain, aldizkariko artikuluak eta eduki multimediarekin abe-rasteko aukera izango da, audioa, bideoa edo bestelako artxiboak txertatuz.

Baina webgune berriaren helburu nagusia irakurleen parte hartze zuzena bultzatzea da. Auzoka.net webgunean aldizkariaren edukiak irakurtzeaz gain, irakurleek auke-ra izango dute iruzkinak idazteko, inkestak erantzuteko, aldizkarian ez dauden edukiak

irakurtzeko eta, batez ere, norberaren edu-kiak zuzenean bidaltzeko.

Espazio muga dela eta, paperezko aldiz-karian sartzen ez diren sorkuntza lanek lekua eta garrantzia izango dute Auzoka.net-en. Idazlanak, argazkiak, ilustrazioak, komikiak, bideoak, kantuak... edozein sor-kuntza lan argitaratzeko aukera emango du Auzoka.net-ek.

Sorkuntza lanez gain, irakurleen iritzia jaso-tzea bilatzen du webgune berriak. Edozein edukiri buruzko iruzkinak idazteko, argitara-

tutako inkestak erantzuteko edota edozein gairen inguruko gutunak edo iritzi artikuluak bidaltzeko aukera izango dute erabiltzai-leek.

Parte hartzea bultzatzeko webgunean lehiaketak eta zozketak izango dira maiz. Adi egon webgune berriak eskaintzen dizki-zun aukera guztiei eta parte hartu!

Halaber, Auzoka paperezko aldizkaria Auzoka.net webgunean plazaratutako edu-ki interesgarrienen berri emateko erabiliko da.

Auzokak badu webgune berria

Zorriaren lehiaketaAuzokak beste berritasun bat dakar. Zen-baki guztietan zorri bat ezkutatuko dugu. Ondoko irudikoa bezalakoa... baina askoz ere txikiagoa. Topatzen baduzu, emagu-zu horren berri Auzoka.net-en horretarako

prestatutako gunean, eta GBC-Lagunaro basket taldea ikusteko sarrerak eta elastiko bat irabazteko aukera izango duzu. Ezetz aurkitu!

Webgune berriarekin batera, Auzokak Facebook, Tuenti eta Twitter sare soziale-tan profilak sortu ditu. Profil horien bidez Auzokak edukiak zabalduko ditu eta auke-ra izango du irakurleekin hartu-eman zuze-na izateko. Auzokak irakurleengan hurbil-du nahi du, parte hartzeko aukera berriak emanez.

Sare sozialetako erabiltzaileak direnek bes-te abantaila bat izango dute Auzoka.net-en.

Webguneko eduki guztietan badago amaie-ran Zabaldu izeneko botoi bat aukera ema-ten duena eduki hori hainbat sare soziale-tan zabaltzeko oso modu errazean.

Webgunea eta sare sozialen arteko harre-mana bi norabidekoa izango da. Sare so-zialetan webgunearen edukiak argitaratuko diren bezala, webgunean ere erakutsiko dira Facebook, Tuenti eta Twitterreko pro-filetako azken mugimenduak.

Auzoka sare sozialetan

Page 3: Auzoka aldizkaria. 106 zbka. 2010eko azaroa

2010eko azaroa

4 5www.auzoka.net

Elk

arriz

keta

MAITANE LIZASO GOZATEGI

“Nire ahotsa besteena baino ozenagoa zenez, ahotsa lantzea aholkatu zidaten”

Maitane Lizaso Orion jaio zen 1981eko abuztuaren 9an. Irakasle-eskolan Musika Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ika-si zituen. Musika-eskolan solfeoa, pianoa eta kantua landu zi-tuen. 16 urterekin lirika ikasten hasi zen. Hainbat ogibide izan ditu, esate baterako: okindegi batean, haurrak zaintzen, kan-pin batean, jatetxe batean, jostailu denda batean... Azken urte hauetan musikarekin zerikusia duten lanetan aritu da: haur koru bat zuzentzen, musika-eskola batean irakasle eta eskola publikoan musika irakasle.

nola hasi zinen opera abesten?16 urte nituenean nire herriko koruan abes-ten nuen eta, nire ahotsa besteena baino ozenagoa zenez, besteak estaltzen nituen; beraz, ahotsa lantzea aholkatu zidaten. 17 urterekin, ahotsa lantzen hasi nintzen Errenteriako irakasle batekin, eta horrela, Ariak prestatzen hasi nintzen (operako zati nagusiak).

nola lantzen dituzu abestiak?Lehenengo nork edo nortzuk abestuko du-ten esaten dute, hau da: sopranoak, kon-traltoak, baritonoak edota baxuak. Ondo-ren, zein hizkuntzatan dagoen (ingelesez, alemanez, italieraz, frantsesez…) ikusi eta, behar izanez gero, itzuli egiten dute, abes-tiaren esanahia jakiteko. Gero, partiturak ordenagailuan sartzen dituzte, instrumen-tazioa nola den, zerekin abestu behar du-gun jakiteko, eta horrekin entseatzen dugu. Azkenik, orkestrarekin, organoarekin edo behar denarekin abesten dugu.

non entseatzen zenuen?Hasera batean, etxean abesten nuen, bi-zilagunak kexatu ziren arte. Orduan, nire osaba elizako sakristaua denez eta elizako giltza duenez, elizako organistarekin ados jarri ginen, berak organoa jo eta nik abeste-ko; horrela, elizan entseatzen nuen.

zergatik utzi diozu opera kantatzeari?Ba... une gogorra. Nire urtebetetze egu-nean hil zen nire kantuko irakaslea, moto istripu batean. Oso gogorra izan zen, eta ez nuela gehiago abestuko erabaki nuen; bai-na, oraindik, dutxan abesten jarraitzen dut.

Profesionalki ez dut gehiago abestu.

nola ateratzen duzu ahots eta potentzia hori?Hori lantzeko lehendabizi diafragma lantzen ikasi beharra dago. Diafragma, zilborraren azpiko aldean dugun muskulu bat da, eta hori gogortzeko ariketak egiten dira. Gero, arnasa hartzen ikasi behar da. Ondoren, gure gorputza bozgorailu handi bihurtzen da,. Horrela, ahots kolore edo potentzia hori lortzen da.

nola lantzen da ahotsa?Lantzeko tontakeria handiak egiten dira.

Gogoan dut erratzarekin egiten genuen ari-keta. Paretaren aurka zaudela, erratza sa-belean jarri eta, ondoren, eztula egingo ba-genu bezala egin. Ariketa ongi eginez gero, erratzak gora eta behera ibili behar du; gaizki eginez gero, erratza ez da mugitzen. Beste ariketa bat da lurrean etzatea eta li-buruak sabelaren gainean jartzea. Liburuak altxatzeko saioa egin behar da; hori lortu ondoren, entziklopediak altxatzen saiatu.

Kopa edo medailarik irabazi al duzu?Operan ez da kopa edo medailarik irabaz-ten. Ongi bazabiltza opera ezagun batzue-tan abes dezakezu, koru bezala, edo leku konkretu batzuetara joan zaitezke abestera.

Ni koru txikiarekin Austriara joan nintzen, Portugalera, Expoaren irekiera ekitaldira…

Konposatu al duzu abestirik?Ez, oso musikagile txarra izan naiz. Abestu bai, baina armonian desastrea naiz

zein obra ezagun abestu duzu? eta zein izan da gustukoena?Obra osorik ez dut abestu. Nik Ariak abes-tu ditut. Ariak, Operaren zati garrantzitsuak dira, hau da, errepika modukoak. Honakoak abestu ditut: La Bohéme, Madama Butterfly, Lakmé-ren duetoa (koloniak iragartzeko erabili ohi dute), baina oso osorik ez dut bat bera ere abestu. Gustukoena zein den ez dakit, baina zailena Madama Butterfly da. Nota oso altuak ditu eta nik nota bategatik ez nuen abestea lortu; egoskortzen nintzen, baina alferrik. Oso jende gutxik lortzen du abestea.

zertan aritzen zera orain?Orain irakaskuntzan nabil. Musika irakasle

naizela esaten dute batzuek, baina... nik esango nuke, musika irakasten baino den-bora gehiago pasatzen dudala ikasleekin borrokan, zerbait lortu ahal izateko. Baina bai, irakasle.

zuk zer landu dezakezu lehen Hezkuntza-ko ikasleekin? Lehen Hezkuntzan, beste gauzen artean, gehienbat, gorputzaren postura zaintzeko ariketak irakasten ditut. Arnasketa ere lan-tzen dugu, oso garrantzitsua da ahotsa lan-tzerakoan arnasketaren kontrol ona izatea; bestela, ahots kordetan indar gehiegi egiten da eta noduluak izan ditzakegu gerora.

mendiola ikastetxea

“Etxean abesten nuen, bizilagunak kexatu ziren arte”

“Musika irakasten baino denbora gehiago pasatzen dut ikasleekin borrokan”

“Ahotsa lantzeko tontakeria handiak egiten dira”

Page 4: Auzoka aldizkaria. 106 zbka. 2010eko azaroa

2010eko azaroa

6 7www.auzoka.net

Birziklatzea, abantailak denontzat

Ek

olo

gia

Madrilgo hotel batean diru truke urrez-ko lingoteak ematen dituen makina bat dute. Mundu osoan horrelako hamar makina daude, eta ematen dituzten urre puskak oso aproposak omen dira opariak egiteko.

40 euroren truke urre gramo bat ema-ten dute, eta hori da urrezko lingoterik merkeena.

Urrezko lingoterik

nahi?

Alb

iste

bit

xia

k

Santa Teresa Ikastetxeko DBHko 2. mailako ikasleak kalera atera gara (Benta Berri auzo-ra) birziklatzeari buruzko inkesta bat egitera. Lehen, zaborra, poltsa bakarrean jasotzen zen. Orain, aldiz, dena bereizi egiten dugu etxean. Tona bat paper birziklatzeak hamazazpi zuhaitz salbatzen ditu eta, horrez gain, 26.500 litro ur aurrezten ditu eta 27 kilo kutsatzaile airera igortzea saihesten du. Ez da gauza berria: birziklatzeak abantaila handiak ditu. Zaka-rrontzira botatzen dugun gehiena birzikla daiteke, baina ahalegin handia egin behar da.

Laburbilduz, birziklatzeko hiru baldintza behar dira: kontsumitzailearen erantzuna, zaborra biltzeko estrategia egokiak mar-txan jartzea eta bildu ondorengo tratamen-dua. Euskal Herrian jendea gero eta kon-tzientziatuago dago, birziklatzearen aldeko kanpainek arrakasta handia izaten dute, eta pixkanaka birziklatutako zabor kantita-tea handitzen ari da.

1.Galdetegia erantzun duten pertso-nak:

% 58,2 emakumezkoak % 41,7 gizonezkoak

2.- etxean birziklatzen duzu?

3.- zer birziklatzen duzu?

4.- etxetik gertu dauzkazu birziklatzeko zakarrontziak?

a) Bai: % 70,39 b) Ez: % 20,76 c): Ez oso urruti: % 8,93

5.- Badakizu nora eraman dezakezun zabor berezia ―botikak, pilak, erradio-grafiak, olioa eta abar―?

a) Bai: % 75,84 b) Ez: % 24,15

6.- Birziklatzen dituzu zabor horiek?a) Bai: % 57,92 b) Ez: % 35,51 c) Batzuk, bai eta beste batzuk, ez: % 6,55

7.- zer deritzozu beste udal batzuetan egiten duten atez ateko zabor bilke-tari?

a) Ongi: % 91,26 b) Gaizki: % 8,73

8.- zer eskatuko zenioke Udalari birzi-klatzea hobetzeko?

- Zakarrontzi gehiago jartzea, ger-tuago izateko. Auzo batzuetan orain-dik falta dira edo oso urruti daude. - Lur azpian sartzea txukunago geldi-tzeko. Horrela ez genituzke ikusiko, ezta usainduko ere.

Ongi

Gaizki

santa teresa ikastetxea

Seychelleak izeneko uharteetan (India-ko ozeanoan) palmondo asko daude, tartean, palmondo erraldoia. Palmondo erraldoi horren haziak, esaten dutenez, koko bat dirudi, baina, gure ustez, amo-na baten ipurdiaren itxura du.

Ipurdi horrek 20 kilo pisatzen ditu! Ez dut imajinatu nahi zein puzker handiak botako dituen, amona horrek!

Ipurdi itxurako

hazia

Txapel jaurtiketa aspalditik egiten da Euskal Herriko herri eta auzo batzueta-ko festetan. Lehiaketa mota hori ezagu-na den bezala, orain oliba-hezur jaurti-keta ari da modan jartzen.

Lehengoan, adibidez, Elgoibarko San Antolin auzoko festak zirela eta, beste lehiaketa batzuen artean, oliba-hezur jaurtiketa txapelketa egin zuten. Irabaz-lea Gorka Garate izan zen: 12,6 me-trora jaurti zuen oliba-hezurra. Hori da hauspoa hori! Zorionak, Gorka!

Oliba-hezur

jaurtiketa

Lau beso eta lau hanka zituen neskatxa bat jaio zen eta Indiako erregina baten ize-na jarri zioten: Lakshmi. Bihar izeneko herri batean bizi da. Lakshmiren gurasoek, Shanbhu eta Poonam, alaba operatzea erabaki zuten. Ebakuntza egiteko, 30 medi-kuk parte hartu zuten, eta 27 orduko ebakuntza egin zioten, eta dena oso ondo joan zen. Ebakuntza egin ondoren, 4 urteko Lakshmi eskolara joan daiteke, eta edozein kirol ere egin dezake.

Lau beso eta lau hankadun neska indiar bat

Amona batek iloba sortu du

65 urteko Pepa izeneko amona bat bere ilobaz erditu da. Nola izan da?

Medikuak emakumeari bere semea-ren espermatozoideak ipini zizkion eta, haurdun geratu ondoren, mutiko txiki bat izan zuen. Erik izena jarri zioten.

Dagoeneko, hilabete du eta familia osoa oso pozik dago. Pepa Madrilen bizi da eta bere semea, berriz, Sego-vian. herri ametsa

Page 5: Auzoka aldizkaria. 106 zbka. 2010eko azaroa

Judoa, kirol bikaina

Gaurko artikulua judoari buruzko da; ez du futbolak bezainbeste fama, baina horrek ez du esan nahi interesgarria ez denik. Aitzitik, oso kirol interesgarria dela konturatuko zarete, guk egin dugun bezala.

2010eko azaroa

8 www.auzoka.net

Kir

ola

Ameriketako Estatu Batuetako aktorea eta abeslaria 1992ko uztailaren 22an jaio zen Dallas-en (Texas) eta bere izenak ilar-gia esan nahi du. Alaba bakarra da, aitak Ricardo du izena eta amak Mandy Teefy. Selenak lau edo bost urte zituenean dibor-tziatu ziren.

Begi marroiak ditu eta ile marroi iluna. Ez da altua ezta baxua ere, ertaina da. Neska polita da, eta txintxoa, nahi duenean.

Bere kirol gogokoena saskibaloia da, surfa eta skatea ere gustuko ditu, eta askaltzeko txokolatezko galletak jaten ditu.

Mutil-lagun asko izan ditu, orain Nick Jo-nas da bere mutil-laguna. Demi Lovatoren lagun onena da.

lehenengoa Spy kids 3 D: Game Over izan zen, 2003. urtean, eta azkena, 2009. urtean Monte Carlo. Telebistarako lehen aipatuta-ko telesailaz gain, Programa de proteccion de princesas egin du. Hanna Montanan ere ateratzen da, Mikaylaren rolean.

Sari asko irabazi ditu, azkenekoa Wizards of Waverly Placeri eman zioten; telebistako haur programa onenaren Emmy saria.

2009 urtetik Unicefen lan egiten du, ume behartsuentzat dirua lortzeko.

intxaurrondo hegoa ikastetxea

Ezagutzen duzue Selena Gomez? 18 urte ditu eta aktore ezaguna da, Disney Channeleko Wizards of Waverly Place telesailean Alex Russoren rolean. Gainera, Selena Gomez &The Scenee taldeko abeslaria da.

Txikitatik izan du gustuko antzeztea. Bere ama antzezlea zen eta askotan ikusten zuen entseguetan. 7 urterekin hasi zen os-petsu bihurtzen eta autografoak sinatzen. Disney Channeleko programa batean ate-ratzen da, Wizards of Waverly Placen, Alex Russoren rolean.

Pop-rock talde bat dauka eta abesti ezagu-nak egin ditu: Cruella de Vil, One and the same, Magic, Bang a drum eta abar. Gita-rra eta pianoa ikasten ari da.

Guztira bost pelikulatan parte hartu du,

Futbolari famatua da, eta Bartzelonan jaio zen. 23 urte ditu, 1987ko otsailaren 2an jaio zen.

Begi berdeak ditu, 1,93 m neurtzen ditu eta 84 kg pisatzen ditu, gutxi gorabehera.

9 urterekin hasi zen futbolean jokatzen. 2006an Manchester United taldean jokatu

zuen; Manchesterrek 57 milioi ordaindu zi-tuen beragatik.

2007an Bartzelonak fitxatu zuen eta orain-dik han dago. 2008an zilarrezko domina ira-bazi zuen Champions Leaguen. Espainiako selekzioarekin munduko txapelduna da.

intxaurrondo hegoa ikastetxea

Per

tso

na

ia +

zein

na

z?

Selena Gomez, antzezlea eta musikaria

Zein naiz? ?

9

Emaiguzu zure erantzuna www.auzoka.net-en

Abesti ezagunak egin ditu: Cruella de Vil, One and the same, Magic, Bang a drum eta abar.

Judoa, arte martzial bat da, eta bistan denez, Japoniatik dator. Kirol gisa, 1882. urtean hasi zen, Jigoro Kanoren bidez. Judoa sortzeko, Kanok, jujitsu eskola zaharren oinarriak jaso nahi zituen, eta modu horretan Kodokana sortu zuen. XIX. eta XX. mendeetan, judoa ezagun egin zen borroka kirola gisa.

Unescok judoa 4 eta 13 urte arteko umeen-tzat kirol hoberena zela esan zuen, izan ere, hezkuntza osatua izatea, psikomotri-zitate aukera guztiak garatzea eta beste neska-mutil batzuekin harremanetan jar-tzea ahalbidetzen du. Erabiltzen duten arropa judogi deitzen da,

eta urdina edo zuria izan daiteke. Darama-tzaten gerrikoak karatetik hartutakoak dira, eta hemezortzi maila daude, bi taldetan ba-naturik. Gerriko beltza arte (6 kolore) eta gero 10 Dan (maila).

altza bhi

PEDRO CURTU

“Emozioa eta adrenalina askatzeko aukera ematen dit judoak”

zergatik hasi zinen judoan?Eskolan ez zegoen beste kirolik aukeran, beraz, amak judora apuntatu ninduen.

zergatik jarraitu zenuen judoan?Niri bezala judoa gustatzen zitzaion beste lagun bat neukan, eta biok Institutura etorri ginean judo talde batean eman genuen ize-na, gaur arte.

zer eskaini dizu judoak?Emozioa eta adrenalina. Borroka bat ira-baztean edo irakasleak zorionak ematen dizkizunean sentitzen duzun poza ahazte-zina da.

edonork praktika dezake judoa edo zer-bait berezia behar da?Gogoa eta berotasuna jartzen dion edo-zeinek praktika dezake. Hala ere, egia da

indar fisiko eta mental handia behar dela, mina eta porrotak gainditzeko.

zer aholkatuko zenuke judoa praktikatzen hasteko?Ez beldurtzea, azken finean, oso dibertiga-rria eta osasuntsua baita. Animo!

eta zer diozu lehiaketei buruz?Lehia da egokiena judoan hobetzeko, inda-rra ematen dizu zure burua gainditzeko.

Zure ustez, ideia ona da umeak txikitatik kirola egiten hastea?Bai! Kirola lagunak egiteko eta osasuntsu mantentzeko era ezin hobea da. Umeek energia asko askatzen dute kirola egiten, eta ez dute egun osoa telebistaren aurrean pasatzen.

altza bhi

Judoa egiten duen gure eskolako Pedro Curturi elkarrizketa egin diogu, arte martzial horri buruz zerbait gehiago jakiteko irrikan geunde eta. Iaz, bere kategorian, Euskadiko lehenengoa izan zen eta, beraz, bere esperientziari buruz zerbait kontatzeko es-katu diogu.

Page 6: Auzoka aldizkaria. 106 zbka. 2010eko azaroa

2010eko azaroa

11 www.auzoka.net10

Softball izeneko kirol ezezagunak antzekotasun handia du beisbolarekin. Kirol gehienak be-zala, atzerritik dator eta gure hirira duela gutxi iritsi zen. Gure ikastetxeetan ezaguna egin da Gipuzkoako Foru Aldundiak Eskola Kirola programan sartu duenetik, Sustapen Kirolaren atalean. Hori dela eta, Gipuzkoako Softball eta Beisbol Federazioak jartzen du irakaslea, eskolan bertan irakats dezan. Aurten Loiolako Erriberan kirol gunea ireki dute, eta bertan softball zelai ofiziala dago. Instalazio berriak ezagutzeko eta ikastetxeetan hain ezaguna den Ricardo Garre elkarrizketatzeko aprobetxatu dugu.

noiz iritsi ziren beisbola eta softballa espainiara eta euskal Autonomia erki-degora?Beisbola lehenago iritsi zen Espainiara eta Euskadira; lehenera, XX. mendearen hasieran, eta bigarrenera, 1940an, gutxi gorabehera. Euskal marinelek ekarri zu-ten Ipar Amerikan eta Erdialdeko Amerikan ezagutu eta gero. Bizkaira iritsi zen lehe-nengo, eta Gipuzkoan 1990. urtean hasi ziren jokatzen.

Softballa, berriz, askoz geroago iritsi zen Espainiara; 1974. urtean, hain zuzen ere. Euskadin 80ko hamarkadan ezagutu zen, eta Gipuzkoara 1993. urtean iritsi zen. He-men lehendabizi Federazioa sortu zen eta geroxeago hasi ziren taldeak sortzen, hu-tsetik hasi ginen, bai beisbolarekin 1990. urtean, bai softballarekin 1993an.

Gaur egun zein da beisbolaren egoera Gi-puzkoan?Duela 10 edo 12 urte beisbola erabat de-sagertu zen Gipuzkoan. Federazioak ere softballaren aldeko apustua egin zuen, oso zaila baitzen beisbol zelaiak eraikitzea, ika-ragarri handiak direlako eta, gainera, ara-zoak zeuden eskualdetan liga txapelketak antolatzeko.

Bitxikeri gisa, aipatu dezakegu Donostia-ko talde bat (Donostiako Atletiko) iritsi zela Espainiako Beisboleko Ohorezko Mailara eta etxeko partida guztiak Iruñean joka-tu behar izaten zituen, hemen ez baitago

Softballaren eta beisbolaren arteko desberdintasunak

1.- zelaiaren tamainaBeisbol zelaia softballekoa baino askoz handiagoa.

2.- Baseen arteko distantziaSoftballean 18,29 metrokoa eta beisbo-lean, gutxienez, 27 metrokoa.

3.- Hesiaren eta bateaz jotzeko tokiaren arteko distantziaSoftballean 69 metro, emakumezkoetan, eta 76 metro, gizonezkoetan. Beisbo-lean, berriz, 122 metro.

4.- Bate jotzailearen kokalekuaBeisbolean bate jotzaileak zelaiko tontor

batetik jotzen du pilota, eta softballean lurretik.

5.- pilotaSoftballekoa handiagoa da beisbolekoa baino.

6.- Batea Beisbolekoa handiagoa da softballekoa baino. Normalean bata egurrezkoa da eta bestea aluminiozkoa.

7.- lasterketakSoftballean zazpi lasterketa dira eta beisbolean bederatzi.

RICARDO GARRE

“Loiolako Erriberako softball zelaia eraikita, aspaldiko amets bete dugu”

“Une honetan, emakumeen arloan, Gipuzkoa da Espainiako lurralderik garrantzitsuena”

zein desberdintasunak daude softballaren eta beisbolaren artean?Kirola ezagutzen ez duen batek berdintsuak direla esan dezake, baina badaude des-berdintasun nabariak:

beisbol zelairik. Entrenatu ere errugbi zelai batean entrenatzen ziren.

Araban eta Nafarroan ez dute arazo bera, bertako orografia lauagoa da eta beisbol zelaiak errazago egin daitezke. Esate ba-terako, Iruñean hiru daude. Softballerako, aldiz, futbol zelaiak egokitu egiten ditugu.

Une honetan zein da softballaren egoera Gipuzkoan?Emakumeetan Espainiako lurralderik ga-rrantzitsuena garela esan genezake. Aur-ten bi talde ditugu Espainiako Ohorezko Mailan; gazte kategorian txapeldunordeak gara; kadete mailan txapeldunak eta haur-kategorian txapeldunordeak.

Gizonezkoetan oraintxe ari gara bultzatzen Euskal Liga bat.

zergatik gustatzen zaizu hainbeste soft-balla?Denek daukatelako parte hartzeko aukera. Gainontzeko kiroletan hoberenek jokatzen dute gehien, baina hemen denek parte hartzen dute maila berean. Kanporatzen zaituztenean ez da betiko izaten, hurren-go txandan jarraitzen duzu. Denek dute aukera bateaz jotzeko, eta bateaz jotzen ari zarenean ez zaude inoren menpe, zu zeu zara. Defentsan zaudenean talde lana dago. Beraz, badu alde indibiduala eta alde kolektiboa.

nola sortu zen loiolako erriberan softball zelaia egiteko aukera?Aspaldiko ametsa eta ilusioa da. Hasieran oso toki arraroetan entrenatzen ginen (ze-laietan, ikastetxeko patioetan…), geroxea-go softballerako egokitutako futbol zelaie-tan, baina futbolaren menpe egoten ginen, bai entrenatzeko bai partidak jokatzeko. Hortaz, softball zelai propioa nahi genuen, inoren menpe egon behar ez izateko.

Madrilgo Kirol-kontseilu Gorenak eta Do-nostiako Udalak finantzatu dute instalazio berria. Esan beharra dago Euskadin da-goen softball zelai bakarra dela. Oriokoa softball zelaia eta futbol zelaia da. Irunen, Donostiako Herreran, Zarautzen, Arrasa-ten, Beasainen… futbol zelaiak dira, soft-ballerako egokituak. Hori dela eta txapel-ketak azpiegitura duinetan egin daitezke.

magda, paul, jon eta gorka

“Gipuzkoara 1993an iritsi zen softballa, batez ere, Foru Aldundiari eta Federazioari esker”

Elk

arriz

keta

Page 7: Auzoka aldizkaria. 106 zbka. 2010eko azaroa

Erreze

ta +

esp

erim

en

tua

+ a

gen

da

kultur agenda

Errezeta+esperim

entua

arantzazuko ama ikastola, lh 5 b

iPad

Tek

no

log

ia b

erria

k

2010eko azaroa

12

Helbideak

Last.fm webgunean (www.lastfm.es) musika berria aurkitu, entzun eta partekatu daiteke, zure erreprodukzio zerrendak gordetzeko kontu bat sor dezakezu, eta zure gustuko musika taldeen antzeko estiloa duten beste talde batzuk erakusten dizkizu. Irratia ere entzun dezakezu, gertaerei buruzko informazioa izateko.

juan ignacio vázquez, ramón gonzález eta antón adarraga

www.lastfm.es

Taringa webgunea (www.taringa.net) oso ezaguna da pelikulak, musika, pro-gramak eta aplikazioak jaisten dituzten pertsonen artean. Bertara jendeak hainbat gauza igo ditzake. Erregistratzeko atala dauka, aplikazioen irizpideak emateko eta sailkapena egiteko.

joana gomez, enara irurieta, igor martin, alvaro uribe, iker llamas, asier paco eta alexander jurado

www.taringa.net

13www.auzoka.net

Applek orain dela gutxi kaleratu zuen iPad izeneko tresna. Ameriketako Estatu Batue-tan arrakasta handia izan du, nahiz eta lehe-nengo bertsioak arazo txiki batzuk dituen. Besteak beste, ezin dira Flash edukiak ikusi eta ezin da aplikazio bat baino gehiago ba-tera erabili. Hala ere, iPadak era askotako aplikazio erabilgarriak ditu, hala nola, hel-bide elektronikoa, Safari web nabigatzailea eta App Store denda elektronikoa.

Oso arina eta fina da, diseinu dotorearekin.

680 gramo pisatzen ditu, eta 9,7 hazbeteko luzera du. Bateriak hamar ordu iraun ditza-ke. Funtzio guztiak ukimenezko pantailaren bidez erabiltzen dira. Ghz 1eko prozesado-rea dauka, Apple etxearena. iPadek hainbat memoria gaitasun izan ditzakete: 16, 32 eta 64 gigabyte. 499, 599 eta 699 dolarretan salgai dago Ameriketako Estatu Batuetan.

alvaro uribe, mikel vergara, joana gomez, asier paco, enara irurieta, alexander jurado, iker llamas eta igor martin

2011ko martxoaren 31n Nintendo 3DS berria kaleratuko dute; Nintendo DSaren ondorengo hobetua. Izena 3Daren (hiru di-mentsio) eta jatorrizko makinaren izenaren arteko loturaren ondorio da. Lehen prezioa 25.000 yenekoa izango da, 220 € gutxi go-rabehera.

Honako ezaugarriak ditu: betaurreko gabe-ko 3D sistema; bi kamera kanpoaldean eta bakarra barrualdean; kable gabeko komu-nikazioa; ukimenezko pantaila; mugimendu sentsorea eta giroskopioa…

antton adarraga, beñat maiz, eduardo montero, iosu vila

Nintendo 3DS

Eklipseak

Eguzki eklipsea nola gertatzen den zeha-

tzago ikusteko esperimentu hau egin dugu.

Materiala

42 x 15 cm-ko kartoi iluna•

Linterna• Bi makilatxo ilun: 18 cm-koa bat eta 19

• cm-koa bestea.

Plastilina berdea, urdina eta grisa

• Itsasgarria

Nola egin?

1. Plastilinarekin bolatxoak egin, handiena

Lurra eta txikiena Ilargia.

2. Ondoren bi makilatxoen hertzetan sartu

3. Kartoiaren gainean itsatsi, beraien

artean 30 cm–ko distantzia utzita.

4. Azkenik, piztu linterna (Eguzkia)

eta kokatu Lurra, Ilargia eta Eguzkia

lerrokatuta. (irudian bezala)

Limoi mousseaOsagaiak: (Lagun batentzat)Jogurt natural bat.

• Limoi bat.

• Esne trinkoa.

Pausoak1. Lehendabizi jogurta kopa batean sartu.

2. Jarraian limoiaren zukua jogurtera bota.

3. Gero bi koilarakada esne trinko bota eta

guztia nahastu.4. Amaitzeko, kopan limoi xerra bat jar

dezakezu. Bestelako informazioa

Postre honek kaltzio asko dauka, baita

bitaminak eta koipeak ere eta edozein

jatordutan jan daiteke. Oso erraz prestatzen

da eta edozeinek egin dezake.

Eman aurpegia euskararen aldeAbenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko EgunaAbenduaren 3an Euskararen Nazioarte-ko Eguna da eta, horregatik, abenduaren 10era bitartean, bereziki gazteei zuzen-dutako programazioa prestatu dute elkar-lanean Euskararen Udal Patronatuak eta hiriko 50 erakundek eta elkartek baino ge-hiagok. Musika kontzertuez gain (Bide Ert-zean, Esne Beltza, Zea Mays, Kepa Junke-ra…), hitzaldiak, bertso saioak, antzezla-nak, euskarazko filmak eta literaturarekin loturiko jarduerak eskainiko dira.

Horrekin guztiarekin, Nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika al-daerako lelo mutantearekin gazteen artean

euskararen erabilpena sustatzeko kanpai-na jarriko dute abian. webgunearen bidez kanpainarekin atxikimendua adierazi duten pertsonen argazkiekin osaturiko mosaiko bat egingo dute: Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots. Norberak bere argazkia we-bgunean kargatu eta automatikoki argitara-tuko da mosaikoan.

Abenduaren 3ko ekitaldiak

Goizez eta arratsaldez: Mintzodromoa Ar-tess Café-an (Zuloaga plazan)

18:30: Kultur ekintzak eta kontzertuak Bu-lebarreko karpan

20:00: Bi bertsolarik, Kubako bi repentistek eta Uruguaiko bi payadorek inprobisazio saioa eskainiko dute Antzoki Zaharrean.

22:00: Gaztezulo bideo lehiaketako sari-banaketa eta festa Doka kafe antzokian.

Page 8: Auzoka aldizkaria. 106 zbka. 2010eko azaroa

2010eko azaroa

14 15www.auzoka.net

JOHN MAYER"Battle Studies"

John Mayeren disko honek hamaika abesti ditu, gehienak balada modukoak, eta niri Who says abestia gustatzen zait. Lasai egon nahi baduzu, hau da diskorik aproposena eta hoberena, ikusiko duzu! John Mayer bakarlaria da eta gitarra jotzen du. Disko asko atera ditu urte hauetan, baina berriena hau da, eta espero dut azkena ez izatea. Gustuko baduzu, joan erostera!

uxue zabalo

THE USKI’S“Itxosun zarati”

Ona benetan The Uski’s taldearen lehen diskoa: Itxosun Zarati. Taldekideak bizkaitarrak dira, Ibarrangelukoak eta Elantxobekoak, rock estiloan aritzen dira eta hainbat hiz-kuntza nahasten dituzte. Diskoko kanten artean onene-takoak Telefonoaren soinuegaz, Bizitzeko behar dodana edo Haizi hartzen dira. Doinu alaiak dituelako oso gustuko dut eta gomendatzen dizuet. Beraien webgunea ere ona da: www.theuskis.com

iker iribarren

BLACK EYED PEAS“Monkey Business”

Black Eyed Peas taldearen Monkey Business CDa oso ona eta alaia da. Abesti aipagarriena Pomp it da. Izugarriz-ko martxa eta erritmoa ditu. CDko abestien artean, Imma be Rocking the body izenburukoa ere interesgarria da. Nire ustez, taldearen lanik hoberena da. Kritika honi esker taldeari buruzko informazio pixka bat daukazuenez, anima zaitezte eta lortu Black Eyed Peasen Monkey Business!

juan aranberri

GATIBU“Zoramena”

Gatibu taldeak Zoramena izenburupean argitaratu zuen disko hau. Alex Sarduik (ahotsa), Haimar Arejitak (gitarra), Mikel Caballerok (baxua) eta Gaizka Salazarrek (bateria) osatzen dute taldea, eta CD honetan rock estiloko kanta biziak entzun daitezke. Abesti onenen artean, Urepel, Red Hot Chili Peppers-en estilokoa, eta Librea naz. Ez izan za-lantzarik eta eraso disko hau!

maddi elgarresta

Mu

sik

a

Fil

ma

k

"Siempre a mi lado"Maite den norbait hiltzen denean sentitzen diren sentsazioei eta sen-timenduei buruzko gogoeta da. Per-tsonaia nagusiak, Charlie St Clout-dek (Zac Efron), anaia txikiaren heriotza ez du onartzen, eta beldur da berriro galtzeaz (bere anaia hilda dago, baina Charliek bizirik ikusten du). Pelikulan, gainera, amodio isto-rio bat dago, baina azken momen-tura arte ez da jakiten erreala edo irreala den. Zac Efronek musikalak alde batera utzi eta drama egin de-zakeela erakutsi du. Pelikula ona eta erraz ikustekoa.zuzendaria: bur steers aktoreak: zac efron, kim bassinger, donal loque, ray liotta. aeb 99 m.

“Cartas a Julieta”Sophie eta bere bikotekidea oporrak pasatzera Veronara joaten dira, Ro-meo eta Julietaren amodio istorioa gertatzen den hirira. Neskak han Ju-lietaren etxea ezagutuko du eta bertan dauden mundu osoko maitaleen esku-titzekin harrituta geldituko da. Eskuti-tzetako bat erantzutea erabakitzen du. Eskutitz hori emakume batek 50 urte lehenago idatzitakoa da, mutil batekin izandako erromantzea kontatzeko, eta Sophiek maitasunaren bila joateko esaten dio egileari. Erantzuna jasota-koan, egilea, Clarie, Italiara itzultzen da bilobarekin, iraganean galdutako maitea aurkitzeko asmoz.zuzendaria: gary winick aktoreak: amanda seyfried, gael garcia bernal, vanessa redgrave. aeb 105 m.

“La última canción”Ronnie oso neska ederra da. Gu-rasoak dibortziatu ondoren, aitari errua bota eta hitz egiteari uzten dio. Uda batean, New York utzi eta aita bizi den herri txiki batera joan beharko du. Han daudela, aita ala-ba berreskuratzen saiatuko da, biek maite duten zerbait erabiliz: musika. Oso pelikula polita da. Gauzarik po-sitiboena argumentua da, istorioa hunkigarria da eta familiarekiko mai-tasunaren eta elkarturik egotearen garrantzia erakusten du.zuzendaria: julie anne robinson aktoreak: miley cirus, greg kinnear, bobby coleman, ... aeb 107m.

Zachary David Alexander EfronZachary David Alexander Efron 1987ko urriaren 18an jaio zen Kalifornian, San Luis Obispo izeneko herri batean. 11 urte zituenean hasi zen aktore lanean, gurasoak se-meak ahots zoragarria duela ohartu ondoren.2002an telebistarako saio batzuetan parte hartu zuen, Firefly eta ER telesail famatue-tan. 2006an Disney Channeleko High School Musical pelikularekin arrakasta handia lortu eta harrezkero pelikulak etengabe egiten jarraitu du. 2007ko Hairspray pelikulara-ko ilea ilundu zuen eta zazpi kilo gizendu zen. Bai filmak bai bere antzezpenak kritika ezin hobeak jaso zituzten.High School Musical pelikulan Vanessa Hudgens ezagutu zuen eta ordutik berarekin ateratzen omen da, nahiz eta oraingoz ezkontzeko asmorik ez duten.axular lizeoa

axular lizeoa

Page 9: Auzoka aldizkaria. 106 zbka. 2010eko azaroa

2010eko azaroa

16

Bid

eo

-jo

ko

ak

"Halo reach"

Bideo-joko hau oso ona da. Gaia roboten arteko gerra da, eta lau

zailtasun maila ditu. Bai mutilek eta bai neskek jolasteko aproposa

da, eta zinez gomendatzen dizuet; horretarako Xbox 360 bideo-

kontsola beharko duzue. Meristation.com-en, bideo-joko hauek

aztertzen dituen webgunean, 10 puntu eman dizkiote eta saldue-

netariko bat da.

“Tony Hawk’s. Downhill jam”

Tony Hawk jokoa skatearekin lasterketak egiteko da. Leku guztietatik ko-

rrika egin dezakezu: San Frantziskoko errepideetatik, Machu Picchuko

mendi arrokatsuetaraino. Lehenengo lasterketa batzuekin hasten zara,

eta irabazten zoazen heinean, zirkuitu gehiago egiteko aukera duzu.

Lasterketa batzuetan trukuak egin behar dituzu, bestetan txanponak har-

tu... Bideo-joko honetan abiadurak eta besteen aurkako lehiak garrantzia

handia dute, horregatik jendeari asko gustatzen zaio

FIFA 11

FIFA 11 futboleko azken bideo-jokoa da. Grafiko oso onak dauzka.

Gehienez, lau jokalari aritu daitezke une berean. 25 liga desberdin ditu,

eta bakoitzean jokalari berriak. Hasieran dibertigarria da eta ondo pa-

satzen duzu, baina denbora pasatu ahala, hilabete bat edo gutxiago,

aspertu egiten zara hainbeste partida jokatuta. Erosi nahi baduzue, ero-

si. Guri asko gustatu zaigu, probatu eta esango diguzue. Eta aspertzen

zaretenean saldu.

Euskal Encounter BECen

Joan den uztailaren 22tik 25era,, Barakaldoko BECen, informatikako profesionalek eta zaleek ezinbesteko hitzor-

dua izan zuten: Euskal Encounter. Aurtengoa 18. edizioa izan zen, eta parte-hartze, antolakuntza eta ekintza alde-

tik arrakasta itzela izan zuen. Bertan, informatikaren inguruko (softwarea, jokoak…) azken berrikuntzak aurkeztu

zituzten.

17www.auzoka.net

Lib

ur

ua

k

“Martaren infernua”martaren infernua

idazlea: pasqual alapont

itzultzailea: koro navarro

argitaletxea: erein

Amodioak infernura era-man zaitzakeela erakus-ten du nobela honek. Gaia gogorra eta krudela da, eta modu argian idatzitako istorioa da. Neska batek mutil gazte bat ezagutzen du, hasieran dena polita da, goxoa... geroago, or-

dea, amesgaiztoa bihurtuko da. Hori ikusita, lagunak kezkatua daude, gurasoek ez dakite ezer... Suspense handiko eleberri honek infernura eramaten gaitu. Mai-tasuna, adiskidetasuna, beldurra eta emozio handia. 15 urtekoentzat gomendagarria.

“Oroimenaren azala”idazlea: jordi sierra i fabra

itzultzailea: aitor arana

argitaletxea: ibaizabal

11 urteko gaztea (Afrikan adin horrekin gazteak dira) eskla-botzan bizi da, bere aitak sal-du baitu. Kakao-sailean egun osoa lan egiten du esklabo gisa. Bertan, mina, amodioa, laguntasuna....eta azkenean, askatasuna lortzen ditu, bide luzea eta gogorra egin ondo-ren. Munduan haur eta gazte

mordo bat nola bizi diren jakiteko interesgarria da. Hun-kigarria da eta ondo idatzita dago. 14 urtetik gorakoen-tzat da.

“Seximenduz”

idazkea: fernando morillo

argitaletxea: elkar

15 urteko bi lagunek neske-

kin ligatzeari buruz hitz egi-

ten dute. Ez dakien batek

besteari laguntza eskatzen

dio. Azken horrek bere espe-

rientziak eguneroko batean

idatzita ematen dizkio, la-

guntza gisa. Pasadizo diber-

tigarriek eta olerkiek osatzen

dute nobela hau, besteak

beste. Euskal Herrian koka-

tuta dago. Freskoa da, errit-

mo arinekoa, ideia oso interesgarriak plazaratzen ditu eta

pertsonaiak ondo eginak daude. Horrek guztiak eleberria

hasieratik bukaeraraino irakurtzera behartzen zaitu, eta

ez hori bakarrik, mutilei neskatan ibiltzeko laguntza ema-

ten die. Eleberriak ez dauka zailtasun handirik. Gomenda-

garria 14 urtetik aurrerakoentzat.

“Ez ezkondu, aita!”idazlea: fina casalderrey fraga

itzultzailea:juan martin elexpuru arregi

argitaletxea: elkar

Protagonista ospitalean da-goen neska gazte bat da. Bertan denbora luze doanez, orain arteko bizipenak go-goratzeko aukera du: ama, amaren heriotza, bere hutsu-nea, eta denboraren poderioz egokitzen hastea, eta dena lasaitzen denean, emakume

bat agertzen da aitaren bizitzan... Horixe da nobelaren mamia: nerabetasuna, heriotza, amodioa eta abar. Bizitza erreala bezalakoa da, eta irakurtzeko erreza. Gomenda-garria 12-14 bitarteko gazteentzat.

peñaflorida

lauaizeta ikastola

Page 10: Auzoka aldizkaria. 106 zbka. 2010eko azaroa

2010eko azaroa

1918 www.auzoka.net

Hizki saldaEskubian dituzun atsotitzak osatu eta hizki-saldan aurki itzazu jarritako hitzak.

Atsotitzak

1-Zozoak ...............ipurbeltz.

2.-Kalean uso, etxean ............

3.-A zer parea, ..................eta barea.

4.-Otsoak .............hozkarik ez.

5.-Lan ................, lan alferra.

6.-Non gogoa, han .....................

7.-Ogi .............., hagin zorrotza.

8.- Katurik ez dagoenean, etxean

............. dantzan.

9.-Astoak ................belarri handi.

10.-Azaroa hotz, ............. motz.

Ieroglifikoak

Sudokua

Den

bo

ra

-pa

sak

4 3

3 1

4 8 7 5

8 7 5 3

6 1

3 5 9 8

6 1 2 7

4 8

1 9

r M l o T S o A r I o T S l I n B e r l SU J K G I e r l e n e G n e G U A A H r lp S d e G o G o r r A Q e H l M V d I K oG e r U M C F J A Y B X d J J S F W G V Ko Y F J d G l d B U M S X n H d I M X A JS A H T F K p H G d H o n d A B X S r M KA G n V B B e l e A r I d K G V d A K d UV l S Y n z G A A B n H S J K F K l r S pK p W M C n o G J K l A p z C o F K S I dJ S W B d G H S z B Q p n K l F W S p ñ JA G A V o e B W M U C H z A ñ A r K Q n VU T T G J e B d K H ñ z p W B M z F o e GI l p W U C B A p e W Q M H X H o l F p XV n V e r A Y W H V S K F W C S J T e B zA G o e G H K W r I d H A l p J d o Q T Ar J J A H H K V Q o p l ñ d e A U I o H nr d p Q M d Q H Q I T n d J Q Y W B A G GA e F A K l d n z o W S T V ñ J F Q U A oK G M X F K d I e Y G A o l d l A z J B AZein duzu lantokia?

Zer jan duzu?

Saiatu azpian duzun sudokua osatzen.

Begiak zorroztu

Zenbat pertsona ageri dira irudian? Zenbat hanka ditu elefante honek?

aitor ikastola

Page 11: Auzoka aldizkaria. 106 zbka. 2010eko azaroa

2010eko azaroa

kirola

Pedro Curtu 8“Emozioa eta adrenalina askatzeko aukera ematen dit judoak”

Foto Inkesta 2

Zenbaki honetan…

ekologia

Birziklatzea 6

elkarrizketa

Ricardo Garre 10“Loiolako Erriberako softball zelaia eraikita, aspaldiko amets bete dugu”

Albiste Bitxiak 7

Errezeta + Esperimentua + Agenda 13

Teknologia berriak 12Nintendo 3DS eta iPad-a

Auzoka.net 3

Musika 14

Filmak 15

Bideo-jokoak 16

Liburuak 17

Denbora-pasak 18

Pertsonaia + Zein naiz? 9

elkarrizketa

Maitane Lizaso 4“Nire ahotsa besteena baina ozenagoa zenez, ahotsa lantzea aholkatu zidaten”

parte hartzen duten ikastetxeak:Aitor ikastola, Altza, Arantzazuko ama, Axular lizeoa, Belen ikastetxea, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-bide ikastola, Intxaurrondo hegoa, Kattalin erauso, La asunción, La Salle Loiola, Lauaizeta institutua, Maria auxiliadora, Mariaren bihotza ikastola, Mendiola, Peñaflorida, Santa teresa ikastetxea, Sto tomas lizeoa eta X. Zubiri-manteo

zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua

Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia

Tel. 943483750. Faxa: 943483765 e-mail: [email protected]

www.euskaraz.net

106zkia.

www.auzoka.net