atea ireki nuen eta bertan zen

20
6. B mailako ikasleak Atea Ireki nuen eta bertan zen…

Upload: maria-angeles-azanza

Post on 23-Mar-2016

236 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Atea ireki nuen .... hasiera duten mikroipuinak dira.

TRANSCRIPT

Page 1: Atea ireki nuen eta bertan zen

6. B mailako ikasleak

Atea Ireki

nuen eta

bertan zen…

Page 2: Atea ireki nuen eta bertan zen
Page 3: Atea ireki nuen eta bertan zen

AURKIBIDEA Uretako atea. ALAI

Non ote dago???. HAIZEA

Ametsa. DANIEL

Ezer ez. IRENE

Etxe sorgindua. IKER

Amets miresgarria. ERIKA

Oporretako lana. MIKEL

Amonaren etxea. JONE

Mundu berezia. HASIER

Nire pilota. NEREA

Kobazuloa. OIER

Atearen atzean ez zegoen. OLATZ

Atearen atzean. UNAI

Adi. MALEN

Sei botereak. MAITANE

Page 4: Atea ireki nuen eta bertan zen
Page 5: Atea ireki nuen eta bertan zen

URETAKO ATEA

Pablo uretan jolasten zegoen, bat-batean aurkitu zuen ate

bat, atea ireki zuen eta bertan zen … triiiiiiiin!!!! Entzun

zuen, amets bat zen!

Pablo altxatu zen, tostadak eta esnea gosaldu zuen,

ondoren arropa jarri zuenn eskuak garbitu zituen eta joan

zen eskolara. Eskolarako bidean, Jose, bere lagun

oberena, aurkitu zuen eta Leire, neska dotorea.

Gelan zeuden, 6.mailan , matematika arloan zeuden, Mari,

irakaslea, ari zen azaltzen eta esan zuen:

-Jose, 5x4, zenbat da ?

-20, Mari- aipatu zuen Jose-segidan erran zuen Marik:

-Orain joango gara Hartz aintzirara

-Bai , bai , bai...- Oihukatu zuten gela osoak

Motxila hartu zuten eta joan ziren hartz aintzirara, hor

bainujantzia jarri zuten eta uretara bota ziren. Jonek

aipatu zuen:

-Hau ikusi dut, baino ez dakit non.

-Eh!! ate bat!!-Esan zuen Leirek

Jonek atea ireki zuen eta bertan zen aporen mundua.

ALAI

Page 6: Atea ireki nuen eta bertan zen

NON OTE DAGO??????

Altxatu eta eskolara joan nintzen Olatzekin

egoteko gogoz, baina eskolara ailegatzean Olatz ez

zegoela ikusterakoan harrituta gelditu nintzen.

Gero konturatu nintzen gaixorik egon ahal zela eta

lasaitu nintzen.

Hurrengo egunean ere ez zen etorri, ezta

hurrengoan eta hurrengoaren hurrengoan . Hilabete

oso bat eskolara joan gabe egon zen eta ni oso

harrituta bere etxera deitu nuen.

Bere gurasoek ez zekiten nola esan baina

azkenean esan zidaten. Nik ez nuen espero

erantzun hori eta harria bezain gogor utzi

ninduten.

Olatz desagertu egin zen!!!!

Zerbait egin nahi nuen baina bakarrik 11 urte

nituen. Egia esanda horietako film asko ikusi nituen

hori gertatu baino lehenago. Gau hartan ezin izan

nuen lo egin oso urduri nengoelako. Eskolara joan

nintzen eta irakasleak irakasle gelara bidali ninduen

gauza baten bila.

Armairuaren atea ireki nuen eta bertan zen....

HAIZEA

Page 7: Atea ireki nuen eta bertan zen

AMETSA

Atea ireki nuen eta bertan zegoen gauero

bezala. Gero eta sakonago sartu, gero eta

urrunago atea. Baino bista liluragarri hauek

erakartzen naute soka ikusezinak bezala.

Tximista bezain azkar figurak xelebreak

agertzen eta desagertzen ari dira hegan eta

oinez. Ez dago usainik edo ukimenik, bakarrik

tristura, poza eta beraiekin bidaiatzen duten

sentimenduak.

Bat-batean atea itxi eta begiak ireki behar

izan ditut loguraz eskolara joan behar

dudalako.

Hala ere badakit gaur gauean ohera

sartzerakoan irrikaz berriro atea zabalduko

dudala eta leku bitxi horretan sartuko naizela.

DANIEL

Page 8: Atea ireki nuen eta bertan zen

EZER EZ Atea ireki nuen eta bertan zen...

EZ ZEGOEN EZER!!!

Dena beltza zegoen, ez nekien zer egin, aurrerantz edo

atzerantz ezkerrera edo eskuinera, gora edo behera...

Galduta nengoen. Unibertso zabal-zabal zabalean galduta

nengoen. Bat-batean haize heze bat sentitu nuen.

Buelta eman nuen eta....

EZ ZEGOEN EZER!!!

Orduantxe hotzikara batek gorputza zeharkatu zidan.

Pixka bat pentsatzen gelditu nintzen eta aurrerantz

joatea erabaki nuen. Poliki-poliki oin bat lurretik altxatu

nuen, aurrerantz eraman nuen, oinak atea zeharkatu zuen.

Ikusi nuen lurra oso biguna zela, hodei baten gainean

egongo banintz bezala.

Eta oin bat beste aldean zegoenez bestea ere berarekin

eraman nuen. Poliki-poliki ibiltzen hasi nintzen gertatuko

zitzaidanaren esperoan.

Zer gertatuko ote zitzaidan?

IRENE

Page 9: Atea ireki nuen eta bertan zen

ETXE SORGINDUA

Familiak oso diru gutxi zeukan beharrezko gauzak

erosteko, orduan, egun batean familia hartako

mutikoak, Aitor, amaren armairuan bilatu zuen

lehengusuekin harrapaketetan jolasteko, eta

besteak ez zituen aurkitu.

Baina berari ahaztu egin zitzaion ezkutaketa jolasa

ate bat aurkitu zuenean eta bertan sartu zen

arazorik gabe.

Han beste mundu bat zegoen, ez zeuden hitz hain

tristeak, itsusiak eta gaiztoak deskribatzeko.

Orduan, Aitor, atzera begitatu zuen eta atea

desagertu zen, zer gertatu ote da?, non nago?, zer

egiten dut? esaten zion bere buruari.

Toki hura itxia zen, arraroa eta bat-batean lurrera

erori zen, mundu erreala 30 minutuetara zegoen .

Ingurua arakatu zuen eta ikusi zuen bere etxean

zegoela eta handik eta hemendik begiratu ondoren

bere lehengusuen gorputz hilak aurkitu zituen, eta

haien poltsikoak diruz beteta.

IKER

Page 10: Atea ireki nuen eta bertan zen

AMETS MIRESGARRIA

Zorte handia dut eskolaren ondoan bizi naizelako. Egun

batean nire atariko atea ireki nuen eta bertan zen gure

eskola, aldatu egin zena.

Nire lagun guztiak zeuden eta Maria Angeles, “Maria

Angeles” barregarria, irakaslea da eta Maite “Lamaites777”

jatorra guri gauzak irakasten, hau da, matematika, gaztelera,

ingurune, euskara...

Eskolako eraikuntza kanpotik normala zen baina sartzerakoan

berehala konturatu nintzen zerbait aldatuta zegoela.

Dena orain baino handiago zegoen eta klaseak oso handiak

ziren. Distantziak oso handiak ziren: gela batetik bestera

ezinezkoa zen joatea, ez zelako inoiz bidea bukatzen...

Konturatu bezain pronto, nik beldurra sentitu nuen nahiz eta

toki ezagun batean egon, ezezaguna egiten zen.

Beldurtuta nengoenean hasi nintzen kirrikatzen eta ez zen

eskola bukatzen...

Eskerrak esnatu nintzela eta amets bat zela.

ERIKA

Page 11: Atea ireki nuen eta bertan zen

OPORRETAKO LAGUNA

Egun batean ni Bartzelonako hotel batean nengoela

, atea ireki nuen eta...

Bertan pertsona bizi bat zegoen, begietatik argia

ateratzen zitzaiona jendea ezagutzeagatik. Nik

bera lurretik altxatu nuen esan nion: “Aupa

lagun!!Zu ta ni ongi pasatuko dugu opor hauetan” .

Bera ikaratuta zegoen baina erakutsi nion ni

pertsona ona nintzela . Lehenengo janaria eman

nion. Dena jan ondoren , futbolean aritu ginen eta

gero telebista ikusi genuen. Nik esan nion nire lagun

oberena zela eta berak irribarre zabal bat atera

zuen .

Hurrengo goiza ailegatu zen, ni jolasteko prest

nengoen nire lagun hoberenarekin baina ohar bat

ikusi nuen eta irakurri nuen:

Ni bera bezala dardarka hasi nintzen eta bera

ezagutzea ona izan zela konturatu nintzen.

MIKEL

Agur laguna

Page 12: Atea ireki nuen eta bertan zen

AMONAREN ETXEA

Maitzaren 5a, osteguna, egun kaskarra, baina nire amonaren

urtebetetzearen eguna. Txikia nintzenean oroitzen naiz ate

ilun marroi eta zahar batek hotzikarak ematen ninduela.

Egun hartan amonaren etxera joan ginen. Nere begiak

dizdiraka hasi ziren, txokolatezko bonboiak ikustean korrika

eta presaka hasi nintzen lehengo bonboia hartzeko nahian ,eta

bat-batean ÑAMMM! nire ahoan desegin zen. Komunerantz

abiatu nintzen, txokolatez betetako ahoa garbitzeko

ahalegina egiten.

Bidetik hotzikarak ematen ninduen ate aurrean gelditu

nintzen, esku bat aurreratu, begiak itxi, gogor eutsi nuen

krisketa eta ñikk!!!!

Atea ireki nuen eta bertan ez zen EZER !!!!! hara hor

fregonak, erratzak, garbitzeko tresnak, etab. aurkitu nituen

... Aho bete hortz gelditu nintzen baino hotzikarak momentuz

bukatu egin ziren.

Orain ate ilun bat ikustean lasai gelditzen naiz.

JONE

Page 13: Atea ireki nuen eta bertan zen

MUNDU BEREZIA

Baziren mutiltxo batzuk nahi zutenak jolastu . Amak ez

zien uzten, orduan etxean armairuko atea ireki zuten eta

bertan.... mundu berezia zen.

Bazeuden ipotxak pertsona bati laguntzen eta sartu ziren

Orduan pertsonak joateko esan zien. Baina mutil batek

galdetu zion ea zergatik zegoen beraren armairuan eta

pertsonak mutilaren galderari erantzun zion.

Atera zen armairutik eta amari kontatu zion dena, baina

amak ez zuen sinesten. Armairura eraman zuen baina ez

zegoen ezer, bakarrik mutilaren arropa.

Orduan beste armairura joan zen eta hor zegoen berriro

mundu berezia, orduan joan zen, hartu zuen ama, eraman

zuen korrika eta hor zeuden oraingoan.

HASIER

Page 14: Atea ireki nuen eta bertan zen

NIRE PILOTA

Hantxe utzi nuen lagunekin jolastu

ondoren, hor ahaztuta. Baina ez nekien

bakarrik joango zela, kobazulo

horretatik ateraz etxera heldu arte.

Orain ez dakit zer gertatuko den,

beldurra daukat, ezin dut nire

logelaren atea ezta ireki ere, ez soinua

entzun baino lehen. Baina badakidana

da atea irekiko dudanean hor egongo

dela.

Bai hor dago, beste egunean bezala,

kobazuloan bezala. Lehen, atea ireki

nuen eta bertan zen nire pilota kutuna.

NEREA

Page 15: Atea ireki nuen eta bertan zen

KOBAZULOA

Atea ireki nuen eta bertan zen kobazulo

bat. Ez zen ezer ikusten eta korrika atetik

atera nintzen. Ezer esan gabe etxera joan

eta eskuargi eta soka luze bat hartu nuen.

Kobazulora azkar iritsi nintzen eta

eskuargia piztu nuen. Bi ate ikusi nituen eta

bakoitzean marrazkitxo bat. Paretan letra

batzuk zeuden: “E, K, U, N... “ eta eskuina

zela pentsatu nuen, atea ireki eta barruan

sartu nintzen.

Eskuargia bateriarik gabe gelditu zen eta

bat-batean dena ilundu zen. Ez zen ezer

ikusten, pauso bat eman eta harri bat zapaldu

nuen. Beste pauso bat eman eta putzu batera

erori nintzen. Putzu horren urak nire etxera

eraman ninduen eta orain hemen nago.

OIER

Page 16: Atea ireki nuen eta bertan zen

ATEAREN ATZEAN EZ ZEGOEN

Atea ireki nuen eta bertan zen, nire desagertutako ahizpa

zegoen. Argi distiratsu eta miresgarri batek estaltzen

zuen, ez nuen ongi ikusten baina banekien bera zela.

Ukitu, besarkadak eman nahi nizkion baina hurbiltzean

joan zen.

Miresgarria zen egia izateko, gurasoei esan nien baina

gertatutako tokira joan ordez besarkada bat eman

zidaten. Oso arraroak daude June, nire ahizpa, desagertu

zenetik. Beti Parisera ikastera joan zela esaten zidaten

baina ez nintzen tuntuna, banekien zerbait gertatu zela,

gainera Parisen zegoela esaten zidatenean bakoitzari oso

mantso eta banan-banan bi malko distiratsu bat erortzen

zitzaizkien.

Badakit beti pelikuletan pertsonai batzuk bere

ahizparengana joaten direla eta aurkitzen dutela baina nik

ez dut hori egingo, amari kasu egingo diot eta etxean

geratuko naiz, gainera poliziak bilatzen ari badira eta ez

badute aurkitzen nik aurkitzea oraindik zailagoa izango

da.

OLATZ

Page 17: Atea ireki nuen eta bertan zen

ATEAREN ATZEAN

Atea ireki nuen eta bertan zen nire anaia, hilda,

odolez beteta gorputz guztitik. Bat-batean,

poliziak agertu ziren eta galdera asko egin zidaten:

-Nor da? Badakizu nork hil duen?

-Baino ni..ni, nik ez...

-Ixo, segituko dugu galderekin!!!!! Non bizi da,

telefona eta adina. Dakizun guztia azkar!!

-Ongi da, ongi, dakidan guztia esango dizuet: Hori

nire anaia zen, 16 urte zituen, berak ez zeukan

telefonorik baina beti izan nahi zuen bat eta

Madrilen bizi da.

-Badakizu nork hil duen?

-Ez, ez, hori ez dakit, hemen aurkitu dut botata

lurrean.

-Geratu hor, ikertu behar dugula.

Azkenean atearen atzean geratu nintzen.

UNAI

Page 18: Atea ireki nuen eta bertan zen

ADI

Behin, aitak denda batera eraman ninduen. Atea ireki nuen eta bertan zen nahiz eta ez ikusi. Orduan aitak eskuetan, ile bolatxo bat utzi zidan. Ez nekien ze kolorekoa zen, ezta orain ere, baina dakidan gauza bakarra da, Adi izena duela, eta bera gabe ezin naizela bizi. Berak nire begiak dituelako.

MALEN

Page 19: Atea ireki nuen eta bertan zen

SEI BOTEREAK

Atea ireki nuen eta bertan zen, gure mundu

miresgarri bat , mundu miresgarri horretan sei

lagun magiko bizi ziren eta honela deitzen ziren:

Malen, Nerea, Irene, Haizea, Olatz eta Jone.

Malen uraren boterea zen, Nerea suaren boterea ,

Irene elurrarena, Haizea haizearena, Olatz

lurrarena eta bukatzeko, Jone naturarena.

Sei lagun hauek familia bana zeukaten, egun

guztietan sei lagunak geratzen ziren bere

misterioak eta botereak beraien artean

erakusteko.

Egun batean, gizon batek plazan ikusi zituen txoko

ilun batean gauza pribatuak egiten, gizonak dena

kontatu zien beren familiei, familiek ez zioten

sinetsi, baina plazan zeuden egun batean konturatu

ziren eta han botereak bukatu ziren.

MAITANE

Page 20: Atea ireki nuen eta bertan zen

6º B gelako ikaslegoa Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa

IRUÑA