astelehenekoa 409 (2013-05-13)

Upload: goiena-komunikazio-taldea

Post on 14-Apr-2018

278 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    1/40

    a s t e l e h e n e k o a

    2013-05-13ASTELEHENA409. zENbAkiA10. urTEA1,10 EurOgoiena.net

    D e b a g o i e n D a r r o k D i o g u n a

    S k22-29 ii d ig | 24

    Fd Ml nz

    M dk

    joSetxo arantzabal

    Partidua amaitutakoan

    Antzuolakoek talde argazkia

    egin zuten, Estalan izan ziren

    zale gaztetxoekin batera.

    Idii ps d m i ak (5-0), Gikk gd gi S;h, igk pd di k, mi igk di | 22az, xpd!

    Ks s gi i mdi ds | 26

    J l, o-Z

    Zuhaitza, Larrinaga gogoan izateko.

    "h zd,zz x d"

    kd Zz | Hntalaa | 7GoIena

    Imanol Bolinaga Bergarako alkateizandakoa hil da | 4

    Harrera elkartearen helburuabazkideak bikoiztea da | 4

    Julen Mendizabal eta KepaArkauz, espetxeratuta | 4

    ASTEkO gAiA 2 | dEbAgOiENA 4 |

    ELkArrizkETA7 | iriTziA8 |HErriAk11 | kirOLA22 |

    jAkiNgAi 28 | kuLTurA 29 | zurEirAgArkiAk34 |

    TELEbiSTA-irrATiA37 | zOriON AgurrAk 38 |

    jAiOTAkOAk 39 | dENbOrA-pASAk 39

    Garaikurraz, etxean.| zurIe v.M

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    2/40

    2013-05-13 | astelehena | gOIENA2 asteko gaia

    lEIrE kOrtAbArrIA | debagoiena

    Oraingo astean eman du Deba-

    goieneko auzo-konpostajeak bere

    lehenengo emaitza, izan ere, Ber-

    garan martxan dagoen auzo-kon-

    postaje gunetik atera dute lehe-

    nengo konposta. Joan den eguaz-

    t e n e a n h u s t u z i t u z t e nLabegaraietako auzo-konpostaje

    guneko konpost-gailuak, eta auzo-

    tarren ortuan ongarri gisa era-

    bili zuten segidan handik atera-

    takoa. Urtarrilean hasi ziren

    auzotarrak gune horretara hon-

    dakin organikoa eroaten. 12 fami-

    liaren artean egin dute konpost

    hori.

    Eskoriatzan ere urtarrilean,

    hilaren 9an jarri zen martxan

    auzo-konpostaje gunea, Dorleta

    auzoan, hain zuzen ere; 31 fami-

    liak erabiltzen dute. Geroago,

    apirilaren 30ean, inauguratu

    zituen Oatik bere lau lehenen-

    go auzo-konpostaje guneak, Zubi-

    barrikoa, Bidebarrietakoa, Ugar-kaldekoa eta San Lorentzokoa;

    hurrenez hurren, 40, 36, 34 eta

    47 familia daude horiek erabil-

    tzeko izena emanda. Beraz, orain-

    goz 210 familia dabiltza Deba-

    goieneko hiru herri horietan

    auzo-konposta egiten.

    Poea, exe barranLabegaraietako auzotarrak pozik

    daude emaitza horrekin eta bai-

    ta, orokorrean, auzo-konposta

    egiteko esperientziarekin: "Hasie-

    ran ez genekien zelan funtziona-

    tuko zuen. Ikastaroa eman zigu-

    ten eta poliki-poliki bakoitza bere

    kubotxoarekin etortzen hasi zen",

    esaten du Iaki Muxika auzota-

    rrak. "Hasieran zalantzan geneuz-kan ea ondo egiten genbiltzan

    organikoa bistan geratzen zela,

    eltxoak zetozela baina Udala-

    rekin eta teknikariekin berba

    egin eta zalantzak erantzuten

    dizkigute", gaineratzen du.

    Muxikak dioenez, konposta

    egitearen inguruan "gauza asko

    entzuten da: eltxoak eta arratoiak

    ibiltzen direla" Baina Labega-

    raietako gunean auzotarrek ez

    dute halakorik ikusi.

    Beste uste bat hauxe da: zabor

    organikoak usaina botatzen due-

    la. Muxikaren esanetan, organi-

    korako kuboa "etxean edo bal-

    koian" uzten dute eta, etxe barruan

    izaten dutenetan, "ez du usainiksortzen".

    Boa, eragin ea esaliHondakin organikoa traba egiten

    edo usaina botatzen hasten bada,

    kuboa konpostaje gunera eroan

    eta han hustu besterik ez dago.

    Izan ere, gaikako bilketan (atez

    atekoa) ez bezala, auzo-konpos-

    taje sistemarekin edozein momen-

    tutan hustu daiteke hondakin

    organikoaren ontzia. Bizilagun

    bakoitzak konpostaje guneko

    giltza dauka eta nahi duenean

    joan daiteke. Iaki Muxikak dio

    "astean behin edo bi aldiz" joaten

    direla etxekoak. Normalean, hala

    izaten da.

    Debagoieneko auzo-konpos-taje gune guztiak oso antzekoak

    dira: hesiz inguratutako guneak,

    leku berdeetan konposta egiteko

    hala behar delako eta etxebizi-

    tzetatik aparte samar, trabarik

    ez egiteko bizilagunei. Barruan,

    hainbat arkoi edo kutxa daude;

    batetik, konpost-gailuak eurak;

    eta, bestetik, tresna batzuk eta

    lehorkina (txirbila eta adar txi-

    kituak) gordetzeko kutxak. Auzo

    -konposta egiteko, familia bakoi-

    tzak berari dagokion arkoian

    botatzen du hondakin organikoa

    eta eragin egiten dio, organiko

    berria eta zaharra, dena homo-

    geneizatzeko. Gero, ondo estaltzen

    da dena lehorkinarekin.Bergaran, Labegaraietako

    gunean, konpost-gailu txikiak

    eta handiak izan dituzte. Erabil-

    tzaileek txikietan botatzen zuten

    hondakin organikoa, eta, haiek

    bete ahala, handira pasatzen zuten.

    Joan den astean konpost-gailu

    handia hustu zuten. Orain, kon-

    post-gailu handi berriak ipini

    dizkiete. Oatin, aldiz, konpost

    -gailu handiak ipini dizkiete

    zuzenean hantxe egiteko konpos-

    ta. Dena dela, herri gehienen

    kasuan, lehenengo hilabete hauek

    proba hilabeteak dira, erabiltzai-

    leek eta arduradunek eurek ere

    sistema ikasteko eta arazoak

    konpontzeko.

    60 graik beheraBergarako lorezainen arduradu-

    na da Arkaitz Tolosa udal langi-lea. Berak azaltzen digu nola

    egiten den konposta: "Erabiltzai-

    leek, lehenengo, kutxa batera

    botatzen dute organikoa, eta des-

    konposaketa-fasea hor egiten da.

    Gero hortik konpost-gailu han-

    diagora pasatzen dute, bertan

    heltze-fasea egiteko".

    Hainbat fase daude. Lehe-

    nengo fasean, hondakinak 60C

    inguru hartzen ditu, deskonpo-

    satzen hasi ahala. Bigarren fase

    baten, mikro-organismoak sar-

    tzen dira, konpost bihurtzen

    hasten da eta 40C ingurura

    jaisten da tenperatura. Pixkana

    -pixkana hondakina konpost

    bihurtzen joaten da eta tenpe-

    ratura jaisten doa; azkenean,

    hotza dago, usainik gabe: kon-

    posta da. Arkaitz Tolosak dioe-

    nez, konpost hori "leku askotan"

    erabiliko dute: "baratzetan, lore

    -potoetan, herriko lorategietan

    Izan ere, konposta oso elikagai

    ona da".

    Arrasaen, obrak hasearGainerako herrietan ere auzo-

    konpostaje guneak egiteko edo

    martxan jartzeko asmo zehatzak

    daude. Aretxabaletan, Txarapean

    dute gunea egokituta, eta hama-

    bost egun barru-edo ipiniko ditu

    Udalak konpost-gailuak. Proba

    pilotua egingo dute han 52 fami-

    liak.

    Arrasaten, hiru lekutan egin-go dute konposta auzotarrek:

    Uribe auzoan, Laubide plazan

    eta Nafarroa etorbidean. 100 fami-

    liak eman dute izena, eta derri-

    gorrezkoa den ikastaroa eginda

    daukate. Laubide plazakoa egin-

    go dute lehenengo, eta oraingo

    astean hasi nahi dituzte lanak,

    ekainerako martxan ipintzeko

    asmoarekin.

    Bergaran, gune gehiago ipi-

    niko dituzte; hurrengoa Ibarga-

    raikoa izango da. Gero, Osintxun,

    Espoloian, Bolun eta, hortik aurre-

    ra, izena ematen duen jendea

    nongoa den arabera. Ibargarain

    obrak hasita daudela esan du

    Arianne Kareaga zinegotziak. 28

    familia daude izena emanda.

    Osintxun ere "jende askok" eman

    duela izena esan du Kareagak.

    Denetara, Bergaran 130 familia

    daude auzo-konposta egitera kon-

    prometituta.

    Eskoriatzan, zaharren egoitza

    inguruan martxan ipini zuten

    b ,

    e o x

    Hiru herritako

    210 familiaauzo-konposta

    egiten dabiltza

    Arkaitz Tolosa udal langilea, ezkerrean, eta Iaki Muxika auzotarra, konpost-gailua

    Labegaraietako auzo-konpostaje gunean, eguaztenean. | oiha na elortza

    dAtuA

    Oraingoz, sei gune daude

    martxan bailaran, eta datozen

    hilabeteotan beste 14 egin edozabalduko dituzte.

    20konpostaje gune Erabiltzaile gehien dituenkonpostaje gunea, orain arte,San Lorentzokoa da, Oatin:47 familiak erabiliko dute.

    47familia Labegaraieta auzokokonpostaje gunean, 12 familiakbost hilabete hartu dutekonposta egiteko.

    5hilabete

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    3/40

    gOIENA | 2013-05-13 | astelehena 3asteko gaia

    n. | oiha na elortza

    Konposta ongarri gisa ipintzen. | argazkilariaxxx

    esanak

    a r i a n n e k a r e a g a | b e r g a r a k o u d a l a r d u r a d u na

    "Helburua dahondakinoranikoabirziklatze-ziklotikateratzea eta

    zikloa berahobetzea"

    "Badaudeherrietankonpostajeuneak ipintzekotxoko eokiak

    eta txukunak,berdeuneetan"

    leire kortabarria

    J, Mj m- u-

    du D up-u.

    Zer dela eta apuntatu zineten?J a: ku ud-

    d d u-

    u u. adu duu: u

    d, m

    du , pu , dj.

    Nola antolatu zarete etxean?

    J.a.: h u u u -

    d u; u dd duu; -

    d. efu, p

    d. o d-d duu. P

    m duu, pu

    du. a d u d uduu.

    Mj Um: M, u

    j duu

    u d p;

    du, u

    duu. a p u u ,

    u u d du -

    p u.Oranikoa da "zabor-poltsaren"

    zati handiena?

    J.a.: P u d du, du m.

    bum pu d

    du, .

    Usainak, eltxoak izan duzue apar-teko arazorik?

    M.U.: e du u . ed

    j duu ; -m, -. e, ,

    d p-u. tp

    pu dm d, , -

    . e d uu, du. g, du f

    u dud; u ,d j ,

    duu.

    "Pote txiki eta arina dugu organikorako,eta astean bizpahiru aldiz husten dugu"

    jota arrieta eta maje umerez | eskoriatzarrak

    bigarren gune bat, eta arazo batzuk

    konpondu eta gero laster irekiko

    dute berriro. Saioa Altzua udal

    arduradunak dioskunez, aurten

    beste bi gune ipiniko dituzte,

    segun eta nongo herritarrak apun-

    tatzen diren.

    Oatin, beste bi gune izango

    dira; denetara, sei.

    Leintz Gatzagan, Udala egu-

    notan dabil herritarrei galdetzen

    zer gurago duten, auzo-konposta-

    jea edo norberak etxean bere

    konpost-gailua izatea. Auzo-kon-

    postaje gune bat izango dute eta

    obrak maiatz bukaeran hasiko

    dituzte; San Juanetarako gertu

    izan gura dute.

    ed g dAuzo-konpostaje programen

    atzean dagoen helburua azaltzen

    du Bergarako udal arduradun

    Arianne Kareagak: "Hondakin

    organikoa birziklatze ziklotik

    atera nahi dugu. Izan ere, arazo

    handiena sortzen duena honda-

    kin organikoa da. Herrian bertan

    berau kudeatzeko gai bagara,

    ziklotik ateratzeko birziklatze-

    zikloaren mesederako, hobeto".

    Orain arte eta gaur egun ere

    norberak etxean konposta egi-

    teko konpost-gailuak banatzen

    dituzte, baina sistema berriak

    erakusten du konposta edozeinek

    egin dezakeela.

    Auzo-konposta egiteko lekuak

    egokitzea zen udalen beste erron-

    ka. Kareagaren iritziz, "txoko

    txukunak egin daitezke. Berde-

    guneak behar dira, baina inoiz

    ez litzaiguke bururatuko parkee-

    tan halako gune bat ipintzea.

    Baina badaude herrian horreta-

    rako txoko aproposak".

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    4/40

    2013-05-13 | astelehena | gOIENA4 debagoiena

    Aingeru Guarda Pasealekua 31. Eskoriatza. s ESKORIATZAs Tel.: 943 71 50 61 s Faxa: 943 71 40 10

    KONPONKETAK:Txapa

    Margoa

    Mekanika

    z.v.d.m. | arrasate

    Aurreneko urtea pasata, Harrera

    Elkarte Asistentzialak batzar oro-

    korra egin zuen zapatuan Arra-

    sateko Kulturateko areto nagusian.

    Egun elkartea 800 bazkidez osatzen

    da eta aurrera begira beste horren-

    beste lortzearen garrantziaz hitz

    egin zuten. Horretarako, jendea

    arazoaz eta elkartearen beharraz

    konbentzitu behar dela aipatu

    zuten batzar orokorrean: "Eta ez

    soilik gure ideia bera dutenak,

    gainera".

    Arazoen aurrean, elkartasunaPreso eta iheslariek etxeratzean

    ziklo bat ixten dute eta beste bat

    irekitzen da. "Arazoak agertzen

    dira orduan: ekonomikoak, admi-nistratiboak..." Horiei aurre egiten

    laguntzen dute Harreratik. Arazo

    administratibo eta juridikoak

    izaten dira, ekonomikoaz batera,

    etxeratzean aurkitzen dituzten

    traba handienak: "Osasun txarte-

    la eta nortasun agiria lortu behar

    izaten dute. Askok, ez dute balia-

    bide ekonomikorik, ez lanik..."

    Arazoen aurrean, elkartasunaOro har, urtearen balorazio posi-

    tiboa egin zuen Juan Karlos Ioldi

    lehendakari ordeak. Etorkizune-

    ko erronka nagusiak, bazkide

    kopurua bikoiztea eta laguntza

    ematen jarraitzea direla gainera-

    tu zuen. Elkartean lanik gabedaudenen kopurua zero izatea ere

    bilatuko dute.

    Amaitzeko, jende guztia ani-

    matu gura izan zuten diru ekar-

    pena egitera; hala, etorkizuneko

    arazoak konpontzeko baliabide

    gehiago izango lukete eta.

    bzkde kopuru kozte

    Hrrer elkrteren erronkl u , u h a pu

    zurIE v.d.m. | arrasate

    Jende ugari elkartu zen egubakoitz

    arratsaldean Arrasaten azken

    atxiloketak salatzeko deitutako

    manifestazioan. Eragile ugarik

    deitutako agerraldia izan zen. Eta

    asko izan ziren atxiloketak sala-

    tzeko zein Kepa Arkauz eta Julen

    Mendizabal arrasatearren eta

    beste lau euskal herritarren egoe-

    raz kezka adierazteko bertaratu

    zirenak ere. Seber Altube plazatik

    abiatu zen Gatazkaren konponbi-

    dean atxiloketarik ez!lelopean

    manifestazioa eta toki berean

    amaitu zen; kaleetan zehar elkar-

    tasun eta salaketa oihuak entzun

    ziren.

    Manifestazioaren amaieran

    LABeko kide batek irakurri zuen

    adierazpena. Hala, herritar zein

    eragileei horrelako egoeren

    aurrean aktiboki parte hartu deza-

    ten egin zieten dei. Bestalde, eus-

    kal gizarteak bizi duen egoera

    hobetzeko oraindik asko dagoela

    egiteko gaineratu zuten, eta bes-

    teen artean, elkarrizketa bideak

    irekitzea aldarrikatu zuten.

    Atxilotuak espetxeanZapatu arratsaldean Frantzian

    atxilotutako sei euskal herritarrak

    espetxeratzeko agindua eman

    zuen Parisko Auzitegi Bereziak,

    "helburu terroristako gaizkile

    taldeko kide" izatea leporatu eta

    inputatuta".

    Albistea jakin aurretik zapa-

    tu eguerdian agerraldia egin zuten

    Arrasateko Herriko Plazan Arkauz

    eta Mendizabalen egoera salatu

    eta kezka azaltzeko.

    Manifestazio jendetsua, Arrasateko kaleetan. | z.v.d.m.

    azken txloketen urkko ldrrkngus arrsteko mnfestzonzpu pu u F u u

    z.v.d.m. | bergara

    Imanol Bolinaga (Arrasate, 1933)

    Bergarako alkate izandakoa

    egubakoitzean hil zen, 80 urte

    zituela bihotzekoak jota, Ala-

    canten. EAJko kidea zen.

    Politikagintzan murgildutaKlandestinitatean hasi zen lanean

    1950an. Ondoren, politikagintzan

    sartu eta bide luzea egin zuen.

    Bergarako alkatea izateaz gai-

    nera (1983-1987), zinegotzia izan

    zen, Jose Luis Elkoro alkate

    zenean (1987-1991). Alkate izan

    zeneko agintaldian, batzarkide

    ere izan zen Gipuzkoako Batzar

    Nagusietan. Gainera, 1988an

    Eusko Jaurlaritzako Turismo

    Sailburuorde izendatu zuten;

    EAEren ordezkari gisa, sena-

    taria izan zen Espainian, 1991-

    tik 1999ra bitartean. Europako

    parlamentuan ere egon zen.

    La Vergaresa autobusetako

    gerentea izan zen, Transconor

    enpresako kontseilaria eta Ecua-

    dor Bidaietako zuzendaria.

    imnol bolng bergrko lktezndko hl zen egukotzen

    z.v.d.m. | aretxabaleta

    Zapatuan hondakinen inguruko

    azken bilera informatzailea egin

    zuten. Udalak sortutako Hon-

    dakinen Mahaiko azken taldeak

    (herritarrek osatutakoa) elkar-

    tu zen Arkupen, hondakinek

    sortzen duten arazoez berba

    egiteko. Euskara eta gaztela-

    niazko saioak egin zituzten, 50

    lagun inguruk parte hartuz.

    Lore Martinez Ingurumen

    zinegotziak positiboki baloratu

    du ekimena: "Baina 7.000 biz-

    tanle inguru gara eta 120 ingu-

    ru soilik etorri dira. Behintzat

    aukera egon da zalantzak eta

    azaldu eta argitzeko".

    Bigarren faseari ekingo dio-

    te irailean eta orduan sistema

    beraren xehetasunak erabakiko

    dituzte".

    Herrtrrk nformtuz HondknenMhko 1.go fse mtu dute

    Imanol Bolinaga, 2011n. | goiena

    Hondakinei buruzko bilera informatzailea, herritarrekin. | argazkilariaxxxHarrera elkartearen batzar orokorra Arrasaten. | z.v.d.m.

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    5/40

    gOIENA | 2013-05-13 | astelehena 5

    ANE EtxEbArrIA | arrasate

    Mondragon Unibertsitateak

    eskaintza berria aurkeztu du

    Graduak online eta erdi presen-

    tzial modalitatean (e-learninga)

    burutzeko. Hala, modalitate berri

    hauei esker Hezkuntza Graduak

    online eta euskaraz eskuratzeko

    aukera izango dute ikasleek. Modu

    honetan norberak bere erara eta

    erritmora ikasteko aukera izan-

    go du, nahiz eta prozesuan zehar

    saio presentzialak ere tartekatu-

    ko diren. Ikasi daitezkeen graduak

    bi dira: Haur Hezkuntza eta Lehen

    Hezkuntza Graduak.

    Horrela bada, Irakasle Ikas-

    ketetan diplomatura izan eta

    Haur Hezkuntzan edota Lehen

    Hezkuntzan (Atzerriko hizkun-

    tzan, Hezkuntza Berezian edota

    Hezkuntza Fisikoan) gradu-titu-

    lua lortu nahi duten ikasleek

    aukera bikaina izango dute.

    Inormazio gehiago nahi duten

    guztiek posta elektroniko bat

    bidaltzerik izango dute helbide

    honetara: idazkaritza.huhezi@

    mondragon.edu. Eguenean, hilak

    16, ate irekien jardunaldia ospa-

    tuko da Eskoriatzako HUEZIn

    arratsaldeko 18:00tatik aurrera.

    Hortaz, ikasketa hauetan intere-

    sa duten guztiek, aukera bikaina

    izango dute behar duten inor-

    mazio guztia eskuratzeko eta

    gradu hauetan izen-emateko.

    Gru iksketk nline egitek ukererrik Mnrgn Uniertsittenhu l hzkuz duk o uuzko uk oo d

    debaGoiena

    ImANOl gAllEgO | arrasate

    Urteetan Arrasatek eta Oatik

    euren bidegorri zatiak izan ostean,

    orain etenik gabe, bi herriak lotu-

    ko dituen bidegorriak domekan

    zabalduko dute obra. GipuzkoakoForu Aldundiak hartu zuen obra

    egiteko ardura eta 8,3 kilometro

    luze dituen ibilbideak 3.290.000

    euroko kostua izan du.

    Aurreikuspenen arabera,

    hasiera batean, lanak maiatze-

    rako bukatuko zituztela esan

    arren, izandako negu euritsuak

    hamabost egun atzeratu du ire-

    kiera data. Ibilbideak ez ditu

    gauzak erraztu. Oatiren kasuan

    Magdalenako tunelak lan ugari

    eskatu ditu eta Elorregin ere lankonplexua egin dute. Arrasateko

    ibilbidea errazagoa izango da eta

    kilometro gehienetan vasco-na-

    varro trenak egiten zuen ibilbidea

    aprobetxatu du. Hala ere, tunelak

    behar bezala argiztatzeko esor-

    tzu berezia egin dute.

    Ospakizun egunaAldundiak erdiko gune moduan

    Elorregi aukeratu du bidegorria-

    ren irekiera ekitaldia egiteko.

    11:00etan Txirrinka taldeak bizi-

    kleta martxa antolatu du Oati-tik Elorregira. Ordu bete beran-

    duago, Elorregin inaugurazioan

    Larraitz Ugarterekin batera Ber-

    gara, Oati eta Arrasateko ordez-

    kariak egongo dira. Irekiera

    ekitaldiaren ostean, Elorregin

    jokoak ere antolatu dituzte.

    dmekn zluk uteoti-arrste iegrriOko tk dk zk ou du Ok eo

    Elorregin egingo dute inaugurazio ekitaldia. | ima nOl gallegO

    I.g. | aretxabaleta

    Eguenean Gipuzkoako Merka-

    taritza Ganberak enpresekin

    urteroko hitzordua burutu zuen

    eta bertan, Aretxabaletako Mon-

    dragon Assemblyk txalo eta

    laudorio guztiak bereganatu

    zituen. Assemblyk dibertsifka-

    zio esparruan egindako lana-

    gatik PYME industrial saria

    eskuratu zuen. Enpresako pre-

    sidente den Arkaitz Mardarasek

    esan moduan,"egindako lan eta

    estrategiari bultzada gisa jaso

    dugu saria".

    Dibertsifkazioaren saria

    Merezitako saria izan da Gan-

    berak eman dion saria, izan

    ere, 1988. urtean enpresa sortu

    zenetik ikerketa, garapena eta

    berrikuntzara bideratu dute

    enpresaren ibilbidea. Estrategia

    horrek gainera enpresaren etor-

    kizuna ere indartzen duela dio

    Mardarasek: "Sariak gure apus-

    tua sendotzen du, dudarik gabe".

    Enpresako lantegian garatuta-

    ko eguzki energiarena eta maki-

    na berezien lan lerroak izan

    dira dibertsifkazio horren era-

    kusle handienak.

    Sari honek, baina, ez du

    Assamblyren etorkizuneko

    estrategiak aldatu: "Nazioarte-

    ratze estrategiari erantzun

    nahian lantokiak ditugu" dio

    Mardarasek. Beti ere, euren

    etxe nagusia den Aretxabale-

    tako planta alde batera utzi

    gabe. Aurrerantzean dibertsi-

    fkazioa ere oso presente izan-

    go du Assamblyk, izan ere bere

    lana sektore otovoltaikora,

    armazeutikora eta automati-

    zaziora bideratuko ditu-eta.

    "Sariak gure dibertsifkazioestrtegi sentzen u"ayk PYme du jo du

    I.g. | arrasate

    Mikel Baztanek beti izan du

    berdeguneekin nolabaiteko

    erlazioa. Bera baso teknikaria

    izan arren, hiri eta herrietako

    berdeguneetan garatu du karre-

    ra gehiena.

    bedeuneak ei izan dia zueoiidea?

    Bai. 1986an zazpi urtez, Irue-

    ko lorategiak zaintzen hasi

    ginen. Gero beste hiru urtez

    barazkigintza ekologikoak

    ekoiztu nituen eta 1997tik Noain-

    go berdeguneetan aritzen

    naiz.

    Noako hiia da Noain? ?

    Noaindarrek herriak eskaintzen

    dizkien zerbitzuak erabiltzen

    dituzte, baina etorri berri gehie-

    nak Irueatik datozenez bizitza

    gehiena hiriburuan egiten dute,

    hor dago arazo handiena. Hala

    ere, apurka apurka hasi gara

    herriko giroa pizten.

    Hei aen iziza epizekooduan ekaaizaz hiz eien

    da ei, aina zuek edeuneen

    iaez ou duzue hoi.

    Hala da bai. Nortasuna alda-

    tzeko eta autoestima piztekobalio izan du. Lehen Noaingo

    kaleak askoz grisagoak ziren.

    Trafko ugari, trenbidea, auto-

    bidea, aireportua... Nire ustez

    berdeguneen bitartez ikuspegi

    hori aldatzea lortu dugu. Orain

    jendeak Noaini buruz hitz egi-

    ten duenean, trena edo traf-

    koaren aurretik berdeguneak

    aipatzen ditu.

    Uean heiak pesonenaik

    adendu osean, oain aeaze

    pozesu aean sau diea useduzu?

    Zorionez horrela dirudi. Kon-

    tsumistaegiak izan gara eta ez

    dugu gure ingurua behar beza-

    la zaindu. Orain aldaketa egi-

    teko garaia iritsi da. Berdegu-

    neak, parkeak, oinezkoentzako

    tokiak... Horrelako proiektuek

    herria eta herritarrak lotzendituzte.

    Noaino edeuneak iikeiedo eedu a dia ?

    Nik eredu bat direla esango

    nuke. Gure ekimenak beste

    herri batzuen jakingura piztu

    du eta hori oso ona da.

    Mikel bztn | Baso teknikaria

    "Lrregi kntsumitu uguet ez ugu gure inguru

    ehr ezl zinu"

    Mikel Baztan. | imanOl gallegO.

    Noaingo berdeguneak hobeto planiftatu etaduz o- zz dz ou du

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    6/40

    6 2013-05-13 | astelehena | gOIENAdebagoiena | ekonomia

    l.k. | eskoriatza

    Jarduera berriari ekingo dio Fagor

    Ederlanek, Kanadako Asteria

    Performance enpresarekin egin

    duen hitzarmenaren eskutik:

    hain zuzen, balazta (freno) siste-

    ma aurreratu bat egingo du eta

    bera izango da horren hornitzai-

    lea Europan, ibilgailu industria-

    len aplikazioetarako.

    Hitzarmenaren lehenengofasean, Fagor Ederlanek merka-

    tuaren prospekzioa egingo du,

    ibilgailu industrialen behar zeha-

    tzetan sakontzeko. Gainera, balaz-

    ta sistema fabrikatzeko prozesua

    diseinatzeko eta garatzeko ere

    balioko du.

    Fase horri jarduera industrial

    berri baten garapen potentzialak

    jarraituko dio. Fagor Ederlanen

    esanetan, fase horrek "enplegua

    sortzea ahalbidetuko" du, "hori-

    xe izanik kooperatibaren jardue-

    raren motor nagusia, taldearen

    balio proposamena eboluziona-

    tzearekin batera".

    AEBetan zertifkatuaFagor Ederlanek industri ibilgai-

    luen sektorean ditu bere salmen-ten zati bat. Kooperatibaren

    esanetan, Asteria Performancek

    diseinatu eta patentatu duen

    soluzioa "oso egokia" da kamioien

    balaztetarako.

    Asteriaren balazta soluzioak

    %30 denbora eta espazio txikiagoan

    geratzen du ibilgailua, AEBetan

    egiaztatu den moduan.

    balazt lrrk jardura rri atkplgua sr dzak Fagr edrla

    Kanadako Asteria Performance enpresak diseinatutako balaztak. | fagor ederlan

    l.k. | arrasate

    EAEk postu batzuk galdu ditu

    Europako eskualdeen 2010eko

    sailkapenean. Barne Produk-

    tu Gordinaren arabera dago

    eginda sailkapen hori. Euros-

    tatek eman ditu estatistikahorien datuak, eta Eusko

    Jaurlaritzako Ekonomia eta

    Plangintza Zuzendaritzak

    eman du haien berri. Estatis-

    tika horren arabera, EAE 30.

    postuan zegoen Europako

    Batasuna osatzen duten 270

    eskualdeen artean, 2009an

    baino lau postu beherago.

    Hain zuzen, Europako Bata-

    sunaren batez bestekoak 100e-

    ko balioa hartzen badu, EAEk

    132ko BPG zuen biztanle bakoi-

    tzeko, aurreko balioa baino

    bi puntu beherago. 2007an

    lortu zuen sailkapen horre-

    tako balio maximoa, 136. Eko-

    nomia eta Plangintza Zuzen-

    daritzak ohartarazten du

    "litekeena" dela 2012an berri-

    ro atzera egitea EAEk sailka-

    pen horretan.

    Eskualde aberatsena, sail-

    kapen horren arabera, Lon-

    dresko Citya da, biztanleko

    328ko BPGrekin.

    euskadik laupstu galduditu eurpaksailkapa

    l.k. | arrasate

    Euskal kutxek iaz ipini zute-

    naren erdia ipiniko dute aurten

    gizarte ekintzarako, apirileanbatzar orokorrek aurrekontuak

    onartu zituztenean zehaztu zen

    moduan. Kutxa, BBK eta Vital

    Kutxabanken bat eginda egon

    arren, bakoitzak bere gizarte

    ekintza zereginei eusten die.

    Horrenbestez, bakoitzak bere

    aurrekontuak onartu ditu:

    Kutxak 14,91 milioi izango ditu

    gizarte ekintzarako, iaz baino

    23 milioi gutxiago. Dena dela,

    azkenean 21,4 milioiko aurre-

    kontua izan dezake Kutxak,

    zenbait salmenta aurreikuspen

    betetzen badira.

    Bestalde, BBK-k 32,8 milioi-

    ko aurrekontua izango du, iaz-

    ko erdia; eta Vitalek, 6,5 milioi,

    iaz baino bat gutxiago; besteak

    beste, Vitalquiler gazteendako

    alokairu programa bertan behe-

    ra utzi du.

    Irabazi guztiak erabili nahiKutxabank-ek 84,6 milioi euro

    garbi kontsolidatu irabazi zituen,

    2011n baino % 65,5 gutxiago, eta

    horrek eragina izan du gizarte

    ekintzarako aurrekontuetan ere.

    Dena dela, Espainiako Bankua-ri baimena eskatu diote kutxek

    joan den ekitaldiko irabazi guz-

    tiak gizarte ekintzarako erabil-

    tzeko; hala esan zuen Kutxaban-

    keko eta BBK-ko presidenteak,

    Mario Fernandezek. Jakinarazi

    zuenez, BBK-k behintzat krisia-

    ren aurkako programei eutsiko

    die, eta gutxiago parte hartuko

    dute aisialdi eta kultura ekin-

    tzetan.

    Kutxak 15 milii ditugizart kitzaraki b 23 ; ,b 21

    datua

    BBKren gizarte ekintzak

    32,8 milioiko aurrekontua

    du aurten, iazkoarenerdia. Krisiaren aurkako

    ekintzak lehenetsiko ditu.

    % 50txikitu

    lEIrE kOrtAbArrIA | oati

    Natra enpresaren kakao eta

    txokolate negozioa, zati baten

    Oatin egiten dena, hazi egin

    da. Hain zuzen, 2013ko lehenen-

    go hiruhilekoan, % 1,8 gehiago

    saldu du, eta 79,96 milioi euro-

    ko fakturazioa lortu du. Iazko

    epe berberarekiko emaitzak

    hobetu ditu, eta bere EBITDA

    (interesak, zergak, depreziazioa

    eta amortizazioak aplikatu aurre-

    tiko emaitzak) ere % 9,9 hobetu

    zen, 4,89 milioi eurotaraino;

    2012ko lehenengo hiruhilekoan,

    4,45 milioi euro lortu zituen.

    Irabazi garbiak 1,6 milioikoak

    izan dira, iazko epe berean bai-

    no % 66,9 gehiago, eta negozio

    -zifra 88,1 milioikoa izan da, %

    3,6 gehiago.

    Oatin lantegia duen Valen-

    tziako enpresak azpimarratu du

    kakaoa eta txokolatea dela bere

    aktibitate nagusia, eta, oroko-

    rrean, "kontsumoa ahul" badago

    ere, gero eta zifra hobeak lortu

    dituztela, "2012an hasitako hobe-

    kuntza operatiboa eta marjinen

    berreskuratzea jarraituz".

    Natrako zuzendaritzaren esa-

    netan, "industriako produktu-di-

    bisioa indartsu egotea eta kon-

    tsumorako produktu-dibisioko

    prozesuak eta hornikuntzak modu

    eraginkorrean kudeatzea" izan

    dira hazkunde horren "motor

    nagusiak".

    Hobekuntza operatibo guztiei

    esker, Natra enpresaren esplota-

    zio-emaitza % 53 handitu da eta

    5,04 milioi eurokoa izan da lehe-

    nengo hiruhilekoan.

    Aldaketa eraginkorrak2010era arte burtsan balioa galtzen

    joan ondoren, egoerari buelta ema-

    tea lortu zuen Natrak eta garai

    onak bizi ditu gaur egun. Hala,

    2011 ezkero, ordura arte zeukan

    zorra kentzen joateko estrategiari

    ekin zion multinazionalak, eta

    zuzendaritzako kide batzuk aldatu

    ziren; tartean, Zahorreko Juan

    Ignacio Egaa aukeratu zuten

    taldeko Administrazio Kontseilu-

    ko presidente, eta Mikel Beitia,

    kontseilari delegatu. Horrekin

    batera, Natraceutical adarrak

    Naturex enpresan zuen parte-har-

    tzea saldu egin zuen eta Fort

    Pharma negozioa indartzeari ekin

    zion. Mugimendu horiek akziodu-

    nak konbentzitu dituzte eta, aurten,

    Natrak % 37,6 irabazi du orain

    arte burtsan.

    Akziodunen artean daude gaur

    egungo presidentea, Juan Ignacio

    Egaa (akzioen % 1,5), eta Kutxa-

    bank, CK Corporacin Kutxaren

    bitartez (akzioen % 9,1).Natraren Oatiko lantegiko instalazio batzuk. Beste argazkian, Mikel Beitia, kontseilari delegatua. | natra

    oatiarr zuzdaritzapa, natrak

    1,6 milii gari iraazi ditu aurtV

    datuak

    Natraren EBITDA % 9,9

    hobetu da iazko 1.

    hiruhilekoarekin alderatuta.

    % 10gehiago

    Natraren esplotazio-emaitza % 53 handitu da

    eta 5,04 milioikoa izan da.

    5milioi euro pasa

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    7/40

    gOIENA | 2013-05-13 | astelehena 7debagoiena

    ENEKO AZKARATE | aRRasate

    Koldo Zuazo (Eibar, 1965) hizkun-

    tzalaria EHUko irakaslea eta eus-

    kaltzain urgazlea da. Arrasaten

    izan genuen aurreko astean,Nazio

    egitura eta hizkuntza gaiaz ber-

    betan. Zuztarrak Errotuz taldeak,

    Nabarraldek eta Arrasateko Uda-

    lak elkarlanean antolatu duten

    Udaberriko Hitzaldi Zikloaren

    azken-aurrekoa izan da. Euskal-

    kiak, Leintz aldeko berbeta, esta-

    tuak, nazioak, hizkuntzak... izan

    ditu berbetagai.

    gaur eun ezautzen dituun eus-kalkiak Erdi Aroan sortu zirela dio-

    zu. Baita Leintz aldekoa ere?

    Ziurrenera bai. Leintz aldea oso

    lotuta egon da Arabarekin eta,

    hain zuzen, Araban ikusten dut

    euskalkietako baten sorgunea.

    Araba ardatz zela, Bizkaira, Deba

    ibarrera, Goierrira eta Nafarroa-

    ko mendebalera zabaldu zen:

    Burunda, Ameskoa eta Lana eskual-

    deetara. Beharbada, baita Burgos

    eta Errioxa aldera ere. Mendeba-leko euskalkia deitzen diot horri

    eta denetan zabalena eta inpor-

    tanteenetakoa dela uste dut.

    Debarroan zenbat euskalki bereiz-

    ten dituzu?

    Euskalki bakarra, baina hiru ber-

    beta mota. Bata, Debagoienean

    egiten da, Leintzen, Oatin eta

    Aramaion (Oleta auzoa kenduta).

    Bestea, erdigunean, Bergara,

    Antzuola, Elgeta, Soraluze, Eibar

    eta Ermuan. Hirugarrena Elgoibar,

    Mendaro eta Mutrikukoa da. Azken

    honetan oso indartsua da euska-

    ra giputzaren eragina. Deba bera

    gaur egun bete-betean ikusten dut

    euskara giputzaren barruan.

    Arabako euska ra da zure azkenliburua eta bertan diozu, besteak

    beste, Mendebaleko euskalkiarenardatza Araba eta, zehatzao esa-

    teko, gasteiz dela, eta handik zabal-

    du zela inuruetara Hasiera batean,harriarria dirudi, ezta?

    Bai. Orain arte beti esan digute

    Araba erdalduna zela eta euskal-

    kiaren ardatza Bizkaia zela. Bai-

    na azken urteotan, Araban idatzi

    diren testuak agertu dira eta,

    horri esker, hango euskara zela-

    koa zen ezagutu ahal izan dugu.

    Horretaz gainera, Araba ondoko

    berbetak ere ezagutu ditugu eta

    garbi ikusten da Debagoiena batez

    ere, baina baita Goierri eta Burun-

    da ere, Arabara begira egon dire-

    la. Hiru berbeta horiek bereziak

    dira eta Arabarekin eduki duten

    hartu-emanean dago, gehienbat,

    berezitasunaren arrazoia.

    Mendebaldeko berba asko erabiltzendira Nafarroako Burundan edo

    gipuzkoako goierrin ere. Hortik uler

    daiteke zeure teoria?

    Bai, eta ez dira bakarrik berbak.

    Esate baterako, Debagoienean

    -ketanatzizkia erabiltzen da: bial-

    ketan, ezauketan, ezkonketan...

    Orain arte bertakoa zela uste

    genuen, baina azkenaldian ikusi

    denez, Arabako izkribuetan ere

    agertzen dira. Hori dala eta, ez

    du ematen Debagoienean sortu

    direnik; Arabatik hartu dituela

    baino. Beste adibide bat esango

    dizut. Debagoienean "gaztaie gus-

    tetan jat" nahiz "gaztaiek gustetan

    jat" esaten da. Beti "jat", gaztai

    bat nahiz gaztai asko izan. Gau-

    za bera gertatzen da Goierrin.

    Han ere "gaztaiek gustatzen zat"

    esaten da, gazta asko izan arren.

    Eta hori ere Arabako izkribuetan

    agertzen da. Bai Goierrik eta bai

    Debagoienak handik hartu du

    jokabide hori.

    Beste ze froa duzu zure teoriaeiaztatzeko?

    Hizkuntza bat zabaltzeko herri

    handiak behar dira eta antzina

    mendebal osoan zegoen herri han-

    di bakarra Gasteiz zen. Gaur egun

    Bizkaian daude herri handiak:

    Bilbo, Getxo, Barakaldo, Sestao...

    baina horien handitasuna "atzo

    goizekoa" da. Bizkaiko herri han-

    diak sortu zirenerako, euskalkia

    egituratuta zegoen.

    Euskalkietan berezitu zara edozerein horrenatik zara batez ere

    ezauna, baina Arabako euskara

    ikertzen ere urteak daroatzazu. Zerdela-eta?

    1956 arte ez genekien ezer hango

    euskararen gainean eta ordutik

    hona lan handia egin da eta bene-

    tako iraultza bat gertatu da.

    Toponimia aztertu da, testu ida-

    tziak agertu dira, Araba inguru-

    ko berbetak ezagutu dira... horrek

    guztiak ekarri du Arabako eus-

    kararen gaineko teoriak egun

    batetik bestera aldatu beharra.

    Nazio eitura eta hizkuntza izan

    da Arrasateko berbaldi zikloarenbarruan erabili duzun aietako bat.

    Nazio eiturak zerikusi zuzena dau-ka hizkuntzarekin?

    Bai. Gure kasuan hobeto "nazio

    desegitura" esan. Azken batean,

    benetako herri bat osatzen ez dugu-

    lako dago hainbeste dialekto. Nazio

    bat ondo kohesionatuta dagoenean,

    hizkuntzan ere batasuna ikusten

    da. Ostera, herri bat zatituta dagoe-

    nean, hizkuntza ere halaxe egoten

    da. Zoritxarrez, horixe da guri

    gertatzen zaiguna. Euskal Herria

    zatituta egotea, benetako herri bat

    ez izatea da euskalkien ugaritasu-

    naren arrazoia.

    Hizkuntzaren arapena eta Nafa-

    rroako Erresumaren ibilbidea osoestu daude lotuta? Zeratik?

    Ematen du Erromatarren ondo-

    rengo garaian euskara asko alda-

    tu eta asko berdindu zela. Euska-

    ra berdintze hori Nafarroako

    Erresuma sortzearekin egon dai-

    teke lotuta. Nafarroako Erresumak

    euskaldunak batu egin zituen, eta

    hizkuntzan ere ikusten da bata-

    suna. Aldiz, badirudi Erresuma

    desegin zenean sortu zirela eus-

    kalkiak. Euskaldunen arteko

    batasuna galtzean, bakoitza bere

    aldetik ibiltzen hasi zen eta hiz-

    kuntzan ere horixe gertatu zen.

    Zein da zure hurreno proiektua;h a u d a , z e r d a r a b i l z u e s k u

    artean?Azkenengo hiru urteak Nafarroanegon naiz, Araitz-Betelu eskual-

    dean. Hango euskara aztertu dugu

    eta, hori amaitzen dugunean,

    euskara horren egoera hobetzeko

    egitasmo bat antolatzen ahale-

    ginduko gara. Une honetan hori-

    xe daukat buruan.

    Koldo Zuazo Arrasaten hizlari izan dugu oraingo astean. | GOIena

    Koldo Zuazo | Hizkuntzalari eta dialektologoa

    "nazio bat odo kohesioatuta dagoeea,

    hizkutza ere batasua ikuste da"'nzio giur izkuz' gir gi jrdu du Kodo Zuzok arr

    eukki orrr nfrroko errumr grk zrikui zuz iz zu dio

    "gasteizen erainanabaria da goierrikoeta Debaoienekoberbetan"

    "NafarroakoErresuma deseinzenean sortu zireneuskalkiak"

    "Herri bat zatitutadaoenean,hizkuntza ere halaxeeoten da"

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    8/40

    2013-05-13 | astelehena | gOIENA8 iritzia

    GipuzkoakoForu Aldundia

    ArrasatekoUdala

    BergarakoUdala

    AretxabaletakoUdala

    EskoriatzakoUdala

    OatikoUdala

    AntzuolakoUdala

    AramaiokoUdala

    ElgetakoUdala

    LeintzGatzagakoUdala

    E s J l l l GOIENAkez du bere gain hartzen IRITZIA eta GUTUNAKorrialdeetan, edo bestelakoorriald eetakokolaboratzaileek, adierazitakoirit zien erantzukizunik.

    aleGoiena Komunikazio

    Taldea Kooperatiba Elkartea

    E05 Basabe Poligonoa,

    20550 ARETXABALETA

    LeheEstepan Plazaola

    zesIban Arantzabal

    ze EnekoAzkarate

    EeebUbane Madera

    Sle Xabi Urtzelai

    (Kirola), Iaki Iturbe (Diseinua), Mireia

    Larraaga (Publizitatea)

    aseb e

    Xabier Urzelai

    MeIaki Iturbe, Kepa Martelo

    alImanol Soriano

    Pble Mireia Larraaga,

    Amaia Mundiano, Ziortza Martin,

    Imanol Elortza

    teseeeSergioAzkarate

    Hpe e be Marta Leturia

    amsAgurtzane Gaintzarain,

    Ane Berezibar, Iratxe Bengoa

    EgoitzanaguSia- goiEnaPaPEra

    ArrAsAte 20500:

    Otalora Lizentziaduna 31 | 132posta-kutxa

    Tel.: 94325 05 05 | Faxa: 943 25 05 00

    ordEzkaritza

    AretxAbAletA20550:

    E05 Basabe Poligonoa

    Tel.: 94325 05 05 | Faxa: 943 25 05 09

    Pble Aretxabaleta 20550

    E05 Basabe Poligonoa | Tel.: 94325 05 05

    Faxa: 94325 05 09 | [email protected]

    HpeAretxabaleta 20550

    E05 Basabe Poligonoa | Tel.: 94325 05 05

    [email protected]

    Leegl: SS-0088/04

    iSSn:2173-707X

    t:5.000 ale

    dfs:4.383ale

    KOMUNIKAZIO tAlDeA

    LAGUNTZAILEAK

    Bergarako Udaletik deia oraintsu. Pedro Garcia Estevez

    Pedrotxo herritarra hil dela Grenoblen. Bere hango lagu-

    nek ikurrin bat eskatu dutela hiletarako. Berehala bidali

    dutela posta azkarrez. Hunkituta utzi ninduen berriak,

    aspalditik ezagutzen baikenuen elkar.

    Oso gizon estimatua zen Pedro zebilen tokian. Jakin dugunez,

    jendetza handia bildu zen azken agurra egitera. Bera ezagututa,

    bandera gorria eta errepublikanoa ere agerian izango ziren egun

    horretan.

    Aita asturiarra eta ama Medina del Campokoa. San Antonion

    jaio zen 1920an. Hamalau urte-

    rekin hasi zen lanean. Aibar

    -Txikirenean errekaduak egiten.

    16 urte zituela irten zuen gerrak,

    eta berehala batu zen UHPko

    milizietara.

    (Hurrengo datuak Juan

    Ramon Garairi sor dizkiot. Bide

    batez, txalo memoriaren alorrean

    hainbeste lan egiten ari den Intxorta Taldeari). Lehen lerroan

    ibili zen iparraldeko ronteak iraun zuen bitartean Intxortan,

    Maroton (Legutio), Artxandan eta Santander aldean. Preso hartu,

    eta axisten ejertzitoan borrokatzera behartu zuten. Bala batek

    atzamarra eraman zion. Gerra amaitu arren, soldadu eduki zuten

    beste hiru urtez. Tuberkulosiak jota itzuli zen etxera 1942an.

    Gerra ostean alderdi komunistan militatzen hasi zen. Josuren

    GabilondoBaxarte, gerran Loiola Batailoi jeltzalean ibilitakoa,

    izango du adiskide min eta erkide harrezkero. JSU gazte erakun-

    dea antolatu zuten. 100 kide izatera heldu ei zen Bergaran. 1947ko

    greba orokorra prestatzen ere jardun zuen. Klandestinitatean

    luzaroan ibili ondoren, Frantziara ihes egin zuen 1948an.

    Grenoblen bizi zen. CGT sindikatuko ordezkaria izan zen lan

    egiten zuen enpresan. 2008an omenaldi txiki bat egin zien Berga-

    rako Udalak Pedrotxori eta Josuren Gabilondoren alargunari.Gizon irekia, jantzia, maitagarria, alaia, berriketan eta kantuan

    egitea maite zuena. Agur eta ohore,Pedrotxo. Doluminak Amaia

    eta Paloma alabei eta arreba Puritari.

    juAN mArtIN ElExpurup://goi./iizi/

    Pedro Garcia joan zaigu

    "maiaaia,

    aaia, eikeanea kanan eieaaie zena"

    z a b a l i k

    Z

    eri buruz egingo dugu kale inkesta? Langabeziari buruz? Jo,

    ba nahiago nuke halako kontu ezkorren gainekoa ez balitz,

    horren triste eta burumakur gabiltza Zerbait pozgarriagoa.

    UuuummmmUuuummmm Ba ez zait ezer okurritzenJa, ez da batere erraza A, bai! Reala! Zergatik ez dugu Realaren

    gainean galdetzen? Egiten dabilen denboraldi zoragarria ikusita

    Ederki!". Berriketaldi hori izan genuen orain pare bat aste erredak-

    zioan. Berorrek erakusten du zelako errealitate gris-beltza bizitzen

    gabiltzan. Eskerrak tarteka (oso tarteka) Reala modukoak agertzen

    diren. Kantu hark zioen moduan: bizitzak emandako plazer txiki

    hoiengatik ez balitz! Aupa, Reala!

    ubANE mAdErA | [email protected]

    Eskerrak plazer txiki horiei

    u s t e a k u s t e

    h a n d i k e t a h e m e n d i k

    Isiltasunkonplizea alaisiltasuneraginkorra?mike gacia Iiakez

    gi.com/bogk/mik-gci/

    Gaur [maiatzak 10] eraman

    behar zuten LOMCE legea

    EspainiakoMinistro-Kontseilura,

    hezkuntza erreorma

    polemikoari buruzko

    eztabaida parlamentuan

    abiatzeko.

    Azkenean atzeratu egin

    dute eguna, baina gaiaz aritu

    nintzen atzo irakasle birekin

    eta kezkatuta zeuden,

    Cristina Uriarte Eusko

    Jaurlaritzako Hezkuntza

    sailburuaren isiltasunaz

    mesfdati.

    Erreormak EAEk dituen

    hezkuntza eskuduntzak

    urratzen dituela edota

    euskararen estatusaren

    kontra egiten duela esana dusailburuak, lege-proiektuak

    "hainbat akats" dituela.

    Erantzun epelegia dela eta

    irmotasuna alta zaiola iritzi

    diote irakasleok, apenas

    mintzatu dela gaiaz, apenas

    salatu dituela Madrildik

    datozen asmoak

    hedabideetan eta arloko

    eragileekin.

    Isilegi dagoela uste dute,

    eta Wertekin negoziazio

    jokoan sartu beharrean, ozen

    esan beharko liokeela ezetz

    LOMCEri, Kataluniako

    Gobernuak egin duen

    moduan, lege-proposamena

    bere osotasunean deskalabru

    pedagogikoa delako.

    Cristina Uriartek aldiz,

    eraginkortasunaren izeneandeendatu zigunArgia-n bere

    jarrera:

    "Erreorma ez zaigula

    batere gustatzen argi utzi

    ondoren, hitz egiteko eta

    ikuspuntuak hurbiltzeko

    momentua da eta ahalegin

    horretan aritu gara orain arte,

    nahiz eta batzuek gure jarrera

    kritikatu. Hurrengo

    eszenatokia Madrilgo

    parlamentua dugu. Eta bertan

    ere, nahitaez, LOMCEren

    edukiaren inguruan

    eztabaidatu beharko dugu,

    gustatzen ez zaiguna salatuz

    eta gure argudioen alde eginez.

    Arduragabekeria litzatekemahaitik jaiki eta Madrilgo

    Gobernuak bere gehiengo

    absolutuarekin egiten duenaren

    zain geratzea. Gure interesak

    deendatzen jarraitu beharrean

    gaude, eta horretarako, hitza

    erabili behar dugu".

    Bitartean, ezari-ezarian

    erreorma ari da aurrera

    egiten, eta halako

    burugabekeriaren aurrean

    politikariak bakarrik ez,

    hezkuntza eragile guztiak,

    irakasle, guraso eta ikasleak,

    gizartea oro har, ozen

    mintzatu beharko litzateke,

    urtetako lanaren ondorio den

    hezkuntza eredu propioa

    aldarrikatu eta LOMCE

    arbuiatzeko.

    LOMCEren erradiografaegin genuen Wert erreforma:

    Deskalabru pedagogikoa

    erreportajean.

    Amildegizamildegijan lis Zaaa

    p://bi.ifo/bogk/zb/

    Narratiba unibertsalaren

    historiako mise en abyme

    esanguratsuenei buruzko

    hitzaldia eman zuen, ondo

    harilkatua eta hobeto

    amaitua, arrakasta handiz.Jasotako txaloak gogoan,

    euoriaren eraginpean gidatu

    zuen autoa etxerako bidean,

    harik eta bat-batean

    errepidetik irten eta

    labarrean behera amilduta hil

    zen arte.

    k a l e i n k e s t a

    Miren

    garcia

    arrasate

    "Ziur gainera.

    Txirrindularitza argi

    ikusten da. Egitendituzten marka eta

    esfortzuak ez dira

    normalak".

    chen

    ding

    arrasate

    "Txirrindularitzan

    dopping kasuez asko hitz

    egiten da eta futboleanere, arbitroak erostearen

    gaia ere aipatzen da noiz

    edo noiz".

    jone

    salaberri

    arrasate

    "Bizitzako arlo

    gehienetan egiten dira

    tranpak eta kirolean erebai. Dirua edo ohorea

    sartzen direnean, jendeak

    denetik egiten du".

    jose raMon

    gorosabel

    arrasate

    "Boxeo eta herri kiroletan

    drogen kontua entzun

    izan dut, apustuek ereeragiten dute. Benetako

    kirola gazteek Iturripen

    egiten dutena da".

    Kirol profesionalean tranpak egiten dira?

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    9/40

    gOIENA | 2013-05-13 | astelehena 9publizitatea

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    10/40

    10 2013-05-13 | astelehena | gOIENAdebagoiena

    D`clb`c\XgX`e[\^`X

    Ile apaindegiaz gain, ORAIN,

    estetika zerbitzua ere badugu!

    Depilazioak Masajeak Gorputz eta aurpegiko tratamenduak

    943 76 51 82 Osintxu 13 Bergara

    LEKU BEREANZERBITZU GUZTIAK,

    ETORZAITEZ!

    OIhANA ElOrtzA | elgeta

    Udal jarduna gertutik jarraitu

    du Juan Maria Arantzetak. "Azke-

    naldian, baina, urrutitik jarraitzen

    dut politika", aitortzen du. "Gau-

    zak asko aldatu dira; lehen, herria-

    ri gehiago begiratzen zitzaion

    orain baino, gehiago eztabaidatzen

    zen", dio.

    zean sau inen Udaea?

    Independenteen izenean batzen

    ginen taldetxo bateko kide nintzen

    eta udal hauteskundeak heltzen

    zirenean, geure artean erabakitzen

    genuen nor sartu Udalera. Horre-

    la izan zen.

    ze ooiapen diuu?

    Onak eta txarrak, denetariko

    oroitzapenak ditut. Garai hartan

    gehiengoa genuen Udalean: bost

    ginen gu, Patxi Basauri alkate

    zela, EAJk hiru zinegotzi zitueneta HBk bat.

    Herriaren alde egiten genuen

    lan guztiok, eta, nahiz eta puntu

    batzuetan desadostasunak egon,

    orain baino gehiago izaten genuen

    kontuan herria.

    zein ian en momenuik oo-

    eneakoa?

    Industrialdea martxan jarri genue-

    na, duda barik. Hori aurrera

    eramateko erabakia hartu behar

    genuenean, jende asko etorri zen

    osoko bilkurara. Asko, gainera,

    abokatu eta guzti. Momentu gogo-

    rra izan zen, bai, baina herria-

    rendako ona izango zela uste

    genuen eta denborarekin ikusi

    da erabaki zuzena hartu genuela.Herriko industrialdearen lehe-

    nengo fasea izan zen hori. Egia

    da bigarren faseak ez duela emai-

    tza bera izan, baina garaia eta

    bizi den egoera ere ez da berdina;

    gaur egun ez daude horrenbeste

    eskaera.

    hekuna ineoi ianda, ein

    poieku nabamenduko enuke?

    Eskolen bateratzea. Ordura arte

    ikastola eta orduko eskola nazio-

    nala zeuden herrian eta biak batu

    genituen, eskola bakarraren alde.

    Hori ere ez zen denen gustukoa

    izan, baina tira... Horri lotuta,

    ikasle nagusiak Bergarako ikas-

    tetxera jaisteko autobus zerbitzua

    bermatzea ere nire arduretako

    bat zen, adibidez.

    Noa anen eniuen aiak?

    Hilean behin egiten genuen oso-

    ko bilkura, orain bezala, baina

    komisioak ere izaten genituen

    eta aste barruan batzarrak egiten

    genituen. Lanaz gain izaten zen

    hori, jakina. Guk ez genuen diru-

    rik irabazten zinegotzi izateaga-

    tik. Kobratu, kobratzen genuen,

    baina alkateari ematen genion

    gure dirusaria, hark kudeatze-

    ko.

    ze aeman enuen bese ade-dieako kideekin?

    Politika kontuetan ez genuen bat

    egiten batzuetan, baina gogoan

    dut asko eztabaidatzen genuela

    eta adostasunak ere horrela lor-

    tzen genituela. Herrira begira

    egiten genuen lan guztiok.

    Gogoan dut, esaterako, Santi

    Brouard hil zuten eguna. Egun

    hartan osoko bilkura genuen

    udaletxean. HBko zinegotziak

    osokoa bertan behera uzteko pro-posamena egin zigun gainerako

    zinegotzi guztioi, eta denok esan

    genion baietz. Gertaeraren larri-

    tasunaz denok konturatu ginen,

    ez zen egon diskusiorik. Uste dut

    orain beste modu batera hartzen

    direla erabakiak, herriari kasu

    txikiagoa egiten zaiola, ez zaiola

    lehen beste begiratzen, eta hori

    ez zait batere gustatzen.

    Noakoa iudiu iaiun uda ode-

    kai iaeko ana?

    Nik gustura egin nuen, ikusten

    nuelako denok ari ginela batera

    lanean. Administrazio orokorrek

    gauzak beste ikuspuntu batetik

    begiratzen dituztela ere kontu-

    ratu nintzen. Eskolak bateratueta bakarra egin genuenean, adi-

    bidez, horrenbeste gela, labora-

    tegia eta ez dakit zenbat gauza

    gehiago jartzeko eskatu ziguten.

    Ez ziren konturatzen Elgeta herri

    txikia dela. Herri guztiak ez dira

    berdinak.

    Juan Maria Arantzeta, Elgetan, egubakoitz goizean. | larra itz zeberio

    "Oain eabakiakaen dia eiaioenbesebeiau baik"

    "Kobaen enuendiua akaeaiemaen enionak kudeaeko"

    U D A L O R D E Z K A R I I Z A N D A K O A K

    Jun Mri arntzt egizbl | Independenteak (1983-1987)

    hkuk , Px bu k u

    idud k dk pkuk

    s bud u u, k ku k u uk

    Industrialdeko lehen fasea egin zuten Arantzetaren agintaldian. | l.z.

    "asko ztbidtzn gnun, t horrl iristnginn dostsuntr, hrriri bgir bti"

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    11/40

    gOIENA | 2013-05-13 | astelehena 11

    herriakeskoriatza

    ImANOl gAllEgO | eskoriatza

    Mendia, bertsoak edo txakolina

    bezala, euskal izaera eta bizimo-

    duaren parte da. Aisialdiaren

    zati handi bat mendian igarotzen

    dugu. Hori horrela dela ikusita,

    Huhezi fakultatea mendi astea

    antolatzen hasi zen. Aurten, bai-

    na, ekimena dezente handitu da.

    Rosa Lasagabaster Eskoriatzako

    Udaleko Kirol aholkulariak eki-

    mena ezagutu eta osasun asteak

    izandako harrera onaren ostean,

    fakultatearekin batera, aste bat

    beharrean hilabete osoa antola-

    tu dute. "Orain, ekimen osoagoa

    eskaintzen diegu eskoriatzar eta

    unibertsitateko ikasleei", dio

    Lasagabasterrek.

    Goraipatzekoa da ekimenak

    batu dituen bi taldeak. Orain

    arte egiten ez zen moduan, eki-mena hazi denetik, unibertsita-

    teko ikasleez gain eskoriatzarrak

    ere bildu ditu. Herrian egiten

    diren ekintzak herrian dauden

    guztiei zabalduta. Ekintza guztiak

    irekiak dira; hala ere, Lasaga-

    basterrek aipatu duen moduan,

    "astegunetako ekintzetara ikas-

    le gehiago etortzen dira eta aste-

    buruetakoetara, berriz, herritar

    gehiago". Hasi berri duten ibil-

    bidea ez da erraza izango, baina

    Eskoriatza bezalako herri txiki

    batean ikasle eta herritarrak

    batzea bururatu izana zorion-

    tzekoa da.

    a b Mendia eta bertan egiten diren

    ekintzak hobeto jorratu eta sail-

    katzeko, ekintza bakoitzari hila-

    bete honetako aste bat eskaini

    diote. Maiatzeko lehen astean,

    eskalada kontuei heldu zieten.

    Eguraldiak kale egin arren, eki-

    menak oso harrera ona izan

    zuen.

    Bihar, Eskoriatzako Vasco

    -Navarro trenbide zatia ezagu-

    tzeko ibilaldia egingo dute. Men-

    di irteerei eskaini dioten aste

    honen barruan, eguaztenean

    herriko mendi elkartea bizibe-

    rritzeko asmoarekin bilera egin-

    go dute udaletxean, bertaratzen

    direnen ideia eta iradokizunak

    jasotzeko asmoarekin.

    Hirugarren astean orientazioa

    izango da protagonista. Parte

    hartzaileek herriko mapa hobe-

    to ezagutzeko aukera izango dute.

    Ekintza horretarako, baina, ize-

    na ematea beharrezkoa da. Tal-

    deka, lehenengo Eskoriatzan,

    eta nahi dutenek Garaion, orien-

    tazio jolasak izango dituzte. Azken

    astean Eskoriatzan egiten den

    Gabez Takarraran lasterketa

    behar bezala promozionatzeko,

    haren aurkezpena soilik egingo

    dute.

    e p bEskoriatzan bertan, aurreko

    egunetan egindako lehen jokoen

    ostean, orientazioaren arloan

    gehiago sakondu nahi dutenek

    aukera ezin hobea izango dute

    maiatzaren 26an, Garaion espre-

    suki orientazio jokoetara bide-

    ratuta dagoen gunean ibiliko

    baitira. "Bertan hiru maila ezber-

    dinetako ibilbideak egiteko auke-

    ra izango dute".

    Ekintza hori ere doakoa izan-

    go den arren, Eskoriatzatik

    Garaiora joatea ez da barne egon-

    go. Dena den, gauzak errazte

    aldera, parte hartzaile guztiak

    plazan elkartuko dira, eta bertan,

    azken orduko autoak antolatze-

    ko aukera egongo da.

    P hKirol Saila hasi da hurrengo

    hilabeteetarako ekintzak anto-

    latzen. Horien inguruko zehaz-

    tasunak emateko goiz izan arren,

    ekainean Emakumeen Bira dato-

    rrenez, bizikletaren inguruko

    ekintzak antolatzen hasi dira.

    Uztailean udalekuak martxan

    egongo direnez, gazteek zenbait

    kirol ekintza izango dituzte aisial-

    di gisa. "Baina kirola eta osasu-

    na bateratzeko proposatu diet",

    dio Lasagabasterrek. Esan beza-

    la, goiz da zehaztasun gehiago

    emateko, baina, ziur, hurrengo

    hilabeteetan eskoriatzarrek kiro-

    la egiteko aitzakia bat baino

    gehiago izango dutela.

    e Ud hu md u u u du

    a u, d, md ju du

    Maiatza, mendiaren hilabetea

    Tatau hazta z a a a. | aitziber gorosabelUuu a hasa t tu maa. | pablo berezibar

    Atz Huta zautza jaa taa. | pablo berezibar

    Mendi HilAbeTeko egiTArAUA

    14, martitzena

    16:00euu ed :zmu-e. e: hu.

    15, eguaztena

    19:00Eraiki dezagun denon arteanmendi elkartearen etorkizuna .b d du jd. lu: u .

    19, domeka

    09:00euu ed :zmu-e. e: .

    21, martitzena

    19:00 i ox d o

    uu Pura vidaflmearen proiekzioa. Lekua:hu.

    23, eguena

    17:00e due: j.lu: p. *i-m:ix, hu dd.

    26, domeka

    10:00g uu

    : , .e : . *g

    j, u.

    29, eguaztena

    19:00g t u.

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    12/40

    2013-05-13 | astelehena | gOIENA12

    ImANOl gAllEgO | aretxabaleta

    Gazta, panpinak, pintxoak, eztia...

    produktu zerrenda amaigabea

    zirudien. Postu bakoitzak sorpre-

    saz beteriko erakusleiho berri

    bat zirudien. Ohikoagoak diren

    janari edo arropa postuez gain,

    egur birziklatuarekin estrukturak

    egiten dituen enpresa bat ere

    bazegoen. Azokak gainera, pro-

    duktuak ezagutzeko aukera ema-

    teaz gain, tailerren bitartez, hauek

    nola egiten diren ere ikasteko

    aukera ematen zuen.

    Aurtengo Ekobira indartsu

    hasi dela dirudi. Zapatua osoan

    zehar Aretxabaletako plaza pro-

    duktu ekologikoz bete zuen-eta.

    Aretxabaletarrei nagiak ateratzea

    kosta bazitzaien ere, eguerdi par-

    tean oso giro jatorra zegoen. Azo-

    ka izan arren, erosketek beste

    mota bateko kutsua zuten; "pro-

    duktu naturalagoak dira" zioen

    erosle batek "plastiko eta kimikoe-

    tatik at oso produktu onak aurki-

    tu daitezke" zioen beste batek.

    Erosleak baina, ez ziren,

    Kutxak sortutako ekimen honen

    onuren inguruan hitz egin zuten

    bakarrak. Saltzaileek ere, ban-

    ketxeak aurrera ateratako eki-

    menaz oso iritzi ona dute "plata-

    forma handi batean zaudela

    dirudi" zioen batek. Egia da, Eko-

    bira Gipuzkoako zortzi herritan

    zehar ibiliko dela eta toki guz-

    tietan Aretxabaletan izandako

    harrera lortzen badute arrakas-

    ta erabatekoa izango da.

    Hori horrela gertatzen bada,

    onurak ez dira saltzaileengan

    soilik igarriko. Saltzaile baten

    hitzetan, "azoka honek produktuak

    saldu eta gizarte osoarentzat onak

    diren ideiak oparitzen ditu".

    Einez ezuuIkuspuntu ekologiko hori lantze-

    ko, zenbait informazio panel jarri

    zituzten. Horrez gain, plazan ber-

    tan, etxeko txikienek hainbat

    jolasetan aritzeko aukera ere izan

    zuten. Jendea inplikatzeko gai-

    nera, goizean etxeko produktue-

    kin birziklaturiko altzariak eta

    etxeko balkoian barazkiak noiz

    eta nola landatzen ikasteko tai-

    lerrak egin zituzten, arratsaldean

    berriz, xaboi eta kremagintza

    izan zuten.

    Zpu pz zu zk pduku kkk ukk k uk z

    Produktu ekologikoak erosi eta

    ezagutzeko aukera lehen Ekobiran

    arEtxabalEta

    Elgetako bolatokian irabaztea baino garrantzitsuagoa parte hartzea zen. | imanol soriano

    I.g. | elgeta

    Oso borobila ez den bolo batek

    15 bat metrora dagoen hiru txir-

    lo jotzea ez da erronka erraza.

    Baina Elgetako bolatokian gutxie-

    nekoa irabaztea zen. Hasierako

    beroketa jokoan, barre algara

    ugariren artean, parte hartzaile

    bakoitza pistari neurria hartzen

    hasi zen. Lehen jaurtiketen ostean,

    txapelketaren unea iritsi zen.

    Guztira 77 parte hartzaile

    lehiatu ziren eta etxekoek, ner-

    bioengatik edo, ez zuten oso emai-

    tza onak lortu. Lehen saria Las-

    turrera joan zen. Benetan aipa-

    tzekoa Elgetan neskek erakutsi

    zuten maila, 3. eta 5. postuak

    lortu zituzten-eta.

    Hueno benUrtetan hiru txirlo txapelketako

    zirkuitutik kanpo egon ostean,

    aurtengo Mendekoste jaietan

    Gipuzkoako txapelketak lehiake-

    ta egingo du Bergarako San Joxe-

    peko bolatokian. Zapatuan 21:00-

    tan izango da norgehiagoka eta

    jende guzt iari zabal ik dagoen

    txapelketa izango da.

    Sari nagusia Lasturrerajoan zen arren, guztiekgogotik disfrutatu zuten

    ElgEta

    Inguruko baserrietako produktuez gain, musikak ere bete zuen Aramaioko plaza. | imanol soriano

    Gertuko produktuen azoka herrikoia AramaionAramaio Basarri Barri ekimena sortu zenetik, herriak

    ekologia eta gertuko produktuekin duen harremana

    dezente sendotu du. Zapatuko azoka horrenerakusle izan zen. Herri guztiak hartu zuen parte,

    batzuk erosle bezala eta beste batzuk,baserritarren

    kasuan bezala, euren ogia edo sasoiko barazkiak

    eskaintzen. Horrez gain, bidezko merkataritzakopostu bat ere jarri zuten. Goiza borobiltzeko,

    trikitilariez gain, herritar batzuek espresuki azokari

    egindako kopla batzuk abestu zituzten.

    Txikiek ere ederto pasa dute jolasean. | i.g.

    Erosteaz gain, zer ikasi ere egon da. | i.g.

    Jende ugari gerturatu da produktuak ikusi eta erostera. | imano l gallego

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    13/40

    gOIENA | 2013-05-13 | astelehena 13asteburuari begiratua

    AretxAbAletA

    ImANOl gAllEgO | aretxabaleta

    Fokuak besterik ez ziren alta.

    Alonbra gorria, jendea, modeloak,...

    Zapatuan 18:00etatik aurrera Dura-

    nak, kale izateari utzi zion eta

    herriko pasarela bihurtu zen. Bai-

    nujantziak, soinekoak, pijamak...

    Denetik ikusteko aukera egon zen.

    Bosgarren desilea izan arren,

    urduritasuna nabari zen.

    Idoia Elexpuruk kapitain lanak

    hartu eta musikaren laguntzarekin

    Durana kaleko alonbra gorritik

    Belar Metako jantziak erakusten

    hasi zen. Ez zen modelo bakarra

    izan eta aretxabaletar ugarik, lotsa

    etxean utzi eta Belar Meta, Kilima,

    Titare eta Haurrak dendetako

    arropak ongi baino hobeto eraku-

    tsi zituzten.

    Saihski janaDesflea bukatu eta gero Giokela-

    ren eskutik, UDA kirol elkartearen

    alde, saiheski errea dastatzeko

    aukera egon zen. Mitarte kalearen

    hasieran jende mordoxka bat batu

    zen Iosu harategiak eskainitako

    haragi gozoa jateko. Mokadutxoak

    bustitzeko gainera ardoa eta gara-

    gardoa ere izan zuten.

    Durana kalea dendetakomodaren erakusleiho bihurtu zenBosgarren aldiz, Belar Metak antolatutako desfleak jende asko batu zuen

    Fin ibili ziren gazteak pasarela gainean. | imanol soriano Saiheskia dastatzeko aukera. | i.s.

    Modelo gazteak ere izan ziren. | i.s.

    I.g. | arrasate

    Eroski bezalako hipermerkatu

    handietara behin eta berriro

    joan arren, beti topatzen duzu

    produktu berriren bat. Horre-

    gatik azken asteotan, jendeak

    bere eskaitza zabala hobeto

    ezagutzeko, Eroski ekintza uga-

    ri antolatzen hasi da. Zapatuan,

    bertako langileek, Arrasateko

    hipermerkatuak eskaintzen duen

    guztia erakusteko moda desflea

    egin zuten. Betaurrekoak, arro-

    pa... Denetik erakutsi zuten,

    langile uniormea kendu eta

    modelo lanak egin zituzten lan-

    gile eta amiliakoek. Ikusle zein

    parte hartzaileak gustura gera-

    tu zirenez, negu partean bigarren

    desfle bat egingo dute.

    Eroskiko langileen eskutik udakoproduktua erakusteko desflea

    Txikienek jaso zituzten txalo gehienak. | x.u.

    Bazkideez gain, gazteek ere desflatu zuten. | xabi urzelai

    ArrASAte

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    14/40

    14 2013-05-13 | astelehena | gOIENAasteburuari gainbegiratua

    zurIE v.d.m. | arrasate

    San Isidro jaiak bizirik daudela

    erakutsi dute asteburuan Musa-

    kolan. Eta beste behin ere, inde-

    pendentzia aldarrikatu dute ber-

    tako biztanleek, umore klabean.

    Zapatu goizean Axerikoa zubia

    birkonkistatu zuten; horretarako,

    Arrasateko armarriaren gainean,

    auzoko ikurra den astoaren irudia

    ipini zuten. "Miraria gertatu da!",

    esaten zuten harro jaien antola-

    tzaileek.

    Denetarik egiteko aukera izan

    dute bertakoek zein kanpokoek

    asteburuan. Haurrentzako jolasak,

    sokatira edo musikaz gozatu dute

    bertaratu direnek. Azken horren

    harira, zapatuan egunean zehar

    txarangak bere lana egin bazuen,

    gauean DJ Amaiak eta Kaixoren

    erromeriak hartu zuten protago-

    nismoa. Eta ezin ahaztu herri

    bazkaria; txartelak salgai ipini

    eta egun gutxira saldu ziren guz-

    tiak. "Krisiak zerbait kentzea

    derrigortzen badu, ez dadila baz-

    karia izan!".

    Uzk Aaka a

    Urrezko Astakiloa ere banatu

    zuten zapatuan; Juan Jose Gar-

    mendiak harrituta hartu zuen

    albistea eta harro eta hunkituta

    jantzi zuen paparrean astakiloa

    eta eskuetan hartu zuen iloben

    argazkiak zituen plaka. "Horrela-

    ko auzorik ez dago munduan!".

    oihana elortza

    Ez da denbora asko Oatiko Urgain eskolako neska-mutikoek Nax etabere laguntzaileakliburua aurkeztu zutela, gaztetxoek eurek idatzitako

    ipuinekin osatutako liburua, hain zuzen ere. Zapatuan, baina, Txandaren

    eskutik, ipuin horiek irakurri beharrean entzun eta ikusteko aukera egonzen Oatiko hainbat lekutan, ikasleak ipuin kontalari ibili ziren-eta.

    Argazkian, San Lorentzon egindako ipuin kontaketako une bat ikus

    daiteke.

    Neska-mutilakipuin-kontalariegun batez

    Musakolako jaiek independentzia

    usaina izan dute beste behin ere

    Iban Goi Musakolako alkatea Urrezko Astakiloa ematen. | imanol soriano 200 lagun inguru eseri ziren mahaiaren bueltan herri bazkarian. | imanol soriano

    Axerikoa zubian, astoa dragoiaren partez. | xabi urtzelai

    imanol soriano

    Antzuolan Anelkar elkarteak antolatutako elkartasun festak arrakasta

    izan zuen eta antolatutako afarira herritar ugari bertaratu ziren, 80

    inguru. Osteko dantzaldira, gainera, lagun ugari bertaratu ziren, etaantolatzaileak benetan pozik agertu dira emaitzarekin. Patxi

    Monteroren laguntzarekin ordu eta erdiz gorputza mugituta freskurak

    kentzeko erremedio bikaina aurkitu zuten, gainera.

    Elkartasun festa borobila

    mAite sAlegiJUAn Jose gArmendiA ZUhAitZ Uli

    "San Isidroek azken urteetanzerbait behera egin dute baina guk

    hemen egoten jarraitzen dugu, eta

    ederto igartzen dugu. Esatebaterako, urtero etortzen naiz

    lagunekin-eta bazkarira eta plan

    bikaina izaten da".

    beAt APrAiZ

    "Egitarau polita egon da aurten erejaietan. Herri bazkarirako dena

    prestatzen ibili naiz. Izan ere, jende

    pilo batek hartzen du parte urtero;jaietako ekintza garrantzitsuetako

    bat da, giro polita egoten da,

    gaiteroek-eta alaituta".

    ibAn goi

    "San Isidroak hasi zirenetik, denaoso ondo joan da. Eguraldi hobea

    espero genuen, baina hori ez zaie

    inporta izan jaiekin bat egindutenei, jende asko ibili da eta.

    Denetarik egin dugu, baita mirari

    txikia zubian ere".

    "Egubakoitzean hasi nintzen San

    Isidro jaiak ospatzen eta oso ondo

    joan dira. Urtero etortzen gara

    bazkarira, eta niretzakoantolatutako gauzetatik onena da.

    Denok izaten gara ezagunak eta

    ederto pasatzen dugu".

    "Ez nuen uste Urrezko Astakiloa

    emango zidatenik, ezusteko handia

    izan da. Nire lagunak izan diratxarrenak, sekretuan eduki dute

    dena eta gaur arte ez dut jakin. Oso

    pozik nago; hemengoentzat ohoreada eta Urrezko Astakiloa jasotzea".

    ArrAsAte

    AntZUolA

    oAti

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    15/40

    gOIENA | 2013-05-13 | astelehena 15ArrAsAte

    jOkIN bErEzIArtuA | arrasate

    Ezagutza eta jario handiko pertso-

    na dela berehala konturatzen da

    elkarrizketatzailea Tomas Urzain-

    ki historialariarekin (Iruea, 1949)

    solasean hasten denean. Etzi Kul-

    turateko areto nagusian (19:00)

    egongo da, Udaberriko Hitzaldi

    zikloaren barruan.Los reyes caste-

    llanos Alfonso VIII y X vs. Arrasa-

    te, dialectica conquistador-conquis-

    tado (1200-2013) izenburua jarri dio

    bere saioari.

    Oooean ea laei aea ai:

    ea eino d ea?

    Historian testu-inguratzea oina-

    rrizkoa da eta Naarroako Erresu-

    maren inbasioa hasi aurretiko

    hainbat xehetasun azalduko ditut.

    Inbasioaren gainean, Naarroakoa

    eta Gaztelakoa gizarte ezberdinak

    zirela azalduko dut; egun ere hori

    islatzen duten adibideak badaude

    -eta. Hainbat xehetasun emangoditut Naarroako Erresumak jasan

    behar izan zituenez.

    zein eisi d Aasae gaelao

    eeeein?

    Alontso X.ak, lurraldea kontrola-

    tuta izateko, ondo gotortutako

    hiribilduak sortzen ditu. 1256. urtean

    Naarroako Erregea, Teobaldo II.a,

    Alontso X.arekin bildu zen Gas-

    teizen. Teobaldo II.-ak Naarroa

    bere osotasunean itzultzeko eskatu

    zion Alontso X.-ari Esteban de

    Garibai historialari arrasatearrak

    ere jaso zuen bilera hori. Gazte-

    lako erregeak, lotsagabe bat zenez,

    baiezkoa eman zion baina hilabete

    berean Agurain sortu zuen, Gazte-

    lako muga indartzeko. Lau urte

    beranduago, 1260an, eman zion

    Arrasateri hiri-gutuna. Aurretik,

    baina, hiribildua egon bazegoen

    eta hori ziurtatzen duten agiriak

    badaude.

    Gaztelako erregeak, ordea, hiri-

    bildu hori gotorleku egin zuen.

    Zertarako? Lurraldea eta herritarrak

    kontrolatzeko. Izan ere, biztanleria

    harresi artean bizi bazen askoz

    errazagoa izango zen kontrolatuta

    mantentzeko. Horrekin batera,

    biztanleria bere jarraitzaile ziren

    oligarkien eskuetan utzi zuen Gaz-

    telako erregeak. Horiek eta beste

    hainbat aspektuk lagundu zuten

    konkistatzaileak gure herrian fn-

    katu zitezen.

    Hialdi iloaen heleao a

    da hisoia ondo onaeaen aan-ia naamenea. zein iii d

    ai hoen ainean?Ezinbestekoa da historia ondo kon-

    tatzea, oinarrizkoa. Edozein nor-

    banako zein gizarterendako zer

    gertatu den jakitea oso garrantzitsua

    da. Historia ez da neutrala; benetan

    zer gertatu zen jakin behar dugu

    egungo egoera zein den ulertzeko

    eta beraz, etorkizuna nola eraiki

    daitekeen aurreikusteko. Askok

    diote dialektika bat dela euskaldun

    eta espainolen artean, karlista eta

    liberalen artean, agaramontar eta

    beaumontarren artean, oinaztar

    eta ganboatarren artean...

    Baina hori ez da arazoa: gizar-

    te dominatzaile eta konkistatzaile

    bat dago alde batetik; hori da Gaz-

    tela, egun Espainia dena. Beste

    aldean dago Naarroa, gurea, beste

    eredu politiko bat eta nazio ezber-

    din baten izaera duena. Konkista-

    tuak izan gara eta ordutik euren

    menpe izan gaituzte. Hainbat aldi-

    tan saiatu dira disimulatzen edo

    beste era batera esaten baina dia-

    lektika, fnean, honakoa da: kon-

    kistatzaileak eta konkistatuak. Ez

    gara hobeak edo okerragoak, batzuk

    konkistatzaileak dira eta besteak

    konkistatuak.

    Konkistatzaileak konkistatuaukatu gura du. Euren politikak

    ukatzaileak izan dira betidanik.

    Horregatik egia azaleratu behar

    dugu. Izan ere, gure gizarteari poli-

    tika konkistatzaile zehatz batzuk

    aplikatzen zaizkio.

    Aaleaeo lan hoi ein ae daoe-

    la se d?

    Hasierako puntuan gaudela esan-

    go nuke. Pazientziarekin eta behar

    den moduko zabalkundearekin

    joango gara konturatzen. Kata-

    lunian, adibidez, konturatu dira

    konkistatutako gizarte bat dire-

    la. Eurak konturatu dira; beste

    kontu bat da Espainiako komu-

    nikabideek nahi dutena ulertzen

    dutela eta beraz, nahi dute hela-

    razi. Bestalde, gai batzuk daude

    onetik ateratzen nautena. Boron-

    datezko entregatzearena da bat.

    Herri bati borondatez entregatzea

    eskatzea, borondatez esklabo egi-

    tea eskatzea modukoa da. Boron-

    datez entregatu? Askatasuna ez

    da sekula borondatez ematen.

    zilo hone oso haea ona ian de

    oain ae. Nola aloaen d aa-saeaen inees hoi?

    Arrasate oso herri berezia da. Gus-

    tatu edo ez, ekonomiak agintzen

    du eta Arrasaten ekonomiak pisu

    handia duenez, herri moduan indar

    eta kemen handia erakutsi izan

    du. Gure historiaren gaineko hitzal-

    diek interesa piztea oso positiboa

    da; herritarrek interesa agertzen

    badute bide onetik goazela esan

    gura du.

    tomas Urzainki | Historialaria

    "Konkistatzaileak ukatu

    egin gura du, horregatikegia azaleratu behar dugu"

    h kk u Kuu, 19:00

    Uk h kk k g

    "boondaeenea?Asaasna e daoondae emaen"

    "Hisoia e daneala; eneanea ena ainehaa dao"

    Tomas Urzainki. | ido ia zabaleta

    A.b. | arrasate

    Hondakinen gaia ardatz hartu-

    ta hainbat hitzaldi eta ekintza

    antolatu ditu Arrasateko Zero

    Zabor taldeak datozen egune-

    tarako.

    Eguaztenean, maiatzak 15,

    Hondakinak... Geuk sortu, geuk

    kudeatu izenburupean hitzaldia

    eskainiko dute Arrasateko Zero

    Zabor taldeko ordezkariek.

    19:00etan izango da Arrasateko

    gaztetxean.

    Zapatuan berriz, maiatzak

    18, Zero Zabor Taldeak postua

    ipiniko du Seber Altube plazan

    10:00etatik 14:00etara bitartean.

    Bertako lehengaiekin egindako

    pintxoak eta krepeak, sagar

    zukua eta sagardoa dastatu

    ahalko dira bertan, besteak

    beste. Umeendako jolasak eta

    tailerrak ere egingo dituzte.

    Maiatzaren 22an, eguaztena,

    hitzaldia eskainiko du Iigo

    Iurrategik. Egungo bizimo-

    duaren oraina eta etorkizuna

    ulertzeko oinarrizko klabe batzuk

    da hitzaldiaren izenburua eta

    19:00etan izango da Kulturate-

    ko areto nagusian.

    Azkenik, maiatzaren 18an,

    Hondakinak... Geuk sortu, geuk

    kudeatu hitzaldia errepikatuko

    dute Zero Zabor taldekoek, bai-

    na gaztetxean egin beharrean

    Kulturateko areto nagusian

    egingo dute, 19:00etan.

    Hondakinen gaiarekin lotutahainbat ekintza datozen egunetan

    UribarriKo erretiratUen elKartea

    Uribarri auzoko erretiratuen elkarteko lagunak astebeteko bidaia egin

    zuten Galiziara apirila amaieran. 40 lagun inguru joan ziren eta

    atsedenerako denbora gutxi izan zuten. Besteak beste, Ria de Arousa,O' Grove, Pontevedra eta Santiago de Compostela bisitatu zituzten.

    Mariskoa eta Galiziako ardo zuria dastatzeko aukera ere izan zuten.

    UribarrikoerretiratuakGalizian izanziren astebetez

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    16/40

    16 2013-05-13 | astelehena | gOIENAArrAsAte

    Besaide mendizale elkarte-

    koek Bizkaiko Biraren 15.

    etapa egingo dute domekan,

    hilak 19. Areta eta Orozko

    artean 13 kilometro eta erdi-

    ko ibilbidea egingo dute;

    Elorritxugana (729 metro) eta

    Jesuriko (749 metro) tontorrak

    egingo dituzte, besteak beste.

    Era berean, Santa Marina de

    Arrolako ermita ere ezagu-

    tuko dute. Izena eman daite-

    ke gaur, bihar edo etzi. Inte-

    resatuek hiru egun horietako

    baten Besaideko bulegora jo

    beharko dute izena emateko,

    19:30etik 20:30era.

    Emilio Martinez zuzendaria fl-

    matzen hasiko den Ocho apellidos

    Vascos pelikularako Borja Cobea-

    gak eta Diego San Josek egin

    dute gidoia castinga deitu dute

    hilaren 16rako. Euskal Herrian

    egingo dituzten geldialdien artean

    bat Arrasaten egingo dute. Dene-

    tariko fguranteak behar dituzte;

    interesatuendako 915 558 999 tele-

    ono zenbakia eta ochoapellidos-

    [email protected] helbide elektro-

    nikoak eman dituzte. Argazkia

    bidali beharra dago.

    700 fgurante behar dituzte

    guztira eta flma ekainaren 1etik

    16ra bitartean grabatuko da.

    'Ocho apellidos vascos'flmean parte hartzekocastinga hilaren 16an

    Bizkaiko Biraren 15.etapa hilaren 19an,Besaidek antolatuta

    Emarock proiektuaren era-

    kusketa irekiko dute eguba-

    koitzean, hilak 17. Euskal

    Herrian musikan aritzen diren

    emakumeei protagonismoa

    eta espazio bat ematea du

    helburu eta Kulturateko klaus-

    troan zehar 70 emakume musi-

    kari baino gehiagoren zuze-

    neko emanaldietako argazkiak

    ikusi ahalko dira. 2012ko maia-

    tzean ireki zen lehen erakus-

    keta, Tolosan. Orain Arrasa-

    teren txanda da; hilaren 31ra

    arte egongo da zabalik, mar-

    titzenetik domekara bitartean

    17:30etik 20:30era.

    Emarock erakusketairekiko dute hilaren17an, Kulturaten

    j.b. | arrasate

    Eguen honetan, hilak 16, jakin-

    go dugu zeintzuk diren AEDk

    antolatutako 26. Arrasate Lite-

    ratur Lehiaketetako irabazleak.

    Sari banaketa ekitaldia Kultu-

    rateko areto nagusian egingo

    da, 18:30ean. Ekitaldia "xumea"

    izango da eta Uxue Alberdi

    bertsolari eta idazlea izango da

    aurtengo gonbidatua. Alberdik

    bere bizipenen eta esperientzien

    berri emango die gaztetxoei.

    198 lan aurkeztu dira lehia-

    ketara: 124 ipuinen atalean, 46

    poesien atalean eta 28 bertso-

    paperen atalean. Antolatzaileak

    pozik daude lan gehiago jaso

    dituztelako eta Eskoriatza, Ber-

    gara eta Oatiko eskoletatik

    hainbat lan jaso dituztelako.

    "Dtrio" lPena bakarra izan da bi talde-

    tan ezin izan dutela saririk

    banatu, ez dutelako lanik jaso.

    Kalitateari dagokionez, "dene-

    tariko" lanak jaso dituzte:

    "Batzuk beste batzuk baino

    hobeak, baina orokorrean oso

    pozik gaude", dio Itxaro Artola

    AEDko kideak.

    AEDren literatur lehiaketen saribanaketa egingo dute eguenean

    jOkIN bErEzIArtuA | arrasate

    Francesco Tonucci Italiako psi-

    kologia ikerlari ospetsuaren bisi-

    ta izan dugu azken egunetan.

    Haren Haurren Hiria liburua

    aurkeztu zuten joan den eguenean

    udaletxean, euskarazko bertsioan,

    eta egubakoitzean zein zapatuan

    Donostian egon daHerri hezitzai-

    lea, eskola herritarra izeneko

    jardunaldietan. Egueneko aur-

    kezpenean Tonucciren ondoan

    egon ziren Lorea Agirre euskal

    kulturgintzan aditua, Inazio Azka-

    rragaurizar alkatea eta Txatxili-

    purdiko Gari Iturbe.

    Txatxilipurdik argitaratu du

    liburua, Berramesten ekimenaren

    barruan. Txatxilipurdikoek Irrien

    Lagunak, Hazi Hezi aldizkaria eta

    Hik Hasi elkartea izan dute bide-

    lagun liburua argitaratzeko. Mai-

    der Elkorok euskaratu du eta

    Lorea Agirrek idatzi du hitzaurrea:

    "Esan ohi da maite dena itzultzendela, itzultzea maitasuna adieraz-

    teko modu bat dela. Eta halaxe

    da. Tonucci maite dugulako eka-

    rri dugu geurera. Euskarara. Ez

    beste hizkuntzetan irakurtzeko

    gai ez garelako. Bagara, zorionez

    gai gara. Tonucci geure egin nahi

    dugulako, baizik", dio Agirrek.

    Osoko bilkuren aretoa bete

    egin zen hiria haurraren ikuspe-

    gitik eraikitzea beharrezkoa dela

    aldarrikatzera datorren liburua-

    ren aurkezpenean. Interes handia

    piztu zuen; hainbatek liburua

    erosi eta Tonucciri sinatzeko

    eskatu zioten. Oraingoz Txatxili-

    purdiren egoitzan dago salgai

    liburua, hamar eurotan. Lasteregongo da liburu-dendetan.

    Hurr, iupgi zbrdiHaurrei entzutea beharrezkoa

    dela uste du Tonuccik, baina hori

    ariketa zaila dela nabarmendu

    zuen. Haurrek benetan uste dute-

    na esatea zaila dela uste du psi-

    kopedagogo italiarrak, umeek

    nahiago dutelako helduoi gusta-

    tzen zaizkigun gauzak esatea.

    Hala erakutsi omen diegu txiki-

    tatik. Era berean, baina, haurrek

    benetan uste dutena esaten digu-

    tenean, eurekin kolaboratzen

    hasteak beste hainbat heldurekin

    arazoak sortuko lituzke, Tonuc-

    ciren arabera: "Oso zaila da hau-

    rrei entzutea, baina ahaleginak

    merezi du". Liburua bera alkateei

    egiten zaien proposamena denez

    Tonuccik ez zuen erreparorik

    izan Azkarragaurizarri honakoa

    esateko: "Alkateak haurrei esa-

    teko dutena entzuten badie ikus-

    puntua irekiko du eta beraz,

    alkate hobea izango da".

    Izan ere, hiriaren oso ikuspe-

    gi berezia dute haurrek: "Haurren

    hiria diogunean, guztion hiriaz

    ari gara. Haurrek ez dute ulertzen

    norbait kanpoan uzten duen hiri

    bat. Ez dute ulertzen aitona, anaia

    txikia, txakurra edo landareak

    baztertzen dituen hiria. Haurrak

    hiriaren ikuspuntu ekologiko bat

    dauka eta zientziaren ikerketen-

    gandik ere oso gertu dago umea-

    ren ikuspegia. Era berean, baina,

    azken urteetan eraiki dugun hiria-

    rengandik oso urrun dago hau-rraren ikuspuntua. Haurrek alda-

    keta eskatzen dute". Aldaketa

    eskatzen dute, Txatxilipurdi hitza-

    ren beraren esanahitik oso gertu:

    "Txatxilipurdi hitza asko gustatzen

    zait. Buelta ematea esan gura du,

    aldaketa. Hori da nire liburuak

    aldarrikatzen duena", esan zuen

    Tonuccik.

    Asaltoak eta autoek irabazi-

    tako tokia berreskuratu beharra

    dagoela ere esan zuen: "Autoen

    eskubideak gure haurrenak bai-

    no lehenago deendatzen ditugu.

    Autoenganako maitasuna gehia-

    gotan erakusten dugu, gure hau-

    rrekiko sentitzen duguna baino".

    Gehiago jakin gura duenak, erosdezala liburua.

    Tonucci: "Oso zaila da

    haurrari entzutea, bainaahaleginak merezi du"'h ' p d; d txxpd

    Amaieran hainbat liburu sinatu zituen Tonuccik. | argazkiak: jokin bereziartua

    Osoko bilkuren aretoa bete egin zen liburua eta haren egilea ezagutzeko.

    Txatxilipurdiko Baz eta Arando Francesco Tonuccirekin, Herriko plazan.

    esanak

    "Alaeahaeienen adieispna

    ieio d eaalae hoeaiano da"

    "Aoenanaomaiasnaehiaoeasen de haeioseniendna aino"frAncesco tonucci | psikopedagogoa

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    17/40

    gOIENA | 2013-05-13 | astelehena 17bergara

    mONIkA bElAstEgI | bergara

    Udalak, berdintasunaren aldeko

    politikak sustatu nahian, zenbait

    programa ditu martxan, eta Paz-

    koetan ere berdintasuna bultzatze-

    ko kanpaina berezia prestatu du.

    Batetik, pegatinak aterako

    dituzte Jaietan ere berdintasunaren

    alde!leloarekin, iazko ekimena

    indartuz. Pegatinok Jardunek

    banatuko ditu jaietako zapiekin

    batera, eta tabernetan, txosnetan

    eta beste hainbat lekutan ere jarri-

    ko dituzte herritarrek hartzeko

    eta arropan itsasteko. Hain zuzen,

    Udalak animatu nahi ditu herri-

    tarrak pegatina "alkandoran, kami-

    setan, poltsan edo nahi duten lekuan

    jartzera, eta, horrela, ingurukoei

    berdintasunaren alde daudela

    adieraztera". Eta gehitzen dute:

    "Arazo hauek ez dira pertsonalak,

    banakoei gertatutakoak, pribatuak

    edo intimoak; gizarteko balioetan

    daude. Denoi eragiten digu honek,

    eta denon ahalegina eskatzen du

    aldaketak".

    Gomendioak emango dituztePegatinekin batera, jai giro pare-

    kidea emateko, jaietako egitarauan

    zenbait gomendio ere emango dituz-

    te galdera batetik abiatuta: Zer da

    jai-giro parekidea?Bada, udal ardu-

    radunek garbi dute: "Emakumeek

    eta gizonezkoek aukera berekin

    festaz gozatzeko egunak izatea lor-

    tu nahi dugu".

    Horretarako ematen dituzten

    gomendioen artean daude: batera-

    garritasunez jokatzea, "etxeko lanak

    eta zaintza-lanak etxeko emakume

    eta gizonezkoen artean partekatuz,

    denok festaz gozatzeko aukera iza-

    teko"; emakumeei eta gizonezkoei

    egozten zaizkien ohiko rolak gain-

    ditzea, "ekintza guztietan emaku-meek eta gizonek parte hartuz";

    jarrera sexistarik gabe aritzea,

    "emakumeak bigarren mailan laga-

    tzen dituzten jarrera guztiak alde

    batera lagata, hala nola emakumeak

    objektu gisa aurkezten dituzten

    komentarioak eta ekintzak, eta

    sexualitate arrazoiengatik inor

    gutxietsi gabe homofobia eta trans-

    fobia barik; eraso sexistarik gabe

    jardutea; eta baita erantzukizunez

    ere.

    Tabernariek arreta bereziaTabernariei, sexu erasoren baten

    lekuko izanez gero, egoki jokatzeko

    zenbait proposamen ere eman nahi

    izan dizkiete: "Izan ere, emakumeek

    erasoak eta indarkeria urteko edo-

    zein unetan jasan arren, ez dugu

    ahaztu behar festaguneetan eraso

    hauek ere gertatzen direla. Datuek

    hala erakusten dute".

    Pazkoetan berdintasuna bultzatzeko zenbaitgomendio emango ditu Udalak egitarauanKp u pk uk u, 'J u !' k

    t.m. | bergara

    Bisita berezia izan zuten mar-

    titzen goizean Bergarako Aran-

    zadi Ikastolan eta Antzuola

    Herri Eskolan. Kolonbiako Fun-dacion Estructurar izeneko

    gobernuz kanpoko erakundeko

    hiru kide izan ziren ikastetxeo-

    tan jarraitzen dituzten hezkun-

    tza ereduak bertatik bertara

    ezagutzen. Gobernuz kanpoko

    erakundeko ordezkarien esa-

    netan, "oso baliagarriak" iru-

    ditzen zaizkie gurean ikusita-

    koak gero Kolonbian aplikatze-

    ko.

    26 urte daramate lanean

    Duela hamahiru urte hasi zenFundacion Estructurar erakun-

    dearen eta Mondragon Taldea-

    ren arteko elkarlana. Gobernuz

    kanpoko erakunde horrek 26

    urte daramatza lanean eta behar

    handien duten umeekin egiten

    dute lan. Iaz, Huhezi fakultate-

    ko 7 ikasle izan ziren Kolonbian

    praktikak egiten.

    Kolonbiako Fundacion EstructurarGKEko ordezkariak Aranzadin izan dira

    Kolonbiako ordezkariak Aranzadikoekin. | txom in madina

    m.b. | bergara

    Maiatzaren 14an Musika Esko-

    lako irakasleekMusikaren zirku

    mundiala!!!ipuin pedagogikoa

    taularatuko dute, 4 eta 8 urteko

    ikasleentzat Zabalotegi aretoan.

    Emanaldian, Oihan Vegak jar-

    dungo du zirkuko aurkezle, eta,

    ikuskizunean barrena, pianista

    siamdarrak, Hamoboed sugeen

    sorgintzailea, panpina abeslaria,

    sorgintxeloa magia egiten,

    Tubahandi gizon indartsua eta

    Tronpi eta Tronpa pailazoak

    ikusteko aukera izango due hau-

    rrek, zirkuko beste artista batzuen

    artean. Musika Eskolaren bos-

    garren ipuina da.

    Musika Eskolak besteipuin bat taularatuko du'muk ku u!!!' u 14 uk u kk kk

    m.b. | bergaraUdaletik jakinarazi dutenez,

    Ondasun Higiezinen Gaineko

    Zerga ordaintzeko epea zabal-

    tzear da: borondatezko epea

    maiatzaren 15etik uztailaren

    1era izango da; hortik aurre-

    ra errekarguarekin kobratu-

    ko dute.

    Erreziboen ordainketa

    banketxeren batean helbide-

    ratuta duten zergadunei, ban-

    ketxe horren bidez bidali eta

    kobratuko zaie. Erreziboak

    helbideratu gabe dituzten

    zergadunek, berriz, datozen

    egunetan etxean jasoko dute

    ordainketa egiteko beharko

    duten agiria. Agiri horrekin

    edozein banketxe edo udal

    bulegoetatik pasa daiteke

    ordainketa egiteko. Agiri hori

    maiatzaren 31 baino lehen

    jasotzen ez bada, edo azalpe-

    nen baten beharra izanez gero,

    Kontu-hartzailetzako bulegoe-

    tatik pasa daiteke.

    Kontribuzioaordaintzekoepea asteonirekiko dute

    Pazkoetan,argazkilehiaketaUdaleko Kultura ZerbitzuakPentekosteak 2013

    argazki lehiaketa antolatu

    du eta nahi duten

    argazkizale guztiek hardezakete parte. Hilaren

    17tik 21era ospatuko diren

    Mendeskoste jaietanateratako edozein argazki

    aurkeztu ahal izango da,

    betiere, jai giroa islatzenbadute.

    Euskarri digitalean

    aurkeztu beharko dira

    lanak, zuri-beltzean edokoloretan, eta nahi adina

    aurkeztu ahal izango dira.

    Lanok aurkezteko epeahilaren 24an, 13:00etan,

    bukatuko da, kultura

    etxean. Saria 200 euroizango da.

    Pentekoste jaietako kartelaren

    irudia Oihana Altzelaibergararrarena da. Udalak

    deitutako lehiaketara 12 lan

    aurkeztu dira eta epaimahaiakAltzelairena aukeratu du

    aurtengo jaietako irudia izateko.

    "Koloretsua eta alaia da", esan

    dute epaimahaiko kideek, eta"dantzarako gonbita egiten du,

    jai-giroan murgiltzekoa", gehitudute.

    Altzelai gazteak 400

    euroko saria jaso du. Altzelairen irudia. | oiha na alzelai

    Oihana Altzelairena da aurten kartela

    Jaitetako Xaxau birusa da pegatinako elementuetako bat. | goiena

    Kriskitin musikaren bila ipuina da taularatu dutenetako bat. | bme

  • 7/30/2019 Astelehenekoa 409 (2013-05-13)

    18/40

    2013-05-13 | astelehena | gOIENA18 oati

    A.T. / O.E. | oati

    Oati Abesbatza eta Bergarako

    Orfeoia Requiem lanaren kon-

    tzertua eskaintzeko batu egingodira. Ganbara Orkestrarekin

    batera sortu dute proiektua eta

    Aitor Biain zuzendariak gidatu-

    ko ditu kontzertuak. "Proiektu

    handia dugu eskuartean, jende

    askok parte hartuko du eta erron-

    ka handia da guretako", esan du

    Biainek. Duela urtebete hasi ziren

    proiektuarekin lanean.

    120 pertsonaz osatutako koroak

    kantatuko du eta 26 pertsonakoorkestraren laguntza izango dute

    abeslariek. Beraz, 150 lagun ingu-

    ruko taldeak hartuko du parte

    proiektuan. Karlos Etxaniz Ber-

    garako Orfeoiko presidenteak

    esan du eurendako oso berezia

    dela proiektuan parte hartzea.

    Manu Egaa kultura zinegotzia-

    rentzat, berriz, "proiektu herrikoia

    da, Debagoiena mailan egina eta

    itxura profesionala duena".

    Sarrerak, egue