arana eta amezaga- telebistagintza publikoaz

13
ego Euskal Herrian bezala Estatu espainiarreko beste hainbat tokitan, telebista piztu eta ikus daitezkeen ka- naletatik gutxienez hiru publikoak dira (zentralak eta autonomikoak, eta, beste maila batean, udal-TBak) eta beste hiru pribatuak. Televisión Española onena bezain bakarra zen sasoietatik, telebista autonomikoak eta pribatuak ikusi ahal izan arteko bidea ez da edonolakoa. Izan ere, kontrol instituzionale- ko kanalak zerbitzu publikoa zirela aldarrikatzetik, negozio bila ari direnen telebista pribatuekin lehian jartzera pasa ga- ra, duela urte gutxiko oreka hankaz gora jarriz. Panorama honetan kokatzen da euskal telebistagintza pu- blikoa ere. Gorpuzketa nazionala (lurraldetasuna, hizkuntza, Jakin - 89 zk. (1995) Tolosa Hiribidea, 103 20009 Donostia TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZ H JOSU AMEZAGA EDORTA ARANA

Upload: amaia-pavon

Post on 10-Mar-2016

217 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Huheziko IKO lizentziaturarako materiala da

TRANSCRIPT

Page 1: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

ego Euskal Herrian bezala Estatu espainiarreko bestehainbat tokitan, telebista piztu eta ikus daitezkeen ka-naletatik gutxienez hiru publikoak dira (zentralak eta

autonomikoak, eta, beste maila batean, udal-TBak) eta bestehiru pribatuak. Televisión Española onena bezain bakarra zensasoietatik, telebista autonomikoak eta pribatuak ikusi ahal izanarteko bidea ez da edonolakoa. Izan ere, kontrol instituzionale-ko kanalak zerbitzu publikoa zirela aldarrikatzetik, negoziobila ari direnen telebista pribatuekin lehian jartzera pasa ga-ra, duela urte gutxiko oreka hankaz gora jarriz.

Panorama honetan kokatzen da euskal telebistagintza pu-blikoa ere. Gorpuzketa nazionala (lurraldetasuna, hizkuntza,

Jakin - 89 zk. (1995)Tolosa Hiribidea, 103

20009 Donostia

TELEBISTAGINTZAPUBLIKOA, ETB ETA

ZERBITZU PUBLIKOAZ

H

JOSU AMEZAGAEDORTA ARANA

Page 2: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

kultura, informaziobide propioak, etab.) beharrezkoa zuen he-r r i a l d e a rentzako tresna paregabea zelakoan jarri zen martxanETB. Telebista pribatuei zazpi urteko aurrea hartu bazien ere ,azken hauek martxan jarri eta sortu zuten zorabiotik libratu be-h a r rean dago, oraindik ere. Zerbitzu publikoaren bird e f i n i z i o a ,i n t e res ekonomiko eta sozialen arteko eztabaida, epe laburzein luzeko etekinen balantza eta oreka mediatiko nahiz lin-guistikoaren arazoak eztabaidagai daude, berriro.

Estatu espainiarreko telebistagintzaren azken urteei begi-rada bat ematean, hiru dira, gure ustez, gogoratzeko modukodatak: 1956, 1983 eta 1990. Lehen biek telebistagintza publi-koaren bi mugarri nagusienak markatzen dituzte, eta hiruga-rrenak kanal pribatuen sorrera markatzen du.

TELEBISTA-KANAL BAKARRETIK AUTONOMIKOETARAFrancok agintean eman zituen urteetatik erdiak TVE mart-

xan jarri eta gerokoak izan ziren. Europako beste hainbat es-tatutan bezala espainiarrean ere, telebistagintza botere politi-k o a ren esku zegoen. Estatu desberdinek monopolioan zera-bilten telebista, bigarren gerra mundialaren ostean, beharre z-koa sentitzen zuten eraikuntza nazionala eta barn e - k o h e re n t-zia eta, aldi berean, sistema politikoaren ideieria zabaltzekoasmoz. Estatu espainiarraren kasuan diktaduraren publizita-zio-tresna paregabea izan zen Televisión Española.

1956tik 1983ra TVE monopolioa, zentralismoa eta dirigis-moaren adierazgarri garbia izan zen.

Legez, monopolioz, berari bakarrik zegokion zerbitzu pu-blikotzat jotzen zen telebista emisioak aideratzea. Estatuarena u r rekontuez gain publizitatearen bidez eskuratzen zituenTVEk martxan aritzeko dirutzarrak.

Madriletik abiatzen zen errepetigailu-sare erradialaz balia-tuz, emisio zentralizatu eta bakarra zegoen martxan jarrita.Telebista ikusi gura zuen orok aukera gehiagorik eduki ez, etahartzailegoa beste inoiz ezagutu ez zuen mailara heldu etabertan mantentzen zen.

TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZJOSU AMEZAGA / EDORTA ARANA

66

Page 3: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

Gainera, diktadurak iraun zuen bitartean eta gero ere, agin-t e a ren menpe egon da telebistagintzaren kontrola. Zalantzarikgabe, geroxeago aipatuko dugun bezala, handia da telebistariatxekitzen zaion garrantzi eta eragingarritasun soziala. Beraz,hain boteretsutzat jotzen zen/den hedabidea izanik, akuilupeaneduki beharra sentitu izan dute lehengo eta oraingo botere - t a l-deek zein instituzioek.

Beraz, hasiera-hasieratik, monopolioz aginte politikoare nesku zegoen zerbitzu publikotzat hartua izan da telebista. Es-painiar Konstituzioak aldarrikatzen duen «autonomien esta-t u a » ren eta hauen gauzatzea zekarten Gernikakoa bezalako es-tatutuen bidez, instituzio zentralek zuten monopolioa malgutuegin zen 1983an. Urte horren lehen egunean jarri zen mart-xan Euskal Telebista eta berehalaxe etorri ziren Katalunia, Ga-lizia, Valentzia, Andaluzia eta Madrileko telebista autonomi-koak ere .

TVE instituzio zentralen esku geratzen zen bitartean, auto-nomia desberdinetako gobernuetan lagatzen ziren telebista-ka-n a l autonomikoak. Monopolioaren deszentralizazioaren esku-tik, Televisión Española bere audientziak kanal autonomikoe-kin banatu beharrean aurkitzen da, eta modu berean publizi-tatearen bidezko diru sarrerak.

Aipatu ditugun datetatik hirugarrenean gertatu zen Estatue s p a i n i a r reko telebistagintzan eman den beste aldaketa garran-tzitsu bat: kudeaketa pribatua zuten kanalak martxan jart-zea.

TELEBISTA PRIBATUEN ERAGINAK

1990ean, zerbitzu publikotzat hartua izan zena esplotaziopribatua ere edukitzera pasatu zen. Europako beste estatubatzuetan bezala, 70eko hamarkadan hasi eta 80koan bere z i-ki gertatu zen joerari jarraiki, Estatu espainiarreko telebistagin-tzari pribatizazioaren ateak ireki zitzaizkion. Jarrera liberalzaleekp redikamentu handia zuten urte horietan, argudiatuz telebis-ta-kanal gehiago edukitzea eta adierazpen askatasuna pare k o a k

TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZJOSU AMEZAGA / EDORTA ARANA

67

Page 4: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

zirela. Aldi berean, hainbat egunkariren eta irratiren jabegoaesku instituzionaletatik pribatutara pasatu izanak (Medios deComunicación del Movimiento izenekoen salmenta dela medio)t e l e b i s t a g i n t z a ren pribatizazioa justifikatzen zuen. Multime-dia talde boteretsuek eta intelingentsia-ren partaide askok ezzioten zentzurik ikusten bestelako hedabideak pribatizatu etatelebista publikotasunaren eremuan mantentzeari. telebista--kanalen jabegoan aurpegi berriak ikustea iritzi-aniztasunare nberma zela argudiatu zuten.

Publizitateari dagokionez gainera, telebista urre-mehatz ten-tagarriegia zen. TVEk eskuratzen zuen hartzailego erraldoia etairagarkien bidezko fakturazioa handiegiak ziren, esku bakarre t a nlagatzeko, nahiz eta publikoak izan hauek. Talde multimedia, fi-n a n t z i e ro eta politikoek interes berezia zuten telebistagintzare nbidez ere beraien eragina sendotzeko. Interes horren adieraz-pen grafikoa da gaur egun telebista pribatuetan kapital finant-z i e roak duen presentzia: Antena 3, Tele 5 eta Canal Plus elkarre-kin harturik, banketxe ezberdinek kapitalaren % 44a kontro l a t z e ndute, zuzenean kasu batzuetan eta zeharka besteetan1.

telebista-kanal pribatuak emititzen hasi zirela bost urte be-te dira. Denbora gutxian, Hego Euskal Herrian, TVE eta ETBikusi ahal izateaz gain Canal Plus, Tele 5 eta Antena 3 auke-ratu ahal izatera pasa gara. Tele-pantaila eskaintza ugariagoa-ren atzetik izan diren aldaketak aipatuko ditugu segidan.

Lehenik eta behin, telebistagintzaren historian hasiera-ha-sieratik botere politiko-ekonomikoek telebista kontrolatu nahii z a n a ren joera mantendu da. Hori bai, kontrolean, bakarrikinstituzioak egotetik, bestelako presio-taldeen partehartzeaonartzera jo da.

Telebistagintza pribatuak oinarri gisa zuen legeak bestelako-rik ahalbidetzen bazuen ere, emisio bakar eta zentralizatuaren bi-deari jarraitu zaio. Elebakartasuna (Kataluniarako hainbat pro-gramen salbuespenaz) eta homogeneitate kulturalaren ere d u anagusi da Madrildik emititzen duten telebista-kate pribatuetan.

TB pribatuak martxan jarri zirenetik emisio-ordu kopuruabiderkatu egin da baina ez du horrek edukinean aniztasuna

TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZJOSU AMEZAGA / EDORTA ARANA

68

Page 5: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

ekarri. Izan ere, filmeei eta telesailei dedikaturiko programenmultzoa puztu egin da nabarmen azken urte hauetan, %40tikgora jarriz albistegiak %10ean dauden bitartean. Antzerakoproduktuak eskaintzen dituzten supermerkatuak dirudite te-lebista-kateak. Programazioaren inguruan izan diren aldake-tak, TB pribatuen etorreraz bat izanik, kate guztietan gauza-tu dira, hala publikoetan nola komertzialetan. Besteak beste,p ro g r a m a z i o a ren espektakularizazioa eta programa jeneroen ar-teko mugak ezabatzea. Audientziak erakarri eta mantenaraz-teko estrategia desberdinak programa guztietara heldu dira:e g u n e ro emititzen diren saioak (serializazioa), fideltasuna are a-gotzeko trikimailuak (lehiaketa eta sariak) eta ikus-entzunez-ko efektu elektronikoen erabilera neurrigabea, besteak beste.P rogramazio-parrila, gero eta gehiago, ikuskizun hutsa bilakatuda non albistegiak, reallity show-ak, lehiaketak, fikzioa etamahainguruak antzerakoagoak baitira. Telebista monitore azirko elektronikoa izatera pasa da, non iritzia eta inform a z i o a ,edukina eta publizitatea, gertaera eta fikzioaren arteko mu-gak bereizten nahiko lana baita.

Telebista-kate pribatuen etorreraz bat ezagutu diren aldake-ten artean nola ez, hartzailegoaren banaketa eta zatikaketagertatu da. Aukera gehiago edukirik, ikusle-kopurua kanald e s b e rdinen artean barreiatzen da. Gainera, ord u - e s k a i n t z aeta programa ezberdinen edukinen arabera hartzailegoa zati-tu egin da.

Aipaturiko zatikaketa horren ondorio zuzenena publizitatekofakturazioa da. Iragarleek, diru gehiago inbertitu beharra du-te lehengo jende kopuruetara heltzeko eta gainera, telebista-ka-nal desberdinetan dirua jarri. Publizitatearen dirutzarrak lehenTVEra heltzen ziren modura orain beste kanal batzuetara ereiristen dira. Etekin ekonomikoaren atzetik ari diren telebista--kanal pribatuen eraginez, publizitatea dibertsifikatu egin da.I r a g a r k i - f o rmak ugaritu egin dira. Lehen espotak ziren ira-g a r k i - f o rma bakarrak. Orain azpititulaketak, babesletzak, mi-k ro p rogramak, aipamenak, esponsorizazioak eta b a r t e r i n g- a kazaldu dira, besteak beste. Pro g r a m a ren edukina eta publizita-tea bereiztezinak izaterainoko puntura heldu gara, ia.

TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZJOSU AMEZAGA / EDORTA ARANA

69

Page 6: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

Aipatu ditugunak borobilduz, telebista pribatuaren eragina,epe laburrean etekina lortu gura duten enpresen filosofiangorpuztu da. Telebista-kanal desberdinek ahalik eta ikusent-zule gehien lortzeko jarreran murgildu dira, horretarako eginb e h a r reko guztiei ekiteko prest daudelarik. Erre n t a g a r r i t a s u nekonomiko hutsaren parametroetan (ikus-entzule gehien salt-zeko duen TB-ak publizitate gehiago eskuratuko du) progra-mazioa arras komertzialdu, homogeneizatu eta pobretu egin da.Etekin ekonomikoaren eta telebistari atxeki izan zaion zerbit-zu publikoaren arteko lehia pil-pilean dago.

Zurrunbilo honetan, Hego Euskal Herriaren telebidezko pa-norama ez da oso desberdina. Telebista-uhinei mugak jartzeazaila den bezala, epe laburreko etekinare n j a r rera ere helduda gure lurraldera. Hartzaile-kopuru handiena lortzea helbu-ru bakarra dutenekin norgehiagoka, euskal telebistagintzarab e rehalako erre n t a b i l i t a t e a re n harra iritsi da, goreneko des-patxoetara gainera. Madrildik datorren telebista-eskaintza neu-tralizatu gurak galtzaile paperean jartzen du ETB: jatorrizko hel-buruak betetzen ez direlako batetik, eta beti merkatu txikiagoanmugituko delako, bestetik. Gainera, Euskal Telebistak dituenbi kanalen arteko lehiak (enpresa berekoak izan arren mer-katuan aurkariak baitira) bi fronte ditu: barrukoa (aurrekon-tu eta ekipamenduzkoa) eta kanpokoa (entzulegoa mugatuada eta dauden kanalen artean banatuko da). Egoera honetangainera, euskarazko telebistagintza desorekatuta ageri da era-bat. Etekin ekonomikoa (hartzailegoa, publizitatea...) eta hiz-kuntz ekologia ez doaz bat Euskal Herriaren kasuan.

ZERBITZU PUBLIKOAREN INGURUKOAK

Honek guztiak zerbitzu publikoaren kontzeptuaz galdetze-ra garamatza. Telebista pribatuaren eta telebista publikoare narteko ezberdintasun handi bat bakoitzaren helburuei dagokie.Lehenengoak, beste edozein enpresak bezalaxe, etekin ekono-mikoa bilatzen du, horretarako bide ezberdinak izan ditzakee-larik: publizitatearen salmenta, harpidetza-saria, ekoiztutako

TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZJOSU AMEZAGA / EDORTA ARANA

70

Page 7: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

produktuen salmenta, etab. Modu batera zein bestera finant-zatzen delarik, telebista pribatuak ikus-entzule kopurua due r re n t a g a r r i t a s u n a ren iturburu. Publizitatetik bizi den tele-bista, iragarritako produktua eros dezaketenak erakartzensaiatuko da. Harpidetza-saria finantzabide duena berriz, har-pidedun gehiago lortzen ahaleginduko da. Baina guztiok dutehelmuga bera: ahalik eta jende gehiago erakartzea beren tele-bista-saioetara.

Telebista publikoak —administrazioaren eskuduntzako te-lebistak, alegia— bestelako helburuak ditu ordea: zerbitzu pu-blikoa betetzea. Hots, telebista publikoak lehenik lortu beharduena ez da ahalik eta hartzaile-kopuru handiena, beste zer-bait baizik. Esan nahi ote du honek zerbitzu publikoa eta ikus-le-kopuru handia kontrajarriak direla? Ez horixe! Nekez jardaiteke zalantzan bere eginbeharra betetzen duen telebistapubliko batek zenbat eta ikusle gehiago lortu, hainbat eta era-ginkorragoa izango dela. Baina, Joan Mari To r realdaik dioen be-zala, zerbitzu publikoa eta hartzaile-kopurua ez dira beti ere de-rrigor ondo moldatzen2. Zerbitzu publikotzat zer jotzen den,horren araberako garrantzia eman beharko dio telebista pu-blikoak ikus-entzule kopuruari.

Kasu honetan, zerbitzu publikoaren honako definizio hauerabil genezake: «Una actividad considerada de interés generalpor una colectividad y como tal reconocida por el Estado. Dichaactividad de interés general no puede abandonarse a la inicia -tiva privada y al puro juego de las leyes de mercado, y por tan -to el Estado asume directamente su responsabilidad y su con -trol»3.

Begi bistakoa da zerbitzu publikotzat jo daitezkeen ekimenaskok ihes egiten diotela definizio honi, gizarteak bai bainaEstatuak aintzat hartzen ez baititu. Hala ere, ETBren kasuanadministrazio autonomikoak hala jotzen du. 1992an KulturaSailak Gasteizko Parlamentuan aurkezturiko txostenak ha-mar urte lehenagoko legeak zioena berresten du: «El primerrasgo distintivo de Euskal Telebista es su propia naturaleza,su configuración como servicio público para todos los ciudada -nos (...) Una televisión diferente del modelo privado, donde las

TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZJOSU AMEZAGA / EDORTA ARANA

71

Page 8: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

tendencias principales no obliguen a enfatizar el entre t e n i m i e n t oy la evasión del espectador, que no busque sólo una re n t a b i l i d a decónomica supeditada a estrategias comerciales ajenas y que tra -te de evitar, a través del producto ofrecido, la homogeneizacióne indiferenciación cultural de las sociedades, es decir, la sub -cultura de masas»4.

Ildo honetatik, EITB sortu zuen legeak beronen helburunagusiak zehazten zituen: batetik, euskararen norm a l k u n t-za; bestetik, sortu berria zen eremu autonomikoaren inguruangizartea integratzea, horretarako informazioa eta partehart-zea bultzatuz.

Esan gabe doa administrazioaren ikuspegitik ikusita hel-buruok i n t e res oro k o r rekoak d i rela. Aldi berean, nabarm e n ada telebista pribatuek ez dietela helburuoi erantzuten. Beraz,ETB bete-betean sartzen da hemen zerbitzu publikoaz lehent-xoago emaniko definizioan.

HARTZAILEGOAREKIKO KEZKA

Hedabideek hartzailegoarekin duten kezka ez da berria,m a s a - k o m u n i k a z i o a ren ikerkuntzaren hasieratik dator. Ho-beto esanda, ikerkuntza estatubatuarraren hasieratik. Kezkahonen garrantzia ikustarazteko, gogora dezagun gaur egunhainbeste erabiltzen den iritzi-inkestaren lehenengo sortzai-leetakoek (Lazarsfeld, Gallup, etab.) hedabideen hartzailegoa-ri buruzko lanetan eman zituztela beren urratsak, 30eko eta40ko hamarkadetan zehar. Orduan ere nagusi ziren EEBBetanhedabide pribatuak, eta honek publizitatearen menpe jartzenzituen. Menpekotasun honek hartzailegoarekiko kezkara bult-zatu zituen hedabideok, eta horrek baldintzatu zuen ikerkun-tza estatubatuarraren hasiera, administrazio politiko-militarra-ren beharrekin batera.

Interes ekonomiko honi, lehenengo ikerketa haietan agert-zen ziren planteamendu teorikoak ere gehitu behar dizkiogu.Hartzailea mezu pertsuasiboen bidez kontsumora bultzatu be-harrak, eta epe laburrerako eragina lortu nahiak, oso erabil-

TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZJOSU AMEZAGA / EDORTA ARANA

72

Page 9: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

garri bihurtu zuten psikologia konduktista hedabideen eragi-nak aztertzeko garaian. Honekin batera, hedabideek eragin-dakotzat gizabanako hartzailea jotzen zen bereziki, bigarre nmaila batean geratuz masa-komunikazioak gizartean eragitendituen ondorioak. Ikuspegi hau indartu baino ez zuten egin m a -sa gizarteari buruzko teoria nagusiek: hauen arabera gizaba -nakoen metaketa hutsa baino ez zen masa. Gizarte tradizio-n a l a ren gainbeherak harreman komunitarioen haustura eka-rri zuelakoan, gizarte modernoan gizabanakoa isolaturik ikus-ten zen. Isolatutako gizabanako hori zen hedabide modern o e nmenpe ikusten zena.

Aipagarria da, era berean, EEBBetan planteamendu haueknagusitzen ziren bitartean, Mendebaldeko Europan beste non-baitetik jotzen zuela hedabideekiko gogoetak. Hartzailegoare nneurketari baino, gizartean eragindako ondorioei arreta han-diagoa jartzen zitzaion hemen. Eta, hain zuzen ere, bi azpikon-tinenteen arteko ezberdintasunetako bat honako hau zen:EEBBetan ez bezala, Europako ikus-entzunezko hedabideak(irratia lehenengo eta telebista geroago) estatuen eskuduntza-koak izan direla hasieratik, azken hamar-hamabost urteotakopribatizazio uhina etorri artean.

HARTZAILEGOA BAI, BAINA ZERTARAKO?Zerbitzu publikoa, definitu den legez, ez zaio gizabanako

bakoitzari zuzentzen, gizarteari baizik. Egia da gizartean era-gin nahi dena eragiteko banako hartzaileengandik igaro be-harra dagoela. Baina igaro horrek zeharkatu nahi du esan, ezbertan gelditu bidaiari amaiera emanda. Alegia, gizartea gizaba-nako metaketa hutsa ez baita, lortu nahi diren helburuak lort-zeko gizartean nola eragin hausnartu behar du telebista publikobatek. Eta horretarako kontuan hartzeko datuetako bat bainoez da neurketa koantitatiboa; inolaz ez datu bakarra, ez eta na-gusia ere. Soziolinguistikak ederki asko erakutsi duenez, hiz-kuntza baten egoeraz ezer gutxi esaten digu zenbat hiztunduen jakiteak. Datu interesgarriagoa da, ordea, gizarteko zeinfuntzio betetzen den hizkuntza horretaz, eta zein ez. Berd i n

TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZJOSU AMEZAGA / EDORTA ARANA

73

Page 10: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

gertatzen da hedabide publikoaren emaitzak ebaluatu behar di-tugunean: hartzaileen kopuru hutsak ezer gutxi esaten digue u s k a r a ren normalkuntzarako edota nazio-eraikuntzarako bi-dean eginiko aurrerapenaz. Adibidez: Euskaldunon Egunka -ria-k Euskal Herriari ematen diona neurtzeko irakurle-kopu-rua erabiliko bagenu, apenas ezer aportatzen ez diola esangogenuke: ia hiru milioiren artean 12.000 pertsonak erosten du-te; irakurri, Euskal Herriko populazioaren % 99ak (bai, lau-rogeita hemeretziak) ez omen du irakurtzen. Baina egunkari ho-nek euskaldungoaren kohesioari, hizkuntzaren norm a l k u n-tzari, gizarteko subjektuen eraikuntzari, edota beste inon elkaraurkitzen ez duten joera politiko ezberdinen arteko topaketa-ri orain arte egindako mesedeak, ordea, zenbakiotan ikustenez diren datuak dira. Sozialki, ordea, garrantzi handiko gertae-rak.

ZER EMATEN DIO ETBK EUSKAL GIZARTEARI?

Ondorio gisa, gogoeta egin dezakegu ETBk gaur egun eus-kal gizarteari ematen dionaz. Euskarazko kateak, berez, zerbitzupubliko bat betetzen duenik ezin ukatu: bizi dugun egoera di-glosikoan erdarak hartua zuen eremu batera sartzen da. Has-teko zerbait bada, eta garrantzitsua, euskaldunok euskarazbizi ahal izateko urrats bat gehiago. Urrats horren luzera, or-dea, ETB 1ek gauzatzen duen politikaren araberakoa izango da:umeei edo kirolzaleei bakarrik zuzentzen bazaie, erren gera-tuko da; informazioa, zinema edo beste edozein jenero erd a r a z k ok a t e a ren esku uzten baditu, eremu horiek geratuko zaizkioirabazteke euskarari; joera politiko bat edo beste zentsuratzenbadu, nekez lortuko du euskaldunen arteko topagune bihurt-zea. Bestalde, euskarazko telebistak berebiziko garrantzia izandezake —eta onartu beharra dago jadanik baduela zenbaitkasutan— euskararen corpusaren normalkuntzan, euskal-d u n g o a ren elkar topaketarako, edota kultur nortasuna sen-dotzeko, besteak beste. Eta, bereziki, oraindik euskarak ira-bazteke dituen eremu demografiko handiak erakartzeko, bal-din eta ETB 1 kalitatezko telebista bihurtzen bada eta horre k i n

TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZJOSU AMEZAGA / EDORTA ARANA

74

Page 11: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

euskara bera prestigiatzen badu. Euskara gizarteko pre s t i g i o-a ren gailurretara igota, gizarteko dinamikak berak hedatuko duesparru guztietara. Honek ez du esan nahi elite batentzakotelebista egin behar denik, euskaraz oso gauza txukunak —eta merkatuko dialektikaren menpeko telebistek egiten dituz-tenak baino askoz txukunagoak— egin daitezkeela erakutsibehar dela baizik. Alegia, ETBk lehen-lehenik bere eginbeharrabetetzeari begiratu behar diola, eta g e ro hartzaile-kopuruari. Ho-r rekin batera, behingoz gauza bat argi utzi beharra dago: ETB1 ez da, norbaitek inoiz esan bezala, «milioi erdi lagunentzakotelebista», Euskal Herri osorako telebista baizik.

Jakina, hau diogunean arazoa sortzen da: nondik atera ka-litatezko telebista egiteko baliabideak? Honek zerikusi handiadu ETB 2ren paperarekin. Kate honen kasua euskarazkoare narras ezberdina da, betetzen duen zerbitzu publikoari dagokio-nez. ETB 1ek euskarazkoa izateagatik berez nolabaiteko zerbitzupublikoa betetzen duela esan dugun moduan, ETB 2ak, gazte-leraz aritze soilagatik, erdararen nagusitasuna birsortzen du.Euskarazko kateak beste inork ematen ez dien zerbait es-kaintzen die Euskal Herriko populazioari eta euskal gizartea-ri: euskarazko telebista. Gaztelerazkoak, ordea, gainerako te-lebistek —pribatu zein estatalek— eskaintzen duten gauza be-ra eskaintzen du kasu askotan. Arrazoimenaren erabilerare k i neta are bestearekiko errespetua hedatzearekin zerikusirik ez du-ten saio istilutsuek, euskal kultura edota euskal nortasun ko-lektiboa bultzatzetik milaka kilometrora dauden ikuskizunek,eta antzekoek, zein zerbitzu publiko betetzen dute? Jende ba-ten aisia asetzea izan liteke, baina esana dugu hori ez delaETBri dagokion zerbitzua, dagoeneko beste askok betetzenbaitu. Diru iturri izatea? Bere baliabide propioez (publizitateaeta salmentak) aurre k o n t u a ren % 13a baino estaltzen ez duentelebista batentzat ez dirudi nahikoa arrazoi. Are gutxiago, jo-kaera horrekin euskarazko telebistak bete beharko lituzkeenhelburuak oztopatzen badira —eta halaxe gertatzen da, ETB 2akbenetako zerbitzu publikoa bete lezakeen kateari baliabideakjaten dizkionean, edota bere edukinek hizkuntz eta kultur di-glosia birsortzen dituztenean—.

TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZJOSU AMEZAGA / EDORTA ARANA

75

Page 12: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

G u re iritziz, hartara, zerbitzu publikoaren definizioak ETBre nbi kateen izateko arrazoiaren eta bakoitzaren zereginen inguru-ko eztabaidara eraman beharko gintuzke. Era berean —etahau ETBren zereginak gainditu eta Hego Euskal Herriko admi-nistrazioari dagokion arloa da— zebitzu publikoaren kontzep-t u a ren aplikazioari ere heldu beharko litzaioke: noiz hasikoda beste telebista publikoa (TVE) eremu honetan dagokionfuntzioa betetzen? Areago: ez ote dute bertoko administrazioekezer esan behar telebista pribatuen jarduerari buruz? Alferri-kakoa gerta daiteke administrazioaren eskuduntzako telebis-tek zerbitzu publikoaren alde egiten duten lana, telebista pri-batuek aurkako joerak nagusitzen badituzte. Hor merkatu li-b re a ren legeekin egiten dugu topo; hala ere, zereginik badagoelauste dugu. Egon ere, Europar Batasunaren eraikuntzarekinhain arduratsu agertzen diren botere publikoak azkar askokonturatu ziren arazo horretaz: «Kultur eredu bakarra oro k o r t -zea desastrea litzateke. Erregimen totalistek azkenean lortu ezdutena, diruaren legeek lortuko ote dute, indar teknikoen la -guntzaz? Izpirituaren emariak ezin dira merkantzia huts gisa har -tu.» Esaldia François Mitterrand-ena da (Le Monde, 1993koekaina), eta GAT Ten inguruko negoziaketen barnean plazara-tua dago. Horrela, kultur produktuak munduko merkatu l i -bretik kanpo uztea lortu zuten. Argudio sakon honek zentzuaizan badu kultura europarra babesteko, ez ote du are zentzuhandiagoa euskal kulturaren normalkuntzan? Europar Bata-suneko botereguneek telebistari nola edo halako mugak etakuotak —produkzio motari zein publizitateari dagokionez,etab.— ezartzeko ahalmena badute, euskal administrazioake re ahalmen bera beharko luke, bertan diharduten telebista guz-tiei ere hizkuntz eta bestelako kuotak ezarri ahal izateko. Ho-nek, esan bezala, ETBri buruzko debatea gainditzen du; bai-na berau egiten denean albora utzi ezin daitekeen gaia da.

1. Ikus FUNDESCO (1995): Comunicación Social 1994. Tendencias. Fundesco, Madrid (29. orr.). Era be-rean, estatuko zein nazioarteko talde multimediek eta bestelako taldeek telebistagintzan zein bestela-ko hedabideetan duten presentzia ikusteko, iturri berberera jo dezake irakurleak.2. TORREALDAI, J. M. (1993): ETB eta euskara, Jakin, 75. zkia., Martxoa-Apirila, 151-159 (158. orr.).3. TREMBLAY, Gaetän (1988): La noción de servicio público, Telos, 14. zkia, Uztaila-Abuztua (57. orr.).

TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZJOSU AMEZAGA / EDORTA ARANA

76

Page 13: Arana eta Amezaga- Telebistagintza publikoaz

4. KULTURA SAILA (1992): Euskal Telebista. Txostena. Eusko Legebiltzarrean aurkezturiko eztabaida

txostena. Gasteiz, Ekaina (4-5. orr.).

TELEBISTAGINTZA PUBLIKOA, ETB ETA ZERBITZU PUBLIKOAZJOSU AMEZAGA / EDORTA ARANA

77