andelos

14
Andelos Erromatar hiri baten ur-horniketa

Upload: guy

Post on 17-Jan-2016

69 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Andelos. Erromatar hiri baten ur-horniketa. Andelos hiria: kokapen geografikoa. NON?   Gaur egun, Andelos erromatar hiriko aztarnategia  Mendigorria ko udal-barrutian dago, Nafarroako erdialdean. Argaren  ibaiaren gaineko muino batean kokaturik dago, Andion izeneko ermitaren parean. . - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: Andelos

Andelos Erromatar hiri baten ur-horniketa

Page 2: Andelos

Andelos hiria:kokapen geografikoa

NON? o  Gaur egun, Andelos erromatar hiriko aztarnategia 

Mendigorriako udal-barrutian dago, Nafarroako erdialdean.

o Argaren  ibaiaren gaineko muino batean kokaturik dago, Andion izeneko ermitaren parean. 

Page 3: Andelos

Andelos hiria:historia zertzeladaren bat

HISTORIAN ZEHAR...o Antzinaroan, k.a.IV-III mendeetan giza kokalekua egon zen.o baskoien eta erromatar arteko harremanak k.a.II mendean?o erromatar hiria k.o.I eta II mendeetano Erdi Aroan ere, jendea bizi izan zen. o Gero, biztanleen memoriatik desagertu Aita Moretek XVII

mendean tokia aurkitu eta Pliniok aipatutako hiria identifikatu zuen arte.

Page 4: Andelos

Andelos hiria:zertan datza bere garrantzia?

- Hiriari lotutako aurkikuntzarik nabarmenena ur horniketa sistema da. 

- Lan hidrauliko osoa dago, hau da, ura hartzen denetik hiriko banaketa zentroraino.  

Page 5: Andelos

1.Ur-horniketa sistema: uharka eta presa- Andelosetik 5 kilometrotara Mendigorria eta Ziraukiko udalerrien arteko mugan presa baten aztarnak ikus daitezke. - Bi garaiko euste-obrak agertu dira:     - 13 barneko kontra-hormak eta ur-kutxatila.> I.mend.     - kanpoko kontra-hormak (opus cimenticiae) > II.men.- Uharka honek urez hornitzen zuen Andeloseko urtegia.- Ur-tanga eta urtegiaren arteko konexioa ez da aurkitu. Mendeak joan mendeak etorri, laborantzak desagertarazi ditu aztarnak.

                                 

presa airetik ikusita

Page 6: Andelos

Andelos-eko urbiltegi erregulatzailea hirigunetik 750 metrotara ikus daiteke. Ur-tanga honek 7.350 m3 ur biltzen ahal zuen (37 m. zabal x 85 m luze).

            ur-biltegiko argazkia,             airetik hartuta

2.Ur-horniketa sistema:

ur-biltegi erregulatzailea

Page 7: Andelos

2.Ur-horniketa sistema:

ur-biltegi erregulatzailea

- bi garaitan eraikia:

1.an, biltegi txikia, paretetan eta zoruan argamasa hidraulikoa

2.ean, 37 barneko kontrahormak altxatu ziren lurraren bultzada eusteko ur-biltegia hutsik zegoela. 

Page 8: Andelos

3.Ur-horniketa sistema: ubidea 

- Urbiltegitik ubide baten bidez hiriko erdiguneraino garraiatzen zuten ura. - Ubideak arku-segiden gainean eraikitzen ziren nolabaiteko inklinazioa lortzeko- Ubideak 52 arku omen zituen eta galdu badira ere, 53 pilareren oinarriak ikus daitezke. 

 

Page 9: Andelos

4.Ur-hornidura sistema: Castellum aquae

- Zer da? Castellum aquae ubideak ekarritako ura bildu eta hiriko iturrietara banatzen zuen. 

Page 10: Andelos

4.Ur-hornidura sistema: Castellum aquae- Andelos-en Castellum aquae delakoaren aztarnak ere ikus daitezke. Itxura monumentala du eta baliteke bertan ninfeo eta iturri haundi bat egon izana.  

Page 11: Andelos

5.Ur-hornidura sistema: Hirian barneko distribuzioa

- Bildutako ura berunezko hodietatik banatzen zen, baina material garestia zenez, zeramika ohi zen maizago. - Etxe guztiek ez zuten urik. Beraz, hiritar gehienek iturri publikora jo beharra zuten.

Page 12: Andelos

6.Ur-hornidura sistema: Estolderia eta gandolak

- Hondakin-urak husteko, estolderia-sare zabalak sortu ziren, kaleetako espaloien azpian zeudenekin lotuta.

- Gandolak lur azpiko tunelak ziren eta hiritik urrunera- ibaira- bideratzen zituzten hondakin-urak.

 

Page 13: Andelos

ARTEA

• Gainera Nafarroako museoan dagoen "Bakoren garaipena" izeneko mosaikoa eta Apolori eskainitako brontzezko plaka topatu dituzte. Hala ere, aurkikuntzarik bitxiena 1993an aurkitutako inskripzioa da. Bertan agertzen den Likine abuloRaune ekien bilbiliaRs esaldia batzuen ustez aitzineuskara eta besteen ustez iberiera delako.

Page 14: Andelos

Bibliografia:

- Charles Freeman, Ezagutu... Erromatarrak.Ttarttalo argitaletxea, 2003.- Neil Grant, La antigua Roma al descubierto. Ediciones SM, 2003.- Philip Steele & Steve Noon, Una ciudad a través del tiempo, Blume, 2006.- Kultura klasikoa. DBH3. 2.zikloa. Edebé,1997.- Nafar Gobernuak argitaratutako Andelos aztarnategiaren gaineko informazio-liburuxka.