txakurra lagun bila

Post on 17-Jul-2015

301 Views

Category:

Documents

3 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

TXAKURRA LAGUN BILA

Antzina txakurra bakar-bakarrik eta asper-asper eginda bizi zen.

Horregatik lagun bila hasi zen.

Ardiari galdetu zion ea bere laguna izan nahi zuen eta ardiak baietz.

Baina gauean izan ziren kontuak... Txakurra zaunkaka hasi eta ardia beldurtu egin zen.

- "Ixo! Otsoa etortzen bada jan egingo gaitu"

Halaxe bukatu zen txakurraren eta ardiaren arteko harremana, ezerezean.

Txakurra otsoarekin saiatu zen ondoren.

- "Nire laguna izan nahi duzu?"

- "Bai, bai. Etorri nirekin".

Gauean, berriz, txakurrak zaunka egin zuenean, otsoa haserretu egin zen.

- "Ixo! Hartza etortzen bada jan egingo gaitu"

Kito otsoarekiko adiskidetasuna ere.

Hartzarekin saiatu zen hurrengo. Gauez, beti bezala, txakurrak ihausi.

-"Ixo! Gizakia etortzen bada akabatu egingo gaitu", esan zuen hartzak estu eta larri.

- "Harrigarria! – pentsatu zuen txakurrak- Kankailu hau gizakiarekin ikaratu?". 

Tira, kontua da harrezkero hartza eta txakurra ez direla elkarren lagun.

Hurrengo ahalegina gizakiarekin egin zuen.

Gauez, beti bezela, txakurrak zaunka egin zuen, eta gizakia esnatu egin zen.

- "Gose bazara, jan. Baina utzidazu lo egiten",

- "Ez da posible! " -pentsatu zuen txakurrak- "

Animalia honek ez du inoren beldurrik!", zaunka egiteari utzi eta lo lasaia egin zuen.

Ordutik aurrera txakurra eta gizakia lagun minak dira.

GALDERAK

- NOREN LAGUNA IZANGO ZINATEKE ZU?

- ZERGATIK EZ DUTE ANIMALIAK TXAKURRAREN LAGUNA IZAN NAHI?

- ZERGATIK DA GIZAKIA TXAKURRAREN LAGUNA?

- BUKAERA MOLDATUKO BAZENU, NOLAKOA IZANGO LITZATEKE?

- ZER IKASI DUZU HONEN BITARTEZ? GUSTATU ZAIZU?

top related