segurtasunaren eta familiaren eguna aldatzea, formatu … · 2019-06-04 · egun horretan zehar,...

Post on 27-Jan-2020

0 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Proiektu zbk.: 2016/3Enpresa: AMCOR

Segurtasunaren eta familiaren eguna aldatzea, formatu berritzaileagoa izateko, arriskuko operazioetan ardaztuta

Helburua eta aurkezpena: ”Segurtasunaren eta Familiaren Egunak” gaur egun duen formatua hobetzea, formatu berritzaileagoa izateko, arriskuko operazioetan ardaztuta. Segurtasuneko ekimenen barruan, egun horretan, enpresak harrera egiten die langileen senideei, eta lan-gile guztien segurtasuna azpimarratzen du. Ikuspegi erabilgarriagoa lortu nahi dute, prebentziora gehiago bideratuta.

Egindako hobekuntzak: egun ba-tez jarduera geldiaraziko da, eta 5 workshop egingo dira enpresa-ko 5 arlotan, prebentzioko alder-dietan ardaztuta, eta haietako bakoitzean buru diren enpresen laguntza izango dute. Gai hauek nabarmenduko dira: 1. NBE (nor-bera babesteko ekipamenduak), 2. Lehen sorospenak, 3. Suak itzal-tzea, 4. Arrisku elektroestatikoak, 5. Mantentzeko arriskua.

Bereizgarriak: ikuspegi berria, workshop dinamikoak, langile-zerrenda osoa partaide izatea, preben-tziorako konpromisoaren akordioa, prestakuntza teoriko eta praktikoa-ren garrantzi handia.

NuestraExperienciaCompartida

Prozesuaren deskribapena: azkeneko “Familiaren eta segurtasunaren eguna” 2015eko martxoaren 18an egin zen, eta hurrengoa 2016ko maiat-zaren 25ean izango da. Egun horretan zehar, langileak euren familiekin joaten dira enpresara, eta era guztietako jarduera dinamikoak egiten dituzte; horietan segurtasuna presente dago une oro. Instalazioak zein lantaldeak egiten dituen lanak erakusten zaizkie. Bideoetan eta arga-zkietan gertatutako istripuen irudiak erakusten dira, irudi argiekin, se-gurtasunak duen garrantziaz konturarazteko. Etxeko txikienentzako jo-lasak eta marrazketa-lehiaketak antolatzen dira, bertaratutako haurrek duten adinaren arabera. Helduentzat, berriz, segurtasuneko praktika egokien adibideak erakusten dira, espezializatutako langile adituen bi-tartez: Sueskola, Cenforpre, Honeywell, Brady, Brammer…. Halaber, bes-te enpresa batzuetako langileak gonbidatzen dira segurtasun-arloan enpresak dituen prozedurak azaltzeko.

Lortutako emaitzak: batez ere, espero da prebentzio-kultura gehiago hedatzea eta lantaldeko langileak ahal duten gehien inplikatzea.

top related