nafarroako hitza - berria › pdf_artxiboa › 2019 › 2019-07... · duten txangoa. 2017an egin...
Post on 08-Jun-2020
3 Views
Preview:
TRANSCRIPT
NAFARROAKOHITZA
AG
ERRA
MEN
DI T
ALD
EA
Berako Agerra mendi taldeak eta Manttalek txangoa eginen dute bihar Taillon mendira; 05:30eanaterako dira herritik b Eskualdeko hiru mendizale hil ziren Pirinioetako txoko horretan, 2007. urtean b 2-3
Lagunakbideanoroitzeko
Kultur zikloa Gobernuakantolatu du, 24. aldiz, kultura
Nafarroako herrietara eramateko
5Nafarroako Museoa Bisitagidatuak antolatu dituzte udarako,
herritarrak erakartzeko asmoz
4Ostirala
2019ko uztailaren 12aX. urtea407. zenbakia
www.nafarroa.hitza.eusnafarroa@hitza.eus
2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 12aAstekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Zauria sendatzenjarraitzeko biurtean behinegiten duten bi-sita: horixe daBerako Agerra
mendi taldeak eta Manttalek Tai-llon mendira igotzeko antolatzenduten txangoa. 2017an egin zutenazkenekoz, eta bihar itzuliko diraberriz: mendiaz gozatzeko, eta Pi-rinioetako txoko horretan hilda-ko eskualdeko mendizaleak go-goratzeko. «Ipar paretaren ondo-tik pasatzen garenean, goitibegiratzen dugu, eta imajinatzendugu non ibiliko ziren. Momentu
hunkigarriak dira, baina aurrerajarraitu, eta txangoa besta bilaka-tzen da; hori da gure helburua».Iñaki Pikabearenak dira hitzak.
2007. urtean hil zen haren anaiaLuis Mari Pikabea Loromendizaleberatarra, Taillon mendiko iparparetan. Harekin batera zendu zi-ren, istripu berean, Xabier Zubie-ta beratarra eta Xabier Saralegi le-sakarra ere. Handik lau hilabeteraigo zen Iñaki Pikabea, lehendabi-zikoz, Taillonera. Tokia ezagutunahi zuen. Mendira itzuli, men-dian gozatzen jarraitu ahal izate-ko. Anaiak egiten zuen bezala.2007ko urtarrilaren 13an zen-
du ziren 33 urteko Pikabea etaZubieta, eta 32 urteko Saralegi.
Astebete lehenago, Lesakako ber-tze mendizale baten erreskate la-netan aritu ziren hirurak: 29 urte-ko Unai Etxepare Anayet men-dian (Huesca, Espainia) hil zen,erorita, 2007ko urtarrilaren 6an.Astebetera, hilaren 13an, 3.144metroko Taillon mendian izanzuten istripua Zubieta eta Pikabealehengusuek eta Saralegik, Fran-tziako Pirinioetan (Pirinio Ga-raiak), mendi horretako iparral-deko horma eskalatzen ari zirela.Edurne Pasabanekin eta Asier
Izagirrerekin ziren Bortzirietakomendizaleak, Taillonen, istripuagertatu zenean. «Nire bizitzakomomenturik txarrenetako bataukeratu beharko banu, horixe
izango zen. Himalaian hainbesteibili, eta etxe ondoan gertatu zaitistripurik larriena, Pirinioetan»,nabarmendu zuen Pasabanek2017an, ezbeharra gertatu eta ha-mar urtera.
Ehun pertsona inguruMendiak eman, eta hartu ere egi-ten du. Baina Iñaki Pikabeak argidu istripuak «nonahi» gerta dai-tezkeela. Horregatik, 2007an Tai-llonen gertatutakoak ez du ekarrizendutako mendizaleen laguneketa senideek mendia uztea. Bor-tzirietan beti izan da zaletasuna,eta grina horri bidea eman nahiizan diote Agerra mendi taldeaketa Manttalek, bi urtean behin
antolatzen duten txangoaren bi-tartez.2009. urtean egin zuten irteera
lehendabiziko aldiz. Gero etajende gehiagok parte hartu izandu. Biharkoan, 80-100 pertsonainguruk bat egitea espero duteantolatzaileek, hain zuzen ere.«Autobusa antolatzen dugu guk,baina bada autoz joaten den jen-dea ere», azaldu du Iñaki Pikabe-ak. Autobusez joanen direnak05:30ean aterako dira Beratik,Iamotenea aurreko aparkaleku-tik, zehazki. Hamabost eurorentruke, bidaia eta bazkaria ordain-tzen dute mendizaleek. 21:00-22:00 aldera itzuliko dira denakherrira.
Berako Agerra mendi taldeak eta Manttalek seigarrenez antolatu dute Taillonera igotzeko irteera;bihar eginen dute. Pirinioak ezagutzeko aukera eskaini nahi dute, eta, aldi berean, Xabier Zubieta, Luis Mari Pikabea eta Xabier Saralegi eskualdeko mendizaleak gogoratu, han zendu baitziren, 2007an.
Mendian gozatzen jarraitzeko
2017ko mendi irteera; irudian, hainbat mendizale Taillon mendiko tontorrera bidean. AGERRA MENDI TALDEA
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 12a Astekoa
Pirinioetan, bi ibilbide prestatudituzte Agerra mendi taldeko etaManttaleko kideek, mendizaleguztien neurrira. Batetik, lauordu inguruko txangoa egitekoaukera izanen da, GavarnietikBujarueloko lepora. 600 metro-koa da bide horretako desnibela.Bertzetik, denera sei ordu irau-nen duen bertze bideak Taillonmendiko tontorrera eramanenditu mendizaleak. 1.200 metro-koa da desnibela bigarren ibilbidehorretan.Bujarueloko lepoan eginen
dute bat mendizale guztiek. Zu-bieta, Pikabea eta Saralegi gogo-ratzeko monolitoa dago han, etaharen aurrean omenduko dituz-te. «Gauza xume bat eginendugu; familia argazkia atera etakito. Natur parke bat da, eta guere ez gara ekitaldi handien zale»,erran du Iñaki Pikabeak. Gero,Gavarnie herriaren ondoan baz-kalduko dute.Beratarrak berretsi du egunak
mendiaz gozatzeko aukera emannahi diela herritarrei. «Polita da,beti baitago lehen aldiz joatenden norbait; bakarrik joatekobeldurrez direnak gustura joatendira talde handi baten arri-muan», nabarmendu du Pikabe-ak. «3.000ko erraza da Taillon,baina jakin behar duzu pixka batibiltzen, eta errazagoa da jendeartean».Taillonen zendutako hiru men-
dizaleen «herentzia» da, nola-bait erranda, bi urtean behin Be-ratik Pirinioetako txoko horreta-ra antolatzen duten txangoa.Horixe erran du Pikabeak. Lehe-nagotik ere bazuten zaletasunaetxean. «Ni ibili izan naiz, eta Pa-txi anaia ni baino gehiago; bainazaletasuna beti izan dugu: lagun
arteko zaletasuna izan da mendiaguretzat».Luis Mari izan zen mendian
bide sendoena egin zuena, halere,Pikabeatarren artean. Zubieta etaSaralegi bezala, mendizale zail-dua zen alpinismoan, eskaladan,bai eta mendiko eskian ere. Piri-nioetan eta Alpeetan trebatu zi-ren hirurak. Kilimanjaro mendia18 urterekin igo zuen Pikabeak.Andeetako mendiak ere ezagu-nak zituen: 1997an, Peruko Men-
dikate Zurian izan zen, Zubieta le-hengusuarekin batera.Himalaiarako jauzia izan zuten
hurrengo urratsa, eta, 1999an,Gasherbrum II (8.035 metro) igozuten bi lehengusuek. SishaPangma igotzen saiatu zen Pika-
bea, 2006an. Edurne Pasabane-kin aritu zen urte hartan. Bortzi-rietako mendizaleak hil zirenean,hain zuzen, hamalau 8.000koakamaitzeko proiektua hasten arizen mendizale tolosarra. «Niretaldean ziren; istripua gertatuizan ez balitz, nirekin izango zi-ren», erran izan du Pasabanek.
Elkar babestuAsmoak eta proiektuak bertanbehera gelditu ziren 2007ko urta-
rrilaren 13an, Taillonmendiak Zubieta, Pika-bea eta Saralegi hartu zi-tuenean. Zazpi egunekotartean lau herritar galduzituzten Bortziriek Piri-nioetan, eta doluak hartuzuen eskualdea. Zendu-tako mendizaleen fami-liak eta lagunak izandira, halere, egoerari au-
rre egiteko indar handiena eraku-tsi dutenak, eta mendiaz gozatuzeta mendia maitatuz egin dutehori. «Argi genuen etxean geldi-tuz ez genuela deus konponduko.Bakoitzak ahal duena egiten du.Guk elkarri eman diogu babesa;
elkarrekin egin dugu aurrera»,erran du Iñaki Pikabeak.Taillon mendira anaia hil berri-
tan igo zen aurrenekoz. Egun har-tako eguraldi txarra du gogoan;lore sorta utzi zutela mendian gal-dutako anaiaren eta lagunenomenez. Eta tokia ezagutzeak,nolabait, «lasaitua» eman ziola.Bertze hainbat aldiz egin du bidebera, baina, oraindik ere, badukendu nahi duen bertze arantzabat: anaia hil zen iparraldeko hor-ma eskalatzea. «Badakit bertzeurrats bat dela; eskalatu behardela; baina egin nahi dut», berre-tsi du.Taillon mendi berezia izanen
da beti Bortzirietako mendizale-entzat. «Berezia da, anaia eta la-gunak han gelditu zirelako». Ga-lerak eragindako minaz harago,aurrera segitzeko bidea eman dioIñaki Pikabeari bi urtean behintxangoa antolatzeko ilusioak etalanak. Pozten du irteerak hain-bertze jende erakartzen duelaikusteak, anaiaren eta lagunenmemoria bizirik dela erakustenduelako. «Polita da ohartzea jen-dea anaiaz oroitzen dela».
Ezkerrean, Iñaki Pikabea, eta, ondoan, Xabier Zubieta zenaren semea. AGERRA MENDI TALDEA Bortizirietako mendizaleen lagun eta senideak, Taillonen. AGERRA MENDI TALDEA
Agerra mendi taldeak etaManttalek bi ibilbide prestatudituzte; 05:30ean abiatuko daautobusa Beratik
2007. urteko urtarrileanBortzirietako lau mendizalezendu ziren Pirinioetan; doluak hartu zuen eskualdea
Juan Mari Feliurenfuntsa jaso dugobernuak
RJuan Mari Feliu mendiza-
learen funtsa jaso du Na-
farroako Gobernuko Adminis-
trazioaren Artxiboak. Erakun-
deak jasotako lehendabizikoa
da Feliuk emandakoa, eta, ba-
tez ere, Euskal Herriko mendi-
zaletasunaren eta kulturaren in-
guruko aldizkariek eta liburuek
osatzen dute.
1942. urtean jaio zen Feliu,
Iruñean, eta aitzindarietako bat
izan da Nafarroako mendizale-
tasunaren esparruan. Mendirik
garaienetan ez ezik, eskaladan
eta ipar eskian ere nabarmendu
da Feliu, bai eta espeleologian
ere.
1996. urtean, hain zuzen ere,
munduko sakonera errekorra
lortu zuen, San Martin leizera
jaisteagatik; eta 1997an, berriz,
Andeetara joan zen espedizio-
ko kide izan zen. Hainbat urtez,
gainera, Nafarroako Mendi Fe-
derazioko presidente izan da.
Edurne Elizondo Iruñea
Agerian da. Hiriko
erdigunean. Bai-
na, hala eta guztiz
ere, ezezaguna da,
neurri handi bate-
an. Nafarroako Museoak egoera
hori aldatu nahi du, eta herrita-
rren jakin-mina piztu. Barruan
dituen lanen berri zabaldu nahi
du, gordetako altxorra nafarrekin
eta bisitariekin partekatzeko as-
moz. Bisita gidatuak antolatu ditu
horretarako. Ekainaren 28an hasi
zituzten, eta sanferminetako ete-
naldiaren ondoren, berriz eginen
dituzte, astelehenetik aurrera,
abuztuaren 31ra bitarte.
Silvia Roa iruindarra da gida-
rietako bat. Historia ikasten ari
da, Gasteizen, Euskal Herriko
Unibertsitatean, eta hirugarren
maila eginen du hurrengo ikas-
turtean. Udako lan gisa hartu du
Nafarroako Museokoa. Bisitak
hasi baino lehen, lau astez aritu da
prestatzen. Gogoz prestatu du,
gustukoa baitu museoko lanen
berri emateko aukera. Sumatzen
zaio kontent dela, obrei buruzko
azalpenak ematen dituenean.
Piezen inguruko bitxikeriak xe-
hetasun osoz kontatzen ditu bisi-
tarien aurrean.
«Museo ederra da hau, eta pena
da herritar anitzek ez ezagutzea.
Merezi du», erran du. 1956. urte-
an inauguratu zuten, Andre Maria
Errukizkoaren ospitalea zenaren
gainean. XVI. mendekoa zen erai-
kin hori, baina museoko aurreal-
deak eta eraikin nagusiaren on-
doko kaperak baino ez diote eutsi.
1980ko hamarkadan egin zituz-
ten museoa moldatzeko lehenda-
biziko lanak. Aldaketa nagusiak,
halere, azken hamarkadakoak
izan dira: 2011n, historiaurreko
piezen inguruko aretoa berritu
zuten; eta 2015ean, Nafarroako
Gobernuak ikerketa bat egin zuen
NUPeko Edarte taldeko kideekin
batera, eta, lan horren ondorioz,
museko hirugarren eta laugarren
solairuak egokitu zituzten. «As-
moa zen publikoa erakartzea,
ikerketak agerian utzi zuelako
herritarrek ez zutela museoa nahi
bezainbertze ezagutzen».
Emakumeen presentzia2015eko aldaketen helburua izan
zen, batez ere, emakume artisten
lana nabarmentzea, ordura arte
museoak ez baitzuen erakusten
emakumeren batek egindako
obra bakar bat ere. Lydia Anoz ar-
gazkilari nafarraren lanak ikus
daitezke orain museoko aretoeta-
ko batean. Arte garaikidea ere le-
hen baino gehiago nabarmentzen
du museoak orain, eta, ikusleen
eta obren arteko harremana la-
guntzeko, moldatu eta egungo
museoetako moldeetara egokitu
ditu lanen egileen, izenburuen eta
xehetasunen inguruko informa-
zioa zabaltzeko kartelak.
Moldatutako museo hori da bi-
sita gidatuen bidez ezagutzera
eman nahi dutena, hain zuzen
ere. Obrak eta egileak beren tes-
tuinguruan kokatzeko ahalegina
egin du erakundeak, San Domin-
go aldapako eraikina kulturarako
esparru atsegin eta erakargarri bi-
lakatzeko asmoz. Roak sartzera
deitu ditu herritarrak. Museoak
gordetako lanen lagin bat erakus-
teko prestatu du bisita, nabar-
mendutako sei piezaren bidez
ikusleak harrapatzeko.
Sei pieza horien bidezkoa da
museoa ezagutzeko egin daitez-
keen bisitetako bat. Eraikin nagu-
siaren ondoko XVI. mendeko ka-
peran hasten da. Obra garaikide-
ek hartu dute espazio hori, eta lan
horiek kaperako berezko erretau-
lekin «hizketan» jarri dituzte
museoko arduradunek. Orain,
zehazki, Carlos Irijalba artista na-
farraren erakusketa dago ikusgai.
Egile horren proposamenak elka-
rrizketa sortu nahi izan du bere
eta museoko hainbat obraren ar-
tean, eta, ondorioz, kaperara era-
man dute historiaurreko aretoan
egon ohi den Abaunzko mapa.
10.000 urte inguru ditu, eta Euro-
pa mendebaldeko lehen mapa-
tzat jotzen dute.
Turbilgo estela estatua da Roak
aurkezturiko bigarren lana. Bur-
din Aroko gerlari bat islatzen du,
eta Beiren aurkitu zuten. Burua
aurkitu zuten lehenbizi, eta erro-
matarren garaiko hilarri bat zela
pentsatu zuten hasieran, harik eta
indusketak aurrera egin eta estela
estatua osoa aurkitu zuten arte.
Gerlaria utzi, eta Erroman gel-
ditu da Roa. «Erromatarren ga-
raiko heriotzarekin lotutako erri-
tuen inguruko aretoa da hau»,
azaldu du, hilarriei eta errautsen-
tzako kutxei so. Bada gehiago on-
doko aretoetan; bertzeak bertze,
Iruñeko katedral erromanikoa:
«Egungoa eliza gotikoa da, aurre-
alde neoklasikoarekin, baina ba-
dakigu azpian eraikin erromani-
koa zegoela», kontatu du Roak.
Leireko kutxatila hispaniar-
arabiarra da Roak bisitan eraku-
tsitako obretako bertze bat. «Gor-
te omeiatarrean egindako lan bat
da, Kordoban, 1004-1005. urte in-
guruan. Gizakien figurak ageri di-
ra, eta hori ez da ohikoa musul-
manen artean». Hagitz bertzela-
koa den bertze obra batekin amai-
tu du Roak bisita: Goyak egindako
San Adriango markesaren erre-
tratua. «Goyaren erretratu one-
netako bat da, eta, aldi berean,
museoan gutxien ezagutzen diren
obretako bat».
Herritarrei lanaren berri ema-
teko irrikan da Roa. Asteartetik
larunbatera bada aukera, egune-
an hiru aldiz: 11:00etan, 12:30ean
eta 17:30ean. Igandeetan, berriz,
11:00etan. Euskaraz izanen dira
hilaren 19ko eta abuztuaren 2, 16
eta 31ko 11:00etako bisitak.
Iruñe erdian dago Nafarroako Museoa, baina anitz dira barruan dauden obrei buruzezer gutxi dakiten herritarrak; bisita gidatuak antolatu dituzte lanen berri zabaltzeko.
Hurbilekoa baina ezezaguna
Azken urteotan Nafarroako Museoa berritzeko lanak egin dituzte, eta areto berriak atondu dituzte, lan gehiago hartzeko. IÑIGO URIZ / FOKU
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 12aGaiak
Silvia Roa da udako bisitak gidatzen dituztenetako bat. IÑIGO URIZ / FOKU
Ane Eslava
Udan kultur eskaintza
Nafarroako txoko
guztietaraino zabal-
tzeko helburua duen
programa da Kultur. Nafarroako
Gobernuko Kultura, Kirol eta
Gazteria Departamentuak anto-
latzen du, urtero, Turismo eta
Merkataritza Departamentuare-
kin elkarlanean, kultura «des-
zentralizatzeko». Aurtengoa
martxan da dagoeneko: ekaina-
ren 21ean hasi zen, Lesakan,
Balerdi Balerdi taldearen kon-
tzertuarekin, eta irailaren 7ra arte
iraungo du. Denbora horretan, 35
kultur jarduera egongo dira
herrialde osoko herrietan eta
«intereseko» tokietan. Astebu-
ruero, hiru artista edo taldek
beren kultur eskaintza eramango
dute Nafarroako hiru tokitara.
Kultur programa antolatzen
den 24. aldia da aurtengoa, eta
urteekin aldatuz eta garatuz joan
da, egungo formatura iritsi arte.
Aurtengo proposamen nagusiak
musika ikuskizunak izango dira:
folk, jazz, blues, pop, rock eta
koru musikako 32 musikarik eta
taldek parte hartuko dute. Horie-
tako asko Euskal Herrikoak dira,
baina badira kanpokoak ere.
Euskal Herritik etorritakoen
artean daude, adibidez, Lemon y
Tal, Izaki Gardenak, Iñaki Plaza
Band eta Eunate XXI taldeak eta
Aranguren haraneko abesbatza.
Kultur programaren bitartez,
Nafarroako Gobernuak «beren
lana lurraldean zabaltzeko»
aukera bat eman nahi die horiei
guztiei. Kanpoko taldeen artean
daude, besteak beste, Nat Simons
espainiarra, eta Stacie Collins eta
Elliott Murphy estatubatuarrak.
Asteburu honetako programa-
zioan, estilo ezberdineko hiru
talde daude: atzo, Hutsun txala-
parta talde iruindarraren kon-
tzertua izan zen Zugarramurdiko
Sorginen Leizean; gaur, Alberto
Arteta Garesko saxofoi jotzaileak
osatu berri duen Laurok jazz tal-
deak kontzertua joko du Ribafo-
radako Zaldun Tenplarioen kale-
an, 22:00etan; eta bihar, berriz,
Iñaki Plaza trikitilari, txalapartari
eta perkusionista bilbotarraren
Iñaki Plaza & Band taldeak Otsa-
gabiko plazan emango du kon-
tzertua, ordu berean. Heldu den
astean, berriz, Baobabs Will Des-
troy Your Planet, Buffalo River
Band eta Adriana Olmedo &
The Disappointment taldeak
egongo dira Olatzagutian, Arta-
xoan eta Mendigorrian, hurrenez
hurren.
Dantza eskaintza bakarrak
izango dira MugMus laborategia-
ren Esku Harriak ikuskizuna eta
Mikelats taldearen dantza ema-
naldia; lehena Erronkarin izango
da, eta bigarrena, Agoitzen.
‘Dantza’ filma, argazkietanMusika eta dantza ez ezik, Kultur
programak arte plastikoetako es-
kaintza ere badu: Xabier Artola
Zubillaga EHUko irakaslearen
Kamaren aurrean dantzari:
‘Dantza’ filmeko argazki sorta
bat izeneko argazki erakusketa.
Telmo Esnalen Dantza filmaren
grabaketan egindako argazkiekin
osatuta dago, eta uztailaren 4an
zabaldu zuten, Bertizko jaure-
rrian. Zubillagak adierazi duenez,
erakusketan ikus daitezkeen ar-
gazkien bitartez film horren este-
tika islatu nahi du, filmean ager-
tzen diren koreografien eta esze-
nen «edertasuna» erakusteko.
Abuztuaren 25era arte egongo da
ikusgai.
Turismoari lotutako eskaintza-
ren barruan, berriz, bisita gida-
tuak egingo dituzte Nafarroako
toki «tipikoetara». Bisitatuko
dituzten lekuen artean daude
Martzillako gaztelua, Los Arcosko
Santa Maria eliza, Azagrako Man-
zanos upategia eta Leireko
monasterioa. Kontzertuak eta
ikuskizunak ostegun, ostiral eta
larunbatetan egingo dituzte, eta
turismo jarduerak, berriz, larun-
batetan. Egitasmoarekin elkarla-
nean ari diren udal eta tokiko
erakundeek baimenak eman eta
azpiegiturak jarriko dituzte.
Martxan da aurtengo Kultur programa.Nafarroako Gobernuak antolatzen du, kulturadeszentralizatzeko. 35 ikuskizun eskainikodituzte hainbat herri eta txokotan.
Kultura bazterguztietaraino
Hutsun txalaparta taldeak –artxiboko irudi batean– kontzertua eman zuen atzo, Zugarramurdin. NAFARROAKO HITZA
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 12a Gaiak
RHURBILDU ETA LAUJon Barberena Ibarra
Kirola eta obsesioa
Ez dut kirolari buruz
gehiegi solastatzeko
ohiturarik, hare gutia-
go, idaztekoa. Halere,
duela guti, berriz ere, dopinhi-
tzak lekua hartu du txirrindulari-
tzan. Horrek ez ninduen sobera
harritu, baina, kontua da, orain-
go honetan, afera ez dela maila
profesionalean pasatu, denbora-
pasa eta afizio gisa praktikatzen
dutenen artean baizik. Berriki,
El Correo-k jakinarazi du Raul
Portillok eta Jose Antonio Larreak
EPO baliatu zutela euren balen-
triak edo ekintza gogoangarriak
lortzeko. Portillo, errate batera-
ko, alimaleko negozio bilakatu
den Quebrantahuesosmartxa zi-
kolturistan lehendabizikoa aile-
gatu izan da, eta harena da Irati
Xtrem martxa zikloturistan La-
rrau hupatzeko eginiko denbora-
rik onena. Berarendako izan zi-
ren, behin eginbeharrak akituta,
ondokoen miresmena, txaloak
eta laudorioak. Burrunba horren
erdian, autoestimua hanpatu eta
bere egoa hauspotu zuen.
Gainera, zenbait egunkari ira-
bazlehitza erabiltzen tematu dira
martxa horien berri ematerako-
an, eta, horrez gain, Internet
dago, dena erakusten duen leiho
preziatu hori. Dudarik ez dago,
izena eta abizenak zenbait heda-
bidetan barreiatzeak norberaren
egoan eragina du, eta, nonbait,
urrearen prezioa du fama eta
itxurakeria gainbaloratuak dau-
den gizartean. Onenak izan be-
har dugu kiroletan, prestigiozko
lanpostua lortu, irribarre perfek-
tua erakutsi.
Agerikoa da norgehiagoka eta
apustua errotuak ditugula, izaera
lehiakorra baitugu euskal herri-
ko gizonok, batik bat. Rh negati-
boaren eta geneen kontuak aipa-
tzen dira, baina horren gibelean
ez ote dago sistema neoliberal
basatiaren izpiritua? Mugaraino
ailegatu beharra, hoberena izan
beharra, estatus sozial eta ekono-
miko jakin bat eskuratu beha-
rra… Etengabeko gainditze fase
batean bizi gara, eta, horrek mo-
mentuko pozak ekartzen badiz-
kigu ere, geure buruarendako
zama bihurtzen da, frustrazio.
Egoa inoiz ase ezin den barne
sits apetatsua da, eta tranpa edo
iruzur egiteko prest gaude lauda
gaitzaten. Era berean, batzuk,
akaso, ez dira dopina hartzera
ailegatuko, baina bai kirola obse-
sioz bizitzera. Horrela, sozialki
euren buruak baztertuko dituzte
forma fisiko egokia erdiesteko
helburua lehenetsiz. Hori guztia,
El Diario Vasco-k Behobia-Do-
nostia lasterketaren biharamu-
nean argitaratzen duen sailkape-
nean postu batzuk aitzinatzeko
edo hogei orduz menditik barna
lasterka aritzeko. Obsesibo hau
ez da euskal kulturaren ezauga-
rri, sistema kapitalista eta pa-
triarkal honen parte baizik.
Zorionez, badugu zer ikasi eta
zer desikasi anitzek. Erkuden Al-
magrok sortu zuen Bizikume, eta
han adin eta erritmo aski desber-
dinetako emakumeak biltzen
dira pedalei eragiteko. Gizon ani-
tzen filosofiarekin alderatuz gero,
bertzelakoa da: «Beste erritmo
batzuk ditugu, beste elkarrizketa
gai batzuk… Beste modu batera
ibiltzen gara. Ez zaigu axola hel-
mugara azkar iristea: disfrutatu
egin nahi dugu». Horixe da
erronkarik handiena, obsesiona-
tu gabe, disfrutatzea.
Obsesio hau ez daeuskal kulturarenezaugarri, sistema
kapitalista etapatriarkal honen
parte baizik
Irudia b Tafalla
Gazte bat hil da uholdeen ondoriozAtarrabiako 25 urteko gazte bat zendu da, Ezporogin, urak harrapatuta. Astelehen arratsaldeko euri erauntsiak
uholdeak eragin zituen Nafarroako hamaika herritan, eta kalte material anitz sortzeaz gain, bere autoan zihoan
gazte baten heriotza ekarri zuen. Larrialdietara deitu zuen, baina foruzainak ailegatu zirenerako hilik zen. Erdial-
dean gogor jo zuen ekaitzak, eta kalte ugari eragin zituzten Zidakos eta Sansoain ibaietako uholdeek Tafallan
–irudian, urak arrastaka eramandako autoak–eta inguruko herrietan. IÑIGO URIZ / FOKU
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 12aIritzia
Lanean hasi dira jada ospitalean osatuduten pneumologiako unitateko kideak
TUTERA bNafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak martxan
jarri du Tuterako ospitaleko pneumologiako unitate berria. Asmoa da
eskualdeko gaixoak han bertan artatzea, eta Iruñera mugitu behar ez
izatea. Kontsultan hartuko dituzte herritarrak unitate berrian, eta os-
pitalean ere artatuko dituzte. Gobernuak 70.000 euroren inbertsioa
egin du zerbitzua martxan jartzeko. Espazioak atondu, eta pneumolo-
go bat kontratatu dute, bertzeak bertze.
170LAGUNTZA JASO DUTEN NUP-EKO LEHEN MAILAKO IKASLEAKBukatu berri den ikasturtean hirugarrenez jarri dute martxan lehen maila-
ko ikasleak laguntzeko programa, Nafarroako Unibertsitate Publikoan;
oraingoan, 170 gaztek parte hartu dute. Bertze mailetako ikasleen babe-
sa jaso dute, zehazki. Lehen aldiz egin zutenetik, gora egin du kopuruak.
2019ko Arte Gaztearen Topaketetarakolanak hautatu dituzte epaimahaiek
IRUÑEA b Martxan dira gobernuak antolatzen dituen Arte Gaztearen
Topaketak. Jardunaldia osatzen duten kategorietako epaimahaiek
hautatu dituzte jada arte sorkuntzaren inguruko eztabaida bultzatu
nahi duten proiektuak: hamahiru dira arte plastikoen arloan; bi ikus-
entzunezkoetan; zortzi dira arte eszenikoen arloan; eta bertze hamabi,
berriz, moda diseinuaren esparruan. Egileek proiektuok garatzeko
aukera izanen dute, eta urritik aurrera jendaurrean aurkeztuko dituz-
te Baluarten eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, bertzeak bertze.
«PSOEko zuzendaritzak badugobernua osatzekonegoziazioetan egiten ari garenguztiaren berri; ez da azkenorduko ezustekorik izanen»
Maria TxibitePSNko idazkari nagusia
MUSIKA
CORELLACeltic Rock & Reels.
bAsteazkenean, 22:00etan, Foruen
plazan.
IRUÑEABlackfermin: Guarimba.
bGaur, 19:00etan, Katakrak
tabernan.
IRUÑEALas Hijas de la Cumbia.
bGaur, 20:00etan, Konpainia
plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Garilak 26.
bGaur, 20:00etan, Errekoleten
plazan.
IRUÑEALa Furia.
bGaur, 23:30ean, Foruen plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Ezurte eta DJ Iñaki Kreator.
bGaur, 23:30ean, Errekoleten plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak: Plata.
bBihar, 20:30ean, O plazan.
IRUÑEALa Ira eta Gatibu.
bBihar, 23:30ean, Foruen plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Pupil.les eta DJ Reimy.
bBihar, 23:30ean, Errekoleten
plazan.
IRUÑEALondon Afrobeat
Collective.
bBihar, 23:45ean, Konpainia plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Herenegun.
b Igandean, 21:00etan, O plazan.
IRUÑEAHerri Sanferminak:
Trikidantz.
b Igandean, 22:00etan, Errekoleten
plazan.
IRUÑEACobardes.
bOstegunean, 20:00etan,
Zaldi Zurian.
OLATZAGUTIABaobabs
Will Destroy Your Planet.
bOstegunean, 20:00etan,
Sarasate plazan.
OTSAGABIA Iñaki Plaza Band.
bBihar, 22:00etan, plazan.
RIBAFORADALaurok.
bGaur, 22:00etan, Zaldun
Tenplarioen kalean.
BERTSO SAIOAK
IRUÑEASanferminak. Bertso
saioa: Saioa Alkaiza, Sarai Robles,
Uxue Alberdi eta Miren Amuriza.
bBihar, 19:00etan, Sarasate
pasealekuan.
ANTZERKIA
IRUÑEASanferminak. Bihar: Ipuin
magikoak.
bGaur, 20:00etan, Askatasunaren
plazan.
IRUÑEASanferminak. Xip Xap
Teatre konpainia: Rum Tum Trasto
Karts .
bGaur, 21:00etan, Karlos III.aren
etorbidean.
IRUÑEASanferminak. Let’s Go
Company: The Hole Zero.
bGaur eta bihar, 19:30ean eta
22:30ean, eta igandean, 19:30ean,
Gaiarre antzokian.
ZINEMA
IRUÑEA La gran sorpesa.
bOstegunean, 22:15ean,
Baluarten.
BERTZELAKOAK
OIEREGIBertizko Jaurerriaezagutzeko bisita antzeztua. Izena
eman behar da. Sarrera: helduek
10 euro; haurrek 5.
bBihar, 12:30ean, Bertizko natur
parkean.
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 12a Agenda
Edurne Elizondo Iruñea
Oporretan joan aurretik odolaeman dezatela eskatu die Nafarro-ako Odol eta Ehunen Bankuak he-rritarrei. Erakunde horren lana-ren berri eman du Jose AntonioGarcia Erce zuzendariak (SantaCruz Tenerifekoa, Espainia, 1969).Bankuak hezur-muin emaileenerregistroa ere kudeatzen du.Odol gehiago behar da udan?
Orain egin dugun deialdiak arra-zoi jakin bat du atzean: udan be-hera egiten du ospitaleetako jar-duerak, profesionalen oporral-dien ondorioz. Hori gertatzendenez, jendeak pentsatzen ohi duez dela beharrezkoa udan odolaematea. Prozeduretan ere aurreraegin dugu, eta egia da ebakuntzagelan gero eta odol gutxiago behardugula; batetik, gaixoa prestatzendugulako ahalik eta baldintzaonenetan sar dadin ebakuntza ge-lara; eta, bertzetik, ahal dela, ber-
tzelako teknikak erabiltzen ditu-gulako, ebakuntzen ordez. Halaeta guztiz ere, odola behar dugu.Kontuan izan behar dugu egune-rokoan gaixo kronikoak eta on-kologikoak direla odol gehien be-har dutenak, eta horien beharrakez direla bertan behera gelditzenudan; ezin dugu ahaztu, halaber,emaileen oporraldiak zera eragi-ten digula: kanpora joaten badira,bisitatzen duten herriaren arabe-ra, denbora batez ezin dutela odo-lik eman.Zergatik ez?
Gero eta gehiago mugitzen gara.Gero eta gehiago bidaiatzen dugu,eta gero eta urrunago, Hego Ame-rikara eta Afrikara, bertzeak ber-tze. Herriotan, hainbat intsektu-ren ziztadaren bidez birusak ku-tsatzen ahal dira, eta, ondorioz,tokiotara joan diren odol emaileeiberrogeialdia ezarri behar diegu,gaitzik ez dutela ziurtatzeko. Eu-ropatik kanpora joanez gero, gu-
txieneko berrogeialdia hilabete-koa da; tokiaren arabera, lau edosei hilabetekoa ere izan daiteke.Horrek, noski, mugatuko lukegure jarduera. Egoerak okerreraegin du azken urteotan, Europandugulako eltxo tigrea, eta harenziztadak mendebaldeko Nilokobirusa eragin dezake.Odola bidaia egin aurretik ema-
tea da kontua, beraz?
Hori da. Ohiko emaileei eta le-hendabizikoz ematea pentsatzen
ari direnei eskaera zehatza egindiegu: dei dezatela gure zerbitzu-ra, behar duten informazioa jaso-tzeko, eta, ahal dela, eman deza-tela odola joan aurretik. Bertzela,gerta daiteke ematera etorri etaezin ematea.
Herrialdeko beharrak asetzeko
nahikoa odol izaten da?
Nafarroan konpromiso handikoodol emaileak ditugu, zorionez.Odol-emate tasarik handiena du-ten erkidegoen artean egon dabeti Nafarroa. Egia da behera eginduela kopuruak azken urteotan,populazioa zahartuz joan delako;eta egia da, erran bezala, gutxiagobehar dela ebakuntza geletan,gaixoak prestatzeko egin dugunahaleginagatik. Beraz, hematie
nahikoa izaten dugu.Une jakin batzuetanerreserbek behera egindezakete, baina egoeralarririk ez dugu izan az-ken urteotan. Erkidego-
en artean elkarlana bada, eta be-har duenak jasotzen du bertzeeneskutik. Guk, halere, badugu ber-tze arazorik.Zer-nolako arazoak?
Goi mailako zentroak ditugu, etahoriek produktu bereziagoak be-
har dituzte. Behar ditugu plake-tak kimioterapia jasotzen ari dire-nentzat, transplantea egin diete-nentzat, edo bihotzeko ebakun-tza egin dietenentzat, bertzeakbertze, eta horiek urriago ditugu.Nola egiten diozue aurre arazo
horri?
Bultzatzen ari gara aferesi bitarte-ko odol emateak egitea. Odolaemateko modu berezi bat da:odola bere osoan eman beharre-an, makina baten bidez, behar di-tugun osagaiak hartzen ditugu.Helburua da plaketa gehiago iza-tea, gero eta gaixotasun larriago-ak artatzeko moduak baditugula-ko, eta bizi itxaropenak ere goraegin duelako. Horrek ekartzen duplaketa gehiago behar izatea.Kontuan hartu behar da, gainera,botikak egiten ditugula.Bankuan jasotako odolarekin?
Odolaren osagaiak hartu ez ezik,transfusioetarako erabiltzen ezdugun plasma prozesatu egitendugu, botika proteikoak egin ahalizateko. Gaixotasun anitz senda-tzeko tratamenduetarako behardira halako botikak, eta bertzemodu batera lortzea ia ezinezkoada. Horregatik, garrantzitsua daaferesi bitarteko odol emateaksustatzea. Anitz dira odolarenerabilerak. Lehen biziak salbatze-ko erabiltzen zen, batez ere;orain, berriz, bizi kalitatea lortze-ko. Gaixotasun larri edo kroniko-ak dituztenei esperantza ematendiegu. Paradigma aldatzen ari da.Odol bankua ez ezik, ehunena
ere bazarete. Zer erran nahi du
horrek?
Hezur-muin emaileak hartzekozentroa garela, batetik. Hobekierranda, hezur muina eman nahidutenen erregistroa kudeatzendugu, beharra dagoenean hezurmuina jasotzeko prozesua mar-txan jartzeko. Bertzetik, organoemaileen inguruko informazioazabaltzen dugu, eta prozesatzenditugu, gainera, hildako gorpu-tzetatik jasotako hainbat zati: he-zurrak, lotailuak, korneak, erreti-nak... Zilbor-hesteak ere jasotzenditugu, Kataluniako bankura bi-daltzeko. Munduko zentro han-dienetako bat da hori.Behar adina hezur-muin emaile
bada?
Espainiak helburu zuen 2020. ur-terako 400.000 emaile lortzea.Kontua da azken bi urteotanhainbat gaixok sare sozialen bi-dez egindako kanpainei esker,neurri handi batean, helburu horibete egin zela, 2018an. Orain xe-dea bereziagoa da: sustatu nahidugu gazteek ematea, eta, berezi-ki, gizonek. Orain arte, ohi bezala,emakumeak izan dira eskuzaba-lagoak.
«Gaixo larriei eta kronikoeiesperantza ematen diegu»
Jose Antonio Garcia Erce b Nafarroako Odol eta Ehunen Bankuko zuzendaria
Paradigma aldatzen ari dela nabarmendu du Jose Antonio Garcia Ercek: biziak salbatzea izan daodol bankuen xede nagusia orain arte; bizi kalitatea lortzeko balio dute, ordea, gero eta gehiago.
IÑIGO URIZ / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko uztailaren 12a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus bnafarroa@hitza.eus
«Odol gutxiago behar daebakuntza geletan, gaixoakprestatzeko egin dugunahaleginagatik»
top related