euskera sustatzeko ekintza plana (2018- 2022) · euskararen jabekuntza, euskararen erabilera eta...
Post on 08-Oct-2019
16 Views
Preview:
TRANSCRIPT
EUSKERA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA (2018-2022)
AURKIBIDEA Orr
I. Sarrera
1. Herriaren hizkuntza-egoeraren deskribapena 3
2. Euskararen alde emandako urratsak Santurtziko Udalean (planak, ordenantzak...) 4
II. Planaren deskribapena
1. Planaren azalpen orokorra 7
2. Plana esparruka: 10
III. Ekintzen deskribapena
Esparrukako neurri-ekintzak:
Euskararen jabekuntza:
1.- Familia bidezko transmisioa 19
2.- Irakaskuntza 23
3.- Euskalduntze-alfabetatzea 25
Euskararen erabilera
4.- Administrazioa 28
6.- Arlo sozioekonomikoa 45
7.- Aisia eta kirola 47
Euskararen elikadura:
8.- Liburugintza 52
9.- Kulturgintza 53
Zehar lerroa: euskararen aldeko motibazioa
14.- Sentsibilizazioa eta motibazioa 57
Zehar lerroa: Euskararen zabalkuntza
15.- Barruko proiekzioa 69
IV. Ekintzen koadroa 72
ESEP 2018-2022 ~ 3 ~
I. ATALA: SARRERA
1.- Santurtziren hizkuntza-egoera
Santurtzi Bizkaiko herri populatuenetako bat da. Izan ere, 45703 biztanle zituen 2.011n,
biztanleriaren gorena 1981. urtean izan zen, 53.336 biztanlerekin. Ordutik biztanleria urtero jaitsi da,
baina azken urteetan biztanleriaren jaitsiera eten egin da.
Horietatik 9.081 euskaldunak dira (% 19,83), ezagutza behintzat badute. Hala ere, erabilera
askoz ere txikiagoa da. Nahiko nabaria da hori, kaleko neurketa oraindik egin ez badute ere, ez baita
ohikoa Santurtzin euskaraz entzutea. Dena dela, euskaldun kopuruak ikaragarri egin du gora azken 36
urteotan *
EUSKALDUNAK
1981 1986 1991 1996 2001 2006 2011
KOPURUA 958 2.111 2.737 5.387 5.597 9.084 9.081
%a 1,84 % 4,12 % 5,51 % 10,95 % 12,11 % 19,86 % 19,83 %
* azken 5 urteotako daturik ez dugu baina pentsa daiteke bide beretik doala
Hazkundea harrigarria da, 30 urte denbora-tarte luzea den arren. 80ko hamarkada horretan
ezarri ziren hizkuntza ereduak irakaskuntzan eta asko izan ziren garai hartan euskalduntzen hasi ziren
helduak ere.
Gaur egun irakaskuntza publikoan guztiz ezarrita dago D eredua Santurtzin. Lehen Hezkuntzako
4 eskola publikoek (Itsasoko Ama, Mahastieta, Serantes eta Emilia Zuza Brun) eta Bihotz Gaztea
ikastolak D ereduan ematen dituzte eskolak. Gainerako ikastetxeetan (kontzertatuak) B eredua dute.
Bigarren hezkuntzan ere irakaskuntza publikoko bi institutuek (Kantauri eta Axular) eta Bihotz Gaztea
ikastolak euskaraz ematen dituzte eskolak.
Horiez gain, helduentzat bi euskaltegi daude: Udal Euskaltegia eta AEK.
ESEP 2018-2022 ~ 4 ~
2.- Euskararen alde emandako urratsak Santurtziko Udalean
2008ko ekainaren 26an Euskara Biziberritzeko Santurtziko Udaleko 1. Plana (EBPN) idatzi eta
onartu egin zen, 2008-2011 epea zuena. Horrekin batera 1997/86 dekretuak hala aginduta, udal
administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu zen 2008-2012 plangintza
aldirako.
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu nagusia euskaraz bizi nahi zuten herritarrei
horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea
zen, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko
euskararen aldeko urratsak areagotzea alegia.
Helburu nagusiari heltzeko hiru helburu estrategiko proposatzen zituen:
1. Euskara ondorengoetaratzea
2. Euskararen erabilera: Euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza
3. Euskararen elikadura
Eta helburu estrategiko bakoitzaren barruan, ezarpen esparruak, neurriak eta ekintzak
zehazten ziren.
Era berean, garai hartan udalak oinarrizko beste tresna bat ere onartu zuen: Euskararen
erabilera arautzen duen ordenantza.
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) epealdia bukatu zenean urte beteko luzapena
izan zuen, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak hurrengo planerako egin behar zuen jauzia egiteko
aukera izan zezan. HPSk esparru nagusia zehatzago egitea zuen helburu, hau da, erabilera sustatzeko
ekintza zehatzak planteatzea, ahal zen neurrian eurok jorratzeko. Horrela bada, Euskara
Biziberritzeko Plan Nagusitik (EBPN) abiatuz, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako aholku
batzordeak Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) esparru orokorra diseinatu zuen. Udaletan
eta gainerako Tokiko Administrazioetan, plan nagusia gurera ekarriz, Euskara Sustatzeko lehenengo
Ekintza Plana (ESEP) idatzi eta 2014-2017 urteen artean gauzatu genuen. Orain hastera goazen hau,
beraz, 2.a da.
Euskara Sustatzeko lehenengo Ekintza Planaren helburu nagusia ezagutzaren eta erabileraren
arteko aldea murrizteko bidean euskararen erabilera indartzea zen.
Helburu nagusiak lortzeko hiru helburu estrategiko ezarri ziren:
1. Euskararen jabekuntza
2. Euskararen erabilera
3. Euskararen elikadura
ESEP 2018-2022 ~ 5 ~
Eta horiek lortzeko zehar lerroak:
1. Euskararen aldeko motibazioa
2. Euskararen zabalkundea
Era berean, helburu estrategikoak zenbait esparrutan banatu eta esparruotan zenbait neurri
ezarri ziren. Neurriotan kokatu ziren garatu beharreko ekintzak.
Helburu argi eta lorgarriak ezarri baziren ere, ezin izan dira guztiak epe horretan lortu. Plan
zabala izanik, gerta zitekeen bertan aurreikusi ez ziren zenbait ekintza gauzatzea eta bertan ziren
beste hainbat ezin jorratzea, 2013tik 2017ra arteko urteroko kudeaketa planei buruzko oroitza-
txostenetan azaldu bezala.
Orokorrean esan daiteke arlo guztietan eman direla urratsak, batzuetan besteetan baino
arrakastatsuagoak. Esate baterako, ahalegina eginda ere, aukera eskasa izan dugu jendaurreko kirol-
saioetan euskararen presentzia sendotzeko. Egia da kirol-arloan urratsak eman direla baina ez guk
aurreikusten genuen norabidean. Dena dela, zorionez kontrakoa ere gertatu zaigu, hau da, izan dira
ezarrita ez zeuden arren, gauzatu egin diren ekintzak, hala nola, herriko elkarte, hezkuntza zentro eta
euskaltegien artean lankidetza zabaltzea, oinarri bat ezartzea lortu baita horren gainean lan egin ahal
izateko.
Horren adibide Euskararen Astea dugu, berau antolatzen urtetik urtera elkarte eta hezkuntza
zentro gehiagok hartzen baitute parte.
Aurten eskola, ikastola, ikastetxe eta institutuez gain, elkarte berriak batu zaizkigu: Urbegi Bizia
eskaut taldea eta Santurzine kasu, biak ala biak ekitaldiak antolatu dituztelarik. Horiez gain,
hezkuntza zentroetako guraso-elkarte gehiago ere hurbildu dira ekimenera. Eta azkenik, zabaldu egin
da udal arloekiko lan transbersala. Horrela bada, SKA, KUI eta merkataritza arloez gain, aurten
turismo arloak eta Gazteboxek ere parte hartu dute Euskararen astean.
Hezkuntza zentroekin hainbat egitasmo landu dira: “Nahi Dudalako” eta aurrematrikulazio
kanpainak, bertsogintza eskolak eta abar; eta herriko elkarte ugari hasi dira euren informazioa eta
bestelako oharrak euskaraz argitaratzen, horretarako udaleko itzulpengintza zerbitzua erabili
dutelarik.
Bestalde, udal euskaltegiaren bidez guraso erdi-euskaldunentzako euskara klaseak antolatu
dira prezio erdian eta ikasle ororentzako diru-laguntza ere igo da, 3.000 eurotik 10.000ra hain zuzen.
2017ko Karmengo jaietan euskara indartzeko zenbait ekintza ezarri dira: zunba eta filma
euskaraz edo pegatinak euskaraz ateratzeko herriko kuadrillei emandako diru-laguntza.
Aurten, 2018an, Euskara Sustatzeko lehenengo Ekintza Plana luzatu egingo da, baina badira
plan horretan eta kudeaketa planean aipatu gabe ere, gauzatuko diren ekintza batzuk. Izan ere,
ESEP 2018-2022 ~ 6 ~
bidean sortu zaizkigu Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketako kanporaketa-saio bat Santurtzin egiteko
aukera eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herrian egingo den Euskaraldia egitasmoa
Santurtzin ere lantzekoa.
2018a urte oparoa izatea espero dugu, aipatutako ekintza potolo horiek ez ezik, Euskara
Sustatzeko Santurtziko bigarren Ekintza Plana (ESEP) idatzi eta onartu ere egitea espero da eta.
ESEP 2018-2022 ~ 7 ~
II. PLANAREN DESKRIBAPENA
1.- Planaren azalpena
Euskara Sustatzeko 2. Ekintza Plana 2018-2022 urteen artean gauzatuko da. Horrela ezarri
baitzuen Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) esparru
nagusia argitaratu zuenean, eta kontuan hartu behar da esparru horren barruan kokatuta dagoela
hona ekarri dugun plana, betiere Santurtzira egokituta.
Euskara Sustatzeko Planak ezagutza eta erabileraren arteko aldea murriztea du helburu,
erabilera handituz jakina. Herritar guztioi dagokigu lan horretan jardutea baina herri-administrazioek
lagundu behar digu horretan, euskara erabiltzeko aukerak eta guneak bermatu, zaindu eta sustatuz.
Hala ere, erabileraren egunerokotasunetik oraindik urrun gauden une hauetan, arriskutsua izan
daiteke lehentasun garbirik finkatu gabe erabilera aldi berean eta esparru guztietara hedatu nahi
izatea. Horretxegatik, plan honek lehentasunezko helburuak eta eragin eremuak identifikatuko ditu,
horietan eraginez, euskarak herrian toki handiagoa izan dezan, eta erabilera, ahal dela, handituz.
Horrela bada, helburu nagusietatik abiatuta ekintza zehatzetara heldu nahi dugu. Asmo hori
gogoan, ezagutza eta erabileraren arteko aldea murrizteko bidean, helburu nagusia euskararen
erabilera indartzea dela aipatu dugu. Helburu horiek lortzeko hiru helburu estrategiko ezarri dira:
Euskararen jabekuntza, euskararen erabilera eta euskararen elikadura, eta helburu estrategikoekin
batera, bi zehar lerro jorratuko dira: Euskararen aldeko motibazioa eta Euskararen zabalkundea.
1.- Euskararen jabekuntza edo eskuratze-prozesuan hiru esparru bereiz daitezke: familia bidezko
transmisioa, irakaskuntza eta helduen euskalduntzea. Euskara ama-hizkuntza gisa belaunez belaun
transmititzen da, baina prozesu horretan eskolak ere zeresan handia du. Gainera, ume asko eta
askorentzat eskola da euskaratik edateko izango duten iturri bakarra, euskararen jabekuntza lortzeko
modu nagusia alegia.
Gaur egun euskarak gaztelania du bizikide. Horrela bada, baldintza hauetan eskolak ahalegin berezia
egin behar du euskara behar adinako mailan eta sendotasunez irakasteko. Horrekin batera, helduen
euskalduntzea dugu 3. esparrua. Hiru bideak zaindu beharko dira, garrantzi ezberdinekoak izanda
ere.
2.- Euskararen erabilera. Honetan gehien eragiten duten faktoreak hiru dira: lehena, hiztun kopurua;
bigarrena, hiztunek euskaraz egiteko duten gaitasuna edo erraztasuna eta hirugarrena, inguruan
harreman sare euskalduna izatea (familian, lagunartean, auzoan, kalean...). Erabiliz zorrozten den
tresna da hizkuntza. Erabiltzen ez bada, herdoildu egiten baita. Horregatik hizkuntzaren ikuspegitik
ESEP 2018-2022 ~ 8 ~
ondo zaindu behar dira familiaren, eskolaren eta euskaltegien luzapen eta ingurune diren jardunbide
guztiak. Kultura, aisia, kirola, teknologia berriak, lan munda, administrazioa, merkataritza,
hedabideak eta abar. Azken batean, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu guztiak bi hizkuntzetan
emateko gaitasuna egongo dela bermatu beharko litzateke.
3.- Euskararen elikadura. Hizkuntza erabiliko bada, elikatu egin beharko da euskarazko edukien bidez
eta horiek sortzen dituzten euskal eragileen bidez. Euskal hiztunak euskaraz behar ditu ereduak eta
edukia, bere jarduna aberasteko. Hortaz, garrantzitsua da hizkuntza-ezagupenak sendotzen, euskal
kulturaren aberastasunaz jabetzen eta herritarren harreman-sare euskalduna zabaltzen, horiexek
baitira erabilera elikatuko duten osagaiak.
Zehar lerroa: Euskararen aldeko motibazioa. Motibazioa ezinbesteko baldintza izaten da askotan
hizkuntza ikasi eta erabiltzeko. Izan ere, ikaste prozesuarekin eta hizkuntzaren erabilerarekin batera
motibazioak elkar elikatzen duten osagaien oinarrizko triangelu bat osatzen du.
Zehar lerroa: Euskararen zabalkundea. Beharrezkoa da euskararen erakargarritasuna lantzea eta era
egokian proiektatzea, bai eta guztiz komenigarria ere bere irudiari prestigioa ematea, kultura eta
komunikazioaren alorreko lorpenak garbi proiektatuz eta praktikan eta diskurtso publikoan adieraziz.
Laburbilduz, planak zehaztu eta biltzen dituen ekintzak esparruka daude antolatuta, eta esparruak
helburu estrategiko bakoitzaren arabera (euskararen jabekuntza, erabilera eta elikadura) honako
eskema honetan adierazi bezala.
Helburu estrategikoak:
1.- Euskararen jabekuntza
1. Familia bidezko transmisioa
2. Irakaskuntza
3. Euskalduntze-alfabetatzea
2.- Euskararen erabilera
4. Administrazioa
5. Gune geografiko euskaldunenak
6. Arlo sozioekonomikoa
7. Aisia eta kirola
3.- Euskararen elikadura
8. Liburugintza
9. Kulturgintza
10. Publizitatea
11. Korpus-plangintza eta euskararen kalitatea
12. Hedabideak
ESEP 2018-2022 ~ 9 ~
13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
Eta helburu estrategikoak lortzen lagunduko duten zehar lerroetako esparruak:
Euskararen aldeko motibazioa:
14. Sentsibilizazioa eta motibazioa
Euskararen zabalkundea:
15. Barruko proiekzioa
16. Kanpoko proiekzioa
Esparru bakoitzaren barruan zenbait neurri hartuko dira kontuan eta horien barruan ekintzak.
Azken batean ekintza plana diseinatu da eta ekintzetan oinarritu beharko gara plan honek ezarrita
dituen helburuak beteko badira.
ESEP 2018-2022 ~ 10 ~
2.- ESEP esparruka
Euskararen jabekuntza
1.- Familia bidezko transmisioa
Familiaren bidez euskara geroratzeko aukera gero eta sendoagoa da. Santurtzin badira gurasoa
edo guraso biak euskaldun edo bietako bat euskalduna duten ume asko, eta nabaria da gora doala
euskara ama-hizkuntza duten umeen kopurua. Belaunaldiz belaunaldiko transmisio honek oso lotura
zuzena du euskararen erabilerarekin. Hala ere, oraindik asko dira guraso erdaldunak dituzten umeak.
Argi dago guraso horiek ezin izango dietela seme-alabei euskara transmititu, bai, ordea, euskararen
aldeko jarrera. Horregatik, plan honetan zenbait ekintza aurreikusi dira gurasoei lan horretan
laguntzeko, seme-alabek gurasoek jarritako gogo horretatik edan dezaten.
Epe luzera euskarak presentzia handiagoa izatea nahiko genuke ume eta gazteen bizitzan, dela
euskal produktuak kontsumitzeko ohitura sustatuz, dela gurasoek euskara ikasiz hizkuntza etxera
eramanez edo beste barik, D ereduan izena emanez. Horrela bada, besteak beste, Euskal Produktuak
ezagutarazteko katalogoa banatu eta lantzeko neurriez gain, gurasoengan eragin nahi da euren
hizkuntza ohiturak seme-alabengan dituzten eraginaz jabe daitezen. Guraso erdi-euskaldunei euskara
klaseak emango zaizkie, erabilera handitzeko mintza-taldeetan eta euskara zabaltzeko tailerretan
parte hartzea sustatuko da, euskaldunak izan gabe ere, seme-alabei euskararen garrantzia ekintzen
bidez erakutsi diezaieten.
2.- Irakaskuntza
Irakaskuntzaren eremuan 2012-2013 ikasturtetik aurrera euskarak gora egin du, ume gehienak
euskara hutsean edo eredu elebidunean (edo hiru eledunean) ari baitira ikasten. Dena dela, D
ereduak gora egin duen arren, oraindik asko dira B ereduan matrikulatuta dauden umeak,
beharbada, herrian umeak ikastetxe kontzertatuetan matrikulatzeko tradizioa dagoelako, eta
horrelakoetan B eredua eskaintzen da hein handi batean.
Irakaskuntzan ere erabilera da alderdirik ahulena, datuak ikusita ezagutza maila bereganatuta
dutela esan daitekeen arren, hezkuntza-zentroetan ikasleei apenas entzuten zaielako euskaraz.
ESEP 2018-2022 ~ 11 ~
Egoera aldatzeko ezinbestekoa da zentroek, guraso-elkarteek eta erakundeek lankidetzan jardutea.
Eta horrez gain, zentroen arteko lankidetza ere ezinbestekoa da. Horren harira, saiakera bat egingo
da hezkuntza-zentroek elkarri egiten duten lanaren berri emateko. Hortik abiatuta, ikusiko da ea
ekintzak elkarrekin egiteko aukerarik dagoen eta horiek nola bideratu.
3.Euskalduntze-alfabetatzea
Santurtzin bi euskaltegitan ematen dira euskara-eskolak, udal euskaltegian eta AEKn. Horiez
gain, badira euskara eskolak emateko beste zentro batzuk (batzokia eta abar). Euskalduntze-saioak
dira, ez alfabetatze-saioak.
Euskaltegiak abian jarri zirenetik ikasle kopurua jaitsi den arren, oraindik badira euskara
ikasten ari diren herritar asko lana dela, zaletasuna dela edo ikasketak direla. Izan ere, talde ugari
sortzen dira urtero. Hala ere, ikasleen profila asko aldatu da, gero eta gehiago baitira D eredutik EGA
ateratzera datozen ikasleak. Horiek ez dira zerotik abiatzen baina euskara maila findu nahi dute
titulua eskuratzeko. Aipatzekoak dira guras@Eusk programaren bidez euskara ikasten ari diren
gurasoen taldeak. Udalak seme-alabak Santurtziko hezkuntza-zentroetan dituzten gurasoei diruz
laguntzen die euskara ikasteko, ikastaroaren prezioaren erdia bere gain hartuz.
Euskara ikasteko erraztasunak eman behar dira, eta horretarako baliabide egokiak aurreikusi.
Besteak beste, guras@Eusk programarako banatzen den diru-laguntzaz gain, duela urte bete euskara
ikasteko diru-laguntza orokorrean banatzen den diru-kopurua ere handitu egin zen, eta hurrengo lau
urteotan ere horrela jarraituko da. Bestalde euskara ikasteko materiala eta baliabideak zabaldu
egingo dira, eta ikasleen esku jarriz.
Erabilera sustatzeko ekimenean gelaz kanpoko jarduerak landuko dira Berbalagun
egitasmoaren bidez. Taldeetan euskaraz hitz egiteko biltzeaz gain, Berbalagun egitasmoak bestelako
jarduerak ere antolatu eta kudeatzen ditu: antzerkia, txangoak, tailerrak...
ESEP 2018-2022 ~ 12 ~
Euskararen erabilera
4.-Administrazioa
Planaren bidez Udalean euskararen erabileraren normalizazioa bultzatzen da. Hizkuntza
eskakizunez gain, bestelako esparruak ere (hizkuntza irizpideak, euskara bultzatzeko neurriak...)
arautzen dira. Izan ere, horiek izango dira gure gidalerro nagusiak, horietan finkatu gara plana
idaztean eta horiei emango diegu garrantzi gehien.
Udal Administrazioari dagokio bereziki herritarren hizkuntza eskubideak zaintzea. Hori dela
eta, herritarrak egiten duen hizkuntza hautuari modu egokian erantzungo zaiola bermatu behar da
ezinbestez. Baina arreta-zerbitzua euskaraz eskaintzeaz gain, euskara langileen arteko lan-hizkuntza
izatea ere bada helburu. Arloen artean aldea dago, gehienetan langile euskaldunak daude, hizkuntza
eskakizuna egiaztatuta duten asko eta euskaraz ondo moldatzen diren nahikotxo, eta horiez gain,
badira ia langile guztiak euskaldunak dituzten arloak baina baita euskaldun bakan bat baino ez duen
baten bat ere. Batzuetarako zein besteetarako eman behar dira urratsak, zein bere neurrian.
Horrela bada, langileek euskaraz lan egin dezaten trebakuntza-saioak eskaintzen zaizkie.
Astean behin ordu betez aritzen dira euskara landu nahi duten langileek, horretarako trebatzailearen
laguntza dutela. Saiook taldeka egiten dira, erabilera beti xede eta mintzamena lantzen da gehienbat.
Batetik, lanean erabili behar dituzten termino eta diskurtsoen gainean aritzen dira; eta bestetik, arlo
desberdinetako langileak egonik, euren artean euskaraz egiteko ohitura hartzen dute gero
elkarlanean aritu behar dutenean ere, euskaraz aritu daitezen. Azken batean, erabilera praktikotik
haratago, hizkuntza-ohiturak ezartzen dira honen bidez. Oso lan geldoa da, horren emaitza oso astiro
eta epe luzera jasoko delako, baina ukaezina da urratsak eman direla horretan.
Ikastaro horiez gain, plan honetan helburu zehatza duten ikastaro bereziak antolatzen
jarraitzea aurreikusi da. Ikastaro horiek laburragoak dira, 8 bat ordu hilabete osoan. Ikastaro
konbinatuak dira, erdia trebatzailearekin euskaltegian eta beste erdia online. Orain arte irailean egin
izan dira denetiko gaiak jorratuz, besteak beste, telefono bidezko elkarrizketa, Euskaltzaindiaren
arauak, kartelak idatzi, aktak egin... Ikastaroen gaia aukeratzeko kontuan hartu da langileen eskaria,
eta horri erantzunez antolatu dira urtez urte zenbait ikastaro. Horretan jarraitzeko asmoa dago,
baina bestelako ikastaro batzuk gehitzea ere pentsatu da, besteak beste, hizkuntza eskakizuna
egiaztatu behar duten langileentzat eta ahozko azterketei begira, berau prestatzeko laguntza
eskaintzea aurreikusi da maiatza eta ekainean, orduantxe baitira ahozko azterketak.
Izan ere, asko dira euskara ikasten ari diren langileak. Batzuek IVAPen diru-laguntzaz ikasten
dute, baina badira laguntza hori jasotzeko bete beharreko ordu-kreditua agortuta dutenak ere. Horiei
udal euskaltegian ikasteko aukera eskaintzen zaie, arlo buruak horretarako baimena ematen badie.
Urte batzuk dira neurri honi heldu zitzaiola eta hurrengo urteotan ere aukera hori ematea erabaki da.
ESEP 2018-2022 ~ 13 ~
Sarritan aipatu bezala, badira Euskara Sustatzeko lehenengo Ekintza Planean aurreikusi ez,
baina bidean sortu diren zenbait ekintza, horren adibide “Berbasarea” programa, lanean hizkuntza-
ohiturak aldatzekoa bera. Udaleko bi arlotan jarri da abian (Erregistroa, Kultura arloa eta SKA),
Elhuyarren gidaritzapean. Luzera begira udaleko beste arlo batzuetan ere lantzea pentsatu da,
Elhuyarrek gidatuta edo trebatzaileak berak, kasuan kasu. Bereziki interesgarria deritzogu Berbasarea
programa HAZ zerbitzu berrian ezartzeari, zerbitzu berria eta herritarrei begira egindakoa izanik,
beran euskara nagusi izan beharko litzatekeelako, bai herritarrei arreta emateko hizkuntza gisa, bai
eta langileen arteko ohiko komunikazio hizkuntza gisa ere.
Asmo horrekin, bereziki HAZ zerbitzuan, baina baita gainerako zerbitzuetan ere, euskara
zerbitzuak protokoloak ezarriko ditu langileek herritarrekin euskaraz egin dezaten. Horrela bada,
hizkuntza irizpideak ezartzea ez ezik, horiek betetzeko laguntza ematea ere izango da zerbitzuaren
zereginetako bat. Zerbitzutik kanpo geratuko da horiek betearaztea edo betetzen diren kontrolatzea.
Izan ere, uste dugu herritarrei zerbitzua zein hizkuntzatan ematen dion afera udal-arlo bakoitzaren
ardura izan behar dela, hau da, langileak bestelako funtzioak betetzen dituela konprobatzea
arloburuaren ardurapekoa den bezala, euskarari dagokionez protokoloak betetzen direla ere bere
ardurapean egon beharko litzateke.
Horiez guztiez gain, hizkuntza paisaia berrikusiko da, antzematen diren gabeziak zuzenduz.
Arauen arabera, euskara nabarmenduta azaldu behar da testuetan eta asko dira horrela azaltzen ez
diren kartelak; are gehiago, oraindik badira gaztelania hutsean dauden kartelak.
Plan honetan udalerako egiten den itzulpenak ere hartu dira kontuan. Izan ere, itzulpenei
esker bermatzen dugu hizkuntza ofizial bien presentzia, baina hasieran ontzat har zitekeena gaur
egun, beharbada, gehiegikeria da, joera testuak itzultzera jotzea baita kasu askotan zuzenean
euskaraz idatz zitekeena. Azken batean, inertzia horrek eraman baikaitu dena itzultzera eta ezer gutxi
sortzera euskaraz zuzenean. Horrela bada, etorkizunerako erronketako bat testuak zuzenean
euskaraz sortzea da. Horretarako, trebakuntza saioetan langileekin beren-beregi landuko da eta
protokolo bat ezarriko da, Euskara zerbitzuak udal-langileek euskaraz idazten dituzten testuak zuzen
ditzan argitaratu aurretik.
Azkenik, planean tresna eta aplikazio informatikoetan euskararen erabilera handitzea
aurreikusi da, euskarazko bertsioak nola erabili irakatsiz eta beroriek erabiltzera animatuz, besteak
beste. Horrez gain, arlo honekin lotuta, plan honetan udalaren webgunean euskara arloan egiten
diren ekintzek toki handiagoa izatea aurreikusi da, bai eta ikasteko webgune interesgarrien estekak
jartzea ere: hiztegiak, gramatika liburuak eta abar.
ESEP 2018-2022 ~ 14 ~
6.- Arlo sozioekonomikoa
Aurrerantzean ahaleginak egin beharko dira esparru honetan, bai komunikazioaren eta bai
sentsibilizazioaren aldetik.
Enpresen eguneroko lanean euskara erabiltzea bezain garrantzitsua da (edo garrantzitsuagoa)
bezeroekiko harremanetan euskara erabiltzeko aukera bermatu eta sustatzea, kontsumitzaileek
euskaraz jarduteko duten eskubidea aintzat hartuz. Arlo horretan urratsak eman daitezkeen arren,
nolabait euskaraz dakiten eta euskaren aldeko jarrera duten langileak dituzten denda eta tabernen
izenak ezagutaraztea garrantzitsua da, nahiz eta jakitun garen helburu hori oraindik urruti dugula.
Hala ere, argi dago sektore honetan urratsak eman daitezkeela, saltoki eta tabernetako
errotulazioa, prezioak, kartelak, musika... euskaraz jarriz, eta herrian egiten diren feria eta azoketako
ohar eta informazio-orriak euskaraz ere agertuz.
7.- Asia eta kirola
Bi atal hauetan gora doa euskararen ezagutza, haur eta gazteengandik hasita, batez ere D
ereduan ikasi edo ikasten ari diren haur eta gazteak direlako arlo hauetan parte hartzen hasiak
direnak.
Eskolak herritar asko euskaldundu baditzake ere, eskolari ezin zaio eskatu erabileran eragin
handia duten jarduera ugari bere gain hartzeko. Horregatik, garrantzitsua da eskolaz kanpoko
jardueretan, bereziki haur eta gazteei zuzentzen zaizkienetan, euskara erabiltzeko aukera zabalak
eskaintzea, kirol federazio eta bestelako elkarteekiko lankidetzaren bitartez.
Euskararen aldeko ekintzen ondoan gauzak euskaraz egiteko aukerak sendotu eta hedatu
behar dira. Kirola eta aisialdi-jardueretan, jendaurreko ekitaldi eta agerpenak antolatzen direnean
eta ahoz zein idatziz ematen diren mezuetan euskararen presentzia bermatu beharko litzateke.
Pausuak emango dira arlo horretan, zehatz-mehatz euskararekiko sentsibilizazioan eragin
nahian, herriko zenbait kirol-elkartek prestakuntza eta motibazio saioak eskatu zituzten. Horrela
bada, diagnosia egin eta begiratu eskatutakoa zelan bideratu daitekeen. Kiroldegian arlo honetan
urrats batzuk emanda daude. Izan ere, Euskararen astean zenbait klase euskara hutsean ematen dira
eta urtean zehar klaseren bat euskaraz eskaintzeko asmoa dago, ahal dela, urtetik urtera gehiago,
eskaintza poliki-poliki zabaltze aldera.
ESEP 2018-2022 ~ 15 ~
Aisiarekin lotutako sektorean ere zenbait ekintza aurreikusten dira: Gaztebox Udal zerbitzuak
jarduera asko antolatzen ditu herrian eta horiekin lankidetzan, eskaintza handitzea dugu helburu,
hiru hilean behin ikuskizunen bat programatuz, herriko jaietan jardueraren bat antolatuz eta abar.
Orain arte egin bezala, aisialdi- zein kirol-elkarteei orokorrean aukera emango zaie eurek sortu
eta plazaratu nahi duten dokumentazioa eta bestelako paperkeria euskaraz egon dadin, testuak
itzuliz edo zuzenduz. Orain arte zenbait elkarterekin aritu izan gara horrela eta espero dugu hurrengo
urteotan elkarlana handitzea.
ESEP 2018-2022 ~ 16 ~
Euskararen elikadura
8.- Liburugintza
Euskal literaturaren sorkuntza eta ekoizpenean azken urteotan egon den hazkundea irakurle
eta kultura beharrei egokitu eta doitu behar zaie.
Santurtzin urtero antolatzen da liburu-azoka. Gaztelania izaten da horretan nagusi baina
euskararen presentzia handitu beharko litzateke horretan, hitzaldiren bat antolatuz, euskal liburuak
erakusgai jarriz eta abar.
9.- Kulturgintza
Kultura jarduera gehienak haur eta gazteei zuzentzen zaizkie, gehienbat antzerkiaren eta
bestelako ikuskizunen esparruetan. Horretan ere euskara erabiltzeko aukerak areagotu behar dira,
familia euskaldunei, gazteei eta haurrei lehentasuna emanez. Funtsezkoa da, halaber, euskaraz ez
dakitenei euskarazko ekoizpenaren berri ematea, hala den neurrian, arrotz egin ez dakien. Ildo
horretan euskal produktuak sustatzeko kanpaina egin da orain arte, eta hurrengo urteetan ere berdin
jarraitzea aurreikusi da.
Zinema arloan urrats batzuk eman nahi dira. Gero eta gehiago dira umeentzat euskaraz
estreinatzen diren filmak, estreinaldi horiek Santurtzira ekar genitzake. Hala ere, zertxobait egiten ari
gara arlo honetan Santurzineren bidez, berak antolatzen duen zine-jaialdian euskara hasia baita
presentzia izaten eta elkarlanean ari gara presentzia hori handiagoa izan dadin (gidoi-lehiaketa,
antzerki-laburrak...).
ESEP 2018-2022 ~ 17 ~
Zehar lerroak
14.- Sentsibilizazioa eta motibazioa
Euskararen aldeko motibazioaren inguruko saioak (tailerrak, sentsibilizazioa areagotzeko
mintegiak) ugaritu egin dira azken boladan. Motibazioak lotura estua du hizkuntzak ikastearekin eta
bereziki, haien erabilerarekin: hirurek elkar elikatzen dute eta.
Hizkuntza ikasteko motibazioan eragiteak berebiziko garrantzia du jakina, baina, horrekin
batera, ezinbestekoa da, besteak beste, euskara erabiltzeko argudioak ematea, hizkuntzen erabileran
gertatzen diren egoerak kudeatzeko estrategiak eskaintzea, hizkuntzen kudeaketan garatzen diren
eredu onak zabaltzea, soziolinguistikari buruzko oinarrizko azalpenak gizarteratzea edo hizkuntza
ezagutzetik erabiltzera dagoen jauzia egiten laguntzeko tailerrak antolatzea.
Horrela bada, sentsibilizazio kanpainak (Eman Giltza...) eta motibazioa (antzerkirako sarrerak
merkeago, Euskara ikasteko diru-laguntzak, liburuak zozketatu berbodromoan..) landuko dira.
15.- Barruko proiekzioa
Euskaraz gauzatzen diren ekimenen proiekzioak eragin erabakigarria du euskararen irudian.
Zabalkunde egoki batek erabiltzaile gehiago ekar diezazkioke euskarari.
Euskararen irudiari prestigioa emateko ahaleginak egiten jarraitu behar dugu, euskarara
hiztunak erakarri eta hizkuntzaren erabilera areagotzeko saio horiek giltzarri baitira.
Euskararen eta euskarazko kultur ekoizpenen zabalkundeak elebidun pasiboen kopurua
handitzeko eta haien elebitasun osorako zubia eraikitzeko balio dezake.
Esparru honetan kokatuko da 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldia,
Hurrengo urteetan jarraipena izango duena.
ESEP 2018-2022 ~ 18 ~
III. EKINTZEN DESKRIPABENA
Esparruko neurri ekintzak
Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren hurrengo atal honetan hiru helburu estrategikoei eta bi
zehar lerroei lotutako neurri-ekintzak jasotzen dira. Eusko Jaurlaritzatik bidalitako marko nagusian 16
esparrutan sailkatuta azaltzen dira, Santurtzirako egokitzapenean berriz 10ean. Hona hemen
esparruok:
1.- Familia bidezko transmisioa
2.- Irakaskuntza
3.- Euskalduntze-alfabetatzea
4.- Administrazioa
6.- Arlo sozio-ekonomikoa
7.- Aisia eta kirola
8.- Liburugintza
9.- Kulturgintza
14.- Sentsibilizazioa eta motibazioa
15.- Barruko proiekzioa
Honako hauek ez dira Santurtzin jorratuko:
5.- Gune geografiko euskaldunenak
10.- Publizitatea
11.- Corpus-plangintza eta euskararen kalitatea
12.- Hedabideak
13.- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
16.- Kanpoko proiekzioa
Guztira, Euskara Sustatzeko Ekintza Planean ia 100 neurri proposatzen dira. Hurrengo
orrialdeetan jasotzen diren fitxetako osagaiak honako hauek dira:
a. Neurria: esparruari lotutako helburu zehatza islatzen du
b. Ekintza: dagokion neurria garatzeko proposatzen den egitasmo edo programa jakina
da.
c. Eragileak: zehaztutako neurria betetzeko orduan ardura edota parte hartzea izango
duen erakunde edo eragile publiko zein pribatua da.
d. Ekintzaren nondik norakoak: programaren inguruko oharrak.
e. Adierazleak: Planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteari begira, neurri bakoitzaren
betetze-maila neurtzeko erabiltzen dira.
ESEP 2018-2022 ~ 19 ~
Euskararen jabekuntza
1.- FAMILIA BIDEZKO TRANSMISIOA
1.1.- SENTSIBILIZAZIOA ETA MOTIBAZIOA ETENGABE LANTZEA
1.1.4.- Gurasoei euskara eta euskal kulturarekin lotutako produktuak ezagutarazi eta
eskura jartzea.
1.1.4.1.- Euskal produktuen katalogoa ikastetxe edo umeak eta nerabeak elkartzen diren leku publikoetan banatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Alkarbide (Foru Aldundia)
Hezkuntza zentroak
Bestelako udal zerbitzuak
Nondik norakoak: Ume eta gazteentzako ekintza da. Azken helburua euskara sustatzea izanik,
ekintza honen bidez euskal produktuak ezagutarazi eta eskuragai jarri nahi dira, katalogoaren bidez
euskaraz zer argitaratu den ikusten da eta. Gainera Gabonak baino lehentxeago banatzen denez,
Euskara “oparitzea” ere litzateke zeharkako helburu bat. Askotan, gurasoek seme-alabei Euskaraz
dauden produktuak (liburuak eta diskoak gehienbat) oparitu nahi dizkiete baina ez dute jakiten
oparitzeko zer dagoen ere.
Lehen Hezkuntzako ikasleei katalogoa banatzen zaie, bigarren hezkuntzakoei, berriz, beren-beregi
eurentzako produktuak erakusgai dituen orri-markagailu bat.
Hezkuntza zentroez gain, umeak edo gazteak batzen diren tokietan banatzen dira: Gazteboxen,
liburutegietan...
Adierazleak: Erosketetan duen eragina. Erosi barik ere, neurriak eragina izan dezake produktuen
berri ematen delako
1.1.4.2.- Katalogoa ezagutzera ematea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Bestelako udal zerbitzuak
ESEP 2018-2022 ~ 20 ~
Nondik norakoak: Katalogoa ahalik eta gehien zabaltzea, fisikoki (eskoletan eta bestelako lokaletan)
ez ezik, modu birtualean ere zabal daiteke: udalaren webgunean edo kaleko argidun karteletan jarriz.
Adierazleak: Erosketetan duen eragina. Erosi barik ere, neurriak eragina izan dezake produktuen
berri ematen delako.
1.1.4.3.- Udalaren webgunean euskaraz jarduten duten haurtzaindegiei buruzko informazioa ematea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Kultura arloa
Haurtzaindegiak
Informatika zerbitzua
Nondik norakoak: Gurasoek informazioa eskura izan dezaten urtean behin gai horri buruzko
informazioa argitaratuko da udalaren webgunean.
Adierazleak: Webgunearen atal horrek izan duen kontsulta kopurua.
1.1.6.- Gurasoengan eragin euren hizkuntza ohiturek seme-alabengan duten eraginaz jabe
daitezen.
1.1.6.1.- Guraso erdi-euskaldunak euskalduntzeko ikastaroak antolatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Hezkuntza zentroak
Udal euskaltegia
Nondik norakoak: Santurtziko hezkuntza zentroetan dauden umeen gurasoei euskara eskolak
ematen zaizkie Udal euskaltegian edota zentroan bertan. Gurasoek matrikula erdia eta udalak beste
erdia ordaintzen dute. Ikastaroa urrian hasi eta maiatzean amaitzen da. Astean lau ordu eta erdiz
aritzen dira, eta ikastaro hauetan A1, A2 eta B1 egiteko aukera dute.
Adierazleak: Matrikula kopurua, asistentzia eta jarraipena.
1.1.6.2.- Guraso-taldeetan eragitea euskaraz diren ekintzetan eta berbalagun taldeetan parte har dezaten
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal euskaltegia
Berbalagun ekimena
ESEP 2018-2022 ~ 21 ~
Nondik norakoak: Euskara ikasteko guraso-taldeetan Berbalagun ekimenaren berri eman taldeetan
parte hartu eta euskaraz klasetik kanpo ere aritu daitezen. Horrez gain, Euskararen Agendaren berri
hilero eman seme-alabekin batera goza ditzaketen ekintzen berri izan dezaten. Horrela, klaseen
azken helbururako urratsa eman liteke.
Adierazleak: Urtero talde hauetako bost bat gurasok izena ematea.
1.1.6.3.- Irakaskuntza sisteman sartzear dauden haurren gurasoei zuzendutako komunikazio ekintza zehatzak gauzatzea (hitzaldiak, gutunak...) irakaskuntza eredu desberdinen helburuak azalduz eta D ereduaren abantailak azpimarratuz.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Alkarbide (Bizkaiko Foru Aldundia)
Nondik norakoak: Urtero D Ereduan matrikulatzeko kanpainarekin batera gutuna banatzen zaie
udaletik umeak D ereduan matrikulatzen animatuz. Horrekin batera hitzaldiren bat antolatu liteke D
ereduan ikastearen abantailak azpimarratuz.
Adierazleak: Urtetik urtera ume gehiago matrikulatzea D ereduan
1.1.6.4.- D ereduan matrikulatzeko kanpaina. Urtero banatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Alkarbide (Bizkaiko Foru Aldundia)
Nondik norakoak: Kanpaina hau urtetan egon da abian, baina urtetik urtera aldatu egin da.
2018rako ez da berez matrikulazio-kanpainarik egin, Irrien Lagunak elkartearekin lankidetzan
“Euskaraz ikasi Euskaraz bizi” aldizkaria banatu da. Helburu nagusia euskaraz ikasteak duen
garrantzia azpimarratzea da, baina horrekin batera, eskolaz kanpoko esparruan eragin beharra eta
gurasoek eremu horretan duten erantzukizuna ere nabarmendu nahi izan dute. Aldizkariaren barruan
eskuorri bat dago mezu biak uztartuz.
Adierazleak: Urtetik urtera ume gehiago matrikulatzea D ereduan .
1.1.6.5.- Gurasoen erabilera sustatzeari begirako jarduerak antolatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Guraso elkarteak
Hezkuntza zentroak
ESEP 2018-2022 ~ 22 ~
Nondik norakoak: Orain arte gurasoei zuzendutako hitzaldiak egin izan dira, baina ez beren-beregi
guraso euskaldunei zuzendutakoak. Hutsune hau konpontze aldera, Hezkuntza zentroekin eta guraso
elkarteekin hitz eginda, euren beharren berri jaso eta eskatutakoa bideratuko da.
Adierazleak: Parte hartzaile kopurua
1.1.6.6.- Ku Ku CD-liburua erabiltzen ikasteko tailerra
Eragileak: Euskara zerbitzua
Urtxintxa eskola
Haurtzaindegiak
Nondik norakoak: Gurasoak euskaldunak izan gabe ere, 0-2 urte arteko seme-alabei euskara
transmititzeko “Eman Giltza” kanpainaren materiala erabiltzen ikasteko tailerra da. Tailerra asteburu
bitan egiten da. Lehenengoan gurasoek liburua nola erabil daitekeen ikusiko dute, eta bigarrenean
praktikan jarriko da. Ahal dela, bi taldetan landu beharko litzateke materiala, guraso euskaldunen
taldean batetik, eta euskaldunak ez direnen taldean bestetik.
Adierazleak: Urtero bi talde osatzea, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.
1.1.6.7.- Haurtzaindegi eta haur-eskolekin koordinatzea, begiraleek gurasoei tailerren berri eman diezaieten.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Kultura arloa
Haurtzaindegiak
Haur-eskolak
Nondik norakoak: Ku Ku tailerretan parte hartzeko “Eman Giltza” materiala jaso duten gurasoei
gutuna bidaltzen zaie. Baina nahikoa ez delakoan gaude, eta beraz, uste dugu hobe dela beste alderdi
batzuetatik eragitea. Hortaz, haurtzaindegietara joko da tailerron berri eman eta gurasoen parte-
hartzea bultzatzeko. Printzipioz, lehentasuna eman beharko litzaieke 0-2 urte arteko seme-alabak
dituzten gurasoei, baina plazarik soberan balego adin-tartea zabaldu egingo litzateke. Eta horretan
sartzen da, hain zuzen, haurtzaindegien inplikazioa.
Adierazleak: Tailerretan tokia egonez gero, izena eman dutenetik % 10 haurtzaindegietatik etortzea.
ESEP 2018-2022 ~ 23 ~
2.- IRAKASKUNTZA
2.4.- EUSKARAREN ERABILERA SOZIALA HEZKUNTZA ESPARRUAN AZTERTU ETA
BULTZATZEA
2.4.1.- Euskararen eragina suspertzea nerabeen aisialdi eta interesekin lotutako
eremuetan.
2.4.1.1.-Irakaskuntza alorrean diharduten eragileekin koordinatu eta elkarlanean jardutea euskara hizkuntza akademikoa izateaz gain, komunikazio hizkuntza izateko eta gune ez akademikora ere zabaltzeko.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Hezkuntza zentroak
Nondik norakoak: Euskara zerbitzua hezkuntza zentroetan Euskararen normalizazioaz arduratzen
diren irakasleekin harremanetan dago. Izan ere, NHD kanpainarekikoak lantzeko eta hitzaldiak
lotzeko bildu egiten dira. Horrez gain, Euskararen Asteko tailer eta bestelako jardueretan parte
hartzen duten zentroetako irakasle batzuekin sarritan bildu beharra dute irailetik aurrera. Baina
asmoa hortik haratago joatea da eta ahal dela, elkarrekin zerbait egin ahal izatea. Bileraren bat edo
beste izan izan dira, baina momentuz ez da ezer finkorik lotu.
Adierazleak: NHD kanpaina, guraso-eskolak eta Euskararen astea antolatzeko elkartzen jarraitzea.
Gero eta zentro gehiago batzea honetara eta elkarlanerako oinarriak ezartzea.
2.4.1.2.-Hezkuntza zentroetako guraso elkarteekin koordinatu eta elkarlanean jardutea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Guraso elkarteak
Nondik norakoak: Hezkuntza zentroekin egin bezala, Euskara Zerbitzuak guraso-elkarteekin ere du
harremana. Horrez gain, guraso-elkarteok bidalitako zenbait ohar euskaratu dira, eta horretan berdin
jarraitzea dugu helburu. Euskara Asteko antolakuntzan ere elkarrekin dabiltza. Hala ere, ekimen
horietan ez dute zentro guztietako guraso-elkarteek parte hartzen, itunpeko zentroetakoak ez baitira
etortzen. Saiakera berezia egin behar da horiengana ere heltzeko
Adierazleak: Guraso-eskolak, Euskararen astea eta sor litezkeen bestelako proiektu batzuk
antolatzeko elkartzen jarraitzea. Ekimen horretara gero eta elkarte gehiago batzea.
ESEP 2018-2022 ~ 24 ~
2.4.1.3.-Herrian euskararekin lotuta antolatzen diren ekintza guztien berri ematea hilero: liburutegietako jarduerak, filmak...
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal liburutegiak
SKA
Berbalaguna
Hezkuntza zentroak
Nondik norakoak: Hilero Euskararen agenda osatzen da herrian, euskaraz egiten diren jardueren
berri emateko. Herriko erakunde, elkarte edo talderen batek jarduera bat antolatzen duenean
Berbalagun programaren dinamizatzaileei jakinarazten die hilero osatzen den agendan sar dezaten.
Agenda hezkuntza zentroetara helarazten da ikasleek eta gurasoek horren berri izan dezaten.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
2.4.1.4.-Hezkuntza zentroetan hizkuntzaren normalizazioan diharduten teknikariekin koordinazioa lantzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Hezkuntza zentroetako normalizazioko arduradunak
Nondik norakoak: Ekintza honen bidez ikasturte hasieran, urri aldera, hezkuntza zentroekin biltzea
bilatzen da, euskararekin lotuta dituzten asmoen berri eman dezaten. Ahal den neurrian,
koordinazioa bilatuko da hizkuntza proiektuak garatzeko helburuz edo bikoiztu egiten diren
proiektuak elkarlanean egiteko.
Adierazleak: Koordinaziorako espazioa egotea, ohiko dinamika izatea.
ESEP 2018-2022 ~ 25 ~
3.- EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA
3.7.- HELDUEN EUSKALDUNTZEAREN KALITATE-IRIZPIDEAK ADOSTU ETA FINKATZEA
3.7.1.- Alorreko eragileen arteko koordinazioa eta elkarlana: koordinazioa
3.7.1.1.- Euskara zerbitzua eta euskaltegien arteko koordinazioa eta komunikazioa lantzen jarraitzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
AEK
Udal euskaltegia
Nondik norakoak: Urtean zehar hainbat jarduera elkarrekin antolatu behar direnez (Euskararen
astean, Berbalagun programaren ekintzak...), komunikazioa etengabekoa da. Urtarriletik ekainera
hilabete eta erdi edo edo bi hilean behin elkartzen gara; irailetik aurrera, berriz, are sarriago. Eta
unez uneko ekintzetarako ere lankidetzan aritzen gara.
Bestalde, urtero Berbodromoa bi euskaltegiek elkarlanean antolatzen dute Euskara Zerbitzuaren
laguntzaz.
Euskaraldiaren talde eragilean, beste batzuek ez ezik, hiru eragile horiek hartzen dute parte eta
hortaz, elkarrekin arituko dira lanean ekimena Santurtzin abian jartzeko.
Adierazleak: Euskararen astea eta Berbalagun Jarraipen Batzordean elkarrekin jarraitzea. Herri
mailan euskararekin lotuta sortzen diren proiektu berrietan elkarrekin aritzea.
3.7.6.- Helduak euskalduntzeko alorreko materialak, metodoak eta baliabideak etengabe
eguneratzea
3.7.6.1.- Herriko merkatariek proposatutako hitzen glosarioa euskaratzea eta zabaltzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Merkataritza arloa
Merkataritza elkarteak
Merkatariak eurak
Nondik norakoak: Merkatariek proposatutako hitz eta terminoak euskaratu eta glosarioa osatuko
da. Horretarako iradokizunak eta proposamenak jaso behar dira, bai jaso nahi diren terminoei
buruzkoak, eta bai glosarioaren ezaugarriei buruzkoak (zenbat egin: bakarra eta orokorra merkatari
guztiontzat, sektore bakoitzeko bat...).
ESEP 2018-2022 ~ 26 ~
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
3.7.6.2.- Herriko ostalariek proposatutako proposatutako hitzen glosarioa euskaratzea eta zabaltzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Turismo arloa
Ostalaritza elkarteak
Ostalariak eurak
Nondik norakoak: Ostalariek proposatutako hitz eta terminoak euskaratu eta glosarioa osatuko da.
Horretarako iradokizunak eta proposamenak jaso behar dira, bai jaso nahi diren terminoei
buruzkoak, eta bai glosarioaren ezaugarriei buruzkoak (zenbat egin, bakarra eta orokorra taberna eta
jatetxeetarako, bakoitzeko bat...) ere.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
3.8.- GELAZ KANPOKO EGITASMOAK SUSTATZEA, ERABILERA ETA PRAKTIKA UZTARTUKO
DITUZTENAK
3.8.2.- Mintzapraktika egitasmoak (mintzalgaun, berbalagun, gurasolagun) zabaltzea
3.8.2.1.- Berbalagun egitasmoa zabaltzea
Eragileak: Berbalaguneko dinamizatzaileak
Euskara zerbitzua
AEK
Berbalagun ekimenaren jarraipen batzordea
Nondik norakoak: Euskal Herri osoan dabilen programa da. Santurtzin udalak AEKren bidez
gauzatzen du programa hau, Santurtziko Udal Euskaltegi eta Santurtziko Udalarekin lankidetzan.
Santurtzin 10 bat talde daude osatuta, eta bertan euskara ikasten dabilen edo ikasi duen jendea bildu
egiten da euskaraz aritzeko bidelagun dabilen pertsona baten laguntzaz. Taldeak astean behin biltzen
dira ordu bat edo ordu eta erdiz, eta Berbalagun programan antolatzen diren ekintzetan parte
hartzeko aukera daukate. Nahiz eta 100 lagunetik gora dauden, asmoa ekimena gehiago zabaltzea
da, bidelari zein bidelagun gisa arituko diren herritarrak erakarri eta auzoetan talderen bat osatzea
(Kabiezesen talde bat dago).
ESEP 2018-2022 ~ 27 ~
Adierazleak: AEK-k jarrita duena
3.8.2.2.- Guraso-lagun egitasmoa indartzea
Eragileak: Berbalaguneko dinamizatzaileak
Euskara zerbitzua
AEK
Berbalagun ekimenaren jarraipen batzordea
Guraso elkarteak
Hezkuntza zentroak
Nondik norakoak: Berbalagun programaren atal bat da, AEK-k kudeatua bera. Kontua guraso eta
seme-alabez osatutako taldeetan euskaraz egitea da. Aurrekoan bezala, Santurtzin udalak AEKren
bidez gauzatzen du programa hau, Santurtziko Udal Euskaltegi eta Santurtziko Udalarekin
lankidetzan. Saiakera asko egin dira eta talde bat sortu zen arren, aurten ez da ikasturte osoan aritu.
Hala ere, taldekideek Berbalagun programak gurasoek seme-alabekin batera parte hartzeko
tailerretan eta bestelako ekintzetan parte hartzen dute. Dena dela, atal hau sendotzea da
erronketako bat.
Adierazleak: AEK-k jarrita duena
3.8.2.3.- Mendi Lagun egitasmoarekin jarraitzea
Eragileak: Berbalaguneko dinamizatzaileak
Euskara zerbitzua
AEK
Berbalagun ekimenaren jarraipen batzordea
Nondik norakoak: Berbalagun programaren atal bat da, AEK-k kudeatua bera. Berbalagun batzuek
mendirako irteerak antolatzen dituzte hilean behin, helburua txangoa euskara hutsean egitea dela.
Txango batzuk beste herri batzuetako Berbalagun taldeetako kideekin egin izan dira.
Adierazleak: AEK-k jarrita duena
ESEP 2018-2022 ~ 28 ~
Euskararen erabilera
4.- ADMINISTRAZIOA
4.0.- ERAGILEEN ARTEKO KOORDINAZIOA ETA ELKARLANA
4.0.1.- Koordinazioa
4.0.1.1.- Administrazioan diharduten langileei Euskara Zerbitzuaren proposamenen berri ematea eta euskararekin lotutako informazioa udal osoan eta autonomiadun erakundeetan zabaltzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal langileak
Nondik norakoak: Udal langileekin harremanetan egon euskara ikasi, praktikatu, hobetu edo
erabileran laguntza nahi dutenen asmoak bideratzeko (IVAPeko ikastaroak, euskara ikasteko
ikastaroak, ordu kreditua agortuta dutenentzako eskaintza, trebakuntza, ahozko azterketetarako
laguntza, ikastaro laburrak...)
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
4.1.- ADMINISTRAZIOAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATU ETA BERMATZEA
4.1.3.- Herritarrek administrazioekin dituzten ahozko eta idatzizko harremanetan
euskaraz jarduteko aukera bermatzea
4.1.3.1.- Protokoloak zehaztea lehen harremana euskaraz izan dadin, eta horiek betetzeko laguntza ematea (aurrez aurrekorako, telefonoz jarduteko...)
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal langileak orokorrean
HAZeko langileak bereziki
Nondik norakoak: Honen bidez herritarron hizkuntza eskubideei erantzutea bilatzen da. Lehen hitza
euskaraz emanda, zerbitzua herritarrek hautatzen duten hizkuntzan ematean datza. Kontua erabili
ESEP 2018-2022 ~ 29 ~
beharreko hizkuntza irizpideak ezarri eta horiek betetzea da. Bereziki HAZeko langileekin landu
beharreko neurria da.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
4.1.3.2.- Bereizgarriak jartzea herritarrek nahi duten hizkuntzan aritu daitezkeela jakin dezaten.(mahaigainekoak, lehenengo hitza euskaraz...)
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal langileak
HAZeko langileak bereziki
Nondik norakoak: Honen bidez herritarron hizkuntza eskubideei erantzutea bilatzen da.
Bereizgarriak herritarrek ikusteko moduan jarrita, jakingo dute langile horrekin euskaraz ari
daitezkeela nahi izanez gero. Berdin-berdin ahoz, lehenengo hitza euskaraz emango zaie, betiere
delako langilea gai bada elkarrizketa jarraitu eta zerbitzua euskaraz emateko. Bereziki HAZeko
langileekin landu beharreko neurria da.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea.
4.1.3.3.- Euskara harrera hizkuntza bezala ziurtatzea udalaren eraikin eta zerbitzu guztietan, bereziki HAZ bulegoan.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal langileak
HAZeko langileak bereziki
Nondik norakoak: Honen bidez herritarron hizkuntza eskubideei erantzutea bilatzen da. Neurria
udal osoan ezarriko da baina bereziki HAZ bulegoan. Horretarako protokoloak ezarriko dira eta
neurria berez landu sentsibilizazio hitzaldi edo tailerren bidez. Euskara Zerbitzuak HAZ bulegoarekin
hari zuzena behar du izan ekintza hau behar bezala gauzatuko bada. Bestalde, zerbitzuburuaren edo
zerbitzua kudeatzen duen arloaren buru edo zuzendariaren ardura izango da neurria betetzen dela
ziurtatzea, ez Euskara Zerbitzuarena, honek ez baitu horretarako baliabide nahikorik.
Adierazleak: Ekintza bi hilean behin ebaluatu
4.1.3.4.-HAZ bulegoko dokumentu guztiak euskaraz ere egotea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
HAZ zerbitzuaren kudeatzaileak
ESEP 2018-2022 ~ 30 ~
Nondik norakoak: Ekintza honen bidez ziurtatu behar da herritarren esku egongo diren agiri guztiak
euskaraz ere egongo direla. Horrez gain, barneko dokumentazioa ere ( prozedurak, manualak… )
euskaraz egongo dela ziurtatuko da.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
4.1.4.- Hizkuntza-paisaian (errotulazioa eta noizbehinkako oharrak) euskararen erabilera
bermatzea: Erakunde barruko hizkuntza-paisaian euskararen presentzia gehitzea
4.1.4.1.- Hizkuntza-paisaia aztertu eta antzematen diren gabeziak zuzentzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal langileak
Nondik norakoak: Udalaren hizkuntza-paisaiak ez du beti 2013an Osoko Bilkurak onartu zuen
ordenantzan agindutakoa betetzen. Beharbada, udaletxean araua gehiago gordeko da, baina
udaletxetik kanpo dauden udal-eraikinetan ohikoa da kartelak gaztelania hutsean ikustea. Ekintza
honen bidez egoera aldatzea dugu helburu, ez dadin kartelik gaztelania hutsean edo euskara txarrean
idatzita egon.
Adierazleak: Ekintza bi hilean behin ebaluatu
4.1.4.2.- Euskara nabarmentzea ele bietan dauden ohar edo errotuluetan
Eragileak: Euskara zerbitzua
Nondik norakoak: Udalaren hizkuntza-paisaiak ez du beti betetzen 2013an Osoko Bilkurak onartu
zuen ordenantzan adierazitakoa. Ele bietan idatzita dauden kartel eta testuetan euskara ezkerrean
agertu behar da baldin eta bi zutabe badaude, eta edonola ere, nabarmen azaldu behar da, nola-eta
tamaina, kolore, kokapen eta abarri erreparatuta.
Adierazleak: Ekintza bi hilean behin ebaluatu
4.1.5.- Erakundearen agerpen publikoetan euskararen presentzia bermatzea
ESEP 2018-2022 ~ 31 ~
4.1.5.1.- Osoko Bilkura, informazio-batzorde eta abarretan euskararen presentzia areagotzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal ordezkariak
Nondik norakoak: Alderdi politikoetako ordezkariekin hitz egitea Osoko Bilkura eta batzordeen
batzarretan zinegotziek euskaraz sarriagotan jardun dezaten eta euren interbentzioetan euskara sar
dezaten, nork bere neurrian. Horretarako, haiekin hitz egingo da banan-banan eta nork bere neurriko
“konpromisoa” hartu edo “ahalegina” egingo du ekintza bide onean jar dadin. Horretarako Euskara
Zerbitzuak behar duten laguntza guztia emango die: agurrak edo esan beharrekoak idatziz, itzuliz...
betiere euskarak agerpen publiko horietan presentzia handiagoa izateko helburu bakarraz.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
4.2.- NEURRIAK HARTZEA EUSKARA ERE LAN-HIZKUNTZA IZAN DADIN
4.2.1.- Udal langileen euskararen aldeko jarrera, motibazioa eta onarpena sustatzea,
horretarako behar den prestakuntza eta laguntza eskainiz
4.2.1.1.- Euskaraz lan egiten duten langileei aitortza egitea eta motibatzeko neurriak proposatu eta gauzatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Alkatetza
Nondik norakoak: Ekintza honen helburua motibazioa lantzea da. Ekintza gauza positibo gisa
planteatu nahi da, ez baztertzailea. Aitortza alkateak (edo euskararen aholku batzordeak, santurtziar
euskaldun enblematiko batek, jarraipen batzordeak...) sinatutako gutuna izan daiteke euskararen
normalizazioaren alde egindako lana eskertuz eta bide beretik jotzen animatuz. Azken batean,
egindako lanaren aitorpen publikoa egitea da kontua. Aitortzak Korrikaren garai berean egin litezke
bi urtean behin, edo euskararekin lotutako bestelako ekintzaren bat baliatuz.
Adierazleak: Ekitalditik ekitaldira aitortza kopurua igotzea.
ESEP 2018-2022 ~ 32 ~
4.2.1.2.- Trebakuntza... Euskara hobetzeko ikastaroak antolatu eta udal langileei eskaintzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal langileak
Udal Euskaltegia: trebatzailea
Nondik norakoak: Ekintza honen bidez lanpostuak eskatzen dien hizkuntza eskakizuna egiaztatu
duten langileei euskaraz trebatzeko aukera ematen zaie taldeka eta trebatzaile baten laguntzaz.
Asmoa bikoitza da, batetik, langileak bere euskara maila hobetu eta lanean euskaraz egin beharreko
zereginak euskaraz egiteko laguntza ematea; eta bestetik, taldeka egonda, udaleko arlo diferenteak
harremanetan jartzea; zertarako-eta klasean elkarlanean zer egiten duten antzeman eta lan hori
errealitatean euskaraz egitea bultzatzeko, edota arlo desberdinen sinergiak baliatzea euskara lan-
hizkuntza izatea lortzeko. Langileak astean ordu betez aritzen dira trebatzailearekin, eta batez ere
ahozko jarduerarako dago pentsatuta.
Adierazleak: Saioetan urtetik urtera langile gehiago aritzea eta lanean horren eragina izatea.
4.2.1.3.- Ikastaro bereziak antolatzea gai zehatzagoak lantzeko
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal langileak
Udal euskaltegia: trebatzailea
Nondik norakoak: ikastaro labur eta berezitu hauen bitartez, langileei maiztasunez egin behar
dituzten zeregin berezi batzuk euskaraz burutu ahal izateko hizkuntza gaitasuna lantzeko aukera
eskainiko zaie. Batzuek herritarren aurrean agertu beharko dute, beraz, langile horientzako
prestatutako ikastaro berezian lehen arretarako baliabideak landuko dituzte, hala nola, agurtzeko
esamoldeak, galdetzeko eta erantzuteko formulak, azalpenak nola eman... Beste batzuek telefonoz
aritzeko baliabideak landu beharko dituzte, esate baterako lehen erantzun korporatiboa nola esan
(Santurtziko Udala, egun on, zertan lagundu ahal dizut?); nola galdetu norekin hitz egin behar duten;
nola igorri deia dagokion langileari...; zenbakiak landu luzapenak emateko eta abar.
Izango dira mezu elektronikoak sarritan idatzi behar dituztenak, emanaldien kartelak sortu behar
dituztenak; bat-bateko jakinarazpenak, matxurak, idatziz eman behar dituztenak (Kontuz, zorua
labainkor dago, sarrerak agortu dira, ur berorik ez... )
Beharrak eta zereginak anitzak dira eta helburua ahalik eta esparrurik handiena betetzea da.
Langileen beharrei erantzuteko sortzen direnez, behar hori antzemanda edo gabeziak ikusita sortuko
dira ikastaroak, askotan nahieran.
Ikastaro hauek irailean egingo dira eta konbinatuak izango dira, hau da, online eta aurrez aurrekoak.
Guztira 12 bat ordukoak izango dira, aurrez aurreko 4 eta gainontzekoak online.
Adierazleak: Urterik urtera ataza berriak lantzea.
ESEP 2018-2022 ~ 33 ~
4.2.1.4..- Terminologia berezia lantzeko ikastaro laburrak ematea HAZ bulegoko langileei
Eragileak: Euskara zerbitzua
HAZ bulegoko langileak
Udal euskaltegia. Trebatzailea
Nondik norakoak: HAZ bulegoan herretarrei harrera zerbitzua emango dieten langileek udal arlo
guztietako gaietako lanak egin beharko dituzte eta beraz, orain arte landu ez dituzten termino, izen
eta esapideak ikasi beharko dituzte nolabaiteko naturaltasunez erabiltzeko. Horregatik prestakuntza
berezia eman beharko zaie honen ingurua.
Beharren arabera erabakiko da noiz eta nola eman prestakuntza
Adierazleak: Lanean duen eragina
4.2.1.5.- Terminologia berezia lantzeko ikastaro laburrak sortzea arloz arlo urtean zehar
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal langileak
Udal euskaltegia: trebatzailea
Nondik norakoak: Irailerako aurreikusi diren ikastaro laburren estiloan, udal arloetan erabiltzen
duten terminologia lantzeko ikastaroak egitea da, baina urte osoan. Horrela bada, arloka planteatuko
da eta konbinatuak izango dira, hau da, online eta aurrez aurrekoak. Ordu kopurua aurrergao
zehaztuko da baina iraleko ikastaro laburrak bezala, 12 bat ordukoak izan litzeke, aurrez aurreko 4
eta gainezkoak online.
Arloen egoera eta beharren arabera erabakiko da bai arloen hurrenkera, bai ikastaroen maiztasuna,
bai euren nondik norakoak eta bai euretan parte hartuko duten langileak
Adierazleak: Lanean duen eragina
4.2.1.6.- Hizkuntza eskakizunetako ahozko azterketak prestatzen laguntzeko ikastaro laburrak antolatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal langileak
Udal euskaltegia: trebatzailea
Nondik norakoak: Ahozko azterketak prestatzeko laguntza eskaintzea du helburu ekintza honek.
Saio kopuru mugatu horietan langileak aukera izango du ahozko proba, bakarrik edo beste lankide
batekin batera, prestatzeko. Proba orokorrak lantzeaz gain (EGA, Hizkuntza Eskola...), HABE eta
HAAE/IVAPeko probetan sakonduko da bereziki, horretarako langilearen lan esparruko gaiak jorratuz.
Asmoa maiatza aldera hastea da eta ekainaren amaieran amitzea da, hau da, IVAP et HABEko ahozko
azterketak egiten direnean.
ESEP 2018-2022 ~ 34 ~
Adierazleak: Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzean duen eragina.
4.2.1.7.- Euskaraz lan egiten duten zerbitzuak identifikatu eta horien berri ematea kanpoko eragileei (beste erakundeei eta abar).
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal arloak
Nondik norakoak: Jakin badakigu badirela ia euskara hutsean funtzionatu lezaketen arloak, izan ere,
Santurtziko Udalean langile euskaldun asko daude, baina ohitura falta dela-eta ez dute euskara lan-
hizkuntza gisa erabiltzen. Kontua euskara lan-hizkuntza gisa hartzea da, bai Udalean eta bai kanpoko
erakundeetan. Horretarako arloak identifikatzea eta sentsibilizatzea da lehenengo urratsa hizkuntza
erabileran ohitura berriak hartu ahal izateko.
Adierazleak: Arlo edo zerbitzu gehienetan langile batzuen hizkuntza ohituretan eragitea
4.2.1.8.- Hizkuntza ohituretan eragiteko programak: Berbasarea. Bereziki jendaurrean ari diren arloetan ezartzekoak
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal arloak
Udal euskaltegia: trebatzailea
Nondik norakoak: Udal langileen artean ezagutza maila handia da, ez horrenbeste erabilera maila.
Horrela bada, horretan eragin beharra dago. Horregatik, bereziki helburu hori landuko duten
programak ezarri nahi dira, Berbasarea kasu. Berbasarea hizkuntza ohiturak aldatzeko programa da
berez. Programa ezin errazagoa da eta ez die langileei ahalegin berezirik eskatzen. 2017-2018an
Kultura arloan, SKAn eta Erregistroan egin da. Teknikariak esku-hartze xumeak egiten ditu, eta lan
taldeak egiten du lanik handiena ia konturatu gabe. Horrela bada, lan-taldeetako kide banari Eusle
izatea egokitzen zaio. Euslek euskaraz egingo du, bai eta euskaraz ulertu bai baina hitz egiten ez
dakitenekin ere. Gainerako langileek nahi duten hizkuntzan hitz egingo diote Eusleari, honek ez baitie
euskaraz egiteko eskatuko, baina langileek ere ez diote Eusleari inola ere gaztelaniaz egiteko
eskatuko. Euslea lankideek aukeratzen dutenez, zilegitasun handia ematen zaio figurari, ez baita
nagusiak izendatutakoa, lankideek baizik. Orokorrean, euskara gehiago entzuten da Berbasarea
metodologia ezarri den bulegoetan, eta denborarekin erabilera jaitsi egiten bada ere, beti izango da
Berbasarean aritu aurreko egoerakoa baino altuagoa.
Hemen Santurtzin herritarrek ikusi dute (erregistroan batez ere) euskaraz hitz egin dezaketela
langileekin eta horrez gain, langileak euren artean euskaraz hitz egin dute herritar eta gainerako udal
langileen aurrean.
ESEP 2018-2022 ~ 35 ~
2017-2018an egindako saioak Elhuyar enpresak gidatu ditu. Hurrengoetarako trebatzaileak gidatzea
aurreikusten da.
Ezinbesteko ikusten dugu HAZ bulegoan ezartzea (hurrengo ekintza)
Adierazleak: Programak berak ezarritakoa.
4.2.1.9.- Berbasarea proiektua bereziki HAZ bulegoan ezartzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
HAZ bulegoko langileak
HAZ bulegoa kudeatzen duen arloa
Udal euskaltegia: trebatzailea
Nondik norakoak: Aurreko ekintza bera da baina HAZ bulegoan bereziki landu beharko litzateke,
bera baita jendaurrean arituko den bulego nagusia. Trebatzailea arituko da bulego honetan
programa ezartzen.
Adierazleak: Programak berak ezarritakoa.
4.2.2.- Euskara ere ohiko lan-hizkuntza izango duten udal langileei beren lan-jardunerako
lagungarri zaizkien bitartekoak jartzea.
4.2.2.1.- Adierazgarriak lantzea, euskaraz lan egiteko prestatuta dauden langileek elkarren berri izan dezaten eta gainerakoei ezagutzera emateko.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal langileak
Nondik norakoak: Badira urte pare bat mahai gainean jartzeko kartelak egin zirela. Helburua zera
da, kartela ikusita herritarrek zein gainerako langileek jakitea delako langile horrekin euskaraz aritu
daitezkeela. Bereizgarriak horiek beraiek edo beste batzuk izan daitezke (belarriprest, ahobizi...).
Lantzean behin konprobatu beharko litzateke ikusteko moduan dauden.
Adierazleak: Ikusteko moduan daudela konprobatu.
4.2.2.2.- Mintza-taldeak sortzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
ESEP 2018-2022 ~ 36 ~
Udal langileak
Udal euskaltegia: trebatzailea
Nondik norakoak: Trebakuntza taldeetatik abiatuta baina langile guztiei zuzenduta, berbalagun
estiloko taldeak sortuko dira saio laburretan. Astean ordu erdi edo kaferako hartzen diren tarteetan
egin liteke bertan lanarekin lotuta ez dauden gaiez euskaraz aritzeko. Berbalagun antzeko bat baina
laburragoa eta beren-beregi udal langileentzat antolatuta. Arloak, mailaka edo beste barik, kafea
hartzera elkarrekin joaten direnak elkartuta antolatu liteke.
Talde horietan trebatzailea izango litzateke bidelaguna.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
4.3.- NEURRIAK HARTZEA LANGILEEN EUSKARA GAITASUNA ETENGABE HOBETZEKO
4.3.4.- Langileentzako prestakuntza iraunkorra bultzatzea euskara lan-hizkuntza izan
dadin.
4.3.4.1.- Langileei euskaraz lan egiteko erabilgarri dauden tresna, hiztegi elektroniko, zalantzak argitzeko bide eta abarren berri ematea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal Euskaltegia: trebakuntza
Nondik norakoak: Planaren eraginpean ari diren langileei informazioa helarazi trebakuntza saioen
bidez edo bestela, emailez. Horrez gain. gai honen izenburupean ikastaro laburra antolatuko da. Gaur
egun trebatzailea lan hori egiten ari den arren, ez da langile guztienganaino heltzen. Bideak landuko
dira guztiengana heltzeko, besteak beste, irailetik kanpo eduki hau lantzeko ikastaro laburrak
eskaintzea
Adierazleak: Tresna hauen erabilera igotzea urtez urte.
4.3.4.2.- Trebakuntza saioetan idatzizko ekoizpena lantzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal euskaltegia: trebakuntza
Nondik norakoak: Ekintza honen helburua langileek eurek euskaraz idatzitako testuak sortzera
bideratzea da. Ildo horretan, behar diren laguntza eta baliabideak emango zaizkie euskara hutsean
ESEP 2018-2022 ~ 37 ~
idazteko segurtasuna har dezaten. Era berean, sortzen dituzten testuak zuzentzeko baliabideak
eskainiko zaizkie, betiere komunikagarritasuna, zuzentasuna eta ulergarritasuna aintzat hartuta.
Azken helburua segurtasun handiagoa izatea litzateke testuak (mezuak, oharrak, posta elektronikoak
eta abar) euskaraz sor ditzaten, itzultzera bidaltzeko beharrik gabe.
Adierazleak: Euskaraz sortutako testuak areagotzea
4.3.4.3.- Salbuetsitako langileei ere euskara ikasteko bidea eskaintzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal euskaltegia
Barne Araubide arloa
Udal arlo eta zerbitzuak orokorrean
Nondik norakoak: Badira adina dela eta, euskara ikastetik salbuetsita dauden langileak. Duela urte
batzuk arte Udalak ez zien lanorduetan euskara ikasteko aukerarik ematen. Gaur egun, gainerako
langileei bezala, udalak euskara ikasteko erabilitako denboratik orduen % 50 ematen die. Ekintza hau
langilearen zerbitzuan eragozpenik sortzen ez duen kasuetan baino ez da ezarriko.
Adierazleak: Urtetik urtera kopurua handitzea
4.3.4.4.- IVAPen ordu kreditua agortuta duten langileei euskara ikasteko bidea eskaintzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal euskaltegia
Barne Araubide arloa
Udal arlo eta zerbitzuak orokorrean
Nondik norakoak: Badira IVAPek euskara ikasteko ematen duen ordu kreditua agortuta duten
langileak. Horien kasuan, eta langilearen zerbitzuan eragozpenik sortzen ez badu, Udalak Udal
Euskaltegiarekin du hitzarmena langile horiek euskaltegian ikas dezaten Udalak ordainduta eta
gainontzeko langileen egoera berean, hau da, euskara ikasteko erabilitako denboratik orduen % 50
emanez.
Adierazleak: Euskara ikasi nahi duten langile guztiek aukera izatea
4.4.- HIZKUNTZAK ERABILTZEKO IRIZPIDEAK FINKATZEA
ESEP 2018-2022 ~ 38 ~
4.4.1.- Herri administrazio bakoitzak Hizkuntza Ofizialean Erabilerarako irizpideak
finkatzea bere esparrurako.
4.4.1.1.- Euskararen erabilerarako irizpideak finkatzea ahozko komunikazioan.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal euskaltegia: trebatzailea
Nondik norakoak: Ekintza honen helburua ahozko komunikaziorako hizkuntza irizpideak finkatzea
da, langileek jakin dezaten udalerri honetan zeintzuk oinarri dauden euskararen erabileraren
inguruan. Zein hizkuntzatan izango da lehen hitza telefonoz eta harrera-lanpostuetan? Besteak beste,
herritarrekiko hizkuntza, udal bulego nahiz erakundeen lan-hizkuntza (bilerak, bilkurak...) zein izango
den eta beste administrazio batzuekiko harremanetan zein hizkuntzatan hitz egin behar den finkatu
behar da.
Adierazleak: Irizpideak adostu eta dokumentu batean jasotzea.
4.4.1.2.- Komunikazioa eta sentsibilizazioa lantzea langileen artean: Euskararen erabilerarako irizpideak ezagutzera ematea, herritarrek dituzten hizkuntza-eskubideez informatzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal euskaltegia: trebatzailea
Nondik norakoak: Behin irizpideak finkatuta, langileek ezagutu beharko dituzte, jakin beharko dute
udalak zein jarrera duen duen; era berean, jakin behar dute herritarren hizkuntza-eskubideak beraien
ohituren aurretik daudela. Finkatutako irizpideak liburuxka batean bilduko dira eta langileei azalduko
zaizkie, modu berean, datozen langile berriei ere aurkezpen modura emango zaie aipatu liburuxka
eta irizpide nagusiak azalduz.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea.
4.4.1.3.- Euskaraz arituko diren langileen sarea sustatzea, bai ahoz eta bai idatziz erabilera-ohiturak sortuz joan daitezen.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal euskaltegia: Trebatzailea
Nondik norakoak: Ekintza honez bidez, lanean harremanetan dauden langileen sareak identifikatu
eta sustatuko dira, bai trebakuntzaren bidez lortutako hizkuntza ohitura berriak, bai hizkuntza
ohiturak aldatzeko dinamiken bidez emandako aurrerapausoen bulkada baliatuta. Sare horiek elikatu
beharko dira eta ahal den neurrian hedatzeko bidea eman.
ESEP 2018-2022 ~ 39 ~
Adierazleak: Sareen zenbatekoa eta hedaduraren neurketa
4.4.1.4.- Euskararen erabilerarako irizpideak finkatzea idatzizko kanpo-harremanetan, barne-harremanetan, paper bidezkoetan zein telematikoetan.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Nondik norakoak: Euskararen erabilerarako irizpideak idatzi eta ezagutarazi ondoren protokoloak
ezarri beharko dira kanpo- zein barne-harremanetarako, eta horien barruan paperen bidez egiten
den komunikazioan eta bide telematikoan egiten dena. Ikusi beharko da planaren eraginpeko zein
langilek du harremana kanpoko erakunderen batekin eta langile horiekin landu bereziki. Langile
horiek irizpide horietan oinarrituta egin beharko dutenez lan, laguntza eskainiko zaie idatzia osatu,
zuzendu eta abarrerako.
Irizpideak betetzen diren konprobatu beharko da, baina lan hori ez da Euskara Zerbitzuaren
eraginpekoa, dena delako zerbitzu edo arlo buruarena baizik, gainerako gaiekin gertatzen den bezala,
berak ikuskatu behar baitu ea lana behar bezala eginda dagoen ala ez.
Adierazleak: Langileak testuak zuzenean euskaraz idazten hastea.
4.4.1.5.- Euskararen erabilerarako irizpideak finkatzea hizkuntza paisaiaren arloan.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Nondik norakoak: Udaleko eraikin ofizialetako kartelak euskaratuta daude baina ez da gauza bera
gertatzen gainerako kartelekin, asko eta asko baitira bulegoetan eta bestelakoetan egiten diren
kartel informalak-edo. Euskara Zerbitzuari oso zail egiten zaio alderdi hori lantzea, ezinezkoa delako
eraikin guztietan jartzen diren kartel guztiak kontrolatzea. Hala ere, arlo, bulego edo zerbitzu
bakoitzean pertsona bat bilatu genezake horretaz arduratu dadin.
Dena delako langileak oharra idatzi eta Euskara Zerbitzuan zuzendu daiteke jendaurrean jarri
aurretik, edo bestela, Euskara Zerbitzuan zuzenean itzul daiteke. Baina helburua hizkuntza-paisaian
ere hizkuntza-irizpideak betetzea da, kartelak euskara hutsean edo euskaraz eta gaztelaniaz jarriz.
Edonola ere, lehenengo urratsa dagoeneko eskegita dauden kartelak euskaratzea litzateke.
Adierazleak: Urtetik urtera gehiago izatea euskara hutsean edo ele bitan dauden kartelak, eta
gutxiago gaztelania hutsean daudenak.
4.4.6.- Hizkuntza irizpideen baitan dagoen itzulpen politika egoki bat zehaztea.
4.4.6.1.- Itzulpen politika aztertu, zehaztu eta jakinaraztea.
ESEP 2018-2022 ~ 40 ~
Eragileak: Euskara zerbitzua
Nondik norakoak: Urteak dira itzulpenetarako protokoloa ezarri zela, baina noizean behin
prozedura zein den gogorarazi behar da.
Testuak postontzian jasotzen dira eta mezuan noizko behar duten jartzen dute. Testuak jasotako
hurrenkeran itzultzen dira, nahiz eta batzuetan premia, luzera edo dena delakoagatik hurrenkera hori
aldatu egiten den.
Ezarritako protokolo hori askotan ahaztu eta urratu egiten da, horregatik, noizean behin berriro
gogorarazi egin behar da.
Adierazleak: Urtean behin edo sei hilean behin protokoloa berrikusi eta langileei horren berri eman.
4.4.6.2.- Itzulpenen erabilerari buruzko sentsibilizazioa zabaltzea: Testua zuzenean euskaraz idaztea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal euskaltegia: Trebatzailea
Nondik norakoak: Ahal den neurrian itzulpenetara jo beharrean, langileak zuzenketara bideratu
behar dira, testuak itzultzeko bidali beharrean, zuzentzera bidali eta, batez ere, testua sortu
duenarekin lanean jardun, laguntza eta baliabideak eskainiz zuzenketaren prozesua eta emaitza ikus
ditzan.
Arian-arian, den dena elebidun jarri beharrean, zenbait atal euskara hutsean idatzi, hala nola, data
eta ordua.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
ESEP 2018-2022 ~ 41 ~
4.7.- IDATZIZKO KOMUNIKAZIOA
4.7.1.- Udalaren kanpo-harremanetarako idazkietan euskararen presentzia gehitzea
komunikazioaren kalitatea zainduta
4.7.1.1.- Agirien komunikagarritasuna neurtzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Nondik norakoak: Ekintza honen bidez beste erakunde batzuekiko komunikazio-idatzien kalitatea
zaindu eta hobetzea bilatzen da, ulergarritasun eta komunikagarritasun hobea lortze aldera. Horrela
bada, testuak bidali aurretik Euskara Zerbitzura bidaliko dira bertan testuen asmo komunikatiboa
aintzat hartuta zuzena, ulergarria eta egokia den begiratu dadin. Berau berrikusita, jabeari itzuli eta
feedback-a egingo da.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
4.8.- TRESNA ETA APLIKAZIO INFORMATIKOAK
4.8.1.- Tresna eta aplikazio informatikoetan euskararen erabilera gehitzea
4.8.1.1.- Komunikazioa eta sentsibilizazioa lantzea langileen artean: euskarazko bertsioa erabiltzera animatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal euskaltegia: trebatzailea
Udal langileak
Informatika zerbitzua
Nondik norakoak: Ekintza honen helburua zera da, langileek euskara hobetzeko, lantzeko eta
aberasteko dauden aukera digitalak aurkeztu eta erabiltzera animatzea. Horretarako dauden aukerak
honakoak dira, besteak beste: udalaren sistema informatikoan euskarazko bertsioa jartzea (Microsoft
paketean euskaraz nahiz gaztelaniaz dago eskura) posta elektronikoa, Internet nabigatzaile eta
bilatzailetan euskarazko bertsioak erabiltzea.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
ESEP 2018-2022 ~ 42 ~
4.8.1.2.- Programa eta aplikazio informatikoetako euskarazko bertsioa erabiltzeko laguntza ematea planaren eraginpean dauden langileei.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal langileak
Zerbitzu informatikoa
Nondik norakoak: Badira langileen darabiltzan programetan euskaratuta dauden batzuk, berdin-
berdin gertatzen da aplikazio informatikoekin. Horiek ikertu eta langilearen euskara maila zein den
aintzat hartuta, dena delako programaren euskal bertsioa ezarriko da. Horrez gain, hitzen glosarioa
eman eta zalantzak argituko dira. Komunikazio bide bat zabaldu beharko litzateke zalantzarik badago
argitu daitezen. Lan hau arloz arlo eta zerbitzuz zerbitzu egin beharko litzateke.
Udal langile guztientzako aplikazio informatikoei dagokienez, glosarioa zabaldu eta zalantza foroa
ezar liteke.
Adierazleak: % 80ri bertsioa ezarri eta horietatik % 50 erabiltzen hastea
4.8.1.3.- Prestakuntza eskaintzea programa eta aplikazio informatikoak euskaraz erabiltzeko.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal euskaltegia: trebatzailea
Udal langileak
Nondik norakoak: Aurreko ekintzan adierazitako laguntza ez ezik, bestelako prestakuntza ere
eskainiko da iraileko ikastaro laburren bidez. Izan ere, horrelako batzuk arloka edo zerbitzuka
banatuta eskain daitezke. Eskera handia egon edo lanketa espezializatua behar dela ikusiz gero,
ikastaroa IVAPekin batera bideratuko da.
Adierazleak: Ikastaro labur bat hala behar duen arlo edota zerbitzu bakoitzeko.
4.8.1.4.- Intranet bidez bidaltzen diren barne-oharretan protokoloak ezartzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal euskaltegia: trebatzailea
Udal langileak
Nondik norakoak: Kontuan izanda asko direla euskaraz aritu eta lan egin dezaketen udal langileak,
euren artean intranet bidez egiten diren komunikazio idatziak euskaraz egitera animatuko ditugu.
Izan ere, gizartean orokorrean whatsappa eta posta elektronikoa euskaraz erabiltzeko dagoen joera
ESEP 2018-2022 ~ 43 ~
ikusita, uste dugu normalean euskaraz egiten ez duen jendearen artean neurri hau arrakastatsu gerta
daitekeela.
Hortaz, jarraibideak emango dira (nori euskaraz, nori gaztelaniaz, noiz euskaraz, noiz gaztelaniaz...)
eta langileei kontsultatuko zaie ea egoki deritzoten eskura ditugun bide guztiak erabiltzeari
(trebakuntza-saioak...)
Adierazleak: C1 egiaztatuta duten langile gehienak Intraneten euskaraz aritzea
4.8.1.5.- Sareko edukiak euskaraz ere jartzea eta komunikagarritasuna eta kalitatea bermatzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Informatika zerbitzua
Nondik norakoak: Udalak sarean informazio ugari argitaratzen du baina ikusi dugu sarritan ez
dagoela dena euskaratuta edo euskaraz akasdun testuan agertzen direla. 2013ko maiatzeko Osoko
Bilkuran onartu zen Euskararen Ordenantzak dio argitalpenak euskaraz ere azaldu beharko direla.
Egia da batzuetan ez dela arau hau betetzen, eta gainera, agertzen diren testu asko euskaraz ez dira
gramatikalki eta ortografikoki zuzenak, batzuetan ulergaitzak eta guzti gerta daitezke eta. Testuek
argiak eta zuzenak izan behar dute, betiere hartzailea zein izango den kontuan hartuta.
Horrela izan dadin, Udalaren zein Autonomiadun Erakundeen webgunean euskaraz argitaratzen diren
testuak berrikusi egin behar dira eta prentsa arduraduna eta informatika ataleko langileen bidez
aldatu beharrekoa aldatu.
Era berean, langileei mezua helaraziko zaie ezer argitaratu baino lehen ziurtatu dezaten euskaraz
zuzena dela eta horrela izan ezean, nola jokatu esanez.
Adierazleak: Jaistea argitalpen eskasen kopurua.
4.8.1.6.- Udal langileek erabiltzen duten programa informatikoan Euskararen atala sortzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Informatika zerbitzua
Nondik norakoak: udaleko ordenagailuetan udal langileek erabiltzeko programa informatikoan atal
berria sortu beharko litzateke, euskarekin lotutako arlo guztiak bertan biduz. Horretan hiztegi,
gramatika, estilo liburu eta beste webgune interesgarriekiko estekez gain, dokumentuen ereduak,
glosarioak, laguntza atala eta abar agertu beharko lirateke.
Onena atala ahalik eta lasterren sortzea litzateke eta elikatzen joan. Dena dela, arazo bat dago,
Euskara Zerbitzuko langileok ez baitugu aplikazio horretan sartzeko aukerarik. Hortaz, bilatu beharko
litzateke Euskara Zerbitzuko langileok atal horretan, behintzat, sarbidea izateko modua-
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
4.8.2.- Euskara Zerbitzuko webgunea berritu
ESEP 2018-2022 ~ 44 ~
4.8.2.1.- Euskara Zerbitzuaren webgunean kexa edota iradokizunak aurkezteko atala ezartzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Informatika zerbitzua
Nondik norakoak: Udalaren webguneak Euskara atala du. Plan honetan ez da webgune hori
berrikusterik planteatu, nahiz eta atal honi ere heldu beharko litzaiokeen. Edukiak aldatu egiten dira,
baina atalaren egiturak bere horretan dirau, eta horixe da, hain zuzen, berrikusi beharko
litzatekeena.
Edonola ere, behar-beharrezkoa deritzogu atal bat egokitzea herritarrek kexak edota iradokizunak
modu errazean aurkezteko.
Momentuz ez dago horiek Euskara Zerbitzutik zuzenean kudeatzeko modurik, baina egokiena horixe
litzateke, herritarrei erantzun zuzena emateko aukera izatea.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea.
ESEP 2018-2022 ~ 45 ~
6.- ARLO SOZIOEKONOMIKOA
6.4.- ENPRESEN JARDUNEAN HIZKUNTZA-IRIZPIDEAK EZARTZEKO PAUSUAK EMATEA
6.4.2.- Kanpoko irudian, idatzizko zein ahozko komunikazioan eta adierazpen publikoetan
euskararen presentzia bermatu eta sustatzea
6.4.2.1.- Saltoki eta tabernetako errotulazioa euskaraz jartzeko laguntza ematea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Merkataritza bulegoa
Turismo bulegoa
Hirigintza arloa
Nondik norakoak: Merkataritza eta Turismo atalen bidez sustatu egingo da lokaletako errotulazioa
euskaraz jartzea (denda eta lokal berrietan batez ere) eta behar duten laguntza ere eskainiko zaie
(harategia, ile-apaindegia...). Errotuluak jartzeko baimena Hirigintza arloan ematen da eta beraz, arlo
honen bidez ere sustatuko da ekintza.
Adierazleak: Gutxitan bada ere, dendaren batean arrakastatsu gertatzea.
6.4.2.2.- Saltokietan eta tabernetan prezioak, esaldi eginak (zabalik/itxita, ordutegia, berehala nator...) euskaraz jartzeko laguntza ematea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Merkataritza bulegoa
Turismo bulegoa
Merkatarien elkarteak
Ostalarien elkarteak
“ensanturtzi.com” argitalpena
Nondik norakoak: Orain arte merkatari eta ostalariei eskaini egin zaie kartelak euskaraz jartzeko
aukera merkataritza eta turismo atalen bidez. Sarritan errepikatu beharreko ekintza da, urtero-edo.
Herriko hedabideak baliatuko dira honi buruzko informazioa zabaltzeko.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
ESEP 2018-2022 ~ 46 ~
6.4.2.3.- Euskararen presentzia bermatzea noizbehinka egiten diren feria, azoka edota merkatuetako kartel, ohar eta informazio orrietan.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Merkataritza bulegoa
Turismo bulegoa
Ekintzan parte hartzen duten arloak
Nondik norakoak: Herrian hainbat azoka egiten dira (baserri-produktuak, liburu-azoka, artisautza-
azoka...). Udalaren babesa edo laguntza izaten duten arren, horietan ez dago bermatuta euskararen
presentzia. Postuetako publizitatea eta esku-orriak gaztelania hutsean egiten dira. Aurreikusten
diren azokak zein arlok kudeatzen dituzten jakinda, dena delako arloko langileekin hitz egin behar da
azokagile edo bertan saltzen ibiliko direnei euskararen presentzia aintzat har dezaten eskatuz.
Adierazleak: Azokei buruzko kartelak eta publizitatea orokorrean euskaraz ere egotea.
6.4.2.4.- Euskaraz dakiten eta euskararen aldeko jarrera duten langileak dituzten denda eta tabernen izenak ezagutaraztea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Merkataritza bulegoa
Ostalaritza bulegoa
Merkatarien elkarteak
Ostalarien elkarteak
Nondik norakoak: Euskararen normalizaziorako bidearen zati handi bat genuke eginda, baldin eta
ekintza hau gauzatu ahal izango bagenu. Garrantzitsua da jakitea dena delako dendaria edo ostalaria
euskalduna den, herriko euskaldunek jakin dezaten denda horietan nahi duten hizkuntzan ari
daitezkeela arazorik gabe. Horretarako, dendariek edo ostalariek bereizgarri bana jantzi lezakete, edo
dendan kartel baten bidez iragarri. Baina nahasgarria gerta liteke, baldin eta dena delako dendako
langile guztiak euskaldunak ez badira, herritarrek ez bailukete jakingo norekin ari daitezkeen lasai
euskaraz. Bestalde, badira nagusiaren baimena behar dutela esaten duten langileak ere.
Eragiteko beste bide bat udalaren webgunean (turismo atalean, merkataritza atalean...) denda
horien izenak argitaratzea litzateke, nolabait balio erantsia-edo emanez. Duela urte batzuk Bai Esan
euskara-taldeak blogean argitaratu zuen zerrenda hori.
Uste dugu merkataritza eta ostalaritza elkarteen bidez “lokal euskaldunen errolda” egin daitekeela,
dendek eta ostalaritza lokalek bertan izena eman eta herrian zabaldu dadin.
Edonola ere, garrantzitsua da egin ahal izatea. Espero dugu afera honetan Euskaraldia lagungarria
izatea.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
ESEP 2018-2022 ~ 47 ~
7.- AISIA ETA KIROLA
7.1.- AISIALDIKO JARDUERETAN EUSKARAREN PRESENTZIA ETA ERABILERA INDARTZEA
7.1.1.- Euskarazko jarduerak bultzatzea, bereziki haur eta gazteei zuzendutako ekintzetan.
7.1.1.1.- Gazteboxekin lankidetza handiagoa izatea tailerrak eta ikuskizunak elkarrekin programatzeko
Eragileak: Euskara zerbitzua
Gaztebox
Nondik norakoak: Askotan Euskara Zerbitzuak eta Gazteboxek publiko eta helburu berbera dute.
Izan ere, kontuan hartuta gaur egun gazte gehienak euskaldunak direla erraza da zerbitzu biak
lankidetzan aritzea zenbait ekintza sustatzeko.
Horrela bada, lankidetza hori urtero egingo da Euskararen Astean, Gazteboxek arratsalde oso bateko
ekintzak programatzen baititu gazteentzat. Hala ere, urtean zehar antolatu liteke bestelakoren bat.
Adierazleak: Euskararen Asteko lankidetzari eutsi urtero eta horrez gain, uda aurretik urtero
elkarrekin beste jardueraren bat programatu.
7.1.2.- Aisialdi elkarteetan euskararen presentzia sustatzea
7.1.2.1.- Baliabide teknikoak eskaini aisialdi elkarteek sortzea eta plazaratu nahi duten paperkeria euskaraz egon dadin
Eragileak: Euskara zerbitzua
Aisialdi elkarteak
Nondik norakoak: Ekintza hau aspaldi jarri zen abian. Gero eta gehiago dira argitaratu nahi dituzten
kartelak, jai-egitarauak, gutunak eta abar euskaratzeko eskatzen dituzten elkarteak. Batzuetan
zuzenketa eskatzen dute.
Gutuna eta emaila bidaltzen da urtero hau jakinarazi eta jarraibideak aditzera emateko, baina badira
informazioa jasota ere, mezua irakurri gabe ezabatzen dutenak eta beraz, ekintza honen berri ez
dutenak. Horrela bada, behin eta berriro errepikatu behar da eskaintza. Hala ere, elkarteen arteko
ahozko komunikazioa sendo dabil eta ondorioz, informazioa zabaldu egiten da nolabait.
Adierazleak: Urtetik urtera gehiago izatea, euskarak herrian gero eta presentzia handiagoa izan
dezan.
7.1.3.- Aisialdiko eskaintza modu zabalean ulertuz (zinema, antzerkia, literatura, telebista,
musika eta abar) euskarazko ekimenak adin-tarte guztietako herritarrei zuzentzea
ESEP 2018-2022 ~ 48 ~
7.1.3.1.- Hiru hilean behin ikuskizunen bat programatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Nondik norakoak: Euskararen Astean eta herriko jaietan programatzen direnez gain, ahal dela
urtean beste ikuskizun, ekintza edo jardueraren bat programatuko da lehenengo lauhilabetekoan.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
7.1.3.2.- “Olentzerori gutunak” lehiaketa antolatu
Eragileak: Euskara zerbitzua
Hezkuntza zentroak
AEK
Udal Euskaltegia
Kultura eta Euskara arloa
Nondik norakoak: Urte asko dira ekintza hau egin egiten dela. Ekintza berez Olentzerori gutuna
idaztea da. Lehiaketa lau kategoriatan banatzen da parte-hartzaileen adinean oinarrituta. A
kategoriakoek marrazki bana egin behar dute eta Gabonetako Ume Parkean jartzen dira erakusgai.
Beste hiru kategorietako parte hartzaileek Olentzerori gutuna idazten diote eta kategoriek zehazten
dute gutunaren luzera. A kategorian izan ezik, gainerakoetan 3 sari banatzen dira horretarako propio
antolatzen den ekitaldi batean. Saria dirua izaten da eta lanak udal liburutegiaren webgunean
argitaratzen dira. Hurrengo saioetarako “ensanturtzi.com” argitalpenean ere agertzea pentsatu da.
A, B eta C kategorietako parte hartzaileak Santurtziko hezkuntza zentroetako ikasleak izaten
dira. Epaimahaian, berriz, hezkuntza zentroetako langileez gain, AEK eta Udal Euskaltegiko langile
batzuk ere aritzen dira.
Adierazleak: D kategoriako parte hartzaile kopurua handitu
7.6.- GAZTEEI ZUZENDUTAKO MODAKO EKIMEN GUZTIETAN EUSKARA LEHENESTEA
ESEP 2018-2022 ~ 49 ~
7.6.1.- Gazteei zuzendutako ekimenetan euskararen erabilerari bultzada emango dioten
berrikuntzak propio asmatu eta garatzea
7.6.1.1.- Jaietan kuadrillek egiten dituzten pegatinak diruz laguntzea euskal leloak erabiliz gero
Eragileak: Euskara zerbitzua
SKA
Jai batzordea
Nondik norakoak: 2017ko jaietan jarri zen ekintza hau abian. Kuadrillek pegatinak egin eta herritarrei banatzen dizkiete jaietan. Gutxi batzuk euskaraz daude eta euskaraz gehiago ikuste aldera, diruz lagundu zitzaien. Kuadrillei honen berri eman eta diru-laguntza eskatu zuten. 2017an 40na € eman zitzaien. Asmoa hurrengo urteetan ere egitea da, hau da, gero eta pegatina gehiago ikustea da euskaraz, ohitura bihurtu eta kuadrillek pegatinak euskaraz berez egin arte, diru-laguntza jaso gabe ere.
Adierazleak: Urtetik urtera parte-hartzea handitzea eta pegatina gehiago ikustea.
7.8.- KIROLAREN ESPARRUKO JARDUERETAN EUSKARAREN PRESENTZIA ETA ERABILERA
SENDOTZEA
7.8.2.- Herri edota hirietan kirol-arloan diharduten kolektiboekin lankidetza protokoloak
bultzatzea entrenatzaile, begirale, irakasle, prestatzaile, arbitro eta buruzagien hizkuntza-
trebakuntza antolatu eta kirol-ekintzetan euskararen presentzia uneoro bermatzeko
7.8.2.1.- Kirol-eskola programako klubekin hitzarmena egitea talderen bat euskaraz izan dadin.
Eragileak: Euskara zerbitzua
KUI
Kirol eskolako taldeak
Nondik norakoak: Kirol eskolan zenbait klub dabiltza. Horrekin udalak hitzarmena sinatuko du klub
horietan talderen bat (futbola dela, igeriketa dela, saski-baloia dela...) euskaraz entrenatu dezaten.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
7.8.2.2.- Kiroldegiko kirol-irakasle edo begiraleen diagnosia egitea. Diagnosiaren arabera, kiroldegiko irakasleei prestakuntza- edo motibazio-saioak eskaintzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
KUI
ESEP 2018-2022 ~ 50 ~
Nondik norakoak: Kirol arloa estrategikoa da euskararako, jende asko mugitu ez ezik, hor dabiltzan
asko umeak edo gazteak direlako ere. Orain arte kiroldegian euskaraz klaserik ez badago ere, 2016
eta 2017ko Euskararen Astean eskaini ziren euskarazko saioak oso arrakastatsuak izan ziren.
Bestalde, badira begirale baten gidaritzapean kiroldegian bakarka ari diren erabiltzaileak, euretako
asko euskaldunak. Hori guztiori kontuan hartuta, langile horien euskara maila zein den aztertu, eta
ona izanez gero, animatu egingo zaie eta motibazio-tailerrak eskaini hala behar duten eskolak
euskaraz eman ditzaten.
Adierazleak: Gutxienez tailer bat egitea
7.8.3.- Kirol-elkarteetan euskararen presentzia sustatzea
7.8.3.1.- Kiroldegietan ematen diren zenbait klase euskaraz izatea, kirolen bateko saio finko bat gutxienez.
Eragileak: Euskara zerbitzua
KUI
Nondik norakoak: Hau aurreko ekintzarekin lotuta dago. 2015etik aurrera zenbait klase euskaraz
eskaini dira kiroldegi bietan, urtetik urtera gehiago; eta gainera, urtetik urtera jendetsuago gertatu
dira. Horrela bada, uste dugu talderen bat euskaraz eskaini eta berau betetzeko moduan gaudela.
Momentuz kirol jakin bateko saio jakin bat aldatuko da, baina asmoa gero eta gehiago eskaintzea da.
Horrez gain, ekintzak kiroldegiko jardueretako taldeetan erabiltzen den musikan ere eragina izan
beharko luke.
Adierazleak: Kiroldegi bietan saio finko bana gutxienez
7.8.3.2.- Baliabide teknikoak eskaintzea kirol-elkarteek sortu eta plazaratu nahi duten paperkeria euskaraz egon dadin
Eragileak: Euskara zerbitzua
KUI
Kirol elkarteak
Nondik norakoak: Ekintza hau aspaldi jarri zen abian eta gero eta gehiago dira kartelak, lehiaketak,
diplomak eta abar euskaratzeko eskatzen dituzten elkarteak. Batzuetan zuzenketa eskatzen dute.
Gutuna eta emaila bidaltzen da urtero hau jakinarazi eta jarraibideak aditzera emateko, baina badira
informazioa jasota ere, mezua irakurri gabe ezabatzen dutenak eta honen berri ez dutenak. Horrela
bada, behin eta berriro errepikatu behar da eskaintza.
ESEP 2018-2022 ~ 51 ~
Adierazleak: Urtetik urtera gehiago izatea, euskarak herrian gero eta presentzia handiagoa izan
dezan.
ESEP 2018-2022 ~ 52 ~
Euskararen elikadura
8.- LIBURUGINTZA
8.1.- IRAKURZALETASUNA BULTZATZEA
8.1.1.- Sektoreko eragileekiko elkarlana sendotzea
8.1.1.1.- Herrian antolatzen den liburu-azokan euskararen presentzia handitzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Merkataritza bulegoa
Liburu dendak
Udal liburutegiak
Nondik norakoak: Santurtzin urtero antolatzen da liburu-azoka baina euskal liburuen stand-ean izan
ezik, euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da. Hala ere, badago euskarak toki handiagoa izateko
modua: hitzaldiren bat antolatu liteke, liburu-dendetako langile edo jabeekin hitz egin daiteke euskal
libururen bat jar dezaten erakusgai... Udal Liburutegien Sareak antolatzen du azoka, eta
zuzendariaren bidez kudeatu liteke ekintza hau. Liburu-dendetakoekin, berriz, Merkataritza
Teknikorako bulegoaren bitartez bideratu liteke.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
8.1.8.- Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenetan liburu-denden parte hartzea
sendotzea
8.1.8.1.- Abenduaren hasieran euskal liburuen zozketa antolatzea herriko liburu-dendekin lankidetzan
Eragileak: Euskara zerbitzua
Merkataritza Teknikoaren Bulegoa
Liburu-dendak
Nondik norakoak: Ekintza hau Euskararen Astean egiten da Merkataritza Bulegoarekin eta liburu-
dendekin lankidetzan. Garai berean egiten dira Euskararen Astea, Durangoko Azoka eta Euskal
Produktuen Katalogoaren banaketa. Hori guztiori eta Gabonak gertu daudela baliatuta, Santurtziko
ESEP 2018-2022 ~ 53 ~
liburu-dendetan zozketa batean parte hartzeko txartelak banatzen dira euskarazko libururik erosiz
gero. Saria euskarazko produktuak erosteko 100 euroko bonua da. Neurri honen bidez,
irakurzaletasuna sustatu nahi da eta euskal liburuen salmenta handitu.
Adierazleak: Urtetik urtera produktu gehiago erostea.
9.- KULTURGINTZA
9.1.- EUSKARAZKO KULTURAREN KONTSUMOA BULTZATZEA
9.1.2.- Kultur elkarteetan euskararen presentzia sustatzea
9.1.2.1.- Baliabide teknikoak eskaintzea kultur elkarteek sortu eta plazaratu nahi duten paperkeria euskaraz egon dadin
Eragileak: Euskara zerbitzua
Kultura elkarteak
Nondik norakoak: Ekintza hau aspaldi jarri zen abian eta gero eta gehiago dira kartelak, gutunak eta
bestelako paperkeria euskaratzeko eskatzen dituzten elkarteak. Batzuetan zuzenketa eskatzen dute.
Gutuna eta emaila bidaltzen da urtero hau jakinarazi eta jarraibideak aditzera emateko, baina badira
informazioa jasota ere, mezua irakurri gabe ezabatzen dutenak eta honen berri ez dutenak. Horrela
bada, behin eta berriro errepikatu behar da eskaintza.
Adierazleak: Urtetik urtera gehiago izatea, euskarak herrian gero eta presentzia handiagoa izan
dezan.
9.1.3.- Haurrei eta gazteei zuzendutako kultura ekoizpenak lehenestea
9.1.3.1.- Zinean estreinatzen diren umeentzako filmak euskaraz estreinatu ahal badira, ordutegi guztietako emanaldiak euskaraz izatea
Eragileak: Euskara zerbitzua
SKA
ESEP 2018-2022 ~ 54 ~
Nondik norakoak: Herriko ume gehienek euskaraz ulertzen dutela jakinda, dagoeneko euskaratuta
dauden filmen estreinaldia euskaraz ematea da. Gainera, horrela egiten da herri eta hiri gehienetan.
Estreinaldia euskara hutsean egiten bada, umeak nahitaez joango dira filma euskaraz ikustera.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
9.1.4.- Elebidun pasiboak erakartzeko kultura-ekintzak antolatzea
9.1.4.1.- Santuzinek antolatzen duen zine-jaialdian euskaraz ematen diren filmak zine-klubean ematea
Eragileak: Euskara zerbitzua
SKA
Santurzine
Nondik norakoak: Santurzinek urtero antolatzen du zine jaialdia eta bertan izaten dira euskaraz
egindako filmak azpititulu eta guzti. Ez dira asko izaten, pare bat edo hiru gehienez, baina zine-
klubean eman litezke, betiere filmaren kalitateari erreparatuz. Euskal zinea eta euskara sustatzeko
modua izan daiteke.
Adierazleak: Programazio osotik bi film euskaraz izatea
9.1.4.2.- Santurzinek antolatzen duen antzerki-lan laburren jaialdian euskarazko antzerki-lanen bat sartzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Santurzine
Nondik norakoak: Santurzinetik zine-jaialdiaz gain, antzerki-jaialdia egiteko asmoa agertu zitzaigun.
Santurzinerekin lankidetzan arituko gara, eurek emandako antzerki-lanak Santurtzira ekarriz,
Euskararen Astean edo bestelako ekitaldi batean. Izan ere, 2017ko Euskararen Astean hiru antzerki-
lan labur eskaini ziren, formatu txikiko lanak eurak, eta oso kritika onak jaso zituzten, han bildutako
ikusleek izugarri gozatu zituzten.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
9.2.- EUSKARAZKO SORKUNTZA SUSTATZEKO NEURRIAK HARTZEA
ESEP 2018-2022 ~ 55 ~
9.2.2.- Euskarazko kultura bultzatzeko egitasmoak (sariak, lehiaketak...) abian jartzea edo
indartzea
9.2.2.1.- Olentzerori gutun-lehiaketa antolatzea. Publizitatea egitea, zabalkundea egitea. Argitalpena zabaltzea. Lehiaketaren sari-banaketarako ekitaldia antolatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal liburutegiak
Gaztebox
Kultura arloa
Berbalagun egitasmoa
SUE
AEK
Hezkuntza zentroak
Turismo zerbitzua (argidun kartelak)
Nondik norakoak: Urtero egiten den lehiaketa ahalik eta gehien zabaltzea. Batetik, lehiaketaren
berri eman: hezkuntza zentroetan, liburutegietan, euskaltegietan eta herrian orokorrean (Turismo
zerbitzuaren bidez argidun karteletan eta Berbalagun egitasmoaren bidez Euskararen agendan
argitaratzea..). Irabazleen lanak ere zabaldu egiten dira. Batetik, Gabonetako Ume Parkean A
kategoriako parte-hartzaileen marrazkiak jartzen dira erakusgai eta bestetik, gainerako kategorietako
irabazleen izenak jakinarazi ondoren, udal liburutegien webgunean eskegitzen dira. Datorren
urterako “ensanturtzi.com” hilabetekariaren arduradunekin hitz egingo da lanok hilabetekarian
argitaratu daitezen.
Berdin-berdin udalaren webgunearen “euskara” atalean eta Udal Euskaltegiko webgunean.
Urtarrilaren amaiera aldean sari-banaketarako ekitaldia egiten da eta horretarako aparteko jarduera
bat kontratatzen da.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
9.2.2.2.- Gainerako udal arloetan euskaraz edo euskararekin lotuta egiten diren bestelako ekimenak zabaldu, publizitatea egitea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Udal arloak
Udal liburutegiak
Nondik norakoak: Badira gainerako arloetan zenbait ekimen euskaraz, hala nola, “Emakumeen
kontakizunak”, “Beldur barik”... emakume zerbitzuan edo eskola umeei zuzenduta Hirigintza arloan
egiten diren jarduerak.
ESEP 2018-2022 ~ 56 ~
Euskaraz izanik, horietatik ateratako lanak udalaren zein udal euskaltegiaren edo liburutegiaren
webgune eta baliabideetan zabalduko dira.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
9.2.2.3.- Santurzinek antolatzen duen gidoi-lehiaketan euskara sustatzea, euskaraz idatzitako gidoietarako sari berezia ezarriz-edo
Eragileak: Euskara zerbitzua
Santurtzine
Kultura saila
Nondik norakoak: Santurzinetik zine- eta antzerki-jaialdiez gain, gidoi-lehiaketa antolatzeko asmoa
agertu zitzaigun. Santurzinerekin lankidetzan arituko gara, gidoi-lehiaketaren oinarrietan euskara
aintzat har dadin. Sari berezia sortzea planteatuko da euskaraz dauden gidoien egileentzat.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
9.2.2.4.- Sakelakoarekin grabatutako film laburren lehiaketa edo horrelakoren bat antolatzea (institutuetan eta orokorrean, DBH edo Batxilergoko ikasleentzat).
Eragileak: Euskara zerbitzua
DBH eta Batxilergoa duten hezkuntza zentroak
Nondik norakoak: Gazteek sakelakoarekin grabatzeko moduko film laburren lehiaketa da. DBHko 3.
eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleek hartuko lukete parte. Lehiaketa hezkuntza zentro eta
Gazteboxekin batera antolatu liteke, lehiaketaren nondik norakoak adostu, oinarriak idatzi,
epaimahaia osatu eta sariak zehaztuz.
Nolabait, Euskararen Astearekin lotu liteke, eta bideo irabazlea Santurtziko jaietan jartzen den
filmaren aurretik eman, baldin eta formatu aldetik bideragarria bada. Horrez gain, lanok udaleko zein
erabili ohi diren zabalpen bitartekoetan erakuts litezke (liburutegia, euskaltegia...)
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
ESEP 2018-2022 ~ 57 ~
Zehar lerroa: Euskararen aldeko motibazioa
14.- SENTSIBILIZAZIOA ETA MOTIBAZIOA
14.1.- EUSKARA BALIO POSITIBOEKIN ETA MODERNITATEAREKIN LOTZEKO EKIMENAK
GARATZEA
14.1.2.- Etorri berriei bereziki zuzendutako sentsibilizazio kanpainak antolatzea, euskara
ikasteak ekar liezazkiekeen onurak azpimarratuz. Etorri berrientzako harrera
programarekin uztartzea
14.1.2.1.- Etorri berriei bereziki zuzendutako sentsibilizazio-hitzaldiak antolatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Nondik norakoak: Euskarara gerturatzeko modu bat izango litzateke. Etorri berriei zuzendutako
kanpainetan euskararen garrantzia azpimarratu, hizkuntza ikasi edo seme-alabak D ereduan
matrikulatzeko sentsibilizatzeko hitzaldiren bat-edo antolatuz gai honen gaineko interesa pizteko.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
14.1.3.- Gazteengan eragitea adin-talde horietako erreferente diren pertsonetan
oinarrituta eta bide telematikoak lehenetsiz. Euskaraz egiten diren ekitaldietarako
abantailak eskaintzea.
14.1.3.1.- Nahi Dudalako kanpaina: Hitzaldiak
Eragileak: Euskara zerbitzua
Foru Aldundia: Alkarbide
Hezkuntza zentroak
Nondik norakoak: Urtero egiten da Nahi Dudalako kanpaina. DBHko 4. mailako ikasleei zuzenduta
dago eta helburua zera da, informazioa ematea, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa ikasketak euskaraz
egin nahi dituzten ikasleek nora jo dezaketen jakin dezaten. Kanpainaren osagarrietako bat eskola
orduetan egiten den hitzaldia da, non gazte ezagun batek, ikasleentzat erreferentea izan
ESEP 2018-2022 ~ 58 ~
daitekeenak, ikasleei azaltzen dien zer-nolako abantaila izan den berarentzat euskaraz ikasi izana
nahi zuen tokiraino iristeko.
Adierazleak: Hezkuntza zentroek urtero parte hartzea.
14.1.3.2.- Serantes Kultur Aretoko euskarazko emanaldietarako sarrerak merkeago eskuratzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
SKA
AEK
Udal Euskaltegia
Berbalagun egitasmoa
Nondik norakoak: Orain arte urtero egin izan den neurri honen bidez, euskara herriko
euskaltegietako ikasleei edo Berbalagun taldeetan dabiltzan herritarrei euskarazko ekitaldietarako
sarrerak merkeago eskaintzea, ikuskizunak euskaraz ikustea sustatze aldera.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
14.1.7.- Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunak elkarlanean antolatzea
14.1.7.1.- Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatzen dien Euskararen Asteko ospakizunak elkarlanean antolatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Gaztebox
Merkataritza bulegoa
KUI
Udal Euskaltegia
AEK
Hezkuntza zentroak
Berbalagun
Herriko zenbait elkarte
Nondik norakoak: 2013ko abendutik urtero antolatzen dugu Euskararen Astea elkarlanean. Hasiera
batean gutxiago ginen baina urtetik urtera eragile berriak batu dira (elkarteak, hezkuntza-
zentroak...). Horrela bada, udal arlo eta zerbitzuez gain, AEK, Berbalagun, Hezkuntza zentroak eta
herriko zenbait elkarte aritzen gara antolaketan: Guraso elkarteak, Urbegi Bizirik eskaut taldea,
Itsasalde pilota-elkartea, Harri zulatzaile taldea, Itsasoko Ama arraun elkartea, Santurzine eta abar.
ESEP 2018-2022 ~ 59 ~
Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan (abenduak 3) lauzpabost eguneko programa prestatzen
da, bertan denok dugula zer esanik. Talde bakoitzak zerbait prestatzen du edo tailerretan parte
hartzen du, berak bakarrik edo beste batzuekin talde txikiagoan, baina berez komunean egiten da
lan.
Adierazleak: Urtero egitea eta ahal dela, jende berria erakartzea
14.1.8.- Euskara erabiltzeko ohitura sustatzea
14.1.8.1.- Parkeetan panelak jarri, non umeei esan beharreko esaldi errazak euskaraz azalduko diren
Eragileak: Euskara zerbitzua
Guraso elkarteak
Obra eta Zerbitzu arloa
Hezkuntza zentroak
Nondik norakoak: Umeak gurasoekin egoten dira arratsaldeetan parkean. Badira esaldi batzuk
behin eta berriro esaten dizkietenak seme-alabei, eta guraso asko euskaldunak ez badira ere, badira
zenbait esaldi euskaraz esan ditzaketenak: “jaitsi hortik”, “zatoz merienda hartzera”, “astiro ibili”...
Horiek paneletan jarrita, laguntza emango die gurasoei euskaraz esateko. Ekintza gauzatzeko
hezkuntza zentro eta guraso elkarteen laguntza jasoko da.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
14.1.8.2.- Gazteentzako sentsibilizazio tailerrak antolatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Hezkuntza zentroak
Gaztebox
Nondik norakoak: Plan honetan behin baino gehiagotan esan bezala, arazo handia dago euskararen
erabileran. Eta horretan gazteak dira adin-talde estrategikoa arazoari buelta emateko. Horregatik,
ezinbestekoa da gazteengan eragitea.
Eurentzat erreferenteak izan daitezkeen pertsonen bidez (ezagunak, herrian erreferente direnak edo
beste barik, eurak baino nagusiagoak baina gazteen zilegitasun osoa dutenak), bideratuko lirateke
tailerrok.
Badira zenbait talde horrelako lanketa eskaintzen dituztenak, gazteekin hezkuntza zentroan bertan
egitekoak. Gazteboxen laguntza jasoko da honetarako.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea.
ESEP 2018-2022 ~ 60 ~
14.1.8.3.- Diru publikoa jasotzen duten elkarteei euren komunikazioetan euskara ere erabiltzeko betebeharra adierazi (gutxienez idatzizkoetan)
Eragileak: Euskara zerbitzua
Kultura arloa
Elkarteak
Nondik norakoak: Euskararen Ordenantzan adierazitakoari jarraituz, udalaren diru publikoa
jasotzen duten elkarteek publiko egiten dituzten komunikazioak (kartelak, egitarauak...) euskaraz ere
argitaratu behar dituzte. Euskara Zerbitzuak ez duenez ordenantza betetzen den egiaztatzeko
baliabiderik, behintzat gutun edo mezu elektronikoen bidez lantzean behin gogoraraziko zaie
ordenantza bete beharra dutela eta horretarako Euskara Zerbitzuaren laguntza jaso dezaketela.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea.
14.2.- FAMILIA TRANSMISIOA
14.2.1.- -Gurasoengan, guraso izango direnengan eta aitona-amonengan eragitea,
euskararen familia bidezko transmisioa ziurtatzeko
14.2.1.1.- Ondorengoetaratze kanpaina: Eman Giltza
Eragileak: Euskara zerbitzua
Alkarbide
Nondik norakoak: “Eman Giltza” kanpainaren bidez laguntza ematen zaie guraso eta zaintzaileei
seme-alabei euskaraz zertxobait esateko, txiki-txikitatik euskararekin harremana izan dezaten, horixe
baita kanpainaren helburua.
Kanpaina honetan, umeak euskarara gerturatzearen garrantzia azpimarratzen duen gutuna ez ezik,
material erabilgarria ere banatzen zaie gurasoei (pegatina bat autorako, merienda-poltsa...), baina
garrantzitsuena “Ku-Ku” izeneko CD-liburua da. Bertan jolasak, kantak, ipuinak, umeekin erabiltzeko
hitzak... denetik dago erraz-erraz azalduta, euskaraz jakin gabe ere gurasoak seme-alabekin aritu
daitezen.
CD-liburua lantzeko “Ku Ku tailerrak” antolatzen dira (9. ekintza) urtero.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
ESEP 2018-2022 ~ 61 ~
14.3.- IRAKASKUNTZA
14.3.1.- DBHn, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan sartzear dauden gazteengan eta
senideengan eragitea, euskarazko ereduetan ikasten jarraitzeak dakartzan abantailak
azaltzeko
14.3.1.1.- Nahi Dudalako kanpaina: Derrigorrezko hezkuntzatik haratago egin daitezkeen ikasketak (Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) euskaraz egitea sustatzen duen kanpaina
Eragileak: Euskara zerbitzua
Hezkuntza zentroak
Alkarbide (Foru Aldundia)
Nondik norakoak: Ekintza hau atal honetako 77. ekintzarekin dago lotuta. Izan ere, “Nahi Dudalako”
kanpainak bi alderdi ditu: bata, Batxilergo edo Lanbide Heziketa ikasketak euskaraz egitea sustatzeko
helburuz informazioa ematen duena da. Horrela bada, nahi duten batxilergo edo modulu mota
egiteko, euskaraz inguruko zein herritan ikas dezaketen jakinarazten zaie eta horietara heltzeko
bideak. Gainera, testigantzadun bideoak, lehiaketak eta sari potoloak ere badaude. Webgune bat eta
aplikazio bat dute horretarako guztirako gaituta. Kanpainaren beste alderdia 77. ekintzan azaldu den
hitzaldiena da.
Adierazleak: Jakin daiteke herriko zenbat ikasle ari diren Batxilergoa edo Lanbide Heziketa euskaraz
ikasten, baina ezin da kanpainak erabaki horretan zenbaterainoko eragina izan duen jakin. Edonola
ere, informazioa zabaltzen jarraitu behar da.
14.3.2.- Herritarrei euskarazko eskolaz kanpoko prestakuntza-zerbitzuez informazioa
ematea
14.3.2.1.- Udalaren webgunean euskaltegi eta hizkuntza eskolen berri eman eta aldiro berritzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Informatika zerbitzua
Nondik norakoak: Euskara Zerbitzuak atal bat du Udalaren webgunean. Hala ere, ez da Euskara
Zerbitzuko langileok nahiko genukeena. Izan ere, egitura ez da egokia eta ez du askotan egiten den
lanaren berri emateko aukerarik ematen.
Hala ere, azpiatal batzuk ditu gaituak, hauetako bat ekintza honetan aipatutakoa. Euskara ikasteko
aukeren berri ematen da, Santurtzin non eta nola ikas daitekeen euskara azaltzen da, matrikula
aldiak eta abar.
ESEP 2018-2022 ~ 62 ~
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
14.3.2.2.- Udalaren webgunean Santurtzitik kanpo eta ezohiko moduluetan euskara ikasteari buruzko informazioa jarri eta aldiro berritzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Informatika zerbitzua
Nondik norakoak: Euskara Zerbitzuak udalaren webgunean duen atalean azaltzen da informazio
hau. Horrela bada, udako edo urte osoko barnetegiei buruzko informazioa ematen da, non dauden,
zer nolakoak diren, nork kudeatuak, ezaugarriak, prezioa, datak eta abar. Horrez gain, familia
euskaldunekin egin daitezkeen egonaldiez, barnetegi ibiltariez, familien udako barnetegiez eta
abarrez ere jakinarazten da.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea.
14.3.2.3.- Udalaren webgunean euskara ikasteko ematen diren diru-laguntza guztiei, tituluen baliokidetzari eta abarri buruzko informazioa jartzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Informatika zerbitzua
Nondik norakoak: Informazioa Euskara Zerbitzuak udalaren webgunean duen atalean azaltzen da.
Urtero euskara ikasteko diru-laguntzen deialdia egiten da. Horrela bada, Bizkaiko Foru Aldundiak
(“Eskura txartela” programa), Habek eta Udalak euskara ikasteko ematen duten diru-laguntzaren
berri ikus daiteke bertan: diru-laguntzen ezaugarriak, epeak, zenbatekoak... Bestalde, gaur egun
dauden euskara-tituluen baliokidetza azaltzen duen taula ere dago eskegita.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
14.3.2.4.- Udalaren webgunean euskara ikasteko laguntza eman dezaketen webgune interesgarrien estekak jartzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Informatika zerbitzua
Nondik norakoak: Informazioa Euskara Zerbitzuak udalaren webgunean duen atalean azaltzen da.
Euskara ikasteko hainbat baliabide daude gaur egun sarean: denetiko hiztegiak daude online,
gramatika ugari, liburuak ariketa eta guzti, entzungaiak... Horiez gain, blogak, foroak eta horrelakoak
ere badira. Ekintza honetan datza, horien eta komunikabideen (telebistak, irratiak, egunkaria,
aldizkariak...) esteka jartzean da eta aldiro berrikustean.
ESEP 2018-2022 ~ 63 ~
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
14.4.- EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA
14.4.1.- Euskara ikasteko sentsibilizazio estrategiak diseinatu eta garatzea
14.4.1.1.- Euskara ikasteko diru-laguntzak eskaintzea baldintza batzuk betetzearen truke
Eragileak: Euskara zerbitzua
Euskara eta Kultura arloa
Nondik norakoak: Baldintza batzuk betetzearen truke (asistentziaren % 80 eta etxeko egoera
ekonomiko jakina izatea) udalak diru-laguntza banatzen die euskara ikasten ari diren herritarrei,
betiere Santurtzin erroldatuta badaude. 10.000 € banatzen dira eta epea horrelaxe da: urte jakin
bateko urrian eskatzen da aurreko ikasturteari dagokion diru-laguntza eta urte horretako abendutik
aurrera banatzen da. Banaketa egin ahal izateko aurrekontua onartuta egon behar denez, gerta
daiteke hurrengo urtea aurrera eginda dagoela banatzea. Adibidez, 2017ko urrian eskatu zen 2016-
2017 ikasturteko diru-laguntza. Banaketa 2017ko abendutik aurrera egingo da, baina oraindik
(2018ko otsailean) banatu gabe daude.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea.
14.7.- AISIA ETA KIROLA
14.7.1.- Aisialdi taldeekiko lankidetza bultzatzea euskararen erabileraren normalizazioan
ikusten diren gabeziak identifikatu eta elkarrekin garatzeko
14.7.1.1.- Aisialdi taldeekiko hitzarmenak bultzatzea begiraleen prestakuntza eta motibazioan eragiteko
Eragileak: Euskara zerbitzua
Aisialdi taldeak
Kultura eta Euskara arloa
Nondik norakoak: Aisialdi elkarte eta taldeetan ume eta nerabe ugari dabiltza. Ohikoena umeak
gaztelaniaz aritzea da, euskaraz jakin arren, baina horretan estrategikoa da begiraleen papera.
Begiraleek umeei euskaraz egiten dieten arren, nahiko zabalduta dago euren artean gaztelaniaz
aritzeko joera. Helburua joera horri buelta ematea da, begiraleen jarreran eraginez euskaraz jardun
ESEP 2018-2022 ~ 64 ~
dezaten. Horretarako motibazio saioak eskaintzea izan daiteke lehenengo urratsa, begirale horien
jarrera aldatzean umeena ere aldatzen hasiko delakoan.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea.
14.7.4.- Herriko klub eta taldeekiko lankidetza bultzatzea, euskararen normalizazioan
ikusten diren gabeziak identifikatu eta elkarrekin garatzeko
14.7.4.1.- Herriko klubekin lankidetzan sentsibilizazio- edo motibazio-saioak antolatzea herriko kirol-klubetako entrenatzaile edo begirale euskaldunek euskaraz egin dezaten
Eragileak: Euskara zerbitzua
Kirol taldeak
Kultura eta Euskara arloa
KUI
Nondik norakoak: Kirol klub eta taldeetan ume eta nerabe ugari dabiltza. Ohikoena umeak
gaztelaniaz aritzea da, euskaraz jakin arren; baina horretan estrategikoa da begirale eta
entrenatzaileen papera. Sarritan umeei gaztelaniaz egiten diete euskaraz jakin arren, eta umeak ere
euren artean gaztelaniaz aritzen dira. Helburua joera horri buelta ematea da begirale eta
entrenatzaileen jarreran eraginda, eurek taldean “agintera estatusa” dutenez, garrantzi ikaragarria
dutelako kirolean ere aurrerapausoak emateko. Horretarako motibazio saioak eskaintzea izan daiteke
lehenengo urratsa, begirale eta entrenatzaile horien jarrera aldatzean umeena ere aldatzen hasiko
delakoan.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea.
14.8.- LIBURUGINTZA
14.8.1.- Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenak sustatzea
14.8.1.1.- Euskararen Nazioarteko Egunaren harira urtero antolatzen den berbodromoan liburuak zozketatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Merkataritza arloa
Liburu dendak
Nondik norakoak: Urtero Berbodromoa egiten da Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Egun
horretan 150 edo 200 lagun batzen dira Gernika parkean euskaraz hitz egiteko. Herriko liburu-dendak
eta euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko modu bat izan daiteke egun horretan liburuak
ESEP 2018-2022 ~ 65 ~
zozketatzea. Horrela bada, Euskararen Asteko zozketan parte hartu duten liburu dendetan
ekimenaren talde eragileak liburu bana erosita, Berbodromoaren parte-hartzaileen artean zozketatu
litezke.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea.
14.9.- KULTURGINTZA
14.9.2.- Euskara sustatzeko programa berezietan ikastetxeak ere parte hartzera bultzatzea
14.9.2.1.- “Euskara Zine Aretoetara” programan parte hartzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Hezkuntza zentroak
SKA
Nondik norakoak: Programa honen helburua umeek zinea euskaraz ikustea da. Udalak diru-laguntza
eman (euro 1 ikasleko) eta SKAk aretoa lagatzen du. Ikasturtero 8 bat film ematen dira haur-
hezkuntzatik hasi eta DBHrainoko ikasleentzat. Emanaldiak aste barruan egiten dira eskola-
ordutegian, eta film bakoitza adin tarte jakin bati eskaintzen zaio.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
14.9.2.2.- “Bertsogintza Santurtziko ikastetxeetan” programan parte hartzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Kultura eta euskara arloa
Hezkuntza zentroak
Bertsozale elkartea
Nondik norakoak: Helburua bertsolaritzaren teknikan oinarrituta, ikasleek euskararen bitartekoez
jabetu eta baliatzen ikastea da. Bide batez euskaraz aritzeko erraztasuna areagotzen da, umeek bere
buruaz ziurrago aritzeko tresnak eskuratzen dituzte eta.
Programa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako umeei zuzenduta dago, eskola-orduetan egiten da D
ereduko hezkuntza-zentroetan Bertsozale elkartetik bidaltzen duten irakasle baten eskutik.
Santurtzin eskola publiko guztiek eta Bihotz Gaztea ikastolak hartzen dute parte. Programa honetan
ESEP 2018-2022 ~ 66 ~
ari diren umeek ikasitakoa praktikan jartzen dute Euskara Astean Gernika parkean klasean ikasitako
bertsoak botaz Berbodromoa baino lehen.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
14.9.4.- Herritarren artean euskarazko kultur produktuen sorkuntza eta kontsumoa
bultzatzeko komunikazio-ekintzak indartzea
14.9.4.1.- Auzoetako jaietan ere euskararen presentzia sustatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
Herriko elkarteak
Nondik norakoak: Herrian auzo bakoitzak urtean zehar bere jaiak antolatzen ditu. Horrelakoetan
egitaraua, pregoia, kartela eta abar auzotarren esku geratzen dira.
Euskarak ez du auzoetako jai guztietan toki bera; batzuek jaiei buruzko informazioa ez ezik, ekintzak
ere antolatzen dituzte euskaraz. Esan beharra dago jaiak auzotarren elkarteek antolatzen dituztela,
eta beraz, elkarte bakoitzak ahal duena edo nahi duena egiten du.
Kontua euskararen presentzia hori areagotzea da. Momentuz jaiekin lotutako paperkeria guztia
Euskara Zerbitzuan euskaratu daiteke, bertara bidaliz (pregoiak, egitarauak...). Asmo horrekin urtero
mezu elektronikoa bidaltzen zaie ekintza honen berri eman eta protokoloa azalduz.
Adierazleak: Auzoetako jaiak iragartzeko kartela eta egitaraua, behintzat, euskaraz egotea.
14.9.4.2.- Karmengo jaietan euskaraz jarduera gehiago antolatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
SKA
Jai batzordea
Txosnagunea
Nondik norakoak: Jaietan ez dira euskaraz ekintza asko programatzen. Ekintza honen bidez euskaraz
diren jardueren kopurua igo nahi da. Izan ere, 2017an saiakera egin zen eta aurreko urtean baino lau
jarduera gehiago programatu ziren.
Asmoa horrela egitea da, urtero kontu-sail jakin bat eskatzea herriko jaietan euskarazko jarduerak
programatzeko. Oraindik erabakitzeke dago zelan gauzatu, hau da, euskal ekitaldiei egun oso bat
eskaintzea ala egun desberdinetan banatzea. Euskara Zerbitzuaren ustez, hobe da egun
desberdinetan banatzea, euskararen normalizazioaren mesedetan.
ESEP 2018-2022 ~ 67 ~
Asmoa zera da, herritar guztiek aukera izatea egunero euskarazko jardueraren batean parte hartzeko
adina edozein dutela, hau da, adina gorabehera, publiko mota guztietarako programazioa egotea
euskaraz.
Aipamen berezia egin nahi diegu kontzertuei, jaietan ekitaldi garrantzitsua da eta. Izan ere, gauero
dago bat eta ikusmira handia sortzen dute jaiak hasi baino lehenagotik ere. Baina 9 kontzertu
horietatik bakarra egoten da euskara hutsean. Uste dugu ez dela nahikoa, eta beraz, berriro esango
diogu jaiak antolatzeaz arduratzen den erakundeari gehiago programatu ditzaten.
Adierazleak: Urtetik urtera gehiago izatea, egunero bat gutxienez.
14.9.4.3.- Antzerki jaialdian euskaraz antzezlan gehiago programatzea
Eragileak: Euskara zerbitzua
SKA
Nondik norakoak: Urtero egiten da Santurtzin antzerki-jaialdia. Jaialdi handi eta garrantzitsua da eta
antzezlan ugari programatzen dira jaialdirako, genero guztietakoa. Baina horietako gutxi izaten dira
euskaraz eta gainera, ostegunetan programatzen direnez badira ikusi gabe geratzen diren santurtziar
asko. Gure ustez ez da nahikoa, eta horrela adierazi digute herritar askok.
Antzerki jaialdia Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak programatzen duenez, Euskara
Zerbitzuak ez du aukera handirik ezer aldatzeko. Hala ere, bereziki aipatuko zaio antzezlan gehiago
programatu ditzaten, denetikoak eta ahal dela, ostiralean.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea
14.11.- TEKNOLOGIA BERRIAK
14.11.3.- Herritarrengan eragitea, batez ere gazteengan, sakelakoetan, tabletetan eta
gainerako tresnetan menuak, mezuak eta abar euskaraz izan daitezen
14.11.3.1.- Herritarrek, batez ere gazteek, sarean euskara erabiltzea sustatzea.
Eragileak: Euskara zerbitzua
Gaztebox
Nondik norakoak: Gazteek aktibitate handia dute sarean, sarritan ibiltzen dira eta gehiena egiten
dute aplikazio eta horrelakoen bidez. Gainera, komunikatu ere sarean komunikatzen dira batez ere.
Horrela bada, esparru honetan eragin egin behar da-
ESEP 2018-2022 ~ 68 ~
Alde dugu ahozko erabileran ez bezala, herritarrak sarean euskaraz aritzen direla sarritan (euskarak
Interneten duen jarduera ikaragarri handiaz gain). Izan ere, jakin badakigu asko direla whatsappean
euskaraz eta aurrez aurre gaztelaniaz egiten dutenak. Inertzia hori baliatu eta erabilera hori gazteen
artean ere sustatu beharra dago eta horretarako, Gazteboxekin lankidetzan horretara zuzendutako
hitzaldi edo tailerrak antolatzeko asmoa dago.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea.
ESEP 2018-2022 ~ 69 ~
Zehar lerroak: Euskararen zabalkuntza
15.- BARRUKO PROIEKZIOA
15.1.- EUSKARAREN IRUDI POSITIBOA INDARTZEA
15.1.1.- Harreman sareak sendotu eta elikatzea
15.1.1.1.- Euskaraldia, 11 egun euskaraz
Eragileak: Herritar euskaltzaleak
Euskaltzaleon Topagunea
Talde eragilea: Euskara zerbitzua, Udal Euskaltegia, AEK, Berbalagun
Hitzartu euskara taldea, Bideko Argia euskara taldea
Udal Euskaltegia: koordinatzailea
Udalaren prentsa bulegoa
Nondik norakoak: “EUSKARALDIA, 11 EGUN EUSKARAZ” “EUSKARAK 365 EGUN” proiektuaren
barruan dagoen ekimena da, Euskal Herri osoan abian jarriko dena. Helburua zera da, herritar
euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza ohituretan eragitea, eguneroko bizitzan gaztelaniara jotzeko
dauzkagun inertziak apurtuz eta euskararen erabilera sustatuz. Berau saiakera pertsonala eta
kolektiboa da, herritarrek eta erakundeek elkarrekin egingo dutena, izan ere, ekimenaren
antolatzaile nagusiak Euskaltzaleon Topagunea (herritarren izenean) eta Eusko Jaurlaritzako
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (erakundeen izenean) dira.
Ariketa 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatuko da Euskal Herri osoan, eta Santurtzin ere
abian jarriko da. Horrela bada, 11 egunez arituko gara euskaraz, 12. egunean ere berdin jardungo
dugulako konfiantzan.
Horrela bada, EUSKARALDIAn zehar herritarrak Ahobizi edo Belarri prest izatera gonbidatuko dira,
nork bere aukera egin dezan.
- AHOBIZI: Euskalduna da. Ulertzen duenari euskaraz egingo dio, hark erdaraz erantzun arren. Eta
ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die.
- BELARRIPREST: Euskaraz hitz egiteko gai izan ez arren, solaskidea gonbidatuko du euskaraz egin
diezaion, nahiz eta belarriprestak gaztelaniaz erantzun.
Hirugarren figura bat ere badago, euskaraz hitz egin eta ulertu ez arren, euskaltzalea dena eta
euskararen aldeko jarrera erakusten duena. Figura horren funtzioa oraindik definitu gabe dago.
Eta herritarrak arestian aipatu bezala identifikatzeko txapa batzuk banatuko dira (aldez aurretik
ekimenean izena emanda), nori berea: Ahobizi edo Belarriprest, eta prestakuntza emango da
ESEP 2018-2022 ~ 70 ~
kolektibo eta herritarrei orokorrean txapa aldean eramateak zer dakarren jakin dezaten, hau da, nola
jokatuko den egoera bakoitzean.
Horrez gain, zenbait ekintza jakin antolatuko dira, edo herrian egiten diren ekintzak baliatu ekimena
zabaltzeko.
Hortaz, hiru mailatan egin beharko da lan: prestakuntzan, ekintzetan eta komunikazioan. Lan hori
guztiori koordinatu beharra dago, eta horretan ibiliko da Udal Euskaltegiko langile bat.
Dagoeneko zenbait urrats eman dira. Talde eragilea sortu da, bertan ekimenaren asmoa islatuz
(herritarrak eta erakundeak) eta Ezkerraldeko gainerako udalekin (Portugalete, Sestao eta Barakaldo)
ari gara elkarlanean Ezkerralde osoa lankidetzaren bidez ekimenak indar handiagoa izan dezan.
Ekimena 11 egun horietatik haratago joango da, 2019an jarraipena izango du eta. Edonola ere,
Santurtzin euskaltzaleon sare zabala ehundu eta zabaltzeko aukera emango digu, hurrengo
urteetarako oinarria izango dena.
Adierazleak: Ekintza gauzatzea eta Santurtziko euskaltzaleon sarearen oinarria jartzea.
ESEP 2018-2022 ~ 71 ~
EKINTZEN KOADROA
1. ESEP 2018-2022 ~ 72 ~
EUSKARAREN JABEKUNTZA
1.-
FA
MIL
IA B
IDEZ
KO
TR
ASM
ISIO
A
1.1
. Sen
sib
iliza
zio
a e
ta m
oti
ba
zio
a e
ten
ga
be
lan
tzea
1.1.4.- Gurasoei euskara eta euskal kulturarekin lotutako produktuak ezagutarazi eta eskura jartzea:
1.1.4.1.- Euskal produktoen katalogoa ikastetxe edo umeak eta nerabeak elkartzen diren leku publikoetan banatzea.
urtero
1.1.4.2.- Katalogoa ezagutzera ematea. urtero
1.1.4.3.- Udalaren webgunean euskaraz jarduten duten haurtzaindegiei buruzko informazioa ematea urtero
1.1.6.- Gurasoengan eragin euren hizkuntza ohiturak seme-alabengan duen eraginaz jabe daitezen
1.1.6.1.- Guraso erdi-euskaldunak euskalduntzeko ikastaroak antolatzea. urtero
1.1.6.2.- Guraso-taldeetan eragitea euskaraz diren ekintzetan eta berbalagun taldeetan parte har dezaten. urtero
1.1.6.3.- Irakaskuntza sisteman sartzear dauden haurren gurasoei zuzendutako komunikazio ekintza zehatzak gauzatzea (hitzaldiak, gutunak,...) irakaskuntza eredu desberdinen helburuak azalduz eta D ereduaren abantailak azpimarratuz.
urtero
1.1.6.4.- D ereduan matrikulatzeko kanpaina. Urtero banatzea. urtero
1.1.6.5.- Gurasoen erabilera sustatzeari begirako jarduerak antolatzea 2019
1.1.6.6.- Ku-Ku CD-liburua erabiltzen ikasteko tailerra urtero
1.1.6.7.- Haurtzaindegi eta haur eskolekin koordinatzea gurasoei zuzendutako tailerren berri (Ku-Ku) eman dezaten.
urtero
1. ESEP 2018-2022 ~ 73 ~
2.-
IRA
KA
SKU
NTZ
A
2.4
.- E
usk
ara
ren
era
bile
ra s
ozi
ala
hez
kun
tza
esp
arr
ua
n a
zter
tu e
ta b
ult
zatz
ea
2.4.1.- Euskararen eragina suspertzea nerabeen aisialdi eta interesekin lotutako eremuetan
2.4.1.1.- Irakaskuntza alorrean diharduten eragileekin koordinatu eta elkarlanean jardutea euskara hizkuntza akademikoa izateaz gain, komunikazio hizkuntza izateko eta gune ez akademikora ere zabaltzeko..
2020
2.4.1.2.- Hezkuntza-zentroetako guraso elkarteekin koordinatu eta elkarlanean jardutea. urtero
2.4.1.3.- Herrian euskararekin lotuta antolatzen diren ekintza guztien berri ematea hilero: liburutegietako jarduerak, filmak...
hilero
2.4.1.4.- Hezkuntza zentroetan hizkuntzaren normalizazioan diharduten teknikariekin koordinazioa lantzea. 2021
3.-
EU
SKA
LDU
NTZ
E-A
LFA
BET
ATZ
EA
3.7
.- H
eld
uen
eu
ska
ldu
ntz
eare
n
kalit
ate
-iri
zpid
eak
ad
ost
u e
ta
fin
katz
ea
3.7.1.- Alorreko eragileen arteko koordinazioa eta elkarlana: koordinazioa.
3.7.1.1.- Euskara Zerbitzua eta Euskaltegien arteko koordinazioa eta komunikazioa lantzen jarraitzea. urtero
3.7.6.- Helduak euskalduntzeko alorreko materialak, metodoak eta baliabideak etengabe eguneratzea
3.7.6.1.- Herriko merkatariek proposatutako hitzen glosarioa euskaratu eta zabaltzea 2021
3.7.6.2.- Herriko ostalariek proposatutako hitzen glosarioa euskaratu eta zabaltzea 2021
3.8
.- G
ela
z ka
np
oko
eg
ita
smo
ak
sust
atz
ea, e
rab
ilera
eta
pra
ktik
a
uzt
art
uko
dit
uzt
ena
k
3.8.2.- Mintzapraktika egitasmoak (mintzalagun, berbalagun, gurasolagun) zabaltzea
3.8.2.1.-Berbalagun egitasmoa zabaltzea. urtero
3.8.2.2.- Guraso-lagun egitasmoa indartzea. urtero
3.8.2.3.- Mendi lagun egitasmoarekin jarraitzea urtero
1. ESEP 2018-2022 ~ 74 ~
EUSKARAREN ERABILERA
4..
-AD
MIN
ISTR
AZI
OA
4
.0.-
Era
gile
en
art
eko
koo
rdin
azi
o
a e
ta
elka
rla
na
4.0.1.- Koordinazioa
4.0.1.1.- Administrazioan diharduten langileei Euskara Zerbitzuaren proposamenen berri ematea eta euskararekin lotutako informazioa udal osoan eta autonomiadun erakundeetan zabaltzea,
urtero
4.1
.- A
dm
inis
tra
zio
an
eu
ska
rare
n e
rab
ilera
su
sta
tu e
ta b
erm
atz
ea
4.1.3.- Herritarrek administrazioekin dituzten ahozko eta idatzizko harremanetan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukera bermatzea
4.1.3.1.- Lehen harremana euskaraz izan dadin protokoloak zehaztea eta horiek betetzeko laguntza ematea (aurrez aurrekorako, telefonoz jarduteko...)
urtero
4.1.3.2.- Bereizgarriak jartzea herritarrek nahi duten hizkuntzan aritu daitezkeela jakin dezaten (mahai-gainekoak, lehenengo hitza euskaraz …).
urtero
4.1.3.3.- Euskara harrera hizkuntza bezala ziurtatzea udalaren eraikin eta zerbitzu guztietan, bereziki HAZ bulegoan.
urtero
4.1.3.4.- HAZ bulegoko dokumentu guztiak euskaraz ere egoetea. Urtero
4.1.4.- Hizkuntza-paisaian (errotulazioa eta noizbehinkako oharrak) euskararen erabilera bermatzea: Erakunde barruko hizkuntza-paisaian euskararen presentzia gehitzea.
4.1.4.1.- Hizkuntza-paisaia aztertu eta antzematen diren gabeziak zuzentzea. urtero
4.1.4.2.- Euskara nabarmentzea ele bietan dauden ohar edo errotuluetan Urtero
4.1.5. Erakundearen agerpen publikoetan euskararen presentzia bermatzea
4.1.5.1.- Osoko Bilkura, informazio-batzorde eta abarretan euskararen presentzia areagotzea. urtero
1. ESEP 2018-2022 ~ 75 ~
AD
MIN
ISTR
AZI
OA
4.2
.- E
usk
ara
ere
lan
-hiz
kun
tza
iza
teko
neu
rria
k h
art
zea
4.2.1.- Udal langileen euskararen aldeko jarrera, motibazioa eta onarpena sustatzea, horretarako behar den prestakuntza eta laguntza eskainiz.
4.2.1.1.- Euskaraz lan egiten duten langileei aitortza egitea eta motibatzeko neurriak proposatu eta gauzatzea. 2020
4.2.1.2.- Trebakuntza... Euskara hobetzeko ikastaroak antolatu eta udal langileei eskaintzea. urtero
4.2.1.3.- Ikastaro bereziak antolatzea gai zehatzagoak lantzeko urtero
4.2.1.4.- Terminologia berezia lantzeko ikastaro laburrak ematea HAZ bulegoko langileei urtero
4.2.1.5.- Terminologia berezia lantzeko ikastaro laburrak sortzea arloz arlo urtean zehar 2019
4.2.1.6.- Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko ahozko azterketak prestatzen laguntzeko ikastaro laburrak antolatzea.
2019
4.2.1.7.- Euskaraz lan egiten duten zerbitzuak identifikatu eta horien berri ematea kanpoko eragileei (veste erakundeei eta abar).
2018
4.2.1.8.- Hizkuntza ohituretan eragiteko programak: Berbasarea. Bereziki jendeaurrean ari diren arloetan ezartzekoak.
2018
4.2.1.9.- Berbasarea proektua bereziki HAZ bulegoan ezarri. 2018
4.2.2.- Euskara ere ohiko lan-hizkuntza izango duten udal langileei beren lan-jardunerako lagungarri zaizkien bitartekoak jartzea.
4.2.2.1.- Adierazgarriak lantzea, euskaraz lan egiteko prestatuta dauden langileek elkarren berri izan dezaten eta gainerakoei ezagutzera emateko
2018
4.2.2.2.- Mintza-taldeak sortzea 2019
1. ESEP 2018-2022 ~ 76 ~
AD
MIN
ISTR
AZI
OA
4.3
.- L
an
gile
en e
usk
ara
-ga
ita
sun
a e
ten
ga
be
ho
bet
zeko
neu
rria
k h
art
zea
4.3.4.- Langileentzako prestakuntza iraunkorra bultzatzea euskara lan-hizkuntza izan dadin
4.3.4.1.- Langileei euskaraz lan egiteko erabilgarri dauden tresna, hiztegi elektroniko, zalantzak argitzeko bide eta abarren berri ematea.
urtero
4.3.4.2.- Trebakuntza saioetan idatzizko ekoizpena lantzea: idatzizko testuak euskara hutsean sortzeko baliabideak ematea, idatzitako testuak zuzentzea, betiere komunikagarritasuna, zuzentasuna eta ulergarritasuna aintzat hartuta.
urtero
4.3.4.3.- Salbuetsitako langileei ere euskara ikasteko bidea eskaini urtero
4.3.4.4.- IVAPen ordu kreditua agortuta duten langileei eskara ikasteko bidea eskaintzea urtero
4.4
.Hiz
kun
tza
k er
ab
iltze
ko ir
izp
idea
k fi
nka
tzea
4.4.1.- Herri administrazio bakoitzak bere esparrurako Hizkuntza ofizialen Erabilerarako Irizpideak finkatzea
4.4.1.1.- Euskararen erabilerarako irizpideak finkatzea ahozko komunikazioan. 2019
4.4.1.2.- Komunikazioa eta sentsibilizazioa lantzea langileen artean: Euskararen erabilerarako irizpideak ezagutzera ematea, herritarrek dituzten hizkuntza-eskubideez informatzea.
urtero
4.4.1.3.- Euskaraz arituko diren langileen sarea sustatzea, bai ahoz eta bai idatziz erabilera-ohiturak sortuz joan daitezen.
urtero
4.4.1.4.- Euskararen erabilerarako irizpideak finkatzea idatzizko kanpo-harremanetan, barne-harremanetan, paper bidezkoetan zein telematikoetan.
2019
4.4.1.5.- Euskararen erabilerarako irizpideak finkatu hizkuntza paisaiaren arloan 2019
4.4.6.- Hizkuntza irizpideen baitan dagoen itzulpen politika egoki bat zehaztea (bereziki idazketa elebiduna bultzatuz).
4.4.6.1.- Itzulpen politika aztertu, zehaztu eta jakinaraztea. 2018
4.4.6.2.- Itzulpenen erabilerari buruzko sentsibilizazioa zabaltzea: Testua zuzenean euskaraz idaztea.. 2019
1. ESEP 2018-2022 ~ 77 ~
AD
MIN
ISTR
AZI
OA
4.7
.- Id
atz
izko
kom
un
ika
zio
a 4.7.1.- Udalaren kanpo-
harremanetarako idazkietan euskararen presentzia gehitu komunikazioen kalitatea zainduta
4.7.1.1.- Agirien komunikagarritasuna neurtzea.
2019
4.8
.- T
resn
a e
ta a
plik
azi
o in
form
ati
koa
k
4.8.1.- Tresna eta aplikazio informatikoetan euskararen erabilera gehitu
4.8.1.1.- Komunikazioa eta sentsibilizazioa lantzea langileen artean: euskarazko bertsioa erabiltzera animatzea. 2019
4.8.1.2.- Programa eta aplikazio informatikoetako euskarazko bertsioa erabiltzeko laguntza ematea planaren eraginpean dauden langileei.
2020
4.8.1.3.- Prestakuntza eskaintzea programa eta aplikazio informatikoak euskaraz erabiltzeko. 2020
4.8.1.4.- Intranet bidez bidaltzen diren barne-oharretan protokoloak ezartzea 2020
4.8.1.5.- Sareko edukiak euskaraz ere jartzea eta komunikagarritasuna eta kalitatea bermatzea 2018
4.8.1.6.- Udal langileek erabiltzen duten programa informatikoan Euskararen atala sortzea 2018
4.8.2.- Euskara zerbitzuko webgunea berritu
4.8.2.1.- Euskera zerbitzuaren webgunean kexa edota iradokizunak aurkezteko atala ezartzea. 2019
1. ESEP 2018-2022 ~ 78 ~
6..
-AR
LO S
OZI
OEK
ON
OM
IKO
A
6.4
.- E
np
rese
n ja
rdu
nea
n h
izku
ntz
a-i
rizp
idea
k ez
art
zeko
au
soa
k em
ate
a 6.4.2.- Kanpoko irudian,
idatzizko zein ahozko komunikazioan eta adierazpen publikoetan euskararen presentzia bermatu eta sustatzea
6.4.2.1.- Saltoki eta tabernetako errotulazioa euskaraz jartzeko laguntza ematea 2019
6.4.2.2.- Saltokietan eta tabernetan prezioak, esaldi eginak (zabalik/itxita, ordutegia, berehala nator...) euskaraz jartzeko laguntza ematea.
Urtero
6.4.2.3.- Euskararen presentzia bermatzea noizbehinka egiten diren feria, azoka edota merkatuetako kartel, ohar eta informazio orrietan.
urtero
6.4.2.4- Euskaraz dakiten eta euskararen aldeko jarrera duten langileak dituzten denda eta tabernen izenak ezagutaraztea.
2020
7.-
AIS
IA E
TA K
IRO
LA
7.1
.- A
isia
ldik
o ja
rdu
eret
an
eu
ska
rare
n p
rese
ntz
ia e
ta
era
bile
ra in
da
rtze
a
7.1.1.- Euskarazko jarduerak bultzatzea, bereziki haur eta gazteei zuzendutako ekintzetan
7.1.1.1.- Gazteboxekin lankidetza handiagoa izatea tailerrak eta ikuskizunak elkarrekin programatzeko. urtero
7.1.2.- Aisialdi Elkarteetan euskararen presentzia sustatzea
7.1.2.1..- Baliabide teknikoak eskaintzea aisialdi elkarteek sortu eta plazaratu nahi duten paperkeria euskaraz egon dadin.
urtero
7.1.3.- Aisialdiko eskaintza modu zabalean ulertuz (zinema, antzerkia, literatura, telebista, musika eta abar), euskarazko ekimenak adin-tarte guztietako herritarrei zuzentzea.
7.1.3.1.- Hiru hilean behin ikuskizunen bat programatzea. urtero
7.1.3.2.- Olentzerori gutun-lehiaketa antolatzea. urtero
1. ESEP 2018-2022 ~ 79 ~
7.-
AIS
IA E
TA K
IRO
LA
7.6
.- G
azt
eei z
uze
nd
uta
ko
mo
da
ko e
kim
en g
uzt
ieta
n
eusk
ara
leh
enes
tea
7.6.1.- Gazteei zuzendutako ekimenetan euskararen erabilerari bultzada emango dioten berrikuntzak propio asmatu eta garatzea
7.6.1.1.- Jaietan koadrilek egiten dituzten pegatinak diruz laguntzea euskal leloak erabiliz gero. urtero
7.8
.- K
iro
lare
n e
spa
rru
ko ja
rdu
eret
an
eu
ska
rare
n p
rese
ntz
ia e
ta e
rab
ilera
sen
do
tzea
.
7.8.2.- Herri edota hirietan kirol-arloan diharduten kolektiboekin lankidetza protokoloak bultzatzea entrenatzaile, begirale, irakasle, prestatzaile, arbitro eta buruzagien hizkuntza-trebakuntza antolatu eta kirol-ekintzetan euskararen presentzia uneoro bermatzeko
7.8.2.1.- Kirol-eskola programako klubekin hitzarmena egitea talderen bat euskaraz izan dadin. 2019
7.8.2.2.- Kiroldegiko kirol-irakasle edo begiraleen diagnosia egin. Diagnosiaren arabera, kiroldegiko irakasleei prestakuntza- edo motibazio-saioak eskaintzea.
2019
7.8.3.- Kirol Elkarteetan euskararen presentzia sustatzea
7.8.3.1.- Kiroldegian ematen diren zenbait klase euskaraz izatea, kirolen bateko saio finko bat gutxienez 2019
7.8.3.2.- Baliabide teknikoak eskaintzea kirol elkarteek sortu eta plazaratu nahi duten paperkeria euskaraz egon dadin.
urtero
1. ESEP 2018-2022 ~ 80 ~
EUSKARAREN ELIKADURA
8.-
LIB
UR
UG
INTZ
A
8.1
. Ira
kurz
ale
tasu
na
bu
ltza
tzea
8.1.1.- Sektoreko eragileekiko elkarlana sendotzea
8.1.1.1.- Herrian antolatzen den liburu-azokan euskararen presentzia handitze. urtero
8.1.8.- Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenetan liburu-denden parte hartzea sendotzea
8.1.8.1.- Abenduaren hasieran euskal liburuen zozketa antolatzea herriko liburu-dendekin lankidetzan urtero
9.-
KU
LTU
RG
INTZ
A
9.1
.- E
usk
ara
zko
ku
ltu
rare
n k
on
tsu
mo
a b
ult
zatz
ea 9.1.2.- Kultur elkarteetan
euskararen presentzia sustatzea 9.1.2.1.- Baliabide teknikoak eskaintzea kultur elkarteek sortu eta plazaratu nahi duten paperkeria euskaraz egon dadin.
urtero
9.1.3.- Haurrei eta gazteei zuzendutako kultura ekoizpenak lehenestea
9.1.3.1.- Zinean estreinatzen diren umeentzako filmak euskaraz estreinatu ahal badira, euskaraz estreinatu ordutegi guztietan.
2018
9.1.4.- Elebidun pasiboak erakartzeko kultura-ekintzak antolatzea.
9.1.4.1.- Santurzinek antolatzen duen zine-jaialdian euskaraz ematen diren filmak zine-klubean ematea. 2018
9.1.4.2. Santurzinek antolatzen duen antzerki-lan laburren jaialdian euskarazko antzerki-lanen bat sartzea. 2018
1. ESEP 2018-2022 ~ 81 ~
9.-
KU
LTU
RG
INTZ
A
9.2
. Eu
ska
razk
o s
ork
un
tza
su
sta
tzek
o n
eurr
iak
ha
rtze
a
9.2.2- Euskarazko sorkuntza bultzatzeko egitasmoak (sariak, lehiaketak...) abian jartzea edo indartzea
9.2.2.1.- Olentzerori gutun lehiaketa antolatzea. Publizitatea egitea, zabalkundea egitea. Argitalpena zabaltzea. Lehiaketaren sari-banaketarako ekitaldia antolatzea
urtero
9.2.2.2.- Gainerako udal arloetan euskaraz edo euskararekin lotuta egiten diren bestelako ekimenak zabaltzea, publizitate egitea
urtero
9.2.2.3.- Santurzinek antolatzen duen gidoi-lehiaketan euskara sustatzea, euskaraz idatzitako gidoietarako sari berezia ezarriz-edo.
2019
9.2.2.4- Sakelakoarekin grabatutako film laburren lehiaketa edo horrelakoren bat antolatzea (institutuetan eta orokorrean, DBH edo Batxilergoko ikasleentzat).
2021
1. ESEP 2018-2022 ~ 82 ~
ZEHAR LERROA: EUSKARAREN ALDEKO MOTIBAZIOA
14
.1.-
Eu
ska
ra b
alio
po
siti
bo
ekin
eta
mo
der
nit
ate
are
kin
lotz
eko
eki
men
ak
ga
ratz
ea 14.1.2.- Etorri berriei bereziki
zuzendutako sentsibilizazio kanpainak antolatzea, euskara ikasteak ekar liezazkiekeen onurak azpimarratuz. Etorri berrientzako harrera programekin uztartzea.
14.1.2.1.- Etorri berriei bereziki zuzendutako sentsibilizazio-hitzaldiak antolatzea. 2020
14.1.3.- Gazteengan eragitea adin-talde horietako erreferente diren pertsonetan oinarrituta eta bide telematikoak lehenetsiz. Euskaraz egiten diren ekitaldietarako abantailak eskaintzea.
14.1.3.1.- Nahi dudalako kanpaina: Hitzaldiak. urtero
14.1.3.2- Serantes Kultur Aretoko euskarazko emanaldietarako sarrerak merkeago eskuratzea. urtero
14.1.7.- Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunak elkarlanean antolatzea
14.1.7.1.- Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatzen diren Euskararen asteko ospakizunak elkar lanean antolatzea.
urtero
14.1.8.- Euskara erabiltzeko ohitura sustatzea
14.1.8.1.- Parkeetan panelak jartzea non umeei esan beharreko esaldi errazak euskaraz azalduko diren.. 2020
14.1.8.2.- Gazteentzako sentsibilizazio tailerrak, antolatzea. 2020
14.1.8.3.-Diru publikoa jasotzen duten elkarteei euren komunikazioetan euskara ere erabiltzeko betebeharra adierazi (gutxienez idatzizkoetan).
2020
14
.2-
Fam
ilia
tra
nsm
isio
a. 14.2.1.- Gurasoengan, guraso
izango direnengan eta aitona-amonengan eragitea, euskararen familia bidezko transmisioa ziurtatzeko
14.2.1.1.- Ondorengoetaratze kanpaina: Eman Giltza. urtero
1. ESEP 2018-2022 ~ 83 ~
14
.3.-
Ira
kask
un
tza
14.3.1.- DBHn, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan sartzear dauden gazteengan eta senideengan eragitea, euskarazko ereduetan ikasten jarraitzeak dakartzan abantailak azaltzeko
14.3.1.1.- Nahi dudalako kanpaina: Derrigorrezko hezkuntzatik haratago egin daitezkeen ikasketak (Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) euskaraz egitea sustatzen duen kanpaina.
urtero
14.3.2.- Herritarrei euskarazko eskolaz kanpoko prestakuntza-zerbitzuez informazioa ematea
14.3.2.1.- Udalaren webgunean euskaltegi eta hizkuntza eskolen berri eman eta aldiro berritzea. urtero
14.3.2.2- Udalaren webgunean Santurtzitik kanpo eta ezohiko moduluetan euskara ikasteari buruzko informazioa jarri eta aldiro berritzea.
urtero
14.3.2.3.- Udalaren webgunean euskara ikasteko ematen diren diru-laguntza guztiei buruzko informazioa jartzea, tituluen baliokidetza eta abar.
urtero
14.3.2.4.- Udalaren webgunean euskara ikasteko laguntza eman dezaketen webgune estekak jartzea. urtero
14
.4.-
Eusk
ald
un
tze
-
alf
ab
eta
tzea
14.4.1.- Euskara ikasteko sentsibilizazio estrategiak diseinatu eta garatzea
14.4.1.1.- Euskara ikasteko diru-laguntzak eskaintzea baldintza batzuk betetzearen truke. urtero
1. ESEP 2018-2022 ~ 84 ~
14
.7.-
Ais
ia e
ta k
iro
la
14.7.1.- Aisialdi taldeekiko lankidetza bultzatzea euskararen erabileraren normalizazioan ikusten diren gabeziak identifikatu eta elkarrekin garatzeko.
14.7.1.1.- Aisialdi taldeekiko hitzarmenak bultzatzea begiraleen prestakuntza eta motibazioan eragiteko. 2020
14.7.4.- Herriko klub eta kirol-taldeekiko lankidetza bultzatzea, euskararen normalizazioan ikusten diren gabeziak identifikatu eta elkarrekin garatzeko
14.7.4.1.- Herriko klubekin lankidetzan sentsibilizazio- edo motibazio-saioak antolatzea herriko kirol-klubetako entrenatzaile edo begirale euskaldunek euskaraz egin dezaten.
2019
14
.8.-
Lib
uru
gin
tza
14.8.1.- Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenak sustatzea.
14.8.1.1.- Euskararen Nazioarteko Egunaren harira urtero antolatzen den berbodromoan liburuak zozketatzea.
urtero
14
.9.-
Ku
ltu
rgin
tza
14.9.2.- Euskara sustatzeko programa berezietan ikastetxeak ere parte hartzera bultzatzea
14.9.2.1.- “Euskara Zine Aretoetara” programan parte hartzea. urtero
14.9.2.2.- “Bertsogintza Santurtziko ikastetxeetan” programan parte hartzea. urtero
14.9.4.- Herritarren artean euskarazko kultur produktuen sorkuntza eta kontsumoa bultzatzeko komunikatzio-ekintzak indartzea
14.9.4.1.- Auzoetako jaietan ere euskararen presentzia sustatzea. urtero
14.9.4.2.- Karmengo Jaietan euskaraz jarduera gehiago antolatzea urtero
14
.11
.-
Tekn
olo
gia
ber
ria
k
14.11.3.- Herritarrengan eragitea, batez ere gazteengan, sakelakoetan, tabletetan eta gainerako tresnetan euskarazko menuak, mezuak eta abar euskaraz izan daitezen.
14.11.3.1.- Herritarrek, eta batez ere gazteek, sarean euskara erabiltzea sustatzea. 2020
1. ESEP 2018-2022 ~ 85 ~
ZEHAR LERROA: EUSKARAREN ALDEKO MOTIBAZIOA
15
- B
AR
RU
KO
PR
OEK
ZIO
A
15
.1 E
usk
arar
en
iru
di p
osi
tib
oa
ind
artz
ea
15.1.1 Harreman sareak sendotu eta elikatzea
15.1.1.1 Euskaraldia, 11 egun euskaraz
top related