errezetak5b
Post on 23-Nov-2014
140 Views
Preview:
TRANSCRIPT
SUKALDARIA: IKER ARRUZA
BIZKOTXOA
Osagaiak: 3 arrautza, azukre edalontzi bat, esnegain edalontzi bat, irina edalontzi bi eta Royal kartazal bat.
1.- Gurina eta irina igurtzi molde batean.2.- Osagai guztiak bota eta ondo nahastu.3.- Labea berotu 250 gradutan.4.- Moldea sartu labean hamar minutuz.5.- Ondoren tenperatura jaitsi, 150 gradutara, berrogeita bost minutuz.6.- On egin.
SUKALDARIA: GORKA GUTIERREZ
ARRAUTZAK PATATEKIN
Arrautza egiteko:
1.- Zartagin batean olioa bota.2.- Olioa berotzen denean arrautza bat erditik apurtu eta zartaginera bota.3.- Hiru minutu pasatzen direnean zartaginetik atera eta plater batean ipini.
Patatak egiteko:
1.- Patatak zuritu eta moztu .2.- Zartagin batean olioa bota.3.- Olioa berotzen denean patatak sartu.4.- Hamar minutu utzi eta ondoren atera zartaginetik eta arrautzarekin batera jarri. 5.- On egin, seguru goxo-goxo dagoela.
SUKALDARIA: AMAIA ACHA
PUREA
Osagaiak: Tipula 1, 300 gramo Kuiatxokoa, 300 gramo Kalabaza, 200 gramo Leka, 200 gramo Azenario, 2 baratxuri/berakatz atala, 300 gramo Zerbakoa, 0,8 litro ur, gatz pixka bat eta 0,04 litro olio.
¿Nola egin?:
1. Barazkiak ziztatu behar dugu.2. Lapiko batean olioa ipintzen dugu
eta sua piztu.3. 2 baratxuri/berakatz atala bota.4. Tipula 1 bota.5. Eginda dagoenean, barazki guztiak
botatzen dira.6. Frijitu pixka bat.7. Ura eta gatza bota.8. Su motelean ipini 20 minutu.9. Irabiatu dena. 10. Eta jatera.
SUKALDARIA: ERLANTZ ARCOIZA
PATATA TORTILA
Osagaiak: 2 arrautza, hiru patata eta olioa.
1.- Zartaginean olioa bota eta jarri berotzen.2.- Arrautzak kaiku batera bota eta irabiatu.3.- Bi patata zuritu eta moztu.4.- Patatak zartaginean sartu.5.- Patatak eginda daudenean atera zartaginetik eta nahastu arrautzekin.6.- Zartaginera bota eta plater batekin bueltatu, alde batetik eta bestetik.7.- Zartaginetik atera eta on egin.
SUKALDARIA: MAIDER AZCONA
PATATA TORTILA
OSAGAIAK: patatak, piperrak, tipula, olioa eta arrautzak.
NOLA PRESTATU?
1.- Hartu patatak, piperra eta tipula gero zuritu egiten dugu eta zatitu.
2.- Jarri zartagina berotzen, bota olioa pixka bat eta gero patatak, piperra eta tipula bota zartaginean.
3.- Hartu arrautzak, bol batera botatzen duzu eta irabiatu egiten dugu sardexkarekin.
4.- Osagai guztiak nahastu arrautzekin batera eta bota zartaginera.
5.- Eginda dagoenean atera eta on egin.
SUKALDARIA: IKER COBO
PATATA TORTILA
1. Patatak zuritu eta zatitan moztu. 2. Zatiak zartaginera bota eta utzi frijitzen.3. Bi arrautza plateraren ertzean kolpe bat eman eta platerera bota.4. Arrautza horiek irabiatu. 5. Patata zatiak eta arrautzak irabiatuta eta zartaginera bota.6. Utzi egiten eta buelta eman beste aldetik egiteko.7. Zatitan moztu aukeratu bat eta prest daukazu jateko.
SUKALDARIA: BEREZI ALONSO
PATATA TORTILA
Osagaiak: 4 patata handiak, 6 arrautza, olioa eta gatz pixka bat.
Errezeta
1. Patatak zuritu eta zatitu.2. Patatak zuritzen duzuen bitartean olioa bota zartaginean.3. Olioa bero dagoenean patata bota zartaginera.4. Bota arrautzak bol batean, irabiatu eta gero zartaginean egindako patatekin.5. Bota zartaginera eta pixka bat eginda dagoenean plater batekin bueltak eman tortilari.6. Eta orain jatera.
SUKALDARIA: IÑIGO ARAMENDIA
ESPAGETIAK TOMATEAREKIN
Osagaiak: espagetiak, tomate saltsa, ura, olioa, saltxitxak, txorizoa eta gatza.
1.- Espagetiak kazolan sartzen dira ura, gatza eta olio pixka batekin eta egosi egiten da. 2.- Xukarrun batera bota eta garbitu ur hotzarekin.3.- Bitartean, beste zartagin batean txorizoa eta saltxitxak frijitzen ditugu, olio pixkarekin.4.- Tomate saltsa saltxitxekin eta txorizoarekin nahastu.5.- Azkenik dena nahasten dugu espagetiekin batera eta berotzen dugu.6.- Zerbitzatu eta prest dago jateko, on egin.
SUKALDARIA: MIKEL GAZTELU-ITURRI
BAINILAZKO GAILETAK
1. Olioa botatzen dugu plater batean eta gurina botatzen dugu.
2. Irina bota bol handi batean eta gurinarekin batera nahasi.
3. Azukrea eta bainila bota, eskuekin nahasi eta masa bat lortu behar dugu.
4. Masa irinean jartzen dugu eta 2,5 zentimetroko lodiera lortu arte. 12 pastak mozten ditugu. Berriro nahasten dugu sobratu diren pastak aprobetxatuz.
5. Gailetak plater batean jartzen ditugu. Labea 180º gradutara jartzen dugu, 15-20 minutu inguru.
6. Pastak leku hotz batean jartzen ditugu hozteko.
7. Azukrea gaileta gainetik bota eta jateko prest daude.
SUKALDARIA: JON IRIZAR
TRUFAK
Osagaiak: 100 gramo gurina, 500 gramo txokolate beltza “Nestle”: 2 tableta, 370 gramo esnea trinkatutakoa, Koñakeko zorrotada bat eta Kakao-hautsa purua “Valor”.
Trufak nola egiten diren:1. Txokolate tabletak zatitzen dituzu eta kristalezko ontzi batera botatzen dituzu.2. Ontzia mikrouhinan sartzen duzu, 10 minutu, 450 graduetara.3. Ontzia ateratzen duzu eta gurina botatzen duzu, dena nahasten duzunean gurina desegiten hasten da.4. Gero, esnea trinkatutakoa botatzen duzu eta koñaka ere bai.5. Orea hozkailuan sartzen duzu 12 ordu gutxi gora behera.6. Azkenik, formak biribilak ematen diozu eta kakao-hautsarekin estaltzen duzu eta... jatera!!! Ahoa zikinduko duzu!!!SUKALDARIA: CARMEN IRIBAR
BURRITOAK
OSAGAIAK:
Errezeta hauen osagaiak pertsonaren gustura aukeratzen dira. Adb: (Lau pertsonentzat).
Hiruzpalau solomo edota oilasko-bularkiak Hiru arrautza irabiatuak Zati bat txistorra edota odoloste Uraza zati bat Tomate saltsa koilaratxo bi
Eta osagai garrantzitsuena: FAJITAK ( pertsonak ikusita aukeratu fajiten kantitatea)
PRESTAKUNTZA:
1. Zartagina hartu eta olio pixka bat bota, solomoa edota oilasko- bularkiak friji ahal izateko.
2. Arrautza zartaginean apurtu eta hantxe irabiatu.3. Txistorra edota odolostea zatikatu eta zartagina sartu frijitu
arte.4. Tomate saltsa mikrouhinean sartu bi minutu, berotu arte.5. Uraza hozkailutik atera eta zatikatu.6. Fajitak mikrouhinean sartu, hogeita hamar segundo.7. Fajitak mikrouhinetik atera eta frijitu eta nahi dituzun
elikagaiak fajitaren bornean sartu, tolestu eta irentsi.
OSO GOXOA EGONGO DA!
SUKALDARIA: MAIDER BASTERRETXEA
COOKIES
Osagaiak : 225gr. Irina, 175gr. txokolatezko pepitak, 100gr.gurina puntu pomadan, 100gr.azukre beltza, 100gr. azukre zuria, legami sobre bat eta arrautza bat.
1. Bota katilu batean bi azukre motak eta legamia. 2. Barila baten laguntzarekin irabiatu. 3. Arrautza bota eta berriro ondo irabiatu
.4. Bota irina astiro-astiro eta irabiatu ore
bat geratu arte.5. Txokolatea bota eta eskuarekin oratu.6. Borobil batzuk egin orekin eta jarri
labeko erretilu batean eta pixkatxo bat zapaldu.
7. Labean sartu haize beroarekin 180 ºC-tan hamabost minutu.8. Denbora hau amaituta labetik atera eta utzi hozten minutu
batzuk eta jateko prest egongo dira. Animatu errezeta hau egiten.
SUKALDARIA: MARIA EREÑO
SOLOMO ERREA Osagaiak: Solomo zati bat, 3 edo 4 baratxuri-atal, tipula bat, gatza, olioa eta patata frijituak
1- 3 edo 4 baratxuri-atal zuritu2- Solomo zatian zulotxoak egin puntadun aiztoa batekin eta baratxuri-atalak sartu.3- Lapiko batean olioa berotzen jarri 4- Bero dagoenean solomo zatia sartu eta gatza bota.
5- Birak eman leku guztietatik berdin gorritu arte.6- Tipula 4 zatitan moztu eta solomoarekin lapikoan sartu.7- Lapikoaren tapa jarri eta utzi tipula garden egon arte.8- Plater batean zerbitzatu patatekin edo gustuko duzun beste jakiekin.
SUKALDARIA: IÑIGO CAMPO
MAKARROIAK TOMATEAREKIN
1.- Lapiko batean, ura irakiten utzi olioa eta gatzarekin.2.- Ura irakiten denean makarroiak sartu eta utzi irakiten 10 minutu.3.-10 minutu pasatuz gero,ur guztia kendu. 4.-Zartagin batean txorizo pixka bat frijitu.5.-Txorizoa eta tomatea lapikora bota eta nahastu.
SUKALDARIA: MIGUEL DIEZ
LIMOIZKO KREMA
OSAGAIAK
45 gramo gurin 3 limoizko zuku bat limoi baten birrindura 250 gramo azukre 3 arrautza
EGITURA
1. Burruntzali batean gurina desegin ( kontu handiz ez egozteko ).2.- Limoi birrindura eta zukua gehitu, geroago azukrea eta
azkenik,tortila baten moduan irabiatutako arrautzak.3.- Burruntzalia ur beroan jarri krema “ al baño María” egoeran
bukatzeko. 4.- Bueltak ematen dira gelditu gabe 15 minututan zehar
krema ez loditzeko. 5.- Sutatik ateratzen da. 6.- Kristalezko edo portzelanazko ontzi batean gordetzen da,
leku hotz batean ( baina ez hozkailuan ).
7.- Hotz dagoenean tarta bat betetzeko balio du ( krema merengearekin estaltzen ).
SUKALDARIA: UXUE GIL
TIRAMISUAOsagaiak:6 arrautza, Mascarpone gazta 500 gr, 2 edalontzi neskafe edo kafe, 8 koilarakada azukre, kakao hautsak, LA Bella Easo bizkotxoa 2 poltsa, Hobeto ateratzen da bizkotxoak ‘’La Bella Easo’’-koak badira . Poltsa 2 erabili. Prestaketa:- Irabiatu gorringoak azukrearekin , gehitu gazta eta irabiatu krema bat lortu .- Irabiatu zuringoak delakoan eta nahastu aurrekoarekin.- Jarri bizkotxo kapa bat azpian,busti bizkotxoak neskafeaz edo kafeaz eta jarri gainean krema kapa bat;honela jokatu behar dugu gura dugun arte.- Amaitu krema kapa batekin eta gainera kakaoa bota iragazi baten bidez.- Atera mahaira hotz.Egun oso batean hozkailuan eduki jaten hasi orduko.Eduki beti tarta hozkailuan,atera jan ordurako. On egin!!!
SUKALDARIA: ANA SHUYU ESNAOLA
MOUSSEOsagaiak: 140 gramo txokolate, 4 arrautza eta irabiagailu elektrikoa.
1- Ipini txokolatea zatitan lapiko batean eta 2 ur koilarakada.
2- Desegin su geldiarekin eta nahastu lasai-lasai suaren kanpoan.
3- Ipini arrautzetako gorringoak kaiku batean eta zuringoak beste kaiku batean.
4- Irabiatu zuringoak irabiagailu elektriko
batekin.
5- Utzi hozten pixka bat txokolate desegina eta bota txokolatea gorringoarekin eta irabiatu.
6- Zuringoa bota eta irabiatu trankil-trankil. Espatula batekin egin behar duzu hau.
7- Hozkailuan sartu 2 ordu ,itxaron, kopa batean ipini eta prest
jateko.
SUKALDARIA: IKER GARCIA DE VICUÑA
ARRAIN ZOPA
Osagaiak: kilo bat itsasapo, txirla batzuk, tomate-saltsa, ogi bat
(zopako ogia hobe), porru bat, tipula-erdi bat eta oliba-olioa
1.- Arraina uretan jarri egosten, eta irakiten hasten denean, uretatik
atera. 2.- Hor bertan egosi tipula eta porrua.
3.- Nahastu tomate-saltsa eta olioa, eta xehatu turmixean.
4.- Amaitzeko arrain-zatiak, txirlak eta ogi-puskak salda horretan
egosi apur batean.
SUKALDARIA: MIKEL BASTERRETXEA
ALMENDRAZKO PASTELA
Osagaiak:
320 gramo almendra (eho)320 gramo azukre6 arrautza1 eta ½ koilarakada royal.Limoi birrinak
Egiteko modua:
1. koilara batekin nahastu almendra , azukrea eta arrautzak.
2. Roiala eta limoi birrinak gehitu. 3. Nahasketa moldeetan sartu.4. Bakoitzaren gainean almendra bat jarri.5. Labe hotzean sartu eta jarri 150 gradutan.6. Horrela eduki gatzatu arte.
SUKALDARIA: XABIER BILBAO
DORAYAKIS Dorayakis
Osagaiak :
100 gramo azuki lekak100 gramo azukre200 gramo gozogintza irina 8 gramo gozogintza legamia 4 arrautza Gatz pixka bat 200 gramo azukre4 koilarakada urOlio txorrotada bat
Pausuak:
1- Azukiak beratu ontzi batean eta utzi gau osoan 2 – Egosi lekak ur berotan egosi arte3- Itzali ura sua ura irakitean , bota ura eta berriro bota ur garbia 4- Ipini berriro su berotan eta jaitsi sua ura egozten hasten denean 15 minutu.5- Utzi lekak egosten 45 minutu lekak bigundu arte 6- Gehitu gozarra eta nahastu dena ura ia geratu gabe eta aldendu sutik7- Jarraitu egosten su ertainean masa disdiratsu egon arte8- Gero iragazi irina eta legamia ontzi batean9- Masa prestatzeko atera beste ontzi bat eta irabiagailu bat.10- Nahastu arrautza urarekin eta ondo irabiatu, gehitu azukrea eta gatza dena ondo nahasi arte11- Gehitu irina eta nahastu egurrezko koilara batekin .12 -Gero zartagin bat hartu eta frijitu masa borobil txikietan su baxuan13 –Masan zuloak agertzen direnean buelta eman masari eta eginda dagoenean plater batean jarri14- Hartu bi dorayaki eta erdian jarri egin duzun leka pasta15- Jatera
SUKALDARIA: ANDER ALONSO
KREPEA Osagaiak: -150g. irin. -4 arrautza. -0,2 litro esne. -gurina.
-gatza (krepea gatzatuta nahi baduzu). -azukrea (krepea gozoa nahi baduzu).Egiteko modua:• irina jarri bol batean.• esnea, arrautzak eta gatza edo azukrea nahasi.• 20 minutu hozten utzi.• zartagina berotu.• krepea zartaginan ez itsazteko, gurin pixka bat krepean jarri.• masa gofortzen denean buelta eman krepeari.• zartaginetik atera.krepe gatzatuak:• tomatea, urdailazpikoa edo gaztarekin ipini dezakezu.Krepe gozoak:• nocilla, nutella, mermelada, izozkiak edo natarekin ipini dezakezu.
SUKALDARIA: IÑIGO LAGO
ESPAGETI BOLOÑESA
Osagaiak: espagetiak, olioa, tomatea, berakatza eta okela txikituta. Prozedura:
1- Irakiten ipintzen dugu ura gatzarekin eta olio pixka batekin.
2- Irakiten dagoenean, bota espagetiak uretara eta egozten eduki 6 edo 7 minutu . Gero atara uretatik eta ur hotzarekin pasatu.
3- Zartagin batean frijitu berakatza txikituta olio pixka batekin.
4- Honi bota okela txikitua, eta piztu gatz eta piperbeltz pixka batekin. Gaineratu tomatea eta irakin.
5- Gero zartagin honetara gaineratu espagetiak eta ondo nahastu dena espagetiak berotu arte. ON EGIN !!!
SUKALDARIA: JANA ALVAREZ
GOXUA
Osagaiak
·Esnegazta litro 1·300 gramo sobaoak·esne litro 1·Arrautzaren 3 gorringoak.Arrautza bat ·300 gramo azukre ·kanela pixka bat ·100 gramo artirin
Egiteko modua : 1-Azukrea, esnegaztarekin nahastu eta oinarrian botatzen da.2-Sobaoak zatitu eta kremarekin gainean jarri.3-Sobaoak esnearekin busti.4-Gelditzen den esnearekin ,150 gramo azukrea ,artirina,eta arrautzen gorringoekin krema bat egiten da .5-Sobaoen gainean jartzen da .6-Azukrearekin karamelu bat egiten dugu.7-Krema hotza gelditzen denean,karamelua gainetik botatzen dugu.
Orain, jatera!!!
top related