8. mutualia sariak › wp-content › uploads › 2019 › 04 › ...mutualia sariak azaroaren 14an...

Post on 23-Jun-2020

10 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

8. MUTUALIA SARIAK2018ko azaroak 14

Mutualia Sariak

Azaroaren 14an Mutualia Sariak banatu zituzten Bilboko Euskalduna Jauregian. Mutualiak CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALANen laguntzarekin antolatzen dituen sarien VIII. edizioa izan da, betiko lemari eutsiz: berdintasunaren eta laneko segurtasuna eta osasunaren sustapena. Aurten, Osalanek bere 25. urteurrenaren harira antolatutako Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarraren baitan egin da banaketa-ekitaldia.

2

Irekiera-ekitaldian, Urtsa Errazti Mutualiaren presidenteak zera adierazi du: “Segurtasuna eta lan-esparruko genero berdintasuna izan behar dira bidezko edozein gizarte aurreraturen ezaugarriak”. Ekitaldian, OSALANen zuzendari Alberto Alonso egon da, eta itxiera-ekitaldia Lan eta Justizia sailburu María Jesús San Joséren eskutik egin da. Azken honek enpresak animatu ditu pertsonen segurtasunaren eta berdintasunaren alde lan egin dezaten.

Berrikuntza ezinbestekoa da. Gastuak gutxitzeko berrikuntzari uko egitea, denbora aurrezteko erlojua gelditzea bezala da.

Mutualia Sariak

Mutualia Sariak bi urtetik behin ematen dira eta aurten, berrikuntza gisa, bi kategoria desberdin aurkeztu ditu:

➔ Berrikuntza Saria Laneko Arriskuen Prebentzioan

➔ Berdintasun Saria

4

Saritutako proiektuakBerrikuntza Saria eta Berdintasun Saria

5

AERNNOVA

Berrikuntza Saria “Zaindu” programarekin: Pertsonen osasuna/ongizatea produktibitatearen hobekuntzarako tresna gisa. Saria jaso zuen, bere taldeak inguratuta, Andrés Páramo, Aernnovako lan arriskuen prebentzioaren gerenteak.

6

7

POLYMAT

Berdintasun Saria “Polimeroen arloko emakume zientzialarientzako Emakiker beka” proiektuagatik. Saria jaso zuen Idoia Azaldegui, Polymateko gerenteak.

AccesitAurkeztutako proiektuen kalitatea dela-eta, enpresa finalista guztiei accesit bana eman zitzaien. Berrikuntza Sariari accesita:

8

BILBOKO UDALA“Adinaren araberako eginkizuna: esperientzia praktikoa laneko arriskuen integrazioaren eredu bezala adinaren araberako eginkizunean Bilboko Udalean”.

9

SOMORROSTRO FORMAKUNTZA ZENTROA

“Formakuntza prebentzioan hezkuntza-komunitate osoari”.

10

GAIA“Antolakuntzaren estresaren ebaluaketa holistikoa egiteko tresna berritzailea”.

11

IMQ PREVENCIÓN

“ICMA Metodoa. Arrisku psikosozialen prebentziorako eta erakundeetako gatazken diagnostikorako sistema berritzailea”.

12

JEZ SISTEMAS FERROVIARIOS

“Ardatz-esku-beso bibrazioen eraginpean esku-erremintarekin lan egitearen aurrean prebentzio neurriak”.

13

MERCEDES-BENZ

“Berrikuntza mekanikoko teknikak ergonomian: exoeskeletoen erabilera”.

14

METRO BILBAO

“Gatazken prebentziorako pertsonen bilakaera, lan-esparruko giza harremanetan erantzuna hobetzeko tresnak eta trebakuntza bereganatuz”.

15

AccesitAurkeztutako proiektuen kalitatea dela-eta, enpresa finalista guztiei accesit bana eman zitzaien. Berdintasun Sariari accesita:

16

UNILEVER

“Martxoa - Berdintasunaren hilabetea”.

17

EUSKO TRENBIDEAK

“Emakume eta gizonen Berdintasunaren kudeaketa Euskotrenen”.

18

8. MUTUALIA SARIAK19

Elkarrizketa

20

Andrés Páramo, Aernnovaren Prebentzioko gerentea21

“Osasunean inbertitutako euro bakoitzak enpresari 3 eta 4 euro arteko itzulkina dakarkio”

Zer da Aernnova? Zein da bere jarduna?Aernnova aeroegituren diseinuan eta fabrikazioan lider den enpresa da; hegoak, egonkorgailuak eta fuselajeak egiten ditu, hala metalez nola konpositez, hegazkin fabrikatzaile nagusientzat (OEMak). Gasteizen du egoitza nagusia, eta 20 instalazio eta ingeniaritza-bulego ditu 9 herrialdetan, fabrikazioko 200.000 m2 baino gehiagorekin eta guztira 4.700 langilerekin, horietatik 1.000 baino gehiago ingeniariak.

Andrés Páramo, Aernnovaren Prebentzioko gerentea22

Prebentzioaren zer ikuspegi dauka Aernnovak?Aernnovak lehentasuna ematen dio laneko arriskuen prebentzioari. Kalitate sisteman integratutako Prebentzioaren kudeaketa sistema bat du ezarrita Aernnovak; horrek Aernnovaren sozietateen kokapen nazional eta nazioartekoak hartzen ditu aintzat, estandar homogeneo eta exijentzia handikoak ezartzen ditu denentzat, eta, horretarako, Prebentzioko kontu-ikuskaritzako barne sistema (propio) bat garatu eta ezarri du, Aernnova estandarren betearazpen maila ebaluatzeko haren sozietate guztietan.

Andrés Páramo, Aernnovaren Prebentzioko gerentea23

Azalduko al diguzu “Zaindu” proiektua?Laneko arloan langileen osasunaz modu integralean arduratzeko asmoa duen programa da. Pertsona bere osasunarekin konprometitzea bilatzen da (subjektu aktiboa), eta hainbat jarduera proposatzen dira adierazitako konpromiso horren arabera: Aktibazio Fisikoa, Ohitura Osasungarriak edo Ongizate Emozionala. Abiarazlea Osasunaren Behaketa zerbitzua da; tresna aldizkako azterketa medikoak dira. Arrisku adierazle batzuk definitu ziren, eta emaitza horietan oinarrituta galdetzen zaio pertsonari zer egin nahi duen bere osasuna hobetzeko, zer helburu planteatzen dituen eta, azkenik, zer konpromiso hartuko lukeen.

Andrés Páramo, gerente de Prevención de Aernnova24

Nola antzeman zenituzten behar horiek?“Zaindu” 2007an hasitako lan baten bilakaera da; orduan, Lesio Muskulueskeletikoen (LME) arazoari bestelako modu batez egin genion aurre; une hartan horixe zen triskantza handiena Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP). Urte hauetan guztietan asistentzia mediko bikaina izateko lan egin dugu, pertsonek beren osasunari buruz duten pentsamoldea aldatzen saiatu gara, osasunaren aktibo nagusia norbera delako kontzientzia hartzea bultzatzen, eta, aktibazio fisikoko talde jarduerak proposatu dira.

Andrés Páramo, Aernnovaren Prebentzioko gerentea25

Nola erantzun dute langileek?Lehen urte honetan, enplegatuen gehiengo zabal batek osasunaren aldeko jarduerak egiteko konpromisoa adierazi du. Urte hauetan LMEak ariketa fisikoaren bidez sendatzen emaitza positiboak lortu ditugunez, aukerarik logikoena zen esku-hartzearen esparrua eta irisgarritasuna langile guztiengana zabaltzea, osasunaren kontzeptu integralago batez.Zer hobekuntza igarri dituzue ezarri zenutenetik?Esku artean ditugun eta proiektu hau indartu duten emaitzak dira LME-ek 2007az geroztik izan dituzten murrizpenak;

horiei esker, baieztatu dezakegu osasunean inbertitutako euro bakoitzak enpresari 3 eta 4 euro arteko itzulkina dakarkiola.

Beste enpresa batzuetan ezar daitekeela iruditzen zaizue?Dudarik gabe, enpresa gehiagok ezarri duten programa da honakoa, eta beti da programa arrakastatsua, proiektuarekiko pasioa duen talde mediko eta tekniko batekin landuz gero.

Elkarrizketa

26

Idoia Azaldegui, Polymateko gerentea27

Zer da Polymat? Zein da bere jarduera?Polymat polimeroen alorreko nazioarteko bikaintasuneko ikerketa zentro bat da, Donostian kokatzen da. 2012an, Ikerbasquek eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sustatu zuten. 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin zuen, Fundazioaren babesle gisa. Ikerketa zentroaren xedea XXI. mendeko gizartearen erronkei –energia, iraunkortasuna eta osasuna– erantzutea da. Hain zuzen, polimeroak garatzeko lanetan aritzen dira, erronka horiei erantzuteko xedearekin.

“Emakume zientzialarien lidergoa sustatu nahi dugu”

Idoia Azaldegui, Polymateko gerentea28

Nola sortu zen “Emakiker” beka? Zergatik erabaki zenuten beka bat ematea?Gaur egun, hamar talde-lider ditugu; horietatik bederatzi gizonezkoak dira, eta soilik bat da emakumezkoa. Hori bat dator ikertzaileen ibilbidean gertatzen den “Guraize Efektua” delakoarekin. Genero desoreka horren aurrean, zerbait egin behar genuela erabaki genuen, eta “Emakiker” beka sortu genuen. Esperientzia duten emakume zientzialariei soilik zuzendutako deialdia da, emakume zientzialarien lidergo femeninoa sustatzeko helburuz.

Idoia Azaldegui, Polymateko gerentea29

Azaldu iezaguzu zer den ikertzaile-ibilbidean gertatzen den “Guraize Efektua”.Kontua da errekonozimendu akademiko eta profesionalaren eskalan zenbat eta gorago egin, emakumezko gutxiago egoten direla. Genero-arrakala areagotu egiten da, ikertzaile-ibilbidean aurrera egin ahala. Azken sei ikasturte akademikoetan, euskal unibertsitateetan, emakumezko doktore berrien kopurua gizonezkoena baino handiagoa izan da. Hala ere, Euskadiko ikertzaileen kopurua handitzeak ez du genero-arrakala murrizten lagundu.

BERC eta IKZetan dauden doktoregoko ikasleen kopurua oso antzekoa bada ere, gutxiago dira, doktoregoa lortu ondoren, zientzian jarraitzen duten emakumezkoak, eta galerarik handiena Senior eta lidergo postuetan gertatzen da. Horietan, apenas daude emakume zientzialariak zuzendaritza-postuetan (% 10).

Idoia Azaldegui, Polymateko gerentea30

Zer eskaintzen du “Emakiker” bekak?“Emakiker”ek aukera ematen die polimeroetan eskarmentua duten emakume zientzialariei beraien ikerketa-proiektuen lidergoa hartzeko, beraien taldea zuzenduz. Polymatek beraien bost urtetako soldata estaltzen du, eta taldearentzako laguntza ekonomikoa eskaini. Prozesu horretan, gainera, mentore-sare bat izango du. Polymatek aurreikusita dauka 2019ko urtealdian ere deialdi hau egiteko; hartara, lidergo zientifiko femeninoa sustatzen duen ekimen honi jarraipena emango zaio.

Idoia Azaldegui, Polymateko gerentea31

Zein da beka jasotzen dutenen profila?Polimeroen ikerketaren alorrean esperientzia duen emakume zientzialaria.

Oraingoz, nork jaso du?2018ko deialdian, bi emakume zientzialarik jaso zuten beka: Sandra Camarero eta Irune Villaluenga doktoreek. Biak Euskal Herrian jaioak dira, eta gaur egun bata AEBetan ari da lanean, eta bestea, Holandan. Oraingoan, helburu bikoitza lortu dugu: Euskadira itzuli dira bi emakume zientzialari, eta aukera eman zaie emakume zientzialariei beraien proiektua eta ikerketa-taldea zuzentzeko.

Idoia Azaldegui, Polymateko gerentea32

Ekimen hau, zalantzarik gabe, zientziaren esparruan lan egiten duten beste enpresa batzuetan ere aplika daiteke. Uste duzu balio dezakeela erakunde eta enpresek lidergo femeninoaren beharraz kontzientzia hartzeko?Enpresa guztietan aplika daiteke neurri hau. Aurrekontuaren zati bat gorde dezakete emakumezkoei bakarrik zuzendutako deialdiak egiteko, horiek zuzendaritza-postuetan aritzeko aukera izan dezaten. Helburu nagusia hau da: enpresetan lidergo femeninoa praktikan jartzeko aukera eskaintzea.

2018ko azaroak 14

33

8. MUTUALIA SARIAK

Laguntzaileak

top related